(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

110/2014 FORU DEKRETUA, MARTXOAREN 4KOA, ARAUBIDE BEREZIKO KIROL IKASKETETAN MENDI ERTAINEKO KIROL TEKNIKARI TITULUAREN EGITURA ETA CURRICULUMA EZARTZEN DITUENA NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN Nota de Vigencia

BON N.º 201 - 08/10/2015



  1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA


  2. ERANSKINA. CURRICULUMA


  3. ERANSKINA. MENDI ERTAINEKO KIROL TEKNIKARIAREN IKASKETETAKO SARRERA PROBA BERARIAZKOAK ETA KIROL BALDINTZAK


  4. ERANSKINA


Zioen azalpena

1

Kirolari buruzko urriaren 15eko 10/1990 Legeak kirolaren antolamendua ezartzen du, eta 55.1 artikuluan zehazten du ezen, Gobernuak, Hezkuntza Ministerioak proposaturik, kirol teknikarien ikasketak arautuko dituela, hezkuntza maila bakoitzak ezarritako betebeharren arabera. Bestetik, Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legeak, II. tituluko I. kapituluan (Foru Komunitateko Administrazioaren eskumenak arautzen dira bertan), zehazki, 5. artikuluko h) atalean, ezartzen du Nafarroako Gobernuaren eskumena dela kirol teknikarien prestakuntza garatu eta arautzea.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak kirol ikasketen antolaketa eta haren egituraren eta antolamenduaren printzipio orokorrak arautzen ditu hezkuntza sistemaren barrenean. Etapa, maila eta ikasketa mota guztiak eredu koherente batean artikulatzen ditu, zeinean kirol ikasketetako zikloek zeregin garrantzitsua betetzen baitute ikasleek kirol jarduera edo modalitate batean lan egiteko behar duten prestakuntzari begira. Eredu horrek, gainera, ikasleei laguntzen die lan eta kirol munduaren bilakaerari eta herritarren aktibotasunari egokitzen.

Urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuak, araubide bereziko kirol ikasketen antolamendu orokorra ezartzen duenak, kirol ikasketak ziklo hierarkizatuetan antolatzen direla ezartzen du, eta ziklo horiek, berriz, kirol prestakuntzako multzo eta moduluetan (posible da moduluka eta multzoka eskaintzea).

Nafarroako Foru Komunitatean araubide bereziko kirol ikasketen antolamendua eta garapena arautzen dituen abenduaren 28ko 248/2011 Foru Dekretua garatzeko asmoz, eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluaren ondorioz Nafarroako Foru Komunitateak arlo horretan dituen eskumenak erabiliz, foru dekretu hau ematen da, Mendi ertaineko kirol teknikari titulua lortzera bideratuta dagoen erdi mailako heziketa zikloaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena. Curriculum honen bidez martxoaren 3ko 318/2000 Errege Dekretua garatzen da, Mendi kiroletako eta eskaladako espezialitateetan kirol teknikari eta goi mailako kirol teknikari tituluak ezarri, dagozkien gutxieneko ikasketak onetsi eta haietara sartzeko probak eta baldintzak arautzen dituena.

Bestalde, abenduaren 28ko 248/1011 Foru Dekretuak eredu bat zehaztu du araubide bereziko kirol ikasketen curriculuma garatzeko, egokitzeko modukoa kirol modalitate eta espezialitate bakoitzaren ezaugarri eta helburuetara, baita ikasleen ezaugarri eta beharretara ere. Horregatik, Mendi ertaineko kirol teknikariaren tituluaren curriculuma Nafarroako Foru Komunitatera egokitu eta garatzean, kontuan hartu dira abenduaren 28ko 248/2011 Foru Dekretu horrek onetsi dituen diseinuari buruzko jarraibideak.

2

Erregulazio honetan honako elementu hauek jorratzen dira, titulu honen curriculuma osatzen baitute: lanbide profila, curriculuma, ikasketen antolaketa eta sekuentziazioa, sarbideak eta ikasketak ezartzeko baldintzak.

Titulu honen lanbide profila arau honen 3. artikuluan planteatu eta 1. eranskinean garatzen da, eta oinarrizko alderdi hauek ditu: lanbide profilaren deskribapena, gaitasun unitateak, lanbide gaitasunak, kirol eremuan duen tokia, eta erantzukizuna lan egoeretan.eskumena eta gaitasuna

Kirol eremuan duen tokiari dagokionez, zenbait jarraibide ematen dira tituludunak bere jardunean izanen duen lan eta lanbide testuinguruari buruz, eta adierazten da zein sektore produktibotan arituko den eta zeintzuk diren bete ditzakeen lanposturik aipagarrienak.

3

5. artikulua, hari lotua dagoen 2. eranskinarekin batera, Nafarroan arautzen den titulazioaren curriculumari buruzkoa da, eta bi zatitan dago banatua. Alde batetik, moduluen izena, iraupena eta sekuentziazioa daude, eta bestetik, lanbidearen ikaskuntzaren muina osatzen duten moduluen garapena. Modulu guztietan, curriculumak egitura bera du: multzo komun bat, zeharka lantzen diren modulu zientifiko eta tekniko orokorrez osatua; berariazko multzo bat, espezialitate bakoitzari dagokion kirol prestakuntza zientifiko eta teknikorako moduluak dituena; multzo osagarri bat, baliabide teknologikoak erabiltzeko eta beste hizkuntza batzuetan hizkuntza gaitasuna lortzeko prestakuntza-edukiak dituena; eta prestakuntza praktikoaren multzo bat, ikasmaila edo gradu bakoitzeko multzo komuna, berariazkoa eta osagarria gainditu ondoren eginen dena.

4

Araubide bereziko kirol ikasketetan sartzeko eta aurrera egiteko baldintzei dagokienez, 6. artikuluan arautzen dira Mendi ertaineko kirol teknikariaren ikasketetako sarrera proba berariazkoak eta eskatzen diren kirol betebeharrak. Hori guztia 3. eranskinean garatzen da.

5

Azkenik, foru dekretu honetan arautzen den azken elementua 9. artikuluan azaltzen da (4. eranskina du lotua), hau da: irakasleek eduki beharreko titulazioa, tituluen baliokidetasunak irakaslanaren ondorioetarako, tituluen baliokidetasunak prestakuntza praktikoaren multzoaren segimendua eta sartzeko probak egiteko, eta ikastetxe publikoetako irakasleen betebeharrak.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2014ko azaroaren 19an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Xedea.

Foru dekretu honen xedea da Mendi ertaineko kirol teknikari tituluaren egitura eta curriculum ofiziala ezartzea Nafarroako Foru Komunitatean. Titulu hori araubide bereziko kirol ikasketen barrenean kokatzen da.

2. artikulua . Identifikazioa.

Mendi ertaineko kirol teknikari titulua ondoko elementuen bidez identifikatzen da:

a) Izena: Mendi ertaineko kirol teknikaria.

b) Maila: Araubide bereziko kirol ikasketen erdiko maila.

c) Iraupena: 975 ordu.

d) Araubide bereziko ikasketak, mendiko kiroletako eta eskaladako espezialitatean.

3. artikulua . Lanbide profila eta lanbide jarduera.

Tituluaren lanbide profila, lanbide gaitasunari buruzko unitateak, lanbide gaitasunak, kirol eremuan hartzen duen tokia, eta lan egoeretako erantzukizuna foru dekretu honen 1 A) eranskinean zehazten dira lehen ikasmailarako, eta 1 B eranskinean, bigarren ikasmailarako, betiere Mendi kiroletako eta eskaladako espezialitateetan kirol teknikari eta goi mailako kirol teknikari tituluak ezarri, dagozkien gutxieneko ikasketak onetsi eta haietara sartzeko probak eta baldintzak arautzen dituen martxoaren 3ko 318/2000 Errege Dekretuaren III. eranskineko 2. atalean eta 10. atalean ezarritakoarekin bat, hurrenez hurren.

4. artikulua . Ikasketen helburua.

Mendi ertaineko kirol teknikari tituluko ikasketen helburua da ikasleari behar bezalako prestakuntza ematea honako hauetarako:

a) Mendiko kiroletako eta eskaladako espezialitate honetan behar den gaitasun teknikoa eta profesionala duela bermatzea, baita behar bezalako heldutasun profesionala ere, etorkizunean ikasketa gehiago egitera eta bere burua kualifikazioen aldaketetara egokitzera bultzatuko duena.

b) Dagokion kirol modalitatearen ezaugarriak eta antolamendua ulertzea eta bere zereginetatik datozen eskubideak eta betebeharrak ezagutzea.

c) Dagozkion zereginak segurtasun baldintzetan betetzeko beharrezkoak diren ezagutzak eta trebetasunak eskuratzea.

5. artikulua . Curriculuma.

1. Mendi ertaineko kirol teknikariaren curriculuma osatzen duten moduluak eta haien iraupena eta sekuentziazioa foru dekretu honen 2 A) eranskinean jaso dira.

2. Ikasketa hauek ematen dituzten ikastetxeek programazio didaktiko bat prestatuko dute mendi ertaineko kirol teknikariaren ikasketen modulu bakoitzerako. Programazio hori hura garatzen duten lan unitateen bitartez zehaztuko da.

3. Kirol ikasketa hauetako moduluak foru dekretu honen 2 B) eranskinean garatzen dira, II. kapituluan agindutakoarekin, eta martxoaren 3ko 318/2000 Errege Dekretuaren III. eranskineko 3. eta 5. ataletan ezarritakoari jarraikiz.

6. artikulua . Araubide bereziko kirol ikasketetan sartzea eta aurrera egitea.

1. Foru dekretu honetan arautzen diren araubide bereziko erdi mailako kirol ikasketetan sartzeko prozedurak abenduaren 28ko 248/2011 Foru Dekretuaren 8. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko ditu, izan ere, dekretu horren bidez araubide bereziko kirol ikasketen antolamendua eta garapena arautu ziren Nafarroako Foru Komunitatean.

2. Gainera, Mendi ertaineko kirol teknikari tituluko ikasketetan sartzeko berariazko probak eta kirol betebeharrak foru dekretu honen 3. eranskinean ezartzen direnak izanen dira.

7. artikulua . Ebaluazioa eta ziurtapena.

Ikasketa hauen ebaluazioei eta ziurtapenei dagokienez, otsailaren 28ko 248/2011 Errege Dekretuaren 9. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio.

8. artikulua . Ondorio akademiko eta profesionalak.

Mendi ertaineko kirol teknikarien tituluak martxoaren 3ko 318/2000 Errege Dekretuaren IV. kapituluan adierazten diren ondorio akademiko eta profesionalak izanen ditu.

9. artikulua . Ikasketa hauek irakasteko bete beharrekoak.

1. Materialaren eta segurtasunaren arloan bete beharrekoei eta erantzukizunei dagokienez, martxoaren 3ko 318/2000 Errege Dekretuaren VI. eranskinean 1. eta 2. ataletan xedatutakoari jarraikiko zaio, hurrenez hurren.

2. Irakasleek eduki beharreko tituluak, tituluen baliokidetzak irakaslanaren ondorioetarako, prestakuntza praktikoaren multzoaren segimendurako tituluen baliokidetzak, ikastetxe publikoetako irakasleen titulazioa eta irakasle/ikasleen erlazio numerikoa foru dekretu honen 4. eranskinean ezarritakoak izanen dira, martxoaren 3ko 318/2000 Errege Dekretuaren VI. eranskinean ezarritakoari jarraikiz.

10. artikulua . Irakasle espezialistak.

1. Kirol ikasketen moduluak ikastetxe publikoetan irakasteko, urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren 49., 50. eta 51. artikuluetan modulu horiek irakasteko gaitasunari buruz xedatutakoari jarraikiko zaio.

2. Berariazko multzoko moduluak irakasteko eskumena irakasle espezialistei eta Bigarren Hezkuntzako katedradunen kidegoan eta Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan Gorputz Hezkuntzako espezialitatea duten kideei dagokie, dagokion kirol modalitatean edo espezialitatean onetsitako maila goreneko titulua badute.

3. Hezkuntza Departamentuak Bigarren Hezkuntzako katedradunen kidegoan eta Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan Gorputz Hezkuntzako espezialitatea duten kideei baimena ematen ahalko die irakasle espezialistei esleitutako kirol ikasketen moduluak irakats ditzaten, horretarako gaituta badaude eta ezartzen den berariazko profila baldin badute, Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 11ko 32/2013 Foru Aginduan ezarritako prozedurarekin bat, betiere egiaztatzen bada berariaz diseinatutako eta departamentuak aitortutako prestakuntza dutela, edo kirol modalitate eta/edo espezialitate horretako lanbide gaitasunei lotutako irakasle, lanbide edo kirol esperientzia dutela.

4. Hezkuntza Departamentuak irakasle espezialistak gehitzen ahalko ditu kirol ikasketen zenbait modulutan irakasle gisa jardun dezaten, urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren 51. artikuluan ezarri bezala.

5. Urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren 51. artikuluaren a), b) eta c) ataletan aipatzen diren pertsonek lan edo administrazio araubidean jardunen dute irakasle gisa, aplikatu beharreko araudiarekin bat, eta inola ere ez da gehieneko irakastordu kopururik ezarriko irakasle bakoitzeko eta ikasturte bakoitzeko.

Xedapen Gehigarri Bakarra

Foru dekretu honetan jasotzen ez diren alderdietan, martxoaren 3ko 318/2000 Errege Dekretuan agindutakoari jarraituko zaio.

Xedapen Indargabetzaile Bakarra. Beste arau batzuk indargabetzea.

Indarrik gabe gelditzen dira foru dekretu honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

Azken Xedapenetan Lehena. Ezarpena.

2013-2014 ikasturtetik aurrera, Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak noiznahi ezar dezake foru dekretu honetan arautzen den curriculuma, abenduaren 28ko 248/2011 Foru Dekretuaren 7. artikuluan ezarritako edozein modalitatetan.

Azken Xedapenetan Bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2014ko azaroaren 19an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.-Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA

1. ERANSKINA

A) Lehen ikasmaila

a) Lanbide profilaren deskripzioa.

Mendi ertaineko kirol teknikarien lehen ikasmailako ziurtagiriak egiaztatzen du haren jabeak behar diren gaitasunak dituela mendi kirolen oinarrietan hastapena egiteko, baita kirol modalitate hau sustatzeko ere.

b) Gaitasun unitateak.

1) Mendi kirolen hastapena egitea.

2) Mendi kiroletako jardueretan parte hartzen dutenei lagun egitea.

