(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

234/2015 FORU DEKRETUA, IRAILAREN 23KOA, NAFARROAKO TOKI ENTITATEEN AURREKONTU EGITURA ONESTEN DUENA.

BON N.º 198 - 05/10/2015; corr. err., BON 15/03/2016, BON 2/06/2016



  1. ERANSKINA. NAFARROAKO TOKI ENTITATEEN ETA HAIEN ERAKUNDE AUTONOMOEN AURREKONTUAREN GASTUAK: PROGRAMEN ARABERAKO SAILKAPENAREN EDUKIA


  2. ERANSKINA. NAFARROAKO TOKI ENTITATEEN ETA HAIEN ERAKUNDE AUTONOMOEN GASTUEN SAILKAPEN EKONOMIKOAREN EDUKIA


  3. ERANSKINA. NAFARROAKO TOKI ENTITATEEN ETA HAIEN ERAKUNDE AUTONOMOEN AURREKONTUKO DIRUSARREREN SAILKAPEN EKONOMIKOAREN EDUKIA


Zioen azalpena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 269. artikuluan xedatzen denez, Nafarroako toki entitateen aurrekontuak Nafarroako Gobernuak oro har entitate horientzat zehazten duen aurrekontu egiturara egokituko dira.

Bestalde, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 200.1 artikuluak, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 269. artikuluarekin bat, Nafarroako Gobernuaren esku uzten du Nafarroako toki entitateen aurrekontuen egituraren ezarpena, aintzat hartuta diru-sarrerak eta gastuak, bai eta azken horiekin lortu nahi diren helburuak eta xedeak ere, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legeak berak ezarritako irizpideei jarraikiz.

1998ko irailaren 21ean, 271/1998 Foru Dekretua onetsi zen, zeinaren bidez Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatu baitzen aurrekontu egituraren alorrean.

Orduz geroztik zenbait aldaketa egin dira, maila handiagoan edo txikiagoan toki ogasunen aurrekontuen esparruan eragina izan dutenak.

Besteak beste, nabarmentzekoa da 2012an onetsitako Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoa.

Halaber, aintzat hartu beharrekoa ere bada Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren 15. artikuluak Administrazio Publikoei -eta, horrenbestez, Nafarroako toki entitateei- ezarritakoa: arlo guztietako politika publikoen definizioan eta aurrekontuetan gizonen eta emakumeen arteko tratu berdinaren printzipioa modu aktiboan sartzeko betebeharra. Arau horri dagokionez, programen araberako sailkapenean sartua dago 2391 kodearekin entitateak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan egindako gastua.

Azken finean, Nafarroako toki entitateen aurrekontu egituraren oinarri juridikoa den araua denborarekin bereiziz joan da aurrekontuetan eragina izan duten arau aldaketetatik.

Bestalde, “aurrekontuko kontu-sail” terminoaren ordez, “aurrekontu-aplikazio” hautatu da, xede bikoitzarekin: “kontu-sail” terminoarekin ez nahastea, hots, azpikontzeptu ekonomikoaren bereizketa maila gisa, eta abenduaren 3ko EHA/3565/2008 Aginduarekiko definizio homogeneoa mantentzea. Agindu horren bidez toki entitateen aurrekontuen egitura onetsi zen, eta gerora, martxoaren 14ko HAP/419/2014 Aginduak aldatu zuen. Nafarroako toki entitateen aurrekontuen datuak eta Estatuko gainerakoenak alderatzea errazagoa izan dadin, foru dekretu hau prestatu da, gorago aipatutako ministro-aginduekin antzekotasun handiena bilatuz.

Horiek horrela, Nafarroako Kontseiluaren irizpena ikusirik, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko irailaren 23ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Xedea eta eremu subjektiboa.

1. Onesten den foru dekretu honen xedea da Nafarroako toki entitateen aurrekontuek izan beharreko egitura, arauak eta kodeak ezartzea.

2. Foru dekretu honetako araudiaren bidez Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean aurreikusitako aurrekontu egitura ezartzen da, eta Nafarroako toki entitateei eta horien mendeko erakunde autonomoei aplikatuko zaie.

2. artikulua . Aurrekontuen egitura.

1. Nafarroako toki entitateek, beren aurrekontuak prestatzean, aintzat hartuko dute diru-sarrera eta gastuen izaera ekonomikoa, bai eta azken horiekin lortu nahi diren xedeak eta helburuak ere.

2. Era berean, gastuen eta diru-sarreren sailkapena beren egitura organiko propioaren arabera egiten ahalko dute, beren antolaketari buruzko erregelamendu edo dekretuekin bat.

3. Toki entitateak foru dekretu honen bidez onetsitako egitura garatzen badu, garatzen duen aurrekontuaren exekuzio oinarrietan jaso beharko du; aldiz, garapenak aurrekontu ekitaldiak baino gehiago irauten badu, erregelamenduetan edo arauetan jaso beharko du.

3. artikulua . Gastuen egoeraren sailkapenerako irizpide nagusiak.

Honako irizpide hauen arabera egingo da Nafarroako toki entitateen gastuen egoeraren sailkapena:

a) Programen arabera.

b) Kategoria ekonomikoen arabera.

c) Aukeran, unitate organikoen arabera.

4. artikulua . Programen araberako sailkapena.

1. Kredituak beren xedearen eta erdietsi nahi diren helburuen arabera ordenatuko dira, foru dekretu honen 1. eranskinean zehaztutako sailkapenari jarraikiz: gastu alorra, gastu politika, programa taldeak eta programak.

2. Gastu alorrak, gastu politikak eta programa taldeak honako hauei dagozkie, hurrenez hurren: funtzio taldeak, funtzio eta azpifuntzioak, Nafarroako toki entitateen aurrekontuetan 2016. urtea baino lehen erabilitako izendapenekin bat.

3. Kredituen xehetasuna programaren mailan adieraziko da. Hala ere, foru dekretu honetan garatu gabe ageri diren programa taldeei dagokienez, toki entitateak ez badu horiek garatzeko beharrik ikusten, zero programa erabiliko da.

4. Foru dekretu honen 1. eranskinean zehaztutako egitura itxitzat eta derrigorrezkotzat joko da Nafarroako toki entitate guztientzat. Hala ere, programa taldeak programa eta azpiprogrametan bereizten ahalko dira, horien egitura irekia izanen delarik; hortaz, beharrezkotzat jotzen diren programak eta azpirpogramak sortzen ahalko dira foru dekretu honek ezarritako egituran agertzen ez badira.

5. Estatuak edo Nafarroako Foru Komunitateak eskuordeturik, toki entitateak eskumenak bere gain hartzen dituenean, programa taldeak garatu beharko ditu, bere gain hartutako zerbitzua zehatz-mehatz bat etor dadin aurrekontuko programa eta azpiprograma bakar batekin.

5. artikulua . Gastuaren sailkapen ekonomikoa.

1. Gastuaren sailkapen ekonomikoan, kredituak kapituluka multzokatuko dira, honakoak bereiziz: eragiketa arruntak, kapital eragiketak eta finantza eragiketak.

2. Kredituak beren izaera ekonomikoaren arabera ordenatuko dira, kapituluka, artikuluka, kontzeptuka eta azpikontzeptuka, foru dekretu honen 2. eranskinean zehaztu bezala.

3. Kredituen xehetasuna kontzeptuaren mailan adieraziko da gutxienez.

4. Kodeak izaera itxia du kapituluaren, artikuluaren eta kontzeptuaren mailan. Azpikontzeptuen araberako egitura irekia da; hortaz, beharrezkotzat jotzen diren guztiak sortzen ahalko dira foru dekretu honek ezarritako egituran agertzen ez direnean. Hala ere, eta Toki Administrazioaren berezitasuna dela-eta, oro har erabiltzekoak diren zenbait azpikontzeptu tipifikatzen eta kodetzen dira. Toki entitate batek kontzeptu jakin bat bereiztea erabakitzen badu, egitura honetan tipifikatutako azpikontzeptuen kodeei jarraituko zaie, halakorik bada. Aurrekontu garapena azpikontzeptuaren mailara eramaten denean, eta erabakitzen bada ez dela kontzepturik bereiziko, zero azpikontzeptua erabiliko da garatu gabeko kontzeptu horren gastuak kodetzeko.

5. Azpikontzeptuak kontu-sailetan garatzen ahalko dira, horien egitura irekia izanen delarik.

6. artikulua . Aurrekontuaplikazioa.

1. Aurrekontu-aplikazioa, zeinaren adierazpen zenbakiduna aurrekontuko kreditua baita, programen araberako sailkapen eta sailkapen ekonomikoaren konjuntzioak definituko du, programaren eta kontzeptuaren mailan, hurrenez hurren.

2. Toki entitateak sailkapen organikoa erabiltzea erabakitzen badu, aurrekontu-aplikazioa sailkapen organikoaren, programen araberako sailkapenaren eta sailkapen ekonomikoaren konjuntzioak definituko du.

7. artikulua . Kontabilitateko erregistroa.

1. Kredituen, horien aldaketen eta gastu exekuzioaren eragiketen kontabilitateko erregistroa aurreko puntuan definitutako aurrekontu-aplikazioaren gainean eginen da.

2. Nafarroako toki entitateek kontabilitatearen jarraipena xehakatze maila handiagoarekin egiten ahalko dute.

8. artikulua . Hasierako kredituak eta behin betikoak.

1. Hasierako kreditutzat joko da entitateak behin betiko onesten duen aurrekontuko aurrekontu-aplikazio bakoitzari esleitutakoa.

2. Aldian-aldian indarra duen behin betiko kreditua honako honek zehaztuko du: aurrekontuan egindako aldaketen ondorioz areagotutako edo gutxitutako hasierako kreditua.

9. artikulua . Dirusarreren sailkapen ekonomikoa.

1. Toki entitatearen aurrekontuaren diru-sarreren egoeran sartutako aurreikuspenak sailkatzeko, honako eragiketa hauek bereiziko dira: eragiketa arruntak, kapital eragiketak eta finantza eragiketak, foru dekretu honen 3. eranskinean zehazten den egiturarekin bat (kapituluka, artikuluka, kontzeptuka eta azpikontzeptuka antolatua).

2. Diru-sarreren xehetasuna azpikontzeptuen mailan adieraziko da gutxienez.

3. Kodeak izaera itxia du kapituluaren, artikuluaren eta kontzeptuaren mailan. Azpikontzeptuen araberako egitura irekia da; hortaz, beharrezkotzat jotzen diren guztiak sortzen ahalko dira foru dekretu honek ezarritako egituran agertzen ez direnean. Hala ere, eta Toki Administrazioaren berezitasuna dela-eta, oro har erabiltzekoak diren zenbait azpikontzeptu tipifikatzen eta kodetzen dira. Tipifikatutako azpikontzeptuak derrigorrez bete beharko dira, eta ez da aukerarik izanen egituran garatutako kontzeptuak ez bereiztea erabakitzeko. Egitura honetan kontzeptu jakin bat garatu gabe badago, eta azpikontzeptu berriak sortu nahi ez badira, zero azpikontzeptua erabiliko da bereizi gabeko kontzeptuaren diru-sarrerak kodetzeko.

Lehen Xedapen Iragankorra. Irailaren 21eko 271/1998 Foru Dekretuaren aplikazioa.

Irailaren 21eko 271/1995 Foru Dekretua aplikatuko zaie Nafarroako toki entitateen aurrekontuei, baldin eta 2016ko urtarrilaren 1a baino lehen hasitako ekitaldiei badagozkie. Foru dekretu horren bidez Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea garatu zen aurrekontuen egituraren alorrean.

Xedapen Indargabetzaile Bakarra. Arauak indargabetzea.

2016ko urtarrilaren 1etik aurrera indargabetuta geratuko da irailaren 21eko 271/1998 Foru Dekretua, hain zuzen ere Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen egituraren alorrean garatzen duena.

Azken Xedapen Bakarra. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta 2016ko ekitaldiari eta ondorengoei aplikatuko zaie.

Iruñean, 2015eko irailaren 23an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.-Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

1. ERANSKINA. NAFARROAKO TOKI ENTITATEEN ETA HAIEN ERAKUNDE AUTONOMOEN AURREKONTUAREN GASTUAK: PROGRAMEN ARABERAKO SAILKAPENAREN EDUKIA

1. ERANSKINA

Gastuak zuzen sailkatzeko, dagozkien programen arabera, aintzat hartuko da atal honetan kodifikazioari buruz zehazten dena.

Gasturen bat gastu politika bati baino gehiagori aplikatzen ahal bazaio, definitutako helburu eta xede multzoari hobekien egokitzen zaionari egotziko zaio. Ondorio horietarako, aurrekontuaren kudeaketaren irizpide kualitatiboak nahiz kuantitatiboak hartzen ahalko dira aintzat.

Kodeak izaera itxi eta derrigorrezkoa du gastu alorraren, gastu politikaren eta programa multzoaren mailetan. Programari eta azpiprogramari dagokienez, irekitzat joko dira, nahiz eta arau honetan derrigorrez erabili beharreko programa batzuk tipifikatzen eta kodetzen diren, horietan aurreikusten den gastua egiten bada.

“Administratzaile nagusia” izeneko programa multzoak erabiliko dira kasuan kasuko gastu politikaren mendeko programa multzoekin identifikatu ezin diren gastuetarako.

1. GASTU ALORRA

Tokiko zerbitzu oinarrizkoak.

Alor edo talde honetan sartzen dira oinarrizko zerbitzu publikoek sortutako gastu guztiak, hau da, udalerriek nahitaez eman beharreko zerbitzuenak (eurek bakarrik edo elkarlanean), Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearekin eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearekin bat.

Ondorio horietarako, eta horietako bakoitzarentzat adierazitako baldintzetan, oinarrizko lau gastu politika sartzen dira: herritarren segurtasuna eta mugikortasuna, etxebizitza eta hirigintza, komunitate-ongizatea eta ingurumena.

13. gastu politika. Herritarren segurtasuna eta mugikortasuna.

Herritarren segurtasunarekin eta mugikortasunarekin lotutako zerbitzuen gastu guztiak hartzen ditu, bai eta toki entitateak Estatuko Administrazio Orokorrarekin edo Foru Komunitatekoarekin elkarlanean aritzeko egin beharrekoak ere, hala nola, babes eta defentsa zibilerako zerbitzuei laguntzea, hondamendiei edo katastrofeei aurre egiteko jarduerak, suak itzaltzea eta oro har toki entitatearen eta norbanakoen ondasunak babestera zuzendutako jarduerak, bai eta trafikoa zuzentzeari eta ibilgailuak aparkatzeari dagozkienak ere.

Sei programa multzo tipifikatzen dira, eta horien artean nabarmentzen dira xedetzat herritarren segurtasunaren eta babes zibilaren zerbitzuekin lotura zuzena duten administrazio arloko gastu orokorrak estaltzea dutenak. Ondorio horietarako, honako jarduera hauek hartuko dira Administrazio Orokortzat: gastu politika osatzen duten zentroetako planifikazio, koordinazio, kontrol, antolaketa, kudeaketa administratibo eta laguntza eginkizunak garatzera bideratutako jarduerak.

-130. programa multzoa: Segurtasunaren eta babes zibilaren administrazio orokorra.

-132. programa multzoa: Segurtasuna eta ordena publikoa.

1321. programa: Udaltzaingoa.

Udaltzaingoaren gastua sartuko da bere eginkizun nagusia zaintza denean.

-133. programa multzoa: Trafikoaren eta aparkalekuen antolamendua.

-134. programa multzoa: Hiri mugikortasuna.

-135. programa multzoa: Babes zibila.

-136. programa multzoa: Su-itzaltze zerbitzua.

15. gastu politika. Etxebizitza eta hirigintza.

Etxebizitzarekin eta hirigintzarekin lotutako zerbitzuen gastu guztiak sartzen dira, bai eta horien zerbitzu osagarriak ere.

Hori horrela izanik, honako hauen gastuak egotziko dira: etxebizitza eta aterpetxeen eraikuntza, hobekuntza eta zainketa, barnean sartuta lursailen erosketa; lurzoruaren planeamendua eta hirigintzako araubidetik heldu direnak; hiriko bideak eta antzekoak.

Halaber, etxebizitza edozein araubidetan erosteko aukera ematen duten laguntzen kontzeptu gisa sortutako gastuak ere egotziko dira, hala toki entitatearen egintza propioen esparruan nahiz beste administrazio publikoekin lankidetzan. Etxebizitzen sustapen publikoa bultzatzearen ondorioz sortutako gastuak ere sartuko dira.

Lau programa multzo tipifikatzen dira, eta horien artean nabarmentzen dira xedetzat etxebizitza eta hirigintza politikaren garapenarekin lotura zuzena duten administrazio arloko gastu orokorrak estaltzea dutenak:

-150. programa multzoa: Etxebizitzaren eta hirigintzaren administrazio orokorra.

-151. programa multzoa: Hirigintza: planeamendua, kudeaketa, exekuzioa eta hirigintzako diziplina.

-152. programa multzoa: Etxebizitza.

1521. programa: Babes publikoko etxebizitzen sustapena eta kudeaketa.

1522. programa: Eraikuntzen kontserbazioa eta zaharberritzea.

-153. programa multzoa: Bide publikoak.

1531. programa: Herriguneetarako sarbideak.

1532. programa: Bide publikoen zoladura.

1533. programa: Bide publikoen kontserbazioa eta mantentze-lanak.

16. gastu politika. Komunitate-ongizatea.

Xedetzat bizi-kalitatea oro har hobetzea duten jarduketekin eta zerbitzuekin lotutako gastu guztiak hartzen ditu.

Honako gastu hauek egotziko zaizkio: estolderiaren eta hondakin uren hustuketa eta tratamenduaren zerbitzuen eraikuntza, mantentze-lanak, kontserbazioa eta funtzionamendua; edateko uraren etxeko hornidura (uraren goi-hornidurarako obrak 452. programa multzoan kodetuko dira); zaborra bildu, tratatu eta desegitea; bideen garbiketa; hilerriak eta ehorzketa zerbitzuak; argiteria publikoa; eta komunitate-ongizaterako bestelako zerbitzu batzuk, esaterako, hiltegiak.

Zazpi programa multzo tipifikatzen dira:

-160. programa multzoa: Estolderia eta hondakin uren hustuketa eta tratamendua.

1601. programa: Estolderia eta hustuketa.

1602. programa: Tratamendua eta arazketa.

-161. programa multzoa: Edateko uraren etxeko hornidura.

1611. programa: Uraren goi-hornidura.

1612. programa: Uraren behe-hornidura.

-162. programa multzoa: Hondakinen bilketa, kudeaketa eta tratamendua.

1621. programa: Hondakinen bilketa.

1622. programa: Hiri hondakin solidoen kudeaketa.

1623. programa: Hondakinen tratamendua.

-163. programa multzoa: Bideen garbiketa.

-164. programa multzoa: Hilerriak eta ehorzketa zerbitzuak.

-165. programa multzoa: Argiteria publikoa.

-169. programa multzoa: Komunitate-ongizaterako bestelako zerbitzu batzuk.

17. gastu politika. Ingurumena.

Honako hauei dagozkien gastuak sartuko dira gastu politika honetan: ingurumenaren babesa eta hobekuntza eta natur ingurunea babesteko zerbitzuetarako inbertsioak eta funtzionamendua; baso-berritzea, entitateak berak edo beste administrazio publiko batzuekin elkarlanean egindakoa; oihan-suteen aurkako babesa, mugaketa eta mugarriztatzea edo desertizazioari eta antzekoei aurre egitea.

Hiru programa multzo tipifikatzen dira:

-170. programa multzoa: Ingurumenaren administrazio orokorra.

-171. programa multzoa: Parkeak eta lorategiak.

-172. programa multzoa: Ingurumenaren babesa eta hobekuntza.

1721. programa: Kutsadura akustikoaren eta argiaren eta airearen kutsaduraren aurkako babesa hiriguneetan.

1722. programa: Baso jarduerak.

Besteak beste, honako hauekin lotutako gastuak sartuko dira: suebakien konponketak, bakantzeak mendietan, baso-berritzeak, eta abar, xedetzat ingurumena dutelarik, ez aprobetxamendua.

2. GASTU ALORRA

Gizarte babesa eta sustapena.

Alor edo multzo honetan sartuko dira honako hauekin lotutako gastuak eta transferentziak: aurreikuspen araubidea; funtzionarioen pentsioak; ongintza eta laguntza arloko arreta; behar bereziak dituzten taldeentzako laguntza, esaterako, gazteak, adinekoak, minusbaliatu fisikoak eta hirugarren adina; enplegua sustatzeko neurriak.

21. gastu politika. Pentsioak.

Toki entitatearen kargura dauden funtzionarioen eta lan-kontratudunen edo haien eskubidedunen montepioetako pentsioak, borondatezkoak, pentsioen hobekuntza eta aparteko pentsioak, eta antzeko beste gastu batzuk.

Programa multzo bat tipifikatzen da:

-211. programa multzoa: Pentsioak.

22. gastu politika. Enplegatuen aldeko beste prestazio ekonomiko batzuk.

Mota horretako gastu guztiak hartzen ditu, bai eta enplegatuen aldeko gizarte ekintzatik eratorritakoak ere, salbu eta enplegatzailearen kargurako Mutualitateen, Montepioen eta Gizarte Segurantzaren kuotak. Hemen kodetuko da soilik baldin eta ezin bada funtzionala beste batean identifikatu edo ezin bada bereizi kasuan kasuko langileriatik.

Programa multzo bat tipifikatzen da:

-221. programa multzoa: Enplegatuen aldeko beste prestazio ekonomiko batzuk.

23. gastu politika. Gizarte zerbitzuak eta gizarte-sustapena.

Gastu politika honi egotziko zaizkio toki entitateak oinarrizko gizarte-laguntza gauzatzeko izandako gastuak: genero berdintasunaren sustapena, pertsona marjinatuen sustapena eta gizarteratzea, bai eta gizarte zerbitzuen kudeaketa ere; mendekotasuna duten pertsonei zerbitzuak ematea eta gizarte laguntza, zahar etxeak eta antzekoak; gizarte beharreko egoeren ebaluazioa eta informazioa eta gizartean bazterturik edo horrela gertatzeko arriskuan dauden pertsonei berehalako arreta ematea. Halaber, xede horiek lortzen laguntzen duten entitateei eta familiei egindako transferentzia finalistak sartuko dira.

Administrazio Orokorrari dagozkion gastuak sartuko dira, hots, gastu politika osatzen duten zentroetako planifikazio, koordinazio, kontrol, antolaketa, kudeaketa administratibo eta laguntza eginkizunak garatzera bideratutako jarduerei dagozkienak.

Bi programa multzo tipifikatzen dira:

-231. programa multzoa: Gizarte zerbitzuen oinarrizko laguntza.

2311. programa: Oinarrizko Gizarte Zerbitzua.

2314. programa: Zahar etxeak, apartamentu babestuak.

2316. programa: Eguneko zentroak.

2318. programa: Gizarte laguntzako beste zerbitzu batzuk.

Besteak beste, mantenu gastuak, gizarte-beharreko larrialdienak...

-239. programa multzoa: Beste komunitate- eta gizarte-zerbitzu batzuk.

Honako hauekin lotutako gastua hartuko du: emakumeen eta gizonen arteko berdintasun printzipioaren sustapena,sinesbide erlijiosoekin eta erakunde zibikoekin lankidetza, gizarte lankidetzako proiektuak garapen bidean dauden herrialdeentzat eta aurreko ataletan sartu ez diren bestelako gastu komunitario eta sozial batzuk.

2391. programa: Emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna sustatzea.

24. gastu politika. Enplegu-sustapena.

Gastu politika honi egozten zaizkio enplegu-sustapenarekin zerikusia dutenak, toki entitatearen jarduera propioak nahiz beste administrazio publiko batzuekin elkarlanean egindakoak izan.

Programa multzo bat tipifikatzen da:

-241. programa multzoa: Enplegu-sustapena.

2411. programa: Lantegi-eskolak.

2412. programa: Enplegu sozial babestua.

3. GASTU ALORRA

Lehentasunezko ondasun publikoen produkzioa.

Alor edo multzo honetan sartuko dira toki entitateak ondoko hauetan egiten dituen gastu guztiak: osasuna, hezkuntza, kultura, aisia eta astialdia, kirola, eta oro har, bizi-kalitatea hobetzen laguntzen duten guztiak.

31. gastu politika. Osasuna.

Gastu politika honetan sartzen dira xedetzat gaixotasunak prebenitzea eta sendatzea duten gastuak, bai eta populazioaren immunitatea mantentzera zuzendutakoak ere. Honako hauekin lotutako gastuak sartuko dira: ospitale, osasun-etxe eta beste edozein sendategiren eraketa, eraikuntza, ekipamendua eta funtzionamendua, sorospen etxeak, anbulatorioak, larrialdietarako botika-kutxa, bainuetxeak, analisietarako laborategiak, bai eta horien zerbitzu osagarriak, besteak beste: anbulantziak; osasun publikoko zerbitzuak; botiken eta osasun produktuen kontrola eta hornidura; higiene publikoa; nekazaritzako elikagaiak aztertzeko laborategiak; elikagaien segurtasunaren arloko jarduketak; desinfekzio kanpainak, intsektuak eta arratoiak hiltzeko lanak eta antzekoak.

Bi programa multzo tipifikatzen dira:

311. programa multzoa: Osasungarritasun publikoaren babesa.

Honako hauetara zuzendutako gastuak sartzen dira: osasun publikoko zerbitzuak; osasun ikuskapena; botiken eta osasun produktuen kontrola eta hornidura; higiene publikoa (bainu-etxea, dutxak, komunak, garbitokiak eta abar); nekazaritzako elikagaiak aztertzeko laborategiak; desinfekzio kanpainak, intsektuak eta arratoiak hiltzeko lanak; alderrai dabiltzan animaliak hartzea eta animalientzako osasun zerbitzuak, eta antzekoak.

-312. programa multzoa: Ospitaleak, laguntza-zerbitzuak eta osasun-etxeak.

3121. programa: Kontsultategiak eta osasun-etxeak.

Osasun-etxeetako eta kontsultategietako gastuak sartzen dira, bai eta haien zerbitzu osagarriak ere.

32. gastu politika. Hezkuntza.

Gastu politika honetan sartzen dira mota guztietako ikastetxeen eraikuntza, kontserbazio eta funtzionamendutik eratorritako gastu guztiak eta haien zerbitzu osagarriak, bai eta hezkuntza lagundu eta sustatzeko beste erakunde edo familia batzuei egindako transferentziak.

Administrazio orokorraren programa multzoan sartutako gastuak dira gastu politika osatzen duten zentroetako planifikazio, koordinazio, kontrol, antolaketa, kudeaketa administratibo eta laguntza eginkizunak garatzera bideratutako jarduerei dagozkienak.

Hori horrela, gastu politika honi egotziko zaizkio ikastetxeen eraikuntza, hornidura eta funtzionamendu gastuak, eta kasuan kasuko hezkuntza mailekin bat banatuko dira. Ongintza eta laguntza arloko zentroen gastuak ere sartuko dira, baldin eta hezkuntza arloko izaera badute. Eskola-garraioaren, beken eta laguntzen kontzeptuen gastuak hezkuntzako zerbitzu osagarritzat joko dira.

Halaber, xedetzat herritarren hezkuntza maila hobetzea duten gastuak sartuko dira.

Zortzi programa multzo tipifikatzen dira:

-320. programa multzoa: Hezkuntzako administrazio orokorra.

-321. programa multzoa: Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeen sorrera.

-322. programa multzoa: Bigarren Hezkuntzako ikastetxeen sorrera.

-323. programa multzoa: Haur eta Lehen Hezkuntzako eta hezkuntza bereziko ikastetxeen funtzionamendua.

3231. programa: Haur eskolak.

-324. programa multzoa: Bigarren Hezkuntzako ikastetxeen funtzionamendua.

-325. programa multzoa: Derrigorrezko eskolatzea betetzen dela zaintzea.

-326. programa multzoa: Hezkuntzako zerbitzu osagarriak.

Gastu hauek sartuko dira, besteak beste: guraso elkarteentzako laguntzak, jantokientzako laguntzak, salbu eta izaera soziala dutenak; kasu horretan, 23. gastu politikara bideratuko da.

3261. programa: Musika eskolak

-327. programa multzoa: Herritarren arteko elkarbizitza sustatzea.

33. gastu politika. Kultura.

Gastu politika honetan sartzen dira bere izendapenean sartzen diren zerbitzuek eragindakoak, baita josteta arlokoak ere.

Administrazio orokorraren programa multzoan sartutako gastuak dira gastu politika osatzen duten zentroetako planifikazio, koordinazio, kontrol, antolaketa, kudeaketa administratibo eta laguntza eginkizunak garatzera bideratutako jarduerei dagozkienak.

Ondoko gastu hauek sartzen dira: liburutegi, museo, artxibategi historiko eta kultur etxe gisa erabiliko diren eraikinen sorrera, kontserbazioa eta funtzionamendua, baita kultur eta josteta jardueretarako erabilitakoak ere, hala nola, erretiratuen elkarteak edo gazteriaren etxeak; erakusketa aretoak, kongresu jauregiak, parke zoologikoak, musika bandak eta musika taldeak, festa herrikoiak, ondare historiko-artistikoa gordetzeari buruzko jarduerak, eta josteta eta kultura arloko beste gastu batzuk; baita jarduera horien sustapenean lagundu duten entitateei edo familiei egindako transferentziak.

Zazpi programa multzo tipifikatzen dira, eta horien artean nabarmentzen dira kultura eta aisiaren zerbitzuei zuzenean lotutako administrazio gastu orokorrak estaltzea xedetzat dutenak:

-330. programa multzoa: Kulturako administrazio orokorra.

-332. programa multzoa: Liburutegiak eta artxiboak.

3321. programa: Liburutegi publikoak.

3322. programa: Artxiboak.

-333. programa multzoa: Kultur ekipamenduak eta museoak.

3331. programa: Kultur etxeak.

-334. programa multzoa: Kultur sustapena.

-335. programa multzoa: Euskara.

-336. programa multzoa: Ondare historiko-artistikoaren babesa eta kudeaketa.

-337. programa multzoa: Astialdia betetzeko instalazioak.

-338. programa multzoa: Herriko festak eta ospakizunak.

34. gastu politika. Kirola.

