170/2016 FORU AGINDUA, URRIAREN 11KOA, LEHENDAKARITZAKO, FUNTZIO PUBLIKOKO, BARNEKO ETA JUSTIZIAKO KONTSEILARIAK EMANA, NAFARROAKO FORUZAINGOKO IKUSKAPEN OROKORRAREN ARLOAREN EGITURA ORGANIKOA GARATZEN DUENA
BON N.º 210 - 31/10/2016
I. KAPITULUA. IKUSKAPEN OROKORRAREN ARLOAREN ANTOLAKETA EGITURA
1. ATALA. DIBISIO TEKNIKO OROKORRA
2. ATALA. KOMUNIKAZIORAKO ETA EKINTZEN LOTURARAKO BRIGADA
3. ATALA. FORUZAIN ETXEAK
II. KAPITULUA. EZARPEN OPERATIBOA
ERANSKINA
Nafarroako Foruzaingoaren Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren Erregelamendua onesten duen irailaren 21eko 72/2016 Foru Dekretuak ahalmena eaten dio Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari hura betetzeko eta garatzeko behar diren xedapenak eman ditzan.
Era berean, erregelamendu horren 12. artikuluak ezartzen du arloak, dibisioak, foruzain etxeak, brigadak, taldeak eta polizia arretarako bulegoak sortzea, aldatzea edo kentzea Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari dagokiola, Barneko zuzendari nagusiak proposaturik.
Horregatik, arlo honetan indarra duen legediak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
AGINDU DUT:
I. KAPITULUA. IKUSKAPEN OROKORRAREN ARLOAREN ANTOLAKETA EGITURA
1. artikulua . Ikuskapen Orokorraren Arloa.
Foruzaingoko Ikuskapen Orokorraren Arloak honako antolaketa unitate hauek ditu bere menpe zuzenean:
a) Dibisio Tekniko Orokorra.
b) Komunikaziorako eta Ekintzen Loturarako Brigada.
c) Foruzain etxeak, Foruzaingoaren Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduak esleitzen dien menpekotasun funtzionala salbu.
1. ATALA. DIBISIO TEKNIKO OROKORRA
2. artikulua . Dibisio Tekniko Orokorra.
Foruzaingoaren Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduak esleitu dizkion eginkizunak burutzeko, Dibisio Tekniko Orokorrak antolaketa unitate hauek ditu bere egituran (guztiek izaera zentrala dute):
a) Garapen Teknologikoaren eta Kalitatearen Brigada.
b) Giza Baliabideen Taldea.
c) Kudeaketa Administratiboaren eta Ekonomikoaren Taldea.
d) Komunikaziorako eta Herritarren Partaidetzarako Taldea.
e) Prestakuntza Taldea.
f) Baliabideak Administratzeko Taldea.
3. artikulua . Garapen Teknologikoaren eta Kalitatearen Brigada.
Garapen Teknologikoaren eta Kalitatearen Taldeari eginkizun hauek dagozkio:
a) Foruzaingoaren zerbitzuen berrikuntza eta hobekuntza teknologikorako azterlanak egitea.
b) Foruzaingoari esleitutako baliabide teknologikoak etengabe ebaluatu eta hobetzea.
c) Beste erakunde batzuekin sinatutako akordio eta hitzarmen teknologikoak betetzen direla begiratzea.
d) Poliziaren sistema informatikoen mantentze-lanak bermatzea eta hobekuntza teknologikorako proiektuak proposatzea, beste organo eskudun batzuekin elkarlanean.
e) Datu pertsonalak babesteko araudia betetzen dela begiratzea, beste organo eskudun batzuekin elkarlanean.
f) Polizia sistema informatikoetan sartzeko baimenak kudeatu eta kontrolatzea.
g) Delinkuentzia mapak prestatu eta eguneratzea, hala nola kartografia.
h) Polizia estatistikak prestatu, aztertu eta kontrolatzea.
i) Datu polizialak sartu eta balidatzea.
j) Polizia zerbitzuen kalitatearen azterketak eta ebaluazioak egitea, zerbitzuak etengabe hobetzeko aukerak atzemateko.
k) Polizia zerbitzuetan kalitate ereduak nola ezarri eta garatzen diren kontrolatzea, eta beste unitate batzuekin elkarlanean aritzea kalitatearekin eta baliabideen inplementazioarekin lotutako gaietan.
l) Auditoriak nola egiten diren kontrolatzea, konparazio batera, SAP bidezkoak, barne komunikazioak eta beste.
m) Agintzen zaion izaera bereko beste edozein.
4. artikulua . Giza Baliabideen Taldea.
Giza Baliabideen Taldeari eginkizun hauek dagozkio:
a) Laneko lizentziekin, baimenekin, oporrekin, administrazio egoerekin, ordutegien kontrolarekin eta lanpostuak betetzeko prozesuekin zerikusia duten gai guztiak kudeatu eta tramitatzea, eta arlo horretako xedapen indardunak betetzen direla begiratzea.
b) Foruzaingoko kideen espediente pertsonalak kudeatu eta kontrolatzea.
c) Laneko arriskuei aurrea hartzeko kultura garatzea, arloko legediaren arabera behar diren jarduerak eta laneko arriskuei aurrea hartzeko planak sustatuz, Administrazioan eskumena duten beste unitate batzuekin koordinaturik.
d) Foruzaingoak giza baliabideen arloan dituen beharrak identifikatu eta haiei erantzutea, Barne Zuzendaritza Nagusian arlo horretan eskumena duen unitatearekin koordinatuz.
e) Agintzen zaion izaera bereko beste edozein.
5. artikulua . Kudeaketa Administratiboaren eta Ekonomikoaren Taldea.
