(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

257/2023 FORU DEKRETUA, AZAROAREN 15EKOA, NAFARROAKO KIROLAREN ETA JARDUERA FISIKOAREN INSTITUTUAREN ESTATUTUAK ONESTEN DITUENA

BON N.º 244 - 23/11/2023



  NAFARROAKO KIROLAREN ETA JARDUERA FISIKOAREN INSTITUTUAREN ESTATUTUAK. I. TITULUA


  IZAERA ETA ESKUMENAK


  II. TITULUA. EGITURA ORGANIKOA

  I. KAPITULUA. ZUZENDARITZA ORGANOAK

  II. KAPITULUA. GOBERNU KONTSEILUA

  III. KAPITULUA. KUDEAKETA ZUZENDARITZA

  IV. KAPITULUA. UNITATE ORGANIKOAK

  V. KAPITULUA. ATALAK

  VI. KAPITULUA. ZENTROAK

  VII. KAPITULUA. KIDE ANITZEKO ORGANOAK


  III. TITULUA. ONDAREA, BALIABIDE EKONOMIKOAK, AURREKONTUAK ETA EKONOMIAKO ETA KONTABILITATEKO ARAUBIDEAK


  IV. TITULUA. LANGILEAK


  V. TITULUA. EGINTZEN ARAUBIDE JURIDIKOA


Zioen azalpena

Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 17ko 10/2023 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezarri zen. Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuari emandako eskumenen artean daude, besteak beste, kirola sustatzea, bizi kalitatea hobetzeko funtsezkoa delako, eta kirol azpiegiturak arautzea eta hobetzea.

Gizartearen funtsezko atal bat da kirola, bizikidetzarako eta gizartearen eta gizabanakoen ongizaterako giltzarri baita, eta herritarren osasunaren eta hezkuntzaren oinarrizko osagai. Hori dela eta, administrazio publikoek kirolerako politikak beren gain hartu behar dituzte, herritarrei eman behar dieten beste zerbitzu bat delako. Horregatik sortu zen Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua, eta arlo hori kudeatu du 1991. urtetik.

Azaroaren 15eko 326/2019 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua bihurtu zen Nafarroako Kirolaren Institutu, eta haren estatutuak onetsi ziren.

Gaur egun, bistakoa da kirolari modu globalizatuan ekin behar zaiola, herritar guztiei begiratuta, eta ez, bakar-bakarrik, gutxi gorabehera araututa dauden kirol entitate antolatuetan modu batera edo bestera parte hartzen dutenei. Horrela, bada, kirol federazioen, kluben eta, oro har, kirol lehiaketen inguruan antolatzen den jarduera fisikoaz gain kontuan hartu dira, era berean, guztientzako kirola, ariketa fisikoa osasun iturri gisa ulertua, eskola kirola, udal kirola eta nork bere kasa egiten duena. Bide horretan, gainera, kirolaren balioak sustatu dira, eta emakumezkoen kirola bultzatu da, baita eskola adinean egiten dena ere, diziplina anitzeko jarduera baita, hezitzailea, integratzailea eta espezializatu gabea.

Planteamendu hori bat dator Kirolari buruzko abenduaren 30eko 39/2022 Legean ezarritakoarekin. Haren arabera, kirol jardueratzat hartzen da jarduera fisiko oro, egiten dena banaka edo taldeka, modu antolatuan edo ez antolatuan, eta modu profesional zein ez-profesionalean; helburu duena egoera fisiko, psikiko edo emozionala hobetzea, kirol lehiaketa edo jardueretan emaitzak lortzea, kirol ohitura osasungarriak hartzea edo aisialdia modu aktiboan okupatzea, eta egiten dena instalazio publiko edo pribatuetan edo natura-ingurunean.

Hortaz, kirol federazioen, kluben eta, oro har, kirol lehiaketen inguruan antolatzen den jarduera fisikoa balioetsi nahi da, baina baita ere, guztientzako kirola, ariketa fisikoa osasun iturri gisa ulertua, eskola inguruan egiten den kirola, udal kirola, kirol elkarteetakoa eta nork bere kasa egiten duena.

Horrez gain, badira gainditzeko zenbait erronka kirol instalazioen arloan, Nafarroako kirol azpiegituren sarea sustatzen, bultzatzen eta hobetzen jarraitu behar baitugu, mailaka.

Horregatik guztiagatik, beharrezkoa da egungo Nafarroako Kirolaren Institutuari izena aldatzea. Aurrerantzean, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutua deituko da. Halaber, haren egitura aldatuko da, dituen premietara egokitzearren.

Beharrezkoa da, baita ere, erakunde autonomo berrirako estatutuak onestea. Nafarroako Gobernuari dagokio hori egitea, halaxe xedatu baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 48. artikuluan.

Abuztuaren 30eko 75/2023 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren oinarrizko egitura.

Horrenbestez, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita hiruko azaroaren hamabostean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra. Estatutuak onestea.

Nafarroako kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onetsi dira. Horien testua foru dekretu honen eranskin gisa ageri da.

Lehenbiziko xedapen gehigarria. Lege erreferentziak.

Indarreko araudian egiten diren aipamen organiko eta funtzionalak, eragiten dietenak foru dekretu honetan esleitutako eginkizunei, ulertuko da egiten zaizkiela foru dekretu honetan bertan araututako organo eta unitateei.

Bigarren xedapen gehigarria. Izendapenen berrespena.

Honako izendapen hauek berresten dira, egin ziren baldintza berberetan:

a) Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailea (aurrerantzean, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea izanen da).

b) Azpiegituren eta Garapen Estrategikoaren Zuzendariordetzaren titularra (aurrerantzean, Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko Zuzendariordetza izanen da).

c) Kirolaren Zuzendariordetzaren titularra (aurrerantzean, Entitateei arreta egiteko eta Kirol Errendimendurako Zuzendariordetza izanen da).

Hirugarren xedapen gehigarria. Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren oinarrizko egitura onesten duen abuztuaren 30eko 75/2023 Foru Dekretuaren artikulu bakarra aldatzea.

Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren oinarrizko egitura onesten duen abuztuaren 30eko 75/2023 Foru Dekretuaren artikulu bakarra aldatzen da. Honela idatzita geldituko da:

"Artikulu bakarra.-Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren oinarrizko egitura.

1. Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuak, bere titularraren goi-zuzendaritzapean, honako organo hauek izanen ditu bere oinarrizko egituran:

a) Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia.

b) Turismo Zuzendaritza Nagusia.

c) Idazkaritza Tekniko Nagusia.

2. Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutua erakunde autonomoa bere estatutuek arautuko dute eta Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuari atxikita gelditzen da".

Xedapen iragankor bakarra. Administrazio unitateen iraupena.

Foru dekretu hau garatzeko neurriak hartu bitartean, atalak baino maila txikiagokoak diren unitate organikoek berdin jarraituko dute eta oraingo izenari eta eginkizunei eutsiko diete. Behin-behinekoz, egitura berriko organoei atxikiko zaizkie, orain arte izan dituzten eginkizunekin bat.

Xedapen indargabetzaile bakarra. Arauak indargabetzea.

