(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

12/2016 FORU AGINDUA, OTSAILAREN 2KOA, OSASUNEKO KONTSEILARIAK EMANA, OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUKO KUDEAKETA ZUZENDARITZAREN ETA ORGANO ZENTRALEN EGITURA OSASUN LAGUNTZAZ KANPOKO ATAL ETA UNITATEEN MAILAN EZARTZEN DUENA Nota de Vigencia

BON N.º 38 - 25/02/2016; corr. err., BON 14/03/2016



Atariko

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoaren Estatutuak onetsi ziren. Foru dekretu horren 19.2 artikuluak ezartzen du ezen osasun laguntzako zerbitzuen, atalen eta unitateen egitura Osasuneko kontseilariaren foru agindu baten bidez ezarriko dela, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposatu ondoren.

Foru dekretu horren 25. artikuluak Kudeaketa Zuzendaritzaren egitura arautzen du, eta kudeaketa organo zentralak eta kudeaketa organo periferikoak bereizten ditu. Organo zentralak dira Eriaren Osasun Laguntzarako Zuzendaritza, Profesionalen Zuzendaritza, Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritza, Araubide Juridikoaren Zerbitzua eta Osasuneko Informazio Sistemen Zerbitzua.

Orain bidezkoa da aipatu erakunde autonomoaren Kudeaketa Zuzendaritzaren eta organo zentralen egitura onestea osasun laguntzaz kanpoko atal eta unitateen mailan.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen proposamena ikusirik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren 19.2 artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra. OsasunbideaNafarroako Osasun Zerbitzuko organo zentralen osasun laguntzaz kanpoko egitura atal eta unitateen mailan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko organo zentraletako zuzendaritzen eta zerbitzuen egitura, osasun laguntzaz kanpoko atal eta unitateen mailan, honako hau da Nota de Vigencia:

Bat. Kudeaketa Zuzendaritza.

1. Kudeaketa Zuzendaritzak atal hau du bere egituran: Berrikuntza eta Antolaketa Atala.

2. Berrikuntza eta Antolaketa Atalaren eginkizunak.

Berrikuntza eta Antolaketa Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Lan antolaketari, prozedurei eta metodoei buruzko diagnostikoak egitea.

b) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan unitate organikoak (laguntzakoak eta laguntzaz kanpokoak) sortu, kendu eta/edo aldatzeko proposamenak aztertzea, deusetan galarazi gabe Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren beste organo batzuen aginduzko parte-hartzea.

c) Giza baliabideak/lan karga erlazioa aztertzea, eta unitate organiko eta laguntza unitate bakoitzarentzat egokien den erlazioa zehaztea.

d) Barne-auditoriak egitea, proposatzen diren antolaketa neurriak zuzendaritza eta zerbitzuetan noraino ezarri diren egiaztatzeko.

e) Prozesuen kudeaketarako adierazle-sistemak sustatu eta ezartzea, kontrol, jarduera, sinplifikazio edo automatizazio maila hobetu ahal izateko, eta hobetzeko irizpide, prozedura eta proposamenak proposatzea.

f) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan informazio sistema korporatiboen garapena sustatu eta koordinatzea, eta prozesu eta prozedurak diseinatu eta zehaztea.

g) Berrikuntza proiektuetan parte hartzea.

h) Aurrekoekin loturik zuzendari kudeatzaileak agintzen dizkion beste edozein Nota de Vigencia.

Bi. Eriaren Osasun Laguntzarako Zuzendaritza.

1. Herritarren eta Erien Arretarako Zerbitzuaren egitura.

Herritarren eta Erien Arretarako Zerbitzuak atal eta unitate hauek ditu:

a) Norbanakoaren Osasun Txartelaren Atala.

b) Herritarren eta Erien Arretarako Unitatea.

c) Herritarren eta Erien Partaidetzarako Unitatea.

2. Norbanakoaren Osasun Txartelaren Atalaren eginkizunak.

Norbanakoaren Osasun Txartelaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nafarroako Foru Komunitatean osasun laguntza publikorako eskubidea aitortzeko behar diren prozesuak kudeatzea, eri guztiek Nafarroan osasun laguntza publikoa jasotzen dutela bermatzeko.

b) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko populazioaren datu base babestua etengabe eguneratuta edukitzea.

c) Herritar bakoitzari dagozkion estaldura mailari, profesionalei eta/edo erreferentzia zerbitzuei, mediku orokorrari eta pediatrari buruzko informazioa kudeatzea eta etengabe eguneratuta edukitzea.

d) Informazioa etengabe eguneratuta edukitzea eta Osasun Sistema Nazionaleko datu basearekin kudeatzea, herritar bakoitzak Estatuko lurraldean duen osasun laguntza publikoko estaldura mailari dagokionez.

e) Osasun zentroekin informazioa trukatzeko beharrezkoak diren prozesuak kudeatzea, bai oinarrizko osasun laguntzaren esparruan bai laguntza espezializatuarenean.

f) Populazioari buruzko datuak ustiatzea azterlan sistematizatuak eginez edo Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko beste unitate batzuek eskaturik, kudeaketarako beharrezkoak direnean.

g) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzutik kanpoko beste erakunde batzuekin komunikazioa izan eta haiekin informazioa trukatzeko aplikazioak planifikatu, garatu eta kudeatzea.

h) Erabiltzaileen kontrola egin, profilak diseinatu eta baimenak kudeatzea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko eta Osasun Sistema Nazionaleko osasun arloko datu basean sarbidea izateko.

i) Aurrekoekin loturik Herritarren eta Erien Arretarako Zerbitzuaren titularrak agintzen dizkion beste edozein.

3. Norbanakoaren Osasun Txartelaren Atalaren egitura: Populazio Datuen Unitatea.

Populazio Datuen Unitateak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Kudeaketa lanetan laguntza ematea osasun laguntza publikorako eskubidea aitortzeko eta datu baseak mantentzeko.

b) Laguntza ematea populazioari buruzko datuak aztertzen, azterlan sistematizatuak eginez edo Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko beste unitate batzuek eskaturik, kudeaketarako beharrezkoak direnean.

c) Erabiltzaileen kontrola egin, profilak diseinatu eta baimenak kudeatzea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko eta Osasun Sistema Nazionaleko osasun arloko datu basean sarbidea izateko.

d) Aurrekoekin loturik Norbanakoaren Osasun Txartelaren Atalak agintzen dizkion beste edozein.

4. Herritarren eta Erien Arretarako Unitatearen eginkizunak.

Herritarren eta Erien Arretarako Unitateak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Erien eskubide eta betebeharrak betetzen direla zaintzea, eta osasun laguntzaren arloko kezkak eta beharrak jasotzea.

b) Herritarrek osasun zerbitzu eta prestazioei buruzko informazioa lortzeko bidea hobetzea, eta herritarren arretarako arauak, tramiteak eta administrazio prozedurak mantentzea.

c) Erabiltzaileen erreklamazio, kexa eta oharrei erantzutea, eta kasuan kasuko zerbitzuen arduradunekin batera kudeatzea.

d) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko eriaren arretarako unitate guztien arteko harremana, komunikazioa eta sostengua sustatzea.

e) Erien arretarako unitate eta guneen funtzionamendurako prozedurak ezartzea, bai oinarrizko osasun laguntzan bai laguntza espezializatuan.

f) Profesionalak prestatzen laguntzen duten prestakuntza programak sustatzea, eriari ematen zaion arreta hobetzeko xedez.

g) Aurrekoekin loturik Herritarren eta Erien Arretarako Zerbitzuaren titularrak agintzen dizkion beste edozein.

5. Herritarren eta Erien Partaidetzarako Unitatearen eginkizunak.

Herritarren eta Erien Partaidetzarako Unitateak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Herritarren eta erien bizipenak eta gogobetetzea ebaluatzea eta hobetu beharreko arloak proposatzea.

b) Herritarren eta erien parte-hartzea sustatzea osasun zerbitzuen arretan antolaketa aldatzeko eta berrikuntzarako proiektuak diseinatzen, Osasun Departamentuarekin eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuarekin elkarlanean.

c) Eriari ematen zaion informazioa hobetzeko programa bat garatzen eta ezartzen parte hartzea, Osasun Departamentuarekin eta Lan Osasunaren eta Osasun Publikoaren Institutuarekin elkarlanean.

d) Osasuneko Karpeta Pertsonala garatzea eta komunikaziorako teknologia eta bide berrien erabilera bultzatzea osasun zerbitzuen eta herritarraren eta erien arteko harremanetan eta haiek jasotzean.

e) Zentro bakoitzean eriaren arretarako jardunbide egokiak ezartzea, eta gainerakoan ere horiek ezartzen laguntzea.

f) Aurrekoekin loturik Herritarren eta Erien Arretarako Zerbitzuaren titularrak agintzen dizkion beste edozein.

6. Osasun Laguntzaren Eraginkortasun eta Segurtasunerako Zerbitzuaren egitura.

Osasun Laguntzaren Eraginkortasun eta Segurtasunerako Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Laguntza Soziosanitarioko Atala.

b) Kronikoen Estrategiaren eta Osasun arloko Beste Estrategia Batzuen Atala.

c) Osasun Laguntza Integratzeko Prozesuen Atala.

d) Osasun Laguntzaren Kalitatearen eta Segurtasun Klinikoaren Atala.

e) Berrikuntza eta Antolaketa Atala Nota de Vigencia.

