(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

103/2017 FORU DEKRETUA, AZAROAREN 15EKOA, EUSKARAREN ERABILERA ARAUTZEN DUENA NAFARROAKO ADMINISTRAZIO PUBLIKOETAN, BEREN ERAKUNDE PUBLIKOETAN ETA MENPEKO DITUZTEN ZUZENBIDE PUBLIKOKO ENTITATEETAN Nota de Vigencia

BON N.º 231 - 30/11/2017Fecha de revisión: 30/11/2020



  I. TITULUA. XEDAPEN OROKORRAK


  II. TITULUA. EUSKARAREN ERABILERA NAFARROAKO ADMINISTRAZIO PUBLIKOETAN ETA HORIEK HERRITARREKIN DITUZTEN HARREMANETAN

  I. KAPITULUA. HIZKUNTZA EREMUAK

  1. ATALA. EREMU EUSKALDUNA

  2. ATALA. EREMU MISTOA

  3. ATALA. EREMU EZEUSKALDUNA

  II. KAPITULUA. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ZERBITZU ZENTRALAK


  III. TITULUA. EUSKARAREN EZAGUTZA ETA BALORAZIOA

  I. KAPITULUA. IRIZPIDE OROKORRAK

  II. KAPITULUA. NAFARROAKO FORU ADMINISTRAZIOAREN ELE BIKO LANPOSTUAK

  III. KAPITULUA. EUSKARA NAHITAEZ JAKITEA ETA EUSKARA BALORATZEA, LANPOSTUETAN SARTZEKO ETA LANPOSTUAK BETETZEKO

  1. ATALA. EREMU EUSKALDUNA

  1. Azpiatala. Foru komunitateko administrazioa

  2. Azpiatala. Toki entitateak

  2. ATALA. EREMU MISTOA

  1. Azpiatala. Foru komunitateko administrazioa

  2. Azpiatala. Toki entitateak

  3. ATALA. EREMU EZEUSKALDUNA

  1. Azpiatala. Foru komunitateko administrazioa

  2. Azpiatala. Toki entitateak

  4. ATALA. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ZERBITZU ZENTRALAK

  5. ATALA. MEREZIMENDU MODUAN BALORATZEA

  IV. KAPITULUA. LANBIDEAN ARITZEKO HIZKUNTZA GAITASUNA


Zioen azalpena

Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legearen 2.1. artikuluan ezartzen da gaztelania eta euskara Nafarroako berezko hizkuntzak direla eta, horren ondorioz, herritar guztiek dutela jakin eta erabiltzeko eskubidea. 2.2 artikuluan gaztelaniaren ofizialtasuna ezartzen du Nafarroa osoan; euskararena, aldiz, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 9. artikuluan ezarritakoa izanen da.

Euskarari buruzko Foru Lege horrek hiru hizkuntza eremu ezartzen ditu Nafarroan eta foru dekretu honek eremu horiek hartzen ditu bere baitan. Eremu euskalduna, zeinetan euskara eta gaztelania hizkuntza ofizialak baitira eta herritarrek eskubidea baitute administrazio publikoekiko harremanetan bi hizkuntzak erabiltzeko eta haiek aukeratutako hizkuntzan hartuak izateko. Eremu mistoa, zeinetan herritarrek euskara nahiz gaztelania erabiltzeko eskubidea baitute Nafarroako administrazio publikoen aurrean aritzerakoan. Eta eremu ez-euskalduna, zeinetan herritarrei onartzen baitzaie Nafarroako administrazio publikoen aurrean euskara erabiltzeko eskubidea. Hori horrela, Euskarari buruzko Foru Legeak onartzen du herritarrek eskubidea dutela hiru eremu horietan Nafarroako berezko hizkuntzak administrazio publikoekiko harremanetan erabiltzeko, foru lege horretan berean ezarritako terminoetan. Halaber, administrazio publiko horiek premiatzen ditu eremu bakoitzean neurri desberdinak hartzera, eskubide hori modu eta maila desberdinetan gauzatzeko. Hala ere, kontuan izan behar da, Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legea parte batean aldatu zuen otsailaren 24ko 4/2015 Foru Legearen hitzaurrean onartzen dela ez dagoela inolako arrazoirik herritarren hizkuntza eskubide batzuk desberdinak izateko eremu mistoan eta eremu ez-euskaldunean, kontuan izan behar baita hizkuntza-ofizialtasunaren araubidea berbera dela aipatutako bi eremu horietan.

Bestalde, administrazio prozedura erkidean indarra duen araudiak herritarrei eskubidea onartzen die administrazio publikoekiko harremanetan hizkuntza ofizialaren izaera duten hizkuntzak erabiltzeko, eta, orobat, ezartzen du autonomia erkidego batean egoitza duten Estatuko Administrazio Orokorreko organoek esku hartzen duten prozedurak interesdunak aukeratutako hizkuntza ofizialean tramitatuko direla, haren hizkuntza eskubideen arabera. Era berean, Botere Judizialari buruzko Lege Organikoak gai hau bere aplikazio-esparruan arautzen du.

Zentzu berean, aipamen berezia egin behar zaio Eskualdeetako eta Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunari. Gutun hori 1992ko ekainaren 25ean onetsi zen, Europako Kontseiluaren Ministroen Batzordeak konbentzio-izaera eman zion eta hamaika estatu kidek urte horretako azaroaren 5ean sinatu zuten, eta, horien artean, Espainiakoak, zeinak 2001eko apirilaren 9an berretsi baitzuen.

Bereziki kontuan hartu dira Europako Gutun horretan agintari administratiboen eta zerbitzu publikoen gainean 10. artikuluan bildutako konpromisoak. Era berean, kontuan hartu dira gutun horren betetze-mailaren ezarpena jarraitzeko prozesuan Europako Kontseiluaren Ministroen Batzordeak 2005., 2008., 2012. eta 2016. urteetako aldizkako txostenetan emandako gomendioak. Gomendio horien artean bereziki aipatzekoak dira, batetik, 2005eko irailaren 21ean onetsitako gomendioen arteko 5. puntua -puntu horretan esaten da gutunaren III. zatiak euskarari ematen dion babesa Nafarroako eremu mistoan modu egokian aplikatzeko aukera kontuan izan behar dutela agintariek-, eta, bestetik, 2016ko urtarrilaren 20an onetsitako gomendioen arteko 4. puntua -puntu horretan eskatzen da zerbitzu publikoetan hizkuntza koofizialen presentzia bermatzeko neurriak hartzen jarraitu behar dela, bereziki osasun zerbitzuetan-.

Nafarroako administrazio publikoetako euskararen erabilera martxoaren 21eko 70/1994 eta uztailaren 4ko 135/1994 foru dekretuen bidez arautu zen; azken honek aurrekoa indarrik gabe utzi eta ordeztu zuen. Geroago, abenduaren 11ko 372/2000 Foru Dekretuak arau hura indarrik gabe utzi eta ordeztu zuen. Foru dekretu honi administrazioarekiko auzien jurisdikzioaren aurrean errekurtsoak jarri zizkioten eta, azkenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak baliogabetu zuen. Nafarroako administrazio publikoetako euskararen erabilera berriz arautu zen otsailaren 10eko 29/2003 Foru Dekretuaren bidez. Foru dekretu hau eta aurrekoa edukiz berdinak ziren eta honi ere errekurtsoak jarri zizkioten. Hartara, lau artikulu partzialki baliogabetu zituen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak eta artikulu horietako bi ekainaren 15eko 55/2009 Foru Dekretuak indarrik gabe utzi zituen.

