(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

5/2020 FORU AGINDUA, MARTXOAREN 6KOA, MIGRAZIO POLITIKETAKO ETA JUSTIZIAKO KONTSEILARIAK EMANA, MIGRAZIO POLITIKETAKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUAREN EGITURA GARATZEN DUENA BULEGOEN MAILAN Nota de Vigencia

BON N.º 56 - 17/03/2020



  I. KAPITULUA. XEDEA ETA EGITURA OROKORRA


  II. KAPITULUA. MIGRAZIO POLITIKETAKO ZUZENDARITZA NAGUSIA Nota de Vigencia


  III. KAPITULUA. JUSTIZIA ZUZENDARITZA NAGUSIA

  1. ATALA. GIZA BALIABIDEEN ETA BULEGO JUDIZIAL ETA FISKAL BERRIAREN ZERBITZUA

  2. ATALA. AZPIEGITURA JUDIZIALEN ZERBITZUA

  3. ATALA. JUSTIZIAKO GIZARTE ZERBITZUA

  4. atala. Zigor Betearazpeneko eta Justizia Errestauratiboko Zerbitzua Nota de Vigencia


  VI. KAPITULUA. IDAZKARITZA TEKNIKO NAGUSIA


Atarikoa

Urriaren 30eko 266/2019 Foru Dekretuaren bidez ezarri zen Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa; orain, berriz, departamentu horren egitura eta eginkizunak osatu eta egokitu behar dira.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak 34.4 artikuluan ezartzen du ezen, bulegoak eta ataletatik beherako unitateak sortu, aldatu eta kentzeko, unitate horiek zein departamentutan sartuko diren, hango kontseilariaren foru agindua beharko dela.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak eta Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiak behar diren txostenak egin dituzte.

Horregatik, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko kontseilari gisa dagozkidan ahalmenak erabiliz, agintzen dut:

I. KAPITULUA. XEDEA ETA EGITURA OROKORRA

1. artikulua. Xedea.

Foru agindu honen xedea da Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren egitura eta eginkizunak garatzea bulegoen mailan.

2. artikulua. Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiaren egitura Nota de Vigencia.

Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiaren egituran daude:

- Europako Proiektuen eta Lankidetzaren Bulegoa, zuzendaritza nagusi horri atxikita.

3. artikulua. Justizia Zuzendaritza Nagusiaren egitura Nota de Vigencia.

Justizia Zuzendaritza Nagusiak bulego hauek ditu bere egituran, atxikipen hauekin:

Giza Baliabideen eta Bulego Judizial eta Fiskalaren Zerbitzuan:

- Langileriaren eta Bulego Judizialaren Bulegoa, Justizia Administrazioko Lan Harremanen eta Langileriaren Kudeaketaren Atalari atxikita.

- Herritarrentzako Argibide eta Arretarako Bulegoa, Bulego Judizial eta Fiskalaren Atalari atxikita.

Azpiegitura Judizialen Zerbitzuan:

- Hornidura Bulegoa, Higiezinen Atalari atxikita.

- Mantentze-lanen Bulegoa, Higiezinen Atalari atxikita.

- Artxibo Judizialaren Bulegoa, Informatikako Proiektu eta Sistemen Atalari atxikita.

Justiziako Gizarte Zerbitzuan:

- Kudeaketa eta Laguntza Administratiborako Bulegoa, zerbitzu horri atxikita.

- Doako Justiziaren Bulegoa, zerbitzu horri atxikita.

- Auzitegiko Gizarte Lanaren Bulegoa, zerbitzu horri atxikita.

- Auzitegiko Psikologia Bulegoa, zerbitzu horri atxikita.

Zigor Betearazpeneko eta Justizia Errestauratiboko Zerbitzuan:

- Bitartekaritzako eta Justizia Errestauratiboko Bulegoa, Justizia Errestauratiboko Atalari atxikita.

II. KAPITULUA. MIGRAZIO POLITIKETAKO ZUZENDARITZA NAGUSIA Nota de Vigencia

4. artikulua. Europako Proiektuen eta Lankidetzaren Bulegoa.

