41/2015 FORU AGINDUA, Otsailaren 16KOA, EKONOMIA, OGASUN, INDUSTRIA ETA ENPLEGUKO KONTSEILARIAK EMANA, 560 EREDUA ONESTEN DUENA, “ELEKTRIZITATEAREN GAINEKO ZERGA BEREZIA. AUTOLIKIDAZIOA ETA AITORPEN INFORMATIBOA” IZENEKOA 
BON N.º 35 - 20/02/2015
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
. II. ERANSKINA. FITXATEGIEN DISEINU LOGIKOAK, AITORTUTAKO KUOTEN ETA ZENBATEKOEN BANAKAPENA 
Besteak beste Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legea aldatu zuen azaroaren 27ko 28/2014 Legeak aldaketa nabarmena ekarri du elektrizitataren gaineko zergaren kontzeptuari dagokionez; izan ere, fabrikazioaren gaineko zerga berezi bat izateari utzi dio, eta, geroztik, kontsumorako energia elektrikoaren hornidura edo energia elektrikoaren ekoizleek beraiek sortzen duten elektrizitatearen kontsumoa kargatzen duen zerga bat izatera igaro da.
Zergaren kontzeptua aldatu bada ere, ez da errotik aldatu tributu zorraren funtsezko elementuak zehazteko modua, ez eta Nafarroako Foru Komunitateak zerga ordainarazteko konexio-puntuak zehazteko ere, baina, hala ere, beharrezkoa da autolikidazioa egiteko eredu berri bat onestea, zerga horrek izaera berriarekin indarra hartzeko behar diren aldaketak jasoko dituena.
Horregatik, foru agindu honen helburua da zerga honen autolikidazioa egiteko 560 eredua onestea.
AGINDU DUT:
1. artikulua. 560 eredua onestea
.
560 eredua onesten da, "Elektrizitatearen gaineko zerga berezia. Autolikidazioa eta aitorpen informatiboa" izenekoa, formatu elektronikokoa, zeinaren edukia I. eranskinean jasota baitago.
2. artikulua. 560 eredua aurkeztu behar dutenak
.
1. Zergadunek eta gainerako zergapekoek 560 eredua aurkeztu beharko dute zerga likidatu eta ordaintzeko, bete beharrez Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legearen 102.1 artikuluan ezarritako betebeharra, garatuta dagoena uztailaren 7ko 1165/1995 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Zerga Berezien Erregelamenduaren 147. artikuluan.
Betebehar hori gauzatzeko 560 eredua aurkeztu beharko da, eta ereduko "likidazio taula" bete.
Zergadunek ez dute betebehar hori izanen ordaindu beharreko kuotarik ez duten likidazio aldietan, salbu eta merkaturatzaile edo banatzaile badira. Halakoek likidazio aldi guztietan izanen dute betebehar hori, autolikidazioaren emaitza edozein dela ere.
2. Zergadunek aitorpen informatibo bat aurkeztu beharko dute likidazio aldian hornitutako edo kontsumitutako energia elektrikoari buruzko informazioa emateko, bete beharrez Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legearen 102.3 artikuluan ezarritako betebeharra, garatuta dagoena uztailaren 7ko 1165/1995 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Zerga Berezien Erregelamenduaren 147.4 artikuluan. Betebehar hori gauzatzeko 560 eredua aurkeztu beharko da, eta ereduko "likidazio taula" bete.
3. artikulua. 560 eredua aurkezteko eta dirusarrera egiteko epea
.
1. Kasuan kasuko likidazio aldia bukatzen den egunetik hasita, zergadunek hogei egun naturaleko epea izanen dute 560 eredua aurkezteko eta, hala badagokio, zerga-zorraren diru-sarrera egiteko.
2. Likidazio aldia urte osokoa denean, 560 eredua aurkeztu, eta, hala badagokio, zerga-zorraren diru-sarrera egin beharko dute abenduaren 28ko 38/1992 Legearen 96.3 artikuluan adierazitako zergadunek, aldia amaitu eta hurrengo apirileko lehenengo hogei egun naturaleko epean.