Gastu politika honetan sartzen dira izendapenak berak biltzen dituen zerbitzuek eragindakoak, hala nola, kirolaren sustapen eta zabalkundea, eta igerilekuetarako, mota guztietako kirol instalazioetarako eta kirolarekin lotutako beste edozein jarduerarako edo toki entitatearen kirol politikarekin lotutako eraikinen sorrera, kontserbazioa eta funtzionamendua.

Administrazio orokorraren programa multzoan sartutako gastuak dira gastu politika osatzen duten zentroetako planifikazio, koordinazio, kontrol, antolaketa, kudeaketa administratibo eta laguntza eginkizunak garatzera bideratutako jarduerei dagozkienak.

Hiru programa multzo daude gastu politika honetan:

-340. programa multzoa: Kiroleko administrazio orokorra.

-341. programa multzoa: Kirol sustapena.

-342. programa multzoa: Kirol instalazioak.

4. GASTU ALORRA

Jarduketa ekonomikoak.

Bertan sartzen dira jarduera ekonomikoaren sektore ezberdinen potentziala garatzeko joera duten jarduketa, zerbitzu eta transferentzien gastuak.

Halaber, oinarrizko azpiegituren eta garraioen gastuak sartuko dira; nekazaritzako azpiegiturak; komunikazioak; ikerketa, garapena eta berrikuntza.

41. gastu politika. Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza.

Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzako jarduerak hobetu, sustatu eta antolatzera zuzendutako mota guztietako gastuak hartzen ditu.

Administrazio orokorraren programa multzoan sartutako gastuak dira gastu politika osatzen duten zentroetako planifikazio, koordinazio, kontrol, antolaketa, kudeaketa administratibo eta laguntza eginkizunak garatzera bideratutako jarduerei dagozkienak.

Honako hauei buruzko gastuak egotziko dira: sektorearen antolamendu planak; lurzatien kolonizazioa eta berrantolamendua; mugimendu kooperatiboaren sustapena eta elkartegintza bultzatzea; nekazaritzako elikagaien industria sustatzea; enpresari gazteen trebakuntza; nekazaritza hedadurarako zentroak eta antzekoak.

Halaber, honakoekin lotutako gastuak sartuko dira: izurrien kontrola eta desagerrarazpena; hazien eta aziendaren hobekuntza eta hautaketa; nekazaritzako ustiategi esperimentalak eta antzekoak.

Era berean, beste hauekin lotutakoak ere hartzen ditu: nekazaritzako, abeltzaintzako, arrantzako edo ehiza espezieen gaineko jardueretarako oinarrizko azpiegituren sorrera, hobekuntza eta mantentze-lanak; ureztalurrak; egituren aldaketa eta hobekuntza; lurzoruen kontserbazioa eta saneamendua eta antzekoak.

Ildo beretik, gastu politika honi egotziko zaio, kasua bada, herrilurretako ondasunen eta aprobetxamenduen kudeaketa, hobekuntza eta garapen gastuak.

Bost programa multzo tipifikatzen dira:

-410. programa multzoa: Nekazaritzako, abeltzaintzako eta arrantzako administrazio orokorra.

-412. programa multzoa: Hobekuntzak nekazaritza eta abeltzaintzako egituretan eta produkzio sistemetan.

4121. programa: Herrilurretako ondasunak

Herrilurretako inbertsio eta hobekuntza gastuak sartuko dira (laboreak, larreak, basoberritzeak eta zuhaitz multzoen babesa...), bai eta funtzionamendu eta mantentze-lanetako gastuak (konponketak, kontsumoak, hornikuntza, langileria...). Programa hau ondoko azpiprograma hauetan xehakatu daiteke: laborantzako herrilurren aprobetxamendua; herrilarreen aprobetxamendua; zur eta egurretarako aprobetxamenduak; herrilurren beste aprobetxamendu batzuk.

-414. programa multzoa: Landa garapena.

-415. programa multzoa: Arrantza-baliabideen babesa eta garapena.

-419. programa multzoa: Nekazaritzako, abeltzaintzako eta arrantzako beste jarduera batzuk.

42. gastu politika. Industria eta energia.

Industria sustatzera, laguntzera eta garatzera zuzendutako mota guztietako gastuak sartzen dira, toki entitatearen jarduketa eremuan.

Administrazio orokorraren programa multzoan sartutako gastuak dira gastu politika osatzen duten zentroetako planifikazio, koordinazio, kontrol, antolaketa, kudeaketa administratibo eta laguntza eginkizunak garatzera bideratutako jarduerei dagozkienak.

Gastu politika honi ondokoek sortutako gastuak egotziko zaizkio: enpresen kapitalean inbertitzea; enpresa ekintza sustatzea; industriaren birmoldaketarako eta berrindustrializaziorako laguntzak; industria-enpresen elkartegintza sustatzea; eta xede hauetarako mota guztietako transferentziak eta industriak eraikitzeko pizgarriak.

Gainera, meatzaritza, ikerketa, prestaketa, merkaturatzea eta meatzeetako beste jarduera batzuk bultzatzeko gastuak ere sartuko dira.

Halaber, energiaren produkzio, transmisio eta banaketarekin lotutako gastuak hartzen ditu, bereziki gasari eta elektrizitateari dagokienez. Era berean, gastu politika honi egotziko zaizkio hemen adierazitako jardueren xede bera duten eragileei egindako transferentziak.

Lau programa multzo tipifikatzen dira:

-420. programa multzoa: Industriaren eta energiaren administrazio orokorra.

-422. programa multzoa: Industria.

-423. programa multzoa: Meatzaritza.

-425. programa multzoa: Energia.

43. gastu politika. Merkataritza, turismoa eta enpresa txiki eta ertainak.

Toki entitateak merkataritzarekin edo merkataritza jarduerarekin lotutako zerbitzuetan izandako gastu guztiak sartuko dira.

Administrazio orokorraren programa multzoan sartutako gastuak dira gastu politika osatzen duten zentroetako planifikazio, koordinazio, kontrol, antolaketa, kudeaketa administratibo eta laguntza eginkizunak garatzera bideratutako jarduerei dagozkienak.

Ondokoekin lotutako gastuak hartuko ditu: azoka nagusiak edo txikizkako saltokiak, lonjak eta antzeko instalazioak; lehiaren defentsaren arloko jarduketak; pisuen eta neurrien kontrola eta antzekoak; establezimenduen ikuskapena eta zehapena.

Turismoa garatu eta sustatzeko mota guztietako gastuak ere sartuko dira.

Ostatu-lekuak, kanpinak eta turismo bulegoak eraiki, hobetu, kontserbatu eta funtzionatzeko gastuak ere sartuko dira, bai eta eskuorriak, afixak, liburuak eta publizitate kanpainak egiteari dagozkienak ere. Xede horiek lortze aldera beste entitate publiko edo pribatu batzuei egindako transferentziak ere sartuko dira.

Azkenik, gastu politika honetan sartuko dira enpresa txiki eta ertainak garatzen laguntzeko gastuak.

Bost programa multzo tipifikatzen dira:

-430. programa multzoa: Merkataritza, turismo eta enpresa txiki eta ertainen administrazio orokorra.

-431. programa multzoa: Merkataritza.

4311. programa: Feriak.

4312. programa: Merkatuak, azokak eta lonjak

4313. programa: Merkataritza ibiltaria.

-432. programa multzoa: Turismoaren informazioa eta sustapena.

-433. programa multzoa: Enpresa garapena.

-439. programa multzoa: Sektoreko beste jarduera batzuk.

44. gastu politika. Garraio publikoa.

Garraio publikoaren mantentze-lanetarako, garapenerako eta finantzaketarako Nafarroako toki entitateen kargura izandako gastuak sartuko dira.

Administrazio orokorraren programa multzoan sartutako gastuak dira gastu politika osatzen duten zentroetako planifikazio, koordinazio, kontrol, antolaketa, kudeaketa administratibo eta laguntza eginkizunak garatzera bideratutako jarduerei dagozkienak.

Halaber, gastu politika honi aplikatuko zaizkio xedetzat garraiobideak erostea eta azpiegiturak (autobus geltokiak, aerodromoak eta antzekoak) sortu, hobetu eta mantentzea duten inbertsio gastu guztiak.

Lau programa multzo tipifikatzen dira:

-440. programa multzoa: Garraioaren administrazio orokorra.

-441. programa multzoa: Bidaiarien garraioa.

4411. programa: Hiriko bidaiarien garraio kolektiboa.

4412. programa: Bidaiarien beste garraio bat.

-442. programa multzoa: Garraioaren azpiegiturak.

-443. programa multzoa: Salgaien garraioa.

45. gastu politika. Azpiegiturak.

Xedetzat aurreko gastu politiketan sartzen ez diren oinarrizko azpiegituren sorrera, hobekuntza eta mantentze-lanak dituzten mota guztietako gastuak sartzen dira.

Administrazio orokorraren programa multzoan sartutako gastuak dira gastu politika osatzen duten zentroetako planifikazio, koordinazio, kontrol, antolaketa, kudeaketa administratibo eta laguntza eginkizunak garatzera bideratutako jarduerei dagozkienak.

Gastu politika honi aplikatuko zaizkio errepideak eta bideak eraikitzeko eta hobetzeko toki entitatearen kargura egindako inbertsio gastu guztiak, bai eta horien osagarriak direnak ere: zubiak, bidezubiak, seinaleak eta balizak jartzea; eta horiez gain, beharrezkoak diren laguntza teknikoko azterlan eta zerbitzuen gastuak. Baliabide hidraulikoei dagokienez, ura hartzeko, biltzeko eta hiriko banaketa-sarearen hasierara kanalizatzeko obren gastuak eta antzekoak sartuko dira.

Bost programa multzo tipifikatzen dira, eta horien artean nabarmentzen dira xedetzat dutenak gastu politika honetan aipatutako azpiegiturekin zuzenean lotutako administrazioko gastu orokorrak estaltzea:

-450. programa multzoa: Azpiegituren administrazio orokorra.

-452. programa multzoa: Baliabide hidraulikoak.

-453. programa multzoa: Errepideak.

-454. programa multzoa: Auzobideak.

-459. programa multzoa: Beste azpiegitura batzuk.

46. gastu politika. Ikerketa, garapena eta berrikuntza.

Oinarrizko ikerketara eta ikerketa aplikatura zuzendutako administrazio, azpiegitura, funtzionamendu eta laguntza gastuak hartzen ditu, bai eta beste eragile batzuei xede horrekin egindako transferentziak ere.

Gastu politika honi egotziko zaizkio ezaguera zientifiko hutsak sustatzeko jardueren gastuak eta helburu praktikoak, espezifikoak edo zehatzak dituztenak, beste edozein gastu politikari aplika ezin dakizkiokeenak.

Bi programa multzo tipifikatzen dira:

-462. programa multzoa: Zerbitzu publikoekin lotutako ikerketa eta azterlanak.

-463. programa multzoa: Ikerketa zientifikoa, teknikoa eta aplikatua.

49. gastu politika. Bestelako jarduketa ekonomiko batzuk.

Hemen sartzen dira telekomunikazio zerbitzuen kudeaketa, funtzionamendu, laguntza, hornidura eta sustapen gastuak, bai eta informazioaren gizartearenak, ezagutzaren kudeaketarenak eta antzekoenak ere; komunikabideak, ikus-entzunezko programen produkzioa eta zabalkundea, administrazio elektronikoa, kontsumitzailearen arreta eta defentsarako bulegoak; eta xede horiek lortzeko eragileei egindako transferentziak.

Hiru programa multzo tipifikatzen dira:

-491. porgrama multzoa: Informazioaren gizartea.

-492. programa multzoa: Ezagutzaren kudeaketa.

-493. prorama multzoa: Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen babesa.

9. GASTU ALORRA

Jarduera orokorrak.

Arlo honetan sartuko dira toki entitatean oro har eragina duten jarduerak, hots, gobernuaren eginkizunak betetzeko edo laguntza administratiboa emateko egindakoak eta erakunde osoari euskarri logikoa eta teknikoa emateko egindakoak.

Programen araberako sailkapen honetako beste arlo bati zuzenean aplika ezin dakizkiokeen gastu orokorrak ere hartuko ditu.

Era berean, arlo honetan sartuko dira programen araberako sailkapen honetako beste epigrafe bati aplika ezin dakizkiokeen transferentzia orokorrak; bestela, kasuan kasuko gastu politika berariazkoari egotziko zaizkio.

91. gastu politika. Gobernu organoak.

Toki entitatearen gobernu organoen eta ordezkaritza-organoen eraketa eta funtzionamenduaren gaineko gastuak hartzen ditu. Hortaz, honako hauek sartuko dira: lehendakariaren eta udalbatzako kideen esleipenak eta kalte-ordainak; lehendakaritzako idazkaritzak; dietak eta bidaia gastuak eta antzekoak. Halaber, gastu politika honi egotziko zaizkio materialetarako gastuak eta gobernu organoen jardunerako beharrezkoak direnak.

Programa multzo bat tipifikatzen da:

-912. programa multzoa: Gobernu organoak.

92. gastu politika. Zerbitzu orokorrak.

Toki entitatearen gainerako zerbitzu guztiei zerbitzu edo laguntza ematen dieten zerbitzuen gastuak hartzen ditu.

Hori horrela, ondokoekin lotutako gastuak egotziko zaizkio gastu politika honi: bulegoetako eta bulego nagusietakoak; informazioa, argitalpenak, erregistroa eta harremanak; barne erabilerarako euskarri informatikoen garapena eta euskarriak; koordinazio eta kontrol orokorra: agiritegia, antolaketa eta metodoak, arrazionalizazioa eta mekanizazioa; langileriaren administrazioa; hauteskundeak; herritarren arreta eta partaidetza, ibilgailu parkea, zerbitzu jakin batzuetako ibilgailuak izan ezik, horiek dagokien errubrikari egotziko baitzaizkio, eta aholkularitza gastuak eta entitatearen interesen defentsarako gastuak.

Gastu politika honetan sartuko dira oinarrizko informazio orokorra eta toki entitatearen zerbitzu ezberdinei buruzko serie estatistikoak prestatzearekin lotutako jardueren gaineko gastuak. Erroldarekin lotutako gastuak ere sartuko dira.

Era berean, ikerketa kabineteei eta informazio eta dokumentazio orokorrari buruzko gastuak egotziko dira.

Zazpi programa multzo tipifikatzen dira:

-920. programa multzoa: Administrazio orokorra.

-922. programa multzoa: Toki entitateen koordinazioa eta erakunde antolaketa.

-923. programa multzoa: Oinarrizko informazioa eta informazio estatistikoa.

9231. programa: Biztanleen udal erroldaren kudeaketa.

-924. programa multzoa: Herritarren parte-hartzea.

-925. programa multzoa: Herritarrei arreta ematea.

-926. programa multzoa: Barne komunikazioak.

-929. programa multzoa: Ustekabeak, egoera iragankorrak eta exekuzioko kontingentziak.

9291. programa: Kontingentzia funtsa.

Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 31. artikuluan xedatutakoa betetzeko, Toki Ogasunak arautzen dituen Legearen testu bateginaren 111. eta 135. artikuluen eremu subjektiboan sartutako Nafarroako toki entitateek (martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategina) “Ustekabeak, egoera iragankorrak eta exekuzioko kontingentziak” izeneko 929 programa multzoan diru-zuzkidura bat sartuko dute aurrekontuko kredituetatik bereizia, Aurrekontu exekuzioko kontingentzia funtsaren kontzeptuan, diskrezionalak ez diren premiei aurre egiteko, hasiera batean onetsitako aurrekontuan aurreikusi ez direnak eta ekitaldian zehar suerta daitezkeenak. Ereme subjektibo horretan sartuta ez dauden Nafarroako gainerako toki entitateek irizpide hori bera erabiliko dute baldin eta kontingentzia funts baten zuzkidura onesten badute helburu berberarekin.

93. gastu politika. Finantza eta tributu arloko administrazioa.

Gastu politika honetan sartuko dira toki entitatearen finantza arloko administrazioari dagozkion gastu guztiak.

Ondoko gastu hauek egotziko dira: ekonomia eta ogasun zerbitzuetakoak; plangintza eta aurrekontuak eta fiskalitatea; barne kontrola eta kontabilitatea eta kontu orokorrak; diruzaintzaren kudeaketa; ondarearen kudeaketa, ondare-kontabilitatea eta kontu ematea; tributu arloko kudeaketa, ikuskapena eta diru-bilketa, prestakuntza eta errolda fiskalen eguneraketa; erreklamazio ekonomiko-administratiboak ebazteko eta zergaduna defendatzeko organoak eta entitatearen jarduera ekonomikoarekin eta finantzarioarekin lotutako beste gastu batzuk.

Halaber, eraikin ofizialen eta erabilera anitzekoen eraikuntza, hobekuntza eta kontserbazio gastuak sartzen dira, bai eta lursailen erosketarena ere.

Eta, azkenik, “ Zor publikoa” izeneko 0 gastu arloan jasotako eragiketak formalizatu, aldatu eta ezabatzeko gastuak ere sartuko dira.

Lau programa multzo tipifikatzen dira:

-931. programa multzoa: Politika ekonomikoa eta fiskala.

-932. programa multzoa: Tributu sistemaren kudeaketa.

-933. programa multzoa: Ondarearen kudeaketa.

-934. programa multgzoa: Zorra eta diruzaintza kudeatzea.

94. gastu politika. Transferentziak beste administrazio publiko batzuei.

Era berean, talde honetan sartuko dira eginkizunen araberako sailkapen honetako beste epigrafe bati aplika ezin dakizkiokeen transferentzia orokorrak; bestela, kasuan kasuko eginkizun berariazkoari egotziko zaizkio.

Toki entitateak Estatuari edo Foru Komunitateari edo beste toki entitate batzuei egindako transferentzia orokorrak egotziko dira, esaterako, diru-sarreren partaidetzak, kuotak eta antzekoak.

Lau programa multzo tipifikatzen dira transferentziaren hartzailearen arabera.

-941. programa multzoa: Transferentziak Nafarroako Foru Komunitateari eta beste autonomia erkidego batzuei.

-942. programa multzoa: Transferentziak udalerriei eta kontzejuei.

-943. programa multzoa: Transferentziak beste toki entitate batzuei.

-944. programa multzoa: Transferentziak Estatuko Administrazio Orokorrari.

0. GASTU ALORRA

Zor publikoa.

Zor publikoaren interesen eta amortizazioaren gastuak hartzen ditu eta antzeko finantza-eragiketak, horien formalizazioak sortutako gastuak izan ezik.

Alor honi egotziko zaizkio toki entitatearen karga finantzarioari, amortizazioari eta interesei aurre egitera bideratutako gastuak, kontratatutako kreditu-eragiketa (aurrekontuetakoak eta aurrekontuetakoak ez direnak) guztietatik eratorritakoak.

Aurreko paragrafoetan aipatutako eragiketak formalizatu, aldatu eta ezabatzeko gastuak 93. gastu politikara eramanen dira, 934. programa multzora.

01. gastu politika. Zor publikoa.

Programa multzo bakar bat tipifikatzen da:

-011. programa multzoa: Zor publikoa.

Programen araberako sailkapena

GASTU ALORRA

GASTU POLITIKA

PROGRAMA MULTZOA

PROGRAMAK

IZENA

1

OINARRIZKO ZERBITZU PUBLIKOAK.

13

Herritarren segurtasuna eta mugikortasuna.

130

Segurtasunaren eta babes zibilaren administrazio orokorra.

132

Segurtasuna eta ordena publikoa.

1321

Udaltzaingoa.

133

Trafikoaren eta aparkalekuen antolamendua.

134

Hiri mugikortasuna.

135

Babes zibila.

136

Su-itzaltze zerbitzua.

15

Etxebizitza eta hirigintza.

150

Etxebizitzaren eta hirigintzaren administrazio orokorra.

151

Hirigintza: planeamendua, kudeaketa, exekuzioa eta hirigintzako diziplina.

152

Etxebizitza.

1521

Babes publikoko etxebizitzen sustapena eta kudeaketa.

1522

Eraikuntzen kontserbazioa eta zaharberritzea.

153

Bide publikoak.

1531

Herriguneetarako sarbideak.

1532

Bide publikoen zoladura.

1533

Bide publikoen kontserbazioa eta mantentze-lanak.

16

Komunitate-ongizatea.

160

Estolderia eta hondakin uren hustuketa eta tratamendua.

1601

Estolderia eta hustuketa.

1602

Tratamendua eta arazketa.

161

Edateko uraren etxeko hornidura.

1611

Uraren goi-hornidura.

1612

Uraren behe-hornidura.

162

Hondakinen bilketa, kudeaketa eta tratamendua.

1621

Hondakinen bilketa.

1622

Hiri hondakin solidoen kudeaketa.

1623

Hondakinen tratamendua.

163

Bideen garbiketa.

164

Hilerriak eta ehorzketa zerbitzuak.

165

Argiteria publikoa.

169

Komunitate-ongizaterako bestelako zerbitzu batzuk.

17

Ingurumena.

170

Ingurumenaren administrazio orokorra.

171

Parkeak eta lorategiak.

172

Ingurumenaren babesa eta hobekuntza.

1721

Kutsadura akustikoaren eta argiaren eta airearen kutsaduraren aurkako babesa hiriguneetan.

1722

Baso jarduerak.

2

GIZARTEAREN BABES ETA SUSTAPENERAKO JARDUERAK.

21

Pentsioak.

211

Pentsioak.

22

Enplegatuen aldeko beste prestazio ekonomiko batzuk.

221

Enplegatuen aldeko beste prestazio ekonomiko batzuk.

23

Gizarte zerbitzuak eta gizarte-sustapena.

231

Gizarte zerbitzuen oinarrizko laguntza.

2311

Oinarrizko Gizarte Zerbitzua.

2314

Zahar etxeak, apartamentu babestuak.

2316

Eguneko zentroak.

2318

Gizarte laguntzako beste zerbitzu batzuk.

239

Beste komunitate- eta gizarte-zerbitzu batzuk.

2391

Emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna sustatzea.

24

Enplegu-sustapena.

241

Enplegu-sustapena.

2411

Lantegi-eskolak.

2412

Enplegu sozial babestua.

3

LEHENTASUNEZKO ONDASUN PUBLIKOEN PRODUKZIOA.

31

Osasuna.

311

Osasungarritasun publikoaren babesa.

312

Ospitaleak, laguntza-zerbitzuak eta osasun-etxeak.

3121

Kontsultategiak eta osasun-etxeak.

32

Hezkuntza.

320

Hezkuntzako administrazio orokorra.

321

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeen sorrera.

322

Bigarren Hezkuntzako ikastetxeen sorrera.

323

Haur eta Lehen Hezkuntzako eta hezkuntza bereziko ikastetxeen funtzionamendua.

3231

Haur eskolak.

324

Bigarren Hezkuntzako ikastetxeen funtzionamendua.

325

Derrigorrezko eskolatzea betetzen dela zaintzea.

326

Hezkuntzako zerbitzu osagarriak.

3261

Musika eskolak.

327

Herritarren arteko elkarbizitza sustatzea.

33

Kultura.

330

Kulturako administrazio orokorra.

332

Liburutegiak eta artxiboak.

3321

Liburutegi publikoak.

3322

Artxiboak.

333

Kultur ekipamenduak eta museoak.

3331

Kultur etxeak.

334

Kultur sustapena.

335

Euskara.

336

Ondare historiko-artistikoaren babesa eta kudeaketa.

337

Astialdia betetzeko instalazioak.

338

Herriko festak eta ospakizunak.

34

Kirola.

340

Kiroleko administrazio orokorra.

341

Kirol sustapena.

342

Kirol instalazioak.

4

JARDUKETA EKONOMIKOAK.

41

Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza.

410

Nekazaritzako, abeltzaintzako eta arrantzako administrazio orokorra.

412

Hobekuntzak nekazaritza eta abeltzaintzako egituretan eta produkzio sistemetan.

4121

Herrilurretako ondasunak.

414

Landa garapena.

415

Arrantza-baliabideen babesa eta garapena.

419

Nekazaritzako, abeltzaintzako eta arrantzako beste jarduera batzuk.

42

Industria eta energia.

420

Industriaren eta energiaren administrazio orokorra.

422

Industria.

423

Meatzaritza.

425

Energia.

43

Merkataritza, turismoa eta enpresa txiki eta ertainak.

430

Merkataritza, turismo eta enpresa txiki eta ertainen administrazio orokorra.

431

Merkataritza.

4311

Feriak.

4312

Merkatuak, azokak eta lonjak.

4313

Merkataritza ibiltaria.

432

Turismoaren informazioa eta sustapena.

433

Enpresa garapena.

439

Beste jarduketa sektorial batzuk.

44

Garraio publikoa.

440

Garraioaren administrazio orokorra.

441

Bidaiaren garraioa.

4411

Hiriko bidaiarien garraio kolektiboa.

4412

Bidaiarien bestelako garraio bat.

442

Garraiorako azpiegiturak.

443

Salgaien garraioa.

45

Azpiegiturak.

450

Azpiegituren administrazio orokorra.

452

Baliabide hidraulikoa.

453

Errepideak.

454

Auzobideak.

459

Beste azpiegitura batzuk.

46

Ikerketa, garapena eta berrikuntza.

462

Zerbitzu publikoekin lotutako ikerketa eta azterlanak.

463

Ikerketa zientifikoa, teknikoa eta aplikatua.

49

Bestelako jarduketa ekonomikoak.

491

Informazioaren gizartea.

492

Ezagutzaren kudeaketa.

493

Kontsumitzaile eta erabiltzaileen babesa.

9

JARDUKETA OROKORRAK.

91

Gobernu organoak.

912

Gobernu organoak.

92

Zerbitzu orokorrak.

920

Administrazio Orokorra.

922

Toki entitateen koordinazioa eta erakunde antolaketa.

923

Oinarrizko informazioa eta informazio estatistikoa.

9231

Biztanleen udal erroldaren kudeaketa.

924

Herritarren parte-hartzea.

925

Herritarrei arreta ematea.

926

Barne komunikazioak.

929

Ustekabeak, egoera iragankorrak eta exekuzioko kontingentziak.

9291

Kontingentzia funtsa.

93

Finantza eta tributu arloko administrazioa.

931

Politika ekonomikoa eta fiskala.

932

Tributu sistemaren kudeaketa.

933

Ondarearen kudeaketa.

934

Zorra eta diruzaintza kudeatzea.

94

Transferentziak beste administrazio publiko batzuei.

941

Transferentziak Nafarroako Foru Komunitateari eta beste autonomia erkidego batzuei.

942

Transferentziak udalerriei eta kontzejuei.

943

Transferentziak beste toki entitate batzuei.

944

Transferentziak Estatuko Administrazio Orokorrari.

0

ZOR PUBLIKOA.

1

Zor publikoa.

011

Zor publikoa.

2. ERANSKINA. NAFARROAKO TOKI ENTITATEEN ETA HAIEN ERAKUNDE AUTONOMOEN GASTUEN SAILKAPEN EKONOMIKOAREN EDUKIA

2. ERANSKINA

Zati honetan, Nafarroako toki entitateen eta haien erakunde autonomoen gastuen sailkapen ekonomikoaren egitura garatzen da, kapitulu, artikulu eta kontzeptu bakoitzaren ondoan zerrendatuta horiei dagozkien gastuak, bakoitzarendako egokia den xehetasun mailarekin.

Kodeak izaera itxi eta nahitaezkoa du kapituluaren, artikuluaren eta kontzeptuaren mailetan. Azpikontzeptuari eta kontu-sailari dagokienez, berriz, kodea irekitzat jotzen da, nahiz eta arau honetan oro har erabiltzeko diren kontzeptu eta azpikontzeptu nahitaezko batzuk bereizten eta kodetzen diren, eta toki entitate bakoitzak behar beste epigrafe sortu eta eransten ahal ditu.

Finantza eragiketak ez direnak (1.tik 7.era bitarteko kapituluak) eta finantza eragiketak (8. eta 9. kapituluak) bereizten dira, eta hasierako horien baitan sartu dira, batetik, eragiketa arruntak (lehenbizikotik 4.era bitarteko kapituluak) eta, bestetik, kapital eragiketak (6. eta 7. kapituluak).

A) FINANTZA ERAGIKETAK EZ DIRENAK

A.1. Eragiketa arruntak.

Eragiketa arrunten gastuen aurrekontuan sartzen dira zerbitzuen funtzionamendurako gastuak (langileak, ondasun arruntek eta zerbitzuek ekarritako gastuak, eta transferentzia arruntak) eta finantza gastuak.

Eranskin honetan deskribatzen dira kapitulu, artikulu eta kontzeptu bakoitzari aplikatu beharreko gastuak, kontuan izanik kontzeptuak ere azpikontzeptu eta kontu-sailen arabera xehaka daitezkeela, hala komeni bada toki entitatearen kargurako programak hobeki kudeatzeko eta kredituak egoki kudeatzeko eta kontabilizatzeko.

I. KAPITULUA

LANGILERIA GASTUAK

Honako gastu hauek aplikatuko zaizkio kapitulu honi:

Era guztietako ordainsari finkoak eta aldakorrak eta kalte-ordainak, dirutan eta gauzatan, Nafarroako toki entitateek eta haien erakunde autonomoek ordaindu beharrekoak horietan lanean ari diren langileei.

Nafarroako toki entitateek eta haien erakunde autonomoek beren langileen aurreikuspen sozialeko araubideetan nahitaez egin beharreko kotizazioak.

Prestazio sozialak, eta horien barnean daude familia zamengatik eman beharreko era guztietako pentsioak eta ordainsariak.

Nafarroako toki entitateek eta haren erakunde autonomoek, indarreko akordio eta xedapenak betez, bere langileei ordaindu dizkieten gastu sozialak.

10. artikulua. Gobernu organoak eta zuzendaritzako kideak.

Gobernu eta zuzendaritza organoetako kideei edozein arrazoirengatik ordaindu zaizkien ordainsari guztiak sartzen dira hemen. Horietako bakoitzean azpikontzeptuak bereizten dira, kontuan izanik ordainsariak oinarrizkoak edo osagarriak diren.

-100. kontzeptua. Gobernu organoetako kideen oinarrizko ordainsariak eta bestelako ordainsariak.

100.00 azpikontzeptua. Oinarrizko ordainsariak.

100.01 azpikontzeptua. Bestelako ordainsariak.

-101. kontzeptua. Zuzendaritzako kideen oinarrizko ordainsariak eta bestelako ordainsariak.

101.00 azpikontzeptua. Oinarrizko ordainsariak.

101.01 azpikontzeptua. Bestelako ordainsariak.