3) Mendi kiroletan parte hartzen dutenen segurtasuna bermatzea, eta, behar izanez gero, lehen sorospena ematea.

4) Naturaren sustapenean eta haren zainketan laguntzea.

c) Lanbide gaitasunak.

1) Mendi bazterretan eta bidexketan aurrera egitea.

2) Mendi kirolen hastapena egitea, ikasleak trebatuz mendi kirolen oinarrizko teknika eta taktiketan eta ekipamendu eta material egokiak erabiliz.

3) Mendi kirolen ekipamendu eta material berariazkoen erabilera erakustea, baita haien gaineko mantentze eta zaintze lanak ere.

4) Mendizaletasunean aritzeko arropa egokiaren berri ematea.

5) Taldearen gaineko kontrola eta kohesioa eramatea eta denbora libreak dinamizatzea.

6) Mendi kiroletako jarduerak sustatzea, behar diren baliabideak bilatzea eta antolaketa premiak aurreikustea.

7) Mendi kiroletako jarduerak segurtasunaren arabera antolatzea.

8) Mendi kiroletan ohikoenak diren lesio eta istripuak aurreikustea eta saihestea.

9) Beharrezkoa izanez gero, larrialdiko laguntza aplikatzea, betiere ezarritako protokoloen eta jarraibideen arabera.

10) Dagoen osasun laguntzaren erabilgarritasuna kontrolatzea.

11) Larrialdietan, eriaren edo istripua izan duenaren lekualdaketa antolatzea, segurtasun baldintzetan eta lesiorako eta larritasun mailarako sistemarik egokiena erabilita.

12) Lehen mailako osasun laguntzako zerbitzuekin lankidetzan aritzea.

13) Kirolariei kirol praktika osasungarriaren bidea erakustea.

14) Kirolariei kirol praktikaren arau, balio eta eduki etikoak transmititzea.

15) Bere lanbidearen eginkizunei lotutako informazio teknikoa lortzea.

16) Naturaren zaintzeari buruzko araudia erakustea eta betearaztea.

17) Mendiko ingurumenaren gain bere ekintzek dituzten ondorioak identifikatzea.

18) Mendiko ingurumenaren babestu eta zaintzean lankidetzan aritzea.

d) Kirol eremuan duen tokia.

Bere jardueran arituko da kirol hastapenaren eremuan, kirolariekin irakaskuntza-ikaskuntza saioak eginez. Honako hauek bazterturik daude haren jarduketa eremutik:

-Mendi bazter elurtuak eta aurrera egiteko sokak edo eskaladarako, alpinismorako, arroilen jaitsierarako edo mendiko eskirako teknika edo material bereziak behar dituzten jarduerak.

-Alpinismoren, arroilen jaitsieraren, eskaladaren eta mendiko eskiaren irakaskuntza.

Teknikari hau mendi kirolen praktikarekin lotura duen erakunde publiko edo pribatu baten barrenean arituko da beti. Honelako entitate edo enpresetan aritzen ahal dira:

-Kirol eskolak eta kirol hastapeneko zentroak.

-Kirol klub edo elkarteak.

-Mendi kiroletako eta eskaladako federazioak.

-Kirol patronatuak.

-Kirol zerbitzuen eta turismo aktiboko enpresak.

-Ikastetxeak (eskolaz kanpoko jarduerak).

e) Erantzukizuna lan egoeretan.

Teknikari hau bere maila baino goragoko teknikarien eta/edo profesionalen gainbegiratze orokorraren pean arituko da eta erantzukizun hauek eskatuko zaizkio:

-Mendi kirolen irakaskuntza, kirolariak oinarrizko ezagutza eta trebetasunak eskuratu arte.

-Irakasteko metodo eta materialik egokienak hautatzea.

-Kirolariendako aholkularitza, mendi kirolen praktikarekin ikusteko duten alderdien gainean.

-Norbanakoak edo taldeak dinamizatzea jardueran aritzean.

-Taldearen segurtasuna jarduera egiten den bitartean.

-Istripu edo gaixotasunen kasuan eta medikurik ez dagoenean, lehen sorospenak ematea.

-Mendian, sorospen sistema oinarrizkoak aplikatzea.

-Kirol entitatearen arduradunak emandako jarraibide orokorrak betetzea.

-Lankidetzan aritzea mendiko ingurumena zaintzean.

B) Bigarren ikasmaila

a) Lanbide profilaren deskripzioa.

Mendi ertaineko kirol teknikari tituluak egiaztatzen du haren jabeak behar diren gaitasunak dituela norbanakoak edo taldeak behe mendian edo mendi ertainean barna gidatzeko eta mendi kiroletako jarduerak antolatzeko.

b) Gaitasun unitateak.

1) Norbanakoak edo taldeak behe mendian edo mendi ertainean barna gidatzea.

2) Mendi kiroletako eta mendi-ibiliko jarduerak programatzea eta antolatzea.

3) Mendi kirolen eta mendi-ibiliaren irakaskuntza programatzea eta egitea.

c) Lanbide gaitasunak.

1) Mendi ertaineko bazterretan, bidexketan barna segurtasunez eta eraginkortasunez aurrera egitea.

2) Giro nordikoko bazter elurtuetan barna erraketekin higitzea.

3) Mendian jarduerak gauzatzeko ekintza-plana ezartzea, proposatutako kirol helburua lor dadin, betiere segurtasun baldintzak bermatuta eta kirolgileen egoera fisikoa eta interesak kontuan hartuta.

4) Jardueraren logistika kontrolatzea eta behar diren zerbitzu guztien eskuragarritasuna segurtatzea.

5) Jarduera leku hautatuan gauzatzeko aukerak ebaluatzea.

6) Lo egiteko tokiaren kokalekua zehaztea, segurtasun irizpideak eta egin beharreko jardueraren programazioa kontuan hartuta.

7) Mendi kirolen praktika antolatzea, proposatutako helburua erdiesteko xedez eta kirolgileen segurtasuna bermatuz.

8) Norbanakoak edo taldeak behe mendiko edo mendi ertaineko bazterretan barna gidatzea.

9) Mapetan ibilbideak prestatzea eta marratzea, eta ikuspen baldintza on nahiz txarretan eta bazterraren baldintzak edozein direla, ibilbide hori egitea.

10) Mendi kirolen teknika irakastea, ekipo eta material egokiak erabilita, eta, erreferentzia eredu bati jarraikiz kirolaren mugimenduak eta keinuak erakustea.

11) Kirolaren ikaskuntzaren aurrerapena ebaluatzea, aritzean egiten diren akatsak eta horien arrazoiak identifikatzea, eta horiek zuzentzeko behar adina metodo eta bitarteko aplikatzea.

12) Meteorologiari buruzko informazio iturrietara jotzea eta lortutako informazioa interpretatzea.

13) Tokiko eguraldiaren iragarpenei ohartuta eremu batean eguraldi aldaketak aurreikustea eta identifikatzea.

14) Mapa meteorologikoa aztertuta, eguraldian izan daitezkeen aldaketak aurreikustea.

15) Bazterraren eboluzioa aurreikustea, baldintza atmosferikoen arabera.

16) Mendialdeetako kultur ondarearen sustapenean eta basa fauna zaintzen laguntzea.

17) Tokiko eguraldiaren iragarpenei ohartuta eremu batean eguraldi aldaketak identifikatzea.

18) Mapa meteorologikoa aztertuta, eguraldi aldaketak aurreikustea.

19) Bere lanarekin zerikusia duen informazio teknikoa detektatzea. teknika eta joera berriak bereganatzeko, eta sektoreko ekipamendu eta material berriak erabiltzeko.

20) Lanbide jardueran eragina duten aldaketa teknologiko, ekonomiko, sozial eta antolamendukoak detektatu eta interpretatzea.

21) Prozesuaren ikuspegi osoa eta integratzailea edukitzea, kontuan hartuta instalazioen eta ekipamenduen funtzioa eta bere lanaren alderdi tekniko, pedagogiko, ekonomiko eta antolaketakoak, baita giza dimentsioa ere.

d) Kirol eremuan duen tokia.

Mendi ertaineko kirol teknikari tituluak egiaztatzen du titularrak ezagutza eta lanbide gaitasun aski eskuratu dituela bere erantzukizunak bere gain hartzeko, modu autonomoan edo erakunde publiko edo enpresa pribatu baten barrenean.

Bere jardueran arituko da behe mendian eta mendi ertainean barna gidatzen eta lagun egiten, eta mendi kiroletako jarduerak antolatzen. Haren jarduketa eremutik glaziarrak bazterturik daude, baita aurrera egiteko alpinismorako, eskaladarako, eskirako edo arroilen jaitsierarako teknika edo materialen erabilera behar dtuten jarduerak ere.

Honelako entitate edo enpresetan aritzen ahal dira:

-Kirol eskolak.

-Kirol klub edo elkarteak.

-Mendi kiroletako eta eskaladako federazioak.

-Kirol patronatuak.

-Kirol zerbitzuen enpresak.

-Ikastetxeak (eskolaz kanpoko jarduerak).

e) Erantzukizuna lan egoeretan.

Teknikari hauei erantzukizun hauek eskatzen zaizkie:

-Norbanakoak eta taldeak mendi bazterretan barna gidatzea eta haie lagun egitea, proposatutako xedea lortu beharrez.

-Mendi kiroletako jardueren programazioa eta antolaketa.

-Mendi kirolen irakaskuntza.

-Kirola irakasteko prozesuaren kontrola eta ebaluazioa.

-Norbanakoaren edo taldearen segurtasuna jarduera egiten den bitartean.

-Kirol entitatearen arduradunak emandako jarraibide orokorrak betetzea.

2. ERANSKINA. CURRICULUMA

2. ERANSKINA

A) Izena, iraupena eta sekuentziazioa

a) Lehen ikasmaila Nota de Vigencia.

Mendi ertaineko kirol teknikariaren lehen ikasmailako ikasketetako prestakuntza moduluen izena eta iraupena.

IZENA

TEORIA ORDUAK

PRAKTIKA ORDUAK

ORDUAK, GUZTIRA

MULTZO KOMUNA

Kirolaren oinarri anatomikoak eta fisiologikoak

15

-

15

Kirol irakaskuntzaren eta entrenamenduaren oinarri psikopedagogikoak

10

5

15

Kirol entrenamendua

15

10

25

Kirolaren oinarri soziologikoak

5

-

5

Kirolaren antolaketa eta legeria

5

-

5

Lehen laguntzak eta higienea kirolean

40

10

50

GUZTIRA

90

25

115

BERARIAZKO MULTZOA

Lanbide garapena

15

-

15

Mendi kirolen prestakuntza teknikoa

25

55

80

Mendiko ingurumena

10

10

20

Mendi kiroletako segurtasuna

15

25

40

GUZTIRA

65

90

155

Multzo osagarria

30

30

Prestakuntza praktikoaren multzoa

150

150

ORDUAK, GUZTIRA

450

b) Bigarren ikasmaila Nota de Vigencia.

Mendi ertaineko kirol teknikariaren bigarren ikasmailako ikasketetako prestakuntza moduluen izenak eta iraupena.

IZENA

TEORIA ORDUAK

PRAKTIKA ORDUAK

ORDUAK, GUZTIRA

MULTZO KOMUNA

Kirolaren oinarri anatomikoak eta fisiologikoak II

30

5

35

Kirolaren irakaskuntzaren eta entrenamenduaren oinarri psikopedagogikoak II

20

5

25

Kirol entrenamendua II

30

15

45

Kirolaren antolaketa eta legeria II

5

-

5

Kirolaren teoria eta soziologia

10

-

10

GUZTIRA

95

25

120

BERARIAZKO MULTZOA

Gidatzea mendi ertainean

10

50

60

Mendi ertaineko kirol teknikariaren lanbide garapena

10

-

10

Mendi kirolen entrenamendua

5

5

10

Mendian aurrera egiteko prestakuntza teknikoa

15

65

80

Mendiko ingurumena II

10

25

35

Segurtasuna mendi ertainean.

20

65

85

GUZTIRA

70

210

280

Multzo osagarria

30

30

Prestakuntza praktikoaren multzoa

200

200

ORDUAK, GUZTIRA

630

Lanbide moduluen garapena

a) Lehen ikasmaila

Multzo komuna

Modulua: Kirolaren oinarri anatomikoak eta fisiologikoak

Iraupena: 25 ordu (20 teorikoak eta 5 praktikoak).

Prestakuntza helburuak.

1) Giza gorputzaren egitura eta funtzionamendua ezagutzea.

2) Giza gorputzaren hezurren ezaugarri orokorrak deskribatzea.

3) Giltzadurak identifikatzea eta dauzkaten ezaugarri eta eginkizunen arabera sailkatzea. (mugimendu motak).

4) Jarduera fisikoari lotutako biomekanikaren oinarrizko kontzeptuak interpretatzea.

5) Muskuluen ezaugarri nagusiak zehaztea.

6) Giza gorputzaren alde anatomiko handiak identifikatzea eta haien egitura eta zeregina erlazionatzea.

7) Bihotz-biriketako sistemako osagaien zeregina zehaztea.

8) Metabolismo energetikoaren oinarriak zehaztea.

9) Nutrizioaren eta hidratazioaren oinarriak azaltzea.

10) Zientzia biologikoen oinarrizko terminologia erabiltzea, batez ere kirolean erabili ohi dena.

11) Prozesu fisiologikoak eta jarduera fisikoarekin eta kirol entrenamenduarekin duten erlazioa ezagutzea.

Edukiak.

-Kirol jardueraren oinarri anatomikoak:

Hezurra. Ezaugarriak eta funtzioak.

Giltzadurak. Ezaugarriak, sailkapena eta propietate mekanikoak.

Goiko gorputz adarra: hezurrak, artikulazioak eta haren mugimenduak.

Beheko gorputz adarra: hezurrak, artikulazioak eta haren mugimenduak.

-Giza gorputzaren muskuluak:

Muskulu motak.

Muskuluaren uzkurdura.

Muskulu eskeletikoaren egitura eta eginkizuna.

Muskuluen sailkapen funtzionala.

Goiko gorputz adarra: muskulu taldeen eginkizuna.

Beheko gorputz adarra: muskulu taldeen eginkizuna.

-Alde anatomiko handiak:

Lepoa eta enborra. Egitura muskularrak eta haien eginkizuna.

Goiko gorputz adarra. Muskulu taldeen eginkizuna. Hezurrak. Giltzadurak eta haien mugimenduak.

Beheko gorputz-atala. Muskulu taldeen eginkizuna. Hezurrak. Giltzadurak eta haien mugimenduak.

Bizkarrezurra. Oinarrizko alderdiak.

