21/2016 FORU AGINDUA, OTSAILAREN 24KOA, OSASUNEKO KONTSEILARIAK EMANA, TUTERAKO OSASUN BARRUTIAREN OSASUN LAGUNTZAKO ETA OSASUN LAGUNTZAZ KANPOKO EGITURA ORGANIKOA EZARTZEN DUENA
BON N.º 75 - 20/04/2016
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuak, 2. artikuluan, aditzera ematen du erakundearen egitura osatuz joanen dela osasun laguntzaren arloan, eta, horretarako, dagokion mailako araudiko xedapenak emanen direla.
Bestalde, foru dekretu horren 19.2 artikuluak ezartzen du osasun laguntzako zerbitzuak eta hortik beherako gainerako unitate organikoak Osasuneko kontseilariaren foru aginduen bidez ezarriko direla, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzak proposaturik.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura berriak argi eta garbi bereizten ditu, batetik, goi zuzendaritza, organo zentraletan datzana, eta, bestetik, egitura periferikoa, osasun zentroen kudeaketa bere gain hartzen duena (Nafarroako Ospitalegunea, Osasun Mentala, Oinarrizko Osasun Laguntza eta Tuterako eta Lizarrako Osasun Barrutiak).
Orobat, osasun laguntzaren osotasuna bermatzeko xedearekin, Tuterako Osasun Barrutiko kudeatzailetza integratua berreskuratu da, eta haren menpe egonen dira Reina Sofía Ospitalea eta Tuterako Osasun Barrutiko oinarrizko osasun laguntzako osasun zentroak.
Hortaz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzak dauden baliabideak berregituratzea proposatu du, etorkizun hurbileko lehentasun, helburu eta ekintzetara egokitzea bermatzeko, osasun laguntzako prozesu osoari arreta emanez.
Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik, eta irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuak eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
1. artikulua . Foru aginduaren xedea.
Foru agindu honen xedea da Tuterako Osasun Barrutiaren osasun laguntzako eta osasun laguntzaz kanpoko egitura ezartzea, Tuterako Reina Sofía Ospitalearen zereginak eta oinarrizko osasun laguntzaren arlokoak hobeki garatzeko.
2. artikulua . Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzuaren egitura.
1. Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzuak Tuterako Osasun Barrutiko Kudeatzailetzaren menpe jardunen du, eta Tuterako Osasun Barrutiari dagozkion oinarrizko osasun laguntzako langileak eta baliabideak biltzen ditu.
2. Tuterako Osasun Barrutiko Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzuak bere egituran zentro hauek ditu:
a) Tuterako Ekialdeko OOLT.
b) Tuterako Mendebaldeko OOLT.
c) Corellako OOLT.
d) Cintruenigoko OOLT.
e) Valtierra-Cadreitako OOLT.
f) Cascanteko OOLT.
g) Buñuelgo OOLT.
3. Aurreko atalean zehazten diren oinarrizko osasun laguntzako taldeek egitura organiko hau dute:
a) Tuterako Ekialdeko OOLT: Tuterako Ekialdeko OOLTko zuzendaria, Tuterako Ekialdeko OOLTko Erizaintza Unitateko burua, Tuterako Ekialdeko OOLTko Administrazio Unitateko burua.
b) Tuterako Mendebaldeko OOLT: Tuterako Mendebaldeko OOLTko zuzendaria, Tuterako Mendebaldeko OOLTko Erizaintza Unitateko burua, Tuterako Mendebaldeko OOLTko Administrazio Unitateko burua.
c) Buñuelgo OOLT: Buñuelgo OOLTko zuzendaria, Buñuelgo OOLTko Erizaintza Unitateko burua, Buñuelgo OOLTko Administrazio Unitateko burua.
d) Cascanteko OOLT: Cascanteko OOLTko zuzendaria, Cascanteko OOLTko Erizaintza Unitateko burua, Cascanteko OOLTko Administrazio Unitateko burua.
e) Corellako OOLT: Corellako OOLTko zuzendaria, Corellako OOLTko Erizaintza Unitateko burua, Corellako OOLTko Administrazio Unitateko burua.
f) Valtierra-Cadreitako OOLT: Valtierra-Cadreitako OOLTko zuzendaria, Valtierra-Cadreitako OOLTko Erizaintza Unitateko burua, Valtierra-Cadreitako OOLTko Administrazio Unitateko burua.
g) Cintruenigoko OOLT: Cintruenigoko OOLTko zuzendaria, Cintruenigoko OOLTko Erizaintza Unitateko burua, Cintruenigoko OOLTko Administrazio Unitateko burua.
3. artikulua . Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzuko buruaren eginkizunak.
1. Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzuko buruak eginkizun hauek ditu:
a) Eremu jakin batean osasun laguntzako zereginak eta osasun laguntzaz kanpokoak zuzendu, koordinatu, planifikatu eta gauzatzea, atxikitzen zaizkion baliabideen bidez.
b) Bere menpeko zentroen jarduerak zuzentzea, prebentzioari, sendaketari eta errehabilitazioari dagokienez, Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzuari atxikitako langileen eta baliabideen bitartez.
c) Osasun laguntzako prozesu integratuen kudeaketa ezartzea dagokion eremuan, bai eta lehentasuna duten paziente mota desberdinei arreta emateko ereduak ere.
d) Laguntzaren prozesuaren jarraitutasuna bermatzeko behar diren jarduketak betetzea, Tuterako Osasun Barrutiko Zuzendaritza Asistentzialarekin eta gainerako osasun zentroekin koordinatuta.
e) Bertaratu beharrik gabeko sail arteko kontsulten, erresoluzio handiko zirkuituen eta osasun laguntza emateko definitzen diren beste modu batzuen plangintza operatiboa dagokion eremura egokitzea.
f) Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetza Hobetzeko Plana sustatzea Tuterako Osasun Barrutiko osasun eskualde oinarrizkoetan osotara gara dadin.
g) Tuterako Osasun Barrutiaren esparruan garatzea Paziente kronikoari eta pluripatologikoari arreta emateko Estrategia, Estrategia Soziosanitarioa eta Osasun Planean aurreikusitako gainerako estrategiak.
h) Kalitate zientifiko-teknikoaren, eragimenaren eta segurtasunaren eta erabakitzeko ahalmenaren hobekuntza sustatzea oinarrizko osasun laguntzan.
i) Laguntza, irakaskuntza eta ikerkuntzari lotutako jarduerei buruzko jarraibideen, prozeduren, funtzionamendurako arauen eta protokoloen proposamenak egin, hartu eta gomendatzea, haiek onesteko eta, onetsita direla, haiek administratzea, betiere horietan esku hartzen duten profesionalen eskumena, erantzukizuna eta berezko autonomia galarazi gabe.
j) Burutzaren helburuen proposamenak, jarduketak eta urteko txostena prestatzea.
k) Zentro edo zerbitzuetako zuzendaritza edo arduradun hierarkikoekin laguntzaren kalitatea hobetzeko helburuak eta mota guztietako baliabideen beharrak ezartzea, Osasun Barrutiko Kudeatzailetzari igortzeko.
l) Bere eginkizunen esparruan, unitateetako arduradunak ebaluatzea, eta emaitzen berri ematea.
m) Osasun Barrutiko Kudeatzailetzari aholku ematea modu iraunkorrean.
n) Osasun Administrazioaren ordezkari izatea eskualde oinarrizkoetako Osasun Kontseiluetan, haien funtzionamendua bultzatzeko.
ñ) Esleitzen zaizkion bestelako eginkizunak langileriaren arloan, bere menpeko langileei dagokienez.
o) Tuterako Osasun Barrutiko Kudeatzailetzak esleitzen dizkion bestelako eginkizunak.
4. artikulua . Zuzendaritza MedikoAsistentzialaren egitura.
Zuzendaritza Mediko-Asistentzialak bere egituran zerbitzu, atal eta unitate funtzional hauek ditu:
a) Barne Medikuntza Zerbitzua.
b) Traumatologia Zerbitzua.
c) Kirurgia Orokorraren Zerbitzua.
d) Anestesia eta Konorteratze Zerbitzua.
e) Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzua.
f) Larrialdi Zerbitzua.
g) Pediatria Zerbitzua.
h) Barne Medikuntza Atala.
i) Errehabilitazio Atala.
j) Osasun Mentaleko Atala.
k) Urologia Atala.
l) Oftalmologia Atala.
m) Emakumearen Laguntzarako Atala.
n) Erradiologia Atala.