-107. kontzeptua. Pentsio plan eta funtsetan egiten diren ekarpenak.

Toki entitateak pentsio plan eta funtsetara egindako ekarpenak, onuradunak gobernu organoetako kideak eta zuzendaritzako kideak direnean. Bereizketa hori kontuan harturik, bi azpikontzeptu bereizten dira:

11. artikulua. Behin-behineko langileak.

Hemen sartzen dira toki entitatearen organo eskudunak izendatzen duten behin-behineko langileen oinarrizko ordainsariak eta beste ordainsari batzuk. Langile horiek indarreko xedapenekin bat izendatzen dira, eta izendapena egin zuen agintaritzak kargua uztean uzten dute kargua.

-110. kontzeptua. Behin-behineko langileen oinarrizko ordainsariak eta bestelako ordainsariak.

Kontzeptu honen kargura ordainduko dira indarreko araudiaren arabera langile horiei dagozkien ordainsari guztiak. Ordainsarien osagaien izaeraren arabera azikontzeptuak bereiziko dira:

110.00 azpikontzeptua. Oinarrizko ordainsariak.

110.01 azpikontzeptua. Ordainsari osagarriak.

110.02 azpikontzeptua. Beste ordainsari batzuk.

-117. kontzeptua. Pentsio plan eta funtsetan egiten diren ekarpenak.

12. artikulua. Funtzionarioak.

Artikulu honi egotziko zaizkio funtzionarioen honako ordainsari-kontzeptu hauek, baita hautapen-prozesu baten barnean praktiketan diren funtzionarioenak ere: oinarrizko ordainsariak, ordainsari osagarriak eta gauzazko ordainsariak.

-120. kontzeptua. Oinarrizko ordainsariak.

Dagokion mailako hasierako soldata, gehi aparteko pagak, graduaren ordainsaria eta antzinatasun saria.

Honako azpikontzeptu hauek ditu:

120.00 azpikontzeptua. A mailako soldatak.

120.02 azpikontzeptua. B mailako soldatak.

120.03 azpikontzeptua. C mailako soldatak.

120.04 azpikontzeptua. D mailako soldatak.

120.05 azpikontzeptua. E mailako soldatak.

120.06 azpikontzeptua. Antzinatasuna.

120.07 azpikontzeptua. Graduari dagokion ordainsaria.

120.09 azpikontzeptua. Beste oinarrizko ordainsari batzuk.

-121. kontzeptua. Ordainsari osagarriak.

Kredituak, honako hauek pagatzeko: lanpostuko osagarria, zuzendaritzako postukoa, dedikazio esklusibokoa, bateraezintasunekoa, lanaldia luzatzekoa eta arrisku berezikoa. Betiere, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginean xedatutakoarekin bat.

Honako azpikontzeptuen arabera xehakatuko da:

121.03 azpikontzeptua. Beste osagarri batzuk.

-122. kontzeptua. Gauzazko ordainsariak.

Kredituak, funtzionarioei gauzazko ordainsariak emateko, izaera pertsonala dutenak eta funtzionario multzo baten gastu sozialtzat hartu ezin direnak (esaterako, garraiorako txartelak, jantzietarako kalte-ordainak bidezko direnean...).

-124. kontzeptua. Praktiketako funtzionarioen ordainsariak.

Praktikaldia aginduzkoa izateagatik oraindik karguaz jabetu ez diren funtzionarioen ordainsariak pagatzeko kredituak. 120. kontzeptuan azaltzen diren karrerako funtzionarioen sailkapen profesionaleko taldeetan bereiz daitezke.

-127. kontzeptua. Pentsio plan eta funtsetan egiten diren ekarpenak.

13. artikulua. Lan-kontratudunak.

Artikulu honetan sartzen dira Nafarroako toki entitateen eta haien erakunde autonomoen zerbitzuko lan-kontratudunei ordaindu beharreko ordainsariak eta kalte-ordainak, aplikatzekoak diren hitzarmen kolektiboei edo lan arauei jarraikiz.

-130. kontzeptua. Lan-kontratudun finkoa.

Langile finkoen honako ordainsari hauek barne hartzen ditu:

130.00 azpikontzeptua. Oinarrizko ordainsariak.

Nahitaez bete beharreko hitzarmen kolektibo edo lan arauei jarraikiz izaera hori duten ordainsariak.

130.01 azpikontzeptua. Aparteko orduak.

130.02 azpikontzeptua. Beste ordainsari batzuk.

Hemen sartzen dira aplikatzekoak diren arauen arabera lan-kontratudun finkoei pagatu beharreko ordainsari guztiak, aurreko azpikontzeptuan sartu gabeak.

Ez dira kontzeptu honetan sartuko lan-kontratudunen jantziak pagatzeko kredituak, lan ordutegian uniformeak erabiltzea agindutako kasuetan, ezta bidaiarako dietak eta garraiorako gastuak ere. Kasu horietan, 2. kapituluan (“Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak”) sartuko dira bidezko diren kredituak.

-131. kontzeptua. Aldi baterako lan-kontratudunak.

Kontzeptu honetan sartuko dira aplikatzekoa den araudiaren arabera aldi baterako langileei dagozkien ordainsariak.

-132. kontzeptua. Gauzazko ordainsariak.

-137. kontzeptua. Pentsio plan eta funtsetan egiten diren ekarpenak.

14. artikulua. Bestelako langileak.

Aldian behingo eginkizunak edo ezohikoak egiten dituzten langileen ordainsariak, baita indarreko legeei jarraiki kontratatutako langileenak ere.

Funtzionarioen plazak ez betetzeagatik hutsik dauden plazengatik zuzkidura libreen kargura langileei ordainsariak pagatzeko kredituak ez dira artikulu honetan sartuko.

-143. kontzeptua. Bestelako langileak.

Kontzeptu honi egotziko zaizkio kapitulu honetako gainerako kontzeptuetan sartzerik ez dauden langileen ordainsariak, esaterako aldian behingo eginkizunak edo eginkizun ezohikoak betetzen laguntzen duten langileen ordainsariak, ezohiko proiektuak edo lanak egiteko kontratuen arabera; toki entitateari atxikitako edo lagatako langileentzako ordainsariak; aldi baterako laneko enpresetako langileak, enplegu sozialeko langileak, lantegi-eskoletakoak, Bake epailea...

-147. kontzeptua. Pentsio plan eta funtsetan egiten diren ekarpenak.

15. artikulua. Errendimendurako pizgarriak.

Hemen sartzen dira agindutako eginkizunak betetzean izandako errendimendu berezia, aparteko jarduera eta interesa eta ekimena saritzeko ordainsariak.

-150. kontzeptua. Produktibitatea.

Lanpostuan izaten den salbuespenezko errendimendua, aparteko jarduera eta dedikazioa, eta interesa edo ekimena ordaintzeko gastuak egotziko dira.

-151. kontzeptua. Eskersariak.

Ohiko lanaldi arruntetik kanpo emandako ezohiko zerbitzuengatik aitortutako salbuespenezko ordainsariak egotziko zaizkio kontzeptu honi; zenbatekoak ez dira finkoak izanen inola ere, eta ez dira aldi erregularretan sorraraziko.

-152. kontzeptua. Errendimendurako beste pizgarri batzuk.

-153. kontzeptua. Dedikazio bereziko osagarria.

16. artikulua. Enplegatzailearen kargurako kuotak, prestazioak eta gastu sozialak.

Enplegatzailearen kargurako aseguruak, prestazioak eta bestelako gastu sozialak.

Honako kontzeptuak zabalduko dira gutxienez:

-160. kontzeptua. Kuota sozialak.

Gizarte Segurantzako araubideari eta aurreikuspeneko araubideei (funtzionarioen mutualitateak) Nafarroako toki entitateek eta erakunde autonomoek egiten dituzten ekarpenak, beren zerbitzuko langileengatik. Langileen osasun eta botika gastuak, gizarte aurreikuspenezko araubideek estali ez eta Nafarroako toki entitateek beren gain hartutakoak.

Horretarako, egituran honako hauek irekitzen dira:

160.00 azpikontzeptua. Gizarte Segurantza.

Enplegatzailearen kuota sartuko da.

160.04 azpikontzeptua. Funtzionarioen montepioen kuota.

Montepioaren defizitarengatik Nafarroako Gobernuari pagatzen zaion derrama. Langile pasiboengatiko familia laguntzako derrama sartuko da.

160.08 azpikontzeptua. Osasun eta botiketarako laguntza.

160.09 azpikontzeptua. Beste kuota batzuk.

-161. kontzeptua. Prestazio sozialak.

Indarreko araudiaren arabera toki entitateek bere klase pasiboei ordaindu beharreko pentsioen osagarriak edo hobekuntzak.

Honako azpikontzeptu hauek ditu barnean:

161.03 azpikontzeptua. Salbuespenezko pentsioak.

Montepio propioa, berariaz arautua, duten Nafarroako toki entitateetan.

161.04 azpikontzeptua. Erretiro aurreratuengatik lan-kontratudunei pagatu beharreko kalte-ordainak.

161.05 azpikontzeptua. Toki entitatearen kargurako pentsioak.

Indarreko araudiarekin bat toki entitateak bere gain hartu behar dituenak. Pentsiodunen familia-osagarria sartuko da. Hori dena, toki entitateak berak kudeatzen duen montepioari dagokionez.

161.07 azpikontzeptua. Pentsiodunen osasun eta botika laguntza.

Legezko edo erregelamenduzko manuz egokia dena.

-162. kontzeptua. Langileen gastu sozialak.

Barnean ditu: gizarte ekintzako zerbitzuak, esaterako prestakuntzakoak, kulturalak, kirolekoak edo jostetakoak, haurtzaindegiak, etab, eta ezohiko arreta pertsonaletarako edo familia arretarako laguntzak; ekonomatu zerbitzuak, jantoki zerbitzuak eta antzekoak.

Langileen garraioa: Langileak lantokira edo lan lekura garraiatzeko gastuak, 122. kontzeptuari (“Gauzazko ordainketak”) egotzi behar ez zaizkionak, betiere izaera kolektiboa badute.

Istripu aseguruak, bizi aseguruak, edo erantzukizun zibilekoak, toki entitatearen edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen zerbitzuko langileentzat, eginkizunak betetzean gertatzen diren gertakizunetarako, baldin inguruabarrengatik estaldura hori beharrezkoa bada.

Honako azpikontzeptu hauek ezarri dira:

162.00 azpikontzeptua. Langileen prestakuntza eta hobekuntza.

Honen barnean daude lantokian berean zerbitzu ematen ari diren langileen prestakuntza eta hobekuntza, salbu toki administrazioaren zerbitzuko langileek eskolak emateagatik jaso beharreko sariak. Barnean daude, besteak beste, prestakuntzarako langileei ematen zaizkien liburuak eta toki entitateak bere enplegatuentzat ematen dituen ikasketarako laguntzak, ziklo, hitzaldi, ikastaro eta mintegietara joan daitezen.

162.01 azpikontzeptua. Ekonomatuak eta jantokiak.

Langileentzako janari txartelen banaketa sartzen da.

162.02 azpikontzeptua. Langileen garraioa.

162.04 azpikontzeptua. Gizarte ekintza.

162.05 azpikontzeptua. Aseguruak.

Istripu aseguruak edo bizi aseguruak, toki entitatearen zerbitzuko langile eta udalkideentzat edo toki entitatearen erakunde autonomoen zerbitzuko langileen zerbitzuko langileentzat, eginkizunak betetzean gertatzen diren gertakizunetarako, baldin inguruabarrengatik estaldura hori beharrezkoa bada. Langile guzien estaldura duen polizarik izanez gero, eta langile mota desberdinak bereizi ezin direnean, poliza horren gastua azpikontzeptu honetan sartuko da.

162.09 azpikontzeptua. Bestelako gastu sozial batzuk.

Hitzarmen kolektiboan jasorik dauden eta aurreko ataletan erregistratu ez diren gastuak.

-164. kontzeptua. Familia-osagarria.

Jardunean diren funtzionarioen familia zamengatik ematen diren ordainsari osagarriak.

II. KAPITULUA

ONDASUN ETA ZERBITZUENGATIKO GASTU ARRUNTAK

Kapitulu honetan sartzen dira Nafarroako toki entitateek eta horien erakunde autonomoek beren jardueretarako egin behar dituzten gastuak, ondasun eta zerbitzuetan, ekartzen ez dutenak ez kapital ez ondare publikoaren handitzerik.

Kapitulu honetako kredituei egozten ahal zaizkie ondasunak eskuratzeko gastuak, baldintza hauetakoren bat betez gero:

a) Ondasun suntsikorrak izatea.

b) Aurrekontu ekitaldiak baino gutxiago iraunen dutela aurreikustea.

c) Inbentarioan sartzekoak ez direnak.

d) Errepikatuko direla aurreikusten diren gastuak.

Gainera, kapitulu honi aplikatuko zaizkio izaera immaterialeko gastuak, errepikatzeko joera izan dezaketenak, amortizatzekoak ez direnak eta inbertsioak egitearekin zuzenean loturik ez daudenak.

20. artikulua. Errentamenduak eta kanonak.

Izaera hori duten gastuak, ondasun higigarri eta higiezinen alokairuagatik. Hemen sartzen dira, besteak beste, lursailak, eraikinak eta lokalak errentan hartzea, eta ekipo informatikoak eta garraioa alokatzea. Orobat, hemen sartuko dira errentamendu hutsaren ondoriozko gastuak edo, finantza errentamendurako baldintzak ez betetzeagatik, leasing operatiboa direnen ondoriozkoak.

-200. kontzeptua. Lursailak eta natur ondasunak errentan hartzea.

Orubeak, landa finkak eta bestelakoak errentan hartzeagatiko gastuak.

-202. kontzeptua. Eraikinak eta bestelako eraikuntzak errentan hartzea.

Eraikinen eta bestelako eraikuntzen alokairu kontratuen ondoriozko gastuak, besteak beste, adibide gisa, zerbitzuak emateko eraikinak, ikuskizunetarako aretoak, museoak eta biltegiak, nahiz eta horien kontratuen barnean egon lotutako zerbitzuak (berokuntza, hozkuntza, ura, argiteria, aseguruak eta garbiketa), alokairu kontratuan jasoak, betiere horien balorazioa ezin bereizi bada.

-203. kontzeptua. Makineria, instalazioak eta tresnak errentan hartzea.

Izaera hori duten gastuak, barnean direla inbertsioak kontserbatzeko eta konpontzeko ekipoen gastuak.

-204. kontzeptua. Garraio materiala errentan hartzea.

Pertsonak edo salgaiak garraiatzeko era guztietako ibilgailuak alokatzeko gastuak.

-205. kontzeptua. Altzari eta tresnen errentamenduak.

Altzariak, bulegoko ekipoak eta materiala alokatzeagatiko gastuak, baita antzeko beste batzuk ere.

-206. kontzeptua. Informazioa prozesatzeko ekipoak errentan hartzea.

Honelakoak alokatzearen ondoriozko gastuak: ekipo informatikoak, datuak transmititzekoak eta beste berezi batzuk, sistema eragileak, datu baseak kudeatzeko aplikazioak eta bestelako ekipo informatikoak eta softwarea.

-208. kontzeptua. Bestelako ibilgetu materialak errentan hartzea.

Era askotako ibilgetuen alokairua, aurreko kontzeptuetan jaso gabea.

-209. kontzeptua. Kanonak.

Aldiro-aldiro pagatzen diren zenbatekoak, ondasun bat lagatzeagatik, jabego industrial bat erabiltzeagatik eta bestelako ondasun material edo immaterialak erabiltzeagatik.

21. artikulua. Konponketak, mantentzea eta kontserbatzea.

Artikulu honi egotziko zaizkio honako hauek mantentzeko eta kontserbatzeko gastuak: azpiegiturak, eraikinak, lokalak, makinak, garraiorako materiala eta bestelako ibilgetu materialak. 20. artikuluan (“Errentamenduak”) azaldutako kontzeptuen arabera xehakatuko dira. Esate baterako, honako hauek:

Erabilera orokorrerako azpiegiturak eta ondasun higiezinak kontserbatzea eta konpontzea, bai norberarenak bai errentan hartuak, honako hauek ukitzen ahal dituztenak, adibidez: bide publikoak, argiteria publikoa, semaforoen instalazioak eta industria instalazioak.

Altzariak kontserbatzeko eta konpontzeko gastuak.

Makinak eta bulegoetako instalazioak behatzeko, berrikusteko, kontserbatzeko eta mantentzeko gastuak.

Mantentze lanetarako edo antzekoetarako gastuak, honako hauek sortuak: datuak prozesatzeko eta transmititzeko ekipoak, ekipo informatikoak eta telefonia instalazioak edo emisio erradioelektrikoak kontrolatzekoak.

Arau orokor gisa, konponketa inportanteak, ondasunaren edukiera, errendimendua, efizientzia edo bizitza baliagarria handitzen dutenak, 6. kapituluari egotziko zaizkio (“Inbertsio errealak”).

Kontzeptuka, honako xehakapen hau eginen da:

-210. kontzeptua. Azpiegiturak eta natur ondasunak.

Besteak beste, hemen sartuko dira erabilera publikoko azpiegituren kontserbazioa, esaterako kaleak, parkeak, lorategiak, plazak, bideak...

-212. kontzeptua. Eraikinak eta bestelako eraikuntzak.

Eraikin administratiboak eta toki entitatearen eraikuntzen konponketa, mantentze eta kontserbazio lanetarako gastuak.

-213. kontzeptua. Makineria, instalazio teknikoak eta tresnak.

Makinak konpontzeko, mantentzeko eta kontserbatzeko gastuak, makinatzat harturik toki entitatearen makinak, barnean direla barne garraiorako elementuak, erabiltzen direnak pertsonak, animaliak, materialak eta salgaiak garraiatzeko, lantegien antzekoen barrenean, kanpora atera gabe.

Orobat, barnean sartuko dira toki entitatearen instalazio teknikoen konponketa, mantentze eta kontserbazio gastuak, halako instalaziotzat ulerturik eraikuntza, makina eta elementuen unitate konplexuak, erabilera espezializatukoak, barnean direla sistema informatikoak, zeinak, bereiz egon badaitezke ere, loturik dauden behin betiko, funtzionamendurako, amortizazio erritmo beraren menpe. Instalazio horietarako bakarrik diren ordezko piezak.

Azkenik, kontzeptu honetan sartuko dira tresnak konpontzeko, mantentzeko eta kontserbatzeko gastuak, halakotzat ulerturik makinekin erabil daitezkeen lanabesak edo tresnak, esaterako moldeak eta txantiloiak.

-214. kontzeptua. Garraioko elementuak.

Toki entitatearen ibilgailuen konponketa, mantentze eta kontserbazio lanetarako gastuak. Hemen sartzen dira pertsonak, animaliak, materialak eta salgaiak garraiatzeko ibilgailuak, salbu 213. kontzeptuan sartu behar direnak (“Makineria, instalazio teknikoak eta tresnak”).

-215. kontzeptua. Altzariak.

Toki entitatearen altzariak, materialak eta bulegoko ekipoen konponketa, mantentze eta kontserbazio gastuak, salbu 216. kontzeptuan (“Informazioa prozesatzeko ekipoak”) sartu behar direnak.

-216. kontzeptua. Informazioa prozesatzeko ekipoak.

Toki entitatearen ordenagailuak eta komunikazio-elektronikako eta datuak prozesatzeko gainerako multzoak konpontzeko, mantentzeko eta kontserbatzeko gastuak.

-219. kontzeptua. Bestelako ibilgetu material batzuk.

Aurreko kontzeptuetan sartu gabeko elementuak konpontzeko, mantentzeko eta kontserbatzeko gastuak.

22. artikulua. Materiala, hornidurak eta bestelakoak.

Honako kontzeptu hauei dagozkien gastuak:

-220. kontzeptua. Bulegoko materiala.

Besteak beste, honako gastu hauek sartzen dira hemen:

220.00 azpikontzeptua. Arrunta ez-inbentariagarria.

Bulegoko material ez-inbentariagarrirako gastu arruntak.

220.01 azpikontzeptua. Prentsa, aldizkariak, liburuak eta bestelako argitalpen batzuk.

Hemen sartzen dira argitalpenak, aldizkariak eta antzeko beste batzuk eskuratzeko gastuak, baita liburuak eskuratzekoak ere, horiek inbentarioan sartzea bidezkoa ez denean. Seigarren kapituluari egotzi beharreko inbentarioan sartuko dira, besteak beste, liburutegietako funts izateko direnak.

220.02 azpikontzeptua. Material informatiko ez inbentariagarria.

Ekipo informatikoetarako, transmisio ekipoetarako eta bestelakoetarako gastuak, bai eta beste material batzuetarako gastuak ere, esaterako euskarri fisikoetarako edo “software paketeetarako”.

-221. kontzeptua. Hornidurak.

Biltegiratzekoak ez diren ur, gas, elektrizitate eta bestelako zerbitzu edo horniduretarako gastuak. Horietarako honako azpikontzeptu hauek ezartzen dira:

221.00 azpikontzeptua. Energia elektrikoa.

221.01 azpikontzeptua. Ura.

221.02 azpikontzeptua. Gasa.

221.03 azpikontzeptua. Erregaiak.

Aipatutako izendapenekin bat datozen gastuak egotziko zaizkie aurreko azpikontzeptuei, baldin alokairuen prezioen barnean ez badaude.

221.04 azpikontzeptua. Jantziak.

Jantziak, eginkizunengatik behar dituzten langileentzat.

221.05 azpikontzeptua. Elikagaiak.

Elikagaiak eskuratzea, zerbitzuak ematearekin loturik kontsumitzeko, bai toki entitateak berak erosten dituenean bai toki entitateak mantenu zerbitzua beste entitate bati kontratatu dionean.

221.06 azpikontzeptua. Botika produktuak eta osasun arloko materialak.

Botiketarako gastuak, edo osasun laguntzako produktuetarako, baldin 1. kapituluan (“Langileria gastuak”) aplikatu behar ez badira.

221.10 azpikontzeptua. Garbitzeko eta txukuntzeko produktuak.

Garbitzeko eta txukuntzeko produktuak, udalaren lokal eta zerbitzuetan erabiltzekoak.

221.11 azpikontzeptua. Makina, tresna eta garraio-elementuetarako ordezko piezen hornidura.

221.12 azpikontzeptua. Material elektroniko, elektriko eta telekomunikazioetakoen hornidura.

221.13 azpikontzeptua. Animalien mantenua eta arreta.

221.99 azpikontzeptua. Bestelako hornidura batzuk.

-222. kontzeptua. Komunikazioak.

Azpikontzeptuka xehakaturik, hemen sartzen dira telefonia zerbitzu, posta zerbitzu eta zerbitzu telegrafikoetarako gastuak, baita bestelako komunikazioetarako gastuak ere.

Hortaz, honako azpikontzeptu hauek ezartzen dira:

222.00 azpikontzeptua. Telekomunikazio zerbitzuak.

222.01 azpikontzeptua. Postakoak.

222.02 azpikontzeptua. Telegrafikoak.

222.03 azpikontzeptua. Informatikoak.

222.99 azpikontzeptua. Komunikazioetarako bestelako gastuak.

-223. kontzeptua. Garraioak.

Garraioetako era guztietako gastuak, salbu langileriakoak.

-224. kontzeptua. Aseguru primak.

Honelakoak aseguratzeko gastuak: ibilgailuak, ondasun higiezinak, bestelako ibilgetuak eta beste edozein elementu material, edozein izanik ere estalduraren xede diren arriskuen izaera. Kanpoan gelditzen dira 1. kapituluko (“Langileria gastuak”) 162. kontzeptuan (“Langileen gastu sozialak”) sartzen diren bizitza aseguruak edo istripu aseguruak, langileentzakoak.

-225. kontzeptua. Tributuak.

Kontribuzio, tasa eta zergak pagatzeko gastuak sartzen dira kontzeptu honetan, izan estatukoak, autonomia erkidegokoak edo tokikoak.

Erlazio juridikoko edo tributu erlazioko subjektu aktiboaren arabera honako azpikontzeptu hauek ezartzen dira:

225.00 azpikontzeptua. Estatuaren tributuak.

225.01 azpikontzeptua. Nafarroako Foru Komunitatearen eta beste autonomia erkidego batzuen tributuak.

225.02 azpikontzeptua. Toki entitateen tributuak.

-226. kontzeptua. Hainbat motatako gastuak.

2. kapituluan (“Ondasun eta zerbitzuengatiko gastu arruntak”) sartu ezin diren gastu arrunt guztiak sartuko dira hemen.

Besteak beste, honako azpikontzeptuetan xehakatuko dira:

226.01 azpikontzeptua. Ordezkaritza eta protokolo gastuak.

226.02 azpikontzeptua. Publizitatea eta propaganda.

Zabalkunderako gastuak, eta propaganda eta publizitaterako beste edozein gastu, helburu badute toki entitatearen zerbitzuen berri ematea jendeari. Herritarrak sentikortzeko eta kontzientziatzeko kanpainak, eragina zenbait ekitalditan izatea espero bada, 64. artikuluari egotziko zaizkio.

226.03 azpikontzeptua. Aldizkari ofizialetan argitaratzea.

Hemen sartuko dira aldizkari ofizialetan iragarkiak argitaratzearen ondoriozko gastuak: estatukoetan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Europakoetan, etab.

226.04 azpikontzeptua. Juridikoak, administrazioarekiko auziak.

Defentsa juridikorako gastuak, eta antzeko gainerakoak, beharrezkoak direnak entitatearen ondasunak eta eskubideak zaintzeko.

226.06 azpikontzeptua. Bilkurak, mintzaldiak eta ikastaroak.

Honelakoak antolatzeko eta egiteko gastuak: mintzaldiak, batzarrak, biltzarrak, lan taldeak, mintegiak eta antzeko bilkurak.

226.07 azpikontzeptua. Oposizioak eta hautaprobak.

226.09 azpikontzeptua. Kultura eta kirol jarduerak.

226.20 azpikontzeptua. Herri jaiak.

Herri jaietarako gastuak, herriko festetarako, berbenatarako, etab, betiere toki entitateak zuzenean kudeatzen baditu, eta ezin badira beste kode batekin sailkatu, irizpide ekonomikoekin bat. Kudeaketa partikularrek, auzo elkarteek, peñek, festa batzordeek edo bestelako elkarteek egiten dituztenean, gastuak 48. artikuluan sartuko dira (“Familietarako eta irabazi asmorik gabeko erakundeentzako transferentzia arruntak”). Hemen sartuko dira arte eta zezen ikuskizunetako profesionalek eragindako gastuak.

226.30 azpikontzeptua. Bankuetako zerbitzuak eta antzekoak.

Banku zerbitzuengatik eta antzeko kontzeptuengatik ordaindutako zenbatekoak, ez badira finantza gastuak, esaterako balore zaintza, eta komisioak transferentziak egiteagatik eta kobrantzak kudeatzeagatik (erroldak eta ordainagiriak egitea, etab.). Ez dira hemen sartuko mailegu kontratuak formalizatzearen ondoriozko gastuak (merkataritzako artekaria, notarioa, zergak, etab.) eta irekitzeko eta ixteko komisioak. Horiek 3. kapituluan sartuko dira (“finantza gastuak”).

226.99 azpikontzeptua. Bestelako hainbat gastu.

-227. kontzeptua. Beste enpresa profesional batzuek eginiko lanak.

Hemen sartuko dira toki entitateen edo haien erakunde autonomoen eskumeneko jardueren gastuak, baldin kanpoko enpresak edo enpresa profesional independenteak kontratatuz exekutatzen badira.

227.00 azpikontzeptua. Garbiketa eta txukuntzea.

Hemen sartuko dira, besteak beste: toki entitatearen eraikinak garbitzeko ardura duten enpresak kontratatzeak ekarritako gastuak.

227.01 azpikontzeptua. Segurtasuna.

Hemen sartuko dira, besteak beste: toki publikoetako segurtasuna, hiri bideetan ibilgailuen eta pertsonen trafikoa antolatzea, babes zibila, eta suteen prebentzioa eta itzaltzea.

227.02 azpikontzeptua. Balorazioak eta peritu-lanak.

227.04 azpikontzeptua. Zaintza, gordailutzea eta biltegiratzea.

227.05 azpikontzeptua. Hauteskunde prozesuak.

227.06 azpikontzeptua. Azterlan eta lan teknikoak.

Enpresa espezializatuei, profesional independenteei edo adituei agindutako eginkizunek berekin ekarritako azterlan, lan tekniko, estatistiko edo bestelakoen gastuak, baldin ez badira aplikatzen inbertsio planei, programei, aurreproiektuei eta proiektuei; hala izanez gero, 6. kapituluan sartuko dira (“Inbertsio errealak”).

227.08 azpikontzeptua. Entitatearendako diru-bilketen zerbitzuak.

Toki entitatearen edo haren erakunde autonomoen eskubide ekonomikoen diru-bilketak ekarritako gastuak, baldin Nafarroako beste toki entitate batzuek gauzatzen badituzte, edo beste Administrazio Publiko batzuen menpeko erakunde publikoek, baita arlo honetan entitate laguntzaileekin sinatzen diren kontratuek ekarritako gastuak ere.

227.09 azpikontzeptua. Hornidura eta osasungarritasun publikoa.

Honako hauek sartuko dira, besteak beste: ur hornidura; bideak garbitzea, eta hondakinak biltzea, tratatzea eta ezabatzea; estolderia eta hondakin urak tratatzea; osasungarritasun publikoa babestea.

227.20 azpikontzeptua. Argiteria publikoa kudeatzea.

227.30 azpikontzeptua. Bidaiarien garraio publikoa.

227.40 azpikontzeptua. Kirol jardueren kudeaketa.

227.50 azpikontzeptua. Kultur jarduerak eta historiko-artistikoak kudeatzea.

227.60 azpikontzeptua. Hirigintzako aholkularitza, azterlanak eta planeamenduak.

227.70 azpikontzeptua. Ekonomia, finantza eta zerga arloetako aholkularitza.

227.99 azpikontzeptua.Beste enpresa eta profesional batzuek eginiko lanak.

Aurreko azpikontzeptuetan aipatu gabeko beste enpresa batzuek egindako lanek ekarritako gastuak ere sartzen dira.

23. artikulua. Zerbitzuarengatiko kalte-ordainak.

