(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

89/2019 FORU DEKRETUA, ABUZTUAREN 14KOA, GARAPEN EKONOMIKO ETA ENPRESARIALEKO DEPARTAMENTUAREN OINARRIZKO EGITURA EZARTZEN DUENA Nota de Vigencia-Nota de Vigencia.

BON N.º 159 - 15/08/2019



Atariko

Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura eta departamentu bakoitzaren eskumen-esparrua finkatu ziren. Hortaz, bidezkoa da departamentu bakoitzaren oinarrizko egitura organikoa ezartzea, gero gehiago garatu badaiteke ere.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 30.2 artikuluak ezartzen du departamentu bakoitzean zuzendaritza nagusi bat edo gehiago eta idazkaritza tekniko nagusi bat izanen direla, kasuan kasuko departamentuko titularraren menpe daudenak zuzenean. Era berean, artikulu horretako 3. paragrafoak adierazten du, aurreko apartatuan xedatutakoa gorabehera, zuzen-zuzenean departamentuko kontseilari titularraren menpe beste organo batzuk ere egoten ahalko direla departamentu bakoitzean. 35.2 artikuluak xedatzen du zerbitzuak zuzendaritza nagusietan txertaturik nahiz zuzenean departamentuen titularren menpe egon daitezkeela.

Bestalde, martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 31.2 artikuluak adierazten du zuzendaritza nagusiak sortu, aldatu, bateratu edo kentzea, bai eta bakoitzak eskumenean izanen dituen arloak zehaztea ere, Nafarroako Gobernuari dagokiola. Foru dekretu bidez eginen du, departamentu bakoitzaren titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko abuztuaren 14an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.- Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren oinarrizko egitura Nota de Vigencia.

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak, bere titularraren goi-zuzendaritzapean, honako organo hauek ditu bere oinarrizko egituran:

a) Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusia.

b) Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia.

c) Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusia.

d) Idazkaritza Tekniko Nagusia.

Xedapen gehigarri bakarra .Deskontzentrazioa.

1. Departamentuko zuzendaritza nagusien eta Idazkaritza Tekniko Nagusiaren titularren esku uzten dira, bakoitzaren eskumenen esparruan, indarra duen araudiak Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari kontratazioaren arloan esleitzen dizkion eskumen administratiboen titulartasuna eta erabilera.

2. Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiaren titularraren esku uzten dira indarra duen araudiak Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari ondare erantzukizunaren arloan esleitzen dizkion eskumenen titulartasuna eta erabilera.

3. Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak indarrik gabe uzten ahalko ditu xedapen gehigarri honetan aipatzen diren eskumen deskontzentrazioak, foru agindu baten bidez. Foru agindu hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Lehen xedapen iragankorra .Arauek jarraitzea.

Departamentuaren zerbitzu eta atalen egitura organikoa garatu arte, honakoan xedatutakoa aplikatuko da, foru dekretu honen edukiaren aurka ez dagoen neurrian: Garapen Ekonomikorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urtarrilaren 11ko 1/2017 Foru Dekretua.

Bigarren xedapen iragankorra .Berregituratzeak eta egitura organikoa.

1. Laguntza Juridiko eta Administratiboaren Zerbitzuko unitate organikoak Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikitzen zaizkio.

2. Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako Atala, Kontabilitatearen Kudeaketarako Bulegoa eta Turismoko eta Merkataritzako Kontabilitatearen Kudeaketarako Bulegoa, lehen Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako eta Gastuaren Kontrolerako Zerbitzuari atxikita zeudenak, Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako Zerbitzuari atxikitzen zaizkio.

Xedapen indargabetzaile bakarra .Arauak indargabetzea.

Indarrik gabe gelditzen dira Garapen Ekonomikorako Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 12ko 51/2015 Foru Dekretua eta foru dekretu honetan xedaturikoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

Azken xedapenetako lehena .Gaikuntzak.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari eta Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari gaikuntza ematen zaie behar diren xedapen guztiak eman ditzaten foru dekretu honetan xedatutakoa garatu eta betetzeko, eta bidezkoak diren langileen eta baliabide ekonomiko eta materialen esleipena eta banaketa egiteko.

Azken xedapenetako bigarrena .Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean hartuko du indarra.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 14an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.-Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria, Manuel Ayerdi Olaizola.

Iragarkiaren kodea: F1910743

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web