Europako Proiektuen eta Lankidetzaren Bulegoa Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiari atxikita dago, eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuarekin lotura duten politika eta programa komunitarioen jarraipena.

b) Nafarroako Gobernua partaide duten Europako egituren zerrenda eta jarraipena arlo hauetan: migrazioak, asiloa edo aterpea, kulturen arteko elkarbizitza eta arrazakeriaren kontrako borroka.

c) Harremanak izatea, Europar Batasuneko Gaietarako Nafarroak duen Bulego Iraunkorrarekin eta Nafarroako Gobernuko Europako Ekintzaren, Eskualdeen arteko Lankidetzaren eta Kanpoko Herritarren Zerbitzuarekin.

d) Identifikatzea, batetik, lehentasuneko ildoak Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiaren intereseko gaietan eta, bestetik, proiektuetarako aukerak.

e) Proposamenak definitu eta prestatzea eta proiektuak dinamizatzea Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiaren arlo estrategikoetan baliabideak bereganatzeko.

f) Baliabide publikoak kudeatzea Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiak sustatutako proiektuen finantzaketarako.

g) Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusia partaide duten Europako proiektuen jarraipena eta kontrola egitea.

h) Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiaren intereseko eta jardun eremuko arloetan Espainian eta nazioartean dauden sareetan parte hartzea eta haien jarraipena egitea.

III. KAPITULUA. JUSTIZIA ZUZENDARITZA NAGUSIA

1. ATALA. GIZA BALIABIDEEN ETA BULEGO JUDIZIAL ETA FISKAL BERRIAREN ZERBITZUA

5. artikulua. Langileriaren eta Bulego Judizialaren Bulegoa Nota de Vigencia.

Langileriaren eta Bulego Judizialaren Bulegoa Justizia Administrazioko Lan Harremanen eta Langileriaren Kudeaketaren Atalari atxikita dago eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nafarroako Justizia Administrazioko langileen ohiko kudeaketa, Justizia Zuzendaritza Nagusiaren eskumenekin bat.

b) Nafarroako Justizia Administrazioko eta Justizia Zuzendaritza Nagusiko langileen datu-baseak mantentzea eta eguneratzea, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren mendeko unitate organikoekin koordinatuta.

c) Sostengu administratiboa ematea antolaketa judizialaren eredu berria ezartzeko.

d) Justizia Zuzendaritza Nagusian Erregistro-bulegoari dagozkion lanak antolatu eta gainbegiratzea.

e) Agintzen zaion beste edozein eginkizun.

5 bis artikulua. Herritarrentzako Argibide eta Arretarako Bulegoa Nota de Vigencia.

Herritarrentzako Argibide eta Arretarako Bulegoa Bulego Judizial eta Fiskalaren Atalari atxikita dago eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Jendeari arreta eta argibideak ematea, dela zuzenean, dela telefonoz, dela agiri bidez.

b) Justizia Zuzendaritza Nagusiaren posta eta paketeak jaso, banatu eta sailkatzearekin loturiko lan guztiak.

c) Justizia Zuzendaritza Nagusiaren paperak eta liburuak jaso eta banatzea eta Artxibo Judizialari laguntzea espedienteak banatzen organo judizialei eta Fiskaltzari.

d) Organo judizialen bulegoetako sarrerak irekitzea.

e) Justizia Auzitegian sartzen diren pertsonak egiaztatzea eta nortasun agiriak eskaneatzea.

f) Beharrezkoa denean, Justizia Auzitegian sartzen diren pertsonei lagun egitea.

g) Agintzen zaion beste edozein eginkizun.

2. ATALA. AZPIEGITURA JUDIZIALEN ZERBITZUA

6. artikulua. Hornidura Bulegoa Nota de Vigencia.

Hornidura Bulegoa Higiezinen Atalari atxikita dago eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Justizia Zuzendaritza Nagusiaren eta Nafarroako Justizia Administrazioaren material suntsikorraren, altzarien eta bulegoko materialaren hornidurak bideratu eta kontrolatzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak erosketa zentralizatuetarako dituen organoen bitartez.

b) Horniduretako materialaren entrega kudeatzea eta haren jarraipena eta kontrola egitea.

c) Agintzen zaion beste edozein eginkizun.”.

7. artikulua. Mantentzelanen Bulegoa Nota de Vigencia.