Indarrik gabe gelditzen dira foru dekretu honetan ezarritakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak eta, bereziki, azaroaren 15eko 326/2019 Foru Dekretua, Nafarroako Kirolaren Institutu bihurtzen duena Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua, eta haren estatutuak onesten dituena.

Azken xedapenetako lehena. Erregelamendua garatzeko ahalmena.

Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko titularrari baimena ematen zaio behar diren xedapenak eman ditzan foru dekretu honetan ezarritakoa garatzeko eta betearazteko.

Azken xedapenetako bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

IZAERA ETA ESKUMENAK

1. artikulua . Izaera.

Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutua administrazio izaerako erakunde autonomo bat da, nortasun juridiko propioa duena, bai eta jarduteko ahalmen osoa ere, bere xedeak bete ahal izateko.

2. artikulua . Atxikipena eta babesa.

Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutua, bere helburuak betetzeko, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuak plangintza eta politika orokorrari buruz ematen dituen jarraibideen menpean dago. Departamentu horren esku gelditzen dira Institutua kontrolatu eta babesteko ahalmenak, estatutuetan, foru legerian eta administrazioaren antolamendu juridikoan esleitzen zaizkionak, hain zuzen ere.

3. artikulua . Eskumenak.

1. Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari eskumen hauek dagozkio:

a) Kirolari buruzko Foru Legeak Nafarroako Foru Komunitateko Kirol Administrazioari eta Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroari esleitzen dizkienak.

b) Berariazko legediak ondarearen, kontratuen, aurrekontuen, kontabilitatearen, finantza kontrolaren eta langileriaren arloetan erakunde autonomoei esleitzen dizkienak.

2. Eskumen horiek garatzeko, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Bultzatzea eta kudeatzea kirolaren arloko zerbitzu eta programa berariazkoak, eta horien jarraipena egitea.

b) Atxikirik dituen zentro eta instalazioak kudeatzea, baita horietan egiten diren mantentze eta berritze lanak, inbertsioak eta ekipamenduak ere.

c) Laguntza eta dirulaguntzetarako programak zuzentzea eta kudeatzea.

d) Aholkuak eta informazioa ematea bere eskumenekoak diren arloen gainean, bat etorriz estatutu hauetan xedatutakoarekin.

e) Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren helburuak lortzen laguntzen duten jarduera guztiak egitea.

f) Esleitzen edo agintzen zaion beste edozein eginkizun, indarra duen antolamendu juridikoarekin bat.

II. TITULUA. EGITURA ORGANIKOA

I. KAPITULUA. ZUZENDARITZA ORGANOAK

4. artikulua . Zuzendaritza organoak.

Honako hauek dira Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendaritza organoak:

1. Gobernu Kontseilua.

2. Kudeaketa Zuzendaritza.

3. Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko Zuzendariordetza.

4. Entitateei arreta egiteko eta Kirol Errendimendurako Zuzendariordetza.

II. KAPITULUA. GOBERNU KONTSEILUA

5. artikulua . Osaera.

1. Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren Gobernu Kontseiluak kide hauek ditu:

a) Kontseiluko burua: Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko titularra.

b) Kontseiluko buruordea: Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea.

c) Kontseiluko kideak:

1. Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko Zuzendariordetzako titularra.

2. Entitateei arreta egiteko eta Kirol Errendimendurako Zuzendariordetzako titularra.

d) Idazkaria: Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko Araubide Juridikoaren Ataleko titularra.

2. Departamentuak Gobernu Kontseiluan dituen kideen zuzendaritza karguren bat hutsik geldituz gero, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko titularrak haien ordezkoak izendatuko ditu aldi baterako, behin betiko izendapenak egin bitartean.

3. Gobernu Kontseiluak, bidezko baderitzo, baimena ematen ahalko die kirol organo eta entitateen ordezkariei bilkuretan parte har dezaten. Hitza izanen dute, baina botorik ez.

6. artikulua . Ahalmenak.

Honako ahalmen hauek dagozkio Gobernu Kontseiluari:

a) Urtero, erakunde autonomoaren aurrekonturako aurreproiektuaren proposamenari buruzko txostenak egitea.

b) Erakundearen zuzendaritza eginkizunak kontrolatzea eta gainbegiratzea.

c) Onestea zentro eta instalazio berekiak erabiltzeko prezio publikoen araubidea.

d) Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak premiaz hartu beharreko erabakien berri izatea.

7. artikulua . Gobernu Kontseiluko buruaren ahalmenak.

1. Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren Gobernu Kontseiluko buruak ahalmen hauek izanen ditu:

a) Gobernu Kontseiluaren bilkuretarako deia egitea, eguneko gai zerrenda finkatzea, bilkuretako buru izatea eta horiek zuzentzea.

b) Gobernu Kontseiluaren erabakiak eta haren jardunari buruzko arauak betearaztea.

2. Postua hutsik dagoenean, kontseiluburua kanpoan edo eri dagoenean edo justifikatutako gainerako kasuetan, kontseiluko buruordeak ordeztuko du.

8. artikulua . Idazkaritza.

1. Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko Araubide Juridikoaren Ataleko titularra kontseiluko bileretara joanen da, eta Gobernu Kontseiluaren idazkari gisa arituko da. Hitza izanen du, baina botorik ez.

2. Kontseiluko idazkariak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Gobernu Kontseiluaren lanak prestatzea, buruordearekin elkarlanean, buruaren jarraibideei jarraikiz, eta erabakiak betearazteko tramiteak egitea.

b) Gobernu Kontseiluaren bilkuren aktak egitea, hartzen diren erabakien fede ematea eta eskatzen diren ziurtagiriak egitea, Gobernu Kontseiluaren liburu eta dokumentuak zaintzea eta deialdiak igortzea.

c) Agintzen zaizkion gainerako eginkizunak betetzea.

9. artikulua . Funtzionamendua.

1. Gobernu Kontseilua nahitaez urtean behin bilduko da bilkura arruntean. Bilkura bereziak kontseiluburuak dei egiten duenean eginen dira.

2. Gobernu Kontseiluaren funtzionamenduaren araubidea da oro har ezarrita dagoena martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean, zeinak hizpide baititu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta foru-sektore publiko instituzionala.

10. artikulua . Aholkularitza.

Gobernu Kontseiluak edozein unetan eskatzen ahalko du beste norbaitek aholkua emateko, haren esku-hartzea egokitzat jotzen baldin badu dituen ezagupena, prestakuntza, entzutea edo bestelako inguruabarrak direla medio. Kasu horretan, dei berezia eginen zaio horretarako.

III. KAPITULUA. KUDEAKETA ZUZENDARITZA

11. artikulua . Izendatzea eta kargutik kentzea.

1. Nafarroako Gobernuak libreki izendatu eta kargutik kenduko du Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko titularrak proposaturik.

2. Kargua hutsik dagoenean, edo zuzendari kudeatzailea kanpoan edo eri dagoenean, edo ezin jardun duenean, haren ordez Kirol eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko Zuzendariordetzaren titularra arituko da. Hori ere aipatutako egoeraren batean baldin badago aldi berean, Entitateei arreta egiteko eta Kirol Errendimendurako Zuzendariordetzako titularrak ordeztuko du.

12. artikulua . Eginkizunak.

Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak honako eginkizun hauek izanen ditu, besteak beste:

a) Lidergoari heltzea Nafarroako kirol politikan, zenbait kirol eragilerekin batera.

b) Lidergo aktiboan jardutea erakunde autonomoaren kudeaketan, bere gain hartuta funtzionamenduaren erantzukizun nagusia.

c) Erakundearen ordezkari gorena izatea.

d) Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren eskumenekoak diren instalazio, zentro eta organoen jarduera guztiak zuzendu, kudeatu eta barrutik antolatzea.

e) Gobernu Kontseiluko erabakiak eta haren buruarenak bete eta betearaztea.

f) Erakunde autonomoari atxikiriko instalazio eta zentroen funtzionamendurako irizpideak onestea.

g) Txostenak egitea Nafarroako Gobernuak edo Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko titularrak espedienteen gainean ebazteko egiten dituen proposamenez.

h) Erakundeak jarduteko behar diren administrazio ebazpenak ematea eta administrazio egintzak bete daitezen agintzea.

i) Presako kasuetan, beharrezkoak diren ebazpenak ematea Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren eskumeneko gaietan, eta Gobernu Kontseiluari horien berri ematea, egiten duen hurrengo bilkuran.

j) Kontratazio administratiboaren arloan indarra duen araudiak erakunde autonomoen ordezkariei kontratuak egiteko ematen dizkien ahalmenak.

k) Erakunde autonomoak jarduteko beharrezkoak diren gastu xeheak baimentzeko ahalmena, aurrekontuei, ekonomiari eta kontratuei buruzko araudiak zuzendaritza nagusien titularrei ematen diena.

l) Ondare erantzukizuneko prozeduren gainean eta auzibide zibila eta lan arloko auzibidea baino lehenagoko erreklamazioen gainean ebaztea, langileriaren arloko erreklamazioak ebaztea izan ezik, eskumen hori Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari baitagokio.

m) Era guztietako gastu ekonomikoak baimentzea eta xedatzea, ordaintzeko betebeharrak aitortzea eta erakundearen aurrekontu aurreproiektuaren proposamena aurkeztea, bat etorriz arlo horretan indarra duen araudian ezarritakoarekin.

n) Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren helburuak ezartzea eta urteroko memoria eta jarduteko programak prestatzea.

ñ) Bitarte baterako izendatzea Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako beste unitate batzuetako buruak, behin aldeko txostena eman ondoren funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak.

o) Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari atxikitako zentroetako zuzendariak izendatzea eta kargutik kentzea, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak aldeko txostena eman ondoren.

p) Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari atxikitako langileek falta oso astunak eta astunak eginez gero, diziplinazko espedienteak irekitzea.

q) Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari atxikitako langileek falta astunak eta arinak eginez gero, diziplinazko espedienteak ebaztea.

r) Langileriari buruzko araudiak erakunde autonomoei arlo horretan ematen dizkien gainerako eskudantziak.

s) Zehapen-espedienteak hastea Nafarroan kirol lanbidean hasteari eta jarduteari buruzko Foru Legean tipifikatutako arau-hausteengatik, eta zehapenak jartzea arau-hauste arin edo astunengatik.

t) Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko teknikariei gaikuntza ematea, ikuskatzaile gisa jardun dezaten kirolaren arloan, eta kontrola dezaten bete egiten dela ezarrita dagoena Nafarroan kirol lanbidean hasteari eta jarduteari buruzko Foru Legean.

u) Une bakoitzean indarrean egon behar duen kirolaren plan estrategikoaren azterketa sustatzea eta zuzentzea, behar izanez gero eguneratzeko, egokitzeko edo aldatzeko.

v) Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko titularrak, bere kargua dela eta, agintzen dizkion gainerako eginkizunak.

13. artikulua . Eginkizunak eskuordetzea.

Kudeaketa Zuzendaritzaren titularrak bere eskudantzia batzuen erabilera eskuordetu diezaieke erakunde autonomoaren zuzendariordetzetako titularrei, indarra duten legeetan ezarritakoarekin bat.

IV. KAPITULUA. UNITATE ORGANIKOAK

14. artikulua . Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren unitate organikoak.

1. Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak unitate organiko hauek ditu bere egituran, zuzenean Kudeaketa Zuzendaritzaren mendean:

a) Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko Zuzendariordetza.

b) Entitateei arreta egiteko eta Kirol Errendimendurako Zuzendariordetza.

c) Administrazio eta Kudeaketa Atala.

d) Azpiegiturak Kudeatzeko Atala.

e) Araubide Juridikoaren Atala.

2. Unitate organiko horietako bakoitzaren titularrak bere eginkizunei helduko die elkarrekiko lankidetzaren printzipioan oinarrituta, beste unitate batzuen eskudantziak galarazi gabe, eta erakundeko Kudeaketa Zuzendaritzaren goi plangintzaren, zuzendaritzaren eta koordinazioaren pean.

15. artikulua . Izendapena.

Zuzendariordeen izendapena eta kargutik kentzea Nafarroako Gobernuak erabakiko du askatasunez, foru dekretu bidez, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko titularrak proposatuta.

16. artikulua . Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko Zuzendariordetza.

Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko Zuzendariordetzak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Toki-erakundeei aholku ematea eta haiekin lankidetzan aritzea kirolaren eta jarduera fisikoaren arloetan, pertsona guztien bizi-kalitatea hobetzeko tresnak baitira; eta, aldi berean, gizarte eta lurralde egituraketa eta kohesioa bultzatzea.

b) Modu autonomoan edo lankidetzan sustatzea heziketa fisikoa eta kirola bultzatzeko programak eta jarduerak herritarren kolektibo guztientzako, eta kirolak berezkoak dituen balio sozialak eta hezkuntzakoak sustatzea.

c) Derrigorrezko eskolatze adina dutenentzako Nafarroako kirol txapelketa ofizialak antolatzea, edo hala badagokio, beste batzuek antolatzeko baimena ematea.

d) Erakunde eta entitate eskudunekin batera parte hartzea Jarduera fisikoa eta osasuna preskribatzeko planaren idazketan, jarraipenean eta eguneraketan.

e) Kirol instalazioetara, publikoetara zein pribatuetara, sartzea erraztuko duten programak sor daitezen sustatzea, hitzarmen espezifikoen edota kirol txartel bakarraren bitartez.

f) Nafarroako Foru Komunitateko herritar guztien artean eta bereziki zaurgarriak diren kolektiboen artean bizitza aktiboa eta osasungarria sustatzeko eta hura garatzeko orientazio zerbitzuak bultzatzea eta zabaltzea.

g) Nafarroako herritarren kirol ohiturak aztertzea eta neurri batzuk har daitezen proposatzea, zuzenduta daudenak herritarrek jarduera fisikoa eta kirola hobeto eta maizago egin dezaten.

h) Neurriak hartzea berdintasuna bermatzeko kirol arloan, beste entitate batzuekin elkarlanean, publikoak zein pribatuak izan.

i) Emakumezkoen kirola sustatzea eta babestea, eta emakumezkoek ordezkapen gutxien duten kirol modalitateetan talde berriak sortzen laguntzea.

j) Toki-erakundeei aholku ematea eta haiekin elkarlanean aritzea kirolaren eta jarduera fisikoaren arloetan, pertsona guztien bizi kalitatea hobetzeko tresnak baitira.

k) Neurriak hartzea berdintasuna bermatzeko kirol arloan, beste entitate batzuekin elkarlanean, publikoak zein pribatuak izan.

l) Neurriak hartzea kirola har dadin honako balio hauek bultzatzeko bitarteko gisa: ahalegin pertsonala, taldeko lana, elkartasuna, kidetasuna, joko garbia, tolerantzia, ekitatea eta berdintasuna.

m) Beharrezkoa neurriak hartzea jarduera fisikotik eta kiroletik desagerrarazteko indarkeria, arrazismoa, xenofobia eta intolerantzia, eta, bereziki, LGTBIfobia eta kolektibo hori osatzen dutenak arbuiatzeko, estigmatizatzeko edo baztertzeko edozein jarrera.

n) Jarduera fisikoa eta kirola aisialdirako aukera, ohitura osasuntsua eta adikzioak prebenitzeko tresna direla ulertarazteko neurriak bultzatzea, eta horri laguntzen dioten adierazpenak babestea.

