(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

50/2016 FORU DEKRETUA, UZTAILAREN 20KOA, “JUNCALEKO AINTZIRA” IZENEKO BATASUNAREN GARRANTZIZKO LEKUA KONTSERBAZIO BEREZIKO EREMU IZENDATU, HAREN KUDEAKETA PLANA ONETSI ETA “JUNCALEKO AINTZIRA” NATURA-ERRESERBA (RN-33) ERABILI ETA KUDEATZEKO PLAN ZUZENTZAILEA EGUNERATZEN DUENA Nota de Vigencia

BON N.º 157 - 16/08/2016



  ERANSKINA. “JUNCALEKO AINTZIRA” ES2200033 KONTSERBAZIO BEREZIKO GUNEA ETA “JUNCALEKO AINTZIRA” (RN23) NATURAERRESERBA KUDEATZEKO PLANA


Zioen azalpena

Juncaleko aintzira izeneko gunea Nafarroako erdialdean dago, Tafallako udal mugapean. Gune horretan badira Nafarroako aniztasun biologikoaren adierazgarri diren zenbait habitat natural eta basa flora eta fauna; horietako batzuk galzorian daude beren banaketa naturaleko eremuan, edo banaketa naturaleko azalera murritza daukate, bai atzera egiten ari direlako bai berez dutelako eremu murritza. Horregatik, eremu batzuk hautatu behar dira, non bermatuko baita habitat natural eta basa espezie horiek epe luzean iraunen dutela, kudeaketa aktibo eta prebentiborako sistema eraginkor eta eragingarrien bidez.

Habitat natural edo espezie horietako batzuk sarturik daude Kontseiluak 1992ko maiatzaren 21ean emandako Habitat naturalak eta basa fauna eta flora kontserbatzeari buruzko 92/43/EEE Zuzentarauan, edo Basa hegaztiak kontserbatzeari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren azaroaren 30eko 2009/147/EE Zuzentarauan. Horrenbestez, balio handia dute ez bakarrik Foru Komunitatean, baita Europar Batasunean ere. Bi zuzentarau horiek dira Europar Batasunak naturaren kontserbazioaren arloan duen tresna nagusia. Horretarako, lekuen sare ekologiko bat sortu zen, Natura 2000 Sarea, non Batasunaren interesekotzat hartu diren basa florako eta faunako espezie eta habitat natural guztien adierazgarriak lehengoratu edo egoki kontserbatu behar baitira.

92/43/EEE Zuzentaraua abenduaren 7ko 1997/1995 Errege Dekretuaren bidez sartu zen Espainiako ordenamendu juridikoan.

Zuzentarauak irizpide zientifiko batzuk eta egutegi bat ezarri zituen Natura 2000 Sarea eratzeko. 4. artikuluaren arabera, Europar Batasuneko estatuek lekuen zerrenda bat proposatu behar diote Batzordeari, eta adierazi behar dituzte leku bakoitzean dauden habitat natural motak eta Batasunaren intereseko espezieak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, Gobernuak 2000ko maiatzaren 15ean hartutako Erabakiaren bidez, Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzen ahal diren lekuen zerrenda behin-behinekoz onetsi zuen, gero Natura 2000 Europako sare ekologikoan sar zitezen. Horien artean, “Juncaleko aintzira” izeneko ES2200033 gunea dago.

Batasunaren Garrantzizko Leku gisa onetsirik, Europar Batasuneko estatuak ahalik eta lasterren deklaratu behar du Kontserbazio Bereziko Eremu, gehienez ere sei urteko epean. Horretarako, kudeaketa plan baten bidez, behar diren kontserbazio neurriak ezarri behar dira, Batasunaren Garrantzizko Leku izatearen arrazoi diren habitat naturalak eta espezieen populazioak kontserbazio egoera onean mantentzeko, edo egoera hori berrezartzeko.

2006ko uztailaren 19ko 2006/613/EE Erabakiaren bidez, Europako Batzordeak eskualde biogeografiko mediterraneoaren barreneko Batasunaren Garrantzizko Lekuen zerrenda onetsi zuen. Horrenbestez, Europako zuzentaraua aplikatzearen ondorioetarako, kontserbazio bereziko eremu izendatuko dira leku horiek.

“Juncaleko aintzira” gunerako Kudeaketa Plana Europar Batasuneko araudiaren betebeharrekin bat prestatu da, eta, hortaz, bertan jaso dira leku horretan dauden habitat eta taxonen eskakizun ekologikoei dagozkien ekintza, neurri eta jarraibideak, aipatutako 92/43/EEE Zuzentarauan biltzen direnak.

Uztailaren 6ko 230/1998 Foru Dekretuaren bidez, “Juncaleko aintzira” natura-erreserba (RN-33) erabili eta kudeatzeko plan zuzentzailea onetsi zen, besteak beste. Natura Sareko gunea kudeatzeko plana prestatzeko prozesuan, ikusi da plan zuzentzaile hori eguneratu behar dela. 230/1998 Foru Dekretuak 2. artikuluan ezartzen badu ere erabili eta kudeatzeko plan zuzentzaileen indarraldia mugagabea izanen dela, Nafarroako naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legearen 20.2 artikuluan adierazten denez, erabili eta kudeatzeko plan zuzentzaileetako arauek izanen dute indarraldi mugagabea, eta halaxe ezarri da kudeaketa plan honetan, foru dekretu honen azken xedapenetako lehenarekin bat.

Horiek horrela, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2016ko uztailaren 20ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Xedea.

Foru dekretu honen xedea hauxe da:

1. ES2200033 Batasunaren Garrantzizko Lekua, “Juncaleko aintzira” izenekoa, Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzea.

2. “Juncaleko aintzira” izeneko ES2200033 Kontserbazio Bereziko Eremuaren kudeaketa plana onestea. Foru dekretu honi erantsi zaio.

3. “Juncaleko aintzira”” natura-erreserba (RN-33) erabili eta kudeatzeko plan zuzentzailea eguneratzea, ES2200033 Zainketa Bereziko Eremuaren kudeaketa planarekin bat.

2. artikulua . Planaren aplikazio eremua eta lurralde mugaketa.

“Juncaleko aintzira” izeneko gunea Tafallako udal mugapean dago, eta 60,49 hektareako azalera dauka.

Foru dekretu honek onetsitako planaren aplikazio eremuaren mugaketa ofiziala planean berean jaso den kartografiak ezarri du.

3. artikulua . Zuzendaritza Batzordea.

1. Zuzendaritza Batzorde bat sortzen da “Juncaleko aintzira” gunearen kontserbazioa kudeatzeko kontsultarako eta partaidetzarako organoa izateko asmoz. Tafallako Udalaren ordezkariek eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren ordezkariek osatuko dute.

