(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

273/2019 FORU DEKRETUA, URRIAREN 30EKOA, ZEINAREN BIDEZ EZARTZEN BAITA KULTURA ETA KIROL DEPARTAMENTUAREN EGITURA ORGANIKOA Nota de Vigencia.

BON N.º 220 - 07/11/2019; corr. err., BON 18/02/2020



  I. KAPITULUA. XEDAPEN OROKORRAK


  II. KAPITULUA. VIANAKO PRINTZEA ERAKUNDEAKULTURA ZUZENDARITZA NAGUSIA

  1. ATALA. ESKUMENEN ESPARRU MATERIALA ETA EGITURA

  2. ATALA. ONDARE HISTORIKOAREN ZERBITZUA

  3. ATALA. ARTXIBOEN ETA DOKUMENTU ONDAREAREN ZERBITZUA

  4. ATALA. MUSEOEN ZERBITZUA

  5. ATALA. LIBURUTEGI ZERBITZUA

  6. ATALA. KULTUR EKINTZA ZERBITZUA

  7. ATALA. BALIABIDEEN ETA GARAPEN ESTRATEGIKOAREN ATALA


  III. KAPITULUA. IDAZKARITZA TEKNIKO NAGUSIA


Atariko

Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura eta departamentu bakoitzaren eskumenen esparrua finkatu ziren.

Halaber, abuztuaren 14ko 97/2019 Foru Dekretuaren bidez, Kultura eta Kirol Departamentuaren oinarrizko egitura ezarri zen, alde batera utzi gabe gero garatu ahal izatea.

Foru dekretu honen helburua, beraz, Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa finkatzea eta garatzea da.

Horrenbestez, Kultura eta Kiroleko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko urriaren hogeita hamarrean egindako bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

I. KAPITULUA. XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua . Kultura eta Kirol Departamentuaren eskumenen esparrua.

Kultura eta Kirol Departamentuak beteko ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak honako arlo hauetan eskuratuak dituen eskumenak: kultur ondarea babestu eta handitzea; herritarrek kulturarako irispidea demokratizatzea; arte sorkuntza eta hedapena bultzatu eta sustatzea; kirola sustatzea bizi kalitatea hobetzeko oinarrizko ardatz gisa; kirol azpiegiturak arautu eta hobetzea; eta indarra duten xedapenetan emandako gainerako eskudantziak.

2. artikulua . Kultura eta Kirol Departamentuko titularra.

1. Kultura eta Kirol Departamentuko titularrak, foru dekretu honen 1. artikuluan zehaztutako eskumenen esparruari loturik, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluan ezarritako eskudantziak izanen ditu.

2. Zehazki, dirulaguntza deialdiak eta haien oinarri arautzaileak onestea dagokio.

3. Kultura eta Kirol Departamentuko titularrari dagokio, halaber, Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluko lehendakaritza.

4. Kultura eta Kirol Departamentuko titularrari sostengu politiko eta teknikoa emateko unitate gisa, departamentuan kabinetea dago, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 19. artikuluari lotua dagoena, zuzenean departamentuko titularraren mende.

3. artikulua . Kultura eta Kirol Departamentuaren antolaketa orokorra Nota de Vigencia.

1. Kultura eta Kirol Departamentuak, bere titularraren goi zuzendaritzapean, honako organo hauek ditu egituran:

a) Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia.

b) Idazkaritza Tekniko Nagusia.

2. Orobat, Nafarroako Kirolaren Institutua erakunde autonomoa Kultura eta Kirol Departamentuari atxikitzen zaio.

4. artikulua . Vianako Printzea ErakundeaKultura Zuzendaritza Nagusiaren eskudantziak.

Foru dekretu honen 2.2 artikuluan ezarritakoa galarazi gabe, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak, departamentuko titularraren goi zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan esleitutako esparru materialean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluan eta azken xedapenetako lehenbizikoan ezarritako eskudantziak izanen dituzte eta, horietaz gainera, indarra duten xedapenek esleitzen dioten edo Kultura eta Kirol Departamentuko titularrak agintzen dion beste edozein.

5. artikulua . Idazkaritza Tekniko Nagusiaren eskudantziak.

1. Kultura eta Kirol Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari dagokio, Kultura eta Kirol Departamentuko titularraren goi-zuzendaritzapean -hari atxikita baitago zuzenean- eta foru dekretu honen 1. artikuluan zehaztutako eskumenen esparruari dagokionez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 33. artikuluan ezarritako eskudantziak erabiltzea, baita Idazkaritza Tekniko Nagusiak arautzen dituen otsailaren 21eko 29/2005 Foru Dekretuan ezarritakoak (bere 8. artikuluan ezarritakoak barne) eta indarrean dauden xedapenek esleitzen dioten edo Kultura eta Kirol Departamentuko titularrak agintzen dion beste edozein ere, eta horretarako behar diren ebazpenak emanen ditu.

2. Langileen arloan, dagozkion eginkizunak beteko ditu, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako organoen arloan eskudantziak zehazten dituen araudiari jarraikiz, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari eta Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikitako langileei dagokienez.

6. artikulua . Zerbitzuen eginkizunak.

Zerbitzuek, departamentuko goi-organoen zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparru materialean, eginkizun hauek izanen dituzte: beren menpeko atalak edo unitate organikoak planifikatu, koordinatu, zuzendu eta kontrolatzea; prozedurak arindu, arrazionalizatu eta errazteko printzipioak bultzatu eta sustatzea; indarra duten xedapenek berariaz esleitzen dizkietenak eta departamentuko organo eskudunek banatzen edo eskuordetzen dizkietenak.

7. artikulua . Atalen eginkizunak.

Atalei dagokie, departamentuko goragoko organoen zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparru materialean, honako eginkizun hauek erabiltzea: beren eskumenen esparruko lanak gauzatzea eta gainean duten buruarentzako txostenak eta proposamenak egitea, haien mendeko unitateek edo bulegoek egiten dituzten lanak koordinatzea, zuzentzea eta kontrolatzea eta departamentuko organo eskudunek agintzen dizkieten guztiak.

II. KAPITULUA. VIANAKO PRINTZEA ERAKUNDEA-KULTURA ZUZENDARITZA NAGUSIA

1. ATALA. ESKUMENEN ESPARRU MATERIALA ETA EGITURA

8. artikulua . Vianako Printzea ErakundeaKultura Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparru materiala.

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan aipatzen diren eskudantziak izanen ditu arlo hauetan:

a) Kultura, Estatuarekin koordinaturik.

b) Historia, arte, monumentu, arkitektura, arkeologia eta zientzia ondarea, betiere ondare hori esportazioaren eta espoliazioaren aurka defendatzeko Estatuak dituen ahalmenak deusetan ukatu gabe.

c) Artxiboak, museoak eta kultur gordailurako gainerako zentroak, haien titularra Estatua ez bada.

d) Liburutegiak eta hemerotekak.

e) Indarra duten xedapenek Kultura eta Kirol Departamentuari esleitzen dizkiotenak, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren berezko esparruan.

9. artikulua . Vianako Printzea ErakundeaKultura Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

1. Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek ditu bere egituran:

a) Ondare Historikoaren Zerbitzua.

b) Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzua.

c) Museoen Zerbitzua.

d) Liburutegi Zerbitzua.

e) Kultur Ekintza Zerbitzua.

2. Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari zuzenean atxikita, Baliabideen eta Garapen Estrategikoaren Atala dago.

2. ATALA. ONDARE HISTORIKOAREN ZERBITZUA

10. artikulua . Ondare Historikoaren Zerbitzuaren eginkizunak.

Ondare Historikoaren Zerbitzuak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Ondare historikoa babestu, kontserbatu, katalogatu eta hedatzea, bere agerpen artistiko, arkeologiko eta antzekoetan.

b) Ondare historikoa kontserbatu eta babesteko irizpide teknikoak ezartzea.

c) Obra publiko edo pribatu batek multzo edo ondasun higiezin historikoak edo ondasun arkeologiko edo higigarriak edo horien inguruak ukitzen baldin baditu, proiektu horiei buruz nahitaezko txostenak egitea eta, arlo horretan, Nafarroako Gobernuaren beste zerbitzu batzuekiko koordinazioa erraztea, bakoitzaren eskudantzien esparruan.

d) Ondare historikoa ikuskatzea indarreko legeek ezarri bezala.

e) Nafarroako Kultur Ondareko Ondasunen Erregistroa sortu eta kudeatzea.

f) Kultura-intereseko ondasunak, ondasun inbentariatuak eta garrantzi lokaleko ondasunak deklaratzeko espedienteak tramitatzea.

g) Nafarroako kultur ondarearen kontserbazioa, babesa eta hedapena sustatzea, indarreko legedian aurreikusita dauden ekintzen bitartez.

h) Ondare historikoa kontserbatzeko ezartzen diren laguntzak kudeatzea.

i) Nafarroako Gobernuko ondare historikoaren inbentarioak eta katalogo dokumental eta teknikoak prestatu, mantendu eta kontsultarako antolatzea.

j) Nafarroako ondare historikoaren gainean egiten diren esku-hartzeen proiektuak prestatu edo gainbegiratzea eta lan horiek zuzentzea.

k) Bere ardurapean dauden Nafarroako Gobernuaren monumentuen kudeaketa planifikatu, kontratatu eta gainbegiratzea.

l) Nafarroako Gobernuaren arkeologia funtsak antolatu eta kudeatzea.

m) Indusketa eta prospekzio arkeologikoetarako baimenak eman behar ote diren proposatzea eta horiek tramitatzea, eta, behar denean, baita lan horiek egitea ere.

n) Kultura-intereseko ondasunei buruz Departamentuak sustatzen dituen programa guztietan parte hartzea.

ñ) Aurretik adierazitako eginkizunei dagozkien espediente administratiboen instrukzioa egitea.

o) Ekintzak eta programak koordinatzea ondare historikoa kontserbatu eta babesteko esku-hartzeen zabalkunde eta hedapen didaktiko eta pedagogikoari mesede egiteko.

p) Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko gainerako zerbitzuekin egiten diren koordinazio bileretan parte hartzea, ekintza bateratua finkatzeko.

q) Zerbitzuko jardueren urteroko memoria erredaktatzea.

r) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak edo bere helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak.

11. artikulua . Ondare Historikoaren Zerbitzuaren egitura.

Ondare Historikoaren Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Ondare Arkitektonikoaren Atala.

b) Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atala.

12. artikulua . Ondare Arkitektonikoaren Atalaren eginkizunak.

Ondare Arkitektonikoaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Ondare arkitektonikoaren legezko babesaz arduratzea eta monumentuak ikuskatzea.

b) Ondare arkitektonikoa dokumentatzea.

c) Ondare arkitektonikoa hedatzea eta zabaltzea.

d) Ondare arkitektonikoaren eraikinetan obra proiektuak eta zuzendaritza lana egitea.

e) Eraikin historiko artistikoetako obren plangintza eta kontratazioa.

f) Eraikin historiko artistikoak berritzeko ezartzen diren laguntzak kudeatzea.

g) Vianako Printzea Erakundearen Artxiboa, Monumentuen Batzordearena eta Argazkien Artxiboa kontserbatzea eta horien mantentze-lanez arduratzea.

h) Ondare arkitektonikoaren kultura-intereseko ondasunak, ondasun inbentariatuak eta garrantzi lokaleko ondasunak deklaratzeko espedienteak prestatzea.

i) Inbentario arkitektonikoa prestatzea.

j) Atalaren jardueren urteko memoria erredaktatzea.

k) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak edo bere helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak.

13. artikulua . Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalaren eginkizunak.

Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Ondare higigarriari legezko babesa ematea.

b) Kultura-intereseko ondasunen eta ondasun higigarri inbentariatuen espedienteak prestatzea.

c) Nafarroako Kultur Ondareko Ondasunen Erregistroa sortu eta kudeatzea.

d) Nafarroako Kultur Ondareko Ondasun Higigarrien Katalogoa prestatzea, ondare higigarria dokumentatu eta hedatzeko.

e) Nafarroako kultur ondareko ondasun higigarrietan egin beharreko esku-hartzeak prestatu, proiektuen zuzendaritza hartu, planifikatu eta kontratatzea.

f) Ondasun higigarri historiko artistikoak berritzeko ezartzen diren laguntzak kudeatzea.

g) Bere ardurapean dauden Nafarroako Gobernuaren kultur ondareko ondasun higigarriak mantendu eta kudeatzea.

h) Ondasun higigarrien ondarea eta ondare arkeologikoa hedatzea eta zabaltzea.

i) Zeharkako koordinazioa Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko gainerako zerbitzuekin, aholkularitza teknikoa eta jarraipena emanez esku-hartzeetan, bai eta azterketa, analisi, diagnostiko, trataera eta kontrola ere Nafarroako Kultur Ondareko margolanak, eskulturak eta material arkeologiko eta ez-organikoak kontserbatu eta zaharberritzeko.

j) Ondare arkeologikoaren katalogazioa, Nafarroako Arkeologia Inbentarioan sartzeko.

k) Ondare arkeologikoari legezko babesa ematea.

l) Ondare arkeologikoaren kultura-intereseko ondasunak, ondasun inbentariatuak eta garrantzi lokaleko ondasunak deklaratzeko espedienteak prestatzea.

m) Nafarroako Gobernuaren arkeologia funtsak eta balio arkeologikoko higiezinak (aztarnategiak) kudeatu eta kontserbatzea.

n) Atalaren jardueren urteko memoria erredaktatzea.

ñ) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak edo bere helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak.

3. ATALA. ARTXIBOEN ETA DOKUMENTU ONDAREAREN ZERBITZUA

14. artikulua . Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuaren eginkizunak.

Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Dokumentuen irisgarritasuna sustatzea, eta programak bultzatzea pertsona guztiek Nafarroako Dokumentu Ondarearen parte diren ondasunak kontsultatzeko duten eskubidea gauzatzeko, titulartasuna edozein delarik ere, helburua ezagutza edo ikerketa izanik, indarreko legediarekin bat.

b) Nafarroako Artxiboen Errolda, Erregistroa eta Mapa prestatu eta eguneratzea.

c) Ikuskapen lana egitea, eta zehapen espedienteak izapidetzea Dokumentu Ondareari buruz.

d) Profesionalen prestakuntza eguneratua bultzatzea, bereziki informazioaren eta komunikazioaren teknologiak ezartzeko.

e) Nafarroako artxibo sistema koordinatzea, bertan parte hartzen duten organoak sustatuz, arauak garatuz eta artxibistikaren teknika eta jardunbide egokiak ezarriz.

f) Programak sustatzea sistemako artxiboen dokumentu ondarea kontserbatu, antolatu, deskribatu eta hedatzeko.

g) Administrazio publikoen artxibo digitalaren ezarpenean laguntzea, bereziki Nafarroako toki entitateekin.

h) Nafarroako administrazio publikoek sortutako dokumentazioa Kontserbatzeko Egutegi Orokorra eguneraturik izatea, administrazio batzuetan dokumentuen ebaluaziorako batzordeak egonda ere.

i) Dokumentu ondareari buruz egiten diren kultura-intereseko ondasun eta ondasun inbentariatu deklaratzeko espedienteak tramitatzea.

j) Sisteman dauden artxiboei aplikatzen ahal zaizkien kudeaketa ebaluatzeko adierazleak edo kalitatea ebaluatzekoak homologatzea.

k) Nafarroako Gobernuaren artxibo sistemaren buru izatea, agirien antolaketa, tratamendu, irispide eta kontserbaziorako irizpide eta teknikak ezartzen dituzten arauak koordinatuz, artxibo sistema horren maila guzti-guztietakoak (bulegoetako artxiboak, artxibo zentralak, Administrazio Artxiboa eta Artxibo Historikoa).

l) Nafarroako Gobernuaren Artxibo Digitalaren eskakizun funtzional eta operatiboak finkatzea, dokumentuen kudeaketari dagokionez.

m) Nafarroako Gobernuaren dokumentu ondarea zuzen kudeatu, kontserbatu eta babesteko behar diren erregelamenduak eta bestelako arauak prestatu eta organo eskudunei igortzea, onets ditzaten.

n) Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen inguruko administrazio jarduketak eta jardueren programazioak planifikatu eta kontrolatzea.

ñ) Nafarroako Errege Artxibo Nagusiari eta Nafarroako Artxibo Garaikideari esleitutako berariazko eginkizunak gainbegiratzea eta koordinatzea.

o) Aurretik adierazitako eginkizunei dagozkien espediente administratiboen instrukzioa egitea.

p) Dokumentu Ondareko ondasunei buruz Kultura eta Kirol Departamentuak sustatzen dituen programa guztietan parte hartzea.

q) Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko gainerako zerbitzuekin egiten diren koordinazio bileretan parte hartzea, ekintza bateratua finkatzeko.

r) Zerbitzuko jardueren urteroko memoria erredaktatzea.

s) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak edo bere helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak.

15. artikulua . Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuaren egitura.

Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Nafarroako Errege Artxibo Nagusiaren Atala.

b) Nafarroako Artxibo Garaikidearen Atala.

16. artikulua . a) Nafarroako Errege Artxibo Nagusiaren Atalaren eginkizunak.

Nafarroako Errege Artxibo Nagusiaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nafarroako Errege Artxibo Nagusia kudeatzea.

b) Bere zaintzapeko dokumentu funtsak kontserbatu, antolatu eta hedatzea.

c) Dokumentuak kontserbatzeko sistemak planifikatzea eta dokumentuak zaharberritu eta digitalizatzeko teknikak aplikatzea.

d) Dokumentuak kontserbatzeko baldintzei buruzko aholkuak ematea.

e) Hondamendiak prebenitzeko programak diseinatzea.

f) Funtsak antolatzeko koadroa ezartzea.

g) Dokumentuen sailkapen, antolamendu eta deskribapen programak garatzea.

h) Funts bibliografikoa antolatu eta katalogatzea.

i) Dokumentazioaren irispidea bermatzea eta haren kontsulta erraztea.

j) Erreprografia zerbitzua kudeatzea.

k) Gordailutzen den dokumentazio historikoari tratamendu tekniko egokia ematen zaiola gainbegiratzea.

l) Nafarroako Dokumentu Ondarea hedatu eta zabaltzeko programak garatzea.

m) Programak diseinatzea beste erakunde edo entitate batzuekin elkarlanean.

n) Atalaren jardueren urteko memoria erredaktatzea, eta bere zerbitzu-karta mantentzea.

ñ) Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuko zuzendaritzarekin lankidetzan aritzea, zerbitzuaren eginkizunak betetzeko.

o) Jatorri pribatuko dokumentu funts historikoen dohaintza sustatzea, eta funts horiek kontserbatu, teknikoki tratatu, hedatu eta balioesteko programak abiaraztea.

p) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak edo bere helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak.

17. artikulua . Nafarroako Artxibo Garaikidearen Atalaren eginkizunak.

Nafarroako Artxibo Garaikidearen Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Artxiboa kudeatzea.

b) Foru Komunitateko Administrazioaren artxibo sistemaren funtzionamendua zaintzea, eta dokumentuen kudeaketarako irizpideak ezartzea bulegoetako artxiboetan eta artxibo zentraletan, behar bezala aplikatzen direla gainbegiratuz.

c) Nafarroako oraina ulertzeko garrantzitsu diren jatorri pribatuko dokumentu funtsen dohaintza sustatzea, bereziki galzorian badaude, eta funts horiek kontserbatu, teknikoki tratatu, hedatu eta balioesteko programak abiaraztea.

d) Funts garaikideak eta Nafarroako orainari buruzkoak ikertu eta zabaltzeko programak bultzatzea.

e) Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordearen lana bultzatzea, eta ebaluazio akordioak betetzen direla gainbegiratzea.

f) Nafarroako Artxiboak ataria sustatu eta eguneratzea.

g) Foru Komunitateko Administrazioak kudeatzen dituen agirien kontserbazio eta irispiderako egutegia eguneratzea.

h) Informazioaren irispidea erraztea, datuen babesa bermatuz legedi indardunaren arabera.

i) Dokumentazio historikoa Foru Komunitateko Administrazioaren Artxibotik Nafarroako Errege Artxibo Nagusira transferitzea.

j) Artxibo Digitalaren ezarpena sustatzea Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa elektronikoan.

k) Etengabeko prestakuntzarako programak diseinatu eta sustatzea administrazio publikoetako artxibo eta dokumentuen ardura duten langileentzat.

l) Atalaren jardueren urteko memoria erredaktatzea, eta bere zerbitzu-karta mantentzea.

m) Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuko zuzendaritzarekin lankidetzan aritzea, zerbitzuaren eginkizunak betetzeko.

n) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak edo bere helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak.

4. ATALA. MUSEOEN ZERBITZUA

18. artikulua . Museoen Zerbitzuaren eginkizunak.

