1/2016 FORU LEGEA, urtarrilaren 29koa, 2016rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa
BON N.º 20 - 01/02/2016; corr. err., BON 2/02/2016, BON 24/02/2016
I. TITULUA. Kredituak eta horien aldaketak
I. KAPITULUA. Hasierako kredituak eta haien finantzaketa
II. KAPITULUA. Aurrekontuetako kredituen aldaketa
II. TITULUA. Langileria gastuak
I. KAPITULUA. Jarduneko langileen ordainsariak
II. KAPITULUA. Nafarroako Administrazio Publikoen montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboak
III. KAPITULUA. Bestelako xedapenak
III. TITULUA. Finantza eragiketak
I. KAPITULUA. Abalak eta maileguak ematea
II. KAPITULUA. Zorpetzea
IV. TITULUA. Toki entitateak
V. TITULUA. Aurrekontuen kudeaketa
VI. TITULUA. Kontratazioa
I. TITULUA. Kredituak eta horien aldaketak
I. KAPITULUA. Hasierako kredituak eta haien finantzaketa
1. artikulua. Nafarroako Aurrekontu Orokorren esparrua.
Onetsi egin dira 2016rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrak. Atal hauek dituzte:
1. Nafarroako Parlamentuaren, Kontuen Ganberaren eta Arartekoaren aurrekontua.
2. Foru Komunitateko administrazioaren eta haren erakunde autonomoen aurrekontua.
3. Nafarroako Kontseiluaren aurrekontua.
4. Foru Komunitateko fundazio publikoen aurrekontuak.
5. Foru Komunitateko sozietate publikoen aurrekontuak.
2. artikulua. Kreditu eta eskubide ekonomikoen zenbatekoa.
1. Aurreko artikuluan aipatutako aurrekontuetako gastuen egoera-orrietan sartutako programak betetzeko onetsi diren kredituek, bateratuta, 4.005.305.026 euro egiten dute.
2. Aurreko artikuluan aipatutako aurrekontuetako diru-sarreren egoera-orrietan, aurrekontu ekitaldi honetan ustez likidatuko diren eskubide ekonomikoen zenbatespenak agertzen dira; hain zuzen ere, 4.005.305.026 euro egiten dute bateratuta.
3. Aurrekontu egonkortasunaren helburuak betetzeko, gastuen egoera-orrietako 1. kapitulutik 7.era bitartekoetan onesten diren kredituek 3.505.379.400 euroko zenbatekoa dute.
II. KAPITULUA. Aurrekontuetako kredituen aldaketa
3. artikulua. Aurrekontuetako kredituen aldaketa.
Aurrekontuetako kredituen aldaketak Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen aginduen araberakoak izanen dira, baldin eta foru lege honek agindu horiek aldatzen ez baditu.
Aurrekoa gorabehera, kontu-sailen arteko funts mugimenduak ez dira aurrekontu aldaketatzat hartuko, baldin eta kontu-sail horietako kredituek helburu berbera badute, eta Europar Batasunak, horiek hein batean kofinantzatzen dituenez, gastuen erabileraren gaineko kontrola hobetzea eskatzen duelako soilik bereizten badira.
4. artikulua. Europar Batasuneko programen aurrekontuetako aldaketak.
1. Nafarroako Gobernuak, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak proposaturik, eta Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak txostena egin ondoren, aurrekontuetan behar diren aldaketak egiteko baimena eman ahal du, ekitaldian zehar Europar Batasunak kofinantzatutako programa eta proiektuak ahalik eta hobekien betetzeko, Europako Batzordeak hasierako dokumentuan onetsitakoari edo ondoren jarraipen batzordeek edo Batzordeak berak eginiko aldaketei jarraituz. Aurrekontu-aldaketa horiek gastuen egoera-orrietan agertzen diren edozein motatako kredituen bidez finantzatu beharko dira.
2. Europar Batasunak kofinantzatzen dituen proiektuak biltzen dituzten kontu-sailetan eragin zuzena duen kreditu aldaketa oro egiteko Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiaren txostena beharko da aldez aurretik.
5. artikulua. Kreditu gehikuntzak.
Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 47. artikuluko a)tik g)ra bitarteko letretan aipatutako kredituez gain, 2016rako gehikuntza izan ahalko dute kontu-sail hauek guztiek edo ekitaldian helburu horrekin sortu beharrekoek: terrorismoaren biktimak edo indarreko araudian zehaztutako motibazio politikoko ekintzen biktimak aintzatestearen eta horiei kalte-ordainak ematearen ondorioz onets daitezkeen diru-laguntza eta maileguak emateko dauden kontu-sailek, baita Gizarte Segurantzako kotizazioen ordainketari dagozkion kontu-sail guztiek ere.
Aurrekoaz gainera, ondorengoek ere gehikuntza izan ahal dute:
1. Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko kontu-sailok:
a) 010001-01000-2275-921100 kontu-saila, “Hauteskundeak” izenekoa. Kontu-sail horri aplikatzen ahalko zaizkio hauteskundeak egiteko behar diren lan eta inbertsio guztien edonolako gastuak.
b) 010004-01100-2263-921700 kontu-saila, “Gastu juridiko-kontentziosoak” izenekoa.
c) 020002-04100-1001-921400 kontu-saila, “Lehendakari ohi, kontseilari ohi eta Nafarroako Gobernuko beste goi kargudun batzuentzako prestazioak” izenekoa.
d) 020002-04100-1620-921400 kontu-saila, “Langileen arloko erabakiak aplikatzeko funtsa” izenekoa.
e) 020002-04100-1800-921400 kontu-saila, “Zerbitzuen onarpenak, osagarri berriak, familia-laguntza, gradua, antzinatasuna, eszedentzian egondakoen itzultzeak eta beste batzuk” izenekoa.
f) 020002-04100-1810-921400 kontu-saila, “Langileen lansariak, aurreko ekitaldietakoak” izenekoa.
g) 020002-04100-1820-921403 kontu-saila, “Lan istripuengatik jaso beharreko kalte-ordainak” izenekoa.
h) 020002-04100-8318-921400 kontu-saila, “Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakundeen langile finkoentzako soldata-aurrerakinak” izenekoa.
i) 020002-04300-1614-211100 kontu-saila, “Aldez aurretik erretiratzeagatik jaso beharreko kalte-ordainak” izenekoa.
j) 030001-03000-4819-112100 kontu-saila, “Profesionalen Elkargoentzako transferentziak” izenekoa.
k) 051000-02100-2274-132103 kontu-saila, “Genero indarkeriatik babesteko segurtasun zerbitzuak” izenekoa.
l) 054002-02010-4609-131100 kontu-saila, “Larrialdiei, hondamendiei edo ezbeharrei aurre egiteko laguntzak” izenekoa.
l) 054002-02010-7609-131100 kontu-saila, “Larrialdiei, hondamendiei edo ezbeharrei aurre egiteko laguntzak” izenekoa.
n) 051000-02100-1800-132100 kontu-saila, “Apirilaren 10eko 15/2015 Foru Legearen aplikazioa” izenekoa.
2. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko kontu-sailok:
a) 100000-10000-4709-441100 kontu-saila, “AUDENASA. Merkataritzako politika” izenekoa.
b) 111002-11300-6002-923100 kontu-saila, “Lurrak eta natur ondasunak” izenekoa.
c) 111002-11300-6020-923100 kontu-saila, “Instalazio berriko eraikuntza eta obrak, ondare higiezina birmoldatzea eta janztea”.
d) 111002-11300-6020-923104 kontu-saila, “Higiezinei buruzko Plana. Administrazio bulegoak” izenekoa.
e) 111002-11300-8500-923100 kontu-saila, “Sektore publikoko akzioak erostea” izenekoa.
f) 150000-17000-6094-923400 kontu-saila, “Iruzur fiskalaren aurkako plana” izenekoa.
g) 151000-17330-2273-467900 kontu-saila, “Eskaera TRACASAri. Tributuen arloko informazio sistemetan datu fiskalak jaso eta sartzeko zerbitzuak” izenekoa.
h) 155003-17830-2272-932103 kontu-saila, “Zordun fiskalen ondasunen gaineko kargak eskuratzea” izenekoa.
i) 158000-17100-2269-941100 kontu-saila, “Transferentzia berriak eskuratzearen ondoriozko gastuak” izenekoa.
3. Hezkuntza Departamentuko kontu-sailok:
a) 400000-41000-1220-322000 kontu-saila, “Aldi baterako kontratatutako langileen ordainsariak” izenekoa.
b) 400000-41000-1800-322000 kontu-saila, “Zerbitzuen onarpenak, osagarri berriak, familia-laguntza, gradua, antzinatasuna, eszedentzian egondakoen itzultzeak eta beste batzuk” izenekoa.
c) 400000-41000-1810-322000 kontu-saila, “Langileen lansariak, aurreko ekitaldietakoak” izenekoa.
d) 410000-41100-2290-322000 kontu-saila, “Unibertsitatez kanpoko ikastetxeen funtzionamenduaren finantzaketa” izenekoa.
e) 410002-41140-4609-322D00 kontu-saila, “Eskola-kontzentrazioen eta hezkuntzarako erabiltzen diren udal eraikinen funtzionamendurako diru-laguntza” izenekoa.
f) 410002-41140-6081-321100 “Ikasliburuen doakotasunerako plana”.
g) 410002 -41140 -7811 -321100 kontu-saila. “Ikasliburuak doan jasotzeko programa” izenekoa.
h) 410004-41830-2210-324100 kontu-saila, “Jantokiak” izenekoa.
i) 410004-41830-2230-324100 kontu-saila, “Eskola garraioa” izenekoa.
j) 411001-41210-6001-325100 kontu-saila, “Nafarroako Unibertsitate Publikoarentzako desjabetzeak” izenekoa.
k) 425002 -42120 -4609 -322100 kontu-saila, “Udalekin hitzarmenak, 0 eta 3 urte bitarteko haurrak eskolatzeko” izenekoa.
4. Osasun Departamentuko kontu-sailok:
a) 54 programa multzokoak, kode ekonomiko hauei dagozkienak: 2213, 2214, 2215, 2216, 2286, 2287 eta 2500; bai eta 52 programa multzoaren barruan 2215 kode ekonomikoari dagozkionak.
b) 540000-52000-1800-311100 kontu-saila, “Zerbitzuen onarpenak, osagarri berriak, familia-laguntza, gradua, antzinatasuna, eszedentzian egondakoen itzultzeak eta beste batzuk” izenekoa.
c) 540000-52000-1810-311100 kontu-saila, “Langileen lansariak, aurreko ekitaldietakoak” izenekoa.
d) 540005-52831-4809-313100 kontu-saila, “Farmaziako prestazioak” izenekoa.
e) 540005-52831-4809-313102 kontu-saila, “Xurgatzaileak eta beste osasun-produktu batzuk” izenekoa.
f) 543000-52200-6059-312804 kontu-saila, “Sukaldeetako erreskatea” izenekoa.
g) 543004-52214-2276-312700 kontu-saila, “Plasma zatitzeko lanak, farmakoak ekoizteko” izenekoa.
h) 547001-52300-7609-312800 kontu-saila, “Aranguren Ibarreko Udalerako transferentzia, Mutiloako kontsultategi medikoa zabaldu eta erreformatzeko” izenekoa.
5. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko kontu-sailok:
a) 700000-70180-6020-411100 kontu-saila, “Instalazioak egokitzea” izenekoa.
b) 700000-70180-6040-411100 kontu-saila, “Ibilgailuak erostea” izenekoa.
c) 710000-71210-4700-412100 kontu-saila, “Landaketak erauztegatik ematen diren kalte-ordainak” izenekoa.
d) 710000-71210-4700-712107 kontu-saila, “Azpiegitura pribatuetan izaniko kalteak eta errenta galera arintzeko laguntzak” izenekoa.
e) 710000-71210-7700-412100 kontu-saila, “Azpiegitura pribatuetan izaniko kalteak eta errenta galera arintzeko laguntzak” izenekoa.
f) 710001-71230-4700-414210 kontu-saila, “Aseguru primen konpentsazioa Agroseguroren bitartez” izenekoa.
g) 710004-71320-2279-412205 kontu-saila, “Larrialdiko txertaketa ofizialak” izenekoa.
h) 710004-71320-7700-412200 kontu-saila, “Kalte-ordaina abereak epizootien ondorioz hiltzeagatik, eta azienda mugitzeko debekuaren ondoriozko lortu gabeko irabaziagatik” izenekoa.
i) 720000-71510-4700-414100 kontu-saila, “Nafarroako Ubidearen bidezko ureztaketen kanona” izenekoa.
j) 720000-71510-4700-414102 kontu-saila, “Nafarroako Ubidearen bidezko ureztaketen kanona. 1. faseko handipena” izenekoa.
k) 720000-71510-6019-414302 kontu-saila, “Lurren jabetza antolatzeko eta lurzati berrantolamendua egiteko obrak” izenekoa.
l) 720000-71510-7609-414400 kontu-saila, “Titulartasun publikoko nekazaritza azpiegiturak konpontzeko laguntzak, aparteko uholdeengatik” izenekoa.
m) 720000-71510-7819-414100 kontu-saila, “Ureztatzaileen Elkartearen nekazaritza azpiegiturak konpontzeko laguntzak, aparteko uholdeengatik” izenekoa.
n) 740000-74000-4400-456203 kontu-saila, “Gestión Ambiental de Navarra erakundeak egindako proiektu komunitarioak” izenekoa.
ñ) 740000-74000-4400-456207 kontu-saila, “Gestión Ambiental de Navarra erakundeak egindako proiektu komunitarioak” izenekoa.
o) 740000-74000-6092-456200, “Batasuneko proiektuak” izenekoa.
p) 740002-74200-4609-456300 kontu-saila, “Toki entitateen kalte-ordainak. LGP LGENF 2014-2020” izenekoa.
q) 740002-74200-4809-456302 kontu-saila, “Partikular eta sozietateentzako kalte-ordainak” izenekoa.
r) 740004-74400-7609-456702 kontu-saila, “Oihan lanen diru-laguntzak toki entitateentzat. LGP LGENF 2014-2020” izenekoa.
s) 740004-74400-7609-456703 kontu-saila, “Oihan azpiegituren diru-laguntzak toki entitateentzat. LGP LGENF 2014-2020” izenekoa.
t) 740004-74400-7609-456704 kontu-saila, “Titulartasun publikoko ohian azpiegiturak konpontzeko laguntzak, kalteengatik” izenekoa.
u) 780001-78100-4609-942300 kontu-saila, “Toki entitateentzako konpentsazioa toki tributuetako hobariengatik” izenekoa.
6. Garapen Ekonomikorako Departamentuko kontu-sailok:
a) 840000-84000-6010-453300 kontu-saila, “Prezioen berrikuspena” izenekoa.
b) 840002-84100-6010-453202 kontu-saila, “Bide sarearen hobekuntza eta jarduketak. Errepide Plana” izenekoa.
c) 840002-84100-6010-453200 kontu-saila, “Edukiera handiko errepideak: Iruña-Logroño” izenekoa.
d) 840003-84200-2090-453200 kontu-saila, “Iruña-Logroño A-12 autobiaren kanona” izenekoa.
e) 840003-84200-2090-453202 kontu-saila, “A-21 Pirinioetako autobiaren kanona” izenekoa.
f) 840003-84210-6010-453305 kontu-saila, “Bide sarearen zainketa lanak eta kontrol zentroa. Zoruak sendotzea” izenekoa.
g) 840004-84420-4709-441100 kontu-saila, “Bidaiarien garraio-zerbitzuei eusteko laguntzak” izenekoa.
7. Eskubide Sozialetako Departamentuko kontu-sailok:
a) 2279 kode ekonomikokoak, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legean aurreikusitako gizarte zerbitzu orokorren zorroa onetsi zuen ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuan ezarritako prestazio bermatuak finantzatzeko direnak eta 900003, 920005 eta 920008 proiektuetan daudenak. Helburu hori duen kontu-sailik ez badago, sortu ahalko da, behar bezala aplikatzeko.
b) 900002-91100-4809-212100 kontu-saila, “Kotizazio gabeko pentsioak” izenekoa.
c) 900002-91100-4809-231500 kontu-saila, “Gizarteratze-errenta” izenekoa.
d) 900002-91100-4809-231502 kontu-saila, “Laguntza bereziak gizarteratzeko” izenekoa.
e) 900003-91600-4609-231500 kontu-saila, “Etxegabeentzako harrera zerbitzua” izenekoa.
f) 900003-91600-4609-231502 kontu-saila, “Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak” izenekoa.
g) 900003-91600-4609-231503 kontu-saila, “Larrialdi sozialeko laguntzak” izenekoa.
h) 900003-91600-4609-231602 kontu-saila, “Enplegu sozial babestua. PE EGF 2014-2020” izenekoa.
i) 900004-91100-4819-143103 kontu-saila, “Nazioarteko larrialdietarako laguntzak” izenekoa.
j) 900007-91200-7800-261400 kontu-saila, “Etxebizitzaren arloko jardueretarako diru-laguntzak eta subsidioak” izenekoa.
k) 900007-91200-4809-261400 kontu-saila, “Etxebizitzen errentarientzako diru-laguntzak” izenekoa.
l) 900007-91200-7800-261402 kontu-saila, “Etxebizitza bioklimatikoetarako eta etxebizitzetako ziurtapen energetikoetarako diru-laguntzak “ izenekoa.
m) 920004-93200-4809-231B00 kontu-saila, “Zerbitzuari lotutako laguntzak”.
n) 920004-93200-4809-231B02 kontu-saila, “Laguntzak, zerbitzu pertsonalak emateko” izenekoa.
ñ) 920005-93100-7819-231000 kontu-saila, “Gizakia Helburu Fundazioaren obretarako transferentzia” izenekoa.
o) 920008-93300-2279-231703 kontu-saila, “Asistentziak adingabekoentzat” izenekoa.
p) 920008-93300-4809-231700 kontu-saila, “Zailtasun edo gatazka egoeran dauden adingabeen autonomiarako baliabideak” izenekoa.
q) 920008-93300-4809-231702 kontu-saila, “Familientzako prestazio ekonomikoak” izenekoa.
r) 920008-93300-4809-231704 kontu-saila, “Kanpoko ikastetxeetako haurren kuotak” izenekoa.
s) 950001-96100-4709-241109 kontu-saila, “Enplegu Plana. Zentro berezientzako transferentziak, eragiketa arruntetarako. 2014-2020 PE EGFk kofinantzatua” izenekoa.
t) 950001-96100-4819-241104 kontu-saila, “Enplegu Plana. Laneratzeko zailtasun handienak dituztenak lan munduan sartzeko programak PE EGF Nafarroak kofinantzatua” izenekoa.
u) 950001-96100-7709-241100 kontu-saila, “Enplegu Plana. Autoenplegurako diru-laguntzak inbertsioetarako” izenekoa.
v) 950001-96100-7709-241200 kontu-saila, “Enplegu Plana. Kooperatiba eta lan sozietateetarako diru-laguntzak, enplegua sostengatzeko” izenekoa.
8. Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko kontu-sailok:
a) 2279 kode ekonomikokoak, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legean aurreikusitako gizarte zerbitzu orokorren zorroa onetsi zuen ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuan ezarritako prestazio bermatuak finantzatzeko direnak eta B40002 proiektuetan daudenak. Helburu hori duen kontu-sailik ez badago, sortu ahalko da, behar bezala aplikatzeko.
b) B20002-2100-2276-921103 kontu-saila, “Ezkabako Gotorlekuko jarduketak”.
c) B40002-B4200-4809-232300 kontu-saila, “Genero indarkeriaren biktimak izan eta enplegua aurkitzeko zailtasunak dituztenentzako laguntzak” izenekoa.
d) B40002-B4200-4819-232300 kontu-saila, “Larrialdi sozialeko laguntzak” izenekoa.
II. TITULUA. Langileria gastuak
I. KAPITULUA. Jarduneko langileen ordainsariak
6. artikulua. Nafarroako administrazio publikoetako funtzionarioen eta estatutupeko langileen lansariak.
1. 2016ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko funtzionarioen eta estatutupeko langileen ordainsariek %1eko igoera izanen dute, baina horrek ez du galaraziko ordainsarietan beharrezkoak diren egokitzapenak egitea, lanpostu bakoitzari esleitutako ordainsariak haren zailtasun tekniko bereziarekin, dedikazioarekin, erantzukizunarekin, arriskuarekin edo nekagarritasunarekin bat datozela ziurtatzeko.
2. Maila bakoitzaren hasierako soldatak urteko zenbateko hau izanen du 2016an:
MAILA | URTEKO ZENBATEKOA |
A | 25. 534,60 euro |
B | 21. 481,46 euro |
C | 17. 819,62 euro |
D | 15. 519,56 euro |
E | 13. 651,26 euro |
7. artikulua. Nafarroako Administrazio Publikoetako lankontratudunen lansariak.
1. 2016ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lan-kontratudunen ordainsariak haien hitzarmen kolektiboan zehazten direnak izanen dira, foru lege honetan funtzionarioentzat finkatutako irizpideei jarraikiz.
2. Nafarroako gainerako administrazio publikoen zerbitzuko lan-kontratudunen ordainsariak, berriz, administrazio publiko bakoitzak bere aurrekontuetan ezartzen dituenak izanen dira, betiere foru lege honetan funtzionarioentzat ezarritako irizpideei jarraituz.
8. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako izendapen libreko zuzendaritza karguen ordainsariak.
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako zerbitzuetako zuzendariek 51.004,66 euroko ordainsariak izanen dituzte 2016an, hamalau hilekotan banatuta, indarra duen araudiaren arabera dagozkien gradu, antzinatasun eta familia laguntzaren ordainsari pertsonalez gainera, eta ezertan galarazi gabe jatorrizko izendapenagatik edo ematen dituzten zerbitzuen baldintza bereziengatik plantilla organikoan espezifikoki esleituta dituzten ordainsari osagarriak.
Zerbitzuburuek beren lana erabateko eskuragarritasunez eta dedikazio osoz eginen dute.
2. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Nafarroako Lan Osasunaren Institutuko izendapen libreko zuzendaritza karguen ordainsariek ondotik zehazten diren igoerak izanen dituzte 2016an, eta haien zenbatekoak urte horretan honakoak izanen dira, hamalau hilekotan banatuta, indarra duen araudiaren arabera dagozkien gradu, antzinatasun eta familia laguntzaren ordainsari pertsonalez gainera:
a) Farmazia Prestazioaren Kudeaketarako Zerbitzua; Osasun Mentaleko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Profesionalen Zerbitzua; Nafarroako Ospitaleguneko Langileen Administrazio Zerbitzua eta Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzua; Tuterako eta Lizarrako Osasun Barrutietako Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren zerbitzuak eta profesionalen zerbitzuak; Ospitalez kanpoko Larrialdietarako Zerbitzua; Tuterako eta Lizarrako Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako zerbitzuak; Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeaketa Klinikoari Laguntzeko eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zzerbitzua; Gizarte Osasuna Sustatzeko Zerbitzua eta Epidemiologiaren eta Osasun Prebentzioaren Zerbitzua; Osasuneko Informazio Sistemen Zerbitzua: 51.838,08 euro.
b) Araubide Juridikoaren Zerbitzua: 51.004,66 euro.
c) A mailako langileek betetzen dituzten beste zerbitzu batzuk: 47.684,42 euro.
d) Osasun Mentaleko Zainketa Asistentzialen Zerbitzua, Zainketa Asistentzialetarako eta Etxeko Arretarako Zerbitzua eta Tuterako eta Lizarrako osasun barrutietako Osasun Barrutiko Zainketa Asistentzialen Zerbitzua: 46.648,00 euro.
e) Gainerako mailetako langileek betetzen dituzten beste zerbitzu batzuk: 43.540,70 euro.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendaritza kargu horien titularren batek gaur egun artikulu honetan jasotakoa baino handiagoa den zenbatekoa jasotzen badu, aldeagatik konpentsazio pertsonal bat ordainduko zaio, kargu hori betetzen duen bitartean.
9. artikulua. Nafarroako Gobernuko kideen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren goi kargudunen eta gainerako behinbehineko langileen ordainsariak.
1. Ondoko ataletan zehazten da nolako ordainsariak izanen dituzten 2016an Nafarroako Gobernuko kideek, zuzendaritza nagusietakoek, erakunde, sozietate eta fundazio publikoetako zuzendaritza karguek eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko gainerako behin-behineko langileek.
2. Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 35. eta 45. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuko kideek, 2016. urtean, ondoren zehazten diren urteko ordainsariak izanen dituzte, hamalau hilekotan banatuta, indarra duen araudiaren arabera egokitzen zaizkien graduaz eta antzinatasunaz gainera, funtzionarioen kasuan:
–Nafarroako Gobernuko lehendakaria: 70.048,02 euro.
–Kontseilaria: 65.188,62 euro.
3. Lehendakariaren eta Gobernuko kontseilarien kabineteetako goi kargudunaren izaera duten kideek ondoren zehazten diren urteko ordainsariak izanen dituzte 2016. urtean, hamalau hilekotan banatuta, indarra duen araudiaren arabera dagozkien gradu eta antzinatasun ordainsariez gainera, funtzionarioen kasuan:
–Lehendakariaren aholkularia: 55.855,66 euro.
–Kontseilariaren kabineteko burua: 51.988,16 euro.
4. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.4 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, zuzendari nagusiek 55.855,66 euroko ordainsariak izanen dituzte 2016. urtean, hamalau hilekotan banatuta, indarra duen araudiaren arabera dagozkien gradu eta antzinatasun ordainsariez gainera, funtzionarioen kasuan.
5. Nafarroako Gobernuak Bruselan duen ordezkariak 76.163,64 euroko ordainsariak izanen ditu 2016. urtean, hamalau hilekotan banatuta, indarra duen araudiaren arabera dagozkien graduaz eta antzinatasunaz gainera, funtzionarioen kasuan.
6. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 109.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erakunde publikoetako zuzendariek 2016. urtean, ondotik zehazten diren ordainsariak izanen dituzte, hamalau hilekotan banatuta, indarra duen araudiaren arabera dagozkien graduaz eta antzinatasunaz, graduaz gainera, funtzionarioen kasuan:
a) Erakunde autonomoko zuzendari kudeatzailea, ondoko b), c) eta d) letretan xedatutakoa salbu: 55.855,66 euro.
b) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko eta Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak: 86.299,92 euro.
c) Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea: 65.983,96 euro.
d) Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendaritza kudeatzailetza: 54.574,38 euro.
e) Erakunde autonomoaren zuzendariordetza: 51.004,66 euro.
f) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendaritzako kideak:
–Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetza, Nafarroako Ospitaleguneko Kudeatzailetza, Profesionalen Zuzendaritza, Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritza, Eriaren Osasun Laguntzarako Zuzendaritza: 65.945,60 euro.
–Tuterako Osasun Barrutiko Kudeatzailetza, Lizarrako Osasun Barrutiko Kudeatzailetza, eta Nafarroako Ospitaleguneko Zuzendaritza Asistentziala: 57.640,10 euro.
–Osasun Mentaleko Kudeatzailetza, Nafarroako Odol eta Ehun Bankuko Zuzendaritza, Nafarroako Ospitaleguneko zuzendariordetza asistentzialak, Tuterako eta Lizarrako osasun barrutietako Zuzendaritza Asistentziala eta Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendariordetza eta Laguntzaren jarraitutasunerako Zuzendariordetza: 56.135,38 euro.
–Zerbitzu Zentraletako zuzendariordeak: 55.121,36 euro.
–Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen Zuzendaritza, Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritza eta Osasun Zainketen Zuzendaritza: 52.626,84 euro.
–Nafarroako Laguntza Soziosanitarioko Planaren koordinatzailea eta Nafarroako Ospitaleguneko zainketa sanitarioen zuzendariordetzak: 47.684,42 euro.
7. Lehendakariaren eta Gobernuko kontseilarien kabineteetako gainontzeko behin-behineko langileek 2016. urtean, ondoren zehazten diren urteko ordainsariak izanen dituzte, hamalau hilekotan banatuta, indarra duen araudiaren arabera dagozkien graduaz eta antzinatasunaz gainera, funtzionarioen kasuan:
–Lehendakariaren idazkaria: 34.486,76 euro.
–Kontseilariaren idazkaria: 31.434,90 euro.
–Kabineteko laguntzailea: 27.532,82 euro.
8. Jardunbide egokietarako, ustelkeriari aurre egiteko eta kode etikorako koordinatzaile arduraduna: 51.004,66 euro.
9. Aurreko idatz-zatietan araututako behin-behineko langileek, funtzionarioak ez direnek, Nafarroako administrazio publikoetako funtzionarioei dagokien antzinatasun-saria jasoko dute, eta horretarako, behin-behineko lanpostuetan aritutako denbora hartuko da kontuan.
10. Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoan sartuta dauden Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko sozietate publikoetako zuzendaritzako kideek, goi kargudunaren izaera dutenek, ordainsari hauek izanen dituzte 2016an:
Zuzendari kudeatzaileentzat, urteko oinarrizko ordainsari gordina, hamalau hilekotan banatuta, 55.000,00 eurokoa izanen da. Kudeatu beharreko enpresa publikoaren konplexutasunaren arabera egokituko dira urteko ordainsari horiek, hori guztia ondoko taulari jarraituz:
SOZIETATE MOTA | KONPLEXUTASUN OSAGARRIA | URTEKO OINARRIZKO LANSARI GORDINA, EUROTAN |
D | %0 | 55. 000,00 |
C | %10 | 60. 500,00 |
B | % 30 | 71. 500,00 |
A | % 55 | 81. 250,00 |
Nafarroako Gobernuaren erabaki baten bidez sailkatuko dira sozietateak mota ezberdinetan.
11. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren fundazio publikoetako zuzendariek urteko ordainsari hauek izanen dituzte 2016an, hamalau hilekotan banatuta:
–Miguel Servet Fundazioa: 55.121,40 euro.
–Nafarroako Pertsona Helduak Tutelatzeko Fundazioa: 48.356,00 euro.
12. Nafarroako Gobernuko kide den inork, ez eta Nafarroako Foru Komunitateko gainerako goi kargudunek ere, ez dute inolako entitate publiko edo pribaturen dieta pertsonalik jasoko Administrazio kontseiluen nahiz edozein motatako kide anitzeko organoen bileretara joateagatik. Dietak jasotzen badira betetzen den ordezkaritzaren karietara, horiek ordaintzen dituen sozietateak edo erakundeak zuzenean sartuko du dirua Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kasuan kasuko aurrekontu edo sozietate kontuan.
II. KAPITULUA. Nafarroako Administrazio Publikoen montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboak
10. artikulua. Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen klase pasiboen pentsioak eguneratzea.
1. 2016ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen klase pasiboen pentsioek, indarreko araudiaren arabera eguneratzeko eskubidea dutenek, pentsio publikoek urte horretan duten igoera bera izanen dute.
2. Pentsio publikoen arloko indarreko araudia aplikatzeko, eguneraketa ez da aplikatuko baldin eta aitortutako edo etorkizunean aitortuko diren pentsioek, berek bakarrik nahiz onuradun berak jasotzen dituen beste pentsio publiko batzuekin batera pentsio publikoetarako urtean ezarritako gehieneko zenbatekoa gainditzen badute.
11. artikulua. Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboen araubide iragankorrari buruzko martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen aurreko sisteman jarraitzen duten funtzionarioen eskubide pasiboen araubiderako arauak.
1. Martxoaren 30eko 13/1983 Foru Legeak indarra hartu baino lehen indarra zuten xedapenek arautuko dute artikulu honetan aipatzen den funtzionarioen eskubide pasiboen araubidea. Soldata erregulatzailea zehazteko, aipatu foru legearen eta hura betetzeko emandako ordainsarien behin-behineko erregelamenduaren aurreko sistemaren arabera funtzionarioek jasotako ordainsari handienak hartuko dira aintzakotzat, eta horiei Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko foru legeetan hurrengo urteetarako ezarritako ehunekoak gehituko zaizkie. Salbuespena izanen da lan istripuagatik edo eritasun profesionalagatik jasotako pentsioei buruz artikulu honetan xedatutakoa.
2. Aurreko idatz-zatian aipatu xedapenen arabera, erretiro eta pentsioen ondorioetarako zerbitzualdia zenbatzeko, funtzionarioek zerbitzuan egiazki egindako urteak besterik ez dira kontuan hartuko. Urte horien barrenean sartuko dira administrazio publikoan egiazki egindako urteak, betiere behar den administrazioak aitortuak, Foru Diputazioak 1981eko urriaren 29an eta 2001eko otsailaren 5ean hartutako Erabakiei eta apirilaren 14ko 21/1983 Foru Dekretuari jarraikiz.
Hala ere, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo toki entitateen montepioren bati atxikitako funtzionarioek sortutako erretiro-, alargun- eta umezurtz-pentsioen kasuan, foru lege honek indarra hartu ondoren jardunean hil edo erretiratutakoak badira, honako hauek zenbatuko dira, eta pentsioaren zio den egintza gertatutako egunetik aurrera izanen dute eragina: aipatutako funtzionarioek Gizarte Segurantzaren araubide ezberdinetan kotizatutako aldiak; betiere, aldi horiek montepioei kotizatutako beste batzuekin gainjartzen ez badira, honako hauek finkatzeko ondorioetarako soilik: eskubide pasiboetarako hartzeko zenbagarriak eta dagokion pentsioa kalkulatzeko kotizazio edo zerbitzu-urteengatikako ehunekoa edo kuota.
Aurreko lerroaldean aipatu funtzionarioek sortutako erretiro-, alargun- eta umezurtz-pentsioetarako, inola ere ez dira hurrengoak zenbatuko: aipatu funtzionarioek Gizarte Segurantzaren araubide ezberdinetan kotizatutako aldiak, baldin eta aipatu aldiek, hala badagokio, beste batzuekin batuta, aipaturiko araubideetan pentsiorako eskubiderik sortu badute, salbuespen batekin, hots, SOVI delakoaren prestazioetarako eskubidea sortzeko balio duten aldi kotizatuak, zenbatu eginen baitira horiek.
Bikote egonkorrentzako berdintasun juridikoari buruzko uztailaren 3ko 6/2000 Foru Legearekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo toki entitateek dituzten montepioetakoren baten babesean dauden funtzionarioek alargun-pentsioa sortuz gero, bikotekide egonkorrek ere izanen dituzte eskubide pasibo horiek.
3. Artikulu honen 1. idatz-zatian xedatutakoa betez, eta Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren aplikazio-esparruaren barnean dauden funtzionario publikoek 2016. urtean eragindako erretiro eta pentsioak finkatzeko, ondoko hau hartuko da kontuan:
a) Eskubide pasiboetan eragina duten lansari kontzeptuen zenbatekoak 2016. urteari dagozkionak izanen dira, hau da, 1983. urtekoei geroko aurrekontuei buruzko foru legeek finkatutako gehikuntzak aplikatu ondoren sortzen direnak.
Salbuespen gisa, lan istripu edo eritasun profesionalaren ondoriozko desgaitasunagatiko erretiro-pentsioen kasuan, bai eta lan istripuz edo eritasun profesionalaren ondorioz hiltzearen ondoriozko alargun- edo umezurtz-pentsioenean ere, funtzionarioa erretiratu edo hil aurreko urtean hark bere lanpostuagatik jasotako ordainsariek osatuko dute hartzeko arautzailea.
b) 1980ko urtarrilaren 29ko Parekatze Arautik sortutako ordainsari sistematik kanpo geratu ziren udal funtzionarioentzat, horren bigarren xedapen gehigarriko bigarren lerroaldean emandako ahalmenari jarraikiz, pasiboetan eragina duten ordainsari kontzeptuen zenbatekoa honakoa izanen da: funtzionario horientzako 1983ko zenbatekoari hurrengo urteetan izandako gehikuntzak erantsiz ateratzen dena.
4. Funtzionarioek pentsio araubidearen finantzaketan parte hartuko dute 13/1983 Foru Legearen aurreko arauteria aplikatuz ateratzen den zenbatekoaz, ondorengo urteetako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legeetan ezarritako pentsio igoeren portzentajeak erantsirik.
5. 2016ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Nafarroako Administrazio Publikoetako montepioen gutxieneko erretiro-pentsioa, bai martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen aurreko sisteman jarraitzen duten funtzionarioena, bai aipatu foru legean aurreikusitakoari atxikitakoenena, 2015. urterako ezarritakoa izanen da, hots, 14.543,21 eurokoa, 2016ra eguneratua pentsio publikoek oro har duten igoeraren arabera.
70 urte betetzen dituztenetik aurrera, aurreko lerroaldean ezarritako gutxieneko pentsioaren adinako zenbatekoa jasotzeko eskubidea aitortuko zaie, baita ere, beren borondatez erretiratu eta, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen aurreko eskubide pasiboen sisteman jarraituta, dagokien administrazio publikoan 30 urte baino gutxiagoan lan egin dutela frogatzeagatik eguneratu gabeko pentsioa jasotzen dutenei.
