(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

105/2014 FORU DEKRETUA, AZAROAREN 5EKOA, KONTSERBAZIO BEREZIKO EREMU IZENDATZEN DUENA “BELATE” IZENEKO BATASUNAREN GARRANTZIZKO LEKUA, ETA HAREN KUDEAKETA PLANA ONESTEN DUENA Nota de Vigencia

BON N.º 245 - 17/12/2014



  “BELATE” IZENEKO ES2200018 KONTSERBAZIO BEREZIKO EREMUAREN KUDEAKETA PLANA


Zioen azalpena

Belate izeneko gunea Nafarroako ipar-mendebaldeko muturrean dago, Anueko, Basaburuko, Baztango, Bertizaranako, Donamariako, Eratsungo, Esteribarko, Ezkurrako, Beintza-Labaiengo, Lanzko, Oizko, Saldiasko, Ultzamako, Urrozko eta 88. fazeriako udal mugapeetan. Gune horretan badira Nafarroako aniztasun biologikoaren adierazgarri diren habitat naturalak eta basa flora eta fauna; gainera, zenbait kasutan horiek galzorian daude haien banaketa naturaleko eremuan, edo banaketa naturaleko azalera murritza daukate, bai atzera egiten ari direlako bai berez dutelako eremu murritza. Horregatik, eremu batzuk hautatu behar dira, non bermatuko baita habitat natural eta basa espezie horiek epe luzean iraunen dutela, kudeaketa aktibo eta prebentiborako sistema eraginkor eta eragingarrien bidez.

Habitat natural nahiz espezie horietako batzuk sarturik daude Kontseiluak 1992ko maiatzaren 21ean emandako Habitat naturalak eta basa fauna eta flora kontserbatzeari buruzko 92/43/EEE Zuzentarauan, edo Europako Parlamentuak eta Kontseiluak basa hegaztiak kontserbatzeari buruz emandako 2009/147/EE Zuzentarauan. Horrenbestez, balio handia dute ez bakarrik Foru Komunitatean, baita Europar Batasunean ere. Bi zuzentarau horiek dira Europar Batasunak naturaren kontserbazioaren arloan duen tresna nagusia. Horretarako, lekuen sare ekologiko bat sortu zen, Natura 2000 Sarea, non Batasunaren interesekotzat hartu diren basa florako eta faunako espezie eta habitat natural guztien adierazpenak lehengoratu edo egoki kontserbatu behar baitira.

92/43/EEE Zuzentaraua abenduaren 7ko 1997/1995 Errege Dekretuaren bidez sartu zen Espainiako ordenamendu juridikoan.

Zuzentarauak irizpide zientifiko batzuk eta egutegi bat ezarri zituen Natura 2000 Sarea eratzeko. 4. artikuluaren arabera, Europar Batasuneko estatuek lekuen zerrenda bat proposatu behar diote Batzordeari, eta adierazi leku bakoitzean dauden natur habitat motak eta Batasunaren intereseko espezieak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, Gobernuak 2000ko maiatzaren 15ean hartutako Erabakiaren bidez, Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzen ahal diren lekuen zerrenda behin-behinekoz onetsi zuen, gero Natura 2000 Europako sare ekologikoan sar zitezen. Horien artean, “Belate” izeneko ES2200018 gunea dago.

Batasunaren Garrantzizko Leku gisa onetsirik, Europar Batasuneko estatuak ahalik eta lasterren deklaratu behar du Kontserbazio Bereziko Eremu, gehienez ere sei urteko epean. Horretarako, kudeaketa plan baten bidez, behar diren kontserbazio neurriak ezarri behar dira, Batasunaren Garrantzizko Leku izatearen arrazoi diren natur habitatak eta espezieen populazioak kontserbazio-egoera onean mantentzeko, edo egoera hori berriz ezartzeko.

2003ko abenduaren 22ko 2004/69/EE Erabakiaren bidez, Europako Batzordeak eskualde biogeografiko alpinoaren barreneko Batasunaren Garrantzizko Lekuen zerrenda onetsi zuen, eta 2004ko abenduaren 7ko 2004/813/EE Erabakiaren bidez, berriz, eskualde biogeografiko atlantikoena. Horrenbestez, Europako zuzentaraua aplikatzearen ondorioetarako, kontserbazio bereziko eremu izendatuko dira leku horiek.

“Belate” gunerako Kudeaketa Plana Europar Batasuneko araudiaren betebeharrekin bat prestatu da, eta, beraz, bertan jaso dira Lekuan dauden habitat eta taxonen eskakizun ekologikoei dagozkien ekintza, neurri eta jarraibideak, aipatutako 92/43/EEE Zuzentarauan biltzen direnak.

Hori dela eta, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariak proposaturik, 2014ko azaroaren 5ean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat, Nafarroako Gobernuak,

DEKRETATU DU:

1. artikulua . Xedea.

Foru dekretu honen xedea hauxe da:

1. Batasunaren Garrantzizko ES2200018 Lekua, “Belate” izenekoa, Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzea.

2. “Belate” izeneko ES2200018 Kontserbazio Bereziko Eremuaren kudeaketa plana onestea. Foru dekretu honi erantsi zaio.

2. artikulua . Planaren aplikazio eremua eta lurralde mugaketa.

“Belate” izeneko gunea Nafarroako ipar-ekialdeko muturrean dago, eta 26.067,44 hektareako azalera dauka.

Hona hemen haren lurralde mugak:

-Mendebaldeko muga:

Berueteko Kontzejuak Larraungo eta Leitzako udalerriekin duen muga bera.

-Hegoaldeko muga:

Ekialdetik mendebaldera, Basaburuko, Ultzamako, Lanzko eta Anueko mendietako hegoaldeko mazelatik doa.

-Ekialdeko muga:

Artesiagako errekarekin bat egiten du, Iruritatik Artesiagako mendateraino. Puntu horretatik aurrera, Anueko mugatik Baltsagorrietaraino doa.

-Iparraldeko muga:

Ezkurratik Baztanera, muga ibarreko beheko aldeetan barna doa, isurien banaketa egiten duten Otsola-Gorostiaga-Belate-Saioa-Artesiaga mendietako iparraldeko mazeletatik.

Foru dekretu honek onetsitako planaren aplikazio eremuaren mugaketa ofiziala bertan jaso den kartografiak ezarri du.

Nafarroako Onura Publikoko Mendien (OPM) Katalogoa onetsi duen Nafarroako Gobernu Zibilaren 1912ko maiatzaren 14ko Zirkularraren arabera, eremu horrek 3, 82, 89, 349, 354, 361, 363, 408, 409, 410, 411, 413, 414, 415, 418, 422, 423, 424, 431, 433, 442, 454, 472, 473, 524, 530, 531, 533, 534, 545, 550, 551, 563, 564, 580, 581, 603, 613, 614, 620, 621, 624, 625, 626, 628, 631, 635 eta 636 zenbakietako OPMak ukitzen ditu, guztira, 25.017,11 ha.

“Belate” eremuan ondoko hiriguneak sartzen dira: Almandoz, Zozaia, Berroeta, Aniz, Ziga, Zigaurre, Arraioz, Ola eta Beruete. Hirigune horiek eremuko mugen koherentziagatik sartu dira eta, haietan, hirigintzari buruzko araudiak eta planifikazioak xedatuari jarraituko zaio.

3. artikulua . Pilotaje Batzordea.

1. Pilotaje Batzordea sortuko da. “Belate” gunearen kontserbazioa kudeatzeko kontsulta eta partaidetza organoa izanen da. Mendien titularrak diren entitateetako ordezkariek eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko ordezkariek osatuko dute.