7. Arreta Soziosanitarioaren Atalaren eginkizunak.

Arreta Soziosanitarioaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Laguntza soziosanitarioaren plangintza operatiboa bere gain hartzea.

b) Laguntza soziosanitarioaren ezarpena bere gain hartzea.

c) Aurrekoekin loturik Osasun Laguntzaren Eraginkortasun eta Segurtasunerako Zerbitzuaren titularrak agintzen dizkion beste edozein.

8. Kronikoen Estrategiaren eta Osasun arloko Beste Estrategia Batzuen Atalaren eginkizunak.

Kronikoen Estrategiaren eta Osasun arloko Beste Estrategia Batzuen Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Kronikoen estrategiaren plangintza operatiboa bere gain hartzea.

b) Kronikoen estrategiaren ezarpena bere gain hartzea.

c) Nafarroako Osasun Planean ezarritako beste estrategia eta programa batzuen ezarpena koordinatzea.

d) Aurrekoekin loturik Osasun Laguntzaren Eraginkortasun eta Segurtasunerako Zerbitzuaren titularrak agintzen dizkion beste edozein.

9. Osasun Laguntza Integratzeko Prozesuen Atalaren eginkizunak.

Osasun Laguntza Integratzeko Prozesuen Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Maila, zentro, eta zerbitzu sanitarioen sare osoan laguntza integratu eta eraginkorra bermatzeko behar diren prozedurak ezartzea.

b) Osasun laguntzaren maila desberdinen arteko koordinazioa bultzatzea.

c) Klinikoen arteko komunikaziorako modu eta bide berriak garatzea.

d) Historia kliniko bakarraren ereduaren definizio funtzionala bere gain hartzea.

e) Plangintza operatiboa egitea, eta bertaratu beharrik gabeko kontsultak, erresoluzio handiko zirkuituak eta osasun laguntzako beste modalitate batzuk bultzatzea.

f) Aurrekoekin loturik Osasun Laguntzaren Eraginkortasun eta Segurtasunerako Zerbitzuaren titularrak agintzen dizkion beste edozein.

10. Osasun Laguntzaren Kalitatearen eta Segurtasun Klinikoaren Atalaren eginkizunak.

Osasun Laguntzaren Kalitatearen eta Segurtasun Klinikoaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren segurtasunerako estrategiaren plangintza operatiboa, ezarpena eta jarraipena bere gain hartzea.

b) Kalitate eta bikaintasun klinikorako baliabide guztiak bultzatzea eta horien aplikazioa sustatzea, ebidentzian oinarritutako jardun klinikoa bultzatzeko eta jardun klinikoaren aldakortasuna hobetzeko.

c) Laguntzaren kalitatea sustatzea, etengabe hobetzeko arloak ezarriz zentroen helburu eta antolaketan, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko laguntzako zerbitzuetan laguntzaren kalitateari buruz ezartzen diren helburu espezifikoen jarraipena egitea.

d) Aurrekoekin loturik Osasun Laguntzaren Eraginkortasun eta Segurtasunerako Zerbitzuaren titularrak agintzen dizkion beste edozein.

10 bis. Berrikuntza eta Antolaketa Atalaren eginkizunak.

Berrikuntza eta Antolaketa Atalak eginkizun hauek ditu:

a) Lan antolaketari, prozedurei eta metodoei buruzko diagnostikoak egitea.

b) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan laguntzako unitate organikoak sortu, kendu eta/edo aldatzeko proposamenak aztertzea, deusetan galarazi gabe Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren beste organo batzuen aginduzko parte-hartzea.

c) Giza baliabideak / lan karga erlazioa aztertzea, eta unitate organiko eta laguntza unitate bakoitzarentzat egokien den erlazioa zehaztea.

d) Barne-auditoriak egitea, proposatzen diren antolaketa neurriak zuzendaritza eta zerbitzuetan noraino ezarri diren egiaztatzeko.

e) Prozesuen kudeaketarako adierazle-sistemak sustatu eta ezartzea, kontrol, jarduera, sinplifikazio edo automatizazio maila hobetu ahal izateko, eta hobetzeko irizpide, prozedura eta proposamenak proposatzea.

f) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan informazio sistema korporatiboen garapena sustatu eta koordinatzea, eta prozesu eta prozedurak diseinatu eta zehaztea.

g) Berrikuntza proiektuetan parte hartzea.

h) Aurrekoekin loturik, zuzendari kudeatzaileak agintzen dizkion beste edozein Nota de Vigencia.

11. Prestazioen eta Itunen Kudeaketarako Zerbitzuaren egitura.

Prestazioen eta Itunen Kudeaketarako Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Itunen Atal Tekniko Asistentziala.

b) Osasun Garraioaren eta Prestazioen Atala.

c) Kudeaketa Ekonomiko eta Administratiboaren Atala Nota de Vigencia.

12. Itunen Atal Tekniko Asistentzialaren eginkizunak.

Itunen Atal Tekniko Asistentzialak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Plangintza egitea, preskripzio teknikoak egitea eta osasun zentro eta zerbitzuekin egin beharreko itunak proposatzea.

b) Itundutako zentro eta zerbitzuen preskripzio teknikoen eta jardueraren betetzearen jarraipenaz eta kontrolaz arduratzea eta haien fakturazioaren gaineko txostena egitea.

c) Eriak itundutako zentroetara bidaltzeko aukera baloratu eta, hala badagokio, baimentzea.

d) Begiratzea erien eskubideak errespetatzen direla eta, orobat, osasun zentro eta zerbitzuekin egiten diren kontratu eta itunetan ezarritako baldintzak betetzen direla.

e) Itundutako zentro eta zerbitzuen erabiltzaileek jasotzen duten arreta ebaluatzea.

f) Beste autonomia erkidego batzuekin osasun laguntza jasotzeko hitzarmenak proposatu eta kudeatzea.

g) Osasun Garraioaren eta Prestazioen Atalarekin elkarlanean aritzea.

h) Aurrekoekin loturik Prestazio eta Itunen Kudeaketarako Zerbitzuaren titularrak agintzen dion beste edozein Nota de Vigencia.

13. Itunen Atal Tekniko Asistentzialaren egitura.

Itunen Atal Tekniko Asistentzialari atxiki zaio Itunen Unitatea. Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Eriak zentro eta zerbitzu itunduetara zein Osasun Sistema Nazionaleko beste zentro batzuetara bidaltzeko eskaerak ebaluatu, egiaztatu eta baimentzea.

b) Eriak zentro itunduetara bidaltzeko aukera baloratu eta onartzea.

c) Aurrekoekin loturik Itunen Atal Tekniko Asistentzialaren titularrak agintzen dion beste edozein Nota de Vigencia.

14. Osasun Garraioaren eta Prestazioen Atalaren eginkizunak.

Osasun Garraioaren eta Prestazioen Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Osasun Sistema Nazionaleko zerbitzuen zorroaren barnean hartutako prestazioak eskuratzeko programak planifikatu eta kudeatzea.

b) Osasun Sistema Nazionaleko zerbitzuen zorroaren barnean hartutako prestazioak eskuratzeko eskubidea duten herritarrak horietara iristea bermatzen duten ekintzak planifikatu, prestatu eta proposatzea.

c) Osasun Sistema Nazionaleko zerbitzuen zorroaren barnean hartutako prestazioak eskuratzeko eskaerak baloratzea eta, hala badagokio, onartzea.

d) Osasun Sistema Nazionaleko zerbitzuen zorroaren barnean hartutako prestazioetara iristea bermatzen duten ekintzak planifikatu, prestatu eta proposatzea.

e) Gastuak itzultzeko eskaerak jaso eta horien gaineko txostena egitea.

f) Osasun Sistema Nazionaleko zerbitzuen zorroaren barnean hartutako prestazioekin zerikusia duten erreklamazioak jaso eta horien gaineko txostenak egitea.

g) Prestazio osagarrietarako eskaerak baloratu eta, hala badagokio, onartzea.

h) Plangintza egitea, preskripzio teknikoak egitea eta osasun garraioko zerbitzuetarako kontratuak proposatzea.

i) Osasun garraio programatuaren eta larrialdietarako ez denaren programazio orokorrean parte hartzea, ospitaleetako osasun garraioaren koordinatzaileekin eta hornitzaileekin koordinatuta.

j) Larrialdietarako ez den osasun garraioko eta garraio programatuko zerbitzuak antolatzea ospitaleetako osasun garraioaren koordinatzaileekin.

k) Larrialdietarako ez den osasun garraiorako eta garraio programaturako ezarritako denborak eta kalitate irizpideak betetzen diren monitorizatu, ebaluatu eta kontrolatzea.

l) Osasun garraioko zerbitzuen fakturazioaren gaineko txostena egitea.

m) Adjudikaziodunek formalizatutako kontratuak betetzen direla zaintzea.

n) Erabiltzaileek jasotako arretan hautemandako kalitatea ebaluatzea.

o) Itunen Atal Tekniko Asistentzialarekin elkarlanean aritzea.

p) Aurrekoekin loturik Prestazio eta Itunen Kudeaketarako Zerbitzuaren titularrak agintzen dion beste edozein Nota de Vigencia.

