(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

9/2026 FORU AGINDUA, URTARRILAREN 23KOA, EKONOMIA ETA OGASUNEKO KONTSEILARIAK EMANA, ZEINAREN BIDEZ ONESTEN BAITA ABAL EREDU BAT, BALIO ERANTSIAREN GAINEKO ZERGARI BURUZKO ABENDUAREN 30EKO 19/1992 FORU LEGEAREN ERANSKINEKO HAMAIKAGARREN ATALEAN AIPATUTAKOA

BON N.º 22 - 30/01/2026



  ERANSKINA. BALIO ERANTSIAREN GAINEKO ZERGA BERMATZEKO ABAL OROKORRAREN EREDUA


Atariko

Tributu Harmonizazioari buruzko apirilaren 2ko 1/2025 Legegintzako Foru Dekretuak aldatu egiten du Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legea, xede baitu iruzur fiskala prebenitzea eta haren aurka borrokatzea aduanaz bestelako gordailu-araubidea amaitu ondoren egiten diren gasolina, gasolio eta bioerregai entregen merkatuan.

Hain zuzen ere, 19/1992 Foru Legearen eranskinean hamaikagarren apartatua gehitzen du, zeinak ezartzen baitu zerga gordailuen gordailugile edo titular jakin batzuek berme bat eman eta mantendu behar dutela nahitaez, ziurtatzeko balio erantsiaren gaineko zerga ordaintzen dela, zerga gordailuaren araubidea utzi ondoren egiten diren erregaien zergapeko entrega salbuetsi gabeei dagokienez. Berme hori aipatzen du lurralde erkideko Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 37/1992 Legearen 19.5 artikuluko hirugarren paragrafoak.

Halaber, aipatu hamaikagarren apartatuak 3.a) zenbakian ezartzen duenez, bermea emateko moduetako bat abala izanen da. Abal horrek orokorrean bermatu beharko du aipatu ondasunen ondorengo zergapeko entrega salbuetsi gabeei dagokien balio erantsiaren gaineko zerga ordaintzea.

Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 33. artikuluaren arabera bermatutako zerga ordainarazteko eskumena duen edo duten zerga administrazioen alde eman beharko da bermea. Abalaren onuradun den administrazio bat baino gehiago egonez gero, Hitzarmen Ekonomikoaren 34. artikuluko 7. arauaren arabera bermea eman behar duen zerga gordailuaren operadorea edo titularra ikuskatzeko eskumena duen administrazioari aurkeztu beharko zaio abal hori.

Horrenbestez, foru agindu honek abal eredu bat onesten du, bermatzeko balio erantsiaren gaineko zerga ordaintzen dela Nafarroako Foru Ogasuna denean aipatu bermea aurkeztu behar zaion zerga administrazio eskuduna; halaber, foru agindu honen bidez ezartzen dira administrazio honen alde emandako abalak kudeatzearekin lotutako ezaugarriak, baldintzak eta gainerako alderdi orokorrak.

Foru agindu honen bidez garatzen den erregelamendu-ahalaren erabilera bat dator Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 129. artikuluan xedatutako erregulazio onaren printzipioekin. Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 129. artikuluan ezarritako printzipio hauek betetzen dira: premia eta eraginkortasuna, proportzionaltasuna, segurtasun juridikoa, gardentasuna, sinpletasun eta efizientzia, eta irisgarritasuna.

19/1992 Foru Legearen eranskineko hamaikagarren apartatuko 3.a) zenbakiak emandako gaikuntza baliatuta,

AGINTZEN DUT:

1. artikulua. Xedea eta aplikazioeremua.

1. Foru agindu honen xedea da onestea Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legearen eranskineko hamaikagarren apartatuko 3.a) zenbakiak aipatzen duen abala, bai eta Nafarroako Foru Ogasunaren alde ematen abalak kudeatzeko erregimen bat ezartzea ere, bat etorriz hamaikagarren apartatuan xedatutakoarekin.

2. Abal eredua aplikatzekoa izanen da baldin eta, Hitzarmen Ekonomikoaren 34. artikuluko 7. arauarekin bat, Nafarroako Foru Ogasunak eskumena badu bermea eman behar duen zerga gordailuaren operadorea edo titularraren gaineko ikuskapena egiteko.

