44/2016 FORU AGINDUA, MAIATZAREN 10EKOA, OSASUNEKO KONTSEILARIAK EMANA, NAFARROAKO OSASUN PUBLIKOAREN ETA LAN OSASUNAREN INSTITUTUAREN EGITURA ORGANIKOA EZARTZEN DUENA
BON N.º 117 - 17/06/2016
I. KAPITULUA. EGITURA OROKORRA, UNITATEEN MAILAN
II. KAPITULUA. NAFARROAKO OSASUN PUBLIKOAREN ETA LAN OSASUNAREN INSTITUTUKO UNITATEEN EGINKIZUNAK
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoa sortu eta bere estatutuak onesten dituen uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretuaren 2.3.c) artikuluaren arabera, Osasun Departamentuko kontseilariari dagokio atalak baino maila apalagoko unitate organikoak sortu, aldatu eta kentzea, beharrezkoak badira egituraren eginkizunak hobeki garatzeko. Institutuko zuzendaritza-kudeatzailetzak eta Osasun Zuzendaritza Nagusiak proposatuko dute, antolaketaren eta funtzio publikoaren arloetako departamentu eskudunek txostena egin ondoren.
Aipatu 63/2012 Foru Dekretuaren lehen xedapen iragankorrari jarraikiz, Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren egitura mantentzen da unitateen mailan, harik eta Osasuneko kontseilariak aldatzen duen arte.
Horrenbestez, bidezko da Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren egitura ezartzea unitateen mailan, erakunde autonomoaren egitura berrira egokitzeko. 63/2012 Foru Dekretua aldatzen duen urriaren 14ko 242/2015 Foru Dekretuak ezarri zuen egitura berri hori. Beraz, testu bakar batean biltzen da egitura osoa, unitateen mailan, unitate bakoitzari dagozkion eginkizunak zehaztuta.
Horrenbestez, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendaritza-kudeatzailetzak eta Osasun Zuzendaritza Nagusiak proposaturik, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoa sortu eta bere estatutuak onesten dituen uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretuaren 2.3.c) artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,
AGINDU DUT:
I. KAPITULUA. EGITURA OROKORRA, UNITATEEN MAILAN
1. artikulua . Epidemiologiaren eta Osasun Prebentzioaren Zerbitzuko unitateak .
Epidemiologiaren eta Osasun Prebentzioaren Zerbitzuan unitate hauek ezartzen dira:
a) Detekzio Goiztiarraren Erizaintzaren Unitatea, Detekzio Goiztiarraren Atalari atxikia.
b) Detekzio Goiztiarraren Administrazio Unitatea, Detekzio Goiztiarraren Atalari atxikia.
2. artikulua . Lan Osasunaren Zerbitzuaren unitateak .
Lan Osasunaren Zerbitzuan unitate hauek ezartzen dira:
a) Prestakuntza, Informazio eta Ikerketa Unitatea, Lan Osasunaren Zerbitzuari atxikia.
b) Lanaren Ondoriozko Kalteak Aztertzeko Laguntza Unitatea, Laneko Osasuna Zaintzeko Atalari atxikia.
c) Aldi baterako Ezintasunen Unitatea, Lan arloko Balorazio Klinikoaren eta Ikuskatzailetza Medikoaren Atalari atxikia.
d) Laneko Istripuen Prebentziorako Unitatea, Laneko Arriskuen Prebentziorako Atalari atxikita.
e) Industria Sektorearen eta Zerbitzuen Unitatea, Laneko Arriskuen Prebentziorako Atalari atxikia.
f) Lehen Sektorearen eta Eraikuntzaren Unitatea, Laneko Arriskuen Prebentziorako Atalari atxikia.
3. artikulua . Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzuko unitateak.
Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzuan, unitate hauek ezartzen dira:
a) Segurtasun Fisikoaren Unitatea, Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzuari atxikia.
b) Analisi Mikrobiologikoen Unitatea, Osasun Publikoaren Laborategiko Atalari atxikia.
c) Analisi Kimikoen Unitatea, Osasun Publikoaren Laborategiko Atalari atxikia.
d) Ikuskapen Unitatea, Elikagaien Segurtasunaren Atalari atxikia.
e) Laguntza Teknikoaren eta Erregistroaren Unitatea, Elikagaien Segurtasunaren Atalari atxikia.
f) Haragi Industrien eta Hiltegien Ikuskapenerako Unitatea, Elikagaien Segurtasunaren Atalari atxikia.
g) Ikuskapen Jarduketen Programazio Unitatea, Ingurumen Osasunaren Atalari atxikia .
4. artikulua . Kudeaketa Ekonomikoaren eta Profesionalen Zerbitzuko Unitateak.
Kudeaketa Ekonomikoaren eta Profesionalen Zerbitzuan, unitate hauek ezartzen dira:
a) Kontabilitate Unitatea, Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari atxikia.
b) Langileriaren Kudeaketarako Unitatea, Profesionalen Atalari atxikia.