15. Osasun Garraioaren eta Prestazioen Atalaren egitura.

Osasun Garraioaren eta Prestazioen Atalari atxiki zaio Prestazioen Unitatea. Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Prestazioak jasotzeko eskaerak hartu, egiaztatu eta tramitatzea.

b) Prestazioetarako eskaerak baloratu eta, hala badagokio, onartzea.

c) Gastuak itzultzeko espedienteen administrazio tramitazioa kudeatzea.

d) Osasun Sistema Nazionaleko zorro komun gehigarriaren barnean hartutako prestazioekin zerikusia duten erreklamazioen administrazio tramitazioa kudeatzea.

e) Laguntza prestazioei eta laguntzaz kanpokoei buruzko indarreko araudia eguneraturik mantentzea eta eskuragarri jartzea.

f) Herritarrei eskaintzen zaizkien prestazio eta zerbitzuei buruzko informazioa sustatzea.

g) Aurrekoekin loturik Osasun Garraioaren eta Prestazioen Atalaren titularrak agintzen dion beste edozein Nota de Vigencia.

16. Kudeaketa Ekonomiko eta Administratiboaren Atalaren eginkizunak.

Kudeaketa Ekonomiko eta Administratiboaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Prestazio eta Itunen Kudeaketarako Zerbitzuaren aurrekontua kontrolatu eta kudeatzea.

b) Zentro eta zerbitzu itunduen fakturak hartu, egiaztatu eta haien ordainketa tramitatzea.

c) Prestazio eta Itunen Kudeaketarako Zerbitzuan kudeatutako prestazioen ordainketa tramitatzea.

d) Zentro eta zerbitzu itunduen tarifen eta prezioen proposamenak aztertu, analizatu eta horien gaineko txostena egitea.

e) Laguntza prestazioen, laguntzaz kanpoko prestazioen eta itunen kostuak baloratzea.

f) Osasun zentro eta zerbitzuekin egin beharreko kontratuen baldintza administratiboak prestatu, proposatu eta horien gaineko txostena egitea.

g) Osasun prestazioak eta osasunaz kanpokoak betetzeko zerbitzuak kontratatzeko baldintza administratiboak prestatu, proposatu eta horien gaineko txostena egitea.

h) Prestazio eta Itunen Kudeaketarako Zerbitzuak kudeatzen dituen kontratu eta itunen lizitazioen prozesu osoa argitaratu eta kudeatzea.

i) Aurrekoekin loturik Prestazio eta Itunen Kudeaketarako Zerbitzuaren titularrak agintzen dion beste edozein Nota de Vigencia.

17. Kudeaketa Ekonomiko eta Administratiboaren Atalaren egitura.

Kudeaketa Ekonomiko eta Administratiboaren Atalak unitate hauek ditu bere egituran:

a) Kudeaketa Administratiboaren Unitatea.

b) Kontratazio Unitatea Nota de Vigencia.

18. Kudeaketa Administratiboaren Unitatearen eginkizunak.

Kudeaketa Administratiboaren Unitateak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Zentro eta zerbitzu itunduen fakturak hartu, egiaztatu eta haien ordainketa tramitatzea.

b) Beste autonomia erkidego batzuetara bidalitako erien bidaiarako laguntzak hartu, egiaztatu eta haien ordainketa tramitatzea.

c) Zerbitzuak kudeatutako prestazioen ordainketa tramitatzea.

d) Aurrekoekin loturik Kudeaketa Ekonomiko eta Administratiboaren Atalaren titularrak agintzen dion beste edozein Nota de Vigencia.

19. Kontratazio Unitatearen eginkizunak.

Kontratazio Unitateak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Prestazio eta Itunen Kudeaketarako Zerbitzuak kudeatzen dituen kontratu eta itunen lizitazioen prozesu osoa argitaratu eta kudeatzea.

b) Zerbitzuaren kontratu eta itunen artxiboa mantentzea eta zaintzea.

c) Zerbitzuari bidalitako dokumentazioa hartu eta erregistratzea.

d) Aurrekoekin loturik Kudeaketa Ekonomiko eta Administratiboaren Atalaren titularrak agintzen dion beste edozein Nota de Vigencia.

20. Farmaziako Prestazioaren Kudeaketarako Zerbitzuaren egitura:

Farmaziako Prestazioaren Kudeaketarako Zerbitzuak atal hau eta administrazio unitate hau ditu bere egituran:

a) Erosketen Atala.

b) Farmaziako Prestazioaren Kontrolerako Unitatea Nota de Vigencia.

21. Erosketen Atalaren eginkizunak:

Erosketen Atalak eginkizun hauek beteko ditu:

a) Farmazia zerbitzuekin lankidetzan eta Farmazia eta Prestazioen Zuzendariordetzak ezarritako erosketa-politikaren ildotik, medikamentuak eta dietoterapikoak kontratatzeko plangintza eta programak ezartzea.

b) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko medikamentuak eta produktu dietoterapikoak kontratatzeko espedienteen atal teknikoa prestatzea eta gainbegiratzea, indarrean dagoen legeriaren arabera.

c) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzu osorako kontratazio espedienterik behar ez duten medikamentuak eskuratzeko negoziazioak kudeatzea, konkurrentzia, publizitate eta gardentasun printzipioei jarraikiz.

d) Farmazia zerbitzuei informazioa bidaltzea Osasun Ministerioak eta haren kide anitzeko organoek kudeatutako deskontu ofizialei buruz eta gehieneko gastu mugei buruz.

e) Lizitazio prozesuetatik eratorritako kontratuak betetzen direla begiratzea, medikamentuen eta dietoterapikoen erabileraren jarraipena eginez.

f) Erosketen aplikatibo informatikoak kontratazioaren emaitzen arabera kudeatzea.

g) Aurrekoekin loturik Farmaziako Prestazioaren Kudeaketarako Zerbitzuaren titularrak agintzen dion beste edozein Nota de Vigencia.

22. Farmaziako Prestazioaren Kontrolerako Unitatearen eginkizunak:

Farmaziako Prestazioaren Kudeaketarako Zerbitzuaren menpe, Farmaziako Prestazioaren Kontrolerako Unitateak eginkizun hauek beteko ditu:

a) Zerbitzuan sortzen den dokumentazio administratiboa izapidetzea eta administrazio lanak antolatzea.

b) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari fakturatutako errezeta bidezko farmaziako prestazioaren berrikuspen administratiboa kontrolatzea.

c) Errezeta bidez emandako eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari fakturatutako farmaziako prestazioaren berrikuspen administratiboan atzemandako gorabeherak izapidetzea.

d) Paziente anbulatorioen eta zentro soziosanitarioen inkontinentzia-xurgatzaileen eskaerak berrikustea eta, hala badagokio, baimentzea.

e) Koordainketa farmazeutikoarekin lotutako eskaerak eta farmaziako prestazioaren arloan indarrean dagoen legeriaren ondoriozkoak jaso, egiaztatu eta izapidetzea.

f) Aurrekoekin loturik Farmaziako Prestazioaren Kudeaketarako Zerbitzuaren titularrak agintzen dion beste edozein Nota de Vigencia.

23. Medikamentuaren gaineko Aholkularitza eta Informaziorako Zerbitzuaren egitura: Medikamentuaren gaineko Informaziorako Unitatea.

Medikamentuaren gaineko Informaziorako Unitateak eginkizun hauek beteko ditu:

a) Medikamentuaren gaineko Aholkularitza eta Informaziorako Zerbitzuan sortzen den dokumentazio administratiboa izapidetzea eta haren zeregin administratiboak antolatzea.

b) Medikamentuaren gaineko Aholkularitza eta Informaziorako Zerbitzuak sortzen dituen informazio dokumentuak Interneten eta intraneten argitara daitezela izapidetzea.

c) Medikamentuen Bermeei eta Erabilera Zentzuzkoari buruzko Legearen 6. xedapen gehigarriko funtsen gaineko urteko memoria egitea.

d) Nafarroako Informazio Farmakoterapeutikoaren Buletinaren (BIT) kudeaketatik eratorritako izapide administratibo guztiak egitea Nota de Vigencia.

Hiru. Profesionalen Zuzendaritza.

1. Hautapen Prozesuak, Lanpostuak Betetzea eta Deiak Kudeatzeko Zerbitzuaren egitura.

Hautapen Prozesuak, Lanpostuak Betetzea eta Deiak Kudeatzeko Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Sarrerarako eta Lanpostuak Betetzeko Atala.

b) Deien Koordinazio eta Kontrolerako Atala Nota de Vigencia.

2. Sarrerarako eta Lanpostuak Betetzeko Atalaren eginkizunak.

Sarrerarako eta Lanpostuak Betetzeko Atalak eginkizun hauek ditu:

a) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren eskumeneko lanpostuetan sartzeko eta horiek betetzeko deialdiak prestatzea eta tramitatzea.

b) Langileak hautatzeko eta lekualdatzeko prozesuak koordinatzea eta horien jarraipena egitea.

c) Aurrekoekin loturik, Hautapen Prozesuak, Lanpostuak Betetzea eta Deiak Kudeatzeko Zerbitzuaren titularrak agintzen dizkion beste edozein Nota de Vigencia.

