21/2014 FORU LEGEA, azaroaren 12koa, toki ogasunek transferentzia arrunten bidez Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsaren zenbatekoa eta banaketa 2015eko eta 2016ko aurrekontu-ekitaldietarako ezartzen dituena
BON N.º 232 - 24/11/2014
Konstituzioaren 142. artikuluak ezartzen du toki ogasunek behar adinako baliabideak izanen dituztela legeak korporazioei esleitzen dizkien eginkizunak betetzeko eta, funtsean, beren tributu propioez eta Estatukoetan eta autonomia erkidegoetakoetan parte hartuz hornituko direla.
Nafarroak eskumena du toki ogasunei dagokien arloa arautzeko, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 46. artikuluaren arabera.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak, toki ogasunei buruzko VIII. tituluan xedatzen duenez, 259. artikuluan zehazki, Nafarroako toki entitateek beren eskumenak erabili eta beren esku utzitako helburuak bete ditzaten, toki ogasunei behar adina baliabide emanen zaizkie; baliabide horiek toki ogasunei buruzko foru lege baten bidez arautuko dira, Nafarroaren toki araubideari dagokion gaia baita, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 46 artikuluan aurreikusia. Horren bidez, zehaztu besterik ez da egiten Konstituzioaren 142. artikuluan biltzen den askitasun finantzarioaren printzipioa, zeinaren arabera korporazioek behar adina baliabide izan beharko baitituzte legeak beren gain uzten dituen eginkizunak betetzeko, eta baliabide-iturri izanen baitituzte beren tributuak eta Estatuko nahiz autonomia erkidegoetako tributuetako parte bat.
Aurrekoa betetzeko xedez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 260. eta 261. artikuluetan ezartzen da ezen toki ogasunen baliabide-iturriak izanen direla, besteak beste, beren tributuak eta Foru Komunitatekoetan eta Estatukoetan duten parte-hartzea.
Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak, I. tituluan, toki ogasunen baliabideen gainekoa baita, 123. artikuluan hain zuzen, zehatzago arautzen du zenbateraino har dezaketen parte toki entitateek Nafarroako Ogasun Publikoaren tributuetan. Ezartzen da, horrela, udal agintaldi bakoitzeko bigarren urteko lehen seihilabetekoan Nafarroako Gobernuak, Toki Araubideko Foru Batzordeak txostena egin ondoren, Nafarroako Parlamentura arau-proiektu bat bidaliko duela non bilduko baita, batetik, zer zenbateko izanen duen toki ogasunek Nafarroako zergetan parte hartzeko funtsak hurrengo lau aurrekontu-ekitaldietan, eta, bestetik, zein izanen den funts hori banatzeko formula, justiziaren eta proportzionaltasunaren irizpideak kontuan hartuta.
Bestetik, martxoaren 14ko 3/2012 Foru Legeak, 2009-2012 Eperako Toki Inbertsioen Planari buruzko urriaren 24ko 16/2008 Foru Legea aldatu eta haren indarraldia luzatzen duenak, 2009-2012 Eperako Toki Inbertsioen Planaren indarraldia luzatu zuen plan berria onetsi arte, halako moduz non aukera baitago gastu konpromisoak hartu eta baimentzeko plan haren funtsen kargura, eta, horregatik, Toki Ogasunek Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsa arautzen duen foru lege honetan, ez da jaso kapital transferentzien kontzeptua.
Abenduaren 26ko 20/2012 Foru Legeak funtsaren zenbatekoa eta banaketa arautu zituen 2013ko eta 2014ko aurrekontu ekitaldietarako, eta, hala, Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 123. artikuluan aurreikusitako iraupenetik aldendu zen, salbuespen izaeraz.
Iraupenerako eta denbora banaketarako 123. artikulu horrek taxutu duen bidera itzultze aldera, beharrezkoa da partaidetza funtsa arautuko duen foru lege berriak bi ekitaldiko iraupena izatea, 2015ekoa eta 2016koa, zehazki.
Foru lege honek ezartzen du, lehenengo eta behin, zein den toki entitateek Nafarroako Ogasun Publikoaren tributuetan parte hartzeko duten funtsaren zenbateko osoa.
Transferentzia arrunten zenbateko osoa, 3. artikuluko 1. idatz-zatian aurreikusitakoa, banakako zenbatekoetan banatu da, Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 123.3 artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, abenduaren 26ko 20/2012 Foru Legearen II. kapituluan deskribatutako irizpideei jarraikiz, oinarritzat hartuta foru lege horren 3.1 artikuluan aurreikusitako banaketa, 4.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera eguneratuta. Banakako zenbateko horiek foru lege honen eranskinean jaso dira.
2016ko ekitaldirako, aurreikusi da 2015. urterako ezarritako funtsari gehituko zaiola kontsumorako prezioen indizeak Nafarroako Foru Komunitatean izandako portzentaje-igoera, ekainetik ekainera neurtua.
“Beste laguntza batzuk” izeneko atalak honako kontzeptu hauek biltzen ditu: abenduaren 2ko 16/1997 Foru Legearen arabera, “Iruñearen Hiriburutza Agiria” kontzeptuagatik Iruñeko Udalari dagokion zenbatekoa; beste zenbateko bat, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 72.2 artikuluan, interes komunak babestu eta sustatzeko osaturiko toki entitateen federazio edo elkarteentzako laguntza ekonomikoei buruz, ezarritakoa betetzeko; eta, azkenik, “Beren eginkizun instituzionaletan aritzeagatik euren korporazioko kideei ordainsariak, bilkura-sariak edo egindako gastuen ondoriozko bestelako gastuak ordaintzen dizkieten Nafarroako udalentzako konpentsazioa” izeneko atalari dagokiona, foru lege honetan zehazten den bezala banatuko dena.
