(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

45/2014 FORU DEKRETUA, MAIATZAREN 28KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA Nota de Vigencia

BON N.º 115 - 13/06/2014



Zioen azalpena

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla, gaur egun dituzten beharretara moldatzeko.

Bestalde, plantilla organikoan zehaztekoak izanik, ukitutako departamentuek planteatutako aldaketa batzuk biltzen dira, ondokoari buruz: zenbait burutza eskuratzeko baldintzak, euskara noraino jakin behar den zenbait lanpostu eskuratzeko, Gizarte Politiketako Departamentuko E mailako mantentze-lanetako langileen igoera txanda murriztua, eta arrisku bereziko osagarri bat eta lanaldiaren luzapeneko osagarri bat bi lanposturi ematea.

Azkenik, aldaketa bat egiten da uztailaren 27ko 100/2005 Foru Dekretuan, zeinek Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako plantilla organikoa onesten baitu. Helburua da zehaztea zein izanen den enplegatuek jaso behar duten lanpostuko osagarria burutza batean aritzen direnean.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Kontu-hartzailetza Zerbitzuak aldeko txostena eman du.

Hori horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2014ko maiatzaren 28an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Plantilla organikoko lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan aldaketa hauek egin dira:

Bat.-Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatu dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan.

Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentua

Nafarroako Zerga Ogasuna.

-Goi mailako tituluduna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 1165 zenbakia duena plantilla organikoan.

Hezkuntza Departamentua

Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia.

-Osasun laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 824 zenbakia duena plantilla organikoan.

Idazkaritza Tekniko Nagusia.

-Zerbitzu orokorretako laguntzailea-gidaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 35694 zenbakia duena plantilla organikoan.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua

Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusia.

-Nekazaritzako ingeniari teknikoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 7519 zenbakia duena plantilla organikoan.

Bi.-Ondotik adierazten diren lanpostuak sortu dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan:

Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentua

Nafarroako Zerga Ogasuna.

-Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 9768 zenbakia duena.

Hezkuntza Departamentua

Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia.

-Eskolazaina. Lanpostu huts bat, lan araubidekoa, lanaldi partzialekoa, D mailakoa, Tuterako “ETI” Zentro Bateratu Politeknikoari atxikia, 39023 zenbakia duena duena plantilla organikoan.

-Eskolazaina. Lanpostu huts bat, lan araubidekoa, lanaldi partzialekoa, D mailakoa, Tafallako Ikastetxe Bateratu Politeknikoari atxikia, 39024 zenbakia duena duena plantilla organikoan.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua

Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusia.

-Erdi mailako teknikaria, ingelesarekin. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 9769 zenbakia plantilla organikoan.

2. artikulua. Burutza batzuk eskuratzeko betebeharren aldaketa.

1. Aldatzen da ekainaren 28ko 244/2004 Foru Dekretuaren I. eranskina (dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen da, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko). Horren arabera, B maila esleituko zaio, unibertsitateko diplomatuaren, ingeniari teknikoaren edo arkitekto teknikoaren titulua eduki beharrarekin, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Hiriko Obren Bulegoko burutzari, 1.412 lanpostuari.

2. Aldatzen da irailaren 12ko 111/2005 Foru Dekretuaren I. eranskina (dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen da, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko). Horren arabera, B maila esleituko zaio, Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailearen lanposturako izendatua izateko beharkizunarekin, Nafarroako Zerga Ogasuna Erakunde Autonomoko Prozesuak Kontrolatzeko Bulegoko burutzari, 4.533 lanpostuari.

3. Aldatzen da irailaren 12ko 111/2005 Foru Dekretuaren I. eranskina (dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen da, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko). Horren arabera, B maila esleituko zaio, unibertsitateko diplomatuaren, ingeniari teknikoaren edo arkitekto teknikoaren titulua eduki beharrarekin, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Toki Azpiegituren Bulegoko burutzari, 4.622 lanpostuari.

4. Aldatzen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu zuen otsailaren 4ko 3/2008 Foru Dekretuko I. eranskina, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu lehiaketaren bidez bete ahal izateko. Horren arabera, A edo B maila esleituko zaio Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ingurumenari buruzko Informazio eta Hezkuntzaren Ataleko burutzari, 5.888. lanpostuari, berariazko baldintzarik gabe.

5. Aldatzen da apirilaren 4ko 29/2011 Foru Dekretuaren I. eranskina (dekretu haren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu zen, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko). Horren ondorioz, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua Erakunde Autonomoko Gai Ekonomikoko-Administratiboak eta Prozedurak Kudeatzeko Bulegoko burutzari, 8.645. lanpostuari, A edo B maila esleituko zaio, berariazko baldintzarik gabe.