2. Pilotaje Batzordeak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Kudeaketa planean jasotako neurriak bete daitezela sustatzea. Aurreikusitako egutegia betetzen saiatuko da eta planaren neurriak aplikatzeko ahalmena duten eskualdeko eragile guztien lankidetza eta koordinazioa bultzatuko du.

b) Planaren lan-programa dauden aukeretara egokitzea, Planaren neurriak ahalik eta errazen eta modurik eraginkorrenean aplikatzen direla errazteko.

c) Proposamenak egitea Planean ezarritako ekintzak eraginkorragoak izan daitezen, aurreikusitako helburuak betetzeari begira.

d) Foru Komunitateko Administrazioari adieraztea Kudeaketa Planaren garapena baldintza dezaketen ekintzak edo mehatxuak.

e) Planaren betetze-maila aldian behin ebaluatzea, eta entitate, administrazio eta organo eskudunei eskatzea neurriak garatzeko behar diren konpromisoak bete ditzatela.

f) Natur baliabideen azterketa eta ikerketa bultzatzea, baita gizarteak baliabide horiek ezagut ditzala eta haiekin goza dadila ere, betiere haien balioekiko errespetua eta ingurumen hezkuntza sustatuz.

Lehen Xedapen Gehigarria.- Gaikuntza Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari ahalmena ematen zaio behar diren tramiteak egin ditzan foru dekretu hau eta, bidezkoa bada, plana aplikatzeko behar den kostu ekonomikoaren kalkuluak Europar Batzordeari igortzeko, Habitat naturalak eta basa fauna eta flora kontserbatzeari buruzko maiatzaren 21eko Kontseiluaren 92/43/EEE Zuzentarauaren 8. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.

Bigarren Xedapen Gehigarria .Lotutako araudia.

1. Lanzko Basajaun Etxea kobazuloaren natur erreserbari dagokionez (RN-5), oso-osorik “Belate” lekuan sartutako espazioa baita, Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legean eta Nafarroako natur erreserbak erabili eta kudeatzeko plan zuzentzaileak onesten dituen uztailaren 6ko 230/1998 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera arautuko da.

2. Leurtzako urtegietako aisiarako natur eremuari dagokionez (ARN-2), zati batean “Belate” izeneko lekuan sartutako espazioa baita, Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legean eta Leurtzako urtegiak aisiarako natur eremu deklaratu eta haren babes araubidea ezartzen duen irailaren 2ko 308/1996 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera arautuko da.

3. Leku honen barrenean, onura publikoko mendi gisa katalogatutako eremuan, Nafarroako Oihan Ondarea Babestu eta Garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legean xedatutakoari jarraituko zaio.

Azken xedapenetan lehena . Kudeaketa planaren indarraldia Nota de Vigencia.

1. Hauxe da foru dekretu honen bidez onesten den kudeaketa planaren indarraldia:

a) Mugagabea, gako-elementuei, azken helburuei, arauei eta jarraibideei dagokienez.

b) 12 urtekoa, espero diren emaitzei eta jarduketei (neurriak) dagokienez. Epe hori bukatutakoan, neurriak berrikusiko dira, baina haien aplikazioa luzatuko da harik eta ordezko beste batzuk onesten diren arte.

2. Hala ere, ingurumenaren arloan eskumena duen departamentuak uste badu planean aurreikusirik ez zegoen funtsezko alderdiren bat nabarmen aldatu dela eta horrek eragina izan dezakeela gunearen balioen zainketan, plana berrikusten edo aldatzen ahalko da.

3. Kudeaketa planaren gako-elementuetan, azken helburuetan, araudian edo jarraibideetan eragina izan dezaketen aldaketak edo berrikuspenak foru dekretu bidez eginen dira. Espero diren emaitzen (helburu operatiboen) berrikuspenak eta aldaketak, baita jarduketak ere (neurriak), ingurumenaren arloan eskumena duen departamentuko titularraren foru aginduaren bidez onetsiko dira.

Azken Xedapenetako Bigarrena.- Beste plan batzuekiko erlazioa.

1. Foru dekretu honek onesten duen plana bat etorriko da aniztasun biologikoaren kontserbazioari buruz ezartzen diren maila goragoko planekin, eta, zehazki, Nafarroako Naturgune Babestuen Sarerako jarduketa-ildo orokorrak finkatzeko onesten direnekin.

2. Dena dela, Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legearen 7. artikuluan xedatutakoaren arabera, kudeaketa plan honetako zehaztapenak zuzenean aplikatu beharrekoak dira, eta tokiko entitateen hirigintzako udal planeamenduan sartuko dira, planeamendua egitean edo berraztertzen denean, galarazi gabe foru dekretu honen 2. artikuluan hiriguneez ezarritakoa. Hori horrela, oraingo lurralde antolamendurako edo antolamendu fisikorako tresnak, kudeaketa plan honen aurkakoak badira, egokitu beharko dira, lehenbizikoz aldatzen edo berrikusten direnean.

Azken Xedapenetako Hirugarrena .Garatzeko gaikuntza.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.

Azken Xedapenetako Laugarrena .Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2014ko azaroaren 5ean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.-Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, José Javier Esparza Abaurrea.

“BELATE” IZENEKO ES2200018 KONTSERBAZIO BEREZIKO EREMUAREN KUDEAKETA PLANA

“BELATE” IZENEKO ES2200018 KONTSERBAZIO BEREZIKO EREMUAREN KUDEAKETA PLANA

I.-Planaren helburua.

Plan honen helburua da behar diren neurri aktiboak eta prebentzio neurriak ezartzea hurrengo atalean adieraziko diren habitat naturalak, espezieak, prozesu ekologikoak eta osagai natural eta kulturalak kontserbazio-egoera onean mantentzeko edo egoera onera berriz ekartzeko (kasua zein den).

Kudeaketa plan honen arabera hartzen diren neurrien azken helburua da gunearen osotasun ekologikoa bermatzea eta Nafarroako Natura 2000 Sareari koherentzia ematen laguntzea. Kontserbazio Bereziko Eremua ukitzen ahal duen beste edozein plan, programa edo proiektuk bat etorri beharko du helburu horrekin.

Hala ere, plan honen bidez hartzen diren neurriek eta haren ondoriozkoek kontuan hartuko dituzte betebehar ekonomiko, sozial eta kulturalak, eta, ahal den neurrian, saiatuko dira bateragarri egiten gaur egungo erabilera eta aprobetxamenduak eta gizartearen eskari berriek ekar ditzaketenak, hala nola, aisialdia, ingurumeneko hezkuntza eta ikerketa. Era berean, eremu hau babesteko arrazoi diren balioak galtzea ekar dezaketen aldaketak saihestuko dira.

II.-Kontserbatu beharreko balio naturalak.

Belateko landare formazio ugari Batasunaren intereseko habitatak dira, eremuko azalaren erdia ia-ia egiten baitute. Intereseko 20 habitat inbentariatu dira, eta horietako 6, gainera, lehentasunezkoak dira.

Bere adierazgarritasunagatik, pagadi azidofilo atlantikoak, ameztiak, txilardi atlantikoak eta larre azidofilo menditarrak nabarmentzen dira. Belatek, halaber, Nafarroako antzinako gaztainadi onenetarikoak dauzka.

Garrantzizkoak dira oso, bere banaketa puntualagatik eta ezohikotasunagatik, zohikaztegiak, eremu higroturbosoak eta ibai ertzetako eta urtegietako komunitateak. Eremu honetan, Nafarroan hobeki kontserbaturik dauden zohikaztegiak kokatzen dira.

Belatek geologiaren, edafologiaren eta topografiaren aldetik dituen konplexutasunari eta aniztasunari esker, tokiko baldintza ekologikoetan landare komunitate bereziak bizi dira, hala nola urkidiak, mendi-hegaleko haltzadiak edo haginadiak. Belateko pagadia aniztasuna zabaltzen duten habitat horiek direla-eta bereizten da Nafarroan dauden besteetatik.