Kudeaketa Administratiboaren eta Ekonomikoaren Taldeari eginkizun hauek dagozkio:
a) Foruzaingoaren dokumentazio guztia jaso, kudeatu, banatu eta kontrolatzea, behar bezala eta epeak betez tramitatzen dela begiratuz, eta orobat, dokumentazioa erregistratu, artxibatu eta gordetzea.
b) Foruzaingoari dagozkion lan orokor administratibo guztiak zentralizatzea eta lan horietan laguntzea arlo eta foruzain etxe guztiei.
c) Foruzaingoaren ekonomia eta aurrekontuak kudeatzea, Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiaren barrenean eskumena duten beste organo batzuekin koordinatuz.
d) Foruzainek egiten dituzten joan-etorri eta bidaiak tramitatzea eta kontrolatzea.
e) Polizia txostenak egiteagatik, tasengatik, akonpainamenduengatik edo zerbitzu bereziengatik jasotzen diren diru-sarrerak kudeatzea.
f) Agintzen zaion izaera bereko beste edozein.
6. artikulua . Komunikaziorako eta Herritarren Partaidetzarako Taldea.
Komunikaziorako eta Herritarren Partaidetzarako Taldeari eginkizun hauek dagozkio:
a) Foruzaingoaren barneko eta kanpoko komunikazioa kudeatzea, Foru Administrazioan arlo horretan eskumena duten unitateekin koordinaturik.
b) Beste polizia kidegoekiko harreman instituzionalez eta antolaketa eta protokolo lanez arduratzea.
c) Poliziaren eraginkortasunari aplikagarri zaizkion arau eta prozedurak bildu eta zabaltzea.
d) Foruzaingoko buruari eta goi mailako agintariei aholku eta sostengu teknikoa ematea komunikazio gaiei buruz.
e) Foruzaingoko buruaren idazkaritza pertsonala, Foruzaingora bide batetik edo bestetik iristen den dokumentazio eta eskaerei dagokienez.
f) Foruzaingoaren eledun ofiziala izatea, eta Foruzaingoko buruak eskuordetzen dizkion bestelako ordezkaritza lanak egitea eskatzen zaizkion tokietan.
g) Agintzen zaion izaera bereko beste edozein.
7. artikulua . Prestakuntza Taldea.
Prestakuntza Taldeari eginkizun hauek dagozkio:
a) Foruzaingoaren prestakuntza beharrak identifikatu eta zehaztea.
b) Prestakuntza jarduerak planifikatu, antolatu eta ebaluatzea, Nafarroako Segurtasun Eskolarekin batera.
c) Foruzaingoko prestatzaileei orientabideak ematea, Nafarroako Segurtasun Eskolarekin batera arituz, eta polizia lanetarako interesgarriak diren jardunaldi eta hitzaldien diseinuan eta prestaketan parte hartzea.
d) Polizia lanetarako interesgarriak diren prestakuntza eskaintzak jasotzea.
e) Armak ikuskatzea, Barne Araubideko Dibisioarekin batera.
f) Nafarroako Segurtasun Eskolaren liburutegi espezializaturako erosketak egiteko proposamenak egitea eta kultur jarduerak sustatzea.
g) Agintzen zaion izaera bereko beste edozein.
8. artikulua . Baliabideak Administratzeko Taldea.
Baliabideak Administratzeko Taldeari eginkizun hauek dagozkio:
a) Baliabide materialen arloan dauden eskaerei erantzutea, Barne Zuzendaritza Nagusiko unitateekin koordinaturik.
b) Foruzaingoari atxikitako ondasunen inbentarioa kudeatzea eta haien mantentze-lanez arduratzea.
c) Baliabideak erosteko prozeduretarako baldintza teknikoen agiriak prestatzea eta, agintzen zaionean, kontratazio organoetan parte hartzea.
d) Ibilgailuen eta baliabide materialen kontrolean, kudeaketan eta mantentze-lanetan laguntzea.
e) Argazki laborategiaz arduratzea.
f) Foruzaingoko eraikinen eta egoitzetako altzarien mantentze-lanez arduratzea.
g) Foruzaingoak dituen instalazioak planifikatu eta antolatzea, tokiak modurik egokienean aprobetxa daitezen.
h) Foruzaingoaren instalazio eta baliabideetan ingurumen kudeaketarako sistemak ezarri eta haien jarraipena egitea.
i) Foruzaingoak dituen telefonia eta transmisiorako baliabideak kontrolatu eta haien mantentze-lanez arduratzea.
j) Poliziaren komunikazio sistemak aztertu eta etengabe hobetzea.
k) Baliabide materialen auditoria egitea eta egoki erabiltzen direla kontrolatzea, ongi kudeatzen direla begiratuz.
l) Agintzen zaion izaera bereko beste edozein.
2. ATALA. KOMUNIKAZIORAKO ETA EKINTZEN LOTURARAKO BRIGADA
9. artikulua . Komunikaziorako eta Ekintzen Loturarako Brigada.
Komunikaziorako eta Ekintzen Loturarako Brigada unitate zentrala da, eta eginkizun hauek dagozkio:
a) Foruzaingoan zerbitzuan ari diren unitateen kudeaketa, kontrola eta koordinazio operatiboa.
b) Ekintzak Koordinatzeko Zentroarekin (SOS Nafarroa) koordinatu eta elkarlanean aritzea.
c) Segurtasun indar eta kidegoen komunikazio zentroekin eta, halaber, pareko eginkizunak betetzen dituzten erakundeekin harremanak izatea, koordinatzea eta elkarlanean aritzea.
d) Presako polizia laguntza eskatzen duten herritarrei berehala erantzutea eta behar diren zerbitzuak abian jartzea, eta halaber, eskaera horiek sortzen dituzten arazoen konponketan parte hartu behar duten polizia unitateak jakitun egitea.
e) Beren lan eremuarekin zerikusia duten gaien inguruan presako informazioa eta komunikazioak banatzea Foruzaingoko zerbitzuei, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko agintariei, Foruzaingoko buruari eta Arloetako buruei.
f) Agintzen zaion izaera bereko beste edozein.
3. ATALA. FORUZAIN ETXEAK
10. artikulua . Altsasuko Foruzain Etxea.
Bere eginkizunak egoki gauzatzeko, Altsasuko Foruzain Etxeari Herritarren Babeserako eta Arretarako Altsasuko Taldea atxiki zaio.
Foruzaingoaren Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduaren 6.5 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta ukitutako biztanleen kopurua, atxikitako foruzainen kopurua eta unitate espezializaturik ez dagoela kontuan harturik, Altsasuko Foruzain Etxea inspektore baten agintepean egonen da.