ñ) Laborategi Atala.
o) Farmazia Atala.
p) Otorrinolaringologia Unitatea.
q) Medikuntza Prebentiboko Unitatea.
5. artikulua . Reina Sofía Ospitaleko zerbitzuburuen eta atalburuen eginkizunak.
1. a) Reina Sofía Ospitaleko zerbitzuburu eta atalburuei eremu jakin batean osasun laguntzako zereginak eta osasun laguntzaz kanpokoak zuzendu, koordinatu, planifikatu eta gauzatzea dagozkie, atxikitzen zaizkien baliabideen bidez.
2. Horrez gain, zerbitzuburu eta atalburuek eginkizun hauek dituzte:
a) Zerbitzuaren eta/edo atalaren funtzionamendua zuzendu, planifikatu, bultzatu eta ebaluatzea, osasun laguntzako maila gorena lortzeko.
b) Osasun Barrutiko Zuzendaritza Asistentzialak ezarritako jarraibideak, arauak eta helburuak bete eta betearaztea.
c) Zuzendaritza Asistentzialari aholku ematea etengabe, bidezkotzat jotzen dituen hobekuntzak proposatuz.
d) Zuzendaritza Asistentzialarekin elkarlanean aritzea kudeaketa klinikoaren helburuak prestatzen, jarraitzen eta ebaluatzen.
e) Kontsulten, proba osagarrien eta ebakuntzen programazioa koordinatu, planifikatu eta harrera zerbitzuari aurkeztea euskarri administratibo edo informatikoetan, ezarritako epeetan, Zuzendaritza Asistentzialak osasun laguntzako jarduerak programatzeko emandako jarraibideekin bat.
f) Pazientearentzako osasun laguntza osoari dagozkion prozedurak, protokoloak eta funtzionamendu arauak ezarri eta administratzea.
g) Ospitaleko zerbitzu eta atalekiko eta Tuterako Osasun Barrutiko osasun zentroekiko harremanak koordinatzea, eta osasun laguntzako prozesu integratuen kudeaketa ezartzea dagokion eremuan, bai eta paziente mota desberdinei arreta emateko ereduak ere.
h) Esleitzen zaizkion bestelako eginkizunak langileriaren arloan, aplikatu behar den araudiaren arabera, bere menpeko langileei dagokienez.
i) Zuzendaritza Asistentzialak edo Tuterako Osasun Barrutiko Kudeatzailetzak esleitzen dizkion bestelako eginkizunak.
6. artikulua . Barne Medikuntza Zerbitzuaren egitura.
Barne Medikuntza Zerbitzuak Barne Medikuntza Atala du bere egituran, eta espezialitate hauek ditu bere zerbitzu zorroan:
a) Etxeko ospitalizazioa.
b) Neurologia.
c) Kardiologia (Nafarroako Ospitaleguneko Arlo Kliniko Kardiologikoari lotua).
d) Endokrinologia.
e) Digestio aparatua.
f) Hematologia (Laborategi Atalari lotua).
g) Erreumatologia.
h) Nefrologia eta Hemodialisia.
i) Dermatologia.
j) Onkologia medikoa (Nafarroako Ospitaleguneko Onkologia Arloari lotua).
k) Alergologia (Nafarroako Ospitaleguneko Alergologia Zerbitzuari lotua).
l) Geriatria eta Ortogeriatria Unitatea.
7. artikulua . Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzuaren egitura.
Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzuak Emakumearen Laguntzarako Atalak du bere egituran.
8. artikulua . Osasun Barrutiko Larrialdi Zerbitzuaren egitura.
Larrialdi Zerbitzuak prestazio eta baliabide hauek ditu:
a) Ospitaleko larrialdiak.
b) ZIU mugikorra.
c) Ospitalez kanpoko larrialdietarako zerbitzu arrunta.
9. artikulua . Osasun Barrutiko Osasun Mentaleko Atalaren prestazioak eta baliabideak.
Osasun Mentaleko Atalak prestazio eta baliabide hauek ditu:
a) Osasun mentaleko zentroa.
b) Eguneko ospitalea.
c) Ospitalizazio psikiatrikoaren unitatea.
10. artikulua . Laborategi Atalaren prestazioak eta baliabideak.
Laborategi Atalak prestazio eta baliabide hauek ditu:
a) Analisi klinikoak.
b) Anatomia patologikoa.
c) Mikrobiologia.
d) Hematologia (Barne Medikuntza Zerbitzuari lotua).
11. artikulua . Osasun Barrutiko Zainketa Asistentzialen Zerbitzuaren egitura .
Osasun Barrutiko Zainketa Asistentzialen Zerbitzuak bere egituran Oinarrizko Osasun Laguntzako Zainketa Asistentzialetarako eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Atala eta erizaintza unitate hauek ditu:
a) Irakaskuntzako, Zainketen Garapen eta Berrikuntzako eta Kudeaketarako Laguntzako Erizaintza Unitatea.
b) Ospitalizazio Kirurgikoko Zainketen Erizaintza Unitatea.
c) Eguneko Ospitaletako Zainketen eta Laguntza Terapeutikoaren Erizaintza Unitatea.
d) Ospitalizazio Medikoko eta Etxeko Ospitalizazioko Zainketen Erizaintza Unitatea.
e) Emakume, Nerabe eta Haurren Zainketen Erizaintza Unitatea.
f) Kontsultetako Zainketen eta Diagnostikorako Laguntzaren Erizaintza Unitatea.
g) Urgentziazko Prozesuetako Zainketen Erizaintza Unitatea.
h) Osasun Mentalaren eta Zeladoreen Erizaintza Unitatea.
i) Bloke Kirurgikoko eta Esterilizazioko Zainketen Erizaintza Unitatea.
j) Zainketa Kritikoen, Sostengu Prozesuen eta Baliabide Materialen Erizaintza Unitatea.
k) Errehabilitazioko Zainketen Unitatea.
12. artikulua . Oinarrizko Osasun Laguntzako Zainketa Asistentzialetarako eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Ataleko buruaren eginkizunak.
1. Oinarrizko Osasun Laguntzako Zainketa Asistentzialetarako eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Ataleko buruaren ardura izanen dira atalaren funtzionamendua eta oinarrizko osasun laguntzako erizaintza baliabideen koordinazioa, eta, horrez gain, eginkizun hauek izanen ditu:
a) Oinarrizko osasun laguntzako erizaintza unitateen funtzionamendua koordinatu eta ebaluatzea.
b) Langileen kudeaketan, irakaskuntzan eta prestakuntzan irizpide bateratuak erabiltzen direla ziurtatzea.
c) Erizaintzako langileek osasun eta gizarte zainketen arloan betetzen dituzten jarduerak (arreta, irakaskuntza eta ikerketakoak) sustatu eta ebaluatzea, osasun laguntzako bi mailetako erizainentzako prestakuntza programa bateratuak diseinatuz.
d) Oinarrizko mailako etxeko arreta eta arreta soziosanitarioa sustatzea.
e) Erizaintzako langileen arloan dauden beharrak eta baliabideak kudeatu eta koordinatzea.
f) Koordinazio mekanismoak sustatu eta ezartzea, oinarrizko osasun laguntzako erizainen eta laguntza espezializatuko erizainen artean estrategiak garatuz, laguntza prozesu guztietan zainketen jarraitutasuna lortzeko.
g) Osasun Barrutiko Zainketa Asistentzialen Zerbitzuko buruak berariaz esleitzen dizkion bestelako eginkizunak.
2. Oinarrizko Osasun Laguntzako Zainketa Asistentzialetarako eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Ataleko burua Tuterako Osasun Barrutiko Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzuko buruaren menpe egonen da funtzionalki, oinarrizko osasun laguntzako baliabideen kudeaketa homogeneoa bermatzeko eta Osasun Planean, Tuterako Osasun Barrutiko oinarrizko osasun laguntzaren eremuan, agertzen diren hobekuntza planak eta estrategiak gauzatzeko.
13. artikulua . Erizaintza unitateetako buruen titularren eginkizunak.