ñ) Jarduera fisikoa eta kirola sustatzea edozein motatako desgaitasuna duten herritarren artean, haien benetako inklusioa bultzatuz.

o) Borondatezko lana eta haren erregulazioa sustatzea Nafarroako Gobernuko beste unitate batzuekin, baita haren prestakuntza eta elkarlana ere kirolaren arloko jarduketen esparruan.

p) Departamentuen arteko koordinazioa eta informazioa sustatzea eta bideratzea kirolaren eta jarduera fisikoaren sustapenaren arloan.

q) Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko Kudeaketa Zuzendaritzari eta gainerako unitateei aholku eta sostengu ematea bere eskumeneko arloetan.

r) Diziplinazko espedienteak irekitzea, zuzendariordetzari atxikitako langileen falta arinak direla eta.

s) Lankidetzan aritzea Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroarekin (CEIMD) kirol arloko ikerketa zientifikoan eta premia mediko bereziak dituztenen baldintza fisikoak hobetzeko eta horiei jarraipen medikoa egiteko prozesuetan, hala nola adineko pertsonak, gaixo kronikoak edo obesitatea duten haurrak.

t) Entitateei arreta egiteko eta Kirol Errendimendurako Zuzendariordetzarekin batera, Nafarroako Kirolaren Kontseiluan sortutako lan batzorde espezifikoak bultzatzea eta koordinatzea, kirolaren arloko politika orokorra prestatzean eta Nafarroan kirola garatzean gizarteak parte har dezan eta elkarreraginean egon dadin sustatzeko asmoz sortutako horietan.

u) Beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria baldin bada, eta kudeaketa zuzendaritzak eskuordetzen edo agintzen dizkionak.

2. Erakunde autonomoak jarduteko beharrezkoak diren gastu xeheak baimentzeko ahalmena Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko Zuzendariordetzako titularrari dagokio, aurrekontuei eta ekonomiari buruzko araudiak ahalmen hori zerbitzu zuzendaritzen titularrei esleitzen dien kasuetan.

17. artikulua . Entitateei arreta egiteko eta Kirol Errendimendurako Zuzendariordetza.

1. Entitateei arreta egiteko eta Kirol Errendimendurako Zuzendariordetzak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nafarroako kirol federazioak eratzeko baimena ematea eta haien estatutu eta erregelamenduak onestea.

b) Nafarroako Foru Komunitatean dauden kirol moten eta espezialitateen aitorpena kudeatzea.

c) Elkarteak eta bestelako kirol entitateak onartu ahal izateko, kirolari buruzko araudiak eskatzen dituzten betebeharrak betetzen direla begiratzea.

d) Nafarroako kirol federazioak eta, hala badagokio, Nafarroako beste kirol entitate batzuk koordinatu eta babestea eskuordetu zaizkien eginkizun publikoak betetzen ari direnean, haien jarduera pribatua ezertan eragotzi gabe.

e) Nafarroako lehiaketa ofizialak antolatzea, kalifikatzea eta haien antolaketa gainbegiratzea.

f) Nafarroako kirol federazioen bidez eta hala bide denean Nafarroako beste kirol entitate batzuen bidez, Nafarroako selekzioak osatzen dituzten kirolariak izendatzea.

g) Nafarroako lehiaketa ofizialen eta Nafarroako selekzioen ikur eta ezaugarriak sustatzea.

h) Nafarroako errendimenduko kirolarien kalifikazioa kudeatzea, eta bere gain hartzea errendimenduko kirolaren arloko indarreko legediak Nafarroako Foru Komunitateko kirol administrazioari esleitzen dizkion eginkizun guztiak.

i) Dopina prebenitzea eta kontrolatzea, kirol federazioekin, Estatuko Administrazioarekin eta, bidezko bada, bestelako entitate publiko edo pribatuekin elkarlanean.

j) Ohiz kanpokotzat jotzen diren ikuskizun eta kirol jarduera publikoak egiteko baimenak kudeatzea.

k) Lankidetzan aritzea Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroarekin (CEIMD) kirol arloko ikerketa zientifikoan eta Nafarroako kirol entitateei edo errendimenduko kirolari atxikitako kirolarien baldintza fisikoak hobetzeko eta horiei jarraipen medikoa egiteko prozesuetan.

l) Kirolari eta jarduera fisikoari loturiko Nafarroako industria eta zerbitzu sektoreen lehiakortasuna, modernizazioa, berrikuntza eta dibertsifikazioa hobetzea, enplegua sustatuz kirol arloan.

m) Nafarroako kirol modalitateak bultzatzea eta babestea.

n) Kirol jarduera sustatzea laguntzak eta dirulaguntzak emanez, eta kirol jarduerak gizarte interesekoak deklaratzeko kudeaketak egitea, kirol babesletzaren eta kirol mezenasgoaren ondorioetarako.

ñ) Lankidetzan aritzea Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko Zuzendariordetzarekin, emakumezkoen kirola, oro har, sustatzeko eta babesteko, eta emakumezkoek ordezkapen gutxien duten kirol modalitateetan talde berriak sortzen laguntzeko.

o) Lankidetzan aritzea Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko Zuzendariordetzarekin, talde mistoak sortzeko bidea emanen duten kirol modalitateen egokitzapena bultzatzeko.

p) Diziplinazko espedienteak irekitzea, zuzendariordetzari atxikitako langileen falta arinak direla eta.

q) Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko Kudeaketa Zuzendaritzari eta gainerako unitateei aholku eta sostengu ematea bere eskumeneko arloetan.

r) Kirol mezenasgoaren figura bultzatzea eta zabaltzea, ulertuta honako hau dela: parte-hartze pribatua izatea Nafarroako Foru Komunitateko kirol administrazioak gizarte interesekotzat deklaratzen dituen iraupen mugatuko kirol jardueren finantzaketan.

s) Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko Zuzendariordetzarekin batera, Nafarroako Kirolaren Kontseiluan sortutako lan batzorde espezifikoak bultzatzea eta koordinatzea, kirolaren arloko politika orokorrak prestatzean eta Nafarroan kirola garatzean gizarteak parte har dezan eta elkarreraginean egon dadin sustatzeko asmoz sortutako horietan.

t) Beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria baldin bada, eta Kudeaketa Zuzendaritzak eskuordetzen edo agintzen dizkionak.

