(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

254/2019 FORU DEKRETUA, URRIAREN 16KOA; HONEN BIDEZ, BABES BEREZIKO BASA ESPEZIEEN NAFARROAKO ZERRENDA EZARTZEN DA, NAFARROAKO FLORAKO ESPEZIE MEHATXATUEN KATALOGO BERRIA EZARTZEN DA ETA NAFARROAKO FAUNAKO ESPEZIE MEHATXATUEN KATALOGOA EGUNERATZEN DA.

BON N.º 216 - 31/10/2019



  ERANSKINA


Zioen azalpena

Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legearen 56. artikuluan Babes Bereziko Basa Espezieen Zerrenda ezarri zen, eta balio zientifiko, ekologiko edo kulturala dela medio, bitxiak, arraroak edo mehatxu maila dela eta arreta eta babes berezia behar duten basa populazio, espezie eta subespezieak jaso zituen. Bidenabar, Espainiak berretsitako nazioarteko hitzarmen eta zuzentarauen eranskinetan babestutzat jotakoak ere ageri dira.

Halaber, 58. artikuluan, eta aipatutako zerrendan, Espezie Mehatxatuen Espainiako Katalogoa ere sortu zen; biodibertsitateko populazio edo taxon mehatxatuek osatzen dute, eta horiek bi kategoria hauetako batean sailkatzen dira:

a) Galzorikoa: taxon edo populazio horiek nekez iraunen dute, oraingo egoerako faktore eragileek jarraituz gero.

b) Kaltebera: taxon edo populazio horiek etorkizun hurbilean aurreko kategoriara pasatzeko arriskua dute, eragiten dieten faktore kaltegarriak zuzentzen ez badira.

Horrez gain, 42/2007 Legean xedatzen da autonomia erkidegoek, kasuan kasuko lurralde eremuan, babes bereziko basa espezieen zerrendak eta espezie mehatxatuen katalogoak ezartzen ahal dituztela. Gainera, Espezie Mehatxatuen Espainiako Katalogoan espezieei emandako babes maila areagotzen ahalko da autonomia erkidegoetako katalogoetan, eta mehatxuaren kategoria handiago batean jaso ahalko dira.

Otsailaren 4ko 139/2011 Errege Dekretuak Babes Bereziko Basa Espezieen Zerrenda eta Espezie Mehatxatuen Espainiako Katalogoa garatzen ditu, eta aipatutako kategorietan jasotako espezieen zerrenda zehatza ezartzen du.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateak espezie mehatxatuen katalogoak egiteari ekin zion: basa faunako ornodunen zenbait espezie eta subespezie Nafarroako Espezie Mehatxatuen Katalogoan sartu ziren azaroaren 27ko 563/1995 Foru Dekretuaren bitartez; eta, apirilaren 7ko 94/1997 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Flora Mehatxatuaren Katalogoa sortu zen eta basa flora katalogatua kontserbatzeko neurriak eman ziren.

Apirilaren 7ko 94/1997 Foru Dekretua martxoaren 27ko 4/1989 Legea garatzeko onetsi zen, eta estatu mailako araudi hori abenduaren 13ko 42/2007 Legeak ordeztu du; hortaz, foru dekretuko kategoriak indarrean dagoen oinarrizko araudira egokitu behar dira.

Azaroaren 27ko 563/1995 Foru Dekretua 2/1993 Foru Legea garatzeko onetsi zen; lege horren 18. artikuluan 42/2007 Legearen 58.1 artikuluan ezarritako kategoria kopurua baino kategoria gehiago finkatu ziren; hala ere, egoera hori bateragarria da aipatutako estatu mailako arau horren 58.3 artikuluan xedatutakoarekin.

Bestalde, Nafarroak ez du oraindik babes bereziko araubidea duten basa espezieen autonomia-erkidego mailako zerrendarik ezarri 42/2007 Legearen 56.4 artikulua garatuz.

