(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

33/2010 FORU DEKRETUA, MAIATZAREN 17KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO GIZARTE ZERBITZUEN ZONIFIKAZIOA EZARTZEN DUENA.

BON 04/06/2010



  I. KAPITULUA. XEDAPEN OROKORRAK


  II. KAPITULUA. GIZARTE ZERBITZUEN LURRALDE EGITURA


Atariko

Nafarroako Foru Komunitateko gizarte zerbitzuen garapen berri bat eratzearen esparruan, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legea eman zen. Lege horrek unibertsaltasunaren printzipioa jasotzen du, gizarte zerbitzuak pertsonen eskubide subjektibo gisa hartuz, baita berdintasunaren printzipioa ere, hau da, pertsona guztiei prestazio homogeneoen gutxieneko maila bermatzea Nafarroako Foru Komunitate osoan, bizi diren herria edozein dela ere.

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legearen 41.2 eta 42.2 artikuluetan ageri den moduan, gizarte zerbitzuen oinarrizko eskualdeen eta gizarte zerbitzuen barrutien eraketa erregelamenduz ezarriko da.

Oinarrizko gizarte zerbitzuak arautzeari buruzko urtarrilaren 16ko 11/1987 Foru Dekretuaren 5. artikuluarekin bat (Gizarte Zerbitzuei buruzko 15/2006 Foru Legearen 1.d xedapen indargabetzaile bakarrak indargabetu zuen), gizarte zerbitzuen oinarrizko eskualdetzat jotzen ziren Nafarroako Osasun Zonifikazioari buruzko azaroaren 13ko 22/1985 Foru Legean ageri zirenak. 15/2006 Foru Legearen laugarren xedapen iragankorrak adierazten du, bestalde, gizarte zerbitzuen zonifikazio berria erregelamendu bidez onetsi bitartean, foru lege horrek indarra hartzean dauden eskualdeek izanen dutela indarra.

Nafarroako Parlamentuak 2008ko abenduaren 17ko bilkuran onetsitako Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoak Nafarroako Foru Komunitateko gizarte zerbitzuen lurralde banaketa ezartzen du.

Plan Estrategikoaren arabera, gizarte zerbitzuen oinarrizko eskualdeen lurralde mugaketa bat etorriko da, oro har, Oinarrizko Osasun Laguntzaren zonifikazioarekin, horrela zerbitzuen arteko koordinazioa errazagoa izan dadin eta herritarrek lurralde banaketa hobeto uler dezaten. Hala ere, Plan Estrategikoak berak, herritarrei arreta hobea emateko xedez, osasun eskualdeekin bat ez datozen oinarrizko eskualde berrien sorrera ezartzen du.

Foru dekretu hau, beraz, Nafarroako Foru Komunitateko gizarte zerbitzuen zonifikazioa jasotzen duen erregelamenduzko arau bat da, eta ondoko printzipioei jarraitzen die: deszentralizazioa, herritarrengandik hurbil egotea, gizarte beharren gogobetetze eraginkorra, lurralde oreka eta homogeneitatea, informazioaren eta zerbitzuen eskuragarritasuna eta koordinazioa eta sareko lana. Printzipio horiek betetzeko xedez, Gizarte Zerbitzuen Oinarrizko Eskualdeak daude eta horiek Gizarte Zerbitzuen Barrutietan biltzen dira; azken horiek, berriz, distrituez osatuta egon daitezke. Ezaugarri demografikoak, geografikoak edo bestelakoak kontuan harturik, oinarrizko eskualde batzuk Jarduketa Bereziko Eskualde gisa eratzen dira.

Horrenbestez, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak proposaturik, Nafarroako Kontseiluaren adostasunarekin, eta Nafarroako Gobernuak 2010eko maiatzaren 17ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

I. KAPITULUA. XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua . Xedea.

Foru dekretu honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko gizarte zerbitzuen zonifikazioa ezartzea, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legeak ezarritakoarekin bat.

2. artikulua . Definizioak.

Honela ulertzen dira:

a) Gizarte Zerbitzuen Oinarrizko Eskualdea: Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legearen 41.1 artikuluarekin bat, Gizarte Zerbitzuen Oinarrizko Eskualdeak gizarte zerbitzuen oinarrizko laguntzari lurralde markoa ematen dioten geografia- eta populazio-zedarriak dira, kasuan kasuko lurraldean populazioa gizarte laguntzaz baliatzea bermatzen dutenak, oinarrizko gizarte zerbitzuaren bitartez.

b) Jarduketa Bereziko Eskualdea: Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoaren eranskinak ezarritakoarekin bat, 5.000 biztanletik beherako oinarrizko eskualdeak dira.

c) Gizarte Zerbitzuen Barrutia: Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legearen 42.1 artikuluarekin bat, Gizarte Zerbitzuen Barrutiak hurbiltasun irizpideetan oinarriturik eta ezaugarri soziodemografikoen arabera elkartutako gizarte zerbitzuen oinarrizko eskualde batzuek osatzen dituzte, oinarrizko laguntzako programak partekatzeko eskuragarritasunaren, eraginkortasunaren eta efizientziaren ikuspuntuetatik.

d) Gizarte Zerbitzuen Distritua: Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoaren eranskinak ezarritakoarekin bat, barruti bateko oinarrizko eskualdeen elkarketa da, horrela eskualde mailatik gorako zerbitzuak partekatzeko.

