171/2016 FORU AGINDUA, URRIAREN 11KOA, LEHENDAKARITZAKO, FUNTZIO PUBLIKOKO, BARNEKO ETA JUSTIZIAKO KONTSEILARIAK EMANA, NAFARROAKO FORUZAINGOKO BARNE SEGURTASUNAREN ETA POLIZIA ADMINISTRATIBOAREN ARLOAREN EGITURA ORGANIKOA GARATZEN DUENA
BON N.º 210 - 31/10/2016
I. KAPITULUA. BARNE SEGURTASUNAREN ETA POLIZIA ADMINISTRATIBOAREN ARLOAREN EGITURA ORGANIKOA
1. ATALA. BARNE SEGURTASUNEKO BRIGADA
2. ATALA. JOKO ETA IKUSKIZUNEN BRIGADA
3. ATALA. INGURUMENA BABESTEKO BRIGADA
II. KAPITULUA. EZARPEN OPERATIBOA
ERANSKINA
Nafarroako Foruzaingoaren Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren Erregelamendua onesten duen irailaren 21eko 72/2016 Foru Dekretuak ahalmena ematen dio Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari hura betetzeko eta garatzeko behar diren xedapenak eman ditzan.
Era berean, erregelamendu horren 12. artikuluak ezartzen du arloak, dibisioak, foruzain etxeak, brigadak, taldeak eta polizia arretarako bulegoak sortzea, aldatzea edo kentzea Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari dagokiola, Barneko zuzendari nagusiak proposaturik.
Horregatik, arlo honetan indarra duen legediak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
AGINDU DUT:
I. KAPITULUA. BARNE SEGURTASUNAREN ETA POLIZIA ADMINISTRATIBOAREN ARLOAREN EGITURA ORGANIKOA
1. artikulua . Barne Segurtasunaren eta Polizia Administratiboaren Arloa
Foruzaingoko Barne Segurtasunaren eta Polizia Administratiboaren Arloak honako antolaketa unitate hauek ditu bere menpe zuzenean:
a) Barne Segurtasuneko Brigada.
b) Joko eta Ikuskizunen Brigada.
c) Ingurumena Babesteko Brigada.
1. ATALA. BARNE SEGURTASUNEKO BRIGADA
2. artikulua . Barne Segurtasuneko Brigada.
1. Barne Segurtasuneko Brigada unitate zentrala da, eta polizia eginkizun hauek burutzea dagokio:
a) Foru Komunitateko erakundeen eraikinak zaindu, kontrolatu eta gordetzea, eraikinaren inguruabar bereziak direla-eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak hala agintzen duenean.
b) Sarrera kontrolatzea aurreko idatz-zatian aipatutako eraikinetan eta goi agintariek aldi baterako adierazten dituzten gainerakoetan, eta Administrazioaren eraikin publikoak zaindu eta sarrerak kontrolatzen dituzten segurtasun pribatuko zerbitzuekin koordinatu eta elkarlanean aritzea.
c) Aurreko idatz-zatian adierazitako eraikinetan dauden ondasunei edo haiek erabiltzen dituzten pertsonei segurtasuna eta babesa ematea.
d) Zehazten diren gutun, pakete eta gauzak kontrolatu, banatu eta, oro har, haien tratamendua egitea.
e) Segurtasunari loturiko kontuetan aholku eta sostengu ematea.
f) Hornidurei, azpiegiturei eta segurtasun sistema fisikoei dagokienez polizia irizpideak ezartzea.
g) Segurtasunari buruz esleitzen zaizkion azterketa, plan eta proiektuak garatzea.
h) Nafarroako Gobernuari loturiko segurtasun pribatuaren zerbitzuak ikuskatzea eta arlo horretako kontratazio prozeduretan parte hartzea.
i) Aurreko idatz-zatian aipatutako arloan atzematen diren arau-hausteak salatzea.
j) Foruzaingoaren beste unitateek edo beste entitate batzuek segurtasun arloan ezer eskatuz gero, laguntza eta informazio zientifiko-teknologikoa ematea.
k) Nafarroako Gobernuaren eta hari loturiko erakundeen eraikinetan dauden bideo-zaintza sistemetan jasotako irudiak atera, gorde eta tratatzea, arlo horretako arauek ezarritakoa begiratuz betiere.
l) Agintzen zaion izaera bereko beste edozein.
