(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

1/2018 FORU LEGE DEKRETUA, urriaren 24koa, zeinaren bidez onesten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen arloko neurri batzuk.

BON N.º 210 - 30/10/2018



ZIOEN AZALPENA

2018ko martxoaren 26ko Estatuko Aldizkari Ofizialean iragarri zen Funtzio Publikorako Estatu Idazkaritzaren 2018ko martxoaren 22ko Ebazpena, zeinaren bidez argitaratzen baita Gobernuaren eta sindikatuen arteko enplegu publikoa eta lan baldintzak hobetzeko II. Akordioa, 2018ko martxoaren 9koa. Aipatu akordio horretan, lehenbiziko atalean, ezarri zen soldata igoera finko baterako urte anitzeko esparru bat sektore publikoaren zerbitzuan ari diren langileentzat, baita ekonomiaren hazkundeari lotutako igoera-ehuneko aldakor bat ere, kalkulatuko zena 2018-2020 aldiko Barne Produktu Gordin errealaren igoeraren arabera.

Aipatu akordioaren lehenbiziko atalak aurreikusten zuen, aipatutako aldiko ekitaldi bakoitzerako (2018ko, 2019ko eta 2020ko ekitaldiak) funts gehigarri batzuk izanen zirela, deskribatzen ziren baldintzetan, eta funts horiek, negoziazio kolektiboaren ondoren, bideratzen ahal zirela, besteak beste, produktibitatea edo efizientzia hobetzeko planak edo proiektuak ezartzera, pareko eginkizunak dituzten lanpostuen arteko osagarri espezifikoak berraztertzera, destinoko osagarriak homologatzera edo pentsio planei ekarpenak egitera. Gainera, 2021ean igoera gehigarri bat egiteko aukera erantsi zuen, ezartzen zituen baldintzetan.

Aurrekoa oinarri harturik, 2018ko urriaren 4an akordio bat sinatu zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen eta LAB, CCOO eta UGT sindikatuen artean, zeinak jorratzen baitu nola aplikatu Enplegu publikoa eta lan baldintzak hobetzeko Gobernuaren eta sindikatuen 2018ko martxoaren 9ko II. akordioaren lehen atalak ezartzen duena. Akordio horrek, urte anitzerako izenpetu baitzen, neurri batzuk aurreikusten ditu langileen arlorako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen esparrurako, 2018-2021 aldirako. Nolanahi ere, neurri horien gauzatzea bat etorriko da une bakoitzean indarrean diren legeekin.

2018ko aurrekontu ekitaldiari dagokionez, Estatuko 2018rako Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legearen 18. bi artikuluak xedatzen ditu, besteak beste, behar diren gaikuntzak posible izan dadin gauzatzea Nafarroako Foru Komunitatearen eta haren erakunde autonomoen esparruan 2018rako sinatutako urte anitzeko akordioko neurriak; hortaz, bidezkoa da neurri horiei arau maila ematea foru lege dekretu honen bidez.

Horregatik guztiagatik, abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 21.bis artikuluan jasotako baimena erabiliz, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Justiziako eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2018ko urriaren 24an egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat etorriz,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Administrari laguntzaileak. C mailan/taldean integratzeko osagarri iragankor bat esleitzea.

D mailan/taldean dauden administrari laguntzaileak C mailako /taldeko administrari lanpostuan integratuko dira, eta, prozesu horren hasiera gisa, integrazio osagarri iragankor bat esleituko zaie administrari laguntzaileen lanpostua edo izendapena duten langileei: D mailako/taldeko hasierako soldataren %7,91.

2. artikulua. SOS Nafarroako koordinazioko operadore laguntzaileak. Lanpostuko osagarria handitzea.

Koordinazioko operadore laguntzailearen lanpostuko osagarria %4,06 handitzen da.

3. artikulua. SOS Nafarroako aretoko burua. Lanpostuko ordainsari osagarrien aldaketa.

SOS Nafarroako aretoko buruaren lanpostuari esleitzen zaizkio %35eko bateraezintasuneko osagarri bat eta %6,73ko lanpostuko osagarri bat.