3. Abenduaren 28ko 38/1992 Legearen 92.1.b) artikuluan jasotako zergadunek, baldin eta lege horretako 94. artikuluko 5. eta 7. apartatuetan adierazitako salbuetsitako kontsumoak soilik gauzatzen badituzte dagokion ekitaldian, aurreko artikuluko 2. apartatuan azaldutako betebeharra gauzatu beharko dute dagokion ekitaldiarekiko hurrengo apirileko lehenengo hogei egun naturaleko epean.
4. artikulua. 560 eredua aurkezteko eta dirusarrera egiteko modua
.
1. 560 eredua bide elektronikotik aurkeztuko da, 5. eta 6. artikuluetan ezarritako prozedurari jarraikiz eta hango baldintzak betez.
2. Nafarroako Foru Ogasunaren entitate laguntzaileetako edozeinetan egiten ahalko da diru-sarrera, ordainketa-gutun bidez (urteko likidazio aldirako, 501 eredua; hiruhilekoko likidazio aldirako, 761 eredua; hilabeteko likidazio aldirako, 752 eredua). Orobat, telematika bidez ordainduta edo banku bidez helbideratuta egiten ahalko da diru-sarrera.
5. artikulua. 560 ereduko aitorpenak bide elektronikotik, Internet erabiliz, aurkezteko baldintza orokorrak
.
1. 560 ereduko aitorpenen aurkezpen elektronikoa baldintza hauei jarraikiz eginen da:
a) Aitortzaileak identifikazio fiskaleko zenbakia eduki beharko du (IFZ).
b) Aitortzaileak eduki beharko du identifikazio, autentifikazio eta sinadura elektronikoaren sistema bat, gaitutako ziurtagiri elektroniko bat erabiltzen duena eta Nafarroako Foru Ogasunak onartzeko modukoa izan behar duena, arloan indarra duen legediarekin bat etorriz.
Ziurtapen zerbitzuen emaileak eta baimenduta dauden ziurtagiri elektronikoak Nafarroako Foru Ogasunaren web-orrian daude zerrendaturik, Interneteko helbide honetan: https://hacienda.navarra.es.
c) Aitorpenak hirugarrenak ordezkatuz egiteko baimenduta dagoen pertsona edo entitate bat baldin bada aurkezlea (Aitorpenak hirugarren pertsonak ordezkatuz bide telematikotik aurkezteko kanpo-lankidetzarako akordioa onesten duen ekainaren 29ko 130/2009 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat), b) letran adierazitako ziurtagiri elektronikoa aitortu bat eduki beharko du.
d) Zergapekoak pertsona fisikoak direnean, Cl@ve sistema erabiliz ere egin daiteke aurkezpena, zeina identifikazio, autentifikazio eta sinadura elektronikoaren sistema baita, amankomuna dena Estatuko Administrazio Sektore Publiko osorako, Nafarroako Foru Komunitateko Administraziorako eta harekin bat egiten duten beste autonomia erkidego eta toki entitateetarako, eta araututa dagoena PRE/1838/2014 Aginduan. Hari esker, herritarrak harreman elektronikoa izan dezake zerbitzu publikoekin gako itunduen bidez, hartan erabiltzaile gisa izena eman ondoren.
e) 560 ereduaren aurkezpen elektronikoa egiteko, aitortzaileak edo baimendutako aurkezleak, halakorik bada, Nafarroako Foru Ogasunaren atarian eskuragarri dagoen web inprimakia erabili beharko du.
f) Aitortzaileek aurkezpen elektroniko hori egiteko eskatzen diren arau teknikoak bete beharko dituzte. Arau horiek Nafarroako Foru Ogasunaren web-orrian daude ikusgai, Interneteko https://hacienda.navarra.es helbidean.
