(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

42/2022 FORU AGINDUA, ABUZTUAREN 23KOA, GARAPEN EKONOMIKO ETA ENPRESARIALEKO KONTSEILARIAK EMANA, GARAPEN EKONOMIKO ETA ENPRESARIALEKO DEPARTAMENTUAREN EGITURA ORGANIKOA EZARTZEN DUENA BULEGOEN MAILAN.

BON N.º 184 - 15/09/2022



  I. KAPITULUA. XEDEA ETA EGITURA OROKORRA


  II. KAPITULUA. ENPRESA POLITIKAREN, NAZIOARTEKO PROIEKZIOAREN ETA LANAREN ZUZENDARITZA NAGUSIA


  III. KAPITULUA. INDUSTRIAREN, ENERGIAREN ETA S4 PROIEKTU ESTRATEGIKOEN ZUZENDARITZA NAGUSIA


  IV. KAPITULUA. TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO ZUZENDARITZA NAGUSIA


  V. KAPITULUA. IDAZKARITZA TEKNIKO NAGUSIA


ATARIKOA

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariaren azaroaren 30eko 137/2017 Foru Aginduaren bidez, orduko Garapen Ekonomikorako Departamentuaren egitura ezarri zen bulegoen mailan.

Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura eta departamentu bakoitzaren eskumenen esparrua ezarri ziren.

Gero, abuztuaren 14ko 89/2019 Foru Dekretuaren bidez, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren oinarrizko egitura ezarri zen, zuzendaritza nagusien mailakoa, eta urriaren 30eko 265/2019 Foru Dekretuaren bidez, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen atalen mailetaraino. Maiatzaren 4ko 30/2022 Foru Dekretuak aipatutako bi foru dekretu horiek aldatu ditu.

Une honetan beharrezkoa da egungo bulegoen eskema departamentuaren egitura berriarekin bat egokitzea, kasu batzuetan bulegoak atxikiz hasiera batekoez bestelako ataletara, eta beste batzuetan, egungo atxikipena mantenduz; hori guztia arau-testu berri batean bildu beharko da, administrazio-unitateen jarduna errazagoa izan dadin eta argitasuna eta segurtasun juridikoa emateko administratuei eta herritarrei.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak 34.4 artikuluan ezartzen du ezen, bulegoak eta ataletatik beherako unitateak sortu, aldatu eta kentzeko, unitate horiek zein departamentutan sartuko diren, hango titularraren foru agindua beharko dela.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 g) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

I. KAPITULUA. XEDEA ETA EGITURA OROKORRA

1. artikulua . Xedea.

Foru agindu honen xedea da Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren egitura eta eginkizunak garatzea, bulegoen mailan.

2. artikulua . Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiaren egitura eta bulegoen atxikipena.

Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiak bulego hauek ditu bere egituran:

- Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuan:

a) Europako Programen Jarraipen Bulegoa, Europako Programen Atalari atxikia.

- Industria Sustatzeko Zerbitzuan:

a) Espedienteak Kudeatzeko Bulegoa, aipatu zerbitzuari atxikia.

b) Industria Enpresentzako Laguntzen Bulegoa, 4.0 Industria Sustatzeko Atalari atxikia.

c) Nekazaritzako Elikagaien Enpresentzako Laguntzen Bulegoa, Nekazaritzako Elikagaien Industriak Sustatzeko Atalari atxikia.

- Lehiakortasunaren Zerbitzuan:

a) Industria Lurzoruetako Obren Bulegoa, Industria Lurzoruaren Atalari atxikia.

- Lan Zerbitzuan:

a) Baimen eta Zehapenen Bulegoa, Lan Harremanen eta Arriskuen Prebentzioaren Atalari atxikia.

b) Lan arloko Kudeaketa Administratiboaren Bulegoa, Lan Harremanen eta Arriskuen Prebentzioaren Atalari atxikia.

c) Lan arloko Erregistro Publikoen Bulegoa, Ekonomia Sozialaren Atalari atxikia.

d) Ekonomia Sozialaren Bulegoa, Ekonomia Sozialaren Atalari atxikia.