Zerbitzu eginkizunak ekarritako gastuak ordaintzeko kalte-ordainak, indarreko legeriaren arabera ordaindu behar zaizkienean gobernu organoetako kideei, funtzionarioei, lan kontratudunei, behin-behinekoei eta kontratatuei.

Kontzeptu honi egotziko zaizkio erregelamenduzko kalte-ordainak epaimahaietan eta kide anitzeko organoetan parte hartzeagatik, eta, oro har, langileek bilkuretan, kontseiluetan edo batzordeetan parte hartzeagatik.

Honako kontzeptu hauek irekiko dira:

-230. kontzeptua. Dietak.

Honako azpikontzeptu hauek ezartzen dira, toki entitatearen langileak kontuan hartuz:

230.00 azpikontzeptua. Gobernu organoetako kideena.

230.10 azpikontzeptua. Zuzendaritza kideena.

230.20 azpikontzeptua. Gainerako langileak.

-231. kontzeptua. Lokomozioa.

Gobernu organoko kideen bidaia gastuak, baita toki entitatean zerbitzuak ematen dituzten langileenak ere, lanpostua edozein izanik ere.

Honako azpikontzeptu hauek ezartzen dira, toki entitatearen langileak kontuan hartuz:

231.00 azpikontzeptua. Gobernu organoetako kideena.

231.10 azpikontzeptua. Zuzendaritza kideena.

231.20 azpikontzeptua. Gainerako langileak.

-233. kontzeptua. Beste kalte-ordain batzuk.

24. artikulua. Argitalpenen gastuak.

-240. kontzeptua. Editatzeko eta banatzeko gastuak.

Erakundeen argitalpenen gastuak, esaterako aurrekontu, ordenantza, memoria eta antzekoenak.

Edizioa norberaren bitartekoekin egiten bada, gastu bakoitza dagokion kontzeptu ekonomikoari egotziko zaio.

25. artikulua. Administrazio publikoek eta beste entitate publiko batzuek egiten dituzten lanak.

-250. kontzeptua. Administrazio publikoek eta beste entitate publiko batzuek egiten dituzten lanak.

26. artikulua. Irabazi asmorik gabeko erakundeek egiten dituzten lanak.

-260. kontzeptua. Irabazi asmorik gabeko erakundeek egiten dituzten lanak.

III. KAPITULUA

FINANTZA GASTUAK

Kapitulu honetan sartzen dira toki entitatearen edo haren erakunde autonomoen era guztietako finantza eragiketek eta zorrek (berenak edo beren gain hartutakoek) ekartzen dituzten interesak (baita inplizituak ere) eta gainerako gastuak, baita horiek jaulkitzeko, formalizatzeko, aldatzeko eta ixteko gastuak eta kanbio diferentziek eta beste etekin inplizitu batzuek ekarritakoak ere.

Maileguak formalizatzeko, aldatzeko eta ixteko gastu gisa sartuko dira, besteak beste, bankuko gastuak (irekitzeko komisioa, aztertze gastuak, kitatzeko komisioa, erabilgarritasun komisioa, etab.) kontratuak formalizatzeko gastuak (merkataritza artekariaren edo notarioaren fede emaile eginkizunarekin lotutako zerbitzu sariak, zergak, etab.), bai eta beste finantza gastu batzuk ere.

Zorra jaulkitzeko, aldatzeko eta kitatzeko gastu gisa sartuko dira tituluak egitekoak (izaera hori balute), memoriak eta buletinak inprimatzea, eskritura publikoa formalizatzea, finantza bitartekariek dituzten ezartzeko eta aseguratzeko komisioak, etab.

Kanbio diferentziak kontuan hartuko dira atzerriko maileguetan eta atzerrian jaulkitako zorretan. Kanbio diferentzia negatiboak sortzen dira, “kanbio diferentzia negatiboak” kontzeptuan aurrekontu gastu bat sorraraziz, baldin amortizazioaren unean benetan ordaintzen den zenbatekoa handiagoa bada eurotan duen kontabilitate balioa baino.

Artikuluetan eta kontzeptuetan zehaztutako honelako gastuetan honako hauek sartzen dira:

30. artikulua. Zor publikoa, euroetan.

Toki entitateak edo haren erakunde autonomoek jaulkitako edo beren gain hartutako era guztietako zorren interesak, baita horiekin lotutako gastuak ere, bereziki etekin inplizituekin lotutakoak.

-300. kontzeptua. Interesak.

Euroetan izendatutako zor publikoko tituluak jaulkitzeak ekarritako interesen zenbatekoak, interes inplizituak barne, amortizatzeko epea edozein izanik ere.

-301. kontzeptua. Jaulkitzeko, aldatzeko eta kitatzeko prozedurak.

Euroetan izendatutako zor publikoko tituluen jaulkipenak zirkulazioan jartzearen, aldatzearen eta kitatzearen komisioak eta bestelako gastuak.

-309. kontzeptua. Euroetan dagoen zor publikoaren bestelako finantza gastu batzuk.

Artikulu honetan aipatutako zorren etekin inplizituak, salbu deskontura jaulkitako baloreen interes inplizituak; horiek 300. kontzeptuan jaso behar dira. Finantza izaerako gastuak, aurreko kontzeptuetan jaso gabeak.

31. artikulua. Euroetan dauden maileguenak eta bestelako finantza eragiketenak.

Toki entitateak edo haren erakunde autonomoek kontratatutako edo beren gain hartutako maileguen era guztietako interesak, eurotan daudenak, baita etekin inplizituak eta lotutako edozein eragiketak ekarritako gastuak ere.

-310. kontzeptua. Interesak.

Jasotako maileguei dagozkien interesen zenbatekoak, baita beste finantza eragiketa batzuei dagozkienak ere, euroetan izendatuak, edozein izanik ere epea eta interes horiek bideratzeko modua.

-311. kontzeptua. Formalizatzeko, aldatzeko eta kitatzeko prozedurak.

Kontzeptuaren izendapenean aipatutako eragiketak gauzatzeko behar diren gastuak. Kredituak irekitzeko eta mantentzeko komisioak, eta maileguekin eta bestelako finantza eragiketekin lotutako beste finantza gastu batzuk.

-319. kontzeptua. Euroetan dauden maileguen eta bestelako finantza eragiketen beste gastu batzuk.

Euroetan dauden maileguen etekin inplizituak, eta aurreko kontzeptuetan jaso gabeko gastuak.

32. artikulua. Euroa ez den monetan dagoen zor publikoarenak.

Toki entitateak edo haren erakunde autonomoek jaulkitako edo beren gain hartutako zorren era guztietako interesak, euroaz bestelako monetetan daudenak, baita etekin inplizituak eta kanbio diferentziak ere, zorra kitatzearekin loturik, eta aurrekoekin lotutako edozein eragiketak ekarritako gastuak.

-320. kontzeptua. Interesak.

Toki entitateak edo haren erakunde autonomoek jaulkitako edo beren gain hartutako zor publikoko tituluek ekarritako interesen -inplizituak barne- zenbatekoak, euroa ez den monetan izendatuak, edozein izanik ere amortizatzeko epea.

-321. kontzeptua. Jaulkitzeko, aldatzeko eta kitatzeko prozedurak.

Euroa ez den monetan izendatutako zor publikoko tituluen jaulkipenak zirkulazioan jartzearen, aldatzearen eta kitatzearen komisioak eta bestelako gastuak.

-322. kontzeptua. Kanbio diferentziak.

Amortizatu arte, zorren kanbio tasan izandako aldaketek ekarritako galerak, eta, behar denean, amortizatzearen eta benetako ordainketaren artean izandako kanbio tasako aldaketek ekarritakoak.

-329. kontzeptua. Bestelako finantza gastu batzuk, euroa ez den monetan dagoen zor publikoarenak.

Artikulu honetan aipatutako zor tituluen etekin inplizituak, salbu deskontura jaulkitako zorraren interes inplizituak; horiek 320. kontzeptuan jaso behar dira.

Finantza izaerako gastuak, aurreko kontzeptuetan jaso gabeak.

33. artikulua. Euroa ez den monetan dauden maileguenak eta bestelako finantza eragiketenak.

Hemen sartzen dira toki entitateak edo haren erakunde autonomoek kontratatutako edo beren gain hartutako maileguen era guztietako interesak, euroa ez den monetan daudenak, baita etekin inplizituak eta lotutako edozein eragiketak ekarritako gastuak ere, barnean direla kitatzeak ekarritako kanbio diferentziak ekarritakoak.

-330. kontzeptua. Interesak.

Jasotako maileguei dagozkien interesen zenbatekoak, baita beste finantza eragiketa batzuei dagozkienak ere, euroa ez den monetan izendatuak, edozein izanik ere epea eta interes horiek bideratzeko modua.

-331. kontzeptua. Formalizatzeko, aldatzeko eta kitatzeko prozedurak.

Kontzeptuaren izendapenean aipatutako eragiketak gauzatzeko behar diren gastuak. Kredituak irekitzeko eta mantentzeko komisioak, eta maileguekin eta bestelako finantza eragiketekin lotutako beste finantza gastu batzuk, euroa ez den monetan.

-332. kontzeptua. Kanbio diferentziak.

Amortizatu arte, maileguen eta beste finantza eragiketen kanbio tasan izandako aldaketek ekarritako galerak, eta, behar denean, amortizatzearen eta benetako ordainketaren artean izandako kanbio tasako aldaketek ekarritakoak.

-339. kontzeptua. Bestelako finantza gastu batzuk, euroa ez den monetan dauden maileguenak eta bestelako finantza eragiketenak.

Atzerriko monetan dauden maileguen etekin inplizituak, eta finantza arloko beste gastu batzuk, aurreko kontzeptuetan jaso gabeak.

34. artikulua. Gordailu, fidantza eta bestelakoenak.

-340. kontzeptua. Gordailuen interesak.

Toki entitatearen edo haren erakunde autonomoen diruzaintzan egindako gordailuengatik ordaindu behar diren interesak, legez ezarriak.

-341. kontzeptua. Fidantzen interesak.

Toki entitatearen edo haren erakunde autonomoen diruzaintzan egindako fidantzengatik ordaindu behar diren interesak, legez ezarriak.

35. artikulua. Berandutza gastuak eta bestelako finantza gastuak.

-351. kontzeptua. Interesak, zorpekoengatik.

Toki entitateak finantza entitateekin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren entitateekin dituzten kontu korronteetako zorpeko saldoek ekarritako gastuak, interesak eta komisioak direla eta.

-352. kontzeptua. Berandutza interesak.

Berandutza interesak, ezarritako epeetan obligazioak ez ordaintzearen ondoriozkoak.

-353. kontzeptua. Finantza trukeko eragiketak.

Hemen sartuko dira interesek ekarritako gastuak, edo interesen diferentziak edo kanbio diferentziek ekarritakoak, edo finantza arloko bestelako gastuak, interes tasaren edo kanbio tasaren arriskua estaltzeko eta kudeatzeko finantza eragiketek ekarritakoak.

-357. kontzeptua. Abalen exekuzioa.

Hemen sartuko da toki entitateak edo haren erakunde autonomoek maileguan emandako abalen exekuzioak ekarritako gastuen zenbatekoa.

-358. kontzeptua. Finantza errentamenduko eragiketen (“leasing”) interesak.

Hemen sartuko da aurrekontu ekitaldiari dagozkion finantza errentamenduko kontratuetan finkatutako kuotetan sartutako interesen zenbatekoa. Eragiketa finantza arlokoa dela ondorioztatuko da honako baldintza hauetakoren bat betetzen bada: kontratua bukatutakoan, leasing kontratuaren xede den ondasunak izanen duen balioa baino apalagoa izanen da erosteko aukerako prezioa edo hondar balioa; leasing kontratuaren xede den ondasunaren bizitza baliagarria eta kontratuaren epea baliokideak dira; edo kuoten balio eguneratua, merkatuko interes tasa erabilita, eta ibilgetua eskudirutan erosteko prezioa berberak dira.

Aurreko baldintzetako bat ere betetzen ez denean, leasing operatiboa edo errentamendu hutsa den eragiketa izanen litzateke, eta, hortaz, 20. artikuluko (“Errentamenduak”) behar den kontzeptuan sartuko litzateke, ondasunaren izaeraren arabera.

-359. kontzeptua. Bestelako finantza gastuak.

Izaera hau duten gastuak, aurreko kontzeptuetan jaso gabeak, esaterako bankuko transferentziek ekarritako gastuak, deskontu gastuak edo kanbio diferentzia negatiboak, euroa ez den monetan egindako ordainketen ondoriozkoak, zorpetzeko eragiketei ez dagozkienak, eta bestelako banku komisioak, beste kontzeptu batzuetan jaso ez direnak. Finantza gastutzat hartzen ez diren bankuetako zerbitzuak eta antzekoak 226.10 kodean (“Bankuetako zerbitzuak eta antzekoak”) sartuko dira.

IV. KAPITULUA

TRANSFERENTZIA ARRUNTAK

Hemen sartzen dira toki entitatearen edo haren erakunde autonomoen ekarpenetarako kredituak, eragile jasotzaileen kontrapartida zuzenekorik gabe, helburu dutenak eragiketa arruntak finantzatzea.

Orobat, hemen sartzen dira izaera arrunteko “Diru-laguntzak gauzatan”, hots, toki entitateak edo haren erakunde autonomoek eskuratzen dituzten ondasunak edo zerbitzuak, onuradunei entregatzeko, aldez aurretik onartutako diru-laguntza gisa.

Hartzailearen arabera egotziko da.

Transferentziak azpikontzeptuka bereizteko kontuan har daiteke Administrazio Publikoa edo horien hartzaile den erakundea.

40. artikulua. Toki entitatearen administrazio orokorrari.

-400. kontzeptua. Toki entitatearen administrazio orokorrari.

Entitatearen erakunde autonomoen aurrekontuetan bakarrik aplikatuko da artikulu hau.

41. artikulua. Toki entitatearen erakunde autonomoei.

-410. kontzeptua. Toki entitatearen erakunde autonomoei.

Transferentzia arruntak, toki entitateak edo haren erakunde autonomoek toki entitatearen beraren erakunde autonomoei egitea aurreikusitakoak.

42. artikulua. Estatuaren Administrazioari.

Transferentzia arruntak, toki entitateak edo haren erakunde autonomoek Estatuaren Administrazio Orokorrari, haren erakunde autonomoei, fundazioei, erakunde publikoei edo merkataritza sozietateei egitea aurreikusitakoak.

-420. kontzeptua. Estatuko Administrazio Orokorrari.

-421. kontzeptua. Erakunde autonomoei eta estatuko beste agentzia batzuei.

Honako bi azpikontzeptu hauek ezartzen dira:

421.00 azpikontzeptua. Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoari.

421.10 azpikontzeptua. Beste erakunde autonomo batzuei.

-422. kontzeptua. Estatuko fundazioei.

-423. kontzeptua. Estatuko merkataritza sozietateei, enpresa entitate publikoei eta beste erakunde publiko batzuei.

Honako azpikontzeptu hauek ezartzen dira, kontuan izanik ematea aurreikusten diren diru-laguntzen xedea:

423.00 azpikontzeptua. Enplegua sustatzeko diru-laguntzak.

423.10 azpikontzeptua. Interes-hobarietarako eta aseguru primetarako diru-laguntzak.

423.20 azpikontzeptua. Kontsumitzaileek ordaindu beharreko prezioa murrizteko diru-laguntzak.

423.90 azpikontzeptua. Beste diru-laguntza batzuk estatuko merkataritza sozietateei, enpresa entitate publikoei eta beste erakunde publiko batzuei.

43. artikulua. Gizarte Segurantzari.

-430. kontzeptua. Gizarte Segurantzari.

Transferentzia arruntak, toki entitateak edo haien erakunde autonomoek Gizarte Segurantzaren sistema eratzen duten entitateei ematea aurreikusitakoak.

44. artikulua. Toki entitatearen erakunde publikoei eta merkataritzako sozietateei.

Honako kontzeptu hauek ezartzen dira, kontuan izanik ematea aurreikusten diren diru-laguntzen helburua:

-440. kontzeptua. Enplegua sustatzeko diru-laguntzak.

-441. kontzeptua. Interes-hobarietarako eta aseguru primetarako diru-laguntzak.

-442. kontzeptua. Kontsumitzaileek ordaindu beharreko prezioa murrizteko diru-laguntzak.

-449. kontzeptua. Beste diru-laguntza batzuk, toki entitatearen erakunde publikoei eta merkataritzako sozietateei.

45. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateari eta beste autonomia erkidego batzuei.

-450. kontzeptua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Orokorrari.

-451. kontzeptua. Nafarroako Foru Komunitateko beste erakunde autonomo eta agentzia batzuei.

-452. kontzeptua. Nafarroako Foru Komunitateko fundazioei.

-453. kontzeptua. Merkataritzako sozietateei, enpresa entitate publikoei eta Nafarroako Foru Komunitatearen mendeko beste erakunde publiko batzuei.

Honako azpikontzeptu hauek ezartzen dira, kontuan izanik diru-laguntzak zer helburutarako aurreikusten diren:

453.00 azpikontzeptua. Enplegua sustatzeko diru-laguntzak.

453.10 azpikontzeptua. Interes-hobarietarako eta aseguru primetarako diru-laguntzak.

453.20 azpikontzeptua. Kontsumitzaileek ordaindu beharreko prezioa murrizteko diru-laguntzak.

453.90 azpikontzeptua. Beste diru-laguntza batzuk, merkataritzako sozietateei, enpresa entitate publikoei eta Nafarroako Foru Komunitatearen mendeko beste erakunde publiko batzuei.

-454. kontzeptua. Beste autonomia erkidego batzuei.

46. artikulua. Toki entitateei.

-462. kontzeptua. Udalerriei.

462.10 azpikontzeptua. Udalerrien mendeko erakunde autonomoei.

-463. kontzeptua. Mankomunitateei.

-466. kontzeptua. Udalerriak elkartzen dituzten entitateei.

466.01 azpikontzeptua. Elkarte tradizionalei.

466.02 azpikontzeptua. Administrazio barrutiei.

-467. kontzeptua. Partzuergoei.

-468. kontzeptua. Kontzejuei.

-469 Azpikontzeptua. Administrazio zerbitzuen batasunei.

47. artikulua. Enpresa pribatuei.

Honako kontzeptu hauek ezartzen dira, kontuan izanik diru-laguntzak zer helburutarako aurreikusten diren:

-470. kontzeptua. Enplegua sustatzeko diru-laguntzak.

-471. kontzeptua. Interes-hobarietarako eta aseguru primetarako diru-laguntzak.

-472. kontzeptua. Kontsumitzaileek ordaindu beharreko prezioa murrizteko diru-laguntzak.

-479. kontzeptua. Beste diru-laguntza batzuk enpresa pribatuei.

48. artikulua. Familiei eta irabazi asmorik gabeko erakundeei.

Ongintzarekin eta laguntza ematearekin lotutako gastu arruntetarako transferentziak. Sariak, eta ikasketetarako eta ikerketarako bekak. Diru-laguntzak fundazioei, erakundeei, ongintza entitateei eta talde politikoei.

-480. kontzeptua. Familiei.

Ongintzarekin eta laguntza ematearekin lotutako gastu arruntetarako transferentziak. Sariak, eta ikasketetarako eta ikerketarako bekak. Halaber, hemen sartuko dira herritarrei egiten zaizkien transferentziak, herrilurren aprobetxamenduagatik, betiere indarreko arauekin bat.

-482. kontzeptua. Irabazi asmorik gabeko erakundeei.

Kredituak, irabazi asmorik gabeko erakunde pribatu edo publikoei transferentziak egiteko. (Hemen sartuko dira, besteak beste, Udalaren Etxebizitza eta Eraikinak Zaharberritzeko Bulegoari egiten zaizkion transferentziak, zerbitzu hori toki entitate baten bidez ematen ez denean).

-489. kontzeptua. Bestelako transferentziak.

49. artikulua. Atzerrira.

-490. kontzeptua. Atzerrira.

Gastu arruntetarako transferentziak, garapenerako lankidetzarako eta Estatuaren lurraldetik kanpo kokatuta dauden edo lurraldez kanpoko izaeraren estatutua duten eragileetarako, edo euroa ez den monetarekin egin behar diren kasuetarako.

V. KAPITULUA

KONTINGENTZIATARAKO ETA BESTE USTEKABE BATZUETARAKO FUNTSA

50. artikulua. Aurrekontu exekuzioko kontingentzia funtserako zuzkidura.

Kapitulu honetan sartzen da Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 31. artikuluan aipatutako Kontingentzia Funtserako zuzkidura. Nahitaez sartu beharko da udalerrien aurrekontuetan, probintziako edo autonomia erkidegoko hiriburu badira, edo 75.000 biztanle edo gehiago badituzte. Nafarroako gainerako toki entitateek irizpide hori bera erabiliko dute baldin kontingentzia funts baten zuzkidura onesten badute helburu berberarekin.

-500 kontzeptua. Aurrekontu exekuzioko kontingentzia funtsa. Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 31. artikulua.

51. artikulua. Beste ustekabe batzuk.

-510. kontzeptua. Ustekabeak.

Aurrekontuaren exekuzioan kredituen transferentzien bidez aldaketak egitea ahalbidetzen duen aurrekontu zuzkidura sartuko da hemen. Hortaz, kontzeptu horri ez zaio aplikatuko inola ere obligazioen aitorpena.

VI. KAPITULUA

INBERTSIO ERREALAK

Kapitulu honetan sartuko dira Nafarroako toki entitateek edo haien erakunde autonomoek egiten dituzten gastuak, edo egitea aurreikusten dituztenak, azpiegiturak sortzeko, zerbitzuen funtzionamendurako beharrezkoak diren ondasun inbentariagarriak sortu edo eskuratzeko egindakoak eta, orobat, amortizagarriak diren gastuak.

Kapitulu honetako kredituei egozten ahal zaizkie aurreko lerroaldean aipatutako ondasunak eskuratzeko gastuak, baldintza hauetakoren bat betez gero:

a) Ondasun suntsikorrak ez izatea.

b) Aurrekontu ekitaldiak baino gehiago iraunen dutela aurreikustea.

c) Inbentarioan sartzekoak direnak.

d) Errepikatuko direla aurreikusten ez diren gastuak.

Oro har, kapitulu honi egoztekoak izanen dira Nafarroako toki entitateen aurrekontu orokorrei eransten zaizkien inbertsio errealen eranskinetan aurreikusten diren gastuak.

60. artikulua. Inbertsio berria, azpiegituretan eta erabilera orokorrerako diren ondasunetan.

Artikulu honetan sartzen dira azpiegituretan eta erabilera orokorrerako diren ondasunetan egiten diren inbertsioak, toki entitatearen edo haren erakunde autonomoen kapital stocka handitzen dutenak.

-600. kontzeptua. Inbertsioak lursailetan.

Toki entitateak edo haren erakunde autonomoek lurzorua eskuratzea.

-609. kontzeptua. Beste inbertsio berri batzuk, azpiegituretan eta erabilera orokorrerako diren ondasunetan.

61. artikulua. Azpiegiturak eta erabilera orokorrerako diren ondasunak berritzeko inbertsioak.

Artikulu honetan sartuko dira aurreko artikuluko izaera bereko gastuak, azpiegituren eta erabilera orokorrerako ondasunak zaharberritzearen edo berritzearen ondorio direnak, barnean direla ondasunaren edukiera, errendimendua, efizientzia edo bizitza baliagarria luzatzen duten eragiketak.

-610. kontzeptua. Inbertsioak lursailetan.

Toki entitateak edo haren erakunde autonomoek orubeak egokitzea eta birmoldatzea.

-619. kontzeptua. Azpiegiturak eta erabilera orokorrerako diren ondasunak berritzeko beste inbertsio batzuk.

62. artikulua. Zerbitzuen funtzionamendu operatiboari lotutako inbertsio berria.

Hemen sartuko dira toki entitatearen edo haren erakunde autonomoen kapital stocka handitzen duten inbertsio proiektuen gastuak, zerbitzu publikoen funtzionamendua ahalbidetzera edo hobetzera bideraturik daudenak.

-621. kontzeptua. Lurrak eta natur ondasunak.

-622. kontzeptua. Eraikinak eta bestelako eraikuntzak.

Toki entitateak ematen dituen zerbitzu publikoen funtzionamendura bideratutako eraikin administratiboetako eta eraikuntzetako inbertsio gastuak.

-623. kontzeptua. Makineria, instalazio teknikoak eta tresnak.

Makinetan inbertsioak egiteko gastuak, makinatzat harturik zerbitzu publikoen funtzionamendu operatiborako toki entitateak erabiltzen dituen makinak, barnean direla barne garraiorako elementuak, erabiltzen direnak pertsonak, animaliak, materialak eta salgaiak garraiatzeko, lantegien eta antzekoen barrenean, kanpora atera gabe.

Orobat, hemen sartuko dira zerbitzu publikoen funtzionamendu operatiborako erabiltzen diren instalazio teknikoetan egiten diren inbertsioetako gastuak, halako instalaziotzat ulerturik eraikuntza, makina eta elementuen unitate konplexuak, erabilera espezializatukoak, barnean direla sistema informatikoak, zeinak, bereiz egon badaitezke ere, loturik dauden behin betiko, funtzionamendurako, amortizazio erritmo beraren menpe.

Instalazio horietarako bakarrik diren ordezko piezak.

Azkenik, kontzeptu honetan sartuko dira zerbitzu publikoen funtzionamendu operatiborako erabiltzen diren tresnetan egiten diren inbertsioetako gastuak, halakotzat ulerturik makinekin erabil daitezkeen lanabesak edo tresnak, esaterako moldeak eta txantiloiak.

-624. kontzeptua. Garraioko elementuak.

Zerbitzu publikoen funtzionamendu operatiborako erabiltzen diren ibilgailuetan egiten diren inbertsioetako gastuak. Hemen sartzen dira pertsonak, animaliak, materialak eta salgaiak lurrean, itsasoan edo airean garraiatzeko ibilgailuak, salbu 623. kontzeptuan sartu behar direnak (“Makineria, instalazio teknikoak eta tresnak”).

-625. kontzeptua. Altzariak.

Zerbitzu publikoen funtzionamendu operatiborako erabiltzen diren altzari, material eta bulegoko ekipoetan egiten diren inbertsioetako gastuak, salbu 626. kontzeptuan (“Informazioa prozesatzeko ekipoak”) sartu behar direnak.

-626. kontzeptua. Informazioa prozesatzeko ekipoak.

Zerbitzu publikoen funtzionamendu operatiborako erabiltzen diren ordenagailuetan eta komunikaziorako eta datuak prozesatzeko beste multzo elektroniko batzuetan egiten diren inbertsioetako gastuak.

-627. kontzeptua. Proiektu konplexuak.

Hasiera batean aurreko kontzeptuei aplikatzekoak diren elementuak dituzten proiektuetarako inbertsio gastuak, betiere elementu horiek unitate gisa tratatzen badira eta zerbitzu publikoen funtzionamendu operatiborako erabiltzen badira.

-629. kontzeptua. Zerbitzuen funtzionamendu operatiboari lotutako beste inbertsio berri batzuk.

Aurreko kontzeptuetan sartu gabeko elementuetako inbertsio gastuak, baldin zerbitzu publikoen funtzionamendu operatiborako erabiltzen badira.

63. artikulua. Gauzak berritzeko inbertsioa, zerbitzuen funtzionamendu operatiboari lotua.

62. artikuluko (“Zerbitzuen funtzionamendu operatiboari lotutako inbertsio berria”) gastuen izaera bera duten gastuak sartuko dira, baldin zaharberritze edo berritzearen ondorio badira, barnean direla konponketa inportanteak, berekin ekartzen dutenak ondasunaren edukiera, errendimendua, efizientzia edo bizitza baliagarria handitzea.

Artikulu honetan sartzen diren kontzeptuetako elementuen definizioak 62. artikuluko (“Zerbitzuen funtzionamendu operatiboari lotutako inbertsio berria”) berak dira.

-631. kontzeptua. Lurrak eta natur ondasunak.

-632. kontzeptua. Eraikinak eta bestelako eraikuntzak.

-633. kontzeptua. Makineria, instalazio teknikoak eta tresnak.

-634. kontzeptua. Garraioko elementuak.

-635. kontzeptua. Altzariak.

-636. kontzeptua. Informazioa prozesatzeko ekipoak.

-637. kontzeptua. Proiektu konplexuak.

-639. kontzeptua. Gauzak berritzeko beste inbertsio batzuk, zerbitzuen funtzionamendu operatiboari lotuak.

64. artikulua. Izaera immateriala duten inbertsioetako gastuak.

Ekitaldi batean egindako gastuak, aktiboetan gauzatzen ez direnak, eragina izan dezaketenak etorkizuneko ekitaldietan, turismoa sustatzeko kanpainetan, ferietan, erakusketetan, azterlanetan eta lan teknikoetan, ikerketan eta antzekoetan, bai eta aktibo ibilgetu immaterialetan egiten diren inbertsioak ere, esaterako emakida administratiboak, jabego industrialak, patenteak eskuratzea, markak eta jabetza intelektuala, edo antzeko beste edozein, betiere toki entitatearen edo haren erakunde autonomoen jarduerarekin lotuak.

“Leasing” kontratuak sartzen dira, baldin erosteko aukera erabili behar bada ondoren zehazten diren baldintzetan.

-640. kontzeptua. Izaera immateriala duten inbertsioetako gastuak.

-641. kontzeptua. Gastuak aplikazio informatikoetan.

Kontzeptu honetan sartuko da programa informatikoen jabetza edo horiek erabiltzeko eskubidea ordaindu izanaren zenbatekoa, edo toki entitateak berak egindakoen produkzio kostua, baldin zenbait ekitalditan erabiltzea aurreikusten bada.

65. artikulua. Beste erakunde publiko batzuetarako kudeatutako inbertsioak.

Obra edo proiektu baten benetako gastuak jasoko ditu, baldin behin bukaturik beste erakunde publiko batzuetara eskualdatu behar badira, kontuan hartu gabe ea erakunde horiek finantzazioan parte hartzen duten.

Kontzeptu bat sartzen da:

-650. kontzeptua. Beste erakunde publiko batzuetarako kudeatutako inbertsioetako gastuak.

68. artikulua. Ondareko ondasunetan egiten diren inbertsioetako gastuak.

Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen IV. tituluko (“Toki Entitateen Ondasunak”) ondasunak ukitzen dituzten proiektuetako gastuak jasoko ditu, hau da, toki entitatearen jabetza izanik, erabilera publikorako ez direnak, zerbitzu publiko bati atxikiak ez daudenak eta harentzat diru-iturri izan daitezkeenak.

