(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

24/2024 FORU AGINDUA, OTSAILAREN 14KOA, ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO KONTSEILARIAK EMANA, NAFAR LANSARE-NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUAREN EGITURA GARATZEN DUENA BULEGOEN ETA ATALA BAINO BEHERAGOKO UNITATEEN ETA MAILAN

BON N.º 39 - 22/02/2024



  I. KAPITULUA. XEDEA ETA EGITURA OROKORRA


  II. KAPITULUA. NAFAR LANSARENAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUA

  I. KAPITULUA. KUDEAKETAKO ZUZENDARITZA


  II. KAPITULUA. LAGUNTZA ETA KUDEAKETA ADMINISTRATIBOAREN ZERBITZUA


  III. KAPITULUA. LANBIDE GAITASUNAK GARATZEKO ZERBITZUA


  IV. KAPITULUA. ENPLEGUA SUSTATZEKO ETA ENPRESENTZAKO ZERBITZUETARAKO ZERBITZUA


  V. KAPITULUA. LAN AKTIBAZIORAKO ETA LURRALDE KOORDINAZIORAKO ZERBITZUA


ATARIKOA

Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 17ko 10/2023 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezarri zen.

Abuztuaren 30eko 71/2023 Foru Dekretuaren bidez, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren oinarrizko egitura ezarri zen, eta, hala, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua departamentu horri atxiki zitzaion.

Bestetik, otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren bidez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dira.

Aipatu foru dekretuetan, besteak beste, departamentuaren beraren eta NL-NEZen egitura organikoa ezartzen da, atalaren mailara bitarte.

Foru dekretu horiek egituran eragin dituzten aldaketak direla-eta, beharrezkoa da bulegoen eta atala baino beheragoko unitateen egitura ere horiei egokitzea.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuen 42. artikuluan Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari esleitzen zaizkio erakunde horretako bulegoak eta atala baino beheragoko unitateak sortu, aldatu eta kentzeko eginkizunak.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuek emandako ahalmenak erabiliz, agintzen dut:

I. KAPITULUA. XEDEA ETA EGITURA OROKORRA

1. artikulua. Xedea.

Foru agindu honen xedea da Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren egitura garatzea bulegoen eta atala baino beheragoko unitateen mailan.

2. artikulua. Nafar LansareNafarroako Enplegu Zerbitzuaren egitura, bulegoen eta atala baino beheragoko unitateen mailan.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak bulego hauek ditu bere egituran:

- Kudeaketako Zuzendaritzaren mende.

Laguntza Estrategikoaren Bulegoa.

- Laguntza eta Kudeaketa Administratiboaren Zerbitzuaren mende.

Prozesuak Koordinatzeko Bulegoa.

Digitalizazio Bulegoa.

Ebaluazio eta Kontrol Bulegoa.

Administrazio Berrikuspenerako Bulegoa.

Langileria Bulegoa.

- Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzuaren mende.

Profilen Garapena Bultzatu eta Sustatzeko Bulegoa.

Programazioa Diseinatzeko Bulegoa.

Neurriak Hedatzeko Bulegoa.

Lanbide Gaitasunak Garatzeko Programen Bulegoa.

Prestakuntza eta Enpleguko Programa Mistoen Bulegoa.

Programazio Propioaren Bulegoa.

- Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzuaren mende.

Kontratuen eta Enplegu Eskaintzen Bulegoa.

- Lan Aktibaziorako eta Lurralde Koordinaziorako Zerbitzuaren mende.

Nazioarteko Programen Bulegoa.

Mantentze-lanen Bulegoa.

Enplegu Bulegoa.

Era berean, atala baino beheragoko mailan, administrazio unitate hauek ditu egituran:

- Tafallako, Lizarrako, Altsasuko, Lodosako, Doneztebeko eta Agoizko enplegu agentziak.

- Tafallako eta Altsasuko enplegu arloak.

II. KAPITULUA. NAFAR LANSARE-NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUA

I. KAPITULUA. KUDEAKETAKO ZUZENDARITZA

3. artikulua. Laguntza Estrategikoaren Bulegoa.