3. Abalen kudeaketa araubidea aplikatzekoa izanen da Nafarroako Foru Ogasuna gordailuzain den abaletan.

2. artikulua. Abal ereduaren onespena eta hori eman behar dutenak.

1. Abal eredua onesten da (eranskinean dago jasota), bat etorriz 19/1992 Foru Legearen eranskineko hamaikagarren apartatuko 3.a) zenbakian ezarritakoarekin.

2. Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 37/1992 Legearen 19.5 artikuluko hirugarren paragrafoak adierazitako produktuen gordailuak erauztean, azken gordailugileek edo zerga gordailuen titularrek abala eman beharko dute, baldin eta ez badira operadore ekonomiko baimenduak ezta operadore fidagarriak ere.

3. artikulua. Abalen baldintzak.

1. Bermearen xedea: 37/1992 Legearen 19.5 artikuluko hirugarren paragrafoan adierazitako aduanaz bestelako zerga gordailuaren erregimena utzi ondoren erregai jakin batzuen entrega salbuetsi gabeei dagokien balio erantsiaren gaineko zergaren ordainketa modu orokorrean bermatzeko eman behar da abala.

2. Entitate abal emailea: Europar Batasunean behar bezala akreditatuta dauden kreditu entitateek edo finantza erakundeek eman beharko dituzte abalak.

3. Bermearen gutxieneko zenbatekoa: Abalak bermatuko duen gutxieneko zenbatekoa izanen da 37/1992 Legearen 19.5 artikuluaren hirugarren paragrafoan aipatutako inportazioarekin parekatutako eta abaldunak bermea eman aurreko bi hilabete naturalean eginiko eragiketei dagokien balio erantsiaren gaineko zergaren kuotaren %110.

Aurreko bi hilabete naturaletan abaldunak eragiketarik egin ez badu, abalaren zenbatekoa jardueraren aurreikuspenaren arabera ezarriko da, behar bezala justifikatuta, gutxienez hiru milioi eurorekin.

Edonola ere, bermearen gutxieneko zenbatekoak hartuko du egin beharreko inportazioarekin parekatutako eragiketari dagokion balio erantsiaren gaineko zergaren kuotaren %110, eginiko erauzte bermatuei dagozkien zenbatekoak kendu ondoren.

4. Abalaren onuradunak: Bermatutako zerga ordainarazteko eskumena zein zerga administraziok duen, haren alde emanen da abala. Hala, eskumena izaten ahalko dute, Nafarroako Foru Ogasunak ez ezik, Zerga Administrazioko Estatu Agentziak eta Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Foru Ogasunek ere.

Zerga gordailuen operadoreek edo titularrek Nafarroako Foru Ogasunari bakarrik ordaintzen badiote zerga, abalaren onuradun bakarra Nafarroako Foru Ogasuna izanen da.

Zerga gordailu baten operadore edo titular batek berak zerga administrazio batean baino gehiagotan ordaintzen baditu zergak, ordainarazteko eskumena duten administrazioak izanen dira abalaren onuradun. Kasu horietan, administrazioak onuradun solidarioak izanen dira, bermatutako zenbatekoaren mugaraino.

5. Abalak aurkeztea eta zaintzea: Zerga gordailuaren operadoreak edo titularrak abala aurkeztu beharko dio administrazio onuradunari, eta azken horrek erregistratu eta zainduko du. Produktuak zerga gordailutik erauzi baino lehen aurkeztu beharko da abala.

Abalaren administrazio onuradun bat baino gehiago egonez gero, abala aurkezteko unean, balio erantsiaren gaineko zergari dagokionez zerga gordailuaren operadorea edo titularra ikuskatzeko eskumena duen administrazioari aurkeztu beharko zaio abala. Abala erregistratzea eta zaintzea administrazio onuradunari dagokio, hark izanen baitu bermea indarrean dagoen bitartean ikuskatzeko eskumena.

6. Ahalordeak askiestea: Abala onartu aurretik, zer administraziori aurkeztu behar zaion, hark egiaztatu beharko du kontratua entitate abal emailearen izenean eta hura ordezkatuz sinatzen duten pertsonek behar diren ahalordeak dituztela horretarako. Horretarako, abala aurkezten duenak lehen aipatutako ahalordeak jasotzen dituzten notario-agiriak ere aurkeztu beharko ditu.