11. artikulua . Elizondoko Foruzain Etxea.
Dagozkion eginkizunak egoki gauzatzeko, Elizondoko Foruzain Etxeari Herritarren Babeserako eta Arretarako Elizondoko Taldea atxiki zaio.
Foruzaingoaren Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduaren 6.5 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta ukitutako biztanleen kopurua, atxikitako foruzainen kopurua eta unitate espezializaturik ez dagoela kontuan harturik, Elizondoko Foruzain Etxea inspektore baten agintepean egonen da.
12. artikulua . Lizarrako Foruzain Etxea.
Dagozkion eginkizunak egoki gauzatzeko, Lizarrako Foruzain Etxeak talde hauek ditu atxikita:
a) Herritarren Babeserako eta Arretarako Lizarrako Taldea.
b) Polizia Judizialaren Lizarrako Taldea.
13. artikulua . Zangozako Foruzain Etxea.
Dagozkion eginkizunak egoki gauzatzeko, Zangozako Foruzain Etxeari Herritarren Babeserako eta Arretarako Zangozako Taldea atxiki zaio.
Foruzaingoaren Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduaren 6.5 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta ukitutako biztanleen kopurua, atxikitako foruzainen kopurua eta unitate espezializaturik ez dagoela kontuan harturik, Zangozako Foruzain Etxea inspektore baten agintepean egonen da.
14. artikulua . Tafallako Foruzain Etxea.
Dagozkion eginkizunak egoki gauzatzeko, Tafallako Foruzain Etxeari talde hauek atxiki zaizkio:
a) Herritarren Babeserako eta Arretarako Tafallako Taldea
b) Polizia Judizialaren Tafallako Taldea.
15. artikulua . Tuterako Foruzain Etxea.
1. Dagozkion eginkizunak egoki gauzatzeko, Tuterako Foruzain Etxeari talde hauek atxiki zaizkio:
a) Polizia Judizialaren Tuterako Taldea.
b) Polizia Arretarako Tuterako Bulegoko Taldea.
c) Tuterako Ingurumen Taldea.
2. Tuterako Foruzain Etxeari, gainera, Prebentziorako eta Herritarren Arretarako Tuterako Brigada atxiki zaio, zeina Prebentziorako eta Herritarren Arretarako Dibisioak foruzain etxe horren lurralde eremuan dituen polizia eginkizunak zuzenean burutzeaz arduratuko baita.
Dagozkion eginkizunak egoki gauzatzeko, Prebentziorako eta Herritarren Arretarako Tuterako Brigadari talde hauek atxiki zaizkio:
a) 1. Ekintza Taldea.
b) 2. Ekintza Taldea.
3. Tuterako Foruzain Etxeari, gainera, Tuterako Trafiko Brigada atxiki zaio, zeina Trafikoaren eta Bide Segurtasunaren Arloak foruzain etxe horren lurralde eremuan dituen polizia eginkizunak zuzenean burutzeaz arduratuko baita.
Dagozkion eginkizunak egoki gauzatzeko, Tuterako Trafiko Brigadari talde hauek atxiki zaizkio:
a) Bide Segurtasuneko Tuterako Taldea.
b) Tuterako Atestatu Taldea.
II. KAPITULUA. EZARPEN OPERATIBOA
16. artikulua . Langileen atxikipena eta eskalafoia.
1. Nafarroako Foruzaingoaren plantilla organikoan ezarriko dena deusetan galarazi gabe, foru agindu honen eranskinean agertzen da langileak Ikuskapen Orokorraren Arloko zein antolaketa unitateri atxikitzen zaizkion, atxikipen berria edo eginkizunak, funtsean, lehengo lanpostuan sartuta zeuden kasuetan.
2. Aurreko idatz-zatian aipatzen den atxikipena egin aurreko lanpostuetan langileek zuten egoera bera aitortuko zaie eskalafoian.
17. artikulua . Prozedurak.
Lehengo lanpostuetan sartuta ez zeuden eginkizun berriak dituzten lanpostuak lehiaketa bidez, berariazko lehiaketa bidez edo izendapen librearen bidez beteko dira, plantilla organikoan ezartzen denaren arabera. Behar den hautapen prozesua bukaturik, organo eskudunak langileak kasuan kasuko antolaketa unitateari atxikitzeari ekinen dio, prozesuaren emaitzen arabera.
18. artikulua . Plantilla organikoa.
Aurreko artikuluetan azaldutako prozeduren ondoriozko atxikipenak langile finkoen zerrendan sartuko dira, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren 20. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.
Antolaketa unitate bakoitzari esleitzen zaizkion polizia eginkizun berariazkoak galarazi gabe, unitate horietako langileek Foruzaingoaren betebehar orokorren arabera agintzen zaizkien banakako edo taldekako gainerako lanak ere egin beharko dituzte.
Xedapen Indargabetzaile Bakarra
Indarrik gabe uzten dira foru agindu honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo baxuagoko xedapen guztiak, eta, bereziki, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak otsailaren 16an emandako 67/2009 Foru Agindua, Nafarroako Foruzaingoko Ikuskapen Orokorrerako Arloa garatu zuena brigadatan eta taldetan, eta Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren ekainaren 1eko 224/2006 Foru Agindua, Iruñean Nafarroako Foruzaingoaren polizia-etxe bat sortu zuena.
Foru dekretu honek 2016ko azaroaren 1ean hartuko du indarra.
Iruñean, 2016ko urriaren 11n.-Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.