Okerdurak. Enborraren aldeko muskuluak. Oreka muskularra.

-Kirol jardueraren oinarri biomekanikoak:

Lokomozio aparatuaren biomekanikaren oinarriak.

Biomekanikaren oinarrizko kontzeptuak.

Giza mugimenduaren biomekanikaren hastapenak.

Giltzaduren mugimenduaren biomekanika.

-Kirol jardueraren oinarri fisiologikoak:

Arnas aparatua eta anasketa.

Ezaugarri anatomikoak.

Arnasketaren mekanika.

Gasen trukea eta garraioa.

Biotza eta zirkulazio aparatua:

Bihotza. Egitura eta funtzionamendua.

Sistema baskularra. Egitura eta funtzionamendua.

Odolaren zirkulazioa.

Zirkulazio aparatuaren erantzunak ariketa egitean.

-Odol-ehuna:

Odola. Osagaiak eta eginkizunak.

-Metabolismo energetikoa:

Bide metaboliko nagusiak.

-Nutrizioaren eta hidratazioaren oinarriak:

Mantenugaiak eta ura dieta orekatu batean.

Elikadura eta hidratazioa jarduera fisikoa egitean.

Ebaluazio irizpideak.

a) Giza gorputz batean hezur, giltzadura eta muskulu talde nagusiak lokalizatzea, eta betetzen duten zereginarekin lotzea.

b) Giza gorputza zutikako jarreran dagoela, elementu muskoeskeletiko nagusien eragina adieraztea.

c) Sistema kardiobaskularraren eta arnas-sistemaren funtzionamendua azaltzea, eta gasen trukearekin eta garraioarekin lotzea.

d) Odolak gasen trukean eta garraioan daukan eginkizuna zehaztea.

e) Ariketa egin bitartean, energia sortzeko bide metaboliko nagusiak zehaztea.

f) Kasu praktiko batean, giza gorputzaren palanka eta mugimendu nagusiak identifikatzea, bakoitzean inplikatutako muskuluak aipatuta.

g) Giza mugimenduaren biomekanikaren oinarrizko kontzeptuak zehaztea.

h) Kasu praktiko batean, muskulu-uzkurdura nagusiak identifikatzea.

Modulua: Kirol irakaskuntzaren eta entrenamenduaren oinarri psikopedagogikoak.

Iraupena: 20 ordu (15 teorikoak eta 5 praktikoak).

Prestakuntza helburuak.

1) Haur eta gazteen ezaugarri psikologiko nabarmenenak deskribatzea, eta kirol hastapenean duten eragina.

2) Kirolari gazteak motibatzeko oinarrizko teknikak aplikatzea eta haien jarduna behar bezala dinamizatzea.

3) Kirol teknikak eskuratzeko prozesua hobetzen duten faktoreak identifikatzea.

4) Kirol trebetasun eta abileziak eskuratzeko prozesuan kirol teknikariak betetzen duen eginkizuna zehaztea.

5) Kirol abileziak irakasteko metodoak eta sistemak deskribatzea.

6) Didaktikaren oinarrizko terminologia erabiltzea eta kirol programazio bateko elementuak identifikatzea.

Edukiak.

-Haur eta gazteen ezaugarri psikologikoak.

-Kirolari gazteen motibazioa: oinarrizko kontzeptuak.

-Kirol teknikariaren esku-hartze psikologikoak.

-Mugimenaren ekintza ikasteko prozesua.

-Kirol abileziak irakatsi eta ikasteko estiloak.

-Oinarrizko kontzeptuak, pedagogia, metodologia eta didaktika: programazioa, unitate didaktikoa, saioa eta jarduerak.

-Jarduera fisikoa irakatsi eta ikasteko prozesuaren ebaluazioa.

-Lan saioen prestaketa eta programazioa.

Ebaluazio irizpideak.

a) Haur eta nerabeen ezaugarri psikologikoak zehaztea, kirol jardueren antolaketan eta garapenean duten eragina kontuan harturik.

b) Ikaskuntzaren printzipioak eta kirol jarduera fisikoen irakaskuntzan duten eragina zehaztea.

c) Komunikazio prozesuaren elementuak aipatzea, eta taldearen barrenean nola funtzionatzen duten eta kirolaren irakaskuntzan nola aplikatzen diren adieraztea.

d) Eskola adineko eta nerabezaroko garapen psikomotorraren eta hazkunde fisikoaren prozesua azaltzea, eta kirol trebetasunen ikaskuntzan duen eragina.

e) Ikaskuntza prozesuaren printzipioak aipatzea, eta kirol jarduera fisikoen irakaskuntzan duten eragina.

f) Kirola irakatsi eta ikasteko prozesuan parte hartzen duten faktoreak azaltzea.

g) Kirola irakatsi eta ikasteko prozesua ebaluatzeko moduak aipatu eta ezaugarritzea.

h) Mugimenaren ekintzaren ikaskuntza ebaluatzeko oinarrizko alderdiak aplikatzea.

i) Kirol programazio baten elementuak eta hura baldintzatzen duten alderdi metodologiko eta didaktiko nagusiak identifikatzea.

j) Ezarritako programazio batetik abiatuta, entrenamendu saio batzuk diseinatu eta zuzentzea.

Modulua: Kirol entrenamendua.

Iraupena: 20 ordu (15 teorikoak eta 5 praktikoak).

Prestakuntza helburuak.

1) Kirol entrenamenduaren oinarrizko elementuak ezagutzea.

2) Oinarrizko gaitasun fisikoak eta adinean aurrera nola garatzen diren ezagutzea.

3) Pertzepzio- eta mugimen-gaitasunak eta adinean aurrera nola garatzen diren ezagutzea.

4) Gaitasun fisikoak eta pertzepzio- eta mugimen-gaitasunak garatzeko oinarrizko metodo eta baliabideak aplikatzea.

5) Beroketa behar bezala egiteko oinarrizko kontzeptuak aplikatzea.

6) Kirol entrenamenduaren teoriaren oinarrizko terminologia erabiltzea.

7) Zenbait ariketa multzo ezagutzea garatu nahi diren gaitasunen arabera.

Edukiak.

-Kirol entrenamenduaren oinarri kontzeptualak.

-Kirol entrenamenduaren teoria. Kontzeptuak eta definizioak.

-Sasoia eta gaitasun fisikoak.

-Oinarrizko gaitasun fisikoak:

Indarra, erresistentzia, malgutasuna eta abiadura.

Gaitasun horiek garatzeko etapa sentiberak. Entrenamenduaren kontzeptuak eta nola egokitzen diren adinaren arabera.

-Oinarrizko gaitasun fisikoak garatzeko metodo eta baliabide errazak.

-Pertzepzio- eta mugimen-gaitasunak. Gaitasun horiek garatzeko etapa sentiberak. Entrenamenduaren kontzeptuak eta nola egokitzen diren adinaren arabera.

-Pertzepzio- eta mugimen-gaitasunak garatzeko metodo eta baliabide errazak.

-Beroketa saioa, eta barealdira itzultzea:

eginkizunak, metodologia eta beroketa ariketen oinarrizko errepertorioa.

-Errekuperazioaren kontzeptua.

-Ariketa fisikoa eta osasuna.

Ebaluazio irizpideak.

a) Oinarrizko gaitasun fisikoak eta pertzepzio- eta mugimen-gaitasunak zehaztea, eta haiek garatzeko etapa sentiberak ezartzea.

b) Oinarrizko gaitasun fisikoak lantzeko entrenamendu saio bat egitea adin jakin bateko kirolarien talde batentzat.

c) Pertzepzio- eta mugimen-gaitasun fisikoak lantzeko entrenamendu saio bat egitea adin jakin bateko kirolarien talde batentzat.

d) Beroketa saio bat egitea adin jakin bateko kirolarien talde batentzat.

e) Gaitasun fisiko jakin bat garatzeko egindako ariketak zergatik aukeratu diren justifikatzea.

f) Gaitasun fisikoak eta pertzepzio- eta mugimen-gaitasunak garatzeko ereduzko ariketak egitean gertatzen diren akatsik ohikoenak identifikatzea.

g) Egoera fisikoa eta pertzepzio- eta mugimen-gaitasunak garatzeko ereduzko ekipamendu eta materiala aukeratzea eta justifikatzea.

h) Ariketak bereiztea, sailkapen funtzional eta anatomiko baten arabera.

Modulua: Kirolaren oinarri soziologikoak.

Iraupena: 5 ordu (5 teorikoak).

Prestakuntza helburuak.

1) Kirolaren bitartez transmiti daitezkeen gizarte eta kultur balioak identifikatzea.

2) Balioak kirolaren bitartez transmititzean, kirol teknikariak esku hartzeko dituen ereduak ezaugarritzea.

3) Gizarte balioak transmititzean, kirol teknikariak duen erantzukizunari buruz kontzientziatzea.

Edukiak.

-Kirolaren gizarte eta kultur balioak. Hainbat ikuspuntu.

-Teknikariak transmiti ditzakeen gizarte eta kultur balioak:

Arlo pertsonalean: estetika eta osasuna.

Pertsonen arteko harremanen arloan: familia, taldea, besteak beste.

Ingurunearekiko harremanen arloan: gizartea, hiri ingurunea, landa ingurunea eta natur ingurunea.

-Kirol teknikariaren jarduketa balioak transmititzeko prozesuan.

Ebaluazio irizpideak.

a) Kirolari buruzko ikuspuntu desberdinak alderatzea eta kirolaren bidez transmiti daitezkeen gizarte eta kultur balioak identifikatzea.

b) Gizarte balioak transmititzeko prozesuan kirol teknikariaren egitekoak zein diren zehaztea.

c) Kirol irakaskuntzako saio batean, behar bezala erabiltzea dauden teknika baliagarriak gizarte balioak transmititzean.

Modulua: Kirolaren antolaketa eta legeria

Iraupena: 5 ordu (5 teorikoak).

Prestakuntza helburuak.

1) Nafarroako Foru Komunitatean kirolerako dagoen administrazio egitura ezagutzea, eta Estatuko Administrazio Orokorrarekin duen erlazioa ezagutzea.

2) Kirolaren arloan administrazio autonomikoari dagozkion administrazio eskumenak eta, arlo berean, toki entitateei dagozkienak bereiztea.

3) Nafarroako Foru Komunitateko elkarteen eredua ezagutzea.

Edukiak.

-Nafarroako Foru Komunitatea eta Estatuko Administrazio Orokorra:

Nafarroako Foru Komunitatean kirolaren arlorako dagoen administrazio egitura.

Nafarroako Foru Komunitateak kirolaren arloan dituen eskumenak.

-Toki entitateak:

Kirolaren arloan dagoen administrazio egitura.

Kirolaren arloko eskumenak.

-Elkarteen eredu autonomikoa:

Kirol klubak.

Kirol federazio autonomikoak.

Autonomia mailako beste elkarte mota batzuk.

Ebaluazio irizpideak.

a) Nafarroako Foru Komunitateko kirol administrazioaren eskumenak kokatzea Estatuko Administrazio Orokorrari dagozkion eskumenen esparruan.

b) Administrazio autonomikoak eta toki entitateek kirolaren arloan dituzten eskumenak konparatzea.

c) Autonomia erkidegoan aitorturik dauden kirol elkarteen eginkizunak konparatzea.

Modulua: Lehen laguntzak eta higienea kirolean.

Iraupena: 40 ordu (20 teorikoak eta 20 praktikoak).

Prestakuntza helburuak.

1) Kirol teknikariek lehen laguntzen arloan esku hartzeko mugak ezartzen dituen legedia ezagutzea.

2) Lesioak eta zauriak identifikatzea eta haien larritasun maila ebaluatzea.

3) Lehen laguntzetako metodoak eta teknikak ezagutu eta aplikatzea.

4) Desfibriladore erdi-automatikoaren oinarrizko erabilera ezagutzea.

5) Lesionatuak eta zaurituak ebakuatzeko protokoloak aplikatzea.

6) Kirol higienearen printzipio nagusiak azaltzea.

7) Ariketa fisikoa egin ondorengo errekuperazio teknikak deskribatzea.

8) Hedatuen dauden drogamenpekotasunek gizakiaren organismoan dituzten ondorioak ezagutzea.

9) Tabakismora eta alkoholismora eramaten duten faktoreak identifikatzea eta mendekotasun horiek kirolari gazteen organismoan dituzten ondorioak zehaztea.

Edukiak.

-Lehen laguntzak:

Legeria. Kirol teknikariek lehen laguntzen arloan esku hartzeko mugak.

Lehen laguntzen hastapenak.

Bihotz-biriketako bizkortzea.

Desfribiladorearen erabilera.

Biziraupen katearen kontzeptua.

Bularreko angina eta miokardio-infartua. Lehen mailako esku-hartzea. Ebakuazioa.

Odoljarioak. Lehen mailako esku-hartzea hemorragietan.

Ebakuazioa.

Talkaren kontrola.

Zauriak. Lehen mailako esku-hartzea. Ebakuazioa.

Kontusioak. Lehen mailako esku-hartzea.

Lokomozio aparatuaren traumatismoak. Lehen mailako esku-hartzea. Ebakuazioa.

Garezurreko eta aurpegiko traumatismoa. Lehen mailako esku-hartzea. Ebakuazioa.

Bizkarrezurreko traumatismoak. Lehen mailako esku-hartzea. Ebakuazioa.

Politraumatismoa duen eria. Lehen mailako esku-hartzea. Ebakuazioa.

Erredurak. Lehen mailako esku-hartzea. Ebakuazioa.

Zaurituaren ebaluazioa, bere mailan.

”Shock” egoera. Etiologia. Zantzuak eta sintomak. Lehen mailako esku-hartzea.

Konbultsio koadroak. Zantzuak eta sintomak. Lehen mailako esku-hartzea.

Histeria-atakea. Lehen mailako esku-hartzea.

Tenperatura altuak eragindako asaldurak. Prebentzioa. Lehen mailako esku-hartzea. Ebakuazioa.

Alergia-erreakzioa. Prebentzioa. Lehen mailako esku-hartzea.

Koma diabetikoetan eta talka intsulinikoan nola jokatu.

-Higienea:

Higienea kirolean.

Ariketa fisikoa egin ondorengo errekuperazio teknikak.

Drogamenpekotasun nagusiak.

Tabakismoa.

Alkoholismoa.