4. artikulua. Basozaintzako langileak. Arrisku bereziko osagarria handitzea.

Basoaintzako lanpostuei esleitutako arrisku bereziko osagarria %5 handitzen da, ordainsari-kontzeptu horregatik guztira %10era iritsi arte.

5. artikulua. Errepideetako zaintzaileak. C maila/taldean sartzea.

Errepideko zaintzailearen lanpostua C mailan/taldean sartzen da, honako ordainsari osagarri hauekin: maila/taldeko %12ko osagarria, lanpostuko %8,35eko osagarria.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa gorabehera, lanpostu batzuek esleiturik dituzten arrisku bereziko osagarriei eutsiko zaie.

6. artikulua. Nafar LansareNafarroako Enplegu Zerbitzuko erdi mailako tituludunak. Hiru lanposturi osagarri berezia esleitzea.

B mailako hasierako soldataren gainean, %5eko arrisku bereziko osagarri bat esleitu zaie Programen Jarraipenerako Atalari atxikitako prestakuntzako eta enpleguko erdi mailako teknikarien hiru lanpostuei (Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua).

7. artikulua. E maila/taldeko langileak. D maila/taldean sartzea.

1. E maila/taldeko langile guztiak D maila/taldean sarturik geldituko dira.

2. E maila/taldeko lanpostuak D maila/taldean sartuko dira, kategoria berri batean; hartan egonen dira hiru lanpostu, izen honekin: Zerbitzu Orokorrak, Zeladoreak eta Suhiltzaile-peoi Laguntzailea. Horietara sartzeko, orain arteko titulazio baldintza berbera mantenduko da, hots, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren 12. artikuluan E maila/taldeko lanpostuetarako ezarritakoa.

Zerbitzu Orokorretako eta Zeladoreen lanpostuetarako izendapena duten langileek batera parte hartzen ahal dute lanpostu horiek betetzeko prozesuetan.

3. Zerbitzu Orokorretako lanpostuen ordainsari osagarriak honako hauek izanen dira, D maila/taldeko hasierako soldataren gainean kalkulatuta: maila/taldeko %12ko osagarria, eta lanpostuko %3,03ko osagarria. Urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen aplikazio eremuan, lanpostu horren ordainsari osagarria honako hau izanen da: %15,03ko berariazko osagarria.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa gorabehera, mantenduko dira lanpostu batzuek esleiturik dituzten lanaldiaren luzapeneko osagarria, arrisku berezikoa eta destinokoa, baita aurreko paragrafoko osagarriak gainditzen dituzten lanpostuko osagarriak eta berariazko osagarriak ere, hain zuzen ere honako hauek:

Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiari atxikitako 8594 lanpostua: %23,03ko lanpostuko osagarria.

Nuestra Señora de Roncesvalles haur eskolari atxikitako 2904 lanpostua (Eskubide Sozialetako Departamentua): %6,03ko lanpostuko osagarria.

Santo Domingo zahar etxeari atxikitako 2829 eta 2830 lanpostuak (Eskubide Sozialetako Departamentua): %6,03ko lanpostuko osagarria.

Nafarroako Ospitaleguneari atxikitako 63287, 68945, 68949, 68511, 68944, 68948, 68947, 68950, 68943, 615223, 615221, 68946 eta 572680 lanpostuak (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua): %15,58ko berariazko osagarria.

4. Zeladoreen lanpostuen ordainsari osagarriak honako hauek izanen dira, D maila/taldeko hasierako soldataren gainean kalkulatuta: %18,62ko berariazko osagarria.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa gorabehera, mantenduko dira lanpostu batzuek esleiturik dituzten arrisku bereziko osagarria eta destinokoa, baita aurreko paragrafoko osagarria gainditzen duten berariazko osagarriak ere, hain zuzen ere honako hauek:

Nafarroako Ospitaleguneari atxikitako 65138 lanpostua: %19,17ko berariazko osagarria.

Nafarroako Ospitaleguneari atxikitako 66097, 66098, 66100 eta 66101 lanpostuak: %11,99ko berariazko osagarria.