Bi foru dekretuak onartu zirenetik luze jo duenez, Nafarroan ditugun zenbait espezieetako batzuetan aldaketa nabarmenak izan dira populazio parametroei dagokienez. Aldaketa horien ondorioz, haien estatusa berrikustea komeni da. Horrez gain, taxon askoren bilakaerari eta banaketari buruz askoz gehiago dakigunez, badugu aski informazio zenbateraino dauden mehatxatuta zehazteko.

Nafarroan ditugun faunako eta florako taxonen estatusak berrikustean oinarritzat hartu dira otsailaren 4ko 139/2011 Errege Dekretuak, Babes Bereziko Basa Espezieen Zerrenda eta Espezie Mehatxatuen Espainiako Katalogoa garatzen dituenak, hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoa, eta Ingurumen eta Ingurune Naturalaren Ebaluazio eta Kalitateko Zuzendaritza Nagusiaren 2017ko martxoaren 6ko Ebazpenak, Ministroen Kontseiluaren 2017ko otsailaren 24ko Erabakia argitaratzen duenak, ezarritako irizpideak; erabaki horren bidez, taxonak eta populazioak Espezie Mehatxatuen Espainiako Katalogoan jasotzeko irizpideak onartu ziren.

Estatu mailan erabilitako irizpide horiek espezieen okupazio eremuen edo populazioen joerak ebaluatzea dute abantaila. Hedadura gutxiko eremu batean, Nafarroan gertatzen den bezala, hurbileko populazioen egoerak eragin erabakigarria izan dezake gure faunaren eta floraren kontserbazioan. Horregatik, aipatutako irizpideak zehaztu egin dira Eskualde mailako IUCNko Zerrenda Gorriko Irizpideak Erabiltzeko Jarraibideen bidez.

Adierazitakoarekin bat, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak eskaturik, eta Nafarroako Kontseiluaren adostasunarekin eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hemeretziko urriaren hamaseiko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua . Xedea.

1. Babes Bereziko Basa Espezieen Nafarroako Zerrenda sortzen da, eta balio zientifiko, ekologiko edo kulturala dela medio, bitxiak, arraroak edo mehatxu maila dela eta arreta eta babes berezia behar duten basa populazio, espezie eta subespezieak jasotzen ditu, Babes Bereziko Basa Espezieen Espainiako Zerrendan agertzen ez direnak. Basa Espezieen Nafarroako Zerrenda foru dekretu honi atxiki zaio eranskin gisa.

2. Aipatutako zerrendaren barnean Nafarroako Florako Espezie Mehatxatuen Katalogo berria sortzen da, kategoria hauekin:

a) Galzorikoa: taxon edo populazio horiek nekez iraunen dute, oraingo egoerako faktore eragileek jarraituz gero.

b) Kaltebera: taxon edo populazio horiek etorkizun hurbilean aurreko kategoriara pasatzeko arriskua daukate, eragiten dieten faktore kaltegarriak zuzentzen ez badira.

Nafarroako Florako Espezie Mehatxatuen Katalogoan dagoeneko mehatxatuen artean Espainiako Katalogoan ageri ez diren taxonak baino ez dira agertuko, edo, Espainiako Katalogoan agertuz gero, mehatxu kategoria txikiagoarekin agertu badira. Katalogoa foru dekretu honi atxiki zaio.

3. Nafarroako Faunako Espezie Mehatxatuen Katalogoa eguneratu egiten da, eranskinean ageri den bezala.

Nafarroako Faunako Espezie Mehatxatuen Katalogoan dagoeneko mehatxatuen artean Espainiako Katalogoan ageri ez diren taxonak baino ez dira agertuko, edo, Espainiako Katalogoan agertuz gero, mehatxu kategoria txikiagoarekin agertu badira.

2. artikulua . Taxonak Babes Bereziko Basa Espezieen Nafarroako Zerrendan, Nafarroako Florako Espezie Mehatxatuen Katalogoan eta Nafarroako Faunako Espezie Mehatxatuen Katalogoan sartzearen ondorioak eta babes araubidea.