1. Erizaintzako unitateetako buruen ardura izanen dira unitatearen funtzionamendua eta hari atxikitako baliabideen koordinazioa, eta, horrez gain, eginkizun hauek izanen ditu:
a) Unitatearen funtzionamendua eta unitateko langileen jarduera zuzendu, planifikatu, bultzatu eta ebaluatzea, laguntza maila gorena lortzeko.
b) Tuterako Osasun Barrutiko Kudeatzailetzak ezarritako zuzentarau eta jarraibideak bete eta betearaztea.
c) Erizaintzako langileen jarduerak (osasun laguntzakoak eta zainketetakoak) sustatu eta ebaluatzea.
d) Erizaintzako langileak koordinatzea, eta irizpideen batasuna bermatzea pazienteen zainketaren eta osasun laguntzaren alderdi garrantzitsuenetan.
e) Pazientearentzako osasun laguntza osoari dagozkion prozedurak, protokoloak eta funtzionamendu arauak ezarri eta administratzea.
f) Erizaintzako langileen arloan dauden beharrak eta baliabideak koordinatzea.
g) Osasun Barrutiko Zainketa Asistentzialen Zerbitzuari aholku ematea etengabe, bidezkotzat jotzen dituen hobekuntzak proposatuz.
h) Osasun Barrutiko Kudeatzailetzarekin elkarlanean aritzea kudeaketa klinikoaren helburuak formalizatzen eta ebaluatzen.
i) Esleitzen zaizkion bestelako eginkizunak langileriaren arloan, aplikatu behar den araudiaren arabera, bere menpeko langileei dagokienez.
j) Tuterako Osasun Barrutiko Zainketa Asistentzialen Zerbitzuko buruak esleitzen dizkion bestelako eginkizunak.
14. artikulua . Tuterako Osasun Barrutiko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuaren egitura .
Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuak bere egituran atal eta unitate hauek ditu:
a) Tuterako Osasun Barrutiko Azpiegituren Mantentze-lanen eta Obren Atala.
b) Tuterako Osasun Barrutiko Zerbitzu Orokorren eta Kontratazioen Atala.
c) Tuterako Osasun Barrutiko Horniduren eta Biltegien Atala.
d) Tuterako Osasun Barrutiko Kontabilitatearen, Aurrekontuen eta Fakturazioaren Atala.
e) Tuterako Osasun Barrutiko Ingurumen Kudeaketaren Unitatea.
15. artikulua . Tuterako Osasun Barrutiko Azpiegituren Mantentzelanen eta Obren Atalaren eginkizunak.
Tuterako Osasun Barrutiko Azpiegituren Mantentze-lanen eta Obren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Tuterako Osasun Barrutiko eraikin, ekipo eta instalazioen kontserbazioa eta funtzionamendu egokia ziurtatzea.
b) Ibilgetuaren eta ekipamenduaren mantentze prebentibo eta zuzentzailerako programak gauzatzea.
c) Instalazioen segurtasun industriala kudeatzea.
d) Eraikinak, instalazioak eta ekipamendua mantentzeko kontratuak kudeatzea.
e) Tuterako Osasun Barrutian egiten diren obrak kontrolatu eta kudeatzea.
f) O-NOZeko Azpiegitura Zerbitzuarekin koordinatzea kontratu zentralizatuak eta obrak egiteko.
g) Bere atalari esleitutako aurrekontuko kontu-sailen jarraipena.
h) Bere atalari esleitutako kontu-sailetan, aurrekontuaren 2. kapituluko elementuen kudeaketa administratiboa.
i) Aholku ematea ekipamendu mediko edo informatikoaren edo altzarien erosketei buruz.
j) Bere eskumeneko gaiei buruzko aholkularitza teknikoa ematea Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuari eta Tuterako Osasun Barrutiko Kudeatzailetzari.
k) Esleitzen zaizkion bestelako eginkizunak langileriaren arloan, aplikatu behar den araudiaren arabera, bere menpeko langileei dagokienez.
l) Aurrekoekin loturik Tuterako Osasun Barrutiko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko buruak berariaz esleitzen dizkion bestelako eginkizunak.
16. artikulua . Tuterako Osasun Barrutiko Zerbitzu Orokorren eta Kontratazioen Atalaren eginkizunak.
Tuterako Osasun Barrutiko Zerbitzu Orokorren eta Kontratazioen Atalak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Tuterako Osasun Barrutiko zentroetako ostalaritza-zerbitzuak kudeatzea.
b) Ostalaritzari lotutako kontratuak eta, oro har, gainerako kontratuak kudeatzea, beste atal batzuek berariaz kudeatzen dituztenak salbu.
c) O-NOZeko Zerbitzu Zentralekin koordinatzea lehiaketa zentralizatuak egiteko.
d) Bere atalari esleitutako aurrekontuko kontu-sailen jarraipena.
d) Bere atalari esleitutako kontu-sailetan, aurrekontuaren 2. kapituluko elementuen kudeaketa administratiboa.
f) Bere eskumeneko gaiei buruzko aholkularitza teknikoa ematea Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuari eta Tuterako Osasun Barrutiko Kudeatzailetzari.
g) Esleitzen zaizkion bestelako eginkizunak langileriaren arloan, aplikatu behar den araudiaren arabera, bere menpeko langileei dagokienez.
h) Aurrekoekin loturik Tuterako Osasun Barrutiko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko buruak berariaz esleitzen dizkion bestelako eginkizunak.
17. artikulua . Tuterako Osasun Barrutiko Horniduren eta Biltegien Atalaren eginkizunak.
Tuterako Osasun Barrutiko Horniduren eta Biltegien Atalak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Horniketa eragiketak eta horiek Tuterako Osasun Barrutiko laguntzako unitateetan nola banatzen diren kudeatzea.
b) Hornitzaileei egin beharreko eskabideak programatu eta egitea.
c) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Zerbitzu Zentraletako Horniduraren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuarekin lankidetzan aritzea erosketen lehiaketa zentralizatuak kudeatzeko.
d) Biltegiko mugimenduen gaineko txostenak egitea kostuak aztertzeko.
e) Kontsumoen edo erosketei edo biltegiei buruzko bestelako datuen berri ematea biltegiko produktuak jasotzen dituzten unitateei.
f) Biltegien datu-baseak eguneraturik mantentzea.
g) Etengabe eguneraturik egotea erosketak eta biltegiak kudeatzeko erabiltzen diren programa informatikoen gainean.
h) Bere atalari esleitutako aurrekontuko kontu-sailen jarraipena.
i) Ekipamendu medikoaren eta altzarien erosketen kudeaketa administratiboa, bai ospitalean egindakoena bai Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan modu zentralizatuan egiten direnena.
j) Bere eskumeneko gaiei buruzko aholkularitza teknikoa ematea Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuari eta Tuterako Osasun Barrutiko Kudeatzailetzari.
k) Esleitzen zaizkion bestelako eginkizunak langileriaren arloan, aplikatu behar den araudiaren arabera, bere menpeko langileei dagokienez.
l) Aurrekoekin loturik Tuterako Osasun Barrutiko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko buruak berariaz esleitzen dizkion bestelako eginkizunak.
18. artikulua . Tuterako Osasun Barrutiko Horniduren eta Biltegien Atalaren egitura.
Tuterako Osasun Barrutiko Horniduren eta Biltegien Atalak Tuterako Osasun Barrutiko Biltegi Unitatea du bere egituran.
19. artikulua . Biltegi Unitatearen eginkizunak.
Tuterako Osasun Barrutiko Horniduren eta Biltegien Atalak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Erosgaiak jaso eta biltegiratzea.
b) Tuterako Osasun Barrutiko unitateen eskabideak prestatzea.
c) Reina Sofía Ospitaleko unitateetako biltegitxoak kudeatzea.
d) Biltegiko mugimendu guztien kudeaketa administratiboa, bai eskuzkoa bai administratiboa.
e) Biltegiari atxikitako langileak antolatzea.
f) Etengabe eguneraturik egotea erosketak kudeatzeko erabiltzen diren programa informatikoen gainean.
g) Bere eskumeneko gaiei buruzko aholkularitza teknikoa ematea Tuterako Osasun Barrutiko Horniduren eta Biltegien Atalari.
h) Esleitzen zaizkion bestelako eginkizunak langileriaren arloan, aplikatu behar den araudiaren arabera, bere menpeko langileei dagokienez.
i) Aurrekoekin loturik Tuterako Osasun Barrutiko Horniduren eta Biltegien Ataleko buruak berariaz esleitzen dizkion bestelako eginkizunak.
20. artikulua . Tuterako Osasun Barrutiko Kontabilitatearen, Aurrekontuen eta Fakturazioaren Atalaren eginkizunak.