5. Suhiltzaile-peoi Laguntzaileen lanpostuen ordainsari osagarriak honako hauek izanen dira, D maila/taldeko hasierako soldataren gainean kalkulatuta: maila/taldeko %12ko osagarria, eta lanpostuko %3,03ko osagarria.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa gorabehera, lanpostu batzuek esleiturik dituzten arrisku bereziko osagarriei eutsiko zaie.

8. artikulua. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua. Hiru lanposturi osagarri berezia esleitzea.

Arrisku bereziko osagarri bat esleitu zaie Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari atxikitako lanpostu batzuei, hain zuzen ere honako zenbaki hauek dituztenei, honako ehuneko hauetan:

Zerbitzu Orokorretako Arduradunen 10213 lanpostua, Arrantza Kudeatzeko Bulegoari atxikia: arrisku bereziko %5eko osagarria.

Zerbitzu Orokorretako 10340 lanpostua, Nekazaritzako Elikagaien Laborategiaren Atalari atxikia: arrisku bereziko %8ko osagarria.

Zerbitzu Orokorretako Arduradunen 10212 lanpostua, Mahastizaintzako Bulegoari atxikia: arrisku bereziko %8ko osagarria.

9. artikulua. OsasunbideaNafarroako Osasun Zerbitzuko logopedak. Berariazko osagarria handitzea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko logopeden lanpostuko berariazko osagarria handitzen da: %4,18, B maila/taldeko hasierako soldataren gainean.

10. artikulua. Urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen Estamentuen eta espezialitateen eranskina aldatzea (foru lege horrek arautzen du OsasunbideaNafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko araubidea).

Urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen Estamentuen eta espezialitateen eranskina aldatzen da (foru lege horrek arautzen du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko araubidea), honela:

1. Kentzen dira, osasun estamentuaren barnean, A.2 kodean (Zeladoreak) A.7.1 espezialitatean (Zeladorea), A.7.1.2 izendapena (Zeladore zaintzailea*) eta A.7.1.3 izendapena (Autopsietako zeladorea*).

2. Sartzen dira, osasunekoa ez den estamentuaren barnean, B.4 kodean (Laguntzaileak), B.4.4 espezialitatea (Mendekoak) eta B.4.4.1 izendapena (Zerbitzu Orokorrak).

3. Kentzen da, osasunekoa ez den estamentuaren barnean, B.5 kodea (Mendekoak), baita haren barneko espezialitateak eta izendapenak ere.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehenbiziko xedapen gehigarria .–Goragoko maila/talde batean sartutako langileek orain arteko eginkizunetan jarraitzea.

Foru lege dekretu honen 5. eta 7. artikuluetan xedatutakoak ez du berekin ekarriko ukitutako langileek orain arte bete dituzten eginkizunak betetzeari uztea, ezta beste lanpostu baten eginkizunak esleitzea ere.

Bigarren xedapen gehigarria .–Foru lege dekretu hau aplikatzeak dakartzan ondorioen data.

Foru lege dekretu honetan jasotako neurriek atzeraeragina izanen dute, 2018ko urtarrilaren 1etik.

Hirugarren xedapen gehigarria .–Lanpostuaren erreserbarik gabeko eszedentzia egoera batetik lanera itzultzea.

Langile bat borondatezko eszedentzian baldin badago, eta foru lege dekretu honen bidez aldatzen bada eszedentzia deklaratu zeneko lanpostuaren maila, lanera itzultzea eskatzen duenean lanpostu erreserbarik ez baldin badu, eskatu eta eskuratu dezake jardunera itzultzea egoki den goragoko lanpostu huts bat.

Laugarren xedapen gehigarria .–Maila bereko lanpostuetarako, prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrendak baztertzea.

Errepideko zaintzaile izendapena duten funtzionarioak, baldin prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko zerrendetan badaude C maila/taldeko beste lanpostu batzuk betetzeko, zerrenda horietatik baztertuko dira foru lege dekretu honek hartzen duenean. Orobat, lehen E maila/taldeko izendapena zuten funtzionarioak, baldin prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko zerrendetan badaude D maila/taldeko lanpostuak betetzeko, zerrenda horietatik baztertuko dira foru lege dekretu honek indarra hartzen duenean.

