(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

86/2019 FORU DEKRETUA, ABUZTUAREN 14KOA, LURRALDE ANTOLAMENDUKO, ETXEBIZITZAKO, PAISAIAKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUAREN OINARRIZKO EGITURA EZARTZEN DUENA.Nota de Vigencia

BON N.º 159 - 15/08/2019



Atariko

Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura eta departamentu bakoitzaren eskumen-esparrua finkatu ziren. Hortaz, bidezkoa da departamentu bakoitzaren oinarrizko egitura organikoa ezartzea, gero gehiago garatu badaiteke ere.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 30.2 artikuluak ezartzen du departamentu bakoitzean zuzendaritza nagusi bat edo gehiago eta idazkaritza tekniko nagusi bat izanen direla, kasuan kasuko departamentuko titularraren menpe daudenak zuzenean. Era berean, artikulu horretako 3. apartatuak adierazten du, aurreko apartatuan xedatutakoa gorabehera, zuzen-zuzenean departamentuko titularraren menpe beste organo batzuk ere egoten ahalko direla departamentu bakoitzean, eta 35.2 artikuluak xedatzen du zerbitzuak zuzendaritza nagusietan txertaturik nahiz zuzenean departamentuen titular diren pertsonen menpe egon daitezkeela.

Bestalde, martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 31.2 artikuluak adierazten du zuzendaritza nagusiak sortu, aldatu, bateratu edo kentzea, bai eta bakoitzak eskumenean izanen dituen arloak zehaztea ere, Nafarroako Gobernuari dagokiola. Foru dekretu bidez eginen du, departamentu bakoitzaren titularrak proposaturik.

Adierazitakoarekin bat, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko abuztuaren 14an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra .Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren oinarrizko egitura.

1. Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak, bere titularraren goi-zuzendaritzapean, honako organo hauek ditu bere oinarrizko egituran:

a) Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia.

b) Etxebizitza Zuzendaritza Nagusia.

c) Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia.

d) Idazkaritza Tekniko Nagusia.

2. Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiak bere gain hartzen ditu lehengo Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiak lurralde antolamenduaren, hirigintzaren eta paisaiaren arloan zituen eskumenak, eta hari atxikitzen zaizkio gai horretan eskudantziak dituzten unitate organikoak.

3. Etxebizitza Zuzendaritza Nagusiak bere gain hartzen ditu lehengo Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusiak etxebizitzaren arloan zituen eskumenak, eta hari atxikitzen zaizkio gai horretan eskudantziak dituzten unitate organikoak.

4. Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiak lurralde estrategiako proiektuen plangintzari, analisiari, ebaluazioari, koordinazioari eta jarraipenari lotutako eskumenak beteko ditu.

Xedapen gehigarri bakarra .Deskontzentrazioa.

Zuzendaritza nagusietako titularren esku uzten dira, bakoitzaren eskumenen esparruan, indarra duen araudiak Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariari arlo hauetan esleitzen dizkion eskumen administratiboen titulartasuna eta erabilera: kontratazioa eta zehapen espedienteak.

Bestalde, Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiko titularraren esku uzten dira gaur egun besteren esku dauden eskumen administratibo hauen titulartasuna eta erabilera: lurralde antolamenduaren eta hirigintzaren arlokoak.

Xedapen iragankor bakarra.- Arauek jarraitzea.

Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren zerbitzu eta atalen egitura organikoa garatu arte, honakoetan xedatutakoa aplikatuko da, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren eskumenen esparruari dagokionez, eta foru dekretu honetan ezarritakoaren aurka ez dagoen neurrian: Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretua eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 128/2015 Foru Dekretua; ulertu behar da horien aipamenak Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuari dagozkiola.

Xedapen indargabetzaile bakarra .Arauak indargabetzea.

Indarrik gabe uzten dira foru dekretu honetan ezarritakoari aurka egiten dioten maila bereko edo baxuagoko arau guztiak.

Azken xedapenetako lehena .Gaikuntzak.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari eta Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari gaikuntza ematen zaie behar diren xedapen guztiak eman ditzaten foru dekretu honetan xedatutakoa garatu eta betetzeko, eta bidezkoak diren langileen eta baliabide ekonomiko eta materialen esleipena eta banaketa egiteko.

Azken xedapenetako bigarrena.- Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean hartuko du indarra.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 14an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.-Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria, José María Ayerdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: F1910740

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web