Ebaluazio irizpideak.

a) Istripua izan duen norbait ebaluatzeko jarraitu beharreko prozedura azaltzea eta erakustea.

b) Modelo eta manikiei bihotz- eta arnas-errekuperazioko teknikak aplikatzea.

c) Desfibriladorea erabiltzen dakiela praktikan erakustea.

d) Konortea duen paziente heldu bati eta konorterik gabe dagoen beste bati eztarriko trabamendurako teknikak behar bezala aplikatzea.

e) Simulazio kasuetan, egoera ezberdinetan, teknika hauek egitea:

-Immobilizazio-teknikak, aurretik erabakitako hausturetarako.

-Odoljarioak geldiarazteko maniobrak.

-Istripua izan dutenak lekualdatzeko maniobrak, lesioaren larritasun maila kontuan izanik.

f) Kasu praktiko batean, immobilizazio-teknika bat proposatzea hausturaren bat izan dezakeelako.

g) Bizkarrezurrean traumatismoa duen baten kasu praktiko batean, kirol teknikariak zauritua lekualdatzeko maniobran duen zeregina zehaztea eta ebakuatzeko modua aukeratzea.

h) Kirol teknikari batek koma diabetikoa edo intsulina-kolpea izan duen kirolari batekin egin beharreko jarduna adieraztea.

i) Tabakismoak, drogazaletasunak eta edari alkoholdunen kontsumoak gizakiaren osasunean duten eragina azaltzea.

j) Kirolariek entrenamendu saio edo lehiaketaren batean parte hartu ondoan bete beharreko neurriak eta egin beharreko jarraipena deskribatzea, norberaren higienearen ikuspuntutik.

Berariazko multzoa

Modulua: Garapen profesionala.

Iraupena: 10 ordu (10 teorikoak).

Prestakuntza helburuak.

1) Mendi kiroletako eta eskaladako teknikariaren lehen ikasmailako ziurtagiriaren titularrei aplikatu beharreko lan arloko legeria ezagutzea.

2) Lanbidean aritzeko lege baldintzak deskribatzea.

3) Mendi kiroletako eta eskaladako teknikariaren lehen ikasmailako ziurtagiriari dagozkion eskumen, eginkizun, zeregin eta erantzukizunak zehaztea.

4) Mendi kiroletako eta eskaladako lurralde federazioaren antolaketaren oinarrizko sistema deskribatzea.

Edukiak.

-Kirol teknikariaren figura. Lanbidean aritzeko lan eta zerga arloko betebeharrak. Besteren konturako langileak.

-Lanbidean aritzean, mendiko kirol teknikariaren erantzukizunen araubidea.

-Lan-harremanen gaineko legeria.

-Mendi kiroletako eta eskaladako teknikariaren lehen ikasmailako ziurtagiriari dagozkion lanbide gaitasunak.

-Mendi kiroletako eta eskaladako lurralde federazioa.

-Antolaketa eta eginkizunak.

-Mendi kiroletako eta eskaladako kirol teknikarien prestakuntza planak.

Ebaluazio irizpideak.

a) Mendi kiroletako eta eskaladako teknikariaren lehen ikasmailako lanbidearen jardunari aplikatu beharreko lan arloko legeria ezagutzea.

b) Kirol teknikariak lanbidean aritzean dituen erantzukizunak bereiztea.

c) Mendi kiroletako eta eskaladako teknikariaren lehen ikasmailako ziurtagiriari dagozkion eskumenak, zereginak eta mugak deskribatzea.

d) Mendiko kirol teknikariaren lanbidean aritzeko administrazioaren, lanaren eta zergen aldetik behar diren tramiteak deskribatzea.

e) Kirol teknikariari bere lanbidean aritzean dagozkion lan eta zerga arloko eskubideak, betebeharrak eta erantzukizunak deskribatzea.

f) Mendi kiroletako eta eskaladako lurralde federazioaren eginkizunak identifikatzea.

g) Mendi kiroletako eta eskaladako kirol teknikariaren prestakuntza egituratzea.

Modulua: Mendi kirolen prestakuntza teknikoa.

Iraupena: 70 ordu (30 teorikoak eta 40 praktikoak).

Prestakuntza helburuak.

1) Mendian aurrera egiteko oinarrizko teknikak eta kanpaldirako teknikak erabiltzea..

2) Mendi kiroletan aritzean erabiltzen diren ekipo eta materialen ezaugarriak eta erabilerak azaltzea.

3) Mendi kiroletan ikasten laguntzen duten irakaspideak eta progresio pedagogikoak aplikatzea.

4) Mendian orientatzeko oinarrizko kontzeptuak erabiltzea.

5) Egun argiko eta gaueko ibilaldiak egitea, horretarako mapak eta kokatzeko eta orientatzeko tresnak erabiliz, edo naturaren zeinuetatik abiatuta.

6) Ibilbideen grafikoak eta bazterren krokis errazak prestatzea, mapetatik eta eremuaren zuzeneko behaketetatik abiatuta.

7) Norberaren materiala eta mendirako material berariazkoa zer motatakoa den eta zer ezaugarri dituen zehaztea, erabiltzeko eta mantentzeko baldintzen arabera, gorabeherarik gertatuz gero egin daitezkeen larrialdiko konponketak barne.

Edukiak.

-Mendian aurrera egiteko teknikak.

-Kanpaldirako teknikak eta bibak-a.

-Mendiko materialak eta ekipoak.

-Orientazioa eta kartografia.

-Mendi kirolei buruzko didaktika.

-Etapen profilak egitea.

Ebaluazio irizpideak.

a) Mendian ibilbide bat egitea, bi egunekoa, ebaluaziorako item hauek izanik:

-Ibilbidea aitzinetik prestatzea.

-Logistika zehaztea.

-Banaka aurrera egiteko teknika.

-Bibaka: lekua hautatzea eta eraikitzea.

-Irakasleen komunikazioa eta esku-hartzea.

b) Aurrera egitea eraginkortasunez, segurtasunez eta orekari eutsita, bazter mota desberdinetan, igotzean eta jaistean.

c) Progresio moten arabera beharrezkoak diren material eta ekipoak hautatzea eta erabakia arrazoitzea.

d) Orientazio zirkuitu bat gainditzea, ebaluaziorako item hauek kontuan izanik:

-Erabilitako denbora. Erreferentziazko egilearen denboraren %15 baino gehiago ez egitea.

-Aurkitutako baliza kopurua. Paratutako balizen %90 aurkitu behar dira gutxienez.

- Mapan kokatzeko proba teknikoa (triangelaketa edo kokapen soila).

e) Mapa mota desberdinak aztertzea eta horien sinbologia interpretatzea.

f) Desnibelak eta luzetarako distantziak kalkulatzea zenbait eskalatako mapak abiapuntu hartuta.

g) Ibilbideen grafikoak prestatzea mapa batean.

h) Ibilbide bat diseinatzeko aitzinetik behar den informazioa definitzea.

i) Ibilbideetako eta bidexketako seinaleak ezagutzea eta interpretatzea, tokian tokikoak zein nazioartekoak.

j) Naturan orientatzeko dauden zeinuak ezagutzea eta interpretatzea.

k) Iparrorratza eta mapak erabilita:

-Azimuta kalkulatzea, toki naturalak identifikatzeko eta horiek gero mapan adierazteko.

-Mapan norbera kokatzea, geografiaren ezaugarrietatik eta/edo orientatzeko tresnek adierazitako datuetatik abiatuta.

-Ezagutzen ez diren lekuak mapan kokatzea.

-Mapan ibilbideak zehaztea eta hautatuko ibilbidea arrazoitzea.

l) Kasu praktiko batean, taldearen ezaugarriak eta baldintza klimatikoak eta bazterraren baldintzak jakinda, honako hauek diseinatzea:

-Egin beharreko ibilbidea.

-Erritmo egokia eta ibilbidearen iraupena kalkulatzea.

-Ibilbidearen aitzinetik eta bitartean taldeak hartu beharreko jarraibideak zehaztea.

m) Kasu praktiko batean, taldearen ezaugarriak eta baldintza klimatikoak jakinda, honako hauek zehaztea kanpaldia edo bibak-a egiteko:

-Bazterraren ezaugarriak.

-Bibak-a non eginen den hautatzea.

-Beharrezkoak diren materialak eta tresnak (naturalak zein artifizialak).

- Bibak-ak eraikitzea eta aterpe sinpleak eraikitzea.

Modulua: Mendiko ingurumena.

Iraupena: 10 ordu (5 teorikoak eta 5 praktikoak).

Prestakuntza helburuak.

1) Iberiar Penintsulako mendietako ingurumenaren ezaugarriak identifikatzea.

2) Mendiko meteorologiari eta klimatologiari buruzko ezagutzaren hastapena egitea.

3) Mendiko ekologiaren hastapenak egitea.

4) Ingurumen hezkuntza interpretatzea, jarreraz aldatzeko bitarteko gisa.

5) Iberiar Penintsulako mendialdeetako basa natura zaintzeko dauden lege- eta gizarte-ekimenak ezagutzea.

Edukiak.

-Mendikateei dagokienez, Iberiar Penintsulako mendikateen geografiaren hastapenak.

-Mendiko meteorologia eta klimatologia.

-Mendiko ekosistemak.

-Ingurumen hezkuntza. Jarreraz aldatzeko bitartekoa.

-Basa naturaren sustapena eta zaintzea: atarikoa.

Ebaluazio irizpideak.

a) Eguraldiaren iragarpen bat interpretatzea.

b) Eguraldi aldaketak aurreikusten laguntzen duten naturaren zeinuak identifikatzea.

c) Espainian klimaren eraginez sortutako eremuak identifikatzea.

d) Mendiko ekosistemen ezaugarriak identifikatzea.

e) Gizakiaren jardunak Espainiako mendialde jakinetako basa habitatetan duen eragina aztertzea.

f) Naturguneei eta kirol jarduera arautuei buruzko legeria interpretatzea.

g) Kanpatzeko baimenak tramitatzeko araudia azaltzea.

h) Banaka eta taldean egiteko ekintzak proposatzea naturarekiko errespetuari buruz sentsibilizatzeko eta ingurumenaren gaineko eragin kaltegarriak ahalik eta txikienak izateko.

Modulua: Mendi kiroletako segurtasuna.

Iraupena: 40 ordu (15 teorikoak eta 25 praktikoak).

Prestakuntza helburuak.

1) Mendian gehien gertatzen diren istripu eta ezbeharrei aitzintzea.

2) Mendiko arrisku objektiboak eta subjektiboak identifikatzea eta horiek kontuan hartzea prebentziorako eta autosorospeneko ekintzetarako.

3) Parte-hartzaileen segurtasuna bermatzeko behar diren aurreneurriak aplikatzea.

4) Mendian izan daitezkeen arriskuak -suteak, ekaitzak, luiziak etab.- lotzea erakutsi beharreko portaera arauekin eta abiatu beharreko ekintzekin.

5) Mendian ibiltzeko ezinbestekoak diren elikadura eta higiene ohiturak azaltzea.

6) Mendirako botikina antolatzea eta erabiltzea, oinarrizko laguntza ematea egokituz gero.

7) Espainian mendiko sorospena antolatzeko zer irizpide dauden jakitea.

8) Nafarroako Foru Komunitatean mendiko salbamenduan dauden antolaketa irizpideak eta jarduteko protokoloa ezagutzea.

9) Lurreko oinarrizko irrati-komunikazio sistemak erabiltzea.

10) Mendiko ingurumenaren patologiak eragiten dituen nahasmenduei aitzintzeko metodo eraginkorrenak erabiltzea.

11) Mendian istripuren bat gertatuz gero, jarduteko protokolo orokorrak erabiltzea.

Edukiak.

-Mendi kiroletan gehien gertatzen diren istripuak.

-Berotzea eta hoztea mendi kiroletan.

-Elikadura eta hidratazioa mendi kiroletan.

-Ingurumenaren patologia.

-Mendi kiroletako botikina eta lehen laguntzak.

-Higienea mendian.

-Mendi kiroletako arrisku objektiboak eta subjektiboak.

-Prebentzioa eta autosorospena mendi kiroletako jardueretan.

-Mendiko salbamendua:

sorospen lana mendian.

Zaurituak mugitzea eta garraiatzea.

-Irrati-komunikazioak.

Ebaluazio irizpideak.

a) Espainian mendian gehien gertatzen diren istripu eta ezbeharren zergatiak adieraztea, eta mendi kiroletan gehien gertatzen diren istripuei aitzintze aldera kontuan hartu beharreko alderdiak azaltzea.

b) Pertsonaren edo taldearen osasunari arriskua ekar diezaioketen asaldura ohikoenen sintoma bereizgarriak deskribatzea (nekea, intsolazioa, deshidratazioa…), eta, halakorik gertatuz gero, zer suspertze neurri aplikatu behar diren azaltzea.

c) Mendi kiroletako jardueraren bat egitean modu egokian elikatzeko zer irizpide hartu behar diren kontuan azaltzea.

d) Mendian kirolgilearen higienea behar bezalakoa izan dadin abiatu beharreko jarduketak azaltzea.

e) Kasu praktiko batean, mendian istripu bat gertatu ondoko erreskatearen simulazioa egitea, honako hauek kontuan hartuta:

-Jarduteko arauak, mendian istripuren bat gertatuz gero.

-Erreskate eta laguntza zerbitzuetakoei jakinarazi beharreko informazio mota.

-Nazioarteko sorospen zeinuak.

-Jarduteko modua, aireko eta lurreko ebakuazioan.

-Irrati bidezko mezuak zuzen igortzea, frekuentzia egokiak erabiliz.

-Jarraitu beharreko protokoloa, ebakuazioa Iristea erraza den eremuetan edo iristea zaila den eremuetan izanda.

f) Lehen laguntzetarako mendiko botikinak izan behar dituen tresnak, materialak eta farmazia-produktuak zerrendatzea.

g) Mendiko ingurumenaren patologiei aitzintzeko hartu behar diren neurriak azaltzea.

h) Irrati-igorgailua zuzen erabiltzea, mendian sorospen mezu bat igortzeko.

Multzo osagarria

Iraupena: 25 ordu.

Helburuak.

1) Kirol espezialitatearen zientzietan gehien erabili ohi den alemanezko, frantsesezko edo ingelesezko terminologia ulertzea.

2) Kontsultarako merkatuan dagoen oinarrizko eta berariazko materialaren berri izatea.

3) Testu prozesadore bat erabiltzea, bere mailari dagozkion eginkizunak hobeki betetzeko.

4) Etorkizuneko teknikariak desgaitasunen bat dutenen kirol praktikan trebatzen hastea.

5) Desgaitasun fisiko, psikiko eta sentsorial ohikoen etiologiaren eta tipologiaren deskribapena eta haien sailkapen mediko eta funtzionala ezagutzea, beren ezaugarri eta aukera motorrekin.

