(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

69/2008 FORU DEKRETUA, EKAINAREN 17KOA, GIZARTE ZERBITZU OROKORREN ZORROA ONESTEN DUENA Nota de Vigencia

BON N.º 84 - 09/07/2008



  XEDAPEN GEHIGARRIAK


  XEDAPEN IRAGANKORRAK


  XEDAPEN INDARGABETZAILEA


  AZKEN XEDAPENAK

  1. ERANSKINA. PRESTAZIO BERMATUAK Nota de Vigencia

  II. ERANSKINA. Bermatu gabeak Nota de Vigencia


Zioen azalpena

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legeak xedatzen duenez, gizarte zerbitzuen sistema publikoaren prestazioak ezarriko dituen tresna Gizarte Zerbitzuen Zorroa izanen da.

Zehazki, gizarte zerbitzu orokorren zorroan zehaztuko dira gizarte zerbitzuen sistema publikoak Nafarroako Foru Komunitateko lurralde osoan eman behar dituen prestazioak; zorro hori Nafarroako Gobernuak onetsi behar du foru dekretu bidez.

Beraz, erregelamenduzko arau honek pertsonek gizarte zerbitzuez baliatzeko duten eskubidea zehazten du, eta gizarte zerbitzuen sistemaren aldaketa islatzen, laguntzan oinarritutako sistema izatetik eskubide zehatz aitortuak bermatzen dituen sistema izatera pasatu baita. Ildo horretan, Gizarte Zerbitzuen Foru Legearen esanahia sakontzera datorren zorro honen asmoa da zerbitzuak emateko sistema unibertsal bat finkatzea, helburu hori lortzeko behar diren baliabide publikoak sendotuz eta hedatuz, eta zerbitzuaren kalitatea nola gizarte zerbitzuetan lan egiten duten pertsonen enplegu kalitatea hobetzen joatea.

Hortaz, gizarte zerbitzu orokorren zorroan sartuta daude Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren erantzukizunekoak diren prestazio guztiak, bai eta, toki entitateen erantzukizunak diren arren, Foru Komunitateko lurralde osoan gutxienez bermatu behar direnak ere. Bestalde, zorroak, legeak agindutakoa betez, prestazio bermatuak eta bermatu gabekoak bereizten ditu, hau da, eskubide subjektibo diren aldetik eskatu ahalko direnak eta aurrekontuko diruaren arabera baizik emanen ez direnak.

Ildo horretan, Gizarte Zerbitzuen Foru Legearen 20. artikuluak gutxieneko eduki gisa eskatzen dituen prestazio bermatuez ez ezik, zorroak beste batzuk ere hartzen ditu bere baitan, bermatuen izaera emanez eta, horren ondorioz, hartzaileentzat eskubide subjektibo bilakaraziz.

Zorroak bertan sartutako prestazio guztien alderdi hauek ezartzen ditu: xedea, izaera -bermatua edo bermatu gabekoa-, onuradunak, haietako bakoitzaz baliatzeko bete beharreko baldintza berariazkoak, zerbitzua edo laguntza noiz eta nola eman, hartzaileei ordainketan parte hartzea eskatzeko aukera, bidezkoa denean, eta jarduketa esparrua. Horrez gain, prestazio bermatuen kasuan, administrazio eskudunak zerbitzua emateko epea ezartzen da -epe horretatik aurrera eskubideaz auzitegietan galde egin daiteke, Gizarte Zerbitzuen Foru Legearen 19.3 artikuluari jarraikiz- eta, bermatu gabekoen kasuan, eskaerak ebatzi eta jakinarazteko gehieneko epea.

Gizarte zerbitzuen arloan estreinakoz, arauak gizarte zerbitzuen sistema publikoko prestazio guztiak aurreikusteaz gain, haietako bakoitzaren gutxieneko intentsitate maila ere ezartzen du, beti mantendu beharko dena eta zerbitzuen gutxieneko kalitate maila ziurtatzen duena.

Era berean, arau honetan aintzat hartu da emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, funtsezko oinarri gisa.

Horrenbestez, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko kontseilariak proposaturik, Nafarroako Kontseiluaren adostasunarekin, eta Nafarroako Gobernuak 2008ko ekainaren 17an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Xedea.

Foru dekretu honen xedea da gizarte zerbitzu orokorren zorroa onestea, 1. eta 2. eranskinetan ageri dena, haren bidez zehazteko zein diren gizarte zerbitzuen sistema publikoko prestazioak, Nafarroako Foru Komunitate osoan aplikatzekoak direnak, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun printzipioa aplikatuz.

2. artikulua . Definizioak.

Honela ulertzen dira:

1. Prestazio bermatua: gizarte zerbitzuen sistema publikoko prestazioa, eskubide subjektibo gisa eskatu ahal dena.

2. Bermatu gabeko prestazioa: gizarte zerbitzuen sistema publikoko prestazioa, aurrekontuan dirua dagoenean soilik eskatu ahal izanen dena.

3. Eguneroko arreta zerbitzua (egunekoa nahiz gauekoa): egoitzetan edo jarduera zentroetan (okupazionala, habilitaziokoa, errehabilitaziokoa eta esku-hartze berariazkoak ematekoa) ematen den zerbitzua, ordutegi jarraituan, egunaren zati handienean eta egoitzan ingresatzea ekarri gabe.

4. Egoitzako arreta zerbitzua: zentroetan edo, kasua bada, familietan ematen den zerbitzua (pertsonaren benetako egoitza bihurtzen dira), bai aldi baterako bai epe luzera, ostatua, mantenua eta habilitazio edo errehabilitazioko jarduera espezializatuak emateko, pertsona bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuta.

5. Arreta anbulatorioko zerbitzua: oinarrizko arretako edo/eta arreta espezializatuko gizarte zerbitzuetan edo etxean bertan herritarrei ematen zaien zerbitzua, arreta programatuarekin eta langile kualifikatua eta erabiltzailea zuzenean harremanetan jarriz. Arreta mota hori unean-unekoa izan daiteke, edo aldian behingoa.

6. Zerbitzua irekita: zerbitzua bertako jarduerak gauzatzeko irekita egoten den denbora.

7. Zerbitzuaren intentsitatea: zerbitzuen erabiltzaileek eskatu ahal dituzten gutxieneko jardueren kopurua eta esku-hartzearen orduena, edo kasuan kasuko laguntzaren zenbatekoa, prestazio ekonomikoez ari garenean.

Gutxieneko intentsitatea zerbitzuaren onuradunarentzat egiten den banakakoaren arreta planean intentsitate handiagoa ezartzeko aukera ukatu gabe ezartzen da, eta kasu horretan hau izanen da eskatu beharrekoa.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa ez da aplikatzekoa izanen oinarrizko arretaren arloko prestazioetan.

8. Jarduteko eremua: Zerbitzu bakoitzerako erreferentzia izanen den lurralde esparrua.

9. Prestazio bermatuak emateko epea: administrazio eskuduna zein epetan dagoen behartuta zerbitzua edo diru-laguntza ematera, betiere hura jasotzeko ezarrita dauden baldintzak betetzen badira.

10. Bermatu gabeko prestazioak ebazteko epea: Administrazio eskudunak zein epetan dagoen beharturik aurkeztutako eskaera ebatzi eta jakinarazteko.

11. Familia unitatea mendekotasunaren arretaren arloan: Senar-emazteek edo bikote egonkorrak eta haien seme-alaba adingabeek osatua, salbu eta hauek haiengandik bereizirik bizi badira, gurasoek baimendurik. Legezko banantze kasuetan, edo ezkontzaren bidezko loturarik ez dagoenean edo bikotea egonkorra ez denean, amak, aitak eta beraiekin bizi diren seme-alaba adingabe guztiek osatzen dutena. Hala hautatuz gero, 18tik 25 urte bitarteko seme-alabak ere familia unitateko kide izanen dira, baldin eta Lanbidearteko Gutxieneko Soldata baino dirusarrera txikiagoak badituzte eta beraien gurasoengandik bereizirik bizi ez badira.

12. Familia unitatea, gizartean bazterturik edo horrela gertatzeko arriskuan dauden pertsonentzako arretaren arloan: senar-emazteek edo bikote egonkorrak osatua eta odol bidezko bigarren gradura arteko ahaideak, edo ezkontza bidezkoak lehen gradura artekoak, etxe berean bizi direnak.

3. artikulua . Aplikazio esparrua.

Foru dekretu honen aplikazio esparrua Nafarroako Foru Komunitateko lurralde osoa da.

4. artikulua . Prestazioen hartzaileak Nota de Vigencia.

1. Gizarte zerbitzu orokorren zorroan dauden prestazioen hartzaileak izanen dira Gizarte zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritako baldintzak eta zorro honetan prestazio bakoitzerako ezarritakoak ere betetzen dituzten pertsona guztiak, bai eta aplikatzekoa den araudian eta zorroan bertan ezarritako baldintzak betetzen dituzten entitateak ere, baldin badago.

2. Atzerriko jatorria duten adingabeak gizarte zerbitzuetara sartzeko, oinarri hartuko da atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei buruzko araudian ezarritakoa.

5. artikulua . Erabiltzaileen partehartzea finantzaketan.

Foru dekretu honen 1. eta 2. eranskinetan jaso den gizarte zerbitzu orokorren zorroan xedatutakoaren arabera, erabiltzaileek ordainketan parte hartu behar duten prestazioen kasuan, haien ekarpena kasuan kasuko prestazioaren eskumena duen administrazioak ezarriko du, legez eta erregelamenduz ezarritako irizpideekin bat.

6. artikulua . Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioaren eskumenak.

Gizarte zerbitzuen eskumena duen departamentuak gizarte zerbitzu orokorren zorroan sartutako prestazioak haietan ezarritako moduan eman beharko ditu, salbu eta 1. eranskinean jasotakoak, oinarrizko arretako prestazioak alegia.

7. artikulua . Nafarroako toki entitateen eskumenak.

1. eranskineko prestazioak, oinarrizko arretakoak alegia, haietan ezarritako moduan eman beharko dituzte Nafarroako toki entitateek.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehena. Diruprestazioen eguneratzea Nota de Vigencia.

Gizarte zerbitzu orokorren zorroan bildutako prestazio ekonomikoak urtero eguneratuko dira, gutxienez Nafarroako Kontsumoaren Prezioen Indizearen arabera, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariaren foru aginduaren bidez.

Bigarrena. Zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa Nota de Vigencia.

1. Egoitza arretako prestazio bermatuen kasuan, modalitateak izanik egoitza, tutoretzapeko pisua eta pisu gainbegiratua eta hartzaileak izanik mendekotasuna dutenak, adinekoak, desgaitasuna dutenak eta gaixotasun mental larria dutenak, eta baldin eta ez bada posible zerbitzu publiko edo hitzartu bat jasotzea, zerbitzuaren ordez prestazio ekonomiko bat emanen da, betiere zerbitzu hori eskuratzeari lotutakoa. Halaber, prestazio ekonomiko bat emanen da, baldintza beretan, prestazio bermatuen kasuan, zerbitzuak izanik eguneko arreta, gaueko arreta, garraio egokitua eta autonomia pertsonala prebenitzeko eta sustatzeko zerbitzuak, eta hartzaileak izanik arestian aipatutakoak.

2. Prestazio ekonomiko horiek arautzeko helburuz, gizarte zerbitzuen arloan eskumena duen departamentuko titularrak foru agindu bat emanen du prestazio horiek emateko baldintzak ezartzeko.

3. Gizarte zerbitzuen arloan eskumena duen departamentuak gainbegiratuko du prestazio horiek, zein xedetarako ematen diren, horretarako erabiltzen direla.

4. Zerbitzuarekin lotutako prestazio ekonomikoa zerbitzua emateko aurreikusitako gehieneko epearen barruan eman beharko da, eta zerbitzuaz baliatzeko ezarritako irizpideen arabera finkatuko da zenbatekoa ere

Hirugarrena. Berehalako epeak.

Gizarte zerbitzu orokorren zorroaren arabera epeak berehalakoak direnean, eskatzaileak zerbitzurako baldintzak betetzen baditu, zerbitzu ematea edo laguntzaren ordainketa eskatzen den unean bertan egin beharko da, eta ondoren egoera administratiboa erregularizatuko da prestazioa emateari buruzko kasuan kasuko ebazpenaren bidez.

Laugarrena. Mendekotasuna duten pertsonei arreta etxean emateko gutxieneko laguntzen zenbatekoak eta oinarrizko errentarenak eguneratzea Nota de Vigencia.

1. Mendekotasuna duten pertsonei arreta etxean emateko gutxieneko laguntzen zenbatekoak besterik gabe eguneratuko dira, Autonomia Pertsonala sustatu eta mendekotasuna duten pertsonei arreta emateari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legea garatzeko estatuan ematen diren arauetan ezartzen den moduan, horretarako foru dekretu honetan aldaketarik egin beharrik gabe.

2. Oinarrizko errentaren zenbatekoa besterik gabe eguneratuko da, berariazko arauetan ezarritako moduan, horretarako foru dekretu hau aldatu beharrik gabe.

Bosgarrena. Etxeko arreta zerbitzuen azterketa Nota de Vigencia.

Gizarte zerbitzuen arloko eskumena duen departamentuak Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin hitzarmena egitea bultzatuko du, ordezkaritza handieneko sindikatuekin eta enpresaburuen elkarte nagusiekin, etxeko arreta zerbitzuen intentsitatea aztertzeko helburuarekin.

Seigarrena. Programa esperimentalak Nota de Vigencia.

1. Gizarte zerbitzuen arloan eskumena duen departamentuko titularrak foru agindu bat emanen du baldin eta nahi bada zerbitzuak emateko programa esperimentalak ezarri, aldatu edo kendu; programa esperimental horiek, indarrean dauden bitartean, bermatu gabetzat hartuko dira.

2. Programa horietan aurreikusitako zerbitzuak baldin badira gizarte zerbitzu orokorren zorroan araututako prestazioak ordezteko, zerbitzuak eskaintzen zaizkien interesdunek aukeratuko dute, borondatez, onartzea edo ez.

Zazpigarrena. Sisteman jarraitzea Nota de Vigencia.

Baldin eta mendekotasunaren arloan egoitza prestazio bermatu bat jasotzen duten onuradunek uzten badiote gerora baldintzak betetzeari, gizarte zerbitzuen arloan eskumena duen departamenduak zainduko du ezen onuradun gisa jarraitu ahal izanen dutela, egokituz, kasua bada, prestazioa jasotzeko baldintzak haien egoera berrira edo, bestela, legokiekeen prestazio egokiena jaso ahal izan dezatela, organo eskudunek aurrez txostena eginda.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Lehena. Oinarrizko gizarte zerbitzuen programak Nota de Vigencia.

Oinarrizko gizarte zerbitzuen lau programak Nafarroako oinarrizko eskualde guztietan ezarri bitarte, gizarte zerbitzuen arloko eskumena duen departamentuak behar diren neurriak hartuko ditu, arreta bermatzeko eskualdean bertan nahiz beste batean dauden zerbitzu espezializatuen bitartez.

Bigarrena. Gizarte zerbitzuen zentroak Nota de Vigencia.

Nafarroan gizarte zerbitzuen zentroak ezarri bitartean, gizarte zerbitzuen arloko eskumena duen departamentuak behar diren neurriak hartuko ditu, gizarteratze eta laneratze zerbitzuak, haur eta nerabeentzako arreta zerbitzuak, genero indarkeriaren biktimei arreta integrala emateko zerbitzuak -2010etik aurrera- eta etxebizitzaren bidez gizarteratzeko zerbitzuak gizarte zerbitzuen eskualde guztietan aritzea bermatzeko.

Hirugarrena. Gaueko egonaldien zerbitzua eta egoitzaetxearen zerbitzua burunahaste larria duten pertsonentzat Nota de Vigencia.

Buru-nahaste larria duten pertsonentzako gaueko egonaldien zerbitzua eta egoitza-etxearen zerbitzuak, prestazio bermatuak badira ere, pixkanaka ezartzen doazen neurrian eskatu ahal izanen dira. Ezarpena 2011ko uztailaren 1ean egina izanen da, beranduenik.

Laugarrena. 1. mailako mendekotasun larria dutenentzako prestazio bermatuak Nota de Vigencia.

1. 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera, ondotik aipatzen diren zerbitzuak bermatuak izanen dira, mendekotasun handia eta 2. mailako mendekotasun larria dutenentzat ez ezik, 1. mailako mendekotasun larria dutenentzat ere: eguneko zentroa adinekoentzat; eguneko zentroa 65 urtetik beherakoentzat; eguneko zentro psikogeriatrikoa; eguneko zentroa errehabilitazio psikosozialeko zentroan buru-eritasuna duten pertsonentzat; eguneko egonaldia adinekoentzat; eguneko egonaldia 65 urtetik beherakoentzat; eguneko egonaldia zentro psikogeriatrikoan eta laguntzarekiko garraio egokitua.

2. Aurreko atalean jaso gabeko prestazioak, egoitza zerbitzuei, udalek ematen duten etxeko arreta zerbitzuari eta mendekotasuna duten pertsonei arreta etxean emateko gutxieneko laguntzei dagozkienak, 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera bermatuak izanen dira 1. mailako mendekotasun larria dutenentzat ere, betiere hala ezarririk baldin badago Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legea garatzeko estatuan ematen diren arauetan.

Bosgarrena. Prestazio bermatuak emateko epeak Nota de Vigencia.

2009ko uztailaren 1era arte, prestazio bermatu hauek emateko epeak sei hilabetekoak izanen dira:

- Laguntzarekiko garraio egokituaren zerbitzua.

- Eguneko zentroaren zerbitzua 65 urtetik beherako pertsonentzat.

- Eguneko zentroaren zerbitzua errehabilitazio psikosozialerako zentroetan buru-eritasuna dutenentzat.

- Eguneko zentroaren zerbitzua adinekoentzat.

- Eguneko zentro psikogeriatrikoaren zerbitzua.

- Eguneko egonaldiaren zerbitzua 65 urtetik beherako pertsonentzat.

- Eguneko egonaldiaren zerbitzua adinekoentzat.

- Eguneko egonaldiaren zerbitzua zentro psikogeriatrikoan.

- Egoitzako arreta zerbitzua 65 urtetik beherako pertsonentzat.

- Egoitzako arreta zerbitzua buru-eritasuna duten pertsonentzat.

- Egoitzako arreta zerbitzua adinekoentzat.

- Egoitzako arreta zerbitzua zentro psikogeriatrikoan.

- Errehabilitazio psikosozialeko zerbitzua buru-eritasuna duten pertsonentzat.

- Etxebizitza gainbegiratuaren zerbitzua buru -eritasuna duten per- tsonentzat.

- Tutoretzapeko etxebizitza/ etxebizitza funtzionalaren zerbitzua 65 urtetik beherako pertsonentzat.

- Tutoretzapeko etxebizitza/etxebizitza funtzionalaren zerbitzua buru-eritasuna duten pertsonentzat.

- Egoitzako arreta zerbitzua gizartean bazterturik dauden pertsonentzat.

Seigarrena. Oinarrizko Errentaren prestazioa jasotzeko betebeharrak Nota de Vigencia.

2009ko urtarrilaren 1era arte, oinarrizko errentaren prestazioa jasotzeko egoitzari dagokionez ezarri den betebeharra, alegia Nafarroan egiaz eta jarrian bizi izana, bi urtekoa izanen da.

Zazpigarrena. Oinarrizko arretaren arloko prestazioek indarra hartzea Nota de Vigencia.

Foru dekretu honen 7. artikuluak eta bertan aipatzen den 1. eranskineko Oinarrizko Arretari buruzko atalak ez dute indarra hartuko Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legearen 31.3 eta 50.2 artikuluetan aurreikusitako erregelamenduzko garapena gauzatu arte.

Nafarroako Gobernuak 2008ko abenduaren 31 baino lehen gauzatuko du erregelamenduzko garapen hori, eta une horretan zehaztuko dira, halaber, lau programak Foru Komunitate osoan ematen direla ziurtatzeko neurriak.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Bakarra. Arau eta agindu indargabetuak.

1. Gizartetik bazterturik dauden pertsonei zuzendutako gizarteratze eta laneratze egitarauak garatzeko laguntza ekonomikoak arautu zituen apirilaren 26ko 130/1999 Foru Dekretuaren 9. artikuluko 3. idatz-zatia indarrik gabe gelditu da.

2. Indarrik gabe uzten dira, oro har, foru dekretu honetan ezarritakoari aurka egiten dioten maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena. Oinarrizko Errenta arautzen duen apirilaren 19ko 120/1999 Foru Dekretuaren aldaketak Nota de Vigencia.

Oinarrizko errenta arautzen duen apirilaren 19ko 120/1999 Foru Dekretuari aldaketa hau egin zaio:

Bakarra.-3. artikulua aldatu da. Hona testu berria:

"1. Oinarrizko errentaren zenbatekoa unitate jasotzailearen baliabide ekonomikoak osatzeko behar dena izanen da, kopuru hauetara iristeko:

Pertsona bat: LGSaren %85eraino.

2 pertsona: LGSaren %105eraino.

3 pertsona: LGSaren %115eraino.

4 pertsona: LGSaren %125eraino.

5 pertsona: LGSaren %135eraino.

6 pertsona edo gehiago: LGSaren %145eraino.

2. Jaso beharreko kopurua ez da inoiz izanen LGSaren %10etik beherakoa. Diru kopuru horretara bilduko dira foru dekretu honen arabera kalkuluak egin ondoren zenbatekoa haren azpitik dituzten oinarrizko errentak".

Bi.-12.2. artikulua aldatu da. Hona testu berria:

"Gaiaren eskumena duen organoak arrazoibidez ebatziko ditu eskaerak eta dagokion ebazpena jakinaraziko dio eskatzaileari, oinarrizko gizarte zerbitzuan eskaera aurkezten denetik berrogeita bost eguneko epean"

Bigarrena. Gizarte zerbitzuetan banakoei eta familiei ematen zaizkien prestazioak eta laguntzak arautzen dituen ekainaren 28ko 168/1990 Foru Dekretuaren aldaketak Nota de Vigencia.

Gizarte zerbitzuen arloan banakoei eta familiei ematen zaizkien laguntzak arautzen dituen ekainaren 28ko 168/1990 Foru Dekretuan aldaketa hauek egin dira:

Bat.-8. artikuluko 3. idatz-zatia aldatu da. Hona testu berria:

"3. Laguntza hauen onuradunak izanen dira artikulu honen 1. idatz-zatian deskribatzen den egoeran daudenak, baldintza hauek betetzen badituzte:

-18 urtetik gorakoak eta 65 urtetik beherakoak izatea.

-Laguntza eskatu aurreko bi urteetan Nafarroan bizi izan dela frogatzea.

-Edozein administraziotan eta Gizarte Segurantzan dagozkion pentsioak edo sorospenak, edozein motatakoak, eskatu izana aldez aurretik.

-Bazterketa sozial larriko egoeran egotea eta bizirauteko oinarrizko beharren kostuari aurre egiteko adinako baliabiderik ez izatea.

-Ingurune normalizatuan bizimodu autonomoa izatea galarazten dion narriadurarik ez izatea.

-Eskaera oinarrizko gizarte zerbitzu batek tramitatua izatea eta zerbitzu horren gizarteratze programan sartua."

Hirugarrena. Indarkeria sexistaren aurkako neurri integralak hartzeari buruzko uztailaren 2ko 22/2002 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen otsailaren 26ko 16/2007 Foru Dekretuaren aldaketa Nota de Vigencia.

Indarkeria sexistaren aurkako neurri integralak hartzeari buruzko uztailaren 2ko 22/2002 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen otsailaren 26ko 16/2007 Foru Dekretuan aldaketa hau egin da:

Bat.-27. artikuluko 3. idatz-zatia aldatu da. Hona testu berria:

"Arloko eskumena duen organoak eskabidea baloratu eta ebatziko du, espedientea erakunde horretan sartu denetik hilabeteko epean".

Bi.-28. artikuluko 3. idatz-zatia aldatu da. Hona testu berria:

"3. Behin bakarrik jaso beharreko laguntzen zenbatekoa beharrezkoa den gastua osorik ordaintzeko adinakoa izanen da".

Laugarrena. Gizartetik bazterturik dauden pertsonei zuzendutako gizarteratze eta laneratze egitarauak garatzeko laguntza ekonomikoak arautu zituen apirilaren 26ko 130/1999 Foru Dekretuaren aldaketa.

Gizartetik bazterturik dauden pertsonei zuzendutako gizarteratze eta laneratze egitarauak garatzeko laguntza ekonomikoak arautu zituen apirilaren 26ko 130/1999 Foru Dekretuan aldaketa hauek egin dira:

Bat.-5. artikulua aldatu da. Hona testu berria:

"5. artikulua. Kontzeptua.

Enplegu sozial babesturako laguntzak irabazi asmorik gabeko eta interes kolektiboko proiektuak finantzatzeko prestazio ekonomikoak izanen dira; proiektuek toki entitateek eta gizarte ekimeneko entitateek sustatuak izan behar dute, eta haien bidez gizartean bazterturik edo horrela gertatzeko arriskuan dauden pertsonak aldi baterako kontratatuko dira, pertsona horiei lan munduan sartzeko aukerak hobetzen dituzten ohitura eta trebetasunak bereganatzen laguntzeko xedearekin".

Bi.-6. artikuluko 2. idatz-zatia aldatu da. Hona testu berria:

"2. Langile kontratatuak: Proiektu horiek egiteko kontratatzen diren pertsonek gizartean bazterturik egon beharko dute, edo horrela gertatzeko arriskuan, lan egiteko adina izan, eta, etorkinak badira, lanerako baimena eduki, eta oinarrizko gizarte zerbitzuekin eta gizarteratze eta laneratze lantaldearekin gizarteratze eta laneratze itun bat izenpetu beharko dute, non lan ingurunean egin beharreko trebetasun eta ohiturak ikasteko fase bat agertuko baita, ibilbideko faseetariko bat gisa".

Hiru.-12. artikulua aldatu da. Hona testu berria:

"Aurkeztutako eskaerak hiru hilabeteko epean ebatziko dira".

Lau.-19. artikuluko 2. idatz-zatia aldatu da. Hona testu berria:

"2. Kontratatu beharreko pertsonei buruz: Kontratatutako pertsonak gizartean bazterturik egonen dira, laneratzeko ohiko sistemen bidez lan normalizatu bat lortzeko arazoak izanen dituzte, eta honako baldintza hauek bete beharko:

a) Oinarrizko Gizarte Zerbitzuarekin eta gizarteratze eta laneratze lantaldearekin gizarteratze eta laneratze itun bat izenpetua izan beharko dute.

b) Pertsona horrekin gizarteratze eta laneratze itun bat izenpetu duten Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak eta gizarteratze eta laneratze lantaldeak enpresa eskatzailean laneratzearen alde emandako txostena izan beharko dute.

c) Aurreko hiru urteetan eta 18 hilabete baino gehiagotan programak diruz lagundutako kontratu baten bidez lanposturik bete ez izana.

d) Lanerako eskatzen den gutxieneko adina izatea, eta lanerako baimena etorkinen kasuan".

Bost.-26. artikuluko 1. idatz-zatia aldatu da. Hona testu berria:

"1. Bakarkako lan proiektu baterako diru-laguntza eskatzen duten pertsonek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Oinarrizko Gizarte Zerbitzuarekin eta gizarteratze eta laneratze lantaldearekin gizarteratze eta laneratze itun bat izenpetua izan beharko dute, bai eta haien aldeko txostena ere.

b) Aurreikusitako lan jardueran aritzeko eskatzen den lanbide kualifikazioa duela frogatzea.

c) Aurrekontuaren %30, gutxienez, finantzatzeko adinako baliabide ekonomikoak izatea.

d) Proiektuaren bideragarritasun tekniko eta ekonomikoari buruzko aldeko azterlana izatea".