2. Zuzendaritza Batzordeak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Kudeaketa planean jasotako neurriak bete daitezela sustatzea. Aurreikusitako egutegia betetzen saiatuko da eta planaren neurriak aplikatzeko ahalmena duten eskualdeko eragile guztien lankidetza eta koordinazioa bultzatuko du.

b) Planaren lan-programa dauden aukeretara egokitzea, Planaren neurriak ahalik eta errazen eta modurik eraginkorrenean aplikatzen direla errazteko.

c) Proposamenak egitea Planean ezarritako ekintzak eraginkorragoak izan daitezen, aurreikusitako helburuak betetzeari begira.

d) Foru Komunitateko Administrazioari jakinaraztea Kudeaketa Planaren garapena baldintza dezaketen ekintzak edo mehatxuak.

e) Planaren betetze-maila aldian behin ebaluatzea, eta entitate, administrazio eta organo eskudunei eskatzea neurriak garatzeko behar diren konpromisoak bete ditzatela.

f) Natur baliabideen azterketa eta ikerketa bultzatzea, baita gizarteak baliabide horiek ezagut ditzala eta haiekin goza dadila ere, betiere haien balioekiko errespetua eta ingurumen hezkuntza sustatuz.

Lehenbiziko xedapen gehigarria.- Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria gaitzea.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari ahalmena ematen zaio behar diren tramiteak egin ditzan foru dekretu hau eta, bidezkoa bada, plana aplikatzeko behar den kostu ekonomikoaren kalkuluak Europar Batzordeari igortzeko, Habitat naturalak eta basa fauna eta flora kontserbatzeari buruzko maiatzaren 21eko Kontseiluaren 92/43/EEE Zuzentarauaren 8. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.

Bigarren xedapen gehigarria.- Lotutako araudia.

“Juncaleko aintzira” natura-erreserbari dagokionez (RN-23), oso-osorik BGLan sartutako espazioa baita, Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legean eta Nafarroako natur erreserbak erabili eta kudeatzeko plan zuzentzaileak onesten dituen uztailaren 6ko 230/1998 Foru Dekretuaren I. eranskinean ezarritakoaren arabera arautuko da.

Xedapen indargabetzaile bakarra .“Juncaleko aintzira” naturaerreserba erabili eta kudeatzeko plan zuzentzailea (230/1998 Foru Dekretuan ezarria) partez indargabetzea.

Nafarroako natur erreserbak erabili eta kudeatzeko plan zuzentzaileak onesten dituen uztailaren 6ko 230/1998 Foru Dekretuaren II. eranskinean ezarritakoa indargabetzen da, Juncaleko aintzirari dagokionez.

Azken xedapenetako lehena .Kudeaketa planaren indarraldia Nota de Vigencia.

1. Hauxe da foru dekretu honen bidez onesten den kudeaketa planaren indarraldia:

a) Mugagabea, gako-elementuei, azken helburuei, arauei eta jarraibideei dagokienez.

b) 12 urtekoa, espero diren emaitzei eta jarduketei (neurriak) dagokienez. Epe hori bukatutakoan, neurriak berrikusiko dira, baina haien aplikazioa luzatuko da harik eta ordezko beste batzuk onesten diren arte.

2. Hala ere, ingurumenaren arloan eskumena duen departamentuak uste badu planean aurreikusirik ez zegoen funtsezko alderdiren bat nabarmen aldatu dela eta horrek eragina izan dezakeela gunearen balioen zainketan, plana berrikusten edo aldatzen ahalko da.

3. Kudeaketa planaren gako-elementuetan, azken helburuetan, araudian edo jarraibideetan eragina izan dezaketen aldaketak edo berrikuspenak foru dekretu bidez eginen dira. Espero diren emaitzen (helburu operatiboen) berrikuspenak eta aldaketak, baita jarduketak ere (neurriak), ingurumenaren arloan eskumena duen departamentuko titularraren foru aginduaren bidez onetsiko dira.

Azken xedapenetako bigarrena .Beste plan batzuekiko erlazioa.

1. Foru dekretu honek onesten duen plana bat etorriko da aniztasun biologikoaren kontserbazioari buruz ezartzen diren maila goragoko planekin, eta, zehazki, Nafarroako Naturgune Babestuen Sarean jarduteko ildo orokorrak finkatzeko onesten direnekin.

2. Dena dela, Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legearen 7. artikuluan xedatutakoaren arabera, kudeaketa plan honetako zehaztapenak zuzenean aplikatu beharrekoak dira, eta tokiko entitateen hirigintzako udal planeamenduan sartuko dira, planeamendua egitean edo berraztertzen denean. Hori horrela, oraingo lurralde antolamendurako edo antolamendu fisikorako tresnak, kudeaketa plan honen aurkakoak badira, egokitu beharko dira, lehenbizikoz aldatzen edo berrikusten direnean.

Azken xedapenetako hirugarrena .Garatzeko gaikuntza.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.

Azken xedapenetako laugarrena .Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2016ko uztailaren 20an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.-Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

ERANSKINA. “JUNCALEKO AINTZIRA” ES2200033 KONTSERBAZIO BEREZIKO GUNEA ETA “JUNCALEKO AINTZIRA” (RN-23) NATURA-ERRESERBA KUDEATZEKO PLANA

ERANSKINA

Aurkibidea

I.-Planaren helburua.

II.-Kontserbatu beharreko balio naturalak.

III.-Planaren azken helburuak.

IV.-Planaren aplikazioaren ondorioz espero diren emaitzak.

V.-Araudia.

VI.-Kudeaketarako jarraibide edo orientazioak.

VII.-Jarduketak.

VIII.-Kudeaketa planaren finantzaketa.

IX.-Mugak.

X.-Jarraipen-programa.

XI.-Mugaketa-mapa eta barnean dauden entitateak.

XII.-Kontserbazioaren xede diren objektuen eta ezarritako arauen, jarraibideen eta neurrien arteko egokitasuna.

I.-Planaren helburua.

Plan honen helburua da behar diren neurri aktiboak eta prebentzio neurriak ezartzea hurrengo atalean adieraziko diren habitat naturalak, espezieak, prozesu ekologikoak eta osagai natural eta kulturalak kontserbazio egoera onean mantentzeko edo egoera onera berriz ekartzeko (kasua zein den).

Kudeaketa plan honen arabera hartzen diren neurrien azken helburua da gunearen osotasun ekologikoa bermatzea eta Nafarroako Natura 2000 Sareari koherentzia ematen laguntzea. Kontserbazio Bereziko Eremua ukitzen ahal duen beste edozein plan, programa edo proiektuk bat etorri beharko du helburu horrekin.