Azkenik, foru legean prozedura bat sartu da hautetsien dedikazioagatik egindako ordainketak konpentsatzeko laguntzak baliogabetu edo atxikitzeko, legea zenbait kasutan urratu egiten dela ikusirik.
Foru lege honek toki ogasunek transferentzia arrunten bidez Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsaren zenbatekoa eta banaketa arautzen ditu 2015eko eta 2016ko ekitaldietarako.
2. artikulua. Funtsaren zenbatekoa .
1. 2015eko ekitaldian, Nafarroako Ogasun Publikoaren tributuetan toki entitateek duten parte hartzeko funtsaren zenbatekoa 200.688.073 eurokoa izanen da.
2. 2016ko ekitaldian funtsak izanen duen zenbatekoa zehazteko, 2015. urterako ezarritakoari gehituko zaio kontsumorako prezioen indizeak Nafarroako Foru Komunitatean izandako portzentaje-igoera, ekainetik ekainera neurtua, gehi ehuneko bi.
Toki ogasunek transferentzia arrunten bidez Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsaren zenbatekoa, 2015eko ekitaldirako, honela banatuko da:
1. Transferentzia arruntak: 171.474.537 euro.
2. Beste laguntza batzuk:
a) Iruñeko Udalari, “Hiriburutza Agiria” delakoagatik: 23.401.274 euro.
b) Nafarroako udalei, korporazioko kideei ordainketak egiteko: 5.421.544 euro.
c) Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari: 390.718 euro.
3. Toki entitate bakoitzak, 2015eko ekitaldian, 1. idatz-zatian aurreikusitako kontzeptuengatik jaso beharreko diru kopuruak foru lege honen eranskinean jaso dira.
4. artikulua. Aurrekontuko dirua.
1. Nafarroako 2015eko Aurrekontu Orokorretan jasoko da toki entitateek Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsaren zenbatekoa, aurreko artikuluko 1. eta 2. idatz-zatietan aurreikusitako zenbatekoak ere zehaztuta.
2. Nafarroako 2016ko Aurrekontu Orokorretan, transferentzia arruntetarako eta bestelako laguntzetarako jasoko den zenbatekoa aurreko ekitaldikoa izanen da, 2.2 artikuluan aurreikusitako moduan areagotuta, eta kontuan harturik lehen xedapen gehigarriaren 2. idatz-zatian jasotako aurreikuspenak.
5. artikulua. Transferentzia arrunten ordainketa.
1. Toki entitateek Nafarroako Ogasun Publikoaren tributuetan parte hartzeko duten funtseko diru kopuruen ordainketa, transferentzia arruntei dagokiena, lau zati berdinetan eginen da ekitaldi bakoitzean, eta zatiok hiruhileko natural bakoitzeko lehen hamabostaldian ordainduko dira.
2. Udalerrien eta beraien mugapeko kontzejuen artean izenpetutako hitzarmenak baldin badaude eta horietan hala ezarririk baldin badago, entitate horientzako ordainketak izenpetutako hitzarmenean aurreikusitako moduan egin ahal izanen dira.
6. artikulua. Hiriburutza Agiriarengatiko ordainketak eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarentzako laguntzen ordainketak.
Iruñeko Hiriaren Agiriarengatiko ordainketak eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarentzako laguntzen ordainketak transferentzia arruntetarako aurreko artikuluan aurreikusitako modu berean eginen dira.
7. artikulua. Nafarroako udalentzako konpentsazioa, hautetsiei karguan aritzeagatik ordaindutakoagatik .
Kargu publikoetan aritzeagatik korporazioko kideei ordainsariak, bilkura-sariak, kalte-ordainak edo eginkizun publikoetan parte hartzeko eskubide konstituzionalaz baliatzearen ondorioz sortutako gastuengatik heldu diren bestelako pagamenduak ordaintzen dizkieten Nafarroako udalentzako konpentsazioa honela eginen da:
a) Baldin eta udalek alkate eta zinegotziei ordaintzen badiete, legeria orokorrari jarraikiz, denbora osoan edo partzialean karguan aritzeagatik, edo ematen badizkiete bilkura-sariak, kalte-ordainak edo bestelako pagamenduak, kargu publikoan aritzearen ondorio zuzenak direnak, udal horiek ekarpen bat jasoko dute toki ogasunek Nafarroako zergetan parte hartzeko duten funtsetik, ordain horien kostua kitatzeko.
b) Kontzeptu horregatik, udalek urtean jaso ahal duten gehieneko ekarpena, udala osatzen duten hautetsien kopuruaren arabera, legeria orokorrari jarraikiz, honako hau izanen da:
b.1) 3 zinegotzi dituzten udalak: 4.196,43 euro.
b.2) 5 zinegotzi dituzten udalak: 10.807,87 euro.
b.3) 7 zinegotzi dituzten udalak: 15.893,99 euro.
b.4) 9 zinegotzi dituzten udalak: 19.073,19 euro.
b.5) 11 zinegotzi dituzten udalak: 30.516,69 euro.
b.6) 13 zinegotzi dituzten udalak: 52.768,37 euro.
b.7) 17 zinegotzi dituzten udalak: 80.742,22 euro.
b.8) 21 zinegotzi dituzten udalak: 115.709,39 euro.
b.9) 27 zinegotzi dituzten udalak: 193.908,04 euro.
c) Ekarpen horiek ekarpen finalistak izanen dira, bakar-bakarrik erabiliko baitira alkate nahiz zinegotziei aipatu diren kontzeptuengatik ordaintzeko, eta 2016ko ekitaldian eguneratuko dira, 2.2 artikuluan ezartzen den moduan.
d) Ordainketa ordainaldi bakarrean eginen da, transferentzia arrunten funts orokorraren bigarren zatiarekin batera. Jaso nahi duten udalek aldez aurretik eskatu beharko dute, urte bakoitzeko urtarrilean, eta eskabideari ekarpen horrek aurreko ekitaldian izandako zenbatekoaren eta xedearen ziurtagiria gehitu beharko diote, halako ekarpenik egin bazuten. Ekitaldi bati esleitutako diru kopurua egiaztagirian justifikatutakoa baino handiagoa denean, aldea erregularizatu eginen da, kasuko ekitaldiari dagokion ordainketatik kenduz.