Tuterako Osasun Barrutiko Kontabilitatearen, Aurrekontuen eta Fakturazioaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Tuterako Osasun Barrutiko kontabilitate analitikoa, finantzarioa eta aurrekontukoa kudeatzea.
b) Tuterako Osasun Barrutiko diruzaintza kudeatzea.
c) Tuterako Osasun Barrutian hirugarrenei egiten zaien fakturazioa kudeatzea.
d) Tuterako Osasun Barrutiko kudeaketa ekonomikoa egiteko behar diren kontabilitate eta aurrekontuko txostenak prestatzea.
e) Kontabilitateko dokumentazioa artxibatu eta zaintzea, legezko araudi aplikagarriaren arabera.
f) Ogasun Departamentuak Osasunekoan duen kontu-hartzailetza delegatuarekiko harremanak, Tuterako Osasun Barrutiko aurrekontuei, kontabilitateari eta diruzaintzari dagokienez.
g) Etengabe eguneraturik egotea Nafarroako Gobernuak kontabilitatea kudeatzeko erabiltzen dituen programa informatikoen gainean.
h) Bere eskumeneko gaiei buruzko aholkularitza teknikoa ematea Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuari eta Tuterako Osasun Barrutiko Kudeatzailetzari.
i) Esleitzen zaizkion bestelako eginkizunak langileriaren arloan, aplikatu behar den araudiaren arabera, bere menpeko langileei dagokienez.
j) Aurrekoekin loturik Tuterako Osasun Barrutiko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko buruak berariaz esleitzen dizkion bestelako eginkizunak.
20 bis artikulua. Ingurumen Kudeaketaren Unitatearen eginkizunak .
Osasun barrutiko Ingurumen Kudeaketaren Unitateak eginkizun hauek ditu:
a) Barrutiko zentro guztien ingurumen jasangarritasuna bultzatzea.
b) Ingurumena kudeatzeko sistema bat ezartzea eta dagozkion adierazleak zehaztea (UNE-EN ISO 14.001:2015 araua eta EMAS erregelamendua).
c) Osasun barrutiaren ingurunean ingurumen hezkuntzarako ekintzak ezartzea.
d) Materialak erosteko sistemetarako zein hornitzaile eta azpikontratistentzako gomendioak ezartzea.
e) Izurriteen kontrol integratua ezartzea.
f) Hondakinak kudeatzeko plan bat ezartzea, hondakinak minimizatzeko aukera –kantitatearen eta kalitatearen aldetik– eta aldizkako jarraipen eta kontrola kontuan hartzen dituena.
g) RSOren karbono-aztarna kalkulatuz gasak murrizteko plan bat diseinatzea.
h) Bere eskumenen eremuan, Tuterako Osasun Barrutiko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuak agintzen dizkionak.
21. artikulua . Profesionalen Zerbitzuaren egitura .
Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:
a) Tuterako Osasun Barrutiko Langileen Kudeaketarako Atala.
b) Tuterako Osasun Barrutiko Langileen Kontrataziorako Atala.
c) Tuterako Osasun Barrutiko Ordainsarien, Gastuaren Analisiaren eta Prestazioen Atala.
d) Tuterako Osasun Barrutiko Komunikazioaren eta Parte-hartzearen Atala.
e) Tuterako Osasun Barrutiko Prestakuntza eta Garapen Profesionalaren Atala.
22. artikulua . Tuterako Osasun Barrutiko Langileriaren Kudeaketarako Atalaren eginkizunak.
Tuterako Osasun Barrutiko Langileriaren Kudeaketarako Atalak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Langileen erregistro integratua, espediente pertsonalak, plantilla organikoa eta langileen zerrenda irekitzea, mantentzea eta eguneratzea.
b) Gai hauetako espedienteak tramitatzea: jabetza hartzea, lekualdaketak, lanaldia murriztea, baimenak eta, oro har, egoera administratiboak.
c) Barne mugikortasuneko prozedurak eta langileria arloko eskaerak tramitatzea Tuterako Osasun Barrutian.
d) Aginte-koadroak eta langileen arloko estatistikak prestatzen laguntzea.
e) Aurrekoekin loturik Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzuko buruak berariaz esleitzen dizkion bestelako eginkizunak.
23. artikulua . Tuterako Osasun Barrutiko Langileen Kontrataziorako Atalaren eginkizunak.
Tuterako Osasun Barrutiko Langileen Kontrataziorako Atalak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Aldi baterako langileen kontratazioa ezarrita dagoen aldi baterako prozeduraren bitartez formalizatzea, deiak kudeatuz eta aldi baterako kontrataziorako indarra duten zerrenden jarraipena kontrolatuz.
b) Aginte-koadroak eta langileen arloko estatistikak prestatzen laguntzea.
c) Lan harremanari buruzko dokumentazioa tramitatzea.
d) Aurrekoekin loturik Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzuko buruak berariaz esleitzen dizkion bestelako eginkizunak.
24. artikulua . Tuterako Osasun Barrutiko Ordainsarien, Gastuaren Analisiaren eta Prestazioen Atalaren eginkizunak .
Ordainsarien, Gastuaren Analisiaren eta Prestazioen Atalaren Atalak eginkizun hauek ditu:
a) Langileen nominak, gizarte aseguruak, osasun laguntza eta beste prestazio ekonomiko batzuk prestatu eta kudeatzea, horretarako beharrezkoak diren agiriak formalizatuz.
b) Lan harremanaren ondoriozko prestazioak kontrolatzea, Profesionalen Zuzendaritzako beste organo batzuei gai horietan esleitzen ahal zaizkien eskudantzia eskuordetuak galarazi gabe.
c) Langileak Gizarte Segurantzan edo dagokien lan mutualitatean afiliatzea.
d) Laneko alta eta bajako agiriak tramitatzea, bai eta horien jarraipen eta kontrola egitea ere.
e) Langileen ordainsari arloko ziurtagiriak prestatzea.
f) I. kapituluko aurrekontuaren kudeaketaren kontrolean eta segimenduan laguntzea.
g) Absentismoaren ondoriozko gastua, kostu-zentroaren datuen eta, oro har, I. kapituluko datuen ustiapena aztertzeko ekintzak bultzatzea, aurrekontuen kudeaketa hobetzeko.
h) Gizarte Segurantzako prestazioetan eta profesionalentzako ordainsarietan informazioa hobetzeko ekintzak bultzatzea.
i) Aurrekoekin loturik Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzuko buruak berariaz esleitzen dizkion bestelako eginkizunak.
24 bis artikulua. Tuterako Osasun Barrutiko Komunikazioaren eta Partehartzearen Atalaren eginkizunak .
Osasun barrutiko Komunikazioaren eta Parte-hartzearen Atalak eginkizun hauek ditu:
a) Barneko eta kanpoko komunikazioa hobetzea Tuterako Osasun Barrutiaren esparruan, hainbat komunikazio-kanalen bidez.
b) Barneko eta kanpoko web korporatiboaren diseinua eta ezarpena bultzatzea eta dagokion zerbitzuarekin kudeatzea.
c) Barneko komunikazioko eta partaidetzako plan bat garatzea, estrategia Tuterako Osasun Barrutiaren eremu guztietan integratzea eta komunikazio eta partaidetza memoria egitea ahalbidetuko duena.
d) Profesionalen harrera-planean laguntzea.
e) Barneko kanal nagusietan (Intranet, Auzolan, buletina) aldizkako hedapena indartzea: zerbitzuen/unitateen emaitza nagusiak, lantaldeen memoriak, osasun laguntzako jarduera eta proiektu berriak.
f) Komunikazioaren eta parte-hartzearen arloan teknologia berriak abian jar daitezen bultzatzea.
g) Barrutiaren irudi korporatiboa hobetzen eta zabaltzen parte hartzea.
h) Tuterako Osasun Barrutiaren esparruan komunikazio eta parte-hartze kanalak sustatzea. Erakundearen barruan sareak bultzatzea, parte hartzeko bitarteko gisa.
i) Profesionalen gogobetetze maila eta inplikazioa ebaluatzeko inkestak egiten laguntzea.
j) Tokiko komunikabideekiko kanpoko komunikazioa bultzatzea.
k) Osasun Departamentuko prentsa-kabinetearekin komunikazioa kudeatzea.
l) Bere eskumenen esparruan, Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzuko buruak agintzen dizkionak".
24 ter artikulua. Tuterako Osasun Barrutiko Prestakuntza eta Garapen Profesionalaren Atalaren eginkizunak .