Hala ere, plan honen bidez hartzen diren neurriek eta haren ondoriozkoek kontuan hartuko dituzte betebehar ekonomiko, sozial eta kulturalak, eta, ahal den neurrian, saiatuko dira bateragarri egiten gaur egungo erabilera eta aprobetxamenduak eta gizartearen eskari berriek ekar ditzaketenak, hala nola, aisialdia, ingurumen hezkuntza edo ikerkuntza. Era berean, eremu hau babesteko arrazoi diren balioak galtzea ekar dezaketen eraldaketak saihestuko dira.

Azkenik, nabarmendu beharra dago Abiadura Handiko Trenaren trazadura proiektuak Kontserbazio Bereziko Eremuan barna iragaten dela, ekialdetik, baina horrek ez duela eraginik eremu honen deklarazioaren oinarri diren balio naturaletan; Herri Lan Zuzendaritza Nagusiko Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak 2016ko maiatzaren 9an igorritako txostenaren arabera, trenaren proiektuan jasota daude Ingurumenaren gaineko Eraginaren Adierazpeneko determinazio guztiak, bai eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuak 2010eko otsailean eta Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiak 2010eko abenduan egindakoetan jasotakoak, haiek bermatuko baitute azpiegitura hori eta eremu honen kontserbazioa bateragarriak izatea.

II.-Kontserbatu beharreko balio naturalak.

Hezeguneko landare komunitate nagusiak lezkadiak eta Brachypodium fhoenicoides-en belardiak dira. Bigarren horiekin batera, interesa duten komunitate halofilo txikiak daude han-hemenka, hala nola, Schoenus nigricans-en ihidi beltzak, Deschampsia media-ren belardiak edo Juncus maritimus-en ihidiak.

Aipatu beharrekoak dira, halaber, lurzoru soilduko gatz-azaleratze txikiak, non agertzen baitira Hordeum maritimum-en belardiak, Parapholido-Frankenitum pulverulentae-ren urteko komunitateak edo Suaeda spicata-ren komunitateak. Lythrum tribracteatum-en komunitateak berezko balio handia du eta haren naturaltasun adierazlea ere altua da.

Habitat urtarren artean, berriz, aipatu behar da Chara spp.ren komunitatea, baina eremu urria du.

Leku honen kontserbaziorako balio nagusia uretako hegaztiak dira. Espezie habiagileen artean, ardeidoen komunitate oparoa nabarmentzen da: koartza hauskara (Ardea purpurea), koartza gorria (Ardea purupurea), koartzatxo arrunta (Egretta garzetta), koartzatxo itzaina (Bulbucus ibis) eta amiltxori txikia (Ixobrychus minutus). Inguruan ugaltzeko ohitura duten hegazti hauek egoteak ere interes ornitologiko gehigarriaz janzten dute aintzira: zingira-mirotza (Circus aeruginosus) eta iberiar penintsulako ekialdeko zingira-berdantza (Emberiza schoeniclus witherbyi).

Hegazti negutarrei dagokienez, aipatzekoa da, orobat, neguan inguru hau loleku mistoa dela zingira-mirotz (Circus aeruginosus) eta mirotz zuri (Circus cyaneus) hegaztientzat. Eta paseriforme negutarren kasuan, berriz, kopuru nabarmena du iparreko zingira-berdantzak (Emberiza schoeniclus schoeniclus).

Igaraba arruntak (Lutra lutra) eta bisoi europarrak (Mustela lutreola) noizean behin erabiltzen dute aintzira, eta ur-arratoiak (Arvicola sapidus) habitat oso egokiak dituzte hezegune honetan.

Anfibioen komunitateari dagokionez, aipatzekoak dira uhandre marmolairea (Triturus marmoratus), apo ezproidun arrunta (Pelobates cultripes) eta apo lasterkaria (Epidalea calamita).

Jarraian, kontserbazioaren xede diren guneko objektu guztiei buruzko informazioa jasotzen da (habitat motak eta Batasunaren intereseko espezieak, Datuen Inprimaki Normalizatuan bilduak daudenak), taula moduan. Gainera, faunako eta florako beste espezie batzuk ere adierazten dira, inprimaki berean jasoak.

-Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) honetan agertzen diren 92/43/EEE Zuzentarauko habitat motak, eta KBEaren ebaluazioa, horien arabera:

I. ERANSKINEKO HABITAT MOTAK

KBE-AREN EBALUAZIO OROKORRA

KODEA

DESKRIBAPENA

A/B/C

1310

Urteko landaredi aitzindaria, Salicornia duena, eta eremu lohitsu edo hareatsuetako beste batzuk

B

1410

Larre gazi mediterraneoak (Juncetalia maritimi)

B

1420

Sastraka halofilo mediterraneoak eta termoatlantikoak (Salicornietea fruticosi)

B

1520

Landaredi gipsofilo iberiarra (Gypsophiletalia) (*)

-

3140

Ur oligo-mesotrofiko kareduna, Chara spp. motako landaredi bentikoa duena

B

3150

Aintzira eutrofiko naturalak, Magnopotamion edo Hydrocharition landaredia dutenak

C

3170

Aldi bateko urmael mediterraneoak (*)

C

6220

Gramineoen eremu subestepikoak eta urte bateko Thero-Brachypodietearenak (*)

-

6420

Soro heze mediterraneoak, Molinion-Holoschoenion motako belar altuekin

B

Kodea: (*) = Lehentasunezko habitata.

KBEaren ebaluazio orokorra: A = balio bikaina; B = balio ona; C = balio nabarmena.

(-): garrantzirik ez duten habitatak.

-2009/147/EE Zuzentarauaren 4. artikulua aplikatzekoa duten KBEko espezieak, 92/43/EEE Zuzentarauaren II. eranskinean agertzen direnak, eta BGLaren ebaluazioa, horien arabera:

TALDEA

IZEN ZIENTIFIKOA

MOTA

KBE-AREN EBALUAZIO OROKORRA

Hegaztiak

Ardea cinerea

r

A

Hegaztiak

Ardea cinerea

w

-

Hegaztiak

Ardea purpurea

r

-

Hegaztiak

Bubulcus ibis

w

A

Hegaztiak

Circus aeruginosus

w

B

Hegaztiak

Circus aeruginosus

r

B

Hegaztiak

Circus cyaneus

w

-

Hegaztiak

Egretta garzetta

r

-

Emberizia schoeniclus schoeniclus

w

-

Hegaztiak

Ixobrychus minutus

r

-

Hegaztiak

Podiceps nigricollis

r

-

Hegaztiak

Porzana porzana

c

-

Ugaztunak

Lutra lutra

p

-

Ugaztunak

Mustela lutreola

p

-

Mota: p = iraunkorra; r = ugaltzailea; c = kontzentrazioa; w = negutarra.