Lehen .–Korporazioko kideentzako ordainketetarako esleipena egokitzea.
1. 2015ean, korporazioko kideentzako ordainketari dagokion zenbatekoa 3.2 b) artikuluan finkatutakoa izanen da, hauteskundeei buruzko legeen ondorioz ekitaldi horretan korporazioetako kideen kopuruan gerta daitezkeen aldaketak gorabehera.
2. 2016ko zenbatekoa kalkulatzeko, berriz, kontuan hartuko da azken udal hauteskundeen ondorioz sortutako korporazioetako kideen kopurua, 2.2 artikuluan aurreikusitako eguneratzea gehituta; ekitaldi horretako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan jasoko da zenbateko hori.
Bigarren .–Toki entitateek Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsaren kontusailen arteko funts mugimenduak.
Toki entitateek Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtseko kontu-sailen arteko funts mugimenduak egin ahal izanen dira, aurrekontu aldaketen izaera izan gabe.
Hirugarren .–Eskumen propioen ondoriozko zerbitzuak emateak edo oinarrizko beharrei aurre egiteak eragindako zorra.
1. Nafarroako Gobernuak formula bat zehaztuko du 2015erako –erregelamendu batean garatuko da–, udalek %2 handiagoak izan ditzaten transferentzia arruntak –ehuneko hori baita, Nafarroako Gobernuak aurreikusi duenez, BPGa datorren urterako haziko dena–, baldin eta eskumen propioen ondoriozko zerbitzuak emateak edo oinarrizko beharrei aurre egiteak zorra eragin badie eta zor hori konpentsatu beharrean badaude.
2. Formula hau bera ezarriko da 2016rako, kasu beretarako, eta, betiere, BPGa KPIa baino handiagoa baldin bada.
Laugarren .–Nafarroako toki entitateentzako konpentsazio funts berezia.
2014ko Nafarroako Kontu Orokorrak aurkeztutakoan ikusiko balitz Nafarroako toki entitateek 2014an zehar jasotako transferentzia arruntek, kontzeptu guztiak kontuan hartuta, diru-laguntza finalistak barne direla, gutxiago egiten dutela 2013an jasotakoek baino –2014ko KPIarekin eguneratuta–, alde hori berdintzeko konpentsazio-funts berezi bat sortuko da, zeina 2016ko ekitaldian toki entitateen artean banatzeko izanen baita.
Mekanismo bera aplikatuko da urtebete geroago ere, Nafarroaren 2015eko Kontu Orokorrak aurkeztutakoan.
Bakarra .–Indarra hartzea.
Foru lege honek 2015eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.
Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean berehala argitara eta “Estatuko Aldizkari Ofizialera” igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.
Iruñean, 2014ko azaroaren 12an.–Nafarroako Gobernuko Lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.
ENTITATEAREN KODEA | TOKI ENTITATEA | 2015EKO ZENBATEKOA |
0010000 | Abaigar | 29.953,45 |
0020000 | Abartzuza | 152.627,90 |
0030000 | Abaurregaina | 48.026,77 |
0040000 | Abaurrepea | 15.421,14 |
0050000 | Aberin | 99.702,74 |
0060000 | Ablitas | 733.632,36 |
0070000 | Adios | 52.333,89 |
0080000 | Aguilar Kodes | 29.822,53 |
0090000 | Oibar | 249.713,90 |
0100000 | Altsasu | 1.979.060,90 |
0110000 | Allin | 205.433,32 |
0110100 | Amillao | 2.646,72 |
0110200 | Aramendia | 6.586,18 |
0110300 | Arbeitza | 17.282,53 |
0110400 | Artabia | 12.588,95 |
0110500 | Etxabarri | 6.841,18 |
0110600 | Eultz | 5.753,21 |
0110700 | Galdio | 7.075,18 |
0110800 | Larrion | 15.865,23 |
0110900 | Muneta | 4.344,06 |
0111000 | Zubielki | 10.881,74 |
0120000 | Allo | 313.974,36 |
0130000 | Ameskoabarren | 185.143,81 |
0130100 | Artatza | 13.750,04 |
0130200 | Bakedao | 14.189,68 |
0130300 | Barindano | 9.865,76 |
0130400 | Ekala | 5.827,43 |
0130500 | Gollao | 4.989,70 |
0130600 | San Martin-Ameskoa | 9.225,41 |
0130800 | Zudairi | 50.149,53 |
0140000 | Antzin | 108.994,42 |
0140100 | Antzin | 43.730,28 |
0140200 | Mendilibarri | 2.981,61 |
0150000 | Andosilla | 853.571,42 |
0160000 | Antsoain | 2.514.726,41 |
0170000 | Anue | 82.673,54 |
0170100 | Aritzu | 4.787,39 |
0170200 | Burutain | 5.483,43 |