2. bis. Sarrerarako eta Lanpostuak Betetzeko Atalaren egitura.

Sarrerarako eta Lanpostuak Betetzeko Atalak unitate hauek ditu bere egituran:

a) Deialdien Koordinaziorako Unitatea.

b) Hautapen eta Baremazio Prozesuetan Laguntzeko Unitatea Nota de Vigencia.

2. ter. Deialdien Koordinaziorako Unitatearen eginkizunak.

Deialdien Koordinaziorako Unitateak eginkizun hauek ditu:

a) Sartzeko eta lanpostuak betetzeko deialdiak garatzeko prozesu administratiboak garatzea, eguneratzea, bultzatzea eta koordinatzea.

b) Beste erakunde eta entitate batzuekin koordinazio teknikoa, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren eskumenekoak diren deialdietako oposizioaldia egiteko behar den azpiegitura garatzea.

c) Aurrekoekin loturik, Hautapen Prozesuak, Lanpostuak Betetzea eta Deiak Kudeatzeko Zerbitzuaren titularrak agintzen dizkion beste edozein Nota de Vigencia.

2 quater. Hautapen eta Baremazio Prozesuetan Laguntzeko Unitatearen eginkizunak.

Hautapen eta Baremazio Prozesuetan Laguntzeko Unitateak eginkizun hauek ditu:

a) Hautapen epaimahaietako kideei arreta eta prestakuntza ematea merezimenduak baloratzeko programari buruz.

b) Hautapen epaimahaiek, Administrazio Publikoak errekurtso bidean edo administrazioarekiko auzien auzitegiek merezimenduen balorazioari buruz ezarritako irizpideak biltzea eta bateratzea.

c) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartzeko eta lanpostuak betetzeko prozeduretan, baremo fasea koordinatzea eta bultzatzea.

d) Test gisako azterketak irakurtzeko baliabide automatikoen (irakurgailu optikoa) mantentze-lanak egitea eta horiek erabiltzea.

e) Sartzeko eta lanpostuak betetzeko prozeduretan merezimenduak baloratzearekin zerikusia duen beste edozein eginkizun, bai eta Hautapen Prozesuak, Lanpostuak Betetzea eta Deiak Kudeatzeko Zerbitzuaren buruak agintzen dion beste edozein eginkizun ere Nota de Vigencia.

3. Deien Koordinazio eta Kontrolerako Atalaren eginkizunak.

Deien Koordinazio eta Kontrolerako Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak sortu eta eguneratzea.

b) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko iraupen luzeko eta zerbitzu zentraletako iraupen laburreko kontratazioetarako eskaintza guztien deiak kudeatzea.

c) Kasuan kasuko merezimenduen baremazioa egitea hala behar denean.

d) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroei laguntza ematea kontratazioetarako deien arloan.

e) Herritarrei telefono bidezko eta aurrez aurreko arreta egitea kontrataziorako zerrendei eta deiei dagokienean.

f) Aldi baterako kontratazioetarako zerrenden eta deien kudeaketari dagokionez eskatzen zaizkion idatzizko agiriak eta txostenak egitea.

g) Herritarrei kontratazioen arloan dituzten zalantzak argitzeko arreta egin eta argibideak ematea, eta, jarduketa guztien gardentasuna zaintzea beti.

h) Aurrekoekin loturik Lanpostuetarako Kontratazioa, Sarrera eta Betetzea Kudeatzeko Zerbitzuaren titularrak agintzen dizkion beste edozein Nota de Vigencia.

4. Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuaren egitura.

Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuak atal eta unitate hauek ditu bere egituran:

a) Gizarte Segurantzaren Atala.

b) Izapide Unitatea.

5. Gizarte Segurantzaren Atalaren eginkizunak.

Gizarte Segurantzaren Atalak eginkizun hauek beteko ditu:

a) Gizarte aseguruak prestatu eta kudeatzea.

b) Lan arloko altak eta bajak organo eskudunei proposatzea, eta barneko datu baseetan kudeatzea.

c) Langileak Gizarte Segurantzan edo dagokien Lan Mutualitatean afiliatzea.

d) Beharrezkoak diren jarduketak koordinatzea Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrarekin, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuarekin, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuarekin eta finantza entitate laguntzaileekin, bere eskumenen esparruan.

e) Laneko alta eta bajako agiriak tramitatzea, bai eta horien jarraipen eta kontrola egitea ere.

f) Aurrekoekin loturik Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuaren titularrak agintzen dizkion beste edozein.

6. Izapide Unitatearen eginkizunak.

Izapide Unitateak eginkizun hauek izanen ditu, organo zentralei atxikitako osasun laguntzaz kanpoko langileei dagokienez:

a) Nominak, aurreikuspen sozialeko sistemak, osasun laguntza, langileen prestazio ekonomikoak eta langileriaren arloko dokumentazio guztia tramitatzea.

b) Aldi baterako ezintasunaren ondoriozko alta eta bajako agiriak tramitatzea, bai eta horien jarraipen eta kontrola egitea ere.

c) Aurrekoekin loturik Ordainsariak eta Prestazioak Kudeatzeko Zerbitzuaren titularrak agintzen dizkion beste edozein.

7. Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzua.

Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzuak atal eta unitate hauek ditu bere egituran:

a) Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atala.

b) Plantillaren eta Espediente Pertsonalen Unitatea.

8. Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalaren eginkizunak.

Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen Zuzendaritzari eta haren menpeko organoei aholku ematea langileriaren arloan.

b) Lizentziak, baimenak, eszedentziak eta bestelako administrazio egoerak tramitatzea, baita langileriaren arloan egiten zaizkion gainerako eskaerak ere, Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzaren eskumenekoak badira.

b) Langileen administrazioaren arloan, prozedura homogeneoak prestatzen laguntzea.

c) Aurrekoekin loturik Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzuaren titularrak agintzen dizkion beste edozein.

9. Plantillaren eta Espediente Pertsonalen Unitatearen eginkizunak.

Plantillaren eta Espediente Pertsonalen Unitateak eginkizun hauek beteko ditu:

a) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen erregistro integratua, espediente pertsonalak eta langileen zerrenda ireki, mantendu eta eguneratzea.

b) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko plantilla organikoaren informazio eta erregistro sistemetako datuen mantentze-lanak egitea.

c) Aurrekoekin loturik Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzuaren titularrak agintzen dizkion beste edozein.

10. Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuaren egitura.

Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuak unitate hauek ditu bere egituran:

a) Kudeaketa Administratiboaren Unitatea.

b) Unitate Teknikoa Nota de Vigencia.

11. Kudeaketa Administratiboaren Unitatearen eginkizunak.

Kudeaketa Administratiboaren Unitateak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Zerbitzuan sortzen den dokumentazio administratiboa tramitatzea eta administrazio lanak antolatzea.

b) Langileei laguntzea administrazio lanak egiteko orduan eta zerbitzuko teknikarien agendak eguneraturik edukitzeko.

c) Aurrekoekin loturik Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Zerbitzuaren titularrak agintzen dizkion beste edozein.

12. Unitate Teknikoaren eginkizunak.

Unitate Teknikoak eginkizun hauek ditu:

a) Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuko (LAPZ) buruari laguntza eta aholkularitza ematea arlo teknikoan.

b) LAPZko administrazio edo osasun taldeetako kideen edo buruaren informazioa jasotzea, lantalde teknikora beste kanal baten bidez eraman ezin denean edo bidezkoa ez denean.

c) Gainerako teknikariei helaraztea administrazio edo osasun taldeek edo LAPZko buruak ematen dioten informazioa.

d) Behar denean, LAPZko talde edo pertsonei jakinaraztea talde teknikoak hartzen dituen erabakiak, jasotako informazioan oinarrituta.

e) O-NOZen eremuetatik egiten diren lan eskaerek gauzatzeko arduraduna dutela bermatzea, eta, zalantzarik izanez gero, LAPZko burutzari esleitzea edo helaraztea, hark eslei ditzan.

f) NOPLOIren, Lan Ikuskaritzaren edo beste erakunde ofizial batzuen eskaera teknikoak jasotzea eta ebazteko bideratzea.

g) Zerbitzuko buruarekin lankidetzan aritzea Prebentzio Ekintzaren Planaren alderdi teknikoa egiteko eta horren jarraipena egiteko.

h) Arlo teknikoko jarduketak koordinatzea Nafarroako Gobernuaren gainerako prebentzio zerbitzuekin.

i) Segurtasun eta Osasuneko Batzordearen eta Segurtasun eta Osasuneko Batzorde Koordinatzailearen bileretara joatea, hala eskatzen diotenean.

j) Laneko Arriskuen Prebentziorako Planaren eta Prebentzio Arauen protokoloen berrikuspena modu globalean koordinatzea Nota de Vigencia.