KBEaren ebaluazio orokorra: A = balio bikaina; B = balio ona; C = balio nabarmena.

(-): Garrantzirik gabeko espezieak.

-Faunako eta florako beste espezie batzuk:

Multzoa

Izen zientifikoa

Anfibioak

Triturus marmoratus

Anfibioak

Pelobates cultripes

Anfibioak

Epidalea calamita

Hegaztiak

Emberiza schoeniclus witherbyi

Ugaztunak

Arvicola sapidus

Aurreko balioak kontuan hartuta, habitat batzuk eta KBE honetan dauden edo egon litezkeen flora eta faunako espezie batzuk hautatu dira, lurraldearen adierazgarri diren balio natural guztiak ordezkatzen dituztenak. Habitat eta espezie horiei “funtsezko elementu” esaten zaie. Izan ere, KBEaren kontserbazio “aktiboa” oinarritzeko ardatz gisa erabiltzen dira. Hori horrela, funtsezko elementu guzti-guztietarako proposatutako helburuetatik abiaturik, gaur egungo kontserbazio-egoera baldintzatzen duten faktoreak aztertu ondoren, arau, kudeaketako jarraibide eta jarduketa batzuk proposatu dira, KBE osoaren balio naturalak mantentzeko eta hobetzeko aukera ematen dutenak.

Hona hemen KBEa kudeatzeko “funtsezko elementuak”:

1. Hezegunearen hidrologia.

2. Habitatak.

3. Uretako hegaztiak.

Gainera, lan arlo hau zehaztu da:

A. Erabilera publikoa.

III.-Planaren azken helburuak.

Kudeaketak, aurreko atalean aipatutako funtsezko elementu guztien kontserbazio egoera ona ahalik eta lasterren lortzeko, bilatu behar dituen xede edo helmugak dira azken helburuak.

1. Hezegunearen hidrologia.

1.1. Azken helburua: Hezegunearen ezaugarri ekologikoak kontserbatzeko moduko erregimen hidrologikoa eta uraren kalitatea bermatzea.

2. Habitatak.

2.1. Azken helburua: Intereseko habitatak kontserbazio-egoera onean egotea.

3. Uretako hegaztiak.

3.1. Azken helburua: hezegunean uretako hegaztiak hartzeko ahalmena hobetzea.

A. Erabilera publikoa.

A.1. Azken helburua: Lekuaren ezagutza eta balorizazioa hobetzea.

IV.-Planaren aplikazioaren ondorioz espero diren emaitzak.

Gerta liteke ezinezkoa izatea planaren azken helburuak edo helmugak lortzea haren indarraldiaren bitartean, arrazoi ekologiko, sozial edo ekonomikoengatik. Horregatik, indarraldi horretan planaren aplikazioaren ondorioz espero diren emaitzak zehazten dira. Emaitza horiek proposatu diren azken helburuak lortzen lagundu behar dute. Hona hemen, bada, espero diren emaitzak funtsezko elementuei eta azken helburuei emandako zenbakien arabera:

1. Hezegunearen hidrologia.

1.1.1. Helburu operatiboa: Hezegunearen funtzionamendu hidrologikoa hobetzea, natura balioen kontserbazioak bermatzeko.

1.1.2. Helburu operatiboa: ahalik eta sedimentu eta kutsadura karga gutxien sartzea hezegunean.

2. Habitatak.

2.1.1. Helburu operatiboa: Intereseko habitatak kontserbatu eta hobetzea.

2.1.2. Helburu operatiboa: hezeguneko habitatei loturik dauden intereseko fauna espezie batzuk hobeki ezagutzea.

3. Uretako hegaztiak.

3.1.1. Helburu operatiboa: uretako hegaztien populazioak nola eboluzionatu diren jakitea.

3.1.2. Helburu operatiboa: uretako hegaztien habitataren baldintzak hobetzea.

3.1.3. Helburu operatiboa: uretako hegaztien heriotza-tasa eta arrazoi natural eta ez-naturalek sortzen dizkieten eragozpenak gutxitzea.

A. Erabilera publikoa.

A.1.1. Helburu operatiboa: informazio eta sentsibilizazio ekintzak egitea lekuaren balio ekologikoei buruz.

V.-Araudia.

-Araudi orokorra.

1. Oihan-zoruan egiteko aurreikusten den edozein jarduketa otsailaren 21eko 3/2007 Foru Legeak aldatutako Nafarroako Oihan Ondarea Babestu eta Garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legearen bidez arautuko da.

2. Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen eta Ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen menpe egonen dira beren eranskinetako batean ageri diren titulartasun publiko nahiz pribatuko plan, programa, proiektu eta jarduerak, haiek sortu, abian jarri edo gauzatzearen ondorioz ingurumenaren baldintzak aldatzen ahal dituztenak, edo ingurumenari, pertsonen osasunari edo segurtasunari eta haien ondasunei kalteren bat eragiten ahal dietenak.

3. Ematen diren baimen guztietan bermatuko da Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legean ezarritakoa betetzen dela eta ez direla ukitzen Batasunaren intereseko animalia eta landare espezieak, ez haien habitatak, ezta Kontserbazio Bereziko Eremua kontserbatzeko garrantzi handia duten paisaiako elementuak ere.

4. Ematen den edozein baimenak bermatuko du Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legean eta Nafarroako natur erreserbak erabili eta kudeatzeko plan zuzentzaileak onesten dituen uztailaren 6ko 230/1998 Foru Dekretuan ezarritakoa betetzen dela.

5. Ematen diren baimen guztietan bermatuko da honako arau hauetan ezarritakoa beteko dela: batetik, Natur Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legea, eta bestetik, otsailaren 4ko 139/2011 Errege Dekretua, babes bereziko araubidea duten basa espezieen zerrenda eta espezie mehatxatuen Espainiako katalogoa garatzekoa.

6. Urei buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen uztailaren 20ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuan ezarritakoa aplikatu beharko da, baita obra hidraulikoen arloko zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzeko azaroaren 18ko 1391/1988 Errege Dekretuan ezarritakoa ere.

7. Aplikatuko dira, orobat, Hondakinak hondakindegietan bilduz deuseztatzea arautzen duen martxoaren 28ko 23/2011 Foru Dekretua eta Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 20ko 22/2011 Legea, baita martxoaren 28ko 23/2011 Foru Dekretua ere, Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde eremuan eraikuntzako eta eraispenetako hondakinen produkzioa eta kudeaketa arautzen dituena.

-Berariazko araudia.

1. Hezegunean eginen den kudeaketa hidrologikoak habitaten eta espezien kontserbazioa bermatu beharko du, salbu eta tartean giza-osasunari eta segurtasun publikoari lotutako arrazoiak badaude.

