240/2017 FORU AGINDUA, UZTAILAREN 6KOA, LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO KONTSEILARIAK EMANA. HONEN BIDEZ ARAUTZEN DA UGARITZEKO EZ DIREN HAZIAK ETA LANDAREAK BATERA BILTEGIRATZEA
BON N.ş 154 - 10/08/2017
I. ERANSKINA. BALDINTZAK, HAZIEN BILTEGI BEREAN GORDE DAITEZEN UGARITZEKO ETA UGALTZEKO EZ DIREN BESTE MERKATARITZA HELBURU BATZUK DITUZTEN ALEAK EDO LANDAREORGANOAK
II. ERANSKINA
Mintegiko Hazi eta Landareei eta Baliabide Fitogenetikoei buruzko uztailaren 26ko 30/2006 Legearen 32. artikuluak debekatzen du hazien biltegietan gordetzea ugaritzeko eta ugaltzeko ez diren beste merkataritza helburu batzuk dituzten aleak edo landare-organoak, salbu agintari eskudunek baimentzen badute, erregelamenduz ezarritako baldintzetan.
Aipatutako 30/2006 Legearen 61.b) artikuluak zehatzen du biltegi berean gordetzea, baimenik gabe, ugaltzeko eta ugaritzeko elementuak halakoak ez diren beste batzuekin, izan solte, izan zakutan izan bestela.
Nafarroan, hazien ekoizpena kooperatibetan egiten da gehienbat, zeinak batez ere aritzen baitira elikadurarako lehengaiak ekoizten, eta, osagarri, haziak ekoizten. Horretarako badituzte lizentziak, instalazioak, behar diren langileak eta hazi aldaera horien jabeen baimenak.
Bai haziak bai aleak jasotzeko uzta egunak berberak baitira, gerta daiteke entitate horiek, beren lanean, aipatutako legeria urratzea, oso egun gutxitan sartzen baitira uztak.
Hortaz, beharrezkotzat jotzen da segurtasun juridiko handiagoa ematea oro har nekazaritza sektoreari eta zehazki kooperatibei, beren jardueran. Horrenbestez, bidezkoa da erregelamenduz arautzea zer baldintzatan biltegira daitezkeen landareak ugaritzeko eta beste helburu batzuetarako gaiak.
Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiko Nekazaritza Zerbitzuak proposatuta,
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,
AGINDU DUT:
Lehenbiziko artikulua .Batera biltegiratzeko baldintzak.
Behar diren baldintzak onesten dira hazien biltegi berean gorde daitezen ugaritzeko eta ugaltzeko ez diren beste merkataritza helburu batzuk dituzten aleak edo landare-organoak, foru agindu honen I. eranskinean jaso bezala.
Bigarren artikulua .Baimen eskaerak.
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren Erregistroan aurkeztuko dira batera biltegiratzeko eskaerak, foru agindu honen II. eranskinean azaldutako gutxieneko informazioarekin batera. Halaber, Nafarroako Gobernuaren gainerako Erregistroan aurkez daitezke, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatzen diren tokietako edozeinetan ere. Telematika bidez ere aurkezten ahalko dira, Nafarroako Gobernuaren Interneteko ataria baliatuz.
Hirugarren artikulua .Agintaritza eskuduna.
Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emanen du baimen eskaerari buruzko ebazpena. Baimena mugagabea izanen da, I. eranskinean ezartzen diren batera biltegiratzeko baldintzak betetzen diren bitartean.
Laugarren artikulua .Indarra hartzea.
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruńean, 2017ko uztailaren 6an.-Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.
I. ERANSKINA. BALDINTZAK, HAZIEN BILTEGI BEREAN GORDE DAITEZEN UGARITZEKO ETA UGALTZEKO EZ DIREN BESTE MERKATARITZA HELBURU BATZUK DITUZTEN ALEAK EDO LANDARE-ORGANOAK
1. Egokitutako hazi edo ale pilak, baita horiek hartzeko silo bertikalak ere, kartel batekin identifikatuko dira. Gai zurrunekoa izanen da, eta, tamaina, 50x30 cm. Letren gutxieneko tamaina 7x3 cm izanen da, betiere irakurtzeko modukoak, gai zurruneko kartelean inprimatuak. Kartel hori irmoki iltzatua egonen da pilan, edo pilari eusteko horman, edo pila gordetzeko siloan. Aldaera zein den adieraziko du, eta, behar denean, kategoria eta “tratatua” hitza, galarazi gabe aplikatzekoa den ziurtatze erregelamenduaren arabera jaso beharreko beste informazio batzuk.
2. Hazi ziurtatuen zakuek, zaku handiek eta “big-bag-ek” jatorrizko etiketari eutsiko diote, edukia identifikatzeko moduan. Ereiteko ale egokituaren kasuan, gutxienez ere adierazi beharko dira aldaera eta tratamendua.
3. Ulertuko da identifikatu gabeko aleen pilak, zakuak, zaku handiak eta siloak beste ale edo landare organoei dagozkiela, hots, ugaritzeko eta ugaltzeko ez diren beste merkataritza helburu batzuk dituztenei (hemendik aurrera, “beste erabilera batzuk”), galarazi gabe aplikatzekoak zaizkien beste trazabilitate eskaera batzuk.
4. Pila isolatuetan edo hormetan eta bereizkuntzetan bermatuta biltegiratutako hazi edo ale egokituak: gutxienez ere 2 metroko tartea izanen da “beste erabilera batzuetara”.
5. Zakuetan, zaku handietan eta “bigbag-etan” bildutako hazi edo alde egokituak: ez da gutxieneko tarterik izanen “beste erabilera batzuetara”.
6. Metalezko siloetan biltegiratutako hazi edo ale egokituak: ez da gutxieneko tarterik izanen “beste erabilera batzuetara”.
7. Zurezko, hormigoi aurrefabrikatuzko edo antzeko hormekin itxita gordetako hazi edo ale egokituak: ez da gutxieneko tarterik izanen “beste erabilera batzuetara”.
II. ERANSKINA
Iragarkiaren kodea: F1708557