-681. kontzeptua. Lurrak eta natur ondasunak.

Ondareko lurzorua eskuratzeko, egokitzeko eta urbanizatzeko gastuak.

-682. kontzeptua. Eraikinak eta bestelako eraikuntzak.

Ondareko eraikinak eta eraikuntzak eskuratzeko eta erreformatzeko gastuak.

-689. kontzeptua. Ondareko ondasunetan egiten diren inbertsioetako beste gastu batzuk.

Ondareko eraikinak eta eraikuntzak eskuratzeko eta erreformatzeko gastuak, aurreko kontzeptuetan sartu gabeak.

69. artikulua. Herrilurretako ondasunetako inbertsioak.

Izaera hau duten gastu guztiak jasoko ditu, bai inbertsio berri direnak bai berritzeko direnak, salbu erabilera orokorreko ondasunei lotuak eta ondareko ondasunak.

-690. kontzeptua. Lurrak eta natur ondasunak.

-692. kontzeptua. Azpiegituretako inbertsioak.

VII. KAPITULUA

KAPITAL TRANSFERENTZIAK

Hemen sartzen dira toki entitatearen edo haren erakunde autonomoen ekarpenetarako kredituak, eragile onuradunen kontrapartida zuzenekorik gabe, eta helburu dutenak kapital-eragiketak finantzatzea.

Orobat, hemen sartzen dira “Diru-laguntzak gauzatan”, kapitalean, hots, toki entitateak edo haren erakunde autonomoek eskuratzen dituzten ondasunak, onuradunei entregatzeko, aldez aurretik onartutako diru-laguntza gisa. Behar den artikuluari egotziko zaio, hartzailearen arabera.

Behar den artikuluan edo kontzeptuan, transferentzien onuradunaren arabera, sartuko dira gastuen sailkapen ekonomikoko 87. artikuluan sartu gabeko kapital ekarpenak, hau da, beste entitate publiko batzuen jabetzan parte hartzearen ondoriozkoak, baldin Nafarroako toki entitateek eta haien erakunde autonomoek ez badute jasotzen berek egiten duten ordainketaren balio berbereko finantza aktiborik, eta ekarpenak berreskuratzeko aurreikuspenik ez badago.

Azpikontzeptuetarako, erakunde onuradunaren arabera bereiz daitezke transferentziak.

70. artikulua. Toki entitatearen administrazio orokorrari.

Entitatearen erakunde autonomoen aurrekontuetan bakarrik aplikatuko da artikulu hau.

-700. kontzeptua. Toki entitatearen administrazio orokorrari.

71. artikulua. Toki entitatearen erakunde autonomoei.

Kapital transferentziak, toki entitateak edo haren erakunde autonomoek toki entitatearen beraren erakunde autonomoei egitea aurreikusitakoak.

-710. kontzeptua. Toki entitatearen erakunde autonomoei.

72. artikulua. Estatuaren Administrazioari.

Kapital transferentziak, toki entitateak edo haren erakunde autonomoek Estatuaren Administrazio Orokorrari, haren erakunde autonomoei, fundazioei, erakunde publikoei edo merkataritza sozietateei egitea aurreikusitakoak.

-720. kontzeptua. Estatuko Administrazio Orokorrari.

-721. kontzeptua. Erakunde autonomoei eta agentziei.

Honako bi azpikontzeptu hauek ezartzen dira:

721.00 azpikontzeptua. Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoari.

721.09 azpikontzeptua. Beste erakunde autonomo batzuei.

-722. kontzeptua. Estatuko fundazioei.

-723. kontzeptua. Estatuko merkataritza sozietateei, enpresa entitate publikoei eta beste erakunde publiko batzuei.

73. artikulua. Gizarte Segurantzari.

Kapital transferentziak, toki entitateak edo haien erakunde autonomoek Gizarte Segurantzaren sistema eratzen duten entitateei ematea aurreikusitakoak.

-730. kontzeptua. Gizarte Segurantzari.

74. artikulua. Toki entitatearen erakunde publikoei eta merkataritzako sozietateei.

-740. kontzeptua. Toki entitatearen erakunde publikoei eta merkataritzako sozietateei.

75. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateari eta beste autonomia erkidego batzuei.

-750. kontzeptua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Orokorrari.

-751. kontzeptua. Nafarroako Foru Komunitateko beste erakunde autonomo eta agentzia batzuei.

-752. kontzeptua. Nafarroako Foru Komunitateko fundazioei.

-753. kontzeptua. Merkataritzako sozietateei, enpresa entitate publikoei eta Nafarroako Foru Komunitatearen mendeko beste erakunde publiko batzuei.

-754. kontzeptua. Beste autonomia erkidego batzuei.

76. artikulua. Toki entitateei.

-762. kontzeptua. Udalerriei.

762.10 azpikontzeptua. Udalen mendeko erakunde autonomoak.

-763. kontzeptua. Mankomunitateei.

-766. kontzeptua. Udalerriak elkartzen dituzten entitateei.

766.01 azpikontzeptua. Elkarte tradizionalei.

766.02 azpikontzeptua. Administrazio barrutiei.

-767. kontzeptua. Partzuergoei.

-768. kontzeptua. Kontzejuei.

-769 azpikontzeptua. Administrazio zerbitzuen batasunei.

77. artikulua. Enpresa pribatuei.

Toki entitateak edo haren erakunde autonomoek ematen dituzten edo ematea aurreikusten diren kapital transferentziak.

-770. kontzeptua. Enpresa pribatuei.

78. artikulua. Familiei eta irabazi asmorik gabeko erakundeei.

Kapital transferentziak, toki entitateak edo haren erakunde autonomoek familiei, fundazioei, erakundeei edo ongintza edo kirol entitateei ematen dizkietenak, edo ematea aurreikusten dituztenak.

-780. kontzeptua. Familiei.

-782. kontzeptua. Irabazi asmorik gabeko erakundeei.

-789. kontzeptua. Bestelako transferentziak.

79. artikulua. Atzerrira.

Hemen sartuko dira, besteak beste, kapital transferentziak, garapenerako lankidetza programetarako eta Estatuaren lurraldetik kanpo kokatuta dauden edo lurraldez kanpoko izaeraren estatutua duten eragileetarako, edo euroa ez den monetarekin egin behar diren kasuetarako.

-790. kontzeptua. Atzerrira.

B) FINANTZA ERAGIKETAK

8. eta 9. kapituluek jasotzen dituzte zordunketa eta kreditu transakzioak, epe motzeko (urtebetekoa gehienez ere) nahiz epe luzeko (urtebete baino luzeagoa) finantza eragiketenak, eta azalduko dira finantza aktiboen aldakuntza garbiak (8. kapituluko gastuen eta sarreren arteko diferentzia) eta finantza pasiboen aldakuntza garbiak (9. kapituluko sarreren eta gastuen arteko diferentzia).

VIII. KAPITULUA

FINANTZA AKTIBOAK

Kapitulu honek jasotzen ditu Nafarroako toki entitateek eta haien erakunde autonomoek egiten duten gastua finantza aktiboak eskuratzeko, edozein izanik ere bideratzeko modua eta epemuga.

Soldata aurrerakinak eta langileei egiten zaizkien gainerako maileguak 830. kontzeptuan (“Epe motzeko maileguak. Garapena sektoreka”) eta 831. kontzeptuan (“Epe luzeko maileguak. Garapena sektoreka”) jasoko dira, eta, behar izanez gero, berariazko azpikontzeptu bat sor daiteke.

Halaber, kapitulu honetan sartuko dira Nafarroako toki entitateei eskatzen zaizkien gordailu eta fidantzen eraketak.

Finantza aktiboen sailkapena sektoreka garatu daiteke, behar diren azpikontzeptuak erabiliz.

80. artikulua. Sektore publikoko zorra eskuratzea.

Sektore publikoko era guztietako zorra eskuratzea, epe motzean eta luzean.

-800. kontzeptua. Sektore publikoko zorra eskuratzea epe motzean.

Sektore publikoak jaulkitako efektuak, bonuak eta beste titulu batzuk eskuratzea, gehienez ere 12 hilabeteko epemuga izanik. Azpikontzeptuen bidez, bidezko diren azpisektore jaulkitzaileak bereiziko dira:

800.00 azpikontzeptua. Estatuari.

800.10 azpikontzeptua. Autonomia erkidegoei.

800.20 azpikontzeptua. Toki entitateei.

800.30 azpikontzeptua. Entitate instrumentalei.

800.90 azpikontzeptua. Beste azpisektore batzuei.

-801. kontzeptua. Sektore publikoko zorra eskuratzea epe luzean.

Sektore publikoak jaulkitako efektuak, bonuak eta beste titulu batzuk eskuratzea, 12 hilabete baino gehiagoko epemuga izanik. Azpikontzeptuen bidez, bidezko diren azpisektore jaulkitzaileak bereiziko dira:

801.00 azpikontzeptua. Estatuari.

801.10 azpikontzeptua. Autonomia erkidegoei.

801.20 azpikontzeptua. Toki entitateei.

801.30 azpikontzeptua. Entitate instrumentalei.

801.90 azpikontzeptua. Beste azpisektore batzuei.

81. artikulua. Sektore publikotik kanpoko obligazioak eta bonuak eskuratzea.

Obligazioak eta bonuak eskuratzea, epe motzekoak eta epe luzekoak, titulu-baloreetan dokumentatuak, jaulkitzaileak sektore publikotik kanpoko eragileak izanik.

-810. kontzeptua. Sektore publikotik kanpoko obligazioak eta bonuak eskuratzea, epe motzekoak. Sektorekako garapena.

Sektore publikotik kanpoko entitateek jaulkitako efektuak, bonuak eta beste titulu batzuk erostea, gehienez ere 12 hilabeteko epemuga izanik.

-811. kontzeptua. Sektore publikotik kanpoko obligazioak eta bonuak eskuratzea, epe luzekoak. Sektorekako garapena.

Sektore publikotik kanpoko entitateek jaulkitako efektuak, bonuak eta beste titulu batzuk eskuratzea, 12 hilabetetik gorako epemuga izanik.

82. artikulua. Sektore publikoari maileguak ematea.

Sektore publikoari ematen zaizkion mailegu eta aurrerakinak, interesekin edo gabe, itzultzeko epea motza (urtebete gehienez ere) edo epe luzea (urtebetetik gora) izanik.

-820. kontzeptua. Epe motzeko maileguak.

Aurrerakinak eta maileguak, interesekin edo gabe, itzultzeko eta kitatzeko epea 12 hilabetekoa izanik gehienez ere. Azpikontzeptuen bidez, mailegu hartzaileak diren azpisektoreak bereiziko dira:

820.00 azpikontzeptua. Estatuari.

820.10 azpikontzeptua. Autonomia erkidegoei.

820.20 azpikontzeptua. Toki entitateei.

820.90 azpikontzeptua. Beste azpisektore batzuei.

-821. kontzeptua. Epe luzeko maileguak.

Aurrerakinak eta maileguak, interesekin edo gabe, itzultzeko eta kitatzeko epea 12 hilabetetik gorakoa izanik. Azpikontzeptuen bidez, mailegu hartzaileak diren azpisektoreak bereiziko dira:

821.00 azpikontzeptua. Estatuari.

821.10 azpikontzeptua. Autonomia erkidegoei.

821.20 azpikontzeptua. Toki entitateei.

821.90 azpikontzeptua. Beste azpisektore batzuei.

83. artikulua. Maileguak ematea sektore publikotik kanpo.

Sektore publikotik kanpo ematen diren maileguak, interesekin edo gabe, itzultzeko epea motza (urtebete gehienez ere) edo epe luzea (urtebetetik gora) izanik.

-830. kontzeptua. Epe motzeko maileguak. Sektorekako garapena.

Aurrerakinak eta maileguak, interesekin edo gabe, itzultzeko eta kitatzeko epea 12 hilabetekoa izanik gehienez ere.

Kontzeptu honetan sartuko dira, besteak beste, toki entitateak eta haren erakunde autonomoek beren langileei ematen dizkieten maileguak eta aurrerakinak.

-831. kontzeptua. Epe luzeko maileguak. Sektorekako garapena.

Toki entitateak ematen dituen aurrerakinak eta maileguak, interesekin edo gabe, itzultzeko eta kitatzeko epea 12 hilabetetik gorakoa izanik.

Hemen sartuko dira toki entitateak eta haren erakunde autonomoek beren langileei ematen dizkieten aurrerakinak eta epe luzeko maileguak.

84. artikulua. Gordailuak eta fidantzak eratzea.

Toki entitateak edo haren erakunde autonomoek beste eragile ekonomiko batzuen diruzaintzan edo kutxetan funtsak entregatzea, gordailu edo fidantza gisa.

-840. kontzeptua. Gordailuak.

Gordailu irregular gisa jasoko dira eskudirutan egiten diren ekarpenak. Bi azpikontzeptu ezartzen dira, kontuan izanik gordailuak zer eperako eratzen diren: epe luzera, epea urtebete baino luzeagoa bada, eta epe motzera, bestela.

840.00 azpikontzeptua. Epe motzean.

840.10 azpikontzeptua. Epe luzean.

-841. kontzeptua. Fidantzak.

Obligazio bat betetzeko egiten diren eskudiruzko ekarpenak jasoko dira baldin ez badute aurrekontuetatik kanpoko tratamendurik. Bi azpikontzeptu ezartzen dira, kontuan izanik fidantzak zer eperako eratzen diren: epe luzera, epea urtebete baino luzeagoa bada, eta epe motzera, bestela.

841.00 azpikontzeptua. Epe motzean.

841.10 azpikontzeptua. Epe luzean.

85. artikulua. Sektore publikoaren akzioak eta partaidetzak eskuratzea.

Kapitalaren jabetza ordezkatzen duten tituluen erosketa jasoko da.

-850. kontzeptua. Sektore publikoaren akzioak eta partaidetzak eskuratzea.

Sektore publikoko erakundeetako akzio eta partaideak eskuratzearen gastuak. Erosketa horien helburua bereiziko da, azpikontzeptu hauen bidez:

850.10 azpikontzeptua. Galerak konpentsatzeko akzioak eta partaidetzak eskuratzea.

850.20 azpikontzeptua. Inbertsio ez errentagarriak finantzatzeko akzioak eta partaidetzak eskuratzea.

850.90 azpikontzeptua. Sektore publikoaren barnean egiten diren akzioen gainerako eskuratzeak.

86. artikulua. Sektore publikotik kanpo akzioak eta partaidetzak eskuratzea.

Kapitalaren jabetza ordezkatzen duten tituluen erosketa jasoko da.

-860. kontzeptua. Sektore publikotik kanpo akzioak eta partaidetzak eskuratzea.

Sektore publikokoak ez diren erakundeetako akzio eta partaideak eskuratzearen gastuak.

Azpikontzeptu hauek bereizten dira:

860.10 azpikontzeptua. Enpresa nazionalenak.

860.20 azpikontzeptua. Europar Batasuneko enpresenak.

860.90 azpikontzeptua. Beste enpresa batzuenak.

87. artikulua. Ondareko ekarpenak.

Nafarroako toki entitateek edo haien erakunde autonomoek egiten dituzten honelako ekarpenak, baldin jasotzen badituzte, balio berarekin, finantza aktiboak edo erakundearen partaidetza handiagoa, eta ekarpenak berreskuratzea aurreikusten bada. Bestela, kapital transferentziatzat hartuko dira.

Honako kontzeptu hauek ezarri dira:

-870. kontzeptua. Ekarpenak fundazioei.

-871. kontzeptua. Ekarpenak partzuergoei.

-872. kontzeptua. Ekarpenak beste erakunde batzuei.

Azpikontzeptu hauek bereizten dira:

872.10 azpikontzeptua. Galerak konpentsatzeko ekarpenak.

872.20 azpikontzeptua. Inbertsio ez errentagarriak finantzatzeko ekarpenak.

872.30 azpikontzeptua. Sozietate publikoak.

872.90 azpikontzeptua. Gainerako ekarpenak.

88. artikulua. Beste finantza aktibo batzuk.

-880. kontzeptua. Inbertsio funtsak.

-881. kontzeptua. Epe luzerako ezarpena.

-889. kontzeptua. Beste finantza aktibo batzuk.

89. artikulua. Defizita, diruzaintzan gerakin negatiboa izateagatik.

-890. kontzeptua. Defizita, diruzaintzan gerakin negatiboa izateagatik.

Superabit birtuala sartuko da, ez dena izanen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta hura garatzen duten erregelamenduetan adierazitakoa baino apalagoa, arau horietan aipatutako neurriak hartzen direnean.

IX. KAPITULUA

FINANTZA PASIBOAK

Kapitulu honetan jasoko da Nafarroako toki entitateek eta haren erakunde autonomoek egiten duten gastua zorrak amortizatzeko, euroetan eta bestelako monetetan, edozein izanik ere horiek bideratzeko modua, kontuan hartu gabe epemuga epe luze edo motzekoa izan. Horien benetako balioa jasoko da, 3. kapituluko etekin inplizituak aplikatuz.

Orobat, kapitulu honetan jasoko dira toki entitatearen eta haren erakunde autonomoen alde eratutako gordailuen eta fidantzen itzulketen aurreikuspenak.

Finantza pasibo hauen kontzeptuak azpikontzeptuka sailkatzen ahal dira, kontuan izanik sektoreak.

90. artikulua. Zor publikoaren amortizazioa, euroetan.

Euroetan dauden era guztietako zorren kitatzea, epe motzekoak eta luzekoak, dokumentaturik daudenak titulu-baloreetan, idatz-oharretan edo formalki aitortzen duen beste edozein agiritan, maileguak kanpo.

-900. kontzeptua. Epe motzeko zor publikoaren amortizazioa, euroetan.

Lehen aipatutako zorraren kitatzea, epemuga eta iraungitze epea 12 hilabetekoa izanik gehienez ere.

-901. kontzeptua. Epe luzeko zor publikoaren amortizazioa, euroetan.

Artikuluan aipatutako zorraren kitatzea, epemuga eta iraungitze epea 12 hilabetez gorakoa izanik.

91. artikulua. Euroetan dauden maileguen eta eragiketen amortizazioa.

Toki entitateek edo haien erakunde autonomoek itundutako edo beren gain hartutako maileguak eta antzeko eragiketak kitatzea.

-910. kontzeptua. Sektore publikoko erakundeen epe motzeko maileguak amortizatzea.

Lehen aipatutako eragiketen kitatzea, epemuga 12 hilabetekoa izanik gehienez ere.

-911. kontzeptua. Sektore publikoko erakundeen epe luzeko maileguak amortizatzea.

Aurreko artikuluan aipatutako eragiketak kitatzea, epemuga 12 hilabetetik gorakoa denean.

-912. kontzeptua. Sektore publikotik kanpoko erakundeen epe motzeko maileguak amortizatzea.

Toki entitateek edo haien erakunde autonomoek itundutako edo beren gain hartutako maileguak, euroetan daudenak, sektore publikotik kanpo lortuak, kitatzea, epemuga gehienez ere 12 hilabetekoa izanik.

-913. kontzeptua. Sektore publikotik kanpoko erakundeen epe luzeko maileguak amortizatzea.

912. kontzeptuan aipatutako zorrak kitatzea, epemuga 12 hilabetetik gorakoa denean.

92. artikulua. Euroa ez den monetan dagoen zor publikoa amortizatzea.

Euroa ez den monetan dagoen zor publikoa, Nafarroako toki entitateek eta haren erakunde autonomoek jaulkia edo beren gain hartutakoa, kitatzea.

-920. kontzeptua. Euroa ez den monetan dagoen zor publikoa, epe motzekoa, amortizatzea.

Toki entitateek edo haien erakunde autonomoek jaulkitako edo beren gain hartutako zorrak, euroa ez den monetan daudenak, kitatzea, epemuga eta iraungitzeko epea gehienez ere 12 hilabetekoa izanik.

-921. kontzeptua. Euroa ez den monetan dagoen zor publikoa, epe luzekoa, amortizatzea.

Toki entitateek edo haien erakunde autonomoek jaulkitako edo beren gain hartutako zorrak, euroa ez den monetan daudenak, kitatzea, epemuga eta iraungitzeko epea 12 hilabetetik gorakoa izanik.

93. artikulua. Euroa ez den monetan dauden maileguak amortizatzea.

Euroa ez den monetan dauden maileguak, Nafarroako toki entitateek eta haren erakunde autonomoek itunduak edo beren gain hartuak, kitatzea, epe motzekoak eta luzekoak.

-930. kontzeptua. Euroa ez den monetan dagoen mailegua, epe motzekoa, amortizatzea.

Toki entitateek edo haien erakunde autonomoek itundutako edo beren gain hartutako maileguak, euroa ez den monetan daudenak, kitatzea, epemuga gehienez ere 12 hilabetekoa izanik.

-931. kontzeptua. Euroa ez den monetan dagoen mailegua, epe luzekoa, amortizatzea.

Toki entitateek edo haien erakunde autonomoek itundutako edo beren gain hartutako maileguak, euroa ez den monetan daudenak, kitatzea, epemuga 12 hilabetetik gorakoa izanik.

94. artikulua. Gordailuak eta fidantzak itzultzea.

Toki entitatearen edo haren erakunde autonomoen diruzaintzan eratutako gordailuak edo egindako fidantzak itzultzeko eragiketak.

-940. kontzeptua. Gordailuak itzultzea.

-941. kontzeptua. Fidantzak itzultzea.

Gastuaren sailkapen ekonomikoa

KAPITULUA

ARTIKULUA

KONTZEPTUA

AZPIKONTZEPTUA

IZENA

1

LANGILEEN GASTUAK.

10

Gobernu organoak eta zuzendaritzako kideak.

100

Gobernu organoetako kideen oinarrizko ordainsariak eta bestelako ordainsariak.

100.00

Oinarrizko ordainsariak.

100.01

Beste ordainsari batzuk.

101

Zuzendaritzako kideen oinarrizko ordainsariak eta bestelako ordainsariak.

101.00

Oinarrizko ordainsariak.

101.01

Beste ordainsari batzuk.

107

Pentsio plan eta funtsetan egiten diren ekarpenak.

11

Behin-behineko langileak.

110

Behin-behineko langileen oinarrizko ordainsariak eta bestelako ordainsariak.

110.00

Oinarrizko ordainsariak.

110.01

Ordainsari osagarriak.

110.02

Beste ordainsari batzuk.

117

Pentsio plan eta funtsetan egiten diren ekarpenak.

12

Funtzionarioak.

120

Oinarrizko ordainsariak.

120.00

A mailako soldatak.

120.02

B mailako soldatak.

120.03

C mailako soldatak.

120.04

D mailako soldatak.

120.05

E mailako soldatak.

120.06

Antzinatasuna.

120.07

Graduari dagokion ordainsaria.

120.09

Oinarrizko beste ordainsari batzuk.

121

Ordainsari osagarriak.

121.03

Beste osagarri batzuk.

122

Gauzazko ordainsariak.

124

Praktiketako funtzionarioentzako ordainsariak (120. kontzeptuko xehakapen bera).

127

Pentsio plan eta funtsetan egiten diren ekarpenak.

13

Lan-kontratudunak.

130

Lan-kontratudun finkoak.

130.00

Oinarrizko ordainsariak.

130.01

Aparteko orduak.

130.02

Beste ordainsari batzuk.

131

Aldi baterako lan-kontratudunak.

132

Gauzazko ordainsariak.

137

Pentsio plan eta funtsetan egiten diren ekarpenak.

14

Bestelako langileak.

143

Bestelako langileak.

147

Pentsio plan eta funtsetan egiten diren ekarpenak.

15

Errendimendurako pizgarriak.

150

Produktibitatea.

151

Eskersariak.

152

Errendimendurako beste pizgarri batzuk.

153

Dedikazio bereziko osagarria.

16

Enplegatzailearen kargurako kuotak, prestazioak eta gastu sozialak.

160

Kuota sozialak.

160.00

Gizarte Segurantza.

160.04

Funtzionarioen montepioen kuota.

160.08

Osasun eta botika laguntza.

160.09

Beste kuota batzuk.

161

Prestazio sozialak.

161.03

Salbuespeneko pentsioak.

161.04

Erretiro aurreratuengatik lan-kontratudunei pagatu beharreko kalte-ordainak.

161.05

Toki entitatearen kargurako pentsioak.

161.07

Pentsiodunen osasun eta botika laguntza.

162

Langileen gastu sozialak.

162.00

Langileen prestakuntza eta hobekuntza.

162.01

Ekonomatuak eta jantokiak.

162.02

Langileen garraioa.

162.04

Gizarte ekintza.

162.05

Aseguruak.

162.09

Bestelako gastu sozial batzuk.

164

Familia-osagarria.

2

ONDASUN ETA ZERBITZUENGATIKO GASTU ARRUNTAK.

20

Errentamenduak eta kanonak.

200

Lursailak eta natur ondasunak errentan hartzea.

202

Eraikinak eta bestelako eraikuntzak errentan hartzea.

203

Makineria, instalazioak eta tresnak errentan hartzea.

204

Garraio materiala errentan hartzea.

205

Altzari eta tresnen errentamenduak.

206

Informazioa prozesatzeko ekipoak errentan hartzea.

208

Bestelako ibilgetu materialak errentan hartzea.

209

Kanonak.

21

Konponketak, mantentzea eta kontserbatzea.

210

Azpiegiturak eta natur ondasunak.

212

Eraikinak eta bestelako eraikuntzak.

213

Makineria, instalazio teknikoak eta tresnak.

214

Garraioko elementuak.

215

Altzariak.

216

Informazioa prozesatzeko ekipoak.

219

Bestelako ibilgetu material batzuk.

22

Materiala, hornidurak eta bestelakoak.

220

Bulegoko materiala.

220.00

Arrunta ez-inbentariagarria.

220.01

Prentsa, aldizkariak, liburuak eta bestelako argitalpen batzuk.

220.02

Material informatiko ez inbentariagarria.

221

Hornidurak.

221.00

Energia elektrikoa.

221.01

Ura.

221.02

Gasa.

221.03

Erregaiak.

221.04

Jantziak.

221.05

Elikagaiak.

221.06

Botika produktuak eta osasun arloko materialak.

221.10

Garbitzeko eta txukuntzeko produktuak.

221.11

Makina, tresna eta garraio-elementuetarako ordezko piezen hornidura.

221.12

Material elektroniko, elektriko eta telekomunikazioetakoen hornidura.

221.13

Animalien mantenua eta arreta.

221.99

Bestelako hornidura batzuk.

222

Komunikazioak.

222.00

Telekomunikazio zerbitzuak.

222.01

Postakoak.

222.02

Telegrafikoak.

222.03

Informatikoak.

222.99

Komunikazioetarako bestelako gastuak.

223

Garraioak.

224

Aseguru primak.

225

Tributuak.

225.00

Estatuaren tributuak.

225.01

Autonomia erkidegoen tributuak.

225.02

Toki entitateen tributuak.

226

Hainbat motatako gastuak.

226.01

Ordezkaritza eta protokolo gastuak.

226.02

Publizitatea eta propaganda.

226.03

Aldizkari ofizialetan argitaratzea.

226.04

Juridikoak, administrazioarekiko auziak.

226.06

Bilkurak, mintzaldiak eta ikastaroak.

226.07

Oposizioak eta hautaprobak.

226.09

Kultura eta kirol jarduerak.

226.20

Herri jaiak.

226.30

Bankuetako zerbitzuak eta antzekoak.

226.99

Bestelako hainbat gastu.

227

Beste enpresa profesional batzuek eginiko lanak.

227.00

Garbiketa eta txukuntzea.

227.01

Segurtasuna.

227.02

Balorazioak eta peritu-lanak.

227.04

Zaintza, gordailutzea eta biltegiratzea.

227.05

Hauteskunde prozesuak.

227.06

Azterlan eta lan teknikoak.

227.08

Entitatearendako diru-bilketen zerbitzuak.

227.09

Hornidura eta osasungarritasun publikoa.

227.20

Argiteria publikoa kudeatzea.

227.30

Bidaiarien garraio publikoa.

227.40

Kirol jardueren kudeaketa.

227.50

Kultur jarduerak eta historiko-artistikoak kudeatzea.

227.60

Hirigintzako aholkularitza, azterlanak eta planeamenduak.

227.70

Ekonomia, finantza eta zerga arloetako aholkularitza.

227.99

Beste enpresa eta profesional batzuek eginiko lanak.

23

Zerbitzuarengatiko kalte-ordainak.

230

Dietak.

230.00

Gobernu organoetako kideena.

230.10

Zuzendaritza kideena.

230.20

Gainerako langileena.

231

Lokomozioa.

231.00

Gobernu organoetako kideena.

231.10

Zuzendaritza kideena.

231.20

Gainerako langileena.

233

Beste kalte-ordain batzuk.

24

Argitalpenen gastuak.

240

Editatzeko eta banatzeko gastuak.

25

Administrazio publikoek eta beste entitate publiko batzuek egiten dituzten lanak.

250

Administrazio publikoek eta beste entitate publiko batzuek egiten dituzten lanak.

26

Irabazi asmorik gabeko erakundeek egiten dituzten lanak.

260

Irabazi asmorik gabeko erakundeek egiten dituzten lanak.

3

FINANTZA GASTUAK.

30

Zor publikoa, euroetan.

300

Interesak.

301

Jaulkitzeko, aldatzeko eta kitatzeko prozedurak.

309

Euroetan dagoen zor publikoaren bestelako finantza gastu batzuk.

31

Euroetan dauden maileguenak eta bestelako finantza eragiketenak.

310

Interesak.

311

Formalizatzeko, aldatzeko eta kitatzeko prozedurak.

319

Euroetan dauden maileguen eta bestelako finantza eragiketen beste gastu batzuk.

32

Euroa ez den monetan dagoen zor publikoarenak.

320

Interesak.

321

Jaulkitzeko, aldatzeko eta kitatzeko prozedurak.

322

Kanbio diferentziak.

329

Bestelako finantza gastu batzuk, euroa ez den monetan dagoen zor publikoarenak.

33

Euroa ez den monetan dauden maileguenak eta bestelako finantza eragiketenak.

330

Interesak.

331

Formalizatzeko, aldatzeko eta kitatzeko prozedurak.

332

Kanbio diferentziak.

339

Bestelako finantza gastu batzuk, euroa ez den monetan dauden maileguenak eta bestelako finantza eragiketenak.