Sei.-27. artikuluko 2. idatz-zatia aldatu da. Hona testu berria:

"2. Laguntzen zenbatekoa: Aurkeztutako aurrekontuaren %70erainoko diru-laguntza, urteko LGSaren %150eko laguntza gainditu gabe eta urteko LGSaren bi halako edo gutxiago egiten duten aurrekontuen %20tik beherakoa izan gabe, edo %40tik beherakoa, urteko LGSaren bi halako baino handiagoak diren aurrekontuetarako".

Bosgarrena. Gizarte zerbitzuen arloko baimen, arauhauste eta zehapenen araubideari buruzko azaroaren 13ko 9/1990 Foru Legea garatzen duen maiatzaren 23ko 209/1991 Foru Dekretuaren aldaketa Nota de Vigencia.

Gizarte zerbitzuen arloko baimen, arau-hauste eta zehapenen araubideari buruzko azaroaren 13ko 9/1990 Foru Legea garatzen duen maiatzaren 23ko 209/1991 Foru Dekretuan aldaketa hauek egin dira:

Bat.-Eranskinaren II. Atalean, "Zerbitzuen eta zentroen sailkapena" izenekoan, sartuta dauden arlo hauek aldatu dira:

-"Haurren eta gazteriaren arloa" "Adingabeentzako Arreta" izanen da aurrerantzean.

-"Hirugarren Adinekoen Arloa" eta "Elbarritasunen Arloa" atal hauetan banatu dira: "Mendekotasuna dutenentzako arreta", "Adinekoentzako Arreta", "Ezgaitasuna duten pertsonentzako arreta" eta "Buru-eritasuna duten pertsonentzako arreta".

-"Gizarteratze Arloa" "Gizartean bazterturik edo horrela gertatzeko arriskuan dauden pertsonentzako arreta" izanen da aurrerantzean.

-"Familia eta Komunitatearen Arloa" "Oinarrizko Arreta" eta "Genero Indarkeriaren Biktimentzako Arreta" izeneko atalen barruan sartu da.

Bi.-Eranskineko II. Atalean, "Zerbitzuen eta zentroen sailkapena" izenekoan, sartuta dauden alor hauek tokiz aldatu dira:

-"Hirugarren Adinekoen Arloa" eta "Elbarritasunen Arloa" ataletako zerbitzu guztiak atal hauetan sartu dira: "Mendekotasuna dutenentzako arreta", "Adinekoentzako Arreta", "Ezgaitasuna duten pertsonentzako arreta" eta "Buru-eritasuna duten pertsonentzako arreta".

-"Familia eta Erkidegoaren Arloa" izenekoaren zerbitzu guztiak "Oinarrizko Arreta" izeneko atalaren barruan sartu dira. "Familia Orientazioko Programa" izan ezik, "Adingabekoentzako Arreta" atalean sartu baita, "Familia Orientazioko Zerbitzua" izenarekin.

-"Gizarteratze Arloa" izenekoaren zerbitzu guztiak "Gizartean bazterturik edo horrela gertatzeko arriskuan dauden pertsonentzako arreta" delako atalean sartu dira.

Hiru.-Eranskineko II. atalean, "Zerbitzuen eta zentroen sailkapena" izenekoaren zerbitzu eta zentro hauen izenak aldatu dira:

-"Tratu txarren biktima diren emakumeentzako abegi-egoitzarako etxebizitzak" izeneko zerbitzua "Abegi-etxea" izanen da aurrerantzean.

-"Eguneko zentroak" izeneko zerbitzua "65 urtetik beherako pertsonentzako Eguneko Zentroa" izanen da aurrerantzean.

-"Ezgaitasuna duten pertsonentzako zentroetako eguneko egonaldien zerbitzua" "65 urtetik beherako pertsonentzako eguneko egonaldia" izanen da aurrerantzean.

-"Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroa, buru-nahaste larria duten pertsonei arreta ematekoa, eguneko zentroetako eta Laneko Orientazio eta Prestakuntza Okupazionalerako programak dituena" bi zerbitzutan banatuta dago: "Errehabilitazio psikosozialeko zerbitzua buru-eritasuna duten pertsonentzat" eta "Eguneko zentroko zerbitzua buru-eritasuna duten pertsonentzat errehabilitazio psikosozialeko zentroetan".

-"Buru-nahaste larria duten pertsonentzako aldi baterako egonaldietarako zentroa, ahaide zaintzaileen atsedenerako unitatea" izenekoa "Buru-eritasuna duten pertsonen aldi baterako egonaldietarako zerbitzua" izanen da aurrerantzean.

-"Elbarriendako arreta zentroak" izeneko zerbitzua "Egoitzako arreta zerbitzua 65 urtetik beherako pertsonentzat" izanen da aurrerantzean.

-"Buru-eritasuna duten pertsonentzako laguntzarekiko egoitza" izeneko zerbitzua "Egoitzako arreta zerbitzua buru-eritasuna dutenentzat" izanen da aurrerantzean.

-"Buru-nahaste larria duten pertsonei arreta emateko etxebizitza gainbegiratua" izeneko zerbitzua "Etxebizitza gainbegiratuaren zerbitzua" izanen da aurrerantzean.

-"Buru-eritasuna duten pertsonentzako etxebizitza funtzionalak edo/eta tutoretzapekoak" izeneko zerbitzua "Etxebizitza funtzional/tutoretzapekoen zerbitzua buru-eritasuna duten pertsonentzat" izanen da aurrerantzean.

-"Egoitza-etxebizitza, buru-nahaste larria duten pertsonei arreta emateko" zerbitzua zena "Egoitza-etxearen zerbitzua buru-nahaste larria duten pertsonentzat" izanen da aurrerantzean.

-"Esku-hartze soziokomunitarioko programa" izeneko zerbitzua "Esku-hartze soziokomunitarioko zerbitzua, buru-nahaste larria duten pertsonentzat" izanen da aurrerantzean.

-"Laguntza behar dutenentzako egoitza" izeneko zerbitzua "Egoitzako arreta zerbitzua adinekoentzat" izanen da aurrerantzean.

-"Egoitza psikogeriatrikoa" izeneko zerbitzua "Egoitzako arreta zerbitzua zentro psikogeriatrikoan" izanen da aurrerantzean.

-"Gizarteratze eta laneratze zerbitzua" izenekoa "Gizarteratzen eta laneratzen laguntzeko zerbitzua. Gizarteratze eta laneratze taldeak (EISOL)" izanen da aurrerantzean".

-"Pasadizokoentzako egoitzak" izeneko zerbitzua "Etxerik gabekoentzako harrera zerbitzua" izanen da aurrerantzean.

-"Gizarteratzeko zentro okupazionalak" izeneko zerbitzua "Zentro okupazionaleko zerbitzua gizartean bazterturik dauden pertsonentzat" izanen da aurrerantzean.

-"Haur eta nerabeentzako arreta taldeak" izeneko zerbitzua "Haur eta nerabeentzako arreta zerbitzua. Haur eta nerabeentzako arreta taldea (HNAT)".

-"Abegi-zentroa" izeneko zerbitzua "Behaketa eta abegi zerbitzua" izanen da aurrerantzean.

-"Haur edo gazteentzako egoitza" izeneko zerbitzua "Egoitzako abegi zerbitzua" izanen da aurrerantzean.

-"Familiako esku-hartze programa" izeneko zerbitzua "Familiako esku-hartze zerbitzua" izanen da aurrerantzean.

-"Nerabeentzako heziketa programa" izeneko zerbitzua "Nerabeen heziketarako zerbitzua" izanen da aurrerantzean.

-"Ingurune irekiko taldea" delako zerbitzua "Ingurune irekiko zigor-neurri judizialen programazio, jarraipen eta betetzearren gaineko kontrol zerbitzua" izanen da aurrerantzean.

-"Gizarte egoera zailean dauden eta/edo tratu txarrak jasaten dituzten adingabeen balorazioa egin eta esku hartzeko taldeak" izeneko zerbitzua "Babes gabeziako edo gatazka sozialeko egoera baloratzeko zerbitzua" izanen da aurrerantzean.

-"Haur eta gazteentzako eguneko zentroa" izeneko zerbitzua "Adingabeentzako eguneko zentroa" izanen da aurrerantzean.

-"Zentro okupazionala" izeneko zerbitzuaren izena "Ezgaitasunak dituzten pertsonentzako zentro okupazionalaren zerbitzua" eta "Buru-eritasuna duten pertsonentzako zentro okupazionalaren zerbitzua" izanen da aurrerantzean.

Seigarrena. Araudiaren garapena.

Ahalmena ematen zaio Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Zazpigarrena. Ordainketan parte hartzea ezartzeko irizpideak Nota de Vigencia.

Foru dekretu honek indarra hartu eta sei hilabeteko epean erabiltzaileek zorro honetako zerbitzuen kostuan izan beharreko parte-hartzearen zenbatekoa zehazteko irizpideak arautuko dira.

Zortzigarrena. Homologazio administratiboa Nota de Vigencia.

Foru dekretu honek indarra hartu eta urtebeteko epean, abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legearen VII. tituluko III. kapituluan arautzen den homologazio administratiboa edukitzeko eskatu beharreko baldintzak arautuko dira.

Bederatzigarrena. Balorazio sozialerako irizpideak Nota de Vigencia.

Foru dekretu honek indarra hartu eta sei hilabeteko epean, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emandako foru agindu bidez, mendekotasuna ez duten pertsonei, egoitzako arreta zerbitzu bermatua izateko, egin beharreko balorazio sozialerako baremoa ezarriko da.

Hamargarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2008ko ekainaren 17an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

1. ERANSKINA. PRESTAZIO BERMATUAK Nota de Vigencia

1. ERANSKINA

A.–Oinarrizko arreta.

A.1. Harrerako, orientazioko, aholkularitzako, balorazioko eta gizarte arloko eta/edo gizarte eta hezkuntza arloko diagnostiko zerbitzua, eta prebentziokoa eta gizarte sustapenekoa, Harrera eta orientabide sozialerako programan.

A.2. Harrerako, orientazioko, aholkularitzako, balorazioko eta gizarte arloko eta/edo hezkuntza arloko diagnostiko zerbitzua, Mendekotasuna dutenei arreta emateko eta haien autonomia sustatzeko programan.

A.3. Harrerako, orientazioko, aholkularitzako, balorazioko eta gizarte arloko eta/edo gizarte eta hezkuntza arloko diagnostiko zerbitzua, eta prebentziokoa eta gizarte sustapenekoa, Gizarteratze programan.

A.4. Harrerako, orientazioko, aholkularitzako, balorazioko eta gizarte arloko eta/edo gizarte eta hezkuntza arloko diagnostiko zerbitzua, eta prebentziokoa eta gizarte sustapenekoa, Haur eta familien programan.

A.5. Prestazioak tramitatzeko zerbitzua, Harrera eta orientabide sozialerako programan.

A.6. Udalek ematen duten etxeko arreta zerbitzua, Mendekotasuna dutenei arreta emateko eta haien autonomia sustatzeko programan.

A.7. Akonpainamendu sozialeko zerbitzua, Gizarteratze programan.

A.8. Babesgabetasuneko eta gatazka sozialeko egoeren prebentzio zerbitzua, Haur eta familien programan.

A.9. Babesgabetasun egoerak atzeman, ikertu, baloratu eta deklaratzeko zerbitzua, Haur eta familien programan.

A.10. Familian esku hartzeko zerbitzua, adingabea familiarengandik bereizterik ez dakarten babesgabetasun arin eta moderatuko egoeretan eta gatazka sozialekoetan, Haur eta familien programan.

B.–Mendekotasunaren arreta.

B1. Mendekotasun-egoera baloratzeko zerbitzua.

B2. Laguntza produktuez, etxebizitzen egokitzapen funtzionalaz eta oztopoak kentzeaz aholkularitza emateko zerbitzua.

B3. Telelaguntzako zerbitzua.

B4. Autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasuna prebenitzeko zerbitzua.

B5. Bizitza Independenterako Bulegoa.

B6. Garraio egokitu eta lagunduaren zerbitzua.

B7. Desgaitasuna duten pertsonak egunez artatzeko zerbitzuak.

B8. Adinekoak egunez artatzeko zerbitzuak.

B9. Desgaitasuna dutenek gaueko egonaldia egiteko zerbitzua.

B10. Adinekoek gaueko egonaldia egiteko zerbitzua.

B11. Egoitza psikogeriatrikoan gaueko egonaldia egiteko zerbitzua.

B12. Desgaitasuna dutenek aldi baterako egonaldiak egiteko zerbitzua.

B13. Adinekoek aldi baterako egonaldiak egiteko zerbitzua.

B14 Egoitza psikogeriatrikoan aldi baterako egonaldiak egiteko zerbitzua.

B15. Desgaitasunen bat duten pertsonak egoitzan artatzeko zerbitzua.

B16. Adinekoak egoitzan artatzeko zerbitzua.

B17. Egoitza psikogeriatrikoan artatzeko zerbitzua.

B18. Mendekotasuna duten pertsonek laguntzaile pertsonala izateko prestazio ekonomikoak.

B19. Mendekotasuna duten pertsonak etxean gelditu eta haien zaintzaileei laguntzeko prestazio ekonomikoak.

B20. Erabilera libreko prestazio ekonomikoa.

C.–Adinekoen arreta.

C1. Familiaren egoera baloratzeko zerbitzua, egoitzan toki bat eskuratzeko.

C2. Laguntza-produktuez, etxebizitzen egokitzapen funtzionalaz eta oztopoak kentzeaz aholkularitza emateko zerbitzua.

C3. Telelaguntzako zerbitzua.

C4. Adinekoek egoitzan aldi baterako egonaldiak egiteko zerbitzua.

C5. Egoitza psikogeriatrikoan aldi baterako egonaldiak egiteko zerbitzua.

C6. Adinekoak egoitzan artatzeko zerbitzua.

C7. Egoitza psikogeriatrikoan artatzeko zerbitzua.

C8. Erabilera libreko prestazio ekonomikoa.

D.–Desgaitasuna duten pertsonen arreta.

D1. Desgaitasuna baloratzeko zerbitzua.

D2. Egokitasun okupazionala eta/edo lanekoa baloratzeko zerbitzua.

D3. Familiaren egoera baloratzeko zerbitzua, egoitzan toki bat eskuratzeko.

D4. Laguntza produktuez, etxebizitzen egokitzapen funtzionalaz eta oztopoak kentzeaz aholkularitza emateko zerbitzua.

D5. Arreta goiztiarreko zerbitzua (0-3 urte).

D6. Familiako esku-hartze zerbitzua desgaitasuna dutenendako.

D7. Telelaguntzako zerbitzua.

D8. Bizitza Independenterako Bulegoa.

D9. Etxebizitza funtzional/tutoretzapekoaren zerbitzua.

D10. Desgaitasuna duten pertsonek egoitzan aldi baterako egonaldiak egiteko zerbitzua.

D11. Desgaitasuna duten pertsonak egoitzan artatzeko zerbitzua.

D12. Erabilera libreko prestazio ekonomikoa.

E.–Gaixotasun mental larria duten pertsonen arreta.

E1. Egokitasun okupazionala eta/edo lanekoa baloratzeko zerbitzua.

E2. Gaixotasun mental larria duten pertsonendako esku-hartze soziokomunitarioko zerbitzua.

E3. Telelaguntzako zerbitzua.

E4. Garraio egokitu eta lagunduaren zerbitzua.

E5. Errehabilitazio psiko-sozialeko zerbitzua.

E6. Eguneko zentroaren zerbitzua errehabilitazio psikosozialerako zentroetan, gaixotasun mental larria dutenentzat.

E7. Etxebizitza gainbegiratuko zerbitzua.

E8. Etxebizitza funtzional/tutoretzapekoaren zerbitzua.

E9. Egoitza-etxearen zerbitzua.

E10. Gaixotasun mental larria dutenek gaueko egonaldia egiteko zerbitzua.

E11. Gaixotasun mental larria dutenek egoitza batean aldi baterako egonaldiak egiteko zerbitzua.

E12. Gaixotasun mental larria dutenak egoitzan artatzeko zerbitzua.

E13. Erabilera libreko prestazio ekonomikoa.

E14. Familian eta gizartean integratzeko prestazio ekonomikoa.

F.–Gizarte-bazterketa egoeran edo horretarako arriskuan dauden pertsonen arreta.

F1. Gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonendako akreditazio zerbitzua, gizarteratzeko eta laneratzeko enpresetan sar daitezen.

F2. Gizarteratzen eta laneratzen laguntzeko zerbitzua. Gizarteratze eta Laneratze Taldeak (EISOL).

F3. Etxebizitzaren arloko gizarteratze-zerbitzua. Etxebizitzaren Arloko Gizarteratze Taldea (EGT).

F4. Atzerritartasunaren arloan migratzaileei arreta eta aholkularitza emateko zerbitzua.

F5. Komunitatean kultura arteko bitartekotza egiteko zerbitzua.

F6. Familiaren egoera baloratzeko zerbitzua, egoitzan toki bat eskuratzeko.

F7. Egoitzan artatzeko zerbitzua.

F8. Etxegabeendako harrera zerbitzua.

F9. Errenta bermatua.

F10. Gizarteratzeko aparteko laguntzak.

F11. Familian eta gizartean integratzen laguntzeko laguntzak.

F12. Gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonendako dirulaguntzak eta ingurune irekiko akonpainamendua.

G.–Adingabeen arretaren arloa.

G1. Familia orientazioko zerbitzua.

G2. Familia bitartekotzarako zerbitzua.

G3. Familia elkartzeko guneen zerbitzua.

G4. Babesgabetasun egoerak baloratzeko zerbitzua.

G5. Haur eta nerabeentzako arreta-zerbitzua. Haur eta nerabeak artatzeko taldea (HNAT).

G6. Familian esku hartzeko zerbitzua.

G7. Nerabeen heziketarako zerbitzua.

G8. Adingabeendako eguneko zentroaren zerbitzua.

G9. Behaketa eta harrera egiteko zerbitzua.

G10. Egoitzan oinarrizko harrera egiteko zerbitzua.

G11. Egoitzan harrera espezializatua egiteko zerbitzua.

G12. Ama nerabeendako laguntza zerbitzua.

G13. Bakarrik dauden atzerriko adingabeak artatzeko zerbitzua.

G14. Familian harrera egiteko zerbitzua.

G15. Asteburuetan, oporretan edo halako epe baterako familian harrera egiteko zerbitzua.

G16. Nazioko eta nazioarteko adopzioetan informazioa, aholkularitza, balorazioa eta laguntza emateko zerbitzua.

G17. Neurri judizialak ingurune irekian betetzeko zerbitzua.

G18. Barneratze-neurriak betetzeko zerbitzua.

G19. Autonomia prozesuan dauden gazteei laguntza emateko zerbitzua.

G20. Harrera ematen duten familiendako dirulaguntzak.

G21. Urgentziazko familiako harrera egiteko dirulaguntzak.

G22. Familian harrera espezializatua emateko prestazio ekonomikoa.

G23. Familiako harreran atseden emateko programetarako prestazio ekonomikoa.

G24. Adingabea bere familia ingurunean gelditzeko laguntzak.

G25. Hezkuntza-egoitzetako egonaldietarako laguntzak.

H.–Emakumeen aurkako indarkeriaren biktimak artatzeko arloa.

H1. Larrialdi-zentroaren zerbitzua.

H2. Harrera-etxeko zerbitzua.

H3. Egoitza-pisuen zerbitzua.

H4. Emakume-salerosketaren biktima izan direnentzako harrera zerbitzua.

H5. Emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei osoko arreta emateko zerbitzu espezializatua. Emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei osoko arreta emateko taldea (BOAT).

H6. Gizarte larrialdiko laguntzak.

H7. Emakumeen aurkako indarkeriaren biktimendako laguntzak, baliabide ekonomiko aski ez dutela eta lana lortzeko zailtasun bereziak dituztela frogatzen dutenean.

1. ERANSKINA

PRESTAZIO BERMATUAK

A.–Oinarrizko arreta.

A.1. Harrerako, orientazioko, aholkularitzako, balorazioko eta gizarte arloko eta/edo gizarte eta hezkuntza arloko diagnostiko zerbitzua, eta prebentziokoa eta gizarte sustapenekoa, Harrera eta orientabide sozialerako programan.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: arreta anbulatorioko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea:

–Banakakoaren/familiaren arreta: pertsonen behar sozialak atzematea, haien gabeziak, gaitasunak, ahalmenak eta lehentasunak kontuan hartuta, behar horiei hasierako erantzuna emateko, oinarrizko gizarte zerbitzuko beste programa batzuetara desbideratzeko, edo beste gizarte zerbitzu espezializatuetara igortzeko.

–Arreta komunitarioa: elkarteak eta herritar guztiak gizarteratzearen alde egiten duten bestelako sostengu sozialerako bideak bulkatu eta sustatzea, eta biztanleria osoari edo/eta gizatalde zehatzei zuzendutako jarrera sozial positiboen alde egitea.

d) Onuradunak: biztanleria guztia.

e) Eskuratzeko baldintzak: ez da baldintza berezirik behar.

f) Zerbitzuaren intentsitatea:

–Harrera: hitzordua oinarrizko gizarte zerbitzuan.

–Orientazio soziala eta aholkularitza: ordu erdiko elkarrizketa.

–Eskaeren balorazioa eta haien diagnostikoa, gizarte arlokoa edo/eta gizarte eta hezkuntza arlokoa: txosten sozial bat prestatzea esku-hartzearen edo deribazioaren egokitasunaren gainean.

–Espedientea irekitzea Erabiltzaileen Informazio Sisteman.

–Gizarte sustapena eta Prebentzioa: urteko programazio bat, eta haren barnean lehentasunen araberako jarduketak, prestazioen xedea garatzen dutenak.

g) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hilabetea.

h) Koordainketa: ez.

i) Jarduketa eremua: oinarrizko eskualdea.

A.2. Harrerako, orientazioko, aholkularitzako, balorazioko eta gizarte arloko eta/edo hezkuntza arloko diagnostiko zerbitzua, Mendekotasuna dutenei arreta emateko eta haien autonomia sustatzeko programan.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: arreta anbulatorioko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea:

–Banakakoaren/familiaren arreta: pertsonen behar sozialak atzematea, haien gabeziak, gaitasunak, ahalmenak eta lehentasunak kontuan hartuta, behar horiei hasierako erantzuna eman edo beste gizarte zerbitzu espezializatuetara igortzeko.

–Arreta komunitarioa: elkarteak eta herritar guztiak gizarteratzearen alde egiten duten bestelako sostengu sozialerako bideak bulkatu eta sustatzea, eta biztanleria osoari edo/eta gizatalde zehatzei zuzendutako jarrera sozial positiboen alde egitea.

d) Onuradunak: mendekotasun-egoeran dauden edo egoteko arriskuan dauden pertsonak eta beren buruaz baliatzeko zailtasunak dituzten pertsonak.

e) Eskuratzeko baldintzak: Harrera eta orientabide sozialerako programatik igorri izana.

f) Zerbitzuaren intentsitatea:

–Harrera: hitzordua oinarrizko gizarte zerbitzuan.

–Orientazio soziala eta aholkularitza: ordu erdiko elkarrizketa.

–Eskaeren balorazioa eta haien diagnostikoa, gizarte arlokoa edo/eta gizarte eta hezkuntza arlokoa: txosten sozial bat prestatzea esku-hartzearen edo deribazioaren egokitasunaren gainean.

–Espedientea irekitzea Erabiltzaileen Informazio Sisteman.

–Gizarte sustapena eta Prebentzioa: urteko programazio bat, eta haren barnean lehentasunen araberako jarduketak, prestazioen xedea garatzen dutenak.

g) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hilabetea.

h) Koordainketa: ez.

i) Jarduketa eremua: oinarrizko eskualdea.

A.3. Harrerako, orientazioko, aholkularitzako, balorazioko eta gizarte arloko eta/edo gizarte eta hezkuntza arloko diagnostiko zerbitzua, eta prebentziokoa eta gizarte sustapenekoa, Gizarteratze programan.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: arreta anbulatorioko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea:

–Banakakoaren/familiaren arreta: pertsonen behar sozialak atzematea, haien gabeziak, gaitasunak, ahalmenak eta lehentasunak kontuan hartuta, behar horiei hasierako erantzuna eman edo beste gizarte zerbitzu espezializatuetara igortzeko.

–Arreta komunitarioa: elkarteak eta herritar guztiak gizarteratzearen alde egiten duten bestelako sostengu sozialerako bideak bulkatu eta sustatzea, eta biztanleria osoari edo/eta gizatalde zehatzei zuzendutako jarrera sozial positiboen alde egitea.

d) Onuradunak: 18tik 65 urtera bitarteko adina duten pertsonak, mendekotasun-egoeran daudenak edo egoteko arriskuan daudenak.

e) Eskuratzeko baldintzak: Harrera eta orientabide sozialerako programatik igorri izana.

f) Zerbitzuaren intentsitatea:

–Harrera: hitzordua oinarrizko gizarte zerbitzuan.

–Orientazio soziala eta aholkularitza: ordu erdiko elkarrizketa.

–Eskaeren balorazioa eta haien diagnostikoa, gizarte arlokoa edo/eta gizarte eta hezkuntza arlokoa: txosten sozial bat prestatzea esku-hartzearen edo deribazioaren egokitasunaren gainean.

–Espedientea irekitzea Erabiltzaileen Informazio Sisteman.

–Gizarte sustapena eta Prebentzioa: urteko programazio bat, eta haren barnean lehentasunen araberako jarduketak, prestazioen xedea garatzen dutenak.

g) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hilabetea.

h) Koordainketa: ez.

i) Jarduketa eremua: oinarrizko eskualdea.

A.4. Harrerako, orientazioko, aholkularitzako, balorazioko eta gizarte arloko eta/edo gizarte eta hezkuntza arloko diagnostiko zerbitzua, eta prebentziokoa eta gizarte sustapenekoa, Haur eta familien programan.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: arreta anbulatorioko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea:

–Banakakoaren/familiaren arreta: pertsonen behar sozialak atzematea, haien gabeziak, gaitasunak, ahalmenak eta lehentasunak kontuan hartuta, behar horiei hasierako erantzuna eman edo beste gizarte zerbitzu espezializatuetara igortzeko.

–Arreta komunitarioa: elkarteak eta herritar guztiak gizarteratzearen alde egiten duten bestelako sostengu sozialerako bideak bulkatu eta sustatzea, eta biztanleria osoari edo/eta gizatalde zehatzei zuzendutako jarrera sozial positiboen alde egitea.

d) Onuradunak: adingabeak eta beren ardurapean adingabeak dituzten familia unitateak.

e) Eskuratzeko baldintzak: Harrera eta orientabide sozialerako programatik igorri izana.

f) Zerbitzuaren intentsitatea:

–Harrera: hitzordua oinarrizko gizarte zerbitzuan.

–Orientazio soziala eta aholkularitza: ordu erdiko elkarrizketa.

–Eskaeren balorazioa eta haien diagnostikoa, gizarte arlokoa edo/eta gizarte eta hezkuntza arlokoa: txosten sozial bat prestatzea esku-hartzearen edo deribazioaren egokitasunaren gainean.

–Espedientea irekitzea Erabiltzaileen Informazio Sisteman.

–Gizarte sustapena eta Prebentzioa: urteko programazio bat, eta haren barnean lehentasunen araberako jarduketak, prestazioen xedea garatzen dutenak.

g) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hilabetea.

h) Koordainketa: ez.

i) Jarduketa eremua: oinarrizko eskualdea.

A.5. Prestazioak tramitatzeko zerbitzua, Harrera eta orientabide sozialerako programan.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: arreta anbulatorioko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: gizarte zerbitzuen sistemaren eta babes sozialeko beste sistema batzuen prestazio guztiak eskuratzen laguntzea.

d) Onuradunak: prestazioren bat eskuratzen ahal duen biztanleria guztia.

e) Eskuratzeko baldintzak: prestazio guztietarako adierazi direnak.

f) Zerbitzuaren intentsitatea: prestazioetarako eskaeren eta horretarako behar den dokumentazioaren kudeaketa, eta txosten soziala, hala behar duten prestazioetan.

g) Tramitatzeko epea: hilabetea.

h) Koordainketa: ez.

i) Jarduketa eremua: oinarrizko eskualdea.