6. 2016ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, gutxieneko alargun-pentsioa ekitaldi horretarako ezarriko den lanbide arteko gutxieneko soldataren adinako urteko zenbateko gordina izanen da.
7. Artikulu honen 6. idatz-zatian xedatutakoa aplikatuko zaie, halaber, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen aurreko eskubide pasiboen sistema aplikatuz emandako umezurtz-pentsioei, Nafarroako Administrazio Publikoen montepioetako edozeinen kargura, zein bere Erregelamenduaren arabera, 1991ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko otsailaren 26ko 5/1991 Foru Legearen hemezortzigarren xedapen gehigarriak emandako testua oinarri harturik.
Aurreko lerroaldean xedatutakotik baztertu egiten dira, beraz, aipatu 5/1991 Foru Legean ezarritako aldaketaren aurretik aplikatzen zen araudiaren arabera emandako umezurtz-pentsio guztiak, onuradunaren ezintasun egoeraren eraginez onartu zirenak izan ezik.
8. Foru Diputazioko funtzionarioen erretiroei eta pentsioei buruzko Erregelamenduaren 8. artikuluko 3. idatz-zatian eta udal funtzionarioen eskubide pasiboei buruzko Erregelamenduaren 10. artikuluan aipatzen diren umezurtz-pentsioak eta udal montepio partikularretan ezaugarri berak dituzten umezurtz-pentsioak onartu eginen dira, baldin eta pentsio horiek eskuratzeko bete beharreko baldintza guztiak betetzen badira pentsioa sorrarazten duen pertsona edo, bestela, alargun-pentsioa jasotzen duen ezkontidea edo bikotekide egonkorra hiltzen den egunean.
9. Nafarroako administrazio publikoetako montepioen alargun-pentsioak bateragarriak dira bai norberak egindako lanarengatik jasotako diru-sarrerekin bai erretiro-pentsioarekin.
10. Ezintasun iraunkorraren deklarazioak, bai eta haren graduenak ere, berrikusi ahal izanen dira, baldin eta onuraduna 65 urtetik beherakoa baldin bada, egoera larriagotu edo hobetzea dela eta, edo diagnostikoaren akatsaren ondorioz, betiere arau hauei jarraikiz:
a) Ezintasun gradua berrikusteko espedientea ofizioz edo interesdunak eskatuta ireki ahal izanen da, eta Nafarroako Ezintasunak Baloratzeko Epaimahai Medikoak horri buruzko proposamen loteslea eginen du.
b) Funtzionarioari deklaratutako ezintasun iraunkorraren gradua aldatu eta handiagoa emanez gero, egoera larriagotu delako edo diagnostikoaren akats baten ondorioz, berrikusteko espedientea ebatzi eta hurrengo hilabetearen lehendabiziko egunetik aurrera izanen ditu ondorioak pentsio berriak.
Kalifikazio berria diagnostikoaren akats baten ondorioa denean, espedientea ebatzi arte jasotakoaren eta ezintasun gradu altuagoa aitortuta jaso beharrekoaren arteko aldeak egiten duen zenbatekoa jasotzeko eskubidea izanen du, betiere lau urte gehienez.
c) Aurreko letretan aipatzen den berrikuspenak Foru Diputazioak 1970eko apirilaren 17an eta 1972ko azaroaren 24an hartutako Erabakietan ezarritako ondorioak izanen ditu, erabaki horiek indarra izaten jarraituko baitute foru lege honetan ezarritakoaren aurka ez doan guztian.
III. KAPITULUA. Bestelako xedapenak
12. artikulua. Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen arloko presako neurriak.
2016. urtera luzatzen dira Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen arloko presako neurriak, hots, ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legearen 1., 5. eta 8. artikuluetan aurreikusitakoak.
13. artikulua. Lanpostuak egokitzea.
1. Nafarroako Gobernuari baimena ematen zaio behar diren neurriak har ditzan, plantilla berregituratzeagatik edo eman beharreko zerbitzuengatik funtsik gabe gelditutako lanpostuak, bete gabeak ez direnak, egokitu eta bestelako lanpostu bihurtzeko. Eginkizun aldaketak eta lekualdatzeak, maila beraren barnekoak, salbuespen gisa baino ez dira eginen, eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuak berak zuzenean eginen ditu, sindikatuetako ordezkariei entzun ondoren eta ukitutako langileen adostasunarekin.
2. Lanpostu horiek maila bereko bestelako lanpostu bihurtzerik ez badago, salbuespen gisa baimena eman ahal izanen da beste maila bateko lanpostuei dagozkien eginkizunak berresleitzeko, baldin eta ukitutako langileek horiek betetzeko lanbide gaitasuna eta gainerako baldintzak betetzen badituzte. Berresleipen hori aldi baterako izanen da, langilearen mailan atxiki edo birmoldatzeko aukera izan arte, gehienez ere, eta beti bermatuko da aurretik betetzen zuen lanpostuari zegozkion oinarrizko ordainsariak eta osagarriak jasoko dituela.
14. artikulua. Udal funtzionarioen montepioen finantzaketa.
1. Nafarroako Gobernuak ekarpena eginen du Nafarroako toki entitateen funtzionarioen pentsioak finantzatzeko, Udal Funtzionarioen Montepio Orokorrekoak direnen kasuan; ekarpen hori udal bakoitzari, Udal Funtzionarioen Montepio Orokorraren kudeaketak 2015ean sortutako kostuen ordainketarako, esleitu zaion kuotaren proportzioan banatuko da.
2. Halaber, Nafarroako Gobernuak ekarpen bana eginen die Iruña, Tutera eta Tafallako Udalei, beraien montepioen kudeaketak 2015eko ekitaldian sortutako kostuen arabera.
3. Aurreko idatz-zatietan ezarritako ekarpenen zenbatekoa Nafarroako Administrazio Publikoen montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboen araubide iragankorrari buruzko martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen hamargarren xedapen gehigarria aplikatuta ateratzen dena izanen da.
III. TITULUA. Finantza eragiketak
I. KAPITULUA. Abalak eta maileguak ematea
15. artikulua. Abalak eta maileguak ematea .
1. Nafarroako Gobernuak abalak edo antzeko beste berme batzuk ematen ahalko ditu, 20.000.000 euro hain zuzen.
Aurreko lerrokadako mugaren barruan, Garapen Ekonomikorako Departamentua baimentzen da abalak eta birrabalak eman ditzan enpresek finantzaketarako sarbidea izan dezaten errazteko; horretarako, behar diren hitzarmenak izenpetu ahalko ditu elkarrekiko berme sozietateekin eta finantza-entitateekin, eta, kasua bada, ekarpenak egin ahalko ditu sozietate horien hornidura teknikoen funtserako.
Ondare Zerbitzuak txostena emanen du horien guztien gehieneko zenbatekoei buruz.
2. Enpresa entitate publikoek, fundazio publikoek eta sozietate publikoek abalak edo antzeko beste berme batzuk ematen ahalko dituzte, Nafarroako Gobernuak aldez aurretik baimenduta eta Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak proposatuta; 50.000.000 euro, gehienez ere.
3. Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 75.1 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ematen dituen abalen edo gisako beste bermeen gehieneko arrisku bizia 190.000.000 euro izanen da. Enpresa entitate publikoendako, fundazio publikoendako eta sozietate publikoendako, berriz, aitzineko ekitaldia bukatzean dagoen gehieneko arrisku bizia 50.000.000 euro handitu ondoko zenbatekoa izanen da.
4. Nafarroako Gobernuak gehienez ere 800.000 euroko maileguak ematen ahalko ditu; horretarako, baimena ematen zaio Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuari zenbateko horretako mailegua emateko Baluarte Fundazioari.
5. Enpresa entitate publikoek, fundazio publikoek eta sozietate publikoek gehienez ere 30.000.000 euroko maileguak ematen ahalko dituzte, Nafarroako Gobernuak aldez aurretik baimenduta eta Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak proposatuta.
6. Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 82 ter artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ematen dituen maileguen gehieneko arrisku bizia 90.000.000 euro izanen da. Enpresa entitate publikoendako, fundazio publikoendako eta sozietate publikoendako, aitzineko ekitaldia bukatzean dagoen gehieneko arrisku bizia 30.000.000 euro handitu ondoko zenbatekoa izanen da.
7. Artikulu honetan ezarritako mugen kontaketatik aparte utzi dira, hala mailegu nola abaletarako, “BEI- Moderna programa”ren esparruko eragiketak. Eragiketa horiek Nafarroako Gobernuak baimentzen ahalko ditu, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak proposatuta, eta 65.000.000 euroko muga izanen dute. Gehieneko arrisku bizia izanen da aitzineko ekitaldia bukatzean dagoen gehieneko arrisku bizia 19.500.000 euro handitu ondoko zenbatekoa.
Artikulu honetan ezarritako mugen kontaketatik aparte utzi dira Nafarroako Gobernuak bere sozietate publikoekin edo sozietate publikoek beren artean, hala maileguetarako nola abaletarako, hitzartzen dituzten eragiketak.
8. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak beharrezko mekanismoak ezarriko ditu zuhurtasun finantzarioaren printzipioari buruz araudiak ezartzen dituen mugak beteko direla bermatzeko. Aurrekontuaren Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoan definitzen da printzipio hori.
16. artikulua. Nafarroako ekonomia suspertzeko 20092011 urteetarako neurriei buruzko azaroaren 6ko 18/2008 Foru Legearen aldaketa.
1. Nafarroako ekonomia suspertzeko 2009-2011 urteetarako neurriei buruzko azaroaren 6ko 18/2008 Foru Legearen 9. artikulua aldatzen da. Hemendik aurrera, testu hau izanen du:
“Abalen gehieneko indarraldia hamabost urtekoa izanen da, ematen den egunetik hasita”.
2. 9. bis artikulu berria gehitzen zaio Nafarroako ekonomia suspertzeko 2009-2011 urteetarako neurriei buruzko azaroaren 6ko 18/2008 Foru Legeari, eta hauxe da haren edukia:
“9. bis. Mailegu bermatuen berritze aldarazleak.”
Foru lege honen bidez bermatutako maileguen berritze aldarazleek ezin izanen dute kapital biziaren zenbatekoa handitu, ez eta indarrean dauden gabealdiak luzatu ere.
II. KAPITULUA. Zorpetzea
17. artikulua. Zor Publikoa jaulki edo maileguak nahiz kredituak ituntzeko baimena .
1. Baimena ematen zaio Nafarroako Gobernuari zorpetze-eragiketak egiteko, muga bakarra ezarriz, alegia, 2016ko abenduaren 31ko saldo bizia ez izatea 2016ko urtarrilaren 1ekoa baino 82.882.000 euro handiagoa. Horietarik 12.900.000 euro enpresa publikoen maileguak berriro finantzatzeko izanen dira; 13.000.000 euro, C hepatitisaren tratamendurako botikak finantzatzeko; eta gainerakoa, aurreikusitako defizita (BPGd-aren %0,3) finantzatzeko.
2. Artikulu honen lehen idatz-zatian ezarritako muga gainditzen ahalko da hasiera batean aurreikusi gabeko finantza aktiboak eratzearen ondorioz, betiere Europako Kontuen Sistemak ezarritako irizpideak betetzen badira eta urteko zorpetze programan erabakitzen bada; hala beharko du, halaber, Nafarroako Gobernuak eta Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioak hitzartzen dituzten bestelako zorpetze-eragiketetan ere, Hitzarmen Ekonomikoan xedatutakoaren baitan eta aurrekontu egonkortasunaren gaineko arauek ezartzen dituzten mugak gainditu gabe.
3. Aurreko idatz-zatietan jasotako zorpetze-eragiketen jaulkipena eta, kasua bada, formalizazioa, eragiketa batean edo batzuetan gauzatzen ahalko dira, eta 2016ko ekitalditik aurrera ere egiten ahalko dira.
4. Nafarroako Gobernuak, hiru hilabetean behin, aurreko idatz-zatietan aurreikusitako zorpetze-eragiketen jaulkipen edo formalizazio guztien berri emanen dio Nafarroako Parlamentuari.
18. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Publikoen sektoreko gainerako entitateen zorpetzea.
1. Europako Kontuen Sistemaren arabera Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Publikoen sektorean sartutako entitateek Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren baimena beharko dute haien zorpetze-eragiketak formalizatu aurretik, eta baimen hori gabe hartutako erabakiak erabat deusezak izanen dira.
Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak zorpetze-eragiketa horiek baimendu izanaren berri emanen dio, hiru hilabetean behin, Nafarroako Parlamentuari.
2. Aurreko idatz-zatiko entitateei baimenduko zaien gehieneko zorpetze bolumenak ez ditu gaindituko Nafarroako Gobernuak eta Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioak aurrekontuen egonkortasunaren barruan erabakitako mugak.
3. Artikulu honen 1. idatz-zatian aipatzen diren entitateetako arduradunek Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak eskatzen dien informazioa eman beharko dute, behar den moduan eta epean, Nafarroako Gobernuak eta Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioak aurrekontuen egonkortasunaren barruan hartutako konpromisoak bete daitezen.
IV. TITULUA. Toki entitateak
19. artikulua. Elkarte tradizionalen inbertsioetarako dirulaguntza eta onurak.
Nafarroako Aurrekontu Orokorretan Nafarroako Ogasun Publikoaren kargura ezarritako ekarpenak eta gainerako onurak jasotzen ahalko dituzte Errege Bardeako Komunitateak eta Erronkari, Zaraitzu eta Aezkoako batzarrek, beren organo eskudunek onesten dituzten inbertsioetarako.
V. TITULUA. Aurrekontuen kudeaketa
20. artikulua. Aurreikusitako dirusarrera handiagoen bidez finantzatzen diren aurrekontuko aldaketak.
Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen II. tituluko I. kapituluko 2. atalean ezarritakoari jarraituz, hasieran aurreikusitakoak baino handiagoak diren diru-sarreren ondorioz kredituak handitzen dituzten aurrekontuko aldaketak onartzeko, hasieran aurreikusitakoek gauzatuta egon beharko dute.
Salbuespen gisa, beste administrazio edo entitate publiko batzuek finantzatutako gastuak direnean, kredituak handitzen ahalko dira aurrekontuko gastuen egoera-orrian dagokion diru-sarrera gertatu gabe, baldin eta dokumentuz frogatzen bada funtsak jarri behar dituen entitatearen edo administrazioaren finantzaketa konpromisoa kasu hauetan:
a) Langileria-gastuetarako beharrezkoak direnean.
b) Laguntza pertsonaleko edo sozialeko helburua duten aldizkako diru-laguntzak direnean.
c) Finantzaketa diru-itzultze baten bidez jasotzen duten programak direnean; izandako gastuek frogatuta egon beharko dute.
d) Beste kasu batzuetan; behar bezala frogatuta eta Nafarroako Gobernuak baimenduta egon beharko dute, eta aurrekontuen arloko departamentu eskudunak txostena egina izan beharko du.
21. artikulua. 16. artikulua. Nafarroako Parlamentuaren, Kontuen Ganberaren, Arartekoaren eta Nafarroako Kontseiluaren aurrekontuen zuzkidurak.
1. Nafarroako Parlamentuaren, Kontuen Ganberaren eta Arartekoaren aurrekontuen zuzkidurak kasuko Mahaiak, lehendakariak edo arartekoak eskatu ahala gauzatuko dira, irmoki eta aldizka.
2. Nafarroako Kontseiluaren independentzia organikoa eta funtzionala galarazi gabe, Foru Komunitateko Administrazioaren ekonomia- eta aurrekontu-kudeaketari buruzko araudi orokorraren menpe egonen da.
Halaber, haren ekonomia- eta aurrekontu-jarduna Nafarroako Gobernuaren Kontu-hartzailetza Orokorraren kontrolpean egonen da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarentzat eta haren erakunde autonomoentzat ezarrita dagoen modu berean.
Nafarroako Kontseilurako transferentzia arruntak, oro har, hiru hilabeteko aurrerapenarekin eginen dira, behar handiagoak justifikatzen ez badira, behintzat.
Kapital transferentziak lehendakariak eskatzen dituen neurrian eginen dira, haiek eskatzea eragin duen gastuaren beharra justifikatuta.
22. artikulua. Funts mugimenduak zorraren interesengatik.
Aurrekontuaren zuzendari nagusiak baimena ematen ahalko du funts mugimenduak egiteko interesak ordaintzeko xedea duten kontu-sailen artean, zorrak, maileguek nahiz diruzaintzako eragiketek sortutakoak izan, eta ez dira egonen Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 38. artikuluan eta 44.etik 50.era bitartekoetan ezarritako mugen menpe.
23. artikulua. Nafarroako Gobernuak Bruselan duen ordezkaritza.
Nafarroako Gobernuak Bruselan duen ordezkaritzaren ohiko jardunerako behar diren gastu guztiak kutxa finkoko aurrerakinekin edo, hala bada, justifikatu beharreko ordain-aginduekin ordainduko dira.
24. artikulua. Kanpoan kontratatutako zerbitzuen itzulketa.
Ez dira aurrekontu aldaketatzat hartuko I. kapituluaz beste kapituluetako kreditu-mugimenduak, kanpoan kontratatutako zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta haren erakunde autonomoei itzultzearen karietara egindakoak.
25. artikulua. Ikastetxeak eraikitzea.
Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak baimena ematen ahalko du funts mugimenduak egiteko ikastetxeak eta bigarren hezkuntzako institutuak eraikitzeko kontu-sailen artean, eta funts mugimendu horiek ez dira egonen Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 38. artikuluan eta 44.etik 50.era bitartekoetan ezarritako mugen menpe.
26. artikulua. Eskola liburuen finantzaketa.
Funts mugimenduak egiten ahalko dira ikasliburuak eta hezkuntza materiala finantzatzeko kontu-sailen artean edo horien finantzaketa egokirako sortu beharrekoen artean, eta mugimendu horiek ez dira Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 38. artikuluan eta 44.etik 50.era bitartekoetan ezarritako mugen menpe.
Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak izanen du funts mugimendu horiek baimentzeko eskumena.
27. artikulua. Funts mugimenduak, unibertsitatez kanpoko ikastetxeen funtzionamendu gastuen eta ikastetxe publikoen hornikuntza gastuen artean.
Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak funts mugimenduak baimentzen ahalko ditu, baldin eta “Unibertsitatez kanpoko ikastetxeen funtzionamenduaren finantzaketa” izeneko 410000-41100-2290-322000 kontu-sailaren eta “Ikastetxe publikoen hornikuntza” izeneko 410001-41830-6059-325100 kontu-sailaren artekoak badira, eta ez dira Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legeak 38. artikuluan eta 44.etik 50.era bitarteko artikuluetan ezarritako mugen menpe egonen; betiere, uztailaren 6ko 250/1992 Foru Dekretuaren 17. artikuluko aurreikuspena burutzearen ondoriozko ikastetxeen eskaerak badira.