Laguntza Estrategikoaren Bulegoa Kudeaketako Zuzendaritzari atxikita dago, eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Kudeatzailetzaren informazioa egin eta koordinatzea.

b) Kudeatzailetzak funtsezko agenteekin dituen harremanak koordinatzea eta haien jarraipena egitea.

c) Erakundea ordezkatzeko ekitaldiak koordinatzea eta haien jarraipena egitea.

d) Erakundearen adierazleak eta koadroa prestatzea eta haien jarraipena egitea, Prozesuak Koordinatzeko Bulegoarekin lankidetzan.

e) Erakundearen plan estrategikoaren jarraipena.

f) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

II. KAPITULUA. LAGUNTZA ETA KUDEAKETA ADMINISTRATIBOAREN ZERBITZUA

4. artikulua. Prozesuak Koordinatzeko Bulegoa.

Prozesuak Koordinatzeko Bulegoa Komunikaziorako eta Prozesuak Hobetu eta Koordinatzeko Atalari atxikita dago, eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Berrikuntzako eta zerbitzuak hobetzeko plan edo jarduketak prestatzea eta haien jarraipena egitea, erakundeko administrazio unitate guztiekin koordinatuta.

b) Erakundeko langileentzako parte-hartze eredu bat kudeatzea, kanpoko zein barreneko zerbitzuak hobetzeko plan edo jarduketak prestatzeko.

c) Erakundearen aginte-koadroak koordinatzea eta haien jarraipena egitea.

d) Erakundeko prozesu eta prozedurak koordinatzea eta haien jarraipena egitea.

e) Erakundeari egindako kanpo ebaluazioko prozesuak koordinatzea eta haien jarraipena egitea, Ebaluazio eta Kontrol Bulegoarekin lankidetzan.

f) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

5. artikulua. Digitalizazio Bulegoa.

Digitalizazio Bulegoa Komunikaziorako eta Prozesuak Hobetu eta Koordinatzeko Atalari atxikita dago, eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Erakundearen sistema informatikoak aztertzea, garatzea eta mantentzea, aplikazio mugikorra barne.

b) Enpleguaren ataria eta erakundearen bestelako eduki digitalak antolatzea, mantentzea eta eguneratzea.

c) Erakundearen digitalizazio prozesua programatzea, garatzea eta ebaluatzea.

d) Erakundearen baliabide eta euskarri informatikoak koordinatzea.

e) Teknologia berrien erabilera barneratzea eta indartzea.

f) Erakundearen aplikazioetarako sarbidea izateko baimenak kudeatzea.

g) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

6. artikulua. Ebaluazio eta Kontrol Bulegoa.

Ebaluazio eta Kontrol Bulegoa Programen Jarraipenerako Atalari atxikita dago, eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Erakundearen jarraipen planean aurreikusita dauden jarraipen eta kontrol jarduketak koordinatzea.

b) Jarraipen eta kontrol jarduketetarako kronogramak diseinatzea.

c) Enplegurako politika aktiboak gauzatzen dituzten zentro eta entitateentzako baimenak aztertzea, tramitatzea eta proposatzea, bai eta erakunde horiek betebeharrak betetzen dituztela egiaztatzeko beharrezkoak diren bisitak eta ekintzak egitea ere.

d) Inskribatutako eta egiaztatutako zentroen erregistroa kudeatzea.

e) Erakundearen ebaluazio planaren ondoriozko txosten eta memoriak prestatzea.

f) Erakundearen programak ebaluatzeko jarduketei buruzko aholkularitza eta horien koordinazioa.

g) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

7. artikulua. Administrazio Berrikuspenerako Bulegoa.

Administrazio Berrikuspenerako Bulegoa Programen Jarraipenerako Atalari atxikita dago, eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Gogobetetze inkestak prestatzea eta kudeatzea.

b) Agiriak egiaztatzeko espedienteak, erakundearen jarraipen planean aurreikusita daudenak, kudeatzea, kontrolatzea eta tramitatzea.

c) Kontrolatzeko jarduerak gauzatzean sortzen ahal diren gorabeherak ebaztea.

d) Zehapen-espedienteak kudeatu eta haien jarraipena egitea.

e) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

8. artikulua. Langileria Bulegoa.