2. Bat etorriz Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan bide elektroniko, informatiko eta telematikoen erabilera arautzen duen uztailaren 17ko 50/2006 Foru Dekretuaren 14.3 artikuluan xedatutakoarekin, aurreko apartatuan ezarritako identifikazio sistemak sinatzeko sistema gisa erabiliko dira.
https://hacienda.navarra.es helbidean edukiko da aurkezpen elektronikoa gaituta duten zerga-betebeharren zerrenda eguneratu bat, eta zehaztuko da aurkezpen modu hori zeinetan den gaituta dagoen bakarra.
3. Bide elektronikoa erabiliz igortzen diren aitorpenetan akats formalen bat atzematen denean, sistemak berak emanen dio horren berri aitortzaileari errore-mezuen bitartez, behar diren zuzenketak egin ditzan
6. artikulua. 560 ereduaren Internet bidezko aurkezpen elektronikoa egiteko prozedura
.
1. Aurkezpen elektronikoa Internet bidez egiteko, web inprimakia erabiliz, prozedura hau erabiliko da:
1. 560 eredua aurkezteko tramitera sartu, Nafarroako Gobernuaren web-orrian, Nafarroako Foru Ogasunaren atalean.
2. Web formularioko beharrezko datu guztiak bete.
Aitorpen informatiboa egiteko, aitortutako kuoten eta zenbatekoen banakapenarekin, CSV formatuko fitxategi bat erantsiko da. Fitxategi horren edukia II. eranskinean ezarritako diseinu logikoetara egokitu beharko da.
3. Aitorpena bete ondoren, igortzeko aukera erabili. Aitorpena zuzen egina bada, sistemak baliozkotuko du
.
2. Akatsik atzemanez gero, inprimakiaren bidez emanen da horren berri, eta haiek zuzendu arte ezin izanen da aitorpena aurkeztu. Aitorpena zuzen bete ondoren, sistemak komunikatuko du aurkeztutako aitorpenari esleitutako zenbakia, eta, orobat, inprimatzeko aukera eskainiko du, frogagiri gisa erabiltzeko.
3. Zergadunek 560 eredu bat aurkeztu eta, hala badagokio, zerga-zorra ordaindu beharko dute, jarduera gauzatzeko erabilitako establezimendu bakoitzeko. Aurkezpena eginen da eta, hala badagokio, zerga-zorra ordainduko lurraldeari dagokionez eskumena duen zerga administrazioaren aurrean. Zergadun batek hornidurak egiten baditu administrazio baten baino gehiagoren eskumeneko lurraldeetan, administrazio horietan guztietan eskatu beharko du inskripzioa.
7. artikulua. Lurralde erregistroan inskribatzeko txartelaren eredua onestea
.
Onesten da lurralde erregistroan inskribatzeko txartelaren eredua, Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legearen 102.2 artikuluan aipatzen dena.
Lurralde erregistroan inskribatzeko eskaera bide elektronikoa erabiliz eginen da, Nafarroako Foru Ogasunaren web-orriaren bidez. Horretarako artikulu honetan onesten den inskribatze-txartela bete beharko da, zeina III. eranskinean baitago.
Lehen Xedapen Gehigarria. Estatuko araudi aplikagarria
.
Foru agindu honetan xedatutakoari aurka egiten ez dion orotan, otsailaren 25eko HAP/172/2021 Aginduan xedatutakoa aplikatuko da Nafarroako Foru Komunitatean. Agindu horren bidez elektrizitatearen gaineko zerga bereziaren zergadunen zentsuaren egitura eta funtzionamendua ezarri ziren, “Elektrizitatearen gaineko zerga berezia. Autolikidazioa” 560 eredua onetsi zen eta hori aurkezteko modua eta prozedura ezarri ziren.
Bigarren Xedapen Gehigarria. Elektrizitatea identifikatzeko kodeak (EIK) ofizioz bihurtzea
.