Mantentze-lanen Bulegoa Higiezinen Atalari atxikita dago eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Justizia Zuzendaritza Nagusiaren eraikinetako instalazioen eta makinen mantentze-lanak, prebentziokoak eta zuzentzekoak, antolatu, koordinatu eta egiaztatzea, bai zuzendaritzako langileek egiten dituztenak bai kanpoko enpresetan kontratatuak; horien artean daude, halaber, gertatzen diren larrialdiei berehalako erantzuna bermatzeko behar diren jarduketak.

b) Tuterako, Tafallako, Lizarrako eta Agoizko justizia jauregietako zerbitzu orokorretako langileek egindako lanak gainbegiratu eta kontrolatzea.

c) Zuzendaritza nagusiari atxikitako eraikin eta instalazioetako mantentze-lanak egiteko behar diren erosketak tramitatu eta kontrolatzea, eta eskaerak jasotzea.

d) Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuarekin elkarlanean aritzea epaitegien, auzitegien eta zuzendaritza nagusiaren prebentzio-jardueraren plangintza ezartzeko eta gainbegiratzeko orduan.

e) Eraikuntza eta erreformako lanen proiektuak aztertzen laguntzea, Higiezinen Atalarekin koordinatuta, eta lankidetzan aritzea ataleko langileekin kontratatutako lanen jarraipenean.

f) Azpiegitura Teknologikoen Zerbitzuko langileekin elkarlanean betetzea epaitegi, auzitegi eta zuzendaritza nagusiko lan hauen kontrola eta koordinazioa: telekomunikazioak, telefonoguneak instalatu eta konfiguratzea, sareko harguneen altak eta lekualdatzeak, sare informatiko eta telefonikorako kableak eta beste batzuk.

g) Higiezinen Atalari eta arloko eskumenak dituen departamentuari laguntzea epaitegietako eraikinen eta zuzendaritza nagusiaren garbiketarako kontratuak eta langile berekien garbitzaileentzat beharrezkoak diren material eta jantziak erostekoak kontrolatzen.

h) Justizia Zuzendaritza Nagusiari atxikitako higiezinetako lokaletan altzariak lekualdatu eta muntatzeko lanak egitea.

i) Epaiketa aretoetako laguntzaileei eta Nafarroako justizia auzitegietako epaiketa aretoetako ikus-entzunezkoen ekipamendu eta mantentze-lanetarako kontratatutako enpresetako langileei laguntza ematea.

j) Agintzen zaion beste edozein eginkizun.

8. artikulua. Justizia Administrazioaren Zerbitzu Orokorren Bulegoa Nota de Vigencia.

Justizia Administrazioaren Zerbitzu Orokorren Bulegoa Informatikako Proiektu eta Sistemen Atalari atxikita dago, eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Jendeari arreta eta argibideak ematea, dela zuzenean, dela telefonoz, dela agiri bidez.

b) Justizia Zuzendaritza Nagusiaren posta eta paketeak jaso, banatu eta sailkatzearekin loturiko lan guztiak.

c) Justizia Zuzendaritza Nagusiaren paperak eta liburuak jaso eta banatzea eta Artxibo Judizialari laguntzea gaien banaketa eta funts bibliografikoen mailegua egiten organo judizialei eta Fiskaltzari.

d) Garbitze eta mantentze-lanetan laguntzea.

e) Ate eta leihoak kontrolatzea eta organo judizialen bulegoetako sarrerak irekitzea.

f) Justizia Auzitegian sartzen diren pertsonak egiaztatzea eta nortasun agiriak eskaneatzea.

g) Beharrezkoa denean, Justizia Auzitegian sartzen diren pertsonei lagun egitea.

h) Agintzen zaion beste edozein eginkizun.

9. artikulua. Artxibo Judizialaren Bulegoa.

Artxibo Judizialaren Bulegoa Informatikako Proiektu eta Sistemen Atalari atxikita dago, eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Artxibo Judizialeko dokumentazioaren erregistro, artxibo, zaintza eta kontserbazio lanak gainbegiratzea.

b) Agiriak sortu edo eskatzen dituzten organo judizial baimenduei bermatzea espedienteak lokalizaturik eta eskuragarri daudela, eta, orobat, ikusteko, maileguan hartzeko edo kontsultatzeko moduan.

c) Nafarroako Agiri Judizialak Suntsitzeko Batzordearekin kolaboratzea.

d) Nafarroako organo judizialetan administrazio elektronikoa garatzen laguntzea.

e) Artxibo digitalen ezarpenean laguntzea.

f) Organo judizialei eta Fiskaltzari ematen zaizkien funts bibliografikoaren mailegu zerbitzuari eta informazio buletinen harpidetzari dagozkion lanak betetzea.

g) Artxiboari buruzko dibulgazio eta prestakuntza ekintzak proposatu eta antolatzea.

h) Bulegoaren eginkizunei buruzko txosten teknikoak egitea.

i) Bere eremuari atxikitako langileen lanak gainbegiratzea.

j) Jardueren memoria prestatzea.

k) Agintzen zaion beste edozein eginkizun.