A.6. Udalek ematen duten etxeko arreta zerbitzua, Mendekotasuna dutenei arreta emateko eta haien autonomia sustatzeko programan.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: arreta anbulatorioko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: zerbitzu honek laguntza pertsonala, etxekoa, psiko-soziala eta teknikoa ematen du, mendekotasuna aitortua duten pertsonek aukera izan dezaten ohiko ingurunean gelditzeko.

d) Onuradunak: mendekotasunaren aitorpen ofiziala duten pertsonak, edozein gradutakoa dela ere.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Mendekotasunaren aitorpen ofiziala izatea, edozein gradutakoa dela ere.

–Eskaera egin aitzineko bi urteetan Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea, edo Espainiako beste toki batetik etorriz gero, abenduaren 14ko 39/2006 Legeak ezartzen dituen irizpideak betetzea (Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa).

–Banakako Arreta Programan esleitutako zerbitzua.

f) Zerbitzuaren intentsitatea:

–40 ordu hilean mendekotasun handia dutenendako.

–20 ordu hilean mendekotasun larria dutenendako.

Etxean gutxienez bisita bat egin ondoren prestatuko da arreta plan indibidualizatua, eta horren arabera finkatuko da intentsitatea, barnean hartuta laguntza pertsonala, etxekoa eta psiko-soziala, baita zaintzaileendako laguntza ere.

Prestazio hau bateragarria da mendekotasunaren arretarako bermatzen diren prestazio guztiekin, egoitzan ematen direnekin izan ezik.

g) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hilabetea.

h) Koordainketa: bai.

i) Jarduketa eremua: oinarrizko eskualdea.

A.7. Akonpainamendu sozialeko zerbitzua, Gizarteratze programan.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: arreta anbulatorioko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: gizarteratze-prozesuak babestea diseinatutako ibilbide bati jarraituz, gizartean bazterturik edo horrela gertatzeko arriskuan dauden pertsonek beren inguruko baliabideak eta norberaren gaitasunak eta ahalmenak erabiltzeko aukera izan dezaten.

d) Onuradunak: gizartean bazterturik edo horrela gertatzeko arriskuan dauden pertsonek edo familia-unitateak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Gizarteratzeko programaren erabiltzailea izatea.

–Prestazioaren egokitasunaren balorazioa.

–Gizarteratzeko eta laneratzeko ituna sinatzea.

f) Zerbitzuaren intentsitatea: 40 ordu/seihilekoa.

Gizarteratzeko eta laneratzeko kasu bakoitzean diseinaturiko ibilbidearen arabera finkatuko eta banatuko da intentsitatea, eta kasuan kasuko itunean adieraziko da.

g) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hilabetea.

h) Koordainketa: ez.

i) Jarduketa eremua: oinarrizko eskualdea.

A.8. Babesgabetasuneko eta gatazka sozialeko egoeren prebentzio zerbitzua, Haur eta familien programan.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: arreta anbulatorioko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: adingabeek beren garapen pertsonalerako egokia den ingurunea izan dezaten bultzatzea, beren komunitatearen esparruan jarduketak gauzatuz, eta babesgabetasun egoerak zuzentzeko eta aldatzeko laguntza bideak sustatzea, horiei aitzintzeko.

d) Onuradunak: 18 urtetik beheitikoak.

e) Eskuratzeko baldintzak: Nafarroako Foru Komunitatean erroldaturik egotea edo jarraian edo aldi baterako bertan bizitzea.

f) Zerbitzuaren intentsitatea:

–Gurasoen eskolak bultzatu eta mantentzeko jarduerak.

–Komunitateko kultura, aisialdiko eta denbora libreko espazioetan adingabeen parte-hartzea sustatzea.

–Gizarte sustapen eta sentsibilizazio ekintzak.

–Babesgabetasun arin edo moderatuan dauden adingabeak artatzeko programa prestatzea.

–Oinarrizko eskualdean erakundeen arteko koordinaziorako foroetan parte hartzea.

g) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hilabetea.

h) Koordainketa: ez.

i) Jarduketa eremua: oinarrizko eskualdea.

A.9. Babesgabetasun egoerak atzeman, ikertu, baloratu eta deklaratzeko zerbitzua, Haur eta familien programan.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: arreta anbulatorioko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: haurren babesgabetasuneko egoerak ezagutzea, ikertzea eta baloratzea, babesgabetasun maila zehaztuz hautemandako eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuari jakinarazitako kasu guztietan, zailtasun edo estres pertsonal edo psiko-sozialeko egoerak pairatzen dituzten adingabeekin eta familiekin identifikatuak.

d) Onuradunak: 18 urtetik beheitikoak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Nafarroako Foru Komunitatean erroldaturik egotea edo jarraian edo aldi baterako bertan bizitzea.

–Harrera eta orientabide sozialerako programatik norabidetua izatea.

f) Zerbitzuaren intentsitatea:

–Elkarrizketa bat kasua jakinarazten duen pertsona edo erakundearekin.

–Bisita bat adingabearen etxera.

g) Onartzen ote den erabakitzeko epea:

–Ikerketaren hastapena elkarrizketaren bidez, gehienez ere bost eguneko epean jakinarazten denetik hasita.

–Balorazioaren hastapena, gehienez ere hilabeteko epean jakinarazten denetik hasita.

–Balorazioaren bukaera, bi hilabete eta erdi baino lehen jakinarazten denetik hasita.

h) Koordainketa: ez.

i) Jarduketa eremua: oinarrizko eskualdea.

A.10. Familian esku hartzeko zerbitzua, adingabea familiarengandik bereizterik ez dakarten babesgabetasun arin eta moderatuko egoeretan eta gatazka sozialekoetan, Haur eta familiak artatzeko programan.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: arreta anbulatorioko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: babesgabetasun arin eta moderatuko egoerak zuzentzea eta apaltzea, adingabea familiarengandik bereizterik ez dakartenean, baita gizarte-gatazkako egoerak ere.

d) Onuradunak: 18 urtetik beheitikoak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Nafarroako Foru Komunitatean erroldaturik egotea edo jarraian edo aldi baterako bertan bizitzea.

–Babesgabetasun arin eta moderatuko egoeretan egotea, adingabea, familiarengandik bereizterik ez dakartenean, baita familia gizarte gatazkako egoeretan egotea ere.

f) Zerbitzuaren intentsitatea:

–Babesik gabe gelditzeko arrisku egoerak: 10 ordu hilabetean.

–Babesgabetasun edo gizarte-gatazka arina: 20 ordu hilabetean.

–Babesgabetasun edo gizarte-gatazka moderatua: 30 ordu hilabetean.

Intentsitate horren barnean jarduera hauek sartzen dira: familiarekiko entrenamendu lana gurasoen hezkuntzarako trebetasunetan, bisitak eta esku-hartzeak etxean, adingabeen akonpainamendua, neurri judizialen jarraipena eta koordinazioa adingabeak babesteko unitatearekin. Finkaturiko intentsitatea adingabearen ohiko ingurunean emanen da, kasu bakoitzerako prestaturiko banakako esku-hartze planaren denboran banatua.

g) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hiru hilabete.

h) Koordainketa: ez.

i) Jarduketa eremua: oinarrizko eskualdea.

B.–Mendekotasunaren arreta.

B1. Mendekotasun-egoera baloratzeko zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: arreta anbulatorioko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: mendekotasun mailaren balorazioa, aitorpena eta akreditazioa, pertsonak behar ditzakeen baliabideetara igorriz.

d) Onuradunak: nornahi, adin mugarik gabe.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Eskaera egin aitzineko bi urteetan Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea, edo Espainiako beste toki batetik etorriz gero, abenduaren 14ko 39/2006 Legeak ezartzen dituen irizpideak betetzea (Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa).

f) Zerbitzua noiz irekirik: urteko lanegun guztietan, astelehenetik ostiralera.

g) Arreta non: pertsonaren bizilekuan, ahal dela haren etxean.

h) Zerbitzuaren intentsitatea: eskaeraren araberako balorazioa, berraztertzen ahal bada ere.

i) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hiru hilabete.

j) Koordainketa: ez.

k) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

B2. Laguntza produktuez, etxebizitzen egokitzapen funtzionalaz eta oztopoak kentzeaz aholkularitza emateko zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: Arreta anbulatorioko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: gaitasun fisiko, sentsorial, mental edo intelektualen funtzionaltasun ahalik eta handiena lortzea, eta eguneroko jarduerak egitean autonomia pertsonalaren garapenari on egitea.

Laguntza produktuak dira horretarako bereziki sortutako tresna, ekipamendu edo sistema tekniko guztiak, edo erabilera orokorrekoak, baldin eta balio badu autonomiaren mugak prebenitzeko, orekatzeko, gainbegiratzeko, eztitzeko edo indargabetzeko.

Etxebizitzaren egokitzapen funtzionalaren barnean sartzen dira zenbait esku-hartze, etxebizitzako halako elementu batzuk egokitzen dituztenak hiru esku-hartzeren bidez: eraikuntzako sarbideetan eta elementu komunetan oztopoak kenduz, etxebizitza barrenean egokitzapen obrak eginez eta etxean eguneroko bizitzaren jarduerak egiten errazten edo posible egiten duten laguntza produktuez hornituz.

d) Onuradunak: mendekotasun-egoeran daudenak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Mendekotasun maila bat aitortua izatea.

–Nafarroako Foru Komunitatean bizitzea.

f) Zerbitzua noiz irekirik: urteko lanegun guztietan, astelehenetik ostiralera.

g) Arreta non: Iruña. Ahal bada, pertsonaren etxean.

h) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hiru hilabete.

i) Koordainketa: ez.

j) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

B3. Telelaguntzako zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: arreta anbulatorioko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: prebentzio zerbitzu honen bidez etxean gailu elektroniko bat paratzen da, zentral batera konektatua, pertsonei segurtasuna emateko eta larrialdia, segurtasun eza edo isolamendua gertatzen denean halako egoerei erantzuteko, behar diren baliabide guztiak mobilizatuz erantzun ere.

d) Onuradunak: mendekotasun-egoeran daudenak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Mendekotasun maila bat aitortua izatea.

–Eskaera egin aitzineko bi urteetan Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea, edo Espainiako beste toki batetik etorriz gero, abenduaren 14ko 39/2006 Legeak ezartzen dituen irizpideak betetzea (Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa).

–Banakako Arreta Programan esleitutako zerbitzua.

f) Zerbitzua noiz irekirik: egunak dituen 24 orduetan urteak dituen egun guztietan.

g) Zerbitzuaren intentsitatea:

–Erantzun berehalako eta pertsonalizatua, eta, horren beharrik bada, mobilizazioa gailua aktibatzen den aldiro.

–Kortesiazko deia, 15 egunetik behin.

–Telefono bidezko arreta.

h) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hiru hilabete.

i) Koordainketa: bai.

j) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

B4. Autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasunari aurrea hartzeko zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: arreta anbulatorioko zerbitzua eta/edo etxean ematekoa.

c) Baliabidearen xedea: norberaren autonomia sustatzeko zerbitzuen barnean sartzen diren zerbitzuek xedea dute norberaren arau eta lehentasunen arabera nola bizi kontrolatu, ekin edo erabakitzeko gaitasun pertsonala garatzea eta atxikitzea, baita eguneroko bizitzaren oinarrizko jarduerak erraztea ere.

d) Zerbitzu motak:

1.–Gaikuntzako eta terapia okupazionaleko zerbitzua.

Esku-hartze multzo hau zuzenduta dago, pertsona bakoitzaren premien arabera, funtzio fisiko, intelektual, sentsorial edo mentaleko jarduera-mugak edo gorabeherak prebenitzera edo murriztera, ahalik eta handienak izan daitezen norberaren autonomia maila, ingurunearekiko egokitzapena, bizi kalitatearen hobekuntza edo komunitatearen bizitzarekiko inklusioa.

2.–Ezagutzaren estimulaziorako zerbitzua.

Tratamendu terapeutiko honen bidez funtzionamendua mantendu eta hobetu nahi da goi mailako gaitasun kognitiboren baten edo batzuetan (arrazoibidea, oroimena, kontzentrazioa, hizkuntza eta gisakoak), gaitasun funtzionaletan, jokabidean edo afektibitatean.

Jarduketak bideratuak egonen dira narriadura kognitiboa gibelatzera edo, ahal dela, apaltzera, eguneroko bizitzaren jardueretan eta erabakiak hartzean behar diren trebetasun psikosozialak atxikitzeko.

3.–Autonomia funtzionala sustatzeko, atxikitzeko eta berreskuratzeko zerbitzua.

Esku-hartze multzoa, eguneroko bizitzaren jarduerak egiteko gaitasuna atxikitzera edo hobetzera bideratua, eta orobat jardueran muga, urritasun edo bigarren mailako gabezien agerpena galaraztera eta garapen pertsonala eta inklusio soziala sendotzera. Hori guztia, norberaren autonomia maila eta bizi kalitatea ahalik eta handienak izan daitezen.

4.–Ostatatze berezietan laguntza pertsonalak eta zaintzak emateko zerbitzua: tutoretzapeko etxebizitzak.

Norberaren autonomia sustatzeko zerbitzuak ematen ahalko dira ostatatze berezietan, laguntza pertsonal eta zaintza zerbitzu berezien moduan.

e) Onuradunak: mendekotasun-egoeran daudenak.

f) Eskuratzeko baldintzak:

–Mendekotasun maila bat aitortua izatea.

–Eskaera egin aitzineko bi urteetan Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea, edo Espainiako beste toki batetik etorriz gero, abenduaren 14ko 39/2006 Legeak ezartzen dituen irizpideak betetzea (Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa).

–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren egokitasun txostena.

–Banakako Arreta Programan esleitutako zerbitzua.

g) Zerbitzuaren intentsitatea:

–I. gradua: gutxienez ere 20 orduko arreta hilean, edo haren baliokidea saioetan.

–II. gradua: gutxienez ere 12 orduko arreta hilean, edo haren baliokidea saioetan.

–III. gradua: gutxienez ere 8 orduko arreta hilean, edo haren baliokidea saioetan.

h) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hiru hilabete.

i) Koordainketa: ez.

j) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

B5. Bizitza Independenterako Bulegoa.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: arreta anbulatorioko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: zerbitzu honen helburua bizi independentea bultzatzea da, heziketa, sentsibilizazioa eta bizi independentea eramateko laguntza erabiliz.

d) Onuradunak: mendekotasun-egoeran daudenak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Mendekotasun maila bat aitortua izatea.

–Eskaera egin aitzineko bi urteetan Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea, edo Espainiako beste toki batetik etorriz gero, abenduaren 14ko 39/2006 Legeak ezartzen dituen irizpideak betetzea (Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa).

f) Zerbitzua noiz irekirik: urteko lanegun guztietan, astelehenetik ostiralera.

g) Zerbitzuaren intentsitatea:

–Bizi independenteari eta laguntza pertsonalari buruz sentsibilizatzea eta informazioa eta orientabidea ematea.

–Laguntzaile pertsonalen prestakuntza.

–Laguntzaile pertsonalendako lan poltsa.

–Bizi independenterako banakako planaren prestaketan eta jarraipenean laguntzea.

–Elkarri laguntzeko taldeak.

h) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hiru hilabete.

i) Koordainketa: ez.

j) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

B6. Garraio egokitu eta lagunduaren zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: arreta anbulatorioko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: mendekotasuna duten pertsonendako zerbitzu eta programa bermatuetara joan ahal izateko garraio egokitua eta/edo laguntza pertsonala eskaintzen duen zerbitzua.

d) Onuradunak: mendekotasun-egoeran daudenak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Mendekotasun maila bat aitortua izatea.

–Mendekotasuna duten pertsonendako zerbitzu eta programa bermatu batera joatea.

–Eskaera egin aitzineko bi urteetan Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea, edo Espainiako beste toki batetik etorriz gero, abenduaren 14ko 39/2006 Legeak ezartzen dituen irizpideak betetzea (Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa).

–Banakako Arreta Programan esleitutako zerbitzua.

f) Zerbitzua noiz irekirik: urteak dituen egun guztietan.

g) Zerbitzuaren intentsitatea:

–Gutxieneko maiztasuna: astean bi garraio.

–Gehieneko maiztasuna: egunean bi garraio.

h) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hiru hilabete.

i) Koordainketa: bai.

j) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

B7. Desgaitasuna duten pertsonak egunez artatzeko zerbitzuak.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: egunez artatzeko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: zerbitzu hau eguneko zentroan ematen da edo, bestela, egoitza batean eta egunezko egonaldian, eta xedea du egunez arreta ematea oinarrizko premia pertsonal eta terapeutikoetan eta errehabilitazio eta gizarte eta kultur arlokoetan, eta gisa hartara ohiko ingurunean gelditzea errazagoa egitea eta zaintzaileei laguntza ematea.

d) Onuradunak: mendekotasun-egoeran daudenak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Mendekotasun maila bat aitortua izatea.

–Eskaera egin aitzineko bi urteetan Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea, edo Espainiako beste toki batetik etorriz gero, abenduaren 14ko 39/2006 Legeak ezartzen dituen irizpideak betetzea (Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa).

–Egokitasuna, administrazio unitate eskudunak egindako txosten teknikoaren arabera.

–Banakako Arreta Programan esleitutako zerbitzua.

f) Zerbitzua noiz irekirik: urteko lanegun guztietan, astelehenetik ostiralera, arreta gutxienez ere 7 orduz emanen dela.

g) Zerbitzuaren intentsitatea: programaren hasierako fasean harrera eta lehen balorazioa eginen da, baita arreta plan indibidualizatua diseinatu ere. Honek laguntza arloko premiak, xedeak, egin beharreko jarduerak eta haien intentsitatea jorratu beharko ditu.

–Jantoki zerbitzua: egunero bi otordu.

–Eguneroko bizitzako jardueretan laguntzea eta gainbegiratzea: egunero.

–Zainketa asistentzialak: egunero.

–Arreta soziala: hilabetero.

–Erizaintzako arreta: astero.

–Arreta psikologikoa/psikopedagogikoa/neuropsikologikoa: jarraipenekoa, sei hilabetetik behin.

–Fisioterapia: astero desgaitasuna eta/edo askotariko desgaitasuna duten pertsonendako; jarraipenekoa, sei hilabetetik behin, desgaitasun intelektuala duten pertsonendako.

–Terapia okupazionala: astero.

–Logopedia: astero desgaitasuna eta/edo askotariko desgaitasuna duten pertsonendako.

–Gaitasun sozialak eta komunitateko inklusioa: astero.

–Aisia eta denbora libreko jarduerak: astero.

–Familiendako laguntza: hilabetero.

h) Baliabidea zenbat denboraz: baliabidea jasoko da egokitasunaren balorazioak indarrean segitzen duen bitartean.

i) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hiru hilabete.

j) Koordainketa: bai.

k) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

B8. Adinekoak egunez artatzeko zerbitzuak.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: egunez artatzeko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: zerbitzu hau eguneko zentroan ematen da, eguneko landa zentro batean edo, bestela, egoitza batean eta egunezko egonaldian, eta xedea du egunez arreta ematea oinarrizko premia pertsonal eta terapeutikoetan eta errehabilitazio eta gizarte eta kultur arlokoetan, eta gisa hartara ohiko ingurunean gelditzea errazagoa egitea eta zaintzaileei laguntza ematea.

d) Onuradunak: mendekotasuna duten pertsonak, 65 urtetik goitikoak, edo pertsona gazteagoak, narriadura kognitiboa dutenak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Mendekotasun maila bat aitortua izatea.

–Eskaera egin aitzineko bi urteetan Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea, edo Espainiako beste toki batetik etorriz gero, abenduaren 14ko 39/2006 Legeak ezartzen dituen irizpideak betetzea (Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa).

–Banakako Arreta Programan esleitutako zerbitzua.

f) Zerbitzua noiz irekirik: urteko lanegun guztietan, astelehenetik ostiralera, arreta gutxienez ere 7 orduz emanen dela.

g) Zerbitzuaren intentsitatea: programaren hasierako fasean harrera eta lehen balorazioa eginen da, baita arreta plan indibidualizatua diseinatu ere. Honek laguntza arloko premiak, xedeak, egin beharreko jarduerak eta haien intentsitatea jorratu beharko ditu.

–Jantoki zerbitzua: egunero bi otordu.

–Eguneroko bizitzako jardueretan laguntzea eta gainbegiratzea: egunero.

–Zainketa asistentzialak: egunero.

–Arreta soziala: hilabetero.

–Psikoestimulazio integrala: astero.

–Erizaintzako arreta: astero.

–Fisioterapia: astero.

–Terapia okupazionala: astero.

–Gaitasun sozialak eta komunitateko inklusioa: astero.

–Aisia eta denbora libreko jarduerak: jarraipenekoak, astero.

–Familiendako laguntza: hilabetero.

Gizarte zerbitzuen arloan eskumena duen departamentuak aitzinetik baimena emanda, eguneko landa zentroak erabiltzaile mota desberdinak artatzen ahalko dituzte (mendekotasuna duten pertsonak, desgaitasuna duten pertsonak eta/edo gaixotasun mental larria dutenak). Halakoetan, pertsona horien premietara egokituko da zerbitzuaren intentsitatea.

h) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hiru hilabete.

i) Koordainketa: bai.

j) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

B9. Desgaitasuna dutenek gaueko egonaldia egiteko zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: gaueko arreta zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: zerbitzu hau egoitza batean ematen da eta xedea du gauaz arreta ematea oinarrizko premia pertsonaletan, eta gisa hartara ohiko ingurunean gelditzea errazagoa egitea eta zaintzaileei laguntza ematea.

d) Onuradunak: mendekotasun-egoeran daudenak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Mendekotasun maila bat aitortua izatea.

–Eskaera egin aitzineko bi urteetan Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea, edo Espainiako beste toki batetik etorriz gero, abenduaren 14ko 39/2006 Legeak ezartzen dituen irizpideak betetzea (Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa).

–Egokitasuna, administrazio unitate eskudunak egindako txosten teknikoaren arabera.

–Banakako Arreta Programan esleitutako zerbitzua.

f) Zerbitzua noiz irekirik: urteko lanegun guztietan, arreta gutxienez ere 10 orduz emanen dela.

g) Zerbitzuaren intentsitatea: programaren hasierako fasean harrera eta lehen balorazioa eginen da, baita arreta plan pertsonalizatua diseinatu ere. Honek laguntza arloko premiak, xedeak, egin beharreko jarduerak eta haien intentsitatea jorratu beharko ditu.

–Gosari zerbitzua: egunero.

–Afari zerbitzua: egunero.

–Zainketa asistentzialak: egunero.

–Arreta soziala: hilabetero.

–Familiendako laguntza: hilabetero.

h) Baliabidea zenbat denboraz: baliabidea jasoko da egokitasunaren balorazioak indarrean segitzen duen bitartean.

i) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hiru hilabete.

j) Koordainketa: bai.

k) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

B10. Adinekoek gaueko egonaldia egiteko zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: eguneroko arreta zerbitzua (gauaz).

c) Baliabidearen xedea: zerbitzu hau egoitza batean ematen da eta xedea du gauaz arreta ematea oinarrizko premia pertsonaletan, eta gisa hartara ohiko ingurunean gelditzea errazagoa egitea eta zaintzaileei laguntza ematea.

d) Onuradunak: 65 urtetik goitiko pertsonak, mendekotasuna dutenak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Mendekotasun maila bat aitortua izatea.

–Eskaera egin aitzineko bi urteetan Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea, edo Espainiako beste toki batetik etorriz gero, abenduaren 14ko 39/2006 Legeak ezartzen dituen irizpideak betetzea (Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa).

–Banakako Arreta Programan esleitutako zerbitzua.

f) Zerbitzua noiz irekirik: urteko lanegun guztietan, arreta gutxienez ere 10 orduz emanen dela.

g) Zerbitzuaren intentsitatea: programaren hasierako fasean harrera eta lehen balorazioa eginen da, baita arreta plan indibidualizatua diseinatu ere. Honek laguntza arloko premiak, xedeak, egin beharreko jarduerak eta haien intentsitatea jorratu beharko ditu.

–Gosari zerbitzua: egunero.

–Afari zerbitzua: egunero.

–Zainketa asistentzialak: egunero.

–Arreta soziala: hilabetero.

–Familiendako laguntza: hilabetero.

h) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hiru hilabete.

i) Koordainketa: bai.

j) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

B11. Egoitza psikogeriatrikoan gaueko egonaldia egiteko zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: eguneroko arreta zerbitzua (gauaz).

c) Baliabidearen xedea: zerbitzu hau egoitza batean ematen da eta xedea du gauaz arreta ematea oinarrizko premia pertsonaletan, eta gisa hartara ohiko ingurunean gelditzea errazagoa egitea eta zaintzaileei laguntza ematea.

d) Onuradunak: 65 urtetik goitiko pertsonak edo gazteagoak, narriadura kognitiboa dutenak, mendekotasun-egoeran badaude.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Gaixotasun mentalekin edo/eta dementzia degeneratibo, baskular edo bestelakoekin lotutako defizit kognitiboak edo/eta portaera arazoak izatea.

–Mendekotasun maila bat aitortua izatea.

–Eskaera egin aitzineko bi urteetan Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea, edo Espainiako beste toki batetik etorriz gero, abenduaren 14ko 39/2006 Legeak ezartzen dituen irizpideak betetzea (Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa).

–Egokitasuna, departamentu arteko balorazio batzordeak egindako txosten teknikoaren arabera (Osasunaren eta gizarte zerbitzuen arloetan eskumena duten departamentuak).

–Banakako Arreta Programan esleitutako zerbitzua.

f) Zerbitzua noiz irekirik: urteko lanegun guztietan, arreta gutxienez ere 10 orduz emanen dela.

g) Zerbitzuaren intentsitatea: programaren hasierako fasean harrera eta lehen balorazioa eginen da, baita arreta plan pertsonalizatua diseinatu ere. Honek laguntza arloko premiak, xedeak, egin beharreko jarduerak eta haien intentsitatea jorratu beharko ditu.

–Gosari zerbitzua: egunero.

–Afari zerbitzua: egunero.

–Zainketa asistentzialak: egunero.

–Arreta soziala: hilabetero.

–Familiendako laguntza: hilabetero.

–Osasun arreta: medikoa, psikiatrikoa, psikologikoa, erizaintzakoa, fisioterapia eta terapia okupazionala. Osasunaren arloan eskumena duen departamentuarekin itundutako zentroak izanez gero, osasunaren eta gizarte zerbitzuen arloetan eskumena duten departamentuek erabakiko dute intentsitatea.

h) Baliabidea zenbat denboraz: baliabidea jasoko da egokitasunaren balorazioak indarrean segitzen duen bitartean.

i) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hiru hilabete.

j) Koordainketa: bai.

k) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

B12. Desgaitasuna dutenek aldi baterako egonaldiak egiteko zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: egoitzan artatzeko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: zerbitzu hau egoitza batean ematen da eta xedea du denbora tarte mugatu batean osoko arreta ematea oinarrizko premietan, premia terapeutikoetan eta errehabilitazio eta gizarte eta kultur arlokoetan, eta gisa hartara ohiko ingurunean gelditzea errazagoa egitea eta zaintzaileei laguntza ematea.

d) Onuradunak: mendekotasun-egoeran daudenak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Mendekotasun maila larria edo handia aitortua izatea.

–Eskaera egin aitzineko bi urteetan Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea, edo Espainiako beste toki batetik etorriz gero, abenduaren 14ko 39/2006 Legeak ezartzen dituen irizpideak betetzea (Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa).

–Banakako Arreta Programan esleitutako zerbitzua.

–Egokitasuna, administrazio unitate eskudunak egindako txosten teknikoaren arabera.

f) Zerbitzua noiz irekirik: egunak dituen 24 orduetan egonaldiak irauten duen bitartean.

–Egun batetik hogeita hamarrera bitarte, zaintzaileari atseden emateko.