0170300 | Egozkue | 2.202,57 |
0170400 | Etsain | 3.738,72 |
0170500 | Etulain | 1.971,46 |
0170600 | Leazkue | 1.615,83 |
0170700 | Olague | 18.394,18 |
0180000 | Añorbe | 107.109,80 |
0190000 | Agoitz | 682.124,65 |
0200000 | Araitz | 119.958,34 |
0200100 | Arribe-Atallu | 25.211,47 |
0200200 | Azkarate | 14.794,08 |
0200300 | Gaintza | 6.189,18 |
0200400 | Intza | 6.711,14 |
0200500 | Uztegi | 5.901,54 |
0210000 | Aranaratxe | 28.877,46 |
0220000 | Arantza | 129.562,06 |
0230000 | Aranguren | 1.705.700,66 |
0230100 | Aranguren | 5.742,15 |
0230300 | Labio | 8.571,58 |
0230700 | Taxoare | 38.797,34 |
0230800 | Zolina | 2.348,74 |
0240000 | Arano | 34.522,73 |
0250000 | Arakil | 204.240,74 |
0250200 | Ekai | 3.355,52 |
0250300 | Etxarren | 14.220,51 |
0250400 | Etxeberri | 5.554,50 |
0250500 | Egiarreta | 6.046,85 |
0250600 | Errotz | 6.563,55 |
0250800 | Izurdiaga | 15.887,86 |
0250900 | Satrustegi | 4.415,38 |
0251000 | Urritzola | 1.919,66 |
0251100 | Hiriberri | 13.591,98 |
0251200 | Ihabar | 10.547,67 |
0251300 | Zuhatzu | 4.024,36 |
0260000 | Aras | 53.873,64 |
0270000 | Arbizu | 274.421,27 |
0280000 | Artzi | 93.081,01 |
0280100 | Arrieta | 4.739,64 |
0280300 | Azparren | 4.988,62 |
0280700 | Lakabe | 5.921,78 |
0280900 | Nagore | 5.988,79 |
0281000 | Saragueta | 2.943,45 |
0281100 | Uritz | 2.712,39 |
0281200 | Hiriberri-Artzibar | 3.193,69 |
0290000 | Los Arcos | 338.420,68 |
0300000 | Arellano | 65.187,50 |
0310000 | Areso | 100.168,30 |
0320000 | Arguedas | 677.462,87 |
0330000 | Aria | 20.137,97 |
0340000 | Aribe | 18.872,77 |
0350000 | Armañantzas | 26.313,13 |
0360000 | Arroitz | 288.325,80 |
0370000 | Arruazu | 28.177,71 |
0380000 | Artaxoa | 460.085,85 |
0390000 | Artazu | 35.676,98 |
0400000 | Atetz | 59.646,97 |
0400100 | Arostegi | 4.209,83 |
0400200 | Beratsain | 3.606,66 |
0400300 | Beuntza | 6.315,34 |
0400400 | Ziganda | 2.432,30 |
0400600 | Eritze | 4.202,67 |
0410000 | Aiegi | 511.340,56 |
0420000 | Azagra | 979.116,18 |
0430000 | Azuelo | 15.763,75 |
0440000 | Bakaiku | 81.267,50 |
0450000 | Barasoain | 201.108,06 |
0460000 | Barbarin | 30.712,28 |
0470000 | Bargota | 91.476,14 |
0480000 | Barillas | 77.226,05 |
0490000 | Basaburua | 223.686,49 |
0490100 | Arrarats | 5.644,20 |
0490200 | Beruete | 16.154,00 |
0490300 | Gartzaron | 7.367,95 |
0490400 | Itsaso | 6.095,77 |
0490500 | Igoa | 8.590,22 |
0490600 | Jauntsarats | 17.883,49 |
0490700 | Orokieta-Erbiti | 9.438,05 |
0490800 | Udabe-Beramendi | 7.973,59 |
0490900 | Ihaben | 4.720,91 |
0500000 | Baztan | 2.044.138,60 |
0510000 | Beire | 82.619,02 |
0520000 | Belaskoain | 24.223,30 |
0530000 | Berbintzana | 210.342,47 |
0540000 | Bertizarana | 108.666,21 |
0540100 | Legasa | 25.953,31 |
0540200 | Narbarte | 34.125,14 |
0540300 | Oieregi | 12.094,72 |
0550000 | Betelu | 86.394,37 |
0560000 | Biurrun-Olkotz | 40.678,16 |
0560100 | Biurrun | 13.849,35 |
0560200 | Olkotz | 3.612,44 |
0570000 | Buñuel | 690.194,01 |
0580000 | Auritz | 81.568,04 |
0590000 | Burgi | 54.316,09 |
0600000 | Burlata | 4.811.984,64 |
0610000 | El Busto | 31.784,14 |
0620000 | Cabanillas | 434.879,75 |
0630000 | Cabredo | 25.311,82 |
0640000 | Cadreita | 699.948,44 |
0650000 | Caparroso | 713.082,31 |
0660000 | Cárcar | 336.061,18 |
0670000 | Zarrakaztelu | 605.777,94 |
0670100 | Figarol | 54.714,27 |
0680000 | Cascante | 1.170.419,59 |
0690000 | Kaseda | 243.734,50 |
0700000 | Castejón | 846.145,95 |
0710000 | Gazteluberri | 3.972,50 |
0720000 | Cintruénigo | 2.423.423,46 |
0730000 | Ziordia | 99.463,57 |
0740000 | Zirauki | 131.306,23 |
0750000 | Ziritza | 37.688,51 |
0760000 | Zizur | 597.076,23 |
0760100 | Asterain | 24.380,46 |
0760300 | Zizur Txikia | 159.288,34 |
0760400 | Gazolatz | 10.432,92 |
0760500 | Larraia | 4.378,09 |
0760600 | Muru Asterain | 4.512,80 |
0760700 | Paternain | 24.169,79 |