3. ATALA. JUSTIZIAKO GIZARTE ZERBITZUA

10. artikulua. Doako Justiziaren Bulegoa.

Doako Justiziaren Bulegoak, Justiziako Gizarte Zerbitzuari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nafarroako Doako Laguntza Juridikoaren Batzordeari sostengu administratiboa ematea.

b) Doako justizia onartzeko ebazpenak interesdunei eta organo eskudunei igortzea.

c) Ukitutako lanbide elkargoen fakturazioaren gainean ebaztea.

d) Justiziako prestazioen gaineko aholkuak ematea herritarrei eta profesionalei.

e) Zerbitzuak edo Zuzendaritza Nagusiak agintzen dizkion guztiak.

11. artikulua. Kudeaketa eta Laguntza Administratiborako Bulegoa.

Kudeaketa eta Laguntza Administratiborako Bulegoa Justiziako Gizarte Zerbitzuari atxikita dago, eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nafarroako organo judizialek eskatzen dituzten itzulpen eta interpretazio zerbitzuetarako eskaerak kudeatzea eta haien jarraipena eta kontrola egitea.

b) Peritu judizialak izendatzeari buruzko informazioa eta orientazioa.

c) Justiziako Gizarte Zerbitzuaren fakturazioaren jarraipena, kontrola eta tratamendu administratiboa, salbu eta doako justiziaren prozeduran parte hartzen duten lanbide elkargoena.

d) Agintzen zaion beste edozein eginkizun.

12. artikulua. Auzitegiko Gizarte Lanaren Bulegoa Nota de Vigencia.

Auzitegiko Gizarte Lanaren Bulegoa Justiziako Gizarte Zerbitzuari atxikita dago organikoki eta Nafarroako Auzitegi-medikuntzaren eta Zientzia Kriminalistikoen Institutuari funtzionalki, eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Justizia Administrazioari laguntza eta sostengu teknikoa ematea gizarte lanari dagozkion arloen gainean, gizarte programa eta baliabideak sustatuz.

b) Argibideak eta aholkuak ematea dauden baliabideei eta eskubideei buruz.

c) Gizarte arazoei buruzko aholku espezializatuak ematea.

d) Gizarte-bazterketa egoeran dauden herritarrekin koordinazio lanak egitea neurri judizialei eta gizarte eta osasun zerbitzuei dagokienez.

e) Gizarte lankidetza sustatzea, zabalkunde kanpainetan eta gizartea sentsibilizatzeko kanpainetan sostengu teknikoa emanez eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Lanaren Sailarekin koordinatuz abian jartzen dela hango ikasleek praktikak justiziaren esparruan egiteko programa, baita horren jarraipena eta ebaluazioa ere.

f) Eskatzen zaizkion txosten eta peritu-irizpen guztiak egitea.

g) Agintzen zaion beste edozein eginkizun.

12 bis artikulua. Auzitegiko Psikologia Bulegoa Nota de Vigencia.

Auzitegiko Psikologia Bulegoa Justiziako Gizarte Zerbitzuari atxikita dago organikoki eta Nafarroako Auzitegi-medikuntzaren eta Zientzia Kriminalistikoen Institutuari funtzionalki, eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Peritu txostenak eta azterketa judizialak egitea organo judizialek eskatuta.

b) Aldez aurretik eratutako frogak, organo judizialek eskatzen dituztenak, koordinatu eta egitea.

c) Epai bidez bideratutako kasuen jarraipena.

d) Delituen Biktimen Arretarako Atalarekin koordinatzea.

e) Nafarroako Auzitegi-medikuntzaren eta Zientzia Kriminalistikoen Institutuko zerbitzu eta unitateekin koordinatzea.

f) Estatistikak eta urteko memoria prestatzea.

g) Indarrean dagoen legeriak esleitzen dion beste edozein edo Justizia Zuzendaritza Nagusiak agintzen dizkionak, bere eskumeneko arloetan.

4. atala. Zigor Betearazpeneko eta Justizia Errestauratiboko Zerbitzua Nota de Vigencia

13. artikulua. Bitartekaritzako eta Justizia Errestauratiboko Bulegoa.