3. artikulua . Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiak bulego hauek ditu bere egituran:

a) Sustapenaren eta Behatokien Bulegoa, zuzendaritza nagusi horri atxikia.

- Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan:

a) Ikuskapen Bulegoa, Enpresen Erregistroaren eta Industria Segurtasunaren Atalari atxikia.

b) Enpresen Bulegoa, Enpresen Erregistroaren eta Industria Segurtasunaren Atalari atxikia.

- Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuan:

a) Nazioarteko Proiektuen Bulegoa, zerbitzu horri atxikia.

b) Administrazio Jasangarriaren Bulegoa, zerbitzu horri atxikia.

4. artikulua . Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak bulego hauek ditu bere egituran:

- Turismoko Marketinaren eta Nazioartekotzearen Zerbitzuan:

a) Euskarri Digitalen Bulegoa, Turismoko Marketinaren Atalari atxikia.

- Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuan:

a) Ikuskapen Bulegoa, zerbitzuari berari atxikia.

b) Turismo eta Merkataritza arloko Laguntzen Bulegoa, Merkataritza eta Artisautza Antolatzeko eta Laguntza Ekonomikoen Atalari atxikia.

c) Merkataritza eta Artisautza Jardueren Bulegoa, Merkataritza eta Artisautza Antolatzeko eta Laguntza Ekonomikoen Atalari atxikia.

- Kontsumo eta Arbitraje Zerbitzuan:

a) Lehiaren Ikuskapenerako, Sustapenerako eta Defentsarako Bulegoa, Merkatuaren Kontrolerako, Sustapenerako eta Lehiaren Defentsarako Atalari atxikia.

- Turismoaren Plangintza eta Berrikuntza Zerbitzuan:

a) Zeharkako Proiektuen Koordinazio Bulegoa, Turismoko Produktuen eta Lurralde Jasangarritasunaren Atalari atxikia.

5. artikulua . Idazkaritza Tekniko Nagusia.

Idazkaritza Nagusiak honako bulego hauek ditu:

a) Kontabilitatearen Kudeaketarako Bulegoa, Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako Atalari atxikia.

b) Turismo eta Merkataritzako Kontabilitatearen Kudeaketarako Bulegoa, Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako Atalari atxikia.

c) Kudeaketa Administratiboaren Bulegoa, Modernizazioa Bultzatzeko Atalari atxikia.

II. KAPITULUA. ENPRESA POLITIKAREN, NAZIOARTEKO PROIEKZIOAREN ETA LANAREN ZUZENDARITZA NAGUSIA

6. artikulua . Europako Programen Jarraipen Bulegoa.

Europako Programen Atalari dago atxikia Europako Programen Jarraipen Bulegoa, eta honako eginkizun hauek izanen ditu:

a) Espedienteak eta proiektuak tramitatzeko kudeaketa eta koordinazio lanak egitea Europako Batzordearen aurrean ziurtatzeko, Europako Gizarte Funtsaren (EGIF) eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) programa eragileen barruan.

b) Europako Gizarte Funtsaren (EGIF) eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) programa eragileen finantza-adierazleen eta produktibitate-adierazleen exekuzioaren jarraipena egitea.

c) Europako Gizarte Funtsaren (EGIF) eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) programa eragileetako diru-sarreren kontrola.

d) Bere jardueraren esparruan agintzen zaizkion gainerakoak.

7. artikulua . Espedienteak Kudeatzeko Bulegoa.

Industria Sustatzeko Zerbitzuari dago atxikia Espedienteak Kudeatzeko Bulegoa, eta honako eginkizun hauek izanen ditu:

a) Dokumentazioa jaso, datuak sisteman sartu eta espedienteak tramitatzeko behar diren zeregin administratiboak egitea.

b) Zerbitzuko espedienteen eta gainerako dokumentazioaren artxibatze administratiboa.

c) Bere jardueraren esparruan agintzen zaizkion gainerakoak.

8. artikulua . Industria Enpresentzako Laguntzen Bulegoa.