2. Esleitu zaizkion eginkizunak egoki gauzatzeko, Barne Segurtasuneko Brigadak talde hauek ditu atxikita:
a) Justiziako Taldea.
b) Jauregiko Taldea.
c) Parlamentuko Taldea.
d) Segurtasun Pribatuaren eta Sistemen Taldea.
e) Ikuskapen eta Kontrol Taldea.
3. Foruzaingoaren Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduaren 6.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta unitatearen eginkizunak eta tamaina kontuan harturik, Ikuskapen eta Kontrol Taldea kabo baten agintepean egonen da.
2. ATALA. JOKO ETA IKUSKIZUNEN BRIGADA
3. artikulua . Joko eta Ikuskizunen Brigada.
Joko eta Ikuskizunen Brigada unitate zentrala da, eta polizia eginkizun hauek burutzea dagokio:
a) Joko jarduerak, jendaurreko ikuskizunak eta jolas jarduerak ikuskatzea.
b) Jarduera horietan ikusten diren arau-hausteak salatzea.
c) Jendaurreko ekitaldietan agintaritzaren ordezkari eta laguntzaile gisa jardutea, Barneko zuendari nagusiak horretarako izendatuta, Foruzaingoko buruak proposaturik.
d) Jarduera horietan ezartzen diren zehapenak eta beste neurri batzuk nahitaez betearaztea.
e) Foruzaingoaren beste unitateek edo beste entitate batzuek jokoen, jendaurreko ikuskizunen eta jolas jardueren arloaren gainean ezer eskatuz gero, laguntza eta informazioa ematea.
f) Agintzen zaion izaera bereko beste edozein.
3. ATALA. INGURUMENA BABESTEKO BRIGADA
4. artikulua . Ingurumena Babesteko Brigada.
1. Ingurumena Babesteko Brigada unitate zentrala da, eta polizia eginkizun hauek burutzea dagokio:
a) Naturaguneak eta natura baliabideak zaindu eta babestea.
b) Natura eta ingurumena zaintzeari buruzko xedapenak betetzen direla ikuskatzea.
c) Landa ingurunean dagoen ondare historikoa, artistikoa eta arkeologikoa zaindu eta babestea.
d) Zehazten diren jarduera sailkatuen funtzionamenduari buruzko ikuskapenak egitea.
e) Zehaztutako arlo horiei buruzko xedapenen aurka egiten diren arau-hausteak salatu eta bidezko diren neurriak hartzea.
f) Brigada honek egiten dituen operazio eta ekintzetan parte hartzen duten unitate operatiboak koordinatzea.
g) Foruzaingoaren beste unitateek edo beste entitate batzuek ingurumenaren babesaren arloaren gainean ezer eskatuz gero, laguntza eta informazioa ematea.
h) Antzeko eginkizunak dituzten beste segurtasun kidego eta indarretako erakunde ofizialekin harremanak izatea eta haiekin elkarlanean aritzea.
i) Ingurumen arloko edo administrazioko agintarien eskakizunei kasu egin eta laguntza ematea, salbu eta gaiak beste unitate batzuek egin beharreko tratamendu espezializatua eskatzen badu.
j) Ingurumen arloko arau-hauste administratiboak ikertzea eta ingurumenarekin loturiko delituen ikerketa eta instrukzioa egitea.
k) Agintzen zaion izaera bereko beste edozein.
2. Esleitu zaizkion eginkizunak egoki gauzatzeko, Ingurumena Babesteko Brigadak talde hauek ditu atxikita:
a) 1. Ingurumen Taldea.
b) 2. Ingurumen Taldea.
c) Ingurumen Ikerketaren Taldea.