ERANSKINA
PLAZAREN ZK. | ENPLEGUA | FORUZAIN ZENBAKIA | DESTINOKO HERRIA | EUSKARAZ JAKIN BEHARRA |
ANTOLAKETA UNITATEA | ||||
FORUZAINGOKO BURUTZA | ||||
147 | KOMISARIO NAGUSIA | 3 | IRUÑA | |
148 | KOMISARIO NAGUSIA | 4 | IRUÑA | |
4436 | KOMISARIO NAGUSIA | 23 | IRUÑA | |
4437 | KOMISARIO NAGUSIA | 177 | IRUÑA | |
4438 | KOMISARIO NAGUSIA | 544 | IRUÑA | |
BARNE ARAUBIDEKO BRIGADA | ||||
5642 | INSPEKTOREORDEA | 29 | IRUÑA | |
5641 | INSPEKTOREORDEA | 82 | IRUÑA | |
5644 | INSPEKTOREORDEA | 321 | IRUÑA | |
5679 | KABOA | 406 | IRUÑA | |
163 | FORUZAINA | 246 | IRUÑA | |
IKUSKAPEN OROKORRAREN ARLOA | ||||
5194 | KOMISARIOA | 24 | IRUÑA | |
5195 | KOMISARIOA | 28 | IRUÑA | |
5617 | KOMISARIOA | 35 | IRUÑA | |
5616 | KOMISARIOA | 43 | IRUÑA | |
5618 | KOMISARIOA | 66 | IRUÑA | |
5619 | KOMISARIOA | HUTSIK | IRUÑA | |
5936 | KOMISARIOA | HUTSIK | IRUÑA | |
5937 | KOMISARIOA | HUTSIK | IRUÑA | |
5938 | KOMISARIOA | HUTSIK | IRUÑA | |
5939 | KOMISARIOA | HUTSIK | IRUÑA | |
5625 | INSPEKTOREA | 25 | IRUÑA | |
5201 | INSPEKTOREA | 33 | IRUÑA | |
5199 | INSPEKTOREA | 46 | IRUÑA | |
5622 | INSPEKTOREA | 54 | IRUÑA | |
5203 | INSPEKTOREA | 56 | IRUÑA | |
5204 | INSPEKTOREA | HUTSIK | IRUÑA | |
7752 | INSPEKTOREA | HUTSIK | IRUÑA | |
7996 | INSPEKTOREA | HUTSIK | IRUÑA | |
KOMUNIKAZIORAKO ETA EKINTZEN LOTURARAKO BRIGADA | ||||
4311 | INSPEKTOREORDEA | 45 | IRUÑA | |
4315 | INSPEKTOREORDEA | 53 | IRUÑA | |
5210 | INSPEKTOREORDEA | 60 | IRUÑA | |
5209 | INSPEKTOREORDEA | 61 | IRUÑA | |
5949 | INSPEKTOREORDEA | 86 | IRUÑA | |
3587 | INSPEKTOREORDEA | 256 | IRUÑA | |
5963 | INSPEKTOREORDEA | 1174 | IRUÑA | |
333 | FORUZAINA | 145 | IRUÑA | |
343 | FORUZAINA | 159 | IRUÑA | |
313 | FORUZAINA | 179 | IRUÑA | |
403 | FORUZAINA | 261 | IRUÑA | |
3575 | FORUZAINA | 268 | IRUÑA | |
3551 | FORUZAINA | 277 | IRUÑA | |
6957 | FORUZAINA | 348 | IRUÑA | |
172 | FORUZAINA | 388 | IRUÑA | |
6958 | FORUZAINA | 416 | IRUÑA | |
6959 | FORUZAINA | 493 | IRUÑA | |
205 | FORUZAINA | 517 | IRUÑA | |
5700 | FORUZAINA | 519 | IRUÑA | |
8259 | FORUZAINA | 601 | IRUÑA | |
6022 | FORUZAINA | 627 | IRUÑA | |
8494 | FORUZAINA | 633 | IRUÑA | |
6418 | FORUZAINA | 639 | IRUÑA | |
8557 | FORUZAINA | 691 | IRUÑA | |
4351 | FORUZAINA | 706 | IRUÑA | |
6541 | FORUZAINA | 806 | IRUÑA | |
6956 | FORUZAINA | 807 | IRUÑA | |
310 | FORUZAINA | 822 | IRUÑA | |
226 | FORUZAINA | 831 | IRUÑA | |
4361 | FORUZAINA | 833 | IRUÑA | |
DIBISIO TEKNIKO OROKORRA | ||||
GIZA BALIABIDEEN TALDEA | ||||
5640 | INSPEKTOREORDEA | 308 | IRUÑA | |
4689 | KABOA | 170 | IRUÑA | |
5994 | KABOA | 273 | IRUÑA | |
7588 | FORUZAINA | 168 | IRUÑA | |
307 | FORUZAINA | 169 | IRUÑA | |
6961 | FORUZAINA | 334 | IRUÑA | |
6033 | FORUZAINA | 578 | IRUÑA | |
KUDEAKETA ADMINISTRATIBOAREN ETA EKONOMIKOAREN TALDEA | ||||
5214 | INSPEKTOREORDEA | 67 | IRUÑA | |
8014 | KABOA | 88 | IRUÑA | |
4324 | KABOA | 306 | IRUÑA | |
238 | FORUZAINA | 149 | IRUÑA | |
8196 | FORUZAINA | 294 | ALTSASU | |
8241 | FORUZAINA | 315 | IRUÑA | |
8195 | FORUZAINA | 324 | ELIZONDO | |
285 | FORUZAINA | 349 | TUTERA | |
8193 | FORUZAINA | 432 | IRUÑA | |
8201 | FORUZAINA | 455 | IRUÑA | |
8495 | FORUZAINA | 487 | LIZARRA | |
8266 | FORUZAINA | 536 | LIZARRA | |
8255 | FORUZAINA | 641 | ELIZONDO | |
196 | FORUZAINA | 656 | IRUÑA | |
8200 | FORUZAINA | 715 | TUTERA | |
193 | FORUZAINA | 738 | IRUÑA | |
8249 | FORUZAINA | 750 | IRUÑA | |
8250 | FORUZAINA | 756 | TUTERA | |
8539 | FORUZAINA | 891 | TUTERA | |
8203 | FORUZAINA | 893 | ZANGOZA | |
8540 | FORUZAINA | 900 | TUTERA | |
8271 | FORUZAINA | 939 | IRUÑA | |