Ongi kontserbatutako erreken sare aipagarri bat dauka. Haietako zenbaitek haltzadi kantauriar ugari dituzte. Erreketan eta, halaber, pagadietako laiotz batzuetan, megaforbio komunitateak agertzen dira: tamaina handiko belarren eremuak, Nafarroan oso ohikoak ez direnak.

Intereseko flora espezie andana biltzen dira bertan. Honako hauek dira aipagarrienak: Soldanella villosa, Hymenophyllum tunbrigense-a eta Hydrocotyle vulgaris-a, erreketan ohikoak; Pinguicula lusitanica, Carex hostiana eta Lycopodiella inundata, ingurune higroturbosoei lotuak; Narcissus asturiensis-a, N. psudonarcisus subsp. nobilis-a, Erodium manescavii-a eta Agrostis truncatula subsp. Commista, larreei eta txilardiei lotuak; eta Baldellia ranunculoides-a eta Illecebrum verticillatum-a, idoietako edo urtegietako ertzetan ohikoak.

Ingurune nemoralei lotutako faunako espezieen artean, honako hauek nabarmentzen dira: Rosalia alpina, Cerambyx cerdo-a eta Lucanus cervus (koleoptero saproxilikoak) eta Euphydryas aurinia (lepidopteroa), belaietan eta baso ertzeetan ohikoa. Erreketan hauek daude: uhandre piriniotarra (Euproctus asper), muturluze piriniotarra (Galemys pyrenaicus), Kemperreko barraskiloa (Elona quimperiana), ibai-karramarro arrunta (Austropotamobius pallipes) eta burtaina (Cottus gobio). Coenagrion mercuriale burruntzia arriskupeko espeziea da, eremu turbosoei lotua.

Hegaztien artean picidae familiako zenbait nabarmentzen dira, hala nola okil beltza (Dryocopus martius) eta okil gibelnabarra (Dendrocopos leucotos). Belate da azken espezie horren banaketa eremuko mendebaldeko muturra Pirinioetan.

Intereseko saguzarren 18 espezie aipatu dira gutxienez. Egiaztatutako ugaltze koloniak dituzten espezieen artean, Rhinolophus ferrumequinum-a eta Rhinolophus hipposideros-a nabarmentzen dira. Myotis bechsteinii espeziea hauteman ez bada ere, egon badaude habitat potentzialak, bertan egotea ekar lezaketenak.

Belate mendebaldeko paleartikoko migrazio bide nagusietako baten azpian kokatzen da, eta migrazio hegaztien espezie ugarien nahitaezko pasabidea da Pirinioak mendebaldetik zeharkatzeko. Orobat, egiaztatu da zenbait lepok garrantzia dutela kiropteroen espezie ugariren pasabide gisa.

Aurreko balioak kontuan hartuta, habitat batzuk eta KBE honetan dauden edo egon litezkeen flora eta faunako espezie batzuk hautatu dira, lurraldearen adierazgarri diren balio natural guztiak ordezkatzen dituztenak. Habitat eta espezie horiei “funtsezko elementu” esaten zaie. Izan ere, KBEaren kontserbazio “aktiboa” oinarritzeko ardatz gisa erabiltzen dira. Hori horrela, funtsezko elementu guzti-guztietarako proposatutako helburuetatik abiaturik, gaur egungo kontserbazio-egoera baldintzatzen duten faktoreak aztertu ondoren, arauak, kudeaketako jarraibideak eta jarduketak proposatu dira, KBE osoaren balio naturalak mantentzeko eta hobetzeko aukera ematen dutenak.

Hona hemen KBEa kudeatzeko “funtsezko elementuak”:

1. Pagadiak eta hariztiak.

2. Antzinako gaztainadiak.

3. Haltzadiak eta errekak.

4. Sastrakak, larreak eta harkaitzak.

5. Hezeguneetako habitatak.

6. Flora mehatxatua.

7. Intsektu mehatxatuak.

8. Karramarro autoktonoa.

9. Okil gibelnabarra eta okil beltza.

10. Kiropteroak.

11. Migrazio espezieak.

Gainera, lan-arlo hau zehaztu da:

A. Erabilera publikoa.

III.-Planaren azken helburuak.

Kudeaketak, aurreko atalean aipatutako funtsezko elementu guztien kontserbazio-egoera ona ahalik eta lasterren lortzeko, bilatu behar dituen xede edo helmugak dira azken helburuak.

1. Pagadiak eta hariztiak.

1.1. Azken helburua: pagadien eta hariztien egoera ekologikoa hobetzea.

2. Antzinako gaztainadiak.

2.1. Azken helburua: antzinako gaztainadien kontserbazioa bermatzea.

3. Haltzadiak eta errekak.

3.1. Azken helburua: haltzadiak kontserbazio-egoera onean egotea.

3.2. Azken helburua: erreken egoera ekologiko ona bermatzea.

4. Sastrakak, larreak eta harkaitzak.

4.1. Azken helburua: sastraka, larre eta harkaitzetako habitaten kontserbazio-egoera bermatzea.

5. Hezeguneetako habitatak.

5.1. Azken helburua: zohikaztegien, eremu higroturbosoen eta idoia eta urtegietako ertzetako komunitateen kontserbazioa bermatzea.

6. Flora mehatxatua.

6.1. Azken helburua: flora mehatxatuaren espezieen populazioen bideragarritasuna mantentzea.

7. Intsektu mehatxatuak.

7.1. Azken helburua: habitatean intsektu mehatxatuen espezieak hartzeko ahalmena hobetzea.

8. Karramarro autoktonoa.

8.1. Azken helburua: karramarro autoktonoaren presentzia bermatzea.

9. Okil gibelnabarra eta okil beltza.

9.1. Azken helburua: habitatean okil gibelnabarra eta okil beltza hartzeko ahalmena hobetzea.

10. Kiropteroak.

10.1. Azken helburua: habitatean kiropteroak hartzeko ahalmena hobetzea.

11. Migrazio espezieak.

11.1. Azken helburua: migrazio espezieei bermatzea bertatik libre pasatzea.

A. Erabilera publikoa.

A.1. Azken helburua: lekuaren balio naturalen erabilera publikoa eta kontserbazioa bateratzea.

IV.-Planaren aplikazioaren ondorioz espero diren emaitzak.

Gerta liteke ezinezkoa izatea planaren azken helburuak edo helmugak lortzea haren indarraldiaren bitartean, arrazoi ekologiko, sozial edo ekonomikoengatik. Horregatik, indarraldi horretan planaren aplikazioaren ondorioz espero diren emaitzak zehazten dira. Emaitza horiek proposatu diren azken helburuak lortzen lagundu behar dute. Hona hemen, bada, espero diren emaitzak funtsezko elementuei eta azken helburuei emandako zenbakien arabera:

1. Pagadiak eta hariztiak.

1.1.1. Helburu operatiboa: hariztien azalera handitzea.

1.1.2. Helburu operatiboa: zuhaiztien egiturazko aniztasuna zaintzea eta handitzea.

1.1.3. Helburu operatiboa: pagadien aniztasun espaziala handitzea.

1.1.4. Helburu operatiboa: pagadietan egur hilaren bolumena handitzea.

1.1.5. Helburu operatiboa: interes ekologikoa duen arboladiaren kontserbazioa bermatzea.

2. Antzinako gaztainadiak.

2.1.1. Helburu operatiboa: egun dauden antzinako gaztainadiak kontserbatzea.

3. Haltzadiak eta errekak.

3.1.1. Helburu operatiboa: haltzadien azalera kontserbatu eta handitzea.

3.1.2. Helburu operatiboa: flora inbaditzaileen lehia haltzadien gainean murriztea.

3.1.3. Helburu operatiboa: haltzadien osasun egoera ezagutzea.

3.2.1. Helburu operatiboa: erreken ingurumen kalitatea hobetzea.

3.2.2. Helburu operatiboa: errekei loturiko intereseko espezieak eta habitatak hobeki ezagutu eta haien kontserbazioa bermatzea.

