(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

221/2024 FORU AGINDUA, ABUZTUAREN 16KOA, ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO KONTSEILARIAK EMANA, HAUR ETA NERABEEN NAFARROAKO KONTSEILUAN ADINGABEAK BABESTU ETA ZAINTZEKO ERAKUNDEEN, ADINGABEEN ELKARTEEN ETA HAURREN ETA NERABEEN ERAKUNDE KOMUNITARIOEN ORDEZKARIAK HAUTATZEKO PROZEDURA EZARTZEN DUENA

BON N.º 181 - 05/09/2024



  I. ERANSKINA.


  II. ERANSKINA. HAURREN ETA NERABEEN NAFARROAKO KONTSEILUAN HAUTAGAITZAK AURKEZTEKO EREDUA


  III. ERANSKINA. ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA


Atariko

Maiatzaren 11ko 12/2022 Foru Legeak, haur eta nerabeei arreta eta babesa eman eta haien familiak, eskubideak eta berdintasuna sustatzekoak Haur eta Nerabeen Nafarroako Kontseilua eratu zuen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kide anitzeko organo gisa, eta arautu zituen haren funtzioak, antolakuntza eta osaera.

Egungo kontseiluak kide kopuru handiagoa du aurreko Nafarroako Adingabearen Kontseiluarekin alderatuta, eta adingabeak babesteko eskumena duen departamentuko kontseilari titularrak izendatuko ditu kontseiluko kideak, lau urterako. Horretarako, kontuan hartuko du, hala badagokio, ordezkatutako erakundeen proposamenak, eta, gainerako kasuetan, errespetatuko du emakumeen eta gizonen ordezkaritza parekatuaren printzipioa.

Gaur egun kontseilua osatzen duten pertsonak izendatzeko epea 2024ko azaroan beteko da, eta, beraz, kideak berritu behar dira. Entitate eta elkarteak ordezkatzeko kidetzei dagokienez, bidezkoa da ordezkariak hautatzeko prozesu bat ezartzea, ondoren Haur eta Nerabeen Nafarroako Kontseiluko kide izendatzeko.

Prozesu horren bidez, honako hauek izendatuko dira:

a) Adingabeen babesaren eta zaintzaren arloan diharduten elkarte edo erakunde nagusietako gehienez ere sei ordezkari; haietako bat, gutxienez, abegi-familiak edo adopziozko familiak ordezkatzen dituztenetakoa izanen da.

b) Adingabeek beren eskubideak defendatzeko sortutako elkarteetako gehienez ere sei ordezkari, erakunde bakoitzeko bat.

c) Haur eta nerabeen alorreko erakunde komunitarioen bi ordezkari.

Horregatik guztiagatik, bidezkoa da kide horien hautaketa eta ondorengo izendapena zehaztuko duen prozedura hastea.

Ondorioz, haur eta nerabeei arreta eta babesa eman eta haien familiak, eskubideak eta berdintasuna sustatzeko maiatzaren 11ko 12/2022 Foru Legeak eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskumenen arabera, honako hau

AGINTZEN DUT:

1. Onestea Haur eta Nerabeen Nafarroako Kontseiluan honako ordezkari hauek hautatzeko prozesuaren deialdia:

a) Adingabeak babesteko eta zaintzeko erakunde edo elkarte nagusiak.

b) Adingabeek beren eskubideak defendatzeko sortutako elkarteak.

c) Haurren eta nerabeen erakunde komunitarioak.

2. Prozesua arautuko duten oinarriak onestea. Foru agindu honen eranskinetan daude.

3. Hautagaitzak aurkezteko 15 egun balioduneko epea irekitzea, foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

4. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

5. Foru agindu hau igortzea Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Haurtzaroaren, Nerabezaroaren eta Familiaren Zuzendariordetzara eta Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

I. ERANSKINA.

I. ERANSKINA

1. oinarria.-Xedea eta helburua.

Foru agindu honen xedea da honako hauek hautatzeko prozedura ezartzea: adingabeak babesteko eta zaintzeko erakunde edo elkarte nagusien gehienez ere sei ordezkari, adingabeek beren eskubideak defendatzeko sortutako elkarteen gehienez ere sei ordezkari, eta haur eta nerabeen erakunde komunitarioen gehienez ere bi ordezkari.

Ondoren, ordezkari horiek izendatuko dira Haur eta Nerabeen Nafarroako Kontseiluko kide.

2. oinarria.-Hautapen prozedurara deitutako entitateak.

