(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

60/2019 FORU DEKRETUA, MAIATZAREN 15EKOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA.

BON N.º 109 - 06/06/2019



Atariko

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Garapen Ekonomikorako Departamentuak aditzera eman du bere plantilla organikoa aldatu behar dela, behar errealetara moldatzeko.

Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko maiatzaren 15eko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu Bakarra. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan lanpostu batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Lanpostu batzuk sortu dira plantilla organikoan; ondotik aipatzen dira, eta zuzkidura ekonomikoa dute gaur egun indarra duen gastuen aurrekontuaren I. kapituluko partidetan.

GARAPEN EKONOMIKORAKO DEPARTAMENTUA

Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusia

-Industria ingeniaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 10676 zenbakia duena.

-Telekomunikazioetako ingeniaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 10677 zenbakia duena.

-Administrazio publikoko teknikaria (arlo ekonomikoa). Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 10678 eta 10679 zenbakia dutenak.

Azken Xedapenetako Lehena. Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.

Ahalmena ematen zaio Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken Xedapenetako Bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean hartuko du indarra.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 15ean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.-Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1906640

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web