Otsailaren 25eko HAP/172/2021 Agindua aplikatuz, elektrizitatea identifikatzeko kode aktiboak (EIK) aldatu behar badira, kudeaketa bulegoak ofizioz eginen ditu behar diren jarduketak eta, hala badagokio, aurreko txartelak ordezkatzeko beste inskribatze-txartel batzuk emanen ditu.
Hirugarren Xedapen Gehigarria. Lurralde erregistroan inskribatzeko eta 560 eredua zerga administrazio batean baino gehiagotan aurkezteko beharra
.
Zergadunek lurralde erregistroan inskribatzeko eskaera egin beharko dute eta 560 eredua aurkeztu beharko dute lurraldeari dagokionez eskumena duen zerga administrazioaren aurrean.
Xedapen Gehigarri Bakarra. Estatuko araudi aplikagarria
.
Foru agindu honetan xedatutakoari aurka egiten ez dion orotan, abenduaren 29ko HAP/2489/2014 Aginduan xedatutakoa aplikatuko da Nafarroako Foru Komunitatean. Agindu horren bidez elektrizitatearen gaineko zerga bereziaren zergadunen zentsuaren egitura eta funtzionamendua ezarri ziren, “Elektrizitatearen gaineko zerga berezia. Autolikidazioa” 560 eredua onetsi zen, eta eredu hori aurkezteko modua eta prozedura ezarri ziren.
Lehenengo Xedapen Iragankorra. 2015eko urtarrilaren 1etik atzerako likidazioaldiei dagozkien 560 ereduak
.
2015eko urtarrilaren 1etik atzerako likidazioaldiei dagozkien autolikidazioak aurkezteko, foru agindu hau onetsi aurretik indarra zuen 560 eredua erabili behar da.
Bigarren xedapen iragankorra.-Foru agindu honen bidez onesten den 560 eredua eskuragarri ez dagoen bitartean erabili beharreko 560 eredua.
560 eredua elektrizitatearen gaineko zerga berriaren eskakizunetara egokitzeko behar diren aldaketa teknikoak egin bitartean, 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren likidazialdiei dagozkien autolikidazioak aurkezteko, aurreko xedapen iragankorrean aipatutako eredua erabiliko da.
Hirugarren Xedapen Iragankorra. Kuotak banantzea 560 ereduan
.
560 ereduko kuoten banantzea ez da beharrezkoa izanen 2015eko uztailaren 1era arte. Egun horretatik aurrera informazio hori autolikidazio bakoitzarekin batera aurkeztu beharko da. 2015eko uztailean aurkeztu beharreko autolikidazioetan, 2015eko urtarrilaren 1etik egun horretaraino autolikidatutako kuoten banantzea sartu beharko da.
Xedapen Indargabetzaile Bakarra. Arauak indargabetzea.
1. Lehenengo eta bigarren xedapen iragankorretan ezarritakoa galarazi gabe, indarrik gabe uzten da Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren irailaren 19ko 172/2000 Foru Agindua, zerga bereziei eta aseguru primen gaineko zergei dagozkien aitorpen ereduak, pezetatan eta eurotan, onetsi, eta haiek kudeatzeko arauak ezarri zituena, 560 eredudiari dagokion orotan.
2. 2015eko apirilaren 1etik aurrera, indarrik gabe uzten da otsailaren 28ko 24/2011 Foru Agindua, 513 eredua, “Elektrizitatearen gaineko zerga. Jardueren urteko aitorpena” izenekoa, onesten duena.
Azken Xedapen Bakarra. Indarra hartzea.
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako likidazioaldiei aplikatuko zaie.
II. ERANSKINA. FITXATEGIEN DISEINU LOGIKOAK, AITORTUTAKO KUOTEN ETA ZENBATEKOEN BANAKAPENA 
Testu-formatuko fitxategi bat inportatu behar da, eta eremuak (;) karakterearekin bereizi.
Eremu guztietan zerbait idatzi behar da nahitaez. Eremu bat bete nahi ez bada, puntu eta koma (;) jarri behar da.
Gehienez ere 5000 erregistro inportatu daitezke.