II. KAPITULUA. EZARPEN OPERATIBOA
5. artikulua . Langileen atxikipena eta eskalafoia.
1. Nafarroako Foruzaingoaren plantilla organikoan ezarriko dena deusetan galarazi gabe, foru agindu honen eranskinean agertzen da langileak Barne Segurtasunaren eta Polizia Administratiboaren Arloko zein antolaketa unitateri atxikitzen zaizkion, atxikipen berria edo eginkizunak, funtsean, aurreko lanpostuan sartuta zeuden kasuetan.
2. Aurreko idatz-zatian aipatzen den atxikipena egin aurreko lanpostuetan langileek zuten egoera bera aitortuko zaie eskalafoian.
6. artikulua . Prozedurak.
Aurreko lanpostuetan sartuta ez zeuden eginkizun berriak dituzten lanpostuak lehiaketa bidez, berariazko lehiaketa bidez edo izendapen librearen bidez beteko dira, plantilla organikoan ezartzen denaren arabera. Behar den hautapen prozesua bukaturik, organo eskudunak langileak kasuan kasuko antolaketa unitateari atxikitzeari ekinen dio, prozesuaren emaitzen arabera.
7. artikulua . Plantilla organikoa.
Aurreko artikuluetan azaldutako prozeduren ondoriozko atxikipenak langile finkoen zerrendan sartuko dira, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren 20. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.
Antolaketa unitate bakoitzari esleitzen zaizkion polizia eginkizun berariazkoak galarazi gabe, unitate horietako langileek Foruzaingoaren betebehar orokorren arabera agintzen zaizkien banakako edo taldekako gainerako lanak ere egin beharko dituzte.
Xedapen Indargabetzaile Bakarra
Indarrik gabe uzten dira foru agindu honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo baxuagoko xedapen guztiak, eta, bereziki, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak otsailaren 16an emandako 68/2009 Foru Agindua, Nafarroako Foruzaingoko Barne Segurtasunaren eta Polizia Administratiboaren Arloa garatu zuena brigadatan eta taldetan.
Foru dekretu honek 2016ko azaroaren 1ean hartuko du indarra.
Iruñean, 2016ko urriaren 11n.-Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.
ERANSKINA
PLAZAREN ZK. | ENPLEGUA | FORUZAIN ZENBAKIA | DESTINOKO HERRIA | EUSKARAZ JAKIN BEHARRA |
ANTOLAKETA UNITATEA | ||||
BARNE SEGURTASUNAREN ETA POLIZIA ADMINISTRATIBOAREN ARLOA | ||||
5621 | INSPEKTOREA | 37 | IRUÑA | |
5623 | INSPEKTOREA | 78 | IRUÑA | |
5202 | INSPEKTOREA | HUTSIK | IRUÑA | |
BARNE SEGURTASUNEKO BRIGADA | ||||
JUSTIZIAKO TALDEA | ||||
5220 | INSPEKTOREORDEA | 553 | IRUÑA | |
5212 | INSPEKTOREORDEA | 692 | IRUÑA | |