Museoen Zerbitzuak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Museoen plangintza prestatzea eta horien kudeaketa administratiboaz arduratzea.

b) Nafarroako museoen sistemaren arduradun edo buru izatea, eta sistema horretan dauden organoei dagozkien eginkizunak prestatu, erraztu eta bideratzea.

c) Museoen inguruko administrazio jarduketak eta jardueren programazioak planifikatu eta kontrolatzea.

d) Museoetako bildumak kontserbatu, babestu eta hedatzeko irizpide teknikoak ezartzea.

e) Museoetako bildumak ikuskatzea, indarra duen legediak ezarritako moduan.

f) Museoen eta bilduma museografiko iraunkorretan kontserbazioa, ikerketa, erakusketa eta hedapena sustatzea.

g) Kultura eta Kirol Departamentuaren museoak eta beren funtsak zuzentzea eta kudeatzea, eta funtsak kontserbatu, handitu, hedatu eta zabaltzeko programak gauzatzea.

h) Kultura eta Kirol Departamentuak museoen arloan sustatzen dituen programa guztietan parte hartzea.

i) Museoetarako eta bilduma museografiko iraunkorretarako ezartzen diren laguntzak kudeatzea.

j) Museo eta bilduma museografiko iraunkor gehiago sortu eta egokitzea.

k) Nafarroako museotako eta bilduma museografiko iraunkorretako funtsak kultura-intereseko ondasun eta ondasun inbentariatu deklaratzeko espedienteetarako txostenak egitea, bai eta Nafarroako Ondare Etnologikoko eta Nafarroako Kultur Ondare Immaterialeko ondasunen kasuan ere.

l) Museoei eta bilduma museografiko iraunkorrei aholkuak eta laguntza teknikoa ematea.

m) Museoen eta bilduma museografiko iraunkorren hedapen jarduerak, zabalkunde jarduerak eta jarduera didaktiko eta pedagogikoak gauzatzeko ekintzak eta programak bultzatu eta koordinatzea.

n) Nafarroako Ondare Etnologikoa eta Nafarroako Kultur Ondare Immateriala dokumentatu, babestu eta hedatzea.

ñ) Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko gainerako zerbitzuekin egiten diren koordinazio bileretan parte hartzea, ekintza bateratua finkatzeko.

o) Zerbitzuko jardueren urteroko memoria erredaktatzea.

p) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak edo bere helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak.

19. artikulua . Museoen Zerbitzuaren egitura.

Museoen Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Museoen Atala.

b) Nafarroako Museoaren Atala.

20. artikulua . Museoen Atalaren eginkizunak.

Museoen Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Museoetarako eta bilduma museografiko iraunkorretarako ezartzen diren laguntzak kudeatzea.

b) Museoak eta bilduma museografiko iraunkorrak onartzeko espedienteak tramitatzea, indarreko legediaren arabera.

c) Nafarroako Museoen eta Bilduma Museografiko Iraunkorren Erregistroa prestatzea eta eguneratzea.

d) Nafarroako museoetako eta bilduma museografiko iraunkorretako funtsen inbentario orokorra prestatu eta eguneraturik izatea.

e) Museoetako eta bilduma museografiko iraunkorretako funtsak kontserbatu, ikertu eta hedatzeko lanak sustatu eta koordinatzea.

f) Museoak eta bilduma museografiko iraunkorrak ikuskatzea, eta haiei aholku ematea, indarra duen legedian ezartzen den moduan.

g) Museoen eta bilduma museografiko iraunkorren hedapen jarduerak, zabalkunde jarduerak eta jarduera didaktiko eta pedagogikoak gauzatzeko ekintzak eta programak diseinatu eta gauzatzea.

h) Nafarroako museoen eta bilduma museografiko iraunkorren bisitari eta erabiltzaileen datuak biltzea estatistikarako.

i) “Julio Caro Baroja” Nafarroako Museo Etnologikoa eta Karlismoaren Museoa kudeatu eta koordinatzea.

j) Nafarroako Ondare Etnologikoa eta Nafarroako Kultur Ondare Immateriala dokumentatu, babestu eta hedatzeko ekintzak diseinatu eta gauzatzea.

k) Atalaren jardueren urteko memoria erredaktatzea.

l) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak edo bere helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak.

21. artikulua . Nafarroako Museoaren Atalaren eginkizunak.

Nafarroako Museoaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nafarroako Museoari esleitutako funtsen tratamendu administratibo eta teknikoa.

b) Nafarroako Museoan gordailutzen den kultur ondarea kontserbatu eta bere segurtasunaz arduratzea.

c) Beste toki batzuetan gordailututako funts propioak kontrolatzea.

d) Nafarroako Museoaren instalazioetako mantentze eta segurtasun lanak.

e) Oinarrizko jarduketa arloei buruz (eskuratzea, kontserbazioa, ikerketa, hedapena) izaten diren jardueren urteko plana prestatu eta organo eskudunari proposatzea.

f) Nafarroako Museoaren jarduera eta ematen dituen zerbitzuak antolatu eta kudeatzea.

g) Bilduma zabaldu, hedatu eta erakusteko ekintza guztiak sustatu, erraztu eta koordinatzea.

h) Atalaren jardueren urteko memoria erredaktatzea.

i) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak edo bere helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak.

5. ATALA. LIBURUTEGI ZERBITZUA

22. artikulua . Liburutegi Zerbitzuaren eginkizunak.

Liburutegi Zerbitzuak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Kultura, informazio, prestakuntza eta ezagutzaren irispidea demokratizatzea, Nafarroako Liburutegien Sistemaren bitartez.

b) Nafarroako lurralde errealitatera egokitzen den liburutegi eredua diseinatu eta bultzatzea, liburutegien sarea errealitate ezberdinak egituratu eta kohesionatzeko ardatza izan dadin.

c) Nafarroako Liburutegien Sistema antolatu, egituratu eta kohesionatzea, zentro, baliabide eta zerbitzuen antolakundea den aldetik, komunitateari gizarteratu, kulturizatu eta herritartzeko espazioak eskaintzeko.

d) Foru Administrazioak Nafarroako Liburutegi Publikoen Sistemari ematen dizkion baliabideak efizientziaz kudeatu eta koordinatzea.

e) Herritar guztiei, edozein izanik ere bere egoera, jatorria, adina, kultur maila edo diru sarrerak, baliabideak eta zerbitzuak eskaintzeko politika planifikatu, ahalbidetu, ebaluatu eta neurtzea.

f) Irakurketa Maparen jarraibideak eta Zerbitzuen Zorroarenak Nafarroako Liburutegi Publikoen Sistemako liburutegietan berrikusi, eguneratu eta aplikatzea, eta Nafarroako Liburutegi Publikoen Sistemaren erregelamenduak erredaktatzea.

g) Nafarroako ondare bibliografikoa, filmografikoa eta ikus-entzunezkoa babestu, kontserbatu, antolatu eta hedatzea.

h) Informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera sustatu eta zabaltzea Nafarroako Liburutegi Publikoen Sisteman.

i) Liburutegietako langileen etengabeko prestakuntza sustatzea.

j) Liburutegi publikoak kudeatzeko toki entitateekin sinatutako hitzarmenak eguneratu, kudeatu eta garatzea, udalerri bakoitzean liburutegien kudeaketa integratua izateko.

k) Liburutegien beste sistemekin eta irakurketa eta informazioaren teknologia berriak sustatzeko erakundeekin elkarlanean aritzeko prozedurak ezarri eta garatzea, bai Foru Komunitatean bai Foru Komunitatetik kanpoan.

l) Liburutegi Publikoen Sistema Nafarroako Liburutegien Sistemarekin elkarlanean aritzeko prozedurak ezarri eta garatzea.

m) Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko gainerako zerbitzuekin egiten diren koordinazio bileretan parte hartzea, ekintza bateratua finkatzeko.

n) Liburutegi Zerbitzuko jardueren urteroko memoria erredaktatzea.