4.0 Industria Sustatzeko Atalari dago atxikia Industria Enpresentzako Laguntzen Bulegoa, eta honako eginkizun hauek izanen ditu:

a) Industria enpresentzako laguntzen espedienteen gaineko txostenak egitea eta tramitatzea.

b) Bere jardueraren esparruan agintzen zaizkion gainerakoak.

9. artikulua . Nekazaritzako Elikagaien Enpresentzako Laguntzen Bulegoa.

Nekazaritzako Elikagai Industriak Sustatzeko Atalari dago atxikia Nekazaritzako Elikagaien Enpresentzako Laguntzen Bulegoa, eta honako eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nekazaritzako elikagaien enpresentzako laguntzen gaineko txostenak egitea eta tramitatzea.

b) Bere jardueraren esparruan agintzen zaizkion gainerakoak.

10. artikulua . Industria Lurzoruetako Obren Bulegoa.

Industria Lurzoruaren Atalari dago atxikia Industria Lurzoruetako Obren Bulegoa, eta honako eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren industrialdeetan egiten diren obrak kontratatzeko behar diren agiriak prestatzea.

b) Aholkuak ematea udal industrialdeetan beharrezkoak diren obrei buruz.

c) Industria Lurzoruaren Atalari sostengu ematea lurzatiak saltzeko espedienteen tramitazioan.

d) Nafarroako industria lurzoru eta higiezinei buruzko datu baseak mantentzea.

e) Bere jardueraren esparruan agintzen zaizkion gainerakoak.

11. artikulua . Baimen eta Zehapenen Bulegoa.

Lan Harremanen eta Arriskuen Prebentzioaren Atalari dago atxikia Baimen eta Zehapenen Bulegoa, eta honako eginkizun hauek izanen ditu:

a) Honako arlo hauei lotutako espedienteen tramitazio administratiboa:

1. Lantokiak irekitzea edo haietan lana berriz hastea.

2. Lan istripuen berri jasotzea.

3. Laneko arriskuen prebentzioaren arloko prebentzio zerbitzuak eta auditoretza-entitateak baimentzea eta erregistratzea.

4. Amiantoa dela-eta arriskua duten enpresak erregistratzea eta enpresa horien lan-plangintzak onestea.

5. Dirulaguntzak laneko arriskuen prebentzioaren arloan.

6. Zehapenak, lan arloko arau-hausteengatik.

7. Lan jarduera etetea segurtasun arrazoiengatik.

8. 2. 3. eta 4. taldeetako eragile biologikoen erabilerari buruzko komunikazioak jasotzea.

9. Enpresa egiaztatuen erregistroa eta azpikontratazioen liburua gaitzea.

b) Bere jardueraren esparruan agintzen zaizkion gainerakoak.

12. artikulua . Lan arloko Kudeaketa Administratiboaren Bulegoa.

Harremanen eta Arriskuen Prebentzioaren Atalari dago atxikia Lan arloko Kudeaketa Administratiboaren Bulegoa, eta honako eginkizun hauek izanen ditu:

a) Honako arlo hauei lotutako espedienteen tramitazio administratiboa:

1. Enplegu erregulazioa: ezinbestean edo arrazoi ekonomikoak, teknikoak, antolaketarenak edo produkzioari lotutakoak direla-eta egiten diren lanaldi murrizketak, etendurak eta lan harremanen azkentze kolektiboak.

2. Lan arloko eta gatazka kolektiboetako adiskidetzeak, lan prozedurak lan arloko jurisdikzioan tramitatu aurretik.

3. Grebak eta ugazaben itxierak.

4. Lan egutegia.

5. Enpresek gai hauen gainean egiten dituzten komunikazioak jasotzea: gaueko lana arautzea, lekualdatze kolektiboak eta langileen lekualdaketak nazioz gaindiko zerbitzu bat ematen denean.

6. Hamasei urtetik beherakoek ikuskizun publikoetan jarduteko lan baimenak.

b) Bere jardueraren esparruan agintzen zaizkion gainerakoak.

13. artikulua . Lan arloko Erregistro Publikoen Bulegoa.