2. Hezeguneko arroaren erregimen hidrologiko naturalari eragiten ahal dioten erabilera eta/edo proiektu berririk ez da baimenduko.

3. Habitat higrofiloak eta halofilloak ukitzen dituzten erabilera eta jarduketetan, habitat horien kontserbazioa bermatzeko behar diren baldintzak jaso beharko dira, salbu eta tartean osasun publikoari, segurtasun publikoari eta/edo lekuaren balioen kontserbazioari lotutako arrazoiak badaude.

4. Debekatua dago edonolako hondakinak botatzea horretarako egokitutako tokietatik kanpora. Ezin da obra-hondakinik bota, eta obra-hondakinak kudeatzaile baimendu batek deuseztatu beharko ditu.

5. Kirol-arrantza debekatuta dago natura-erreserba osoan.

6. Ehizatzea debekatuta dago natura-erreserban, salbu eta beharrezkotzat jotzen denean kontserbazio arrazoiengatik eta/edo inguruneko alorretan kalteak kontrolatzeko.

VI.-Kudeaketarako jarraibide edo orientazioak.

Kudeaketarako jarraibide edo orientazio hauek gomendio gisa hartu behar dira, eta, kontrakoa justifikatzen duen arrazoi oinarriturik ez badago, aplikatu beharko dira.

1. Hezegunean egiten den kudeaketa hidrologikoa egokitu beharko da aurrerantzean ezagutzaren arloan gertatzen diren hobekuntzetara eta habitaten eta espezieen bilakaerara.

2. Hezegunearen arro hidrografikoan Nafarroako Foru Komunitatearen Nekazaritzako Jardunbide Egokietarako Kodean lurzoruaren erabileraz eta ongarritzeaz jasotako gomendioak beteko dira. Kodea Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariaren 1997ko otsailaren 17ko Foru Aginduaren bidez onetsi zen.

3. Hezegunearen arro hidrografikoan, alorretan simaurraren edo mindaren moduko ongarri organikoak zabaltzekotan, honela egin beharko da:

-Banaketa lokalizaturako sistemak erabiliko dira, zintzilikako hodien arrapalaren modukoak, banaketa uniformea izateko eta aplikatutako dosia modu egokian doitzeko, lurrunduta ahalik eta nitrogeno gutxien galtzeko, eta lur azaleko ur isuriak sortzea galarazteko; horrekin batera, gehienez ere 250 OUren kopuruak onartzen dira nitrogeno/hektareako, urtean.

-Banaketa horretarako, aplikatzeko garairik onena izanen da laborearen hazkunderik handienaren denboran edo laborea ezartzen denean.

-Aplikatzean kontuan hartu beharko dira gutxieneko zaintza distantzia hauek: 3 metrokoa bideetara, 10 metrokoa erreten eta hustubideetara, eta 35 metrokoa iturburura eta aintziraren ur-masara.

-Ez da aplikatuko eguraldia horretarako aproposa ez denean, lurra izozturik, elurrak estalirik eta urez gainezka dagoelarik.

4. Habitat xerofiloek eta gipsofiloek egun hartzen dituzten azalerak gordeko direla bermatuko da.

5. Lekuan sartutako alorrak, ur-goraldietan urak hartzen dituenak, berreskuratzea sustatuko da, natura habitatak leheneratzeko.

6. Lehengoratzeko proiektuetan, landaketak egin behar baldin badira, hezeguneetako espezie autoktonoak erabiliko dira, edo inguruan dauden berezko landare espezie berberak, eta, ahal den neurrian, jatorri berekoak.

VII.-Jarduketak.

Plan honek indarra duen eperako, jarduketa hauek ezarri dira:

1. Hezegunearen hidrologiari lotutako neurriak.

1.1. Kontrol eta segimendu hidrologikoa ezartzea eta abian jartzea, honakoak aurreikusita:

-Lur azpiko uren gorabeherei, ur mailei eta sarrera-emarien eta irteera-emarien gaineko informazioa biltzeko mekanismoak ezartzea.

-Urtean zehar hauen jarraipena egitea: lur azpiko uren gorabeherak, azaleko ur-laminaren mailak eta sarrera eta irteeren bolumen neurketak.

1.2. Hezegunearen jasotze topografiko zehatza egitea.

1.3. Hezegunearen hidrologia egun dauden drainatzeak butxatuz zuzentzeko proiektu bat prestatu eta gauzatzea.

1.4. Sedimentazio tasak aldizka kontrolatzea eta neurri zuzentzaileak proposatzea.

1.5. Azaleko uren kalitate fisiko-kimikoa eta biologikoa aldizka monitorizatzea, eta neurri zuzentzaileak proposatzea.

1.6. Algen komunitateari buruzko azterlan bat egitea.

2. Habitatei lotutako neurriak.

2.1. Habitaten kartografia berria egitea, lekuan landaredi unitate desberdinen bilakaera aztertuko duena.

2.2. Interes handiena duten habitaten kasuan, aldizkako jarraipen programa bat ezartzea eta kontserbaziorako neurriak proposatzea.

2.3. Habitat halofiloak eta higrofiloak idoi-eremuak sortuz lehengoratzeko proiektua prestatu eta gauzatzea.

3. Faunari lotutako neurriak.

3.1. Negua igaro eta habia egiten duten uretako hegaztiak kontrolatzeko Nafarroako Gobernuak aldizka egiten dituen zentsuekin jarraitzea.

3.2. Lezkadiak har ditzakeen hegaztien kopuruari buruzko azterlan bat eta kudeaketarako gomendioak egitea.

3.3. Lezkadiak har ditzakeen hegaztien kopurua hobetzeko proiektu bat egitea.

3.4. Iberiar penintsulako ekialdeko zingira-berdantzaren urteko zentsuak egitea.

3.5. Iberiar penintsulako ekialdeko zingira-berdantzak hezegunean ugalketarako duen habitata kudeatzeko jarraibideak prestatzea.

3.6. Iberiar penintsulako ekialdeko zingira-berdantzarentzako habitata hobetzeko proiektua egitea.

3.7. Perimetroko itxitura hobetzea, balizajea barne, hegaztiek ikus dezaten, eta natura-erreserba kokatuta dagoen katastroko lurzati osoaren perimetrora zabaltzea.