ñ) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak edo bere helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak.

23. artikulua . Liburutegi Zerbitzuaren egitura.

Liburutegi Zerbitzuak honako atal hauek ditu bere egituran:

a) Nafarroako Liburutegiaren Atala.

b) Liburutegien Sarearen Atala.

24. artikulua . Nafarroako Liburutegiaren Atalaren eginkizunak.

Nafarroako Liburutegiaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nafarroako Liburutegien Sistemaren gidari izatea, eta liburutegietako zerbitzuen erreferentea izatea herritar guztientzat.

b) Atalaren giza baliabideak eta baliabide materialak eraginkortasunez eta efizientziaz planifikatu, kudeatu, neurtu, ebaluatu eta optimizatzea.

c) Nafarroako ondare bibliografikoa, filmografikoa, ikus-entzunezkoa eta digitala bildu, babestu eta hedatzea.

d) Nafarroaren intereseko obrak eta agiriak hautatu eta digitalizatzea.

e) Lege-gordailua kudeatzea, eta Nafarroako bibliografia antolatzea.

f) Nafarroako Liburutegi Digitalaren prestaketa eta hedapena bultzatu eta koordinatzea, haren dokumentuak Kulturaren Atari Digitalean sartzea, eta Espainiako eta Europako proiektuetan (Hispana, Europeana...) parte hartzea.

g) Erabiltzaileei arreta emateko zerbitzuak diseinatu, programatu, kudeatu eta ebaluatzea.

h) Liburutegiaren zerbitzuak sustatu eta hedatzeko tresnak sortu eta jarduerak antolatzea herritar guztientzat.

i) Nafarroako Liburutegiak eta Liburutegi Publikoen Sareak behar dituzten informazio baliabideak hautatu, ebaluatu, kudeatu eta eskuratzea zenbait euskarri eta formatutan.

j) Nafarroako Liburutegirako dokumentuen eskuratzea programatu, kudeatu, prozesu teknikoa gauzatu eta ebaluatzea.

k) Kultura-intereseko ondasun deklaratzeko espedienteak prestatzea, ondare bibliografikoari dagokionez.

l) Nafarroako Ondare Bibliografikoaren Katalogo Kolektiboaren prestaketa eta hedapena koordinatzea.

m) Atalaren jardueren urteko memoria prestatzea.

n) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, edo bere helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak.

25. artikulua . Liburutegien Sarearen Atalaren eginkizunak.

Liburutegien Sarearen Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nafarroako Liburutegi Publikoen Sareko liburutegiak zuzendu, koordinatu eta kohesionatzea, kudeaketan bere elementuen parte-hartze aktiboa sustatuz.

b) Atalaren giza baliabideak eta baliabide materialak eraginkortasunez eta efizientziaz planifikatu, kudeatu, ebaluatu eta optimizatzea.

c) Informazioaren sorkuntza eta hedapena erraztea, liburutegietako zerbitzuetatik erabiltzaileengana eta alderantziz.

d) Liburutegi publikoak sustatu eta hedatzeko programak diseinatu, gauzatu eta ebaluatzea, herritarrengandik hurbil dauden erakundeak diren aldetik.

e) Nafarroako Liburutegi Publikoen Sistemako liburutegietan zerbitzuak emateko jarraibideak erredaktatu, arautu eta aplikatzea.

f) Nafarroako Liburutegien Sisteman liburutegi-hedapeneko programak sustatu, sostengatu eta koordinatzea.

g) Nafarroako Liburutegi Publikoen Sistemako zerbitzu informatikoak hautatu, kudeatu eta ebaluatzea.

h) Informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera gauzatu, garatu eta sustatzea.

i) Nafarroako Liburutegi Publikoen Sistemako liburutegien ekipamendu, antolaketa eta jendearentzako zerbitzua hobetzeko Foru Administrazioak ematen dituen laguntzak kudeatzea.

j) Liburutegi publikoak kudeatzeko toki entitateekin sinatutako hitzarmenen jarraipena egitea, eta Foru Administrazioaren konpromisoak gauzatzea.

k) Atalaren jardueren urteko memoria erredaktatzea.

l) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, edo bere helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak.

6. ATALA. KULTUR EKINTZA ZERBITZUA

26. artikulua . Kultur Ekintza Zerbitzuaren eginkizunak.

Kultur Ekintza Zerbitzuak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Promozio, plangintza, koordinazio eta sustapen lana egitea, herritar guztiek eskura izan dezaten kalitatezko kultura eskaintza zabala, Nafarroako Foru Komunitateko lurralde osoan banatua.

b) Arte programa berekiak diseinatu, gauzatu eta ebaluatzea, sektorearen garapena eta kultur eskaintza taxutu eta osatzeko asmoarekin.

c) Kultur aniztasuna sustatzea herritarrengan.

d) Herritarren parte-hartze horizontala, oro har, eta eragile kultural eta artistikoena, bereziki, sustatzea Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren eragin-lerroen eta programen informazio, antolaketa eta ebaluazio prozesuetan.

e) Arte eta kultur eskaintza eta arte eta kultur entitateen sorrera eta garapenerako bulkada koordinatzea Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuekin.

f) Arte eta kultur programak egiten dituzten kultur eragileekin batera lan egitea, hala nola entitate publiko eta pribatuekin, herritarren elkarteekin eta talde artistikoekin.

g) Arte arloko talentua eta sorkuntza mesedetu, bultzatu eta sustatzea, kalitatea sustatzen duten irizpideak erabiliz, baita herritarren arte jardun ezberdinak ere, hala zuzenean nola hirugarrenekin elkarlanean.

h) Arteen publiko eta audientziak sortu, trebatu eta fidelizatzea.

i) Kultur eskaintzaz gozatzeko herritarrek izan ditzaketen oztopo guztiak kentzea (ekonomikoak, sozialak, fisikoak, heziketakoak eta bestelakoak).

j) Artearen eta kulturaren garapenean laguntzea gizarteak, boluntarioek eta ekimen pribatuak parte har dezaten, eta eginkizun horretan aurrera egitea.

k) Arte eta kultur entitateekin izenpetzen diren hitzarmenak kudeatzea, eta horien jarraipena egitea indarra duten bitartean.

l) Arte eta kulturaren sektore berritzaileak, kultur industriak eta sormenezko entitateak promozionatu, sustatu eta koordinatzeko jarduerak gauzatzea, bai eta gaur egun arteen elkarketa, diziplinartekotasuna eta berrikuntza proposatzen dituzten agerpenenak ere.

m) Arte produkzioen eta sortzaileen proiekzioa eta aintzatespena sustatzea herritarren artean eta beste kultur eragile batzuen artean, eta, bereziki, behar diren bideak irekitzea herritarrek laguntza publikoak jasotzen dituzten artisten eta kultur entitateen lana ezagut dezaten.

n) Kudeaketa, erabiltzen diren baliabideen eraginkortasuna eta gastuaren eta inbertsioaren errentagarritasuna hobetzea, eta helburu eta adierazleak ezartzea, gero ebaluatu ahal izateko.