195 | FORUZAINA | 945 | IRUÑA | |
8247 | FORUZAINA | 982 | IRUÑA | |
6026 | FORUZAINA | 991 | IRUÑA | |
8264 | FORUZAINA | 1077 | IRUÑA | |
8251 | FORUZAINA | 1084 | ALTSASU | |
8274 | FORUZAINA | 1085 | IRUÑA | |
8276 | FORUZAINA | 1089 | IRUÑA | |
8253 | FORUZAINA | 1094 | IRUÑA | |
8554 | FORUZAINA | 1103 | IRUÑA | |
8198 | FORUZAINA | 1119 | ZANGOZA | |
371 | FORUZAINA | 1134 | TUTERA | |
8199 | FORUZAINA | 1135 | TAFALLA | |
8269 | FORUZAINA | 1136 | TAFALLA | |
5703 | FORUZAINA | 1140 | TUTERA | |
8541 | FORUZAINA | 1144 | TUTERA | |
KOMUNIKAZIORAKO ETA HERRITARREN PARTAIDETZARAKO TALDEA | ||||
8555 | FORUZAINA | 969 | IRUÑA | |
PRESTAKUNTZA TALDEA | ||||
4674 | INSPEKTOREORDEA | 31 | IRUÑA | |
4671 | INSPEKTOREORDEA | 57 | IRUÑA | |
5947 | INSPEKTOREORDEA | 58 | IRUÑA | |
4314 | INSPEKTOREORDEA | 71 | IRUÑA | |
4341 | KABOA | 103 | IRUÑA | |
8556 | FORUZAINA | 156 | IRUÑA | |
4749 | FORUZAINA | 446 | IRUÑA | |
BALIABIDEAK ADMINISTRATZEKO TALDEA | ||||
4305 | INSPEKTOREORDEA | 85 | IRUÑA | |
4475 | KABOA | 69 | IRUÑA | |
4334 | KABOA | 106 | IRUÑA | |
4333 | KABOA | 107 | IRUÑA | |
211 | FORUZAINA | 160 | IRUÑA | |
237 | FORUZAINA | 181 | IRUÑA | |
6985 | FORUZAINA | 197 | IRUÑA | |
7000 | FORUZAINA | 206 | IRUÑA | |
6709 | FORUZAINA | 207 | IRUÑA | |
253 | FORUZAINA | 423 | IRUÑA | |
GARAPEN TEKNOLOGIKOAREN ETA KALITATEAREN BRIGADA | ||||
5633 | INSPEKTOREORDEA | 1176 | IRUÑA | |
5996 | KABOA | 52 | IRUÑA | |
4681 | KABOA | 233 | IRUÑA | |
8202 | FORUZAINA | 386 | IRUÑA | |
7590 | FORUZAINA | 435 | IRUÑA | |
7592 | FORUZAINA | 753 | IRUÑA | |
225 | FORUZAINA | 764 | IRUÑA | |
289 | FORUZAINA | 954 | IRUÑA | |
6999 | FORUZAINA | 1028 | IRUÑA | |
ALTSASUKO FORUZAIN ETXEA | ||||
HERRITARREN BABESERAKO ETA ARRETARAKO ALTSASUKO TALDEA | ||||
5634 | INSPEKTOREORDEA | 1175 | ALTSASU | |
7999 | KABOA | 437 | ALTSASU | |
8001 | KABOA | 530 | ALTSASU | |
8000 | KABOA | 564 | ALTSASU | |
9810 | KABOA | HUTSIK | ALTSASU | |
9811 | KABOA | HUTSIK | ALTSASU | |
7863 | FORUZAINA | 936 | ALTSASU | |
204 | FORUZAINA | 1030 | ALTSASU | |
243 | FORUZAINA | 1032 | ALTSASU | |
330 | FORUZAINA | 1110 | ALTSASU | |
341 | FORUZAINA | 1122 | ALTSASU | |
377 | FORUZAINA | 1131 | ALTSASU | |
7862 | FORUZAINA | 1132 | ALTSASU | |
7864 | FORUZAINA | 1137 | ALTSASU | |
7865 | FORUZAINA | 1138 | ALTSASU | |
7866 | FORUZAINA | 1139 | ALTSASU | |
7867 | FORUZAINA | 1142 | ALTSASU | |
7869 | FORUZAINA | 1143 | ALTSASU | |
7870 | FORUZAINA | 1145 | ALTSASU | |
7871 | FORUZAINA | 1147 | ALTSASU | |
7872 | FORUZAINA | 1148 | ALTSASU | |
7873 | FORUZAINA | 1149 | ALTSASU | |
7874 | FORUZAINA | 1150 | ALTSASU | |
7875 | FORUZAINA | 1151 | ALTSASU | |
7876 | FORUZAINA | 1153 | ALTSASU | |
7877 | FORUZAINA | 1155 | ALTSASU | |
7878 | FORUZAINA | 1156 | ALTSASU | |
7879 | FORUZAINA | 1157 | ALTSASU | |
223 | FORUZAINA | HUTSIK | ALTSASU | 1 |
8492 | FORUZAINA | HUTSIK | ALTSASU | 1 |
8493 | FORUZAINA | HUTSIK | ALTSASU | 1 |
8500 | FORUZAINA | HUTSIK | ALTSASU | 1 |
ELIZONDOKO FORUZAIN ETXEA | ||||
HERRITARREN BABESERAKO ETA ARRETARAKO ELIZONDOKO TALDEA | ||||
5627 | INSPEKTOREORDEA | 59 | ELIZONDO | |
4679 | INSPEKTOREORDEA | HUTSIK | ELIZONDO | |
8002 | KABOA | 195 | ELIZONDO | |
8003 | KABOA | 704 | ELIZONDO | |
8607 | KABOA | 817 | ELIZONDO | |
8004 | KABOA | 967 | ELIZONDO | |
9812 | KABOA | HUTSIK | ELIZONDO | |
9813 | KABOA | HUTSIK | ELIZONDO | |
8484 | FORUZAINA | 191 | ELIZONDO | |
7844 | FORUZAINA | 867 | ELIZONDO | |
7841 | FORUZAINA | 1116 | ELIZONDO | |
7842 | FORUZAINA | 1141 | ELIZONDO | |
