(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

61/2024 FORU DEKRETUA, EKAINAREN 5EKOA, ZEINAREN BIDEZ ALDATZEN BAITA NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA

BON N.º 128 - 21/06/2024



Atariko

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuak eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia erakunde autonomoak proposatu dute beren plantilla organikoa aldatzea, epai bat betetzeko.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen eta Ondarearen Zuzendaritza Nagusiak horri buruzko txostena egin zuen.

Hori horrela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2024ko ekainaren 5ean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra. Lanpostu batzuk sortzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira plantilla organikoan. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA

Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusia:

- Gizarte-langileak: lanpostu huts bat, lan araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 11913 zenbakia duena.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia:

- Zaintzaileak: bi lanpostu huts, lanaldi partzialeko lan araubidekoak, D mailakoak, destinoa San Jose zentroan dutenak, eta plantilla organikoan 11914 eta 11915 zenbakiak dituztenak.

Lehenengo xedapen gehigarria

Sortutako lanpostuak aldi baterako kontratazio bidez betetzeko baimena ematen zaie kontratazioaren arloan eskumena duten organoei, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan ezarritakoarekin.

Bigarren xedapen gehigarria. Lan araubideko lanpostu batzuk automatikoki ixtea.

Ebazpen judizial irmo bat betetzearren lan kontratudun langile finkoei esleitzeko sortzen diren lan araubideko lanpostuak itxi eginen dira hutsik geratzen diren unean, eta horrela jasoko da plantilla organikoan.

Azken xedapenetako lehena. Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.

Ahalmena ematen zaio Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web