1. Babes Bereziko Basa Espezieen Nafarroako Zerrendan jasotako taxonen kasuan Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legearen 57. artikuluko 1. apartatuan ezarritakoa aplikatuko da.

Halaber, taxon horien kontserbazio egoeraren ebaluazioa eginen da aldian behin.

2. Aurreko artikuluko 2. eta 3. apartatuetan aipatzen diren katalogoetan bildutako taxonen kasuan, Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legearen 59. artikuluko 1. apartatuan ezarritakoa aplikatuko da.

3. artikulua . Espezieak Babes Bereziko Basa Espezieen Nafarroako Zerrendan, Nafarroako Florako Espezie Mehatxatuen Katalogoan eta Nafarroako Faunako Espezie Mehatxatuen Katalogoan jasotzea eta zerrenda horietatik ateratzea.

1. Basa florako taxonak Babes Bereziko Basa Espezieen Nafarroako Zerrendan eta Nafarroako Florako Espezie Mehatxatuen Katalogoan jaso eta zerrenda horietatik aterako dira eta mehatxu kategoria aldatu eginen da hala gomendatzen duen informazio zientifiko edo teknikoa dagoenean, eta ingurumen arloan eskuduna den departamentuko titularraren foru aginduz eginen da. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, Nafarroako Ingurumen Kontseiluak txostena eman ondoren.

2. Basa faunako taxonak Babes Bereziko Basa Espezieen Nafarroako Zerrendan eta Nafarroako Faunako Espezie Mehatxatuen Katalogoan jaso eta zerrenda horietatik aterako dira hala gomendatzen duen informazio zientifiko edo teknikoa dagoenean; Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 17.2 artikuluan ezarritakoaren arabera eginen da edo, bestela, lege hori ordezten duen araudiaren arabera.

4. artikulua . Taxonak Babes Bereziko Basa Espezieen Nafarroako Zerrendan, Nafarroako Florako Espezie Mehatxatuen Katalogoan eta Nafarroako Faunako Espezie Mehatxatuen Katalogoan jasotzeko beharrezkoa den informazioa.

1. Babes Bereziko Basa Espezieen Nafarroako Zerrendako taxon bakoitzerako honako informazio hau bilduko da:

a) Izen zientifikoa, izen arruntak eta posizio taxonomikoa.

b) Espezieak, subespezieak edo populazioak hartutako lurralde esparrua.

c) Zerrendan jasotzeko arrazoien justifikazio tekniko laburra eta irizpideak.

2 Katalogoetako taxon bakoitzerako honako informazio osagarri hau ere jasoko da:

a) Mehatxuaren kategoria eta horren justifikazioa.

b) Kontserbazio egoeraren diagnostikoa, mehatxuen identifikazioa eta, hala badagokio, Nafarroan espezieak beste lurralde mugakide batzuekin duen loturari buruzko erreferentziak.

Xedapen Indargabetzailea

Indargabetu egiten da azaroaren 27ko 563/1995 Foru Dekretua, basa faunako ornodunen zenbait espezie eta subespezie Nafarroako Espezie Mehatxatuen Katalogoan sartzen dituena, bai eta apirilaren 7ko 94/1997 Foru Dekretua ere, Nafarroako Flora Mehatxatuaren Katalogoa sortu eta katalogatzen den basa flora kontserbatzeko neurriak ematen dituena.

Azken xedapenetako lehena.- Garatzeko gaikuntza.

Ahalmena ematen zaio ingurumen gaietako eskumenak dituen departamentuko titularrari dekretu hau garatzeko eta betetzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.- Indarrean jartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2019ko urriaren 16an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Itziar Gómez López.

ERANSKINA

ERANSKINA

BABES BEREZIKO BASA ESPEZIEEN NAFARROAKO ZERRENDA, NAFARROAKO FLORAKO ESPEZIE MEHATXATUEN KATALOGOA ETA NAFARROAKO FAUNAKO ESPEZIE MEHATXATUEN KATALOGOA.