4. artikulua. Abalak kudeatzeko arauak.

1. Bermatutako zenbatekoen atxikipenak: Zerga gordailuaren operadoreak edo titularrak ez badu egiten 19/1992 Foru Legearen hamaikagarren eranskineko 3.b) zenbakiak adierazten duen konturako ordainketa, produktuek zerga gordailua utzi baino lehen, administrazio eskudunak inportazioarekin parekatutako eragiketan sortutako balio erantsiaren gaineko zergaren kuotaren %110 atxiki beharko du bermetik. Ordainketa akreditatzeko, men eginen zaio uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroak Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduan ezarritakoari.

Zerga gordailuaren operadoreak edo titularrak sortutako balio erantsiaren gaineko zergaren konturako ordainketa aldez aurretik egin dela frogatu ezean, produktuak ezin izanen dira zerga gordailutik erauzi harik eta eskudun den administrazio onuradunak bermea dagokion zenbatekoan atxiki eta hura erregistratu arte.

Bermatutako zenbatekoen atxikipenak egin eta erregistratzen ahalko dira, bakar-bakarrik, bermeari lotutako abalean atxikipenaren mende ez dagoen zenbateko nahikoa dagoenean.

Zerga gordailuaren operadoreak edo titularrak aduanaz bestelako gordailu araubidea utzi ondoren eginiko zergapeko entrega salbuetsi gabeak sortutako balio erantsiaren gaineko zergaren kuota ordaintzen badu, edo subjektu pasibo horrek produktuak entrega hori ez den beste erabilera baterako erabiltzea justifikatzen badu, eskudun den administrazio onuradunak, kasu bakoitzean egokiak diren egiaztapenak egin ondoren, aurrez egindako atxikipena kenduko du, bai eta hura erregistratu ere.

Ordainarazpen bati dagokion zenbatekoa atxiki bada, eta Nafarroako Foru Ogasunak baimenduagatik ere azkenean ordainarazpenik gertatzen ez bada, atxikipena kendu eginen da, egoera hori berariaz jasotzen duen zerga gordailua jakinarazi ondoren.

2. Bermeak osorik edo partez exekutatzea: Bermeak osorik edo partez exekutatuko dira, baldin eta ondasunak zerga gordailutik erauzi eta aduanaz bestelako gordailu araubidea utzi ondorengo hiru hilabete igarotakoan, operadoreak ez badu justifikatu aduanaz bestelako gordailu araubidea utzi ondoren egindako zergapeko entrega salbuetsi gabearen balio erantsiaren gaineko zerga ordaindu denik edo subjektu pasibo horrek produktuak entrega hori ez den beste xede batzuetarako erabili duenik. Ordainketa egiaztatzeko, men eginen zaio Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduan eta hura garatzeko arauetan ezarritakoari.

Bermea zaintzeko ardura duen administrazio onuradunak exekutatuko du hura, bat etorriz abal kontratuaren klausuletan ezarritako terminoekin, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Legearekin eta hura garatzen duten arauekin.

Zaintzaz arduratzen den administrazioa ez den beste administrazio batek eskatuta exekutatzen denean abala, administrazio exekutatzaileak dagokion zenbatekoa bidaliko dio administrazio eskatzaileari, baldin eta entitate abal emaileak zenbateko hori sartu badu bermea gauzatzearen ondorioz, eta exekuziotik lortutako zenbatekoa erregistratuko du, zergapeko zerga gordailuen operadore edo titularrek abalak eguneratzeko aukera izan dezaten.

3. Bermea eguneratzea: Operadoreek hilero eguneratu beharko dute abalaren zenbatekoa, eta, nolanahi ere, behartuta egonen dira hura eguneratzera bermea ez denean nahikoa gertatzen eginen den inportazioarekin parekatutako eragiketaren zenbatekoaren %110era iristeko, bermetik atxikitako zenbatekoak behin kendu ondoren betiere.

4. Abalak itzultzea: Zaintzeko ardura duen administrazio onuradunak itzuli eta erregistratuko dio abala entitate abal emaileari, kontratuan ezarritakoaren arabera.