Langileria Bulegoa Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Atalari atxikita dago, eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Erakundeari atxikitako langileen espedienteei jarraipena egitea.

b) Lanaldia betetzeko kontrolaren sistema aplikatzea.

c) Gaixotasuneko gorabeheren, amatasunagatiko atsedenaldiaren, lizentzien, eszedentzien, oporren eta langileen araubidearen ondoriozko gainontzekoen jarraipena eta kontrola egitea.

d) Enplegurako politika aktiboetan genero ikuspegia txertatzeko jarduketak koordinatzea eta haien jarraipena egitea.

e) Erakundeko unitateei aholku ematea genero ikuspegia txertatzeari buruz.

f) Langileen arloko aurrekontu kudeaketa kontrolatzea.

g) Erakundeak gauzatutako prestakuntza ekintzak kontrolatzea.

h) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

III. KAPITULUA. LANBIDE GAITASUNAK GARATZEKO ZERBITZUA

9. artikulua. Profilen Garapena Bultzatu eta Sustatzeko Bulegoa.

Profilen Garapena Bultzatu eta Sustatzeko Bulegoa Prestakuntza Programen Garapen eta Berrikuntzarako eta Sustapen Sektorialerako Atalari atxikita dago, eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Erakundeak sektoreekin, enpresekin eta erakunde publiko eta pribatuekin sustatzen dituen neurriak sustatu eta bultzatzea.

b) Sektoreak ordezkatzen dituzten elkarteekin koordinatzea, prestakuntza beharrei erantzuna emateko.

c) Prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratuekin lotutako proiektuak eta kontratatzeko konpromisoa duten proiektuak diseinatzen eta kudeatzen laguntzea.

d) Arlo estrategikoetako lanbide profil berriei lotutako prestakuntza sustatu eta bultzatzea zentro berekietan eta zentro bateratuetan.

e) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

10. artikulua. Programazioa Diseinatzeko Bulegoa.

Programazioa Diseinatzeko Bulegoa Prestakuntza Programen Garapen eta Berrikuntzarako eta Sustapen Sektorialerako Atalari atxikita dago, eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Prestakuntza beharrei etengabe antzematea eta haien analisi sistematikoa egitea, kanpoko zein unitate propioetako askotariko iturrien eta funtsezko informatzaileen bidez.

b) Erakundeak sustatutako prestakuntza diseinatzen eta programatzen laguntzea.

c) Laneko prestakuntzako irakasleentzako prestakuntza diseinatzea eta kudeatzea, haien gaitasun profesional eta metodologikoen garapenari dagokionez.

d) Laneko prestakuntzako programa berritzaileak identifikatzea, diseinatzea eta ebaluatzea, eta prestakuntza proiektu eta prestakuntza modalitate berritzaileak ezartzen, gauzatzen eta esperimentatzen laguntzea.

e) Irakasleen fitxategia kudeatzea.

f) Espezialitateen katalogoak eguneratzea, mantentzea eta lehenestea.

g) Sektoreek eta enpresek eskatzen dituzten prestakuntzako espezialitate berriak garatzea eta horiei alta ematea.

h) Ebaluazio eta Kontrol Bulegoarekin lankidetzan aritzea prestakuntzaren diseinuaren ebaluazioan, lanbide gaitasunak garatzeko programei, bai eta prestakuntza eta enpleguko programa bateratuei eta prestakuntza eta enpleguko programa mistoei dagokienez ere.

i) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

11. artikulua. Neurriak Hedatzeko Bulegoa.

Neurriak Hedatzeko Bulegoa Programen Kudeaketa, Balorazio eta Eraginaren Atalari atxikita dago eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Lanbide gaitasunak garatzeko neurrietan bildutako laguntzak, kontratuak eta dirulaguntzak arautzeko oinarri teknikoak prestatzeko eta proposatzeko lanen gidaritza.

b) Lanbide gaitasunak garatzeko neurriak hedatzeko programak prestatzea eta proposatzea.

c) Laneko prestakuntza programetarako, enpresa planetarako eta langileen lanbide gaitasunak garatzeko beste neurri batzuetarako laguntzen eta dirulaguntzen espedienteak kudeatu, kontrolatu eta tramitatzea.

d) Laneko prestakuntza ekintzetan parte hartzen dutenentzako beka eta laguntzen espedienteak kudeatzea, kontrolatzea eta tramitatzea.

e) Lanbide gaitasunen garapeneko eta ikas-ekinezko prestakuntzako neurriak hedatu, kudeatu, kontrolatu eta tramitatzeko behar diren kudeaketa tresna informatikoen premiei antzematea.

f) Entitate onuradunei aholku eta laguntza ematea deialdien oinarriei eta espedienteen kudeaketarako behar diren tresna informatikoei dagokienez.

g) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

12. artikulua. Lanbide Gaitasunak Garatzeko Programen Bulegoa.