34

Gordailu, fidantza eta bestelakoenak.

340

Gordailuen interesak.

341

Fidantzen interesak.

35

Berandutza gastuak eta bestelako finantza gastuak.

351

Interesak, zorpekoengatik.

352

Berandutza interesak.

353

Finantza trukeko eragiketak.

357

Abalen exekuzioa.

358

Finantza errentamenduko eragiketen (“leasing”) interesak.

359

Bestelako finantza gastuak.

4

TRANSFERENTZIA ARRUNTAK.

40

Toki entitatearen administrazio orokorrari.

400

Toki entitatearen administrazio orokorrari.

41

Toki entitatearen erakunde autonomoei.

410

Toki entitatearen erakunde autonomoei.

42

Estatuaren Administrazioari.

420

Estatuko Administrazio Orokorrari.

421

Erakunde autonomoei eta estatuko beste agentzia batzuei.

421.00

Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoari.

421.10

Beste erakunde autonomo batzuei.

422

Estatuko fundazioei.

423

Estatuko merkataritza sozietateei, enpresa entitate publikoei eta beste erakunde publiko batzuei.

423.00

Enplegua sustatzeko diru-laguntzak.

423.10

Interes-hobarietarako eta aseguru primetarako diru-laguntzak.

423.20

Kontsumitzaileek ordaindu beharreko prezioa murrizteko diru-laguntzak.

423.90

Beste diru-laguntza batzuk estatuko merkataritza sozietateei, enpresa entitate publikoei eta beste erakunde publiko batzuei.

43

Gizarte Segurantzari.

430

Gizarte Segurantzari.

44

Toki entitatearen erakunde publikoei eta merkataritzako sozietateei.

440

Enplegua sustatzeko diru-laguntzak.

441

Interes-hobarietarako eta aseguru primetarako diru-laguntzak.

442

Kontsumitzaileek ordaindu beharreko prezioa murrizteko diru-laguntzak.

449

Beste diru-laguntza batzuk, toki entitatearen erakunde publikoei eta merkataritzako sozietateei.

45

Nafarroako Foru Komunitateari eta beste autonomia erkidego batzuei.

450

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Orokorrari.

451

Nafarroako Foru Komunitateko beste erakunde autonomo eta agentzia batzuei.

452

Nafarroako Foru Komunitateko fundazioei.

453

Merkataritzako sozietateei, enpresa entitate publikoei eta Nafarroako Foru Komunitatearen mendeko beste erakunde publiko batzuei.

453.00

Enplegua sustatzeko diru-laguntzak.

453.10

Interes-hobarietarako eta aseguru primetarako diru-laguntzak.

453.20

Kontsumitzaileek ordaindu beharreko prezioa murrizteko diru-laguntzak.

453.90

Beste diru-laguntza batzuk, merkataritzako sozietateei, enpresa entitate publikoei eta Nafarroako Foru Komunitatearen mendeko beste erakunde publiko batzuei.

454

Beste autonomia erkidego batzuei.

46

Toki entitateei.

462

Udalerriei.

462.10

Udalerrien mendeko erakunde autonomoei.

463

Mankomunitateei.

466

Udalerriak elkartzen dituzten entitateei.

466.01

Elkarte tradizionalak.

466.02

Administrazio barrutiei.

467

Partzuergoei.

468

Kontzejuei.

469

Administrazio zerbitzuen batasunei.

47

Enpresa pribatuei.

470

Enplegua sustatzeko diru-laguntzak.

471

Interes-hobarietarako eta aseguru primetarako diru-laguntzak.

472

Kontsumitzaileek ordaindu beharreko prezioa murrizteko diru-laguntzak.

479

Beste diru-laguntza batzuk enpresa pribatuei.

48

Familiei eta irabazi asmorik gabeko erakundeei.

480

Familiei.

482

Irabazi asmorik gabeko erakundeei.

489

Bestelako transferentziak.

49

Atzerrira.

490

Atzerrira.

5

KONTINGENTZIATARAKO ETA BESTE USTEKABE BATZUETARAKO FUNTSA.

50

Aurrekontu exekuzioko kontingentzia funtserako zuzkidura.

500

Aurrekontu exekuzioko kontingentzia funtsa. Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 31. artikulua.

51

Beste ustekabe batzuk.

510

Ustekabeak.

6

INBERTSIO ERRELAK.

60

Inbertsio berria, azpiegituretan eta erabilera orokorrerako diren ondasunetan.

600

Inbertsioak lursailetan.

609

Beste inbertsio berri batzuk, azpiegituretan eta erabilera orokorrerako diren ondasunetan.

61

Azpiegiturak eta erabilera orokorrerako diren ondasunak berritzeko inbertsioak.

610

Inbertsioak lursailetan.

619

Azpiegiturak eta erabilera orokorrerako diren ondasunak berritzeko beste inbertsio batzuk.

62

Zerbitzuen funtzionamendu operatiboari lotutako inbertsio berria.

621

Lurrak eta natur ondasunak.

622

Eraikinak eta bestelako eraikuntzak.

623

Makineria, instalazio teknikoak eta tresnak.

624

Garraioko elementuak.

625

Altzariak.

626

Informazioa prozesatzeko ekipoak.

627

Proiektu konplexuak.

629

Zerbitzuen funtzionamendu operatiboari lotutako beste inbertsio berri batzuk.

63

Gauzak berritzeko inbertsioa, zerbitzuen funtzionamendu operatiboari lotua.

631

Lurrak eta natur ondasunak.

632

Eraikinak eta bestelako eraikuntzak.

633

Makineria, instalazio teknikoak eta tresnak.

634

Garraioko elementuak.

635

Altzariak.

636

Informazioa prozesatzeko ekipoak.

637

Proiektu konplexuak.

639

Gauzak berritzeko beste inbertsio batzuk, zerbitzuen funtzionamendu operatiboari lotuak.

64

Izaera immateriala duten inbertsioetako gastuak.

640

Izaera immateriala duten inbertsioetako gastuak.

641

Gastuak aplikazio informatikoetan.

65

Beste erakunde publiko batzuetarako kudeatutako inbertsioak.

650

Beste erakunde publiko batzuetarako kudeatutako inbertsioetako gastuak.

68

Ondareko ondasunetan egiten diren inbertsioetako gastuak.

681

Lurrak eta natur ondasunak.

682

Eraikinak eta bestelako eraikuntzak.

689

Ondareko ondasunetan egiten diren inbertsioetako beste gastu batzuk.

69

Herrilurretako ondasunetako inbertsioak.

690

Lurrak eta natur ondasunak.

692

Azpiegituretako inbertsioak.

7

KAPITAL TRANSFERENTZIAK.

70

Toki entitatearen administrazio orokorrari.

700

Toki entitatearen administrazio orokorrari.

71

Toki entitatearen erakunde autonomoei.

710

Toki entitatearen erakunde autonomoei.

72

Estatuaren Administrazioari.

720

Estatuko Administrazio Orokorrari.

721

Erakunde autonomoei eta agentziei.

721.00

Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoari.

721.09

Beste erakunde autonomo batzuei.

722

Estatuko fundazioei.

723

Estatuko merkataritza sozietateei, enpresa entitate publikoei eta beste erakunde publiko batzuei.

73

Gizarte Segurantzari.

730

Gizarte Segurantzari.

74

Toki entitatearen erakunde publikoei eta merkataritzako sozietateei.

740

Toki entitatearen erakunde publikoei eta merkataritzako sozietateei.

75

Nafarroako Foru Komunitateari eta beste autonomia erkidego batzuei.

750

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Orokorrari.

751

Nafarroako Foru Komunitateko beste erakunde autonomo eta agentzia batzuei.

752

Nafarroako Foru Komunitateko fundazioei.

753

Merkataritzako sozietateei, enpresa entitate publikoei eta Nafarroako Foru Komunitatearen mendeko beste erakunde publiko batzuei.

754

Beste autonomia erkidego batzuei.

76

Toki entitateei.

762

Udalerriei.

762.10

Udalerrien mendeko erakunde autonomoei.

763

Mankomunitateei.

766

Udalerriak elkartzen dituzten entitateei.

766.01

Elkarte tradizionalei.

766.02

Administrazio barrutiei.

767

Partzuergoei.

768

Kontzejuei.

769

Administrazio zerbitzuen batasunei.

77

Enpresa pribatuei.

770

Enpresa pribatuei.

78

Familiei eta irabazi asmorik gabeko erakundeei.

780

Familiei.

782

Irabazi asmorik gabeko erakundeei.

789

Bestelako transferentziak.

79

Atzerrira.

790

Atzerrira.

8

FINANTZA AKTIBOAK.

80

Sektore publikoko zorra eskuratzea.

800

Sektore publikoko zorra eskuratzea epe motzean.

800.00

Estatuari.

800.10

Autonomia erkidegoei.

800.20

Toki entitateei.

800.30

Entitate instrumentalei.

800.90

Beste azpisektore batzuei.

801

Sektore publikoko zorra eskuratzea epe luzean.

801.00

Estatuari.

801.10

Autonomia erkidegoei.

801.20

Toki entitateei.

800.30

Entitate instrumentalei.

801.90

Beste azpisektore batzuei.

81

Sektore publikotik kanpoko obligazioak eta bonuak eskuratzea.

810

Sektore publikotik kanpoko obligazioak eta bonuak eskuratzea, epe motzekoak. Sektorekako garapena.

811

Sektore publikotik kanpoko obligazioak eta bonuak eskuratzea, epe luzekoak. Sektorekako garapena.

82

Sektore publikoari maileguak ematea.

820

Epe motzeko maileguak.

820.00

Estatuari.

820.10

Autonomia erkidegoei.

820.20

Toki entitateei.

820.90

Beste azpisektore batzuei.

821

Epe luzeko maileguak.

821.00

Estatuari.

821.10

Autonomia erkidegoei.

821.20

Toki entitateei.

821.90

Beste azpisektore batzuei.

83

Maileguak ematea sektore publikotik kanpo.

830

Epe motzeko maileguak. Sektorekako garapena.

831

Epe luzeko maileguak. Sektorekako garapena.

84

Gordailuak eta fidantzak eratzea.

840

Gordailuak.

840.00

Epe motzean.

840.10

Epe luzean.

841

Fidantzak.

841.00

Epe motzean.

841.10

Epe luzean.

85

Sektore publikoaren akzioak eta partaidetzak eskuratzea.

850

Sektore publikoaren akzioak eta partaidetzak eskuratzea.

850.01

Galerak konpentsatzeko akzioak eta partaidetzak eskuratzea.

850.20

Inbertsio ez errentagarriak finantzatzeko akzioak eta partaidetzak eskuratzea.

850.90

Sektore publikoaren barnean egiten diren akzioen gainerako eskuratzeak.

86

Sektore publikotik kanpo akzioak eta partaidetzak eskuratzea.

860

Sektore publikotik kanpo akzioak eta partaidetzak eskuratzea.

860.10

Enpresa nazionalenak.

860.20

Europar Batasuneko enpresenak.

860.90

Beste enpresa batzuenak.

87

Ondareko ekarpenak.

870

Ekarpenak fundazioei.

871

Ekarpenak partzuergoei.

872

Ekarpenak beste erakunde batzuei.

872.10

Galerak konpentsatzeko ekarpenak.

872.20

Inbertsio ez errentagarriak finantzatzeko ekarpenak.

872.30

Sozietate publikoak.

872.90

Gainerako ekarpenak.

88

Beste finantza aktibo batzuk.

880

Inbertsio funtsak.

881

Epe luzeko arriskuak.

889

Beste finantza aktibo batzuk.

89

Defizita, diruzaintzan gerakin negatiboa izateagatik.

897

Defizita, diruzaintzan gerakin negatiboa izateagatik.

9

FINANTZA PASIBOAK.

90

Zor publikoaren amortizazioa, euroetan.

900

Epe motzeko zor publikoaren amortizazioa, euroetan.

901

Epe luzeko zor publikoaren amortizazioa, euroetan.

91

Euroetan dauden maileguen eta eragiketen amortizazioa.

910

Sektore publikoko erakundeen epe motzeko maileguak amortizatzea.

911

Sektore publikoko erakundeen epe luzeko maileguak amortizatzea.

912

Sektore publikotik kanpoko erakundeen epe motzeko maileguak amortizatzea.

913

Sektore publikotik kanpoko erakundeen epe luzeko maileguak amortizatzea.

92

Euroa ez den monetan dagoen zor publikoa amortizatzea.

920

Euroa ez den monetan dagoen zor publikoa, epe motzekoa, amortizatzea.

921

Euroa ez den monetan dagoen zor publikoa, epe luzekoa, amortizatzea.

93

Euroa ez den monetan dauden maileguak amortizatzea.

930

Euroa ez den monetan dagoen mailegua, epe motzekoa, amortizatzea.

931

Euroa ez den monetan dagoen mailegua, epe luzekoa, amortizatzea.

94

Gordailuak eta fidantzak itzultzea.

940

Gordailuak itzultzea.

941

Fidantzak itzultzea.

3. ERANSKINA. NAFARROAKO TOKI ENTITATEEN ETA HAIEN ERAKUNDE AUTONOMOEN AURREKONTUKO DIRU-SARREREN SAILKAPEN EKONOMIKOAREN EDUKIA

3. ERANSKINA

Dekretuaren IV. zati honetan, Nafarroako toki entitateen eta haien erakunde autonomoen diru-sarreren sailkapen ekonomikoaren egitura garatzen da, kapitulu, artikulu eta kontzeptu bakoitzaren ondoan zerrendatuta horiei dagozkien diru-sarrerak, bakoitzarendako egokia den xehetasun mailarekin.

Kodeak izaera itxi eta nahitaezkoa du kapituluaren, artikuluaren eta kontzeptuaren mailetan. Azpikontzeptuari eta kontu-sailari dagokienez, berriz, kodea irekitzat jotzen da, nahiz eta arau honetan oro har erabiltzeko diren kontzeptu eta azpikontzeptu nahitaezko batzuk bereizten eta kodetzen diren, toki entitate bakoitzak behar beste epigrafe sortu eta eransten ahal dituelarik.

Finantza eragiketak ez direnak (1.etik 7.era bitarteko kapituluak) eta finantza eragiketak (8. eta 9. kapituluak) bereizten dira, eta hasierako horien baitan sartu dira, batetik, eragiketa arruntak (1.etik 5.era bitarteko kapituluak) eta, bestetik, kapital eragiketak (6. eta 7. kapituluak).

A) FINANTZA ERAGIKETAK EZ DIRENAK

A.1. Eragiketa arruntak.

Diru-sarreren aurrekontuko 1.etik 5.era bitarteko kapituluak (bi horiek barne) sartzen dira hemen. Lehen hiru kapituluek tributuen alorreko diru-sarrerak eta horien gisakoak dituzte; 4. kapituluak, transferentzia arrunten bidezko diru-sarrerak eta gastu arruntak finantzatzeko diru-laguntzak, eta 5. kapituluan daude ondareko diru-sarrerak, gordailuetatik, dibidenduetatik eta ondasun higiezinen errentetatik datozenak; orobat, besteak beste, administrazio emakiden kanonari dagokion produktua eta azalera eskubidearen kontraprestazioak.

I. KAPITULUA

ZUZENEKO ZERGAK

Kapitulu honetan sartuko dira kontraprestaziorik gabe eskatzen diren baliabideak, haien zergapeko egintza eratzen badute negozioek edo izaera juridiko nahiz ekonomikoko egintzek edo egitateek eta subjektu pasiboaren kontribuzio gaitasuna agerian uzten badute, ondare bat edukitzearen edo errenta bat eskuratzearen ondorioz.

11. artikulua. Kapitalaren gaineko zergak.

Ondare baten titulartasunaren gaineko edo ondare horren osagaien eskualdatzeak agerian utzitako balio igoeren gaineko zergetatik datozen diru-sarrerak hartzen ditu.

-112. kontzeptua. Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa. Landalurrekoak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen II. tituluko II. kapituluan daude araututa.

-113. kontzeptua. Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa. Hirilurrekoak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen II. tituluko II. kapituluan daude araututa.

-114. kontzeptua. Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa. Ezaugarri berezidun ondasunak.

-115. kontzeptua. Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen II. tituluko IV. kapituluan daude araututa.

-116. kontzeptua. Hirilurren Balio Igoeraren gaineko Zerga.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen II. tituluko VI. kapituluan daude araututa.

-117. kontzeptua. Etxebizitza Hutsen gaineko Zerga.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen II. tituluko VIII. kapituluan daude araututa.

13. artikulua. Jarduera ekonomikoen gaineko zergak.

Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean enpresa, lanbide eta arte jarduerak egitea zergapeko egintza duen zergatik eratorritako diru-sarrerak hartzen ditu, kasua bada, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen II. tituluaren III. kapituluan xedatuaren arabera.

-130. kontzeptua. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga.

19. artikulua. Zuzeneko beste zerga batzuk.

-191. kontzeptua. Luxuzko gastuen gainekoak.

191.01 azpikontzeptua. Irabazi pribatuak ikuskizun publikoetako apustu gurutzatuengatik.

191.02 azpikontzeptua. Ehiza eta arrantza barruti pribatuen aprobetxamenduak.

191.03 azpikontzeptua. Bingoan lortutako sariak.

II. KAPITULUA

ZEHARKAKO ZERGAK

29. artikulua. Zeharkako beste zerga batzuk.

Indarra duten zeharkako beste zerga batzuk bilduta lortutako diru-sarrerak hartzen ditu; orobat, udal mugapean edozein eraikuntza, instalazio eta obra egiteagatiko zerga bilduta lortutakoak.

-290. kontzeptua. Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga.

Udal mugapearen barruan edozein eraikuntza, instalazio eta obra egiteagatik ordaindu behar den zerga bilduta lortutako diru-sarrerak hartzen ditu. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen II. tituluko V. kapituluan dago araututa.

-299. kontzeptua. Zeharkako beste zerga batzuk.

III. KAPITULUA

TASAK, PREZIO PUBLIKOAK ETA BESTELAKO DIRU-SARRERAK

30. artikulua. Zerbitzu publiko oinarrizkoengatik ordaintzen diren tasak.

Zerbitzu publiko oinarrizkoak emateagatik lortutako diru-sarrerak dira, horrelakotzat jotzen direlarik programen araberako sailkapeneko 1. gastu alorrean sartutakoak, subjektu pasiboa bereziki ukitu edo hari onura ekartzen diotenak, inguruabar hauetakoren bat gertatzen denean:

-Zerbitzuak ez izatea administratuek beren borondatez eskatuak edo hartuak. Hauek ez dira borondatezkotzat joko legezko edo erregelamenduzko xedapenek ezarri dituztenean edo eskatutako ondasunak nahiz zerbitzuak nahitaezkoak direnean eskatzailearen bizitza pribatu edo sozialerako.

-Zerbitzuak ez izatea sektore pribatuak emanak, indarra duen araudiaren arabera sektore publikoaren aldeko erreserba ezarririk egon ala ez.

Kontzeptu hauek bereizten dira:

-300. kontzeptua. Ur hornidurako zerbitzua.

-301. kontzeptua. Estolderia zerbitzua.

-302. kontzeptua. Zabor bilketaren zerbitzua.

-303. kontzeptua. Hondakinak tratatu eta desagerrarazteko zerbitzua.

-309. kontzeptua. Oinarrizko zerbitzuak emateagatiko beste tasa batzuk.

309.10 azpikontzeptua. Hilerriak.

31. artikulua. Zerbitzu publiko sozialak eta lehentasunezkoak emateagatik ordaintzen diren tasak.

Zerbitzu publiko sozialak eta lehentasunezkoak emateagatik lortutako diru-sarrerak dira, horrelakotzat jotzen direlarik programen araberako sailkapeneko 2. eta 3. gastu alorrean sartutakoak, subjektu pasiboa bereziki ukitu edo hari onura ekartzen diotenak, aurreko artikuluan aipatutako inguruabarretakoren bat gertatzen denean.

-310. kontzeptua. Osasun zerbitzuak.

-311. kontzeptua. Laguntza-zerbitzuak.

311.10 azpikontzeptua. Etxeko laguntza zerbitzua.

-312. kontzeptua. Hezkuntza zerbitzuak.

312.10 azpikontzeptua. Musika eskola.

312.20 azpikontzeptua. Haur eskolak.

-313. kontzeptua. Kirol zerbitzuak.

-314. kontzeptua. Kultura.

-319. kontzeptua. Lehentasunezko zerbitzuak emateagatiko beste tasa batzuk.

32. artikulua. Toki erakundeen eskumeneko jarduerak egiteagatiko tasak.

Administrazio jarduera bat toki erakundeen eskumeneko zuzenbide publikoaren araubidean egiteagatik lortutako diru-sarrerak dira, jarduera hori subjektu pasiboaren gainekoa bada edo berari eragin nahiz bereziki onura ekartzen badio, 30. artikuluari dagokionez aipatutako inguruabarretako bat gertatzen denean.

-321. kontzeptua. hirigintzako lizentziak.

-322. kontzeptua. Lehen okupazioko lizentziak.

-323. kontzeptua. Hirigintzako beste zerbitzu batzuen tasak.

-325. kontzeptua. Agiriak luzatzeko tasa.

-326. kontzeptua. Ibilgailuak eramateagatiko tasa.

-329. kontzeptua. Beste tasa batzuk, toki erakundeen eskumeneko jarduerak egiteagatik.

329.10 azpikontzeptua. Establezimenduak irekitzeko lizentzia.

329.20 azpikontzeptua. Autotaxien lizentziak eta kudeaketa.

329.30 azpikontzeptua. Barne-merkataritza.

Hemen sartzen dira azoken, hiltegiaren, baskularen, merkataritzako azoken zerbitzuak emateagatik sorrarazitako kontraprestazioak.

329.40 azpikontzeptua. Zerbitzu ekonomikoak.

329.50 azpikontzeptua. Zaintza berezia.

33. artikulua. Toki mailako jabari publikoaren erabilera pribatiboagatik edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasak.

Toki mailako jabari publikoaren erabilera pribatiboaren edo aprobetxamendu bereziaren kontraprestazio gisa jasotako diru-sarrerak; sail honetan zenbait kontzeptutan bereizten ahalko dira, toki entitate bakoitzaren informazio beharren arabera, honako hauei loturiko diru-sarrerak:

Eremu publikoa okupatzeko tasak.

Zoruko aprobetxamenduaren tasak.

Zorupeko aprobetxamenduaren tasak.

Hegalkineko aprobetxamenduaren tasak.

Beste aprobetxamendu berezi batzuk.

-330. kontzeptua. Ibilgailuak aparkatzeko tasa.

-331. kontzeptua. Ibilgailuak sartzeko tasa eta pasabideena.

-332. kontzeptua. Hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziaren tasa.

-333. kontzeptua. Telekomunikazio zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziaren tasa.

-334. kontzeptua. Kalak eta zangak irekitzeko tasa.

-335. kontzeptua. Eremu publikoa terrazekin okupatzeko tasa.

-336. kontzeptua. Eremu publikoa ibilgailuen trafikoa aldi baterako eteten dela okupatzeagatik ordaindu beharreko tasa.

-337. kontzeptua. Hegalkineko aprobetxamenduaren tasak.

-338. kontzeptua. Telefónica de España SAren konpentsazioa.

-339. kontzeptua. Eremu publikoaren erabilera pribatiboaren beste tasa batzuk.

339.10 azpikontzeptua. Lur publikoak salgaiekin, obra-hondakinekin, hesiekin, aldamioekin... okupatzea.

339.20 azpikontzeptua. Postuak, barrakak, salmentako etxolak, kalez kaleko industriak.

34. artikulua. Prezio publikoak.

Toki entitateen eskumeneko zerbitzuak emateagatik edo jarduerak egiteagatik ordaindu beharreko prezio publikoak.

Nafarroako toki entitateek emandako zerbitzuen kontraprestazio gisa edo haien eskumeneko jarduerak egiteagatik jasotako diru-sarrerak, 30. artikuluan sartzeko eskatzen diren inguruabarrak gertatzen ez direnean.

-340. kontzeptua. Osasun zerbitzuak.

-341. kontzeptua. Laguntza-zerbitzuak.

341.10 azpikontzeptua. Etxeko laguntza zerbitzua.

341.20 azpikontzeptua. Zahar etxeak, apartamentu babestuak eta horien tankerakotzat jotzen direnak.

Hemen sartuko dira zahar etxeek, apartamentu babestuek eta horien tankerakotzat jotzen direnek hirugarren adinekoei emandako zerbitzuen kontraprestazioak, toki entitateen menpekoak direnean, bai zuzenean bai erakunde autonomoen bidez.

-342. kontzeptua. Hezkuntza zerbitzuak.

342.10 azpikontzeptua. Musika eskola.

342.20 azpikontzeptua. Haur eskolak.

-343. kontzeptua. Kirol zerbitzuak.

-344. kontzeptua. Kultura.

Kontzeptu honetan sartuko dira, halaber, euskararen eta gazteen jardueretan lortutako diru-sarrerak.

-345. kontzeptua. Hiri garraio publikoaren zerbitzua.

-349. kontzeptua. Beste prezio publiko batzuk.

36. artikulua. Salmentak.

Transakzioetan lortutako diru-sarrerak, ondasunak ateratzen edo ematen direnean, ibilgetuaren osagai diren, eta erabili eta botatzeko materialaren izaera ez duten ondasunak izan ezik. Adibide bat jartze aldera, efektuen diru-sarrerak, inprimakienak... jasoko dira.

-360. kontzeptua. Salmentak.

38. artikulua. Eragiketa arrunten itzulketak.

Toki entitatearen edo haren erakunde autonomoen diruzaintzetan egindako diru-sarrerak, ekitaldi itxietako itzulketek ekarriak eragiketa arruntengatik (itzulketa horiek dira obligazioa aitortu zen ekitaldian ez beste batean izandakoak).

Aurrekontu arrunteko itzulketak lotuko zaizkio kasuan kasuko obligazioak aitortzean horiek hartu dituzten gastu aurrekontuari, obligazio horien zenbatekoa eta dagozkien ordainketen zenbatekoa gutxituz.

Hemen sartuko dira aldez aurretik exekutaturiko abalen itzulketak, toki entitatearen edo haren erakunde autonomoen aldekoak.

Bi kontzeptu biltzen dira:

-380. kontzeptua. Abalen itzulketa.

-389. kontzeptua. Aurrekontu itxietako eragiketa arrunten beste itzulketa batzuk.

39. artikulua. Bestelako diru-sarrerak.

Berez kapitulu honetakoak izanik, aurreko artikuluetan agertu ez diren diru-sarrerak hartzen ditu.

-391. kontzeptua. Isunak.

Egungo legedian behar bezala zehaztuta dauden egintzengatik edo ez-egiteengatik ezarritako zehapenek ekarritako diru-sarrerak. Honako hiru azpikontzeptu hauek ezarri dira:

391.00 azpikontzeptua. Hirigintzako arau-hausteen isunak.

391.10 azpikontzeptua. Zergen alorreko arau-hausteen eta antzeko beste batzuen isunak.

391.20 azpikontzeptua. Zirkulazioaren ordenantza hausteak ekarritako isunak.

391.90 azpikontzeptua. Bestelako arau-hauste eta zehapenak.

1., 2. eta 3. kapituluetan jasotako diru-sarreren kontzeptuei dagozkien zehapenak, berariaz horietako bakoitzaren kudeaketan sorrera dutenak, 391.10 azpikontzeptuari lotuko zaizkio.

-392. kontzeptua. Premiamendu aldiko errekarguak eta, aldez aurretik errekerimendurik egin gabe, epez kanpo egindako deklarazioen errekarguak.

Zorrak borondatezko aldian ez ordaintzetik etorritako diru-sarrerak, exekuzio errekarguaren, premiamenduzko errekargu murritzaren eta premiamenduzko errekargu arruntaren bidezkoak. Hemen sartzen dira, orobat, aldez aurretik errekerimendurik egin gabe, epez kanpo egindako deklarazioen errekarguak.

Honako azpikontzeptu hauek ezarri dira:

392.11 azpikontzeptua. Premiamenduzko errekargua.

392.12 azpikontzeptua. Beste errekargu batzuk.

-393. kontzeptua. Berandutza interesak.

Berandutza interesek ekarritako diru-sarrerak, borondatezko aldian ordaintzeko epea amaitzetik obligazio nagusia eratzen duen zorra benetan ordaintzera dagoen denbora kontuan izanda.

Zorraren zenbateko nagusiarekin batera likidaturiko berandutza interesak ez zaizkio kontzeptu honi lotuko, baizik eta dagokion kontzeptuari.

-394. kontzeptua. Auzolana.

Auzolana egin ordez zenbateko bat ordaintzetik etorritako diru-sarrerak.

-395. kontzeptua. Bidelana.

Bidelana egin ordez zenbateko bat ordaintzetik etorritako diru-sarrerak.

-398. kontzeptua. Aseguruen kalte-ordainak.

-399. kontzeptua. Beste diru-sarrera batzuk.

Berez artikulu honetakoak izanik, aurreko kontzeptuetan sartu ez diren diru-sarrerak hartzen ditu.

Besteak beste, toki entitateak noizean behin jasotako diru-sarrerak eta kontabilitate aldeko erantzukizunaren espedienteek ekarritako diru-sarrerak.

399.10 azpikontzeptua. Eskubide pasiboen kuotak.

Toki entitateak montepioen kudeaketa berezkoa duen kasuetan erabiliko da.

IV. KAPITULUA

TRANSFERENTZIA ARRUNTAK

Tributuen alorrekoak ez diren diru-sarrerak, Nafarroako toki entitateek jasoak, horien aldetik kontraprestazio zuzenik izan gabe, eragiketa arruntak finantzatzeko direnak.

Kontzeptuka eta azpikontzeptuka, transferentziak ematen dituzten eragileen arabera bereiziko dira transferentziak.

Halaber, bereizi eginen dira helburu izaera dutenak.

40. artikulua. Toki entitatearen administrazio orokorrarenak.

Artikulu hau bakarrik aplikatuko da entitatearen erakunde autonomoen aurrekontuetan.

-400. kontzeptua. Toki entitatearen administrazio orokorrarenak.

41. artikulua. Toki entitatearen erakunde autonomoenak.

Transferentzia arruntak, Nafarroako toki entitateek eta haien erakunde autonomoek entitate horien erakunde autonomoek emanda jaso behar dituztela aurreikusitakoak.

-410. kontzeptua. Toki entitatearen erakunde autonomoenak.