Nafarroako Arartekoak, elebitasunaren eta hizkuntza eskubideen gaineko 2010eko txostenean, Nafarroako Gobernuari iradoki zion Euskarari buruzko Foru Legea betetzeko, 29/2003 Foru Dekretua ordezkatzeko erregelamendu orokorra prestatu eta onetsi behar zuela. Txostenean adierazten zen erregelamendu orokor horrek berariaz arautu behar zuela euskararen erabilera normala eremu mistoan, eremu horretan bizi baitira nafar gehienak eta horietako anitz euskal hiztunak dira.

Eremu euskaldunari dagokionez, Nafarroako Arartekoak, 2015eko abuztuaren 19ko txostenean, ohartarazi zuen komenigarria zela Euskarari buruzko Foru Legeko xedapenak ahalik eta lasterrena gauzatzea. Horren ondorioz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eremu euskalduneko herritarrei zuzendutako bere eskumeneko zerbitzu publikoak euskaraz ematea bermatu behar du, gaztelaniarekin parez pareko egoera batean, bi hizkuntzen koofizialtasunetik ondorioztatzen den logikak erakusten duen bezala. Ildo horretan, txosten horrek ohartarazten du progresibotasunak gaur egun ez lukeela irismen bera izanen, progresibotasun hori eremu euskaldunean euskara erabiltzeko eskubidea benetan gauzatzea muga dezakeen printzipio moduan hartuz, kontuan izan behar baita legea 1986an onetsi zela eta indarra hartu zuenetik hogeita hamar urte iragan direla.

Euskarari buruzko Foru Legearen hitzaurrean onartzen da hizkuntzak bizikidetzarako eta gizarteko kideen arteko ulermenerako baliagarriak direla. Balio horrek gaur egun ere indar osoa izaten segitzen du eta gaur egungo Nafarroak bi hizkuntzen koexistentzia eta herritar guztien hizkuntza eskubideen errespetua ditu gizarte kohesiorako ezinbesteko elementu.

Euskarari buruzko Foru Legeak hizkuntza fenomenoaren izaera dinamikoa onartzen du. Zentzu horretan, begien bistakoa da, lege hori onetsi zenetik, azken hiru hamarkadetan Nafarroan euskararen egoera soziala positiboki aldatu dela, eta euskararen ezagutza asko handitu dela, bereziki belaunaldi berrien artean. Era berean, euskarazko zerbitzu publikoen eskaera handitu da. Errealitate sozial berri hau onartu behar da eta, hori dela-eta, beharrezkoa da araudia berrikustea eta administrazioaren jarduketak errealitate horretara egokitzea, Euskarari buruzko Foru Legearen esparruaren barnean, Nafarroako herritarrei onartzen zaizkien hizkuntza eskubideak osorik berma daitezen. Eskubide horiek bermatzera bideratua egon behar du, halaber, Nafarroako Gobernuak arlo honetan egindako plangintzak.

Hori horrela, foru dekretu honen helburua da Nafarroako bi hizkuntza berezkoen, euskararen eta gaztelaniaren, existentzia onartu eta haren errealitateari erantzutea, Euskarari buruzko Foru Legean onartzen den moduan, eta Nafarroako eskualdekatze eta errealitate soziolinguistikoan ezarritako mailaketa kontuan hartuz egitea. Horrela, foru dekretu honek eremu euskaldunean modu eraginkorrean bermatu nahi ditu euskarak eremu horretan onartuta dituen ofizialtasunetik eratorritako eskubide guztiak eta, eremu misto deiturikoan, Euskarari buruzko Foru Legeak herritarrei hizkuntza aukeratzeko onartzen dien eskubidea. Era berean, foru dekretu honek jarduketa administratiboa egokitu nahi du eremu ez-euskalduneko herritarrek administrazio publikoen aurrean euskaraz aritzeko onartuta duten eskubideari erantzun positiboa emateko.

Euskarari buruzko Foru Legearen esparruaren barnean, foru dekretu honetan ekintza positibo eta proaktiboa gehitu da, Nafarroako berezko hizkuntzetako baten, euskararen, egoera minorizatua zuzentzeko eta administrazio publikoek eta sektore publiko instituzionaleko entitateek benetako eskaintza baten bitartez euskararen erabilera sustatzeko. Entitate horiek sektore publikokotzat hartu behar dira, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legeak ezartzen duenari jarraikiz. Hala, foru dekretu hau Eskualdeetako eta Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunaren 7. artikuluan jasotako printzipioei egokitzen zaie, zeinean adierazten baita eskualdeetako eta eremu urriko hiztunen eta gainerako herritarren arteko berdintasuna sustatu eta haien egoera bereziak kontuan izateko bideratutako hizkuntza horien aldeko neurri bereziak hartzeak ez dituela hedatuagoak diren hizkuntzetako hiztunak baztertuko.

Bestalde, foru dekretu honek nafar guztiek hartu behar dituzten zerbitzu administratiboen espezifikotasuna onartzen du, zerbitzu horien kokapena edozein izanik ere. Horregatik, Foru Komunitate osoan jarduten duten zerbitzuak zerbitzu zentraltzat hartuko dira eta haiei ezarriko zaien erregulazio linguistikoa ez da izanen zerbitzu horiek kokatuta dauden hizkuntza eremuaren araberakoa, baizik eta duten eginkizunaren araberakoa, zeina baita Nafarroako herritar guztiei arreta egitea.

Azkenik, foru dekretu honen gaztelaniazko bertsioan “euskera” forma erabili da, “vascuence”ren baliokidea baita eta jasoa baitago Espainieraren Errege Akademiaren Hiztegian. “Euskera” izena gizartean asko erabiltzen da, eta zabaldua dago, halaber, hezkuntzako testuetan eta Eskualdeetako eta Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuneko europar txostenetan.

Ikusirik Nafarroako Kontseiluak 2017ko irailaren 29an emandako irizpena eta Euskararen Nafar Kontseiluaren aldeko txostena.

Horrenbestez, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2017ko azaroaren 15ean egindako bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

I. TITULUA. XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua. Xedea eta esparru subjektiboa.

1. Foru dekretu honek xede du garatzea Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legearen I. titulua, Nafarroako Foru Komunitateko administrazio publikoen euskararen erabilera normal eta ofizialari buruzkoa.

2. Foru dekretu hau aplikatzekoa izanen zaie Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari, Nafarroako toki entitateei eta administrazio publiko horiekin lotura duten edo beraien menpeko diren erakunde publiko eta zuzenbide publikoko entitateei.

2. artikulua. Definizioak.

Foru dekretu honen ondorioetarako, honako definizioak hartuko dira aintzat:

a) Idazketa elebiduna: euskaraz eta gaztelaniaz egindakoa.

b) Zerbitzu zentralak: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuetatik, herritar guztiendako arreta ematen dutenak, non kokatutarik dauden kontuan hartu gabe.

c) Ele biko lanpostua: lanpostu honetan sartzeko edo lanpostu hau betetzeko nahitaezkoa izanen da euskara ezagutzea, behar den neurrian.

d) Ele biko zirkuitua: zirkuitu administratibo bat aukera ematen duena zerbitzuak eman edo espedienteak tramitatzeko Nafarroako hizkuntza bietako edozeinetan.

3. artikulua. Funtsezko helburuak.