5655 | KABOA | 163 | IRUÑA | |
4342 | KABOA | 243 | IRUÑA | |
5992 | KABOA | 249 | IRUÑA | |
5991 | KABOA | 962 | IRUÑA | |
5269 | FORUZAINA | 465 | IRUÑA | |
5707 | FORUZAINA | 526 | IRUÑA | |
5708 | FORUZAINA | 527 | IRUÑA | |
5716 | FORUZAINA | 535 | IRUÑA | |
8261 | FORUZAINA | 598 | IRUÑA | |
6399 | FORUZAINA | 621 | IRUÑA | |
5691 | FORUZAINA | 630 | IRUÑA | |
5714 | FORUZAINA | 635 | IRUÑA | |
7898 | FORUZAINA | 636 | IRUÑA | |
8263 | FORUZAINA | 640 | IRUÑA | |
5720 | FORUZAINA | 643 | IRUÑA | |
6012 | FORUZAINA | 655 | IRUÑA | |
6411 | FORUZAINA | 677 | IRUÑA | |
6038 | FORUZAINA | 694 | IRUÑA | |
6402 | FORUZAINA | 697 | IRUÑA | |
6403 | FORUZAINA | 698 | IRUÑA | |
158 | FORUZAINA | 709 | IRUÑA | |
257 | FORUZAINA | 720 | IRUÑA | |
6041 | FORUZAINA | 725 | IRUÑA | |
5713 | FORUZAINA | 726 | IRUÑA | |
5709 | FORUZAINA | 729 | IRUÑA | |
6396 | FORUZAINA | 741 | IRUÑA | |
332 | FORUZAINA | 769 | IRUÑA | |
4746 | FORUZAINA | 772 | IRUÑA | |
JAUREGIKO TALDEA | ||||
5965 | INSPEKTOREORDEA | 32 | IRUÑA | |
4325 | KABOA | 93 | IRUÑA | |
4682 | KABOA | 453 | IRUÑA | |
5987 | KABOA | 736 | IRUÑA | |
5675 | KABOA | 960 | IRUÑA | |
7880 | FORUZAINA | 142 | IRUÑA | |
360 | FORUZAINA | 157 | IRUÑA | |
8581 | FORUZAINA | 167 | IRUÑA | |
256 | FORUZAINA | 173 | IRUÑA | |
270 | FORUZAINA | 225 | IRUÑA | |
7846 | FORUZAINA | 227 | IRUÑA | |
159 | FORUZAINA | 238 | IRUÑA | |
8582 | FORUZAINA | 370 | IRUÑA | |
4722 | FORUZAINA | 419 | IRUÑA | |
4736 | FORUZAINA | 433 | IRUÑA | |
4723 | FORUZAINA | 438 | IRUÑA | |
5694 | FORUZAINA | 440 | IRUÑA | |
4750 | FORUZAINA | 447 | IRUÑA | |
311 | FORUZAINA | 511 | IRUÑA | |
5721 | FORUZAINA | 540 | IRUÑA | |
322 | FORUZAINA | 561 | IRUÑA | |
6440 | FORUZAINA | 661 | IRUÑA | |
297 | FORUZAINA | 757 | IRUÑA | |
4718 | FORUZAINA | 761 | IRUÑA | |
7594 | FORUZAINA | 775 | IRUÑA | |
323 | FORUZAINA | 796 | IRUÑA | |
358 | FORUZAINA | 818 | IRUÑA | |
PARLAMENTUKO TALDEA | ||||
189 | INSPEKTOREORDEA | 289 | IRUÑA | |
4478 | KABOA | 72 | IRUÑA | |
4339 | KABOA | 101 | IRUÑA | |
5977 | KABOA | 385 | IRUÑA | |
5993 | KABOA | 963 | IRUÑA | |
315 | FORUZAINA | 174 | IRUÑA | |
305 | FORUZAINA | 188 | IRUÑA | |
4743 | FORUZAINA | 204 | IRUÑA | |
149 | FORUZAINA | 245 | IRUÑA | |
7868 | FORUZAINA | 251 | IRUÑA | |
8579 | FORUZAINA | 326 | IRUÑA | |
4365 | FORUZAINA | 358 | IRUÑA | |
4350 | FORUZAINA | 393 | IRUÑA | |
4745 | FORUZAINA | 442 | IRUÑA | |
5267 | FORUZAINA | 461 | IRUÑA | |