12. Koordinazio Teknikoaren Unitatearen eginkizunak.

Koordinazio Teknikoaren Unitateak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Ekainaren 17ko 843/2011 Errege Dekretuan zuzendari teknikoari ezartzen zaizkion eginkizunak betetzea. Dekretu horren bidez, prebentzio zerbitzuen jarduera sanitarioa garatzeko baliabideak antolatzeko oinarrizko irizpideak ezarri ziren.

b) Zerbitzuburuari laguntza eta aholkuak ematea osasunaren arloan.

c) Zerbitzuko osasun taldea koordinatzea osasunaren arloan eta osasuna zaintzeko protokoloen berrikuspen eta aplikazioan.

d) Osasunaren arloko jarduketak koordinatzea Nafarroako Gobernuaren prebentzio zerbitzuen artean.

e) Aurrekoekin loturik Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Zerbitzuaren titularrak agintzen dizkion beste edozein Nota de Vigencia.

Lau. Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritza.

1. Horniduraren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuaren egitura.

Horniduraren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Logistika Atala.

b)Horniduraren eta Zerbitzu Orokorren Atala.

2. Logistika Atalaren eginkizunak.

Logistika Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Datu nagusien katalogoak mantendu eta kudeatzea: produktu eta materialenak, zerbitzuenak, hornitzaileenak, CRenak eta esparru-kontratuenak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuarenak.

b) SAP-MM kudeaketa logistikoko sistemaren mantentze-lanak.

c) Oro har, logistikako politika horizontalak eta kate logistikoaren koordinazioa sustatzea.

d) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroak koordinatzea erosketak, biltegiak, inbentarioak eta kontsumoak ildo beretik joan daitezen.

e) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari laguntza ematea SAP-MM tresnaren funtzionamenduari eta horren gaineko prestakuntzari buruzko kontsultetan.

f) Kontsumoei, erosketei, material multzoei eta hornitzaileei buruz eskatzen zaizkion txostenak egitea.

g) Aurrekoekin loturik Horniduraren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuaren titularrak agintzen dizkion beste edozein.

3. Logistika Atalaren egitura: EDI (Electronic Data Interchange) Kudeatzeko eta Biltegiko Logistikarako Unitatea.

EDI (Electronic Data Interchange) Kudeatzeko eta Biltegiko Logistikarako Unitateak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Katalogoa bat etorraraztea materialen eta farmazia produktuen hornitzaileekin.

b) Materialen eta botiken katalogoa mantentzea (EAN/GTIN, erreferentziak, prezioak eta datu gehigarriak).

c) Zentroek sortzen dituzten EDI eskaerak gainbegiratzea.

d) Albaran elektronikoen harrera kudeatu eta kontrolatzea.

e) O-NOZko zentroak EDI proiektuan sar daitezen sustatzea.

f) EDI mezu berriak O-NOZko agiri elektronikoetan sar daitezen bultzatzea (RECADV, ORDRSP, PRICAT...).

g) Laguntza ematea erabiltzen ari diren mezu elektronikoen definizio- eta mantentze-lanetan (EDI eskaeren aldaketa, gordailu-amaieraren markak, doako kopurua eskaeretan...).

h) Aquellas que le fueran encomendadas por el Jefe de la Sección de Logística.3. Horniduraren eta Zerbitzu Orokorren Atalaren eginkizunak.

4. Horniduraren eta Zerbitzu Orokorren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko ondasun eta zerbitzuen horniketarako programak planifikatzea.

b) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko horniketen eta zerbitzu orokorren kontratazio espedienteak kudeatzea.

c) Produktuak eta materialak erosteko betebeharren proposamenak egiteko eratzen diren batzorde teknikoak eta lan taldeak koordinatzea.

d) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroak koordinatzea zerbitzu orokorren arloan.

e) Zerbitzu orokorren gainean eskatzen zaion aldizkako informazioa prestatzea.

f) Aurrekoekin loturik Horniduraren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuaren titularrak agintzen dizkion beste edozein.

5. Azpiegituren Zerbitzuaren egitura.

Azpiegituren Zerbitzuak unitate hauek ditu bere egituran:

a) Azpiegiturak Kudeatzeko Atala.

b) Kudeaketa Administratiboaren Unitatea.

c) Obren Unitatea Nota de Vigencia.

5. bis. Azpiegiturak Kudeatzeko Atalaren eginkizunak.

Azpiegiturak Kudeatzeko Atalak eginkizun hauek beteko ditu:

a) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren inbertsio programak kudeatzea.

b) Programa horiekin zerikusia duten obra eta laguntza kontratuak kudeatzea, eta kontratu horien egikaritzaren jarraipena eta kontrola egitea.

c) Eraikinen eta instalazioen kontrol tekniko eta ekonomikoa egitea.

d) Ekipamenduak eta instalazioak berritzeko aurrekontuak prestatzea.

e) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko ekipamenduen eta ibilgetuaren mantentze-lanetako planen jarraipena egitea.

f) Energiaren, uraren eta gasen hornidurarako eta laguntzarako kontratu zentralizatuak prestatzea eta kudeatzea.

g) Ekipamendu zentralizatuetako kontratuak esleitzeko prozedurak kudeatzea.

h) Ondasun higiezinen eta instalazioen artxibo teknikoa mantentzea.

i) Aurrekoekin loturik Azpiegitura Zerbitzuaren titularrak berariaz agintzen dion beste edozein Nota de Vigencia.

5. ter. Kudeaketa Administratiboaren Unitatearen eginkizunak.

Kudeaketa Administratiboaren Unitateak eginkizun hauek beteko ditu:

a) Unitateari atxikitako langileen lana antolatzea.

b) Fase guztietan tramitatzea laguntzarako, horniduretarako eta obretarako kontratazio espedienteak, eta horien kudeaketaren aitzinamendua kontrolatzea.

c) Behar den kontratazio mahaietan parte hartzea eta haietan administrazio laguntza ematea.

d) Errekerimenduak, kontratuak, fidantzak eta abar tramitatzea.

e) Aurrekontuak eskatzea, eskaerak egitea eta zerbitzuan jasotako fakturak kudeatzea.

f) Zerbitzuko datu baseen eta artxibategien mantentze-lanez arduratzea.

e) Zerbitzuaren titularrak agintzen dizkion txosten eta azterlanak egitea.

g) Aurrekoekin loturik Azpiegituren Zerbitzuaren titularrak agintzen dion beste edozein Nota de Vigencia.

5 quater. Obren Unitateak eginkizun hauek ditu:

a) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak egiten dituen obren lizitazio-mahaietan parte hartzea, mahaiko kide gisa edo dagozkion balorazio txosten teknikoak eginez.

b) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroetan egiten diren obra berriei, eraberritzeei edo handitzeei buruzko aurrekontuak eskatu eta baloratzea.

c) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren zentroetan egiten diren obren jarraipena egitea.

d) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroen obra berriak, eraberritze obrak edo handitze obrak egiten dituzten enpresek aurkeztutako obra-ziurtagiriak onestea.

e) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroen hirigintza egoerarekin eta erabiltzaileek, profesionalek edo beste administrazio publiko batzuek horri buruz egindako kontsultekin zerikusia duten txostenak egitea.

f) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroen obra berrietarako, eraberritzeetarako edo handitzeetarako baldintza-agiri administratiboak egitea.

g) Zerbitzuari aholkuak ematea, bere eginkizun teknikoekin zerikusia duten gai guztietan.

h) Bere eginkizun teknikoekin zerikusia duten gainerako eginkizun guztiak, udal lizentziekin eta hirigintza espedienteekin loturiko aholkularitza eta gai horien tramitazioa, eginkizun teknikoekin zerikusia duten bileretara joatea eta abar Nota de Vigencia.

6. Aurrekontuen eta Kontabilitatearen Zerbitzuaren egitura.

Aurrekontuen eta Kontabilitatearen Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Diru-sarreren eta Fakturazioaren Atala.

b) Kontabilitate eta Aurrekontu Atala.

7. Diru-sarreren eta Fakturazioaren Atalaren eginkizunak.

Diru-sarreren eta Fakturazioaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Zentro eta zerbitzuetako tarifen eta prezioen proposamenak aztertu eta horien gaineko txostena egitea.

b) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan diru-sarrerak kudeatzeko zirkuitu administratiboak ezarri eta kontrolatzea.

c) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroetako fakturazio prozesuaren lanak eta prozedurak koordinatzea.

d) Behar diren txosten ekonomikoak egitea.

f) Aurrekoekin loturik Aurrekontuen eta Kontabilitatearen Zerbitzuaren titularrak agintzen dizkion beste edozein.

8. Kontabilitate eta Aurrekontu Atalaren eginkizunak.

Kontabilitate eta Aurrekontu Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko aurrekontuen aurreproiektua prestatzeko lana koordinatzea.

b) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren aurrekontuak aldatzeko proposamenen lanketa, tramitazioa eta kontrola koordinatzea.

c) Zerbitzu zentralen aurrekontuen kontabilitatea eta kontabilitate orokorra mantentzea.

d) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroetako ordainketak planifikatzea.

e) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko kontabilitate zentroetarako jarraibideak koordinatzea ekonomia eta kontabilitate arloan.

f) Aldian aldiko informazioa prestatzea kontabilitate eta aurrekontu arloan, gerta daitezkeen desbideraketak aztertuta.

g) Eskatzen diren auditoretzen eta kontuen egoerak koordinatzea.

h) Behar diren txosten ekonomikoak egitea.

i) Aipatutako eginkizunekin zerikusia izanik, Aurrekontuen eta Kontabilitatearen Zerbitzuko buruak agintzen dizkionak.