4. Sastrakak, larreak eta harkaitzak.

4.1.1. Helburu operatiboa: larre, sastraka eta harkaitzetako habitatak baliatzea, haien kontserbazioa segurtatuko duen moduan.

5. Hezeguneetako habitatak.

5.1.1. Helburu operatiboa: zohikaztegien, eremu higroturbosoen eta idoi eta urtegietako ertzeen kontserbazio-egoera hobetzea.

5.1.2. Helburu operatiboa: zohikaztegiei eta eremu higroturbosoei lotutako intereseko faunaren espezieak hobeki ezagutzea.

6. Flora mehatxatua.

6.1.1. Helburu operatiboa: flora baskular mehatxatuaren espezieen kontserbazio-egoera zein den zehaztea eta neurriak hartzea haien kontserbaziorako.

7. Intsektu mehatxatuak.

7.1.1. Helburu operatiboa: intsektu mehatxatuen espezieak dauden eremu nagusiak identifikatzea eta neurriak hartzea haien kontserbaziorako.

8. Karramarro autoktonoa.

8.1.1. Helburu operatiboa: karramarro autoktonoaren kolonizazioa erraztea eremu egokietan.

9. Okil gibelnabarra eta okil beltza.

10.1.1. Helburu operatiboa: okil gibelnabarraren eta okil beltzaren ugaltze eremuak ezagutzea eta neurriak hartzea haien kontserbaziorako.

10. Kiropteroak.

10.1.1. Helburu operatiboa: kiropteroen kolonia nagusiak lokalizatzea eta haien kontserbazio-egoera zehaztea.

10.1.2. Helburu operatiboa: kiropteroak hazteko aterpeak eta elikatzeko habitatak bermatu eta hobetzea.

11. Migrazio espezieak.

11.1.1. Helburu operatiboa: migrazio hegaztien gaineko ukipenak murriztea, pasabideko oztopoek sortzen dituztenak.

A. Erabilera publikoa.

A.1.1. Helburu operatiboa: lekuan egiten diren erabilera publikoko erabilerak arautzea.

V.-Araudia.

Araudi orokorra.

1. Baso-zoruan egin nahi den edozein jarduketa otsailaren 21eko 3/2007 Foru Legeak aldatutako Nafarroako Oihan Ondarea Babestu eta Garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legearen bidez arautuko da. Foru lege horren arabera, mendi katalogatuetan onura publikoko mendiaren edo mendi babeslearen izaerarekin bateragarriak diren jarduerak baino ez dira baimenduko.

2. Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen menpe egonen dira haren eranskinetan ageri diren titulartasun publiko nahiz pribatuko plan, programa, proiektu eta jarduerak, haiek sortu, abian jarri edo gauzatzearen ondorioz ingurumenaren baldintzak aldatzen ahal dituztenak, edo ingurumenari, pertsonen osasunari edo segurtasunari eta haien ondasunei kalte eragiten ahal dietenak.

3. Ematen diren baimen guztietan bermatuko da Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993Foru Legean ezarritakoa betetzen dela eta ez direla ukitzen Batasunaren intereseko animalia eta landare espezieak, ez haien habitatak, ezta Kontserbazio Bereziko Eremua kontserbatzeko garrantzi handia duten paisaiako elementuak ere.

4. Ematen diren baimen guztietan bermatuko da honako arau hauetan ezarritakoa beteko dela: batetik, Natur Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legea, eta bestetik, otsailaren 4ko 139/2011 Errege Dekretua, babes bereziko araubidea duten basa espezieen zerrenda eta espezie mehatxatuen Espainiako katalogoa garatzekoa.

5. Urei buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen uztailaren 20ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuan ezarritakoa aplikatu beharko da, baita obra hidraulikoen arloko zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzeko azaroaren 18ko 1391/1988 Errege Dekretuan ezarritakoa ere.

Berariazko araudia.

1. Lanzko Basajaun Etxea haitzuloko natur erreserba (RN-5).

1.1. Lanzko Basajaun Etxea haitzuloko natur erreserban egiten diren jarduera edo jarduketa guztiak Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legean eta Nafarroako natur erreserbak erabili eta kudeatzeko plan zuzentzaileak onesten dituen uztailaren 6ko 230/1998 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera arautuko dira.

2. Leurtzako urtegietako aisiarako natur eremua (ANR-2).

2.1. Leurtzako urtegietako aisiarako natur eremuaren erabilerek eta jarduerek ondoan xedatuari jarraituko diote: Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legea eta Leurtzako urtegiak aisiarako natur eremu deklaratzeko irailaren 2ko 308/1996 Foru Dekretua.

3. Larreak, sastrakak eta harkaitzak.

3.1. 92/43/EEE Zuzentarauan dauden eta kontserbazio-egoera onean dauden larreek eta sastrakadiek hartutako azaleretan ez da luberritzerik edo ereiterik eginen.

3.2. Harkaitzetako habitatetan egiten diren erabilera eta jarduketetan, haien kontserbazioa bermatzeko behar diren baldintzak sartu beharko dira.

4. Errekak eta hezeguneak.

4.1. Kontserbazio-egoera ona eta, espezie mehatxatuak edo habitat interesgarriak egoteagatik, faunaren eta floraren aldetik interes handia dituzten ubideetan eta haien eragin-eremuan egiten diren erabilerek eta aprobetxamenduek kokaleku horien kontserbazioa bermatzeko behar diren baldintzak bildu beharko dituzte, salbu eta gizakien osasunari eta segurtasun publikoari lotutako arrazoiak tartean badaude.

4.2. Hezeguneetan eta haien eraginpeko eremuetan egiten diren erabilera eta aprobetxamenduetan, habitat horien kontserbazioa bermatzeko behar diren baldintzak jaso beharko dira, salbu eta tartean giza-osasunari eta segurtasun publikoari lotutako arrazoiak badaude.

4.3. Flora exotiko inbaditzaileen espezierik landatzea ez da baimenduko, habitat naturalen eta bertan dauden flora eta fauna autoktonoen espezieen kontserbazioaren kalterako denean.

4.4. Emarien erregimena uren gaineko araudiaren eta kontzesioaren araberakoa dela bermatuko da, habitaten eta espezieen kontserbazioa bermatzeko.

4.5. Ez da onartuko gainazaleko uren erregimen naturala aldatzea dakarren jarduketa edo proiekturik, salbu eta herriak hornitzeko edo nekazaritzako eta abeltzaintzako erabileretarako ezinbestekoak direnak.

5. Flora eta fauna.

5.1. Flora mehatxatua duten enklabeetan egiten diren erabilera eta aprobetxamenduetan, habitat horien kontserbazioa bermatzeko behar diren baldintzak jaso beharko dira.

5.2. Flora mehatxatuari dagokionez, Nafarroako Flora Mehatxatuaren Katalogoa sortu eta katalogatzen den basa flora kontserbatzeko neurriak ematen dituen apirilaren 7ko 94/1997 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraituko zaio.

5.3. Otsailaren 21eko 3/2007 Foru Legeak aldatutako Nafarroako Oihan Ondarea Babestu eta Garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legearen 45.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, mendi katalogatuetako lur leunetan edo aurreko basoberritzeetako mozketetatik datozen lurretan baino ezin izanen da basoberritzea gauzatu jatorrizko espezieak ez direnekin. Kasu horietan, proiektatzen den basoberritzearen diseinua eginen da, basoberritu beharreko azaleraren %25ean, gutxienez, guneko balizko landareen adierazgarriak diren espezieak barne hartuta.