–Hiru hilabete bitarte, onuradunaren errekuperazioagatik eta/edo zaintzailea ospitaleratzeagatik.

g) Zerbitzuaren intentsitatea: programaren hasierako fasean harrera eta lehen balorazioa eginen da, baita arreta plan indibidualizatua diseinatu ere. Honek laguntza arloko premiak, xedeak, egin beharreko jarduerak eta haien intentsitatea jorratu beharko ditu.

–Ostatu ematea.

–Mantenua: egunean bost otordu.

–Eguneroko bizitzako jardueretan laguntzea eta gainbegiratzea: egunero.

–Zainketa asistentzialak: egunero.

–Arreta soziala: hilabetero.

–Erizaintzako arreta: behin, egoitzan egon bitartean.

–Arreta medikoa: behin, egoitzan egon bitartean, hamar egun baino gehiagoko egonaldietarako.

–Arreta psikologikoa/psikopedagogikoa/neuropsikologikoa: behin, egoitzan egon bitartean, hamar egun baino gehiagoko egonaldietarako.

–Errehabilitazio eta fisioterapia: astero desgaitasuna eta/edo askotariko desgaitasuna duten pertsonendako; behin, egoitzan egon bitartean, hamar egun baino gehiagoko egonaldietarako, desgaitasun intelektuala duten pertsonendako.

–Terapia okupazionala: astero.

–Logopedia: astero desgaitasuna eta/edo askotariko desgaitasuna duten pertsonendako.

–Gaitasun sozialak eta komunitateko inklusioa: astero.

–Aisia eta denbora libreko jarduerak: astero.

–Familiendako laguntza: behin, egoitzan egon bitartean.

h) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hiru hilabete.

i) Koordainketa: bai.

j) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

B13. Adinekoek aldi baterako egonaldiak egiteko zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: egoitzan artatzeko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: zerbitzu hau egoitza batean ematen da eta xedea du denbora tarte mugatu batean osoko arreta ematea oinarrizko premietan, premia terapeutikoetan eta errehabilitazio eta gizarte eta kultur arlokoetan, eta gisa hartara ohiko ingurunean gelditzea errazagoa egitea eta zaintzaileei laguntza ematea. Zerbitzu honek erantzuna ematen die aldi baterako egoera desberdinei, hala zaintzaile nagusiari dagozkionean (gaixotasuna, ospitaleratzea, atsedena edo betebehar pertsonalak) nola erabiltzaileari dagozkionean.

d) Onuradunak: 65 urtetik goitiko pertsonak, mendekotasuna dutenak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Mendekotasun maila larria edo handia aitortua izatea.

–Eskaera egin aitzineko bi urteetan Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea, edo Espainiako beste toki batetik etorriz gero, abenduaren 14ko 39/2006 Legeak ezartzen dituen irizpideak betetzea (Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa).

–Banakako Arreta Programan esleitutako zerbitzua.

f) Zerbitzua noiz irekirik: egunak dituen 24 orduetan egonaldiak irauten duen bitartean.

–Hamar egunetik hogeita hamarrera bitarte, zaintzaileari atseden emateko.

–Hiru hilabete bitarte, onuradunaren errekuperazioagatik eta/edo zaintzailea ospitaleratzeagatik.

g) Zerbitzuaren intentsitatea: programaren hasierako fasean harrera eta lehen balorazioa eginen da, baita arreta plan indibidualizatua diseinatu ere. Honek laguntza arloko premiak, xedeak, egin beharreko jarduerak eta haien intentsitatea jorratu beharko ditu.

–Ostatu ematea.

–Mantenua: egunean bost otordu.

–Eguneroko bizitzako jardueretan laguntzea eta gainbegiratzea: egunero.

–Zainketa asistentzialak: egunero.

–Arreta soziala: hilabetero.

–Arreta medikoa: behin, egoitzan egon bitartean.

–Erizaintzako arreta: astero.

–Fisioterapia: astero.

–Terapia okupazionala: astero.

–Gaitasun sozialak eta komunitateko inklusioa: astero.

–Aisia eta denbora libreko jarduerak: astero.

–Familiendako laguntza: hilabetero.

h) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hiru hilabete.

i) Koordainketa: bai.

j) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

B14. Egoitza psikogeriatrikoan aldi baterako egonaldiak egiteko zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Zerbitzu mota: egoitzan artatzeko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: zerbitzu hau egoitza batean ematen da eta xedea du denbora tarte mugatu batean osoko arreta ematea oinarrizko premietan, premia terapeutikoetan eta errehabilitazio eta gizarte eta kultur arlokoetan, eta gisa hartara ohiko ingurunean gelditzea errazagoa egitea eta zaintzaileei laguntza ematea. Zerbitzu honek erantzuna ematen die aldi baterako egoera desberdinei, hala zaintzaile nagusiari dagozkionean (gaixotasuna, ospitaleratzea, atsedena edo betebehar pertsonalak) nola erabiltzaileari dagozkionean.

d) Onuradunak: 65 urtetik goitiko pertsonak edo gazteagoak, narriadura kognitiboa dutenak, mendekotasun-egoeran badaude.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Gaixotasun mentalekin edo/eta dementzia degeneratibo, baskular edo bestelakoekin lotutako defizit kognitiboak edo/eta portaera arazoak izatea.

–Mendekotasun maila larria edo handia aitortua izatea.

–Eskaera egin aitzineko bi urteetan Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea, edo Espainiako beste toki batetik etorriz gero, abenduaren 14ko 39/2006 Legeak ezartzen dituen irizpideak betetzea (Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa).

–Egokitasuna, departamentu arteko balorazio batzordeak egindako txosten teknikoaren arabera (Osasun Departamentua eta Gizarte Zerbitzuetako Departamentua).

–Banakako Arreta Programan esleitutako zerbitzua.

f) Zerbitzua noiz irekirik: egunak dituen 24 orduetan egonaldiak irauten duen bitartean.

–Hamar egunetik hogeita hamarrera bitarte, zaintzaileari atseden emateko.

–Hiru hilabete bitarte, onuradunaren errekuperazioagatik eta/edo zaintzailea ospitaleratzeagatik.

g) Zerbitzuaren intentsitatea: programaren hasierako fasean harrera eta lehen balorazioa eginen da, baita arreta plan indibidualizatua diseinatu ere. Honek laguntza arloko premiak, xedeak, egin beharreko jarduerak eta haien intentsitatea jorratu beharko ditu.

–Ostatu ematea.

–Mantenua: egunean bost otordu.

–Eguneroko bizitzako jardueretan laguntzea eta gainbegiratzea: egunero.

–Zainketa asistentzialak: egunero.

–Arreta soziala: hilabetero.

–Psikoestimulazio integrala: astero.

–Fisioterapia: astero.

–Terapia okupazionala: astero.

–Gaitasun sozialak eta komunitateko inklusioa: astero.

–Aisia eta denbora libreko jarduerak: astero.

–Familiendako laguntza: hilabetero.

–Osasun arreta: medikoa, psikiatrikoa, psikologikoa, erizaintzakoa, fisioterapia eta terapia okupazionala. Osasunaren arloan eskumena duen departamentuarekin itundutako zentroak izanez gero, osasunaren eta gizarte zerbitzuen arloetan eskumena duten departamentuek erabakiko dute intentsitatea.

h) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hiru hilabete.

i) Koordainketa: bai.

j) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

B15. Desgaitasunen bat duten pertsonak egoitzan artatzeko zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: egoitzan artatzeko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: zerbitzu hau egoitza batean ematen da eta xedea du osoko arreta ematea oinarrizko premietan, premia terapeutikoetan eta errehabilitazio eta gizarte eta kultur arlokoetan.

d) Onuradunak: 18 urtetik goitiko pertsonak, mendekotasuna dutenak. Salbuespenez, adingabeek ere eskuratzen ahalko dute zerbitzu hau, beharrezkoa bada bere premiak edo gizartean eta familian bizi duen egoera dela eta.

Zerbitzu honen egokitasuna arrazoitu egin beharko da, salbuespenez erabiltzen dela bermatzeko.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Mendekotasun maila larria edo handia aitortua izatea.

–Eskaera egin aitzineko bi urteetan Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea, edo Espainiako beste toki batetik etorriz gero, abenduaren 14ko 39/2006 Legeak ezartzen dituen irizpideak betetzea (Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa).

–Egokitasuna, administrazio unitate eskudunak egindako txosten teknikoaren arabera.

–Banakako Arreta Programan esleitutako zerbitzua.

f) Zerbitzua noiz irekirik: egunak dituen 24 orduetan urteak dituen egun guztietan.

g) Zerbitzuaren intentsitatea: programaren hasierako fasean harrera eta lehen balorazioa eginen da, baita arreta plan indibidualizatua diseinatu ere. Honek laguntza arloko premiak, xedeak, egin beharreko jarduerak eta haien intentsitatea jorratu beharko ditu.

–Ostatu ematea.

–Mantenua: egunean bost otordu.

–Eguneroko bizitzako jardueretan laguntzea eta gainbegiratzea: egunero.

–Zainketa asistentzialak: egunero.

–Arreta soziala: hilabetero.

–Erizaintzako arreta: astero.

–Arreta medikoa: jarraipenekoa, sei hilabetetik behin.

–Arreta psikologikoa/psikopedagogikoa/neuropsikologikoa: jarraipenekoa, sei hilabetetik behin.

–Fisioterapia: astero desgaitasuna eta/edo askotariko desgaitasuna duten pertsonendako; jarraipenekoa, sei hilabetetik behin, desgaitasun intelektuala duten pertsonendako.

–Terapia okupazionala: astero.

–Logopedia: astero desgaitasuna eta/edo askotariko desgaitasuna duten pertsonendako.

–Gaitasun sozialak eta komunitateko inklusioa: astero.

–Aisia eta denbora libreko jarduerak: astero.

–Familiendako laguntza: hilabetero.

h) Baliabidea zenbat denboraz: baliabidea jasoko da egokitasunaren balorazioak indarrean segitzen duen bitartean.

i) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hiru hilabete.

j) Koordainketa: bai.

k) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

B16. Adinekoak egoitzan artatzeko zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: egoitzan artatzeko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: zerbitzu hau egoitza batean ematen da eta xedea du osoko arreta ematea oinarrizko premietan, premia terapeutikoetan eta errehabilitazio eta gizarte eta kultur arlokoetan.

d) Onuradunak: 65 urtetik goitiko pertsonak, mendekotasuna dutenak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Mendekotasun maila larria edo handia aitortua izatea.

–Eskaera egin aitzineko bi urteetan Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea, edo Espainiako beste toki batetik etorriz gero, abenduaren 14ko 39/2006 Legeak ezartzen dituen irizpideak betetzea (Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa).

–Banakako Arreta Programan esleitutako zerbitzua.

f) Zerbitzua noiz irekirik: egunak dituen 24 orduetan urteak dituen egun guztietan.

g) Zerbitzuaren intentsitatea: programaren hasierako fasean harrera eta lehen balorazioa eginen da, baita arreta plan indibidualizatua diseinatu ere. Honek laguntza arloko premiak, xedeak, egin beharreko jarduerak eta haien intentsitatea jorratu beharko ditu.

–Ostatu ematea.

–Mantenua: egunean bost otordu.

–Eguneroko bizitzako jardueretan laguntzea eta gainbegiratzea: egunero.

–Zainketa asistentzialak: egunero.

–Arreta soziala: hilabetero.

–Arreta medikoa: jarraipenekoa, sei hilabetetik behin.

–Erizaintzako arreta: astero.

–Terapia okupazionala: astero.

–Fisioterapia: astero.

–Gaitasun sozialak eta komunitateko inklusioa: astero.

–Aisia eta denbora libreko jarduerak: astero.

–Familiendako laguntza: hilabetero.

h) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hiru hilabete.

i) Koordainketa: bai.

j) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

B17. Egoitza psikogeriatrikoan artatzeko zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: egoitzan artatzeko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: zerbitzu hau egoitza batean ematen da eta xedea du osoko arreta ematea oinarrizko premietan, premia terapeutikoetan eta errehabilitazio eta gizarte eta kultur arlokoetan.

d) Onuradunak: 65 urtetik goitiko pertsonak edo gazteagoak, narriadura kognitiboa dutenak, mendekotasun-egoeran badaude.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Gaixotasun mentalekin edo/eta dementzia degeneratibo, baskular edo bestelakoekin lotutako defizit kognitiboak edo/eta portaera arazoak izatea.

–Mendekotasun maila larria edo handia aitortua izatea.

–Eskaera egin aitzineko bi urteetan Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea, edo Espainiako beste toki batetik etorriz gero, abenduaren 14ko 39/2006 Legeak ezartzen dituen irizpideak betetzea (Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa).

–Egokitasuna, departamentu arteko balorazio batzordeak egindako txosten teknikoaren arabera (Osasunaren eta gizarte zerbitzuen arloetan eskumena duten departamentuak).

–Banakako Arreta Programan esleitutako zerbitzua.

f) Zerbitzua noiz irekirik: egunak dituen 24 orduetan urteak dituen egun guztietan.

g) Zerbitzuaren intentsitatea: programaren hasierako fasean harrera eta lehen balorazioa eginen da, baita arreta plan indibidualizatua diseinatu ere. Honek laguntza arloko premiak, xedeak, egin beharreko jarduerak eta haien intentsitatea jorratu beharko ditu.

–Ostatu ematea.

–Mantenua: egunean bost otordu.

–Eguneroko bizitzako jardueretan laguntzea eta gainbegiratzea: egunero.

–Zainketa asistentzialak: egunero.

–Arreta soziala: hilabetero.

–Psikoestimulazio integrala: astero.

–Fisioterapia: astero.

–Terapia okupazionala: astero.

–Gaitasun sozialak eta komunitateko inklusioa: astero.

–Aisia eta denbora libreko jarduerak: astero.

–Familiendako laguntza: hilabetero.

–Osasun arreta: medikoa, psikiatrikoa, psikologikoa, erizaintzakoa, fisioterapia eta terapia okupazionala. Osasunaren arloan eskumena duen departamentuarekin itundutako zentroak izanez gero, osasunaren eta gizarte zerbitzuen arloetan eskumena duten departamentuek erabakiko dute intentsitatea.

h) Baliabidea zenbat denboraz: baliabidea jasoko da egokitasunaren balorazioak indarrean segitzen duen bitartean.

i) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hiru hilabete.

j) Koordainketa: bai.

k) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

B18. Mendekotasuna duten pertsonek laguntzaile pertsonala izateko prestazio ekonomikoa.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: aldian behin jasotzeko prestazio ekonomikoa.

c) Baliabidearen xedea: prestazio honen xedea da laguntza pertsonal bat kontratatzea zenbait orduz, onuradunak eskuragoak izan ditzan hezkuntza eta lana, baita bizi independenteagoa eguineroko bizitzaren jardueretan, helburua izanik haren autonomia bultzatzea.

d) Onuradunak: mendekotasun-egoeran daudenak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Mendekotasun maila bat aitortua izatea.

–Eskaera egin aitzineko bi urteetan Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea, edo Espainiako beste toki batetik etorriz gero, abenduaren 14ko 39/2006 Legeak ezartzen dituen irizpideak betetzea (Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa).

–Bizi independente baterako proiektua aurkeztea, mendekotasuna duen pertsonari aukera emanen diona bizi independentea izateko eta komunitatean modu aktiboan eta ohikotasunez parte hartzeko, norberaren garapenean, hezkuntzan, lanean, eta gizarte eta komunitate harremanetan lagunduko duten jarduerak eginez.

–Banakako Arreta Programan esleitutako zerbitzua.

f) Zerbitzuaren intentsitatea:

–Mendekotasun handia eta larria duten pertsonendako:

Gehienez: 1.600 euro hilean.

Gutienez: 1.280 euro hilean.

–Mendekotasun moderatua duten pertsonendako:

Gehienez: 700 euro hilean.

Gutienez: 560 euro hilean.

g) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hiru hilabete.

h) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

B19. Mendekotasuna duten pertsonak etxean gelditzeko eta haien zaintzaileak babesteko laguntza ekonomikoak Nota de Vigencia.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: Aldian-aldian jasotzeko laguntza ekonomikoa.

c) Baliabidearen helburua: prestazio ekonomikoa, eguneroko bizitzaren oinarrizko jarduerak norberaren etxean egin ahal izateko behar diren zainketak eskuratzeko.

d) Onuradunak: mendekotasun-egoeran daudenak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Mendekotasun-maila bat aitortua izatea.

–Eskaera egin aitzineko bi urteetan Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea, edo, Espainiako beste toki batetik etorriz gero, abenduaren 14ko 39/2006 Legeak ezartzen dituen irizpideak betetzea (autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa).

–Banakako Arreta Programan esleitutako zerbitzua.

f) Zerbitzuaren intentsitatea:

–Mendekotasun handia dutenak:

- Zerbitzu bat kontratatzeko laguntza ekonomikoa: pertsona bat edo zerbitzu enpresa bat kontratatzea, gutxienez ere 80 orduz hilean.

- Gehienez: 943,20 euro hilean.

- Gutxienez: 433,40 euro hilean.

- Familia ingurunean zainketak egiteko laguntza ekonomikoa: ahaideek edo inguruko pertsonek emandako zainketak. Zaintzaile nagusi baten izendapena behar du.

- Gehienez: 542,85 euro hilean.

- Gutxienez: 249,44 euro hilean.

–Mendekotasun larria dutenak:

- Zerbitzu bat kontratatzeko laguntza ekonomikoa: pertsona bat edo zerbitzu enpresa bat kontratatzea, gutxienez ere 80 orduz hilean.

- Gehienez: 746,40 euro hilean.

- Gutxienez: 329,90 euro hilean.

- Familia ingurunean zainketak egiteko laguntza ekonomikoa: ahaideek edo inguruko pertsonek emandako zainketak. Zaintzaile nagusi baten izendapena behar du.

- Gehienez: 407,21 euro hilean.

- Gutxienez: 180,00 euro hilean.

–Mendekotasun arina dutenak:

- Zerbitzu bat kontratatzeko laguntza ekonomikoa: pertsona bat edo zerbitzu enpresa bat kontratatzea, gutxienez ere 60 orduz hilean.

- Gehienez: 374,40 euro hilean.

- Gutxienez: 172,80 euro hilean.

- Familia ingurunean zainketak egiteko laguntza ekonomikoa: ahaideek edo inguruko pertsonek emandako zainketak. Zaintzaile nagusi baten izendapena behar du.

- Gehienez: 180,00 euro hilean.

- Gutxienez: 60,00 euro hilean.

Mendekotasuna duen pertsonaren familia-unitatearen errentaren arabera ezartzen dira laguntza horiek.

g) Onartzen ote den erabakitzeko epea: bost hilabete.

h) Jarduketa-esparrua: Nafarroako Foru Komunitatea.

B20. Erabilera libreko prestazio ekonomikoa.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: Aldian behin jasotzeko prestazio ekonomikoa.

c) Baliabidearen xedea: artatzeko zerbitzua edozein modalitatetan ematen duen egoitza batean bizi diren pertsonen erabilera libreko gastuak berdintzeko xedea duen prestazio ekonomikoa, ez berek ez familiek baliabiderik ez dutenean. Horien artean daude norberaren higienerako produktuak, arropa, garraioa, aisialdia eta abar. Prestazio hau osagarria eta subsidiarioa da indarrean dauden legeetan aurreikusitako beste edozein motatako baliabide edo prestazio ekonomikoen aldera, eta horiek osotara erabili beharko dira errentaren eskaera egin aurretik.

d) Onuradunak: 18 urtetik goitiko pertsonak, artatzeko zerbitzua edozein modalitatetan ematen duen egoitza batean bizi badira.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Eskaera egin aitzineko bi urteetan Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea, edo Espainiako beste toki batetik etorriz gero, abenduaren 14ko 39/2006 Legeak ezartzen dituen irizpideak betetzea (Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa).

–Egoitza batean arreta hartzeko plaza iraunkorra okupatzea, Nafarroako Gobernuan gizarte zerbitzuen eskumena duen departamentuak honelakotzat aitortua.

–Berezko baliabide ekonomikorik ez izatea, ezta familiaren laguntzarik ere erabilera libreko gastuak berdintzeko. Aitzinetik eta prestazioa jasotzen den aldi osoan, eskatzaileari dagokiokeen prestazio ekonomikoetarako eskubide oro eskatu izana aitzinetik.

f) Zerbitzuaren intentsitatea:

–Egoitzan arreta hartzeko zerbitzuaren modalitate bakoitzean finkatzen den zenbatekoa.

g) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hilabete bat eskaria egiten denetik.

h) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

C.–Adinekoen arreta.

C1. Familiaren egoera baloratzeko zerbitzua, egoitzan toki bat eskuratzeko.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: arreta anbulatorioko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: etxean gelditzeko ezintasuna baloratzeko, aitortzeko eta kreditatzeko zerbitzua, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legearen 20.g) artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.

d) Onuradunak: 65 urtetik goitiko pertsonak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Eskaera egin aurreko bi urteetan Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea.

–Familiako gatazka larria edukitzea edo familia-sostengu egokirik ez izatea, eta etxean gelditzeko ezintasuna.

f) Zerbitzua noiz irekirik: urteko lanegun guztietan, astelehenetik ostiralera.

g) Zerbitzuaren intentsitatea: balorazio bat erabiltzaile bakoitzeko, berraztertzen ahal bada ere.

h) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hiru hilabete.

i) Koordainketa: ez.

j) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

C2. Laguntza produktuez, etxebizitzen egokitzapen funtzionalaz eta oztopoak kentzeaz aholkularitza emateko zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: arreta anbulatorioko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: gaitasun fisiko, sentsorial, mental edo intelektualen funtzionaltasun ahalik eta handiena lortzea, eta eguneroko jarduerak egitean autonomia pertsonalaren garapenari on egitea.

Laguntza produktuak dira horretarako bereziki sortutako tresna, ekipamendu edo sistema tekniko guztiak, edo erabilera orokorrekoak, baldin eta balio badu autonomiaren mugak prebenitzeko, orekatzeko, gainbegiratzeko, eztitzeko edo indargabetzeko.

Etxebizitzaren egokitzapen funtzionalaren barnean sartzen dira zenbait esku-hartze, etxebizitzako halako elementu batzuk egokitzen dituztenak hiru esku-hartzeren bidez: eraikuntzako sarbideetan eta elementu komunetan oztopoak kenduz, etxebizitza barrenean egokitzapen obrak eginez eta etxean eguneroko bizitzaren jarduerak egiten errazten edo posible egiten duten laguntza produktuez hornituz.

d) Onuradunak: 65 urtetik goitiko pertsonak.

e) Eskuratzeko baldintzak: Nafarroako Foru Komunitatean bizitzea.

f) Zerbitzua noiz irekirik: urteko lanegun guztietan, astelehenetik ostiralera.

g) Arreta non: Iruñean edo, bestela, pertsonaren etxean.

h) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hilabete bat.

i) Koordainketa: ez.

j) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

C3. Telelaguntzako zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: arreta anbulatorioko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: prebentzio zerbitzu honen bidez etxean gailu elektroniko bat paratzen da, zentral batera konektatua, pertsonei segurtasuna emateko eta larrialdia, segurtasun eza edo isolamendua gertatzen denean halako egoerei erantzuteko, behar diren baliabide guztiak mobilizatuz erantzun ere.

d) Onuradunak: 65 urtetik goitiko pertsonak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Bakarrik bizitzea, 65 urtez goitiko pertsona batekin bizitzea edo bakarrik egotea ia egun osoan.

–Eskaera egin aurreko bi urteetan Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea

f) Zerbitzua noiz irekirik: egunak dituen 24 orduetan urteak dituen egun guztietan.

g) Zerbitzuaren intentsitatea:

–Erantzun berehalako eta pertsonalizatua, eta, horren beharrik bada, mobilizazioa gailua aktibatzen den aldiro.

–Kortesiazko deia, 15 egunetik behin.

–Telefono bidezko arreta.

h) Ebazteko epea: hiru hilabete.

i) Koordainketa: bai.

j) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

C4. Adinekoek egoitzan aldi baterako egonaldiak egiteko zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: egoitzan artatzeko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: zerbitzu hau egoitza batean ematen da eta xedea du denbora tarte mugatu batean osoko arreta ematea oinarrizko premietan, eta gisa hartara ohiko ingurunean gelditzea errazagoa egitea eta zaintzaileei laguntza ematea. Zerbitzu honek erantzuna ematen die aldi baterako egoera desberdinei, hala zaintzaile nagusiari dagozkionean (gaixotasuna, ospitaleratzea, atsedena edo betebehar pertsonalak) nola erabiltzaileari dagozkionean.

d) Onuradunak: 65 urtetik goitiko pertsonak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Familia gatazka larria eta/edo familia euskarri egokiaren falta, eta etxean gelditu ezina duen pertsonaren egiaztagiri aitortua izatea, balorazio sozialaren eskalaren arabera, eta gainera, horretarako baldintza ekonomikoak betetzea.

–Eskaera egin aurreko bi urteetan Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea.

f) Zerbitzua noiz irekirik: egunak dituen 24 orduetan egonaldiak irauten duen bitartean.

–Hamar egunetik hogeita hamarrera bitarte, zaintzaileari atseden emateko.

–Hiru hilabete bitarte, onuradunaren errekuperazioagatik eta/edo zaintzailea ospitaleratzeagatik.

g) Zerbitzuaren intentsitatea: programaren hasierako fasean harrera eta lehen balorazioa eginen da, baita arreta plan indibidualizatua diseinatu ere. Honek laguntza arloko premiak, xedeak, egin beharreko jarduerak eta haien intentsitatea jorratu beharko ditu.

–Ostatu ematea.

–Mantenua: egunean bost otordu.

–Eguneroko bizitzako jardueretan laguntzea eta gainbegiratzea: egunero.

–Zainketa asistentzialak: egunero.

–Arreta soziala: hilabetero.

–Arreta medikoa: behin, egoitzan egon bitartean.

–Erizaintzako arreta: astero.

–Terapia okupazionala: astero.

–Gaitasun sozialak eta komunitateko inklusioa: astero.

–Aisia eta denbora libreko jarduerak: astero.

–Familiendako laguntza: hilabetero.

h) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hiru hilabete.

i) Koordainketa: bai.

j) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

C5. Egoitza psikogeriatrikoan aldi baterako egonaldiak egiteko zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: egoitzan artatzeko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: zerbitzu hau egoitza batean ematen da eta xedea du denbora tarte mugatu batean osoko arreta ematea oinarrizko premietan, premia terapeutikoetan eta errehabilitazio eta gizarte eta kultur arlokoetan, eta gisa hartara ohiko ingurunean gelditzea errazagoa egitea eta zaintzaileei laguntza ematea. Zerbitzu honek erantzuna ematen die aldi baterako egoera desberdinei, hala zaintzaile nagusiari dagozkionean (gaixotasuna, ospitaleratzea, atsedena edo betebehar pertsonalak) nola erabiltzaileari dagozkionean.

d) Onuradunak: 65 urtetik goitiko pertsonak, edo pertsona gazteagoak, narriadura kognitiboa dutenak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Gaixotasun mentalekin edo/eta dementzia degeneratibo, baskular edo bestelakoekin lotutako defizit kognitiboak edo/eta portaera arazoak izatea.

–Eskaera egin aurreko bi urteetan Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea.

–Departamentu arteko balorazio batzordearen egokitasun txostena (Osasunaren eta gizarte zerbitzuen arloetan eskumena duten departamentuak).

f) Zerbitzua noiz irekirik: egunak dituen 24 orduetan egonaldiak irauten duen bitartean.

Hamar egunetik hogeita hamarrera bitarte, zaintzaileari atseden emateko.

Hiru hilabete bitarte, onuradunaren errekuperazioagatik eta/edo zaintzailea ospitaleratzeagatik.

g) Zerbitzuaren intentsitatea: programaren hasierako fasean harrera eta lehen balorazioa eginen da, baita arreta plan indibidualizatua diseinatu ere. Honek laguntza arloko premiak, xedeak, egin beharreko jarduerak eta haien intentsitatea jorratu beharko ditu.