5. Informatika aplikazioa: Nafarroako Foru Ogasunak informatika aplikazio bat erabiliko du, Zerga Administrazioko Estatu Agentziak sortutakoa, erregistratzeko foru agindu honen aplikazio esparruan barne hartutako abalak jasotzen, atxikitzen, exekutatzen, eguneratzen eta itzultzen direla.

Azken xedapen bakarra. Indarrean jartzea.

Foru agindu honek indarra hartuko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean, eta lehenengo aldiz 2026ko otsailaren 1etik aurrera eginiko erauzteei aplikatuko zaie, deusetan galarazi gabe 19/1992 Foru Legearen eranskineko hamaikagarren apartatuko 5. zenbakian xedatutakoa.

ERANSKINA. BALIO ERANTSIAREN GAINEKO ZERGA BERMATZEKO ABAL OROKORRAREN EREDUA

ERANSKINA

(19/1992 Foru Legea, abenduaren 30ekoa, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzkoa; eranskineko hamaikagarren apartatua).

Abalaren kodea:

……………………………………… entitateak, ABAL-EMAILE gisa (IFZ: ………………), abal honen ondorioetarako helbidea …………………………(e) n duenak, eta bere izenean eta ordezkaritzan:

................................ jauna/andrea (IFZa:................................), eta................................ jauna/andrea (IFZa:................................), zeinek ahalordeak baitituzte egintza honetarako,................................ datan................................ko notario(ar)en aurrean eginiko eskritura(k) d(ir)ela medio (protokolo zenbakia(k), hurrenez hurren:................................). Honako honen abal emaile solidario izanen da (aurrerantzean, ABALDUNA): IFZa:................................ Helbidea:................................ ABAL-EMAILEAK, horrenbestez, ABALDUNAK bere gain hartuak dituen betebeharrak bermatzen ditu NAFARROAKO FORU OGASUNAREN aurrean (IFZa: Q3150041F), bai eta ondoren aipatzen diren gainerako administrazio hauen aurrean”164”(1)”/164” (aurrerantzean, ONURADUNAK):

.........................................................................; IFZa:.....................................................

.........................................................................; IFZa:.....................................................

.........................................................................; IFZa:..................................................... eta

.........................................................................; IFZa:.....................................................

Betebehar horiek Balio Erantsiaren gaineko Zergaren kuotak ordaintzean dautza, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko 37/1992 Legearen 19.5 artikuluko hirugarren paragrafoan adierazitakoaren arabera, eta kuota horiek Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legearen 50.1 artikuluko 1. tarifaren 1.1, 1.2.1, 1.2.2, 1.3, 1.13 eta 1.14 epigrafeetan jasotako erregai jakin batzuen zergapeko entrega salbuetsi gabeei dagozkie, entrega horiek 19/1992 Foru Legearen 21.1.a).6. artikuluak aipatzen duen aduanaz bestelako gordailu-araubidea utzi ondorengoak baitira. Aurrerantzean, BERMATUTAKO BETEBEHARRAK,............ euro arte (aurrerantzean, GEHIENEKO ZENBATEKO BERMATUA).

37/1992 Legearen 19.5 artikuluan eta Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legearen eranskineko hamaikagarren apartatuan exijitutako bermearen zenbatekoa estaltzen du abal honek.

Abal hori solidarioki ematen da, berme independente bat da; zati batean exekutatzen ahalko da, eta gainerako zenbatekoa indarrean mantendu.

Abala lehenengo errekerimendua egindakoan ematen da, ABAL-EMAILEAK izan litzakeen onurei uko egitearekin batera; zehazki, hurrenkeraren, zatiketaren eta abalatuaren ondasunen eskusioaren onurei. Era berean, GEHIENEKO ZENBATEKO BERMATURA iritsi arte erantzunen du, abalatutako zorrak, edozein arrazoirengatik, ABALDUNAREN konkurtsoaren kasuan egin daitekeen hitzarmenari lotuta dauden alde batera utzita. Nahikoa izanen da ONURADUNAK entitate ABAL-EMAILEARI ordaintzeko errekerimendua egitea, honako baldintza hauek betetzen dituenean:

Ordaintzeko errekerimendua idatziz egin beharko da, dokumentu honetan adierazitako helbidean. Ordaintzeko errekerimenduari atxikiko zaio indarreko abalaren kopia bat.

