(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

26/2018 FORU LEGEA, abenduaren 13koa, 2018ko gastuen aurrekontuan 35.546.085 euroko kreditu berezia ematekoa, urriaren 10eko 19/2018 Foru Legean aurreikusitako inbertsio finantzarioki jasangarriak egiteko.

BON N.º 240 - 14/12/2018



HITZAURREA

Inbertsio Finantzarioki Jasangarriei buruzko Plana onetsi zen urriaren 10eko 19/2018 Foru Legearen bidez.

Foru lege horren I. eta II. Eranskinetan adierazita daude zein diren inbertsio finantzarioki jasangarrien kontzeptuan egin beharreko jarduketak, eta lehentasuna ematen zaie, horien artean eta orain, Toki Inbertsioen Planekoei eta Banda Zabalaren Plan Zuzendarikoei.

Ogasuneko Ministerioak nahitaezkoa den baimena eman duenez inbertsio horiek egiteko, bidezkoa da horien exekuzioari hasiera ematea 2018. urtea amaitu baino lehen.

Horretarako, 2018ko Gastuen Aurrekontuan aurrekontu partida berriak sortzea proposatzen da, eta ondoren horiek 35.546.085 eurorekin hornitzea guztira, kreditu bereziaren bitartez.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 48. artikuluak ezartzen du ezen, hurrengo ekitaldira arte berandutu ezin den gasturen bat aurrekontu indardunaren kargura egin behar bada eta aurrekontuan krediturik ez badago, Nafarroako Gobernuak, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak proposaturik, foru lege proiektu bat bidaliko duela Nafarroako Parlamentura, kreditu berezi bat ematekoa.

1. artikulua. Aurrekontu partidak sortzea.

Aurrekontu partida hauek sortzen dira 2018ko Gastuen Aurrekontuan, ondotik ematen diren kodeekin:

Texto 

PROIEKTUA

Texto 

ORG.

Texto 

E

Texto 

FUN.

Texto 

IZENA

Texto 

070005

Texto 

05530

Texto 

6013

Texto 

467903

Texto 

IFJ 19/2018 FL Banda Zabalaren Plan Zuzendaria

Texto 

781000

Texto 

78310

Texto 

7600

Texto 

261611

Texto 

IFJ 19/2018 FL Zoladura, sareekin

Texto 

781000

Texto 

78310

Texto 

7600

Texto 

261612

Texto 

IFJ 19/2018 FL Zoladura, sarerik gabe

Texto 

781000

Texto 

78310

Texto 

7600

Texto 

261613

Texto 

IFJ 19/2018 FL Udal ekipamenduak eraikuntzako araudi teknikora egokitzea

Texto 

781000

Texto 

78310

Texto 

7600

Texto 

456104

Texto 

IFJ 19/2018 FL Hornidurako, saneamenduko eta euri uretarako toki sareak

Texto 

781000

Texto 

78310

Texto 

7600

Texto 

459104

Texto 

IFJ 19/2018 FL Argiteria publikoa

Texto 

781000

Texto 

78310

Texto 

7600

Texto 

45A203

Texto 

IFJ FL/2018 Une oro biztanleak dituzten lekuetarako bideak eta biziguneen artekoak

Texto 

2. artikulua. Kreditu berezi bat ematea.

Kreditu bat ematen da, 35.546.085 euroko zenbatekoa duena, zenbait jarduketa gauzatzeko, zeinak Inbertsio Finantzarioki Jasangarriei buruzko Plana onetsi zuen urriaren 10eko 19/2018 Foru Legetik eratorriak baitira, Toki Inbertsioen Planarekin eta Banda Zabalaren Plan Zuzendariarekin lotuta.

Kreditu hori foru lege honen lehen artikuluan aipatzen diren aurrekontu partidei aplikatuko zaie, zenbateko hauekin:

Texto 

PROIEKTUA

Texto 

ORG.

Texto 

E

Texto 

FUN.

Texto 

IZENA

Texto 

ZENBATEKOA

Texto 

070005

Texto 

05530

Texto 

6013

Texto 

467903

Texto 

IFJ 19/2018 FL Banda Zabalaren Plan Zuzendaria

Texto 

9.   840.000

Texto 

781000

Texto 

78310

Texto 

7600

Texto 

261611

Texto 

IFJ 19/2018 FL 2018ko EAO Zoladura, sareekin

Texto 

9.   176.115

Texto 

781000

Texto 

78310

Texto 

7600

Texto 

261612

Texto 

IFJ 19/2018 FL Zoladura, sarerik gabe

Texto 

1.   044.462

Texto 

781000

Texto 

78310

Texto 

7600

Texto 

261613

Texto 

IFJ 19/2018 FL Udal ekipamenduak eraikuntzako araudi teknikora egokitzea

Texto 

1.   377.231

Texto 

781000

Texto 

78310

Texto 

7600

Texto 

456104

Texto 

IFJ 19/2018 FL Hornidurako, saneamenduko eta euri uretarako toki sareak

Texto 

10.  342.486

Texto 

781000

Texto 

78310

Texto 

7600

Texto 

459104

Texto 

IFJ 19/2018 FL Argiteria publikoa

Texto 

3.   162.913

Texto 

781000

Texto 

78310

Texto 

7600

Texto 

45A203

Texto 

IFJ 19/2018 FL Une oro biztanleak dituzten lekuetarako bideak eta biziguneen artekoak

Texto 

602.878

Texto 

3. artikulua. Kreditu bereziaren finantzaketa.

Kreditu berezi hori finantzatuko da “Diruzaintzako gerakina, gastu orokorrak” izeneko 110000 11100 8700 000002 aurrekontu partidaren kargura, 35.546.085 euroko zenbatekoarekin.

4. artikulua. Gastuaren kontabilizazioa.

Kasuko gastu-baimena kontabilizatuko da 2018ko ekitaldiari egotziz inbertsio finantzarioki jasangarrien proiektuak finantzatzeko ezarritako kreditu osoa, foru lege honen babesean sortutako partidetan. Hori ez da oztopo izanen aurrekontu betebeharrak 2019ko ekitaldian aitortu ahal izateko.

Lehen xedapen gehigarria .–Gaitzea.

Ahalmena ematen zaio Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari Inbertsio Finantzarioki Jasangarriei buruzko Plana onesten duen urriaren 10eko 19/2018 Foru Legearen II. eranskina aldatzeko. Aldaketa horiek ez dute ezein kasutan ekarriko foru lege horretan ezarritako zenbateko globalaren gehikuntzarik.

Bigarren xedapen gehigarria .–Funtsmugimenduak.

Zilegi izanen da funts-mugimenduak egitea foru lege honek sortutakoak diren 781000 proiektuko partiden artean, eta ez zaizkie aplikatuko Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean ezarritako mugak.

Azken xedapen bakarra .–Indarra hartzea.

Foru lege honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean bertan hartuko du indarra.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean berehala argitara eta “Estatuko Aldizkari Ofizialera” igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.

Iruñean, 2018ko abenduaren 13an.–Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.

Iragarkiaren kodea: F1815105

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web