4. bis artikulua. Osasun Komunitarioa Sustatzeko Zerbitzuaren unitateak .
Osasun Komunitarioa Sustatzeko Zerbitzuan, unitate hauek ezartzen dira:
a) Osasun Eskola Unitatea, Osasuna Sustatzeko eta Politika guztietan Txertatzeko Atalari atxikia.
b) Bizitza Estiloen Unitatea, Osasuna Sustatzeko eta Politika guztietan Txertatzeko Atalari atxikia.
c) Tokiko Osasun Komunitarioaren Behatokiaren Unitatea, Osasun Komunitarioaren Behatokiaren Atalari atxikia.
II. KAPITULUA. NAFARROAKO OSASUN PUBLIKOAREN ETA LAN OSASUNAREN INSTITUTUKO UNITATEEN EGINKIZUNAK
5. artikulua . Detekzio Goiztiarraren Erizaintzaren Unitatearen eginkizunak .
Detekzio Goiztiarraren Erizaintzaren Unitateak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Osasun laguntzaren kalitatea gainbegiratzea, eta egiaztatzea eriaren eskubideak errespetatzen direla eta erien ardura duten langileek laguntza arloko betebeharrak betetzen dituztela, orokorki nahiz espezifikoki, kasuan kasuko programaren arabera.
b) Atalaren programetan parte hartzen duten erien jarraipen klinikoa egitea, oinarrizko osasun laguntzako eta laguntza espezializatuko historia kliniko informatizatua berrikusiz.
c) Beren unitateari atxikitako langile tekniko nahiz administratiboen jarduerak, lanak eta eginkizunak kontrolatu eta koordinatzea, lanpostuak, txandak eta lanaldiak esleituz.
d) Absentismoa, bajak, oporrak, lekualdaketak eta halakoak kontrolatu eta kudeatzea.
e) Ordutegiak betetzen direla, dedikazioa eta errendimendua begiratzea.
f) Langileekiko komunikazio prozesuak erraztu eta bultzatzea, eta lan giroa sustatzea.
g) Unitateko langileak lanerako egokitzea eta haiei aholkuak, laguntza teknikoa eta prestakuntza ematea.
h) Ekipamendu teknikoaren mantentze-lan orokorrez eta prebentziorako mantentze-lanez arduratzea, bai eta unitateen egoera onaz ere.
i) Unitateko material inbentariaezina kontrolatu eta berritzea.
j) Indarra duten xedapenek haren gain uzten dituzten gainerako eginkizunak, eta aurrekoekin loturik edo haietan oinarriturik bere jarduketa eremuan agintzen zaion beste edozein.
5. bis artikulua. Detekzio Goiztiarraren Administrazio Unitatearen eginkizunak :
Detekzio Goiztiarraren Administrazio Unitateak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Unitateari atxikitako langileen jarduerak, lanak eta eginkizunak kontrolatu eta koordinatzea, eta haiei lanpostua, txanda eta lanaldia esleitzea.
b) Absentismoa, bajak, oporrak, lekualdaketak eta halakoak kontrolatu eta kudeatzea.
c) Ordutegiak betetzen direla, dedikazioa eta errendimendua begiratzea.
d) Unitateko langileak lanerako egokitzea eta haiei aholkua, laguntza teknikoa eta prestakuntza ematea.
e) Langileekiko komunikazio prozesuak erraztu eta bultzatzea, eta lan giroa sustatzea.
f) Unitateko material inbentariaezina kontrolatu eta berritzea.
g) Unitateko sistema informatikoetako eta datu baseetako sarrerako segurtasun neurriak betetzen direla zaintzea.
h) Detekzio Goiztiarraren Atalak agintzen ahal dion beste edozein eginkizun.
6. artikulua . Prestakuntza, Informazio eta Ikerketa Unitatearen eginkizunak .
Prestakuntza, Informazio eta Ikerketa Unitateak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren jarduketa-programen ondoriozko prestakuntza diseinatu eta gauzatzea, bereziki lan osasunaren planen ondoriozkoa.
b) Zerbitzuko atalen eta zerbitzuaren beraren prestakuntza programazioa garatu eta sostengatzea.
c) Zerbitzuan eta bere ataletan egiten diren ikastaroak kudeatzea.
d) Prestakuntzari buruzko aholku eta sostengu ematea Lan Osasunaren Zerbitzuan eskura dagoen on-line plataforman.
e) Zerbitzuko langileen prestakuntza beharren gaineko aldian aldiko azterketetan parte hartzea eta, hala badagokio, azterketa horiek egitea.
f) Zerbitzua ordezkatzea lan osasuneko prestakuntzaren eta hezkuntzaren gainean Espainian dauden foro edo lantaldeetan, zerbitzuak haietan parte hartzen badu.