–Ostatu ematea: egunero.

–Mantenua: egunean bost otordu.

–Eguneroko bizitzako jardueretan laguntzea eta gainbegiratzea: egunero.

–Zainketa asistentzialak: egunero.

–Arreta soziala: hilabetero.

–Arreta medikoa: behin, egoitzan egon bitartean.

–Terapia okupazionala: astero.

–Gaitasun sozialak eta komunitateko inklusioa: astero.

–Aisia eta denbora libreko jarduerak: astero.

–Familiendako laguntza: hilabetero.

–Osasun arreta: medikoa, psikiatrikoa, psikologikoa, erizaintzakoa, fisioterapia eta terapia okupazionala. Osasunaren arloan eskumena duen departamentuarekin itundutako zentroak izanez gero, osasunaren eta gizarte zerbitzuen arloetan eskumena duten departamentuek erabakiko dute intentsitatea.

h) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hiru hilabete.

i) Koordainketa: bai.

j) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

C6. Adinekoak egoitzan artatzeko zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: egoitzan artatzeko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: zerbitzu hau egoitza batean ematen da eta xedea du osoko arreta ematea oinarrizko premietan, premia terapeutikoetan eta errehabilitazio eta gizarte eta kultur arlokoetan.

d) Onuradunak: 65 urtetik goitiko pertsonak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Eskaera egin aurreko bi urteetan Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea

–Familia gatazka larria eta/edo familia euskarri egokiaren falta, eta etxean gelditu ezina duen pertsonaren egiaztagiri aitortua izatea, balorazio sozialaren eskalaren arabera, eta gainera, horretarako baldintza ekonomikoak betetzea.

Salbuespenez, mendekotasuna duen pertsonarekin batera plaza bat eskuratzen ahalko du, laguntzaile gisa, haren ezkontideak, izatezko bikotekideak edo bigarren ahaidetasun mailarainoko ahaideak, harekin bizi ohi bada. Txosten juridiko bat beharko da horren egokitasuna zuritzeko.

f) Zerbitzua noiz irekirik: egunak dituen 24 orduetan urteak dituen egun guztietan.

g) Zerbitzuaren intentsitatea: programaren hasierako fasean harrera eta lehen balorazioa eginen da, baita arreta plan indibidualizatua diseinatu ere. Honek laguntza arloko premiak, xedeak, egin beharreko jarduerak eta haien intentsitatea jorratu beharko ditu.

–Ostatu ematea.

–Mantenua: egunean bost otordu.

–Eguneroko bizitzako jardueretan laguntzea eta gainbegiratzea: egunero.

–Zainketa asistentzialak: egunero.

–Arreta soziala: hilabetero.

–Arreta medikoa: jarraipenekoa, sei hilabetetik behin.

–Erizaintzako arreta: astero.

–Terapia okupazionala: astero.

–Gaitasun sozialak eta komunitateko inklusioa: astero.

–Aisia eta denbora libreko jarduerak: astero.

–Familiendako laguntza: hilabetero.

h) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hiru hilabete.

i) Koordainketa: bai.

j) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

C7. Egoitza psikogeriatrikoan artatzeko zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: egoitzan artatzeko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: zerbitzu hau egoitza batean ematen da eta xedea du osoko arreta ematea oinarrizko premietan, premia terapeutikoetan eta errehabilitazio eta gizarte eta kultur arlokoetan.

d) Onuradunak: 65 urtetik goitiko pertsonak, edo gazteagoak, narriadura kognitiboa dutenak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Gaixotasun mentalekin edo/eta dementzia degeneratibo, baskular edo bestelakoekin lotutako defizit kognitiboak edo/eta portaera arazoak izatea.

–Eskaera egin aurreko bi urteetan Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea

–Departamentu arteko balorazio batzordearen egokitasun txostena (Osasunaren eta gizarte zerbitzuen arloetan eskumena duten departamentuak).

f) Zerbitzua noiz irekirik: egunak dituen 24 orduetan urteak dituen egun guztietan.

g) Zerbitzuaren intentsitatea: programaren hasierako fasean harrera eta lehen balorazioa eginen da, baita arreta plan indibidualizatua diseinatu ere. Honek laguntza arloko premiak, xedeak, egin beharreko jarduerak eta haien intentsitatea jorratu beharko ditu.

–Ostatu ematea.

–Mantenua: egunean bost otordu.

–Eguneroko bizitzako jardueretan laguntzea eta gainbegiratzea: egunero.

–Zainketa asistentzialak: egunero.

–Arreta soziala: hilabetero.

–Terapia okupazionala: astero.

–Gaitasun sozialak eta komunitateko inklusioa: astero.

–Aisia eta denbora libreko jarduerak: astero.

–Familiendako laguntza: jarraipenekoa, hilabetero.

–Osasun arreta: medikoa, psikiatrikoa, psikologikoa, erizaintzakoa, fisioterapia eta terapia okupazionala. Osasunaren arloan eskumena duen departamentuarekin itundutako zentroak izanez gero, osasunaren eta gizarte zerbitzuen arloetan eskumena duten departamentuek erabakiko dute intentsitatea.

h) Baliabidea zenbat denboraz: baliabidea jasoko da egokitasunaren balorazioak indarrean segitzen duen bitartean.

i) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hiru hilabete.

j) Koordainketa: bai.

k) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

C8. Erabilera libreko prestazio ekonomikoa.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: Aldian behin jasotzeko prestazio ekonomikoa.

c) Baliabidearen xedea: artatzeko zerbitzua edozein modalitatetan ematen duen egoitza batean bizi diren pertsonen erabilera libreko gastuak berdintzeko xedea duen prestazio ekonomikoa, ez berek ez familiek baliabiderik ez dutenean. Horien artean daude norberaren higienerako produktuak, arropa, garraioa, aisialdia eta abar.

Prestazio hau osagarria eta subsidiarioa da indarrean dauden legeetan aurreikusitako beste edozein motatako baliabide edo prestazio ekonomikoen aldera, eta horiek osotara erabili beharko dira errentaren eskaera egin aurretik.

d) Onuradunak: 65 urtetik goitiko pertsonak, artatzeko zerbitzua edozein modalitatetan ematen duen egoitza batean bizi badira.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Eskaera egin aurreko bi urteetan Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea

–Egoitza batean arreta hartzeko plaza iraunkorra okupatzea, Nafarroako Gobernuan gizarte zerbitzuen eskumena duen departamentuak honelakotzat aitortua.

–Berezko baliabide ekonomikorik ez izatea, ezta familiaren laguntzarik ere erabilera libreko gastuak berdintzeko. Aitzinetik eta prestazioa jasotzen den aldi osoan, eskatzaileari dagokiokeen prestazio ekonomikoetarako eskubide oro eskatu izana aitzinetik.

f) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hilabete bat eskaria egiten denetik.

g) Koordainketa: ez.

h) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

D.–Desgaitasuna duten pertsonen arreta.

D1. Desgaitasuna baloratzeko zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: arreta anbulatorioko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: mendekotasun mailaren balorazioa, aitorpena eta akreditazioa, eta pertsonak behar ditzakeen prestazio eta baliabideei buruzko orientazioa.

d) Onuradunak: nornahi, adin mugarik gabe.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Nafarroan bizitzea.

–Medikuaren txostena

f) Zerbitzua noiz irekirik: urteko lanegun guztietan, astelehenetik ostiralera.

g) Arreta non: Iruñean eta Tuteran.

h) Zerbitzuaren intentsitatea: balorazio bat erabiltzaile bakoitzeko, berraztertzen ahal bada ere.

i) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hiru hilabete.

j) Koordainketa: ez.

k) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

D2. Egokitasun okupazionala eta/edo lanekoa baloratzeko zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: arreta anbulatorioko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: egokitasunaren balorazioa eta egiaztapena, zentro okupazional batean edo enpleguko zentro berezi batean sartzeko, edo enplegu lagundua edo enplegu normalizatua eskuratzeko.

d) Onuradunak: 18 urtetik 65era bitarteko pertsonak, desgaitasuna dutenak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–%33ko edo hortik goitiko desgaitasuna izatea.

–Eskaera egin aitzineko urtean Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea.

f) Zerbitzua noiz irekirik: urteko lanegun guztietan, astelehenetik ostiralera.

g) Arreta non: Iruñean.

h) Zerbitzuaren intentsitatea: eskaeraren araberako balorazioa.

i) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hiru hilabete.

j) Koordainketa: ez.

k) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

D3. Familiaren egoera baloratzeko zerbitzua, egoitzan toki bat eskuratzeko.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: arreta anbulatorioko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: etxean gelditzeko ezintasuna baloratzeko, aitortzeko eta kreditatzeko zerbitzua, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legearen 20 g) artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.

d) Onuradunak: 18 urtetik goitiko pertsonak, desgaitasuna dutenak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Eskaera egin aurreko bi urteetan Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea

–Familiako gatazka larria edukitzea edo familiaren sostengu egokirik ez izatea, eta etxean gelditzeko ezintasuna.

f) Zerbitzua noiz irekirik: urteko lanegun guztietan, astelehenetik ostiralera.

g) Zerbitzuaren intentsitatea: balorazio bat erabiltzaile bakoitzeko, berraztertzen ahal bada ere.

h) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hiru hilabete.

i) Koordainketa: ez.

j) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

D4. Laguntza produktuez, etxebizitzen egokitzapen funtzionalaz eta oztopoak kentzeaz aholkularitza emateko zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: arreta anbulatorioko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: gaitasun fisiko, sentsorial, mental edo intelektualen funtzionaltasun ahalik eta handiena lortzea, eta eguneroko jarduerak egitean autonomia pertsonalaren garapenari on egitea.

Laguntza produktuak dira horretarako bereziki sortutako tresna, ekipamendu edo sistema tekniko guztiak, edo erabilera orokorrekoak, baldin eta balio badu autonomiaren mugak prebenitzeko, orekatzeko, gainbegiratzeko, eztitzeko edo indargabetzeko.

Etxebizitzaren egokitzapen funtzionalaren barnean sartzen dira zenbait esku-hartze, etxebizitzako halako elementu batzuk egokitzen dituztenak hiru esku-hartzeren bidez: eraikuntzako sarbideetan eta elementu komunetan oztopoak kenduz, etxebizitza barrenean egokitzapen obrak eginez eta etxean eguneroko bizitzaren jarduerak egiten errazten edo posible egiten duten laguntza produktuez hornituz.

d) Onuradunak:

–Gutxienez ere %33ko desgaitasun maila onartua duten pertsonak, edo beren gorputz egitura edo funtzioetan urritasunen bat dutenak, haren ondorioz desgaitasuna dei daitekeen jarduera-muga etortzen denean edo etor daitekeenean.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Gutxienez ere %33ko desgaitasun maila aitortua izatea, edo horretara oraindik ailegatu gabe ere, azken buruan bilakaeraren bilakaeraz jarduera-muga bat ekar dezaketen prozesuan egotea.

–Nafarroako Foru Komunitatean bizitzea.

f) Zerbitzua noiz irekirik: urteko lanegun guztietan, astelehenetik ostiralera.

g) Arreta non: Iruñean edo, bestela, pertsonaren etxean.

h) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hilabete bat.

i) Koordainketa: ez.

j) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

D5. Arreta goiztiarreko zerbitzua (0-3 urte).

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: arreta anbulatorioko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: zerbitzu honek biltzen ditu 0tik 3 urte bitarteko haurrei, haien familiei eta inguruneari modu koordinatuan zuzendutako prebentzio, ebaluazio eta esku-hartze jarduketak, horien xedea denean, ikuspegi oro-hartzaile batetik, garapenean nahasmendua duten edo, faktore biologiko eta/edo psikosozialen eraginpean egoteagatik, halakorik izateko arriskua duten haurren premia iraunkor edo aldi baterakoei erantzuna ematea.

d) Onuradunak: 0tik 3 urtera bitarteko haurrak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea.

–Garapenean gorabeherak edo nahasmendua izatea, edo horren arriskuan egotea.

–Familiaren konpromiso, baldintzak, ordutegia eta erregulartasuna onartzeko.

f) Zerbitzua noiz irekirik: urteko lanegun guztietan, astelehenetik ostiralera.

g) Arreta non: Iruñean eta Iruñerrian, Tuteran, Lizarran, Tafallan eta Nafarroako ipar-mendebaldean eta ipar-ekialdean.

h) Zerbitzuaren intentsitatea: programaren hasierako fasean adingabeari harrera eginen zaio, baita balorazio funtzionala ere haren garapenaz, egoeraz eta familiaren eta ingurunearen baliabideez.

Banakako Esku-hartze plana eginen da, honako hauek bildu behar dituena: garapenaren arlo guztietan adingabeari zuzendutako ekintzak, familiari eta inguruneari zuzendutako ekintzak eta, beharrezkoa balitz, beste zerbitzuekin koordinatzeko ekintzak ere bai.

Zerbitzuaren intentsitatea adingabearen premien baitan egonen da, baina gutxienez ere astean saio bat izanen da, garapenean nahasmenduak edo gorabeherak dituztenen adingabeendako, eta hilabetean saio bat arrisku faktoreak agertzen dituztenendako.

Esku-hartzearen jarraipenak ez du 6 hilabete baino maiztasun handiagorik izanen, eta horren barnean sartuko da adingabearen eta garen familiaren egoeraren eta baliabideen ebaluazioa eta EBanakako Esku-hartze Planaren aldaketa ekarriko du betiere.

i) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hilabete bat.

j) Koordainketa: ez.

k) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

D6. Familiako esku-hartze zerbitzua desgaitasuna dutenendako.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: arreta anbulatorioko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: etxean esku hartzeko zerbitzu honen xedea da familia inguruneari laguntza ematea arreta eta zainketa lanak egiteko behar diren gaitasunak (jarrerak, ezagutzak, irizpideak, pautak, trebetasunak) eskuratzeko, hobetzeko eta garatzeko. Modu horretan lagunduko da desgaitasuna dutenak etxean aiseago gelditzen eta haien instituzionalizazio goiztiarra galarazten.

d) Onuradunak: %33ko edo hortik goitiko desgaitasun maila aitortua duten pertsonak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Eskaera egin aurreko bi urteetan Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea

–Egokitasuna, administrazio unitate eskudunak egindako txosten teknikoaren arabera.

f) Zerbitzua noiz irekirik: urteko lanegun guztietan, astelehenetik ostiralera, eta asteburuetan.

g) Zerbitzuaren intentsitatea:

–Hilean 40 orduko esku-hartzea, gutxienez.

–Etxean familiako edo gizarteko esku-hartzearen arloko profesional bat noiz: astero.

–Arreta plan indibidualizatu baten ezarena.

–Arreta plan indibidualizatuaren ebaluazioa, lantaldearekin, beharrezkoa den guztietan.

h) Baliabidea zenbat denboraz: zerbitzua jasoko da egokitasunaren balorazioak indarrean segitzen duen bitartean.

i) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hiru hilabete.

j) Koordainketa: ez.

k) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

D7. Telelaguntzako zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: arreta anbulatorioko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: prebentzio zerbitzu honen bidez etxean gailu elektroniko bat paratzen da, zentral batera konektatua, pertsonei segurtasuna emateko eta larrialdia, segurtasun eza edo isolamendua gertatzen denean halako egoerei erantzuteko, behar diren baliabide guztiak mobilizatuz erantzun ere.

d) Onuradunak: 65 urtetik beheitiko pertsonak, desgaitasuna dutenak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–%33ko edo hortik goitiko desgaitasuna izatea.

–Eskaera egin aurreko bi urteetan Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea

f) Zerbitzua noiz irekirik: egunak dituen 24 orduetan urteak dituen egun guztietan.

g) Zerbitzuaren intentsitatea:

–Erantzun berehalako eta pertsonalizatua, eta, horren beharrik bada, mobilizazioa gailua aktibatzen den aldiro.

–Kortesiazko deia, 15 egunetik behin.

–Telefono bidezko arreta.

h) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hiru hilabete.

i) Koordainketa: bai.

j) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

D8. Bizitza Independenterako Bulegoa.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: arreta anbulatorioko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: zerbitzu honen helburua bizi independentea bultzatzea da, heziketa, sentsibilizazioa eta bizi independentea eramateko laguntza erabiliz.

d) Onuradunak: desgaitasuna duten pertsonak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–%65eko edo hortik goitiko desgaitasun aitortua izatea.

–Eskaera egin aurreko bi urteetan Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea

f) Zerbitzua noiz irekirik: urteko lanegun guztietan, astelehenetik ostiralera.

g) Zerbitzuaren intentsitatea:

–Bizi independenteari eta laguntza pertsonalari buruz sentsibilizatzea eta informazioa eta orientabidea ematea.

–Laguntzaile pertsonalen prestakuntza.

–Laguntzaile pertsonalendako lan poltsa.

–Bizi independenterako banakako planaren prestaketan eta jarraipenean laguntzea.

–Elkarri laguntzeko taldeak.

h) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hiru hilabete.

i) Koordainketa: ez.

j) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

D9. Etxebizitza funtzional/tutoretzapekoaren zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: egoitzan artatzeko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: zerbitzu hau komunitateko etxebizitza batean ematen da, eta bertan arreta integrala ematen zaie norberaren autonomia atxikitzeko edo hobetzeko oinarrizko premiei, baita erraztu ere inklusioa eta parte-hartze soziala.

d) Onuradunak: 18 urtetik goitiko pertsonak, desgaitasun fisiko edo intelektuala dutenak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Bizi autonomoa eramateko laguntza profesionalak behar izatea.

–%45eko edo hortik goitiko desgaitasun aitortua izatea, desgaitasun intelektuala duten pertsonen kasuan.

–%65eko edo hortik goitiko desgaitasun aitortua izatea, desgaitasun fisikoa duten pertsonen kasuan.

–Eskaera egin aitzineko urtean Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea.

–Jardueraren bat egiten ibiltzea ikastetxe, zentro edo unitate okupazional batean, enplegurako zentro berezi batean, edo ohiko enplegu baterako lan kontratu bat izatea, edo administrazio unitate eskudunak baliabide honetarako egokitzat jotzen duen beste edozein jardueratan aritzea, edo sartzeko momentuan hastea.

–Egokitasuna, administrazio unitate eskudunak egindako txosten teknikoaren arabera.

f) Zerbitzua noiz irekirik: egunak dituen 24 orduetan urteak dituen egun guztietan.

g) Zerbitzuaren intentsitatea: programaren hasierako fasean harrera eta lehen balorazioa eginen da, baita arreta plan indibidualizatua diseinatu ere. Honek laguntza arloko premiak, xedeak, egin beharreko jarduerak eta haien intentsitatea jorratu beharko ditu.

–Ostatu ematea.

–Mantenua: egunean hiru otordu.

–Eguneroko bizitzako jardueretan laguntzea eta gainbegiratzea: astero.

–Akonpainamendu soziala: astero.

–Arreta soziala: hilabetero.

–Arreta psikologiko/psikopedagogikoa: hilabetero.

–Gaitasun sozialak eta komunitateko inklusioa: astero.

–Aisia eta denbora libreko jarduerak: astero.

–Familiendako laguntza: hilabetero.

h) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hiru hilabete.

l) Koordainketa: bai.

j) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

D10. Desgaitasuna duten pertsonek egoitzan aldi baterako egonaldiak egiteko zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: egoitzan artatzeko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: zerbitzu hau egoitza batean ematen da eta xedea du denbora tarte mugatu batean osoko arreta ematea oinarrizko premietan, eta gisa hartara ohiko ingurunean gelditzea errazagoa egitea eta zaintzaileei laguntza ematea.

d) Onuradunak: desgaitasun fisiko edo intelektuala duten pertsonak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Ezarritako baremoaren arabera, familia gatazka larria duen edo/eta familiaren sostengu egokirik ez duen pertsona dela dioen ziurtagiri aitortua izatea.

–Eskaera egin aurreko bi urteetan Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea

–Egokitasuna, administrazio unitate eskudunak egindako txosten teknikoaren arabera.

f) Zerbitzua noiz irekirik: egunak dituen 24 orduetan egonaldiak irauten duen bitartean.

–Egun batetik hogeita hamarrera bitarte, zaintzaileari atseden emateko.

–Hiru hilabete bitarte, onuradunaren errekuperazioagatik eta/edo zaintzailea ospitaleratzeagatik.

g) Zerbitzuaren intentsitatea: programaren hasierako fasean harrera eta lehen balorazioa eginen da, baita arreta plan indibidualizatua diseinatu ere. Honek laguntza arloko premiak, xedeak, egin beharreko jarduerak eta haien intentsitatea jorratu beharko ditu.

–Ostatu ematea.

–Mantenua: egunean bost otordu.

–Eguneroko bizitzako jardueretan laguntzea eta gainbegiratzea: egunero.

–Zainketa asistentzialak: egunero.

–Arreta soziala: hilabetero.

–Erizaintzako arreta: behin, egoitzan egon bitartean.

–Arreta medikoa: behin, egoitzan egon bitartean, hamar egun baino gehiagoko egonaldietarako.

–Arreta psikologikoa/psikopedagogikoa/neuropsikologikoa: behin, egoitzan egon bitartean, hamar egun baino gehiagoko egonaldietarako.

–Fisioterapia: astero desgaitasuna eta/edo askotariko desgaitasuna duten pertsonendako; behin, egoitzan egon bitartean, hamar egun baino gehiagoko egonaldietarako, desgaitasun intelektuala duten pertsonendako.

–Terapia okupazionala: astero.

–Logopedia: astero desgaitasuna eta/edo askotariko desgaitasuna duten pertsonendako.

–Gaitasun sozialak eta komunitateko inklusioa: astero.

–Aisia eta denbora libreko jarduerak: astero.

–Familiendako laguntza: behin, egoitzan egon bitartean.

h) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hiru hilabete.

i) Koordainketa: bai.

j) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

D11. Desgaitasunen bat duten pertsonak egoitzan artatzeko zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: egoitzan artatzeko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: zerbitzu hau egoitza batean ematen da eta xedea du osoko arreta ematea oinarrizko premietan, eta errehabilitazio eta gizarte eta kultur arlokoetan.

d) Onuradunak: 18 urtetik goitiko pertsonak, desgaitasuna dutenak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Ezarritako baremoaren arabera, familia gatazka larria duen edo/eta familiaren sostengu egokirik ez duen pertsona dela dioen ziurtagiri aitortua izatea.

Salbuespenez, adingabeek ere eskuratzen ahalko dute zerbitzu hau, beharrezkoa bada bere premiak edo gizartean eta familian bizi duen egoera dela eta.

Zerbitzu honen egokitasuna arrazoitu egin beharko da, salbuespenez erabiltzen dela bermatzeko.

–Eskaera egin aurreko bi urteetan Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea

f) Zerbitzua noiz irekirik: egunak dituen 24 orduetan urteak dituen egun guztietan.

g) Zerbitzuaren intentsitatea: programaren hasierako fasean harrera eta lehen balorazioa eginen da, baita arreta plan indibidualizatua diseinatu ere. Honek laguntza arloko premiak, xedeak, egin beharreko jarduerak eta haien intentsitatea jorratu beharko ditu.

–Ostatu ematea.

–Mantenua: egunean bost otordu.

–Eguneroko bizitzako jardueretan laguntzea eta gainbegiratzea: egunero.

–Zainketa asistentzialak: egunero.

–Arreta soziala: hilabetero.

–Arreta medikoa: jarraipenekoa, sei hilabetetik behin.

–Erizaintzako arreta: astero.

–Arreta psikologikoa/psikopedagogikoa/neuropsikologikoa: jarraipenekoa, sei hilabetetik behin.

–Fisioterapia: astero desgaitasuna eta/edo askotariko desgaitasuna duten pertsonendako; jarraipenekoa, sei hilabetetik behin, desgaitasun intelektuala duten pertsonendako.

–Terapia okupazionala: astero.

–Logopedia: astero, desgaitasun fisikoa duten pertsonendako.

–Gaitasun sozialak eta komunitateko inklusioa: astero.

–Aisia eta denbora libreko jarduerak: astero.

–Familiendako laguntza: hilabetero.

h) Baliabidea zenbat denboraz: baliabidea jasoko da egokitasunaren balorazioak indarrean segitzen duen bitartean.

i) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hiru hilabete.

j) Koordainketa: bai.

k) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

D12. Erabilera libreko prestazio ekonomikoa.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: aldian behin jasotzeko prestazio ekonomikoa.

c) Baliabidearen xedea: artatzeko zerbitzua edozein modalitatetan ematen duen egoitza batean bizi diren pertsonen erabilera libreko gastuak berdintzeko xedea duen prestazio ekonomikoa, ez berek ez familiek baliabiderik ez dutenean. Horien artean daude norberaren higienerako produktuak, arropa, garraioa, aisialdia eta abar. Prestazio hau osagarria eta subsidiarioa da indarrean dauden legeetan aurreikusitako beste edozein motatako baliabide edo prestazio ekonomikoen aldera, eta horiek osotara erabili beharko dira errentaren eskaera egin aurretik.

d) Onuradunak: 18 urtetik goitiko pertsonak, artatzeko zerbitzua edozein modalitatetan ematen duen egoitza batean bizi badira.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Eskaera egin aurreko bi urteetan Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea

–Egoitza batean arreta hartzeko plaza iraunkorra okupatzea, Nafarroako Gobernuan gizarte zerbitzuen eskumena duen departamentuak honelakotzat aitortua.

–Berezko baliabide ekonomikorik ez izatea, ezta familiaren laguntzarik ere erabilera libreko gastuak berdintzeko. Aitzinetik eta prestazioa jasotzen den aldi osoan, eskatzaileari dagokiokeen prestazio ekonomikoetarako eskubide oro eskatu izana aitzinetik.

f) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hilabete bat eskaria egiten denetik.

g) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

E.–Gaixotasun mental larria duten pertsonen arreta.

E1. Egokitasun okupazionala eta/edo lanekoa baloratzeko zerbitzua

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: arreta anbulatorioko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: egokitasunaren balorazioa eta egiaztapena, zentro okupazional batean edo enpleguko zentro berezi batean sartzeko, edo enplegu lagundua edo enplegu normalizatua eskuratzeko.

d) Onuradunak: 18 urtetik 65era bitarteko pertsonak, gaixotasun mentala dutenak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Eskaera egin aitzineko urtean Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea.

–Kasuan kasuko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak edo Osasun Mentaleko Zentroak igorria.

f) Zerbitzua noiz irekirik: urteko lanegun guztietan, astelehenetik ostiralera.

g) Arreta non: Iruña.

h) Zerbitzuaren intentsitatea: eskaeraren araberako balorazioa.

i) Koordainketa: ez.

j) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hiru hilabete.

k) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

E2. Gaixotasun mental larria duten pertsonendako esku-hartze soziokomunitarioko zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: arreta anbulatorioko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: zerbitzu honek arreta eskaintzen du, ingurune irekian, ahalmenen gaikuntzarako eta akonpainamendu sozialerako, inklusio soziokomunitarioa erraztuz eta zaintzaileei laguntza emanez.

d) Onuradunak: 18 urtetik goitiko pertsonak, gaixotasun mental larria dutenak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Eskaera egin aitzineko urtean Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea.

–Egokitasunari buruzko txostena, kasuan kasuko Osasun Mentaleko Zentroak egina.

f) Zerbitzua noiz irekirik: urteko lanegun guztietan, astelehenetik ostiralera.

g) Zerbitzuaren intentsitatea:

–Gehieneko intentsitatea: astean hiru ordu.

–Intentsitate ertaina: astean ordu eta erdi.

–Gutxieneko intentsitatea: hamabost egunetan behin.

