(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

95/2019 FORU DEKRETUA, ABUZTUAREN 14KOA, UNIBERTSITATEKO, BERRIKUNTZAKO ETA ERALDAKETA DIGITALEKO DEPARTAMENTUAREN OINARRIZKO EGITURA EZARTZEN DUENA Nota de Vigencia

BON N.º 159 - 15/08/2019



Atariko

Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura eta departamentu bakoitzaren eskumen-esparrua finkatu ziren. Hortaz, bidezkoa da departamentu bakoitzaren oinarrizko egitura organikoa ezartzea, gero gehiago garatu badaiteke ere.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 30.2 artikuluak ezartzen du departamentu bakoitzean zuzendaritza nagusi bat edo gehiago eta idazkaritza tekniko nagusi bat izanen direla, kasuan kasuko departamentuko titularraren menpe daudenak zuzenean. Bestalde, artikulu horretako 3. apartatuak adierazten du, aurreko apartatuan xedatutakoa gorabehera, zuzen-zuzenean departamentuaren titularraren menpe beste organo batzuk ere egoten ahalko direla departamentu bakoitzean. 35.2 artikuluak xedatzen du zerbitzuak zuzendaritza nagusietan txertaturik nahiz zuzenean departamentuen titularren menpe egon daitezkeela.

Bestalde, martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 31.2 artikuluak adierazten du zuzendaritza nagusiak sortu, aldatu, bateratu edo kentzea, bai eta bakoitzak eskumenean izanen dituen arloak zehaztea ere, Nafarroako Gobernuari dagokiola. Foru dekretu bidez eginen du, departamentu bakoitzeko kontseilari titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko abuztuaren 14an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra .Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren oinarrizko egitura.

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak, bere titularraren goi-zuzendaritzapean, honako organo hauek ditu bere oinarrizko egituran:

a) Unibertsitateko Zuzendaritza Nagusia.

b) Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusia.

c) Eraldaketa Digitaleko Zuzendaritza Nagusia.

d) Idazkaritza Tekniko Nagusia.

Xedapen gehigarri bakarra .Eskumenak hartzea.

1. Unibertsitateko Zuzendaritza Nagusiak bere gain hartzen ditu Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiak goi mailako irakaskuntza unibertsitarioaren eta ikerketaren arloan betetzen zituen eginkizunak.

2. Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusiak bere gain hartzen ditu Garapen Ekonomikorako Departamentuko Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiak ikerketaren, garapenaren eta berrikuntzaren arloan betetzen zituen eginkizunak, salbu eta ikerketaren, garapenaren eta berrikuntzaren arloan enpresei laguntza emateari dagozkionak, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak hartzen baititu bere gain.

3. Eraldaketa Digitaleko Zuzendaritza Nagusiak bere gain hartzen ditu Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak eraldaketa digitalaren arloan betetzen zituen eginkizunak eta eskumenak.

Xedapen iragankor bakarra.- Arauek indarrean jarraitzea eta organoen eta eginkizunen jarraipena.

Departamentuaren zerbitzu eta atalen egitura organikoa garatu arte, honakoetan xedatutakoa aplikatuko da, foru dekretu honetan xedatutakoaren aurka ez dagoen neurrian: Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretua; Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urtarrilaren 11ko 5/2017 Foru Dekretua; eta Garapen Ekonomikorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urtarrilaren 11ko 1/2017 Foru Dekretua.

Azken xedapenetako lehena .Gaikuntzak.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari eta Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari gaikuntza ematen zaie behar diren xedapen guztiak eman ditzaten foru dekretu honetan xedatutakoa garatu eta betetzeko, eta bidezkoak diren langileen eta baliabide ekonomiko eta materialen esleipena eta banaketa egiteko.

Azken xedapenetako bigarrena.- Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean hartuko du indarra.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 14an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.-Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Juan Cruz Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: F1910749

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web