3.8. Anfibioen laginketak aldizka egitea.

3.9. Odonatuen laginketak aldizka egitea.

3.10. Aldizka prospekzioak egitea bisoi europarraren eta igaraba arruntaren alerik ba ote den jakiteko.

3.11. Ur-arratoien laginketak aldizka egitea.

4. Erabilera publikoari lotutako neurriak.

4.1. Lekuaren balioei buruzko materialak prestatzea, gizartea sentsibilizatzeko asmoz zabal daitezen.

4.2. Hegaztien behatoki bat paratzea, espezien identifikaziorako irudiak barne, Lekuaren hegoaldeko magalean.

VIII.-Kudeaketa planaren finantzaketa.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak honako hauek hartuko ditu bere gain:

-Gunearen kontserbazio-egoera ona bermatzen duten mantentze eta lehengoratze proiektuak gauzatzeko behar diren diru-zenbatekoak.

-Ekipamenduak eta kudeaketaren egitura mantentzeko behar diren diru-zenbatekoak.

-Erabilerak eta jarduerak mugatzearen ondoriozko kalte-ordainak ordaintzeko behar diren kontu-sailak.

-Plana gauzatzeko eta haren helburuak lortzeko behar diren bestelako kontu-sailak.

Hori guztia ordainduko da horretarako kreditu egokia baldin badago. Beraz, behar diren konpromisoak hartuko dira unean-unean aurrekontuan dagoen diruaren arabera.

Nafarroako Gobernuko departamentuek beren politika sektorialak ingurumenean integratzeko sustatzen dituzten jarduketek, baita toki entitateek sustatzen dituzten ekintzek eta ekarpen pribatuekin edo Europar Batasunaren ekarpenekin egiten direnek ere, laguntzen ahal dute plan hau garatzen.

KBEa ongi kontserbatzen laguntzen duten jarduketek Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren finantzaketa osoa izan dezakete, betiere diru-laguntzen arloko araudiak ezartzen duen esparruaren barrenean. Inguruko herriguneen garapen sozioekonomikoa sustatzeko asmoz, departamentu honen menpeko beste edozein laguntzatan, ahal denean, lehentasuna emanen zaie, guneen kontserbazioarekin bateragarriak izanik, Kontserbazio Bereziko Eremu honen barnean proposatzen diren jarduketei. Gainera, laguntzaren portzentajea handiagoa izanen da, eremu horretatik kanpo edo beste edozein naturgunetatik kanpo proposatzen diren beste jarduketa batzuekin alderatuta. Halaber, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua aurrekontuetatik kanpoko funtsak aplikatzen saiatuko da, baldin haien helburua plan honetan aurreikusitako ekintzetako baten bat garatzea bada.

IX.-Mugak.

Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/96 Foru Legearen 28. artikuluan xedatu bezala ordainduko dira erabilerak eta jarduerak mugatzearen ondoriozko kalte-ordainak. Hala ere, bestelako ordainak ere hitzartzen ahalko dira, hala nola laguntzak, diru-laguntzak, zerbitzuak ematea edo bestelako sustapenak.

X.-Jarraipen programa.

Jarraipena egiteko programa bat ezartzen da, plana ongi gauzatzen dela eta haren helburuak lortzen direla bermatzeko. Programa horrek objektiboki egiaztatzen ahal den adierazle bat izanen du, gutxienez, helburu bakoitzerako.

Urtero, programa horren emaitzen eta, oro har, planaren gauzatze-mailaren berri emanen zaio Zuzendaritza Batzordeari.

Lortutako emaitzei erreparatuta, ikusten bada espero ziren emaitzen aldean desbiderapena gertatu dela edo aurreikusten zen epean ezin direla lortu, kudeaketaren eragingarritasuna eta eraginkortasuna hobetzeko behar diren neurri guztiak eransten ahalko zaizkio planari.

FUNTSEZKO ELEMENTUA

AZKEN HELBURUA

HELBURU OPERATIBOA

ADIERAZLEA

HASIERAKO BALIOA

ARRAKASTAREN IRIZPIDEA

1.   HEZEGUNEAREN HIDROLOGIA

1.1. Hezegunearen ezaugarri ekologikoak kontserbatzeko moduko erregimen hidrologikoa eta uraren kalitatea bermatzea

Funtzionamendu hidrologikoa

Aldatua

Hobetu da

Sedimentazio tasa

Ezezaguna

Maila baxua du

Uren kalitate fisikoa, kimikoa eta biologikoa

Uraren Esparru Zuzentarauan ezarritako baldintzak betetzen ditu

Uraren Esparru Zuzentarauan ezarritako baldintzak betetzen ditu

1.1.1. Hezegunearen funtzionamendu hidrologikoa hobetzea, balio naturalen kontserbazioa bermatzeko

Betetzeko erregimenaren aldaketak

Badira

Zuzendu dira

Kontrol hidrologikoa egiteko sistema eta haren jarraipenerako protokoloa

Ezarri gabe

Kontrol sistema bat ezarri da, eta jarraipen protokolo bat abian jarri da

1.1.2. Ahalik eta sedimentu eta kutsatzaile gutxien sartzea hezegunean

Uren kalitate fisiko-kimiko eta biologikoaren eta sedimentazio tasen monitorizazioa

Egin gabe

5 urtetik behin egiten da

Algen komunitateari buruzko azterlana

Egin gabe

Egina

Aintziraren ur-arroa ongarritzeak uretan dituen eraginak

Badira

Murriztu dira

2.  HABITATAK

2.1. Intereseko habitatak kontserbazio-egoera onean egotea

Intereseko habitaten zenbateko azalera dagoen kontserbazio-egoera onean

Ezezaguna

Habitat helofitikoak: 6,34 ha; ihidi eta larre higrofiloak: 0,23 ha; habitat halofiloak: 3.05 ha

Habitat xerofiloak eta gipsofiloak: 2.01 ha

Habitatetan atzemandako ukipenak

Ezezagunak

Ez dago

2.1.1. Intereseko habitatak kontserbatu eta hobetzea

Balio handiko landare komunitateak monitorizatzea

Egin gabe

3 urtetik behin egiten da

Habitat halofiloak eta higrofiloak hobetzeko proiektua

Egin gabe

Egina

Habitatetan atzemandako ukipenak

Ezezagunak

Ez dago

2.2.2. Hezeguneko habitatei loturik dauden intereseko fauna espezie batzuk hobeki ezagutzea

Odonatuen laginketa

Egin gabe

Laginketa bat 5 urtean behin

Anfibioen laginketa

Egin gabe

Laginketa bat 5 urtean behin

Ur-arratoien laginketak

Egin gabe

Laginketa bat 5 urtean behin

Bisoi europarraren eta igaraba arruntaren prospekzioak

Egin gabe

Prospekzio bat 5 urtean behin

3.   URETAKO HEGAZTIAK

3.1. Hezeguneak har ditzakeen uretako hegaztien kopurua hobetzea

Habia egiten duten bikoteen kopurua, eta ale negutarren kopurua

2000-2013 aldiko batez besteko tarteak

2000-2013 aldiko batez bestekoak mantentzen edo hobetzen dira

Gizakiek sortutako ukipenak uretako hegaztien garai kritikoetan

Ezezagunak

Ez dago

Aplikatzekoak dira 1.1. azken helburuaren adierazleak, erregimen hidrologikoari dagokionez