28. artikulua. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren aurrekontu zuzkidura.
“NUParen finantzaketa: Iruñeko eta Tuterako campusa”izeneko 411001-41210-4455-322300 kontu-sailak irakaskuntza eta ikerketa finantzatzeko erabiliko diren transferentzia arruntak jasotzen ditu eta, oro har, hiru hilabeteko aurrerapenarekin libratuko dira.
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren aldeko kapital transferentziak, Iruñeko eta Tuterako inbertsioak finantzatzeko direnak, Kudeatzailetzak eskatu eta gero eginen dira. Gastua gauzatu dela frogatzen duen dokumentazioa erantsi beharko da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kontu-hartzailetzak ontzat eman beharko du.
Kapital transferentziek finantzatutako inbertsio proiektuak Hezkuntza Departamentuak onetsiko ditu, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eta Nafarroako Gobernuaren interesekoak diren proiektuen artean.
29. artikulua. Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren ikastetxe elkartuen aurrekontuko zuzkidura.
UHUNeko Iruñeko eta Tuterako ikastetxe elkartuen finantzaketarako transferentzia arruntak, oro har, hiru hilabeteko aurrerapenarekin libratuko dira.
30. artikulua. Diruz lagundutako eta itundutako ikastetxeen sostengua.
1. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 117. artikuluan ezarritakoaren arabera, eskola unitate bakoitzeko modulu ekonomikoaren diru-kopurua bosgarren xedapen gehigarrian ezarritakoa izanen da 2016. urterako, diruz lagundutako eta itundutako ikastetxeen sostengurako funts publikoen zenbateko osoa banatzeari dagokionez.
Nafarroako Gobernuari ahalmena ematen zaio, irakaskuntza itunduaren sektorearekin negoziatu ondoren eta Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak aldeko txostena eman ondoren, bosgarren xedapen gehigarriko modulu ekonomikoak eta ratioak eta artikulu honen bosgarren idatz-zatian finkatutako zenbatekoa aldatzeko, bai eta aldaketaren eraginkortasun eguna ezartzeko eta harekin lotutako funts mugimenduak egiteko ere.
Funts mugimendu horiek ez dira Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 38. artikuluan eta 44.etik 50.era bitartekoetan ezarritako mugen menpe egonen.
Langile irakasleentzat bosgarren xedapen gehigarrian jasotako ordainsariei buruzko aurreikuspenek 2016ko urtarrilaren 1etik hasita hartuko dute indarra, Irakaskuntza Pribatuaren Talde Hitzarmenak noiz izenpetzen diren, horretan eraginik izan gabe. Administrazioak konturako ordainketak onartzen ahalko ditu ugazaben erakunde guztiek espresuki horrela eskatu eta sindikatuek esaten dutena entzun ondoren, kasuan kasuko hitzarmena izenpetu arte; konturako ordainketa horiek 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen dute eragina.
“Bestelako gastuetarako” eta, hala balitz, langile osagarrietarako moduluko osagaiak bosgarren xedapen gehigarrian jasotakoak, 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.
Administrazioak, ordainketa eskuordetuaren bidez, zuzenean ordainduko ditu irakasleen soldatentzat adierazita dauden zenbatekoak, karga sozialak barne, irakasleen eta dagokien ikastetxeko titularraren arteko lan harremana galarazi gabe.
“Bestelako gastuetarako” zenbatekoak ikastetxe itunduei ordainduko zaizkie, eta horiek ikasturtea bukatzean justifikatu beharko dute aplikatu direla.
“Gastu aldakorrak” osatzen dituzten zenbatekoen banaketa itunen araubideari buruzko xedapenetan ezarritakoaren arabera eginen da.
2. Egun, Nafarroan irakasten ez direnez berariazko lanbide heziketako titulu guztiak, Hezkuntza Departamentuak behin-behinekoz finkatuko ditu 2016-2017 ikasturtean lehenengo aldiz ezarriko diren eta bosgarren xedapen gehigarrian sarturik ez dauden erdi edo goi mailako heziketa zikloetako, oinarrizko lanbide heziketako eta lanbide lantegietako modulu ekonomikoak, eta aipaturiko xedapen gehigarri horretan sartutakoak behin-behinekoz aldatzen ahalko ditu; aldaketa horiek 2016-2017 ikasturtearen hasieran izanen dituzte ondorioak, haien ezarpena zein den ikusita.
3. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren zikloa, Batxilergoa, Goi Mailako edo Erdi Mailako Heziketa Zikloak eta Gizarte Garantiako Programak ezarri dituzten ikastetxeei Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 2.2 artikuluak aipatzen dituen hezkuntzako, psikopedagogiako eta lanbide orientazioko zerbitzu espezializatuetarako finantzaketa emanen zaie. Finantzaketa hori honako proportzioan eginen da: eginkizun horietan aritzeko gai den profesionalaren lanegun oso bat, aipatu hezkuntza maila horietako 25 unitate itunduko. Hortaz, ikastetxe itunduek eskubidea izanen dute aipatu profesionalaren lanegun horren finantzaketa jasotzeko, maila horretan itunduta daukaten unitate kopuruaren arabera.
4. Goi mailako heziketa zikloetako hitzarmen berezia partziala izanen da; beraz, derrigorrezkoa ez den mailarako -Goi Mailako Heziketa Zikloetarako- izenpeturiko itun berezi partzialen araubideari esleitzen zaizkion funts publikoetatik lorturiko finantzaketaren osagarri gisa ikasleengandik hartu beharreko kopurua, arauturiko irakaskuntza kontzeptuan esklusiboki, hau izanen da: 36 euro ikasle eta hileko, 10 hilabetez, 2016. urteko urtarrilaren 1etik urte bereko ekainaren 30era arte, eta 2016. urteko irailaren 1etik urte bereko abenduaren 31ra arte; horretatik kanpo daude Lantokietako Lanbide Heziketa baizik ez duen ikasturtean matrikulatuta dauden ikasleak. Horiek 32,45 euro ordainduko dute ikasle eta hileko, 2016-2017 ikasturteko Lantokietako Lanbide Heziketak irauten duen hiru hiletan.
Goi mailako heziketa zikloetan sartu ahal izateko prestakuntza ikastarorako itun berezia partziala izanen da; izan ere, goi mailako heziketa zikloetan sartzeko derrigorrezko irakaskuntzakoa ez den prestakuntza ikastarorako izenpetzen diren itun berezi partzialen araubideari esleitutako funtsetatik datorren finantzaketa osagarriaren kontzeptuan ikasleengandik jasoko duten kopurua, irakaskuntza arautuko kontzeptuan soilik, hileko 26,53 eurokoa izanen da eta hamar hilabetez emanen da, 2016ko urtarrilaren 1etik urte bereko ekainaren 30era eta irailaren 1etik abenduaren 31ra bitarte.
Ikastetxeek ikasleei diru kopuru horiek kobratzearen ondorioz eskuratzen duten finantzaketa erabiliko da modulu ekonomikoko “bestelako gastuak” deitutako kapitulurako eta, beraz, Administrazioak “bestelako gastuak” delako atalaren kopurua osatzeko falta den kopurua baizik ez du ordainduko.
5. Zuzendaritzako eginkizunetan laguntzeko, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hogeita zazpigarren xedapen gehigarrian xedaturikoarekin bat, finantzaketaren beharra dago. Hori dela eta, hezkuntza maila eta modalitate guztietako eskola unitate bakoitzeko modulu ekonomiko guztiek (foru lege honen bosgarren xedapen gehigarria), lantokietako prestakuntza soileko unitateak izan ezik, “bestelako gastuak” kontzeptuan 771,51 euroko kopurua daukate urtean, zuzendaritza eta/edo pedagogiako eginkizunetako beste kargu batzuk finantzatzeko. Hori dena zuzendaritzako osagarriaz gain, “gastu aldakorrak” izeneko atalean sarturik baitago.
6. Haur Hezkuntzan eta Derrigorrezko Hezkuntzetan hezkuntza premia bereziak dituzten edo sozialki nahiz kulturalki kaltetutako egoeran dauden ikasleak dituzten ikastetxe itunduek bestelako giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak izanen dituzte: ikasle horien laguntza irakasleak, logopedia zerbitzuak eta zaindariak edo bestelako pertsonal osagarria.
Baliabide horiek esleitzeko, deialdi publikoa eginen da, Hezkuntza Departamentuak onetsia, behar diren txosten teknikoak baliatuta.
31. artikulua. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak diruz lagundutako eskola jantokietan zerbitzuak ematen dituzten irakaskuntzako langileen dirukonpentsazioak.
1. Derrigorrezko irakaskuntza mailetan Nafarroako ikastetxe publiko ez-unibertsitarioetako eskolako jantokiak arautzen dituen uztailaren 24ko 246/1991 Foru Dekretuan eta dekretu horretan xedatutakoa garatzeko Hezkuntza eta Kultura kontseilariak maiatzaren 11n emaniko 186/1993 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiz, jantokiko administratzaile, arduradun edo zaintzaile lanetan aritzen diren irakasleek honako ordainsari gordin hauek jasoko dituzte zeregin horretan emandako egun bakoitzeko:
BAZKALTIARREN KOPURUA | JANTOKIKO ARDURADUNA | ADMINISTRATZAILEA | ZAINTZAILE BAKOITZA |
0-80 | 16,63 euro | 14,71 euro | 16,63 euro |
81-160 | 18,58 euro | 14,71 euro | 16,63 euro |
161-240 | 19,92 euro | 16,48 euro | 16,63 euro |
+240 | 20,61 euro | 18,88 euro | 16,63 euro |
2. 40 bazkaltiar arteko jantokietan, jantokiko arduradunaren eta administratzailearen eginkizunak pertsona berak beteko ditu, eta eginkizun horietako bakar batengatik jasoko ditu bere lansariak.
32. artikulua. Ikerketa proiektuak.
Osasun Departamentuak sustaturiko osasun zientzien arloko ikerketa proiektuak haren inbertsio berekitzat joko dira, eta ez zaie aplikatuko Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea.
Aipaturiko proiektuak deialdi publikoaren ondorioz horretarako eskaera egiten dutenen artetik hautatuko dira, batzorde tekniko batek proposaturik. Batzorde horren osaera aipaturiko deialdian zehaztuko da.
33. artikulua. Gehikuntza izan dezaketen kredituen kudeaketa OsasunbideaNafarroako Osasun Zerbitzuaren barnean.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak berregituratze garrantzitsua izan duenez 2016an, funts mugimenduak egiten ahalko dira foru lege honen 5. artikuluko 4. idatz-zatiko a) eta g) letren arabera gehikuntza izan dezaketen 54. programa multzoan sartuta dauden kontu-sailen artean, eta ez dira Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 38.2.a), 44.1.b), 47.2 eta 47.3 eta 50.2 artikuluetan ezarritako mugaren menpe egonen.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izanen du funts mugimendu horiek baimentzeko eskumena.
34. artikulua. Organo transplanteen sustapena.
Azken zenbatekoa, ospitaleetan jasotzen dena, organo birlandaketen sustapena egiteko bada, ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuetan zein ondasun inbentariagarrietako gastuetan erabiltzen ahalko da, jasotako diru horren xedearekin zerikusia baldin badute betiere.
35. artikulua. OsasunbideaNafarroako Osasun Zerbitzuko eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko aurrekontu aldaketak.
1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren esparruan, bertako zuzendari kudeatzaileak baimena ematen ahalko du Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 45.1 artikuluan aipatzen diren aurrekontu aldaketak egiteko.
2. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren esparruan, bertako zuzendari kudeatzaileak baimena ematen ahalko du Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 45.1 artikuluan aipatzen diren aurrekontu aldaketak egiteko.
36. artikulua. Garraioa modernizatzeko kredituen kudeaketa.
Funts mugimenduak egiten ahalko dira garraioa modernizatzeko proiektuko 840004-84410-6060-441100, 840004-84410-2273-441100 eta 840004-84410-6094-441100 kontu-sailen artean, eta ez dira Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 38. artikuluan eta 44.etik 50.era bitartekoetan ezarritako mugen menpe egonen.
Garapen Ekonomikorako Departamentuko titularrak izanen du funts mugimendu horiek baimentzeko eskumena.
37. artikulua. Sindikatuak eta enpresaburuen elkarteak.
Garapen Ekonomikorako Departamentuaren aurrekontuko “Sindikatuentzako transferentziak, haien ordezkagarritasunaren arabera” izeneko kontu-sailean ezartzen den gastu izendapena haien guztien artean banatuko da bakoitzak Foru Komunitatean duen ordezkaritza mailaren arabera, eta horretarako 2012ko urtarrilaren 1etik 2015eko abenduaren 31ra bitartean egindako hauteskundeetako eta boto-kontaketetako aktetan adierazitako emaitzak hartuko dira kontuan; azken data horretan ordezkaritza aginte indarduna izan beharko dute.
“Sindikatuen hauteskunde prozesua jarraitzeko batzordea osatzen duten sindikatuei bertan parte hartzeagatik egin beharreko ordainketa” izeneko kontu-saila urriaren 3ko 182/1994 Foru Dekretuaren bidez sorturiko batzorde horretan parte hartzen duten sindikatuen artean banatuko da, bertan dituzten kideen kopuruaren proportzioan.
“Gizarte ekonomiako entitateak sustatu eta mantentzea. ANEL” izeneko kontu-saila Nafarroako Lan Enpresen Elkartea (ANEL) izenekoaren azpiegitura eta mantentze-lanen gastuak ordaintzeko erabiliko da, gizarte ekonomia bultzatu, garatu, sustatu eta indartzeko xedea bete dezan.
Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren aurrekontuan erakunde autonomo horretako gobernu kontseiluko kide diren sindikatuentzat eta enpresaburuen elkarteentzat ezartzen den gastu izendapena Nafarroako Gobernuaren erabakiaren arabera banatuko da, aipatu entitateek aurkezten dituzten proposamen teknikoetatik abiatuta eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko gobernu kontseiluak aldez aurretik definitutako ekintza ildoen arabera.
“Enplegu Plana. Prestakuntza premietan ikertu eta planifikatzeko jardueretan parte hartzeagatiko konpentsazioa” izeneko kontu-saila zati berdinetan banatuko da jarduera horietan parte hartzen duten sindikatuen eta enpresaburuen elkarteen artean.
“Sindikatuentzako transferentziak, haien ordezkagarritasunaren arabera. CEN” izeneko kontu-saila Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioaren azpiegitura eta funtzionamendu gastuak ordaintzeko izanen da.
Behar den xedapenaren bidez arautuko da eragile sozial eta enpresarialen parte-hartze instituzionala. Xedapen horretan zehazten den moduko eta kopuruko konpentsazioa jasoko dute parte-hartzaileek, “Eragile sozial eta enpresarialentzako transferentzia, haien parte-hartze instituzionalaren araberakoa” izeneko kontu-sailaren kargura.
38. artikulua. Iratiko bide berdea.
Garapen Ekonomikorako Departamentuaren aurrekontuan Iratiko bide berderako ezartzen den gastu izendapena lur desjabetzapenen onuradun diren udalen artean banatuko da, udal mugape bakoitzerako elkarren arteko akordioetan kalkulatzen den balioaren eta aldez aurreko azterlan geoteknikoko gastuen arabera.
39. artikulua. Gastu konpromisoak etorkizuneko aurrekontuen kargura .
1. Nafarroako Gobernuak urte anitzeko gastu konpromisoak hartzeko baimena ematen ahalko du, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legeak baimentzen dituenaz gain, kasu hauetan:
a) Etxebizitza babestuen sustatzaileei, erosleei, erabiltzaileei eta esleipen-hartzaileei diru-laguntzak emateko, eta etxebizitzak zaharberritzeko, betiere aipatutako konpromisoek ez badituzte aurreko ekitaldian helburu horretarako emandako zenbatekoak gainditzen.
b) Ondasun higiezinen errentamendua egiteko.
c) Esparru akordio edo kontratuak egiteko, kontratazio publikoa erregulatzen duen araudiaren arabera zilegi badute Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legeak ezartzen duen indarraldia baino luzeagoa izatea urte anitzeko gastuetarako.
d) Europar Batasunak eta/edo Estatuko Administrazio Orokorrak kofinantzatzen dituzten planei, programei eta ekimenei aurre egiteko, bai eta haiek sortutako betebeharrei aurre egiteko ere, hiru urtetik goitiko plangintza behar badute.
e) Enpresek I+G+B proiektuak finantzatzeko eta zentro teknologikoei eta azpiegitura zientifiko eta teknologiko bereziei diru-laguntzak emateko hitzartzen dituzten kreditu edo maileguen interesetan hobariak emate aldera, laguntza gisa.
f) Telekomunikazioetako edo informatikako sareekin edo azpiegiturekin lotutako zerbitzuak kontratatu edo haien enkargua egiteko.
g) Otsailaren 26ko 196/2010 Errege Dekretuak ezarritako diru-laguntzak emateko. Dekretu horren bidez, enplegua erregulatzeko 2001eko martxoaren 8ko 76/2000 eta 2001eko uztailaren 31ko 25/2001 espedienteek ukitutako langileak laneratzen laguntzeko eta laguntza bereziak ezartzeko neurriak hartu ziren, eta abenduaren 16ko 1783/2011 Errege Dekretuak aldatu zuen.
h) Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeari buruzko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoan ezarritakoa betetzeko, hezkuntza itunak berritzeari dagokionez.
i) Toki entitateei laguntzak eman behar zaizkienean bakoitzaren hirigintza-planeamendua prestatzeko edo berrikusteko.
2. Hezkuntza Departamentuak, hurrengo ekitaldiko aurrekontuaren kargura gastu konpromisoak hartuta, bekak eta laguntzak eman, eskola garraioa eta eskola jantokien zerbitzua kontratatzen ahalko ditu, betiere konpromiso horiek aurrekontuko ekitaldia ez den urteko aldi bati badagozkio, ikasturtearen beharrei erantzunez.
40. artikulua. Gizarte Zerbitzuen Zorroak mendekotasunaren, desgaitasunaren eta gaixotasun mentalaren arretarako bermatzen dituen prestazioetara zuzendutako kredituen kudeaketa.
Funts mugimenduak egiten ahalko dira honako kontu-sail hauen artean:
–920005-93100-2279-231B04 kontu-saila, “Zaharrentzako zentroen kudeaketa” izenekoa.
–920005-93100-2279-231B05 kontu-saila, “Desgaitasuna duten pertsonen zentroen kudeaketa” izenekoa.