7843 | FORUZAINA | 1146 | ELIZONDO | |
7845 | FORUZAINA | 1152 | ELIZONDO | |
7847 | FORUZAINA | 1154 | ELIZONDO | |
7848 | FORUZAINA | 1158 | ELIZONDO | |
7849 | FORUZAINA | 1159 | ELIZONDO | |
7850 | FORUZAINA | 1160 | ELIZONDO | |
7851 | FORUZAINA | 1161 | ELIZONDO | |
7852 | FORUZAINA | 1162 | ELIZONDO | |
7853 | FORUZAINA | 1163 | ELIZONDO | |
7854 | FORUZAINA | 1164 | ELIZONDO | |
7855 | FORUZAINA | 1165 | ELIZONDO | |
7856 | FORUZAINA | 1166 | ELIZONDO | |
7857 | FORUZAINA | 1167 | ELIZONDO | |
7858 | FORUZAINA | 1168 | ELIZONDO | |
7859 | FORUZAINA | 1169 | ELIZONDO | |
7860 | FORUZAINA | 1170 | ELIZONDO | |
8216 | FORUZAINA | 1171 | ELIZONDO | |
8217 | FORUZAINA | 1172 | ELIZONDO | |
248 | FORUZAINA | HUTSIK | ELIZONDO | 1 |
4706 | FORUZAINA | HUTSIK | ELIZONDO | 1 |
6018 | FORUZAINA | HUTSIK | ELIZONDO | 1 |
8483 | FORUZAINA | HUTSIK | ELIZONDO | 1 |
8485 | FORUZAINA | HUTSIK | ELIZONDO | |
LIZARRAKO FORUZAIN ETXEA | ||||
HERRITARREN BABESERAKO ETA ARRETARAKO LIZARRAKO TALDEA | ||||
5951 | INSPEKTOREORDEA | 259 | LIZARRA | |
5976 | KABOA | 83 | LIZARRA | |
8015 | KABOA | 346 | LIZARRA | |
5995 | KABOA | 408 | LIZARRA | |
7997 | KABOA | 424 | LIZARRA | |
8005 | KABOA | 965 | LIZARRA | |
9814 | KABOA | HUTSIK | LIZARRA | |
9815 | KABOA | HUTSIK | LIZARRA | |
7698 | FORUZAINA | 389 | LIZARRA | |
7704 | FORUZAINA | 815 | LIZARRA | |
7707 | FORUZAINA | 824 | LIZARRA | |
7695 | FORUZAINA | 879 | LIZARRA | |
7601 | FORUZAINA | 886 | LIZARRA | |
7632 | FORUZAINA | 930 | LIZARRA | |
7914 | FORUZAINA | 935 | LIZARRA | |
8496 | FORUZAINA | 953 | LIZARRA | |
7689 | FORUZAINA | 984 | LIZARRA | |
7690 | FORUZAINA | 996 | LIZARRA | |
7691 | FORUZAINA | 1011 | LIZARRA | |
7692 | FORUZAINA | 1013 | LIZARRA | |
7693 | FORUZAINA | 1029 | LIZARRA | |
7696 | FORUZAINA | 1045 | LIZARRA | |
7697 | FORUZAINA | 1046 | LIZARRA | |
7699 | FORUZAINA | 1057 | LIZARRA | |
7700 | FORUZAINA | 1059 | LIZARRA | |
7701 | FORUZAINA | 1063 | LIZARRA | |
7702 | FORUZAINA | 1072 | LIZARRA | |
7703 | FORUZAINA | 1074 | LIZARRA | |
7705 | FORUZAINA | 1078 | LIZARRA | |
7706 | FORUZAINA | 1083 | LIZARRA | |
7694 | FORUZAINA | 1093 | LIZARRA | |
7836 | FORUZAINA | 1095 | LIZARRA | |
7837 | FORUZAINA | 1101 | LIZARRA | |
7838 | FORUZAINA | 1107 | LIZARRA | |
7839 | FORUZAINA | 1108 | LIZARRA | |
7840 | FORUZAINA | 1112 | LIZARRA | |
8207 | FORUZAINA | 1117 | LIZARRA | |
8208 | FORUZAINA | 1118 | LIZARRA | |
8209 | FORUZAINA | 1123 | LIZARRA | |
8501 | FORUZAINA | HUTSIK | LIZARRA | 1 |
8502 | FORUZAINA | HUTSIK | LIZARRA | 1 |
POLIZIA JUDIZIALAREN LIZARRAKO TALDEA | ||||
6535 | INSPEKTOREORDEA | 20 | LIZARRA | |
8499 | FORUZAINA | 216 | LIZARRA | |
8498 | FORUZAINA | 470 | LIZARRA | |
8497 | FORUZAINA | 610 | LIZARRA | |
ZANGOZAKO FORUZAIN ETXEA | ||||
HERRITARREN BABESERAKO ETA ARRETARAKO ZANGOZAKO TALDEA | ||||
5953 | INSPEKTOREORDEA | 150 | ZANGOZA | |
5975 | KABOA | 366 | ZANGOZA | |
5974 | KABOA | 415 | ZANGOZA | |
5973 | KABOA | 521 | ZANGOZA | |
9816 | KABOA | HUTSIK | ZANGOZA | |
9817 | KABOA | HUTSIK | ZANGOZA | |
9818 | KABOA | HUTSIK | ZANGOZA | |
9819 | KABOA | HUTSIK | ZANGOZA | |
7595 | FORUZAINA | 288 | ZANGOZA | |
8520 | FORUZAINA | 545 | ZANGOZA | |
7596 | FORUZAINA | 862 | ZANGOZA | |
7612 | FORUZAINA | 864 | ZANGOZA | |
7615 | FORUZAINA | 869 | ZANGOZA | |
7618 | FORUZAINA | 881 | ZANGOZA | |
7653 | FORUZAINA | 902 | ZANGOZA | |
7614 | FORUZAINA | 977 | ZANGOZA | |
7616 | FORUZAINA | 985 | ZANGOZA | |
7617 | FORUZAINA | 992 | ZANGOZA | |
7619 | FORUZAINA | 1004 | ZANGOZA | |
7620 | FORUZAINA | 1005 | ZANGOZA | |