2. Erakunde autonomoak jarduteko beharrezkoak diren gastu xeheak baimentzeko ahalmena Entitateei arreta egiteko eta Kirol Errendimendurako Zuzendariordetzako titularrari dagokio, aurrekontuei eta ekonomiari buruzko araudiak ahalmen hori zerbitzu zuzendaritzen titularrei esleitzen dien kasuetan.

V. KAPITULUA. ATALAK

18. artikulua . Kudeaketa Zuzendaritzaren atalak.

Honako atal hauek izanen dira erakunde autonomoaren Kudeaketa Zuzendaritzaren mende:

a) Administrazio eta Kudeaketa Atala.

b) Azpiegiturak Kudeatzeko Atala.

c) Araubide Juridikoaren Atala.

19. artikulua . Administrazio eta Kudeaketa Atala.

Administrazio eta Kudeaketa Atalak, Kudeaketa Zuzendaritzari atxiki zaionak, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko jarduera administratiboak koordinatzea, banatzea eta garatzea.

b) Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko egitura guztiari aholku eta sostengu ematea, erakunde autonomoak egoki diharduela bermatzeko behar diren jarduera guztiak sustatzeko lanetan.

c) Arauen garapenari buruzko espedienteen prozesua eta tramitazioa koordinatzea, Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzeko.

d) Kudeatzea erakunde autonomoaren Erregistro Orokorra eta Artxibo Orokorra.

e) Konpultsatzea erakunde autonomoan ondorioak izanen dituzten dokumentuak, baita hark sortu eta beste erakunde batzuetan ondorioak izanen dituztenak ere, eta egitea ebazpenen eta Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuan dauden dokumentu eta datuen ziurtagiriak.

f) Erakunde autonomoaren zuzendari kudeatzaileak emandako ebazpenak jakinaraztea jendeari, erakundeei, instituzioei eta Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren zuzendariordetza, atal edo zentro ukituei.

g) Planifikatzea, koordinatzea eta kudeatzea Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren giza baliabideak eta barne araubidea, lehenetsiz arriskuen prebentzioa, osasuna, segurtasuna eta laneko autobabesa, bai eta langileen prestakuntza ere arlo horietan.

h) Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko egoitza nagusiko mantentze lanak, funtzionamendua eta ekipamenduetako inbertsioak gainbegiratu eta betearaztea.

i) Erakundearen barne komunikazioa zein kanpokoa egitea, komunikazio sistema egokiak garatuz; bereziki, webgunea, sare sozialak eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKTak).

j) Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren Aurrekontu Orokorren aurreproiektua prestatzen laguntzea, erakunde autonomoko zuzendariordetzekin, atalekin eta atxikitako zentroekin elkarlanean.

k) Jarduera ekonomiko-administratiboaren plangintza eta kudeaketa koordinatzea, eta aurrekontuaren jarraipena egitea, bai eta erakunde autonomoaren kontratazio eta esleipenen prozesu guztiena ere.

l) Erakunde autonomoaren kontabilitatearen eta aurrekontuen jarraipena egitea.

m) Erakunde autonomoaren unitateekiko gai administratiboen kudeaketan laguntzea eta sostengua ematea.

n) Administrazio jardueren jarraipena egitea kirol arloan eskumena duen departamentuko idazkaritza tekniko nagusiarekin koordinaturik; bereziki, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren urteroko jarduketa planaren jarraipena.

ñ) Kirol arloko kide anitzeko organoen funtzionamendu egokia bermatzeko behar diren administrazio lan guztiak kudeatzea.

o) Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren eskumeneko datu estatistikoak jaso eta eguneratzea, Nafarroako Estatistika Institutuarekin eta bestelako erakundeekin koordinatuta.

p) Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko erroldak eta beste datu erregistro batzuk kudeatzea.

q) Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutua modernizatzea eta prozedurak antolatzeko eta koordinatzeko sistemak hobetzea helburu duten proiektuetan organo eskudunekin elkarlanean aritzea, eta Institutuko unitateei azken berri ematea administrazio elektronikoko tresna berrien erabileraren aurrerapenei buruz.

r) Justifikatu beharreko ordaintze aginduak kudeatzea, jarraitzea eta justifikatzea, eta Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren kutxako aurrerakinen kontuak kudeatzea eta kontrolatzea.

s) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren datu babeseko eta informazioaren segurtasuneko politikan zehaztutako informazioaren segurtasun arduradunaren eginkizunak betetzea, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren eremuaren barnean, informazioaren segurtasunari buruzko indarreko araudia betetzen dela segurtatzeko eta zaintzeko, barnean dela datu pertsonalen babesa.

t) Beharrezko neurriak hartzea erakunde autonomoak pertsona guztien hizkuntza-eskubideak berma ditzan, sektorean indarra duen araudia oinarri hartuta.

u) Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko webgune eta gailu eramangarrietarako aplikazioen irisgarritasun eskuordetuaren unitate arduradunaren eginkizunak.

v) Beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria baldin bada, eta Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak agintzen dizkionak.

20. artikulua . Azpiegiturak Kudeatzeko Atala.

Azpiegiturak Kudeatzeko Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Lehen ezarpeneko obrak, haiek berritzekoak edo konponketa handikoak eta ekipamendu handiak egiteko inbertsioak kudeatzea eta kontrolatzea, bai eta konponketa arrunten, kontsumoen eta funtzionamendu gastuen ondorioz sortzen diren ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak kudeatzea eta kontrolatzea ere, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari atxikitako zentroetan.

b) Nafarroako Azpiegituren Plan Gidariaren jarraipena eta eguneraketa egitea, eraikuntza berriei, birmoldaketei, indarreko arauetarako egokitzapenari, homologazioari eta irisgarritasunari buruzko proposamenak eginez, eta horien guztien exekuzioaz arduratzea Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari atxikitako zentroen kasuan.

c) Kapital transferentzien bidez eragindako inbertsioetako laguntzak koordinatzea, kudeatzea eta kontrolatzea, bai eta kirolerako ekipamendu eta instalazioetarako dirulaguntzak ere.

d) Kirol instalazioetan segurtasuna bultzatzea. Horretarako, Nafarroako Kirol Instalazioen eta Ekipamenduen Segurtasunerako Batzordea aktibatuko du, eta kirol instalazioen nahiz horien ekipamenduen segurtasun aktei jarraipena eginen die, eta kontrolatuko ditu.

e) Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren kirol azpiegitura berekien erabilera babestea, kudeatzea eta horiei buruz aholku ematea.

f) Arlo honetan eskumena duen zuzendariordetzarekin koordinatuta, kontratu publikoen lizitazioa kudeatzea eta gainbegiratzea, erakunde autonomoari atxikitako zentroetako ekipamenduen funtzionamenduarekin, mantentze lanekin eta hornidurekin lotura dutenena.

g) Toki-erakundeei aholku eta laguntza ematea kirol instalazioetan inbertsioak egin, horiek eraiki eta horietan berrikuntza lanak egitea xede duten tokiko planak egiten dituztenean (kirol instalazioen tokiko planak-KITP).

h) Lankidetzan aritzea Nafarroako Gobernuko beste departamentu batzuek sustatu dituzten eta kirol azpiegiturekin lotura duten proiektuetan.

i) Indartzea Nafarroako Unibertsitate Publikoarekiko lankidetza, bertan eraikitzeko kirol instalazioak eta beste entitate batzuek horiek erabil ditzaten, bai eta erraztasunak emateko ere instalaziook erabiltzeko.

j) Kirolaren Etxeko jarduerak kudeatzea eta Kirolaren Etxeko espazioak kirol federazioei lagatzeko prozedurak kudeatzea.

h) Toki-erakundeetako Lurraldea Okupatzeko Estrategia eta Ereduari (LOEE) buruzko txostenen informazioa ematea arloan eskumena duen departamentuari.

k) Beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria baldin bada, eta Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak agintzen dizkionak.