0760900 | Undio | 13.397,93 |
0761000 | Zarikiegi | 12.055,89 |
0770000 | Corella | 2.231.616,01 |
0780000 | Cortes | 770.397,60 |
0790000 | Desoio | 44.422,02 |
0800000 | Deikaztelu | 162.059,05 |
0810000 | Donamaria | 102.829,80 |
0820000 | Etxalar | 179.532,52 |
0830000 | Etxarri | 14.031,92 |
0840000 | Etxarri Aranatz | 532.552,72 |
0840100 | Lizarragabengoa | 3.838,07 |
0850000 | Etxauri | 169.455,85 |
0860000 | Egues | 3.189.277,39 |
0860100 | Altzuza | 21.561,54 |
0860200 | Ardatz Eguesibar | 6.160,65 |
0860300 | Azpa | 2.392,32 |
0860400 | Badostain | 27.535,53 |
0860500 | Egues | 31.130,89 |
0860600 | Elkano | 30.886,32 |
0860700 | Elia | 1.904,45 |
0860800 | Ibiriku | 5.802,45 |
0860900 | Olatz | 57.327,88 |
0861000 | Sagaseta | 2.806,69 |
0870000 | Elgorriaga | 62.657,18 |
0880000 | Noain (Elortzibar) | 1.510.398,08 |
0880100 | Elortz | 16.673,44 |
0880200 | Gerendiain | 2.967,75 |
0880300 | Imarkoain | 20.740,74 |
0880500 | Dorre | 16.528,10 |
0880700 | Zabalegi | 5.462,57 |
0880800 | Zulueta | 3.407,07 |
0890000 | Eneritz | 96.291,36 |
0900000 | Eratsun | 32.315,00 |
0910000 | Ergoiena | 96.677,25 |
0910100 | Lizarraga | 21.393,29 |
0910200 | Dorrao | 11.724,58 |
0910300 | Unanu | 10.712,45 |
0920000 | Erro | 184.889,59 |
0920100 | Aintzioa | 2.891,83 |
0920300 | Zilbeti | 5.659,76 |
0920400 | Erro | 13.476,79 |
0920500 | Esnotz | 3.748,86 |
0920600 | Aurizberri | 27.621,65 |
0920700 | Lintzoain | 6.410,07 |
0920900 | Mezkiritz | 8.934,89 |
0921000 | Orondritz | 4.518,33 |
0921100 | Bizkarreta-Gerendiain | 9.710,30 |
0930000 | Ezkaroze | 93.482,85 |
0940000 | Eslaba | 48.331,64 |
0950000 | Espartza Zaraitzu | 32.247,70 |
0960000 | Esprontzeda | 52.596,99 |
0970000 | Lizarra | 3.639.917,18 |
0980000 | Esteribar | 538.519,65 |
0980200 | Antxoritz | 2.886,68 |
0980600 | Eugi | 38.981,04 |
0981100 | Inbuluzketa | 4.178,52 |
0981200 | Iragi | 2.049,34 |
0981500 | Larrasoaña | 14.446,70 |
0981900 | Saigots | 7.600,10 |
0982000 | Sarasibar | 2.881,26 |
0982200 | Urdaitz | 9.513,90 |
0982500 | Zabaldika | 2.548,90 |
0982600 | Zubiri | 56.643,73 |
0990000 | Etaio | 23.985,73 |
1000000 | Eulate | 103.463,34 |
1010000 | Ezkabarte | 239.026,39 |
1010200 | Arre | 60.707,49 |
1010300 | Azotz | 6.764,04 |
1010400 | Zildotz | 3.454,89 |
1010500 | Eusa | 4.747,79 |
1010800 | Makirriain | 4.405,15 |
1010900 | Orikain | 9.414,76 |
1011000 | Orrio | 4.619,48 |
1011100 | Sorauren | 16.025,36 |
1020000 | Ezkurra | 42.660,15 |
1030000 | Ezporogi | 23.361,12 |
1030100 | Ageza | 8.169,22 |
1040000 | Faltzes | 634.757,86 |
1050000 | Fitero | 682.584,61 |
1060000 | Fontellas | 299.793,87 |
1070000 | Funes | 701.307,85 |
1080000 | Fustiñana | 735.283,35 |
1090000 | Galar | 593.453,07 |
1090100 | Arlegi | 10.264,73 |
1090300 | Espartza-Galar | 40.967,25 |
1090400 | Ezkirotz | 49.561,21 |
1090500 | Galar | 15.750,56 |
1090600 | Olatz-Subitza | 3.586,47 |
1090700 | Getze-Galar | 36.743,52 |
1090800 | Subitza | 24.325,91 |
1090900 | Cordovilla | 70.050,82 |
1100000 | Galipentzu | 39.648,06 |
1110000 | Galoze | 34.396,32 |
1110200 | Izize | 2.828,03 |
1110300 | Itzalle | 4.913,82 |
1110400 | Uskartze | 5.751,60 |
1120000 | Garaioa | 33.506,18 |
1130000 | Garde | 34.003,17 |
1140000 | Garinoain | 127.304,71 |
1150000 | Garralda | 68.442,99 |
1160000 | Genevilla | 27.733,78 |
1170000 | Goizueta | 170.320,08 |
1180000 | Goñi | 66.319,51 |
1180100 | Aizpun | 3.857,66 |
1180200 | Azantza | 7.691,20 |
1180300 | Goñi | 5.767,68 |
1180400 | Amunarritz | 8.498,86 |
1180500 | Urdanotz | 3.811,85 |
1190000 | Gorza | 23.396,24 |
1190100 | Gorza | 5.380,50 |
1190200 | Igari | 3.981,75 |
1200000 | Gesalatz | 121.593,02 |
1200100 | Argiñano | 4.602,59 |
1200300 | Estenotz | 2.871,26 |
1200400 | Garisoain | 3.508,68 |
1200500 | Genbe | 3.181,71 |
1200700 | Irurre | 4.563,63 |
