(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

13/2013 FORU LEGEA, martxoaren 20koa, Haurrentzako eta Nerabeentzako Sustapenari, Laguntzari eta Babesari buruzko abenduaren 5eko 15/2005 Foru Legea aldatzen dueña Nota de Vigencia

BON N.º 60 - 27/03/2013



ZIOEN AZALPENA

Haurrentzako eta Nerabeentzako Sustapenari, Laguntzari eta Babesari buruzko abenduaren 5eko 15/2005 Foru Legea onetsi zen adingabeen arazoei aurre egiteko xedearekin, orotariko ikuspegi batetik, bai eta haien garapen integrala bultzatzeko ongizate-politikak garatzeko xedearekin ere.

15/2005 Foru Legea aldatzen duen azaroaren 8ko 18/2010 Foru Legeak berritasun nabarmenak sartu zituen Nafarroan adopzioaren alorrean.

Abenduaren 5eko 15/2005 Foru Legeko 75.1 artikuluak ezartzen du 0tik 2 urtera bitarteko adingabeen adopzio nazionalean lehentasuna izanen dutela seme-alabarik ez duten familia-unitateek. Lehentasun-irizpide horrek kalte bat eta konparaziozko bidegabekeria eragiten du; izan ere, automatikoki eta de facto baztertzen ditu adopzioko zenbait familia, Nafarroako Gobernuak egoki deklaratu dituenak.

Nola adopzioa tresna bat den adingabeari familia-testuinguru eta -ingurune egokiena emateko, eta ez haurrik gabeko familia bati haur bat emateko, bidezkoa da Haurrentzako eta Nerabeentzako Sustapenari, Laguntzari eta Babesari buruzko abenduaren 5eko 15/2005 Foru Legea aldatzea.

Artikulu bakarra

Haurrentzako eta Nerabeentzako Sustapenari, Laguntzari eta Babesari buruzko abenduaren 5eko 15/2005 Foru Legearen 75. artikulua aldatzen da. Hemendik aurrera, haren testua hau izanen da:

“75. artikulua. Ezaugarri bereziak dituzten adingabeak.

Foru lege honi dagokionez, honakoak dira ezaugarri bereziak dituzten adingabeak.

Tratamendu kronikoa behar duten ezgaitasun edo gaixotasun larria duten adingabeak.

Osasun txostenaren arabera ezgaitasun bat garatzeko aukera asko dituzten adingabeak, gaur egun horrelakorik ez badute ere.

Anai-arreben taldeak.

Bi urte baino gehiagoko adingabeak.

Porrot egin duen aurreko beste adopzio bat izan duten adingabeak.

Foru Komunitateko Administrazioko organo eskudunak adoptatuak izateko proposaturiko adingabeak, baina gurasoek horrelakorik onartu gabe, eta, beraz, prozesu judizial luze bat aurreikusten denean.

Beren garapenean eragina duten edo besteei lotzeko gaitasuna eragozten duten arazo emozionalak dituzten adingabeak.

Beste autonomia erkidegoetatik etorritako adingabeak”.

Xedapen Iragankor

Bakarra . –Araubide iragankorra Nota de Vigencia.

Foru lege honek indarra hartzean Nafarroako Adopzioen Erregistroan inskribaturik dauden eta Nafarroako Foru Komunitateko organo eskudunak adopziorako egokitasun psikologikoa eta soziala aitortu dien seme-alabarik gabeko familiek bi urtera bitarteko haurrak adoptatzeko lehentasunari bi urtez eutsiko diote, foru lege hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik kontatzen hasita.

Epe hori amaitzen denean, edo familia horietakoren bati adingabeen adopziorako eskaintzaren espedientea artxibatzen bazaio indarra duen antolamenduan aurreikusitako arrazoiengatik, Nafarroako Adopzioen Erregistroan eskaintza inskribatu den egunaren arabera zehaztuko da lehentasun-hurrenkera

Azken Xedapen

Bakarra . –Foru lege honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra .

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean berehala argitara eta “Estatuko Aldizkari Ofizialera” igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.

Iruñean, 2013ko martxoaren 20an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: F1304398

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web