6) Behar diren bitartekoak aurreikustea, desgaitasuna duten pertsonak kirol hastapeneko jardueretan parte hartzen duen talde batean integratzeko.

Edukiak.

-Kirol espezialitatearen berariazko eta oinarrizko terminologia, dagokion hizkuntzan.

-Atzerriko hizkuntzek egun duten lekua eta garrantzia aitortzea, interes pertsonal eta/edo profesionaleko gaietan bizi guztian sakontzeko tresna diren aldetik.

-Testuen tratamendua.

-Espezialitatea desgaitasunen bat dutenei erakusteko oinarrizko didaktika.

-Kirol mota egokituak.

Ebaluazio irizpideak.

a) Testu tratamenduko programa bat erabiltzea txosten edo zeregin jakin bat egiteko.

b) Dagokion hizkuntzan kirol espezialitateari buruz idatzitako testu bat emanda, oinarrizko terminoak aukeratu eta itzultzea.

c) Ulertzen saiatzea, proposatutako zereginei arretaz erreparatuta eta ikasteko arazoei aurre egiten saiatuta. Kirolaren termino berariazkoak ikasteko gogoz.

Gisa horretara ebaluatu nahi da atzerriko hizkuntzei ematen zaien aitortza eta garrantzia, nazioartean komunikatzeko eta kultur aberaste pertsonal eta profesionalerako tresna diren aldetik.

Zereginei eskainitako denbora eta interesa modu positiboan baloratuko dira, baita gaitasun lexikoa hobetzeko jarraikitasuna ere.

d) Desgaitasunak deskribatzea, baita haien sailkapen mediko eta funtzionala ere.

e) Didaktika egokia erabiltzea espezialitatearen alderdi bat erakusteko desgaitasun fisiko, psikiko eta sentsoriala dutenei.

Prestakuntza praktikoaren multzoa

Iraupena: 150 ordu.

Helburuak.

Mendi kiroletako teknikarien lehen ikasmailako ikasketetako prestakuntza praktikoko multzoak, foru dekretu honen 4. artikuluan adierazitako helburuez gain, xedea du ikasleek prestakuntza aldian eskuratutako gaitasunak praktikan gauzatzea, eta horretarako prestakuntza teorikoan eta praktikoan eskuratutako ezagutzak eta trebetasunak egoera errealetan aplikatzea, eta beharrezkoa den esperientzia lortzea eraginkortasunez egiteko honako hauek:

-Mendi kirolen praktikaren hastapenak.

-Mendi kiroletako jardueretan parte hartzen dutenen zuzendaritza.

-Mendi kiroletan parte hartzen dutenen segurtasuna eta, behar izanez gero, lehen laguntzak ematea.

-Mendiko natura sustatzen eta zaintzen laguntzea.

Garapena.

1. Mendi kiroletako eta eskaladako teknikarien lehen ikasmailako ikasketetako prestakuntza praktikoa izanen da laguntza jarraitua ematea eta aktiboki parte hartzea, aitzinetik finkatutako aldi batean eta 150 orduko iraupenez, mendi kirolen hastapena egiteko saioetan, esleitutako tutore batek gainbegiratuta eta horretarako izendatutako taldeekin. Prestakuntza praktikoaren multzotik, 90 ordu mendi kirolen hastapen saioetarako izanen dira, eta 60 ordu, berriz, egiten diren jardueren programazio saioetarako.

2. Prestakuntza praktikoaren multzoak hiru fase izanen ditu: behaketa fasea, lankidetza fasea eta jarduketa gainbegiratuaren fasea.

3. Hiru faseak bukaturik, ikasleak praktikaldiaren memoria prestatuko du, prestakuntza eman duen zentroak eta tutoreak ebaluatu beharko dutena.

Ebaluazioa.

Prestakuntza praktikoaren multzoan gai edo ez gai kalifikazioak baizik ez dira emanen. Gai kalifikazioa lortzeko, ikasleei honako hauek eskatuko zaizkie:

-Fase bakoitzerako ezarritako orduen %80ra edo gehiagora joatea, gutxienez.

-Lan saioetan aktiboki parte hartzea.

-Saio bakoitzean prestakuntza helburuak lortzea.

-Hizkera garbia eta berariazko terminologia egokia erabiltzea.

-Praktikaldiaren memoria egoki aurkeztea.

-Praktikaldiaren memorian, atal hauek biltzea:

Praktikak egin diren zentroaren, instalazioen eta guneen funtzionamendua eta egitura deskribatzea, eta orobat deskribatzea praktikaldia zer talderekin egin den.

Praktikak gauzatzea: saio bakoitzeko praktiken jarraipen fitxak, faseka antolatuak.

Praktiken autoebaluazio txostena.

Tutorearen ebaluazio txostena.

b) Bigarren ikasmaila

Multzo komuna

Modulua: Kirolaren oinarri anatomikoak eta fisiologikoak II.

Iraupena: 35 ordu (30 teorikoak eta 5 praktikoak).

Prestakuntza helburuak.

1) Zientzia biologikoen oinarrizko terminologiarekin ohitzea, bereziki kirolean erabili ohi denarekin.

2) Gorputz-segmentuen ezaugarri anatomikoak zehaztea, haien mugimenduak interpretatzea eta kirol jardueran duten zeregina ezagutzea.

3) Muskulu-uzkurduraren mekanika azaltzea.

4) Lege mekanikoen oinarrizko printzipioak giza mugimendu mota desberdinen ezagutzan aplikatzea.

5) Bihotz eta arnas sistemaren erantzunak ariketarekin lotzea.

6) Metabolismo energetikoaren oinarriak interpretatzea.

7) Nerbio sistema zentralaren funtzionamenduaren oinarriak eta mugimendu-ekintzaren kontrolean duen zeregina ezagutzea.

8) Nerbio sistema autonomoaren funtzionamenduaren oinarriak deskribatzea, eta orobat giza gorputzaren sistema eta aparatuen kontrolean duen zeregina.

9) Digestio aparatuaren eta giltzurrunaren funtzionamenduaren oinarriak deskribatzea.

Edukiak.

-Kirol jardueraren oinarri anatomikoak.

-Hezurrak, artikulazioak eta muskuluak, eta haien mugimendu analitikoak:

Sorbalda.

Ukondoa.

Eskumuturra eta eskua.

Aldaka.

Belauna.

Orkatila eta oina.

-Muskulu-uzkurduraren mekanika eta motak.

-Lokomozio aparatuaren biomekanikaren oinarriak:

Kirol biomekanikaren atarikoa.

Giza mugimenduan ari diren indarrak.

Grabitate zentroa eta oreka giza gorputzean.

Giza mugimenduaren azterketa zinematiko eta dinamikoaren atarikoa.

Giza mugimenduaren printzipio biomekanikoak.

-Kirol jardueraren oinarri fisiologikoak.

-Gorputz ariketaren fisiologiaren oinarrizko kontzeptuak.

-Bihotz eta arnas sistemak ariketari ematen dion erantzuna.

-Metabolismo energetikoa. Gorputz ariketara egokitzea.

-Muskulu-uzkurduraren fisiologia.

-Muskulu-zuntzak eta prozesu energetikoak.

-Nerbio sistema zentrala.

-Nerbio sistema autonomoa.

-Sistema endokrinoa. Hormona nagusiak. Berariazko ekintzak.

-Digestio aparatua eta haren eginkizuna.

-Giltzurruna, haren eginkizuna eta ariketak ekartzen dizkion aldaketak.

-Gaitasun fisikoen fisiologia.

-Elikadura eta kirola.

-Gorputz ariketa eta energia gastua.

Ebaluazio irizpideak.

a) Muskuluek gorputz-segmentuen artikulazio-mugimenduetan betetzen dituzten eginkizunak bereiztea.

b) Giza gorputzak dituen artikulazioen mugikortasunaren maila eta mugak zehaztea.

c) Muskulu-uzkurduraren mekanika definitzea eta uzkurdura motak identifikatzea.

d) Giza gorputzaren kanpoko indarrak eta horiek kirol mugimenduan duten esku-hartzea identifikatzea.

e) Hezur eta muskulu elementu nagusiek giza gorputzaren jarrera estatikoan eta dinamikoan duten eragina azaltzea.

f) Giza mugimenduan jarduten duten indarrak azaltzea.

g) Grabitate zentroak giza gorputzaren orekan duen zeregina frogatzea.

h) Mugitzen ari den norbaiten irudiak izanik, giza mugimenduaren printzipio biomekanikoak era aplikatuan azaltzea.

i) Bihotz eta arnas sistemaren fisiologia azaltzea eta egitura bakoitzean luzaroko ariketari erantzuteko gertatzen diren egokitzapenak ondorioztatzea.

j) Mugimendu egintzan esku hartzen duten nerbio sistemako gune eta bideen eskemak egitea.

k) Nerbio sistema sinpatiko eta parasinpatikoak ariketa fisiko bat egiten ari den giza organismoaren eginkizunen kontrolean duten zeregina azaltzea.

l) Hormona sistemak ahalegin handiko ariketan duen zeregina eta luzaroko ariketara nola egokitzen den azaltzea.

m) Kirolariek ahalegin handiko ariketetan eta luzaroko ariketetan dituzten nutrizio eta hidratazio beharrak deskribatzea.

n) Neguko kiroletan egiten den energia gastua azaltzea.

Modulua: Kirol irakaskuntzaren eta entrenamenduaren oinarri psikopedagogikoak II.

Iraupena: 25 ordu (20 teorikoak eta 5 praktikoak).

Prestakuntza helburuak.

1) Kirol portaeren ikaskuntzan eragina duten alderdi psikologikorik garrantzitsuenak zehaztea.

2) Kirolarien funtzionamendu psikologikoa hobetzeko estrategiak aplikatzea.

3) Kirol entrenamenduari eta kirol lehiaketari lotutako faktore eta arazo emozionalak identifikatzea.

4) Kirol optimizazioan esku hartzen duten pertzepzio faktoreak identifikatzea.

5) Hartutako erabakiek kirol errendimenduan duten ondorioa ebaluatzea.

6) Kirol ikaskuntzak hobetzeko praktikaren baldintzak diseinatzea.

7) Kirol taldeen zuzendaritzari lotutako alderdi psikologikoak ezagutzea.

8) Talde dinamikaren printzipioak ezagutzea, eta orobat hura lantzeko erabiltzen diren tekniketariko batzuk.

Edukiak.

-Kirol portaeren ikaskuntzaren zerikusia duten alderdi psikologikoak.

-Lehiaketako kirolaren premia psikologikoak.

-Kirol entrenamenduaren ezaugarri psikologikoak.

-Lehiarako gaitasunaren garapena kirol entrenamenduaren bitartez: kontzeptuak eta estrategiak.

-Lehiaketan, errendimenduari lotutako alderdi psikologikoak.

-Kirol taldeen antolaketari eta funtzionamenduari buruzko oinarrizko kontzeptuak.

-Kirolaren ikaskuntzak optimizatzeko prozesua.

-Taldeak ezagutzeko eta gobernatzeko oinarrizko teknikak.

Ebaluazio irizpideak.

a) Kirolariak entrenamenduaren eta lehiaketaren arloan dituen premia psikologiko nagusiak deskribatzea eta entrenamendurako atxikiduran eragina izan dezaketen aldagai psikologikoen kontrolerako jokatzeko moduak deskribatzea.

b) Kasu praktiko batean, entrenatzaileak prozesuan esku hartzen dueneko adibide bat prestatzea, horretarako erabiliz entrenamenduarekiko atxikimendua eta gauzatze teknikoko portaera baten eta kirol portaera baten ikaskuntza ekarriko dituzten estrategia psikologikoak.

c) Pertzepzio-prozesuek kirol optimizazioan duten zeregina aztertzea.

d) Hartutako erabakiek kirol errendimenduan duten ondorioa ebaluatzea.

e) Jardueraren baldintzak diseinatzea, kirolaren ikaskuntza hobetzeko.

f) Faktore emozionalek informazioaren prozesatze kontzientean duten eragina deskribatzea.

g) Talde dinamikako lanaren tekniketariko batzuk aplikatzea eta interpretatzea.

Modulua: Kirol entrenamendua II.

Iraupena: 35 ordu (20 teorikoak eta 15 praktikoak).

Prestakuntza helburuak.

1) Entrenamenduaren teoria orokorra eta teoria horren oinarri diren printzipioak eta faktoreak ezagutzea.

2) Entrenamenduaren plangintzaren eta kontrolaren elementuak aplikatzea.

3) Gaitasun fisikoak eta pertzepzio- eta mugimen-gaitasunak garatzeko sistema eta metodoak erabiltzea.

4) Gaitasun fisikoak eta pertzepzio- eta mugimen-gaitasunak entrenatzeko metodoak aplikatzea.

5) Entrenamenduan erabili beharreko ariketen errepertorioa ikastea.

6) Gaitasun psikikoak eta portaerakoak prestatzeko oinarrizko kontzeptuak interpretatzea.

Edukiak.

-Kirol entrenamenduaren teoria.

-Entrenamenduaren programazioa. Orokortasunak. Egitura. Entrenamenduaren aldagaiak.

-Entrenamendu orokorra eta berariazkoa.

-Oinarrizko gaitasun fisikoak garatzeko metodo eta baliabideak.

-Pertzepzio- eta mugimen-gaitasunak garatzeko metodo eta baliabideak.

-Entrenamendu saioen prestaketa.

-Oinarrizko gaitasun fisikoak eta pertzepzio- eta mugimen-gaitasunak baloratzeko probak.

-Kirolen baldintza metabolikoak eta entrenamenduaren xedeak.

-Gaitasun psikiko eta portaerakoen prestaketa.

Ebaluazio irizpideak.

a) Kirol denboraldi baterako entrenamenduaren programazioa, plangintza eta periodizazioa egitea, adin jakin bateko kirolariendako.

b) Kasu praktiko batean, gaitasun fisikoak eta pertzepzio- eta mugimen-gaitasunak garatzeko ariketen progresio bat ezartzea, ezaugarri jakin bateko kirolarien talde batendako.

c) Gaitasun fisiko eta/edo pertzepzio- eta mugimen-gaitasun guztiak garatzeko saioa behar bezala egin den ebaluatzean kontuan hartu beharreko faktoreak zerrendatzea.

d) Gaitasun fisikoak eta pertzepzio- eta mugimen-gaitasunak garatzeko ariketak egitean gertatzen diren akatsik ohikoenak identifikatzea.

e) Gaitasun fisikoak eta pertzepzio- eta mugimen-gaitasunak garatzeko ereduzko ekipamendu eta materiala justifikatzea eta deskribatzea.

f) Gaitasun fisiko jakin bat garatzeko metodoa zergatik hautatu den justifikatzea.

g) Dauden prozesu metabolikoak bereiztea eta horiek kirol entrenamendu mota desberdinetara egokitzea.

h) Entrenamendu aerobiko eta anaerobikoaren bereizgarri nagusiak deskribatzea.

i) Kirolarien egokitzapen fisikoan eragiten duten gaitasun psikikoak eta portaerakoak prestatzeko oinarriak zehaztea.