1200800 | Iturgoien | 10.583,94 |
1200900 | Izurtzu | 2.091,69 |
1201000 | Lerate | 3.297,26 |
1201100 | Muetz | 5.115,59 |
1201200 | Muniain-Gesalatz | 2.443,21 |
1201400 | Bidaurre | 4.275,35 |
1210000 | Girgillao | 29.785,06 |
1210200 | Etxarren-Girgillano | 4.838,54 |
1210300 | Girgillao | 5.589,56 |
1220000 | Uharte | 1.331.457,02 |
1230000 | Uharte Arakil | 219.475,55 |
1240000 | Ibargoiti | 37.266,65 |
1240100 | Abintzao | 1.921,15 |
1240200 | Idotzin | 4.084,26 |
1240300 | Izko | 3.636,75 |
1240400 | Getze-Ibargoiti | 7.491,64 |
1250000 | Iguzkitza | 93.377,83 |
1250100 | Azketa | 7.104,84 |
1250200 | Iguzkitza | 23.687,58 |
1250300 | Labeaga | 5.936,45 |
1250400 | Urbiola | 5.107,35 |
1260000 | Imotz | 109.105,92 |
1260100 | Etxaleku | 12.340,72 |
1260200 | Eraso | 4.941,59 |
1260300 | Goldaratz | 4.335,42 |
1260400 | Latasa | 8.492,71 |
1260500 | Muskitz | 3.883,73 |
1260600 | Oskotz | 7.594,70 |
1260700 | Urritza | 4.282,91 |
1260800 | Zarrantz | 1.889,69 |
1270000 | Irañeta | 40.681,73 |
1280000 | Izaba | 86.692,81 |
1290000 | Ituren | 109.957,30 |
1300000 | Iturmendi | 120.646,78 |
1310000 | Itza | 311.175,34 |
1310100 | Aginaga | 1.885,55 |
1310200 | Aldaba | 7.866,27 |
1310300 | Aritz | 2.605,92 |
1310400 | Atondo | 3.448,55 |
1310500 | Zia | 3.673,84 |
1310600 | Eritze | 5.200,25 |
1310700 | Gulia | 5.610,88 |
1310800 | Itza | 14.255,83 |
1310900 | Larunbe | 7.389,78 |
1311000 | Lete | 3.636,26 |
1311100 | Otxobi | 5.701,39 |
1311200 | Saratsa | 14.623,89 |
1311300 | Saratsate | 3.332,37 |
1320000 | Itzagaondoa | 52.320,02 |
1320100 | Ardatz Itzagaondoa | 4.167,08 |
1330000 | Itzaltzu | 18.106,42 |
1340000 | Jaurrieta | 62.699,06 |
1350000 | Xabier | 64.909,42 |
1360000 | Xulapain | 118.511,96 |
1360300 | Beorburu | 2.554,18 |
1360400 | Gartziriain | 3.181,85 |
1360500 | Larraiotz | 2.012,65 |
1360600 | Markalain | 5.347,06 |
1360700 | Nabatz | 3.611,85 |
1360800 | Nuin | 3.916,46 |
1360900 | Ollakarizketa | 8.511,00 |
1361000 | Osakar | 2.848,70 |
1361100 | Osinaga | 2.436,64 |
1361200 | Untzu | 5.045,67 |
1370000 | Beintza-Labaien | 63.745,63 |
1380000 | Lakuntza | 293.841,46 |
1390000 | Lana | 72.757,64 |
1390100 | Galbarra | 7.661,01 |
1390200 | Gastiain | 10.419,31 |
1390300 | Narkue | 4.042,25 |
1390400 | Ulibarri | 3.645,89 |
1390500 | Biloria | 6.352,10 |
1400000 | Lantz | 23.817,31 |
1410000 | Lapoblación | 41.508,22 |
1410100 | Lapoblación | 4.321,19 |
1410200 | Meano | 13.790,32 |
1420000 | Larraga | 551.553,42 |
1430000 | Larraona | 38.704,10 |
1440000 | Larraun | 346.994,00 |
1440100 | Albiasu | 3.460,54 |
1440200 | Aldatz | 18.300,71 |
1440300 | Alli | 6.203,55 |
1440400 | Arruitz | 15.415,37 |
1440500 | Astitz | 5.710,75 |
1440600 | Azpirotz-Lezaeta | 10.217,62 |
1440700 | Baraibar | 11.942,89 |
1440800 | Etxarri | 11.618,32 |
1440900 | Errazkin | 12.086,46 |
1441000 | Gorriti | 13.375,84 |
1441100 | Uitzi | 18.180,88 |
1441200 | Iribas | 6.023,97 |
1441400 | Madotz | 2.356,07 |
1441500 | Mugiro | 9.471,59 |
1441600 | Oderitz | 6.878,40 |
1450000 | Elizagorria | 48.580,12 |
1460000 | Leatxe | 18.097,56 |
1470000 | Legarda | 27.386,81 |
1480000 | Legaria | 47.842,97 |
1490000 | Leitza | 642.835,73 |
1500000 | Leotz | 74.049,80 |
1500600 | Iratxeta | 5.596,63 |
1500700 | Leotz | 2.479,19 |
1500900 | Olleta | 3.598,27 |
1510000 | Lerga | 21.036,81 |
1520000 | Lerin | 476.018,74 |
1530000 | Lesaka | 650.832,48 |
1540000 | Lezaun | 92.802,82 |
1550000 | Ledea | 118.004,58 |
1560000 | Lizoain-Arriasgoiti | 66.459,22 |
1570000 | Lodosa | 1.421.949,55 |
1580000 | Longida | 82.198,53 |
1580100 | Aos | 6.113,73 |
1580200 | Artaxo | 4.102,17 |
1580300 | Ekai Longida | 9.307,88 |
1580800 | Murelu-Longida | 3.339,74 |
1581100 | Billabeta | 2.857,34 |
1590000 | Irunberri | 357.993,02 |
1600000 | Lukin | 42.740,93 |
1610000 | Mañeru | 110.992,52 |