5.4. Putzu berriak eraikitzeko eta lehendik daudenak hobetzeko proiektu guztiek anfibioak zaintzeko neurriak bilduko dituzte, baita basa faunako espezieak itotzea eragozteko neurriak ere.

5.5. Kiropteroen koloniak dituzten enklabeak ukitzen dituzten erabilera eta jarduketetan, haien kontserbazioa bermatzeko behar diren baldintzak jaso beharko dira, salbu eta tartean giza-osasunari eta segurtasun publikoari lotutako arrazoiak badaude.

5.6. Ez da onartuko aerosorgailuak eta goi tentsioko lineak paratzea hegaztien eta kiropteroen migrazioko pasabideko toki kritikoetan.

VI.-Kudeaketarako jarraibide edo orientazioak.

Kudeaketarako jarraibide edo orientazio hauek gomendio gisa hartu behar dira, eta kontrakoa justifikatzen duen arrazoi oinarriturik ez badago, aplikatu beharko dira.

1. Zuhaiztietarako jarraibideak.

1.1. Zuhaizti handien barnean dauden bigarren mailako basoen kontserbazioa bermatuko da (urkidiak, haltzadiak, haginadiak eta lertxundiak).

1.2. Bigarren mailako espezieak errespetatuko dira, eta haien zainketa bermatuko da. Espezie horiek espezie nagusia birsortzeko mozketak egin behar direneko guneetan badaude, neurri guztiak hartuko dira bigarren mailako espezieek mendian iraun dezaten eta haien berezko birsorkuntza berma dadin, haien behar ekologikoekin bat datozen jarduketen bidez.

1.3. Zuhaiztien ertzetako zuhaixka-orlak errespetatuko dira. Ezin bada, lehengoratu eginen dira.

1.4. Landaketa berrietan espezie fruitudunak egotea lehenetsiko da.

1.5. Basoberritzeko proiektuetan bertako eta, ahal den neurrian, jatorriko eskualde bereko espezieak erabiliko dira.

1.6. Basoetan lurrean zein zutik dagoen zur hila errespetatuko da.

1.7. Hektareako 8-10 zuhaitz heldu kontserbatuko dira, gutxienez, pagadien azken mozketan, mendian ziklo biologikoa buka dezaten. Zuhaitz horiek hautatzeko kontuan hartu beharreko faktore nagusiak honako hauek izanen dira:

a. Picida familiako hegaztien zuloak izatea.

b. Onddoak, zauriak, adar hilak, malformazioak, arrailak edo zulo naturalak izatea.

c. Liraintasunaren eta adaburuaren garapenaren arteko erlazioa. Isolatuta egonda, zuhaitzak bizirauteko aukera gehiago izanen ditu diametroa eta adaburuaren garapena handitzen diren neurrian.

d. Zuhaitzaren tamaina. Zuhaitz handiek txikiek baino zulo gehiago eta era gehiagokoak dituzte faunarentzat.

e. Espezieen aniztasuna. Lehentasunezkoa da pagadietan dauden beste espezie batzuetako zuhaitz heldu bakanak zaintzea.

f. Espazioko banaketa. Printzipioz zuhaitz horiek erregulartasunez banatuta egon behar dute, horrela bermatzen delako aterpeak espazioan banaturik egonen direla. Helburua baldin bada zenbait organismo (adibidez, kakalardoen populazioak edo flora geofitoko multzoak) kontserbatzea, hori errazago lortuko da zuhaitz-multzoak edo zuhaiztiak zainduta. Hobe da ahalik eta handienak izatea, ahalik eta neurri handienean kontserbatzeko baso-ezaugarriak (intsolazio-mailak, hezetasuna, tenperatura, etab.).

1.8. Interes ekologikoa duten zuhaitzek irautea bermatuko da.

1.9. Antzinako gaztainadiek irautea bermatuko da.

2. Larre eta sasidietarako jarraibideak.

2.1. 92/43/EEE Zuzentarauan adierazitako habitatak diren eremuak ongarritzeko eta/edo medeatzeko, tratatu beharreko eremuak, osagaiak eta erabiliko den dosia zehaztuko dira. Nolanahi ere, bermatu beharko da landaretza naturala ez dela ukituko, ezta lurzoruaren eta uren ezaugarriak ere. Gainera, iraganean gauzatu diren jarduketei dagokienez proiektu jakin batek izan dezakeen metatze efektua aintzat hartu eta aztertuko da.

2.2. Abereak kudeatzeko eremutzat hartutako herrilurretan, ez da basoko landaketarik eginen, salbu eta abeltzaintza estentsiboa mantentzeko edo laguntzeko egiten direnak.

2.3. Erreketek baimena beharko dute, indarra duen araudiaren arabera. Espediente horiek tramitatzean, Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiak eskatu den erreketa egitea komeni den hausnartuko du, eta, hala denean, behar dena ezarriko du, erreketak ukipenak ahalik eta txikienak izateko baldintza egokietan egin dadin.

2.4. Sastrakadiak kentzen badira, geratzen den paisaiaren egitura larreen eta sastrakadien mosaiko heterogeneoa eta orekatua izanen da.

2.5. Larreak hobetzeko ez da belar-sastrakarik garbituko %50etik gorako maldetan. Gainera, jarraibide hori aldatzen ahalko da eta murriztaileago bihurtu eremu ahulenetan.

2.6. Belar-sastrakak garbitu edo erre beharreko guneetan, babestu beharreko elementu interesgarriak mugatuko dira.

3. Erreketarako jarraibideak.

3.1. Ibai aldeak lehengoratzeko proiektuetan, landaketak egin behar baldin badira, ibai bazterretako espezie autoktonoak erabiliko dira, edo inguruan dauden berezko landare espezie berberak, eta, ahal den neurrian, jatorri berekoak.

3.2. Oihan-aprobetxamenduetan, erreketako bi ertzetako 5 metroko zortasun eremuan dauden landareak errespetatuko dira.

3.3. Pistak hobetzeko eta eraikitzeko proiektuek eta baso-aprobetxamenduen baldintzen agiriek erreken gaineko ukipena ahalik eta txikiena izateko behar diren neurriak jasoko dituzte.

3.4. Pistak drainatzeko sistemak solidoak ubideetara eramatea eragotziko du.

3.5. Ez da belar-sastrakarik garbituko edo erreko sakanetatik edo erreketatik 10 metroko tartea baino gutxiago badago.

4. Faunarako jarraibideak.

4.1. Okil gibelnabarra hazteko eremuak barne hartzen dituzten zuhaiztietan ez da eginen zuhaitzak moztu, prestatu eta ateratzeko lanik otsailaren 15etik ekainaren 15era bitarteko aldi kritikoan. Horretarako, oihaneko lanak egiten hasi aurretik, egiaztatuko da ea espezie horren presentziarik baden.

4.2. Bordak egin eta konpontzeko proiektuetan, neurriak hartuko dira saguzarren kontserbaziorako.

4.3. Itxiturak egitean, ixteko tipologia bateragarria izanen da fauna espezieen kontserbazioarekin.

4.4. Idoiak babesteko itxiturak paratzean, zerrenda zabalak edukiko dira barnealdean (30 bat metro zabal), eta, ahal delarik, larreen eta sastraken gradienteak eta harri eta arroken piloak izanen dituzte.

4.5. 250 metroko zerrenda bat errespetatuko da idoien inguruan. Bertan ez da eginen lurra kentzea edo landarea garbitzea ekartzen duen jarduerarik, non ez diren beharrezkoak anfibioen habitata kontserbatzeko.

VII.-Jarduketak.