Modulua: Kirolaren antolaketa eta legeria II.

Iraupena: 5 ordu (5 teorikoak).

Prestakuntza helburuak.

1) Kirolaren antolamendu juridikoa ezagutzea.

2) Kirol arloko eskumenetan, Estatuko Administrazio Orokorrari dagozkionak eta Nafarroako Foru Komunitateak berezko dituenak bereiztea.

3) Kirola dela-eta Estatuan dagoen elkarte eredua ezagutzea.

Edukiak.

-Estatuko kirolari buruzko legea.

-Nafarroako Foru Komunitateko kirolari buruzko lege autonomikoa.

-Kirolaren Kontseilu Nagusia.

-Espainiako Batzorde Olinpiarra eta Espainiako Batzorde Paralinpiarra.

-Estatuan dagoen elkarte eredua.

-Espainiako kirol federazioak.

-Kluben elkartzeak.

-Kirola sustatzeko enteak.

-Kirol sozietate anonimoak.

-Liga profesionalak.

Ebaluazio irizpideak.

a) Kirolaren arloan Estatuko Administrazio Orokorrak, autonomia erkidegoek eta toki erakundeek dituzten eskumenak konparatzea.

b) Estatu mailan aitorturik dauden elkartze mota desberdinen eginkizunak konparatzea.

c) Kirolari buruzko Estatu mailako legea eta kirolari buruzko lege autonomikoa konparatzea.

Modulua: Kirolaren teoria eta soziologia.

Iraupena: 10 ordu (10 teorikoak).

Prestakuntza helburuak.

1) Antzinako kirolaren eta egungo kirolaren arteko desberdintasunak azaltzea.

2) Kirolaren fenomenoa gizarte aurreratuetan masiboki hedatzea eragin duten faktore nagusiak zehaztea.

3) “Kirol” hitzaren bilakaera etimologikoa ezagutzea.

4) Kirolaren bereizgarriak interpretatzea.

5) Egungo gizartean kirola hedatzea eragin duten faktoreak xehakatzea.

6) Kirolaren eduki etikoa eta kirol etika desitxuratzen duten arrazoiak ezagutzea.

7) Kirolak egungo gizartean betetzen duen zeregina identifikatzea.

8) Kirolaren bilakaeraren eta Espainiako gizartearen garapenaren arteko lotura ezartzea.

Edukiak.

-Kirolaren bilakaera historikoa.

-Kirola gaur egungo gizartean.

-”Kirol” hitzaren etimologia.

-Kirolaren bereizgarriak.

-Kirola hedatzea eragin duten faktoreak.

-Kirola gatazka gisa ulertuta. Kirolaren osagai etikoa.

-Kirolaren oinarri soziologikoak.

-Kirol ohituren bilakaera Espainiako gizartean.

-Kirolaren eta gizarteko beste sektore batzuen arteko elkarreragina.

Ebaluazio irizpideak.

a) Antzinako kirolaren eta egungo kirolaren ezaugarriak deskribatzea eta konparatzea.

b) Kirolaren adierazpen material eta sinboloak identifikatzea gizarte garaikidean.

c) Kirolaren bereizgarriak aztertzea eta bereizgarri horietako bakoitzaren nagusitasunaren arabera kirol jarduera moduak osatzen direla ulertzea.

d) Kirola gizartean hedatzea eragin duten faktoreak baloratzea.

e) Kirola egiteko eskarian eragiten duten gizarte faktoreak xehakatzea.

f) Kirola egiteko eskariak egungo gizartean duen dibertsifikazioa aztertzea.

Berariazko multzoa

Modulua: Gidatzea mendi ertainean.

Iraupena: 55 ordu (15 teorikoak eta 40 praktikoak).

Prestakuntza helburuak.

1) Mendi ertainean barna taldeekin aurrera egiteko teknikak aplikatzea, behar bezalako segurtasun baldintzetan.

2) Mendi kiroletako jardueren logistika aplikatzea.

3) Kirolgileen gaitasun fisiko-teknikoak baloratzea, bezero/erabiltzaileen ezaugarrien artean ibilbidearen hautapena edo diseinua baldintzatzen ahal dutenak identifikatuz.

4) Mendi ertainean, pertsona edo taldeen antolaketa eta kontrolean taldeak gidatzeko arauen arabera kontuan hartu beharreko alderdiak zehaztea.

5) Taldearekin keinuz eta hitzez komunikatzeko kodea ezartzea, baita talde guztia begiz kontrolatzen denetarako ere.

6) Mendi ertainean, jardueren programazioaren eta antolaketaren sistematika aplikatzea.

Edukiak.

-Mendian aurrera egiteko teknikak.

-Taldeekin aurrera egiteko teknikak, arrisku objektiboa dagoen egoeretan.

-Ibilbideen logistika.

-Taldeak gidatzea.

-Gidatzea eta irakaskuntza.

-Erabakiak hartzea ibilbidearen arabera.

-Jarduteko protokoloen komunikazioa.

-Protokoloak jardueraren hasieran.

-Kirolgileen gaitasun fisiko eta teknikoen balorazioa.

-Alpinismoko jardueren programazioa eta antolaketa.

Ebaluazio irizpideak.

a) Mendi ertaineko ibilbide bat egitea, bi egunekoa, ezaugarri jakineko jende talde batekin, ebaluaziorako item hauek izanik:

Jardueraren prestaketa:

-Segurtasun alderdien zehaztapena.

-Material egokien hautapena.

-Ibilbide egokiaren hautapena.

-Erabili beharreko denboraren zehaztapena.

b) Aurrera egitean bezeroak hartu behar dituen oharrak definitzea.

Jarduera egitea:

-Aurreikusitako segurtasun baldintzetara egokitzea.

-Ibilbide programatua egitea.

-Aurreikusitako denborara egokitzea.

-Bezeroarendako beharrezkoak diren zehaztapenak ematea.

-Taldea segurtasunez gidatzea.

c) Kasu praktiko batean, taldearen ezaugarriak eta baldintza klimatikoak eta bazterraren baldintzak ezagunak izanik, ikuspen baldintza txarretan aurrera egiteko teknikak diseinatzea eta definitzea:

-Egin beharreko ibilbidea.

-Igoeraren erritmo egokia eta iraupena kalkulatzea.

Modulua: Mendi ertaineko kirol teknikariaren lanbide garapena.

Iraupena: 5 ordu (5 teorikoak).

Prestakuntza helburuak.

1) Mendi kiroletako eta eskaladako kirol teknikariari aplikatzen ahal zaion lan arloko legeria ezagutzea.

2) Mendi ertaineko kirol teknikariaren eskumenak, eginkizunak, zereginak eta erantzukizunak zehaztea.

3) Espainiako Mendi Kirol eta Eskalada Federazioaren antolaketa eta eginkizunak xehakatzea.

4) Mendi kiroletako turismoaren ezaugarririk nabarmenenak deskribatzea.

5) Mendi kiroletako eta eskaladako kirol teknikarien lanbideak Europar Batasuneko herrietan duten garapen maila deskribatzea, eta espainiar teknikarien lanbideak herri horietako profesionalenarekin duen baliokidetasuna zehaztea.

Edukiak.

-Lan eta gizarte orientabidea.

-Kirol teknikariaren figura. -Beregaineko langilearen baldintzak lanaren eta zergen aldetik.

-Mendi ertaineko kirol teknikariaren lanbide gaitasunak.

-Mendiko kirol turismoa.

-Espainiako Mendi Kirol eta Eskalada Federazioa. Antolaketa eta eginkizunak.

-Mendi giden elkarteak.

-Mendi kiroletako eta eskaladako kirol teknikariak Europar Batasuneko herrietan.

-Mendi kirolen historia eta garapena.

Ebaluazio irizpideak.

a) Mendi ertaineko kirol teknikariaren lan merkatuaren ezaugarriak.

b) Beregaineko teknikari honek lanerako izan ditzakeen ekimenak zerrendatzea.

c) Mendi ertaineko kirol teknikariaren berezko eginkizun eta zereginak deskribatzea.

d) Lanbide honetan nor bere gain aritzeko administrazioaren, lanaren eta zergen aldetik behar diren tramiteak deskribatzea.

e) Kirol teknikariari bere lanbidean aritzean lan eta zerga arloan dagozkion eskubide, betebehar eta erantzukizunak deskribatzea.

f) Mendi kiroletako turismoaren ezaugarririk nabarmenenak definitzea.

g) Mendi kirolek azken urteetan izan duten garapena aztertzea.

h) Alpe aldeko herrietan kirol teknikarien lanbideak izan duen garapenaren ezaugarri nabarmenenak identifikatzea.

i) Espainiako mendi kirolen historiaren etapa garrantzitsuenak deskribatzea.

Modulua: Mendi kirolen entrenamendua.

Iraupena: 10 ordu (5 teorikoak eta 5 praktikoak).

Prestakuntza helburuak.

1) Mendi kiroletan aritzeko behar diren baldintza fisikoak identifikatzea.

2) Mendi kiroletan aritzeko beroketa saio bat egiteko eta lehenera etortzeko metodoak aplikatzea.

Edukiak.

-Mendi kiroletan aritzeko baldintza fisiologikoak.

-Kirolariaren beroketa saioa egiten eta lehenera etortzen laguntzen duten metodoen printzipio fisiologikoak.

Ebaluazio irizpideak.

a) Mendi kiroletan aritzeko behar diren baldintza fisiologikoak zehaztea.

b) Mendi kiroletan beroketa egiteko ariketa-progresio bat ezartzea eta mendi kiroletan aritu ondoan lehenera etortzeko proposamen bat egitea.

Modulua: Mendian aurrera egiteko prestakuntza teknikoa.

Iraupena: 70 ordu (20 teorikoak eta 50 praktikoak).

Prestakuntza helburuak.

1) Neguko eta udako mendi-ibiliaren irakaskuntzarako metodologia aplikatzea.

2) Mendian eta segurtasun baldintzak beteta taldeekin aurrera egiteko eta haiek gidatzeko teknikak erakustea eta jardueraren logistika aplikatzea.

3) Giza ibileraren printzipio biomekanikoak ulertzea.

4) Mendi ertainean, jarduerak programatzeko eta antolatzeko sistematika aplikatzea.

5) Ekipo eta materiak berariazkoak, ingurunearen baldintzetarako eta jarduerarako egokiak, hautatzea eta trebetasunez erabiltzea.

6) Mendi ertaineko kirol teknikariaren lanak egiteko behar diren elementu tekniko eta taktikoak aplikatzea.

Edukiak.

-Mendi kirolen didaktika.

-Mendian aurrera egiteko keinu teknika.

-Segurtasun teknika.

-Taldeekin aurrera egiteko eta haiek gidatzeko teknikak.

-Bideen eta ibilbideen logistika.

-Mendiko gida laguntzailearen materiala eta ekipoa.

-Biomekanika, giza ibileraren azterketari aplikatua.

-Mendi ertaineko jardueren programazioa eta antolaketa.

-Materiala eta ekipoa.

-Orientazioko teknika aurreratuak:

orientazioa bazter elurtuetan.

GPSaren erabilera.

Nabigazioa bazter elurtuetan: ibilbideen trazadura.

Bazter elurtuetan eta ikuspen txarra dagoela aurrera egiteko teknikak.

Ebaluazio irizpideak.

a) Mendi ertaineko ibilbide bat egitea, bi egunekoa, ezaugarri jakineko jende talde batekin, ebaluaziorako item hauek izanik:

Jardueraren prestaketa:

-Segurtasun alderdien zehaztapena.

-Material egokien hautapena.

-Ibilbide egokiaren hautapena.

-Erabili beharreko denboraren zehaztapena.

-Aurrera egitean bezeroak hartu behar dituen oharrak definitzea.

-Mapan ibilbideak marratzea, ikuspen ona nahiz txarra dagoelarik aurrera egiteko.

Jarduera egitea:

-Aurreikusitako segurtasun baldintzetara egokitzea.

-Ibilbide programatua egitea.

-Aurreikusitako denborara egokitzea.

-Bezeroarendako beharrezkoak diren zehaztapenak ematea.

-Taldea segurtasunez gidatzea.

b) Mendi elurtu batean ibilbide bat egitea, bi egunekoa, ebaluaziorako item hauek izanik:

Jardueraren prestaketa:

-Segurtasun alderdien zehaztapena.

-Material egokien hautapena.

-Ibilbide egokiaren hautapena.

-Erabili beharreko denboraren zehaztapena.

-Aurrera egitean ikasleak hartu behar dituen oharrak definitzea.

Jarduera egitea.

-Aurreikusitako segurtasun baldintzetara egokitzea.

-Ibilbide programatua egitea.

-Aurreikusitako denborara egokitzea.

-Ikaslearendako beharrezkoak diren zehaztapenak ematea.

-Taldea segurtasunez gidatzea.

c) Kasu praktiko batean, mendi kirolen teknikak irakasteko saio baten simulazioa egitea, ordubeteko iraupenekoa, ebaluaziorako item hauek izanik:

-Edukien egitura.

-Edukien sekuentziazioa.

-Erabilitako baliabide pedagogikoak.

-Ikaslearen ikaskuntza ebaluatzeko irizpideak ezartzea.

-Irakaskuntza-ikaskuntza- prozesua autoebaluatzeko irizpideak ezartzea.

d) Kasu parktiko batean, soka-taldearen ezaugarriak eta baldintza klimatikoak eta bazterraren baldintzak ezagunak izanik, ikuspen baldintza txarretan aurrera egiteko teknikak diseinatzea eta definitzea:

-Egin beharreko ibilbidea.

-Igoeraren erritmo egokia eta iraupena kalkulatzea.

-Giza ibilera gobernatzen duten mekanismoak deskribatzea eta haren ezaugarriak zerrendatzea.

e) Mendian aurrera egiteko modu bakoitzerako beharrezkoa den materialaren eta ekipoen ezaugarriak azaltzea.

f) Mapan ibilbideak marratzea, ikuspen ona nahiz txarra dagoelarik aurrera egiteko.