g) Sustapen lana egitea eta Administrazio edo entitate eskudunekin batera kolaboratzea lan osasunaren arloko edukiak irakaskuntza arautuan (batez ere lan munduan sartu aurreko faseetan) txerta daitezen.
h) Langileek, teknikariek, enpresaburuek, sindikatuek edo beste edozeinek, lan osasuneko prestakuntzaren arloan, zerbitzuari egiten dizkioten kontsultak kudeatzea.
i) Lan osasunaren arloko materialak eta argitalpenak sostengatu, egokitu, prestatu, kudeatu eta hedatzea, enpresei, langileei, prebentzio zerbitzuei edo prebentzioko beste eragile batzuei banatzeko.
j) Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren web orriko lan osasunaren arloko edukiak kudeatu eta eguneratzea.
k) Sare sozial berrien erabilera sustatzea informazioa hedatzeko, horretarako eraginkorrak diren heinean.
l) Dokumentazioa eta kontsulta bibliografikoa kudeatzea, zerbitzurako eta prebentzioko eragile sozial eta profesionaletarako.
m) Kudeaketa eta aholkularitza ematea zerbitzuari eta prebentzioko eragile sozial eta profesionalei, dokumentazio eta kontsulta bibliografikoaren arloan.
n) Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak lan osasunaren arloan urtero ematen dituen diru-laguntzak kudeatu eta kontrolatzea.
o) Laneko Medikuntzari buruzko irakaskuntza unitatea kudeatzea.
p) Arlo hauetako espezialisten prestakuntzan parte hartzea: Lan arloko Erizaintza, Familiako eta Komunitateko Medikuntza, Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikoa, eta zerbitzu honen laguntza eskatzen duten beste espezialitate batzuetakoak.
q) Nafarroako Lan Osasunaren Plana eta haren ekintza planak garatzen, segimendua egiten eta ebaluatzen laguntzea.
r) Lan osasuneko planen ondoriozko ikerketa garatzea eta arlo horri sostengua ematea.
s) Bere jarduketaren eremuan esleitzen zaion beste edozein eginkizun, aurrekoekin lotuta badago edo haien ondoriozkoa bada.
7. artikulua . Lanaren Ondoriozko Kalteak Aztertzeko Laguntza Unitatearen eginkizunak .
Lanaren Ondoriozko Kalteak Aztertzeko Laguntza Unitateak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Sostengu ematea atalean laneko arrisku eta kalteei buruz dauden zaintza sistemak mantentzeko.
b) Sostengu ematea lan osasunari buruzko informazioa prestatzen eta aztertzen, informazioa berekia izan edo estatuko edo autonomia erkidego bateko erakunde batena.
c) Osasun Komunitarioaren Behatokiarekin, institutuko beste unitate batzuekin eta autonomia erkidegoetako eta estatuko beste egitura batzuekin arlo honetan dagoen lankidetzari sostengu ematea.
d) Bere jarduketaren eremuan esleitzen zaion beste edozein eginkizun, aurrekoekin lotuta badago edo haien ondoriozkoa bada.
8. artikulua . Aldi baterako Ezintasunen Unitatearen eginkizunak.
Aldi baterako Ezintasunen Unitateak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Herritarrei harrera egitea, dela aurrez aurre, dela telefonoz, aldi baterako ezintasunari eta beste prestazio batzuei (haurdunaldiko arriskua, laneko istripuak, lanari lotutako osasun arazoak...) lotutako arazoei buruz, eta kasua dagokion profesionalarengana bideratzea.
b) Osasun azterketarako hitzordua dutenei harrera egitea.
c) Dagokion osasun arloan aldi baterako ezintasuna duten langileentzako hitzordu pertsonalizatuak kudeatzea.
d) Ikuskapen arlo horren ardura duen mediku ikuskatzailearen agenda koordinatzea, hitzorduen sistema eguneraturik manten dezan. Hitzordu batzuk ikuskatzailetzatik programatzen dira, eta beste batzuk osasun etxeetako familia medikuek, mutuek, enpresek eta langileek eskatzen dituzte.
e) Dagokion osasun arloko ikuskapen jardueretan sortutako lan administratiboak egin eta kudeatzea, eta haien jarraipena egitea: mutuek, enpresek, GSINek eta abarrek aldi baterako ezintasuna baloratzeko bidaltzen dituzten eskaerak jasotzea, mediku ikuskatzaileak egindako balorazio klinikoaren emaitzak tramitatzea eta haien gaineko erantzunak ematea (alta proposamenak, enpresei, mutuei eta GSINi eman beharreko erantzunak, etab.), eta Oinarrizko Osasun Laguntzako medikuekin izan beharreko komunikazioak, besteak beste.
f) Nafarroako aldi baterako ezintasunaren erregistroa mantentzea. Jasotako informazioaren kalitatea kontrolatzea langileen altak eta bajak kudeatzea gure sistema informatikoan.
