(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

35/2017 FORU AGINDUA, MARTXOAREN 14KOA, HEZKUNTZAKO KONTSEILARIAK EMANA. HONEN BIDEZ EZARTZEN DA ADMINISTRAZIO PROZEDURA ELEKTRONIKOA ETA TELEMATIKA BIDEZKO TRAMITAZIOA NAHITAEZKOAK DIRELA HEZKUNTZA DEPARTAMENTUKO GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUAK KUDEATZEN DITUEN HAINBAT ESKAERA, KOMUNIKAZIO ETA BESTE DOKUMENTU BATZUK AURKEZTEKO, HARTZAILEAK HEZKUNTZA DEPARTAMENTUARI ATXIKITAKO LANGILEAK DIRENEAN EDO DEPARTAMENTU HORRETAN IRAKASLE GISA ZERBITZUAK EMATEKO ALDI BATERAKO KONTRATAZIOA EGITEKO INDARREKO ZERRENDETAKO HAUTAGAIAK DIRENEANNota de Vigencia

BON N.º 54 - 17/03/2017



Atariko

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan Administrazio Elektronikoa Ezartzeari buruzko apirilaren 4ko 11/2007 Foru Legearen 23.2 artikuluak xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioak foru dekretu edo agindu bidez ezartzen ahalko duela hainbat administrazio prozedura elektroniko erabili beharra, interesdunak, beren lanbideagatik edo gaitasun ekonomikoagatik zein teknikoagatik edo beste arrazoi batzuengatik, beharrezko baliabide teknologikoetan sartu eta haiek erabiltzea bermatua duten pertsona juridikoak edo pertsona fisikoen taldeak direnean.

Hezkuntza Departamentua neurriak hartzen ari da bere informazio sistemak modernizatu eta haietan sarbide elektronikoa izaten uzteko. Gaur egun, departamentuari atxikitako langileek hainbat baliabide teknologiko dituzte eskura, aukera ematen dietenak Administrazioarekin harremanak aise eta erraz izateko eta, horri esker, kudeaketa administratiboaren eraginkortasuna eta efizientzia hobetzeko.

Hezkuntzako kontseilariaren urriaren 10eko 89/2013 Foru Aginduaren bidez, ezarri zen administrazio prozedura elektronikoa eta telematika bidezko tramitazioa nahitaezkoak direla Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuak kudeatzen dituen hainbat eskaera, komunikazio eta beste dokumentu batzuk aurkezteko, hartzaileak Hezkuntza Departamentuari atxikitako langileak direnean (zehazki, irakasleen lekualdatze lehiaketetarako).

Halaber, Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuko irakasleen lanpostuak, aldi baterako kontratazioaren bidez, betetzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onesten dituen Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 29ko 55/2016 Foru Aginduaren 12. artikuluarekin bat, bidezko da deiak eta kontratuen esleipena telematika bidez egitea, Giza Baliabideen Zerbitzuak ezarriko duen prozedurari jarraikiz, ikasturtea hasi ondoren egiten diren aldi baterako kontrataziorako dei orokorretan.

Horregatik, bidezko da, prozedura telematikoa irakasleen lekualdatze lehiaketetan mantentzeaz gain, administrazio prozedura elektronikoa nahitaez erabiltzeko kasu berri bat gehitzea: irakasleen lanpostuetarako deiak eta kontratuen esleipena egitea ikasturtea hasi ondoren, dagokion deialdi publikoarekin bat. Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuak horretarako ezarriko duen prozedurari jarraituko zaio.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.e) artikuluarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Ezartzea administrazio prozedura elektronikoa eta telematika bidezko tramitazioa nahitaezkoak direla Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuak kudeatzen dituen eskaera, komunikazio eta beste dokumentu hauek aurkezteko, hartzaileak Hezkuntza Departamentuari atxikitako langileak direnean edo departamentu horretan irakasle gisa zerbitzuak emateko aldi baterako kontratazioa egiteko indarreko zerrendetako hautagaiak direnean:

a) Irakasleen lekualdatze lehiaketak. Betebehar horrek eskaerak telematika bidez aurkeztera behartzen du, lanpostu eskaerekin batera.

b) Irakasleen kontratuen esleipen telematikoa. Aldi baterako kontratazioetarako izangaientzako dei orokorretan parte hartzeak, hala ikasturtea hasi aurretik egiten direnean, nola ikasturtea hasi ondoren, Hezkuntza Departamentuaren kasuan kasuko deialdien bidez, berekin ekarriko du deiak eta administrazio kontratuaren esleipena prozedura elektronikoaren bidez egitea, eskabidea telematika bidez aurkeztu ondoren, hori guztia Hezkuntza Departamentuak, ebazpen baten bidez, horretarako onetsiko duen prozedurari jarraikizNota de Vigencia.

2. Aurreko atalean xedatutakoa hala izanik ere, salbuespen gisa eta Hezkuntza Departamentuari aldez aurretik jakinarazi eta hark onartuta, 1. ataleko a) letran aipatutako dokumentuak aurrez aurre aurkezten ahalko dira, telematika bidez aurkeztea zaildu edo galarazten duten inguruabarrak egonez gero.

3. Indarrik gabe uztea Hezkuntzako kontseilariaren urriaren 10eko 89/2013 Foru Agindua. Horren bidez, ezarri zen administrazio prozedura elektronikoa eta telematika bidezko tramitazioa nahitaezkoak direla Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuak kudeatzen dituen hainbat eskaera, komunikazio eta beste dokumentu batzuk aurkezteko, hartzaileak Hezkuntza Departamentuari atxikitako langileak direnean.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta adieraztea foru agindu honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2017ko martxoaren 14an.-Hezkuntzako kontseilaria, José Luis Mendoza Peña.

Iragarkiaren kodea: F1703294

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web