Lanbide Gaitasunak Garatzeko Programen Bulegoa Programen Kudeaketa, Balorazio eta Eraginaren Atalari atxikita dago, eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Lanbide gaitasunak garatzeko neurrietan bildutako laguntzak, kontratuak eta dirulaguntzak arautzeko oinarri teknikoak prestatzen eta proposatzen lankidetza aktiboan aritzea.

b) Lanbide gaitasunak garatzeko programen eta ikas-ekinezko prestakuntza programen laguntza eta dirulaguntza espedienteak tramitatzea eta kudeatzea.

c) Lanbide gaitasunak garatzeko programen eta ikas-ekinezko prestakuntza programen laguntza eta dirulaguntzen bidez hedatutako prestakuntzari dagokionez, gauzatzearen jarraipen teknikoa, akonpainamendua, trazabilitatea eta, orobat, garapenaren, gauzatzearen eta izandako inpaktuaren kontrola egitea.

d) Hedatzen diren ekintzen eta parte hartzen duten zentroen eta entitateen jarraipen teknikoa, koordinazioa eta ebaluazioa egitea.

e) Hedatutako programei buruzko adierazleak eta estatistikak prestatzea, eta lankidetzan aritzea lanbide gaitasunak garatzeko programen eta ikas-ekinezko prestakuntza programen laguntza eta dirulaguntzen deialdien azterketa kualitatiboa eta hobekuntza proposamenak egiteko lanetan.

f) Neurrien jarraipena eta ebaluazioa egiteko behar diren tresna informatikoen premiei antzematea.

g) Entitate onuradunei aholku eta laguntza ematea laneko prestakuntzaren arloko laguntzen jarraipena egiteaz eta erabili beharreko tresna informatikoez.

h) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

13. artikulua. Prestakuntza eta Enpleguko Programa Mistoen Bulegoa.

Prestakuntza eta Enpleguko Programa Mistoen Bulegoa Programen Kudeaketa, Balorazio eta Eraginaren Atalari atxikita dago, eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Lanbide gaitasunak garatzeko neurrietan bildutako laguntzak, kontratuak eta dirulaguntzak arautzeko oinarri teknikoak prestatzen eta proposatzen lankidetza aktiboan aritzea.

b) Prestakuntza eta enpleguko programa mistoen espedienteak tramitatzea eta kudeatzea; haietan sartzen dira lantegi eskolak, enplegu lantegiak, prestakuntza eta enpleguko programa bateratuak eta ikas-ekinezko prestakuntza programak.

c) Hedatutako proiektuei dagokienez, gauzatzearen jarraipen teknikoa, akonpainamendua, trazabilitatea eta, orobat, garapenaren, gauzatzearen eta izandako inpaktuaren kontrola egitea.

d) Hedatzen diren ekintzen eta parte hartzen duten zentroen eta entitateen jarraipen teknikoa, koordinazioa eta ebaluazioa egitea.

e) Hedatutako programei buruzko adierazleak eta estatistikak prestatzea, eta lankidetzan aritzea prestakuntza eta enpleguko programa mistoen azterketa kualitatiboa eta hobekuntza proposamenak egiteko lanetan.

f) Neurrien jarraipena eta ebaluazioa egiteko behar diren tresna informatikoen premiei antzematea.

g) Entitate onuradunei aholku eta laguntza ematea laneko prestakuntzaren arloko laguntzen jarraipena egiteaz eta erabili beharreko tresna informatikoez.

h) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

14. artikulua. Programazio Propioaren Bulegoa.