g) GSINen eta LOZen arteko lankidetza mantentzea: datuen transferentzia.
h) Langileen agiri kliniko eta administratiboak digitalizatzea eta Nafarroako aldi baterako ezintasunaren erregistroan sartzea. Baja prozesuen jarraipenean eta kontrolean sortzen dira agiri horiek.
i) Prozesuak metatzeko eskaeren kudeaketa programa (mutuek, GSINek, enpresek eta NOPLOIk eginak), eta metatutako aldi baterako ezintasunen prozesuak komunikatzea. Prozesuen metatzeari buruzko txostenak egitea, eta interesdunei bidaltzea (mutuei, GSINi, langileei, familia medikuei).
j) Nafarroako Ezintasunak Baloratzeko Epaimahai Medikoa. Zitazioak kudeatzea eta txosten klinikoak egitea.
k) Ezintasun iraunkorraren ebazpenak tratatzea.
l) Nafarroako aldi baterako ezintasunaren adierazleak hilero prestatzea.
m) Aldi baterako ezintasunaren hiruhileko adierazleak prestatzea, eta Oinarrizko Osasun Laguntzako taldeetara bidaltzea.
n) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan sartu aurretik egin beharreko osasun azterketetarako zitazioak kudeatzea, eta osasun txostenak egitea.
o) O-NOZek emandako osasun laguntzak fakturatzeko programa, kontingentzia profesionaltzat aitortutako aldi baterako ezintasunen prozesuen kasuan (laneko istripua edo gaixotasun profesionala).
p) Lan arloko Balorazio Klinikoaren eta Ikuskatzailetza Medikoaren Atalak GSINekin eta Gizarte Segurantzari laguntza ematen dioten mutuekin komunikatzeko plataforma mantentzea.
q) Gizarte Segurantzari laguntza ematen dioten mutuei proba diagnostiko eta tratamenduetarako baimena emateko programa. Kontingentzia arrunten ondoriozko aldi baterako ezintasuna duten langileei egin behar zaizkie proba eta tratamendu horiek.
r) Lanaren ondorio izan daitekeen patologia detektatzeko programa, kontingentzia arrunten ondoriozko aldi baterako ezintasuna duten langileen artean.
s) Laguntza administratiboa ematea atalburuari.
t) Esleitzen ahal zaizkion beste edozein eginkizun.
8. bis artikulua. Laneko Istripuen Prebentziorako Unitatearen eginkizunak .
a) Prebentzio kudeaketari eta laneko arriskuei buruzko aholkularitza teknikoa, kontrola eta zaintza, lantokietan zuzeneko egiaztapena egitea barne.
b) Laneko Osasun Planeko programa eta ekintzen garapenean eta jarraipenean parte hartzea, Laneko Osasun Zerbitzuko gainerako atal eta unitateekin koordinatuta.
c) Lanbide Arriskuen Prebentzioko goi mailako heziketa zikloko ikasleen curriculumeko praktiken tutoretza egitea.
d) Bere jarduketaren eremuan esleitzen zaion beste edozein eginkizun, aurrekoekin lotuta badago edo haien ondoriozkoa bada.
8. ter artikulua. Industria Sektorearen eta Zerbitzuen Unitatearen eginkizunak .
Industria Sektorearen eta Zerbitzuen Unitateak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Aholkularitza tekniko prebentiboa ematea eta laneko arriskuen eta prebentzioaren kudeaketa zaintzea, eta lantokietako segurtasun eta osasun baldintzak egiaztatzea.
b) Laneko istripuak, lanbide eritasunak eta osasunari egindako bestelako kalteak ikertzea eta dagozkien txostenak prestatzea.
c) Eskatzen duten instituzio eta erakundeei aholkularitza eta laguntza teknikoa ematea, bere eskumeneko gaietan; bereziki Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako Departamentuko dagokion Zuzendaritza Nagusiari, Lan Agintaritzari eta Laneko Ikuskatzailetza Probintzialari.
d) Laneko Osasun Planeko programa eta ekintzen garapenean eta jarraipenean parte hartzea.
e) Goi Mailako Heziketa Zikloko eta Unibertsitate Masterretako laneko arriskuen prebentzio arloko ikasleen curriculumeko praktiken tutoretza egitea.
f) Bere jarduketaren eremuan esleitzen zaion beste edozein eginkizun, aurrekoekin lotuta badago edo haien ondoriozkoa bada.
8 quater artikulua. Lehen Sektorearen eta Eraikuntzaren Unitatearen eginkizunak .