(GA: galzorikoa, KA: kaltebera, SH: sentikorra habitata aldatzean, IB: interes berezikoa, DE: desagertua)

FLORA

Izen zientifikoa

Izen arrunta gaztelaniaz

Izen arrunta euskaraz

Mehatxuaren kategoria

BRIOPHYTA

Buxbaumiaceae

Buxbaumia viridis

GA

Dicranaceae

Dicranum viride

GA

PTERIDOPHYTA

Aspidiaceae

Dryopteris carthusiana

Dryopteris aemula

KA

Aspleniaceae

Asplenium petrarchae subsp. petrarchae

Athyriaceae

Cystopteris diaphana

KA

Cystopteris montana

Blechnaceae

Woodwardia radicans

GA

Equisetaceae

Equisetum variegatum

Cola de caballo

GA

Hymenophyllaceae

Hymenophyllum tunbrigense

KA

Vandenboschia speciosa

KA

Lycopodiaceae

Diphasiastrum alpinum

Huperzia selago

Lycopodiella inundata

GA

Lycopodium clavatum

Thelypteridaceae

Stegnogramma pozoi

GA

Thelypteris palustris

PINOPHYTA

Cupressaceae

Juniperus thurifera

Sabina albar

Intsentsu miterra, intsentsu sabina

KA

SPERMATOPHYTA

Alismataceae

Baldellia ranunculoides

Alisma menor

KA

Amaryllidaceae

Narcissus bulbocodium subsp. citrinus

Narcissus dubius

KA

Narcissus pallidiflorus

Narcissus poeticus

Narciso de los poetas

Pipirripi

KA

Narcissus triandrus subsp. pallidulus

KA

Sternbergia colchiciflora

Azafrán amarillo

KA

Apiaceae

Angelica razulii

Hydrocotyle vulgaris

KA

Pimpinella villosa

Prangos trifida

Betulaceae

Carpinus betulus

Carpe

Xarma, pago-lizarra

KA

Boraginaceae

Buglossoides gastonii

KA

Nonea micrantha

Brassicaceae

Cardamine pentaphyllos

Cardamine resedifolia

KA

Cochlearia aragonensis subsp. aragonensis

KA

Cochlearia aragonensis subsp. navarrana

KA

Cochlearia glastifolia

GA

Draba hispanica subsp. hispanica

GA

Iberis carnosa subsp. nafarroana

KA

Moricandia moricandioides subsp. cavanillesiana

KA

Callitrichaceae

Callitriche palustris

GA

Caryophyllaceae

Arenaria erinacea

KA

Arenaria vitoriana

GA

Cerastium cerastoides

Herniaria scabrida subsp. scabrida

Illecebrum verticillatum

Minuartia cerastiifolia

Minuartia mutabilis

Minuartia rubra

Paronychia polygonifolia

KA

Sagina subulata

Saponaria caespitosa

KA

Silene rupestris

KA

Spergularia capillacea

Chenopodiaceae

Microcnemum coralloides subsp. coralloides

GA

Salsola soda

Cistaceae

Cistus psilosepalus

Fumana hispidula

Halimium umbellatum

Helianthemum sanguineum

Compositae

Arnica montana

Arnica

KA

Bidens cernua

Centaurea lagascana

KA

Evax pygmaea

Hieracium colmeiroanum

Hieracium ramondii

Hieracium umbrosum

Homogyne alpina

Leucanthemum maximum

KA

Leuzea cynaroides

Petasites paradoxus

KA

Senecio auricula

Senecio carpetanus

KA

Senecio doria

Silybum eburneum

Convolvulaceae

Convolvulus althaeoides

Crassulaceae

Crassula tillaea

Cyperaceae

Carex caudata

KA

Carex cespitosa

GA

Carex hordeistichos

GA

Carex hostiana

GA