1. Foru dekretu honen funtsezko helburuak honako hauek dira:

a) Eremu euskaldunean, ahalbidetzea bi hizkuntza ofizialetako edozein erabil daitezen lan-hizkuntza moduan Nafarroako administrazio publikoetan, beren erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan, bai eta herritarrei zerbitzua emateko ere.

b) Eremu mistoan, gauzagarri egitea herritarrek duten eskubidea euskaraz nahiz gaztelaniaz zuzentzeko Nafarroako administrazio publikoengana, beren erakunde publikoengana eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateengana, bai eta beharrezkoak diren tresnak zehaztea ere ahalbidetzeko euskara eta gaztelania erabil daitezen herritarrei zerbitzua emateko; betiere, eremu horretako udalerrien errealitate soziolinguistikoarekin bat.

c) Eremu ez-euskaldunean, gauzagarri egitea herritarrek duten eskubidea euskaraz nahiz gaztelaniaz zuzentzeko Nafarroako administrazio publikoengana, beren erakunde publikoengana eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateengana, bai eta hori lortzeko tresnak zehaztea ere, eremuaren ezaugarri soziolinguistikoak kontuan hartuta.

2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzu zentraletan, funtsezko helburua da euskararen erabilera ahalbidetzea herritarrei zerbitzua emateko.

4. artikulua. Hizkuntza eremuen mugaketa.

Foru dekretu honetan aipatutako hizkuntza eremuen mugak Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legearen 5. artikuluan ezarritakoak dira.

5. artikulua. EuskarabideaEuskararen Nafar Institutua erakunde autonomoaren aholkularitza eta koordinazioa.

Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoari dagozkio:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen artean koordinazio-organo moduan aritzea, haiei aholkua ematea eta haiekin elkarlanean aritzea Nafarroako Gobernuak hizkuntza politikan eta plangintzan ezarritako ildo estrategikoak gauzatzeko.

b) Nafarroako toki entitateei aholku eta laguntza ematea foru dekretu honek xede duenean.

6. artikulua. Hizkuntza plangintza.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuek eta beraiekin lotura duten edo beraien menpeko diren erakunde publiko eta zuzenbide publikoko entitateek behar diren planak prestatuko dituzte, foru dekretu honetako 3. artikuluan aurreikusitako helburuak erdiets daitezen; plan horiek kontuan hartuko dute, betiere, genero ikuspuntua. Plan horietan atal hauek bilduko dira, gutxienez:

a) Euskararen egoeraren diagnostikoa: euskaraz dakiten langileak, barneko eta kanpoko komunikazioen eta eskura dauden baliabideen azterketa, herritarrei zuzendutako inprimakien eta dokumentazioaren inbentarioa, errotulazioa eta seinaleztapena.

b) Lanpostuen komunikazio-beharrak identifikatzea.

c) Behar diren helburuak lortzeko neurri egokiak, eta neurri horien lehenespena; betiere, herritarrei arreta zuzena ematen dieten unitate organikoak eta lanpostuak lehenetsiko dira.

d) Prestakuntza beharren ebaluazioa.

e) Itzulpen-beharren ebaluazioa.

f) Jarduketen egutegia finkatzea, helburuak lortzeko aurreikusitako epearen barnean.

g) Planean aurreikusitako jarduketen balorazio ekonomikoa.

h) Ezarritako helburuen jarraipenerako bideak eta ebaluaziorako adierazleak.

2. Eremu euskalduna bere osotasunean edo parte batean hartzen duten toki entitateek beren planak prestatuko dituzte, foru dekretu honetako 3.1.a) artikuluan aurreikusitako helburuak erdiets daitezen. Plan horietan zehaztuko da zein plazatan izanen den nahitaezkoa euskara jakitea.

3. Eremu mistoko eta eremu ez-euskalduneko toki entitateek beren jarduketa-esparruaren barnean beren planak prestatuko dituzte, hurrenez hurren, foru dekretu honetako 3.1.b) eta c) artikuluan aurreikusitako helburuak erdiets ditzaten.

4. Artikulu honetan aipatzen diren planak zernahi egoera soziolinguistikotara egokituko dira, eta haietan ezarritako helburuak bete ahala eguneratuz joanen dira.

5. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, toki entitateek eta administrazio publiko horiekin lotura duten edo beraien menpeko diren erakunde publiko eta zuzenbide publikoko entitateek beharrezkoak diren neurriak hartuko dituzte, behar diren langileek euskararen ezagutzan eta erabileran gero eta gaitasun handiagoa izan dezaten, Euskarari buruzko Foru Legean, foru dekretu honetan eta aipatutako araudia garatuz onets daitezkeen bestelako arauetan ezarritakoa bete dadin.

II. TITULUA. EUSKARAREN ERABILERA NAFARROAKO ADMINISTRAZIO PUBLIKOETAN ETA HORIEK HERRITARREKIN DITUZTEN HARREMANETAN

I. KAPITULUA. HIZKUNTZA EREMUAK

1. ATALA. EREMU EUSKALDUNA

7. artikulua. Barneerabilera.

1. Eremu euskaldunean dauden administrazio publikoetan, erakunde publikoetan eta zuzenbide publikoko entitateetan, administrazio jarduketa guztiak baliozkoak izanen dira eta eraginkortasun juridiko osoa izanen dute, erabilitako hizkuntza ofiziala edozein dela ere.

2. Eremu euskaldunean dauden administrazio publikoetan, erakunde publikoetan eta zuzenbide publikoko entitateetan, izaera orokorreko barne-komunikazioak ele biz eginen dira. Hizkuntza ofizial bakar batean ere egin daitezke, baldin eta interesdunek hala aukeratzen badute.

3. Eremu euskaldunean dauden toki administrazioetan, erakunde publikoetan eta zuzenbide publikoko entitateetan, ele biz eginen dira barne erabilerako inprimaki eta idazki ofizialak, bai eta izenburuak eta idazpuruak ere; nahi izanez gero, euskarri bereiziak erabiltzen ahalko dira.

8. artikulua. Administrazio publikoen arteko harremanak.

1. Eremu euskaldunean dauden administrazio publikoetan, erakunde publikoetan eta zuzenbide publikoko entitateetan, eremu bereko beste batzuetara edo euskara hizkuntza ofiziala den bestelako administrazio publikoetara igortzen diren idazki ofizialak eta komunikazioak ele biz eginen dira, aldeen artean hizkuntza horietako batean bakarrik egiteko akordiorik izan ezean.

2. Eremu euskaldunean dauden toki entitateetako zerbitzu zentraletara zuzendutako idazki ofizialak eta komunikazioak euskaraz soilik idatzita egon daitezke.

3. Aurreko idatz-zatietan sartu gabeko bestelako administrazio publikoetara zuzendutako idazki ofizialak eta komunikazioak ele biz eginen dira, oro har.

9. artikulua. Herritarrekiko harremanak.

1. Eremu euskaldunean dauden administrazio publikoetan, erakunde publikoetan eta zuzenbide publikoko entitateetan, ele biz eginen dira eremu euskalduneko bereko pertsona fisiko edo juridikoei zuzentzen zaizkien jakinarazpenak eta komunikazioak, salbu eta interesdunek bi hizkuntza ofizialetako bat berariaz erabiltzea erabakitzen badute.

2. Eremu euskaldunaren barnean ondorioak izanen dituzten herritarren erabilerarako inprimakiak eta idazki ofizialak ele biz idatziko dira. Nahi izanez gero, euskarri bereiziak erabil daitezke.