Lehen Sektorearen eta Eraikuntzaren Unitateak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Aholkularitza tekniko prebentiboa eskaintzea eta laneko arriskuen eta prebentzioaren kudeaketa zaintzea, eta orobat, lantokietako segurtasun eta osasun baldintzak egiaztatzea.
b) Laneko istripuak, lanbide eritasunak eta osasunari egindako bestelako kalteak ikertzea eta dagozkien txostenak prestatzea.
c) Eskatzen duten instituzio eta erakundeei aholkularitza eta laguntza teknikoa emateko behar diren jarduketak garatzea, bere eskumeneko gaietan; bereziki Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako Departamentuko dagokion Zuzendaritza Nagusiari, Lan Agintaritzari eta Laneko Ikuskatzailetza Probintzialari.
d) Laneko Osasun Planeko programen eta ekintzen garapenean eta jarraipenean parte hartzea.
e) Goi Mailako Heziketa Zikloko eta Unibertsitate Masterretako laneko arriskuen prebentzioaren arloko ikasleen curriculumeko praktiken tutoretza egitea.
f) Bere jarduketaren eremuan esleitzen zaion beste edozein eginkizun, aurrekoekin lotuta badago edo haien ondoriozkoa bada.
9. artikulua . Segurtasun Fisikoaren Unitatearen eginkizunak.
Segurtasun Fisikoaren Unitateak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Bigarren eta hirugarren kategoriako instalazio erradiaktiboen funtzionamendu baldintzak ikuskatzea.
b) Bestelako instalazio erradioaktiboak ikuskatzea, arrazoi bereziengatik edo salaketagatik, Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak propio hala erabakita.
c) Instalazioak ikuskatzea, haietan X izpiak sortzen dituzten tresnak helburu medikoekin erabiliz gero.
d) Instalazio erradioaktiboetako Babes Erradiologikorako Zerbitzuak, Kontseiluak baimenduak, ikuskatzea, bai eta Babes Erradiologikorako Unitate Teknikoak ere.
e) Erregai nuklearren edo material erradioaktiboen garraioak ikuskatzea, Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean barrena igaroz gero.
f) Nafarroan sortu eta kudeatzeko kanpora atera behar diren hondakin erradiaktiboen garraioa ikuskatzea.
g) Erradiazioekin eta babes erradiologikoarekin lotutako gaietan laguntzea eta aholkuak ematea beste departamentu eta erakunde batzuei, lanbideko erakundeei eta instalazio erradioaktiboetan zuzeneko eskumenik ez duten entitate pribatuei.
h) Aurreko eginkizunak betetzeko behar diren prozedurak, datu baseak eta aplikazio informatikoak eguneratu eta mantentzea.
i) Institutuaren web atarian unitatearen jardueren gainean agertzen den informazioa koordinatu eta bultzatzea, eta horren inguruko proposamenak egitea zerbitzuburuari.
j) Bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.
10. artikulua . Analisi Mikrobiologikoen Unitatearen eginkizunak.
Analisi Mikrobiologikoen Unitateak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Azterketa mikrobiologikoak egitea, honako hauetarako laguntza tekniko gisa: Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zerbitzu eta programak, udalak, beste erakunde ofizial batzuk eta osasun publikoaren arloan Nafarroarekin lankidetza eta elkarlanean aritzen diren autonomia erkidegoak.
b) Laguntza tekniko egokia emateko behar diren teknika berriak garatzea azterketa mikrobiologikoetan.
c) Azterketa mikrobiologikorako teknikak erabiltzea osasun agintariek nahiz agintari judizialek eskatuta, bere ahalbide teknikoen barrenean.
d) Erreferentziako laborategia izatea erabakitzen diren azterketa mikrobiologikorako tekniketan.
e) Bere jarduera eremuan beharrezkoak diren kalitate sistemaren alderdi teknikoak garatzea.
f) Agintzen zaion izaera bereko beste edozein.
11. artikulua . Analisi Kimikoen Unitatearen eginkizunak.
Analisi Kimikoen Unitateak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Azterketa kimikoak egitea, honako hauetarako laguntza tekniko gisa: Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zerbitzu eta programak, udalak, beste erakunde ofizial batzuk eta osasun publikoaren arloan Nafarroarekin lankidetza eta elkarlanean aritzen diren autonomia erkidegoak.
b) Laguntza tekniko egokia emateko behar diren teknika berriak garatzea azterketa kimikoetan.
c) Azterketa kimikorako teknikak erabiltzea osasun agintariek nahiz agintari judizialek eskatuta, bere ahalbide teknikoen barrenean.
d) Erreferentziako laborategia izatea erabakitzen diren azterketa kimikorako tekniketan.
e) Bere jarduera eremuan beharrezkoak diren kalitate sistemaren alderdi teknikoak garatzea.
f) Agintzen zaion izaera bereko beste edozein.
12. artikulua . Ikuskapen Unitatearen eginkizunak.