–920005-93100-2279-231B06 kontu-saila, “Gaixotasun mentaletarako zentroen kudeaketa” izenekoa.
–920004-93200-4809-231B00 kontu-saila, “Zerbitzuari lotutako laguntzak” izenekoa.
–920004-93200-4809-231B02 kontu-saila, “Zerbitzu pertsonalei erantzuteko laguntzak” izenekoa. Mugimendu horiek ez dira Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 38. artikuluan eta 44.etik 50.era bitartekoetan ezarritako mugen menpe egonen.
Eskubide Sozialetako Departamentuko titularrak izanen du funts mugimendu horiek baimentzeko eskumena.
41. artikulua. Gizarteratzeko prestazioetarako kredituen kudeaketa.
Funts mugimenduak egiten ahalko dira bi kontu-sail hauen artean: 900002-91100-4809-231500 kontu-saila, “Gizarteratze errenta” izenekoa, eta 900002-91100-4809-231502 kontu-saila, “Laguntza bereziak gizarteratzeko” izenekoa. Mugimendu horiek ez dira Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 38. artikuluan eta 44.etik 50.era bitartekoetan ezarritako mugen menpe egonen.
Funts mugimenduak egiten ahalko dira “Gizarte larrialdietako laguntzak” izeneko 900003-91600-4609-231503 kontu-sailaren eta beste kodetze ekonomiko batekin gastu proiektu beraren barrenean eta “Gizarte larrialdietako laguntzak” izenarekin sortzen ahal den kontu-sailaren artean.
Eskubide Sozialetako Departamentuko titularrak izanen du funts mugimendu horiek baimentzeko eskumena.
42. artikulua. Eskubide Sozialetako Departamentuaren PFEZaren %0,7ko funtsaren kredituak kudeatzea.
Funts mugimenduak egiten ahalko dira honako kontu-sail hauen artean:
–920005-93100-4819-231B34, “PFEZaren %0,7ko funtsa. Boluntarioen ekintzak” izenekoa.
–920005-93100-4819-231B35, “PFEZaren %0,7ko funtsa. Adinekoen elkarteak. Funtzionamendurako diru-laguntzak” izenekoa.
–920005-93100-4819-231B36, “PFEZaren %0,7ko funtsa. Adinekoen elkarteak. Programetarako diru-laguntzak” izenekoa.
–920008-93300-4819-231702, “PFEZaren %0,7ko funtsa. Adingabearen esparruko diru-laguntzetarako deialdia” izenekoa.
–900003-91600-4819-231504, “PFEZaren %0,7ko funtsa. Diru-laguntzak bazterketa sozialaren eta gutxiengo etnikoak sustatzearen arloetako entitateentzat” izenekoa.
–900003-91600-4819-231612, “PFEZaren %0,7ko funtsa. Europar Batasunaren interes sozialeko enplegu programetarako diru-laguntzak, entitate sozialen bidezkoak” izenekoa.
–900004-91100-4819-143105, “PFEZaren %0,7ko funtsa. Garapenerako nazioarteko lankidetza” izenekoa.
–920005-93100-4819-231B11, “PFEZaren %0,7ko funtsa Desgaitasunak dituzten pertsonen arloko entitateak. Funtzionamendurako diru-laguntzak” izenekoa.
–950001 96100 4819 241107, “PFEZaren %0,7ko funtsa. Enplegu Plana. Administrazio publikoen eta irabazi-asmorik gabeko entitateen kontratazioetarako diru-laguntzak” izenekoa.
Mugimendu horiek ez dira Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 38. artikuluan eta 44.etik 50.era bitartekoetan ezarritako mugen menpe egonen.
Eskubide Sozialetako Departamentuko titularrak izanen du funts mugimendu horiek baimentzeko eskumena.
Edozein kasutan, zein den ere “PFEZaren %0,7ko funtsa. Europar Batasunaren interes sozialeko enplegu programetarako diru-laguntzak, entitate sozialen bidezkoak” izeneko 900003-91600-4819-231612 kontu-sailean egiten den mugimendua edo aldaketa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren baimena beharko da hasierako kreditu gisa esleitzen den zenbatekoa murrizteko.
43. artikulua. Gizarte Zerbitzuen Zorroak haurrei eta nerabeei arreta emateko bermatzen dituen prestazioetara zuzendutako kredituen kudeaketa.
920008 proiektuko kontu-sailen artean, foru lege honen 5. artikuluko 7. idatz-zatian zabalgarri deklaratutakoen artean, funts mugimenduak egiten ahalko dira, eta ez dira Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 38. artikuluan eta 44.etik 50.era bitartekoetan ezarritako mugen menpe egonen.
Eskubide Sozialetako Departamentuko titularrak izanen du funts mugimendu horiek baimentzeko eskumena.
44. artikulua. Kreditua sortzea dirusarreren bidez.
Apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 46. artikuluan ezarritakoa galarazi gabe, 114. programako lursailak eta ondasun higigarriak eta higiezinak saltzeak sortutako diru-sarrerek kreditua sortu ahal izanen dute gastuetako 114002-11300-6002-923100 kontu-sailean, “Lursailak eta natur ondasunak” izenekoan.
45. artikulua. Landa Garapenerako 20142020 Programa (LGP LGENF).
Funts mugimenduak egiten ahalko dira Landa Garapenerako 2014-2020 Programa (LGP LGENF) finantzatzeko kontu-sailen artean edo hura ongi betetzeko sortu behar direnen artean, eta mugimendu horiek ez dituzte Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean ezarritako mugak izanen, 38. artikuluan eta 44. artikulutik 50. artikulura bitartean –biak barne– ezarritakoak hain zuzen.
Kontu-saila zer departamenturi dagokion, haren titularrak izanen du funts mugimendu horiek baimentzeko eskumena. Bi departamenturi badagokie, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren titularraren eskumena izanen da, ukitutako departamentuek aldez aurretik adostasuna emanik.
46. artikulua. Lehentasunezko programak eta itxaronzerrenden estrategiak.
540004-52800-1220-311100 kontu-saila, “Lehentasunezko programak eta itxaron-zerrenden estrategia” izenekoa, bideratuko da lehentasunezko programak egiteko edo itxaron-zerrendak gutxitzeko helburua duten era guztietako gastuak finantzatzera. Horretarako, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren edozein programatan kredituak gaitu edo/eta handitu ahalko dira, kreditu horiek kontu-sail honen bitartez finantzatuko baitira. Gaitze eta/edo handitze horiek ez dira inola ere hartuko aurrekontu aldaketatzat, eta ez dira aplikatzekoak izanen Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007ko Foru Legean ezarritako mugak.
Funts-mugimendu horiek egiteko eskumena Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko kudeatzailearena izanen da, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak, kasua bada, aldez aurretik baimena emanda.
VI. TITULUA. Kontratazioa
47. artikulua. Garraioaren arloko eskudantziak.
Garraio zerbitzuak kontratatzeko eta garraio jarduerak xede dituzten diru-laguntzak emateko, Garapen Ekonomikorako Departamentuko Herri Lan Zuzendaritza Nagusiak aldeko txostena eman beharko du aurretik, derrigorrez.
48. artikulua. Erakunde autonomo jakin batzuetako hornidura kontratuak.
1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren menpeko zentroek produktu freskoak erosten ahalko dituzte, hornitzaileei eskaintzak eskatuz hamabostean behin, urteko esleipenera jo beharrik gabe.
2. Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak, produktuak erosten ahalko dituzte, bere mendeko zentroetarako hornitzaileei eskaintzak eskatuz bi hilean behin, hiru hilean behin edo lau hilean behin, urteko esleipenera jo beharrik gabe, eta aplikatzekoak izan gabe Kontratu publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legean ezarritako mugak eta beharkizunak, hots, 73. artikuluaren 6. idatz-zatian eta 74. artikuluaren 5. idatz-zatian ezarritakoak.
49. artikulua. Nekazaritzako estatistikalanetan laguntzeagatiko ordainak.
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak kalte-ordainak eman ahal izanen dizkie nekazaritzaren arloko estatistikan laguntzen dutenei, haien elkarlanak sortutako gastuengatik, zenbateko hauen arabera (euroak, urtean):
Laboreen urteroko azalerak | 75 |
Laboreen urteroko ekoizpenak | 75 |
Abeltzaintzako beste ekoizpen batzuen ebaluazioa | 250 |
Lurraren prezioak | 1. 300 |
Landa errentamenduen kanonak | 350 |
Nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuen asteroko prezioak | 1. 750 |
Nekazari eta abeltzainek jasotako prezioak | 1. 100 |
Nekazari eta abeltzainek ordaindutako prezioak | 600 |
Munta gutxiko produktuen prezioak | 300 |
Nekazaritzako soldatak | 200 |
Kontu makroekonomikoak | 200 |
Meteorologia-Osoa | 1. 325 |
Meteorologia-Erdizka | 1. 175 |
Meteorologia-Termopluviometrikoa, elurrari buruzko informazioarekin | 980 |
Meteorologia-Termopluviometrikoa | 750 |
Meteorologia-Pluviometrikoa | 665 |
Meteorologia-Erdizka, elurrari buruzko informazioarekin | 1. 405 |
Lehenbiziko .–Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboen araubide iragankorrari buruzko martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen aldaketak.
Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboen araubide iragankorrari buruzko martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen 11,26.b), 33. eta 37. artikuluak aldatzen dira. Testu hau izanen dute aurrerantzean:
“11. artikulua. Funtzionarioaren kargurako kotizazio oinarriaren %4,8 izanen da kotizazio tasa, eta haren barnean sartuko da foru lege honetan jasotako kontingentzia eta egoeretarako ekarpena.”
“26. artikulua. b) Borondatezkoa. Interesdunak hala eskatuta deklaratuko da, betiere foru lege honen 37. artikuluan eskatzen diren baldintzak betetzen baditu.”
“33. artikulua. Gabealdia.
Foru lege honen eraginpeko funtzionarioek nahitaezko erretiroko pentsioa jasotzeko eskubidea sortzeko, hamabost urteko kotizazioaldia izan beharko dute Nafarroako administrazio publikoetako montepioetan, eta haietatik gutxienez bi urte eskubidea sortu aurre-aurreko hamabost urteetan.”
“37. artikulua. Beharkizunak.
Funtzionarioak honako baldintzak betetzen dituenean, zilegi izanen da borondatezko erretiroa, berak hala eskatuta:
a) Hirurogei urte beteak izatea.
b) Hogeita hamabost urteko zerbitzu aitortuak izatea, foru lege honen 29. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.
c) Nafarroako administrazio publikoetako montepioetan hamabost urtez kotizatu duela frogatzea, eta horietatik bi, gutxienez, eskubidea sortu aurre-aurreko hamabost urteetan.”
Bigarren –Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 14., 42., 46.3, 74. eta 76.1 artikuluak eta 82 quater artikuluaren 1. eta 2. idatzzatiak aldatzea.
1. 14. artikuluaren 3. idatz-zatia kentzen da.
2. 42. artikulua aldatzen da, eta honela idatzita agertuko da:
“42. artikulua. Kontingentzia funtsa.
Salbuespenez, eta diskrezionalak ez diren premia geroraezinei aurre egiteko, aurrekontuetan horiek aurreikusterik izan ez bazen, kontingentzietarako funts baterako zuzkidura egin behar da, honako aldaketa hauek finantzatzeko, bidezkoa denean:
a) 47. artikuluan araututako kreditu gehikuntzak.
b) Kreditu bereziak eta kreditu-gehigarriak, 48. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.
c) Kreditu inkorporazioak, 49. artikuluarekin bat.
Kontingentzia funtsaren kontu-sailak ez ditu izanen foru lege honen 38. artikuluan nahiz 44. artikulutik 50. artikulura bitartekoetan –bi horiek ere barne– ezarritako mugak.
2. Kontingentzietarako funts horren kargura funts aldaketak egiteko baimena, hala ere, ezintasun hori justifikatzearen menpe egonen da. Gastuaren kudeatzaileek arrazoitu beharko dute zergatik ezin zaien premia berri horiei aurre egin hasiera batean Aurrekontuen Foru Legeak baimendutako kreditu arrunten bidez edo, gero sortu direnean, aurrekontuko aldaketa-espedienteen bidez.
3. Nafarroako Gobernuak baimendu behar du Kontingentzia Funts horren erabilera, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak proposatuta.
4. Nafarroako Gobernuak kontingentzietarako funts horren erabilerari buruzko txosten bat bidaliko dio, hiru hilabetean behin, foru Parlamentuari.”
3. Beste lerrokada bat gehitzen zaio 46. artikuluko 3. idatz-zatiari.
“Jarduera zehatzak finantzatzeko administrazio publikoek edo pertsona fisiko edo juridikoek egindako ekarpenak aurreko ekitaldietan jaso direnean, ekarpen horiek sortutako diruzaintza gerakina aplikatzearen ondoriozko aurrekontuko diru-sarrerek kredituak sor ditzakete aurrekontuen gastuen egoera-orrian, eta finantzatzea aurreikusten den jarduerak gauzatzeari atxikiak egonen dira kreditu horiek.”
4. 74. artikuluari bigarren paragrafo bat gehitzen zaio. Hona testua:
“Titulu honen II. eta III. kapituluen ondorioetarako, abaltzat hartuko dira abal eta birrabal eragiketak edo beste edozein berme, barnean direla konpromiso gutunak, berekin dakartenak Nafarroako Foru Komunitateak arriskuak bere gain hartzea.”
5. 76. artikuluko 1. idatz-zatia aldatzen da. Honela gelditzen da idatzita:
“1. Nafarroako Gobernuaren erabakiz emanen dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren abalak, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak proposaturik. Menpeko entitateen abalak entitate horiek berek emanen dituzte, foru lege honen 82. artikuluan araututako baimena aurretik lortuta.”
6. 82. quater artikuluaren 1. eta 2. idatz-zatiak aldatzen dira. Honela gelditzen dira idatzita:
“1. Nafarroako Gobernuaren erabakiz emanen, edo, kasua bada, baimenduko dira aurreko artikuluan aipatzen diren maileguak, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak proposaturik.
2. Nafarroako Gobernuaren erabakia berariaz eragiketa bakoitzerako emana nahiz zenbait eragiketetarako emana izaten ahalko da, eta betiere honako hauek zehaztuko ditu: mailegu-hartzailearen nortasuna, maileguak emateko epea eta gehieneko zenbatekoa, banakakoa edo osotarakoa. Nolanahi ere, zenbait eragiketaren baimen orokorraren kasuetan, ez da beharrezkoa izanen mailegu-hartzaileen nortasuna zehaztea.”
Hirugarren .–Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen Ordainsariei buruzko abenduaren 1eko 19/1998 Foru Legearen 3. artikulua indargabetzea.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen Ordainsariei buruzko abenduaren 1eko 19/1998 Foru Legearen 3. artikulua indarrik gabe uzten da.
Laugarren .–Toki entitateen partaidetza funtsaren tratamendua.
1. 2009tik 2012ra bitarteko Toki Inbertsioen Planak indarra duen bitartean, eta plan berria onetsi arte, toki entitateek Nafarroako tributuetan parte hartzeko funtsa eratzen duten eta Nafarroako Parlamentuak onetsi dituen kredituak, kapital transferentzien arloan, aurrekontuetan erabili gabe badaude ekitaldia ixtean, edo jatorria ekitaldi itxietako ekonomian badute, diruzaintzako soberakin atxikitzat hartuko dira.
2016ko aurrekontu ekitaldiaren barnean 2009-2012 Eperako Toki Inbertsioen Planari bukaera emateko, kreditu horiek lehentasunezko izaera izanen dute 2016ko ekitaldian aurrekontuko zenbatekoa handitzeko garaian, betiere diru-sarreren aurreikuspenek ahalbidetzen badute, toki entitateei diru-laguntzak finantzatzeko, planaren barnean sartutako obrak egiteagatik.
2. Halaber, 2009tik 2012ra bitarteko Toki Inbertsioen Planak indarra duen bitartean:
a) Doikuntzak egin ahal izanen dira toki ogasunek Nafarroako tributuetan parte hartzeko funtsa osatzen duten kapital transferentziei dagozkien kreditu erantsien artean.
b) Indarrik gabe gelditu da Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen laugarren xedapen iragankorra.
3. Indarreko Toki inbertsioen planeko “Plan zuzendarietan sarturik ez dagoen ur-hornidura” izeneko kontu-saila kudeatzeko, Toki Administrazioaren arloko kontseilari eskudunaren foru agindu bat onetsiko da, ur eskasia edo lehortea dagoenean gizakien kontsumoan erabiliko den ur hornidura berezia egitea xede duten jarduketak edo bitartekoak finantzatzeko lankidetza ekonomikoaren planerako oinarriak arautuko dituena.
Bosgarren .–Itundutako ikastetxeen sostengurako funts publikoak banatzeko modulu ekonomikoak.
Hezkuntza maila nahiz modalitate ezberdinetan itundutako ikastetxeen eskola unitate bakoitzeko modulu ekonomikoen urteko zenbatekoak honela daude banatuta: “Irakasleen soldatak, gizarte-prestazioen kargak barne”, itundutako unitate bakoitzeko irakasle titular eta agregatuen ratioa zehaztuta; “Gastu aldakorrak” eta “Bestelako gastuak”, kontzeptu bakoitzak modulu osoan duen portzentajea adierazita. Zenbateko horiek I. eranskinean ageri dira.
“Irakasleen soldatak, gizarte-prestazioen kargak barne” kontzeptuan biltzen da irakasleen ordainsarien eta beren gizarte kargen ondoriozko kostua, irakaskuntza mailen arabera.
“Gastu Aldakorrak” kontzeptuan honako hauek azaltzen dira: irakasleen antzinatasunaren kostua eta Gizarte Segurantzan duen eragina, irakasleen ordezkapenen kostua, zuzendaritzako osagarriarena eta Langileen Estatutuaren 68.e) artikuluan ezarritakoaren ondoriozko betebeharrena.
Diru kopuru horiek funts orokor batean bilduko dira, eta hori banan-banan banatuko da ikastetxe itunduetako irakasleen artean, irakasle bakoitzaren egoeraren arabera.
Seigarren .–Testuliburuen doakotasunari buruzko programako liburuen salmenta.
Testu-liburuen doakotasunari buruzko programako liburuak saldu ahalko dira liburu-salmentan jarduteko gaikuntza ematen dien baimena daukaten establezimenduetan soilik.
Zazpigarren .–Irakasleei prestakuntza ikastaroak emateagatik ordainsariak ematea.