ñ) Nafarroatik kanpo bizi eta lan egiten duten artista nafarren hurbilpena, aurkezpena eta balioespena sustatzea.

o) Kultur eta arte sektorearen koordinazio tresnak garatzea, plan estrategikoak abiapuntu hartuta, eta laguntzen eta etengabeko hobekuntzako baliabideen berri ematea aldian-aldian eta iraunkorki.

p) Nafarroako arte eta ikus-entzunezko sormenaren eta produkzioaren kanpoko proiekzioa sustatzea, eta Espainian eta atzerrian sareak, entitateak, arte zentroak, jaialdiak eta entitate publiko eta pribatuak etengabe bilatzea.

q) Kudeaketa, erabiltzen diren baliabideen eraginkortasuna eta gastuaren eta inbertsioaren errentagarritasuna hobetzea, eta helburu eta adierazleak ezartzea, gero ebaluatu ahal izateko.

r) Toki entitateekin elkarlanean aritzea, bereziki hurbiltasuneko kultur ekipamenduak bultzatu eta dinamizatzeko deialdi eta laguntzen bidez, zehazki arlo hauetan: antzerkia, musika, dantza, ikus-entzunezkoak eta arte plastiko eta ikusizkoak, liburua, artearen bestelako agerpen garaikideak, ondareari lotutakoak eta beste edozein agerpen.

s) Sektoreko agenteen profesionalizazioa sustatu eta sostengatzea, kultur ekintzailetzari eta kultur eta sormen industriei laguntza emanez.

t) Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko gainerako zerbitzuekin egiten diren koordinazio bileretan parte hartzea, ekintza bateratua finkatzeko.

u) Kultur Ekintza Zerbitzuko jardueren urteroko memoria erredaktatzea.

v) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak edo bere helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak.

27. artikulua . Kultur Ekintza Zerbitzuaren egitura.

Kultur Ekintza Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Programa Artistikoen eta Hedapenaren Atala.

b) Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atala.

c) Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atala.

28. artikulua . Programa Artistikoen eta Hedapenaren Atalaren eginkizunak.

Programa Artistikoen eta Hedapenaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Kultur eragileei arreta eta aholku ematea modu integralean, bai eta haien sormen, produkzio eta hedapen prozesu guztiei ere.

b) Arte sektorea koordinatzea eremu guztietan eta eragile guztiekin, plan estrategikoak abiapuntu hartuta, eta laguntzen eta etengabeko hobekuntzako baliabideen berri ematea aldian-aldian eta iraunkorki.

c) Kultur zerbitzu, proiektu eta programak koordinatu eta planifikatzea, programa berekien bidez edo hirugarrenekin elkarlanean, eta kalitatezkoak izan daitezen eta arte komunitateak eta herritarrek parte har dezaten begiratzea.

d) Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko gainerako zerbitzuekin, Baluarte Fundazioarekin, Uharteko Arte Garaikideko Zentroarekin eta Zuzendaritza Nagusiaren beste entitate laguntzaileekin bakoitzak artearen hedapenerako prestatzen dituen programak koordinatzea, eskaintza bateratua egiteko, jarduerak bikoiztea saihesteko eta ahalik eta eskaintza zabalena eta bateratzaileena osatzeko.

e) Artearen hedapenerako programak gauzatzea kultur eragileekin, entitate publiko eta pribatuekin eta elkarteekin elkarlanean, bai eta interes publikotzat jotzen diren ekimenak dituztenekin ere.

f) Zuzeneko arteen sektoreekin aritzeko batzorde artistikoak eta lantaldeak proposatu eta koordinatzea, bai eta jaialdi eta jarduera berekien zuzendari artistiko eta koordinatzaileekin garatzen den lana ere.

g) Publiko berriak sortu, trebatu eta fidelizatzeko hedapen estrategiak gauzatzea.

h) Heziketa, zabalkuntza eta bitartekaritza estrategiak sartu, sustatu eta koordinatzea artearen hedapenerako programetan.

i) Atalaren eremuko sektore profesionalen berariazko prestakuntza laguntzeko lerroak sustatzea, hala nola bekak, jardunaldiak, biltzarrak eta interesekotzat jotzen diren beste edozein.

j) Toki entitateekin elkarlana erraztu eta sustatzea, haien kultur ekipamenduak eta arte programak ahalik eta hobekien dinamizatzeko.

k) Atalaren jardueren urteko memoria erredaktatzea.

l) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak edo bere helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak.

29. artikulua . Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalaren eginkizunak.

Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Kultur ekintzailetzako ekimenei arreta eta aholku ematea modu integralean, sektorearen profesionalizazioan laguntzeko.

b) Berrikuntza eta sormena bultzatzea, ataleko eskumenen esparruko programa eta proiektu guztietan, zeharka, eragile sozial, kultural, artistiko eta ekonomikoa diren aldetik.

c) Arte produkzioen eta sortzaileen proiekzioa eta aintzatespena sustatzea herritarren artean eta beste kultur eragile batzuen artean, eta, bereziki, bideak irekitzea laguntza publikoak jasotzen dituzten pertsonen eta entitateen lana ahalik eta hobekien heda dadin, ataleko eskumenen esparruan.

d) Sortzaileekin, arte eragileekin eta kultur enpresekin elkarlanean aritzea baterako programetan, kultur ekimena eta ekintzailetza sustatzeko.

e) Sormena, produktu artistikoen garapena eta arte eta kultur entitateen garapena sustatzen eta ahalbidetzen duten deialdiak eta laguntzak diseinatu eta kudeatzea, sormenaren eta kulturaren sektore egonkor, zabal, berritzaile eta lehiakor bat hobetzen laguntzeko.

f) Zeharkako ekintzak koordinatzea Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko gainerako zerbitzuekin eta Nafarroako Gobernuko erakundeekin, kultur sektorea modu jasangarrian garatu ahal izateko.

g) Foru Komunitateko kultur sektorearen sustapen eta hedapena sostengatzea Nafarroatik kanpo.

h) Kanpoko finantzabideak (eskualdekoa, Espainiakoa, Europakoa) aztertzea, bai programa berekietarako, bai atal honetako eskumenen esparruko sektore artistikoetako profesional eta entitateek egiten dituzten programetarako.

i) Sektoreko batzordeak koordinatzea arlo hauetan: kulturaren sektoreak, elkarteak, kultura herrikoiari lotutako entitateak eta arte sektorearen eta alboko arteen ekintzaileak.

j) Atalaren eremuko sektore profesionalen berariazko prestakuntza programak sustatzea, hala nola prestakuntza artistikorako bekak, jardunaldiak, biltzarrak eta interesekotzat jotzen diren beste edozein.

k) Toki entitateekin lan egiteko ildo berriak ezartzea, bai eta lurraldea sustatzekoak ere, landa garapenari lotuak.

l) Atalaren jardueren urteko memoria erredaktatzea.

m) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak edo bere helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak.

30. artikulua . Proiektu Estrategiko Ikusentzunezkoen eta Digitalen Atalaren eginkizunak.

Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Berrikuntza eta sormena zeharka bultzatzea, ataleko eskumenen esparruko programa eta proiektu guztietan, eragile sozial, kultural, artistiko eta ekonomikoa diren aldetik, arreta sektore ikus-entzunezko eta digitaletan jarriz.

b) Lan ildoak, estrategiak eta programak garatzea berrikuntzaren eta sormen eta kultur industrien eremuetan, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuekin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko erakundeekin lankidetzan, sormena landu, ezagutza sortu eta edukiak produzitzen dituen lurralde gisa posizionatu ahal izateko.

c) Sorkuntza eta proiektu artistiko berritzaileen garapena sustatzen eta ahalbidetzen duten laguntza eta deialdien programak diseinatu eta kudeatzea, sormenaren eta kulturaren sektore egonkor, berritzaile eta lehiakor bat hazten laguntzeko, atalaren eskumenen esparruan.

d) Zeharkako ekintzak eta programak koordinatzea Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuekin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko erakundeekin, sektore ikus-entzunezko eta digitala modu jasangarrian garatu ahal izateko.

e) Kanpoko finantzabideak (eskualdekoa, Espainiakoa, Europakoa) aztertzea, sektore ikus-entzunezko eta digitala garatzeko eta Nafarroako kultur sektorean berrikuntza sendotzeko.

f) Atalaren eremuko sektore profesionalen berariazko prestakuntza programak sustatzea, hala nola prestakuntza artistikorako bekak, jardunaldiak, biltzarrak eta interesekotzat jotzen diren beste edozein.

g) Atalaren jardueren urteko memoria erredaktatzea.

h) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak edo bere helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak.

7. ATALA. BALIABIDEEN ETA GARAPEN ESTRATEGIKOAREN ATALA

31. artikulua . Baliabideen eta Garapen Estrategikoaren Atalaren eginkizunak.

Baliabideen eta Garapen Estrategikoaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren lan ildoen barneko eta kanpoko komunikazioa erraztea.

b) Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiarekin batera eta zerbitzuekin zeharka lan egitea denen intereseko proiektu eta planetan.

c) Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren planak, zerbitzuak eta atalak lagundu, kontrolatu eta ebaluatzea.

d) Kultur eta arte sektoreen garapena eta balioespena bultzatzen dituzten Nafarroako Gobernuko beste departamentuekin elkarlanean aritzea.

e) Herritarrak kulturaren arloan sentsibilizatzen laguntzea, bai eta kultur ohitura eta praktiketan parte-hartzen ere.

f) Kulturaren irisgarritasuna bultzatzea herritarren artean, komunikazio, sustapen eta zabalkuntzaren bidez.

g) Zeharkako programak gauzatu eta koordinatzea Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuekin eta beste eragile batzuekin, lankidetza errazteko eta lurraldeko premia eta errealitateetan oinarritutako erabakiak ahalbidetzeko.

h) Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren beharren arabera, edozein lurraldetan jarduteko eta garapen-ereduetarako dauden aukerak aztertzea, eta beste kultur eta sormenezko entitate batzuek kultur politikaren eta kudeaketaren arloan aplikatzen dituzten neurriak konparatzea.

i) Espainiako eta atzerriko sareetan parte-hartzea sustatzea, bai eta informazioa trukatzea eta beste errealitateak ezagutzea ere, sortzaileen eta herritarren mesedetan.

j) Kultur sektore eta eremuetan lan egiten duten pertsonen duintasuna eta kalitatea errazten dituzten kultur prozesuetan behar diren baliabideak ematea.

k) Berrikuntza eta zabalkuntza sustatzea Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak garatzen dituen jarduketetan.

l) Nafarroako Kulturaren Behatokia, datuen bilketa eta datu horiek erabiltzeko proposamenak sustatu eta garatzea.

m) Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluarekin elkarlanean aritzea eta harekin lan egitea Kontseiluko kideen eta batzordeen eginkizunak hobeki gauzatzeko, modu pluralean eta kultur sentsibilitate guztiei erantzunez.

n) Nafarroako Kulturaren Plan Estrategikoa garatu, ebaluatu eta eguneratzea.

ñ) Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legea sustatu, hedatu eta jarraipena egitea, hainbat eragilerekin elkarlanean.

o) Nafarroako Eskubide Kulturalei buruzko urtarrilaren 15eko 1/2019 Foru Legea garatu eta abiaraztea, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuekin eta sektoreko erakunde, entitate eta eragile inplikatuekin elkarlanean.

p) Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren argitalpenen urteko planaren proposamena prestatzea (argitalpen monografikoak, zientifikoak, dibulgatiboak, aldizkariak, inprimakiak, entzunezko materialak, ikus-entzunezkoak eta multimediakoak).

q) Parte-hartze prozesuak zeharka sustatzea Administrazioan eta sektorean, prozesu berri eta bateratzaileei bide emanez eta prozesuaren garapen egokirako metodologiak aplikatuz.

r) Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuekin egiten diren koordinazio bileretan parte hartzea, ekintza bateratua finkatzeko.

s) Departamentuko webgune eta aplikazioen irisgarritasun eskuordetuaren unitate arduradunaren eginkizunak.

t) Genero ikuspegiaren zeharkakotasuna aplikatzeaz loturiko eginkizunak gauzatzea Kultura eta Kirol Departamentuaren politikak planifikatu, kudeatu eta ebaluatzean, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legearekin bat.

u) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak edo bere helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak.

III. KAPITULUA. IDAZKARITZA TEKNIKO NAGUSIA

32. artikulua . Idazkaritza Tekniko Nagusiaren egitura.

Idazkaritza Tekniko Nagusiak atal hauek ditu:

a) Araubide Juridikoaren Atala.

b) Kudeaketa Administratiboaren Atala.

c) Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atala.

33. artikulua . Araubide Juridikoaren Atalaren eginkizunak.

Araubide Juridikoaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nahitaezko txosten juridikoak egitea beharrezko duten espedienteetan, bai eta agintzen zaizkion bestelako txostenak ere.

b) Departamentuaren egintza eta xedapenen kontra jarritako administrazio errekurtsoen ebazpen proposamenak prestatzea.

c) Departamentuaren eskumeneko arau eta xedapenen proiektuak prestatzen laguntzea eta haien gaineko txostenak egitea.

d) Departamentuko organo tekniko eta administratiboei aholkularitza juridikoa ematea.

e) Departamentuko Babesletzaren menean jartzen diren fundazioekin zerikusia duten izaera juridikoko eginkizunak gauzatzea.

f) Jabetza Intelektualaren Erregistroaren kudeaketarekin zerikusia duten eginkizunak gauzatzea.

g) Departamentuari lotutako organoetako idazkaritzen eskumenak izan arren, esleitzen zaizkion eginkizunak betetzea.

h) Departamentua ukitzen duen eta Nafarroan aplikatu beharreko foru legeria, estatukoa zein Europar Batasunekoa, biltzea eta eguneratzea.

i) Arlo juridikoko funts bibliografikoak eratzea eta mantentze-lanez arduratzea.

j) Departamentuaren intereseko legedia, jurisprudentzia eta doktrina aztertu eta haien gaineko txostenak egitea.

k) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren datu-babeseko eta informazioaren segurtasuneko politikan zehaztutako informazioaren segurtasun arduradunaren eginkizunak, betiere Kultura eta Kirol Departamentuaren eremuaren barnean, informazioaren segurtasunari buruzko indarreko araudia betetzen dela segurtatzeko eta zaintzeko, barnean dela datu pertsonalen babesa.

l) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak edo bere helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak.