7624 | FORUZAINA | 1007 | ZANGOZA | |
7625 | FORUZAINA | 1008 | ZANGOZA | |
7626 | FORUZAINA | 1015 | ZANGOZA | |
7654 | FORUZAINA | 1020 | ZANGOZA | |
7655 | FORUZAINA | 1025 | ZANGOZA | |
7660 | FORUZAINA | 1039 | ZANGOZA | |
8521 | FORUZAINA | 1056 | ZANGOZA | |
8523 | FORUZAINA | 1082 | ZANGOZA | |
7613 | FORUZAINA | 1178 | ZANGOZA | |
TAFALLAKO FORUZAIN ETXEA | ||||
HERRITARREN BABESERAKO ETA ARRETARAKO TAFALLAKO TALDEA | ||||
5946 | INSPEKTOREORDEA | 317 | TAFALLA | |
5990 | KABOA | 333 | TAFALLA | |
5982 | KABOA | 508 | TAFALLA | |
5989 | KABOA | 510 | TAFALLA | |
8017 | KABOA | 650 | TAFALLA | |
5988 | KABOA | 690 | TAFALLA | |
9820 | KABOA | HUTSIK | TAFALLA | |
9821 | KABOA | HUTSIK | TAFALLA | |
7606 | FORUZAINA | 870 | TAFALLA | |
7609 | FORUZAINA | 878 | TAFALLA | |
7688 | FORUZAINA | 896 | TAFALLA | |
202 | FORUZAINA | 986 | TAFALLA | |
7597 | FORUZAINA | 997 | TAFALLA | |
7598 | FORUZAINA | 1002 | TAFALLA | |
7600 | FORUZAINA | 1006 | TAFALLA | |
7602 | FORUZAINA | 1009 | TAFALLA | |
7603 | FORUZAINA | 1034 | TAFALLA | |
7604 | FORUZAINA | 1037 | TAFALLA | |
7605 | FORUZAINA | 1043 | TAFALLA | |
7607 | FORUZAINA | 1044 | TAFALLA | |
7608 | FORUZAINA | 1047 | TAFALLA | |
7610 | FORUZAINA | 1070 | TAFALLA | |
7611 | FORUZAINA | 1076 | TAFALLA | |
7661 | FORUZAINA | 1096 | TAFALLA | |
7662 | FORUZAINA | 1100 | TAFALLA | |
7664 | FORUZAINA | 1106 | TAFALLA | |
7684 | FORUZAINA | 1113 | TAFALLA | |
7685 | FORUZAINA | 1115 | TAFALLA | |
7686 | FORUZAINA | 1124 | TAFALLA | |
7687 | FORUZAINA | 1125 | TAFALLA | |
7834 | FORUZAINA | 1126 | TAFALLA | |
7835 | FORUZAINA | 1127 | TAFALLA | |
8210 | FORUZAINA | 1128 | TAFALLA | |
8211 | FORUZAINA | 1129 | TAFALLA | |
8212 | FORUZAINA | 1130 | TAFALLA | |
8243 | FORUZAINA | 1133 | TAFALLA | |
POLIZIA JUDIZIALAREN TAFALLAKO TALDEA | ||||
6536 | INSPEKTOREORDEA | 50 | TAFALLA | |
8529 | FORUZAINA | 414 | TAFALLA | |
8530 | FORUZAINA | 581 | TAFALLA | |
8531 | FORUZAINA | 826 | TAFALLA | |
TUTERAKO FORUZAIN ETXEA | ||||
5940 | INSPEKTOREA | HUTSIK | TUTERA | |
HERRITARREN BABESERAKO ETA ARRETARAKO TUTERAKO TALDEA | ||||
5629 | INSPEKTOREORDEA | 311 | TUTERA | |
5667 | KABOA | 504 | TUTERA | |
8009 | KABOA | 572 | TUTERA | |
5666 | KABOA | 600 | TUTERA | |
5665 | KABOA | 731 | TUTERA | |
8605 | KABOA | 987 | TUTERA | |
9808 | KABOA | HUTSIK | TUTERA | |
9809 | KABOA | HUTSIK | TUTERA | |
6542 | FORUZAINA | 649 | TUTERA | |
8542 | FORUZAINA | 747 | TUTERA | |
4379 | FORUZAINA | 786 | TUTERA | |
6406 | FORUZAINA | 788 | TUTERA | |
6426 | FORUZAINA | 794 | TUTERA | |
6428 | FORUZAINA | 799 | TUTERA | |
6431 | FORUZAINA | 805 | TUTERA | |
6433 | FORUZAINA | 827 | TUTERA | |
6438 | FORUZAINA | 830 | TUTERA | |
6544 | FORUZAINA | 840 | TUTERA | |
6982 | FORUZAINA | 847 | TUTERA | |
6427 | FORUZAINA | 857 | TUTERA | |
6437 | FORUZAINA | 875 | TUTERA | |
6439 | FORUZAINA | 876 | TUTERA | |
6441 | FORUZAINA | 880 | TUTERA | |
6977 | FORUZAINA | 903 | TUTERA | |
6981 | FORUZAINA | 916 | TUTERA | |
6983 | FORUZAINA | 922 | TUTERA | |
4359 | FORUZAINA | 979 | TUTERA | |
6429 | FORUZAINA | 983 | TUTERA | |
6432 | FORUZAINA | 1038 | TUTERA | |
6543 | FORUZAINA | 1054 | TUTERA | |
6976 | FORUZAINA | 1060 | TUTERA | |
6978 | FORUZAINA | 1065 | TUTERA | |
8543 | FORUZAINA | 1069 | TUTERA | |
8544 | FORUZAINA | 1073 | TUTERA | |
8545 | FORUZAINA | 1081 | TUTERA | |
8546 | FORUZAINA | 1087 | TUTERA | |
8547 | FORUZAINA | 1088 | TUTERA | |
8548 | FORUZAINA | 1092 | TUTERA | |
8549 | FORUZAINA | 1098 | TUTERA | |
8550 | FORUZAINA | 1099 | TUTERA | |
POLIZIA JUDIZIALAREN TUTERAKO TALDEA | ||||