Inportatu beharreko erregistroaren formatua:
| EREMUA | LUZERA | MOTA | AZALPENA | EGIAZTAPENA |
| 1 | 6 | AN | Zerga-araubidea | Nahitaezko eremua |
| 2 | 13 | AN | EIK | Nahitaezko eremua |
| 3 | 15,2 | N | Zerga-oinarria | Nahitaezko eremua |
| 4 | 15,2 | N | Murrizketaren zenbatekoa | Nahitaezko eremua |
| 5 | 15,2 | N | Likidazio oinarria | Nahitaezko eremua |
| 6 | 15,3 | N | Kopurua | Nahitaezko eremua |
| 7 | 17 | AN | Hartzailearen IFZa | Aukerako eremua |
| 8 | 13 | AN | Hartzailearen EIKa | Aukerako eremua |
| 9 | 1 | AN | Tentsioa | Aukerako eremua |
| 10 | 1 | AN | Kontzeptua | Aukerako eremua |
| 11 | 15,2 | N | Kuota osoa | Aukerako eremua |
| 12 | 15,2 | N | Gutxieneko kuota osoa | Aukerako eremua |
Datu-motak:
AN: balio alfanumerikoak.
N: balio numerikoak (positiboak zein negatiboak).
Adibideak:
94.1;ES00031L3000A;689580.99;0;689580.99;12345.678;;;;R;;;
94.2;ES00031L3000A;689580.99;0;689580,99;12345.678;;;;D;;;
94.3;ES00031L3000A;689580.99;0;689580.99;12345.678;;;;D;;;
94.4;ES00031L3000A;689580.99;0;689580.99;12345.678;;;;R;;;
94.5;ES00031L3000A;2500;0;2500;13;aXXXXXXXX;ES0000XXX00XX;;;;;
94.6;ES00031L3000A;2500;0;2500;14;aXXXXXXXX;ES0000XXX00XX;;D;;;
94.7;ES00031L3000A;2500;0;2500;23;aXXXXXXXX;ES0000XXX00XX;;;;;
94.8;ES00031L3000A;2500;0;2500;233;aXXXXXXXX;;;D;;;
94.9;ES00031L3000A;3;0;3;8;aXXXXXXXX;;;R;;;
94.10;ES00031L3000A;3;0;3;8;aXXXXXXXX;;;R;;;
98.1C;ES00031L3000A;689580.99;26770.66;662810.33;12345.678;aXXXXXXXX;ES0000XXX00XX;;R;;;
98.1E;ES00031L3000A;689580.99;586143.84;103.44;13.1;aXXXXXXXX;ES00 ES0000XXX00XX;A;R;;;
98.2;ES00031L3000A;2500;2500;0;21;aXXXXXXXX;;;D;;;
98.3;ES00031L3000A;2500;2500;0;21;aXXXXXXXX;;;R;;;
Eremuen deskribapena.
