(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

37/2013 FORU AGINDUA, MAIATZAREN 21EKOA, KULTURAKO, TURISMOKO ETA ERAKUNDE HARREMANETAKO KONTSEILARIAK EMANA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN MERKEALDIAK EGITEKO HASIERAKO ETA BUKAERAKO EGUNAK FINKATZEN DITUENA

BON N.º 108 - 07/06/2013



Atariko

Nafarroan merkataritza arautzen duen uztailaren 12ko 17/2001 Foru Legearen 46.2 artikuluak, apirilaren 17ko 15/2013 Foru Legearen bidez onetsitako testuaren arabera, zera ezartzen du: "Merkealdiko salmenta merkatariaren irizpidearen arabera finkatuko da, eta hark libreki erabakiko du haren iraupena, honako parametroei erreparatuta:

a) Merkealdiak urtean bi denboralditan egin ahalko dira; bata urte hasieran eta bestea udan, usadio eta ohiturei eta salmenta handieneko epeei jarraikiz.

b) Merkealdi horiek gutxienez astebete eta gehienez bi hilabete iraunen dute."

Gainera, artikulu horretan xedatuta dago denboraldi bakoitzaren hasierako eta amaierako datak foru aginduz finkatuko dituela departamentu eskudunaren kontseilariak.

Nafarroako Merkataritza Kontseiluak 2013ko maiatzaren 10ean egindako bilkuran foru agindu honen aldeko txostena eman zuen.

Horregatik, Nafarroan merkataritza arautzen duen uztailaren 12ko 17/2001 Foru Legeaaren 46.2 artikuluaren bidez eman dizkidaten eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Urte hasierako merkealdia urtarrilaren 7an hasi eta martxoaren 6an bukatuko da.

Udako merkealdia uztailaren 1ean hasi eta abuztuaren 31n bukatuko da.

2. Merkatari bakoitzak aukeratzen dituen egunak merkataritza establezimendu bakoitzaren kanpoaldean jarriko dira ikusgai, saltokia itxita dagoenean ere jendeak aise ikusteko toki batean.

3. Indarrik gabe uzten da Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Laneko kontseilariaren abenduaren 4ko 346/2003 Foru Agindua, Nafarroako Foru Komunitatean merkealdia arautzen duena.

4. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean. Foru agindu honen kontra administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

5. Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web