9. Kudeaketa Ekonomikoaren Kontrolerako eta Analisirako Zerbitzuaren egitura.

Kudeaketa Ekonomikoaren Kontrolerako eta Analisirako Zerbitzuak osasun laguntzaz kanpoko atal hauek ditu bere egituran:

a) Kontabilitate Analitikoaren Atala.

b) Kudeaketa Ekonomikoa Laguntzeko Atala Nota de Vigencia.

10. Kontabilitate Analitikoaren Atalaren eginkizunak.

Kontabilitate Analitikoaren Atalak eginkizun hauek ditu:

a) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko kontabilitate analitikoaren sistema integrala kudeatzea, mantentzea eta hedatzea.

b) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan abian jarritako osasun-laguntzako ekintzen edo programen kostu-eraginkortasunaren neurketan parte hartzea.

c) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren tarifak egiten laguntzea.

d) Langileen arloan hartzen diren erabakien ondorio ekonomikoei buruzko txostenak egitea.

e) Zerbitzu eta prestazio berrien ondorio ekonomikoei buruzko txostenak egitea.

f) Osasun arloko inbertsio planak garatu eta hedatzearen esparruan osasun teknologia berria eskuratzeak izanen dituen ondorio ekonomikoen txostenak egitea.

g) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak sinatzen dituen osasun arloko hitzarmen eta itunen ebaluazio ekonomikoa egitea.

h) Oro har, Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzak agintzen dion beste edozein azterlan ekonomiko Nota de Vigencia.

11. Kudeaketa Ekonomikoa Laguntzeko Atalaren eginkizunak.

Kudeaketa Ekonomikoa Laguntzeko Atalak eginkizun hauek ditu:

a) Kudeaketan eta erabakiak hartzen laguntzeko tresnak sortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendaritza organoentzat, informazio ekonomiko eta asistentzialeko iturrietan oinarrituta.

b) Jarduera asistentziala egitean baliabideen, langileen, ondasun arrunt eta zerbitzuen eta ibilgetuaren erabileraren eraginkortasuna aztertzea, kontrolatzea eta ebaluatzea.

c) Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzari aholkularitza eta laguntza ematea, kudeaketa ekonomikoaren arloan erabakiak har ditzan Nota de Vigencia.

12. Berrikuntzaren eta Prozesuak Hobetzeko Atala.

Horniduraren, Azpiegituren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendariordetzaren mende dago zuzenean, eta eginkizun hauek ditu Berrikuntzaren eta Prozesuak Hobetzeko Atalak:

a) Horniduraren, Azpiegituren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendariordetzaren proiektuak bultzatzea, prozesuak hobetzeko eta kontrol, jarduera, sinplifikazio edo automatizazio maila handitzeko, horretarako irizpideak, prozedurak eta hobetzeko bideak proposatuz.

b) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroetan sustapen- eta koordinazio-prozesuak eta -prozedurak diseinatzea eta zehaztea Horniduraren, Azpiegituren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendariordetzaren gaietan.

c) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren ibilgetuaren kontabilitate-inbentarioa kudeatzeko programa garatzea eta, kasua bada, eguneratuta mantentzea, inbentarioa mantentzeko beharrezkoak diren jarduketak zehaztea eta kontrolatzea, eta zentroak koordinatzea, inbentario prozeduren funtzionamendu homogeneoa bermatzeko.

d) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren kokalekuen katalogoa kudeatzea eta, kasua bada, eguneratuta mantentzea, eta katalogo hori eguneratzeko beharrezkoak diren jarduketak zehaztea eta kontrolatzea.

e) Horniduraren, Azpiegituren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendariordetzari ibilgetuaren inbentarioaren egoerari buruzko informazioa ematea, inbertsio programen plangintza eta kudeaketa errazteko.

f) Horniduraren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuari eta Azpiegituren Zerbitzuari kontratazio prozedurak hobetzen laguntzea.

g) Zuzendariordetzari laguntzea zerbitzu, hornidurak, ekipamendua eta inbertsioetarako proiektuak eta kontratazio espedienteak planifikatzen eta hedatzen.

h) Aurrekoekin loturik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Horniduraren, Azpiegituren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendariordetzak agintzen dizkionak Nota de Vigencia.

Bost. Osasunerako Sistema eta Teknologien Zuzendariordetza.

1. Osasunerako Sistema eta Teknologien Zuzendariordetzak unitate organiko hauek ditu bere egituran:

a) Osasun Emaitzak Ebaluatu eta Zabaltzeko Zerbitzua.

b) Administrazio Elektronikoaren, Segurtasunaren eta Prozesuak Kudeaketako Zerbitzua.

c) Sostenguaren eta Informazio Kudeaketaren Atala.

d) Osasuneko Informazio Sistemen Bilakaeraren Atala.

e) Informazioaren Segurtasunerako eta Erabiltzaileari Zerbitzua Emateko Atala.

2. Osasun Emaitzak Ebaluatu eta Zabaltzeko Zerbitzuak unitate organiko hau du bere egituran:

- Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Emaitzak Aztertzeko eta Zabaltzeko Basea Kudeatzeko Atala.

3. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Emaitzak Aztertzeko eta Zabaltzeko Basea Kudeatzeko Atalaren eginkizunak.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Emaitzak Aztertzeko eta Zabaltzeko Basea Kudeatzeko Atalak eginkizun hauek ditu:

a) Emaitzak ebaluatzeko proiektu aktiboak kudeatzea, horien garapena, mantentze-lanak eta bilakaera barne.

b) Osasun arloko informazio eskaera berriak kudeatzea.

c) Emaitzak ebaluatzeko prestakuntza unitateentzat.

d) Informazio hori ustiatzeko aplikazio informatikoen kalitatea ziurtatzea.

e) Datuen kalitatea kudeatzea. Operazionalekiko erlazioa barne, horietan detektatutako akatsak zuzentzeko.

f) Metadatuak kudeatzea. Osasun arloan erabilitako datuen eta adierazleen definizioen uniformetasuna ziurtatuz eta definizio horiek erakunde osora hedatzen direla bermatuz.

g) Txostenak eta aginte-koadroak kudeatzea.

h) Datuen eta txostenen segurtasuna kudeatzea eta legeria betetzen dela ziurtatzea, datuen babesari dagokion guztian.

4. Administrazio Elektronikoaren, Segurtasunaren eta Prozesuak Kudeatzeko Zerbitzuak unitate organiko hau du bere egituran:

- Osasun arloko Datuak Babesteko Ordezkaritza Atala.

5. Osasun arloko Datuak Babesteko Ordezkaritza Atalaren eginkizunak.

Osasun arloko Datuak Babesteko Ordezkaritza Atalak, independentzia irizpideei jarraikiz, honako eginkizun hauek ditu Osasun Departamentuaren eta haren erakunde autonomoen eremu espezifikoan:

a) Informazioa eta aholkuak ematea, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EE) Erregelamenduari jarraikiz eta Europar Batasunak edo Espainiak datuen babesari buruz emandako bestelako xedapenei jarraikiz, egokitu zaizkien betebeharren tratamenduaren arduradunei eta hartaz arduratzen diren langileei.

b) Aipatu erregelamenduan, Europar Batasunak edo Espainiak datuen babesari buruz emandako bestelako xedapenetan eta datu pertsonalak babesteko arloko arduradunaren politiketan xedatutakoa betetzen dela gainbegiratzea, barnean sartuta erantzukizunen esleipena, kontzientziazioa eta tratamendu eragiketetan parte hartzen duten langileen prestakuntza eta kasuan kasuko auditoriak.

c) Datuak babesteari buruzko eraginaren ebaluazioari buruz eskatzen zaion aholkularitza ematea, eta ebaluazio horren aplikazioa gainbegiratzea, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 35. artikuluarekin bat.

d) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EE) Erregelamenduan aurreikusitako kontrol-agintaritzarekin elkarlanean aritzea.

e) Kontrol-agintaritzarentzat harreman gunea izatea datuen tratamenduari buruzko gaietan, barnean sartuta aldez aurreko kontsulta (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 36. artikuluan aipatutakoa) eta kontsultak egitea, kasua bada, beste edozein gairi buruz.

f) Nafarroako Gobernuko Datuak Babesteko Ordezkaritzarekin koordinatzea, bai eta etorkizunean sor daitezkeen antzeko beste unitate batzuekin ere.

6. Sostenguaren eta Informazio Kudeaketaren Atalaren eginkizunak.

Sostenguaren eta Informazio Kudeaketaren Atalak eginkizun hauek ditu:

a) Erabiltzaileei arreta emateko lehen mailako sostengua koordinatzea.

b) Ekipamenduen eskurapenak kudeatzea, hala lanpostuetakoak, nola azpiegitura orokorretakoak.

c) Komunikazioetako azpiegitura eta sareko azpiegitura elektronikoa ezartzeko inbertsioak kudeatzea.

d) Lehen mailako sostengu funtzionalaren sarea koordinatzea.

e) Ekipamendu eta aplikazioak egoki erabiltzeko antolatzen diren prestakuntza programetan parte hartzea.

f) Erabiltzaileak aplikazio osagarrietan trebatzeko laguntza ematea (posta elektronikoa, telelana, etab.).

g) Aurrekoekin loturik, Osasunerako Sistema eta Teknologien zuzendariordeak berariaz agintzen dizkionak.