Herritarren erabilerarako inprimakiak nahiz eremu euskaldunetik kanpo ondorioak izanen dituzten idazki ofizialak ele biz idatziko dira.

3. Ahozko arretari dagokionez, erabiltzaileei arreta eginen zaie haiek aukeratutako Nafarroako berezko hizkuntzan.

4. Webguneetako informazioa eta haien bidez egin daitezkeen tramite administratiboak bi hizkuntza ofizialetan eskuragarri izanen dira.

5. Fede publiko administratiboa eta ziurtagiri administratiboak emateko eginkizuna esleiturik duten administrazio publikoetako langileek ele biz egin beharko dituzte beren administrazioetan emandako agiri publikoen kopiak eta haien menpeko erregistroetan dauden idazpenen ziurtagiriak, salbu eta interesdunek bi hizkuntza ofizialetako edozein berariaz erabiltzea erabakitzen badute.

10. artikulua. Irudia, oharrak eta argitalpenak.

1. Eremu euskaldunean dauden administrazio publikoetan, erakunde publikoetan eta zuzenbide publikoko entitateetan, ele biz idatziko dira bulego eta egoitzetako errotuluak, materialen, uniformeen eta ibilgailuen errotuluak, inprimaki eta agirietako izenburuak edo idazpuruak, zigilu ofizialak eta identifikaziorako eta seinaleztapenerako edozein elementu.

2. Xedapenak, oharrak, informazio-liburuxkak, kanpainetako material grafikoa, argitalpen dibulgatiboak, iragarkiak eta mota orotako publizitatea edota hiriko bide-seinaleen informazio-elementuak ele biz idatziko dira; nahi izanez gero, euskarri bereiziak erabil daitezke.

2. ATALA. EREMU MISTOA

11. artikulua. Barneerabilera.

Eremu mistoan dauden administrazio publikoetan, erakunde publikoetan eta zuzenbide publikoko entitateetan, barne-erabilerako inprimaki eta idazki ofizialak; izenburuak eta idazpuruak ele biz egin daitezke.

12. artikulua. Administrazio publikoen arteko harremanak.

Eremu mistoan izan eta zerbitzu zentraltzat hartzen ez diren administrazio publikoetan, erakunde publikoetan eta zuzenbide publikoko entitateetan, beste administrazio publiko batzuei igortzen zaizkien idazki ofizialak eta komunikazioak ele biz egin daitezke.

13. artikulua. Herritarrekiko harremanak.

1. Eremu mistoan izan eta zerbitzu zentraltzat hartzen ez diren administrazio publikoetako, erakunde publikoetako eta zuzenbide publikoko entitateetako zerbitzuetan, behar diren neurriak bultzatzen ahalko dira jakinarazpenak eta komunikazioak ele biz egiteko modua egon dadin. Hizkuntza bakarra erabiliz gero, gaztelania erabili beharko da.

Pertsona fisikoek edo juridikoek euskaraz hasitako espedienteei dagokienez, espediente horietatik eratorritako jakinarazpenak eta komunikazioak ele biz igorriko zaizkie interesdunei.

2. Herritarren erabilerarako inprimakiak nahiz idazki ofizialak ele biz idatz daitezke.

3. Ahozko arretari dagokionez, eremu mistoan dauden administrazio publikoek, erakunde publikoek eta zuzenbide publikoko entitateek behar diren neurriak har ditzakete, herritarrek administrazio publikoei euskaraz zuzentzeko aukera izan dezaten.

4. Eremu mistoan izan eta zerbitzua eremu horretako biztanleei soilik ematen dieten administrazio publikoek, erakunde publikoek eta zuzenbideko publikoko entitateek behar diren neurriak hartzen ahalko dituzte webguneetako informazioa eta haien bidez egin daitezkeen tramite administratiboak euskaraz eta gaztelaniaz egon daitezen.

14. artikulua. Irudia, oharrak eta argitalpenak.

1. Eremu mistoan izan eta zerbitzu zentraltzat hartzen ez diren administrazio publikoek, erakunde publikoek eta zuzenbide publikoko entitateek neurriak bultza ditzakete bulego eta egoitzetako errotuluak, materialen, uniformeen eta ibilgailuen errotuluak, inprimaki eta agirien izenburuak edo idazpuruak, zigilu ofizialak eta identifikaziorako eta seinaleztapenerako edozein elementu ele biz idatziko direla bermatzeko.

2. Era berean, aurreko apartatuan aipatutako zerbitzuek behar diren neurriak har ditzakete bermatzeko ele biz idatziko direla xedapenak, oharrak, informazio-liburuxkak, kanpainetako material grafikoa, argitalpen dibulgatiboak, iragarkiak eta mota orotako publizitatea edo antzeko beste idazkiak, bai eta hiriko bide-seinaleen informazio-elementuak ere.

3. ATALA. EREMU EZ-EUSKALDUNA

15. artikulua. Barneerabilera.

Eremu ez-euskaldunean dauden administrazio publikoetan, erakunde publikoetan eta zuzenbide publikoko entitateetan, barne-erabilerako inprimaki eta idazki ofizialak, bai eta izenburuak eta idazpuruak ere, ele biz idatz daitezke. Aldiz, hizkuntza bakarra erabiliz gero, gaztelaniaz egin beharko dira.

16. artikulua. Administrazio publikoen arteko harremanak.

Eremu ez-euskaldunean dauden administrazio publikoetan, erakunde publikoetan eta zuzenbide publikoko entitateetan, bestelako edozein administrazio publikotara zuzendutako idazki ofizialak eta komunikazioak ele biz idatz daitezke. Aldiz, hizkuntza bakarra erabiliz gero, gaztelaniaz egin beharko dira.

17. artikulua. Herritarrekiko harremanak.

1. Eremu ez-euskaldunean dauden administrazio publikoetan, erakunde publikoetan eta zuzenbide publikoko entitateetan, jakinarazpen eta komunikazioak ele biz idatz daitezke, interesdunak administrazioari euskaraz zuzentzeko aukera egin duenean. Aldiz, hizkuntza bakarra erabiliz gero, gaztelaniaz egin beharko dira.

2. Idazki ofizialak eta herritarrek erabiltzeko inprimakiak ele biz idatz daitezke. Aldiz, hizkuntza bakarra erabiliz gero, gaztelaniaz egin beharko dira.

3. Eremu ez-euskaldunean dauden administrazio publikoek, erakunde publikoek eta zuzenbide publikoko entitateek behar diren neurriak hartzen ahalko dituzte herritarrei bermatzeko herritarrok beraiengana euskaraz zuzentzeko aitortua duten eskubidea, eta, behar izanez gero, Nafarroako Gobernuaren itzulpen ofizialeko unitate administratibora jotzen ahalko dute.

4. Webguneetako informazioa eta horietan egin daitezkeen tramite administratiboak Nafarroako bi hizkuntzetan egon daitezke. Aldiz, hizkuntza bakarra erabiliz gero, gaztelaniaz egin beharko dira.

18. artikulua. Irudia, oharrak eta argitalpenak.

1. Eremu ez-euskaldunean dauden administrazio publikoetan, erakunde publikoetan eta zuzenbide publikoko entitateetan, ele biz idatz daitezke bulego eta egoitzetako errotuluak, materialen, uniformeen eta ibilgailuen errotuluak, inprimaki eta agirietako izenburuak edo idazpuruak, zigilu ofizialak eta identifikaziorako eta seinaleztapenerako edozein elementu. Aldiz, hizkuntza bakarra erabiliz gero, gaztelaniaz egin beharko dira.