42. artikulua. Estatuko Administrazioarenak.

-420. kontzeptua. Estatuko Administrazio Orokorrarenak.

Hemen sartuko dira Nafarroako toki entitateen aldeko transferentziak eta, besteak beste, Estatuaren tributuetan partaidetza izateari dagozkionak.

Honako azpikontzeptu hauek ezarri dira:

420.00 azpikontzeptua. Partaidetza, Estatuaren tributuetan.

420.20 azpikontzeptua. Onura fiskalen konpentsazioa.

Administrazioak Nafarroako toki entitateen alde aitortutako zenbatekoak jasoko dira, toki tributuetan lege mailako arauek emandako onura fiskalen konpentsazioak direla eta.

420.90 azpikontzeptua. Estatuko Administrazio Orokorraren beste transferentzia arrunt batzuk.

-421. kontzeptua. Erakunde autonomoenak eta estatuko beste agentzia batzuenak.

Estatuko erakunde autonomoetatik datozen transferentzia arruntak. Azpikontzeptu hauek bereizten dira:

421.00 azpikontzeptua. Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoarenak.

421.90 azpikontzeptua. Beste erakunde autonomo eta agentzia batzuenak.

-422. kontzeptua. Estatuko fundazioenak.

Estatuko fundazioetatik datozen trasnferentzia arruntak.

-423. kontzeptua. Estatuko merkataritza sozietateenak, enpresa entitate publikoenak eta beste erakunde publiko batzuenak.

Aipatzen diren entitateetatik eta sozietateetatik datozen transferentzia arruntak. Bi azpikontzeptu ezarri dira:

423.00 azpikontzeptua. Estatuko loterienak eta apustuenak.

423.90 azpikontzeptua. Estatuko beste merkataritza sozietate batzuenak, beste enpresa entitate publiko batzuenak eta beste erakunde publiko batzuenak.

43. artikulua. Gizarte Segurantzarenak.

Transferentzia arruntak, Nafarroako toki entitateek eta haien erakunde autonomoek Gizarte Segurantzaren sistema eratzen duten entitateetatik jasoko dituztela aurreikusitakoak.

-430. kontzeptua. Gizarte Segurantzarenak.

44. artikulua. Toki entitateko ente publikoenak eta merkataritzako sozietateenak.

Bi kontzeptu ezarri dira, kontuan hartuta transferentzia arruntak zer entitatetatik datozen:

-440. kontzeptua. Ente publikoenak.

-441. kontzeptua. Merkataritzako sozietateenak.

45. artikulua. Nafarroako Foru Komunitatearenak eta beste autonomia erkidego batzuenak.

-450. kontzeptua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Orokorrarenak.

Honako azpikontzeptu hauek ezarri dira:

450.00 azpikontzeptua. Nafarroako Ogasun Publikoaren tributuetan parte hartzea.

450.01 azpikontzeptua. Baldintzatu gabeko beste transferentzia batzuk.

Gaika, izenpetu diren hitzarmenak zenbat, horrenbeste azpikontzeptu ezarri ahalko dira, ondoko kode hauek aintzat hartuta:

450.02 azpikontzeptua. Transferentzia arruntak gizarte zerbitzuen eta berdintasun politiken arloan.

450.30 azpikontzeptua. Transferentzia arruntak hezkuntzaren arloan.

450.50 azpikontzeptua. Transferentzia arruntak enpleguaren eta toki garapenaren arloan.

450.60 azpikontzeptua. Beste transferentzia arrunt batzuk, Nafarroako Foru Komunitatearekin izenpeturiko hitzarmenak betetzetik datozenak.

450.80 azpikontzeptua. Beste diru-laguntza arrunt batzuk, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Orokorrarenak.

-451. kontzeptua. Nafarroako Foru Komunitateko beste erakunde autonomo eta agentzia batzuenak.

451.10 azpikontzeptua. Nafarroako Enplegu Zerbitzuarenak.

-452. kontzeptua. Nafarroako Foru Komunitateko fundazioenak.

-453. kontzeptua. Merkataritzako sozietateenak, enpresa entitate publikoenak eta Nafarroako Foru Komunitatearen mendeko beste erakunde publiko batzuenak.

-454. kontzeptua. Beste autonomia erkidego batzuenak.

46. artikulua. Toki entitateenak.

-462. kontzeptua. Udalenak.

4621 azpikontzeptua. Udalen mendeko erakunde autonomoenak.

-463. kontzeptua. Mankomunitateenak.

-466. kontzeptua. Udalak elkartzen dituzten beste entitate batzuenak.

466.01 azpikontzeptua. Elkarte tradizionalenak.

466.02 azpikontzeptua. Administrazio barrutienak.

-467. kontzeptua. Partzuergoenak.

-468. kontzeptua. Kontzejuenak.

-469. kontzeptua. Administrazio zerbitzuen batasunenak.

47. artikulua. Enpresa pribatuenak.

-470. kontzeptua. Enpresa pribatuenak.

48. artikulua. Familienak eta irabazi asmorik gabeko erakundeenak.

-480. kontzeptua. Familienak.

-481. kontzeptua. Irabazi asmorik gabeko erakundeenak.

-489. kontzeptua. Bestelako transferentziak.

49. artikulua. Kanpokoak.

Hemen biltzen dira, zehaztuta, Europar Batasuneko erakundeetatik jasotako transferentzia arrunten diru-sarrerak, eta, denak elkartuta, nazioarteko beste erakunde batzuetatik datozenak; orobat Estatuaren lurraldetik kanpo kokatuta dauden edo lurraldez kanpoko izaeraren estatutua duten eragileenak.

Honako kontzeptu hauek ezarri dira:

-490. kontzeptua. Europako Gizarte Funtsarenak.

-491. kontzeptua. Eskualde Garapenerako Funtsarenak.

-492. kontzeptua. Kohesio Funtsarenak.

-493. kontzeptua. Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsarenak (NBEUF).

-494. kontzeptua. Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsarenak (LGENF).

-495. kontzeptua. NBBEFrenak (Nekazaritza Bideratzeko).

-496. kontzeptua. Europako Arrantza Funtsarenak.

-497. kontzeptua. Europar Batasunaren beste transferentzia batzuk.

-499. kontzeptua. Kanpoko beste transferentzia batzuk, Europar Batasunetik datozenak kenduta.

V. KAPITULUA

ONDAREKO DIRU-SARRERAK ETA HERRILURRETAKO APROBETXAMENDUAK

Tributuen alorrekoak ez diren diru-sarrerak hartzen ditu, Nafarroako toki entitateen eta haien erakunde autonomoen jabetzako edo ondareko errentetatik datozenak; orobat, zuzenbide pribatuaren araubidean egindako jardueretatik datozenak.

Herri ondasunen errentetatik datozen diru-sarrerak ere hartuko ditu.

50. artikulua. Tituluen eta baloreen interesak.

Titulu-baloreetako finantza inbertsioetatik datozen interesekin izandako diru-sarrerak hartzen ditu.

Kontzeptuka, jasotako interesak bereizten dira, aintzat hartuta titulu-baloreak jaulki dituzten entitate taldeak edo subjektuak.

-500. kontzeptua. Estatuarenak.

-501. kontzeptua. Erakunde autonomoenak eta agentzienak.

-504. kontzeptua. Estatuko merkataritza sozietateenak, enpresa entitate publikoenak eta beste erakunde publiko batzuenak.

-505. kontzeptua. Autonomia erkidegoenak.

-506. kontzeptua. Toki entitateenak.

-507. kontzeptua. Enpresa pribatuenak.

51. artikulua. Emandako aurrerakin eta maileguen interesak.

Titulu-baloreetako zor dokumentatu gabearen interesak, mota guztietako maileguenak, aurrerakinenak edo kreditu polizenak.

Kontzeptuka, jasotako interesak bereizten dira, aintzat hartuta entitate talde edo subjektu zordunak.

-511. kontzeptua. Erakunde autonomoenak eta agentzienak.

-514. kontzeptua. Estatuko merkataritza sozietateenak, enpresa entitate publikoenak eta beste erakunde publiko batzuenak.

-518. kontzeptua. Familienak eta irabazi asmorik gabeko erakundeenak.

52. artikulua. Gordailuen interesak.

Nafarroako toki entitateek banku eta aurrezki kutxetan dituzten diru gordailuek sorrarazten dituzten interesak.

Kontzeptuka, jasotako interesak bereiziko dira, aintzat hartuta gordailuzainak diren entitateak edo subjektuak.

-520. kontzeptua. Gordailuen interesak.

53. artikulua. Dibidenduak eta mozkinetako partaidetza.

Finantza inbertsioetatik edo legez ezarritako eskubideetatik sortutako mozkinetako partaidetzek eta dibidenduek ekarri dituzten baliabideak.

Kontzeptuka, mozkinetako partaidetzak eta dibidenduak bereiziko dira, toki entitateak partaidetza dueneko entitateak eta subjektuak kontuan hartuta.

-531. kontzeptua. Erakunde autonomoenak eta agentzienak.

-534. kontzeptua. Estatuko merkataritza sozietateenak, enpresa entitate publikoenak eta beste erakunde publiko batzuenak.

Hemen sartuko dira bai toki entitatearen mendeko sozietate eta entitateetako dibidenduak eta mozkinetako partaidetzak bai toki entitatea parte-hartzaile soila deneko sozietate eta entitateetakoak.

Horretarako, sozietate edo entitate bat toki entitatearen mendekoa dela ulertuko da, baldin eta inguruabar hauetakoren bat gertatzen bada:

Toki entitateak, haren mendeko, hari lotutako edo hark partaidetza dueneko enteek sozietate edo entitatearen kapital sozialean partaidetza izatea, gehiengoa duela, zuzenean edo zeharka.

Toki entitatea eratzen duten edo haren mendean dauden edo hark partaidetza dueneko organo, erakunde edo merkataritzako sozietateetako batek gehiengoari dagozkion boto eskubideak izatea sozietatean, bai zuzenean bai sozietateko beste bazkide batzuekin dituen akordioen bidez.

Toki entitatea eratzen duten edo haren mendean dauden edo hark partaidetza dueneko organo, erakunde edo merkataritzako sozietateetako batek eskubidea izatea, sozietatearen gobernu organoetako kideen gehiengoa izendatzeko edo kargutik kentzeko, bai zuzenean bai sozietateko beste bazkide batzuekin dituen akordioen bidez.

Sozietatearen administratzaile bakarrak edo Administrazio Kontseiluko kideetako batek kargu hori jasoa izatea honako hauetako baten kide edo aholkularia delako: toki entitatea, toki entitatearen mendeko erakundea edo merkataritzako sozietatea edo hark partaidetza duenekoa.

Ondorioz, honako azpikontzeptu hauek ezarriko dira:

534.00 azpikontzeptua. Toki entitateen mendeko sozietate eta entitateak.

534.10 azpikontzeptua. Toki entitateen mendekoak ez diren sozietate eta entitateak.

-537. kontzeptua. Enpresa pribatuenak.

54. artikulua. Ondasun higiezinen errentak.

Hirugarrenek ondareko ondasun higiezinak aprobetxatu, erabili edo gozatzetik sortzen diren diru-sarrerak.

-541. kontzeptua. Hiri-finken errentamenduak.

Hiri higiezinak oro har alokairuan uztetik etorritako diru-sarrerak.

-542. kontzeptua. Landa-finken errentamenduak.

Toki entitatearen jabetzakoak diren landa-finken errentamendutik etorritako diru-sarrerak.

-544. kontzeptua. Zentsuak.

Urteko pentsioen diru-sarrerak eta zentsu enfiteutikoen kontratuetatik etorritako beste eskubide ekonomiko batzuenak, edo beste edozein izaeratakoak, toki entitatearen ondasun higiezinen jabari erabilgarria lagatzeagatik, toki entitateak zuzeneko jabaria berarentzat erreserbatzen duela.

-549. kontzeptua. Ondasun higiezinen beste errenta batzuk.

Izaera honetakoak izanik, aurreko kontzeptuetan sartu ez diren diru-sarrerak hartzen ditu.

55. artikulua. Kontzesioen eta aprobetxamendu berezien produktuak.

Kontzesioengatik eta aprobetxamendu bereziengatik jasotzen ahal diren diru-sarrerak, bereizten direlarik hainbesteko finko bat direnak eta aldizkako kanon bat edo bestelako bat direnak. Hemen sartuko dira Nafarroako toki entitateek emandako ikerketa edo ustiapen eskubideetatik lortutakoak eta oro har.

-550. kontzeptua. Aldian aldiko kontraprestazioa duten kontzesio administratiboenak.

Izaera honetako diru-sarrerak, kontzesio administratiboetatik datozenak. Hemen sartuko da aldian aldiko kanona, kontzesiodunek toki entitateari eman beharrekoa, honek -titulartasunari eutsiz- haien esku utzi duelako zerbitzu publiko baten kudeaketa edo jabari publikoko ondasun baten ustiapena.

-551. kontzeptua. Aldian aldikoa ez den kontraprestazioa duten kontzesio administratiboenak.

Izaera honetako diru-sarrerak, kontzesio administratiboetatik datozenak. Hemen sartuko da kanona, hainbesteko finkoa duena edo aldian aldikoa ez dena, kontzesiodunek toki entitateari eman beharrekoa, honek -titulartasunari eutsiz- haien esku utzi duelako zerbitzu publiko baten kudeaketa.

-552. kontzeptua. Azalera eskubidea aldian aldiko kontraprestazioarekin.

Eskubide ekonomikoa edo kontraprestazioaren diru-sarrera sartuko da hemen, toki entitatearen aldekoa, bere jabetzako lurrak utzi dituelako azalera-eskubidedunak erabil ditzan, eraikuntza helburuetarako, dagozkion planetan edo hitzarmenetan ezartzen den denboran, eskubidea azkentzen denean lur eta eraikin horiek toki entitatearen eskuetara itzuliko direlarik.

Kontzeptu honetan sartzen den kontraprestazioa aldian aldiko kanon bat izanen da.

-553. kontzeptua. Azalera eskubidea aldian aldikoa ez den kontraprestazioarekin.

Eskubide ekonomikoa edo kontraprestazioaren diru-sarrera sartuko da hemen, toki entitatearen aldekoa, bere jabetzako lurrak utzi dituelako azalera-eskubidedunak erabil ditzan, eraikuntza helburuetarako, dagozkion planetan edo hitzarmenetan ezartzen den denboran, eskubidea azkentzen denean lur eta eraikin horiek toki entitatearen eskuetara itzuliko direlarik.

Aipatu kontraprestazioa ez da aldian aldikoa izanen, eta izaten ahalko da edo zenbateko finkoa edo ondasun higiezinen jabetza eskubidea nahiz errentamendu eskubidea esleitzea edo aurreko horien konbinazio bat.

-554. kontzeptua. Nekazaritzako, oihangintzako eta herrilurretako aprobetxamenduak.

Nekazaritzako, oihangintzako eta herrilurretako aprobetxamenduetatik lortutako izaera honetako diru-sarrerak hartzen ditu.

Azpikontzeptu hauek ezarri dira:

554.00 azpikontzeptua. Oihan ustiapenetako produktuak.

554.10 azpikontzeptua. Mendiak hobetzeko funtsa.

554.20 azpikontzeptua. Laborantzako herrilurren aprobetxamendua.

554.30 azpikontzeptua. Herrilarreen aprobetxamendua.

554.40 azpikontzeptua. Herrilurretako aprobetxamenduak, oihangintzakoak.

554.50 azpikontzeptua. Herrilurretako bestelako aprobetxamenduak.

-555. kontzeptua. Kontraprestazioa duten aprobetxamendu bereziak.

Aprobetxamendu berezietatik lortutako izaera honetako diru-sarrerak hartzen ditu.

-559. kontzeptua. Beste kontzesio eta aprobetxamendu batzuk.

559.10 azpikontzeptua. Parke eolikoak eta eguzki parkeak.

Parke eolikoen eta eguzki parkeen bidez aprobetxamendu partikularra izateko, lurrak uztetik datozen diru-sarrerak hartzen ditu.

Parkea toki entitatearen jabetzakoa denean, parkean lortutako energia saltzean eskuratutako diru-sarrerak 36. artikulura eramanen dira (salmentak).

59. artikulua. Ondareko beste diru-sarrera batzuk.

Izaera honetakoak izanik, aurreko artikuluetan sartu ez diren diru-sarrerak hartzen ditu.

Honako kontzeptu hauek sartuko dira:

-591. kontzeptua. Finantza inbertsioak egitean sortutako mozkinak.

Finantza inbertsioetako tituluak eta baloreak besterentzetik etorritako mozkinak hartzen ditu, subskripzio eskubideak saltzean lortutako diru-sarrerak barne.

-592. kontzeptua. Finantza trukeko eragiketen diru-sarrerak.

Diru-sarrera hauek sartuko dira hemen: jaso beharreko interesak, interesak sortzen dituen diferentziak ekarritakoak edo kanbio tasen diferentzia positiboek ekarritakoak, edo finantza arloko bestelako diru-sarrerak, interes tasaren edo kanbio tasaren arriskua estaltzeko eta kudeatzeko finantza eragiketek ekarritakoak.

-599. kontzeptua. Ondareko beste diru-sarrera batzuk.

Aurreko kontzeptuetan sartu ez diren ondareko diru-sarrerak hartzen ditu.

A.2. Kapital eragiketak.

Diru-sarreren aurrekontuko 6. artikulua (“Inbertsio errealak besterentzea”) eta 7. artikulula (“Kapital transferentziak”) hartzen ditu. Besteak beste, higiezinak eta beste ibilgetu bat saltzetik datozen diru-sarrerak hartzen ditu; halaber, toki entitatearen aldeko transferentziak, kapital gastuak finantzatzeko direnak.

VI. KAPITULUA

INBERTSIO ERREALAK BESTERENTZEA

Nafarroako toki entitateen edo haien erakunde autonomoen jabetzakoak diren kapital ondasunak irtetea edo ematea dakarten transakzioetatik datozen diru-sarrerak.

60. artikulua. Lurrenak.

Orubeak, landa finkak eta beste lur batzuk saltzetik etorritako diru-sarrerak hartzen ditu.

-600. kontzeptua. Orubeen salmenta.

Eraiki gabeko orubeak saltzetik datozen diru-sarrerak.

-601. kontzeptua. Landa finken salmenta.

Landa finkak saltzetik datozen diru-sarrerak.

-602. kontzeptua. Eremu publikoko soberako lurzatiak.

Eremu publikoko soberako lurzatiak saltzetik datozen diru-sarrerak, lurzatiak halakotzat jotzen badira, Nafarroako toki entitateetako ondasunen gaineko erregelamenduaren arabera.

-603. kontzeptua. Udalaren lurzoruko ondarea.

Udalaren lurzoruko ondarea eratzen duten ondasunak saltzetik datozen diru-sarrerak.

-609. kontzeptua. Beste lur batzuk.

Eraiki gabeko lurrak -aurreko kontzeptuetan sartu ez direnak- saltzetik datozen diru-sarrerak.

61. artikulua. Gainerako inbertsio errealenak.

Aurreko artikuluan sartu ez diren inbertsio errealak saltzetik datozen diru-sarrerak hartzen ditu.

-611. kontzeptua. Izaera immaterialeko inbertsioenak.

Toki entitateak edo haren erakunde autonomoek jabetza industriala edo intelektuala saltzetik datozen diru-sarrerak hartzen ditu.

-612. kontzeptua. Objektu baliotsuenak.

Denborarekin hondatzen ez diren objektuak saltzetik datozen diru-sarrerak sartuko dira hemen, objektu horiek toki entitateak edo haren erakunde autonomoek erosi badituzte eta balio gordailu gisa eduki (esaterako, metal preziatuak edo artelanak).

-619. kontzeptua. Beste inbertsio erreal batzuenak.

Ibilgetu materialeko beste ondasun batzuk -aurreko kontzeptuetan sartu ez direnak- besterentzetik datozen diru-sarrerak hartuko ditu.

68. artikulua. Kapital eragiketengatiko itzulketak.

Toki entitatearen edo haren erakunde autonomoen diruzaintzetan egindako diru-sarrerak, ekitaldi itxietako itzulketek ekarriak 6. eta 7. kapituluetako eragiketengatik (itzulketa horiek dira obligazioa aitortu zen ekitaldian ez beste batean izandakoak).

Aurrekontu arrunteko itzulketak lotuko zaizkio kasuan kasuko obligazioak aitortzean horiek hartu dituzten gastu aurrekontuari, obligazio horien zenbatekoa eta dagozkien ordainketen zenbatekoa gutxituz.

Honako kontzeptu hau ezarri da:

-680. kontzeptua. Ekitaldi itxienak.

Toki entitatearen edo haren erakunde autonomoen aurreko ekitaldiei dagozkien aurrekontuetako lehen aipatu kredituen kontura egindako ordainketen itzulketetatik datozen diru-sarrerak hartzen ditu.

-681. kontzeptua. Aseguruen kalte-ordainak.

Zenbateko nabarmena duten aseguruen kalte-ordainak hartzen ditu.

VII. KAPITULUA

KAPITAL TRANSFERENTZIAK

Tributuen alorrekoak ez diren diru-sarrerak, Nafarroako toki entitateek jasoak, horien aldetik kontraprestazio zuzenik izan gabe, kapital eragiketak finantzatzeko direnak.

Kontzeptuka, transferentziak ematen dituzten eragileen arabera bereiziko dira transferentziak. Halaber, bereizi eginen dira helburu izaera dutenak.

70. artikulua. Toki entitatearen administrazio orokorrarenak.

Artikulu hau bakarrik aplikatuko da entitatearen erakunde autonomoen aurrekontuetan.

-700. kontzeptua. Toki entitatearen administrazio orokorrarenak.

71. artikulua. Toki entitatearen erakunde autonomoenak.

Kapital transferentziak, toki entitateak edo haren erakunde autonomoek toki entitatearen beraren erakunde autonomoetatik jasoko dituztenak.

-710. kontzeptua. Toki entitatearen erakunde autonomoenak.

72. artikulua. Estatuko Administrazioarenak.

-720. kontzeptua. Estatuko Administrazio Orokorrarenak.

-721. kontzeptua. Erakunde autonomoenak eta estatuko beste agentzia batzuenak.

Estatuko erakunde autonomoetatik datozen kapital transferentziak. Bi azpikontzeptu ezarri dira:

721.00 azpikontzeptua. Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoarenak.

721.90 azpikontzeptua. Beste erakunde autonomo eta agentzia batzuenak.

-722. kontzeptua. Estatuko fundazioenak.

-723. kontzeptua. Estatuko merkataritza sozietateenak, enpresa entitate publikoenak eta beste erakunde publiko batzuenak.

Bi azpikontzeptu ezarri dira:

723.00 azpikontzeptua. Estatuko loterienak eta apustuenak.

723.90 azpikontzeptua. Estatuko merkataritza sozietateenak, enpresa entitate publikoenak eta beste erakunde publiko batzuenak.

73. artikulua. Gizarte Segurantzarenak.

Kapital transferentziak, Nafarroako toki entitateek eta haien erakunde autonomoek Gizarte Segurantzaren sistema eratzen duten entitateetatik jasoko dituztela aurreikusitakoak.

-730. kontzeptua. Gizarte Segurantzarenak.

74. artikulua. Toki entitateko ente publikoenak eta merkataritzako sozietateenak.

Bi kontzeptu ezarri dira, kontuan hartuta transferentzia arruntak zer entitatetatik datozen:

-740. kontzeptua. Ente publikoenak.

-741. kontzeptua. Merkataritzako sozietateenak.

75. artikulua. Nafarroako Foru Komunitatearenak eta beste autonomia erkidego batzuenak.

-750. kontzeptua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Orokorrenak.

Kontzeptu honen barruan bereiziko dira, azpikontzeptu baten bidez, toki entitateek Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorretik jasotzen dituzten eta maileguen amortizazioari lotuta dauden diru-laguntzak, eta beste finantza eragiketa batzuk, epe laburrerako edo luzerako direnak, entitate haiek itunduak.

750.00 azpikontzeptua. Maileguen amortizazioari lotutako diru-laguntzak eta finantza eragiketak.

750.02 azpikontzeptua. Kapital transferentziak gizarte zerbitzuen eta berdintasun politiken arloan.

750.30 azpikontzeptua. Kapital transferentziak hezkuntzaren arloan.

750.50 azpikontzeptua. Kapital transferentziak enpleguaren eta toki garapenaren arloan.

750.60 azpikontzeptua. Beste kapital transferentzia batzuk, Nafarroako Foru Komunitatearekin izenpeturiko hitzarmenak betetzetik datozenak.

750.80 azpikontzeptua. Beste kapital transferentzia batzuk, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Orokorrarenak.

-751. kontzeptua. Nafarroako Foru Komunitateko beste erakunde autonomo eta agentzia batzuenak.

-752. kontzeptua. Nafarroako Foru Komunitateko fundazioenak.

-753. kontzeptua. Merkataritzako sozietateenak, enpresa entitate publikoenak eta Nafarroako Foru Komunitatearen mendeko beste erakunde publiko batzuenak.

-754. kontzeptua. Beste autonomia erkidego batzuenak.

76. artikulua. Toki entitateenak.

-762. kontzeptua. Udalenak.

-7621. kontzeptua. Udalen mendeko erakunde autonomoenak.

-763. kontzeptua. Mankomunitateenak.

-766. kontzeptua. Udalak elkartzen dituzten beste entitate batzuenak.

766.01 azpikontzeptua. Elkarte tradizionalenak.

766.02 azpikontzeptua. Administrazio barrutienak.

-767. kontzeptua. Partzuergoenak.

-768. kontzeptua. Kontzejuenak.

-769. kontzeptua. Administrazio zerbitzuen batasunenak.

77. artikulua. Enpresa pribatuenak eta kapitaleko bestelako diru-sarrerak.

Hemen sartzen dira, batetik, enpresa pribatuen transferentziak eta, bestetik, kapitalekoak deitzen diren beste diru-sarrera batzuk, honako irizpide hauei jarraikiz:

-Lehentasuna ematen zaio sailkapen ekonomikoari tributuen alorreko beste kontsiderazio batzuen aurretik.

-Diru-sarrera arrunt gisa hartzeak, kapital gastuak finantzatzen dituzten beste diru-sarrera batzuk izateagatik, informazio hori normalizatzera behartuko gintuzke.

-770. kontzeptua. Enpresa pribatuenak.

-771. kontzeptua. Kontribuzio bereziak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen I. tituluko IV. kapituluko zortzigarren atalean daude araututa.

Kontraprestazio gisa jasotako diru-sarrerak, toki mailan herri lanak egitearen ondorioz edo zerbitzu publikoak ezarri edo handitzearen ondorioz lortutako onura bereziagatik edo ondasunen balioa gehitzeagatik.

Kontu-sailaren mailan, nahitaez zehaztu beharra dago zer obra edo zerbitzuren ondorio diren.

-772. kontzeptua. Urbanizazio kuotak.

Planeamenduaren exekuzioa exekuzio unitateen bidez egiten denean, eta horiek lankidetza sistemaren bidez garatzen direnean, administrazioak eginen ditu urbanizazio lanak, jabeen kontura. Urbanizazio gastuak konpentsatzen dituzten diru-sarrerak, dirutan edo gauzatan izan, aurrekontukoak izanen dira, Udalaren aurrekontu gastu baten -urbanizazio obraren- finantziazioari lotutako aurrekontu diru-sarrerak direlako.

-773. kontzeptua. Hirigintzako aprobetxamenduen ordez haien ordaina dirutan ematea.

-779. kontzeptua. Kapitaleko beste diru-sarrera batzuk.

78. artikulua. Familienak eta irabazi asmorik gabeko erakundeenak.

-780. kontzeptua. Familienak.

-782. kontzeptua. Irabazi asmorik gabeko erakundeenak.

-783. kontzeptua. Auzolana.

-784. kontzeptua. Bidelana.

79. artikulua. Kanpokoak.

Hemen biltzen dira, zehaztuta, Europar Batasuneko erakundeetatik jasotako kapital transferentzien diru-sarrerak, eta, denak elkartuta, nazioarteko beste erakunde batzuetatik datozenak; orobat Estatuaren lurraldetik kanpo kokatuta dauden edo lurraldez kanpoko izaeraren estatutua duten eragileenak.

Honako kontzeptu hauek ezarri dira:

-790. kontzeptua. Europako Gizarte Funtsarenak.

-791. kontzeptua. Eskualde Garapenerako Funtsarenak.

-792. kontzeptua. Kohesio Funtsarenak.

-793. kontzeptua. Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsarenak (NBEUF).

-794. kontzeptua. Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsarenak (LGENF).

-795. kontzeptua. NBBEFrenak (Nekazaritza Bideratzeko).

-796. kontzeptua. Europako Arrantza Funtsarenak.

-797. kontzeptua. Europar Batasunaren beste transferentzia batzuk.

-799. kontzeptua. Kanpoko beste transferentzia batzuk, Europar Batasunetik datozenak kenduta.

B) FINANTZA ERAGIKETAK

Finantza eragiketak, hala epe motzekoak (urtebete baino epe laburragokoak) nola epe luzekoak (urtebetetik gorako epea dutenak) 8. kapituluan (“Finantza aktiboak”) eta 9. kapituluan (“Finantza pasiboak”) daude jasota. Lehenak jasoko ditu bai finantza aktiboen besterentzeak bai toki entitateak emandako maileguen eta eratutako gordailu eta fidantzen itzulketak. 87. artikuluak (“Diruzaintzako gerakina”) diruzaintzako gerakinetik aurrekontuari aplikatzen zaizkionak jasoko ditu, ekitaldian zehar.

9. kapituluak (“Finantza pasiboak”) finantza pasiboen hitzartzea edo jaulkipena hartuko du.

VIII. KAPITULUA

FINANTZA AKTIBOAK

Kapitulu honek jasotzen ditu Nafarroako toki entitateek eta haien erakunde autonomoek finantza aktiboak (bai barrukoak bai kanpokoak) besterentzetik eskuratzen dituzten diru-sarrerak, edozein izanik ere bideratzeko modua eta epemuga.

Soldata aurrerakinen eta langileei egiten zaizkien gainerako maileguen itzulketak 830. kontzeptuan (“Epe motzeko maileguak. Garapena sektoreka”) eta 831. kontzeptuan (“Epe luzeko maileguak. Garapena sektoreka”) jasoko dira, eta, behar izanez gero, azpikontzeptu bat sor daiteke.