Plan honek indarra duen eperako, jarduketa hauek ezarri dira:

1. Zuhaiztiei lotutako neurriak.

1.1. Basoetan jardutea hariztien alde.

1.2. Bigarren mailako espezieen presentzia nabarmena duten enklabeen kokalekua eta kartografia, eta haien kontserbazioa bermatzeko beharrezko neurrien ebaluazioa.

1.3. Bigarren mailako espezieen basotxoak paratzea enklabe egokietan.

1.4. Trantsizioko zuhaixka-orlak paratzea zuhaiztietako ertzen eta abeltzaintzako larreen artean.

1.5. Soilguneak sortu eta mantentzeko jarduketak pagadien barnean.

1.6. Idoiak pagadien barnean paratzea, fauna eta flora basatiek erabiltzeko moduan.

1.7. Zuhaitz lepatuen presentzia aipagarria duten eremuen inbentarioa egitea.

1.8. Zuhaitz lepatua kontserbatu eta sustatzeko jarduketak egitea.

1.9. Antzinako gaztainadien inbentario bat egitea, eta, halaber, haien kontserbazio-egoerari buruzko ebaluazio bat egitea.

2. Larre eta sastrakadiei lotutako neurriak.

2.1. Larreei buruzko antolamendu planik ez duten eremuetan larreen eta sastrakadien habitatak kontserbatzeko planak prestatzea.

2.2. Abeltzaintzari laguntzeko jarduketak egitea.

2.3. Nafarroako Nekazaritzako Industrien Teknologien eta Azpiegituren Institutuaren (INTIA) eta Nafarroako Nekazaritza Ekologikoko Ekoizpenaren Kontseiluaren laguntzaz (NNPEK), entitate titularren eta abeltzainen artean sustatzea larreak “produkzio ekologikoko eremutzat” jotzea, interesa duten ekoizleek horiek erabili ahal izatea bermatzeko.

3. Errekei eta hezeguneei lotutako neurriak.

3.1. Landaredi naturaleko zerrendarik ez duten edo andeatuak dauden ibai bazterrak lehengoratzeko proiektuak erredaktatu eta gauzatzea.

3.2. Flora espezie exotikoak desagerrarazteko plan bat prestatzea eta betetzea, espezieak eta jarduketa-eremuak lehenetsiz.

3.3. Haltzadien osasun egoerari buruzko azterlana egitea.

3.4. Erreketako oztopoak identifikatzea eta haiek iragazkortu edo kentzeko aukerak zehazteko azterlan bat egitea.

3.5. Fauna hiltzea arriskua dakarten banaketa ubideak aurkitzea eta hori zuzentzeko ekintzak proposatzea.

3.6. Ibai ertzekoak edo mendi mazelakoak izan, haltzadiek okupatzen dituzten azaleren inbentarioa eta kartografia, eskala zehatzean (1/5.000).

3.7. Megaforbio komunitateak dituzten enklabe nagusien inbentarioa.

3.8. Eremu higroturbosoei eta idoi eta urtegietako ertzetako komunitateei buruzko informazioa dakarren inbentario bat egitea, eskala zehatzean (1/5.000).

3.9. Azpiegiturak sortzea, eraginak prebenitzea eta lehengoratzea, kudeaketa egokia izan dadin, Belateko, Zuriaingo eta Okolingo zohikaztegietan eta leku higroturbosoetan.

4. Florari lotutako neurriak.

4.1. Prospekzioak egitea flora mehatxatuen espezieen banaketa eremua ezagutzeko eta haien kontserbazio-egoera zehazteko.

4.2. Protokolo bat ezartzea flora mehatxatuen espezieei jarraipena egiteko.

5. Faunari lotutako neurriak.

5.1. Laginketak egitea Habitatei buruzko Zuzentarauko intsektu espezieekin, haien intereseko eremu nagusiak zedarritzea eta kudeaketaren inguruko aholkuak prestatzea haien kontserbazioa bermatzeko.

5.2. Jarraipen protokolo bat ezartzea Habitatei buruzko Zuzentarauko intsektu espezieetarako.

5.3. Aldian behingo laginketak egitea odonatoekin eta lepidopteroekin, zohikaztegi eta eremu higroturboso nagusietan.

5.4. Aldian behingo laginketak egitea anfibioekin, zohikaztegi eta eremu higroturboso nagusietan.

5.5. Aldian behingo laginketak egitea Kemperreko barraskiloaren (Elona quimperiana) banaketa eta ugaritasuna zehazteko.

5.6. Karramarro autoktonoa (Austropotamobius pallipes) berreskuratzeko planaren urteko programekin jarraitzea, Nafarroako Gobernuak egiten dituen horiekin.

5.7. Aldian behingo laginketak egitea uhandre piriniotarraren (Euproctus asper) banaketa eta ugaritasuna zehazteko.

5.8. Burtainaren (Cottus gobio) kontserbazio-egoera zehaztea eta aldian behin monitorizatzeko programa bat inplementatzea.

5.9. Okil gibelnabarraren (Dendrocopos leucotos) eta okil beltzaren (Dryocopus martius) zentsuak aldian behin prestatzea.

5.10. Behar diren linea elektrikoak zuzentzea, hegaztiek haien aurka jo edo elektrokutatzeko arriskua baldin badago.

5.11. Muturluzearen (Galemys pyrenaicus) kontserbazio-egoera zehaztea eta aldian behin monitorizatzeko programa bat inplementatzea.

5.12. Prospekzioak egitea bordetan eta aterpeetan haitzuloetako kiropteroen koloniarik ote dagoen jakiteko.

5.13. Aldian behingo prospekzioak egitea hariztietako kiropteroen habia kaxetan, Myotis bechsteinii-rik ote dagoen jakiteko.

5.14. Aldian behin monitorizatzea hala ezagutzen diren kiropteroen koloniak nola ezagutuko direnak ere.

5.15. Mantentze-lanak egitea saguzarren koloniak dituzten eraikuntzetan.

5.16. Saguzarren aterpe-kutxak paratzea basoetako toki egokietan.

5.17. Berueteko aerosorgailuen lineak hegaztien eta saguzar espezieen gainean duen eragina aztertzea eta zuzentzeko neurriak proposatzea.

6. Erabilera publikoari lotutako neurriak.

6.1. Azterlan bat prestatzea erabilera publikoak espazioko balio naturalen gainean duen eragina identifikatu eta baloratzeko.

6.2. Erabilera publikoari buruzko jarraibideak prestatzea eremurako.

6.3. Leurtzako urtegietako aisiarako natur eremuan erabilera publikoa antolatu eta kudeatzeko jarduketak egitea.

6.4. Dibulgaziorako eta sentikortasunerako materialak prestatzea eremuko balio naturalei buruz.

VIII.-Kudeaketa planaren finantzaketa.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak honako hauek hartuko ditu bere gain:

-Guneko kontserbazio-egoera ona bermatzen duten mantentze eta lehengoratze proiektuak gauzatzeko behar diren diru-zenbatekoak.

-Ekipamenduak eta kudeaketaren egitura mantentzeko behar diren diru-zenbatekoak.

-Erabilerak eta jarduerak murriztearen ondoriozko kalte-ordainak eta ingurumenaren arloko borondatezko kontratuak ordaintzeko behar diren kontu-sailak.

-Plana gauzatzeko eta haren helburuak lortzeko behar diren bestelako kontu-sailak.

Hori guztia ordainduko da horretarako kreditu egokia baldin badago. Beraz, behar diren konpromisoak hartuko dira unean-unean aurrekontuan dagoen diruaren arabera.

