(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

62/2024 FORU DEKRETUA, EKAINAREN 5EKOA, ZEINAREN BIDEZ ALDATZEN BAITA NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA

BON N.º 128 - 21/06/2024



Atariko

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla, benetan dituzten beharretara moldatzeko.

Era berean, plantilla organikoan zehazten diren kontuak direnez gero, ukitutako departamentuek burutza jakin batzuk betetzeko betebeharrei buruz planteatu dituzten aldaketak jaso dira. Aldaketa horiek ez dute kostu ekonomikorik.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen eta Ondarearen Zuzendaritza Nagusiak horri buruzko txostena egin du.

Hori horrela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2024ko ekainaren 5ean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Plantilla organikoan lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat. Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatzen dira:

LEHENDAKARITZA ETA BERDINTASUN DEPARTAMENTUA

Politika Publikoen Plangintza, Koordinazio, Berrikuntza eta Ebaluazioko Zuzendaritza Nagusia.

- Geografoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 11025 zenbakia duena.

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA

Aurrekontuen eta Ondarearen Zuzendaritza Nagusia.

- Administrariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 1368 zenbakia duena.

- Zerbitzu orokorrak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 7563 zenbakia duena.

Idazkaritza Tekniko Nagusia.

- Zerbitzu orokorrak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 1968 zenbakia duena.

Nafarroako Foru Ogasuna.

- Goi mailako tituludunak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, destinoa Lizarran duena, eta plantilla organikoan 1193 zenbakia.

- Goi mailako tituludunak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 11090 zenbakia duena.

- Administrariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 1221 zenbakia duena.

ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua.

- Enpresa-zientzietako diplomadunak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 2717 zenbakia duena.

- Administrariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 6172 zenbakia duena.

BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusia.

- Psikologiako laguntzaile teknikoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 995 zenbakia duena.

Bi. Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

LEHENDAKARITZA ETA BERDINTASUN DEPARTAMENTUA

Politika Publikoen Plangintza, Koordinazio, Berrikuntza eta Ebaluazioko Zuzendaritza Nagusia.

- Antolamenduko goi mailako teknikariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 11918 zenbakia duena.

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA

Aurrekontuen eta Ondarearen Zuzendaritza Nagusia.

- Administrazio publikoko teknikariak (arlo juridikoa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 11919 zenbakia duena.

- Enpresa-zientzietako diplomadunak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 11920 zenbakia duena.

- Industria ingeniari teknikoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 11921 eta 11922 zenbakiak dituztenak.

Idazkaritza Tekniko Nagusia.

- Mantentze-lanetako ofizialak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 11923 zenbakia duena.

Nafarroako Foru Ogasuna.

- Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 11924 eta 11925 zenbakiak dituztenak.

- Zerga agenteak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 11926 zenbakia duena.

ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua.

- Prestakuntza eta enpleguko erdi mailako tituludunak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 11927 eta 11928 zenbakiak dituztenak.

BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusia.

- Sistema informatikoetako erdi mailako teknikariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 11929 zenbakia duena.

2. artikulua. Lanpostu batzuk sortzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira plantilla organikoan. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluan:

MEMORIA ETA BIZIKIDETZAKO, KANPO EKINTZAKO ETA EUSKARAKO DEPARTAMENTUA

Memoria eta Bizikidetza Zuzendaritza Nagusia.

- Erdi mailako tituludunak (administrazioa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 11930 zenbakia duena.

OSASUN DEPARTAMENTUA

Osasun Zuzendaritza Nagusia.

- Osasun kudeaketako teknikariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 11931 zenbakia duena.

ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA

- Gizarte-langileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 11932 zenbakia duena.

Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusia.

- Administrazio publikoko teknikariak (arlo ekonomikoa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 11933 zenbakia duena.

Ekonomia Sozialeko eta Laneko Zuzendaritza Nagusia.

- Administrazio publikoko teknikariak (arlo juridikoa): bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 11934 eta 11935 zenbakiak dituztenak.

- Administrariak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 11936 eta 11937 zenbakiak dituztenak.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia.

- Medikuak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, destinoa Balorazio Zentroan duena, eta plantilla organikoan 11938 zenbakia.

- Terapeuta okupazionalak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, destinoa Balorazio Zentroan duena, eta plantilla organikoan 11939 zenbakia.

BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA

Barne Zuzendaritza Nagusia.

- Administrazio publikoko teknikariak (arlo juridikoa): bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 11940 eta 11941 zenbakiak dituztenak.

- Lan harremanetako diplomadunak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 11942 zenbakia duena.

- Administrariak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 11943 eta 11944 zenbakiak dituztenak.

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusia.

