174/2016 FORU AGINDUA, URRIAREN 11KOA, LEHENDAKARITZAKO, FUNTZIO PUBLIKOKO, BARNEKO ETA JUSTIZIAKO KONTSEILARIAK EMANA, NAFARROAKO FORUZAINGOKO IKERKETA KRIMINALAREN ARLOAREN EGITURA ORGANIKOA GARATZEN DUENA
BON N.º 210 - 31/10/2016
I. KAPITULUA. IKERKETA KRIMINALAREN ARLOAREN ANTOLAKETA EGITURA
1. ATALA. INFORMAZIO DIBISIOA
2. ATALA. POLIZIA ZIENTIFIKOAREN DIBISIOA
3. ATALA. POLIZIA JUDIZIALAREN DIBISIOA
4. ATALA. IKERKETA KRIMINALAREN ARLOAREN MENPE DAUDEN BESTE UNITATE BATZUK
II. KAPITULUA. EZARPEN OPERATIBOA
ERANSKINA
Nafarroako Foruzaingoaren Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren Erregelamendua onesten duen irailaren 21eko 72/2016 Foru Dekretuak ahalmena ematen dio Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari hura betetzeko eta garatzeko behar diren xedapenak eman ditzan.
Era berean, erregelamendu horren 12. artikuluak ezartzen du arloak, dibisioak, foruzain etxeak, brigadak, taldeak eta polizia arretarako bulegoak sortzea, aldatzea edo kentzea Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari dagokiola, Barneko zuzendari nagusiak proposaturik.
Horregatik, arlo honetan indarra duen legediak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
AGINDU DUT:
I. KAPITULUA. IKERKETA KRIMINALAREN ARLOAREN ANTOLAKETA EGITURA
1. artikulua . Ikerketa Kriminalaren Arloa.
Foruzaingoko Ikerketa Kriminalaren Arloak honako antolaketa unitate hauek ditu bere menpe zuzenean:
a) Informazio Dibisioa.
b) Polizia Zientifikoaren Dibisioa.
c) Polizia Judizialaren Dibisioa.
d) Sostengu Teknologikorako Taldea.
e) Salaketen eta Herritarren Arretarako Taldea.
1. ATALA. INFORMAZIO DIBISIOA
2. artikulua . Informazio Dibisioa.
Foruzaingoaren Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduak esleitu dizkion eginkizunak burutzeko, Informazio Dibisioak antolaketa unitate hauek ditu bere egituran (guztiek izaera zentrala dute):
a) Azterketa eta Inteligentzia Brigada.
b) Ikerketa Taldea.
3. artikulua . Azterketa eta Inteligentzia Brigada.
Azterketa eta Inteligentzia Brigadari dagokio poliziaren eginkizun hauek zuzenean burutzea:
a) Inteligentzia planak eta informazioa lortzeko programak prestatzea, informazio behar orokor edo berariazkoen arabera.
b) Foruzaingoko oinarrizko inteligentzia eta informazioa zentralizatzea eta beste bide batzuetatik sartzen dena bideratzea, polizia lana delituei aurrea hartzera eta argitzera orientatuz.
c) Foruzaingoko gainerako unitate organikoei laguntza ematea analisi eta prospekzio teknikak erabili behar diren arloetan.
d) Bakarrik edo beste batzuekin batera egiteko agintzen zaizkion bestelako eginkizunak, Foruzaingoaren behar orokorren arabera.
4. artikulua . Ikerketa Taldea.
Ikerketa Taldeari dagokio polizia eginkizun hauek zuzenean burutzea:
a) Herritarren segurtasunaren arloko prebentzio lanetarako, ordenari eusteko eta delituei aurre egiteko interesgarri izan daitekeen informazioa lortzea, baita inteligentzia planek zehazten dutena ere.
b) Informazioa ustiatzea, prozedura espezializatuak erabili behar direnean edo agintariek ezartzen dutenean.
c) Foruzaingoko gainerako unitate organikoei eta, bereziki, Polizia Judizialaren Dibisioari sostengu espezializatua ematea.
d) Beste informazio unitate batzuekin harremanak izatea eta lankidetzan aritzea ekintza terroristei, talde biolentoei eta sistemaren aurkako taldeei aurrea hartzeko eta herritarren segurtasuna babesteko.
e) Bakarrik edo beste batzuekin batera egiteko agintzen zaion beste edozein eginkizun, Foruzaingoaren behar orokorren arabera.