21. artikulua . Araubide Juridikoaren Atala.

Araubide Juridikoaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren barnean, kirolaren arloko jardun juridikoa koordinatzea eta kudeatzea.

b) Nahitaezko txosten juridikoak egitea beharrezko duten espedienteetan, bai eta agintzen zaizkion bestelako txostenak ere.

c) Erakunde autonomoaren egintzen aurka jartzen diren administrazio errekurtsoetan eta errekerimenduetan behar diren txosten juridikoak prestatzea.

d) Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren barnean, zehapen-prozedurak eta ondare-erantzukizunaren gainekoak izapidetzea.

e) Erakunde autonomoaren eskumeneko arauen eta xedapenen proiektuak prestatzen laguntzea eta horien gaineko txostenak egitea.

f) Aholku juridikoak ematea bai Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko organo tekniko eta administratiboei, bai hari lotutako fundazio publikoei.

g) Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuarekin zerikusia duten organoetako idazkaritzek izan ohi dituzten eginkizunetatik agintzen zaizkionak betetzea.

h) Nafarroako, Estatuko eta Nafarroan aplikatzekoa den Europar Batasuneko legedia biltzea eta eguneratzea, baldin eta Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari eragiten badio.

i) Erakunde autonomoaren intereseko legedia, jurisprudentzia eta doktrina aztertzea eta horien gaineko txostenak egitea.

j) Genero ikuspegiaren zeharkakotasuna aplikatzea Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren esparruko politikak planifikatu, kudeatu eta ebaluatzerakoan.

k) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion guztiak.

22. artikulua . Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko Zuzendariordetzaren atalak.

Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko Zuzendariordetzak Kirola Sustatzeko Atala du bere egituran. Atal horrek eginkizun hauek izanen ditu:

a) Txostenak igortzea Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko Zuzendariordetzari bere eskumeneko gaien gainean.

b) Jarduera fisikoa eta kirola sustatzea herritarren artean.

c) Kirolaren balioak sustatzea.

d) Gizartean aukera berdintasuna bermatuko dituzten jarduerak sustatu eta bultzatzea.

e) Nafarroako kirol federazioekin eta toki-erakundeekin lankidetzan, Nafarroako Kirol Jokoak sustatzea, koordinatzea, kudeatzea eta gainbegiratzea, bereziki eskola-adinean dauden haurrei zuzendua baitago.

f) Jarduera fisikoa eta kirola bultatzea eta sustatzea eskola-adinean dauden haurren artean, eta txiki-txikitatik kirolean espezializatu ez daitezen bilatuz.

g) Kirola sustatzeko programak bultzatzea eta sustatzea, arreta berezia behar duten eta gizarte interesekoak diren kolektiboentzat.

h) Kirolaren eta jarduera fisikoaren programak antola daitezen sustatzea, toki-erakundeen eta kirola sustatzeko eta bizi kalitatea hobetzeko helburu nagusia duten beste entitate batzuen bidez.

i) Beste entitate batzuk sostengatu eta haiekin lankidetzan aritzea, jarduerak egiteko eta kirol ekitaldi eta ikuskizunak antolatzeko.

j) Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko Zuzendariordetzari aholku eta sostengua ematea bere eskumenekoak diren arloetan eta kirolari buruzko araudia garatzeko orduan, atalarekin zerikusia duten eta Kirolari buruzko Legean aurreikusita dauden gaietan.

k) Departamentuen arteko koordinazioan parte hartzea, proiektu espezifikoak bultzatzeko.

l) Boluntarioen parte-hartzea bultzatzea eta babestea jarduera fisikoen eta kirol jardueren antolakuntzan.

m) Jarduera fisikoa egitea sustatzea, txiki-txikitatik kirolean espezializatu gabe.

n) Beste edozein eginkizun, baldin aipatutakoen antzekoa edo osagarria bada, eta Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko Zuzendariordetzak agintzen dizkionak.

23. artikulua . Entitateei arreta egiteko eta Kirol Errendimendurako Zuzendariordetzaren atalak.

1. Entitateei arreta egiteko eta Kirol Errendimendurako Zuzendariordetzak atal hau du bere egituran:

a) Entitateen eta Kirol Errendimenduaren Atala.

2. Ondoren aipatzen diren zentroek atalaren pareko maila izanen dute, baina estatutu hauetan zentroentzat xedatutako artikuluen bidez arautuko dira:

a) Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroa.

b) ''Larrabide Estadioa'' Kirol Teknifikazioaren Zentroa.

c) "Printzearen Gotorlekua" kirol egoitza.

24. artikulua . Entitateen eta Kirol Errendimenduaren Atala.

Entitateen eta Kirol Errendimenduaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Txostenak igortzea Entitateei arreta egiteko eta Kirol Errendimendurako Zuzendariordetzari bere eskumeneko gaien gainean.

b) Administrazio eta Kudeaketa Atalarekin lankidetzan, Nafarroako Kirolaren Erregistroa eta etorkizunean sor litezkeen beste erregistro batzuk antolatzea eta kudeatzea.

c) Kirol babesletza eta kirol mezenasgoa bultzatzea, eta bi figura horiek gizarte-interesekoak deklaratzeko prozedurak kudeatzea.

d) Kirola bultzatzea, sostengatzea eta kudeatzea, Nafarroako kirol federazioekin eta horri loturiko bestelako entitate interesgarriekin batera, kirol errendimenduko programak bereziki.

e) Kirol entitateen beharrak identifikatzea eta tresna egokiak taxutzea haiek behar bezala kudeatzeko.

f) Nafarroako kirol federazioetako eta Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuarekin hitzarturiko bestelako entitateetako hauteskunde prozesuak gainbegiratzea eta haien kudeaketaren jarraipen arrunta egitea.

g) Beste entitate batzuk sostengatzea eta haiekin elkarlanean aritzea, jarduerak egiteko eta bereziki interesgarriak diren kirol lehiaketa eta ikuskizunak antolatzeko.

h) Nafarroako errendimenduko kirolarientzako eta goi mailako lehian aritzen diren taldeak eta klubak sustatzeko laguntzak kudeatzea eta tramitatzea, bai eta Espainiako eta nazioarteko kirol jarduerak antolatzeko laguntzak ere.

j) Nafarroako unibertsitateetan egiten den kirola koordinatzea Nafarroako unibertsitateekin lankidetzan, eta interes bereziko programak sustatzea haietan.

k) Beste lurralde batzuekin kirol arloko trukeak sustatzea eta koordinatzea, bereziki, mugaz haraindikoak.

l) Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari atxikita dauden zentroetako zuzendariekin batera, kirol errendimenduko programak, oro har, eta goi mailako eta goi errendimenduko kirolarientzako programak eta laguntzak koordinatzea.

m) Errendimenduko kirolariei eta interes estrategiko berezia duten modalitateetan aritzen direnei laguntza emateko programak eta planak garatzea, Miguel Induráin Fundazioarekin elkarlanean.

n) Nafarroako errendimenduko kirolari gisa katalogatzeko eta horri lotutako laguntzak eskuratzeko egin behar diren izapideak kudeatzea, eta katalogazio horrek dauzkan abantailen berri ematea kirolariei.