1620000 | Marañón | 20.042,77 |
1630000 | Martzilla | 696.086,36 |
1640000 | Mélida | 201.192,59 |
1650000 | Mendabia | 1.015.446,32 |
1660000 | Mendaza | 96.571,48 |
1660100 | Acedo | 18.266,38 |
1660200 | Asarta | 6.456,18 |
1660300 | Mendaza | 12.512,17 |
1660400 | Ubago | 4.593,64 |
1670000 | Mendigorria | 259.148,60 |
1680000 | Metauten | 77.080,57 |
1680100 | Arteaga | 4.132,49 |
1680200 | Ganuza | 6.821,17 |
1680300 | Metauten | 5.103,64 |
1680400 | Ollobarren | 5.208,82 |
1680500 | Ollogoien | 2.781,53 |
1680600 | Zufia | 9.864,67 |
1690000 | Milagro | 892.560,93 |
1700000 | Mirafuentes | 18.715,30 |
1710000 | Miranda Arga | 254.261,72 |
1720000 | Elo | 148.521,43 |
1730000 | Monteagudo | 406.057,41 |
1740000 | Morentin | 41.578,20 |
1750000 | Mues | 53.461,22 |
1760000 | Murchante | 1.085.488,58 |
1770000 | Murieta | 101.279,63 |
1780000 | Murillo el Cuende | 127.670,23 |
1780100 | Murillo el Cuende | 7.498,99 |
1780200 | Arrada | 58.396,47 |
1780300 | Traibuenas | 6.000,47 |
1790000 | Murillo el Fruto | 179.773,57 |
1800000 | Muruzabal | 111.662,07 |
1810000 | Nabaskoze | 48.449,22 |
1810100 | Aizpurgi | 3.726,48 |
1810200 | Nabaskoze | 14.712,82 |
1810300 | Ustaize | 2.352,55 |
1820000 | Nazar | 21.728,07 |
1830000 | Obanos | 316.650,15 |
1840000 | Oko | 36.802,53 |
1850000 | Otsagabia | 200.195,40 |
1860000 | Odieta | 76.215,37 |
1860100 | Anozibar | 3.131,94 |
1860200 | Ziaurritz | 6.119,52 |
1860300 | Gaskue | 3.983,17 |
1860400 | Gelbentzu | 3.153,93 |
1860500 | Gendulain | 1.620,20 |
1860600 | Latasa | 3.122,49 |
1860700 | Ostitz | 9.268,96 |
1860800 | Erripa | 4.112,47 |
1870000 | Oitz | 29.064,04 |
1880000 | Olaibar | 53.570,76 |
1880100 | Enderitz | 7.923,82 |
1880200 | Olaitz | 2.408,79 |
1880300 | Olabe | 5.088,59 |
1880400 | Otsakain | 4.426,17 |
1890000 | Olazti | 411.448,08 |
1900000 | Olexua | 21.258,38 |
1910000 | Erriberri | 925.857,69 |
1920000 | Oloritz | 43.090,29 |
1920100 | Etxague | 2.124,21 |
1920200 | Mendibil | 4.479,32 |
1920300 | Oloritz | 4.977,27 |
1920500 | Soltxaga | 4.701,37 |
1930000 | Oltza Zendea | 284.258,39 |
1930100 | Arazuri | 52.499,25 |
1930200 | Artazkotz | 2.341,17 |
1930300 | Asiain | 11.145,37 |
1930400 | Ibero | 15.239,52 |
1930500 | Izkue | 6.527,75 |
1930600 | Itzu | 3.517,93 |
1930700 | Lizasoain | 6.064,51 |
1930800 | Oltza | 4.657,74 |
1931000 | Ororbia | 46.455,77 |
1940000 | Ollo | 103.690,29 |
1940100 | Anotz | 3.503,57 |
1940200 | Arteta | 3.880,17 |
1940300 | Beasoain-Egillor | 11.626,59 |
1940400 | Iltzarbe | 4.709,34 |
1940500 | Ollo | 5.732,86 |
1940600 | Saldise | 3.018,50 |
1940700 | Senosiain | 4.068,04 |
1940800 | Ultzurrun | 9.145,31 |
1950000 | Orbaitzeta | 59.978,64 |
1960000 | Orbara | 20.757,69 |
1970000 | Orisoain | 23.607,03 |
1980000 | Orontze | 15.014,37 |
1990000 | Orotz-Betelu | 50.724,60 |
2000000 | Oteitza | 242.857,86 |
2010000 | Iruña | 55.362.692,73 |
2020000 | Azkoien | 1.519.966,30 |
2030000 | Petilla Aragoi | 7.887,01 |
2040000 | Piedramillera | 24.699,40 |
2050000 | Pitillas | 200.895,63 |
2060000 | Gares | 752.570,48 |
2070000 | Puiu | 101.792,77 |
2080000 | Ribaforada | 1.138.463,72 |
2090000 | Erromantzatua | 54.345,80 |
2090100 | Arbontze | 6.145,64 |
2090300 | Biotzari | 6.909,45 |
2090400 | Domeñu | 4.377,78 |
2100000 | Erronkari | 75.479,72 |
2110000 | Orreaga | 12.001,62 |
2120000 | Zare | 72.418,30 |
2130000 | Saldias | 27.898,64 |
2140000 | Jaitz | 34.427,85 |
2150000 | San Adrián | 1.501.236,73 |
2160000 | Zangoza | 1.140.350,69 |
2160100 | Gabarderal | 23.541,79 |
2160200 | Rocaforte | 127.728,42 |
2170000 | San Martin Unx | 111.972,89 |
2190000 | Santsol | 37.326,54 |
2200000 | Santakara | 221.321,41 |
2210000 | Doneztebe | 381.990,10 |
2220000 | Sartze | 17.633,45 |
2220100 | Ibiltzieta | 3.757,43 |
2220200 | Sartze | 3.865,54 |
2230000 | Sartaguda | 514.928,67 |