Ekonomia Sozialaren Atalari dago atxikia Lan arloko Erregistro Publikoen Bulegoa, eta honako eginkizun hauek izanen ditu:

a) Laneko hitzarmen eta akordio kolektiboak erregistratu, gordailutu eta argitaratzea.

b) Administrazio publikoen zerbitzuko langileak eta enpresako langileak ordezkatzen dituzten organoetarako hauteskundeei buruzko aktak, dimisioak, ordezkapenak eta errebokazioak gordailutzea, eta ziurtagiriak egitea.

c) Nafarroako Foru Komunitateko hauteskunde sindikaletako Jarraipen eta Kontrol Batzordeari laguntzea.

d) Sindikatuetako eta enpresa erakundeetako estatutuak gordailutzea eta horien gaineko ziurtagiriak egitea.

e) Laguntzen eta dirulaguntzen espedienteak kudeatzea.

f) Aldi baterako laneko enpresak erregistratu, baimendu eta haiei jarraipena egitea.

g) Bere jardueraren esparruan agintzen zaizkion gainerakoak.

14. artikulua . Ekonomia Sozialaren Bulegoa.

Ekonomia Sozialaren Atalari dago atxikia Ekonomia Sozialaren Bulegoa, eta honako eginkizun hauek izanen ditu:

a) Erregistro publiko hauetako espedienteen gaineko informazioa eta tramitazio administratiboa:

1. Nafarroako Kooperatiben Erregistroa.

2. Nafarroako Foru Komunitateko Lan Sozietateen Erregistro Administratiboa.

3. Nafarroako Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroa.

b) Inskribatutako egintzen gaineko eta ekonomia sozialari buruzko beste ekintza batzuen gaineko erregistro-informazioa ematea eta horren gaineko estatistikak egitea.

c) Bere jardueraren esparruan agintzen zaizkion gainerakoak.

III. KAPITULUA. INDUSTRIAREN, ENERGIAREN ETA S4 PROIEKTU ESTRATEGIKOEN ZUZENDARITZA NAGUSIA

15. artikulua . Sustapenaren eta Behatokien Bulegoa.

Zuzendaritza nagusi horri dago atxikia Sustapenaren eta Behatokien Bulegoa, eta honako eginkizun hauek izanen ditu:

a) Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiak energiaren arloa eta I+G+b sustatzeko abian jartzen dituen neurri guztiak bultzatzea.

b) Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiaren behatokiak kudeatzea.

c) Bere jardueraren esparruan agintzen zaizkion gainerakoak.

16. artikulua . Ikuskapen Bulegoa.

Enpresen Erregistroaren eta Industria Segurtasunaren Atalari dago atxikia Ikuskapen Bulegoa, eta honako eginkizun hauek izanen ditu:

a) Industria segurtasunaren arloko ikuskatze eta kontrol lana planifikatu eta garatzea.

b) Bere jardueraren esparruan agintzen zaizkion gainerakoak.

17. artikulua . Enpresen Bulegoa.

Enpresen Erregistroaren eta Industria Segurtasunaren Atalari dago atxikia Enpresen Bulegoa, eta honako eginkizun hauek izanen ditu:

a) Industria Erregistro Bateratuaren kontrola, eta industria segurtasunaren arloan komunikazioko edo erantzukizunpeko adierazpeneko araubidea bete behar dutenen jarduerena.

b) Industria jarduerari buruzko informazioa Industria Erregistro Bateratuan sartzea.

c) Administrazioen, enpresen eta herritarren esku uztea Industria Erregistro Bateratuan jasotako informazioa.

d) Bere jardueraren esparruan agintzen zaizkion gainerakoak.

18. artikulua . Nazioarteko Proiektuen Bulegoa.

Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuari dago atxikia Nazioarteko Proiektuen Bulegoa, eta honako eginkizun hauek izanen ditu:

a) Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparrukoak diren Europako deialdien jarraipena egitea.

b) Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiaren Europako proiektuak koordinatzea.

c) Bere jardueraren esparruan agintzen zaizkion gainerakoak.

19. artikulua . Administrazio Jasangarriaren Bulegoa.

Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuari dago atxikia Administrazio Jasangarriaren Bulegoa, eta honako eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eraikinetan efizientzia energetikorako neurriak bultzatzea.

b) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eraikinetan sorkuntza energetikoa bultzatzea.

c) Bere jardueraren esparruan agintzen zaizkion gainerakoak.

IV. KAPITULUA. TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO ZUZENDARITZA NAGUSIA

20. artikulua . Euskarri Digitalen Bulegoa.

Turismoko Marketinaren Atalari dago atxikia Euskarri Digitalen Bulegoa, eta honako eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nafarroako marka turistikoaren garapenak ezarri eta gainbegiratzea.

b) Nafarroako turismoko web ofiziala diseinatu, gauzatu, mantendu eta ebaluatzea.

c) Aplikazio mugikor ofizialak diseinatu, gauzatu, mantendu eta ebaluatzea.

d) Argazkien eta ikus-entzunezkoen artxiboa antolatu, mantendu eta eguneratzea.

e) Teknologia berrien erabilera ezarri eta garatzea.

f) Sare sozialetako kontuak kudeatzea.

g) Turismo sektorearen barneko webgunea diseinatu, mantendu eta eguneratzea, Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuarekin koordinatuta.

h) Bere jardueraren esparruan agintzen zaizkion gainerakoak.

21. artikulua . Ikuskapen Bulegoa.

Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuari dago atxikia Ikuskapen Bulegoa, eta honako eginkizun hauek izanen ditu:

a) Turismo jarduera ikuskatu eta zaintzeko plana gauzatzea.

b) Ikuskapen taldea koordinatzea.

c) Turismoaren arloko intrusismoa eta lehia desleiala kontrolatzea.

d) Bere jardueraren esparruan agintzen zaizkion gainerakoak.

22. artikulua . Turismo eta Merkataritza arloko Laguntzen Bulegoa.

Merkataritza eta Artisautza Antolatzeko eta Laguntza Ekonomikoen Atalari dago atxikia Turismo eta Merkataritza arloko Laguntzen Bulegoa, eta honako eginkizun hauek izanen ditu:

a) Turismoaren sektoreko dirulaguntzen espedienteak kudeatzea.

b) Merkataritza sektoreko dirulaguntzen espedienteak kudeatzea.

c) Dirulaguntzen espedienteen egoerari eta emaitzei buruzko txostenak prestatzea.

d) Dirulaguntzen oinarri arautzaileak hobetzeko proposamenak egitea.

e) Laguntzei buruzko datu-baseak mantentzea eta Inforeyno aplikazioan kargatzea.

f) Bere jardueraren esparruan agintzen zaizkion gainerakoak.

23. artikulua . Merkataritza eta Artisautza Jardueren Bulegoa.

Merkataritza eta Artisautza Antolatzeko eta Laguntza Ekonomikoen Atalari dago atxikia Merkataritza eta Artisautza Jardueren Bulegoa, eta honako eginkizun hauek izanen ditu:

a) Artisautza Enpresen Erregistroa eta Merkataritza-establezimenduen Zentsua kudeatzea.

b) Artisautza sektoreko dirulaguntzen espedienteak kudeatzea.

c) Hitzarmenen espedienteak kudeatzea.

d) Turismo eta Merkataritza arloko Laguntzen Bulegoarekin batera ematen diren dirulaguntzak kontrolatu, egiaztatu eta haien jarraipena egitea.

e) Turismoaren, merkataritzaren eta artisautzaren sektoreari zuzendutako barneko webgunea mantentzea, Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuko atalekin koordinaturik.

f) Laguntzen gaineko datu baseak mantentzea.

g) Bere jardueraren esparruan agintzen zaizkion gainerakoak.

24. artikulua . Lehiaren Ikuskapenerako, Sustapenerako eta Defentsarako Bulegoa.