2. Mota orotako xedapenak, oharrak, informazio-liburuxkak, kanpainetako material grafikoa, argitalpen dibulgatiboak, iragarkiak eta publizitatea eta hiriko bide-seinaleen informazio-elementuak ele biz idatz daitezke. Aldiz, hizkuntza bakarra erabiliz gero, gaztelaniaz egin beharko dira.

II. KAPITULUA. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ZERBITZU ZENTRALAK

19. artikulua. Administrazio publikoen arteko harremanak.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzu zentralek eremu euskaldunean dauden administrazio horretako bestelako zerbitzuetara edo eremu horretako toki entitateetara bidalitako idazki ofizialak eta komunikazioak ele biz idatziko dira, aldeen artean hizkuntza batean bakarrik egiteko akordiorik izan ezean.

2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzu zentralek eremu mistoan dauden toki entitateetara igorritako idazki ofizialak eta komunikazioak ele biz idatz daitezke.

3. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzu zentralek eremu ez-euskaldunean dauden toki entitateetara igorritako idazki ofizialak eta komunikazioak ele biz idatz daitezke. Aldiz, hizkuntza bakarra erabiliz gero, gaztelaniaz egin beharko dira.

20. artikulua. Herritarrekiko harremanak.

1. Herritarrei oro har igorritako jakinarazpenak eta komunikazioak ele biz idatziko dira.

Pertsona fisikoek edo juridikoek euskaraz hasitako espediente administratiboei dagokienez, espediente horietatik eratorritako komunikazioak ele biz igorriko zaizkie interesdunei Nota de Vigencia.

2. Herritar ororendako diren inprimakiak eta idazki ofizialak ele biz idatziko dira Nota de Vigencia.

3. Ahozko arretari dagokionez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzu zentralek neurriak bultzatuko dituzte herritarrek euskarazko arreta izan dezaten. Bestelako neurrien artean daude informazioguneak sortzea eta euskaraz dakiten langileekin ele biko zirkuituak sortzea.

4. Herritarrendako eskura dauden Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren jabetzako baliabide elektronikoen bidez egiten diren komunikazioak, hots, informazioetara, zerbitzuetara eta transakzioetara elektronikoki sartzeko aukera ematen dutenak, euskaraz eta gaztelaniaz egonen dira eskura eta bi hizkuntza horien artean elkarreragingarritasuna ahalbidetuko dute.

21. artikulua. Irudia, oharrak eta argitalpenak.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren komunikazio eta irudi arloko elementu orokor guztiek ele biko errealitatea islatuko dute.

2. Zerbitzu zentraletako bulego eta egoitzetako errotuluak, materialetako, uniformeetako eta ibilgailuetako errotuluak, eta inprimaki eta agirietako izenburuak edo idazpuruak, zigilu ofizialak eta identifikaziorako eta seinaleztapenerako bestelako edozein elementu ele biz eginen dira Nota de Vigencia.

3. Zerbitzu zentralek herritar guztiei zuzendutako xedapenak, oharrak, informazio-liburuxkak, kanpainetako material grafikoa, argitalpen dibulgatiboak, mota orotako iragarkiak eta publizitatea edo antzeko beste idazkiak ele biz idatziko dira Nota de Vigencia.

4. Nafarroako Foru Komunitateko errepide sareko bide-seinaleetako informazio-elementuak, titulartasun publikokoak direnean, ele biz idatziko dira Nota de Vigencia.

III. TITULUA. EUSKARAREN EZAGUTZA ETA BALORAZIOA

I. KAPITULUA. IRIZPIDE OROKORRAK

22. artikulua. Euskararen ezagutzamaila.

1. Ele biko lanpostuetan egiaztatu beharreko euskararen ezagutza-maila B1, B2 edo C1 izanen da, lanpostuaren ezaugarrien arabera. Maila horiek Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan ezarritakoak dira.

2. B1 ezagutza-maila soilik eska daiteke beren eginkizun nagusien artean lan administratiboak ez dituzten D edo E mailako ele biko lanpostuetan.

23. artikulua. Hizkuntzamaila egiaztatzea.

1. Ele biko lanpostuetan, euskaraz eskatutako hizkuntza-mailaren ezagutza egiaztatuko da ofizialki onartutako titulu eta ziurtagirien bidez.

2. D edo E mailako ele biko lanpostuetan, zeinetarako B1 ezagutza-maila eskatzen baita, ezagutza-maila hori proba bat gainditu ondoren egiaztatuko da eta proba horretan eskatutako hizkuntza-maila dagoenetz erabakiko da. Proba hori gainditzeak betiko balioko du, lanpostuetan sartzeko edo lanpostuak betetzeko prozesuetan, euskararen ezagutzaren betebeharra egiaztatzearen ondorioetarako.

3. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskumen esparruari dagokionez, euskararen ezagutza departamentu horrek ezarritako berariazko araudian ezarritakoaren arabera egiaztatuko da.

24. artikulua. Hartutako eskubideak.

Euskara jakin gabe ele biko lanpostutzat hartutakoak betetzen ari diren pertsonek hartutako eskubideak errespetatuko dira eta horretarako antolatuko diren euskarazko prestakuntza jardueretan beren borondatez parte hartzeko aukera eskainiko zaie.

II. KAPITULUA. NAFARROAKO FORU ADMINISTRAZIOAREN ELE BIKO LANPOSTUAK

25. artikulua. Ele biko lanpostuen kopurua eta ezaugarriak.

1. Plantilla organikoetan ezarritako ele biko lanpostuak kopuruz nahikoak izanen dira Euskarari buruzko Foru Legean eta foru dekretu honetan ezarritako helburuak bermatzeko.

2. Ele biko lanpostuak zehaztuko dira foru dekretu honen 3. artikuluan hizkuntza eremu bakoitzerako eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzu zentraletarako aurreikusitako berariazko helburuak eta haien zerbitzuaren eta komunikazioen izaera kontuan hartuz. Ele biko lanpostutzat hartuko dira lehentasunez haien eginkizunen artean hauetako batzuk dituztenak:

a) Herritarrei arreta orokor zuzena ematea zentral telefonikoetan, erregistro bulegoetan edo harreretan; bereziki, hiri segurtasuneko zerbitzuetan eta larrialdi zerbitzuetan, eta babes zibileko eta larrialdietako zerbitzuetan.

b) Herritarrei zerbitzu edo prozedura administratiboei buruzko berariazko informazioa ematea, ahoz zein idatziz.

c) Herritarrei zuzendutako komunikazioak sortzea edo dokumentazioa oro har euskaraz kudeatzea.

d) Eremu euskalduneko herritarrei arreta egitea.

e) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzu zentralei dagokienez, ele biko zirkuitu batean sartuta egotea.

3. Ele biko lanpostuak zehaztuko dira, zein departamenturi atxikita dauden, hark egindako proposamenaren bidez eta Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuaren aldez aurreko aldeko txostenarekin, plantilla organikoa aldatzeko behar den foru dekretuan sar daitezen.

