(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

4/2018 FORU DEKRETUA, OTSAILAREN 28KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA.

BON N.º 43 - 01/03/2018



Atariko

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu egin behar direla, gaur egun dituzten beharretara moldatzeko.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen Zuzendaritzak, Nafarroako Ospitaleguneko sukalde zerbitzuen itzulketa prozesuaren gaineko epaiak ikusirik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren plantilla aldatzea proposatzen du, aipatutako epaietan ezarritakoa jasotzeko.

Bestalde, plantilla organikoan zehazten diren kontuak direnez gero, burutza bat betetzeko beharkizunen aldaketa jasotzen da.

Badago Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak otsailaren 28ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Plantilla organikoko lanpostu huts batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat.-Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatzen dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEPARTAMENTUA

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia.

-Monitore okupazionala. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 3303 zenbakia duena plantilla organikoan.

Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusia.

-Gizarte hezitzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 3344 zenbakia duena plantilla organikoan.

Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusia.

-Erdi mailako teknikaria (Administrazioa). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 8331 zenbakia duena plantilla organikoan.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua.

-Haur Eskolako zuzendaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 3002 zenbakia duena plantilla organikoan.

OGASUNEKO ETA FINANTZA POLITIKAKO DEPARTAMENTUA

Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusia.

-Administrazio publikoko teknikaria (arlo ekonomikoa). Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, 1775 eta 7416 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

HERRITARREKIKO ETA ERAKUNDEEKIKO HARREMANETAKO DEPARTAMENTUA

Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusia.

-Telefonista. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, 126 eta 129 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA

Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusia.

-IRYDAko* laguntzaile teknikoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 5559 zenbakia duena plantilla organikoan.

Idazkaritza Tekniko Nagusia.

-Behargina*. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa, 2275 zenbakia duena plantilla organikoan.

Bi.-Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEPARTAMENTUA

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia.

-Terapeuta okupazionala. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 10469 zenbakia duena plantilla organikoan.

Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusia.

-Gizarte-langilea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 10470 zenbakia duena plantilla organikoan.

Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusia.

-Gizarte-langilea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 10471 zenbakia duena plantilla organikoan.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua.

-Prestakuntzako eta enpleguko erdi mailako teknikaria. Lanpostu huts bat, funtzionario araubidekoa, B mailakoa, 10472 zenbakia duena plantilla organikoan.

OGASUNEKO ETA FINANTZA POLITIKAKO DEPARTAMENTUA

Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusia.

-Administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa). Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, 10473 eta 10474 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

HERRITARREKIKO ETA ERAKUNDEEKIKO HARREMANETAKO DEPARTAMENTUA

Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusia.

-Kazetaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, elebiduna (euskarazko C1 jakite-maila), 10475 zenbakia duena plantilla organikoan.

LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA

Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusia.

-Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 10476 zenbakia duena plantilla organikoan.

Idazkaritza Tekniko Nagusia.

-Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 10477 zenbakia duena plantilla organikoan.

2. artikulua. Nafarroako Ospitaleguneko sukalde zerbitzuen itzulketak ukitutako langileei buruzko epaiak betearaztea.

Ondoko lanpostu huts hauek sortu dira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan, egiturazko enplegua finkatzeko:

Nafarroako Ospitalegunea.

-Zerbitzu anitzetako enplegatua. Zortzi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, E mailakoak, 71442, 71443, 71444, 71445, 71446, 71447, 71448 eta 71449 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

-Zerbitzu anitzetako enplegatua. Lanpostu huts bat, lan-araubidekoa eta lanaldi partzialekoa, E mailakoa, 71450 zenbakia duena plantilla organikoan.

Atal honetan sortutako lanpostuak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren I. kapituluan egiturazko lanpostu horiek finantzatzeko aurreikusi diren partiden kargura finantzatuko dira.

3. artikulua. Lanpostuak birmoldatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan.

OLT/EUDen lanpostua moldatzen da Lan arloko Erizaintzako erizain espezialistaren lanpostu bihurtzeko, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 816 zenbakia duena plantilla organikoan.

4. artikulua. Burutza bat betetzeko betebeharrak aldatzea.

Aldatu egiten da abenduaren 13ko 112/2017 Foru Dekretuaren I. eranskina (dekretu haren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu zen, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez bete ahal izateko). Aldaketaren ondorioz, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiko Argitalpenak Koordinatzeko Bulegoko burutzari (10077 zenbakiko lanpostua) A edo B maila ematen zaio, betebehar berariazkorik gabe.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetan lehenbizikoa. Foru dekretu hau garatu eta betearazteko ahalmena.

Ahalmena ematen zaio Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetan bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean hartuko du indarra.

Iruñean, 2018ko otsailaren 28an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.-Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1802829

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web