Nafarroako Gobernuko departamentuek beren politika sektorialak ingurumenean integratzeko sustatzen dituzten jarduketek, baita toki entitateek sustatzen dituzten ekintzek eta ekarpen pribatuekin edo Europar Batasunaren ekarpenekin egiten direnek ere, laguntzen ahal dute plan hau garatzen.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak oso-osorik finantzatzen ahalko ditu partikularrek edo tokiko entitateek beren herrilurren ondarea administratzeko sustatzen dituzten jarduketak, baldin eta horien helburua plan hau garatzea bada, irabazi asmorik gabe, eta KBEaren kontserbazio-egoera ona mantentzen laguntzen badute. Inguruko herriguneen garapen sozioekonomikoa sustatzeko asmoz, departamentu honen menpeko beste edozein laguntzatan, ahal denean, lehentasuna emanen zaie Kontserbazio Bereziko Eremu honen barnean proposatzen diren jarduketei, guneen kontserbazioarekin bateragarriak badira. Gainera, laguntzaren portzentajea handiagoa izanen da, eremu horretatik kanpo edo beste edozein naturgunetatik kanpo proposatzen diren beste jarduketa batzuekin alderatuta. Halaber, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua aurrekontuetatik kanpoko funtsak aplikatzen saiatuko da, haien helburua plan honetan aurreikusitako ekintzetako baten bat garatzea bada.

IX.-Mugak.

Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legearen 28. artikuluan xedatu bezala ordainduko dira erabilerak eta jarduerak murriztearen ondoriozko kalte-ordainak. Hala ere, bestelako ordainak ere hitzartzen ahalko dira, hala nola laguntzak, diru-laguntzak, zerbitzuak ematea edo bestelako sustapenak.

X.-Jarraipen programa.

Jarraipena egiteko programa bat ezartzen da, plana ongi gauzatzen dela eta haren helburuak lortzen direla bermatzeko. Programa horrek objektiboki egiaztatzen ahal den adierazle bat izanen du, gutxienez, helburu bakoitzerako.

Urtero, programa horren emaitzen eta, oro har, planaren gauzatze-mailaren berri emanen zaio Pilotaje Batzordeari.

Lortutako emaitzei erreparatuta, ikusten bada espero ziren emaitzen aldean desbiderapena gertatu dela edo aurreikusten zen epean ezin direla lortu, kudeaketaren eragingarritasuna eta eraginkortasuna hobetzeko behar diren neurri guztiak eransten ahalko zaizkio planari.

AZKEN HELBURUA

HELBURU OPERATIBOA

ADIERAZLEA

HASIERAKO BALIOA

ARRAKASTAREN IRIZPIDEA

Funtsezko elementua: 1. PAGADIAK ETA HARIZTIAK

1.1. Pagadien eta hariztien egoera ekologikoa hobetzea

Kontserbazio-egoera onean dauden pagadien azalera

Ezezaguna

14.704,65 ha

Kontserbazio-egoera onean dauden hariztien azalera

Ezezaguna

1.238,54 ha

1.1.1. Hariztien azalera handitzea

Basogintzan jardutearen ondorioz, handitu den hariztien azalera

0

50 ha

1.1.2. Zuhaiztien egiturazko aniztasuna zaintzea eta handitzea

Bigarren mailako espezieen presentzia aipagarria duten enklabeen kopurua

Ezezagunak

Bigarren mailako espezieen presentzia aipagarria duten enklabeen %100 ezagutzen dira

Instalaturiko bigarren mailako espezieen zuhaiztien azalera

0

20 ha

Larrearen eta basoaren arteko trantsiziorako instalatutako zuhaixka-orlen luzera

0

10.000 m

1.1.3. Pagadien aniztasun espaziala handitzea

Zuhaiztietan soilgunerik ote dagoen

Ezezaguna

Egungo balioa baino handiagoa

Idoien kopurua zuhaiztietan

Ezezaguna

Egungo balioa baino handiagoa

1.1.4. Pagadietan egur hilaren bolumena handitzea

Egur hilaren bolumena zutik eta lurrean

2,32-8,28 m³/ha

Egungo balioa baino handiagoa

1.1.5. Interes ekologikoa duen arboladiaren kontserbazioa bermatzea

Zuhaitz lepatuen presentzia aipagarria duten unaden kopurua

Ezezagunak

Zuhaitz lepatuen presentzia aipagarria duten unaden %100 ezagutzen dira

Zuhaitz lepatuen eta birlepatuen kopurua

0

400

Funtsezko elementua: 2. ANTZINAKO GAZTAINADIAK

2.1 Antzinako gaztainadien kontserbazioa bermatzea

Kontserbazio-egoera onean dauden antzinako gaztainadien azalera

Ezezaguna

558,71 ha

2.1.1. Egun dauden antzinako gaztainadiak kontserbatzea

Antzinako gaztainadien azalera

558,71 ha

558,71 ha

Antzinako gaztainadien kontserbazio-egoeraren inbentarioa eta ebaluazioa

Egin gabea

Egina

Funtsezko elementua: 3. HALTZADIAK ETA ERREKAK

3.1. Haltzadiak kontserbazio-egoera onean egotea

Kontserbazio-egoera onean dauden haltzadien (ibai ertzetakoak eta mendi-hegaletakoak) azalera

Ezezaguna

%100

3.1.1. Haltzadien azalera kontserbatu eta handitzea

Ibai ertzetako eta mendi-hegaletako haltzadien azalera

Mendi-hegaletako azalera ezezaguna

Ibai ertzetako haltzadien egungo balioa baino handiagoa izatea eta mendi-hegaletako haltzadien azalerari eustea

Ibai ertzetako eta mendi-hegaletako haltzadien kartografia

Egin gabea

Egina

Lehengoratutako landaretzaren bandaren azalera

0 ha lehengoratuta

3 ha lehengoratuta

3.1.2. Flora inbaditzaileen lehia haltzadien gainean murriztea

Landare inbaditzaileen azalera

Ezezaguna

Egungo balioa baino txikiagoa

3.1.3. Haltzadien osasun egoera ezagutzea

Haltzadien osasun azterketa

Azterlana egin gabe

Azterlana egina

3.2. Erreken egoera ekologiko ona bermatzea

Ukipen kopurua erreketan

Ezezaguna

0

Espezie bereizgarrien kontserbazio-egoera

Ezezaguna

Ona

3.2.1. Erreken ingurumen kalitatea hobetzea

Arrainentzako oztopoen kopurua

Ezezaguna

Egungo balioa baino txikiagoa

Fauna hiltzea arriskua dakarten banaketa ubideen kopurua

Ezezaguna

Egungo balioa baino txikiagoa

3.2.2. Errekei loturiko intereseko espezieak eta habitatak hobeki ezagutu eta haien kontserbazioa bermatzea

Muturluzearen laginketa

Laginketa egin gabe

Laginketa bat, 5 urtean behin

Burtainaren laginketak

Laginketa egin gabe

Laginketa bat hiru urtean behin

Uhandre piriniotarraren laginketak

Laginketa egin gabe

Laginketa bat, 5 urtean behin

Kemperreko barraskiloaren laginketak

Laginketa egin gabe

Laginketa bat, 5 urtean behin

Megaforbioen komunitateen inbentarioa

Egin gabea

Egina

Errekei lotutako intereseko espezieak eta habitatak dituzten enklabeen gaineko ukipenak

Ezezagunak

Ez dago

Funtsezko elementua: 4. SASTRAKAK, LARREAK ETA HARKAITZAK

4.1. Sastraka, larre eta harkaitzetako habitaten kontserbazioa bermatzea

Zenbateko azalera duten larre, sastraka eta harkaitzetako habitatek kontserbazio egoera onean