Osasun Barrutiko Prestakuntza eta Garapen Profesionalaren Atalak eginkizun hauek ditu:
a) Urte bakoitzeko etengabeko prestakuntza plana egitea, inplikatutako eragile guztien parte-hartzearekin eta koordinazioarekin.
b) Prestakuntza planaren gauzatzea, garapena eta jarraipena kudeatzea.
c) Tuterako Osasun Barrutian egin diren prestakuntza jarduerei buruzko informazioa erregistratzea eta prestakuntza memoria egitea.
d) Egindako jardueren garapena eta emaitzak ebaluatzea, bai parte-hartzaileek egindako balorazio inkesten bidez, bai eta jardueraren arduradun/koordinatzaile den batzordeko kideen zuzeneko iritziaren bidez ere.
e) Gaitasun berrietara bideratutako prestakuntza beharrak zehazten laguntzea.
f) Langileen prestakuntzaren, garapenaren eta hobekuntzaren arloan lankidetzan aritzea eta ekintzak bultzatzea, inplikatutako eragileekin koordinatuta.
g) Prestakuntza arloko teknologia berriak abian jar daitezen bultzatzea.
h) Irakaskuntza eta Ikerketa Batzordeari eta Etengabeko Prestakuntza Batzordeari laguntza administratiboa ematea.
i) Lanbide karrerako sistemen administrazio-kudeaketan laguntzea.
j) Lana betetzeko modua ebaluatzeko tresnen garapenean parte-hartzea.
k) Bere eskumenen esparruan, Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzuko buruak agintzen dizkionak.
25. artikulua . Tuterako Osasun Barrutiko Herritarren Arretarako eta Kudeaketan Laguntzeko Zerbitzuaren egitura .
Herritarren Arretarako eta Kudeaketan Laguntzeko Zerbitzuak atal eta unitate hauek ditu:
a) Herritarren Harrerarako eta Arretarako Atala.
b) Herritarren Arretarako eta Koordinazio Soziosanitariorako Atala.
c) Administrazio Lanak, Poolak eta HKIa Koordinatzeko Unitatea.
d) Artxiboaren, Dokumentazio Klinikoaren eta Kodifikazioaren Unitatea.
e) Informazio eta Ebaluazio Sistemen Unitatea.
f) Erregistroaren Unitatea.
26. artikulua . Herritarren Harrerarako eta Arretarako Atalaren eginkizunak .
Herritarren Harrerarako eta Arretarako Atalak eginkizun hauek ditu:
a) Pazienteen osasun laguntzarako sarbidearen eta zirkulazioaren prozesu administratiboak kudeatzea, Reina Sofia Ospitalean sarbide erraz eta arina eman eta bermatu ahal izateko, ekitate eta eraginkortasun irizpideetan oinarriturik.
b) Ospitaleratze eremuko sarrerak, lekualdatzeak eta altak arautzea, dagoen eskaerari eta zentroaren helburuei eta osasun laguntzako profilari egokiturik.
c) Ospitaleko oheen zentsua etengabe eguneratuta edukitzea, horien erabilera zuzena bermatzeko.
d) Ospitaleko pazienteen osasun laguntzako harremanak eta mugimenduak integratzea, zerbitzu klinikoen osasun laguntzako eginkizunak erraztearren.
e) Larria ez den prozedura kirurgiko baten zain dauden pazienteen erregistroa zentralizatu eta eguneratuta edukitzea, eta zerbitzuentzako antolaketa eta informaziorako euskarria mantentzea, arlo kirurgikoko baliabideak modu egoki eta eraginkorrean erabiltzen laguntzeko.
f) Arazoak identifikatu eta lehenestea, Osasun Laguntzako Egiturari Sostengu Emateko Zerbitzuan laguntza prozesuen antolaketa koordinatzeari dagokionez, hobetzeko estrategiak bultzatuz prozesuan esku hartzen duten unitateekin lankidetzan arituta.
g) Oinarrizko Osasun Laguntzako eta Laguntza Espezializatuko Koordinazioa errazteko beharrezkoak diren komunikazio eta koordinazio bideak ezartzea, bai eta barneko eta/edo kanpoko komunikazioa erraztekoak ere.
h) Atal honi atxikitako unitateak koordinatu eta zuzentzea, urteko helburuak bete daitezen.
i) Atzematen diren eskaerak eta/edo beharrak jaso, aztertu eta bideratzea, antolatu, koordinatu edo homogeneizatzeko.
j) Agenden egutegiak epe ertainera edo luzera koordinatzea, horiek ezartzean ezustekoak aurreikusi eta murrizteko.
k) Zerbitzu baten agendak modu ordenatuan programatzea, zitazioa hobeki kudeatzeko.
l) Kontsulta eta proba egunen eta agenden koordinazioa modu eraginkorrean kudeatzea, zentroen, txanden eta gelen arabera.
m) Erabiltzaileak laguntza espezializatu anbulatorioan izan behar duen sarbidea kudeatzea, bai eta laguntza espezializatuko zerbitzuen arteko deribazioa ere.
n) Laguntza espezializatuko kontsultetan eta probetan zitazioarekin, programazioarekin, itxaronaldien bermeekin eta/edo itxaron zerrendekin zerikusia duten arauak eta aginduak bermatzea eta betetzen diren kontrolatzea.
o) Kontsulta edo proba osagarri bakoitzean informazioa jasotzeko eredu bat ezarri eta egokitzea, profesional, zentro, gela, txanda eta egunen arabera egitekoa den jarduerari dagokionez.
p) Aurrekoekin loturik, Herritarren Arretarako eta Kudeaketan Laguntzeko Zerbitzuko buruak berariaz agintzen dizkionak.
26 bis artikulua. Herritarren Harrerarako eta Arretarako Atalaren egitura .
Herritarren Harrerarako eta Arretarako Atalak unitate hauek ditu bere egituran:
a) Kontsultetarako eta Proba Osagarrietarako Harrerarako Unitatea.
b) Ospitaleko Harreraren, Larrialdien eta Programazio Kirurgikoaren Unitatea".
26 ter artikulua. Kontsultetarako eta Proba Osagarrietarako Harrerarako Unitatearen eginkizunak :
Kontsultetarako eta Proba Osagarrietarako Harrerarako Unitateak eginkizun hauek ditu:
a) Pazienteen kontsultak beste zentro itundu batzuetara edo kanpoko beste zentro batzuetara bideratzea kudeatu eta koordinatzea.
b) Zerbitzu bakoitzeko kontsulten eta proben programazio estandarreko erregistroak sortzea, kontrola eta jarraipena egiteko.
c) Pazienteen lehenengo kontsulta, hurrengoak eta proba osagarriak kudeatzea eta hitzordua ematea, hitzordurik hoberenaren irizpideekin.
d) Itxaron zerrendako pazienteak kudeatu eta zitatzea, lehentasunaren edo zerbitzuaren arduradunak ezarritako irizpide klinikoen arabera.
e) Kontsulten eta proba osagarrien egunen eta agenden koordinazioa modu eraginkorrean kudeatzea, zentroen, txanden eta gelen arabera.
f) Kontsultak ixtea dakarten eta probetan eragina duten ezustekoak kudeatzea, horien tramitazio eta ebazpenerako beharrezkoa den informazioa jasoz, eta prozesuan esku hartzen duten alderdiekin alternatibak koordinatzea.
g) Oinarrizko Osasun Laguntzatik eta Laguntza Espezializatutik pazienteak zitatzean izaten diren gorabeherak kudeatzea (ospitaleetako larrialdietakoak edo ospitaleko altak barne), baita beste ospitale batzuetatik egiten denean ere.
h) Hitzorduarekin eta kontsulta edo probekin zerikusia duten administrazio alderdi guztiei buruzko informazioa eta arreta ematea pazienteei.
i) Historia klinikoak irekitzea eta paziente bakoitzaren datu pertsonalak eguneratzea.
j) Kontsulten berrikuspenerako zitazioen jarraipenarekin lotutako dokumentazioa artxibatzea.
k) Arautegian jasotako epez kanpoko kasuetan, behin betiko zitazioa egitea.
l) Itxaron zerrenda eta hitzordu multipleak kudeatzeko laguntza ematea.
m) Hitzorduei, dauden ordu libreei eta/edo itxaron zerrendei buruzko informazioa aztertzea, epe motzean erabakiak planifikatzeko, kudeatzeko eta/edo hartzeko.
n) Ataleko buruak agintzen dizkionak".