Ordaintzeko errekerimenduan erreklamatutako zenbatekoa adierazi beharko da.

Ordaintzeko errekerimenduan berariaz adieraziko da BERMATUTAKO BETEBEHARRAK guztiz edo modu partzialean geratu direla bete gabe.

Ordaintzeko errekerimenduan adieraziko da entitate ABAL-EMAILEAK zer prozedura jarraitu beharko duen ONURADUNAREN alde erreklamatutako zenbatekoa ordaintzeko.

ONURADUNETAKO edozeinek abala exekutatzeko agintzen ahalko du entitate ABAL-EMAILEAREN aurrean, GEHIENEKO ZENBATEKO BERMATUAREN guztirako kopuruagatik edo zati batengatik, eta entitate horrek ez du bere gain hartuko inolako informatzeko betebeharrik gainerako ONURADUNEI dagokienez. Entitate ABAL-EMAILEAK jasotzen dituen errekerimenduei erantzunen die, iristen diren ordenaren arabera.

Entitate ABAL-EMAILEAK edozein ONURADUNEN alde egiten duen edozein ordainketak GEHIENEKO ZENBATEKO BERMATUA murriztuko du, eta entitate ABAL-EMAILEAK bere sistemetan eguneratuko du zenbateko hori. Ordaintzeko errekerimendu batean edo gehiagotan eskatutako zenbateko osoak ezin izanen du inoiz gainditu GEHIENEKO ZENBATEKO BERMATUA, errekerimendu horiek egiten dituzten ONURADUN kopurua edozein dela ere?

ONURADUNEK ezin izanen dituzte laga abal honen bidez entitatearen aurrean dituzten kreditu-eskubideak, ez eta beste betebehar batzuen berme gisa erabili ere, eta ezin izanen dute ONURADUNAREN posizioa laga, bi kasuetan, entitate ABAL-EMAILEAREN berariazko eta idatzizko baimenik gabe.

Abala indarrean egonen da ONURADUNETAKO edozeinek ezereztea idatziz baimendu arte (ABALDUNAK BERMATUTAKO BETEBEHARRA behar bezala bete duelako eta inolako erantzukizunik izan ez duelako) edo entitate ABAL-EMAILEAK GEHIENEKO ZENBATEKO BERMATUA ordaindu arte. Inguruabar horietako edozein gertatu ondoren, abalak eragina galduko du, eta, beraz, ezin izanen zaio entitate ABAL-EMAILEARI horren ondoriozko inolako erantzukizunik erreklamatu.

ONURADUNETAKO edozeinen ordaintzeko errekerimendua entitate ABAL-EMAILEAK jaso badu abala ezeztatzeko baimena jaso aurretik, entitate ABAL-EMAILEAK lehentasunez erantzunen dio ordaintzeko errekerimenduari (betiere gainerako baldintzak betetzen baditu), ezereztu aurretik.

Dokumentu hau exekutiboa da, eta honako hauek aintzat hartuta arautzen da: bertan adierazitakoa; abala eman den tokian aplikatzekoa den Espainiako legeria; inportazio eskubideen, balio erantsiaren gaineko zergaren eta, hala badagokio, zerga berezien xedapenak edo abalatutako zorrengatik edo abalaren arrazoiarengatik exijitzen ahal den beste edozein tributuren araudia; Tributuei buruzko Foru Lege Orokorra, eta Nafarroako Diru-bilketaren Erregelamendua eta gainerako xedapen osagarriak.

Jurisdikzio eskudunak ebatziko du hitzarmena interpretatzean, betetzean edo exekutatzean sortzen den edozein desadostasun, eta alderdiak berariaz jarriko dira haren mende.

Abal hau Abalen Erregistro Berezian inskribatu du entitate ABAL-EMAILEAK,................................................. zenbakiarekin.

...........................................(e)n,................. (e)ko........................aren.........(e)(a)n.

(Entitate ABAL-EMAILEaren ahaldunen sinadura)

(1) Nafarroako Foru Ogasunaz gain, abalaren beste administrazio onuradunik bada, horien datuak zerrendatu beharko dira.

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web