Carex liparocarpos subsp. liparocarpos

Carex nigra

KA

Carex paniculata subsp. lusitanica

KA

Carex paniculata subsp. paniculata

KA

Carex strigosa

KA

Eleocharis austriaca

GA

Eriophorum angustifolium

Hierba algodonera

KA

Eriophorum latifolium

Hierba algodonera

Rhynchospora alba

KA

Rhynchospora fusca

GA

Dipsacaceae

Lomelosia graminifolia

KA

Droseraceae

Drosera intermedia

Atrapamoscas, rocío del sol

Eguzki-ihintza

GA

Ericaceae

Arctostaphylos alpinus

Otso-mahatsa

GA

Empetrum nigrum subsp. hermaphroditum

GA

Erica lusitanica

Brezo blanco

Zurikatxa, txilar zuria

Frankeniaceae

Frankenia thymifolia

Gentianaceae

Gentiana acaulis

Gentiana burseri subsp. burseri

Genciana

Errosta

Gentiana lutea subsp. lutea

Genciana

Errosta

Swertia perennis

GA

Geraniaceae

Erodium daucoides

GA

Erodium manescavii

GA

Gesneriaceae

Ramonda myconi

Oreja de oso

KA

Gramineae

Agrostis durieui

Avellinia michelii

Puccinellia fasciculata

Stipa iberica

Guttiferae

Hypericum caprifolium

KA

Hypericum linariifolium

Hippuridaceae

Hippuris vulgaris

GA

Juncaceae

Juncus capitatus

KA

Juncus filiformis

KA

Juncus trifidus

Juncaginaceae

Triglochin palustris

GA

Labiatae

Scutellaria galericulata

Hierba de la celada

Sideritis spinulosa

Teucrium montanum subsp. montanum

KA

Thymus zygis

Tomillo

Ezkaia

Ziziphora aragonensis

Leguminosae

Astragalus clusianus

KA

Astragalus depressus

Astragalus glaux

Astragalus sempervirens subsp. catalaunicus

KA

Cytisus oromediterraneus

Piorno

Erratza

Genista eliassennenii

Genista florida

Escobón

Erratza

Lathyrus bauhinii

Lathyrus nudicaulis

Lathyrus vivantii

KA

Medicago secundiflora

KA

Oxytropis foucaudii

KA

Trifolium gemellum

Lentibulariaceae

Pinguicula alpina

Tiraña alpina, grasilla

Pinguicula lusitanica

Grasilla pálida

KA

Liliaceae

Allium pyrenaicum

KA

Galanthus nivalis

Campanilla de invierno

Negu-txilintxa

Menyanthaceae

Menyanthes trifoliata

Trébol de agua

Uretako hirusta

KA

Onagraceae

Circaea alpina subsp. alpina

KA

Orchidaceae

Barlia robertiana

Dactylorhiza incarnata

Dactylorhiza insularis

Dactylorhiza majalis

KA

Dactylorhiza sulphurea

Epipactis fageticola

Epipactis palustris

KA

Epipogium aphyllum

GA

Nigritella gabasiana

Ophrys aveyronensis

Orchis italica

Orchis laxiflora

KA

Orchis papilionacea

Orquídea mariposa

GA

Platanthera algeriensis

KA

Spiranthes aestivalis

GA

Paeoniaceae

Paeonia officinalis subsp. microcarpa

Papaveraceae

Sarcocapnos enneaphylla

Plumbaginaceae

Armeria cantabrica subsp. vasconica

KA

Limonium ruizii

KA

Primulaceae

Androsace vitaliana subsp. vitaliana

Soldanella villosa

KA

Rafflesiaceae

Cytinus hypocistis subsp. hypocistis

Cytinus ruber

Ranunculaceae

Aconitum variegatum subsp. pyrenaicum

Acónito azul