Ikuskapen Unitateak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Elikagaien establezimendu, industria eta jardueren kontrol ofizialerako programak gauzatzea, baita giza kontsumorako elikagaiena eta horiekin lotutako produktuena ere.
b) Ikuskatzaileei esleitutako laginen plana gauzatzearen koordinazioa, bai eta laginen emaitzen arabera gero gauzatzen diren jarduerena ere.
c) Elikagaien establezimenduetako elikagaien alerten gaineko informazioa azkar trukatzeko sistema kudeatzea.
d) Elikadurarekin lotutako arrisku egoera salatuak eta eritasun agerraldiak kontrolatzea, kontrol epidemiologikoaren zerbitzuekin batera.
e) Tabakoaren arloko osasun araudia betetzen ote den ikuskatzea elikagaien arloko establezimendu eta jardueretan.
f) Osasun eginkizun hauei lotutako laguntza teknikoa ematea toki entitateei.
g) Ikuskatzaileek egindako kontrol ofiziala egiaztatzeko jarduketen programazioa.
h) Elikagaien jarduerei lotutako zehapen espedienteetan txostenak egitea eta espedientearen irekiera proposatzea.
i) Kontrol ofizialean aplikatu beharreko arau berriak, ikuskapen protokoloak eta bere ikuskapen jarduerari lotutako laneko jarraibideak aplikatzea.
j) Unitateko langileak antolatzea gai hauetan: lana, ordutegia, ordezpenak, materiala eta oporren plangintza.
k) Agintzen zaion izaera bereko beste edozein.
l) Osasun babeserako programak garatzea zoonosiari aurre egiteko .
13. artikulua . Laguntza Teknikoaren eta Erregistroaren Unitatearen eginkizunak.
Laguntza Teknikoaren eta Erregistroaren Unitatearen eginkizun hauek izanen ditu:
a) Elikagaien establezimendu, industria eta jardueren kontrol ofizialerako programak planifikatu, koordinatu eta ebaluatzea, baita giza kontsumorako elikagaiena eta horiekin lotutako produktuena ere, ataleko gainerako unitateekin batera.
b) Elikagaien katea ofizialki kontrolatzeko urte anitzeko planak eta haiei jarraipena egiteko txostenak prestatzen parte hartzea.
c) Osasun babeseko programak garatzea zoonosiaren aurrean .
d) Elikagaien jarduera, industria eta establezimenduen erregistroak, zentsuak eta funtzionamendurako osasun baimenak kudeatzea, bai eta erregelamenduaren arabera ezartzen diren elikagaienak ere.
e) Elikagaien industrien esportazio prozeduren ondoriozko dokumentazioa kudeatzea.
f) Txostenak eta zehapen espedientearen irekierarako proposamenak egin eta tramitatzea, elikagaien establezimenduetako ikuskapen ekintzaren eta atalaren eskumeneko bestelako jarduketen ondorioz.
g) Elikagaien sektoreak arautzeko arau proposamenak prestatzea, ataleko gainerako unitateekin batera.
h) Elikagaien Segurtasunaren Atalaren eginkizunekin lotutako legedia, dokumentazioa eta intereseko informazioa bildu eta hedatzea.
i) Atalean jasotako kontsulta teknikoen ondoriozko txostenak egitea, ataleko gainerako unitateekin batera.
j) Laguntza teknikoa ematea ataleko gainerako unitateei, haien eginkizunen ondoriozko jarduketak ebazteko.
k) Elikagaien enpresa jakin batzuek haien autokontrol sistemei lotuta aurkeztutako dokumentazioak baloratzea.
l) Sektore jakin batzuetarako higienearen arloko jardunbide egokien giden garapenean eta ebaluazioan parte hartzea.
m) Ataleko langileek erabiltzen dituzten lan prozedura normalizatuak eta ikuskapen protokoloak prestatzea, ataleko gainerako unitateekin batera.
n) Unitateko langileak antolatzea gai hauetan: lana, ordutegia, ordezpenak, materiala eta oporren plangintza.
o) Agintzen zaion izaera bereko beste edozein.
14. artikulua . Haragi Industrien eta Hiltegien Ikuskapenerako Unitatearen eginkizunak.
Haragi Industrien eta Hiltegien Ikuskapenerako Unitateak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Haragi sektorearen kontrol ofizialerako zerbitzuak antolatu, koordinatu eta aholku ematea (hiltegiak, haragia zatitzeko aretoak eta haragi sektoreari lotutako establezimenduak).
b) Hiltegietan hartutako laginen kudeaketa koordinatzea, bai eta laginen emaitzen arabera gero gauzatzen diren jarduerena ere.
c) Unitate honen xedeko establezimenduen kontrol ofiziala garatzeko protokoloak eta prozedurak prestatzea, ataleko gainerako unitateekin batera.
d) Erabakia hartzen duen albaitaria izatea kontrol ofizialerako zerbitzuetan eta/edo alderdi bateko teknikari batekin irizpide ezberdinak daudenean.
