(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

1E/2023 FORU AGINDUA, URTARRILAREN 2KOA, HERRITARREKIKO HARREMANETAKO KONTSEILARIAK EMANA. HORREN BIDEZ, MOTIBAZIO POLITIKOKO BIKTIMAREN IZAERA DEKLARATZEKO ESKABIDE-EREDUA ONESTEN DA ETA ESKABIDE HORI AURKEZTEKO EPEA IREKITZEN, BAT ETORRIZ MARTXOAREN 26KO 16/2019 FORU LEGEAN JASOTAKOAREKIN. FORU LEGE HORI ESKUIN MUTURREKO TALDEEK EDO FUNTZIONARIO PUBLIKOEK ERAGINDAKO MOTIBAZIO POLITIKOKO EKINTZEN BIKTIMEN ERREKONOZIMENDUARI ETA ERREPARAZIOARI BURUZKOA DA

BON N.º 13 - 19/01/2023



Atariko

Martxoaren 26ko 16/2019 Foru Legeak, eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen errekonozimenduari eta erreparazioari buruzkoak, helburutzat du eskuin muturreko taldeen edo funtzionario publikoen indarkeriazko jardunak eragindako motibazio politikoko biktimen errekonozimendurako eta, kasua bada, erreparaziorako eskubidea tankeratzea, baliabideak eta mekanismoak arautuz halako biktimatzat aitortuak izan daitezen eta, kasua bada, errekonozimendurako eta erreparazio integralerako kasuko eskubideen onuraduntzat (uztailaren 1eko 22/2022 Foru Legeak aldatu zuen foru lege hori).

Ildo horretatik, foru lege horren 9. artikuluan ("Prozedura abiaraztea" delakoan) ezartzen da ezen eskabide horiek lau urte eta sei hilabeteko hasiera-epean aurkezten ahalko direla, arlo horretan eskudun den departamentuko kontseilariaren foru agindua, eskabide-aurkezpenerako epea irekitzen duena, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera. Era berean, xedatzen du ezen foru lege honen araberako motibazio politikoko biktimaren izaera deklaratzeko eskabideak arloan eskuduna den Nafarroako Gobernuaren departamentuari zuzenduko zaizkiola -gaur egun Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiari-, eta horrek helaraziko dizkio haiek aztertzeko eskudun den organo administratiboari, zeina, foru lege honen arabera, Errekonozimendu eta Erreparaziorako Batzordea baita.

Errekonozimendu eta Erreparaziorako Batzorde hori sortu eta eratu ondoren, bidezkoa da Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak eskabideak aurkezteko epeari hasiera ematea, bera baita arlo honetan eskuduna den departamentuko titularra.

Horrenbestez, Herritarrekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 271/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Hasiera-epea irekitzea, lau urte eta sei hilabetekoa, foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa duten horiek eskabideak aurkez ditzaten motibazio politikoko biktimaren izaera deklaratzeko, martxoaren 26ko 16/2019 Foru Legean ezarritakoaren babesean. Foru lege hori eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen errekonozimenduari eta erreparazioari buruzkoa da.

2. Motibazio politikoko biktimaren izaera deklaratzeko eskabide-eredua onestea. Foru agindu honen eranskin gisa doa, eta interesdunen eskura dago helbide honetan:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/reconocimiento-y-reparacion-de-las-victimas-de-violencia-por-actos-de-motivacion-politica-provocados-por-grupos-de-extrema-derecha-o-funcionarios-publicos

3. Hala ezartzen baitu bere 14. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, pertsona fisikoek noiznahi erabakitzen ahal dute beren eskubideak eta betebeharrak baliatzeko Administrazioarekin komunikatzean bitarteko elektronikoak erabiltzea edo ez. Ondorio horietarako, eskabideak modu elektronikoan aurkezten ahalko dira, honako helbide honetan:

https://www.navarra.es/es/tramites/on/-/line/reconocimiento-y-reparacion-de-las-victimas-de-violencia-por-actos-de-motivacion-politica-provocados-por-grupos-de-extrema-derecha-o-funcionarios-publicos

Eskabidea aurrez aurre tramitatzeko, Nafarroako Gobernuaren Erregistroaren bulegoetan aurkezten ahalko da, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako beste edozein bide erabilita.

4. Foru agindu hau igortzea Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusira eta Herritarrekiko Harremanetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 2an.-Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F2300056

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web