2. ATALA. POLIZIA ZIENTIFIKOAREN DIBISIOA
5. artikulua . Polizia Zientifikoaren Dibisioa.
Foruzaingoaren Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduak esleitu dizkion eginkizunak burutzeko, Polizia Zientifikoaren Dibisioak antolaketa unitate hauek ditu bere egituran (guztiek izaera zentrala dute):
a) Landa-lanetako Brigada Kriminalistikoa.
b) Laborategiko Brigada Kriminalistikoa.
6. artikulua . Landalanetako Brigada Kriminalistikoa.
Landa-lanetako Brigada Kriminalistikoari dagokio polizia eginkizun hauek zuzenean burutzea:
a) Begi-ikuskapen tekniko-polizialei dagokienez Polizia Zientifikoaren Dibisioak dituen eginkizun guztiak zuzenean burutzea.
b) Bere espezialitateko arloetan laguntza eta sostengua ematea Foruzaingoko gainerako unitateei.
c) Bakarrik edo beste batzuekin batera egiteko agintzen zaion beste edozein eginkizun, Foruzaingoaren behar orokorren arabera.
7. artikulua . Laborategiko Brigada Kriminalistikoa.
Laborategiko Brigada Kriminalistikoari dagokio polizia eginkizun hauek zuzenean burutzea:
a) Honako gai hauen inguruan Polizia Zientifikoaren Dibisioari dagozkion eginkizun guztiak zuzenean burutzea: identifikazioak, balistika, ebidentzia zientifikoen tratamendua, eta, oro har, peritu-txostenak egiteko behar den guztia.
b) Bere espezialitateko arloetan laguntza eta sostengua ematea Foruzaingoko gainerako unitateei.
c) Bakarrik edo beste batzuekin batera egiteko agintzen zaion beste edozein eginkizun, Foruzaingoaren behar orokorren arabera.
3. ATALA. POLIZIA JUDIZIALAREN DIBISIOA
8. artikulua . Polizia Judizialaren Dibisioa.
Foruzaingoaren Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduak esleitu dizkion eginkizunak burutzeko, Polizia Judizialaren Dibisioak antolaketa unitate hauek ditu bere egituran:
a) Delitu Ekonomikoen eta Ondarearen kontrako Delituen Brigada.
b) Pertsonen kontrako Delituen Brigada.
c) Laguntza Brigada.
d) Polizia Judizialaren Iparraldeko Brigada.
e) Osasunaren kontrako Delituen Taldea.
f) Delitu Informatikoen Taldea.
9. artikulua . Delitu Ekonomikoen eta Ondarearen kontrako Delituen Brigada.
Delitu Ekonomikoen eta Ondarearen kontrako Delituen Brigada unitate zentrala da, eta hari dagokio ordena sozioekonomikoaren, ondarearen eta Ogasun Publikoaren kontrako delituen arloan Polizia Judizialaren Dibisioak dituen polizia eginkizun guztiak zuzenean burutzea, baita Foruzaingoaren behar orokorren arabera agintzen zaizkion gainerako eginkizun guztiak ere.
Era berean, Ogasun Publikoarekin elkarlanean arituko da behar diren errekerimendu guztietan, hala eremu administratiboan nola zigor arloan.
Dagozkion eginkizunak egoki gauzatzeko, Delitu Ekonomikoen eta Ondarearen kontrako Delituen Brigadak Delinkuentzia Ekonomikoaren Taldea izanen du atxikita.
10. artikulua . Pertsonen kontrako Delituen Brigada.
Pertsonen kontrako Delituen Brigada unitate zentrala da, eta hari dagokio pertsonen kontrako delituen arloan Polizia Judizialaren Dibisioak dituen polizia eginkizun guztiak zuzenean burutzea, baita Foruzaingoaren behar orokorren arabera, bakarrik edo beste batzuekin batera egiteko, agintzen zaizkion gainerako eginkizun guztiak ere.
11. artikulua . Laguntza Brigada.