Modulua: Mendiko ingurumena II.

Iraupena: 20 ordu (5 teorikoak eta 15 praktikoak).

Prestakuntza helburuak.

1) Iberiar Penintsulako mendiak eratzen dituzten harriak identifikatzea.

2) Mapan planetako mendikate nagusiak kokatzea.

3) Mendiko ingurune naturalak identifikatzea.

4) Naturaren antolaketa interpretatzea.

5) Ekosistemen transferentzia energetikoak ulertzea.

6) Mendiko ekologiaren printzipio funtsezkoak ezagutzea.

7) Ingurumen hezkuntzaren oinarriak ezagutzea.

8) Mendiko meteorologiari eta nibologiari buruzko ezagutzan sakontzea.

Edukiak.

-Geologiaren kontzeptu orokorrak.

-Planetako mendien geografiaren kontzeptu orokorrak.

-Iberiar Penintsulako landarediari buruzko kontzeptu orokorrak.

-Iberiar penintsulako fauna: sarrera orokorra.

-Naturaren antolaketa.

-Ekosistemen transferentzia energetikoak.

-Mendiko ekologiaren oinarrizko printzipioak.

-Eremu babestuen zaintzea.

-Mendiko kirolak eta ingurumena.

-Ingurumen hezkuntza, jarreraz aldatzeko bitarteko.

-Elurra eta elurroldeak.

-Alderdi elurtuetako sorospena eta salbamendua.

Ebaluazio irizpideak.

a) Mendi jakin batean kokatuta izanik, toki horretan agerian dauden harkaitzak identifikatzea.

b) Kirol eskalada egitean harri motek duten eragina azaltzea.

c) Planetako mendi eremuak eta eskalada eremuak non dauden azaltzea.

d) Mendiko ekosistema moten ezaugarriak adieraztea.

e) Hormako ekosistemen printzipioak definitzea.

f) Planetako ekosistema bakoitza osatzen duten elementuen arteko lotura azaltzea.

g) Eremu babestuen zaintze eskala desberdinak azaltzea.

h) Naturaren zaintzeaz sentsibilizatze aldera, kirolariekin egin beharreko ekintzak proposatzea.

i) Elurraren metamorfosi motak, esku hartzen duten faktoreak eta horien ondorioak bereiztea eta interpretatzea, eta elur kristal motak bereiztea.

j) Elur estaldura desorekatzea eragiten duten faktoreak azaltzea: elurroldeak gertatzeko arrisku faktoreak.

k) Elur estalduraren estratu-profila izanik, elurroldeak gertatzeko arriskuak baloratzea eta gerta daitekeen elurrolde mota zehaztea.

l) Kasu praktikoa, elurrolde batean azpian biktimak gelditu direnean:

-Ultrasoinu-tresnak erabiltzea, konparaziorako, ARVA motakoa.

-Biktimak aurkitzeko zunda-ekipo bat zuzentzea eta koordinatzea.

-Biktimak laguntzeko eta ebakuatzeko jarduketak kronologikoki zerrendatzea.

m) Elurrolde arriskuak neurtzeko CEN eskala modu praktikoan interpretatzea.

-Helikopteroa erabili beharreko sorospen egoerako kasu batean, antolatzeko gaitasuna erakustea.

-Erreskate zerbitzuetakoei alerta jakinaraztea.

-Hurbilketa eremua (HE) hautatzea eta markatzea.

n) Atmosferako zeinuak interpretatzea, eta, horiek abiapuntutzat hartuta, eguraldiak izan dezakeen bilakaera zehaztea.

o) Eguraldiaren iragarpen bat eskuratzea eta interpretatzea, eta erauntsi fronte motak bereiztea.

p) Eguraldi aldaketak aurreikusten laguntzen duten naturaren zeinuak identifikatzea.

Modulua: Mendiko jarduera gidatuen segurtasuna.

Iraupena: 50 ordu (25 teorikoak eta 25 praktikoak).

Prestakuntza helburuak.

1) Mendi kiroletan istripuei aitzintzeko segurtasun neurriak aplikatzea.

2) Ingurune harritsu eta elurtuan autosorospenerako teknikak ongi jakitea.

3) Taldea antolatzea istripu edo erreskate batean.

4) Eritasuna edo desgaitasuna dutenendako mugak zehaztea.

Edukiak.

-Mendi-ibilian eta mendi kiroletan aritzean istripuei aitzintzeko segurtasun neurriak.

-Autoerreskatea mendian.

-Mendi ertainean erabiltzen diren ekipo eta materialen segurtasuna.

Ebaluazio irizpideak.

a) Mendi kiroletan aritzean gehien gertatzen diren istripuak eta lesioak deskribatzea, eta horiei aitzintzeko hartu beharreko segurtasun neurriak proposatzea.

b) Kasu praktiko batean, mendiko erreskate batean jarduketak kronologikoki zerrendatzea.

c) Arrailetako erorikoetatik igotzeko teknikak erakustea.

d) Simulazioa eginez, elurroldea gertatu ondoko erreskateetan erabiltzen diren metodoak eta jarduketa ildoak aplikatzea.

e) Bibak sistemak eraikitzea bazter desberdinetan.

f) Autosorospenerako teknikak egoera jakinetara egokituta aplikatzea.

g) Kasu praktiko batean, mendiko ibilbide jakin baten zehaztasunak ditugunean, taldeak aurrera egiteko tenorean eragina izan dezaketen arrisku objektiboko eta subjektiboko faktoreak bereiztea.

h) Mendi ertainean erabiltzen diren ekipo eta materialen ezaugarrien eta funtzionaltasunaren azterketa egitea.

i) Mendian gehien gertatzen diren lesioak adieraztea, horietako bakoitzerako honako hauek zehaztuta:

-Prebentzio alderdiak.

-Horien oinarrizko kausak.

-Seinaleak eta sintomak.

-Jarduteko arauak.

-Lesioetarako aurrejoerak.

Multzo osagarria

Iraupena: 35 ordu.

Eskumena duten administrazio publikoek honako hauek sartuko dituzte curriculumean:

Helburuak.

1) Kirolaren zientzietan gehien erabili ohi den alemanezko, frantsesezko edo ingelesezko terminologia ulertzea.

2) Datu-baseetarako aplikazio informatikoetariko bat erabiltzea.

Edukiak.

-Berariazko terminologia, dagokion hizkuntzan.

-Datu-baseak.

Ebaluazio irizpideak.

a) Kasu jakin batean, manaturik dituen eginkizunetariko bati dagokion aplikazio informatikoa erabiltzaile gisa erabiltzea.

b) Kasuan kasuko hizkuntzan kirol espezialitateari buruz idatzitako testu bat emanda, kirolaren zientziei dagozkien terminoak hautatzea eta itzultzea.

Prestakuntza praktikoaren multzoa

Iraupena: 200 ordu.

Helburuak.

Mendi ertaineko kirol teknikariaren bigarren ikasmailako ikasketetako prestakuntza praktikoko multzoak, foru dekretu honen 4. artikuluan adierazitako helburuez gain, helburua du ikasleek prestakuntza aldian eskuratutako gaitasunak praktikan gauzatzea, eta horretarako prestakuntza teorikoan eta praktikoan eskuratutako ezagutzak eta trebetasunak egoera errealetan aplikatzea, eta beharrezkoa den esperientzia lortzea eraginkortasunez egiteko honako hauek:

a) Pertsonak edo taldeak mendi bazterretan barna gidatzea.

b) Mendi kiroletako jarduerak programatu eta antolatzea.

Garapena.

1. Mendi ertaineko kirol teknikariaren prestakuntza praktikoa da laguntza jarraitua ematea, aitzinetik finkatutako aldi batean eta 200 orduko iraupenez, kirol teknikari honen berezko jardueretan, esleitutako tutore batek gainbegiratuta eta horretarako izendatutako taldeekin.

Prestakuntza aldi horretan, ondoko hauek egin beharko dira:

a) Pertsonak edo taldeak mendian barna gidatzeko edo haiei lagun egiteko saioak: 120 ordu, prestakuntza praktikoko denbora guztitik.

b) Egindako jarduerak programatzeko edo haiei lagun egiteko saioak: 80 ordu, prestakuntza praktikoko denbora guztitik.

2. Prestakuntza praktikoaren multzoak hiru fase izanen ditu: behaketa fasea, lankidetza fasea eta jarduketa gainbegiratuaren fasea.

3. Hiru faseak bukaturik, ikasleak praktikaldiaren memoria prestatuko du, prestakuntza eman duen zentroak eta tutoreak ebaluatu beharko dutena.

Ebaluazioa.

Prestakuntza praktikoaren multzoan gai edo ez gai kalifikazioak baizik ez dira emanen. Gai kalifikazioa lortzeko, ikasleei honako hauek eskatuko zaizkie:

-Fase bakoitzerako ezarritako orduen %80ra edo gehiagora joatea.

-Lan saioetan aktiboki parte hartzea.

-Saio bakoitzean prestakuntza helburuak lortzea.

-Hizkera garbia eta berariazko terminologia egokia erabiltzea.

-Praktikaldiaren memoria egoki aurkeztea.

-Praktikaldiaren memorian, atal hauek biltzea:

Praktikak egin diren zentroaren, instalazioen eta guneen funtzionamendua eta egitura deskribatzea, baita praktikaldiaren xedeko taldeak ere.

Praktikak gauzatzea: saio bakoitzeko praktiken segimendu fitxak, faseka antolatuak.

Praktiken autoebaluazio txostena.

Tutorearen ebaluazio txostena.

3. ERANSKINA. MENDI ERTAINEKO KIROL TEKNIKARIAREN IKASKETETAKO SARRERA PROBA BERARIAZKOAK ETA KIROL BALDINTZAK

3. ERANSKINA

1. Proben xedea eta ezaugarri orokorrak.

Ikasketetako sarrera probek bi zati izanen dituzte. Lehen zatiaren xedea izanen da izangaiak erakustea ikasleak nahitaezko egoera fisikoan dagoela ikasketak probetxuz segitzeko; bigarrenean, berriz, ariketak eginen dira hautaturiko espezialitatearen berezko trebetasunak ebaluatzeko.

Eranskin honen 3. puntuak aipatzen duen epaimahaiak honako hauek ezarriko ditu:

-Izangaiek jarduteko ordena, jendaurreko zozketaren bidez.

-Izangaiek segitu beharreko ibilbideak eta, hala behar delarik, edukiak egiteko erreferentziazko denborak, eranskin honen 4 eta 5. puntuetan ezartzen denarekin bat.

Izangaiek proba bakoitza egiteko izanen duten denbora ezartzeko, epaimahaiak berak izendatutako egileak egindako denbora hartuko da erreferentziatzat, eta %20 gehitu du gehienez ere. Halaber, epaimahaiak, probak egiterakoan dauden baldintza klimatologikoak aintzat hartuta, denbora tarte hori berriro handitzen ahalko du, kasu bakoitzean egokia iruditzen zaion portzentajean.

Aitzineko paragrafoak aipatzen duen egileak goi mailako kirol teknikariaren titulua izan beharko du, goi mendiko kirolean dagokion espezialitatean.

Proba berariazkoen lehen zatia egiteko denbora zehazteko, honako hauek hartuko dira kontuan:

-Erdi mailako ikasketen ikasmailari dagokion edukia egiteko, 4/5 km/orduko desplazamendu-abiadura mantenduko da batez beste bide lauan, eta 400dik 500 metro bitarteko desnibela orduko, igotzean.

-Erdi mailako ikasketen bigarren ikasmailari dagokion edukia egiteko, 5 km/orduko desplazamendu-abiadura mantenduko da batez beste bide lauan, eta 500 metroko desnibela orduko, igotzean.

Ibilbideak, erreferentziazko denborak eta izangaiek parte hartzeko ordena jendaurrean jarriko dira, izangaiek jakin ditzaten, probak hasi baino lehen.

2. Proben ebaluazioa.

Probak ebaluatzeko eranskin honen 4 eta eta 5. puntuei jarraituko zaie.

Proben bigarren zatian, izangaiaren jarduketak, eranskin honen 5.2 atalak aipatzen dituen edukietariko bakoitzean, batetik bost puntu bitarteko kalifikazioa jasoko du ebaluatzaile bakoitzaren aldetik. Aipatu atalak aipatzen dituen proben bigarren zatia gainditzeko, zehaztutako denbora-mugak betetzeaz landa, izangaiak gutxienez ere hiru puntu erdietsi beharko ditu eduki guzti-guztietan, ebaluatzaileek ematen dituzten kalifikazioen batez bestekoa egitean.

Ikasketetako sarrera proba berariazkoetan “gai” eta “ez gai” kalifikazioak baizik ez dira emanen. “Gai” kalifikazioa eskuratzeko, izangaiek hura osatzen duten bi zatiak gainditu beharko dituzte.

3. Epaimahaia.

Proben epaimahaiaren eginkizuna izanen da horiek eranskin honetan zehazten denari jarraikiz antolatzea eta gauzatzea, eta mahaiburuak, idazkariak eta hiru ebaluatzailek osatuko dute.

Epaimahaia autonomia erkidegoan eskumena duen organoak izendatuko du, kasuan kasuko zentroak lehendik txostena eginda.

Epaimahaiburuaren eginkizuna izanen da bermatzea sarrera probak zuzen gauzatzen direla, eta egiaztatzea eranskin honetan ezartzen denarekin bat heldu direla probak osatzen dituzten ariketen xedeak, edukiak eta ebaluazioa.

Idazkariaren eginkizuna izanen da proben gauzatzeari buruzko akta jasotzea, eranskin honetan ezartzen denaren arabera gauzatu direla egiaztatuz. Halaber, epaimahaiburuaren eginkizunak beteko ditu hura ez dagoenean.

Izangaiek eranskin honetan ezartzen denaren arabera ote diharduten baloratuko dute ebaluatzaileek.

Sarrera probetan, ebaluatzaileek frogatu beharko dute titulu hauek dituztela:

SARRERA PROBAK

EBALUATZAILEEN TITULUAK

Lehen ikasmailako ikasketetako sarrera probak

Goi mailako kirol teknikariaren titulua mendi kiroletako eta eskaladako edozein modalitatetan

Mendi ertaineko erdi mailako bigarren ikasmailako ikasketetako sarrera probak

Goi mendiko goi mailako kirol teknikaria

Egoera fisikoa ebaluatzeko ariketen kasuan, ebaluatzaileek arestian aipatu titulazioen jabe izan beharko dute edo, bestela, “kirol entrenamendua” eta “goi errendimenduko kirol entrenamendua” izeneko moduluetan irakasle aritzeko behar direnen jabe; horiek foru dekretu honen 4. eranskinean zehazten dira.