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen langileek prestakuntza jardueraren batean irakasle gisa parte hartzen badute, dela Hezkuntza Departamentuak urtero prestatzen duen Irakasleak Prestatzeko Planean biltzen direnetan, dela Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiak edo Irakasleentzako Laguntza Zentroek zuzenean antolatutakoetan, kalte-ordaina jasotzen ahalko dute, betiere jarduera hori kasuan kasuko lanalditik kanpora egiten badute. Ordain hauek izanen dituzte:
Prestakuntza presentziala:
a.1. Ponentzia bakoitzeko, hots, aditu batek prestakuntza jarduera batean ematen duen eskola ordu bakoitzeko, 58,66 euro ordainduko dira, gehienez.
a.2. Konferentzia bakoitzeko, hots, aditu batek zientzia, teknika edo gizarte gai interesgarri bati buruz ematen duen jendaurreko hitzaldia, 90 minututik gorakoa, 358,18 euro ordainduko da gehienez.
Urrutiko prestakuntza:
b.1. Urrutiko prestakuntza jardueretan koordinatzaile telematiko gisa parte hartzeagatik 1.038,72 euroko ordaina emanen da gehienez, guztira bost tutore koordinatzeagatik. Koordinatu beharreko tutoreak bost baino gutxiago baldin badira, koordinatzailearentzako ordainsaria proportzioan kalkulatuko da. Koordinatu beharreko tutoreak bost baino gehiago baldin badira, koordinatzaile telematikoak 97,38 euroko ordainsaria jasoko du, tutore bakoitzeko bosgarren tutoretik aurrera.
b.2. Urrutiko prestakuntza jardueretan tutore telematiko gisa parte hartzeagatik 46,52 euroko ordaina emanen da gehienez, tutoretzapeko ikasle bakoitzeko.
2. Aurreko atalean adierazitakoa ez zaie aplikatuko Irakasleentzako Laguntza Zentroetan edo irakaskuntza ez-unibertsitarioko prestakuntza jarduerak diseinatu eta garatzen dituzten unitate organikoetan destinoa duten langileei.
Zortzigarren .–Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko ordainsariak eta osagarriak.
1. Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan irakastordu guztiak ematen dituzten Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleei esleitutako irakaskuntzako osagarri berariazkoa Musika eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoko funtzionarioek jasotzen duten bera izanen da.
2. Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan irakastordu batzuk ematen dituzten Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kasuan, Musika eta Arte Eszenikoetako katedradunei esleitutako irakaskuntzako osagarri berariazkoaren eta Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoari esleitutakoaren arteko aldea jasoko dute, zentro horretan egindako lanaldiaren ehunekoaren arabera.
Bederatzigarren .–Irakasleen irakastorduak zehaztea.
Irakasle-lanpostuak ikasturte bakoitzaren hasieran dauden beharrizanen arabera betetze aldera, eta baldin eta kasuan kasuko espezialitatean ez badago irakastordu nahikorik, unibertsitateaz kanpoko irakasleek beste espezialitate batzuetan irakatsiz osatuko dute beren ordutegia, Hezkuntza Departamentuak ezarritako kasuetan eta baldintzetan betiere.
Hamargarren .–Irakasleei prestakuntza jardueretara joateko egindako kilometroengatik diruordainak ematea.
Prestakuntza jardueretara joateko kilometroei dagokien ordainsaria jasotzeko eskubidea izanen dute, hezkuntza administrazioak, Hezkuntzako zuzendari nagusiaren Ebazpenaren bidez, espresuki aginduta joan behar duten irakasleek, betiere eskubide hori espresuki aurreikusirik badago kasuan kasuko ebazpenean.
Hamaikagarren. –Irakaskuntzako praktiketan dauden funtzionarioen ordainsariak.
1. Irakasle kidegoetan sartzeko izangaiek, praktiketako funtzionario izendatutakoak badira, honako ordainsari hauek jasoko dituzte izaera horrek dirauen bitartean: betetzen duten lanpostuaren mailako oinarrizko soldata eta ordainsari osagarriak, bai eta antzinatasun saria ere.
2. Hautatutako izangaiek, karrerako irakasle funtzionario izanik praktikaldia egin behar dutenek, honako ordainsarien artean aukeratu beharko dute praktikaldia egin bitartean jasotzeko:
a) Lanpostu berdinean eta antzinatasun berarekin karrerako irakasle funtzionario batek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan osotara jasotzen dituen ordainsariak.
b) Praktiketako funtzionario zein mailatarako izendatzen dituzten, horren oinarrizko soldata eta betetzen duten lanpostuaren ordainsari osagarriak, bai eta antzinatasun saria ere.
Hamabigarren .–Ikastetxe publiko berriak.
Hezkuntza Departamentuak ikastetxe publiko bat sortu baino lau hilabete lehenago ere izendatu ahal izanen ditu irakaskuntzako zuzendaritza karguak, erregelamendu organikoetan ezarritako eginkizunak betetzeko.
Hamahirugarren .–Irakaskuntzako zenbait lanposturen lansari osagarrien aldaketa.
Nafarroako Gobernuari baimena ematen zaio Maisu-maistren kidegoko funtzionarioen irakaskuntzako osagarri berariazkoaren esleipena aldatzeko, Bigarren Hezkuntzako aniztasunari arreta emateko eginkizunak bete ditzaketen espezialitateetan, ikastetxeetan dauden lanpostu horien kopuruaz eta ezaugarriez azterlan bat egin ondoren, betiere azterlan horrek gastu osoaren igoerarik ekartzen ez badu.
Hamalaugarren .–Oinarrizko Irakaskuntzarako Testu Liburua Finantzatzeari buruzko martxoaren 25eko 6/2008 Foru Legearen aldaketa.
Oinarrizko Irakaskuntzarako Testu Liburua Finantzatzeari buruzko martxoaren 25eko 6/2008 Foru Legea aldatzen da, honela:
1. Xedapen gehigarri bakarra lehen xedapen gehigarria izanen da aurrerantzean.
2. Bigarren xedapen gehigarria gehitu da, testu honekin:
“Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxe publikoek testu liburuak eta curriculum materiala erostean, foru lege hau betearaziz, ez dira aplikatzekoak izanen Kontratu publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen 73.4.e) eta 73.6 artikuluetan aurreikusitako muga ekonomikoak.”
Hamabosgarren .–Nafarroako Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legearen aldaketa.
Nafarroako Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legea aldatzen da, haren 38. artikuluari 4. idatz-zatia gehituz, honela erredaktatu baita:
“4. Nafarroako Gobernuaren erabakiz sortuko eta aldatuko dira Osasun Eskualde Oinarrizkoak, osasun arloan eskuduna den departamentuak proposaturik, ukitutako toki entitateei eta oinarrizko eskualdeetako parte-hartze eta ordezkaritza organoei aurretik entzutea emanda.”
Hamaseigarren .–Lanbide karrerako maila aitortua Osasun Sistema Nazionaletik etorritako langileei aplikatzea.
Osasun Departamentuan eta haren erakunde autonomoetan lanpostu finkoa lortzen duten medikuei Osasun Sistema Nazionaleko beste osasun zerbitzu batean egiaztatutako karrera gradua aitortuko zaio espezialitate, lanbide kategoria edo titulazio talde berdinei dagokienez. Gradu horien ordainsariak apirilaren 6ko 11/1999 Foru Legean ezarritakoaren araberakoak izanen dira. Foru lege horren bidez arautu zen Osasunbidea Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloko langileen lanbide karreraren sistema eta hori garatzeko araudia.
Hamazazpigarren .–Udaletako osasun funtzionarioak.
Udaletako osasun arloko funtzionario titularrak, foru lege honek indarra hartzen duen egunean lanpostuaren jabe badira, aukeran izanen dute Foru Komunitateko administrazioko funtzionario izatera pasatzea, tokiko osasun zerbitzuetara. Horretarako, eskabide idatzia aurkeztu beharko dute Foru Komunitateko administrazioko Erregistro Orokorrean, foru lege hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta, hortik kontatzen hasita, 30 egun naturaleko epean.
Hemezortzigarren .–Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsetik (NBEF) eta Nekazaritza aldeen garapenerako Nekazaritzaren Europako Funtsetik (LGENF) heldu diren laguntzak kontrolatzeko laguntza kontratuak.
Europako NBEF eta LGENF funtsen kontuak kitatzeko prozedurari dagokionez, Europako Kontseiluaren 1290/2005 (EE) Erregelamendua aplikatzeko xedapenak ezartzen dituen Europako Batzordearen ekainaren 21eko 885/2006 (EE) Erregelamenduaren ondoriozko betebeharrak beteko direla bermatzeko, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak laguntza kontratuak egin ditzake, Europako funts horietatik heldu diren laguntzen eskatzaileei ordainketak egiteko oinarri hartzen diren egitateak kontrolatu eta egiaztatzeko, edo Nafarroako Foru Komunitateko Erakunde Ordaintzailearen funtzioak betetzen laguntzeko. Era berean, mandatua eman diezaieke Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren entitate instrumentalei eginkizun horiek betetzeko.
Hemeretzigarren .–Toki esparruko industrialdeak sustatzeko laguntzak.
Industrialdeen akatsak eta ezak konpontzeko inbertsioak sustatzen dituzten toki entitateek, haiei badagokie industrialdeak zaindu eta mantentzea, zilegi izanen dute udal mailako jarduera ekonomikoak paratzeko industrialdeen sustapenari buruzko otsailaren 27ko 2/1997 Foru Legearen 5. artikuluan aurreikusitako laguntzak jasotzea, baldin eta egin zirenetik gutxienez hamabost urte iragan baldin badira eta 100.000 eurotik gorako inbertsioak egin behar badira.
Jarduera ekonomiko tradizionaletako poligonoez gain, beste sustapen batzuk ere parekatzen ahalko zaizkie poligonoei, hala nola espazioak prestatzea udal jabetzapeko eraikin finkatuetan, enpresek errenta-kontratuen bidez erabiltzeko ondoren. Gisa horretako ekimenetan lehentasuna izanen dute sustapen publikoko industria-lurzorurik ez duten udalek.
Halaber, Nafarroako Gobernuaren ekimenez, Navarra de Suelo y Vivienda, S.A. (NASUVINSA) izeneko sozietateak zilegi du honako honetarako beharrezkoa den lurzorua zuzenean eskuratzea: toki entitateekin batera lankidetzan arituz, udal esparruko jardueretarako poligonoak garatzeko. Halakoak sustatzeko foru legean ezarritako onurak eskuratzeko aukera izanen du.
Hogeigarren .–Zorrak geroratzeko baldintza bereziak arazoak dituzten enpresentzat.
Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren irailaren 3ko 397/2012 Foru Aginduaren bidez arazoak dituzten enpresentzat ezarri zen laguntza araubideari edo ordezten duen arauari atxiki zaizkion enpresei baldintza bereziak eman ahal izanen dizkie Nafarroako Gobernuak, zuzendaritza nagusi eskudunak proposaturik, Nafarroako Foru Komunitatearekin dituzten zorrak zatitu eta geroratzeko, enpresa bere bitartekoez baliatuz bideragarria izan dadin behar diren amortizazio epeari eta sistemari dagokienez, legezko interes indardunaren ehuneko 50etik beherako interes tasa aplikatuz. Gainerako baldintzei dagokienez, zorrak zatikatu eta geroratzeko oro har ezarritakoak izanen dira.
Hogeita batgarren xedapen gehigarria.–Garapen Ekonomikorako Departamentuak ematen dituen ikerketarako eta garapenerako laguntzen aurrerakina.
1. Ikerketarako eta garapenerako proiektuetarako diru-laguntzak aurrerapenez ordainduko dira baldin onuradunak badira ikerketako eta ezagupenen zabalkunderako enpresak eta organismoak. Laguntzen oinarri arautzaileetan zehaztuko da egoki den aurrerakin portzentajea, onartutako laguntzaren %100 izan daitekeena.
2. Onartzen diren unean ordainduko dira aurrerakinak. Nolanahi ere, urte anitzeko laguntzen kasuan, aurrerakinak ekitaldi bakoitzean ordainduko dira, proportzioan, onartutako diru-laguntzatik indarreko ekitaldirako dagokiona, aldez aurretik aurreko ekitaldiari dagozkion zenbatekoak egiaztatuta eta likidatuta, kasua bada.
3. Lehenbiziko idatz-zatiak aipatutako aurrerakinen esleipenerako ez da beharrezkoa izanen Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33. artikuluan ezarritako bermeak ematea.
Hogeita bigarren xedapen gehigarria.–Gizarte eskubideen arloko prestazio bidegabeki jasotakoak itzultzea.
Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusiak, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuak ordaintzen dituzten aldizkako prestazio eta pentsio gisa bidegabeki jasotako kopuruak zatika itzultzea erabakiko du Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak, aipatu diren erakunde autonomoak eta zuzendaritza nagusiak proposatuta, kasua bada, eta ez du ez interesik ez bermerik eskatuko.
Hogeita hirugarren xedapen gehigarria.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko edo Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko funtzionarioen zerbitzu berezietako egoera.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko funtzionarioek edo Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutukoek, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Hamaseigarren Xedapen Gehigarrian (abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia) aurreikusitakoarekin bat zerbitzu berezien egoeran deklaratutakoek, antzinatasun eta graduaren kontzeptuetan sorrarazitako zenbatekoak jasoko dituzte, jardunean zeuden administrazioaren kargura.
Hogeita laugarren xedapen gehigarria.–Nafarroako Ospitaleguneko sukaldea erreskatatzea.
2016an Nafarroako Ospitaleguneko pazienteen elikadura zerbitzua erreskatatzen bada, Nafarroako Gobernuari baimena ematen zaio 543. programaren barnean gaitzeko eta/edo handitzeko behar diren aurrekontu kontu-sailak, aipatutako barneratzearen ondoriozko gastuak behar bezala aplikatzeko. Gaitze eta/edo handitze hori ez da inola ere hartuko aurrekontu aldaketatzat, eta ez dira aplikatzekoak izanen Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007ko Foru Legean ezarritako mugak.
Hogeita bosgarren xedapen gehigarria.–Aurrekontua kudeatzeko arauak langileria gastuen kapituluan.
Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean xedatutakoa gorabehera, 2016an Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak baimena eman dezake kreditu transferentziak egiteko I. kapitulutik departamentu bereko programa bereko edo desberdinetako beste kapituluetara, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena eman ondoren.
Hogeita seigarren xedapen gehigarria.–Osasun zentroen funtzionamendurako transferentziak.
547001 proiektuan “Osasun zentroen funtzionamendurako transferentziak” izeneko kontu-sail bat dago, Nafarroako udalen jabetzakoak diren herrietako kontsultategien eta kontsultategi osagarrien funtzionamendurako; kontu-sail horretan dagoen zenbatekoaren banaketa egiteko, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak urtero onesten dituen gehieneko moduluak eta zenbatekoak hartuko dira kontuan, eta ez zaio aplikatuko Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea.
Edonola ere, modulu horiek kontuan hartuko dituzte kontsultategiaren azalera eta mota.
Herrietako kontsultategien ekipamenduaz Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua arduratuko da.
Hogeita zazpigarren xedapen gehigarria.–Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legearen aldaketa.
Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legearen 86. artikulua aldatzen da, eta testu hau izanen du:
“86. artikulua. Ehizarako animaliek kalteak eragitea.
1. Ehizarako animaliek errepideko istripuetan eragindako kalteen ordaina bide segurtasunari buruzko oinarrizko arauetan ezarritakoaren araberakoa izanen da.
2. Ehizarako edo arrantzarako animaliek eragindako gainerako kalteengatiko ordaina legedi zibilaren arabera erantzukizuna dutenek ordaindu beharko dute, salbu eta segurtasun arrazoiengatik ehizarako debekatuak diren eremuen barrualdean bizi direnek eragindakoak, baldin eta eremu horien ondoko eremu mugakideak hesiturik badaude luzera osoan; haietan, izan ere, haien jabea, titularra edo lagapen-hartzailea joko da erantzuletzat.
3. Artikulu honetan xedatu dena 2016eko martxoaren 1etik aurrera aplikatuko da”.
Hogeita zortzigarren xedapen gehigarria.–Nekazaritzako finantzaketari buruzko lege mailako xedapenen testu bategina onesten duen otsailaren 16ko 54/1998 Legegintzako Foru Dekretua aldatzea.
Nekazaritzako finantzaketari buruzko lege mailako xedapenen testu bategina onesten duen otsailaren 16ko 54/1998 Legegintzako Foru Dekretuaren 10.2 artikulua aldatzen da. Honela idatzita geldituko da:
“2. Zortasunak eta bazkalekuak berrerosteak eta herrilurretako ondasunak eta partikularren ondasunak kargatzen dituzten beste karga batzuek ekarritako gastuen %20 eta %40 arteko diru-laguntza”
Hogeita bederatzigarren xedapen gehigarria.–Nafarroako Foru Komunitateko esparruko Jatorrizko Deiturak eta Adierazpen Geografiko Babestuak.
1. Nafarroako Foru Komunitateko esparruan, elikadurako kalitate figuren arloan aplikatzekoa izanen den araudiaren arau-hausteetarako zehapen araubidea hemen jasotakoa izanen da: autonomiaz gaindiko lurralde eremuko Babestutako Jatorrizko Deiturei eta Adierazpen Geografiko Babestuei buruzko maiatzaren 12ko 6/2015 Legearen VI. kapitulua (“Ikuskapena eta zehapen araubidea”).
2. Zehapen araubidea aplikatzekoa izanen da honako hauetarako:
a) Nafarroako Foru Komunitateko esparruko Jatorrizko Deiturak eta Adierazpen Geografiko Babestuak, hots, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren azaroaren 21eko 1151/2012 (EE) Erregelamenduak (Nekazaritzako eta elikadurarako produktuen kalitate araubideei buruzkoa) aipatutakoak.
b) Edari espirituosoen Deitura Geografikoak eta Deitura Espezifikoak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 110/2008 (EE) Erregelamenduak araututakoak (erregelamendu hori edari espirituosoen adierazpen geografikoaren definizio, izendapen, aurkezpen, etiketatze eta babesari buruzkoa da).
c) Produktu ekologikoak ekoizteari eta etiketatzeari buruzko Kontseiluaren ekainaren 28ko (EE) 834/2007 Erregelamenduak araututako ekoizpen ekologikoa, galarazi gabe autonomiaz gaindiko lurralde eremuko Babestutako Jatorrizko Deiturei eta Adierazpen Geografiko Babestuei buruzko maiatzaren 2ko 6/2015 Legearen seigarren xedapen gehigarrian xedatutakoa, nekazaritza ekologikoan honako hauek erabiltzeari dagokionez: ongarriak, lurzoruen egokitzaileak, nutrienteak, pestizidak eta produktu fitosanitarioak.
3. Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia izanen da arlo honetan zehapenak abiarazi eta ezartzen duen organo eskuduna.
Hogeita hamargarren xedapen gehigarria.–Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen aldaketa.
1. Nekazaritzako azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 54. artikuluaren 1. idatz-zatia (Eraldatzeko gehieneko azalera) aldatzen da, eta honelaxe idatzita geldituko da:
“1. Foru lege honen 41., 44. eta 45. artikuluetan eta Nafarroako Kooperatibei buruzko 14/2006 Foru Legearen 65.1 a) artikuluan zehaztutakoak ez diren banakako onuradunek edo pertsona juridikoek lur bat ureztalur bihurtu nahi izanez gero, haren azalera, gehienez ere, ureztatuz ustiatzeko oinarrizko azaleraren goiko muga halako bikoa izanen da.
Ureztatuz ustiatzeko oinarrizko azalera dagokion foru dekretuan definitu da, ekintza eremu bakoitzerako. Pertsona juridikoei dagokienez, foru lege honen 41., 44. eta 45. artikuluetan eta Nafarroako Kooperatibei buruzko 14/2006 Foru Legearen 65.1 a) artikuluan definitzen baitira, ureztalur berria jartzeko gehieneko azalera izanen da banakako onuradunendako ezarritako muga eta ekintza eremuko kideek aurkeztu dituzten lurren batuketa.”
2. Nekazaritzako azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 55. artikulua (Finantzaketa bidez ekipatu beharreko gehieneko azalera) aldatzen da, eta honelaxe idatzita geldituko da:
“1. Foru lege honen 41., 44. eta 45. artikuluetan eta Nafarroako Kooperatibei buruzko 14/2006 Foru Legearen 65.1 a) artikuluan zehaztutakoak ez diren banakako onuradunek edo pertsona juridikoek laguntzak eskuratzen ahalko dituzte foru lege honetan ezarritako lurzatietako instalazioak paratzeko, baldin eta:
a) Eskualde horretarako zehaztu den ureztatze unitatearen tamaina baino txikiagorik ez badute.
b) Eskualde horretarako ureztaketa lurretako ustiapenaren oinarrizko azaleraren gehieneko muga gainditzen ez badute. Nolanahi ere, lehentasunezko nekazaritzako familia ustiategiek laguntzak jaso ditzakete eskualde horretarako ureztaketa lurretako ustiapenaren oinarrizko azaleraren gehieneko mugaren halako bi den azalera baterako.
2. Elkartutako nekazaritza ustiategiek eta foru lege honen 41., 44. eta 45. artikuluetan eta Nafarroako Kooperatibei buruzko 14/2006 Foru Legearen 65.1 a) artikuluan zehaztutako sozietate juridikoen bestelako ereduek laguntzak eskuratzen ahalko dituzte lurzatietako instalazioak paratzeko, baldin eta:
a) Eskualde horretarako zehaztu den ureztatze unitatearen tamaina baino txikiagorik ez badute.
b) Laguntza jasotzen ahal duen azaleraren balioa, guztira, osagaietako bakoitzaren azalera partzialen batura baino handiagoa ez bada, artikulu honetako 1.b) ataleko baldintzei jarraikiz.”
Hogeita hamaikagarren xedapen gehigarria.–Transferentzien Batzordea.
Abenduaren 19ko 2356/1984 Errege Dekretuaren bidez eratutako Transferentzien Batzarrean Nafarroako Gobernuak duen ordezkaritzan tokia izanen dute propio eskatu duten edo eskatuko duten parlamentu-talde guztiek. Estatuko zerbitzuen transferentziari Nafarroako Gobernuaren ordezkaritzak adostasuna emateko, talde parlamentarioen ordezkari gehienen botoa beharko da haren alde, eta horretarako, ordezkari bakoitzak bere taldea osatzen duten foru parlamentari adina boto izanen du.
Hogeita hamabigarren xedapen gehigarria.–15/2015 Foru Legea, apirilaren 10ekoa, Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legea aldatzen duena, aplikatzera bideratutako kredituen kudeaketa.
“Apirilaren 10eko 15/2015 Foru Legearen aplikazioa” izeneko 051000-02100-1800-132100 gehikuntza izan dezakeen kontu-sailaren kargura, 15/2015 Foru Legearen aplikaziotik eratorritako gastua exekutatzea bidezkoa den kontu-sailak finantzatzeko, egiten diren funts mugimenduek ez dute izanen Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 38. artikuluan eta 44. artikulutik 50.era bitarte ezarritako mugarik.
“Hogeita hamahirugarren xedapen gehigarria.–Diruzaintzako eragiketak.
2016rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrak onesteko egunean eta aurrekontu horrek dirauen bitartean, irekita jarraituko dute data horretan indarrean dauden diruzaintzako eragiketek. Halakoak, nolanahi ere, 2016ko abenduaren 31n kitatu beharko dira.
Hogeita hamalaugarren xedapen gehigarria.–Diru-laguntzen plan estrategikoa.
2016ko ekitaldi ekonomikoan, abenduaren 31 baino lehen, Nafarroako Parlamentuari aurkeztu zaio diru-laguntzen buruzko plan estrategikoa, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko 5. bis artikuluak aipatzen duena.
Hogeita hamabosgarren xedapen gehigarria.–Aurrekontu gehikuntzak.
2016ko aurrekontu-ekitaldiaren barruan, “Laugarren xedapen gehigarria. Toki entitateek parte hartzeko funtsaren tratamendua” delakoaren barruan adierazitakoa kendu gabe, bai Ospitaleguneko sukaldeen itzulketa, bai 2012an kendutako aparteko soldatatik ordaintzeko dagoen zatiaren itzulketak lehentasunezkoak izanen dira beren kopurua 2016ko ekitaldian zehar handitzeko orduan, diru-sarrerei buruzko aurreikuspenak horretarako bidea ematen dutenean.
Hogeita hamaseigarren xedapen gehigarria.–Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bategina aldatzen da, ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia.
Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bategineko berrogeita zazpigarren xedapen gehigarria aldatzen da. 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen du eragina.
“Berrogeita zazpigarren xedapen gehigarria.–Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboko araubidetik eta balio erantsiaren gaineko zergaren araubide berezi sinplifikatutik kanpo utziko duten zenbatekoak.
Urteko diru-sarreren zenbatekoek gainditu egiten badituzte ondoko kopuruak, hurrengo urtean ezin izanen dira aplikatu pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboko araubidea eta balio erantsiaren gaineko zergaren araubide berezi sinplifikatua:
a) 300.000 euro, ondotik aipatzen den jarduera-multzoan:
–Abeltzaintza independentea.
–Ganadua hazteko, zaintzeko eta gizentzeko zerbitzuak.
–Balio erantsiaren gaineko zergaren nekazaritza-, abeltzaintza- eta arrantza-araubide berezitik kanpo dauden nekazari eta abeltzainek eginiko bestelako lan, zerbitzu eta jarduera osagarri batzuk.
–Balio erantsiaren gaineko zergaren nekazaritza-, abeltzaintza- eta arrantza-araubide berezitik kanpo dauden oihan-jardueraren titularrek eginiko bestelako lan, zerbitzu eta jarduera osagarri batzuk.
–Apartzeria-araubidean gauzatzen diren nekazaritza-jardueretan, lagatzaileari dagozkion aprobetxamenduak.
–Apartzeria-araubidean gauzatzen diren oihan-jardueretan, lagatzaileari dagozkion aprobetxamenduak.
–Produktu natural, begetal edo animalia-produktuen transformazio-, elaborazio- edo manufaktura-prozesuak, baldin eta jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifetan jarduera industrialei dagokien epigrafeetako batean alta emanda egotera behartuta badaude eta prozesuok egiten dituztenak badira produktu natural horiek zuzenean lortzen diren ustiategien titularrak.
–Nekazaritza- edo abeltzaintza-jarduerak, balio erantsiaren gaineko zergaren nekazaritza-, abeltzaintza- eta arrantza-araubide berezian egon daitezkeenak.
–Oihan-jarduerak, balio erantsiaren gaineko zergaren nekazaritza-, abeltzaintza- eta arrantza-araubide berezian egon daitezkeenak.
b) 150.000 euro, gainerako jardueren multzoan.
b) letra honetan aipatzen diren jardueretarako ezarritako muga hori ezertan ukatu gabe, zenbatespen objektiboaren metodoa ez da aplikatuko urte batean, baldin eta aurre-aurreko urtean subjektu pasiboaren etekin osoen ehuneko 75 baino gehiagoren hartzaile badira ezkontidea, ondorengo eta aurreko ahaideak, aurreko horietako edozeinek parte hartzen dueneko errenta-egozpenaren araubideko entitateak, edo Sozietateen gaineko Zergari buruzko 24/1996 Foru Legearen 28. artikuluan adierazitako zentzuan subjektu pasiboarekin lotuta dauden entitateak, betiere baldin eta etekin horiek badagozkie faktura emateko obligazioa dakarten eragiketei, apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Fakturazioaren arloko betebeharrak arautzen dituen Erregelamenduaren 2.2.a) artikuluaren arabera.
Aurreko lerrokadan ezarritakoa ez zaie aplikatuko kooperatibetako bazkideei, baldin eta entitatearekin daukaten lotura heldu bada bertako aholkulari edo administratzailea izatetik, edo beren ezkontideak edo ahaidetasun-harremanen bidez beraiekin lotutako pertsonak -zuzeneko nahiz alboko lerroz, hirugarren graduraino, odolkidetasunez nahiz ezkontza bidez- kooperatibako aholkulari edo administratzaile izatetik”.
Bakarra .–Indarra hartzea.
Foru lege honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.
Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean berehala argitara eta “Estatuko Aldizkari Ofizialera” igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.
Iruñean, 2016ko urtarrilaren 29an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.
GASTUAREN AZALPENA | 1 LANGILE- GASTUAK | 2 ONDASUN ARRUNTETAKO ETA ZERBITZUETAKO GASTUAK | 3 FINANTZA GASTUAK | 4 TRANSFERENTZIA ARRUNTAK | 5 KONTINGENTZIA FUNTSA | 6 INBERTSIO ERREALAK | 7 KAPITAL-TRANSFERENTZIAK | 8 FINANTZA-AKTIBOAK | 9 FINANTZA-PASIBOAK | GUZTIRA |
P.–Nafarroako Parlamentua | 15. 535.483 | 655.600 | 16. 191.083 | |||||||
0. Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentua | 205.350.588 | 38. 643.125 | 18. 739.526 | 5. 628.101 | 136.010 | 52. 751.442 | 321.248.792 | |||
1. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentua | 21. 280.313 | 10. 744.312 | 104.842.882 | 547.655.696 | 5. 307.805 | 3. 037.299 | 20 | 19. 168.968 | 425.273.192 | 1. 137.310.487 |
4. Hezkuntza Departamentua | 353.827.208 | 33. 442.421 | 10. 591 | 197.478.876 | 9. 077.086 | 6. 753.277 | 620.260 | 601.209.719 | ||
5. Osasun Departamentua | 502.721.731 | 304.707.345 | 147.128.314 | 33. 169.510 | 675.000 | 31. 274 | 988.433.174 | |||
7. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua | 23. 854.254 | 14. 678.710 | 10 | 243.384.079 | 4. 653.152 | 35. 617.287 | 322.187.492 | |||
8. Garapen Ekonomikorako Departamentua | 14. 964.038 | 69. 033.075 | 80 | 20. 672.455 | 35. 031.454 | 48. 472.120 | 1. 062.000 | 227.490 | 189.462.712 | |
9. Eskubide Sozialetako Departamentua | 36. 812.207 | 107.884.513 | 10 | 193.894.761 | 2. 999.885 | 28. 541.676 | 370.133.052 | |||
A.–Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentua | 13. 635.090 | 8. 716.480 | 14. 904.380 | 2. 069.330 | 3. 165.510 | 42. 490.790 | ||||
B.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentua | 6. 969.197 | 4. 598.487 | 4. 217.660 | 362.101 | 44. 000 | 16. 191.445 | ||||
C.–Nafarroako Kontseilua | 418.280 | 28. 000 | 446.280 | |||||||
AURREKONTUA, GUZTIRA | 1. 179.414.626 | 592.448.468 | 104.853.573 | 1. 404.029.510 | 5. 307.805 | 96. 027.918 | 124.088.500 | 72. 982.410 | 426.152.216 | 4. 005.305.026 |
DIRU-SARREREN AZALPENA | 1 ZUZENEKO ZERGAK | 2 ZEHARKAKO ZERGAK | 3 TASAK, PREZIO PUBLIKOAK ETA BESTE DIRU-SARRERA BATZUK | 4 TRANSFERENTZIA ARRUNTAK | 5 ONDARE BIDEZKO DIRU-SARRERAK | 6 INBERTSIO ERREALEN BESTERENTZEA | 7 KAPITAL-TRANSFERENTZIA | 8 FINANTZA-AKTIBOAK | 9 FINANTZA-PASIBOAK | GUZTIRA |
0. Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentua | 5. 768.790 | 607.901 | 52. 689.442 | 59. 066.133 | ||||||
1. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentua | 1. 518.207.000 | 1. 758.742.720 | 28. 876.760 | 90. 020 | 5. 685.970 | 40 | 20 | 1. 780.739 | 494.682.000 | 3. 808.065.269 |
4. Hezkuntza Departamentua | 2. 061.532 | 2. 286.231 | 48. 065 | 69. 275 | 1. 626.191 | 6. 091.294 | ||||
5. Osasun Departamentua | 11. 298.140 | 153.010 | 309.123 | 11. 760.273 | ||||||
7. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua | 1. 621.850 | 6. 851.276 | 10. 050 | 10 | 9. 197.457 | 140.514 | 17. 821.157 | |||
8. Garapen Ekonomikorako Departamentua | 5. 329.343 | 527.121 | 106.351 | 502.500 | 22. 769.073 | 307.500 | 33. 340 | 29. 575.228 | ||
9. Eskubide Sozialetako Departamentua | 39. 557.326 | 29. 816.958 | 56. 000 | 250.000 | 229.548 | 125.000 | 70. 034.832 | |||
A.–Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentua | 820.480 | 305.030 | 4. 200 | 1. 105.196 | 152.834 | 2. 387.740 | ||||
B.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako Departamentua | 143.100 | 360.000 | 503.100 | |||||||
AURREKONTUA, GUZTIRA | 1. 518.207.000 | 1. 758.742.720 | 95. 477.321 | 40. 997.547 | 5. 910.636 | 752.550 | 33. 610.417 | 55. 265.304 | 496.341.531 | 4. 005.305.026 |
I. ERANSKINA Hezkuntza mailetako moduluak eta ratioak, 2016. urterako |
HEZKUNTZA MAILA | IRAKASLE RATIOA | LANGILEEN SOLDATAK | MODULUA (%) | GASTU ALDAKORRAK | MODULUA (%) | BESTE GASTU BATZUK | MODULUA (%) | MODULUA, GUZTIRA | |
TITULAR | AGREGATUA | ||||||||
HAUR HEZKUNTZAKO 2. ZIKLOA | 1,217 | 43. 640,00 | %73,52 | 5. 492,67 | %9,25 | 10. 228,14 | %17,23 | 59. 360,81 | |
LEHEN HEZKUNTZA | 1,391 | 49. 874,28 | %72,73 | 7. 857,47 | %11,46 | 10. 841,94 | %15,81 | 68. 573,69 | |