Laguntza Brigada unitate zentrala da, eta hari dagokio askatasun sexualaren eta familia barreneko harremanen kontrako delituen arloan eta genero-indarkeriari, adingabeei eta hirugarren adinekoei loturiko delituen arloan Polizia Judizialaren Dibisioak dituen polizia eginkizun guztiak zuzenean burutzea, baita Foruzaingoaren behar orokorren arabera agintzen zaizkion gainerako eginkizun guztiak ere.
12. artikulua . Polizia Judizialaren Iparraldeko Brigada.
Polizia Judizialaren Iparraldeko Brigada lurralde bati lotua dago eta polizia judizialaren eginkizunak beteko ditu Iruñeko, Altsasuko, Elizondoko eta Zangozako foruzain etxeen eremuan, Polizia Judizialaren Dibisioko buruaren aginte funtzionalaren pean eta zein bere foruzain etxeko buruaren aginte organikoaren pean.
Polizia Judizialaren Iparraldeko Brigadari atxikitako langileen destinoa aurreko idatz-zatian aipatutako eremu geografikoetatik edozein izan daiteke.
13. artikulua . Osasunaren kontrako Delituen Taldea.
Osasunaren kontrako Delituen Taldea unitate zentrala da, eta hari dagokio osasunaren kontrako delituen arloan Polizia Judizialaren Dibisioak dituen polizia eginkizun guztiak zuzenean burutzea, baita Foruzaingoaren behar orokorren arabera, bakarrik edo beste batzuekin batera egiteko, agintzen zaizkion gainerako eginkizun guztiak ere.
14. artikulua . Delitu Informatikoen Taldea.
Delitu Informatikoen Taldeari dagokio Internet bidez eta beste baliabide teknologiko batzuen bitartez egiten diren delituen ikerketarekin zerikusia duten polizia eginkizunak zuzenean burutzea.
4. ATALA. IKERKETA KRIMINALAREN ARLOAREN MENPE DAUDEN BESTE UNITATE BATZUK
15. artikulua . Sostengu Teknologikorako Taldea.
Sostengu Teknologikorako Taldea unitate zentrala da, eta eginkizun hauek burutzea dagokio:
a) Arloko langileek ikerketetan erabiltzen dituzten ekipo eta sistema teknologikoen mantentze-lanak, kudeaketa eta kontrola.
b) Telefoniako operadoreentzako ofizioak tramitatzea, ahalmena duten agenteak diren heinean.
c) Ikerketa Kriminalaren Arloaren polizia eginkizunei loturiko txostenak prestatzea, bereziki unitate berezien esku-hartzea behar ez dutenak.
d) Bakarrik edo beste batzuekin batera egiteko agintzen zaion beste edozein eginkizun, Foruzaingoaren behar orokorren arabera.
16. artikulua . Salaketen eta Herritarren Arretarako Taldea.
Salaketen eta Herritarren Arretarako Taldea lurralde bati lotua dago, foru agindu honen bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.
Salaketen eta Herritarren Arretarako Taldeari eginkizun hauek dagozkio:
a) Herritarren salaketa eta eskaerak jaso eta kasuan kasuko agintariei bidaltzea.
b) Salaketak bideratzea kasuan-kasuan eskumena duen Foruzaingoaren unitatera.
c) Ikerketa espezializatua behar ez duten atestatuen instrukzioa egitea eta agintari judizial eskudunei haien berri ematea.
d) Agintzen zaion izaera bereko beste edozein.
II. KAPITULUA. EZARPEN OPERATIBOA
17. artikulua . Langileen atxikipena eta eskalafoia.
1. Nafarroako Foruzaingoaren plantilla organikoan ezarriko dena deusetan galarazi gabe, foru agindu honen eranskinean agertzen da langileak Ikerketa Kriminalaren Arloko zein antolaketa unitateri atxikitzen zaizkion, atxikipen berria edo eginkizunak, funtsean, lehengo lanpostuan sartuta zeuden kasuetan.