Intentsitate hauekin jarduera hauek gauzatzen dira: arreta ingurune komunitarioan, familian esku hartzea, familiaren inguruko aholkularitza, orientazioa eta laguntza, psikohezkuntza (funtzio kognitiboak, autokontrola eta estresa menderatzea), inklusio komunitariorako laguntza, autozainketa eta eguneroko bizitzaren jarduerak, gaixotasunaren gaineko hezkuntza, trebetasun sozialak eta diruaren erabilera, lanerako trebetasunak eta lan arloko doikuntza.

h) Koordainketa: ez.

i) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hiru hilabete.

j) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

E3. Telelaguntzako zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: arreta anbulatorioko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: prebentzio zerbitzu honen bidez etxean gailu elektroniko bat paratzen da, zentral batera konektatua, pertsonei segurtasuna emateko eta larrialdia, segurtasun eza edo isolamendua gertatzen denean halako egoerei erantzuteko, behar diren baliabide guztiak mobilizatuz erantzun ere.

d) Onuradunak: 18 urtetik goitiko pertsonak, gaixotasun mental larria dutenak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Eskaera egin aurreko bi urteetan Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea

–Egokitasunari buruzko txostena, kasuan kasuko Osasun Mentaleko Zentroak egina.

f) Zerbitzua noiz irekirik: egunak dituen 24 orduetan urteak dituen egun guztietan.

g) Zerbitzuaren intentsitatea:

–Erantzun berehalako eta pertsonalizatua, eta, horren beharrik bada, mobilizazioa gailua aktibatzen den aldiro.

–Telefono bidezko arreta.

–Kortesiazko deia, 15 egunetik behin.

h) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hiru hilabete.

i) Koordainketa: bai.

j) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

E4. Garraio egokitu eta lagunduaren zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: arreta anbulatorioko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: zerbitzu honek garraiobide egokitua eta/edo laguntza pertsonalekoa eskaintzen du, errehabilitazio psikosozialeko zentro batera joatea errazteko.

d) Onuradunak: 18 urtetik goitiko pertsonak, gaixotasun mental larria dutenak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Eskaera egin aitzineko urtean Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea.

–Errehabilitazio psikosozialeko zentro batera joatea.

f) Zerbitzua noiz irekirik: urtean hamaika hilabetez, urteko lanegun guztietan, astelehenetik ostiralera.

g) Zerbitzuaren intentsitatea:

–Gutxieneko maiztasuna: astean bi garraio.

–Gehieneko maiztasuna: egunean bi garraio.

h) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hiru hilabete.

i) Koordainketa: bai.

j) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

E5. Errehabilitazio psiko-sozialeko zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: arreta anbulatorioko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: zerbitzu hau establezimendu berariazko batean ematen da (errehabilitazio psikosozialeko zentroa) eta xedea du egunez arreta ematea premia terapeutikoetan eta errehabilitazio eta laguntza arlokoetan, eta gisa honetara inklusio sozialari on egitea, ohiko ingurunean gelditzea errazagoa izatea eta zaintzaileei laguntza ematea.

d) Onuradunak: 18 urtetik goitiko pertsonak, gaixotasun mental larria dutenak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Eskaera egin aitzineko urtean Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea.

–Egokitasunari buruzko txostena, kasuan kasuko Osasun Mentaleko Zentroak egina.

–Egokitasuna, administrazio unitate eskudunak egindako txosten teknikoaren arabera.

f) Zerbitzua noiz irekirik: urtean hamaika hilabetez, lanegunetan, arreta egunez emateko ordutegian.

g) Zerbitzuaren intentsitatea: programaren hasierako fasean harrera eta lehen balorazioa eginen da, baita arreta plan pertsonalizatua diseinatu ere. Honek laguntza arloko premiak, xedeak, egin beharreko jarduerak eta haien intentsitatea jorratu beharko ditu.

–Eguneroko bizitzako jardueretan laguntzea eta gainbegiratzea: Astekaria.

–Arreta soziala: astero.

–Arreta psikologiko/psikopedagogikoa: astero.

–Psikoestimulazio integrala: astero.

–Terapia okupazionala: astero.

–Trebetasun sozialak eta diruaren erabilera: astero.

–Inklusio komunitarioa: astero.

–Lanerako trebetasunak eta lan arloko doikuntza: astero.

–Aisia eta denbora libreko jarduerak: astero.

–Familiendako laguntza: hilabetero.

h) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hiru hilabete.

i) Koordainketa: ez.

j) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

E6. Eguneko zentroaren zerbitzua errehabilitazio psikosozialerako zentroetan, gaixotasun mental larria dutenentzat.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: eguneko arreta zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: zerbitzu hau egoitza berariazko batean ematen da eta xedea du egunez arreta ematea oinarrizko premia pertsonaletan, premia terapeutikoetan, eta errehabilitazio eta gizarte eta kultur arlokoetan, eta gisa hartara ohiko ingurunean gelditzea errazagoa egitea eta zaintzaileei laguntza ematea.

d) Onuradunak: 18 urtetik goitiko pertsonak, gaixotasun mental larria dutenak.

f) Eskuratzeko baldintzak:

–Eskaera egin aitzineko urtean Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea.

–Egokitasunari buruzko txostena, kasuan kasuko Osasun Mentaleko Zentroak egina.

–Egokitasuna, administrazio unitate eskudunak egindako txosten teknikoaren arabera.

f) Zerbitzua noiz irekirik: urtean hamaika hilabetez, lanegunetan, arreta emateko ordutegia egunean 8 ordu izanik.

g) Zerbitzuaren intentsitatea: programaren hasierako fasean harrera eta lehen balorazioa eginen da, baita arreta plan indibidualizatua diseinatu ere. Honek laguntza arloko premiak, xedeak, egin beharreko jarduerak eta haien intentsitatea jorratu beharko ditu.

–Jantoki zerbitzua: egunero bi otordu.

–Eguneroko bizitzako jardueretan laguntzea eta gainbegiratzea: egunero.

–Arreta soziala: astero.

–Arreta psikologiko/psikopedagogikoa: astero.

–Psikoestimulazio integrala: astero.

–Terapia okupazionala: astero.

–Trebetasun sozialak eta diruaren erabilera: astero.

–Inklusio komunitarioa: astero.

–Aisia eta denbora libreko jarduerak: astero.

–Familiendako laguntza: hilabetero.

i) Baliabidea zenbat denboraz: Baliabidea jasoko da egokitasunaren balorazioak indarrean segitzen duen bitartean.

j) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hiru hilabete.

k) Koordainketa: bai.

l) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

E7. Etxebizitza gainbegiratuko zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: egoitzan artatzeko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: zerbitzu hau komunitateko etxebizitza batean ematen da, eta bertan arreta integrala ematen zaie norberaren autonomia atxikitzeko edo hobetzeko oinarrizko premiei, baita erraztu ere inklusioa eta parte-hartze soziala.

d) Onuradunak: 18 urtetik goitiko pertsonak, gaixotasun mental larria dutenak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Eskaera egin aitzineko urtean Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea.

–Jardueraren bat egiten ibiltzea ikastetxe, zentro edo unitate okupazional batean, enplegurako zentro berezi batean, edo ohiko enplegu baterako lan kontratu bat izatea, edo administrazio unitate eskudunak egokitzat jotzen duen beste edozein jardueratan aritzea, edo sartzeko momentuan hastea.

–Egokitasunari buruzko txostena, kasuan kasuko Osasun Mentaleko Zentroak egina.

–Egokitasuna, administrazio unitate eskudunak egindako txosten teknikoaren arabera.

f) Zerbitzua noiz irekirik: egunak dituen 24 orduetan urteak dituen egun guztietan.

g) Zerbitzuaren intentsitatea: programaren hasierako fasean harrera eta lehen balorazioa eginen da, baita arreta plan indibidualizatua diseinatu ere. Honek laguntza arloko premiak, xedeak, egin beharreko jarduerak eta haien intentsitatea jorratu beharko ditu.

–Ostatu ematea.

–Mantenua: egunean hiru otordu.

–Eguneroko bizitzako jardueretan laguntzea eta gainbegiratzea: astero.

–Akonpainamendu soziala: astero.

–Arreta soziala: hilabetero.

–Arreta psikologikoa/psikopedagogikoa/neuropsikologikoa: jarraipenekoa, sei hilabetetik behin.

–Gaitasun sozialak eta komunitatean integratzea: Astekaria.

–Aisia eta denbora libreko jarduerak: Astekaria.

–Familiendako laguntza: jarraipenekoa, lau hilabetetik behin.

h) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hiru hilabete.

i) Koordainketa: bai.

j) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

E8. Etxebizitza funtzional/tutoretzapekoaren zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: egoitzan artatzeko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: zerbitzu hau komunitateko etxebizitza batean ematen da, eta bertan arreta integrala ematen zaie norberaren autonomia atxikitzeko edo hobetzeko oinarrizko premiei eta premia soziosanitarioei, baita erraztu ere inklusioa eta parte-hartze soziala.

d) Onuradunak: 18 urtetik goitiko pertsonak, gaixotasun mental larria dutenak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Eskaera egin aitzineko urtean Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea.

–Jardueraren bat egiten ibiltzea ikastetxe, zentro edo unitate okupazional batean, enplegurako zentro berezi batean, edo ohiko enplegu baterako lan kontratu bat izatea, edo administrazio unitate eskudunak egokitzat jotzen duen beste edozein jardueratan aritzea, edo sartzeko momentuan hastea.

–Egokitasunari buruzko txostena, kasuan kasuko Osasun Mentaleko Zentroak egina.

–Egokitasuna, administrazio unitate eskudunak egindako txosten teknikoaren arabera.

f) Zerbitzua noiz irekirik: egunak dituen 24 orduetan urteak dituen egun guztietan.

g) Zerbitzuaren intentsitatea: programaren hasierako fasean harrera eta lehen balorazioa eginen da, baita arreta plan indibidualizatua diseinatu ere. Honek laguntza arloko premiak, xedeak, egin beharreko jarduerak eta haien intentsitatea jorratu beharko ditu.

–Ostatu ematea.

–Mantenua: egunean hiru otordu.

–Eguneroko bizitzako jardueretan laguntzea eta gainbegiratzea: astero.

–Akonpainamendu soziala: astero.

–Arreta soziala: hilabetero.

–Gaitasun sozialak eta komunitateko inklusioa: astero.

–Aisia eta denbora libreko jarduerak: astero.

–Familiendako laguntza: hilabetero.

–Arreta medikoa: arreta psikiatrikoa.

–Osasun arreta: medikoa, psikiatrikoa, psikologikoa, erizaintzakoa, fisioterapia eta terapia okupazionala. Osasunaren arloan eskumena duen departamentuarekin itundutako zentroak izanez gero, osasunaren eta gizarte zerbitzuen arloetan eskumena duten departamentuek erabakiko dute intentsitatea.

h) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hiru hilabete.

i) Koordainketa: bai.

j) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

E9. Egoitza-etxearen zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: egoitzan artatzeko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: zerbitzu hau egoitza batean ematen da, eta bertan arreta integrala ematen zaie norberaren autonomia atxikitzeko edo hobetzeko oinarrizko premiei, baita erraztu ere inklusioa eta parte-hartze soziala.

d) Onuradunak: 18 urtetik goitiko pertsonak, gaixotasun mental larria dutenak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Eskaera egin aitzineko urtean Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea.

–Egokitasunari buruzko txostena, kasuan kasuko Osasun Mentaleko Zentroak egina.

–Egokitasuna, administrazio unitate eskudunak egindako txosten teknikoaren arabera.

f) Zerbitzua noiz irekirik: egunak dituen 24 orduetan urteak dituen egun guztietan.

g) Zerbitzuaren intentsitatea: programaren hasierako fasean harrera eta lehen balorazioa eginen da, baita arreta plan indibidualizatua diseinatu ere. Honek laguntza arloko premiak, xedeak, egin beharreko jarduerak eta haien intentsitatea jorratu beharko ditu.

–Ostatu ematea.

–Mantenua: egunean bost otordu.

–Eguneroko bizitzako jardueretan laguntzea eta gainbegiratzea: egunero.

–Arreta soziala: jarraipenekoa, hilabetero.

–Arreta psikologikoa/psikopedagogikoa/neuropsikologikoa: jarraipenekoa, sei hilabetetik behin.

–Psikoestimulazio integrala: astero.

–Terapia okupazionala: astero.

–Gaitasun sozialak eta komunitateko inklusioa: astero.

–Aisia eta denbora libreko jarduerak: astero.

–Familiendako laguntza: hilabetero.

h) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hiru hilabete.

i) Koordainketa: bai.

j) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

E10. Gaixotasun mental larria dutenek gaueko egonaldia egiteko zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: gaueko arreta zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: zerbitzu hau egoitza batean ematen da eta xedea du gauaz arreta ematea oinarrizko premia pertsonaletan, eta gisa hartara ohiko ingurunean gelditzea errazagoa egitea eta zaintzaileei laguntza ematea.

d) Onuradunak: 18 urtetik goitiko pertsonak, gaixotasun mental larria dutenak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Eskaera egin aurreko bi urteetan Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea

–Egokitasunari buruzko txostena, kasuan kasuko Osasun Mentaleko Zentroak egina.

–Egokitasuna, administrazio unitate eskudunak egindako txosten teknikoaren arabera.

f) Zerbitzua noiz irekirik: urteko lanegun guztietan, arreta gutxienez ere 10 orduz emanen dela.

g) Zerbitzuaren intentsitatea: programaren hasierako fasean harrera eta lehen balorazioa eginen da, baita arreta plan pertsonalizatua diseinatu ere. Honek laguntza arloko premiak, xedeak, egin beharreko jarduerak eta haien intentsitatea jorratu beharko ditu.

–Gosari zerbitzua: egunero.

–Afari zerbitzua: egunero.

–Zainketa asistentzialak: egunero.

–Arreta soziala: hilabetero.

–Familiendako laguntza: hilabetero.

–Osasun arreta: medikoa, psikiatrikoa, psikologikoa, erizaintzakoa, fisioterapia eta terapia okupazionala. Osasunaren arloan eskumena duen departamentuarekin itundutako zentroak izanez gero, osasunaren eta gizarte zerbitzuen arloetan eskumena duten departamentuek erabakiko dute intentsitatea.

h) Baliabidea zenbat denboraz: baliabidea jasoko da egokitasunaren balorazioak indarrean segitzen duen bitartean.

i) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hiru hilabete.

j) Koordainketa: bai.

k) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

E11. Gaixotasun mental larria dutenek egoitza batean aldi baterako egonaldiak egiteko zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: egoitzan artatzeko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: zerbitzu hau egoitza batean ematen da eta xedea du denbora tarte mugatu batean osoko arreta ematea oinarrizko premietan, premia terapeutikoetan eta gizarte eta kultur arlokoetan, eta gisa hartara ohiko ingurunean gelditzea errazagoa egitea eta zaintzaileei laguntza ematea. Zerbitzu honek erantzuna ematen die aldi baterako egoera desberdinei, hala zaintzaile nagusiari dagozkionean (gaixotasuna, ospitaleratzea, atsedena edo betebehar pertsonalak) nola erabiltzaileari dagozkionean.

d) Onuradunak: 18 urtetik goitiko pertsonak, gaixotasun mental larria dutenak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Eskaera egin aurreko bi urteetan Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea

–Egokitasuna, administrazio unitate eskudunak egindako txosten teknikoaren arabera.

f) Zerbitzua noiz irekirik: egunak dituen 24 orduetan egonaldiak irauten duen bitartean.

–Egun batetik hogeita hamarrera bitarte, zaintzaileari atseden emateko.

–Hiru hilabete bitarte, onuradunaren errekuperazioagatik eta/edo zaintzailea ospitaleratzeagatik.

g) Zerbitzuaren intentsitatea: programaren hasierako fasean harrera eta lehen balorazioa eginen da, baita arreta plan indibidualizatua diseinatu ere. Honek laguntza arloko premiak, xedeak, egin beharreko jarduerak eta haien intentsitatea jorratu beharko ditu.

–Ostatu ematea: egunero.

–Mantenua: egunean bost otordu.

–Eguneroko bizitzako jardueretan laguntzea eta gainbegiratzea: egunero.

–Zainketa asistentzialak: egunero.

–Arreta soziala: hilabetero.

–Terapia okupazionala: astero.

–Gaitasun sozialak eta komunitateko inklusioa: astero.

–Aisia eta denbora libreko jarduerak: astero.

–Familiendako laguntza: behin, gutxienez, egoitzan egon bitartean.

–Osasun arreta: medikoa, psikiatrikoa, psikologikoa, erizaintzakoa, fisioterapia eta terapia okupazionala. Osasunaren arloan eskumena duen departamentuarekin itundutako zentroak izanez gero, osasunaren eta gizarte zerbitzuen arloetan eskumena duten departamentuek erabakiko dute intentsitatea.

h) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hiru hilabete.

i) Koordainketa: bai.

j) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

E12. Gaixotasun mental larria dutenak egoitzan artatzeko zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: egoitzan artatzeko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: zerbitzu hau egoitza batean ematen da eta xedea du osoko arreta ematea oinarrizko premietan, premia terapeutikoetan eta errehabilitazio eta gizarte eta kultur arlokoetan.

d) Onuradunak: 18 urtetik goitiko pertsonak, gaixotasun mental larria dutenak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Eskaera egin aurreko bi urteetan Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea.

–Egokitasuna, kasuan kasuko Osasun Mentaleko Zentroak egindako txostenaren arabera.

–Departamentu arteko Baloraziorako Batzorde Teknikoaren egokitasun txostena (Osasunaren eta gizarte zerbitzuen arloetan eskumena duten departamentuak).

f) Zerbitzua noiz irekirik: egunak dituen 24 orduetan urteak dituen egun guztietan.

g) Zerbitzuaren intentsitatea: programaren hasierako fasean harrera eta lehen balorazioa eginen da, baita arreta plan indibidualizatua diseinatu ere. Honek laguntza arloko premiak, xedeak, egin beharreko jarduerak eta haien intentsitatea jorratu beharko ditu.

–Ostatu ematea.

–Mantenua: egunean bost otordu.

–Eguneroko bizitzako jardueretan laguntzea eta gainbegiratzea: egunero.

–Zainketa asistentzialak: egunero.

–Arreta soziala: hilabetero.

–Psikoestimulazio integrala: astero.

–Terapia okupazionala: astero.

–Gaitasun sozialak eta komunitateko inklusioa: astero.

–Aisia eta denbora libreko jarduerak: astero.

–Familiendako laguntza: hilabetero.

–Osasun arreta: medikoa, psikiatrikoa, psikologikoa, erizaintzakoa, fisioterapia eta terapia okupazionala. Osasunaren arloan eskumena duen departamentuarekin itundutako zentroak izanez gero, osasunaren eta gizarte zerbitzuen arloetan eskumena duten departamentuek erabakiko dute intentsitatea.

h) Baliabidea zenbat denboraz: baliabidea jasoko da Departamentu arteko Baloraziorako Batzorde Teknikoak egokitasunaren gainean egindako balorazioak indarrean segitzen duen bitartean.

i) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hiru hilabete.

j) Koordainketa: bai.

k) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

E13. Erabilera libreko prestazio ekonomikoa.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: aldian behin jasotzeko prestazio ekonomikoa.

c) Baliabidearen xedea: artatzeko zerbitzua edozein modalitatetan ematen duen egoitza batean bizi diren pertsonen erabilera libreko gastuak berdintzeko xedea duen prestazio ekonomikoa, ez berek ez familiek baliabiderik ez dutenean. Horien artean daude norberaren higienerako produktuak, arropa, garraioa, aisialdia eta abar. Prestazio hau osagarria eta subsidiarioa da indarrean dauden legeetan aurreikusitako beste edozein motatako baliabide edo prestazio ekonomikoen aldera, eta horiek osotara erabili beharko dira errentaren eskaera egin aurretik.

d) Onuradunak: 18 urtetik goitiko pertsonak, artatzeko zerbitzua edozein modalitatetan ematen duen egoitza batean bizi badira.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Eskaera egin aurreko bi urteetan Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea.

–Aitzinetik eta prestazioa jasotzen den aldi osoan, eskatzaileari dagokiokeen prestazio ekonomikoetarako eskubide oro eskatu izana aitzinetik.

–Egoitza batean arreta hartzeko plaza iraunkorra okupatzea, Nafarroako Gobernuan gizarte zerbitzuen eskumena duen departamentuak honelakotzat aitortua.

–Berezko baliabide ekonomikorik ez izatea, ezta familiaren laguntzarik ere erabilera libreko gastuak berdintzeko.

–Egoitzan artatzeko zerbitzuaren txostena, sartzearen eguna jasotzen duena.

f) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hilabete bat eskaria egiten denetik.

g) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

E14. Familian eta gizartean integratzeko prestazio ekonomikoa.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: aldian behin jasotzeko prestazio ekonomikoa.

c) Baliabidearen xedea: mantenu gastuak eta ingurune irekian ostatatzekoak berdintzeko prestazio ekonomikoa, xedea duena onuradunak gizartean finkatu eta, horrela, egoitza batean sartzea saihestea.

d) Onuradunak: gizartetik modu iraunkorrean baztertuta egoteaz gain, gaixotasun mental larria, osasun mentaleko zerbitzu publikoek diagnostikatua, duten pertsonak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–18 urtetik goitikoa izatea.

–Nafarroako Foru Komunitatean bizitzea, gutxienez eskaera aurkezten den data baino bi urte lehenagotik.

–Bizirik irauteko oinarrizko premien kostua berdintzeko baliabide aski ez izatea.

–Edozein administrazio publiko eskuduni aldez aurretik eskatu izana zuzenbideari jarraikiz legozkiokeen prestazioak, pentsioak edo sorospenak, edozein motatakoak; baita mantenu eta/edo konpentsazioko pentsioak ezarri eta ordaintzeko zuzenbide-akzioak baliatzea ere.

–Autonomia psikofisiko eta sozialaren maila bat izatea bere eguneroko bizitza ingurune normalizatu batean aurrera eramateko modukoa.

–Egokitasunari buruzko txostena, kasuan kasuko Osasun Mentaleko Zentroak egina.

f) Zerbitzuaren intentsitatea: prestazioaren zenbatekoa diru-sarreren osagarria izanen da bizirik irauteko gastu edo oinarrizko premiak berdintzeraino, halakotzat harturik ostatatze eta mantenu kostuak, eta erabilera libreko gutxieneko zenbateko bat. Irizpide hauek hartuko dira kontuan:

–Ostatatzeko gastuak behar bezala justifikatuko dira. Erantzukizun partekatuko hornidurak badira, eskatzailearen etxebizitzan bizi diren pertsona kopuruaren hein berean egotziko dira.

–Mantenu kontzeptuan zenbateko bat ezarri da familiakide bat bakarraren hilabeteko errenta bermatuaren %63aren pareko.

–Erabilera libreko kontzeptuan zenbateko bat ezarri da familiakide bat bakarraren hilabeteko errenta bermatuaren %31ren pareko.

–Hilabeteko gehieneko zenbatekoak ez du familiakide bat bakarraren hilabeteko errenta bermatuaren %188 gaindituko.

–Prestazio honen onuradunek onartuko dute gaixotasun mental larria duten pertsonendako esku-hartze soziokomunitarioko lantaldearen jarraipena eta gainbegiratzea.

g) Kontzesioaren epea: berrogeita bost egun.

h) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

F.–Gizarte-bazterketa egoeran edo horretarako arriskuan dauden pertsonen arreta.

F1. Gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonendako akreditazio zerbitzua, gizarteratzeko eta laneratzeko enpresetan sar daitezen.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: arreta anbulatorioko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: pertsonen gizarte-bazterketa egoera eta haien baliabidearekiko egokitasuna baloratzea, etorkizunean gizarteratzea eta laneratzea lortzeko, gizarteratzeko eta laneratzeko enpresa baten bitartez.

d) Onuradunak: gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Lanerako adina izatea eta kontratatua izateko legezko baldintzak betetzea.

–Enplegu normalizatura iristeko zailtasunak izatea eta horiek gainditzeko aitzinetik behar izatea lan munduan sartu aurreko azturak bereganatzeko prozesu bat.

–Bazterketaren adierazleetan agertzea horiek gainditzen ahal direla akonpainamendu sozialaren bidez, enplegu normalizatuan sartu ahal izateko.

–Gizarteratzeko eta laneratzeko enpresa batek proposatua izatea, Oinarrizko Gizarte Zerbitzutik hara igorri ondotik.

f) Zerbitzua noiz irekirik: urteko lanegun guztietan, astelehenetik ostiralera.

g) Zerbitzuaren intentsitatea: egokitasun txosten bat pertsona bakoitzeko.

h) Onartzen ote den erabakitzeko epea: 15 egun.

i) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

F2. Gizarteratzen eta laneratzen laguntzeko zerbitzua Gizarteratze- eta laneratze-taldeak (EISOL).

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: arreta anbulatorioko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: zerbitzu honek ingurune irekian esku hartzen du, eta xedea du gizarteratzea eta laneratzea trebakuntza pertsonalaren eta enplegugarritasunaren hobekuntzaren bidez, enplegu normalizatu edo babesturako sarbidea bulkatuz banakako ibilbideak eginez akonpainamendu sozialaren bitartez.

d) Onuradunak: 18tik 65 urtera bitarteko adina duten pertsonak, gizarte-bazterketan daudenak edo egoteko arriskuan daudenak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Nafarroan bizitzea.

–Kasuan kasuko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren aldeko balorazio teknikoa edukitzea, eta berak igorria izatea, edo bestela enplegu agentziek, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin koordinaturik.

f) Zerbitzua noiz irekirik: urteko lanegun guztietan, astelehenetik ostiralera.

g) Zerbitzuaren intentsitatea: gutxienez ere 8 ordu/seihilekoa, jarduera hauekin eta arreta plan indibidualizatuan ezarritako banakako premien arabera: erabiltzailearen eta bere ingurunearen balorazioa, laneratzeko eta gizarterako banakako ibilbideen diseinua, akonpainamendu soziala, lana bilatzen laguntzea, lan merkatu normalizatuan txertatzen eta bertan gelditzen laguntzea, enplegu prospekzioa eta prestakuntza.

h) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hamabost egun.

i) Koordainketa: ez.

j) Jarduketa eremua: Gizarte Zerbitzuen Arloa.

F3. Etxebizitzaren arloko gizarteratze-zerbitzua Etxebizitzaren Arloko Gizarteratze Taldea (EGT).

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: arreta anbulatorioko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: zerbitzu honek ingurune irekian esku hartzen du, eta xedea du etxebizitzaren aldetik bazterketa larrian dauden pertsonak gizarteratzea, akonpainamenduaren bidez eta etxebizitza eskuratzeko bitartekaritza eginez.

d) Onuradunak: gizartean bazterturik edo horrela gertatzeko arriskuan dauden familia-unitateak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Nafarroan bizitzea.

–Gizarte-bazterketan egotea, etxebizitza eskuratzeko eta/edo atxikitzeko zailtasun handiak izanik, eta aldeko balorazio teknikoa izatea izatea Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren eta/edo Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusiaren aldetik edo gizarte zerbitzuen arloko pareko erakundearen aldetik, eta horiek berek igorria izatea.

f) Zerbitzua noiz irekirik: urteko lanegun guztietan, astelehenetik ostiralera.

g) Zerbitzuaren intentsitatea:

–Hilabete baino gutxiagoko jarduketak: 3 ordu.

–Hilabete batetik hirura bitarteko jarduketak: 10 ordu.

–Hilabete batetik seira bitarteko jarduketak: 15 ordu.

Intentsitate hauen barnean jarduera hauek sartuko dira, bakoitzarendako beharren arabera: erabiltzailearen eta bere ingurunearen balorazioa, akonpainamendu soziala, etxebizitza bilatzen laguntzea, bitartekaritza hura eskuratzeko, esku-hartze komunitarioa eta bitartekaritza gatazketan, etxebizitzen eskaintzaren prospekzioa eta arlo horretako aholkularitza, bai Oinarrizko Gizarte Zerbitzuei bai haiek igorritako erabiltzaileei, elkarlana Etxebizitza Sozialerako Nafarroako Funtsa administratzen duen entitatearekin, erabiltzaileak funts horretarako igortzea eta haiendako beharrezkoa den akonpainamendu soziala egitea.

h) Kontzesioaren epea: berrogeita bost egun.

i) Koordainketa: ez.

j) Jarduketa eremua: Gizarte Zerbitzuen Alorra.

