(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

80/2018 FORU DEKRETUA, URRIAREN 3KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA

BON N.º 199 - 15/10/2018



Atariko

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zenbait departamentuk euskara eta ingelesa jakin beharreko baldintza ezartzea proposatu dute. Aldaketa eta eguneraketa horiek ez dute kostu ekonomikorik.

Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2018ko urriaren 3ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Lanpostu elebidunak eta haiei dagokien euskarazko jakitemaila zehaztea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuetan eta haren erakunde autonomoetan.

1. Lanpostu elebidun bat ezartzen da, euskarazko C1 jakite-maila duena, administrari laguntzaile lanpostua, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoari atxikia. 1141 zenbakia du plantilla organikoan.

2. Lanpostu elebidun bat ezartzen da, euskarazko C1 jakite-maila duena, administrari laguntzaile lanpostua, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoari atxikia. 8620 zenbakia du plantilla organikoan.

2. artikulua . Ingelesezko jakitemaila aldatu eta esleitzen zaie Garapen Ekonomikorako Departamentuko zenbait lanposturi.

1. Ingelesezko B1 jakite-maila esleitzen zaio Enpresa Zientzietako diplomadun lanpostu bati, hots, plantilla organikoan 2646 zenbakia duenari. Lanpostua Garapen Ekonomikorako Departamentuko Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiari atxikita dago.

2. Lanpostu hori betetzen ari den langileak lan horietan jarraituko du lanpostuak ohiko prozeduraz behin betiko bete arte.

Azken Xedapenetako Lehena .Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.

Ahalmena ematen zaio Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken Xedapenetako Bigarrena .Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2018ko urriaren 3an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.-Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1812040

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web