26 quater artikulua. Ospitaleko Harreraren, Larrialdien eta Programazio Kirurgikoaren Unitatearen eginkizunak :
Ospitaleko Harreraren, Larrialdien eta Programazio Kirurgikoaren Unitateak eginkizun hauek ditu:
a) Ospitaleratzeen eskaera eta programazioa kudeatzea, beharrezko diren mekanismoak ezarriz unean-unean jakiteko bai ospitaleratzeen eskaera zenbatekoa den bai eskaerak ongi sailkatu ahal izateko datu administratiboak.
b) Oheen eskaintza egokia ezartzea, aurreikusitako laguntza eskaerarekin eta jada hitzartua dagoenarekin bat.
c) Ospitaleratuta dauden pazienteen lekualdaketak baimentzea eta kudeatzea, ezarritako irizpide eta lehentasunen arabera.
d) Ospitaleko altak unean-unean ezagutzeko beharrezkoak diren zirkuituak ezartzea, zentroko oheak modu eraginkorrean kudeatzeko.
e) Pazienteen osasun laguntzaren prozesua koordinatzea, osasun laguntzako unitateei beharrezkoa den euskarri operatiboa emanez, ekintzak ospitaleko beste arlo batzuekin koordinatuz.
f) Larrialdiko osasun laguntzarako eta laguntza programaturako eskaerak, zentroari berari eginak edo zenbait zentroren artekoak, kudeatzea, eta eskaera horiek deribazio arauekin bat datozen baloratzea, ezarritako irizpide eta lehentasunen arabera, pazienteen aurrean osasun arloko antolaketaren kohesioa mantendu ahal izateko beharrezkoa den euskarria emanez antolaketaren eta informazioaren arloetan.
g) Beste zentro batzuekin eta osasun laguntzako beste maila batzuekin komunikazio arin eta etengabea ezartzea, presako osasun laguntza behar duten kasuak kudeatzeko. Horrela, erraztu eginen da zerbitzuek laguntzaren, administrazioaren eta informazioaren arloetan duten eginkizuna.
h) Pazienteei, familiakoei eta mediku zerbitzuei informazioa ematea, beste zentro batera bideratzeko prozesuarekin lotuta dagoen edozein alderdi administratibotarako erreferentzia izan dadin beraientzat.
i) Zerbitzu klinikoekin komunikazio arin eta etengabea ezartzea eskaerari dagokionez, eta osasun garraiorako programatutako eskaerak baimentzea.
j) Zerbitzu kirurgikoekin komunikazio fluxua mantentzea, horrela pazienteen kudeaketan lankidetza errazteko, eta eguneroko jarduera kirurgikoko administrazio lanak ere errazteko.
k) Pazienteen erregistro kirurgikoko datuak eguneratuta edukitzea, baita zerbitzuei eman beharreko informazioa ere, itxaron zerrenda kirurgikoan pazienteen kudeaketa egokia bermatzeko.
l) Zerbitzu kirurgikoekin lankidetzan aritzea programatutako jarduera kirurgikoaren proposamena prestatzerakoan. Horrela, aurreikusitako parte kirurgikoa eta berrespenekoa emanen zaizkie zerbitzuei, ospitaleak ezarritako aurrerapenarekin.
m) Itxaron zerrenda kirurgikoan pazienteen mugimendua etengabe eta unean-unean eguneratuta edukitzea, mugimendua sorrarazten duen arrazoia adierazita eta kasu bakoitzerako ezarritako egiaztagiria jasota.
n) Pazienteei eta familiakoei informazioa ematea, itxaron zerrenda kirurgikoan duten tokiarekin lotuta dagoen edozein alderdi administratibotarako erreferentzia izanik beraientzat.
o) Larrialdi Orokorretako Harrera Unitatearekin batera kudeatzea paziente kirurgikoen sarreraren aurreikuspena, oheak egoki kudeatzeko.
p) Programazio kirurgikoa kudeatzea, programatutako pazienteari abisua emanez, haren adostasuna egiaztatuz eta ospitalean sartu aurretik bete beharreko baldintzen berri emanez.
q) Larrialdietan pazienteen arretarako eskaeraren aurrean antolaketa eta informazio arloko sostengua ematea, pazienteek osasun laguntza egokia izanen dutela bermatzeko.
r) Larrialdietako gertaeren erregistroa etengabe eguneratuta edukitzea, pazienteen fitxategi nagusia eguneratuz eta pazienteen sarrerako eta altako datuak bilduz, osasun laguntzako aldi bakoitza itxi dadin.
s) Larrialdietan aritzen diren zerbitzuei euskarri administratiboa ematea, antolaketa dela-eta beharrezkoak ez diren itxaronaldiak gerta ez daitezen, horretarako ospitaleko unitateetatik ateratzen diren ekintzak koordinatuz.
t) Larrialdietako arretan dauden pazienteak etengabe eta unean-unean lokalizatuta edukitzea, osasun arloko langileek ematen duten informazioa eguneratuz.
u) Pazienteei eta familiakoei informazioa ematea, larrialdietako laguntza prozesuarekin lotuta dagoen edozein alderdi administratibotarako erreferentzia izanik beraientzat.
v) Aurrekoekin loturik, Ataleko buruak berariaz agintzen dizkionak.
27. artikulua . Herritarren Arretarako eta Koordinazio Soziosanitariorako Atalaren eginkizunak .
Herritarren Arretarako eta Koordinazio Soziosanitariorako Atalak eginkizun hauek ditu:
a) Berrikuntzarako eta antolaketa aldatzeko proiektuak bultzatzea, osasun barrutian herritarrentzako arreta hobea izan dadin.
b) Herritarrek osasun barrutiko osasun laguntzako zerbitzuen eta osasun laguntzaz kanpokoen funtzionamenduarekin loturik aurkezten dituzten iradokizun, erreklamazio eta esker onak aintzat hartzea, eta hobetu beharreko arloak proposatzea.
c) Herritarrei behar den informazioa ematea, haien historia klinikora sartzea edo historiaren kopiaren bat eskatzen dutenean, eta eskaera horiek eskumena duten unitateetara bideratzea.
d) Informazioa eta aholkularitza, zenbait tramitazio bereziri buruz: bigarren iritziak, espezialista aldaketa ezohikoak, aurretiazko borondateen eskaerak.
e) Pazienteen eskubide eta betebeharrak betetzen diren begiratzea. Informazioa emanen zaie eta pazienteek osasun laguntzaren arloan dituzten kezkak eta beharrak jasoko dira. Beharrik izanez gero, irtenbide egokia emanen dieten profesionalekin jarriko dituzte harremanetan.
f) Herritarren eskaerak aintzat hartzea, informazioaren eta historia klinikoaren gaineko eskubideei dagokienez.
g) Herritarren gogobetetze maila ezagutzea osasun barrutiak ematen dituen zerbitzuei dagokienez, eta hobetzeko arloak zehaztu eta proposatzea.
h) Barrutiko gizarte lanaren arloko profesional guztiak antolatzea eta optimizatzea, guztien artean adostutako eta protokolizatutako esparru batean, esleitutako baliabideak behar bezala erabiliz.
i) Gizarte Lanaren arloaren kalitatea monitorizatzea eta ebaluatzea.
j) Kanpoko koordinazio iraunkorreko egiturak sustatzea baliabide hauekin: gizarte zerbitzuak, ikastetxeak, Nafarroako Gobernuko Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia, pazienteen elkarteak, elkarte komunitarioak eta abar.
k) Arreta soziosanitarioa sustatzea osasun barrutiaren esparruan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren jarraibideei jarraituz.
l) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak zehaztutako estrategiak ezartzen laguntzea: osasun laguntzaren humanizazioa, paziente kroniko eta pluripatologikoa, osasunaren sustapena, osasun komunitarioa eta abar.
m) Kudeaketa proaktiboa egitea, pertsonarengan oinarritutako esku-hartze ereduan oinarrituta.
n) Gizarte lanaren arloak komunitatean integratutako laguntza prozeduretan eta prozesuetan aktiboki parte hartzea eskatzen duten prozesuak eta prozedurak abian jartzea.
o) Aurrekoekin loturik, Tuterako Osasun Barrutiko Herritarren Arretarako eta Kudeaketan Laguntzeko Zerbitzuko buruak agintzen dizkionak.
27 bis artikulua. Herritarren Arretarako eta Koordinazio Soziosanitariorako Atalaren egitura .
Herritarren Arretarako eta Koordinazio Soziosanitariorako Atalak unitate hauek ditu bere egituran:
a) Gizarte Lanaren Unitatea.
b) Herritarren Arretarako Unitatea.
28. artikulua . Gizarte Lanaren Unitatearen eginkizunak .
