(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

12/2014 FORU LEGEA, ekainaren 18koa, Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboen araubide iragankorrari buruzko martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legea aldatzen duena.

DOUE N.º 129 - 03/07/2014



Texto

Artikulu bakarra.–Xedapen gehigarri berri bat gehitzen zaio, hamabosgarrena, Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboen araubide iragankorrari buruzko martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legeari. Hona xedapen berri horren testua:

“Hamabosgarren xedapen gehigarria.–Osasun laguntza.

Iraungitzat deklaratzen da osasun laguntzako derrigorrezko estaldura, zeina Nafarroako Foru Diputazioak 1973ko abuztuaren 24ko Erabakiaren bidez onetsitako Osasun Laguntzako Zerbitzuaren Erregelamenduan ezarri baitzen, eta iraungitze horrek montepioetako funtzionarioak Osasun Sistema Nazionalean integratzen diren egunetik izanen du eragina.”

Xedapen indargabetzailea .

Indarrik gabe uzten dira foru lege honetan ezarritakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak. Zehazki, indargabetuta geldituko da, indardun dirauen neurrian, Nafarroako Foru Diputazioak 1973ko abuztuaren 24ko Erabakiaren bidez onetsitako Osasun Laguntzako Zerbitzuaren Erregelamendua, behin montepioetako funtzionarioak Osasun Sistema Nazionalean sartzen direnean.

Azken xedapena.–Foru lege honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean berehala argitara eta “Estatuko Aldizkari Ofizialera” igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.

Iruñean, 2014ko ekainaren 18an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: F1409384

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web