2. Oraingo atxikipen organikoa gorabehera, foru agindu honek indarra hartzen duenetik aurrera, orain arte Iruñeko Polizia Arretarako Bulegoari zegozkion eginkizun guztiak Salaketen eta Herritarren Arretarako Taldeak eginen ditu, ondorio guztietarako. Iruñeko Polizia Arretarako Bulegoari atxikitako langileak Salaketen eta Herritarren Arretarako Taldeari atxikiko zaizkio. Horrek, hala ere, ez du inolako aldaketarik ekarriko beren eginkizunei, ordainsariei edo beste lan baldintza batzuei dagokienez.
3. Aurreko idatz-zatian aipatzen den atxikipena egin aurreko lanpostuetan langileek zuten egoera bera aitortuko zaie eskalafoian.
18. artikulua . Prozedurak.
Lehengo lanpostuetan sartuta ez zeuden eginkizun berriak dituzten lanpostuak lehiaketa bidez, berariazko lehiaketa bidez edo izendapen librearen bidez beteko dira, plantilla organikoan ezartzen denaren arabera. Behar den hautapen prozesua bukaturik, organo eskudunak langileak kasuan kasuko antolaketa unitateari atxikitzeari ekinen dio, prozesuaren emaitzen arabera.
19. artikulua . Plantilla organikoa.
Aurreko artikuluetan azaldutako prozeduren ondoriozko atxikipenak langile finkoen zerrendan sartuko dira, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren 20. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.
Antolaketa unitate bakoitzari esleitzen zaizkion polizia eginkizun berariazkoak galarazi gabe, unitate horietako langileek Foruzaingoaren betebehar orokorren arabera agintzen zaizkien banakako edo taldekako gainerako lanak ere egin beharko dituzte.
Salaketen eta Herritarren Arretarako Taldearen eragin eremuak udal mugape hauek hartzen ditu: Abaurregaina, Abaurrepea, Adios, Antsoain, Añorbe, Aranguren, Artzibar, Aria, Aribe, Auritz, Barañain, Belaskoain, Beriain, Berriobeiti, Berriozar, Bidaurreta, Biurrun-Olkotz, Burlata, Zizur, Etxarri, Eguesibar, Eneritz, Erroibar, Esteribar, Etxauri, Ezkabarte, Galar, Garaioa, Garralda, Uharte, Legarda, Lizoain, Muruzabal, Noain-Elortzibar, Obanos, Olaibar, Oltza, Orbaitzeta, Orbara, Orkoien, Orotz-Betelu, Iruña, Gares, Orreaga, Tebas-Muru Artederreta, Tirapu, Ukar, Urrotz, Uterga, Luzaide, Hiriberri Aezkoa, Atarrabia, Zabaltza, Zizur Nagusia.
Xedapen Indargabetzaile Bakarra
Indarrik gabe uzten dira foru agindu honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo baxuagoko xedapen guztiak, eta, bereziki, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak otsailaren 16an emandako 71/2009 Foru Agindua, Nafarroako Foruzaingoko Ikerkuntza Kriminaleko Arloa garatu zuena brigadatan eta taldetan.
Foru dekretu honek 2016ko azaroaren 1ean hartuko du indarra.
Iruñean, 2016ko urriaren 11n.-Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.