4. Ele biko lanpostu bat hartzen dutenek lanpostu horren hizkuntza beharrak bete beharko dituzte.

5. Betetzeko zailak diren ele biko lanpostuak lanpostu horretarako eskatutako hizkuntza eskakizunik ez duten pertsonek aldi baterako bete ditzakete. Ondorio horietarako, betetzen zaila den lanpostutzat hartuko da aldi baterako kontratazioan eskainitako ele biko lanpostua, baldin eta, eskura dauden izangai guztiei dei egin ondoren, betetzerik izan ez bada.

III. KAPITULUA. EUSKARA NAHITAEZ JAKITEA ETA EUSKARA BALORATZEA, LANPOSTUETAN SARTZEKO ETA LANPOSTUAK BETETZEKO

1. ATALA. EREMU EUSKALDUNA

1. Azpiatala. Foru komunitateko administrazioa

26. artikulua. Ele biko lanpostuak.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak zehaztuko du eremu euskalduneko unitate organikoetako zein lanpostutan den nahitaezkoa euskaraz jakitea, eta bere plantilla organikoan adieraziko du zein diren eta zer ezagutza-maila duten ele biko lanpostu horiek.

2. Ele biko lanpostuak eta horien euskarazko ezagutza-maila zehazteko, kontuan hartuko da zer ezartzen den foru dekretu honetako III. tituluko I. eta II. kapituluan, eta, bereziki, 25.2 artikuluan.

27. artikulua. Merezimendu moduan baloratzea.

1. Eremu euskaldunean dauden Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren unitate organikoetako lanpostuetarako, betiere ele bikotzat jo ez badira, euskara merezimendu moduan baloratuko da. Sarbidea oposizio-lehiaketa bidez egiten denean balorazio hori %11koa izanen da, merezimendu baremoaren gainerako zatiari esleitutako puntuazioari dagokionez, eta lanpostu horiek betetzeko merezimendu lehiaketetan %10ekoa, merezimendu baremoaren gainerako zatiari esleitutako puntuazioari dagokionez.

2. Eremu euskaldunean dauden Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unitate organikoetako zenbait lanpostuk herritarrekin duten arreta- edo tratu-maila kontuan hartuta, horietarako sarbidea oposizio-lehiaketa bidez egiten bada, haren baloraziorako esleitutako ehunekoa %23koa izanen da, merezimendu baremoaren gainerako zatiari esleitutako puntuazioari dagokionez, eta, merezimendu lehiaketa bidez betetzen diren lanpostuetan, berriz, %20koa izanen da, merezimendu baremoaren gainerako zatiari esleitutako puntuazioari dagokionez. Lanpostu horien zerrenda onetsiko da hizkuntza politikaren arloan eskumena duen departamentuko titularrak emandako foru agindu bidez.

2. Azpiatala. Toki entitateak

28. artikulua. Ele biko lanpostuak.

Eremu euskalduneko toki entitateek, beren eskumenen esparruan, euskararen ezagutza zein lanpostutan den nahitaezkoa zehaztuko dute, eta beren plantilla organikoetan adieraziko dute zein diren ele biko lanpostu horiek. Gainerako lanpostuetan, euskararen ezagutza merezimendu kualifikatua izanen da.

29. artikulua. Merezimendu moduan baloratzea.

Euskararen ezagutza nahitaezkotzat jo ez den eremu euskalduneko toki entitateetan euskara merezimendu kualifikatua izanen da eta hari balorazio gehigarria emateko Nafarroako Foru Komunitateko Administraziorako 27. artikuluan ezarritako balioak erreferentzia moduan har daitezke.

2. ATALA. EREMU MISTOA

1. Azpiatala. Foru komunitateko administrazioa

30. artikulua. Ele biko lanpostuak.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak zehaztuko du eremu mistoko zein lanpostutan den nahitaezkoa euskara ezagutzea, eta bere plantilla organikoan adieraziko du zein diren eta zer ezagutza-maila duten ele biko lanpostu horiek.

2. Ele biko lanpostuak eta horien euskarazko ezagutza-maila zehazteko, kontuan hartuko da eremuaren errealitate soziolinguistikoa eta zer ezartzen den foru dekretu honetako III. tituluko I. eta II. kapituluan, eta, bereziki, 25.2 artikuluan.

31. artikulua. Merezimendu moduan baloratzea Nota de Vigencia.

1. Eremu mistoan dauden Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren unitate organikoetako lanpostuetarako, betiere ele bikotzat jo ez badira, euskara merezimendu moduan baloratuko da. Sarbidea oposizio-lehiaketa bidez egiten denean balorazio hori %7koa izanen da, merezimendu baremoaren gainerako zatiari esleitutako puntuazioari dagokionez, eta lanpostu horiek betetzeko merezimendu lehiaketetan %6koa, merezimendu baremoaren gainerako zatiari esleitutako puntuazioari dagokionez.

2. Eremu mistoan dauden Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unitate organikoetako zenbait lanpostuk herritarrekin duten arreta- edo tratu-maila kontuan hartuta, horietarako sarbidea oposizio-lehiaketa bidez egiten bada eta Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuaren aldez aurretiko justifikazio-txostena izanik, haren baloraziorako esleitutako ehunekoa %14 bitartekoa izan daiteke, merezimendu baremoaren gainerako zatiari esleitutako puntuazioari dagokionez, eta, merezimendu lehiaketa bidez betetzen diren lanpostuetan, berriz, %12 bitartekoa, merezimendu baremoaren gainerako zatiari esleitutako puntuazioari dagokionez.

2. Azpiatala. Toki entitateak

32. artikulua. Ele biko lanpostuak.

Eremu mistoko toki entitateek, beren eskumenen esparruan, euskararen ezagutza mein lanpostutan den nahitaezkoa zehatz dezakete eta, orobat, beren plantilla organikoetan ele biko lanpostu horiek zein diren adieraziko dute.

33. artikulua. Merezimendu moduan baloratzea.

Euskararen ezagutza nahitaezkotzat jo ez den eremu mistoko toki entitateetan, euskara merezimendutzat hartzea erabaki bada, hari balorazio gehigarria emateko Nafarroako Foru Komunitateko Administraziorako 31. artikuluan ezarritako balioak har daitezke erreferentzia moduan.

3. ATALA. EREMU EZ-EUSKALDUNA

1. Azpiatala. Foru komunitateko administrazioa

34. artikulua. Ele biko lanpostuak.

1. Herritarrei eremu ez-euskaldunean Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren aurrean euskara erabiltzeko eskubidea baliatzea errazteko, Administrazioak zehaztu dezake eremu ez-euskalduneko zein lanpostutan den nahitaezkoa bi hizkuntza ofizialak ezagutzea, eta bere plantilla organikoan adieraziko du zein diren eta zer ezagutza-maila duten ele biko lanpostu horiek.

2. Ele biko lanpostuak eta horien euskarazko ezagutza-maila zehazteko, kontuan hartuko da eremuaren errealitate soziolinguistikoa eta zer ezartzen den foru dekretu honetako III. tituluko I. eta II. kapituluan, eta, bereziki, 25.2 artikuluan.

35. artikulua. Merezimendu moduan baloratzea Nota de Vigencia.

1. Eremu ez-euskaldunean dauden Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren unitate organikoetako lanpostuetarako, betiere ele bikotzat jo ez badira, euskara merezimendu moduan baloratu daiteke. Sarbidea oposizio-lehiaketa bidez egiten denean balorazio hori %7ra bitartekoa izan daiteke, merezimendu baremoaren gainerako zatiari esleitutako puntuazioari dagokionez, eta lanpostu horiek betetzeko merezimendu lehiaketetan %6ra bitartekoa, merezimendu baremoaren gainerako zatiari esleitutako puntuazioari dagokionez; Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuaren justifikazio-txostena beharko da aurretik.