Ira-belar urdina

KA

Actaea spicata

Adonis pyrenaica

KA

Anemone pavoniana

Myosurus minimus

Pulsatilla alpina subsp. font-queri

KA

Ranunculus lingua

GA

Ranunculus ollissiponensis

Ranunculus omiophyllus

Ranunculus pyrenaeus

Thalictrum macrocarpum

Rosaceae

Prunus lusitanica subsp. lusitanica

Loro

Portugal erramua

KA

Prunus padus

Cerezo aliso

Otsagereziondoa

KA

Sanguisorba officinalis

Pimpinella mayor

Gaitun haundia

KA

Sorbus hybrida

KA

Ruppiaceae

Ruppia drepanensis

Saxifragaceae

Saxifraga clusii

KA

Saxifraga fragilis subsp. fragilis

KA

Saxifraga hariotii

Scrophulariaceae

Gratiola officinalis

KA

Lathraea squamaria

KA

Thymelaeaceae

Daphne cneorum

KA

Valerianaceae

Valeriana apula

Valeriana longiflora subsp. longiflora

FAUNA

Izen zientifikoa

Izen arrunta gaztelaniaz

Izen arrunta euskaraz

Katalogoaren kategoria

ORNOGABEAK

ARTROPODA

CRUSTACEA

Decapoda

Austropotamobius pallipes

Cangrejo de río autóctono

Ibai-karramarro arrunta

GA

INSECTA

Diptera

Chalarus leticiae

Coleoptera

Hoplia coerulea

Hoplia azul

Gnorimus variabilis

Platydema dejeani

Ampedus brunnicornis

KA

Ischnodes sanguinicollis

KA

Lacon querceus

KA

Lacon lepidopterus

KA

Podeonius acuticornis

KA

Triplax lacordairii

Cerophytum elateroides

KA

Rhysodes sulcatus

KA

Carabus pyrenaeus

KA

Akymerus schafferi

Stilectoleptura erythoptera

Rhamnusium bicolor

Necydalis ulmi

Hemiptera

Orthotylus siuranus

Lepidoptera

Maculinea alcon

Hormiguera de las gencianas

Gentzianetako inurrijalea

Tomares ballus

Cardenillo

Charaxes jasius

Cuatro colas

Iolana iolas

Mariposa del espantalobos

Satyrium pruni

Rabicorta escasa

Callophrys avis

Cejirrubia

Gurbitzetako esmeralda

Endromis versicolora

Endromis de los sauces

Aricia morronensis

Morena española

Harkaitzetako arretxoa

Scolitantides orion

Abencerraje orión

Orion

Odonata

Coenagrion caerulescens

Gomphus graslinii

GA

Gomphus vulgatissimus

Gomphus simillimus subsp. simillimus

ARACNIDA

Linyphiidae

Midia midas

MOLLUSCA

GASTROPODA

Pyrenaearia velascoi

KA

Helicella orzai

Melanopsis tricarinata

Anisus spirorbis

BIVALVIA

Unionoida

Potomida litoralis

Almeja de río

Anodonta anatina

Almeja de río

ARRAINAK

PETROMYZONTIFORMES

Petromynzontidae

Petromyzon marinus

Lamprea marina, Itsas-lanproia

Itsas-lanproia

KA

CLUPEIFORMES

Clupeidae

Alosa alosa

Sábalo

Kolaka, Kodaka

KA

CYPRINIFORMES

Cyprinidae

Achondrostoma arcasii

Bermejuela

Errutilo hegatsgorria

KA

Parachondrostoma miegii

Madrilla

Loina txikia

Squalius laietanus

Cacho, Bagre

GA

Barbus haasi

Barbo culirroyo, Barbo de cola roja

Haasi barboa

Gobio lozanoi

Gobio

Gobioa

Cobytidae

Cobitis calderoni

Lamprehuela

Mazkar arantzaduna

GA

PERCIFORMES

Blenniidae

Salaria fluviatilis (=Blenius fluviatilis)