ERANSKINA
PLAZAREN ZK. | ENPLEGUA | FORUZAIN ZENBAKIA | DESTINOKO HERRIA | EUSKARAZ JAKIN BEHARRA |
ANTOLAKETA UNITATEA | ||||
IKERKETA KRIMINALAREN ARLOA | ||||
5624 | INSPEKTOREA | 34 | IRUÑA | |
5945 | INSPEKTOREA | 36 | IRUÑA | |
5190 | INSPEKTOREA | 75 | IRUÑA | |
5943 | INSPEKTOREA | 76 | IRUÑA | |
8163 | INSPEKTOREA | HUTSIK | IRUÑA | |
5959 | INSPEKTOREORDEA | 278 | IRUÑA | |
SOSTENGU TEKNOLOGIKORAKO TALDEA | ||||
4306 | INSPEKTOREORDEA | 41 | IRUÑA | |
3571 | FORUZAINA | 364 | IRUÑA | |
8569 | FORUZAINA | 402 | IRUÑA | |
SALAKETEN ETA HERRITARREN ARRETARAKO TALDEA | ||||
5958 | INSPEKTOREORDEA | 26 | IRUÑA | |
4332 | KABOA | 97 | IRUÑA | |
6537 | KABOA | 258 | IRUÑA | |
4353 | FORUZAINA | 372 | IRUÑA | |
266 | FORUZAINA | 445 | IRUÑA | |
201 | FORUZAINA | 463 | IRUÑA | |
6720 | FORUZAINA | 502 | IRUÑA | |
7591 | FORUZAINA | 525 | IRUÑA | |
152 | FORUZAINA | 532 | IRUÑA | |
5724 | FORUZAINA | 543 | IRUÑA | |
392 | FORUZAINA | 589 | IRUÑA | |
4738 | FORUZAINA | 631 | IRUÑA | |
8242 | FORUZAINA | 679 | IRUÑA | |
245 | FORUZAINA | 787 | IRUÑA | |
4715 | FORUZAINA | 839 | IRUÑA | |
209 | FORUZAINA | 842 | IRUÑA | |
336 | FORUZAINA | 858 | IRUÑA | |
8262 | FORUZAINA | 866 | IRUÑA | |
8503 | FORUZAINA | HUTSIK | IRUÑA | 2 |
8504 | FORUZAINA | HUTSIK | IRUÑA | 2 |
POLIZIA JUDIZIALAREN DIBISIOA | ||||
OSASUNAREN KONTRAKO DELITUEN TALDEA | ||||
5211 | INSPEKTOREORDEA | 40 | IRUÑA | |
5229 | KABOA | 94 | IRUÑA | |
5984 | KABOA | 274 | IRUÑA | |
7657 | FORUZAINA | 189 | IRUÑA | |
7902 | FORUZAINA | 339 | IRUÑA | |
7904 | FORUZAINA | 369 | IRUÑA | |
236 | FORUZAINA | 480 | IRUÑA | |
7901 | FORUZAINA | 549 | IRUÑA | |
7903 | FORUZAINA | 801 | IRUÑA | |
DELITU INFORMATIKOEN TALDEA | ||||
POLIZIA JUDIZIALAREN IPARRALDEKO BRIGADA | ||||
4669 | INSPEKTOREORDEA | 38 | IRUÑA | |
4304 | INSPEKTOREORDEA | 255 | IRUÑA | |
5213 | INSPEKTOREORDEA | 269 | IRUÑA | |
9791 | KABOA | HUTSIK | ALTSASU | |
9792 | KABOA | HUTSIK | ELIZONDO | |
8258 | FORUZAINA | 208 | IRUÑA | |
4355 | FORUZAINA | 292 | IRUÑA | |
8526 | FORUZAINA | 322 | IRUÑA | |
8534 | FORUZAINA | 384 | IRUÑA | |
8574 | FORUZAINA | 409 | IRUÑA | |
8535 | FORUZAINA | 475 | IRUÑA | |
8525 | FORUZAINA | 479 | IRUÑA | |
8533 | FORUZAINA | 485 | IRUÑA | |
8572 | FORUZAINA | 523 | IRUÑA | |
8527 | FORUZAINA | 555 | IRUÑA | |
8571 | FORUZAINA | 556 | IRUÑA | |
8573 | FORUZAINA | 607 | IRUÑA | |
8575 | FORUZAINA | 622 | IRUÑA | |
8536 | FORUZAINA | 632 | IRUÑA | |
8524 | FORUZAINA | 904 | IRUÑA | |
281 | FORUZAINA | HUTSIK | ALTSASU | |
300 | FORUZAINA | HUTSIK | ALTSASU | |
8486 | FORUZAINA | HUTSIK | ALTSASU | |
345 | FORUZAINA | HUTSIK | ELIZONDO | |