Ezezagunak

Sastrakek: 3.214,52 ha; larreek: 2.098,48 ha; eta harkaiztiek: 111,51 ha

4.1.1. Larre, sastraka eta harkaitzetako habitatak baliatzea, haien kontserbazioa segurtatuko duen moduan

Sastraken, larreen eta harkaitzen azalera

Sastrakek: 3.214,52 ha; larreek: 2.098,48 ha; eta harkaiztiek: 111,51 ha

Sastrakek: 3.214,52 ha; larreek: 2.098,48 ha; eta harkaiztiek: 111,51 ha

Larreak eta sastrakadiak kontserbatzeko plana

Egin gabe

Eginak

Abeltzaintzari laguntzeko ekintzak

Zenbait ekintza egin dira abeltzaintzari laguntzeko

Abeltzaintzari laguntzeko jarduerak indartu dira

Egoera onean dauden larre, sastraka eta harkaitzetako habitaten gaineko ukipenak

Ezezagunak

Ez dago

Funtsezko elementua: 5. HEZEGUNEETAKO HABITATAK

5.1. Zohikaztegien, eremu higroturbosoen eta idoia eta urtegietako ertzetako komunitateen kontserbazioa bermatzea

Kontserbazio-egoera onean dauden zohikaztegien, eremu higroturbosoen eta idoia eta urtegietako ertzetako komunitateen kopurua

Ezezaguna

Zohikaztegien, eremu higroturbosoen eta idoia eta urtegietako ertzetako komunitateen %100 daude kontserbazio-egoera onean

5.1.1. Zohikaztegien, eremu higroturbosoen eta idoi eta urtegietako ertzeen kontserbazio-egoera hobetzea

Zohikaztegien, eremu higroturbosoen eta idoi eta urtegietako ertzen kontserbazio-egoeraren inbentarioa eta ebaluazioa

3 tokitan egina

Tokien %100ean egina

Hezeguneak kontserbatzeko proiektuak

0

3

Zohikaztegien, eremu higroturbosoen eta idoia eta urtegietako ertzetako komunitateen gaineko ukipenak

Ezezagunak

Ez dago

5.1.2. Zohikaztegiei eta eremu higroturbosoei lotutako intereseko faunaren espezieak hobeki ezagutzea

Lepidopteroen eta odonatoen laginketak

Laginketa bat egina Belateko zohikaztegian. Gainerako eremuetan, laginketak egin gabe

Bat 5 urtetik behin

Anfibioen laginketa

Laginketak egin gabe

Bat 5 urtetik behin

Funtsezko elementua: 6. FLORA MEHATXATUA

6.1. Flora mehatxatuaren espezieen populazio guztien bideragarritasuna mantentzea

Flora mehatxatuaren populazioetatik zenbat diren bideragarriak

Ezezaguna

Populazioen %100 dira bideragarriak

6.1.1. Flora mehatxatuen espezieen kontserbazio-egoera zein den zehaztea eta neurriak hartzea haien kontserbaziorako

Flora mehatxatuko populazioak lokalizatuak eta ebaluatuak

Egin gabea

Egina

Flora mehatxatuaren populazioetatik zenbat monitorizatu diren

0

Populazioen %100 monitorizatu dira

Ukipenak flora mehatxatua dagoen tokietan

Ezezagunak

Ez dago

Funtsezko elementua: 7. INTSEKTU MEHATXATUAK

7.1. Habitatean intsektu mehatxatuen espezieak hartzeko ahalmena hobetzea

Intsektu mehatxatuen presentzia duten eremu nagusiak

Ezezagunak

Kontserbatutako eremu nagusien %100

Pagadi eta hariztietako, antzinako gaztainadietako eta sastraka, larre eta harkaitzetako funtsezko elementuen adierazleak aplikagarriak dira

7.1.1. Intsektu mehatxatuen espezieak dauden eremu nagusiak identifikatzea eta neurriak hartzea haien kontserbaziorako

Intsektu mehatxatuen presentzia duten eremu nagusiak

Ezezagunak

Ezagunak

Intsektu mehatxatuen laginketak

Egin gabe

Bat 5 urtetik behin

Pagadi eta hariztietako, antzinako gaztainadietako eta sastraka, larre eta harkaitzetako funtsezko elementuen adierazleak aplikagarriak dira

Funtsezko elementua: 8. KARRAMARRO AUTOKTONOA

8.1. Karramarro autoktonoaren presentzia bermatzea

Karramarro autoktonoen populazioak

6

Hasierako kopurua bezalakoa edo handiagoa

8.1.1 Karramarro autoktonoaren kolonizazioa erraztea eremu egokietan

Berreskuratze planaren ekintzak

Aldian behin egiten dira

Aldian behin egiten dira

Funtsezko elementua: 9. OKIL GIBELNABARRA ETA OKIL BELTZA

9.1. Habitatean okil gibelnabarra eta okil beltza hartzeko ahalmena hobetzea

Kontserbazio-egoera onean dauden pagadien azalera

Ezezaguna

14.704,65 ha

Pagadi eta hariztietako funtsezko elementuen adierazleak aplikagarriak dira

9.1.1. Okil gibelnabarraren eta okil beltzaren ugaltze eremuak ezagutzea eta neurriak hartzea haien kontserbaziorako

Okil gibelnabarraren eta okil beltzaren ugalketarako leku kopurua

Ezezaguna

Ugalketarako lekuen %100 lokalizaturik

Pagadi eta hariztietako funtsezko elementuen adierazleak aplikagarriak dira

Funtsezko elementua: 10. KIROPTEROAK

10.1. Habitatean kiropteroak hartzeko ahalmena hobetzea

Kontserbazio-egoera onean dauden saguzarren kolonien kopurua

Ezezagunak

%100

Pagadi eta hariztietako eta antzinako gaztainadietako funtsezko elementuen adierazleak aplikagarriak dira

10.1.1. Kiropteroen kolonia nagusiak lokalizatzea eta haien kontserbazio-egoera zehaztea

Lokalizatutako eta ebaluatutako kolonien kopurua

3

%100

10.1.2. Kiropteroak hazteko aterpeak eta elikatzeko habitatak bermatu eta hobetzea

Hobetzeko jarduketen kopurua (aterpeak hobetzea, idoiak, saguzarren kutxak paratzea)

0

Aterpe 1 hobeturik / 20 idoi paraturik / saguzarren 300 kutxa paraturik

Pagadi eta hariztietako, antzinako gaztainadietako eta erabilera publikoko funtsezko elementuen adierazleak aplikagarriak dira

Funtsezko elementua: 11. MIGRAZIO ESPEZIEAK

11.1. Migrazio espezieei bermatzea bertatik libre pasatzea

Migrazioko faunaren gainean eragina duten aireko azpiegituren kopurua

Ezezaguna

0

11.1.1. Migrazio hegaztien gaineko ukipenak murriztea, pasabideko oztopoek sortzen dituztenak

Hegaztien gainean eragina duten linea elektrikoak

Ezezaguna

0

Migrazioko fauna ukitzen duten aerosorgailuak

Ezezagunak

0

Funtsezko elementua: A. ERABILERA PUBLIKOA

A.1. Lekuko balio naturalen erabilera publikoa eta kontserbazioa bateratzea

Erabilera publikoko jardueren ukipenak balio naturalen gainean

Ezezagunak

Ez dago

A.1.1. Lekuan egiten diren erabilera publikoko erabilerak arautzea

Erabilera publikoko jardueren ukipenak balio naturalen gainean

Ezezagunak

Ezagunak

Onura publikoko zuzentarauak

Idatzi gabe

Idatziak

Leurtzako urtegietako aisiarako natur eremuan erabilera publikoa antolatu eta kudeatzeko jarduketak

Egiten dira

Egiten dira

Dibulgaziorako eta sentikortasunerako materialak balio naturalei buruz

Material espezifikoak daude (Leurtza eta Belateko zohikaztegia)

Materialak eremu osorako daude

XI.-Mugaketa-mapa eta barnean dauden entitateak.

Iragarkiaren kodea: F1415138

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web