Zerga-araubidea: Nahitaezko eremua. Taula honen arabera beteko da:
| KODEA | AZALPENA |
| 94,1 | Salbuetsia, ZBLren 94.1 artikuluaren arabera |
| 94,2 | Salbuetsia, ZBLren 94.2 artikuluaren arabera |
| 94,3 | Salbuetsia, ZBLren 94.3 artikuluaren arabera |
| 94,4 | Salbuetsia, ZBLren 94.4 artikuluaren arabera |
| 94,5 | Salbuetsia, ZBLren 94.5 artikuluaren arabera |
| 94,6 | Salbuetsia, ZBLren 94.6 artikuluaren arabera |
| 94,7 | Salbuetsia, ZBLren 94.7 artikuluaren arabera |
| 94,8 | Salbuetsia, ZBLren 94.8 artikuluaren arabera |
| 94,9 | Salbuetsia, ZBLren 94.9 artikuluaren arabera |
| 94,10 | Salbuetsia, ZBLren 94.10 artikuluaren arabera |
| 98,1A | Murriztapenarekin, ZBLren 98.1 a) artikuluaren arabera |
| 98,1 B | Murriztapenarekin, ZBLren 98.1 b) artikuluaren arabera |
| 98.1C | Murriztapenarekin, ZBLren 98.1 c) artikuluaren arabera |
| 98.1D | Murriztapenarekin, ZBLren 98.1 d) artikuluaren arabera |
| 98.1e) | Murriztapenarekin, ZBLren 98.1 e) artikuluaren arabera |
| 98.1f) | Murriztapenarekin, ZBLren 98.1 f) artikuluaren arabera |
| 98,2 | Murriztapenarekin, 98.2 artikuluaren arabera |
| 98,3 | Murriztapenarekin, 98.3 artikuluaren arabera |
| ZOGI | Zerga onurarik gabe (erabilera industrialak) |
| ZOGB | Zerga onurarik gabe (bestelako erabilerak) |
EIKa: zergadunari dagokion EIKa, banakapenaren datuak EIKaren arabera aitortu behar baitira. Datu hau banaka eta nahitaez bete behar da, autolikidazioa modu zentralizatuan aurkezten bada.
Zerga-oinarria: aitorpenaren xedeko hornidura edo kontsumoari dagokion zerga-oinarriaren zenbatekoa. Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legearen 26. eta 27. artikuluetan ezarritakoaren arabera –balio erantsiaren gaineko zergaren ondorioetarako– zehaztuko litzatekeen zerga-oinarria da, elektrizitatearen gaineko zerga bereziaren kuotak kenduta, lotuta ez dauden pertsonen artean eta balio erantsiaren gaineko zerga aplikatzen den lurraldean kostu bidez egiten den energia elektrikoaren hornidura baterako.
Zerga-oinarriaren zenbatekoa eurotan eta bi dezimalekin adierazi behar da, hirugarren dezimala 5etik gorakoa izan edo 5etik beherakoa izan, goitik edo behetik biribilduz, hurrenez hurren.
Onura fiskalik gabeko horniduretan edo kontsumoetan, datu hori lortzeko, aitorpenaren xedeko aldian egindako horniduren edo kontsumoen zerga-oinarriak batuko dira, industria-erabilerei dagokiena eta beste erabilera batzuei dagokiena bereizita.
Murriztapena: aitortutako zerga-oinarriaren gainean aplikatutako murriztapenaren zenbatekoa.
Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legearen 98. artikuluaren 1. paragrafoan xedatutako murriztapenetako bat aplikatu bada, zenbatekoa aitortutako zerga-oinarriaren %85 izanen da. Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legearen 98. artikuluaren 2. edo 3. apartatuetan xedatutako murriztapenetako bat aplikatu bada, zenbatekoa aitortutako zerga-oinarriaren %100 izanen da. Murriztapenik aplikatu ez bada, zenbatekoa zero izanen da.
Murriztapenaren zenbatekoa eurotan eta bi dezimalekin adierazi behar da, goitik biribilduz (hirugarren dezimala 5etik gorakoa bada) edo behetik (hirugarren dezimala 5etik beherakoa bada).
Likidazio-oinarria: likidazio-oinarriaren zenbatekoa. Hauxe izanen da: zerga-oinarriaren eta murriztapenaren arteko aldea, biak likidazioaren xedeko aldian sortutako zerga-egitateari lotuak. Murriztapenik aplikatu ez bada, zerga-oinarriaren zenbatekoa adierazi beharko da.
Likidazio-oinarria eurotan eta bi dezimalekin adierazi behar da, goitik biribilduz (hirugarren dezimala 5etik gorakoa bada) edo behetik (hirugarren dezimala 5etik beherakoa bada).
Kopurua: aitorpenaren xedeko hornidurari edo kontsumoari dagokion energia elektrikoaren kantitatea.
Kopurua megawatt-ordutan eta hiru dezimalekin adierazi behar da, biribiltzeko arau orokorrak aplikatuz; hau da, laugarren dezimala 5 edo handiagoa bada, hirugarren dezimalari unitate bat gehituko zaio, eta txikiagoa bada, hirugarren dezimala ez da aldatuko.