4. Erdi mailako lehen ikasmailako sarrera probak (berdina, mendi kiroletako eta eskaladako espezialitate guztietarako).

4.1. Lehen zatia:

a) Xedea: egoera fisikoaren balorazioa.

b) Edukia: 10 kiloko karga duen motxila daramatela, mendiko ibilbide aldakorra egitea, 1.500 metroko desnibel positibo metatua izanen duena. Horretarako, epaimahaiak ezarritako denbora izanen dute.

c) Ebaluazioa: Lehen proba hau gainditzeko, epaimahaiak ezarritako denboran egin beharko du izangaiak ibilbidea.

4.2. Bigarren zatia.

a) Xedea: trebetasun berariazkoen balorazioa.

b) Edukiak: 10 kiloko karga duen motxila daramatela, ezaugarri hauek dituzten ibilbideak egitea, epaimahaiak hiru bideetako bakoitzerako ezarritako denboran:

-Ibilbide balizatua, belarrezkoa, gutxienez ere 50 metro luze.

-Ibilbide balizatua, harrizkoa, gutxienez ere 50 metro luze.

-Ibilbide balizatua, irtenune harkaiztsu batekin, gutxienez ere 50 metro luze.

c) Ebaluazioa: Bigarren zati hau gainditzeko, izangaiak hiru ibilbideak egin beharko ditu, inoiz erori gabe eta epaimahaiak ezarritako denboren barnean.

5. Erdi mailako bigarren ikasmailako sarrera probak.

5.1. Lehen zatia (berdina, mendi kiroletako eta eskaladako espezialitate guztietarako).

a) Xedea: egoera fisikoaren balorazioa.

b) Edukia: epaimahaiak ezarritako denboran eta 10 kiloko karga duen motxila daramatela, mendiko ibilbide aldakorra egitea, 1.500 metroko desnibel positibo metatua izanen duena.

c) Ebaluazioa: lehen zati hau gainditzeko, epaimahaiak ezarritako denboran egin beharko du izangaiak ibilbidea.

5.2. Bigarren zatia (berariazkoa mendi ertaineko espezialitaterako).

a) Xedea: trebetasun berariazkoen balorazioa.

b) Edukiak: 10 kiloko karga duen motxila daramatela, bost ibilbide egitea, epaimahaiak ibilbide bakoitzerako ezarritako denboran. Honako ezaugarri hauek izanen dituzte ibilbideek:

-Ibilbide balizatua, belarrezkoa, gutxienez ere 50 metro luze.

-Ibilbide balizatua, harrizkoa, gutxienez ere 50 metro luze.

-Ibilbide balizatua, irtenune harkaiztsu batekin, gutxienez ere 50 metro luze.

-Ibilbide balizatua, malda elurtu batekin, gutxienez ere 50 metro luze.

-Orientazio ibilbidea, gutxienez ere sei baliza eta 12 km-ko luzera izanen dituena, “distantzia laburtuan” neurtua. Izangaia ibilbideko baliza guztietatik pasatu beharko da.

c) Ebaluazioa: probaren bigarren zati hau gainditzeko, izangaiak bost ibilbideak egin beharko ditu ezarritako denboran. Horretarako, izangaia markatutako ibilbidetik ateratzen den bakoitzean zehapena jarriko zaio: izangaiak egindako denborari epaimahaiak ezarritako denboraren %5 gehituko zaio.

4. ERANSKINA

4. ERANSKINA

A) IRAKASLEEK IZAN BEHARREKO TITULAZIOA

a) Multzo komuna. Multzo komuneko irakasgaiak emateko, ondotik zehazten diren tituluak edo haien baliokide edo homologatu deklaratu direnak egiaztatu beharko dira.

LANBIDE MODULUA

IRAKASLEEN TITULAZIOA

Kirolaren oinarri anatomikoak eta fisiologikoak.

-Gorputz Jardueren eta Kirolaren Zientzietako lizentziaduna eta Medikuntzako lizentziaduna.

-Zientzia Esperimental eta Osasunekoen alorreko ziklo luzeko beste titulazio unibertsitario bat, eta irakasgaian prestakuntza aski egiaztatzea.

Kirol irakaskuntzaren eta entrenamenduaren oinarri psikopedagogikoak.

-Gorputz Jardueren eta Kirolaren Zientzietako lizentziaduna eta Psikologiako lizentziaduna.

-Giza Zientzien alorreko ziklo luzeko beste titulazio unibertsitario bat, edo Gizarte Zientzietakoa edo Zientzia Juridikoetakoa, eta irakasgaian prestakuntza aski egiaztatzea.

Kirol entrenamendua.

-Gorputz Jardueren eta Kirolaren Zientzietako lizentziaduna.

Kirolaren oinarri soziologikoak.

-Gorputz Jardueren eta Kirolaren Zientzietako lizentziaduna eta Soziologiako lizentziaduna.

-Giza Zientzien alorreko ziklo luzeko beste titulazio unibertsitario bat, edo Gizarte Zientzietakoa edo Zientzia Juridikoetakoa, eta irakasgaian prestakuntza aski egiaztatzea.

Kirolaren antolaketa eta legeria.

-Gorputz Jardueren eta Kirolaren Zientzietako lizentziaduna eta Zuzenbideko lizentziaduna.

-Giza Zientzien alorreko ziklo luzeko beste titulazio unibertsitario bat, edo Gizarte Zientzietakoa edo Zientzia Juridikoetakoa, eta irakasgaian prestakuntza aski egiaztatzea.

Lehen laguntzak eta higienea kirolean.

-Medikuntzako lizentziaduna.

Kirolaren teoria eta soziologia.

-Gorputz Jardueren eta Kirolaren Zientzietako lizentziaduna eta Soziologiako lizentziaduna.

-Giza Zientzien alorreko ziklo luzeko edozein titulazio unibertsitario, edo Gizarte Zientzietakoa edo Zientzia Juridikoetakoa, eta irakasgaian prestakuntza aski egiaztatzea.

b) Berariazko multzoa. Berariazko multzoko irakasgaiak emateko, ondotik zehazten diren tituluak edo haien baliokide edo homologatu deklaratu direnak egiaztatu beharko dira:

LANBIDE MODULUA

IRAKASLEEN TITULAZIOA

Gidatzea mendi ertainean.

-Mendi ertaineko goi mailako kirol teknikaria.

Garapen profesionala.

-Ekonomiako lizentziaduna.

-Zuzenbideko lizentziaduna.

-Gorputz Jardueren eta Kirolaren Zientzietako lizentziaduna.

-Mendi kiroletako eta eskaladako kasuan kasuko espezialitateko goi mailako kirol teknikaria.

Mendi kirolen entrenamendua.

-Gorputz Jardueren eta Kirolaren Zientzietako lizentziaduna.

-Mendi kiroletako eta eskaladako kasuan kasuko espezialitateko goi mailako kirol teknikaria.

Mendi kirolen prestakuntza teknikoa.

-Mendi kiroletako eta eskaladako edozein espezialitatetako goi mailako kirol teknikaria.

Mendian aurrera egiteko prestakuntza teknikoa.

-Goi mendiko goi mailako kirol teknikaria.

Mendiko ingurumena.

-Biologiako, Fisikako edo Geologiako lizentziaduna.

-Gorputz Jardueren eta Kirolaren Zientzietako lizentziaduna edo Ingurumen Zientzietako lizentziaduna.

-Mendi kiroletako eta eskaladako edozein espezialitatetako goi mailako kirol teknikaria.

Mendi kiroletako segurtasuna.

-Gorputz Jardueren eta Kirolaren Zientzietako lizentziaduna.

-Kasuan kasuko espezialitateko goi mailako kirol teknikaria.

c) Multzo osagarriko irakasgaiak. Irakasgai hauek emateko, ondotik zehazten diren tituluak edo haien baliokide edo homologatu deklaratu direnak egiaztatu beharko dira:

MODULUA

IRAKASLEEN TITULAZIOA

Atzerriko hizkuntzako terminologia, espezialitateko zientzietan eta kirolaren zientzietan maiz agertzen dena.

-Gorputz Jardueren eta Kirolaren Zientzietako lizentziaduna.

Testu-prozesadoreak, datu-baseak eta multimedia.

-Informatikako ingeniaria edo irakaskuntza teknikoen alorreko ziklo luzeko beste titulazio unibertsitario batekoa, eta irakasgaian prestakuntza aski egiaztatzea.

Desgaitasuna dutenen kirol praktika.

-Gorputz Jardueren eta Kirolaren Zientzietako lizentziaduna.

B) Titulazioen baliokidetasuna irakaslanari dagokionez

Ondotik adierazten diren prestakuntza moduluak emateko, baliokidetasun hauek ezarri dira irakaslanari dagokionez:

MODULUA

IRAKASLEEN TITULAZIOA

Lehen laguntzak eta higienea kirolean.

-Erizaintzako diplomaduna.

Garapen profesionala.

-Enpresa Zientzietako diplomaduna

-Lan Harremanetako diplomaduna.

-Turismoko diplomaduna.

Kirolaren kudeaketa.

-Enpresa Zientzietako diplomaduna

-Lan Harremanetako diplomaduna.

-Turismoko diplomaduna.

C) Titulazioen baliokidetasunak, prestakuntza praktikoko multzoari segimendua egiteko, eta ikasketetako sarrera proba berariazkoak gauzatzeko.

1. Prestakuntza praktikoko multzoari segimendua egiteko, ziurtagiri hauek baliokidetzat joko dira, irakaslanaren ondorioetarako: alpinismoko erakuslea, mendiko eskiko erakuslea, harkaitz eskaladako erakuslea, alpinismoko irakaslea eta mendiko eskiko irakaslea. Ziurtagiri horiek behar dute izan Espainiako Mendi Kirol eta Eskalada Federazioak luzatuak, eta behar den aitortza hartuak, abenduaren 19ko 1913/1997 Errege Dekretuaren 42.2 artikuluan eta Neguko kiroletako espezialitateetan kirol teknikariaren eta goi mailako kirol teknikariaren tituluak ezartzen dituen martxoaren 3ko 319/2000 Errege Dekretuaren bigarren xedapen iragankorrean aurreikusten denari jarraikiz.

2. Errege dekretu horrek aipatzen dituen kirol espezialitateen ikasketen ezarpena osorik egiten ez den bitartean, honako hauek baliokidetzat joko dira:

a) Arau honen II. eranskinak aipatzen dituen ikasketetako sarrera proba berariazkoen epaimahaian parte hartzeko, ziurtagiri hauek: alpinismoko erakuslea, mendiko eskiko erakuslea, harkaitz eskaladako erakuslea, alpinismoko irakaslea eta mendiko eskiko irakaslea. Ziurtagiri horiek behar dute izan Espainiako Mendi Kirol eta Eskalada Federazioak luzatuak, eta behar den aitortza hartuak, abenduaren 19ko 1913/1997 Errege Dekretuaren 42.2 artikuluan aurreikusten denari jarraikiz.

b) Foru dekretu honen 3. eranskinaren hirugarren paragrafoak aipatu bezala, egile aritzen ahalko dira goi mendiko gidariaren diplomaren edo ziurtagiriaren jabe direnak, behar den aitortza hartuak badira, abenduaren 19ko 1913/1997 Errege Dekretuaren 42.2 artikuluan aurreikusten denari jarraikiz.

D) Ikastetxe publikoetako irakasleak

LANBIDE MODULUA

IRAKASLEEN ESPEZIALITATEA

KIDEGOA

Kirolaren oinarri anatomikoak eta fisiologikoak.

-Biologia eta Geologia.

-Osasun prozesuak.

-Diagnostiko klinikoen prozesuak eta produktu ortoprotesikoak.

-Gorputz hezkuntza.

Bigarren Hezkuntzako irakaslea.

Kirol irakaskuntzaren eta entrenamenduaren oinarri psikopedagogikoak.

-Psikologia eta Pedagogia.

-Gorputz hezkuntza.

Bigarren Hezkuntzako irakaslea.

Gidatzea mendi ertainean.

-Irakasle espezialista.

Irakasle espezialista.

Garapen profesionala.

-Irakasle espezialista.

Irakasle espezialista.

Mendi kirolen entrenamendua.

-Irakasle espezialista.

Irakasle espezialista.

Kirol entrenamendua.

-Gorputz hezkuntza.

Bigarren Hezkuntzako irakaslea.

Mendi kirolen prestakuntza teknikoa.

-Irakasle espezialista.

Irakasle espezialista.

Mendian aurrera egiteko prestakuntza teknikoa.

-Irakasle espezialista.

Irakasle espezialista.

Kirolaren oinarri soziologikoak.

-Psikologia eta Pedagogia.

-Gorputz hezkuntza.

Bigarren Hezkuntzako irakaslea.

Mendi ertaineko ingurumena.

-Irakasle espezialista.

Irakasle espezialista.

Kirolaren antolaketa eta legeria.

-Gorputz hezkuntza.

Bigarren Hezkuntzako irakaslea.

Lehen laguntzak eta higienea kirolean.

-Gorputz hezkuntza.

Bigarren Hezkuntzako irakaslea.

Kirolaren teoria eta soziologia.

-Gorputz hezkuntza.

Bigarren Hezkuntzako irakaslea.

Kirol segurtasuna.

-Irakasle espezialista.

Irakasle espezialista.

Multzo osagarriko irakasgaiak:

Atzerriko hizkuntzako terminologia, mendizaletasunaren zientzietan eta mendi kirolaren zientzietan maizen agertzen dena.

-Gorputz hezkuntza.

Bigarren Hezkuntzako irakaslea.

Testu-prozesadoreak, datu-baseak eta multimedia.

-Informatika.

Bigarren Hezkuntzako irakaslea.

Desgaitasuna dutenen kirol praktika.

-Gorputz hezkuntza.

Bigarren Hezkuntzako irakaslea.

E) Irakasle/ikasleen erlazio numerikoa

Mendiko kirolen eta eskaladaren espezialitate guztietan aritzeko segurtasun baldintzak direla-eta, irakasle/ikasleen gehieneko erlazioa numerikoa 1:18 izanen da eskola praktikoetan, ondotik zehazten diren prestakuntza moduluak kenduta. Hona hemen zein diren:

PRESTAKUNTZA MODULUA

RATIOA

Mendi kirolen prestakuntza teknikoa

1:8

Mendi ertaineko ingurumena

1:8

Mendi ertaineko segurtasuna

1:8

Iragarkiaren kodea: F1416001

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web