Halaber, kapitulu honetan sartuko dira Nafarroako toki entitateek eratutako gordailuen eta fidantzen itzulketak.

Finantza aktiboen sailkapena sektoreka garatu daiteke, behar diren azpikontzeptuak erabiliz.

Gorago adierazi den legez, 87. artikuluak (“Diruzaintzako gerakina”) diruzaintzako gerakinetik aurrekontuari aplikatzen zaizkionak jasoko ditu, ekitaldian zehar.

80. artikulua. Sektore publikoko zorra besterentzea.

Hemen sartzen dira sektore publikoak epe motzerako (epemuga urtebete baino handiago ez dela) nahiz epe luzerako (epemuga urtebetetik gorakoa dela) jaulkitako edonolako zorra saltzetik datozen diru-sarrerak, zor hori dokumentatuta dagoela titulu-baloreetan, idatz-oharretan edo beste edozein agiritan, mailegu kontratua izan ezik.

-800. kontzeptua. Sektore publikoko epe motzeko zorra besterentzea.

Epemuga 12 hilabetetik gorakoa ez duen sektore publikoaren zorra besterentzetik datozen diru-sarrerak sartzen dira hemen. Honako azpikontzeptu hauek bereizten dira jaulkitzailea aintzat hartuta:

800.00 azpikontzeptua. Estatuarenak.

800.10 azpikontzeptua. Autonomia erkidegoenak.

800.20 azpikontzeptua. Toki entitateenak.

-801. kontzeptua. Sektore publikoko epe luzeko zorra besterentzea.

Epemuga 12 hilabetetik gorakoa duen sektore publikoaren zorra besterentzetik datozen diru-sarrerak sartzen dira hemen. Honako azpikontzeptu hauek bereizten dira jaulkitzailea aintzat hartuta:

801.00 azpikontzeptua. Estatuarenak.

801.10 azpikontzeptua. Autonomia erkidegoenak.

801.20 azpikontzeptua. Toki entitateenak.

81. artikulua. Sektore publikotik kanpoko obligazioak eta bonuak besterentzea.

Hemen sartzen dira sektore publikotik kanpoko eragileek jaulkitako epe motzeko eta luzeko obligazio eta bonuak -titulu-baloreetan dokumentatuak- saltzetik datozen diru-sarrerak.

-810. kontzeptua. Sektore publikotik kanpoko epe motzeko obligazioak eta bonuak besterentzea.

Epemuga 12 hilabetetik gorakoa ez duen sektore publikotik kanpoko zorra besterentzetik datozen diru-sarrerak sartzen dira hemen.

-811. kontzeptua. Sektore publikotik kanpoko epe luzeko obligazioak eta bonuak besterentzea.

Epemuga 12 hilabetetik gorakoa duen sektore publikotik kanpoko zorra besterentzetik datozen diru-sarrerak sartzen dira hemen.

82. artikulua. Sektore publikoari emandako mailegu eta aurrerakinen itzulketa.

Sektore publikoari -interesarekin edo interesik gabe eta diru-itzultzeko epea motza edo luzea dutela- emandako mailegu eta aurrerakinen itzulketekin lortutako diru-sarrerak sartzen dira hemen.

-820. kontzeptua. Sektore publikoari emandako epe motzeko mailegu eta aurrerakinen itzulketa.

Sektore publikoko enteei -interesarekin edo interesik gabe- emandako mailegu eta aurrerakinen itzulketak sartzen dira hemen, haien epemuga 12 hilabetetik gorakoa ez denean.

Honako azpikontzeptu hauek ezarri dira, haiek zein eragileri eman zitzaizkion aintzat hartuta:

820.00 azpikontzeptua. Estatuarenak.

820.10 azpikontzeptua. Autonomia erkidegoenak.

820.20 azpikontzeptua. Toki entitateenak.

-821. kontzeptua. Sektore publikoari emandako epe luzeko mailegu eta aurrerakinen itzulketa.

Sektore publikoko enteei -interesarekin edo interesik gabe- emandako mailegu eta aurrerakinen itzulketak sartzen dira hemen, haien epemuga 12 hilabetetik gorakoa denean.

821.00 azpikontzeptua. Estatuarenak.

821.10 azpikontzeptua. Autonomia erkidegoenak.

821.20 azpikontzeptua. Toki entitateenak.

83. artikulua. Sektore publikotik kanpoko maileguen itzulketa.

Sektore publikotik kanpoko eragileei -interesarekin edo interesik gabe eta diru-itzultzeko epea motza edo luzea dutela- emandako mailegu edo aurrerakinen itzulketekin lortutako baliabideak sartzen dira hemen.

830. eta 831. kontzeptuetan, langileen pagen aurrerakinen itzulketak sartzen dira, eta, nahi bada, azpikontzeptu berariazko bat sor daiteke.

-830. kontzeptua. Sektore publikotik kanpoko epe motzeko maileguen itzulketa.

Sektore publikokoak ez diren entitateei emandako aurrerakinak eta itzulketak sartzen dira hemen, haien epemuga 12 hilabetetik gorakoa ez denean.

-831. kontzeptua. Sektore publikotik kanpoko epe luzeko maileguen itzulketa.

Sektore publikokoak ez diren entitateei emandako aurrerakinak eta itzulketak sartzen dira hemen, haien epemuga 12 hilabetetik gorakoa denean.

84. artikulua. Eratutako gordailuak eta fidantzak itzultzea.

Toki entitateak edo haren erakunde autonomoek eratutako gordailu eta fidantzen itzulketatik datozen diru-sarrerak hartzen ditu.

Kontzeptu hauek bereizten dira:

-840. kontzeptua. Gordailuak itzultzea.

-841. kontzeptua. Fidantzak itzultzea.

85. artikulua. Sektore publikoko akzioak eta partaidetzak besterentzea.

Sektore publikoan sartuta dauden enteen kapitalaren jabetza ordezkatzen duten tituluak saltzetik datozen diru-sarrerak hartzen ditu.

-850. kontzeptua. Sektore publikoko akzioak eta partaidetzak besterentzea.

86. artikulua. Sektore publikotik kanpo akzioak eta partaidetzak besterentzea.

Sektore publikokoak ez diren entitateen kapitalaren jabetza ordezkatzen duten tituluak saltzetik datozen diru-sarrerak hartzen ditu.

-860. kontzeptua. Sektore publikotik kanpo akzioak eta partaidetzak besterentzea.

87. artikulua. Diruzaintzako gerakina.

Kreditu aldaketak finantzatzeko erabiltzen den diruzaintzako gerakinaren zatia sartuko da hemen.

-870. kontzeptua. Diruzaintzako gerakina.

Azpikontzeptuka, finantzabidea duten gastuetarako den zatia eta gastu orokorretarako dena bereiziko dira.

870.00 azpikontzeptua. Gastu orokorretarako eta baliabide lotetsiak izateagatik.

870.10 azpikontzeptua. Finantzabidea duten gastuetarako.

88. artikulua. Beste finantza aktibo batzuk.

Beste finantza aktibo batzuen itzulketa sartuko da hemen, haien helburua diruzaintzako soberakinak errentagarri bihurtzea ez denean.

-880. kontzeptua. Inbertsio funtsak.

-881. kontzeptua. Epe luzerako ezarpena.

-889. kontzeptua. Beste finantza aktibo batzuk.

IX. KAPITULUA

FINANTZA PASIBOAK

Kapitulu honetan sartzen da Nafarroako toki entitateen eta haien erakunde autonomoen finantziazioa, zor publikoaren jaulkipenetik eta jasotako maileguetatik datorrena, edozein dela ere izendatuta daudeneko moneta, izaera eta dirua itzultzeko epea.

Finantza eragiketa aipatuak zenbatekoa txikiagotuta agertzen dira, dagokionean, diru-sarreretako 399. kontzeptuari dagozkion diferentzia negatiboak aplikatuta.

Gainera, Nafarroako toki entitateek eta haien erakunde autonomoek jasotako gordailu eta fidantzetatik jasotako diru-sarrerak inputatuko dira.

90. artikulua. Zor publikoaren jaulkipena, eurotan.

Eurotan jaulkitako zorretik etorritako diru-sarrerak jasotzen ditu, Nafarroako toki entitateek egin dezaketen modalitate guztietan, bai epe motzean (epemuga 12 hilabetetik gorakoa ez dela) bai epe luzean (epemuga 12 hilabetetik gorakoa dela).

-900. kontzeptua. Zor publikoaren jaulkipena eurotan, epe motzerako.

Nafarroako toki entitateek eta haien erakunde autonomoek zor publikoa -eurotan eta epe motzerako (epemuga 12 hilabetetik gorakoa ez dela)- jaulkitzetik lortutako diru-sarrerak hartzen ditu.

-901. kontzeptua. Zor publikoaren jaulkipena eurotan, epe luzerako.

Nafarroako toki entitateek eta haien erakunde autonomoek zor publikoa -eurotan eta epe luzerako (epemuga 12 hilabetetik gorakoa dela)- jaulkitzetik lortutako diru-sarrerak hartzen ditu.

91. artikulua. Jasotako maileguak, eurotan.

Eurotan jasotako maileguetatik etorritako diru-sarrerak hartzen ditu, bai sektore publikoko enteek emandako maileguetan bai sektore publikotik kanpoko eragileek emandakoetan, epe motzekoak (epemuga urtebetetik gorakoa ez dela) nahiz epe luzekoak izan (epemuga urtebetetik gorakoa).

Kontzeptuka, mailegu-emailearen izaera publiko edo pribatuaren arabera eta amortizazio epearen arabera bereizten dira.

-910. kontzeptua. Sektore publikoko enteetatik jasotako epe motzeko maileguak.

-911. kontzeptua. Sektore publikoko enteetatik jasotako epe luzeko maileguak.

-912. kontzeptua. Sektore publikotik kanpoko enteetatik jasotako epe motzeko maileguak.

-913. kontzeptua. Sektore publikotik kanpoko enteetatik jasotako epe luzeko maileguak.

92. artikulua. Euroa ez den moneta batean dagoen zor publikoa jaulkitzea.

Euroa ez den moneta batean jaulkitako zorretik etorritako diru-sarrerak jasotzen ditu, bai epe motzekoak (epemuga 12 hilabetetik gorakoa ez dela) bai epe luzekoak (epemuga 12 hilabetetik gorakoa dela).

-920. kontzeptua. Euroa ez den moneta batean dagoen zor publikoa, epe motzekoa, jaulkitzea.

-921. kontzeptua. Euroa ez den moneta batean dagoen zor publikoa, epe luzekoa, jaulkitzea.

93. artikulua. Euroa ez den moneta batean jasotako maileguak.

Euroa ez den moneta batean izendatutako maileguetatik etorritako diru-sarrerak hartzen ditu, edozein dela ere dirua itzultzeko epea, bereizten direlarik epe motza (urtebete baino handiagoa ez dena) eta epe luzea (urtebetetik gorakoa dena).

-930. kontzeptua. Euroa ez den moneta batean jasotako mailegua, epe motzekoa.

-931. kontzeptua. Euroa ez den moneta batean jasotako mailegua, epe luzekoa.

94. artikulua. Jasotako gordailu eta fidantzak.

Nafarroako toki entitateen edo haien erakunde autonomoen kutxetan eratutako gordailuak eta dirutan emandako fidantzak hartzen ditu.

-940. kontzeptua. Jasotako gordailuak.

-941. kontzeptua. Jasotako fidantzak.

Diru-sarreren sailkapen ekonomikoa.

KAPITULUA

ARTIKULUA

KONTZEPTUA

AZPIKONTZEPTUA

IZENA

1

ZUZENEKO ZERGAK.

11

Kapitalaren gaineko zergak.

112

Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa. Landalurrekoak.

113

Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa. Hirilurrekoak.

114

Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa. Ezaugarri berezidun ondasunak.

115

Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga.

116

Hirilurren Balio Igoeraren gaineko Zerga.

117

Etxebizitza Hutsen gaineko Zerga.

13

Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga.

130

Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga.

19

Zuzeneko beste zerga batzuk.

191

Luxuzko Gastuen gaineko Zerga.

191.01

Irabazi pribatuak ikuskizun publikoetako apustu gurutzatuengatik.

191.02

Ehiza eta arrantza barruti pribatuen aprobetxamendua.

191.03

Bingoan lortutako sariak.

2

ZEHARKAKO ZERGAK.

29

Zeharkako beste zerga batzuk.

290

Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga.

299

Zeharkako beste zerga batzuk.

3

TASAK, PREZIO PUBLIKOAK ETA BESTELAKO DIRU-SARRERAK.

30

Zerbitzu publiko oinarrizkoengatik ordaintzen diren tasak.

300

Ur hornidurako zerbitzua.

301

Estolderia zerbitzua.

302

Zabor bilketaren zerbitzua.

303

Hondakinak tratatu eta desagerrarazteko zerbitzua.

309

Oinarrizko zerbitzuak emateagatiko beste tasa batzuk.

309.10

Hilerriak.

31

Zerbitzu publiko sozialak eta lehentasunezkoak emateagatik ordaintzen diren tasak.

310

Osasun zerbitzuak.

311

Laguntza-zerbitzuak.

311.10

Etxeko laguntza zerbitzua.

312

Hezkuntza zerbitzuak.

312.10

Musika eskolak.

312.20

Haur eskolak.

313

Kirol zerbitzuak.

314

Kultura.

319

Lehentasunezko zerbitzuak emateagatiko beste tasa batzuk.

32

Toki erakundeen eskumeneko jarduerak egiteagatiko tasak.

321

Hirigintzako lizentziak.

322

Lehen okupazioko lizentziak.

323

Hirigintzako beste zerbitzu batzuen tasak.

325

Agiriak luzatzeko tasa.

326

Ibilgailuak eramateagatiko tasa.

329

Beste tasa batzuk, toki erakundeen eskumeneko jarduerak egiteagatik.

329.10

Establezimendua irekitzeko lizentzia.

329.20

Autotaxien lizentizak eta kudeaketa.

329.30

Barne-merkataritza.

329.40

Zerbitzu ekonomikoak.

329.50

Zaintza berezia.

33

Toki mailako jabari publikoaren erabilera pribatiboagatik edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasak.

330

Ibilgailuak aparkatzeko tasa.

331

Ibilgailuak sartzeko tasa eta pasabideena.

332

Hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziaren tasa.

333

Telekomunikazio zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziaren tasa.

334

Kalak eta zangak irekitzeko tasa.

335

Eremu publikoa terrazekin okupatzeko tasa.

336

Eremu publikoa ibilgailuen trafikoa aldi baterako eteten dela okupatzeagatik ordaindu beharreko tasa.

337

Hegalkineko aprobetxamenduaren tasak.

338

Telefónica de España SAren konpentsazioa.

339

Eremu publikoaren erabilera pribatiboaren beste tasa batzuk.

339.10

Lur publikoak salgaiekin, obra-hondakinekin, hesiekin, aldamioekin... okupatzea.

339.20

Postuak, barrakak, salmentako etxolak, kalez kaleko industriak.

34

Prezio publikoak.

340

Osasun zerbitzuak.

341

Laguntza-zerbitzuak.

341.10

Etxeko laguntza zerbitzua.

341.20

Zahar etxeak, apartamentu babestuak eta horien tankerakotzat jotzen direnak.

342

Hezkuntza zerbitzuak.

342.10

Musika eskolak.

342.20

Haur eskolak.

343

Kirol zerbitzuak.

344

Kultura.

345

Hiri garraio publikoaren zerbitzua.

349

Beste prezio publiko batzuk.

36

Salmentak.

360

Salmentak.

38

Eragiketa arrunten itzulketak.

380

Abalen itzulketa.

389

Aurrekontu itxietako eragiketa arrunten beste itzulketa batzuk.

39

Bestelako diru-sarrerak.

391

Isunak.

391.00

Hirigintzako arau-hausteen isunak.

391.10

Zergen alorreko arau-hausteen eta antzeko beste batzuen isunak.

391.20

Zirkulazioaren ordenantza hausteak ekarritako isunak.

391.90

Bestelako arau-hauste eta zehapenak.

392

Premiamendu aldiko errekarguak eta, aldez aurretik errekerimendurik egin gabe, epez kanpo egindako deklarazioen errekarguak.

392.11

Premiamenduzko errekargua.

392.12

Beste errekargu batzuk.

393

Berandutza interesak.

394

Auzolana.

395

Bidelana.

398

Aseguruen kalte-ordainak.

399

Beste diru-sarrera batzuk.

399.10

Eskubide pasiboen kuotak.

4

TRANSFERENTZIA ARRUNTAK.

40

Toki entitatearen administrazio orokorrarenak.

400

Toki entitatearen administrazio orokorrarenak.

41

Toki entitatearen erakunde autonomoenak.

410

Toki entitatearen erakunde autonomoenak.

42

Estatuko Administrazioarenak.

420

Estatuko Administrazio Orokorrarenak.

420.00

Partaidetza, Estatuaren tributuetan.

420.20

Onura fiskalen konpentsazioa.

420.90

Estatuko Administrazio Orokorraren beste transferentzia arrunt batzuk.

421

Erakunde autonomoenak eta estatuko beste agentzia batzuenak.

421.00

Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoarenak.

421.90

Beste erakunde autonomo eta agentzia batzuenak.

422

Estatuko fundazioenak.

423

Estatuko merkataritza sozietateenak, enpresa entitate publikoenak eta beste erakunde publiko batzuenak.

423.00

Estatuko loterienak eta apustuenak.

423.90

Estatuko beste merkataritza sozietate batzuenak, beste enpresa entitate publiko batzuenak eta beste erakunde publiko batzuenak.

43

Gizarte Segurantzarenak.

430

Gizarte Segurantzarenak.

44

Toki entitateko ente publikoenak eta merkataritzako sozietateenak.

440

Ente publikoenak.

441

Merkataritzako sozietateenak.

45

Nafarroako Foru Komunitatearenak eta beste autonomia erkidego batzuenak.

450

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Orokorrarenak.

450.00

Nafarroako Ogasun Publikoaren tributuetan parte hartzea.

450.01

Baldintzatu gabeko beste transferentzia batzuk.

450.02

Transferentzia arruntak gizarte zerbitzuen eta berdintasun politiken arloan.

450.30

Transferentzia arruntak hezkuntzaren arloan.

450.50

Transferentzia arruntak enpleguaren eta toki garapenaren arloan.

450.60

Beste transferentzia arrunt batzuk, Nafarroako Foru Komunitatearekin izenpeturiko hitzarmenak betetzetik datozenak.

450.80

Beste diru-laguntza arrunt batzuk, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Orokorrarenak.

451

Nafarroako Foru Komunitateko beste erakunde autonomo eta agentzia batzuenak.

451.10

Nafarroako Enplegu Zerbitzuarenak.

452

Nafarroako Foru Komunitateko fundazioenak.

453

Merkataritzako sozietateenak, enpresa entitate publikoenak eta Nafarroako Foru Komunitatearen mendeko beste erakunde publiko batzuenak.

454

Beste autonomia erkidego batzuenak.

46

Toki Entitateak.

462

Udalenak.

462.10

Udalen mendeko erakunde autonomoenak.

463

Mankomunitateenak.

466

Udalak elkartzen dituzten beste entitate batzuenak.

466.01

Elkarte tradizionalenak.

466.02

Administrazio barrutienak.

467

Partzuergoenak.

468

Kontzejuenak.

469

Administrazio zerbitzuen batasunenak.

47

Enpresa pribatuenak.

470

Enpresa pribatuenak.

48

Familienak eta irabazi asmorik gabeko erakundeenak.

480

Familienak.

481

Irabazi asmorik gabeko erakundeenak.

489

Bestelako transferentziak.

49

Kanpokoak.

490

Europako Gizarte Funtsarenak.

491

Eskualde Garapenerako Funtsarenak.

492

Kohesio Funtsarenak.

493

Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsarenak (NBEUF).

494

Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsarenak (LGENF).

495

NBBEFrenak (Nekazaritza Bideratzeko).

496

Europako Arrantza Funtsarenak.

497

Europar Batasunaren beste transferentzia batzuk.

499

Kanpoko beste transferentzia batzuk, Europar Batasunetik datozenak kenduta.

5

ONDAREKO DIRU-SARRERAK ETA HERRILURRETAKO APROBETXAMENDUAK.

50

Tituluen eta baloreen interesak.

500

Estatuarenak.

501

Erakunde autonomoenak eta agentzienak.

504

Estatuko merkataritza sozietateenak, enpresa entitate publikoenak eta beste erakunde publiko batzuenak.

505

Autonomia erkidegoenak.

506

Toki entitateenak.

507

Enpresa pribatuenak.

51

Emandako aurrerakin eta maileguen interesak.

511

Erakunde autonomoenak eta agentzienak.

514

Estatuko merkataritza sozietateenak, enpresa entitate publikoenak eta beste erakunde publiko batzuenak.

518

Familienak eta irabazi asmorik gabeko erakundeenak.

52

Gordailuen interesak.

520

Gordailuen interesak.

53

Dibidenduak eta mozkinetako partaidetza.

531

Erakunde autonomoenak eta agentzienak.

534

Estatuko merkataritza sozietateenak, enpresa entitate publikoenak eta beste erakunde publiko batzuenak.

534.00

Toki entitateen mendeko sozietate eta entitateak.

534.10

Toki entitateen mendekoak ez diren sozietate eta entitateak.

537

Enpresa pribatuenak.

54

Ondasun higiezinen errentak.

541

Hiri-finken errentamenduak.

542

Landa-finken errentamenduak.

544

Zentsuak.

549

Ondasun higiezinen beste errenta batzuk.

55

Kontzesioen eta aprobetxamendu berezien produktuak.

550

Aldian aldiko kontraprestazioa duten kontzesio administratiboenak.

551

Aldian aldikoa ez den kontraprestazioa duten kontzesio administratiboenak.

552

Azalera eskubidea aldian aldiko kontraprestazioarekin.

553

Azalera eskubidea aldian aldikoa ez den kontraprestazioarekin.

554

Nekazaritzako, oihangintzako eta herrilurretako aprobetxamenduak.

554.00

Oihan ustiapenetako produktuak.

554.10

Mendiak hobetzeko funtsa.

554.20

Laborantzako herrilurren aprobetxamendua.

554.30

Herrilarreen aprobetxamendua.

554.40

Herrilurretako aprobetxamenduak, oihangintzakoak.

554.50

Herrilurretako bestelako aprobetxamenduak.

555

Kontraprestazioa duten aprobetxamendu bereziak.

559

Beste kontzesio eta aprobetxamendu batzuk.

559.10

Parke eolikoak eta eguzki parkeak.

59

Ondareko beste diru-sarrera batzuk.

591

Finantza inbertsioak egitean sortutako mozkinak.

592

Finantza trukeko eragiketen diru-sarrerak.

599

Ondareko beste diru-sarrera batzuk.

6

INBERTSIO ERREALAK BESTERENTZEA.

60

Lurrenak.

600

Orubeen salmenta.

601

Landa finken salmenta.

602

Eremu publikoko soberako lurzatiak.

603

Udalaren lurzoruko ondarea.

609

Beste lur batzuk.

61

Gainerako inbertsio errealenak.

611

Izaera immaterialeko inbertsioenak.

612

Objektu baliotsuenak.

619

Beste inbertsio erreal batzuenak.

68

Kapital eragiketengatiko itzulketak.

680

Ekitaldi itxienak.

681

Aseguruen kalte-ordainak.

7

KAPITAL TRANSFERENTZIAK.

70

Toki entitatearen administrazio orokorrarenak.

700

Toki entitatearen administrazio orokorrarenak.

71

Toki entitatearen erakunde autonomoenak.

710

Toki entitatearen erakunde autonomoenak.

72

Estatuko Administrazioarenak.

720

Estatuko Administrazio Orokorrarenak.

721

Erakunde autonomoenak eta estatuko beste agentzia batzuenak.

721.00

Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoarenak.

721.90

Beste erakunde autonomo eta agentzia batzuenak.

722

Estatuko fundazioenak.

723

Estatuko merkataritza sozietateenak, enpresa entitate publikoenak eta beste erakunde publiko batzuenak.

723.00

Estatuko loterienak eta apustuenak.

723.90

Estatuko beste merkataritza sozietate batzuenak, beste enpresa entitate publiko batzuenak eta beste erakunde publiko batzuenak.

73

Gizarte Segurantzarenak.

730

Gizarte Segurantzarenak.

74

Toki entitateko ente publikoenak eta merkataritzako sozietateenak.

740

Ente publikoenak.

741

Merkataritzako sozietateenak.

75

Nafarroako Foru Komunitatearenak eta beste autonomia erkidego batzuenak.

750

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Orokorrarenak.

750.00

Maileguen amortizazioari lotutako diru-laguntzak eta finantza eragiketak.

750.02

Kapital transferentziak gizarte zerbitzuen eta berdintasun politiken arloan.

750.30

Kapital transferentziak hezkuntzaren arloan.

750.50

Kapital transferentziak enpleguaren eta toki garapenaren arloan.

750.60

Beste kapital transferentzia batzuk, Nafarroako Foru Komunitatearekin izenpeturiko hitzarmenak betetzetik datozenak.

750.80

Beste kapital transferentzia batzuk, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Orokorrarenak.

751

Nafarroako Foru Komunitateko beste erakunde autonomo eta agentzia batzuenak.

752

Nafarroako Foru Komunitateko fundazioenak.

753

Merkataritzako sozietateenak, enpresa entitate publikoenak eta Nafarroako Foru Komunitatearen mendeko beste erakunde publiko batzuenak.

754

Beste autonomia erkidego batzuenak.

76

Toki entitateenak.

762

Udalenak.

762.10

Udalen mendeko erakunde autonomoenak.

763

Mankomunitateenak.

766

Udalak elkartzen dituzten beste entitate batzuenak.

766.01

Elkarte tradizionalenak.

766.02

Administrazio barrutienak.

767

Partzuergoenak.

768

Kontzejuenak.

769

Administrazio zerbitzuen batasunenak.

77

Enpresa pribatuenak eta kapitaleko bestelako diru-sarrerak.

770

Enpresa pribatuenak.

771

Kontribuzio bereziak.

772

Urbanizazio kuotak.

773

Hirigintzako aprobetxamenduen ordez haien ordaina dirutan ematea.

779

Kapitaleko beste diru-sarrera batzuk.

78

Familienak eta irabazi asmorik gabeko erakundeenak.

780

Familienak.

782

Irabazi asmorik gabeko erakundeenak.

783

Auzolana.

784

Bidelana.

79

Kanpokoak.

790

Europako Gizarte Funtsarenak.

791

Eskualde Garapenerako Funtsarenak.

792

Kohesio Funtsarenak.

793

Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsarenak (NBEUF).

794

Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsarenak (LGENF).

795

NBBEFrenak (Nekazaritza Bideratzeko).

796

Europako Arrantza Funtsarenak.

797

Europar Batasunaren beste transferentzia batzuk.

799

Kanpoko beste transferentzia batzuk, Europar Batasunetik datozenak kenduta.

8

FINANTZA AKTIBOAK.

80

Sektore publikoko zorra besterentzea.

800

Sektore publikoko epe motzeko zorra besterentzea.

800.00

Estatuarenak.

800.10

Autonomia erkidegoenak.

800.20

Toki entitateenak.

801

Sektore publikoko epe luzeko zorra besterentzea.

801.00

Estatuarenak.

801.10

Autonomia erkidegoenak.

801.20

Toki entitateenak.

81

Sektore publikotik kanpoko obligazioak eta bonuak besterentzea.

810

Sektore publikotik kanpoko epe motzeko obligazioak eta bonuak besterentzea.

811

Sektore publikotik kanpoko epe luzeko obligazioak eta bonuak besterentzea.

82

Sektore publikoari emandako mailegu eta aurrerakinen itzulketa.

820

Sektore publikoari emandako epe motzeko mailegu eta aurrerakinen itzulketa.

820.00

Estatuarenak.

820.10

Autonomia erkidegoenak.

820.20

Toki entitateenak.

821

Sektore publikoari emandako epe luzeko mailegu eta aurrerakinen itzulketa.

821.00

Estatuarenak.

821.10

Autonomia erkidegoenak.

821.20

Toki entitateenak.

83

Sektore publikotik kanpoko maileguen itzulketa.

830

Sektore publikotik kanpoko epe motzeko maileguen itzulketa.

831

Sektore publikotik kanpoko epe luzeko maileguen itzulketa.

84

Eratutako gordailuak eta fidantzak itzultzea.

840

Gordailuak itzultzea.

841

Fidantzak itzultzea.

85

Sektore publikoko akzioak eta partaidetzak besterentzea.

850

Sektore publikoko akzioak eta partaidetzak besterentzea.

86

Sektore publikotik kanpo akzioak eta partaidetzak besterentzea.

860

Sektore publikotik kanpo akzioak eta partaidetzak besterentzea.

87

Diruzaintzako gerakina.

870

Diruzaintzako gerakina.

870.00

Gastu orokorretarako eta baliabide lotetsiak izateagatik.

870.10

Finantzabidea duten gastuetarako.

88

Beste finantza aktibo batzuk.

880

Inbertsio funtsak.

881

Epe luzerako ezarpena.

889

Beste finantza aktibo batzuk.

9

FINANTZA PASIBOAK.

90

Zor publikoaren jaulkipena, eurotan.

900

Zor publikoaren jaulkipena eurotan, epe motzerako.

901

Zor publikoaren jaulkipena eurotan, epe luzerako.

91

Jasotako maileguak, eurotan.

910

Sektore publikoko enteetatik jasotako epe motzeko maileguak.

911

Sektore publikoko enteetatik jasotako epe luzeko maileguak.

912

Sektore publikotik kanpoko enteetatik jasotako epe motzeko maileguak.

913

Sektore publikotik kanpoko enteetatik jasotako epe luzeko maileguak.

92

Euroa ez den moneta batean dagoen zor publikoa jaulkitzea.

920

Euroa ez den moneta batean dagoen zor publikoa, epe motzekoa, jaulkitzea.

921

Euroa ez den moneta batean dagoen zor publikoa, epe luzekoa, jaulkitzea.

93

Euroa ez den moneta batean jasotako maileguak.

930

Euroa ez den moneta batean jasotako mailegua, epe motzekoa.

931

Euroa ez den moneta batean jasotako mailegua, epe luzekoa.

94

Jasotako gordailu eta fidantzak.

940

Jasotako gordailuak.

941

Jasotako fidantzak.

F1513155

Iragarkiaren kodea: F1513155

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web