Programazio Propioaren Bulegoa Prestakuntza Programazio Propioaren Atalari atxikita dago, eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Erakundearen plangintza eta politika publikoak hedatzearen ondorioz sortzen diren prestakuntza ekintzak koordinatu, programatu eta gauzatzea.

b) Atalak garatzen dituen prestakuntza jarduerei buruzko mandatuak, baliabide materialak eta espedienteak tramitatu eta kontrolatzea.

c) Atalak kudeatzen dituen prestakuntza ekintzetako parte-hartzaileen bekak kudeatzea.

d) Atalaren jardunari buruzko adierazleak eta estatistikak prestatzea.

e) Jarraipena egitea atalak kudeatzen dituen prestakuntza ekintzen garapenari eta parte-hartzaileen bertaratzeari eta gaikuntzari.

f) Lankidetzan aritzea atalak kudeatzen duen prestakuntza programazioaren ebaluazioan eta etengabeko hobekuntzan.

g) Lankidetzan aritzea prestakuntza plan eta baliabide berritzaileen esperimentazioari eta ezarpenari buruzko azterketa kualitatiboan, Programen Garapen eta Berrikuntzarako eta Sustapen Sektorialerako Atalarekin batera.

h) Egiten den prestakuntza hedatzeko eta hartan sarbidea izateko behar diren tresna informatikoak garatzen laguntzea.

i) Iturrondo Enplegu Agentzia Bateratuko prestakuntza arloko gela eta lantegietan dauden baliabide materialen premiak aztertzea eta kudeatzea.

j) Iturrondo eraikineko prestakuntza arloko gela eta lantegien erabilera kudeatzea.

k) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

IV. KAPITULUA. ENPLEGUA SUSTATZEKO ETA ENPRESENTZAKO ZERBITZUETARAKO ZERBITZUA

15. artikulua. Kontratuen eta Enplegu Eskaintzen Bulegoa.

Kontratuen eta Enplegu Eskaintzen Bulegoa Enpresentzako Zerbitzuen Atalari atxikita dago, eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Sektore publikoari eta pribatuari dagozkien enplegu eskaintzak kudeatzea.

b) Hautaketa teknikoaren prozesuak egitea.

c) Informazioa eta orientabideak ematea kontratazio moten gainean.

d) Informazioa eta orientabideak ematea enplegua sustatzeko neurrien gainean.

e) Enplegu eskatzaileen historial profesionalak kudeatzea.

f) Contrat@ aplikazioaren sostengu teknikoa.

g) Nafarroako Gobernuaren kontratu administratiboen komunikazioa.

h) Urriaren 31ko 1543/2011 Errege Dekretuak ezarritako Lanekoak ez diren praktiken programa kudeatzea.

i) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

V. KAPITULUA. LAN AKTIBAZIORAKO ETA LURRALDE KOORDINAZIORAKO ZERBITZUA

16. artikulua. Nazioarteko Programen Bulegoa.

Nazioarteko Programen Bulegoa Orientazio Atalari atxikita dago, eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) EURES sarearen lan eskaintzak kudeatzea eta sareak Nafarroan dituen beste eginkizun batzuk.

b) Europako Esparru Ekonomikoko herrialdeetako enplegu bilaketari eta bizimodu eta lan baldintzei buruzko orientabideak.

c) EURES jarduera planak prestatu eta haien jarraipena egitea.

d) EURES jarduerak Nafarroako Foru Komunitatean hedatu eta sustatzea.

e) Atzerriko enplegu eskaintzak kudeatzea.

f) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

17. artikulua. Mantentzelanen Bulegoa.

Mantentze-lanen Bulegoa Lurralde Antolaketarako eta Agentzien Koordinaziorako Atalari atxikita dago, eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Erakundearen instalazioetako eta makineriaren prebentzio eta konponketarako mantentze-lanak egitea.

b) Iturrondo Zentroko instalazioak eta makineria konpontzeko lanak koordinatu eta betetzea.

c) Instalazioen eta makineriaren mantentze eta konponketa lanez arduratzen diren kanpo enpresak koordinatzea.

d) Instalazioen eta makineriaren legezko mantentze-lan teknikoak egitea industria edo osasun arloko erregelamendu, jarraibide, arau edo gomendioetako zehaztapenei jarraikiz, eta bermeak tramitatzea.

e) Iturrondo Zentroko segurtasuna koordinatzea.

f) Erakundearen hondakin plana koordinatu eta betetzea.

g) Erakundearen instalazioetako laneko arriskuen prebentzioa koordinatzea.

h) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

18. artikulua. Enplegu Bulegoa.