DBHKO LEHEN ETA BIGARREN MAILAK | 1,652 | 62. 640,20 | %75,10 | 7. 915,28 | %9,49 | 12. 850,52 | %15,41 | 83. 406,00 | |
DBHKO HIRUGARREN ETA LAUGARREN MAILAK | 1,728 | 71. 194,21 | %74,51 | 9. 935,99 | %10,40 | 14. 424,30 | %15,10 | 95. 554,50 | |
DBHKO CURRICULUM ANIZTASUNAREN UNITATEKO 3. ETA 4. MAILAK | 1,391 | 57. 313,57 | %71,96 | 7. 908,50 | %9,93 | 14. 424,30 | %18,11 | 79. 646,37 | |
DBHKO CURRICULUM EGOKITUAREN PROGRAMA | 0,957 | 0,652 | 63. 983,88 | %72,76 | 9. 526,30 | %10,83 | 14. 424,30 | %16,40 | 87. 934,48 |
BATXILERGOA | 1,652 | 65. 690,43 | %72,20 | 10. 863,55 | %11,94 | 14. 424,30 | %15,85 | 90. 978,28 | |
SARBIDE PROBAK PRESTATZEKO IKASTAROA (GIZARTE ZIENTZIAK) | 2,043 | 84. 179,32 | %75,98 | 12. 193,71 | %11,01 | 14. 424,30 | %13,02 | 110.797,33 | |
SARBIDE PROBAK PRESTATZEKO IKASTAROA | 1,522 | 62. 686,72 | %72,63 | 9. 200,15 | %10,66 | 14. 424,30 | %16,71 | 86. 311,17 |
HEZKUNTZA MAILA | IRAKASLE RATIOA | LANGILEEN SOLDATAK | MODULUA (%) | GASTU ALDAKORRAK | MODULUA (%) | BESTELAKO GASTUAK | MODULUA (%) | LANGILE OSAGARRIAK | MODULUA (%) | MODULUA, GUZTIRA | |
TITULAR | AGREGATUA | ||||||||||
PSIKIKOEN OINARRIZKO HEZKUNTZA BEREZIA | 1,087 | 38. 964,29 | %44,51 | 4. 677,84 | %5,34 | 10. 841,94 | %12,38 | 33. 064,65 | %37,77 | 87. 548,72 | |
AUTISTEN OINARRIZKO HEZKUNTZA BEREZIA | 1,087 | 38. 964,29 | %48,26 | 4. 677,84 | %5,79 | 10. 841,94 | %13,43 | 26. 253,16 | %32,52 | 80. 737,23 | |
URRITASUN ANITZEKOEN OINARRIZKO HEZKUNTZA BEREZIA | 1,087 | 38. 964,29 | %41,79 | 4. 677,84 | %5,02 | 10. 841,94 | %11,63 | 38. 761,10 | %41,57 | 93. 245,17 | |
HLKBP | 1,087 | 1,087 | 79. 932,26 | %51,70 | 11. 983,92 | %7,75 | 14. 424,30 | %9,33 | 48. 258,72 | %31,22 | 154.599,20 |
HIP | 0,696 | 0,391 | 39. 685,62 | %48,31 | 5. 370,89 | %6,54 | 10. 841,94 | %13,20 | 26. 253,16 | %31,96 | 82. 151,61 |
PSIKIKOEN OINARRIZKO HEZKUNTZA BEREZIA. DBHko BERARIAZKO UNITATEA | 1,391 | 49. 874,28 | %76,28 | 4. 665,08 | %7,14 | 10. 841,94 | %16,58 | 65. 381,30 | |||
Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako irakasle titularren ratioak astean 25 eskola-orduko lanaldia oinarri hartuz kalkulatu dira. Bigarren Hezkuntzako irakasle titularren eta irakasle agregatuen ratioak astean 23 eskola-orduko lanaldia oinarri hartuz kalkulatu dira. |
ERDI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK |
ERDI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK | IKASMAILA | IRAKASLE RATIOA | LANGILEEN SOLDATAK | MODULUA (%) | GASTU ALDAKORRAK | MODULUA (%) | BESTELAKO GASTUAK | MODULUA (%) | MODULUA, GUZTIRA | |
TITULAR | AGREGATUA | |||||||||
1. EMHZ, KUDEAKETA ADMINISTRATIBOA (HLO) | Lehena | 0,478 | 1,087 | 60. 669,59 | %68,23 | 9. 256,16 | %10,41 | 18. 996,01 | %21,36 | 88. 921,76 |
Bigarrena | 0,826 | 0,568 | 55. 435,83 | %67,00 | 8. 314,06 | %10,05 | 18. 996,01 | %22,96 | 82. 745,90 | |
2. EMHZ, KUDEAKETA ADMINISTRATIBOA, HIRU URTEAN (HLO) | Lehena | 0,478 | 0,435 | 36. 088,81 | %66,58 | 5. 448,01 | %10,05 | 12. 664,00 | %23,36 | 54. 200,82 |
Bigarrena | 0,304 | 0,609 | 35. 479,47 | %66,21 | 5. 439,81 | %10,15 | 12. 664,00 | %23,63 | 53. 583,28 | |
Hirugarrena | 0,565 | 0,348 | 36. 393,50 | %66,77 | 5. 452,11 | %10,00 | 12. 664,00 | %23,23 | 54. 509,61 | |
3. EMHZ, ERIZAINTZAKO ZAINKETA LAGUNGARRIAK | Lehena | 0,435 | 1,304 | 67. 072,09 | %69,89 | 10. 387,00 | %10,82 | 18. 507,59 | %19,29 | 95. 966,68 |
Bigarrena | 0,261 | 0,000 | 10. 746,30 | %69,03 | 1. 496,78 | %9,61 | 3. 324,84 | %21,36 | 15. 567,92 | |
4. EMHZ, SOLDADURA ETA GALDARAGINTZA (HLO) | Lehena | 0,348 | 1,522 | 71. 683,56 | %62,83 | 10. 954,04 | %9,60 | 31. 452,25 | %27,57 | 114.089,85 |
Bigarrena | 0,913 | 0,609 | 60. 554,40 | %59,93 | 9. 033,22 | %8,94 | 31. 452,25 | %31,13 | 101.039,87 | |
5. EMHZ, AURREINPRIMAKETA DIGITALA (HLO) | Lehena | 0,609 | 1,043 | 64. 404,42 | %63,60 | 9. 770,95 | %9,65 | 27. 085,66 | %26,75 | 101.261,03 |
Bigarrena | 0,652 | 0,739 | 54. 724,31 | %60,73 | 8. 302,36 | %9,21 | 27. 085,66 | %30,06 | 90. 112,33 | |
6. EMHZ, ARTE GRAFIKOETAKO INPRIMAKETA | Lehena | 0,609 | 1,043 | 64. 403,97 | %62,36 | 9. 851,47 | %9,54 | 29. 025,13 | %28,10 | 103.280,57 |
Bigarrena | 0,261 | 0,000 | 10. 746,30 | %69,03 | 1. 496,78 | %9,61 | 3. 324,84 | %21,36 | 15. 567,92 | |
6. EMHZ, INPRIMAKETA GRAFIKOA (HLO) | Lehena | 0,696 | 0,957 | 64. 745,83 | %62,43 | 9. 939,44 | %9,58 | 29. 025,13 | %27,99 | 103.710,40 |
Bigarrena | 0,653 | 0,783 | 56. 415,70 | %59,95 | 8. 660,64 | %9,20 | 29. 025,13 | %30,84 | 94. 101,47 | |
7. EMHZ, AROTZ-LAN ETA ALTZ. NEUR. EGIN ETA INSTALATZEA | Lehena | 0,826 | 1,000 | 71. 720,49 | %65,32 | 10. 899,96 | %9,93 | 27. 178,02 | %24,75 | 109.798,47 |
Bigarrena | 0,565 | 1,000 | 60. 974,21 | %62,50 | 9. 403,21 | %9,64 | 27. 178,02 | %27,86 | 97. 555,44 | |
8. EMHZ, FARMAZIA ETA PARAFARMAZIA (HLO) | Lehena | 0,652 | 0,913 | 61. 278,95 | %69,74 | 9. 264,34 | %10,54 | 17. 329,27 | %19,72 | 87. 872,56 |
Bigarrena | 0,652 | 0,717 | 53. 904,72 | %67,89 | 8. 168,90 | %10,29 | 17. 329,27 | %21,82 | 79. 402,89 | |
9. EMHZ, INSTALAZIO ELEKTRIKO ETA AUTOMATIKOAK (HLO) | Lehena | 0,696 | 1,000 | 66. 347,27 | %63,98 | 9. 996,65 | %9,64 | 27. 362,72 | %26,38 | 103.706,64 |
Bigarrena | 0,652 | 0,870 | 59. 640,45 | %62,11 | 9. 020,90 | %9,39 | 27. 362,72 | %28,50 | 96. 024,07 | |
10. EMHZ, MEKANIZAZIOA (HLO) | Lehena | 0,522 | 1,391 | 73. 931,63 | %65,54 | 11. 380,80 | %10,09 | 27. 498,16 | %24,38 | 112.810,59 |
Bigarrena | 0,696 | 0,826 | 59. 792,48 | %61,99 | 9. 161,79 | %9,50 | 27. 498,16 | %28,51 | 96. 452,43 | |
11. EMHZ, MERKATARITZA | Lehena | 1,043 | 0,696 | 69. 204,71 | %70,25 | 10. 415,11 | %10,57 | 18. 895,49 | %19,18 | 98. 515,31 |
Bigarrena | 0,261 | 0,000 | 10. 746,30 | %69,03 | 1. 496,78 | %9,61 | 3. 324,84 | %21,36 | 15. 567,92 | |
11. EMHZ, MERKATARITZA JARDUERAK | Lehena | 0,870 | 0,870 | 68. 634,82 | %69,99 | 10. 536,45 | %10,74 | 18. 895,49 | %19,27 | 98. 066,76 |
Bigarrena | 1,044 | 0,479 | 61. 065,03 | %68,36 | 9. 374,38 | %10,49 | 18. 895,49 | %21,15 | 89. 334,90 | |
12. EMHZ, MENDEKOTASUNA DUTEN PERTSONENTZAKO ARRETA (HLO) | Lehena | 0,739 | 0,826 | 61. 583,88 | %68,86 | 9. 343,04 | %10,45 | 18. 507,59 | %20,69 | 89. 434,51 |
Bigarrena | 0,739 | 0,696 | 56. 667,67 | %67,64 | 8. 597,19 | %10,26 | 18. 507,59 | %22,09 | 83. 772,45 | |
13. EMHZ, ERAIKUNTZAKO MAKINERIAREN ERABILERA ETA MANTENTZE-LANAK | Lehena | 0,826 | 1,000 | 71. 720,64 | %62,79 | 10. 733,08 | %9,40 | 31. 768,00 | %27,81 | 114.221,72 |
Bigarrena | 0,739 | 0,783 | 59. 945,10 | %59,51 | 9. 024,51 | %8,96 | 31. 768,00 | %31,54 | 100.737,61 | |
14. HONDEAKETAK ETA ZUNDAKETAK | Lehena | 1,000 | 0,827 | 72. 369,65 | %62,80 | 11. 109,81 | %9,64 | 31. 768,00 | %27,57 | 115.247,46 |
Bigarrena | 0,740 | 0,783 | 59. 999,86 | %59,42 | 9. 210,86 | %9,12 | 31. 768,00 | %31,46 | 100.978,72 | |
15. SISTEMA MIKROINFORMATIKOAK ETA SAREAK | Lehena | 0,740 | 1,305 | 79. 675,80 | %71,78 | 12. 231,41 | %11,02 | 19. 089,42 | %17,20 | 110.996,63 |
Bigarrena | 1,175 | 0,261 | 58. 244,71 | %67,51 | 8. 941,42 | %10,36 | 19. 089,42 | %22,13 | 86. 275,55 |
GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK |
GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK | IKASMAILA | IRAKASLE RATIOA | LANGILEEN SOLDATAK | MODULUA (%) | GASTU ALDAKORRAK | MODULUA (%) | BESTELAKO GASTUAK | MODULUA (%) | MODULUA GUZTIRA | |
TITULAR | AGREGATUA | |||||||||
1. GMHZ, NAZIOARTEKO MERKATARITZA | Lehena | 1,174 | 0,348 | 61. 468,09 | %69,81 | 9. 183,95 | %10,43 | 17. 399,29 | %19,76 | 88. 051,33 |
Bigarrena | 1,217 | 0,217 | 58. 342,97 | %69,10 | 8. 691,06 | %10,29 | 17. 399,29 | %20,61 | 84. 433,32 | |
2. GMHZ, MANTENTZE-LAN ELEKTRONIKOA | Lehena | 1,435 | 0,261 | 68. 937,09 | %66,54 | 10. 458,61 | %10,10 | 24. 204,13 | %23,36 | 103.599,83 |
Bigarrena | 0,870 | 0,717 | 62. 860,19 | %65,07 | 9. 536,67 | %9,87 | 24. 204,13 | %25,06 | 96. 600,99 | |
3. GMHZ, ADMINISTRAZIOA ETA FINANTZAK | Lehena | 0,870 | 0,522 | 55. 485,61 | %67,43 | 8. 427,48 | %10,24 | 18. 369,06 | %22,32 | 82. 282,15 |
Bigarrena | 1,348 | 0,130 | 60. 439,07 | %68,87 | 8. 944,60 | %10,19 | 18. 369,06 | %20,93 | 87. 752,73 | |
4. GMHZ, HAUR HEZKUNTZA (HLO) | Lehena | 0,913 | 0,739 | 65. 470,41 | %70,63 | 9. 763,48 | %10,53 | 17. 454,71 | %18,83 | 92. 688,60 |
Bigarrena | 1,087 | 0,261 | 54. 608,79 | %68,15 | 8. 067,77 | %10,07 | 17. 454,71 | %21,78 | 80. 131,27 | |
5. GMHZ, MERKATARITZAKO KUDEAKETA ETA MARKETINA | Lehena | 1,043 | 0,696 | 69. 204,71 | %70,73 | 10. 415,11 | %10,64 | 18. 230,51 | %18,63 | 97. 850,33 |
Bigarrena | 0,261 | 0,000 | 10. 746,30 | %69,03 | 1. 496,78 | %9,61 | 3. 324,84 | %21,36 | 15. 567,92 | |
6. GMHZ, SALMENTEN ETA MERKATARITZAKO GUNEEN KUDEAKETA (HLO) | Lehena | 1,174 | 0,566 | 69. 700,00 | %70,67 | 10. 699,98 | %10,85 | 18. 230,51 | %18,48 | 98. 630,49 |
Bigarrena | 1,131 | 0,479 | 64. 649,19 | %69,66 | 9. 924,60 | %10,69 | 18. 230,51 | %19,64 | 92. 804,30 | |
7. GMHZ, SAREKO SISTEMA INFORMATIKOEN ADMINISTRAZIOA (HLO) | Lehena | 1,217 | 0,652 | 74. 730,35 | %71,30 | 10. 994,98 | %10,49 | 19. 089,42 | %18,21 | 104.814,75 |
Bigarrena | 1,304 | 0,329 | 66. 124,50 | %69,69 | 9. 675,49 | %10,20 | 19. 089,42 | %20,12 | 94. 889,41 | |
8. GMHZ, AUTOMATIZAZIOA ETA ROBOTIKA INDUSTRIALA | Lehena | 0,870 | 1,043 | 75. 150,73 | %69,49 | 11. 401,30 | %10,54 | 21. 599,69 | %19,97 | 108.151,72 |
Bigarrena | 1,348 | 0,261 | 65. 354,99 | %67,49 | 9. 915,16 | %10,24 | 21. 559,69 | %22,27 | 96. 829,84 | |
9. GMHZ, FABRIKAZIO MEKANIKOKO PRODUKZIOAREN PROGRAMAZIOA (HLO) | Lehena | 0,696 | 1,043 | 67. 986,53 | %66,13 | 10. 240,13 | %9,96 | 24. 573,54 | %23,90 | 102.800,20 |
Bigarrena | 1,304 | 0,304 | 65. 202,68 | %65,65 | 9. 538,57 | %9,60 | 24. 573,54 | %24,74 | 99. 314,79 | |
10. GMHZ, GARRAIOAREN KUDEAKETA | Lehena | 0,783 | 0,696 | 58. 458,41 | %68,96 | 8. 918,35 | %10,52 | 17. 399,29 | %20,52 | 84. 776,05 |
Bigarrena | 1,435 | 0,000 | 59. 104,63 | %69,37 | 8. 701,18 | %10,21 | 17. 399,29 | %20,42 | 85. 205,10 | |
11. GMHZ, PLATAFORMA ANITZEKO APLIKAZIOEN GARAPENA (HLO) | Lehena | 1,348 | 0,435 | 71. 783,34 | %71,08 | 10. 699,21 | %10,59 | 18. 507,59 | %18,33 | 100.990,14 |
Bigarrena | 1,130 | 0,435 | 63. 001,33 | %69,28 | 9. 434,32 | %10,37 | 18. 507,59 | %20,35 | 90. 943,24 | |
12. GMHZ, ANATOMIA PATOLOGIKOA ETA ZITOLOGIA | Lehena | 0,957 | 0,739 | 67. 261,31 | %68,65 | 10. 163,62 | %10,37 | 20. 546,82 | %20,97 | 97. 971,75 |
Bigarrena | 1,261 | 0,000 | 51. 940,42 | %64,77 | 7. 703,32 | %9,61 | 20. 546,82 | %25,62 | 80. 190,56 | |
13. GMHZ, ARTE GRAFIKOEN INDUSTRIETAKO PRODUKZIOA | Lehena | 0,391 | 1,348 | 66. 919,77 | %64,17 | 10. 384,99 | %9,96 | 26. 974,81 | %25,87 | 104.279,57 |
Bigarrena | 1,130 | 0,478 | 64. 593,19 | %63,80 | 9. 676,81 | %9,56 | 26. 974,81 | %26,64 | 101.244,81 | |
14. GMHZ, FABRIKAZIO MEKANIKOKO DISEINUA (HLO) | Lehena | 0,783 | 0,913 | 66. 652,11 | %66,28 | 10. 000,76 | %9,94 | 23. 908,60 | %23,78 | 100.561,47 |
Bigarrena | 1,522 | 0,090 | 66. 066,82 | %66,37 | 9. 564,09 | %9,61 | 23. 908,60 | %24,02 | 99. 539,51 | |
15. GMHZ, GIZARTERATZEA | Lehena | 1,131 | 0,609 | 69. 549,33 | %71,20 | 10. 676,85 | %10,93 | 17. 454,71 | %17,87 | 97. 680,89 |
Bigarrena | 0,870 | 0,609 | 58. 796,85 | %68,95 | 9. 026,18 | %10,58 | 17. 454,71 | %20,47 | 85. 277,74 |
OINARRIZKO LANBIDE HEZIKETA |
OINARRIZKO LANBIDE HEZIKETA | IKASMAILA | IRAKASLE RATIOA | LANGILEEN SOLDATAK | MODULUA (%) | GASTU ALDAKORRAK | MODULUA (%) | BESTELAKO GASTUAK | MODULUA (%) | MODULUA, GUZTIRA | |
TITULAR | AGREGATUA | |||||||||
MERKATARITZA ZERBITZUAK | Lehena | 0,522 | 0,783 | 51. 070,74 | %66,25 | 8. 660,18 | %11,23 | 17. 354,39 | %22,51 | 77. 085,31 |
Bigarrena | 0,522 | 0,783 | 51. 070,74 | %66,25 | 8. 660,18 | %11,23 | 17. 354,39 | %22,51 | 77. 085,31 | |
ADMINISTRAZIO ZERBITZUAK | Lehena | 0,522 | 0,783 | 51. 070,74 | %65,78 | 8. 660,18 | %11,15 | 17. 910,49 | %23,07 | 77. 641,41 |
Bigarrena | 0,522 | 0,783 | 51. 070,74 | %65,78 | 8. 660,18 | %11,15 | 17. 910,49 | %23,07 | 77. 641,41 | |
ARTE GRAFIKOAK | Lehena | 0,522 | 0,783 | 51. 070,74 | %62,47 | 8. 660,18 | %10,59 | 22. 021,12 | %26,94 | 81. 752,04 |
Bigarrena | 0,522 | 0,783 | 51. 070,74 | %62,47 | 8. 660,18 | %10,59 | 22. 021,12 | %26,94 | 81. 752,04 | |
ELEKTRIZITATEA ETA ELEKTRONIKA | Lehena | 0,522 | 0,783 | 51. 070,74 | %62,28 | 8. 660,18 | %10,56 | 22. 273,69 | %27,16 | 82. 004,61 |
Bigarrena | 0,522 | 0,783 | 51. 070,74 | %62,28 | 8. 660,18 | %10,56 | 22. 273,69 | %27,16 | 82. 004,61 | |
FABRIKAZIOA ETA MUNTAKETA | Lehena | 0,522 | 0,783 | 51. 070,74 | %62,13 | 8. 660,18 | %10,54 | 22. 464,81 | %27,33 | 82. 195,73 |
Bigarrena | 0,522 | 0,783 | 51. 070,74 | %62,13 | 8. 660,18 | %10,54 | 22. 464,81 | %27,33 | 82. 195,73 | |
ERAIKINAK ZAHARBERRITZE ETA MANTENTZEA | Lehena | 0,522 | 0,783 | 51. 070,74 | %60,39 | 8. 660,18 | %10,24 | 24. 830,52 | %29,36 | 84. 561,44 |
Bigarrena | 0,522 | 0,783 | 51. 070,74 | %60,39 | 8. 660,18 | %10,24 | 24. 830,52 | %29,36 | 84. 561,44 | |
F1601159 |
Iragarkiaren kodea: F1601159