Onura fiskalik gabeko horniduretan edo kontsumoetan, datu hau lortzeko, aitorpenaren xedeko aldian egindako horniduren edo kontsumoen kopuruak batuko dira, industria-erabilerei dagokiena eta beste erabilera batzuei dagokiena bereizita.
Hartzailearen EIKa: hartzaileari dagokion IFZa. Hartzaileak Espainiako IFZa edo AIZa baldin badu, hori idatziko da. Hartzaileak Espainiako IFZrik edo AIZik ez badu, baina bai BEZaren IFZa –Europar Batasuneko Espainia ez beste estatu kide bateko agintari fiskalek emana–, haren titularitateko BEZaren IFZ zenbakia idatziko da. Hartzaileak ez badu Espainiako IFZrik edo AIZik edo BEZaren IFZrik, daukan identifikazio-zenbakia idatziko da.
Datu hau nahitaez bete behar da hornidurek edo kontsumoek Zerga Bereziei buruzko Legearen 94.5, 94.6, 94.7, 94.8, 98. eta 94.9 artikuluetako onura fiskalak badituzte. Azken kasu horretan, gomendatzen da honako identifikatzaile mota hauek erabiltzea, ordena honetan: IFZa edo AIZa, Europar Batasunaren barruko identifikatzailea, beste batzuk.
Hartzailearen EIKa: hartzaileari dagokion EIKa.
Datu hau nahitaez bete behar da onura fiskala duten horniduren edo kontsumoen kasuan, betiere hartzailearen EIKa galdagarria bada.
Hartzailearen EIKa galdagarria da Zerga Bereziei buruzko Legearen 94.5, 94.6, 94.7 eta 98.1 artikuluetako zerga-onuretarako.
Tentsioa: energia elektrikoaren hornidurari edo kontsumoari dagokion tentsioa. Bakarrik beteko da baldin eta, sektoreko legerian xedatutakoaren arabera, hornidura edo kontsumoa goi-tentsiokoa bada (A letrarekin beteko da).
Onura fiskalik gabeko kontsumoak edo hornidurak direnean, datu hau ez da bete behar.
Kontzeptua: likidazioaren arrazoia: bakarrik bete behar da erregularizazioa egin bada salbuespenaren edo murriztapenaren onuradunak jakinarazitako aldaketen ondorioz (R letrarekin beteko da) edo merkatuko operadoreak jakinarazitako aldaketen ondorioz (D letrarekin beteko da).
Gainerako kasuetan, eta onura fiskalik gabeko kontsumoak edo hornidurak direnean, datu hau ez da bete behar.
Kuota osoa: horniduragatik edo kontsumoagatik kuota oso gisa autolikidatutako zenbatekoa. Zenbatekoa eurotan eta bi dezimalekin adierazi behar da, goitik biribilduz (hirugarren dezimala 5etik gorakoa bada) edo behetik (hirugarren dezimala 5etik beherakoa bada).
Datu hau autolikidatutako zenbatekoarekin bete behar da. Beraz, ez da bete behar salbuetsitako hornidurengatik edo kontsumoengatik, ez eta kuota osoaren zenbatekoarekin autolikidatu direnengatik ere.
Gutxieneko kuota osoa: horniduragatik edo kontsumoagatik gutxieneko kuota oso gisa autolikidatutako zenbatekoa. Zenbatekoa eurotan eta bi dezimalekin adierazi behar da, goitik biribilduz (hirugarren dezimala 5etik gorakoa bada) edo behetik (hirugarren dezimala 5etik beherakoa bada).
Datu hau autolikidatutako zenbatekoarekin bete behar da. Beraz, ez da bete behar salbuetsitako hornidurengatik edo kontsumoengatik, ez eta kuota osoaren zenbatekoarekin autolikidatu direnengatik ere.