4726 | FORUZAINA | HUTSIK | ELIZONDO | |
7656 | FORUZAINA | HUTSIK | ELIZONDO | |
DELITU EKONOMIKOEN ETA ONDAREAREN KONTRAKO DELITUEN BRIGADA | ||||
5960 | INSPEKTOREORDEA | 329 | IRUÑA | |
3606 | KABOA | 44 | IRUÑA | |
6540 | KABOA | 108 | IRUÑA | |
284 | FORUZAINA | 194 | IRUÑA | |
6992 | FORUZAINA | 230 | IRUÑA | |
7900 | FORUZAINA | 313 | IRUÑA | |
7897 | FORUZAINA | 362 | IRUÑA | |
7896 | FORUZAINA | 398 | IRUÑA | |
7899 | FORUZAINA | 739 | IRUÑA | |
DELINKUENTZIA EKONOMIKOAREN TALDEA | ||||
PERTSONEN KONTRAKO DELITUEN BRIGADA | ||||
5635 | INSPEKTOREORDEA | 63 | IRUÑA | |
5647 | KABOA | 193 | IRUÑA | |
3557 | FORUZAINA | 196 | IRUÑA | |
6995 | FORUZAINA | 229 | IRUÑA | |
7663 | FORUZAINA | 482 | IRUÑA | |
6993 | FORUZAINA | 613 | IRUÑA | |
LAGUNTZA BRIGADA | ||||
5948 | INSPEKTOREORDEA | 30 | IRUÑA | |
5962 | INSPEKTOREORDEA | 48 | IRUÑA | |
4335 | KABOA | 102 | IRUÑA | |
5228 | KABOA | 104 | IRUÑA | |
5254 | KABOA | 320 | IRUÑA | |
6718 | FORUZAINA | 228 | IRUÑA | |
6719 | FORUZAINA | 236 | IRUÑA | |
4708 | FORUZAINA | 252 | IRUÑA | |
265 | FORUZAINA | 312 | IRUÑA | |
8491 | FORUZAINA | HUTSIK | IRUÑA | |
POLIZIA ZIENTIFIKOAREN DIBISIOA | ||||
LANDA-LANETAKO BRIGADA KRIMINALISTIKOA | ||||
4310 | INSPEKTOREORDEA | 84 | IRUÑA | |
4485 | KABOA | 99 | IRUÑA | |
8565 | FORUZAINA | 202 | IRUÑA | |
6700 | FORUZAINA | 283 | IRUÑA | |
6715 | FORUZAINA | 371 | IRUÑA | |
6703 | FORUZAINA | 396 | IRUÑA | |
7645 | FORUZAINA | 403 | IRUÑA | |
8528 | FORUZAINA | 567 | IRUÑA | |
7648 | FORUZAINA | 602 | IRUÑA | |
6702 | FORUZAINA | 628 | IRUÑA | |
7909 | FORUZAINA | 748 | IRUÑA | |
7649 | FORUZAINA | 804 | IRUÑA | |
6701 | FORUZAINA | HUTSIK | IRUÑA | |
7646 | FORUZAINA | HUTSIK | IRUÑA | |
7905 | FORUZAINA | HUTSIK | IRUÑA | |
8252 | FORUZAINA | HUTSIK | IRUÑA | |
LABORATEGIKO BRIGADA KRIMINALISTIKOA | ||||
4309 | INSPEKTOREORDEA | 91 | IRUÑA | |
8016 | KABOA | 513 | IRUÑA | |
7906 | FORUZAINA | 328 | IRUÑA | |
7907 | FORUZAINA | 605 | IRUÑA | |
7908 | FORUZAINA | 703 | IRUÑA | |
INFORMAZIO DIBISIOA | ||||
IKERKETA TALDEA | ||||
4312 | INSPEKTOREORDEA | 90 | IRUÑA | |
5956 | INSPEKTOREORDEA | 81 | IRUÑA | |
8272 | FORUZAINA | 359 | IRUÑA | |
8270 | FORUZAINA | 420 | IRUÑA | |
8268 | FORUZAINA | 436 | IRUÑA | |
7913 | FORUZAINA | 484 | IRUÑA | |
8267 | FORUZAINA | 559 | IRUÑA | |
8192 | FORUZAINA | 562 | IRUÑA | |
8273 | FORUZAINA | 648 | IRUÑA | |
7665 | FORUZAINA | 683 | IRUÑA | |
176 | FORUZAINA | 816 | IRUÑA | |
AZTERKETA ETA INTELIGENTZIA BRIGADA | ||||
5955 | INSPEKTOREORDEA | 302 | IRUÑA | |
5986 | KABOA | 501 | IRUÑA | |
7666 | FORUZAINA | 802 | IRUÑA | |
8275 | FORUZAINA | 901 | IRUÑA |
Iragarkiaren kodea: F1611653