2. Azpiatala. Toki entitateak

36. artikulua. Ele biko lanpostuak.

Herritarrak eremu ez-euskalduneko administrazio publikoetara euskaraz zuzendu ahal izateko, eremu ez-euskalduneko toki entitateek, beren eskumenen esparruan, zehatz dezakete zein lanpostutan izanen den nahitaezkoa euskara ezagutzea eta beren plantilla organikoetan lanpostu elebidun horiek zein diren adieraziko dute.

37. artikulua. Merezimendu moduan baloratzea.

Lanposturen batean euskararen ezagutza merezimendutzat hartzea erabaki duten eremu ez-euskalduneko toki entitateek, hari balorazio gehigarria emateko Nafarroako Foru Komunitateko Administraziorako 35. artikuluan ezarritako balioak har ditzakete erreferentzia moduan.

4. ATALA. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ZERBITZU ZENTRALAK

38. artikulua. Ele biko lanpostuak.

1. Foru Komunitateko Administrazioak zerbitzu zentraletako ele biko lanpostuak zehaztuko ditu, eta bere plantilla organikoan adieraziko du zein diren eta zer ezagutza-maila duten ele biko lanpostu horiek.

2. Ele biko lanpostuak eta horien euskarazko ezagutza-maila zehazteko, kontuan hartuko da zer ezartzen den foru dekretu honetako III. tituluko I. eta II. kapituluan, eta, bereziki, 25.2 artikuluan.

39. artikulua. Merezimendu moduan baloratzea Nota de Vigencia.

1. Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzu zentraletako lanpostuetarako, betiere ele bikotzat jo ez badira, euskara merezimendu moduan baloratuko da. Sarbidea oposizio-lehiaketa bidez egiten denean balorazio hori %7koa izanen da, merezimendu baremoaren gainerako zatiari esleitutako puntuazioari dagokionez, eta lanpostu horiek betetzeko merezimendu lehiaketetan %6koa, merezimendu baremoaren gainerako zatiari esleitutako puntuazioari dagokionez.

2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zerbitzu zentraletako zenbait lanpostuk herritarrekin duten arreta- edo tratu-maila kontuan hartuta, horietarako sarbidea oposizio-lehiaketa bidez egiten bada eta Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuaren aldez aurretiko justifikazio-txostena izanik, haren baloraziorako esleitutako ehunekoa %14 bitartekoa izan daiteke, merezimendu baremoaren gainerako zatiari esleitutako puntuazioari dagokionez, eta, merezimendu lehiaketa bidez betetzen diren lanpostuetan, berriz, %12 bitartekoa, merezimendu baremoaren gainerako zatiari esleitutako puntuazioari dagokionez.

5. ATALA. MEREZIMENDU MODUAN BALORATZEA

40. artikulua. Euskarari buruzko tituluak edo ziurtagiriak baloratzea.

1. Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko C1 mailaren pareko ezagutza-maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiria duenari euskararen ezagutzaren baloraziorik handiena emanen zaio.

2. Titulu edo ziurtagiri hori izan ezean, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren A1 maila izanez gero, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/5 jasoko da; A2 maila izanez gero, 2/5; B1 maila izanez gero, 3/5; eta, B2 maila izanez gero, 4/5.

IV. KAPITULUA. LANBIDEAN ARITZEKO HIZKUNTZA GAITASUNA

41. artikulua. Lanbidean aritzeko hizkuntza gaitasuna.

1. Foru dekretu honetako 1.2 artikuluan aipatutako administrazio publikoek, erakunde publikoek eta zuzenbide publikoko entitateek beren langileek euskara herritarrekiko harremanetan erabiltzeko gero eta gaitasun handiagoa izan dezaten sustatuko dute.

2. Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak euskaraz trebatzeko ikastaroak antolatuko ditu, hizkuntza horretan trebatutako langileen kopurua behar adinakoa eta nahikoa izan dadin. Hori guztia, Euskarari buruzko Foru Legean, foru dekretu honetan eta onets daitezkeen bestelako garapen-arauetan aurreikusitako helburuak bete daitezen.

3. Erregelamenduz finkatuko dira aurreko apartatuan aipatutako ikastaro horien modalitateak, ikastaro horietan sartu eta parte hartzeko baldintzak eta haietan beren borondatez parte hartu nahi dutenen betebeharrak.

4. Prestakuntza jarduerak antolatuko dira lana, familia eta bizitza pertsonala ahalik eta ongiena uztar daitezen.

5. Agintariek eta zuzendaritzako organoek euskarazko prestakuntzaren urteko planak elkarrekin prestatuko dituzte eta haiek betetzen direla begiratuko dute.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehen xedapen gehigarria. Ele biko idazketaren alderdi formalak.

1. Foru dekretu honek errotuluetan, inprimakietan eta edozein motatako dokumentazioan eta komunikazioetan ele biko forma baliozkotzat hartutako kasuetan, oro har, euskarri fisiko bakar batean eginen da, artikuluetan euskarri bereiziak erabiltzea berariaz baimentzen den kasuetan izan ezik.

2. Bereziki errotulazioari dagokionez, ele biko testuek bi hizkuntzetan tamaina eta ikusgarritasun bera izanen dute. Testua bi zutabetan idazten bada, ezkerrean euskarazkoa eta eskuinean gaztelaniazkoa jarriko dira. Testua goitik behera idazten bada, goialdean euskarazko testua jarriko da eta behealdean gaztelaniazkoa.

3. Eremu euskalduneko eta mistoko Nafarroako Foru Komunitateko errepide sareko bide-seinaleetako informazio-elementuei dagokienez, xedapen honetako bigarren apartatuko irizpideari jarraituko zaio; eremu ez-euskaldunean paratutako elementuetan, bestalde, ezkerrean gaztelaniazko testua eta eskuinean euskarazkoa jarriko dira. Testua goitik behera idazten bada, goialdean gaztelaniazko testua jarriko da eta behealdean euskarazkoa.

4. Ele biko testuekin batera beste hizkuntza batzuetan idatzitako testuak erabili behar badira, aurreko idatz-zatietan ezarritako irizpideak kontuan izanen dira.

Bigarren xedapen gehigarria. Estatuko Administrazioarekiko elkarlana.

Nafarroako Gobernua Estatuko Administrazioarekin elkarlanean arituko da, organo eskudunek neurriak har ditzaten Nafarroan egoitza duen Estatuko Administrazioan euskararen erabileraren normalizazioa gero eta handiagoa izan dadin, Administrazio Publikoetako Ministerioaren 1990eko uztailaren 20ko Aginduan, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean eta foru dekretu honetan ezarritakoaren arabera.

Hirugarren xedapen gehigarria. Ele biko lanpostuak eta jakitemailak.

Uztailaren 30eko 203/2001 Foru Dekretuaren I. Eranskinean zerrendatutako ele biko plazek -foru dekretu horretako bereko 1. artikuluan zehaztuta daude plaza horien jakite-mailak- eta jakite-mailaren bat ezarrita duten plantilla organikoko gainerako plazek euskararen ezagutza-maila duten plazatzat hartuko dira, foru dekretu honetako 22. artikuluan ezarritakoaren arabera. Hala, 3. jakite-maila ezarrita zuten lanpostu guztiak ele biko lanpostuak izanen dira, euskararen C1 mailako ezagutzarekin, eta 1. eta 2. jakite-maila ezarrita zutenak ele biko lanpostuak izanen dira, euskararen B2 mailako ezagutzarekin.