2240000 | Sesma | 395.162,85 |
2250000 | Sorlada | 30.150,79 |
2260000 | Sunbilla | 166.007,27 |
2270000 | Tafalla | 2.985.083,62 |
2280000 | Tebas-Muru Artederreta | 104.840,37 |
2280100 | Muru Artederreta | 21.593,32 |
2280200 | Tebas | 31.111,33 |
2290000 | Tirapu | 14.369,63 |
2300000 | Torralba del Rio | 50.120,06 |
2300100 | Otiñano | 3.911,84 |
2310000 | Torres del Rio | 50.403,57 |
2320000 | Tutera | 9.214.827,87 |
2330000 | Tulebras | 64.065,47 |
2340000 | Ukar | 51.929,76 |
2350000 | Uxue | 51.143,70 |
2360000 | Ultzama | 284.835,89 |
2360100 | Alkotz | 18.453,34 |
2360200 | Arraitz-Orkin | 13.587,84 |
2360300 | Auza | 15.355,42 |
2360400 | Zenotz | 2.886,59 |
2360500 | Eltso | 3.615,08 |
2360600 | Eltzaburu | 13.263,31 |
2360700 | Gorrontz-Olano | 2.486,15 |
2360800 | Gerendiain | 11.549,04 |
2360900 | Ilarregi | 4.325,99 |
2361000 | Iraizotz | 24.831,41 |
2361100 | Suarbe | 3.450,55 |
2361200 | Larraintzar | 63.895,82 |
2361300 | Lizaso | 11.724,36 |
2361400 | Urritzola-Galain | 4.275,49 |
2370000 | Untziti | 57.524,74 |
2370100 | Altzorritz | 4.285,12 |
2370200 | Artaitz | 4.828,52 |
2370300 | Zenborain | 2.949,62 |
2370500 | Untziti | 7.692,31 |
2370600 | Zabaltzeta | 1.928,65 |
2380000 | Untzue | 44.042,06 |
2390000 | Urdazubi | 86.326,81 |
2400000 | Urdiain | 180.588,57 |
2410000 | Urraulgoiti | 53.444,39 |
2410200 | Aietxu | 1.798,01 |
2410600 | Imirizaldu | 4.029,12 |
2410700 | Irurozki | 5.420,52 |
2410800 | Ongotz | 2.143,02 |
2420000 | Urraulbeiti | 70.035,87 |
2420100 | Artieda | 10.478,24 |
2420500 | Arripodas | 2.798,92 |
2420600 | San Vicente | 2.684,08 |
2420800 | Tabar | 7.074,18 |
2430000 | Urrotz | 111.863,04 |
2440000 | Urrotz | 36.057,43 |
2450000 | Urzainki | 22.051,57 |
2460000 | Uterga | 57.078,70 |
2470000 | Uztarroze | 55.891,62 |
2480000 | Luzaide | 84.989,37 |
2490000 | Valtierra | 640.941,37 |
2500000 | Bera | 769.914,39 |
2510000 | Viana | 1.148.136,36 |
2520000 | Bidankoze | 20.224,39 |
2530000 | Bidaurreta | 40.051,85 |
2540000 | Villafranca | 767.327,79 |
2550000 | Villamayor de Monjardin | 32.878,33 |
2560000 | Hiriberri-Aezkoa | 36.382,51 |
2570000 | Villatuerta | 331.016,91 |
2580000 | Atarrabia | 2.643.466,80 |
2590000 | Igantzi | 130.282,33 |
2600000 | Deierri | 403.645,98 |
2600100 | Allotz | 14.212,80 |
2600200 | Arandigoien | 10.490,42 |
2600300 | Aritzala | 9.411,59 |
2600400 | Aritzaleta | 5.602,56 |
2600500 | Azkona | 11.981,90 |
2600600 | Bearin | 22.278,72 |
2600700 | Eraul | 7.719,81 |
2600800 | Gorozin | 4.191,11 |
2600900 | Ibiriku-Deierri | 6.289,13 |
2601000 | Iruñela | 5.826,40 |
2601100 | Lakar | 7.069,88 |
2601200 | Lorka | 15.129,62 |
2601300 | Murelu-Deierri | 3.953,43 |
2601400 | Murugarren | 8.902,51 |
2601500 | Errezu | 12.860,39 |
2601600 | Ugar | 4.844,10 |
2601700 | Hiriberri-Deierri | 7.274,95 |
2601800 | Zabal | 9.228,19 |
2601900 | Zurukuain | 11.161,15 |
2610000 | Esa | 111.013,09 |
2620000 | Zabaltza | 62.742,31 |
2620100 | Arraitza | 9.752,20 |
2620200 | Ubani | 11.740,51 |
2620300 | Zabaltza | 5.396,85 |
2630000 | Zubieta | 69.041,13 |
2640000 | Zugarramurdi | 63.122,42 |
2650000 | Zuñiga | 45.800,82 |
9010000 | Barañain | 5.515.062,63 |
9020000 | Berriobeiti | 728.914,64 |
9020100 | Aitzoain | 34.177,27 |
9020300 | Añezkar | 9.978,61 |
9020400 | Artika | 195.868,03 |
9020500 | Ballariain | 4.217,71 |
9020600 | Berriobeiti | 32.174,13 |
9020700 | Berriogoiti | 38.817,80 |
9020900 | Elkarte | 2.010,65 |
9021000 | Larrageta | 4.149,61 |
9021100 | Lotza | 3.978,59 |
9021200 | Oteitza | 4.155,64 |
9030000 | Berriozar | 2.296.353,98 |
9040000 | Irurtzun | 610.899,89 |
9050000 | Beriain | 992.594,54 |
9060000 | Orkoien | 604.891,09 |
9070000 | Zizur Nagusia | 3.345.308,95 |
9080000 | Lekunberri | 512.970,96 |
GUZTIRA | 171.474.537,00 |
Iragarkiaren kodea: F1415491