Gizarte Lanaren Unitateak eginkizun hauek ditu:
a) Ospitaleratutako pertsonaren eta bere sare sozial hurbilen alderdi psikosozialei arreta ematea, ospitaleratuta egotearen arrazoiak ez dezan ekar bizi kalitatea eta autonomia murriztea, eta diziplinartekoa, bateratua eta kalitatezkoa den arreta ematea, zainketen eraginkortasuna eta jarraitutasuna bermatuz.
b) Osasun zerbitzuetan arreta jasotzen dutenen arrisku soziosanitarioko egoerak eta beharrak garaiz atzematea, haien egoerak kontuan hartuta: mendekotasuna, izaera kronikoa, desgaitasuna, hiltzeko prozesuak eta heriotza, eta helduen eta adingabeen zaurgarritasuna eta hauskortasuna.
c) Pertsonari eta bere familiakoei/ingurukoei laguntzea ospitaleko altaren osteko planak moldatzen, zainketen jarraipena errazteko.
d) Diagnostiko soziosanitarioa prestatzea.
e) Arreta jaso duen pertsonaren balorazio soziofamiliarra aurkeztea diziplinarteko taldeari.
f) Tratamendu soziosanitarioa, banakakoa eta/edo familiakoa, gauzatzea.
g) Ospitale barneko eta kanpoko koordinazioa ezartzea laguntza beharrean den herritarrarentzat.
h) Pertsona bakoitzak behar dituen baliabideei buruzko informazioa, orientazioa eta aholkuak ematea, informazioa eskuratzeko bide eta zirkuituak erraztuz.
i) Tratamendu soziosanitarioa errazten duten baliabide eta prestazioak lortzeko modua kudeatzea.
j) Lan soziosanitarioaren txostena jaso ondoren deribazioa ezartzea.
k) Bere eskumenen esparruan prestakuntza eta ikerketa sustatzea.
l) Zerbitzuen eta arloen kudeaketan laguntzea, aldagai sozialak ekarriz edo arretaren puntu ahulak edo zailtasunak mugatuz, datu klinikoetatik haratago.
m) Aurrekoekin loturik, Herritarren Arretarako eta Koordinazio Soziosanitariorako Zerbitzuko buruak berariaz agintzen dizkionak.
29. artikulua. Herritarren Arretarako Unitatearen eginkizunak .
Herritarren Arretarako Unitateak eginkizun hauek ditu:
a) Pazienteen eskubide eta betebeharrak betetzen diren begiratzea. Informazioa emanen zaie eta pazienteek osasun laguntzaren arloan dituzten kezkak eta beharrak bilduko dira. Beharrik izanez gero, behar duten irtenbidea emanen dien profesionalekin jarriko dituzte harremanetan.
b) Herritarren iradokizun, erreklamazio eta esker onak aintzat hartzea, informazioaren eta historia klinikoaren gaineko eskubideei dagokienez.
c) Herritarrek aurkezten dituzten iradokizun, erreklamazio eta esker onak aintzat hartzea, Nafarroako Ospitaleguneko osasun laguntzako zerbitzuen eta osasun laguntzaz kanpokoen funtzionamenduarekin loturik.
d) Herritarren informazioa kudeatzea eta etengabe eguneratuta edukitzea: bakoitzari dagozkion estaldura maila, erreferentziako profesional eta/edo zerbitzuak, mediku orokorra eta pediatra.
e) Herritarren gogobetetze maila ezagutzea ospitaleguneak ematen dituen zerbitzuei dagokienez, eta hobetzeko arloak zehaztea eta proposatzea.
f) Herritarrek osasun zerbitzu eta prestazioei buruzko informazioa lortzeko bidea hobetzea, eta herritarren arretarako arauak, tramiteak eta administrazio prozedurak mantentzea.
g) Herritarrei osasun barrutiaren funtzionamendu orokorraren berri ematea.
h) Herritarrei behar den informazioa ematea, haien historia klinikora sartzea edo historiaren kopiaren bat eskatzen dutenean, eta eskaera horiek eskumena duten unitateetara bideratzea.
i) Informazioa eta aholkularitza, zenbait tramitazio bereziri buruz: bigarren iritziak, espezialista aldaketa ezohikoak, aurretiazko borondateen eskaerak.
j) Aurrekoekin loturik, Herritarren Arretarako eta Koordinazio Soziosanitariorako Zerbitzuko buruak agintzen dizkionak".
30. artikulua. Administrazio Lanak, Poolak eta HKIa Koordinatzeko Unitatearen eginkizunak .
Administrazio Lanak, Poolak eta HKIa Koordinatzeko Unitateak eginkizun hauek ditu:
a) Jarduketa ildoak garatu eta proposatzea, unitateari atxikitako langileen administrazio lana berregituratzeko, Reina Sofia Ospitaleko osasun laguntzako unitateekin koordinaturik.
b) Reina Sofia Ospitaleko zerbitzu, atal eta unitateen funtzionamendu normalerako behar den euskarri administratiboa ematea.
c) Harreman estua izatea Herritarren Arretarako eta Kudeaketan Laguntzeko Zerbitzuko gainerako atal eta unitateekin, laguntza behar bezala kudeatzeko eta prozesu administratiboak hobetzeko.
d) Historia Kliniko Informatizatuaren normalizazioa koordinatzea eta bultzatzea osasun barrutian, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko egituretako Historia Kliniko informatizatuaren gainerako koordinatzaileekin jardutea.
e) Informazioa sustatzea eta hurbiltzea langile klinikoei, eta hura eskuratzeko erremintak sustatzea eta garatzea, osasun laguntzako zerbitzuek eta zainketa unitateek beren autoebaluazioa egin dezaten.
f) Aurrekoekin loturik, Herritarren Arretarako eta Kudeaketan Laguntzeko Zerbitzuko buruak berariaz agintzen dizkionak".
31. artikulua. Artxiboaren, Dokumentazio Klinikoaren eta Kodifikazioaren Unitatearen eginkizunak .
Artxiboaren, Dokumentazio Klinikoaren eta Kodifikazioaren Unitateak eginkizun hauek ditu:
a) Paziente bakoitzaren historia kliniko bakarra (bateratua eta metatuz joanen dena) mantentzea, kontserbatzea eta zainduta dagoela ziurtatzea eta lokalizatuta eta eskuragarri edukitzea; historia klinikoaren konfidentzialtasuna bermatzea eta historia klinikoen zentsua eguneratuta edukitzea formatuetako edozeinetan. Orobat, pazienteen fitxategi nagusia kontrolatzea eta bikoiztuta dauden historien kasuak konpontzea.
b) Dokumentazio klinikoaren prestakuntza, banaketa eta bilketa antolatzea eta gauzatzea.
c) Modu eraginkorrean kudeatzea Historien Artxiboko dokumentuen zirkuituak, baita beste zerbitzu batzuekin izaten den koordinazioa ere.
d) Artxibo pasiboaren eta aktiboaren arteko historia transferentzia bermatzea.
e) Historien Artxiboko jardueraren eta kalitatearen adierazleen ebaluazioan parte hartzea.
f) Teknologia berriak sustatzea dokumentazio klinikoa bildu, transferitu eta berreskuratzeko, horrela informazioaren eskuragarritasuna hobetu eta profesionalen arteko komunikazioa errazteko.
g) Dagoen dokumentazio klinikoa (euskarria gorabehera) kudeatzen duten aplikazio informatikoen garapena gainbegiratzea, bai digitalizazio programari bai historien mugimenduari dagokienez.
h) Informazio sistema planifikatzea, antolatzea eta garatzea, dokumentazio klinikoa eskatzen den kasuetarako.
i) Informazio klinikoaren sistemako datuen iturriak zehaztea eta informazio iturri diren dokumentuak hautatzea.
j) Osasun laguntzako gertaerak kodetzea kodeak indexatuz, hautatuz eta esleituz, indarra duen eritasunen sailkapenari jarraikiz.
k) Osasun Arreta Espezializatuko Jardueraren Erregistroa - Datuen Oinarrizko Multzo Gutxienekoa delakoa egitean parte hartzea.
l) Kodeak erregistratu, multzokatu eta biltzea, indarra duen pazienteen sailkapen sistemaren arabera.
m) Kodetze eta multzokatze prozesutik ateratzen den informazioa berreskuratu, aztertu eta zabaltzea, indarra duen pazienteen sailkapen sistemaren arabera.
n) Informazio sistemaren kalitatea kontrolatzea eta horren hobekuntza proposatzea kodetze jarduera beraren kalitate kontrolaren bitartez; horretarako parte hartuko du dokumentazio klinikoaren kalitatearen hobekuntzan, Osasun Arreta Espezializatuko Jardueraren Erregistroa - Datuen Oinarrizko Multzo Gutxienekoaren kalitate kontrolean eta saio klinikoetan, akordioak ezartzeko eta langile klinikoen informazio beharrak atzemateko, kodetze prozesuari dagokionez.
o) Aurrekoekin loturik, Herritarren Arretarako eta Kudeaketan Laguntzeko Zerbitzuko buruak berariaz agintzen dizkionak".