5298 | FORUZAINA | 492 | IRUÑA | |
5301 | FORUZAINA | 495 | IRUÑA | |
5302 | FORUZAINA | 588 | IRUÑA | |
6047 | FORUZAINA | 592 | IRUÑA | |
5305 | FORUZAINA | 596 | IRUÑA | |
319 | FORUZAINA | 740 | IRUÑA | |
4733 | FORUZAINA | 782 | IRUÑA | |
5299 | FORUZAINA | 783 | IRUÑA | |
6040 | FORUZAINA | 812 | IRUÑA | |
SEGURTASUN PRIBATUAREN ETA SISTEMEN TALDEA | ||||
5207 | INSPEKTOREORDEA | 21 | IRUÑA | |
8608 | KABOA | 347 | IRUÑA | |
399 | FORUZAINA | 178 | IRUÑA | |
188 | FORUZAINA | 307 | IRUÑA | |
8580 | FORUZAINA | 318 | IRUÑA | |
8213 | FORUZAINA | 401 | IRUÑA | |
8214 | FORUZAINA | 670 | IRUÑA | |
IKUSKAPEN ETA KONTROL TALDEA | ||||
5657 | KABOA | 361 | IRUÑA | |
6708 | POLIZIA | 262 | IRUÑA | |
3549 | FORUZAINA | 280 | IRUÑA | |
3536 | FORUZAINA | 299 | IRUÑA | |
6008 | FORUZAINA | 395 | IRUÑA | |
6972 | FORUZAINA | 838 | IRUÑA | |
8511 | FORUZAINA | 848 | IRUÑA | |
8512 | FORUZAINA | 913 | IRUÑA | |
JOKO ETA IKUSKIZUNEN BRIGADA | ||||
4307 | INSPEKTOREORDEA | 74 | IRUÑA | |
4308 | INSPEKTOREORDEA | 87 | IRUÑA | |
5645 | INSPEKTOREORDEA | 89 | IRUÑA | |
4331 | KABOA | 100 | IRUÑA | |
5236 | KABOA | 186 | IRUÑA | |
5237 | KABOA | 279 | IRUÑA | |
8010 | KABOA | 293 | IRUÑA | |
7910 | FORUZAINA | 209 | IRUÑA | |
231 | FORUZAINA | 218 | IRUÑA | |
4345 | FORUZAINA | 253 | IRUÑA | |
3550 | FORUZAINA | 590 | IRUÑA | |
INGURUMENA BABESTEKO BRIGADA | ||||
1. INGURUMEN TALDEA | ||||
3588 | INSPEKTOREORDEA | 18 | IRUÑA | |
4489 | KABOA | 95 | IRUÑA | |
5235 | KABOA | 205 | IRUÑA | |
4703 | KABOA | 281 | IRUÑA | |
306 | FORUZAINA | 153 | IRUÑA | |
291 | FORUZAINA | 198 | IRUÑA | |
294 | FORUZAINA | 201 | IRUÑA | |
290 | FORUZAINA | 219 | IRUÑA | |
339 | FORUZAINA | 222 | IRUÑA | |
416 | FORUZAINA | 247 | IRUÑA | |
6551 | FORUZAINA | 264 | IRUÑA | |
4380 | FORUZAINA | 360 | IRUÑA | |
8215 | FORUZAINA | 400 | IRUÑA | |
8478 | FORUZAINA | 458 | IRUÑA | |
2. INGURUMEN TALDEA | ||||
404 | INSPEKTOREORDEA | HUTSIK | IRUÑA | |
4474 | KABOA | 68 | IRUÑA | |
3614 | KABOA | 242 | IRUÑA | |
4687 | KABOA | 295 | IRUÑA | |
212 | FORUZAINA | 215 | IRUÑA | |
268 | FORUZAINA | 297 | IRUÑA | |
288 | FORUZAINA | 394 | IRUÑA | |
413 | FORUZAINA | 443 | IRUÑA | |
4354 | FORUZAINA | 367 | IRUÑA | |
8481 | FORUZAINA | 391 | IRUÑA | |
8532 | FORUZAINA | 429 | IRUÑA | |
INGURUMEN IKERKETAREN TALDEA | ||||
317 | FORUZAINA | 200 | IRUÑA | |
271 | FORUZAINA | 226 | IRUÑA | |
299 | FORUZAINA | 462 | IRUÑA |
Iragarkiaren kodea: F1611655