ñ) Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroarekin eta Nafarroako Kirol Eskolarekin lankidetzan, Nafarroako kirol entitateetako langileen prestakuntza sustatzea eta hari laguntzea, beren entitateak kudeatzeko tresnak emateko.

o) Nafarroako kirol sariak emateko prozedura koordinatzea.

p) Entitateei arreta egiteko eta Kirol Errendimendurako Zuzendariordetzari aholku eta sostengua ematea bere eskumenekoak diren arloetan eta kirolari buruzko araudia garatzeko orduan, atalarekin zerikusia duten eta Kirolari buruzko Legean aurreikusita dauden gaietan.

q) Beste edozein eginkizun, baldin aipatutakoen antzekoa edo osagarria bada, eta Entitateei arreta egiteko eta Kirol Errendimendurako Zuzendariordetzak agintzen dizkionak.

25. artikulua . Bulegoak eta horiekin parekaturiko unitateak.

Bulegoak edo bulegoen pareko beste administrazio unitate edo unitate tekniko batzuk sortzea, aldatzea edo kentzea Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emandako foru aginduaren bidez eginen da, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik, aurretik funtzio publikoaren, antolaketa administratiboaren eta ekonomiaren arloetan eskumena duten departamentuek txostena emanda.

VI. KAPITULUA. ZENTROAK

26. artikulua . Zentroak.

1. Honako hauek dira Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari atxikitako zentroak:

a) Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroa.

b) ''Larrabide Estadioa'' Kirol Teknifikazioaren Zentroa.

c) Guelbenzu jolaslekua.

d) "Printzearen Gotorlekua" kirol egoitza.

2. Atxikitako zentroak Entitateei arreta egiteko eta Kirol Errendimendurako Zuzendariordetzaren mende egonen dira kirol programa eta jarduerei dagokienez, eta Azpiegiturak Kudeatzeko Atalaren mende, berriz, beren azpiegiturak kudeatzeari dagokionez.

27. artikulua . Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroa.

1. Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legeak esleitzen dizkionak, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko Kudeaketa Zuzendaritzak planifikatu, zuzendu eta babestuta, bereziki honako arlo hauetan:

- Laguntza teknikoa Nafarroako kirolariei eta populazio talde bereziei.

- Foru Komunitateko osasun administrazioarekin koordinatuta, dagozkion eginkizunak betetzea Foru Komunitateko Administrazioaren giza baliabideak eta baliabide materialak optimizatzeko, ariketa fisikoarekin eta osasunarekin zerikusia dutenak bereziki.

- Kirol jardueren esparruko prestakuntza programak planifikatzea, koordinatzea eta gauzatzea, zer behar den; bereziki, kirol teknikariak eta hasleak prestatzeko esparruan.

- Ikerketa sustatu eta bultzatzea kirol jardueren eremuan, kalitateko ikerketa proiektu berritzaileak bultzatu eta burututa.

- Prestakuntza bultzatzea eta sustatzea kirol arloko medikuntzan eta Jarduera Fisikoen Zientzietan.

b) Herritarren osasuna eta bizi kalitatea hobetzea eta horretaz arduratzea ariketa fisikoari loturiko esparruetan, lehentasuna emanez gizatalde berezi batzuei (adinekoak edo gaixo kronikoak) eta programa berezi batzuei (haurren obesitatea prebenitzekoa).

c) Lan merkatuaren beharrei erantzunen dieten kirolari profesionalen prestakuntzan ahalegintzea, ekintzailetza eta berrikuntza bultzatuta kirolaren eta jarduera fisikoaren sektorean.

d) Kirol prestakuntzaren gela birtuala eguneratzea, administratzea eta mantentzea.

e) Zentroak kirol prestakuntzarako duen eskaintzaren baliabide didaktikoak bultzatzea, garatzea eta mantentzea.

f) Eraginkorra izatea I+G+B proiektuak burutzean eta doktoretzako eta doktoretza ondoko ikasleen prestakuntzan.

g) Foru Komunitateko hezkuntza administrazioarekin elkarlanean aritzea kirol arloko prestakuntza jarduerak garatzeko.

h) Espainiako instituzio, elkarte eta erakundeekin parte hartzea, elkarlanean aritzea eta elkarri laguntzea ariketa fisikoarekin lotutako laguntza, prestakuntza eta ikerketa arloetan, indarreko araudiarekin bat.

i) Entitateei arreta egiteko eta Kirol Errendimendurako Zuzendariordetzarekin eta Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko Zuzendariordetzarekin koordinatuta, Zentroaren kontratu publiko espezifikoak gauzatzea eta gainbegiratzea, ariketa fisikoari buruzko prestakuntza, laguntza eta ikerketarekin ikustekoa badute.

j) Zentroarentzako berariazko materiala erostea proposatzea, erostea eta erositakoa gainbegiratzea, Entitateei arreta egiteko eta Kirol Errendimendurako Zuzendariordetzarekin koordinatuta.

k) Erregelamenduz esleitzen zaizkion edo Foru Komunitateko Kirol Administrazioak agintzen dizkion bestelako eginkizunak.

2. Foru dekretu honen 28.4 artikuluan zentroetako zuzendaritzei esleitutako eginkizunak gorabehera, Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroko zuzendaritzak honako eginkizun hauek izanen ditu:

a) Zentroaren helburu, programa eta jarduerak diseinatzea, planifikatzea, ebaluatzea, koordinatzea eta garatzea.

b) Zentroko laguntza, ikerkuntza eta prestakuntza jarduerak koordinatzea eta bultzatzea eta horietan parte hartzea.

c) Zuzendari kudeatzaileari, Entitateei arreta egiteko eta Kirol Errendimendurako Zuzendariordetzari, Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko Zuzendariordetzari eta Zentroko langileei txostenak igortzea garatutako estrategiei eta lortutako emaitzei buruz.

d) Zentroaren jarduera Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko unitate organikoekin koordinatzea, kasuan kasukoarekin.

e) Nafarroako Foru Komunitateko osasun administrazioarekin ekintzak koordinatzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko langileak eta baliabideak ahalik eta hobekien aprobetxatzeko.

f) Zentroko kudeaketa arloetan aplikatzekoa den araudia betetzen dela begiratzea.

g) Zentroaren filosofia planifikatzea eta garatzea, bereziki zentroaren eta erabiltzaileen arteko harremanei eta zentroko langileek egiten diren ekintzetan izan beharreko esku-hartzeari dagokionez.

h) Foru dekretu honetan zentroko zuzendariei, oro har, esleitzen zaizkion eginkizunak.

i) Beste edozein eginkizun, baldin aipatutakoen antzekoa edo osagarria bada, gehi Entitateei arreta egiteko eta Kirol Errendimendurako Zuzendariordetzako titularrak titularrak agintzen dizkionak.