2.1. Adingabeak babesteko eta zaintzeko erakunde edo elkarteak.

Adingabeak babesteko eta zaintzeko erakunde edo elkarte nagusietako sei ordezkari (erakunde bakoitzeko ordezkari bat) hautatzeko prozesuan parte hartzeko, erakunde edo elkarteei dei egiten zaie, baldin eta adingabeei babesa eta arreta ematen badiete eta baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Beren helburuen edo jarduteko gaien artean adingabeen eskubideak defenditzea edukitzea.

b) Adingabeen eskubideak defenditzera bideratutako jarduerak egitea, eta arlo horretan esku hartzea.

c) Nafarroako Foru Komunitatea egotea beren jarduketa eremuaren barnean.

Baldintza horiek bete beharko dira bai hautagaitzak aurkezteko bai hautaketan parte hartzeko.

2.2. Adingabeen elkarteak.

Adingabeek beren eskubideak defendatzeko sortutako elkarteen gehienez ere sei ordezkari hautatzeko prozesuan parte hartzeko, honako baldintza hauek betetzen dituzten elkarteei dei egiten zaie:

a) Elkartea osatzen dutenen gehiengoa adingabeak izatea.

b) Adingabeen eskubideak defenditzera bideratutako jarduerak egitea, eta arlo horretan esku hartzea.

c) Nafarroako Foru Komunitatea egotea beren jarduketa eremuaren barnean.

Baldintza horiek bete beharko dira bai hautagaitzak aurkezteko bai hautaketan parte hartzeko.

2.3. Haur eta nerabeen alorreko erakunde komunitarioak.

Haur eta nerabeen alorreko erakunde komunitarioen bi ordezkariren hautaketan parte hartzeko, honako baldintza hauek bete beharko dituzte erakundeek:

a) Legez eratuta egotea eta erregistratuta egotea, elkartze-eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren ildoan, edo Nafarroako Fundazioei buruzko ekainaren 30eko 13/2021 Foru Legearenean.

b) Beren estatutuetan edo fundatze-arauetan helburu gisa jasota edukitzea haur eta nerabeen eskubideen sustapena eta babesa.

c) Antolamendu eta profesional- edo boluntario-lantalde tekniko egokiak edukitzea adingabeen arretarako gauzatzen dituzten proiektu komunitarioetan esleituta dituzten eginkizunak betetzeko.

d) Jarduten duten auzo, herri edo haraneko sare sozial eta komunitarioen aitorpen publikoa edukitzea.

e) Bai esparru komunitarioan bai Nafarroako Foru Komunitateko administrazioen programetan haur eta nerabeak artatzen dituzten zerbitzu eta zentro publikoekin sarean lan egitea.

f) Erakunde horietan diharduten boluntarioen eta langileen prestakuntza eta kualifikazioa bermatzea.

g) Haurren eta nerabeen eskubideak sustatzen dituzten plan, proiektu eta ekintza komunitarioak garatzea Foru Komunitateko auzo, herri eta ibarretan.

Baldintza horiek bete beharko dira bai hautagaitzak aurkezteko bai hautaketan parte hartzeko.

3. oinarria.-Hautagaitzak proposatzea eta horiek aurkezteko epea.

a) Aurreko apartatuan xedatutakoaren arabera hautaketa-prozedurara deitutako entitateek hautagaitzak aurkeztu ahal izanen dituzte Haur eta Nerabeen Nafarroako Kontseiluko kide izateko, zeinek bere eremuaren baitan. Gerora, horien artean, bi ordezkari hautatuko dira.

Hautagaitzak eta bozketa oinarri hauetako 2. apartatuan adierazitako elkarte, entitate eta erakundeek eginen dituzte, bakoitzari dagokion eremuan.

Bi lege hauek hartu behar dira kontuan: alde batetik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legea, 20.3 artikuluan arautzen baitu kide anitzeko organoen osaeran ahaleginak eginen direla orekatua izan dadin emakumeen eta gizonen presentzia; eta beste alde batetik, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legea, 4. eta 16. artikuluetan arautzen baita emakumezkoen eta gizonezkoen kopuruen arteko oreka. Beraz, emakumeen ordezkaritza eta gizonena orekatuak izatea bilatuko da.

b) Hautagaitzak aurkezten ahalko dira foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, 15 egun balioduneko epean.

c) Aurreikusitako epearen barruan, hautagaitzak erregistro orokor elektronikoan aurkeztuko dira, ahal dela, eta Adingabeen Araubide Juridikoaren, Familiaren eta Diru-sarreren Bermearen Atalera zuzenduko dira. Atal hori Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian dago.