3.1.1. Uretako hegaztien populazioek nola eboluzionatu duten jakitea

Uretako hegazti negutarren eta habiagileen zentsuak

Aldizkako zentsuak

Aldizkako zentsuak

Zingira-berdantzaren jarraipen intentsiboa

Urteko monitorizazioa

Urteko monitorizazioa

3.1.2. Uretako hegaztien habitataren baldintzak hobetzea

Lezkadiak har ditzakeen hegazti kopuruari buruzko azterlana eta kudeaketarako gomendioak

Egin gabe

Egina

Zingira-berdantzaren habitata erabiltzeko jarraibideak

Egin gabe

Eginak

Hegaztientzako habitata-lezkadia hobetzeko proiektua

Egin gabe

Egina

Zingira-berdantzarentzako habitata hobetzeko proiektua

Egin gabe

Egina

Aplikatzekoak dira 1.1.1. helburu operatiboaren adierazleak

3.1.3. Uretako hegaztien heriotza-tasa eta arrazoi natural eta ez-naturalek sortzen dizkieten eragozpenak gutxitzea

Gizakiek sortutako ukipenak uretako hegaztien garai kritikoetan

Ezezagunak

Ez dago

Faunarentzat kanpoko itxiturak dakarren talka arriskua

Bada

Ahalik eta txikiena da

A.-ERABILERA PUBLIKOA

A.1. Lekuaren ezagutza eta balorizazioa hobetzea

Dibulgazio ekintzak

Egin gabe

Egiten dira

A.1.1. Informazio eta sentsibilizazio ekintzak egitea lekuaren balio ekologikoei buruz

Informazio eta sentsibilizaziorako esku-orriak

Ez dago

Egin dira

Lekuari buruzko informazioa duten horma-irudiak

Ez dago

Jarri dira

Hegaztien behatokia

Ezarri gabe

Ezarrita

XI.-Mugaketa-mapa eta barnean dauden entitateak (PDF).

XII.-Kontserbazioaren xede diren objektuen eta ezarritako arauen, jarraibideen eta neurrien arteko egokitasuna.

Atal honetan, KBEa kudeatzeko funtsezko elementuen definizioak, planaren azken helburuak, planaren aplikaziotik espero diren emaitzak (helburu operatiboak) eta aurreikusitako jarduketak (neurriak) jaso dira, taula moduan, leku honetan kontserbazioaren xede den elementu bakoitzarentzat.

Taulan agertzen diren siglek hau esan nahi dute:

FE.: funtsezko elementua.

AH: azken helburua.

HO: helburu operatiboa.

N: araua.

D: jarraibidea.

M: neurria.

HABITATAK ETA ESPEZIEAK

FE

AH

HO

M/N/D

1310 Urteko landaredi aitzindaria, Salicornia duena, eta eremu lohitsu edo hareatsuetako beste batzuk

1. HEZEGUNEAREN HIDROLOGIA

1.1

1.1.1, 1.1.2

D1, M1.1, M1.2, M1.3, N1, N2, D2, D3, M1.4, M1.5, M1.6

2. HABITATAK

2.1

2.1.1.

D5, D6, M2.1, M2.2, M2.3, N3, N4

1410 Larre gazi mediterraneoak (Juncetalia maritimi)

1. HEZEGUNEAREN HIDROLOGIA

1.1

1.1.1, 1.1.2

D1, M1.1, M1.2, M1.3, N1, N2, D2, D3, M1.4, M1.5, M1.6

2. HABITATAK

2.1

2.1.1.

D5, D6, M2.1, M2.2, M2.3, N3, N4

1420 Sastraka halofilo mediterraneoak eta termoatlantikoak (Salicornietea fruticosi)

1. HEZEGUNEAREN HIDROLOGIA

1.1

1.1.1, 1.1.2

D1, M1.1, M1.2, M1.3, N1, N2, D2, D3, M1.4, M1.5, M1.6

2. HABITATAK

2.1

2.1.1.

D5, D6, M2.1, M2.2, M2.3, N3, N4

1520 * Iberiako landaredi gipsofiloa (Gypsophiletalia)

2. HABITATAK

2.1

2.1.1.

D4

3140 Ur oligo-mesotrofiko kareduna, Chara spp. motako landaredi bentikoa duena

1. HEZEGUNEAREN HIDROLOGIA

1.1

1.1.1, 1.1.2

D1, M1.1, M1.2, M1.3, N1, N2, D2, D3, M1.4, M1.5, M1.6

2. HABITATAK

2.1

2.1.1.

M2.1, M2.2, M2.3, N4

3150 Aintzira eutrofiko naturalak, Magnopotamion edo Hydrocharition landaredia dutenak

1. HEZEGUNEAREN HIDROLOGIA

1.1

1.1.1, 1.1.2

D1, M1.1, M1.2, M1.3, N1, N2, D2, D3, M1.4, M1.5, M1.6

2. HABITATAK

2.1

2.1.1.

D5, D6, M2.1, M2.2, M2.3, N3, N4

3170 * Aldi bateko urmael mediterraneoak

1. HEZEGUNEAREN HIDROLOGIA

1.1

1.1.1, 1.1.2

D1, M1.1, M1.2, M1.3, N1, N2, D2, D3, M1.4, M1.5, M1.6

2. HABITATAK

2.1

2.1.1.

D5, D6, M2.1, M2.2, M2.3, N3, N4

6220 * Gramineoen eremu subestepikoak eta urte bateko Thero-Brachypodietearenak

2. HABITATAK

2.1

2.1.1.

D4

6420 Soro heze mediterraneoak, Molinion-Holoschoenion motako belar altuekin

1. HEZEGUNEAREN HIDROLOGIA

1.1

1.1.1, 1.1.2

D1, M1.1, M1.2, M1.3, N1, N2, D2, D3, M1.4, M1.5, M1.6

2. HABITATAK

2.1

2.1.1.