28. artikulua . Zentroetako zuzendaritzak.

1. Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zentroei zuzendari bana esleituko zaie, baldin eta kargu hori berariazko lanpostu gisa agertzen bada Institutuko plantilla organikoan.

2. Zentroko zuzendariaren karguari dagozkion ordainsariak aipatutako plantilla organikoan ageri direnak izanen dira. Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroko zuzendariaren ordainsariak atalburuenak bezalakoak izanen dira, baita "Larrabide Estadioa" Kirol Teknifikazioaren Zentroko eta Printzearen Gotorlekua kirol egoitzako zuzendarienak ere.

3. Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari atxikitako zentroetako zuzendaritza lanpostuak izendapen askearen bidez beteko dira, edo Foru Administrazioak ezarritako sistemaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen edo hari atxikitako funtzionarioen artean.

4. Zentroko zuzendariei edo horiekin parekaturik dauden Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko unitate organikoetako zuzendariei dagokie zentroak kudeatzea arlo hauetan: administrazio lanak, langileria, ohiko hornidurak, fakturetako ohiko gastuak, laguntzarako eta ekipamendurako kontratazioen ohiko jarraipen lanak eta dokumentuak kudeatzea eta artxibatzea.

Haiei dagokie, orobat, zentroko jarduerak programatzea eta zaintzea zentroko kudeaketa arlo bakoitzean aplikatu beharreko araudia betetzen dela; hori guztia deusetan galarazi gabe, arloa zein den, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko beste unitate organiko batzuei dagozkien eskumenak.

5. Kudeaketa ereduaren arabera, pertsona batek ahalmena izanen du, behar izanez gero eta behar bezala justifikaturik egonda, bere gain hatzeko zentro bateko baino gehiagoko zuzendaritzak. Guelbenzu jolaslekuari dagokionez, "Larrabide Estadioa" Kirol Teknifikazioaren Zentroko Zuzendaritzako titularrak izanen ditu artikulu honen 4. atalean zehaztutako eskumenak.

VII. KAPITULUA. KIDE ANITZEKO ORGANOAK

29. artikulua . Kide anitzeko organoak.

1. Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko kide anitzeko organo hauek zuzenean atxiki zaizkio erakunde autonomoaren Kudeaketa Zuzendaritzari:

a) Nafarroako Kirol Justiziako Batzordea.

b) Nafarroako Kirolaren Kontseilua.

c) Nafarroako Kirol Instalazioen eta Ekipamenduen Segurtasunerako Batzordea.

d) Sortzeko arauekin bat, atxikitzen zaizkion gainerako organoak.

III. TITULUA. ONDAREA, BALIABIDE EKONOMIKOAK, AURREKONTUAK ETA EKONOMIAKO ETA KONTABILITATEKO ARAUBIDEAK

30. artikulua . Ondarea.

Gai horiek erregulatzen dituen araudian xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari lotuko zaizkio Nafarroako Ondarearen ondasun eta eskubide guztietatik bere helburuak betetzeko asmoz erakundeari atxiki zaizkionak. Ondare horren ondasun diren aldetik dagokien jatorrizko kalifikazio juridikoa mantenduko dute.

31. artikulua . Baliabide ekonomikoak.

Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren baliabide ekonomikoak hauexek dira:

a) Hari atxikitako ondasunen eta eskubideen interesak, errentak eta mozkinak.

b) Nafarroako Foru Komunitateak erakundeari bere gizarte prestazio eta zerbitzuetarako atxikitzen dizkion baliabideak.

c) Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura egiten zaizkion transferentziak eta ekarpenak.

d) Bidezko diren xedapenen arabera jaso ditzakeen diru sarrera arruntak nahiz bereziak.

e) Entitateek emandako borondatezko ekarpenak edo dirulaguntzak.

f) Jaso dezakeen beste edozein baliabide.

32. artikulua . Aurrekontuen araubidea.

1. Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko kudeaketa urteko aurrekontuen araubidearen menpe izanen da, eta hori Nafarroako Parlamentuak onetsi beharko du.

2. Aurrekontuen egitura, diru sarrera eta gastuen sailkatzeari eta horien zehaztasun mailari dagokienez, Nafarroako Aurrekontu Orokorretarako ezarritako arau eta erregelei egokituko zaie, aurrekontu orokor horien barnean baitira.

3. Aurrekontuen exekuzioari eta likidazioari dagokienez, Nafarroako Aurrekontu Orokorrei aplikatzen zaizkien arau orokorretara joko da.

33. artikulua . Kontuhartzailetza.

Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko kudeaketa ekonomikoa -hots, eduki ekonomikoko ondasun eta eskubideak sorrarazten dituzten egintza, agiri eta espedienteak- Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarentzat ezarritako modu eta baldintza berberetan eramanen da kontu-hartzailetzari eta kontabilitateari dagokienez.

34. artikulua . Kontabilitate araubidea.

1. Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutua kontabilitate publikorako araubidearen menean geldituko da, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioak dituen modu eta baldintza berberetan.

2. Kontu ematea Nafarroako Kontu Orokorretarako aurreikusitakoaren arabera formalizatu, tramitatu eta ebatziko da.

IV. TITULUA. LANGILEAK

35. artikulua . Langileen araubidea.

Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko langileria honako hauek osatzen dute:

a) Nafarroako Gobernuak hautaturik, izendapen libreko zuzendaritza karguetan aritzen direnak.

b) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren erakundeari atxikita daudenak eta atxikitzen zaizkionak.

c) Erakunde autonomoari atxikitako lan-kontratudunak eta administrazio-kontratudunak.

V. TITULUA. EGINTZEN ARAUBIDE JURIDIKOA

36. artikulua . Araubide juridikoa.

1. Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren egintzen araubide juridikoa da erakunde autonomoetarako ezarrita dagoena martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen III. tituluko II. kapituluan; foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta foru-sektore publiko instituzionala.

2. Langileei, kontratazioei eta aurrekontuei buruzko administrazio egintzei dagokienez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren araudi berariazkoari jarraituko zaio.

37. artikulua . Errekurtsoak.

Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak emandako egintza eta ebazpenen kontra bidezko izanen da legez ezarritako errekurtso administratibo eta jurisdikzionalak paratzea.

38. artikulua . Laguntza juridikoa.

1. Bat etorriz 551.3 artikuluan Botere Judizialari buruzko Lege Organikoak ezartzen duenarekin, epaiketetan Nafarroako Gobernuko Aholkularitza Juridikoan aritzen diren letraduei dagokie Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren ordezkaritza eta defentsa, salbu beste abokatu elkargokide bat izendatzen bada hura ordezkatzeko eta defendatzeko.

2. Halaber, Nafarroako Gobernuko Aholkularitza Juridikoak aholku juridikoa ematen ahalko dio Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari, urtarrilaren 5eko 4/1984 Foru Dekretuan ezarritako moduan.

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web