Enplegu Bulegoa Tuterako Enplegu Agentziari atxikita dago, eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Enplegu eskatzaileak lanbidearen arabera sailkatzeko ekintzak egitea.

b) Lan eskaintzak kudeatzea.

c) Hautaketa teknikoaren prozesuak kudeatzea.

d) Lanbiderako informazioa eta orientazioa emateko ekintzak kudeatzea.

e) Enplegurako lanbide prestakuntzaren eskaintzak kudeatzea.

f) Kontratuei eta enplegua sustatzeko neurriei buruzko informazioa eta aholkuak ematea.

g) Lan merkatuko jarduketa sektorialen proposamena, prestaketa eta jarraipena.

h) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

19. artikulua. Tafallako, Lizarrako, Altsasuko, Lodosako, Doneztebeko eta Agoizko enplegu agentzien eginkizunak.

Tafallako, Lizarrako, Altsasuko, Lodosako, Doneztebeko eta Agoizko enplegu agentziak Lurralde Antolaketarako eta Agentzien Koordinaziorako Atalari atxikita daude, eta eginkizun hauek izanen dituzte:

a) Erakundearen izenean solaskide izatea tokiko agenteekin, enplegurako politika aktiboen arloan.

b) Enplegu agentziako langileak zuzentzea eta antolatzea, esleituak dituzten xedeak bete ditzaten.

c) Agintariekin, solaskide sozialekin eta enpleguari zein prestakuntzari loturiko entitateekin koordinatzea jarduketaren lurralde eremuan.

d) Zerbitzuak eta aholku ematea enplegu eskatzaileei, langileei, enpresaburuei eta erakunde publikoei zein pribatuei enplegu eta prestakuntza arloan, Nafarroako gainontzeko enplegu agentziekin koordinatuz.

e) Diharduen lurralde eremuan enplegu eta prestakuntza arloan dauden beharrei antzematea eta haiek aztertzea.

f) Tokian tokiko lan merkatuetako jarduketak bultzatu, proposatu, gauzatu eta koordinatzea, haietan antzemandako beharren arabera, eta zerbitzuak herritarrengana gerturatzea.

g) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

20. artikulua. Tafallako eta Altsasuko enplegu arloen eginkizunak.

Tafallako eta Altsasuko enplegu arloak Tafallako eta Altsasuko enplegu agentziei atxikita daude, hurrenez hurren, eta eginkizun hauek izanen dituzte:

a) Enplegu eskatzaileak eta eskaerak erregistratzearen ondoriozko zereginak sistema informatikoan sailkatzea.

b) Lurralde eremuko informazioa, lanbide orientazioa eta prestakuntza eskaintzaren ondoriozko ekintzak kudeatzea.

c) Lurralde eremuko enplegu eskaintzak kudeatu eta lan merkatua aztertzea.

d) Kontratuei buruzko informazioa eta kontratazioaren erregistroa.

e) Esleitutako helburuak betetzeko behar diren baliabideak koordinatzea.

f) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

Lehen xedapen gehigarria. Izendapenak.

Honako izendapen hauek berresten dira, egin ziren baldintza berberetan: Kontrol Administratiboaren Bulegoko buruarena, zeina aurrerantzean Administrazio Berrikuspenerako Bulegoko burua izanen baita, eta Enplegu eta Prestakuntza Programen Bulegoko burua, zeina aurrerantzean Prestakuntza eta Enpleguko Programa Mistoen Bulegoko burua izanen baita.

Xedapen indargabetzaile bakarra

Arauak indargabetzea. Indargabetu egiten dira foru agindu honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak, eta zehazki Eskubide Sozialetako kontseilariaren martxoaren 2ko 98/2020 Foru Agindua, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren egitura garatzen duena bulegoen eta atala baino beheragoko unitateen eta mailan.

Azken xedapen bakarra. Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, behar diren ondorioak izan ditzan.

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web