- Industria ingeniariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, C1 ingeles-maila eskatzen duena eta plantilla organikoan 11945 zenbakia duena.

- Administrazio publikoko teknikariak (arlo juridikoa): bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 11946 eta 11947 zenbakiak dituztenak.

- Lan harremanetako diplomadunak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 11948 zenbakia duena.

- Industria ingeniari teknikoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 11949 zenbakia duena.

Justizia Zuzendaritza Nagusia.

- Psikologoak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 11950, 11951 eta 11952 zenbakiak dituztenak.

- Antolamenduko goi mailako teknikariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 11953 zenbakia duena.

- Gizarte-langileak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 11954 eta 11955 zenbakiak dituztenak.

Gizarte-langileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, destinoa Tuteran duena, eta plantilla organikoan 11956 zenbakia.

- Administrariak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 11957 eta 11958 zenbakiak dituztenak.

- Soinuko eta ikus-entzunezko baliabideetako teknikariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 11959 zenbakia duena. Lanpostu horrek mailako osagarria du, eta lanpostuko osagarria, bere mailako soldataren %24,20koa, 10/1999, 318/2004, 100/2005, 11/2007 eta 19/2008 foru dekretuetan ezarritakoari jarraikiz.

Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako Zerbitzua.

- Administrazio publikoko teknikariak (arlo ekonomikoa): bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 11960 eta 11961 zenbakiak dituztenak.

- Enpresa-zientzietako diplomadunak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 11962 zenbakia duena.

Idazkaritza Tekniko Nagusia.

- Administrazio publikoko teknikariak (arlo juridikoa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 11963 zenbakia duena.

- Administrariak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 11964 eta 11965 zenbakiak dituztenak.

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

Ingurumen Zuzendaritza Nagusia.

- Geologoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 11966 zenbakia duena.

- Nekazaritzako ingeniariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 11967 zenbakia duena.

- Industria ingeniariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 11968 zenbakia duena.

- Kimikariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 11969 zenbakia duena.

- Nekazaritzako ingeniari teknikoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 11970 zenbakia duena.

- Basogintzako ingeniari teknikoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 11971 zenbakia duena.

- Ingurumeneko erdi mailako teknikariak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 11972 eta 11973 zenbakiak dituztenak.

- Administrariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 11974 zenbakia duena.

3. artikulua. Burutza batzuk eskuratzeko betebeharrak aldatzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duen abenduaren 13ko 112/2017 Foru Dekretuaren I. eranskina aldatzen da, behean azaltzen den burutzari esleitutako berariazko betebeharrak aldatzearren. Hortaz, hauek dira burutza hori merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko izangaiek bete behar dituzten berariazko betebeharrak:

LEHENDAKARITZA ETA BERDINTASUN DEPARTAMENTUA

Nafarroako Berdintasunerako Institutua

Ikerketarako, Berrikuntzarako eta Ezagutza Kudeatzeko Ataleko burutza.

Lanpostu zenbakia: 9980.

Ez da berariazko betebeharrik eskatzen.

Bi. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duen urtarrilaren 16ko 2/2019 Foru Dekretuaren I. eranskina aldatzen da, behean azaltzen den burutzari esleitutako berariazko betebeharrak aldatzearren. Hortaz, hauek dira burutza hori merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko izangaiek bete behar dituzten berariazko betebeharrak:

BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA

Justizia Zuzendaritza Nagusia

Artxibo Judizialaren Bulegoko burutza.

Lanpostu zenbakia: 10595.

Maila: A, B, C.

Lanpostua: Artxiboetako goi mailako teknikari, artxiboetako erdi mailako teknikari edo artxiboetako arduradun lanpostu baterako izendatu izana.

Hiru.-Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen da, behean azaltzen den burutzari esleitzearren mailari, lanpostu eta/edo titulazioari eta hizkuntzei dagozkien betebeharrak, baita gainerako berariazko betebeharrak ere, burutza hori merezimendu-lehiaketako deialdiaren bitartez bete nahi dituzten izangaiek bete behar dituztenak.

OSASUN DEPARTAMENTUA

Osasun Zuzendaritza Nagusia

Farmakozaintzaren Kontrolerako Ataleko burutza.

Lanpostu zenbakia: 11892.

Berariazko betebeharrak:

Maila: A.

Titulazioa: Farmaziako gradudun edo lizentziadun titulua izatea.

Xedapen gehigarri bakarra

Sortutako lanpostuak aldi baterako kontratazio bidez betetzeko baimena ematen zaie kontratazioaren arloan eskumena duten organoei, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan ezarritakoarekin.

Azken xedapenetako lehena. Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.

Ahalmena ematen zaio Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web