Aurreko paragrafoan aurreikusitakotik salbuesten dira E maila/taldean sarturik dauden langileak baldin prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko zerrendetan badaude goragoko maila bateko lanpostuak betetzeko, 2018ko urriaren 4an sinatutako akordioaren arabera, hots, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen eta LAB, CCOO eta UGT sindikatuen arteko akordioaren arabera. Prestakuntzarako zerbitzu berezietako zerrenda horietako langileak ez dira horietatik baztertuko, baina soilik deituko zaie lanpostu bat betetzeko baldin titular den lanpostua baino goragoko maila bateko lanpostua bada.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Lehenbiziko xedapen iragankorra .–Prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoerak mantentzea.

Errepideko zaintzaile izendapena duten funtzionarioak, baldin foru lege dekretu honek indarra hartzen duenean prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko zerrendetan badaude C maila/taldeko beste lanpostu batean, zerbitzu berezietako izendapenari eutsiko dio izendapena ekarri zuen beharrak irauten bitartean. Orobat, E maila/taldeko izendapena duten funtzionarioak, baldin foru lege dekretu honek indarra hartzen duenean prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko zerrendetan badaude D maila/taldeko beste lanpostu batean, zerbitzu berezietako izendapenari eutsiko dio izendapena ekarri zuen beharrak irauten bitartean. Behar hori bukatutakoan, langile horiek egoki den zerrendatik baztertuko dira.

Aurreko paragrafoan araututakotik salbuesten dira E maila/taldean sarturik dauden langileak baldin prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko zerrendetan badaude goragoko maila bateko lanpostuak betetzeko, 2018ko urriaren 4an sinatutako akordioaren arabera, hots, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen eta LAB, CCOO eta UGT sindikatuen arteko egun arteko akordioaren arabera. Nolanahi ere, soilik deituko zaie lanpostu bat betetzeko baldin titular den lanpostua baino goragoko maila bateko lanpostua bada.

Bigarren xedapen iragankorra .–Indarreko kontratuak mantentzea.

Foru lege dekretu honek indarra hartzean errepideko zaintzaileen lanpostuetarako indarrean dauden kontratuek, edo lehen E maila/taldean sartutako lanpostuetan aritzeko indarrean dauden kontratuek indarrean jarraituko dute, eta lanpostuaren maila/talde berriak ez du inola ere aldatuko kontratuaren iraupena, ezta hura iraungitzeko zergatiak ere.

Hirugarren xedapen iragankorra .–Indarreko kontratazio zerrendak mantentzea.

Foru lege dekretu honek indarra hartzean errepideko zaintzaileen lanpostuetarako indarrean dauden kontratazio zerrendek, edo lehen E maila/taldean sartutako lanpostuetan aritzeko indarrean dauden kontratazio zerrendek indarrean jarraituko dute, egoki den goragoko mailako lanpostuak betetzeko. Kontratu berriak izenpetzeko, behar diren baldintzak eskatuko dira, lanpostuen maila/talde berriarekin bat, salbu aurretik E maila/taldean zeuden lanpostuetarako eskatutako titulazioak; horiei foru lege dekretu honen 7.2 artikuluan xedatutakoa aplikatuko zaie.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena .–Ordainsari osagarriak aldatzeko gaikuntza.

Nafarroako Gobernua gaitzen da plantilla organikoko lanpostuen ordainsari osagarriak aldatzeko, indarreko araudiarekin bat.

Azken xedapenetako bigarrena .–Nafarroako Parlamentura igortzea.

Foru lege dekretu hau Nafarroako Parlamentura igorriko da baliozkotu dezan, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 21.bis artikuluaren 2. apartatuan ezarritakoaren arabera.

Azken xedapenetako hirugarrena .–Indarra hartzea.

Foru lege dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2018ko urriaren 24an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1812839

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web