3. artikulua. Euskarazko jakite maila esleitzea Hezkuntza Departamentuko eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko bi lanpostutan.

1. Euskarazko 2. jakite maila esleitu zaio eskolazain 35830 zenbakiko lanpostuari. Lanpostu hori Hezkuntza Departamentuak Giza Baliabideen Zerbitzuari atxikita dago.

2. Euskarazko 3. jakite maila esleitzen zaio administrari laguntzaile 5487 zenbakiko lanpostuari. Lanpostu hori Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Herritarren Arretarako Bulegoari atxikita dago.

4. artikulua. Gizarte Politiketako Departamentuko E mailako mantentzelanetako langileen igoera txanda murriztua.

1. Mantentze-lanetako laguntzailearen D mailako 3 lanpostu sortzen dira, aurrekontuko diru-izendapenik gabe. Lanpostu horiek Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziako El Vergel zahar etxeari atxikita daude.

2. Deialdian ezarririko betebeharrak bete eta hautaproba murriztuak egin eta gainditzen dituzten langileak lanpostuez jabetzean izanen dute eragina aipatutako lanpostuek. Hautaproben deialdia organo eskudunak eginen du, Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren testu bateginaren 15.6 artikuluan xedaturikoaren arabera.

3. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioek parte har dezakete lanpostu horiek betetzeko egiten diren hautaprobetan, E mailakoak badira eta zerbitzu teknikoetako urgazleen edo mantentze-lanetako peoi espezialisten izendapena badute. Lanpostuaz jabetzeko orduan, hautaprobaren ondoren, sortutako lanpostuetarako zenbat izangai izendatzen diren, horrenbeste lanpostu geldituko dira amortizaturik automatikoki.

4. Igoera txanda murriztu honen aplikazio eremukoak izanik, hautapen prozesuan parte hartzen ez duten langileek, edo, hartan parte hartuta, gainditzen ez dutenek, beren mailan eta lanpostuan jarraituko dute. Lanpostu horiek iraungitzekoak izanen dira.

5. artikulua. Arrisku bereziko osagarri bat esleitzea Hezkuntza Departamentuko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko lanpostu bati.

%8ko arrisku bereziko osagarri bat esleitzen zaio Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian eskolazainaren 34619 zenbakia duen lanpostuari, haren titularrak maiztasunez ibilgailuak gidatzen dituen heinean. Hori departamentu horretako organo eskudunak dagokion ziurtagiriaren bidez frogatuko da.

6. artikulua. Lanaldiaren luzapeneko osagarri bat esleitzea Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko burutza bati Nota de Vigencia.

%10eko lanaldiaren luzapeneko osagarri bat esleitzen zaio Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Zerbitzu Osagarrien Bulegoko burutzari, haren titularrak oro har ezarritakoa baino lanaldi handiagoa maiztasunez egiten jarraitzen duen heinean.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Xedapen gehigarri bakarra. Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako plantilla organikoa onesten duen uztailaren 27ko 100/2005 Foru Dekretuaren aldaketa Nota de Vigencia.

Foru dekretu horren 6. artikuluko 4. atala aldatzen da, honela idatzita uzteko:

“4. Ataleko, bulegoko edo horiekin parekatutako administrazio unitateko buru izendatzen diren funtzionarioek, burutzako zereginez gainera aurreko lanpostuari dagozkion lanak egiten jarraitzen badute, lanpostu horri dagokion osagarria jasotzen jarraituko dute. Bestela, burutzan aritzen direnean, burutza administratiboek oro har esleiturik duten lanpostuaren osagarria jasoko dute, haien atxikipen mailaren arabera. Betiere, abuztuaren 18ko 318/2004 Foru Dekretuan xedatutakoa hartuko da kontuan.”

XEDAPEN IRAGANKORRA

Xedapen iragankor bakarra. Egungo lanpostuko osagarria mantentzea, iraungitzeko egoera pertsonal gisa.

Ataleko, bulegoko edo horiekin parekatutako administrazio unitateko burutzen titularren bat jasotzen ari bada foru dekretu honen xedapen gehigarri bakarraren bidez sartutako aldaketa aplikatzearen ondorioz dagokiona baino lanpostuko osagarri handiagoa, konpentsazio pertsonala ordainduko zaio aldearengatik, horretan aritzen den bitartean.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetan lehena. Garatzeko eta betearazteko ahalmenak.

Ahalmena ematen zaio Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetan bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2014ko maiatzaren 28an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.-Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, F. Javier Morrás Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: F1407753

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web