32. artikulua. Informazio eta Ebaluazio Sistemen Unitatearen eginkizunak .
Informazio eta Ebaluazio Sistemen Unitateak eginkizun hauek ditu:
a) Kudeaketaren, kudeaketa klinikoaren eta plangintzaren gaineko informazio sistemak garatzea eta mantentzea.
b) Osasun barrutian egiten den jarduera asistentzialaren erregistroa mantentzea eta ustiatzea.
c) Informazio iturrien balidazioa partekatzea Osasun Departamentuko eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko egituretako gainerako informazio arduradunekin.
d) Osasun barrutian egiten den jarduerari buruzko informazio eskaerei erantzutea.
e) Osasun barrutiko aginte-koadroa egitea eta mantentzea.
f) Datuaren tratamendua bermatzea: kalitatea eta segurtasuna.
g) Osasun barrutiari atxikitako zentroak, zerbitzuak, atalak eta unitateak kudeatzeko itunak planifikatzea, bultzatzea eta ebaluatzea.
h) Programa-kontratuaren kudeaketa helburuen betetze maila ebaluatzea.
i) Osasun barrutiari atxikitako zentro, zerbitzu, atal eta unitateen jarduera eta plangintza funtzionala ebaluatzea.
j) Aurrekoekin loturik, Herritarren Arretarako eta Kudeaketan Laguntzeko Zerbitzuko buruak berariaz agintzen dizkionak".
33. artikulua. Erregistroaren Unitatearen eginkizunak .
Erregistroaren Unitateak eginkizun hauek ditu:
a) Herritarren arreta zerbitzuen hobekuntza bultzatzea, arintasunari eta eraginkortasunari dagokienez.
b) Erregistro baten berezko eginkizunak betetzea: edozein administrazio publikotako edozein organo edo erakunderi zuzendutako eskaerak, idazkiak eta komunikazioak jasotzea, indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera.
c) Eskabide, idazki eta komunikazioen sarrera edo irteera idatzoharrak egitea, indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera.
d) Eskabideak, idazkiak eta komunikazioak pertsona, organo edo unitate hartzaileei bidaltzea, indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera.
e) Herritarrek eskabide, idazki edo komunikazio batekin batera aurkeztu behar dituzten jatorrizko agirien kopia zigilatuak ematea, bai eta kopia horiek eman izana erregistratzea ere, indarrean dagoen araudiaren arabera.
f) Interesdunek aurkeztutako jatorrizko dokumentuak erkatzea, indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera.
g) Identitatea egiaztatzeko eta erregistratzeko eginkizunak betetzea ziurtagiri digitaleko zerbitzuei buruz, osasun arloko langileei Estatuko historia kliniko digitalean sartzeko ezinbestekoak diren ziurtagiri digitalak eman diezazkieten.
h) Legez edo erregelamenduz ematen zaizkion beste eginkizunak.
Lehen xedapen gehigarria. Amahaurren arloko Erizaintza eta Irakaskuntza Unitateari atxikitako zeladoreen mendekotasun organikoa eta funtzionala.
Mendekotasun organikoa gorabehera, Erditzeen eta Zeladoreen Erizaintza Unitateari atxikitako zeladoreak zer unitatetan egiazki lan egiten duten, erizaintza unitate horretako buruaren menpean egonen dira funtzionamenduaren eta antolamenduaren aldetik.
Bigarren xedapen gehigarria. Zerbitzu, atal eta unitateak sortzea eta kentzea.
1. Ondoko hauek sortzen dira Tuterako Osasun Barrutian: Traumatologia, Anestesia eta Konorteratze Zerbitzua, Kirurgia Orokorraren Zerbitzua, Larrialdi Zerbitzua, Harrera, Artxibo, Kodetze eta Herritarren Arretarako Zerbitzua, Osasun Mentaleko Atala, Oftalmologia Atala, Laborategi Atala, Oinarrizko Osasun Laguntzako Zainketa Asistentzialetarako eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Atala, EZBUko, Operazio Geletako eta Esterilizazioko II. Erizaintza Unitatea, Tuterako Osasun Barrutiko Kontabilitatearen, Aurrekontuen eta Fakturazioaren Atala, Tuterako Osasun Barrutiko Langileriaren Kudeaketarako Atala, Tuterako Osasun Barrutiko Langileen Kontrataziorako Atala, Tuterako Osasun Barrutiko Ordainsariak eta Prestazioak Kudeatzeko Unitatea, Tuterako Osasun Barrutiko Azpiegituren Mantentze-lanen eta Obren Atala, Tuterako Osasun Barrutiko Zerbitzu Orokorren eta Kontratazioen Atala, Tuterako Osasun Barrutiko Horniduren eta Biltegien Atala, Kudeaketa Administratiboaren eta Kodetzearen Unitatea, Gizarte Lana eta Pazienteen Arretarako Unitatea.
2. Ondoko hauek amortizatzen dira: Tuterako Osasun Mentaleko Zuzendaritza, Traumatologia, Anestesia eta Konorteratze Atala, Kirurgia Orokorraren Atala, Larrialdi Atala, Oinarrizko Osasun Laguntzako Erizaintza Atala, Larrialdietako buru klinikoaren lanpostua, Reina Sofía Ospitaleko Harrera Atala, Reina Sofia Ospitaleko Azpiegituren Mantentze-lanen Atala, Reina Sofía Ospitaleko Zerbitzu Orokorren Atala, Reina Sofia Ospitaleko Hornidura Atala, Reina Sofía Ospitaleko Eriaren Arretarako Unitatea, Harrerako Kudeaketa Administratiboaren Unitatea, Reina Sofía Ospitaleko Kontabilitate eta Fakturazio Unitatea, Reina Sofía Ospitaleko Langileriaren Araubide, Antolaketa eta Garapenerako Unitatea, Reina Sofía Ospitaleko Langileen Administraziorako Unitatea eta Reina Sofía Ospitaleko Ordainsarien Kudeaketarako Unitatea.
Hirugarren xedapen gehigarria. Izen aldaketa.
EZBUko, Operazio Geletako eta Esterilizazioko Erizaintza Unitatearen izena aldatzen da, hemendik aurrera EZBUko, Operazio Geletako eta Esterilizazioko I. Erizaintza Unitatea baita.
Laugarren xedapen gehigarria. Izendapenak berrestea.
1. Foru agindu honetan izena aldatu ez zaien burutzen izendapenak berresten dira, sortu ziren baldintza beretan.
2. Honako izendapen hauek berresten dira, egin ziren baldintza berberetan:
- EZBUko, Operazio Geletako eta Esterilizazioko Erizaintza Unitateko burua, EZBUko, Operazio Geletako eta Esterilizazioko II. Erizaintza Unitateko burua izanen baita.
- Reina Sofía Ospitaleko Ordainsarien Kudeaketarako Unitateko burua, Tuterako Osasun Barrutiko Ordainsariak eta Prestazioak Kudeatzeko Unitateko burua izanen baita.
- Reina Sofía Ospitaleko Azpiegituren Mantentze-lanen Ataleko burua, Tuterako Osasun Barrutiko Azpiegituren Mantentze-lanen eta Obren Ataleko burua izanen baita.
- Reina Sofía Ospitaleko Zerbitzu Orokorren Ataleko burua, Tuterako Osasun Barrutiko Zerbitzu Orokorren eta Kontratazioen Ataleko burua izanen baita.
- Reina Sofía Ospitaleko Hornidura Ataleko burua, Tuterako Osasun Barrutiko Horniduren eta Biltegien Ataleko burua izanen baita.
- Reina Sofía Ospitaleko Harrera Ataleko Kudeaketa Administratiboaren Unitateko burua, Harrera, Artxibo, Kodetze eta Herritarren Arretarako Zerbitzuko Kudeaketa Administratiboaren eta Kodetzearen Unitateko burua izanen baita.
Xedapen indargabetzaile bakarra. Indargabetzeak.
Indargabetzen da Osasuneko kontseilariaren 1992ko apirilaren 27ko Foru Agindua, Tuterako Osasun Barrutiari dagokionez, eta foru agindu honetan ezarritakoaren kontrakoak diren maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.
Azken xedapen bakarra. Indarra hartzea.
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.