II. KAPITULUA. GIZARTE ZERBITZUEN LURRALDE EGITURA

3. artikulua . Oinarrizko eskualdeak.

Nafarroako gizarte zerbitzuen lurralde antolaketa Gizarte Zerbitzuen Oinarrizko Eskualde hauetan banatuta dago, eta eskualde horietan udalerri hauek sartzen dira:

1. Allo: Allo, Arellano, Arroitz, Barbarin, Deikaztelu, Iguzkitza, Lerín, Lukin, Villamayor de Monjardín.

2. Altsasu: Altsasu, Olazti, Ziordia.

3. Antzin-Ameskoa: Abaigar, Allin, Ameskoabarrena, Antzin, Aranatxe, Etaiu, Eulate, Lana, Larragoa, Legaria, Mendaza, Metauten, Mirafuentes, Murieta, Nazar, Oko, Olexoa, Piedramillera, Sorlada, Zuñiga.

4. Agoitz: Artzibar, Agoitz, Itzagaondoa, Lizoain, Longida, Orotz-Betelu, Untziti, Urrotz-Hiria.

5. Aranguren: Aranguren.

6. Artaxoa: Artaxoa, Berbintzana, Larraga, Miranda Arga.

7. Auritz: Abaurregaina, Abaurrepea, Aria, Aribe, Auritz, Erroibar, Garaioa, Garralda, Hiriberri Aezkoa, Luzaide, Orbaitzeta, Orbara, Orreaga.

8. Barañain: Barañain.

9. Berriozar: Antsoain, Berriobeiti, Berriozar, Itza, Txulapain.

10. Buñuel: Buñuel, Cabanillas, Cortes, Fontellas, Fustiñana, Ribaforada.

11. Burlata: Burlata.

12. Zarrakaztelu: Zarrakaztelu, Mélida, Murillo el Fruto, Santakara.

13. Cascante: Ablitas, Barillas, Cascante, Monteagudo, Murchante, Tulebras.

14. Cintruénigo: Cintruénigo, Fitero.

15. Zizur: Zizur, Zizur Nagusia.

16. Corella: Corella, Castejón.

17. Doneztebe: Bertizarana, Donamaria, Doneztebe, Elgorriaga, Eratsun, Ezkurra, Ituren, Labaien, Oitz, Saldias, Sunbilla, Urrotz, Zubieta.

18. Eguesibar: Eguesibar.

19. Elizondo: Baztan, Urdazubi, Zugarramurdi.

20. Lizarra: Aberin, Aiegi, Lizarra, Morentin.

21. Etxarri Aranatz: Arbizu, Bakaiku, Ergoiena, Etxarri Aranatz, Iturmendi, Lakuntza, Urdiain.

22. Uharte: Esteribar, Uharte.

23. Irurtzun: Araitz, Arakil, Arruazu, Betelu, Imotz, Irañeta, Irurtzun, Larraun, Lekunberri, Uharte Arakil.

24. Izaba: Burgi, Bidankoze, Gazteluberri, Erronkari, Garde, Izaba, Urzainki, Uztarroze.

25. Leitza: Arano, Areso, Goizueta, Leitza.

26. Lesaka: Arantza, Bera, Etxalar, Igantzi, Lesaka.

27. Lodosa: Elizagorria, Lodosa, Mendabia, Sartaguda, Sesma.

28. Los Arcos: Aguilar Kodes, Armañantzas, Azuelo, Bargota, El Busto, Desoio, Esprontzeda, Los Arcos, Mues, Santsol, Torralba del Río, Torres del Río.

29. Noain: Beriain, Biurrun-Olkotz, Noain (Elortzibar), Galar, Ibargoiti, Elo, Tebas, Muru Artederreta, Untzue.

30. Erriberri: Beire, Caparroso, Murillo el Cuende, Erriberri, Pitillas, San Martin Unx, Uxue.

31. Orkoien: Beraskoain, Bidaurreta, Ziritza, Etxarri, Etxauri, Goñerri, Ollaran, Oltza Zendea, Orkoien, Zabaltza.

32. Iruña: Iruña.

33. Azkoien: Faltzes, Funes, Martzilla, Azkoien.

34. Gares: Adios, Añorbe, Artazu, Zirauki, Eneritz, Girgillao, Legarda, Mañeru, Mendigorria, Muruzabal, Obanos, Gares, Tirapu, Ukar, Uterga.

