(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

52/2022 FORU DEKRETUA, MAIATZAREN 18KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA.

BON N.º 99 - 23/05/2022



  I. ERANSKINA. UNIBERTSITATEAZ KANPOKO IRAKASLEEN LANPOSTUAK


  II. ERANSKINA. UNIBERTSITATEAZ KANPOKO IRAKASLEEN LANPOSTUAK, ATZERRIKO HIZKUNTZAREN ESKAKIZUNA DUTENAK


ZIOEN ADIERAZPENA

Abenduaren 28ko 20/2021 Legearen bidez, presako neurriak hartu ziren enplegu publikoan aldibaterakotasuna murrizteko. Lege horren 2. artikuluaren 1. apartatuak aldi baterako enplegua egonkortzeko tasa gehigarri bat baimentzen du, zeinak barnean hartuko baititu 2020ko abenduaren 31 aurreko hiru urteetan, gutxienez, aldi baterako langileek etenik gabe bete dituzten egiturazko lanpostuak, aurrekontu-zuzkidura baldin badute, egon nahiz ez egon lanpostu zerrendetan, plantilletan edo administrazio publikoek giza baliabideak antolatzeko erabiltzen dituzten bestelako sistemen barnean.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantillako datuak azterturik, eta aipatu legearen artikulu horretan ezarritako ordezte-tasarekin bat (lege horren bidez, presako neurriak hartu ziren enplegu publikoan aldibaterakotasuna murrizteko), ondorioztatzen da beharrezkoa dela egiturazko 369 lanpostu plantillan finkatzea, aldi baterako kontratua duten langileek betetzen baitituzte proiektu jakin bati lotuak egon gabe. Horren helburua da 2022ko lan publikoaren eskaintzan sartzea, zehazki, abenduaren 28ko 20/2021 Legean aurreikusitako egonkortze-tasari dagokion eskaintzan (lege horren bidez, presako neurriak hartu ziren enplegu publikoan aldibaterakotasuna murrizteko).

Horrenbestez, bidezkoa da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoko 369 lanpostu sortzea, egiturazko enplegua finkatzeko.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horri buruzko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita biko maiatzaren hemezortzian egin bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu Bakarra. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan lanpostu batzuk sortzea, egiturazko enplegua finkatzeko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia

Bat. Plantilla organikoan unibertsitateaz kanpoko irakasleen lanpostu batzuk sortzen dira (I. eranskinean jaso dira). Lanpostu horiek behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan.

Bi. Plantilla organikoan unibertsitateaz kanpoko irakasleen lanpostu batzuk sortzen dira, atzerriko hizkuntzaren eskakizuna dutenak (II. eranskinean jaso dira). Lanpostu horiek behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan.

Hiru. I. eranskinean sortutako lanpostuak honako partida hauen kargura finantzatuko dira: egiturazko lanpostuak, indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluaren azalpen zatian adierazi direnak, finantzatzeko aurreikusi diren partiden kargura.

Azken Xedapenetako Lehena. Foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken Xedapenetako Bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 18an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.-Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

I. ERANSKINA. UNIBERTSITATEAZ KANPOKO IRAKASLEEN LANPOSTUAK

I. ERANSKINA

Orrialdea 6657 BON 23/05/2022

II. ERANSKINA. UNIBERTSITATEAZ KANPOKO IRAKASLEEN LANPOSTUAK, ATZERRIKO HIZKUNTZAREN ESKAKIZUNA DUTENAK

II. ERANSKINA

Orrialdeak 6657 – 6662 BON 23/05/2022

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web