Bitartekaritzako eta Justizia Errestauratiboko Bulegoa Justizia Errestauratiboko Atalari atxikita dago eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Epaitegietatik eta beste instituzio batzuetatik bitartekaritzara, justizia errestauratiboko zerbitzura eta gatazken konponbiderako erabil daitekeen beste edozein metodo alternatibotara bideratzen diren kasuez arduratzea.

b) Bitartekaritza instituzioei eta justizia errestauratiboko zerbitzuei eskura jartzea prozesua hasteko behar den dokumentazioa.

c) Bitartekaritzaren eta beste prozesu errestauratibo batzuen jarraipen estatistikak egitea, jurisdikzioen arabera eta aintzat hartuz Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren adierazleak eta Zigor Betearazpeneko eta Justizia Errestauratiboko Zerbitzuak jartzen dituenak.

d) Justizia arloan bitartekaritzara eta beste prozesu errestauratibo batzuetara jotzeko baliabideari buruzko informazioa ematea profesionalei eta herritarrei.

e) Agintzen zaion beste edozein eginkizun.

VI. KAPITULUA. IDAZKARITZA TEKNIKO NAGUSIA

14. artikulua . Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegoa.

Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegoa Idazkaritza Tekniko Nagusiko Ekonomia Atalari atxikita dago, eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Departamentuko gastuen eta diru-sarreren espedienteak kontrolatzea, haien jarraipena egitea eta kontabilizatzea.

b) Esleipen kodeak prestatzea fakturak kontabilizatzeko eta kodea kudeaketa zentroari jakinaraztea.

c) Kutxako aurrerakinen kontuak eta justifikatu beharreko ordainketa-aginduen koordinazioa, jarraipena eta kontrola.

d) Herritarrek Justizia Zuzendaritza Nagusiarekin izaten dituzten harremanak ukitzen dituen diruzaintzaren kudeaketa.

e) Aurrekontuaren betetzea kontrolatzen laguntzea.

f) Kontabilitateko informazioa artxibatu, gorde eta kontrolatzea.

g) Epaitegiei eta lekukoei informazioa ematea zigor arloko ahozko judizioetara joateagatik sortutako bidaia eta mantenu gastuen ordainketari buruz.

h) Perituei informazioa ematea minuten baldintzei, prestakuntzari eta ordainketari buruz.

i) Agintzen zaion beste edozein eginkizun.

15. artikulua . Langileriaren Kudeaketarako Bulegoa.

Langileriaren Kudeaketarako Bulegoa Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Atalari atxikita dago, eta eginkizun hauek beteko ditu:

a) Departamentuari atxikitako langileen arloko gaiak tramitatzea, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat. Dekretu horrek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako organo batzuetako langileriaren arloko eskudantziak zehazten ditu.

b) Agintzen zaion beste edozein eginkizun.

Lehen xedapen gehigarria. Izendapenak berrestea.

Bulegoburutza hauen izendapenak berresten dira, sortu ziren baldintza beretan:

Justizia Zuzendaritza Nagusian:

- Langileriaren eta Bulego Judizial Berriaren Bulegoko burua;

- Hornidura Bulegoko burua;

- Mantentze-lanen Bulegoko burua;

- Zerbitzu Orokorren Bulegoko burua;

- Gizarte Zerbitzuekiko Lankidetza Bulegoko burua;

- Bitartekaritza Bulegoko burua;

- Kudeaketa eta Laguntza Administratiborako Bulegoko burua;

- Doako Laguntza Juridikoaren Bulegoko burua.

Idazkaritza Tekniko Nagusian:

- Justiziako Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegoko burua aurrerantzean Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegoko burua izanen da.

Bigarren xedapen gehigarria. Bulegoak kentzea.

Bulego hauek kentzen dira:

- Justizia Zuzendaritza Nagusian, Artxibo Judizialaren eta Liburutegiaren Bulegoa.

- Idazkaritza Tekniko Nagusian, Justiziako Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegoa.

Hirugarren xedapen gehigarria. Bulegoak sortzea.

Bulego hauek sortzen dira:

- Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusian, Europako Proiektuen eta Lankidetzaren Bulegoa.

- Justizia Zuzendaritza Nagusian, Artxibo Judizialaren Bulegoa.

- Idazkaritza Tekniko Nagusian, Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegoa eta Langileriaren Kudeaketarako Bulegoa.

Xedapen indargabetzaile bakarra. Arauen indargabetzea.

Indargabetu egiten dira foru agindu honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

Azken xedapen bakarra. Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web