e) Kontrol ofizialean aplikatu beharreko arau berriak ezartzea unitate honen xedeko establezimenduetan.
f) Unitate honen xedeko establezimenduen jarduerei lotutako zehapen espedientetan txostenak egitea eta espedientearen irekiera proposatzea.
g) Ikuskatzaileek egindako kontrol ofiziala egiaztatzea.
h) Etxeko txerri-hilketen kanpainaren eta ehiza-kanpainaren garapena kontrolatzea.
i) Hondakinak Ikertzeko Plan Nazionala Nafarroan garatzea.
j) Animaliekin saiakuntzak egiteari dagokionez, Osasun Departamentuari esleitzen zaizkion jarduketak garatzea.
k) Unitateko langileak antolatzea gai hauetan: lana, ordutegia, ordezpenak, materiala eta oporren plangintza.
l) Agintzen zaion izaera bereko beste edozein.
14.bis artikulua. Ikuskapen Jarduketen Programazio Unitatearen eginkizunak .
Ikuskapen Jarduketen Programazio Unitateak eginkizun hauek beteko ditu:
a) Urteko laginketa eta ikuskapen planen proposamena eta horien ondoriozko ikuskapen protokoloak idaztea.
b) Ikuskatzaileen jarduera eta laginketa planak antolatu, koordinatu eta haien jarraipena egitea.
c) Ikuskapen programen memoriak eta horiei buruz behar diren bestelako txostenak prestatzea.
d) Zehapen espedienteen proposamenak eta horiekin zerikusia duten txostenak koordinatzea.
e) Bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion bestelako eginkizunak.
15. artikulua . Kontabilitate Unitatearen eginkizunak.
Kontabilitate Unitateak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Kontabilitateko dokumentuak tramitatzea diru-sarrera nahiz gastuen kontabilizazioarekin zerikusia duten eragiketen gainean.
b) Kutxa finkoko aurrerakinen kontua kudeatu eta tramitatzea.
c) Kontabilitateko informazioa artxibatu eta zaintzea.
d) Gastu eta diru-sarreren kontabilitate orokorra eta aurrekontu-kontabilitatea egitea.
e) Institutuaren fakturazioa kudeatzea.
f) Ekitaldi bat ixteko eta ekitaldi berria irekitzeko txostenak eta kontabilitateko dokumentuak egitea.
g) Aipatutako eginkizunekin zerikusia izanik, Kudeaketa Ekonomikoaren eta Profesionalen Zerbitzuko buruak eta Kudeaketa Ekonomikoaren Ataleko buruak berariaz agintzen dizkionak.
16. artikulua . Langileriaren Kudeaketarako Unitatearen eginkizunak.
Langileriaren Kudeaketarako Unitateak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Langileen erregistroa mantendu eta eguneratzea, baita espediente pertsonalak, plantilla organikoa eta langileen zerrenda ere.
b) Langileak araubide administratiboan kontratatzeko deiak kudeatzea, eta aldi baterako kontrataziorako indarreko zerrenden jarraipena eta publizitatea kontrolatzea.
c) Herritarrei harrera egitea langileriaren arloko gaietan.
d) Lan harremanei eta langileen egoera administratiboei buruzko dokumentazioa tramitatzea, bai eta, oro har, langileriaren arloko eskaera guztiei buruzkoa ere.
e) Nominak, aurreikuspen sozialeko sistemak, osasun laguntza, langileen prestazio ekonomikoak eta horren inguruko dokumentazio guztia kudeatzea.
f) Aldi baterako ezintasunei lotutako baja eta alta agiriak kudeatzea.
g) Institutuari dagozkion lanpostuetan sartu eta haiek hornitzeko deialdi eta prozedurak tramitatzea, barne mugikortasuneko prozedurak barne.
h) Aipatutako eginkizunekin zerikusia izanik, Kudeaketa Ekonomikoaren eta Profesionalen Zerbitzuko buruak eta Profesionalen Ataleko buruak berariaz agintzen dizkionak.
17. artikulua. Osasun Eskolaren Unitatearen eginkizunak .
Osasun Eskolaren Unitateak eginkizun hauek beteko ditu:
a) Osasun Eskolaren eta hura osatzen duten eskola guztien lana planifikatu, kudeatu eta koordinatzea, eta haiei laguntza eta aholkularitza teknikoa ematea.
b) Irakasle laguntzaileen prestakuntza planifikatu eta koordinatzea.
c) Eskola guztien ikuspuntua eta lan egiteko modua integratuak egon daitezen begiratzea.
d) Lankide diren entitate eta elkarteekin harremanak izatea eta koordinatzea.
e) Osasun Eskolaren ordezkaria izatea.
f) Eskola bakoitzaren koordinazioa erabakitzea, ikastaro, lantegi eta bestelako jarduerak antolatuz.
g) Eskola bakoitzeko koordinatzaileei sostengu ematea lantegiak eta jarduerak abian jartzeko eta antolatzeko.
h) Aipatutako eginkizunekin zerikusia izanik, Osasuna Sustatzeko Zerbitzuko buruak eta Osasuna Sustatzeko eta Politika guztietan Txertatzeko Ataleko buruak berariaz agintzen dizkionak.