Blenio de río, Fraile

Ibai kabuxa

GA

SCORPAENIFORMES

Cottidae

Anguilla anguilla

Anguila europea, Angula

Ibai aingira

KA

ANFIBIOAK

ANURA

Alytidae

Discoglossus galganoi subsp. jeanneae

Sapillo pintojo meridional

Hegoaldeko apo pintatua

GA

NARRASTIAK

CHELONIA

Emydidae

Emys orbicularis

Galápago europeo

Apoarmatu istilzalea

KA

SAURIA

Lacertidae

Acanthodactylus erythrurus

Lagartija colirroja

Sugandila buztangorria

KA

Psammodromus hispanicus

Lagartija cenicienta

Espartzudi-sugandila

KA

OPHIDIA

Viperidae

Vipera latastei

Víbora hocicuda

Lataste sugegorria

KA

HEGAZTIAK

CICONIFORMES

Ardeidae

Nycticorax nycticorax

Martinete Común

Amiltxori arrunta

GA

ANSERIFORMES

Anatidae

Anas strepera

Ánade friso

Ipar-ahatea

Netta rufina

Pato colorado

Ahate gorrizta

FALCONIFORMES

Accipitridae

Circus cyaneus

Aguilucho Pálido

Mirotz zuria

KA

Circus pygargus

Aguilucho Cenizo

Mirotz urdina

GA

Aquila fasciata

Águila-Azor perdicera, Águila perdicera, Águila de Bonelli

Aztore-arranoa

GA

Falconidae

Falco naumanni

Cernícalo Primilla

Etxe belatza

KA

GALLIFORMES

Tetraonidae

Lagopus muta subsp. pyrenaicus

Lagópodo alpino, Perdiz nival

Eper zuria

GA

Tetrao urogallus subsp. aquitanicus

Urogallo pirenaico, Urogallo común

Basoilarra

GA

Perdix perdix subsp. hispaniensis

Perdiz pardilla

Eper grisa

GA

GRUIFORMES

Otitidae

Tetrax tetrax

Sisón común

Basoilo txikia

GA

Otis tarda

Avutarda común

Basoilo handia

GA

PTEROCLIFORMES

Pteroclidae

Pterocles alchata

Ganga ibérica, Ganga común

Ganga azpizuria

GA

PICIFORMES

Picidae

Leiopicus medius

Pico mediano

Okil ertaina

KA

PASSERIFORMES

Alaudidae

Alauda arvensis

Alondra Común

Hegatxabal arrunta

Sylviidae

Hippolais opaca

Zarcero Bereber (Zarcero Pálido Occidental)

Sasi-txori zurizta

Laniidae

Lanius collurio

Alcaudón dorsirrojo

Antzandobi arrunta

KA

Lanius meridionalis

Alcaudón meridional, Alcaudón real meridional edo Alcaudón sureño

Antzandobi handia

KA

Passeridae

Passer montanus

Gorrión Molinero

Landa-txolarrea

UGAZTUNAK

CHIROPTERA

Rhinolophidae

Rhinolophus euryale

Murciélago mediterráneo de herradura

Ferra-saguzar mediterraneoa

GA

Myotis bechsteinii

Murciélago ratonero forestal, Murciélago de Bechstein

Bechstein saguzarra

GA

Myotis myotis

Murciélago ratonero grande

Arratoi-belarri handia

GA

Myotis blythii

Murciélago ratonero mediano

Arratoi belarri txikia

GA

Nyctalus noctula

Nóctulo mediano

Gau-saguzarra

GA

Vespertilionidae

Miniopterus schreibersii

Murciélago de cueva

Schreibers saguzarra

GA

RODENTIA

Cricetidae

Arvicola sapidus

Rata de agua

Mendebaldeko ur arratoia

KA

Gliridae

Glis glis

Lirón gris

Muxarra

CARNIVORA

Mustelidae

Mustela nivalis

Comadreja

Erbinudea

Mustela putorius

Turón

Ipurtatsa

Iragarkiaren kodea: F1913255

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web