7. Sostenguaren eta Informazio Kudeaketaren Atalaren egitura.

Sostenguaren eta Informazio Kudeaketaren Atalak unitate hauek ditu bere egituran:

a) Oinarrizko Osasun Laguntzako Sostengu Unitatea.

b) Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Sostengu Unitatea.

c) Tuterako Barrutiko Sostengu Unitatea.

d) Lizarrako Barrutiko Sostengu Unitatea.

e) Erabiltzailearen Laguntza Zentroko Sostengu Unitatea (Osasunbideko CAU).

8. Oinarrizko Osasun Laguntzako Sostengu Unitateak eginkizun hauek ditu:

a) Oinarrizko Osasun Laguntzako erabiltzaileei lehen mailako laguntza teknikoa ematea.

b) Material informatikoaren mantentze-lanen, instalazioaren eta kentzearen gaineko eskaerei kasu egitea.

c) Oinarrizko osasun laguntzaren arloan gertatzen diren zuzeneko gorabeherak kudeatzea.

d) Sare-harguneak jartzeko eskaerak eta informatikako eta datuen komunikaziorako beste zerbitzu batzuen gainekoak tramitatzea.

e) Oinarrizko osasun laguntzarako dagoen material informatikoaren inbentarioa eguneraturik edukitzea.

f) Aurrekoekin loturik, Sostenguaren eta Informazio Kudeaketaren Atalaren titularrak agintzen dizkionak.

9. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Sostengu Unitatea.

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Sostengu Unitateak eginkizun hauek ditu:

a) Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko erabiltzaileei lehen mailako laguntza teknikoa ematea.

b) Material informatikoaren mantentze-lanen, instalazioaren eta kentzearen gaineko eskaerei kasu egitea.

c) Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan gertatzen diren zuzeneko gorabeherak kudeatzea.

d) Sare-harguneak jartzeko eskaerak eta informatikako eta datuen komunikaziorako beste zerbitzu batzuen gainekoak tramitatzea.

e) Nafarroako Ospitale Unibertsitarioaren zerbitzura dagoen material informatikoaren inbentarioa eguneraturik edukitzea.

f) Aurrekoekin loturik, Sostenguaren eta Informazio Kudeaketaren Atalaren titularrak agintzen dizkionak.

10. Tuterako Barrutiko Sostengu Unitatea.

Tuterako Barrutiko Sostengu Unitateak eginkizun hauek ditu:

a) Tuterako barrutian erabiltzaileei lehen mailako laguntza teknikoa ematea.

b) Material informatikoaren mantentze-lanen, instalazioaren eta kentzearen gaineko eskaerei kasu egitea.

c) Tuterako barrutian gertatzen diren zuzeneko gorabeherak kudeatzea.

d) Sare-harguneak jartzeko eskaerak eta informatikako eta datuen komunikaziorako beste zerbitzu batzuen gainekoak tramitatzea.

e) Tuterako barrutiaren zerbitzura dagoen material informatikoaren inbentarioa eguneraturik edukitzea.

f) Aurrekoekin loturik, Sostenguaren eta Informazio Kudeaketaren Atalaren titularrak agintzen dizkionak.

11. Lizarrako Barrutiko Sostengu Unitatea.

Lizarrako Barrutiko Sostengu Unitateak eginkizun hauek ditu:

a) Lizarrako barrutian erabiltzaileei lehen mailako laguntza teknikoa ematea.

b) Material informatikoaren mantentze-lanen, instalazioaren eta kentzearen gaineko eskaerei kasu egitea.

c) Lizarrako barrutian gertatzen diren zuzeneko gorabeherak kudeatzea.

d) Sare-harguneak jartzeko eskaerak eta informatikako eta datuen komunikaziorako beste zerbitzu batzuen gainekoak tramitatzea.

e) Lizarrako barrutiaren zerbitzura dagoen material informatikoaren inbentarioa eguneraturik edukitzea.

f) Aurrekoekin loturik, Sostenguaren eta Informazio Kudeaketaren Atalaren titularrak agintzen dizkionak.

12. Erabiltzailearen Laguntza Zentroko Sostengu Unitatea (Osasunbideko CAU).

Erabiltzailearen Laguntza Zentroko Sostengu Unitateak (Osasunbideko CAU) eginkizun hauek ditu:

a) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erabiltzaileei lehen mailako laguntza teknikoa ematea.

b) O-NOZko CAUn jasotzen diren gorabeherak hartu eta kudeatzea.

c) Sistemen lehen mailako eragiketen lanak egitea (altak, bajak, aldaketak, etab.).

d) Osasunbideko CAUren ezagutza ataria eguneraturik edukitzea.

e) O-NOZerako funts-funtsezkoak diren funtzionalitate eta ekipoen gorabeherak atzeman eta kudeatzea.

f) Aurrekoekin loturik, Sostenguaren eta Informazio Kudeaketaren Atalaren titularrak agintzen dizkionak.

13. Osasuneko Informazio Sistemen Bilakaeraren Atalaren egitura.

Osasuneko Informazio Sistemen Bilakaeraren Atalak unitate hau du bere egituran: Osasuneko Informazio Sistemen Bilakaerari Laguntzeko Unitatea.

14. Osasuneko Informazio Sistemen Bilakaeraren Atalaren eginkizunak.

Osasuneko Informazio Sistemen Bilakaeraren Atalak eginkizun hauek ditu:

a) Osasuneko informazio sistemak berritzeko beharrak koordinatu eta integratzea.

b) Osasuneko informazio sistemen berrikuntzari lehentasuna ematea.

c) Osasuneko informaziorako aplikazioen berrikuntzaren ardura duten profesionalak koordinatzea.

d) Bigarren mailako sostengu funtzionalaren sarea koordinatzea.

e) Osasuneko informazio aplikazioen eta haien bilakaeren inguruko dokumentazioa biltzea.

f) Aholkuak, laguntza eta sostengu funtzionala ematea osasuneko informazio aplikazioen erabiltzaileei.

g) Prestatzaileek zein azken erabiltzaileek jasotzen duten prestakuntzaren inguruko estrategian parte hartzea, baita prestakuntzan bertan ere.

h) Aurrekoekin loturik, Osasunerako Sistema eta Teknologien zuzendariordeak agintzen dizkionak.

15. Osasuneko Informazio Sistemen Bilakaerari Laguntzeko Unitatearen eginkizunak.

Osasuneko Informazio Sistemen Bilakaerari Laguntzeko Unitateak eginkizun hauek ditu:

a) Laguntza ematea osasuneko informazio sistemak bilakatzeko beharrak koordinatzen, integratzen eta lehenesten.

b) Laguntza ematea osasuneko informazio aplikazioen eta haien bilakaeren inguruko dokumentazioa biltzen.

c) Laguntza eta sostengu funtzionala ematea osasuneko informazio aplikazioen erabiltzaileei.

d) Aurrekoekin loturik, Osasuneko Informazio Sistemen Bilakaeraren Atalaren titularrak agintzen dizkion guztiak.

16. Informazioaren Segurtasunerako eta Erabiltzaileari Zerbitzua Emateko Atalaren eginkizunak.

Informazioaren Segurtasunerako eta Erabiltzaileari Zerbitzua Emateko Atalak eginkizun hauek ditu:

a) Osasuneko informazioaren gorabeherak kudeatu eta etengabe kontrolatzea, hala euskarri elektronikoan nola beste euskarri batzuetan.

b) Osasun Departamentuaren eta haren erakunde autonomoen aplikazio informatikoetan ezartzen diren segurtasun neurriak kontrolatzea.

c) Osasun Departamentuaren eta haren erakunde autonomoen segurtasun agirietan eta egiten diren auditorietan proposatzen diren segurtasun neurriak hobetzea.

d) Aurrekoekin loturik, Osasunerako Sistema eta Teknologien zuzendariordeak agintzen dizkionak Nota de Vigencia.

Sei. Araubide Juridikoaren Zerbitzua.

1. Araubide Juridikoaren Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Baliabideen Kudeaketarako Laguntza Juridikoaren Atala.

b) Herritarrekiko Harremanetako Laguntza Juridikoaren Atala.

c) Kudeaketa Administratiboaren Atala Nota de Vigencia.

2. Baliabideak Kudeatzeko Laguntza Juridikoaren Atalaren eginkizunak.

Baliabideak Kudeatzeko Laguntza Juridikoaren Atalak eginkizun hauek beteko ditu:

a) Ondasunak eta zerbitzuak kontratatzeari dagokion guztia legearen aldetik babestu eta aholku ematea.

b) Araudia prestatzeari eta langileen arloko administrazio baliabideei lotutako txostenak prestatzea.

c) Aurrekoekin loturik Araubide Juridikoaren Zerbitzuaren titularrak agintzen dizkion beste edozein.