Hautagaitzak eredu normalizatuan aurkeztuko dira. Eredu horretan, berariaz adierazi beharko da zer erakunde aurkezten den, zer pertsona izendatzen diren haren ordezkari, eta nor den ordezkoa.

Aurkeztutako hautagaitzak Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren web-orrian argitaratuko dira (http://www.navarra.es/home_eu/), orok jakin dezan, eta, hala dagokionean, geroago bozketa egin dadin.

Eredu normalizatuaz gain, erakundearen ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da, non adieraziko baita erakundeak betetzen dituela prozeduran parte hartzeko eta kontseiluko kide izateko baldintzak, baduela hori egiaztatzen duen dokumentazioa, eta Administrazioaren esku jarriko duela hala eskatzen zaionean. Era berean, hautagaien baimenarekin batera, haien izen-abizenak argitaratuko dira web-orrian, ondoren bozketa egiteko eta, hala badagokio, izendapena egiteko.

Prozesuaren edozein unetan, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuak eska dezake adierazitakoa betetzen dela egiaztatzeko behar den dokumentazioa.

d) Epea igaro ondoren, eta eremu bakoitzeko kideak betetzeko beharrezko hautagaitzak aurkeztu badira, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak izendapena eginen du zuzenean.

e) Epea igarotakoan eremuetako baterako behar baino hautagaitza gutxiago aurkeztu badira, Eskubide Sozialeko, Ekonomia Sozialeko Enpleguko kontseilariak hautagaitza postulatua izendatuko du, halakorik balego, eta, gainera, beste erakunde ordezkari bat izendatuko du, hura onartu ondoren.

f) Epea amaituta, bete beharreko kidetzak baino hautagai gehiago aurkezten badira, aurkeztutako hautagai-zerrenden artean hautatzeko bozketa eginen da, eranskin honetako 4. apartatuan ezarritako prozeduraren arabera.

g) Bozketa egitea beharrezkoa ez bada, behar diren hautagaitzak aurkeztu ez direlako edo soilik behar diren biak aurkeztu direlako, horren berri emanen da aipatu web-orrian argitaratutako hauteskundeen fitxan.

4. oinarria.-Hautagaitzak bozkatzea.

Bozkatzeko prozedura, beharrezkoa izanez gero, honako hau izanen da:

a) Bozketa prozesuaren web-orrian adierazitako epean eginen da, idatziz, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari zuzendutako eskabidearen bidez, eta, ahal dela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren erregistro orokor elektronikoaren bidez aurkeztuko dira.

Elkarte, erakunde edo entitate bakoitzak boto bakarra ematen ahalko du. Boto-paperean erakundearen izena agertuko da, eta joko da botoa ematen zaiela titularrari eta ordezkoari. Edonola ere, titularra besterik ez bada adierazten, ulertuko da ordezkoak botoa ere jasoko duela.

Elkarteko edozein ordezkarik eman dezake botoa, baldin elkartearen edo erakundearen ordezkaritza frogatzen badu. Pertsona horren identifikazioa jasota geratuko da, eta zer ordezkaritza daukan adierazi beharko du. Erakunde bakoitzeko boto bakarra onartuko da.

b) Botoen kontaketa Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiaren egoitzan eginen da; ekitaldi hori zein egunetan eta zein ordutan eginen den gutxienez 24 ordu lehenagotik iragarri beharko da web-orrian argitaratutako deialdiaren fitxan.

c) Boto gehien eskuratzen duten hautagaitzak aukeratuko dira. Berdinketarik izanez gero, zozketa eginen da berdinduta dauden hautagaitzen artean.

5. oinarria.-Ordezkariak, titularrak eta ordezkoak izendatzea.

Izendapena eginen da Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariaren foru agindu bidez.

II. ERANSKINA. HAURREN ETA NERABEEN NAFARROAKO KONTSEILUAN HAUTAGAITZAK AURKEZTEKO EREDUA

II. ERANSKINA

KIDETZAK HAUTATZEKO HAUTESKUNDEAK

HAUTAGAITZAREN MODALITATEA (markatu dagokiona)

Adingabeak babesteko eta zaintzeko erakunde edo elkarteak.

Adingabeen elkarteak.

Haur eta nerabeen alorreko erakunde komunitarioak.