Merkatuaren Kontrolerako, Sustapenerako eta Lehiaren Defentsarako Atalari dago atxikia Lehiaren Ikuskapenerako, Sustapenerako eta Defentsarako Bulegoa, eta honako eginkizun hauek izanen ditu:

a) Lehiaren Babesari buruzko uztailaren 3ko 15/2007 Legean akordioei eta debekatutako eta baimendutako jardunbideei buruz ezarrita dauden prozedurei dagozkien espedienteak ireki eta tramitatzea.

b) Zehapen espedienteak tramitatzean sortzen ahal diren arazo intzidentalak ebaztea.

c) Tramitatutako espedienteak Lehiaren Defentsarako Batzorde Nazionalari igortzea, hark ebatz ditzan.

d) Lehiaren Defentsarako Batzorde Nazionalak hartzen dituen ebazpenak gauzatzen eta betetzen direla begiratzea.

e) Ikuskapenak egitea kontsumoaren eta lehiaren defentsaren arloan.

f) Aplikatzea organo eskuduna izendatzeko baliabideak, bat etorriz Estatuak eta autonomia erkidegoek lehiaren babesaren arloan dituzten eskumenen koordinazioari buruzko otsailaren 21eko 1/2002 Legean ezarritakoarekin.

g) Lehiaren Babesari buruzko uztailaren 3ko 15/2007 Legeak debekatzen dituen jardunbideen ondorioz tramitatzen diren prozeduretan itundutako amaiera sustatu eta erabakitzea.

h) Autonomia erkidegoetako eta Estatuko Administrazio Orokorreko izen bereko erakundeekin lankidetzan aritzea bere eginkizunen eremuan, bereziki Estatuak eta autonomia erkidegoek lehiaren babesaren arloan dituzten eskumenak koordinatzeari buruzko otsailaren 21eko 1/2002 Legearen 2.1 artikuluaren lehenbiziko paragrafoan eta 2.2 artikuluaren lehenbiziko paragrafoan aipatzen diren jakinarazpenak egin eta hartzeko.

i) Horretarako baimena duten langileek Lehiaren Babesari buruzko uztailaren 3ko 15/2007 Legearen 40. artikuluan ezarritako ikuskapen ahalmenak gauzatzea, artikulu berean finkatutako baldintzetan.

j) Bere eskumenen esparruko espedienteak kudeatzea eta artxibatzea.

k) Bere jardueraren esparruan agintzen zaizkion gainerakoak.

25. artikulua . Zeharkako Proiektuen Koordinazio Bulegoa.

Turismoko Produktuen eta Lurralde Jasangarritasunaren Atalari dago atxikia Zeharkako Proiektuen Koordinazio Bulegoa, eta honako eginkizun hauek izanen ditu:

a) Europako proiektuak kudeatu eta haien jarraipena egitea.

b) Beste programa batzuekin batera finantzaturiko proiektuak kudeatu eta haien jarraipena egitea.

c) Turismoaren Antolamenduaren, Prestakuntzaren eta Kalitatearen Atalarekin koordinatzea prestakuntza arloko jarduketak egiteko.

d) Turismoaren Antolamenduaren, Prestakuntzaren eta Kalitatearen Atalarekin koordinatzea turismoaren kalitatearen arloko jarduketak egiteko.

e) Bere jardueraren esparruan agintzen zaizkion gainerakoak.

V. KAPITULUA. IDAZKARITZA TEKNIKO NAGUSIA

26. artikulua . Kontabilitatearen Kudeaketarako Bulegoa.

Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako Atalari dago atxikia Kontabilitatearen Kudeaketarako Bulegoa, eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiaren eta Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiaren kontabilitate zentroa kudeatzea.

b) Aurrekontuak gauzatzean sortzen diren gastu espedienteen kontabilitatea kudeatzea.

c) Mantentze-lanez eta koordinazioaz arduratzea Fakturen Erregistroko Departamentuko administratzaile gisa.

d) Urte anitzeko gastuen jarraipena egitea Ekonomia eta Ogasun Departamentuarekin koordinaturik.

e) Aurrekontuko aldaketak tramitatzea.

f) Ordaintzeko aginduak, justifikatu beharrekoak, kudeatu, justifikatu eta haien jarraipena egitea, eta kutxako aurrerakinen kontuak kudeatu eta kontrolatzea.

g) Diru-sarreren aurrekontua gauzatzetik etorritako ordainketa agiriak prestatzea.