35. Zaraitzu: Espartza Zaraitzu, Ezkaroze, Galoze, Gorza, Itzaltzu, Jaurrieta, Nabaskoze, Otsagabia, Orontze, Sartze.

36. San Adrián: Andosilla, Azagra, Cárcar, San Adrián.

37. Zangoza: Oibar, Kaseda, Eslaba, Ezporogi, Galipentzu, Xabier, Leatxe, Lerga, Ledea, Irunberri, Petilla Aragoi, Erromantzatua, Zare, Zangoza, Urraulgoiti, Urraulbeiti, Esa.

38. Tafalla: Barasoain, Garinoain, Leotz, Oloritz, Orisoain, Puiu, Tafalla.

39. Tutera: Tutera.

40. Ultzama: Anue, Atetz, Basaburua, Lantz, Odieta, Ultzama.

41. Valtierra: Arguedas, Cadreita, Milagro, Valtierra, Alesbes.

42. Viana: Aras, Cabredo, Genevilla, Lapoblación, Marañón, Viana.

43. Villatuerta: Abartzuza, Gesalatz, Lezaun, Oteitza, Jaitz, Villatuerta, Deierri.

44. Atarrabia: Ezkabarte, Olaibar, Atarrabia.

4. artikulua . Gizarte Zerbitzuen Oinarrizko Eskualdeak Gizarte Zerbitzuen Barruti hauetan elkartuko dira:

1. Ipar-mendebaldeko barrutia: Altsasu, Elizondo, Doneztebe, Etxarri Aranatz, Irurtzun, Leitza, Lesaka.

2. Ipar-ekialdeko barrutia: Agoitz, Auritz, Izaba, Zaraitzu, Zangoza.

3. Iruñeko eta Iruñerriko barrutia: Iruña, Aranguren, Barañain, Burlata, Berriozar, Zizur, Eguesibar, Uharte, Noain, Orkoien, Ultzama, Atarrabia.

4. Lizarrako barrutia: Allo, Antzin-Ameskoabarrena, Los Arcos, Lizarra, Lodosa, Gares, San Adrian, Viana, Villatuerta.

5. Tafallako barrutia: Artaxoa, Zarrakaztelu, Erriberri, Azkoien, Tafalla.

6. Tuterako barrutia: Buñuel, Cascante, Cintruénigo, Corella, Valtierra, Tutera.

5. artikulua . Gizarte Zerbitzuen Distrituak.

Gizarte Zerbitzuen Distritu hauek ezarri dira:

1. Lizarrako barrutia.

a) Lizarrako distritua: Allo, Lizarra, Los Arcos, Gares, Villatuerta, Viana eta Antzin-Ameskoabarreneko oinarrizko eskualdeak.

b) Ebroko ardatzaren distritua: Lodosako eta San Adriango oinarrizko eskualdeak.

2. Ipar-mendebaldeko barrutia.

a) Mendebaldeko distritua: Altsasu, Etxarri Aranatz, Irurtzun eta Leitzako oinarrizko eskualdeak.

b) Iparraldeko distritua: Lesaka, Doneztebe eta Elizondoko oinarrizko eskualdeak.

Lehenengo Xedapen Gehigarria. Gizarte zerbitzuen zonifikazioa aldatzea.

Nafarroako Gobernuak zilegi izanen du, bere ekimenez edo interesa duen udalak edo, hala badagokio, kontzejuak eskaturik, oinarrizko eskualde batean dauden udal edo kontzejuen atxikipena aldatu eta ondoko barruti bati esleitzea.

Edozein kasutan ere, aldaketa espedientean agertuko da entzunaldia eman zaiela lurralde banaketaren aldaketak ukitutako oinarrizko eskualdeen eta udal edo kontzejuen parte-hartze eta ordezkaritza organoei.

Aldaketaren berri Nafarroako Parlamentuari eman beharko zaio, onartu eta gero.

Bigarren Xedapen Gehigarria. Jarduketa Bereziko Eskualdeak.

Jarduketa Bereziko Eskualdetzat joko dira, soilik, foru dekretu honek indarra hartzean halakotzat jotzen zirenak, baldin eta 5.000 biztanle baino gutxiago izaten jarraitzen badute, eta biztanleak galtzearen ondorioz kopuru horretatik behera daudenak.

Azken Xedapenetan Lehena. Arauak emateko gaitasuna.

Ahalmena ematen zaio Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken Xedapenetan Bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 17an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

Iragarkiaren kodea: F1008927

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web