KIDEA

DATU PERTSONALAK:

Izen-deiturak:

Zein elkarte, entitate edo erakundetakoa den:

NANa:

HARREMANETARAKO DATUAK:

Telefonoa:

Helb. elek.:

.............................................(e)n, 2024ko.....................................aren........(e)(a)n.

Sinadura

ORDEZKOA

DATU PERTSONALAK:

Izen-deiturak:

Zein elkartetakoa den:

NANa:

HARREMANETARAKO DATUAK:

Telefonoa:

Helb. elek.:

.............................................(e)n, 2024ko.....................................aren........(e)(a)n.

Sinadura

DATU PERTSONALEN KLAUSULA. HAUTAGAITZA AURKEZTEKO NAHITAEZKO SINADURA.

Tratamenduaren arduraduna: Ematen diren datu pertsonalak tratatzeko arduraduna Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentua izanen da. Datu horiek tratatuko dira bat etorrita datu pertsonalak babesteko indarrean dauden araudietan xedatutakoarekin, hau da, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoarekin.

Tratamenduaren helburuak: Haur eta Nerabeen Nafarroako Kontseiluko kideak eta ordezkoak hautatzeko eta, ondoren, kideak izendatzeko prozedura garatzea.

Datuak gordetzeko irizpideak: Alderdi guztiek tratamenduaren helburuari eusteko interesa duten bitartean kontserbatuko dira datuak, eta helburu horretarako beharrezkoak ez direnean, ezabatu eginen dira, datuen pseudonimizazioa edo datuen erabateko suntsiketa bermatzeko egokiak diren segurtasun neurriak hartuta.

Datuak jakinaraztea: hautagaien izenak eta haien elkartearen izena argitaratzen ahal dira, hautapen prozedura eta izendapena egin ahal izateko. Dokumentu hau sinatuta, berariazko baimena ematen zaio Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuari, prozedura honen ondorioetarako, izen-abizenak eta erakundea argitara ditzan.

Dagozkizun eskubideak:

-Baimena noiznahi kentzeko eskubidea.

-Datuetan sartu, zuzendu eta ezerezteko eskubidea eta datuak tratatzeari mugak jartzeko edo aurka egiteko eskubidea.

-Kontrol Agintaritzaren aurrean (agpd.es) erreklamazioak aurkezteko eskubidea, baldin eta uste baduzu tratamendua ez dela indarreko araudiaren araberakoa.

Datuak tratatzeko baimena eman ezean, ezin zara hautagai gisa aurkeztu kontseilurako hauteskundeetan.

Harremanetarako datuak, zure eskubideez baliatzeko:

Posta helbidea: Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentua.

González Tablas kalea 7.

31005 Iruña.

Aurrera egiteko, onartu egin behar duzu aurreko klausula irakurri duzula eta ados zaudela.

ONARTU ETA SINATZEN DU, TOKI ETA EGUN BERETAN:

Ikus taula osoa

IZEN-DEITURAK

TITULARRA

IZEN-DEITURAK

ORDEZKOA

III. ERANSKINA. ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA

III. ERANSKINA

ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENAREN EREDUA, HAUR ETA NERABEEN NAFARROAKO KONTSEILUAREN PROZEDURAN PARTE HARTZEKO ETA KONTSEILUAREN PARTE IZATEKO ESKATZEN DIREN BALDINTZAK BETETZEARI BURUZKOA

........................................................................................................................................ jaunak/andreak (NANa:..............................................),............................................................................ ordezkatuz (helbidea:.........................................................................................; IFZa:...........................................; telefonoa:...........................................), erantzukizunpeko adierazpen hau sinatzen du, honako hau adieraziz:

a) Aurkezten den hautagaitzaren erakundea ordezkatzeko legez emandako ahalordea duela, honako eremu honetan (jarri gurutze bat, hala dagokionean):

-Adingabeak babesteko eta zaintzeko erakunde edo elkarteak,

-Adingabeek beren eskubideak defendatzeko sortutako elkarteak,

-Haur eta nerabeen alorreko erakunde komunitarioak,

b) Nik ordezkatzen dudan erakundeak baldintzak betetzen dituela prozeduran parte hartzeko eta bere eremuan Haur eta Nerabeen Nafarroako Kontseiluko kide izateko.

c) Badudala hori egiaztatzen duen dokumentazioa eta Administrazioaren esku utziko dudala hala eskatzen zaidanean.

d).......................................................................................................................... andrea/jauna (NANa:.......................................) dela aurkezten den bokalerako hautagaia, eta horixe dela erakunde honek proposatzen duena, eta......................................... andrea/jauna (NANa:..................................) dela ordezkoa.

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web