Laugarren xedapen gehigarria. Urratsen balorazioa merezimendu modura.

Merezimendu modura baloratzerakoan, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzak gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/12 jasoko du.

Bosgarren xedapen gehigarria. Unibertsitatekoak ez diren irakasleen funtzio publikoa.

Unibertsitatekoak ez diren irakasleen funtzio publikoan, hautaketa, lanpostuak betetzeko prozesua, lanbide sustapena, barne-igoera, kidego eta eskalen berrantolaketa eta irakasleen birziklatzea eta hobekuntza gai horietarako berariazkoa den araudian xedatutakoaren araberakoa izanen dira.

Seigarren xedapen gehigarria. Hizkera inklusiboa.

Foru dekretu honetako komunikazio-elementuetako edozein prestatu behar denean, bai eta foru dekretuan aipatzen diren trebakuntza eta prestakuntza jardueretan ere, kontuan hartuko da hizkera inklusiboa.

Zazpigarren xedapen gehigarria. Ele biko plazak zehaztearen eta horren ondorioen gaineko negoziazio kolektiboa.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen esparruan, foru dekretu honetako 6. artikuluan jasotako plangintza prozesutik heldutako departamentu edo erakunde autonomo bakoitzaren plantilla organikoa, euskararen ezagutza nahitaezkoa duten ele biko lanpostuen zehaztapenari dagokionez, negoziazio kolektibora eramango da. Aldez aurretik, betetzen ari diren plazaren hizkuntza-eskakizuna aldatzeak ondorioak eragiten dizkien langileen gaineko jarduketak arautuko dituen prozeduraren zehaztapena ere negoziazio kolektibora eramango da.

Zortzigarren xedapen gehigarria. Zerbitzu publikoen emakida.

Zerbitzu publikoen kudeaketa emakida bidez zeharka egiten denean, eta zerbitzu horien titulartasuna duten administrazio publikoei aplikatzekoak zaizkienean Euskarari buruzko Foru Legea eta foru dekretu hau, behar diren neurriak hartuko dira zerbitzu publiko horiek herritarren hizkuntza-eskubideak errespetatuz emanen direla.

Bederatzigarren xedapen gehigarria. Merezimenduen nahitaezkotasuna eta balorazioa, gaituta dauden funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuetan.

Euskara jakitea nahitaezkoa denean, idazkari eta kontu-hartzaile lanpostu bakoitzari zer hizkuntza-eskakizun dagokion erabakiko da, betiere Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 248. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Toki entitateetako idazkari eta kontu-hartzaileen lanpostuetan, merezimenduen balorazioa Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 250. artikuluan ezarritakoaren arabera eginen da.

Hamargarren xedapen gehigarria. Udalez gaindiko toki entitateak.

Hizkuntza eremu batean baino gehiagotan sartuta dauden udalez gaindiko toki entitateek, hala nola mankomunitateek, beharrezko neurriak hartuko dituzte herritarrei eman beharreko arreta bermatzeko eta, orobat, udalez gaindiko toki entitate hori sartuta dagoen eremuei dagozkien artikuluak kontuan hartuko dituzte.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Lehen xedapen iragankorra. Planak prestatzeko epea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuek eta beraiekin lotura duten edo beraien menpeko diren erakunde publiko eta zuzenbide publikoko entitateek foru dekretu honetako 6. artikuluan aipatutako planak urtebeteko epean prestatuko dituzte, foru dekretu honek indarra hartzen duenetik hasita. Plan horietan, foru dekretu honen ondorioetarako zerbitzu zentraltzat jotako unitate organikoak ere identifikatuko dira.

Bigarren xedapen iragankorra. Zernahi komunikazioelementuren egokitzapena.

Nafarroako administrazio publikoek, erakunde publikoek eta zuzenbide publikoko entitateek pixkanaka eta modu jarraian egokituko dituzte irudi, jakinarazpen, ohar eta argitalpenen elementu guztiak, erabat bete arte, foru dekretu honetan aurreikusitako terminoetan. Horretarako, aurrekontuetan dirua gordeko da, aipatu elementuak mantendu, zaindu eta berritzeko.

Hirugarren xedapen iragankorra. Lanpostuetan sartzeko eta lanpostuak betetzeko deialdietako berariazko probak.

Foru dekretu honek indarra hartu eta hurrengo bi urteetan argitaratzen diren lanpostuetan sartzeko eta lanpostuak betetzeko deialdietan, euskara-maila egiaztatzeari dagokionez, ofizialki onartutako titulu eta ziurtagiriez gain, maila hori egiaztatzen ahalko da, halaber, hizkuntza-maila neurtzeko deialdi horietan ezarritako berariazko probak gaindituz; proba horietan zer euskara-maila egiaztatu den, maila hori egiaztatutzat joko da, orobat, lanpostuetan sartzeko eta lanpostuak betetzeko geroagoko prozesuetan.

Laugarren xedapen iragankorra. Merezimendu moduan baloratzea.

Zerbitzu zentralak identifikatu Nota de Vigencia bitartean, eta 27.2, 31.2 eta 39.2 Nota de Vigencia artikuluetan aipatutako lanpostuen zerrenda onetsi bitartean, oposizio-lehiaketetan eta merezimendu lehiaketetan, lanpostu horiek zer eremutan dauden kontuan harturik euskarari foru dekretu honetan ezarritako gutxieneko portzentajeak aplikatuko dira.

XEDAPEN INDARGABETZAILE BAKARRA

Indarrik gabe geldituko dira foru dekretu honetan xedatutakoaren kontra dauden maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak, eta, berariaz, honako hauek:

-29/2003 Foru Dekretua, otsailaren 10ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoetan euskararen erabilera arautzen duena.

-203/2001 Foru Dekretua, uztailaren 30ekoa. Agertzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantillako zein lanpostu diren euskara jakin beharrekoak (Hezkuntza eta Kultura Departamentuko irakasleenak kanpo direla) eta zer jakite-maila behar duten, eta zehazten du zein lanpostutan hartu behar den euskara jakitea beste batzuen arteko merezimendutzat.

-55/2009 Foru Dekretua, ekainaren 15ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako plantilla organikoan euskaraz jakitearen trataera arautzen duena, bai eta haren babesean garatutako araudia ere.

Nafarroako Gobernuaren erabaki hauek ere indarrik gabe gelditu dira:

-2006ko irailaren 18ko Erabakia, euskarari buruzko zenbait neurri hartzen dituena,

-2006ko irailaren 25eko Erabakia, 2006ko irailaren 18ko Erabakia garatuz onetsitakoa. Erabaki horretan euskararen arloan zenbait neurri hartu ziren eta Nafarroako errepide sarean seinaleen gaztelaniazko eta euskarazko errotuluak nola jarri behar ziren adierazteko jarraibideak eman ziren.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetan lehena.-Arau garapena.

Hizkuntza politikaren arloko eskumena duen departamentuko kontseilariari ahalmena ematen zaio behar diren xedapen guztiak eman ditzan foru dekretu hau betearazi eta garatzeko.

Azken xedapenetan bigarrena.-Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean hartuko du indarra.

Iruñean, 2017ko azaroaren 15ean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo, Uxue Barkos Berruezo.-Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F1713277

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web