3. Herritarrekiko Harremanetako Laguntza Juridikoaren Atalaren eginkizunak.

Herritarrekiko Harremanetako Laguntza Juridikoaren Atalak eginkizun hauek beteko ditu:

a) Osasun arloko ondare erantzukizuneko espedienteak kudeatu eta tramitatzea.

b) Gizarte Segurantzaren prestazioen arloko aurretiko administrazio erreklamazioen eta atalari dagozkion arloetako administrazio errekurtsoen gaineko txostenak prestatzea.

c) Datu-atzipenaren eta osasun arloko informazioaren inguruko kontsulta juridikoak ebaztea.

d) Osasun arloko eskubideen eta betebeharren inguruko kontsulta juridikoak ebaztea.

e) Aurrekoekin loturik Araubide Juridikoaren Zerbitzuaren titularrak agintzen dizkion beste edozein Nota de Vigencia.

4. Kudeaketa Administratiboaren Atalaren eginkizunak.

Kudeaketa Administratiboaren Atalak eginkizun hauek ditu:

a) Araubide Juridikoaren Atalaren bidez tramitatzen diren espedienteen gaineko laguntza eta kontrol administratiboa.

b) Zerbitzuan sortutako eta/edo jasotako dokumentazio guztia erregistratzea eta artxibatzea.

c) Kanpoko eta telefono bidezko eskaerei erantzutea eta zerbitzuko mezu elektronikoak kudeatzea.

d) Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, justizia auzitegi eta epaitegietara, Nafarroako Kontseilura eta beste organo batzuetara bidaltzen diren espedienteak prestatzea.

e) Zerbitzuaren jarduerari lotutako datu-baseak kudeatzea eta etorkizuneko garapen informatikoetarako beharrak zehaztea, jarraibide egokiekin.

f) Atalari esleitutako langileek egindako lana banatzea, koordinatzea eta gainbegiratzea.

g) Prozesu eta zeregin administratiboak zehaztea, behar diren jarraibideak emanez, mendeko langileek ahalik eta eraginkortasun handienarekin jardun ahal izateko, eta kudeaketa administratiboa hobetzeko proposamenak egitea.

h) Oro har, Araubide Juridikoaren Zerbitzuaren administrazio jarduera antolatzea, koordinatzea, kontrolatzea eta gauzatzea, bai eta zerbitzu horren titularrak agintzen dion eta aurrekoekin zerikusia duen beste edozein Nota de Vigencia.

Lehen xedapen gehigarria. Izendapenak.

1. Foru agindu honetan izena aldatu ez zaien burutzen izendapenak berresten dira, sortu ziren baldintza beretan.

2. Honako izendapen hauek berresten dira, egin ziren baldintza berberetan:

Langileen Erregistroaren eta Kontrol Administratiboaren Unitateko burua, Plantillaren eta Espediente Pertsonalen Unitateko buru.

Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Ataleko burua, Diru-sarreren eta Fakturazioaren Ataleko buru.

Baliabide Horizontalen Kontabilitate-kudeaketaren eta Fakturazio Unitateko burua, Kontabilitate eta Aurrekontu Ataleko buru.

Gastuaren Kontrolerako Ataleko burua, Kostuaren Kontrolerako Ataleko buru.

Gastuaren Analisirako Ataleko burua, Kostuaren Analisirako Ataleko buru.

Oinarrizko Osasun Laguntzako Sostengu Unitateko burua, Erabiltzaileei Laguntzeko Zentroko Sostengu Unitateko buru.

Nafarroako Ospitaleguneko Sostengu Unitateko burua, Lizarrako Barrutiko Sostengu Unitateko buru.

Tuterako Sostengu Unitateko burua, Tuterako Barrutiko Sostengu Unitateko buru.

Beste Baliabide Batzuetako Euskarrien Unitateko burua, Nafarroako Ospitaleguneko Sostengu Unitateko buru.

Euskarri Funtzionalerako Unitateko burua, Oinarrizko Osasun Laguntzako Sostengu Unitateko buru.

Segurtasun Neurrien Ataleko burua, Informazioaren Segurtasunerako eta Erabiltzaileari Zerbitzua Emateko Ataleko buru.

Hautemandako Kalitatearen Unitateko burua, Herritarren eta Erien Arretarako Unitateko buru.

Beste zentro batzuetako Eriaren Arreta Koordinatzeko Unitateko burua, Herritarren eta Erien Partaidetzarako Unitateko buru.

Erabiltzailearen Argibide eta Arazoetarako Unitateko burua, Prestazioen unitateko buru.

Laguntza Administratiboaren Unitateko burua, Barne Kontrolerako Unitateko buru.

Prestazio eta Itunen Kontrolerako Unitateko burua, Fakturazio Unitateko buru.

Botiketarako Argibide eta Aholkuen Ataleko burua, Ebaluazioaren, Botiketarako Aholkuen eta Ikerketaren Ataleko buru.

Farmaziako Prestazioaren Kudeaketarako Zerbitzuko Kudeaketa Administratiboaren Unitateko burua, Farmazia Zuzendariordetzako Unitate Administratiboko buru.

Erregistro eta Agiritegi Bulegoko burua, Langileria eta Artxibo Bulegoko buru.

Bigarren xedapen gehigarria. Osasuneko kontseilariak abuztuaren 5ean eman 111/2013 Foru Agindua aldatzea, Osasun Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak ezartzen dituena.

Aldatu egiten da Osasuneko kontseilariaren abuztuaren 5eko 111/2013 Foru Aginduaren 19. artikulua, eta 21. artikulua gehitzen da. Foru agindu horren bidez, Osasun Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak ezarri ziren. Honela idatzita geldituko dira:

“19. artikulua. Langileria eta Artxibo Bulegoa.

Langileria eta Artxibo Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Departamentuari atxikitako langileei buruzko gaiak tramitatzea.

b) Departamentuko langileek egindako prestakuntza ekintzen kontrola.

c) Arartekoari, Hitzarmenen Erregistroari eta Nafarroako Kontseiluari lotutako espedienteak artxibatu, kontrolatu, igorri eta haien jarraipena egitea.

d) Osasun Departamentuaren eskumeneko egintza administratiboen inguruko ziurtagiriak prestatzea.

e) Idazkaritza Tekniko Nagusiaren artxibo nagusia mantentzea, eta Idazkaritza Tekniko Nagusiko Ezagutza Kudeatzeko Atariaren dokumentuen artxiboa kudeatzea.

f) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, Atalari esleitutakoen artean.”

“21. artikulua. Herritarren Arretarako Bulegoa.

a) Departamentuko Erregistro Orokorraz arduratzea eta erregistro osagarriak koordinatzea.

b) Departamentuaren inguruko informazio orokorra.

c) Ziurtagiri digitalak egiaztatzea.

d) Agiriak konpultsatzea.

e) Erregistro eta informazioko adierazleak prestatzea.

f) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, Atalari esleitutakoen artean.”

Hirugarren xedapen gehigarria. Farmazia Zuzendariordetzari sostengua egitea.

Osasun Mentaleko Kudeatzailetzako Farmazia eta Dietetika Atalak sostengua eginen dio Farmazia Zuzendariordetzari, eta haren menpe egonen da funtzionalki.

Laugarren xedapen gehigarria. Unitateak kentzea Nota de Vigencia.

Ebaluazioaren, Botiketarako Aholkuen eta Ikerketaren Atala kentzen da, amortizatzen baita atal berri bat sortzeko, Erosketen Atala izenekoa.

Oinarrizko Osasun Laguntzako Farmazia Unitatea kentzen da, amortizatzen baita unitate berri bat sortzeko, Medikamentuaren gaineko Informaziorako Unitatea izenekoa.

Farmazia eta Prestazioen Zuzendariordetzaren menpe dagoen Kudeaketa Administratiboaren Unitatea kentzen da, amortizatzen baita unitate berri bat sortzeko, Farmaziako Prestazioaren Kontrolerako Unitatea izenekoa, Farmaziako Prestazioaren Kudeaketarako Zerbitzuaren menpe.

Xedapen iragankor bakarra. Ospitaletako erien arretarako unitateak.

Nafarroako Ospitalegunearen eta Tuterako Osasun Barrutiaren egitura garatu arte, Nafarroako Ospitaleguneko Eriaren Arretarako Unitatea eta Reina Sofia Ospitaleko Eriaren Arretarako Unitatea kasuan kasuko kudeaketa zuzendaritzari atxikitzen zaizkio.

Xedapen indargabetzaile bakarra. Indargabetzea.

1. Indarrik gabe uzten dira Osasuneko kontseilariaren abuztuaren 8ko 52/2012 Foru Aginduaren atal hauek: Bat, 2, 3 eta 4; Sei; Zazpi, 1, 2, 3, 4, 17, 18, 19, 20 eta 21; eta Zortzi, 1, 2, 3, 4, 5, 45, 46, 54 55, 56 eta 57. Foru agindu horren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura ezarri zen osasun laguntzaz kanpoko atalen eta osasun laguntzaz kanpoko unitateen mailan.

2. Indargabetu egin dira, halaber, foru agindu honetan ezarritakoaren aurkako maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

Azken xedapen bakarra. Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web