34. artikulua . Kudeaketa Administratiboaren Atalaren eginkizunak.

Kudeaketa Administratiboaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Departamentuko zerbitzuek proposatzen dituzten espediente guztiak tramitatzea eta artxibatzea eta horien kontrol administratiboa egitea.

b) Departamentuaren egitura organikoa kontrolatu eta haren jarraipena egitea.

c) Departamentuari atxikitako langileak kontrolatu eta kudeatzea.

d) Organo eskudunekin lankidetzan aritzea Departamentuaren modernizaziorako proiektuetan eta prozedurak antolatu eta koordinatzeko sistemak hobetzeko proiektuetan.

e) Agiriak konpultsatzea.

f) Agirien sarrera-irteeren erregistroaz arduratzea.

g) Jendeari argibideak ematea eta, horrekin batera, Departamentuarekin zerikusia duten inprimaki eta dokumentu guztiak eskura jartzea.

h) Atalaren jarduerei buruzko txosten eta memoriak prestatzea.

i) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak edo bere helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak.

35. artikulua . Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalaren eginkizunak.

Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Departamentuko aurrekontuen aurreproiektua egiten laguntzea eta lan hori koordinatzea.

b) Diru-sarrera eta gastuen aurrekontua nola garatzen den kontrolatzea, eta zerbitzuei zein unitateei aldian-aldian informazioa ematea, erabakitzen den maiztasunarekin.

c) Klausula ekonomikoak dituzten espedienteak tramitatzen laguntzea, eskatzen denean.

d) Aurrekontu aldaketak proposatzea kudeaketa lanak eskatzen duenean.

e) Departamentuko aurrekontua kudeatzeaz arduratzen direnentzat informazioa prestatu eta banatzea, aurrekontua egoki garatu ahal izateko jarraibide edo irizpideak ezartzeko.

f) Idazkaritza Tekniko Nagusiak eskatzen dizkion txostenak prestatzea.

g) Eskatzen zaizkion txostenak, azterlanak edo datuak prestatzea.

h) Ogasun Publikoari buruzko Foru Legea departamentuari dagokionean betetzen dela begiratzea.

i) Kontu-hartzaile delegatuarekin lankidetzan aritzea.

j) Nafarroako Estatistika Institutuarekin elkarlana izatea eta, beraz, Institutuak eskatzen duen informazioa koordinatu eta prestatzea, zehazten diren estatistika plan eta programen arabera.

k) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak edo bere helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak.

Lehen Xedapen Gehigarria. Eskumenak deskontzentratzeko baldintza orokorrak.

Indarra duten arauek organo bati ematen dizkioten eskumenak hierarkian menpeko diren beste organo batzuen artean deskontzentratzen ahal dira, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko den xedapen orokor baten bitartez, eskumenak esleitzeko arauetan finkatutako baldintzak bete beharra galarazi gabe.

Bigarren Xedapen Gehigarria. Deskontzentrazioa.

1. Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko titularraren esku uzten dira kontratazioaren eta ondare-erantzukizunaren arloetan Kultura eta Kirol Departamentuko titularrari indarreko legedian esleitutako eskumen administratiboen titulartasuna eta erabilera.

2. Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko titularraren esku uzten dira kulturaren arloan Kultura eta Kirol Departamentuari eta Nafarroako Gobernuari indarreko legedian esleitutako eskumenen titulartasuna eta erabilera arau-hauste arin eta astunengatik irekitzen diren zehapen prozedurak hasteko eta ebazteko.

3. Kultura eta Kirol Departamentuko titularrak eraginik gabe uzten ahalko du xedapen gehigarri honetan aipatzen den eskumenen deskontzentrazioa, foru agindu baten bidez, kulturaren arloan Nafarroako Gobernuari esleitzen zaizkionak salbu. Foru agindu hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Hirugarren Xedapen Gehigarria. Unitateak kentzea.

Atal hauek kentzen dira:

- Dokumentu Ondarea Kudeatzeko Atala.

- Arte Sorkuntzaren eta Hedapenaren Atala.

- Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Atala.

Laugarren Xedapen Gehigarria. Atalburutza berrietarako eskakizunak.

Foru dekretu honen bidez sortzen diren ataletako burutza berriak betetzeko, baldintza hauek bete behar dira:

- Nafarroako Artxibo Garaikidearen Atala.

Maila: A edo B.

- Museoen Atala.

Maila: A edo B.

- Programa Artistikoen eta Hedapenaren Atala.

Maila: A edo B.

- Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atala.

Maila: A edo B.

- Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atala.

Maila: A edo B.

Bosgarren Xedapen Gehigarria. Unitateak bere horretan uztea.

Foru dekretu hau garatzeko neurriak hartu bitartean, atalarena baino maila txikiagokoak diren unitate organikoek berdin segituko dute eta oraingo izenari eta eginkizunei eutsiko diete. Behin-behinekoz egitura berriko organoei atxikiko zaizkie, orain arte betetzen zituzten eginkizunen arabera.

Seigarren Xedapen Gehigarria. Organo eta unitate administratiboak.

Foru dekretu honen bidez Kultura eta Kirol Departamentuko titularrari edo bere menpeko organoei esleitutako eginkizunei buruz indarreko beste arau batzuetan dauden aipamen guztiak foru dekretu honen bidez araututako organo eta unitateei dagozkiela ulertuko da.

Zazpigarren Xedapen Gehigarria. Aurrekontu aldaketak.

Ahalmena ematen zaio Ekonomia eta Ogasun Departamentuko titularrari foru dekretu honetan ezarritakoa betetzeko beharrezkoak diren aurrekontu aldaketak egin ditzan.

Xedapen Iragankor Bakarra. Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 48. artikuluan ezarritako moduan, eta Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuaren bidez ezarritako eskumen banaketa betetzearren (arau horrek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezarri zuen), Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua erakunde autonomoa aldatu eta Nafarroako Gazteriaren Institutua erakunde autonomoa sortu arte, determinazio hauek ezartzen dira:

a) Institutuak izen bera izaten jarraituko du, eta Kultura eta Kirol Departamentuari atxikita.

b) Kultura eta Kirol Departamentuko titularrari dagokio, halaber, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Gobernu Kontseiluko lehendakaritza.

c) Kultura eta Kirol Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari dagozkio, araudi aplikagarriari jarraituz bere dituen eskudantzia juridikoak, tekniko-administratiboak eta aurrekontuaren kudeaketari buruzkoak, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua erakunde autonomoari dagokionez, haren estatutuetan ezarritakoa ezertan ukatu gabe.

Xedapen Indargabetzaile Bakarra. Arauak indargabetzea.

Xedapen hauek indarrik gabe uzten dira:

a) 199/2015 Foru Dekretua, irailaren 9koa, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena.

b) Foru dekretu honek ezarritakoari aurka egiten dioten maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak.

Azken Xedapenetako Lehena. Garatzeko ahalmenak.

Ahalmena ematen zaio Kultura eta Kirol Departamentuko titularrari foru dekretu honetan ezarritakoa garatzeko beharrezkoak diren xedapenak eman ditzan.

Azken Xedapenetako Bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean sortuko du indarra.

Iruñean, 2019ko urriaren 30ean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.-Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

Iragarkiaren kodea: F1913768

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web