18. artikulua. Bizitza Estiloen Unitatearen eginkizunak .
Bizitza Estiloen Unitateak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Bizimoduei buruzko programak, proiektuak eta ekintzak planifikatu, kudeatu eta ebaluatzea, hala nola ariketa fisikoa, elikadura, ongizate emozionala, substantziarekiko eta substantziarik gabeko mendekotasunen prebentzioa, sexualitate osasungarria eta beste.
b) Informazio eta komunikazio publikoa koordinatzea bizitza estiloen gaietan.
c) Ingurune eta politika osasungarriak sustatzen aritzen diren Nafarroako Gobernuko departamentuekin eta beste administrazio batzuekin lankidetzan aritzea.
d) Gai horiei buruzko informazioa, osasun hezkuntza eta herritarren
e) Inplikatutako esparruetako profesionalen prestakuntza sustatzea.
f) Bizitza estiloaren arloan lanean ari diren egituren arteko koordinazioa eta tokiko komunitateen sareko lanari laguntza eskaintzea, direla zerbitzuak nahiz udal eta gizarte erakundeak, barne direla osasun arloko gizarte ekintzarako laguntza eta osasuna prebenitzeko eta sustatzeko programetarako dirulaguntzak.
g) Substantziekiko nahiz substantziarik gabeko mendekotasunen prebentzioaren eta osasunaren sustapena integratzea bizitzaren etapetan barna, lehentasuna emanez adingabeei eta ingurunearen prebentzioari, eta talde eta pertsona/familia ahulenetan prebentzio selektiboa eta egokitua egitea.
h) Bere eskumeneko gaietan aldakorrak diren gizarte fenomenoen gaineko behaketa egitea, eta ebidentzia zientifiko berriak eta ekintza jardunbide egokiak transferitzea.
19. artikulua. Tokiko Gizarte Osasunaren Behatokia Unitatearen eginkizunak .
Tokiko Gizarte Osasunaren Behatokia Unitateak eginkizun hauek beteko ditu:
a) Eremu horretako eginkizunak sendotu eta handitzea, eta Atalean, Zerbitzuan eta Lan eta Gizarte Segurantzaren Institutuan integratzea.
b) Departamentuen barneko eta departamentu arteko koordinazioa indartzea, antzeko eginkizunak dituzten beste egitura batzuekin.
c) Osasun arloko desberdintasunei eta sortzen ari diren behar berriei buruzko lana areagotzea, indarrean dauden osasun publikoko planen eta osasun planen esparruan.
d) Unitate honen lana Atalaren gainerako proiektuekin integratzen laguntzea, gure erkidegoko osasun egoeraren zaintza tokian-tokian hobeki egiteko.
e) Osasuna Sustatzeko Atalarekiko koordinazioan laguntzea, politika guztietan, osasunaren arloko tokiko ekintza komunitarioaren esparruan.
f) Osasun Ministerioarekin eta beste autonomia erkidego batzuekin gai horien inguruko koordinazioari eustea.
g) Informazioa, hedapena, komunikazioa eta prestakuntza ematea herritarrei eta osasun eragileei, bai zerbitzuei, bai tokian-tokian osasuna hobetzeko lanean ari diren udal eta gizarte entitateei.
Lehen xedapen gehigarria. Izendapenak.
1. Foru agindu honetan izena aldatu ez zaien burutzen izendapenak berresten dira, sortu ziren baldintza beretan.
2. Honako izendapen hauek berresten dira, egin ziren baldintza berberetan:
a) Dokumentazioaren eta Laguntza Teknikoaren Administrazio Unitateko buruarena, Laguntza Teknikoaren eta Erregistroaren Unitateko burua izanen baita.
b) Elikagaien Ikuskapenaren eta Osasun Kontrolaren Unitateko buruarena, Haragi Industrien eta Hiltegien Ikuskapenerako Unitateko burua izanen baita.
Bigarren xedapen gehigarria. Osasun laguntzako unitateak.
Osasun laguntzako unitate bakarra Erizaintza eta Kudeaketa Unitatea da.
Xedapen indargabetzaile bakarra. Indargabetzea.
1. Indarrik gabe gelditzen da azaroaren 9ko 122/2005 Foru Agindua, Osasun Publikoaren Institutuaren egitura organikoa, unitateen mailan, aldatu zuena.
2. Orobat, indarrik gabe gelditzen dira foru agindu honetan ezarritakoaren aurkako maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.
Azken xedapen bakarra. Indarra hartzea.
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.