5637 | INSPEKTOREORDEA | 266 | TUTERA | |
8012 | KABOA | 434 | TUTERA | |
295 | FORUZAINA | 162 | TUTERA | |
8519 | FORUZAINA | 217 | TUTERA | |
314 | FORUZAINA | 383 | TUTERA | |
7892 | FORUZAINA | 425 | TUTERA | |
8518 | FORUZAINA | 473 | TUTERA | |
7894 | FORUZAINA | 524 | TUTERA | |
7895 | FORUZAINA | 531 | TUTERA | |
7893 | FORUZAINA | 593 | TUTERA | |
8488 | FORUZAINA | HUTSIK | TUTERA | |
8490 | FORUZAINA | HUTSIK | TUTERA | |
POLIZIA ARRETARAKO TUTERAKO BULEGOA | ||||
TUTERAKO INGURUMEN TALDEA | ||||
5638 | INSPEKTOREORDEA | 105 | TUTERA | |
5968 | KABOA | 355 | TUTERA | |
164 | FORUZAINA | 338 | TUTERA | |
6986 | FORUZAINA | 468 | TUTERA | |
4346 | FORUZAINA | 552 | TUTERA | |
4742 | FORUZAINA | 573 | TUTERA | |
6987 | FORUZAINA | 591 | TUTERA | |
6988 | FORUZAINA | 608 | TUTERA | |
206 | FORUZAINA | 647 | TUTERA | |
4728 | FORUZAINA | 687 | TUTERA | |
TUTERAKO TRAFIKO BRIGADA | ||||
BIDE SEGURTASUNEKO TUTERAKO TALDEA | ||||
4664 | INSPEKTOREORDEA | 39 | TUTERA | |
5639 | INSPEKTOREORDEA | 376 | TUTERA | |
5971 | KABOA | 214 | TUTERA | |
5673 | KABOA | 335 | TUTERA | |
5677 | KABOA | 422 | TUTERA | |
5668 | KABOA | 509 | TUTERA | |
5981 | KABOA | 576 | TUTERA | |
5980 | KABOA | 696 | TUTERA | |
5676 | KABOA | 958 | TUTERA | |
6417 | FORUZAINA | 619 | TUTERA | |
6707 | FORUZAINA | 673 | TUTERA | |
6416 | FORUZAINA | 689 | TUTERA | |
6046 | FORUZAINA | 705 | TUTERA | |
6706 | FORUZAINA | 716 | TUTERA | |
4388 | FORUZAINA | 742 | TUTERA | |
5274 | FORUZAINA | 743 | TUTERA | |
5729 | FORUZAINA | 763 | TUTERA | |
6042 | FORUZAINA | 770 | TUTERA | |
6049 | FORUZAINA | 773 | TUTERA | |
6050 | FORUZAINA | 792 | TUTERA | |
6421 | FORUZAINA | 834 | TUTERA | |
7635 | FORUZAINA | 853 | TUTERA | |
7636 | FORUZAINA | 854 | TUTERA | |
5279 | FORUZAINA | 863 | TUTERA | |
5705 | FORUZAINA | 873 | TUTERA | |
5712 | FORUZAINA | 882 | TUTERA | |
6445 | FORUZAINA | 932 | TUTERA | |
6697 | FORUZAINA | 938 | TUTERA | |
6699 | FORUZAINA | 941 | TUTERA | |
8219 | FORUZAINA | 955 | TUTERA | |
6027 | FORUZAINA | 968 | TUTERA | |
6028 | FORUZAINA | 980 | TUTERA | |
6036 | FORUZAINA | 995 | TUTERA | |
6048 | FORUZAINA | 1017 | TUTERA | |
6419 | FORUZAINA | 1031 | TUTERA | |
6420 | FORUZAINA | 1049 | TUTERA | |
6435 | FORUZAINA | 1052 | TUTERA | |
6444 | FORUZAINA | 1080 | TUTERA | |
6698 | FORUZAINA | 1097 | TUTERA | |
7633 | FORUZAINA | 1104 | TUTERA | |
7634 | FORUZAINA | 1105 | TUTERA | |
7637 | FORUZAINA | 1109 | TUTERA | |
8220 | FORUZAINA | 1111 | TUTERA | |
8221 | FORUZAINA | 1114 | TUTERA | |
8265 | FORUZAINA | 1120 | TUTERA | |
8551 | FORUZAINA | 1121 | TUTERA | |
368 | FORUZAINA | 1177 | TUTERA | |
TUTERAKO ATESTATU TALDEA | ||||
5950 | INSPEKTOREORDEA | 231 | TUTERA | |
5979 | KABOA | 171 | TUTERA | |
5670 | KABOA | 223 | TUTERA | |
5652 | KABOA | 323 | TUTERA | |
5674 | KABOA | 344 | TUTERA | |
5671 | KABOA | 418 | TUTERA | |
5672 | KABOA | 467 | TUTERA | |
7639 | FORUZAINA | 235 | TUTERA | |
5695 | FORUZAINA | 380 | TUTERA | |
6546 | FORUZAINA | 381 | TUTERA | |
6547 | FORUZAINA | 397 | TUTERA | |
5699 | FORUZAINA | 518 | TUTERA | |
6548 | FORUZAINA | 522 | TUTERA | |
6549 | FORUZAINA | 533 | TUTERA | |
5719 | FORUZAINA | 538 | TUTERA | |
5723 | FORUZAINA | 542 | TUTERA | |
6550 | FORUZAINA | 570 | TUTERA | |
5682 | FORUZAINA | 637 | TUTERA | |
5687 | FORUZAINA | 646 | TUTERA | |
7640 | FORUZAINA | 658 | TUTERA | |
7641 | FORUZAINA | 666 | TUTERA | |
6545 | FORUZAINA | 766 | TUTERA | |
8514 | FORUZAINA | 907 | TUTERA | |
8552 | FORUZAINA | 928 | TUTERA |
Iragarkiaren kodea: F1611656