D5, D6, M2.1, M2.2, M2.3, N3, N4

Ardea cinerea (r)

1. HEZEGUNEAREN HIDROLOGIA

1.1

1.1.1, 1.1.2

D1, M1.1, M1.2, N1, N2, D2, M1.4, M1.5, M1.6

3. URETAKO HEGAZTIAK

3.1

3.1.1, 3.1.2, 3.1.3

M3.1, M3.2, M3.3, M3.7, N5, N6

Ardea cinerea (w)

1. HEZEGUNEAREN HIDROLOGIA

1.1

1.1.1, 1.1.2

D1, M1.1, M1.2, N1, N2, D2, M1.4, M1.5, M1.6

3. URETAKO HEGAZTIAK

3.1

3.1.1, 3.1.2, 3.1.3

M3.1, M3.2, M3.3, M3.7, N5, N6

Ardea purpurea

1. HEZEGUNEAREN HIDROLOGIA

1.1

1.1.1, 1.1.2

D1, M1.1, M1.2, N1, N2, D2, M1.4, M1.5, M1.6

3. URETAKO HEGAZTIAK

3.1

3.1.1, 3.1.2, 3.1.3

M3.1, M3.2, M3.3, M3.7, N5, N6

Arvicola sapidus

1. HEZEGUNEAREN HIDROLOGIA

1.1

1.1.1, 1.1.2

D1, M1.1, M1.2, M1.3, N1, N2, D2, D3, M1.4, M1.5, M1.6

2. HABITATAK

2.1

2.1.1, 2.1.2

N3, M3.11

Bubulcus ibis

1. HEZEGUNEAREN HIDROLOGIA

1.1

1.1.1, 1.1.2

D1, M1.1, M1.2, N1, N2, D2, M1.4, M1.5, M1.6

3. URETAKO HEGAZTIAK

3.1

3.1.1, 3.1.2, 3.1.3

M3.1, M3.2, M3.3, M3.7, N5, N6

Circus aeruginosus (r)

1. HEZEGUNEAREN HIDROLOGIA

1.1

1.1.1, 1.1.2

D1, M1.1, M1.2, N1, N2, D2, M1.4, M1.5, M1.6

3. URETAKO HEGAZTIAK

3.1

3.1.1, 3.1.2, 3.1.3

M3.1, M3.2, M3.3, M3.7, N5, N6

Circus aeruginosus (w)

1. HEZEGUNEAREN HIDROLOGIA

1.1

1.1.1, 1.1.2

D1, M1.1, M1.2, N1, N2, D2, M1.4, M1.5, M1.6

3. URETAKO HEGAZTIAK

3.1

3.1.1, 3.1.2, 3.1.3

M3.1, M3.2, M3.3, M3.7, N5, N6

Circus cyaneus

1. HEZEGUNEAREN HIDROLOGIA

1.1

1.1.1, 1.1.2

D1, M1.1, M1.2, N1, N2, D2, M1.4, M1.5, M1.6

3. URETAKO HEGAZTIAK

3.1

3.1.1, 3.1.2, 3.1.3

M3.1, M3.2, M3.3, M3.7, N5, N6

Egretta garzetta

1. HEZEGUNEAREN HIDROLOGIA

1.1

1.1.1, 1.1.2

D1, M1.1, M1.2, N1, N2, D2, M1.4, M1.5, M1.6

3. URETAKO HEGAZTIAK

3.1

3.1.1, 3.1.2, 3.1.3

M3.1, M3.2, M3.3, M3.7, N5, N6

Emberiza schoeniclus schoeniclus

1. HEZEGUNEAREN HIDROLOGIA

1.1

1.1.1, 1.1.2

D1, M1.1, M1.2, N1, N2, D2, M1.4, M1.5, M1.6

3. URETAKO HEGAZTIAK

3.1

3.1.1, 3.1.2, 3.1.3

M3.1, M3.2, M3.3, M3.7, N5, N6

Emberiza schoeniclus witherbyi

1. HEZEGUNEAREN HIDROLOGIA

1.1

1.1.1, 1.1.2

D1, M1.1, M1.2, M1.3, N1, N2, D2, M1.4, M1.5, M1.6

2. HABITATAK

2.1

2.1.1.

M2.3, N3, N4

3. URETAKO HEGAZTIAK

3.1

3.1.1, 3.1.2, 3.1.3

M3.4, M3.5, M3.6, M3.7, N5, N6

Epidalea calamita

1. HEZEGUNEAREN HIDROLOGIA

1.1

1.1.1, 1.1.2

D1, M1.1, M1.2, M1.3, N1, N2, D2, D3, M1.4, M1.5, M1.6

2. HABITATAK

2.1

2.1.1, 2.1.2

M2.3, N3, M3.8

Ixobrychus minutus

1. HEZEGUNEAREN HIDROLOGIA

1.1

1.1.1, 1.1.2

D1, M1.1, M1.2, N1, N2, D2, M1.4, M1.5, M1.6

3. URETAKO HEGAZTIAK

3.1

3.1.1, 3.1.2, 3.1.3

M3.1, M3.2, M3.3, M3.7, N5, N6

Lutra lutra

1. HEZEGUNEAREN HIDROLOGIA

1.1

1.1.1, 1.1.2

D1, M1.1, M1.2, M1.3, N1, N2, D2, D3, M1.4, M1.5, M1.6

2. HABITATAK

2.1

2.1.2.

M3.10

Mustela lutreola

1. HEZEGUNEAREN HIDROLOGIA

1.1

1.1.1, 1.1.2

D1, M1.1, M1.2, M1.3, N1, N2, D2, D3, M1.4, M1.5, M1.6

2. HABITATAK

2.1

2.1.2.

M3.10

Pelobates cultripes

1. HEZEGUNEAREN HIDROLOGIA

1.1

1.1.1, 1.1.2

D1, M1.1, M1.2, M1.3, N1, N2, D2, D3, M1.4, M1.5, M1.6

2. HABITATAK

2.1

2.1.1, 2.1.2

M2.3, N3, M3.8

Podiceps nigricollis

1. HEZEGUNEAREN HIDROLOGIA

1.1

1.1.1, 1.1.2

D1, M1.1, M1.2, N1, N2, D2, M1.4, M1.5, M1.6

3. URETAKO HEGAZTIAK

3.1

3.1.1, 3.1.2, 3.1.3

M3.1, M3.2, M3.3, M3.7, N5, N6

Porzana porzana

1. HEZEGUNEAREN HIDROLOGIA

1.1

1.1.1, 1.1.2

D1, M1.1, M1.2, N1, N2, D2, M1.4, M1.5, M1.6

3. URETAKO HEGAZTIAK

3.1

3.1.1, 3.1.2, 3.1.3

M3.1, M3.2, M3.3, M3.7, N5, N6

Triturus marmoratus

1. HEZEGUNEAREN HIDROLOGIA

1.1

1.1.1, 1.1.2

D1, M1.1, M1.2, M1.3, N1, N2, D2, D3, M1.4, M1.5, M1.6

2. HABITATAK

2.1

2.1.1, 2.1.2

M2.3, N3, M3.8

F1608713

Iragarkiaren kodea: F1608713

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web