h) Elkarlanean aritzea Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zein Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusietako administrazio-unitateekin, kobrantza eta ordainketa agiriak prestatzeko eta horiei jarraipena egiteko.

i) Koordinaturik eta elkarlanean aritzea Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren beste kontabilitate zentroekin, Kontu-hartzailetza Delegatuarekin eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Kontabilitate Orokorraren eta Aurrekontuetakoaren Zerbitzuarekin.

j) Kontabilitate, aurrekontu eta estatistika arloko informazioa prestatzea, behar diren txosten ekonomikoak egiteko.

k) Bere eskumenen esparruko espedienteak kudeatu eta artxibatzea.

l) Bere jardueraren esparruan agintzen zaizkion gainerakoak.

27. artikulua . Turismoko eta Merkataritzako Kontabilitatearen Kudeaketarako Bulegoa.

Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako Atalari dago atxikia Turismoko eta Merkataritzako Kontabilitatearen Kudeaketarako Bulegoa, eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiaren kontabilitate zentroa kudeatzea.

b) Aurrekontuak gauzatzean sortzen diren gastu espedienteen kontabilitatea kudeatzea.

c) Fakturen Erregistroaren mantentze-lanez eta koordinazioaz arduratzea, haren departamentuko administratzaile gisa.

d) Urte anitzeko gastuen jarraipena egitea Ekonomia eta Ogasun Departamentuarekin koordinaturik.

e) Aurrekontuko aldaketak tramitatzea.

f) Ordaintzeko aginduak, justifikatu beharrekoak, kudeatu, justifikatu eta haien jarraipena egitea eta kutxako aurrerakinen kontuak kudeatu eta kontrolatzea.

g) Diru-sarreren aurrekontua gauzatzetik etorritako ordainketa agiriak prestatzea.

h) Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiko administrazio-unitateekin elkarlanean aritzea ordainketa eta kobrantza agiriak prestatzeko eta horiei jarraipena egiteko.

i) Koordinaturik eta elkarlanean aritzea Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren beste kontabilitate zentroekin, Kontu-hartzailetza Delegatuarekin eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Kontabilitate Orokorraren eta Aurrekontuetakoaren Zerbitzuarekin.

j) Kontabilitate, aurrekontu eta estatistika arloko informazioa prestatzea, behar diren txosten ekonomikoak egiteko.

k) Bere eskumenen esparruko espedienteak kudeatu eta artxibatzea.

l) Bere jardueraren esparruan agintzen zaizkion gainerakoak.

28. artikulua . Kudeaketa Administratiboaren Bulegoa.

Modernizazioa Bultzatzeko Atalari dago atxikia Kudeaketa Administratiboaren Bulegoa, eta honako eginkizun hauek izanen ditu:

a) Zuzendari nagusiak eta, zein den kasua, zerbitzuko zuzendariek ebatzi beharreko espedienteak koordinatu eta gainbegiratzea, onetsiak izan daitezen.

b) Zuzendaritza nagusiko artxibo administratiboak koordinatu eta antolaketarako irizpideak ezartzea.

c) Zuzendaritza nagusiko Ezagutza Kudeatzeko Ataria koordinatu eta bultzatzea.

d) Bere jardueraren esparruan agintzen zaizkion gainerakoak.

Lehen Xedapen Gehigarria .Bulegoak kentzea.

Jarraian aipatzen den bulegoa kentzen da Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusian:

- Ekonomia Sozialaren eta Lan Autonomoaren Bulegoa.

Bigarren Xedapen Gehigarria .Bulegoak sortzea.

Jarraian aipatzen den bulegoa sortzen da Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusian:

- Ekonomia Sozialaren Bulegoa.

Xedapen Indargabetzaile Bakarra.

Indarrik gabe uzten dira Garapen Ekonomikorako kontseilariaren azaroaren 30eko 137/2017 Foru Aginduaren I., II. eta III. kapituluak eta 65. eta 66. artikuluak. Foru agindu horren bidez, Garapen Ekonomikorako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen bulegoen mailan.

Azken Xedapen Bakarra .Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2022ko abuztuaren 23an.-Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria, Mikel Irujo Amezaga.

Iragarkiaren kodea: F2211345

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web