F4. Atzerritartasunaren arloan migratzaileei arreta eta aholkularitza emateko zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: arreta anbulatorioko zerbitzua, Nafarroako gizarte zerbitzuetako arlo guztietan dagoena.

c) Baliabidearen xedea: etorkinen eta gizarte osoaren eskutan uztea atzerritartasunari buruzko aholkularitza, atzerritar kategoria bereizgarri duten prozesu guztietan.

d) Onuradunak: edozein herritar etorkin, bere aholkularitza eskeak ikusteko duenean atzerritartasun arloko kontu juridiko-administratiboekin, eta bertako jendeak, migrazio eta atzerritartasun arloko aholkularitza behar badu.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Nafarroan bizitzea.

–Integraziorako zailtasunak izatea erregularizazio administratiboko prozesuei eta atzerritartasunaren gaineko arauari eta harekin lotura duten beste arau batzuei (familiako zuzenbidea eta bar) dagozkien beste kontu batzuei loturik eta/edo aholkularitza espezializatua behar izatea.

f) Zerbitzua noiz irekirik: urteko lanegun guztietan, astelehenetik ostiralera.

g) Zerbitzuaren intentsitatea:

–Banakako jarduerak: balorazio, diagnostiko eta esku-hartze bat kasu bakoitzeko.

–Taldekako jarduerak: balorazioa, diagnostikoa eta esku-hartzea, gehienez ere 10 ordu kasu bakoitzeko, eskaera zehatzaren arabera.

–Aholkularitza telefoniko eta telematikoa: erabiltzaileek eskatu ahala.

h) Ebazteko epea: hilabete, eskaera egin denetik hasita.

i) Koordainketa: ez.

j) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

F5. Komunitatean kultura arteko bitartekotza egiteko zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: arreta anbulatorioko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: baliabide publikoak eskuratzeko erraztasunak ematea kultur desberdintasunak direla-eta horretarako oztopoak dituzten pertsonei (etorkinak, ijito gutxiengo etnikoa eta abar), gizarteratze eta kultur arteko bizikidetza prozesuak bulkatuz eta prozesu horietan harrerako komunitateak sartuz.

d) Onuradunak: bizikidetza arazoak sorrarazten ari diren hizkuntza eta/kultura aldetiko zailtasunen ondorioz gizarteratze arazoak dituzten familia unitateak, baita hizkuntza eta kultura aldetik zailtasunak dituzten etorkinak ere.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Nafarroan bizitzea.

–Kultur kontuak direla-eta integrazio arazoak izatea gizarte, hezkuntza, osasun eta gisako arloetan.

–Esku-hartze espezializatuko baliabide baten premian egotea, kultur desberdintasunak trabatzen duenean komunikazioa, zabal ulertuta.

f) Zerbitzua noiz irekirik: urteko lanegun guztietan, astelehenetik ostiralera.

g) Zerbitzuaren intentsitatea:

–Banakako jarduerak: balorazio eta diagnostiko bat eta beharrezkoak diren esku-hartzeak, kasu bakoitzerako berariazko aurreikusten badira.

–Auzo/talde/ komunitate mailako jarduerak: balorazioa, diagnostikoa eta esku-hartzea, gehienez ere 20 ordu kasu bakoitzeko, haren larritasunaren arabera.

h) Arretarako gehieneko epea: hilabete, eskaera egiten denetik hasita.

i) Koordainketa: ez.

j) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

F6. Familiaren egoera baloratzeko zerbitzua, egoitzan toki bat eskuratzeko.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: arreta anbulatorioko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: etxean gelditzeko ezintasuna baloratzeko, aitortzeko eta kreditatzeko zerbitzua, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legearen 20 g) artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.

d) Onuradunak: 18tik 65 urtera bitarteko adina duten pertsonak, gizarte-bazterketa larrian daudenak, zeina erregelamenduz ezartzen den baremoa aplikatuz zehaztuko baita.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Eskaera aurkeztu aurreko bi urtean Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea, salbuespenak kenduta.

–Familiako gatazka larria edukitzea edo familiaren sostengu egokirik ez izatea, eta etxean gelditzeko ezintasuna.

f) Zerbitzua noiz irekirik: urteko lanegun guztietan, astelehenetik ostiralera.

g) Zerbitzuaren intentsitatea: balorazio bat pertsona bakoitzeko.

h) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hilabete bat.

i) Koordainketa: ez.

j) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

F7. Egoitzan artatzeko zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: egoitzan artatzeko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: zerbitzu hau egoitza batean ematen da, eta bertan arreta integrala ematen zaie norberaren autonomia atxikitzeko edo hobetzeko oinarrizko premiei, baita erraztu ere inklusioa eta parte-hartze soziala.

d) Onuradunak: 18tik 65 urtera bitarteko adina duten pertsonak, premia gorrian eta gizartean babesgabe daudenak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Haien egoerak babes integrala behar izatea eta horri erantzunik ezin eman ahal izatea beste kolektibo zehatz batzuei (hirugarrena adina, gaixotasun mental larria duten pertsonak eta desgaitasuna duten pertsonak) zuzenduriko laguntza sarearen bidez.

–Halako autonomia bat, jarduera okupazionala jasateko gaitasunak eta taldeko elkarbizitzarako jarrera egokia izatea. Toxikoen kontsumo aktiboaren adierazlerik ez izatea.

–Gizarte-bazterketa larriaren maila izatea, arau bidez une bakoitzean horretarako ezartzen den baremoan lortutako puntuiazioaren arabera.

f) Zerbitzua noiz irekirik: egunak dituen 24 orduetan urteak dituen egun guztietan.

g) Zerbitzuaren intentsitatea:

–Ostatu ematea.

–Mantenua: egunean hiru otordu.

–Akonpainamendua eta laguntza eguneroko bizitzaren jardueretan: egunero.

–Terapia okupazionaleko jarduerak: astero.

–Arreta psikologikoa: astero.

–Prestakuntza jarduerak: astero.

–Kultura eta josteta arloko zerbitzua: astero.

–Arreta soziala: egunero.

h) Koordainketa: bai.

i) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hiru hilabete.

j) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

F8. etxegabeentzako zerbitzua Nota de Vigencia.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: Egunero artatzeko zerbitzua, zentro, aterpetxe edo hotel-establezimendu batean.

c) Baliabidearen xedea: gauaz ostatu ematea eta egunez harrera egitea etxerik ez dutenei edo hura eskura ez dutenei eta oinarrizko premia horiek berdintzeko baliabiderik ez dutenei.

d) Onuradunak: 18 urtetik 65era bitarteko pertsonak, etxerik ez dutenak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Karrikan egotea, larrialdi sozialeko eta ahultasuna handiko egoeran.

–Foru Komunitatean arretarako dauden baliabideetako edozeinek igortzea edo zentroetako talde arduradunek horren egokitasuna baloratzea.

f) Zerbitzua noiz irekirik: urteko egun guztietan.

g) Zerbitzuaren intentsitatea:

–Mantenua: afaria eta gosaria zentroan.

–Gaueko ostatua zentroan edo aterpetxean, edo hotel-establezimendu batean gau batez ostatatzeko txartela.

–Norberaren higienea

–Arreta soziala:

h) Onartzen ote den erabakitzeko epea: berehala.

i) Koordainketa: ez.

j) Jarduketa eremua: oinarrizko eskualdea.

F9. Errenta bermatua.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: aldizkako prestazio ekonomikoa.

c) Baliabidearen xedea: prestazio bat da, oinarrizkoa, ekonomikoa, aldizkakoa, eta izaera osagarria eta subsidiarioa du legeriak aurreikusten dituen bestelako baliabide eta prestazio ekonomikoen aldera.

d) Onuradunak: oinarrizko premiak aserik ez dituzten pertsonak, baldin eta betetzen badituzte prestazio hau arautzeko indarrean dagoen araudiak aurreikusitako baldintzak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–18 urtetik goitikoa izatea, edo ardurapean seme-alaba adingabeak dituen adingabe emantzipatua, edo nazioarteko babesaren eskatzailea izatea eta pertsonen harrerarako eta integraziorako entitate kreditatuetariko batek antolatutako programan parte hartu izana, bere egoerari buruzko txostena aitzinetik aurkeztuta. 18 urtetik 24 urtera bitartekoa izanez gero, bere ardurapean adingaberik izan gabe, eskatzaileak bi urte eraman behar ditu bere kabuz bizitzen errenta bermatuaren eskaera egin aurretik. Ulertuko da bere kabuz bizi izan dela Gizarte Segurantzaren sistema osatzen duten erregimen batean, edozeinetan, alta emanik egon baldin bada gutxienez urtebetez, jarraikoak ez badira ere, betiere ere frogatzen badu bere helbidea, eskaera egin aurreko bi urteetan, ez dela izan bere gurasoena. Esandakoa ez da aplikatuko eskatzailearen gurasoak, biak, hilik baldin badaude edo eskatzailea babes sozialeko erakunde batekoa denean.

–Nafarroako Foru Komunitatean bizitzea, eskaera aurkezten den data baino bi urte lehenagotik gutxienez, edo urtebete, familia-unitatean adingabeak, mendekoak edo % 65tik goitiko desgaitasuna duten pertsonak badaude.

–Oinarrizko premiak asetzeko adina baliabiderik ez izatea. Gabezia hori dagoela ulertuko da eskatzailearen eta –kasua bada– bere familia-unitateko gainerako kideen ahalmen ekonomikoa apalagoa denean, osotara, unitate horri indarrean dagoen araudiaren arabera dagokiokeen errenta bermatuaren zenbatekoa baino.

–Edozein administrazio publiko eskuduni aldez aurretik eskatu izana zuzenbideari jarraikiz legozkiokeen prestazioak, pentsioak edo sorospenak, edozein motatakoak; baita mantenu eta/edo konpentsazioko pentsioak ezarri eta ordaintzeko zuzenbide-akzioak baliatzea ere.

f) Zerbitzuaren intentsitatea:

–Zenbatekoa: familia-unitate bakoitzari aplikatu beharreko prestazioaren hileko zenbatekoa, bai onesteko tenorean bai balizko aldaketak gertatzen direnean, honela zehaztuko da: findarrean dagoen araudian errenta bermaturako ezarritako zenbatekoaren eta momentu horietan familia-unitateak erabilgarri dituen hileko diru-sarrera konputagarrien balioaren arteko kenketaren emaitza izanen da, eta, kasua bada, enplegurako pizgarriak kenduta, erregelamenduz ezartzen diren baldintzetan. Lehen pertsonarendako diru-sarreren muga (kide bakarreko unitate jasotzaile batendako errenta bermatuaren zenbatekotzat hartuko dena) 600 euro da (eguneratzen ahal direnak 2018tik goiti, Nafarroan aurreko urtean KPIak izandako igoeraren eta Nafarroako batez besteko soldatek izandakoaren arteko balio handienaren arabera); hortik aitzina, osagarri hauek aplikatuko dira gehitzen den pertsona bakoitzeko:

2. pertsona: %35 gehiago.

3. pertsona: %25 gehiago.

4. pertsona eta hortik goiti: %15 gehiago.

–Prestazioaren zenbateko osoa ez da inola ere izanen pertsona batendako ezarritako gehieneko diru-sarrerak halako bi baino gehiago izanen.

–Errenta bermatu gisa eman beharreko zenbatekoa pertsona batendako prestazioaren %10 baino txikiagoa denean, egiaz emanen dena zenbatekoa muga horrekin parekatuko da.

–Iraupena: hamabi hilabete, iraupen berdineko aldietan luzatzen ahal direnak premia egoerak irauten duen bizkitartean.

g) Onartzen ote den erabakitzeko epea: gehienez ere hiru hilabete, Nafarroako Gobernuaren erregistro ofizialen batean sartzen denetik hasita. Epea hilabetekoa izanen onuradunak indarkeria sexistaren biktima diren emakumeak izanez gero.

h) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

F10. Gizarteratzeko aparteko laguntzak.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: aldizkakoa ez den prestazio ekonomikoa.

c) Baliabidearen xedea: prestazio ekonomiko honen hartzaileak dira aparteko gastu berariazkoei erantzuteko baliabide aski ez duten pertsonak.

d) Onuradunak: baliabide ekonomikoak ez dituzten pertsonak, eskuratzeko baldintzak izanez gero.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–18 urtetik goitikoa izatea, edo ardurapean seme-alaba adingabeak dituen adingabe emantzipatua, edo nazioarteko babesaren eskatzailea izatea eta pertsonen harrerarako eta integraziorako entitate kreditatuetariko batek antolatutako programan parte hartu izana, bere egoerari buruzko txostena aitzinetik aurkeztuta.

–Nafarroako Foru Komunitatean bizitzea, eskaera aurkezten den data baino bi urte lehenagotik gutxienez, edo urtebete, familia-unitatean adingabeak, mendekoak edo % 65tik goitiko desgaitasuna duten pertsonak badaude.

–Oinarrizko premiak asetzeko adina baliabiderik ez izatea. Gabezia hori dagoela ulertuko da eskatzailearen eta –kasua bada– bere familia-unitateko gainerako kideen ahalmen ekonomikoa apalagoa denean, osotara, eskatzailearen familiaren osaeraren arabera dagokiokeen errenta bermatua halako bi baino.

–Edozein administrazio publiko eskuduni aldez aurretik eskatu izana zuzenbideari jarraikiz legozkiokeen prestazioak, pentsioak edo sorospenak, edozein motatakoak; baita mantenu eta/edo konpentsazioko pentsioak ezarri eta ordaintzeko zuzenbide-akzioak baliatzea ere.

–Aitzineko baldintzez gain, Nafarroako Gobernuan osasun arloko eskumena duen departamentuak halakotzat aintzatetsitako komunitate terapeutikoan tratamendua jasotzen duten pertsonei laguntza aitortuko zaie gizarte zerbitzuen arloko eskumena duen departamentuan eskaera erregistratu ondoko hilaren lehen egunetik aitzina.

f) Zerbitzuaren intentsitatea:

1. Laguntzaren zenbatekoa ezarriko da familia unitatearen diru-sarreren arabera eta premien banakako balorazioaren arabera, kontzeptu hauetarako:

–Ohiko etxebizitzako bizigarritasunarekin eta ekipamenduarekin lotutako laguntzak:

Ohiko etxebizitzaren egokitzapena, aurrekontua ez bada kide bakarraren errenta bermatua halako 5,5 baino gehiago, eta gehienez ere kide bakarraren hileko errenta bermatua halako 5,1.

Ohiko etxebizitzako oinarrizko ekipamendua, gehienez ere kide bakarraren hileko errenta bermatua halako 2,9.

–Zorren eta bestelako gastuen ordainketarekin loturiko laguntzak:

Ohiko etxebizitzarekin lotutako zorrak (gehienez ere sei hileko), gehienez ere kide bakarraren hileko errenta bermatua halako 3,7.

Ohiko etxebizitzarekin lotutako zorrak eta errentamendu kontratu batetik heldu direnak (gehienez ere sei hileko), edo eskrituren ondoriozkoak, gehienez ere kide bakarraren hileko errenta bermatua halako 3,7.

Gizarte Segurantzarekiko zorrak, epe motzean edo ertainean prestaziorik hartzea galarazten dutenak, gehienez ere kide bakarraren hileko errenta bermatua halako 5,1.

–Laguntzak erabilera libreko gastuetarako (norberaren higienerako produktuak, arropa, garraioa eta abar), komunitate terapeutikoan tratamendua jasotzen duten pertsonendako: Laguntzaren zenbatekoa izanen da kide bakarraren hileko errenta bermatua halako 1,3, hau da, sei hilekoren pareko diru kopurua, eta sei hilabeteko aldietarako emanen da. Pertsona bakoitzeko gehienez ere lau aldiz ematen ahal da, elkarren segidan edo ez.

2. Gehieneko laguntza ez da kide bakarraren hileko errenta bermatua halako 5,1 baino gehiago izaten ahal. Kontzeptu batengatik gehieneko laguntza eman bada, ez da berorretarako laguntzarik eskatzen ahalko bi urte iragan arte azkenekoz eman zenetik.

g) Kontzesioaren epea: berrogeita bost egun, edo hilabete, emakumeen aurkako indarkeria jasandakoen kasuan.

h) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

F11. Familian eta gizartean integratzen laguntzeko laguntzak.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: aldizkako prestazio ekonomikoa.

c) Baliabidearen xedea: mantenu gastuak eta ingurune irekian ostatatzekoak berdintzeko prestazio ekonomikoa, xedea duena onuradunak gizartean finkatu eta, horrela, egoitza batean sartzea saihestea.

d) Onuradunak: gizarte-bazterketan dauden pertsonak, eskuratzeko baldintzak izanez gero.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–18 urtetik goitikoa izatea.

–Nafarroako Foru Komunitatean bizitzea, gutxienez eskaera aurkezten den data baino bi urte lehenagotik.

–Bizirik irauteko oinarrizko premien kostua berdintzeko baliabide aski ez izatea.

–Edozein administrazio publiko eskuduni aldez aurretik eskatu izana zuzenbideari jarraikiz legozkiokeen prestazioak, pentsioak edo sorospenak, edozein motatakoak; baita mantenu eta/edo konpentsazioko pentsioak ezarri eta ordaintzeko zuzenbide-akzioak baliatzea ere.

–Autonomia psikofisiko eta sozialaren maila bat izatea bere eguneroko bizitza ingurune normalizatu batean aurrera eramateko modukoa.

–Bizilekuaren ondorioz tokatzen den gizarte zerbitzu oinarrizkoak baliabide honen egokitasuna erabaki izana.

f) Zerbitzuaren intentsitatea: laguntzaren zenbatekoa diru-sarreren osagarria izanen da bizirik irauteko gastu edo oinarrizko premiak berdintzeraino, halakotzat harturik ostatatze eta mantenu kostuak, eta erabilera libreko gutxieneko zenbateko bat. Irizpide hauek hartuko dira kontuan:

–Ostatatzeko gastuak behar bezala justifikatuko dira. Erantzukizun partekatuko hornidurak badira, eskatzailearen etxebizitzan bizi diren pertsona kopuruaren hein berean egotziko dira.

–Mantenu kontzeptuan zenbateko bat ezarri da familiakide bat bakarraren hilabeteko errenta bermatuaren %63aren pareko.

–Erabilera libreko kontzeptuan zenbateko bat ezarri da familiakide bat bakarraren hilabeteko errenta bermatuaren %31ren pareko.

–Hilabeteko gehieneko zenbatekoak ez du familiakide bat bakarraren hilabeteko errenta bermatuaren %188 gaindituko.

g) Kontzesioaren epea: berrogeita bost egun.

h) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

F12. Gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonendako prestazio ekonomikoak eta ingurune irekiko akonpainamendua.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: arreta anbulatorioko zerbitzua eta dirulaguntzak.

c) Baliabidearen xedea: Familiako sistemaren funtzionamenduan aldaketak eta erreparazioak eragitea, familiakide bakoitzaren garapena eta bilakaera hobetzeko bizi zikloaren etapetako bakoitzean, prozesu terapeutiko baten bidez, zeina boluntarioa eta konfidentziala izanen baita.

d) Onuradunak: abenduaren 19ko 256/1984 Foru Dekretuan jasotako helduak, ingurune irekian beren kabuz baliatzeko gai izanik gizarte-bazterketako egoeran daudenak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonak izatea.

–Prestazio ekonomikoa jasotzeko, akonpainamendu soziala onartu beharko da.

f) Zerbitzua noiz irekirik: urteko lanegun guztietan, astelehenetik ostiralera.

g) Zerbitzuaren intentsitatea:

–Oinarrizko beharrizanak hautematea.

–Akonpainamendu soziala, esku-hartze arloen arabera lehenetsia.

–Orientazioa eta laguntza laneratzeko/lanbide kualifikazioa eskuratzeko.

–Prestazio ekonomikoa pertsonaren bizi garapenerako egokiena den hura izanen da, bere diru-sarreren eta beharrizanen arabera, besteak beste hauetarako: ostatatzea (kide baten errenta bermatuaren %95 gehienez), elikadura (kide baten errenta bermatuaren %55 gehienez), gastu pertsonalak (kide baten errenta bermatuaren %30 gehienez).

Laguntzen gehienekoa zehaztuta egonen da bakoitzak estali beharrekoaren arabera, eta inolaz ere ez da izanen behar diren gastuen %100 baino handiagoa.

h) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hilabete bat.

i) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

G.–Adingabeen arretaren arloa.

G1. Familia orientazioko zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: arreta anbulatorioko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea eta definizioa:

Familia-aholkularitza eta -terapia edo bikote-terapia eskaintzea adingabeak beren kargura dituzten familiako kideen arteko gatazkak konpontzeko; prozesu boluntario eta konfidentzial baten bidez, gatazka duten alderdien arteko komunikazioa ahalbidetzen du, guztiak asetzeko moduko eta familia taldearen premiei erantzutea bermatzen duten akordio bideragarriak lortzeko.

d) Onuradunak: 18 urtetik beheitiko seme-alabak izanik Nafarroan bizi diren familiak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Adingabea dagoen familia krisian egotea harremanei dagokienez.

–Eskumena duen administrazio unitateak aurrez txostena egitea.

f) Zerbitzua noiz irekirik: urteko lanegun guztietan, astelehenetik ostiralera.

g) Zerbitzuaren edukia: 8 saio.

h) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hilabete bat.

i) Koordainketa: ez.

j) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

G2. Familia bitartekotzarako zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: arreta anbulatorioko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea eta definizioa:

Prozesu boluntario eta konfidentziala da, eta alderdien arteko komunikazioa ahalbidetzen du, guztiak asetzeko moduko eta familia taldearen premiei erantzutea bermatzen duten akordio bideragarriak lortzeko.

d) Onuradunak:

–Banantzeko edo dibortziatzeko erabakia harturik, tramite judizialak hasi ez dituzten bikoteak.

–Banandutako edo dibortziatutako bikoteak, aurrez hartutako neurriak aldatzeko beharra dutenak.

–Familiako gatazkak dituzten anai-arrebak, gurasoak eta seme-alabak, zerbitzu hau erabil dezaketenak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Frogatzea aipatutako egoeretako bat behintzat badela.

–Eskumena duen administrazio unitateak aurrez txostena egitea.

–Nafarroako Foru Komunitatean bizitzea, gutxienez eskaera aurkezten den data baino bi urte lehenagotik.

f) Zerbitzua noiz irekirik: urteko lanegun guztietan, astelehenetik ostiralera.

g) Zerbitzuaren edukia: 6 saio.

h) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hilabete bat.

i) Koordainketa: ez.

j) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

G3. Familia elkartzeko guneen zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: arreta anbulatorioko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea eta definizioa:

Eskaintzen du leku egoki eta neutral bat adingabeak bisitak eta topaketak egiteko bere familiarekin, eta bermatzen du seme-alabek duten eskubidea beren guraso eta familiekin harremana mantentzeko, bai eta adingabearen eta egoera ahulenean dagoen gurasoaren segurtasuna eta ongizatea ere.

d) Onuradunak: banaketa prozesuan zehar edo ondoren gatazkak edo zailtasunak dituzten familiak seme-alaba adingabeen eta bi gurasoen artean harremanak mantentzeko.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Adingabeak babesteko atal eta epaitegiek igorritako familiak.

–Eskumena duen administrazio unitateak aurrez txostena egitea.

f) Zerbitzua noiz irekirik: bisitak: asteazkenak, ostiralak, larunbatak eta igandeak.

g) Zerbitzuaren edukia: bisiten maiztasuna eta intentsitatea eskumena duen administrazio unitateak ezarriko du, kontuan hartuta zehaztu dutena epaitegiek edo familia eta egoitza harrerako neurrien exekuzioa kudeatzen duen indarreko zerbitzuak.

h) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hilabete bat.

i) Koordainketa: ez.

j) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

G4. Babesgabetasun egoerak baloratzeko zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: arreta anbulatorioko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea eta definizioa:

Babesgabetasun egoera baloratzeko zerbitzua da, babesgabetasuna aitortzekoa eta babes neurriak exekutatzekoa, bai eta babes plan indibidualak abian jarri eta haien segimendua egitekoa ere.

d) Onuradunak: babesgabetasun egoeran dauden adingabeak dituzten familiak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Arrisku egoeran egotea, zeinak behar duen esku-hartze espezializatua adingabeak bere familia ingurunean egoten jarraitzeko.

–Administrazio publikoaren arreta behar izatea berehalakoan; hots, adingabearen zaintza aldi baterako hartzea.

–Babesgabetasun egoeran egotea inguruabar larri eta behin-behinekoengatik, zeinaren ondorioz adingabearen borondatezko zaintza kudeatu beharko baita, gurasoek hala eskatuta.

–Babesgabetasun egoeran egotea.

–Eskumena duen administrazio unitateak aurrez txostena egitea.

f) Zerbitzua noiz irekirik: urteko lanegun guztietan, astelehenetik ostiralera, laneko ordutegian.

g) Zerbitzuaren edukia:

–Babesgabetasun egoerak baloratzea eta guraso erantzukizuna berreskuratzeko pronostikoa egitea.

–Babesgabetasun egoerak aitortzea.

–Babes plan indibidualak egitea, bai eta guraso erantzukizuna babeste planak ere.

–Babes neurriak ezartzea adingabea bere familia ingurunean mantentzeko edo haren zaintza bere gain hartzeko.

h) Onartzen ote den erabakitzeko epea: aholkularitza eta arreta berehalako urgentziaz.

Hiru hilabete, prozedura hasten denetik, babesgabetasun egoera aitortzeko.

i) Koordainketa: ez.

j) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

G5. Haur eta nerabeentzako arreta-zerbitzua. Haur eta nerabeak artatzeko taldea (HNAT).

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: arreta anbulatorioko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea eta definizioa:

Ingurune irekian esku hartzeko zerbitzua, haur eta gazteen babesgabetasun arriskuko egoeretan espezializatua, adingabeak beren familia ingurunetik bereiztea beharrezkoa ez denean.

d) Onuradunak: arrisku egoeran dauden haur eta gazteak eta haien familiak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Babesgabetasun arriskuko egoeran egotea, zeinak talde honen esku-hartze espezializatua behar baituen.

–Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek edo HNATek egindako deribazio-txostena.

–Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzak onartzea.

f) Zerbitzua noiz irekirik: urte osoan, astelehenetik ostiralera, jaiegunak izan ezik.

g) Zerbitzuaren edukia:

Balorazio eta esku-hartze zerbitzua, talde espezifikoek ematen dutena, HNATek, langile espezializatuekin; eginkizun hauek ditu:

–Babesgabetasun arriskuko egoeren balorazioa.

–Esku-hartze plan indibidualizatua garatzea adingabeekin eta haien familiekin.

–Bigarren eta hirugarren mailako prebentzio programak garatzea eta psikologia eta hezkuntza esku-hartzeak adingabeekin eta haien familiekin.

–Euskarri teknikoa eta laguntza izatea Foru Komunitateko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuendako eta Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzarendako.

–Baditu, halaber, eginkizun hauek ere: ikerketa, balorazio, laguntza ematea erabakiak hartzeko orduan eta babes neurriak exekutatzeko orduan, aholkularitza ematea familia eta lanbide esparruan, eta sustapena eta prestakuntza eskaintzea sare soziokomunitarioari.

–Sareko lana sustatzea eta hartan parte hartzea.

h) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hiru hilabete.

i) Koordainketa: ez.

j) Jarduketa eremua: Gizarte Zerbitzuen Alorra.

G6. Familian esku hartzeko zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: arreta anbulatorioko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea eta definizioa:

Programa anbulatorioa, psikologia eta hezkuntza arlokoa, helburu duena gurasoei laguntzea beren seme-alaba adingabeekin hartu-emanean efikazagoak izan daitezen; horretarako, familia hezitzaile bat dago, informazioa, sostengua, aholkularitza eta prestakuntza baliatuz beharrezko abileziak eta trebetasunak aldatu, areagotu eta eskaini ditzan, adingabeen zaintza egokirako.

c) Onuradunak: Foru Komunitatean bizi diren familiak, familiako adingabeak babesgabetasun arriskuko egoeran daudenean eta heziketa arloko laguntzak beharrezko direnean, helburu hauek izanik: bigarren mailako prebentzioa, familia babestea (psikologia eta hezkuntza arloan esku hartuz eta guraso-gaitasuna landuz) edo familia elkartzea.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Arrisku egoeran dauden adingabeak, zeinek posible duten familia ingurunean jarraitzea hezkuntza esku-hartze intentsibo bat eginez.

–Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek egindako deribazio-txostena.

–Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzaren ebazpena.

f) Zerbitzua noiz irekirik: urteko lanegun guztietan, astelehenetik ostiralera, eta, salbuespen gisa, asteburuetan.

g) Zerbitzuaren edukia: hezkuntza esku-hartze indibidualizatu eta intentsiboa da (astean 9 ordu ere izan baititzake), eta gizarte hezkuntzaren arloko profesional bat joanen da familiaren etxera.

Arreta unitatea familia osoa da, eta hauek dira helburu nagusiak:

–Indartzea familiak duen gaitasuna arrakastaz aurre egiteko bere bizi zikloko fase guztiei.

–Familiako harremanen kalitatea hobetzea, senar-emazteen artekoa, guraso eta seme-alaben artekoa eta senideen artekoa barne.

–Familiaren harremanen kalitatea hobetzea bere inguruarekin eta sostengu sozialaren sistemak indartzea.

–Familian modu negatiboan eragin dezaketen estres faktoreak gutxitzea, eta familiaren gaitasuna indartzea arazoei modu eraginkorrean aurre egiteko.

h) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hiru hilabete.

i) Koordainketa: ez.

j) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

G7. Nerabeen heziketarako zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: arreta anbulatorioko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea eta definizioa: zerbitzu honek ingurune irekian esku hartzen du, eta helburu du nerabeei eta haien familiei laguntzea beren hartu-emanetan eraginkorragoak izaten; horretarako, gizarte hezitzaile bat izanen dute, erreferente egoki izanen dena nerabearentzat, eta hark hezkuntza ekintzak eginen ditu, prebenitzeko eta lantzeko nerabearen familia- eta gizarte-inguruneko jarrera eta jokamolde disruptiboak.

d) Onuradunak: bi sexuetako nerabeak, arazo larriak dituztenak harremanei edo egokitzeari dagokionez familian, gizartean eta/edo eskolan, eta haien familiak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Egoera hauetako batean edo zenbaitetan egotea:

Arazo handiak izatea gizartean integratzeko.

Familia ingurunera itzultzeko prozesuan egotea.

Autonomia prozesuan egotea.

–Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek egindako deribazio-txostena.

–Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzaren ebazpena.

f) Zerbitzua noiz irekirik: urteko lanegun guztietan, astelehenetik ostiralera, eta, salbuespen gisa, asteburuetan.

g) Zerbitzuaren edukia: ingurune irekian esku hartzen du, bai nerabeekin bai haien familiekin, eta hilean 10 ordura artekoa ere izan daiteke, maila ezberdinetan:

–Hezkuntza lana nerabean oinarriturik. Hezkuntza saio indibidualak, astero, natura eremuetan eta bulegoetan.

–Taldeko tailerrak nerabeentzako denetariko gaiei buruz.

–Familiakoekin elkarrizketak.

h) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hiru hilabete.

i) Koordainketa: ez.

j) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

G8. Adingabeendako eguneko zentroaren zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: egunez artatzeko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea eta definizioa: etxebizitzaz bestelako arreta zentroa, eskolaz kanpoko eta oporretako ordutegian, arrisku egoeran dauden haur eta nerabeentzako eguneko arreta eskaintzeko. Bigarren mailako prebentziorako esku-hartzeen barruan sartzen da.

Eguneko zentroak bi erronka handi hauek ditu, batez ere:

–Familia babestea, bermatu nahi baita babesgabetasun arriskuko egoeran dauden adingabeek beren familietan jarraitzea.

–Familiaren esku-hartzea osatzea; horretarako, sostengua eta gidaritza eskainiko da eta hezkuntza lan bat eginen da adingabeekin eta haien familiekin familiako funtzionamenduaren arlo eta behar oinarrizkoenetan, bizikidetzako familia talde gisa iraun dezaten.

d) Onuradunak: arrisku egoeran dauden haur eta nerabeak, 3 urtetik 16 urtera bitarte dituztenak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Arrisku egoeran egotea eta baliabidea behar izatea familia babesteko edo esku-hartzea osatzeko.

–Eskumena duen administrazio unitateak aurrez txostena egitea.

f) Zerbitzua noiz irekirik:

–Ikasturtean zehar: astelehenetik ostiralera 17:00etatik 19:30era, eta larunbatetan 10:30etik 16:30era.

–Oporretan: astelehenetik ostiralera 10:30etik 16:30era.

g) Zerbitzuaren edukia:

–Harrera gune da, banaka zein taldeka lan egiteko, eta haren funtzionamenduak eskolaldia osatzen du; beraz, eskolaz kanpoko ordutegia du.

–Zerbitzu honetan, adingabe bakoitzaren garapen integrala landuko da, familia eta gizarte testuingurutik urrundu gabe.

–Programa honetan bete beharreko eginkizun nagusietako bat da beharrezko koordinazioa ezartzea eguneko zentroko erabiltzaile adingabeen komunitateko gainerako gizarte-, osasun- eta eskola-eragileekin.

h) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hiru hilabete.

i) Koordainketa: ez.

j) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

G9. Behaketa eta harrera egiteko zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: egoitzan artatzeko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea eta definizioa:

Arreta zerbitzu berehalakoa eta aldi baterakoa; haren eginkizunak dira babestea, baloratzea eta diagnostikoa egitea, eta adingabeei eskaintzen die egoitza edo familia ingurune seguru eta babestu bat, zeinetan estaliko baitzaizkie beren behar fisikoak, osasun arlokoak, psikoemozionalak eta hezkuntza arlokoak.

d) Onuradunak: 0tik 18 urtera arteko adingabeak, beren babesgabetasun egoera dela-eta ezin direnak beren familia ingurunean egon.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Balorazio urgente bat behar izatea eta/edo berehalako babes neurri bat, zeinaren ondorioz beren familia ingurunetik bereizi behar diren.

–Eskumena duen administrazio unitateak aurrez txostena egitea.

f) Zerbitzua noiz irekirik: urte osoan, eguneko 24 orduetan.

g) Zerbitzuaren edukia:

–Urgentziaz, harrera eskaintzen die adingabeei, eguneko 24orduetan, eta denboraldi batez beren behar oinarrizkoak guztiz asetzen ditu egunero, izan osasunari eta hezkuntzari dagozkionak izan behar psikoemozionalak. Edonola ere, helburua da denboraldi horrek 90 egun baino gehiago ez irautea.

–Helburu du, gune babestu honetatik, artatutako adingabeen egoera pertsonala eta soziala eta familia egoera aztertzea eta baloratzea, beharrezko elementuak izateko adingabearen babesgabetasun maila neurtu ahal izateko, dagoen arriskua ebaluatzeko eta eta guraso-erantzukizuna berreskuratzeko pronostikoa zehazteko.

–Familiako esku-hartze bat eginen da astean gutxienez behin.

–Bermatuko da haien gurasoekin edo zaintzaileekin izan beharreko harremanak testuinguru babestu batean eginen dela, betiere gainbegiraturik.

h) Onartzen ote den erabakitzeko epea: berehalakoa egoitzan sartzeko.

i) Koordainketa: ez.

j) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

G10. Egoitzan oinarrizko harrera egiteko zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: egoitzan artatzeko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea eta definizioa: zerbitzu honek babesa ematen die beren jatorrizko familietatik bereizi behar izan dituzten adingabeei, haien zaintza entitate publikoak bere gain harturik. Egoitzan hartzen dira adingabeak, eta horren helburua da beharrezko arreta ematea, adingabeek lor dezaten izatea garapen afektibo, psikologiko, intelektual eta sozial eta prestakuntza eta lan garapen egokia.

d) Onuradunak:

–Entitate publikoak tutoretza bere gain hartutako adingabeak, babesgabetasun egoera aitortu delako.

–Gurasoek tutoretza entitate publikoak har dezala borondatez eskatutako adingabeak, entitate publikoak egoera larri eta behin-behineko gisa baloratu badu.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–7 urtetik 18 urtera arteko adingabeak, babesgabetasun egoeran daudenak edo egoera larri eta behin-behinekoan.

–Eskumena duen administrazio unitateak aurrez txostena egitea.

f) Zerbitzua noiz irekirik: urteko egun guztietan, eguneko 24 orduetan.

g) Zerbitzuaren edukia: adingabearen arreta integrala, egunero:

–Ostatua eta mantenua.

–Eskolako jarduerak eta prestakuntza jarduerak.

–Hezkuntza plan indibidualean aurreikusitako jarduerak, zeinetan jasoko baitira adingabearekin eta jatorrizko familiarekin egin beharreko esku-hartzeak; plana aldian behin ebaluatuko da.

h) Onartzen ote den erabakitzeko epea:

–Hiru hilabete babesgabetasun egoera aitortzen denetik, plaza bat emateko.

–Hilabete bat hezkuntza plan indibiduala egiteko, zentroan sartzen denetik.

i) Koordainketa: ez.

j) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea, kalterik egin gabe 26/2015 Legean jasotakoari.

G11. Egoitzan harrera espezializatua egiteko zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: egoitzako arreta.

c) Baliabidearen xedea eta definizioa: babes zentro espezifikoak portaera arazoak dituzten adingabeentzat, non erabil baitaitezke segurtasun neurriak eta askatasuna edo oinarrizko eskubideak mugatzeko neurriak. Neurri horiek edonola ere salbuespen gisa aplikatuko dira, proportzionaltasun, premia eta behin-behinekotasun printzipioak betez, betiere helburua heziketa izanik.

Baimen judiziala ezinbestekoa da adingabea babes zentro espezifikoan sartzeko.

d) Onuradunak: babesgabetasun egoeran edo egoera larri eta behin-behinekoan dauden 12 urtetik 18 urtera bitarteko adingabeak, arreta espezializatua behar dutenak beren problematika lantzeko.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–12 urtetik 18 urtera bitarteko adingabeak izatea, babesgabetasun egoeran edo egoera larri eta behin-behinekoan egotea eta arreta espezializatua behar izatea beren problematika lantzeko.

–Eskumena duen administrazio unitateak aurrez txostena egitea.

f) Zerbitzua noiz irekirik: urte osoan.

g) Zerbitzuaren edukia: adingabearen arreta integrala, egunero:

–Ostatua eta mantenua.

–Eskolako jarduerak eta prestakuntza jarduerak.

–Hezkuntza plan indibidualean aurreikusitako jarduerak, zeinetan jasoko baitira adingabearekin eta jatorrizko familiarekin egin beharreko esku-hartzeak. Plana aldian behin ebaluatuko da.

–Familiako esku-hartzea gutxienez hilean behin.

–Sostengu terapeutikoa eta segimenduak osasun mentalera igorritako kasuetan.

–Adingabeei akonpainamendua egitea egoitzan integratzeko eta han bilakaera egokia izateko prozesuan.

h) Onartzen ote den erabakitzeko epea:

–Hiru hilabete babesgabetasun egoera aitortzen denetik, plaza bat emateko.

–Hilabete bat hezkuntza plan indibiduala egiteko, zentroan sartzen denetik.

i) Koordainketa: ez.

j) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea, kalterik egin gabe 26/2015 Legean jasotakoari.

G12. Ama nerabeendako laguntza zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: egoitzan artatzeko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea eta definizioa: zerbitzu honek babesa ematen die ama nerabeei eta haien seme-alabei. Egoitza batean ematen da zerbitzua, eta helburu du laguntza eskaintzea beren amatasunean eta garapen pertsonal eta prestakuntza eta/edo lan garapenean, etorkizunean beren autonomia bermatzeko, bai eta haien seme-alabei eman beharreko arreta egokia bermatzeko ere.

d) Onuradunak: ama nerabe haurdunak edo beren kargu seme-alaba adingabeak dituztenak. Laguntza hau 21 urteak arte luzatu daiteke.

e) Eskuratzeko baldintzak: ama nerabeak izatea, babesgabetasun egoeran edo egoera larri eta behin-behinekoan daudenak, beren kargura seme-alaba adingabeak dituztela.

f) Zerbitzua noiz irekirik: urteko egun guztietan, eguneko 24 orduetan.

g) Zerbitzuaren intentsitatea: adingabearen arreta integrala, egunero:

–Ostatua eta mantenua.

–Sostengua ama-gaitasuna eskuratzeko eta beren seme-alabak zaintzeko prozesuan.

–Akonpainamendua eskaintzea amei prestakuntza prozesuan eta gizarteratze eta laneratze prozesuan.

–Hezkuntza plan indibidualean aurreikusitako jarduerak, zeinetan jasoko baitira amekin eta haien seme-alabekin egin beharreko esku-hartzeak. Plana aldian behin ebaluatuko da.

h) Onartzen ote den erabakitzeko epea:

–Hiru hilabete babesgabetasun egoera aitortzen denetik, plaza bat emateko.

–Hilabete bat hezkuntza plan indibiduala egiteko, zentroan sartzen denetik.

i) Koordainketa: ez.

j) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea, kalterik egin gabe 26/2015 Legean jasotakoari.

G13. Bakarrik dauden atzerriko adingabeak artatzeko zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: egoitzan artatzeko zerbitzua.

k) Baliabidearen xedea eta definizioa: egoitzan artatzeko zerbitzua, helburu duena bakarrik dauden atzerriko adingabeei ematea beharreko arreta lortu dezaten eskuratzea garapen afektibo, psikologiko, intelektual eta sozial eta prestakuntza eta lan garapen egoki bat.

c) Onuradunak: bakarrik dauden atzerriko adingabeak, administrazio publikoaren tutoretzapean daudenak.

d) Eskuratzeko baldintzak:

–Bakarrik dagoen atzerriko adingabea izatea.

–Babesgabetasun egoera aitortua izatea eta administrazio publikoaren tutoretzapean egotea.

–Eskumena duen administrazio unitateak aurrez txostena egitea.

e) Zerbitzua noiz irekirik: urte osoan.

f) Zerbitzuaren edukia: egoitzan egunero artatuz eta hezkuntza akonpainamendua eginez, helburu hauek landuko dira:

–Bermatzea oinarrizko premiak asetzen direla.

–Bermatzea hezkuntza jasotzeko eskubidea, bereziki hizkuntza ikastea eta laneko/lanean hasi aurreko prestakuntza.

–Orientatzea eta laguntzea enplegua era aktiboan bilatzen.

–Ziurtatzea osasun laguntza egokia jasotzen dutela eta osasun zerbitzu publikoetara sarbide unibertsala izanen dutela, bai eta oinarrizko gizarte prestazioetara ere, adingabe espainiarren baldintza beretan.

–Laguntzea eta erraztea tramitatzen, ahalik eta azkarren, beren egoera frogatzen duen dokumentazioa eta bizileku baimena, behin egiaztatu eta gero ezinezkoa dela beren familiarengana edo jatorrizko herrialdera itzultzea.

–Beren autonomia prozesua sustatzea adingabearen bizitzako esparru guztietan.

Onartzen ote den erabakitzeko epea: hiru hilabete kasuaren balorazioa hasten denetik.

h) Koordainketa: ez.

i) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

G14. Familian harrera egiteko zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatua. Ezinbestekoa da familia ezin egokiago bat izatea harrera egiteko.

b) Baliabide mota: arreta integrala familia ingurune batean; izan daiteke familia handia (ahaidetasun harremana dagoenean) edo kanpoko familia bat (ahaidetasun harremanik gabe).

c) Baliabidearen xedea eta definizioa:

–Zerbitzu honek babesa ematen die beren jatorrizko familiatik bereizi behar izan dituzten adingabeei. Familiako harrera deritzon neurri legalaren bidez gauzatzen da, eta haren bidez, entitate publikoak familia baten gain uzten du adingabearen zaintza, zeinak bere burua eskaini baitu adingabea artatzeko eta zeina horretarako egokia dela baloratu baita.

–Babes horren helburua da adingabeari ematea baldintza egokiak lortzeko bere garapen afektiboa, psikologikoa, intelektuala eta soziala eta prestakuntza eta lan garapena.

–Adingabeari emandako arretaren barruan, adingabearen eta jatorrizko familiaren arteko hartu-emanak ezarriko dira, ororen gainetik jarriz adingabearen interesa.

Modalitateak:

Urgentziaz, gehienez ere 6 hilabetez, babesgabetasun egoera baloratu ahal izateko, edo aplikatu beharreko neurria erabakitzen den bitartean, betiere adingabearentzako familia egokiren bat baldin badago.

Aldi baterako; 2 urterako, gehienez ere. Aldi hori igarotzean, adingabea bere jatorrizko familiarengana itzultzen da edo beste neurri egonkor bat hartzen da.

Iraunkorra, ez denean aurreikusten jatorrizko familiarekin itzultzeko aukera.

Kanpoko familian egindako harrera, gainera, espezializatua edo profesionalizatua ere izan daiteke, betiere zerbitzua eskuratzeko baldintzek eta onuradunek indarreko araudian ezarritakoa betetzen badute.

d) Onuraduna: familiako harreran dauden adingabeak, haien harrerako familiak eta haien jatorrizko familiak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–0tik 18 urtera arteko adingabeak, babesgabetasun egoeran baloratuta daudenak edo egoera larri eta behin-behinekoan, aldi baterako harreretarako edo harrera iraunkorretarako.

–Urgentziazko harrera kautelazko neurri baten ondoren ere ebatz daiteke, edo babesgabetasun egoera baloratzeko prozedura hasita.

f) Zerbitzuaren edukia:

–Laguntza ekonomikoa unibertsalizatzea adingabearen mantenu gastuetarako, eta, hortaz, harrerako familia guztiei ematea, edozein dela ere haien tipologia, bai eta haien diru-sarreren maila ere.

–Oinarrizko zenbatekoen osagarria, harreran hartutako adingabeen beharrizanen arabera, desgaitasun mailaren arabera:

–%33tik %65era: 60 euro hilean.

–%65etik gora: 103 euro hilean.

–Oinarrizko zenbatekoen osagarria, harreran hartutako adingabeen beharrizanen arabera, kontuan hartuta joan-etorriak egin behar direla bisitetarako, terapietarako, elkarrizketetarako:

Astean 50 km-ra arteko distantziako joan-etorriak familiaren etxetik edo baliokidetik: 50 euro hilean.

Astean 51tik 100 km-ra arteko distantziako joan-etorriak familiaren etxetik edo baliokidetik: 100 euro hilean.

g) Zerbitzua noiz irekirik: urteko egun guztietan, eguneko 24 orduetan.

h) Zerbitzuaren intentsitatea:

–Adingabearen arreta integrala harrerako familian.

–Adingabeari eta harrerako familiei eta jatorrizko familiei akonpainamendua egitea eta aholkularitza teknikoa ematea, bai eta prozesuaren ebaluazioa egitea ere, hori guztia indarreko araudian ezarritako maiztasunarekin, eta leudekeen beharrizanen arabera.

i) Onartzen ote den erabakitzeko epea:

–Berehalakoa, urgentziazko harrera denean.

–Hiru hilabete babesgabetasun egoera aitortzen denetik, beharrezkoa bada familia zabala baloratzea.

–Sei hilabete, familia zabala egokia ez bada eta kanpoko familia bat baloratu behar bada.

j) Koordainketa: gurasoek parte har dezakete egokitzat jotzen diren gastuak ordaintzen.

k) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea, kalterik egin gabe 26/2015 Legean jasotakoari.

G15. Asteburuetan, oporretan edo halako epe baterako familian harrera egiteko zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: arreta familia ingurune batean.

c) Baliabidearen xedea eta definizioa: helburua da familia baten sostengua eta erreferentzia izatea egoitza batean harrera hartuta dauden adingabeendako eta, harrerako familia batean egonik, aldi batez bereizirik egotea beharrezkoa duten adingabeentzat, harrera prozesuarentzat lagungarri denez.

d) Onuradunak: egoitzetan harrera hartuta dauden adingabeak edo harrerako familiarengandik aldi batez bereizik egon behar duten adingabeentzat.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Egoitza batean harrera hartuta dauden adingabeak izatea edo harrerako familiarengandik aldi batez bereizik egon behar duten adingabeak izatea, baldin eta zerbitzu hau komenigarria dela baloratzen bada.

–Eskumena duen administrazio unitateak aurrez txostena egitea.

f) Zerbitzua noiz irekirik: urte osoan.

g) Zerbitzuaren edukia: adingabeen eta harrerako familien beharrizanen araberakoa izanen da. Adingabearen egoeraren eta familiaren arabera, baloratuko da prestazio ekonomiko bat ematea.

h) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hiru hilabete.

i) Koordainketa: ez.

j) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

G16. Nazioko eta nazioarteko adopzioetan informazioa, aholkularitza, balorazioa eta laguntza emateko zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: arreta anbulatorioa.

c) Baliabidearen xedea eta definizioa: zerbitzu honek hau eskaintzen du:

–Adopzioa eskaini aurreko informazioa eta prestakuntza, nahita ez jaso beharrekoa.

–Aholkularitza ematea eta egokitasuna baloratzea nazioarteko adopziorako/adopzio nazionalerako.

–Adopzio ondoko laguntza.

d) Onuradunak: adopzio prozesuan interesa dutenak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Betetzea Haurrentzako eta Nerabeentzako Sustapenari, Laguntzari eta Babesari buruzko abenduaren 5eko 5/2005 Foru Legeak ezarritako irizpideak eta Nafarroako Foru Komunitatean adopziorako prozedura administratiboa arautzen duen azaroaren 26ko 111/2014 Foru Dekretuak ezartzen dituenak.

–Eskumena duen administrazio unitateak aurrez txostena egitea.

f) Zerbitzua noiz irekirik: urteko lanegun guztietan, astelehenetik ostiralera.

g) Zerbitzuaren edukia: ezarritakoa 15/2005 Foru Legean eta 111/2014 Foru Dekretuan.

Informazio eta prestakuntza saioak:

Nahita ez jaso beharrekoak adopzioa eskaini aurretik:

Lau orduko informazio saio bat, taldekakoa.

6 prestakuntza saio, bi ordukoa bakoitza.

Borondatezkoak eta egokitasuna baloratu ondoren egin beharrekoak:

Itxaronaldiko eta adopzio ondoko tailerrak, haurtzaroari eta adopzioari lotutako askotariko gaiei buruzkoak.

Aurrez aurreko aholkularitza, helburu izanik laguntzea proiektuan erabakiak hartzen, organismo akreditatua aukeratzen, herrialdea, etab.

Egokitasuna baloratzea, bulegoan edo etxean aurrez aurreko elkarrizketak eginez, eta beharrezkotzat jotzen diren proba psikologikoak egitea.

Esku hartzea adopzio espedienteak tramitatzen, bai adopzioa nazionala denean bai nazioartekoa denean.

Adopzio ondoko laguntza:

Orientazioa

Esku-hartze terapeutikoa.

Jatorriei buruzko laguntza.

h) Epea egokitasunaren balorazioa tramitatzeko:

–Nazioarteko adopzioa denean:

Informazio saioetarako: bi hilabete (salbu eta ez badago parte-hartzaileen gutxieneko kopuru bat).

Egokitasunaren balorazio psikosozialaren eskaera egiten denetik eskatzaileen balorazio psikosoziala egiteko galdetegia entregatu bitarte: bi hilabete.

Balorazio psikosoziala egiteko galdetegia itzultzen denetik egokitasuna edo ez-egokitasuna aitortzeko jakinarazpena bidali bitarte: lau hilabete.

–Adopzio nazionala denean, egokitasun balorazioa eginen da eskatzaileak itxaron zerrendako lehenengo 10 postuetan daudenean.

i) Koordainketa: nazioarteko adopziorako organismo akreditatuek tramitaziorako ezarritako tarifak.

j) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

G17. Neurri judizialak ingurune irekian betetzeko zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: arreta anbulatorioa.

c) Baliabidearen xedea eta definizioa: programa-zerbitzu honek gainbegiratzen eta kontrolatzen du adingabeen epaitegiek ezarritako ingurune irekiko neurrien exekuzioa:

–Komunitatearen mesedetan jardutea.

–Hezkuntza- eta gizarte-zereginak.

–Askatasun zaindua.

–Tratamendu anbulatorioa.

–Asteburua etxean.

–Bizikidetza hezkuntza taldean (egoitzan).

–Eguneko zentroa.

d) Onuradunak: 14 urtetik goitiko adingabeak, zeinei ezarri baitzaie neurri judizial bat falta edo delitu tipifikatu bat egiteagatik Adingabearen Erantzukizun Penalari buruzko 5/2000 Legearen arabera.

e) Eskuratzeko baldintzak: Adingabeen Epaitegiko sententzia.

f) Zerbitzua noiz irekirik: urte osoan.

g) Zerbitzuaren edukia:

–Hezkuntza- eta gizarte-programa indibidualizatu bat egitea eta Adingabeen Epaitegira bidaltzea.

–Hiru hilez behin: neurriak betetzen diren kontrolatzeko eta jarraipena egiteko txostenak prestatzea eta Adingabeen Epaitegira bidaltzea.

–Hilero: koordinazio bilerak egitea neurriak betetzen direla kudeatzen duten zerbitzu guztiekin.

–Hiru hilez behin: koordinazioa Adingabeen Epaitegiarekin.

h) Onartzen ote den erabakitzeko epea:

–Ingurune irekia: hiru hilabete neurri judiziala ezartzen denetik.

–Bizikidetza hezkuntza taldearekin: berehalakoa, neurri judiziala ezartzen denetik.

i) Koordainketa: ez.

j) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

G18. Barneratze-neurriak betetzeko zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: egoitzako arreta.

c) Baliabidearen xedea eta definizioa: programa-zerbitzu honek gainbegiratzen eta kontrolatzen du adingabeen epaitegiek ezarritako barneratze-neurrien exekuzioa:

–Erregimen itxiko barneratzea.

–Erregimen erdirekiko barneratzea.

–Erregimen irekiko barneratzea.

–Barneratze terapeutikoa.

–Asteburua zentroan.

d) Onuradunak: 14 urtetik goitiko adingabeak, zeinei ezarri baitzaie neurri judizial bat delitu tipifikatu bat egiteagatik Adingabearen Erantzukizun Penalari buruzko 5/2000 Legearen arabera.

e) Eskuratzeko baldintzak: Adingabeen epaitegiko sententzia.

f) Zerbitzua noiz irekirik: urte osoan.

g) Zerbitzuaren edukia: eguneroko arreta:

–Mantenua eta ostatuta.

–Gainbegiratzea neurria betetzen den zentroko eguneroko bizitzako jarduerak.

–Eskola- eta prestakuntza-jarduerak, ezin badira ikastetxe batera joan.

–Jarduera okupazionalak eta lan prestakuntzakoak.

–Familia arretako eta arreta psikologikoko jarduerak.

h) Onartzen ote den erabakitzeko epea: berehalakoa, neurri judiziala ezarri ondoren.

i) Koordainketa: ez.

j) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea, kalterik egin gabe 26/2015 Legean jasotakoari.

G19. Autonomia prozesuan dauden gazteei laguntza emateko zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: egoitzako arreta ingurune irekian.

c) Baliabidearen xedea eta definizioa: zerbitzu honek programa bat eskaintzen du bizitza independentea izaten ikasteko babes neurriren bat duten edo izan duten gazteentzat:

–Prestazio ekonomikoa jatorrizko familiara itzuli ezin diren gazteek bizitza independente bat hasteko aukera izan dezaten, behin babes neurria bukatutakoan.

–Hezkuntza- eta gizarte-laguntza.

–Laguntza psikologikoa.

d) Onuradunak: 16 urtetik 18 urtera arteko gazteak, eta behin 18 urte betetakoan, 21 urtera rte, betiere zerbitzua eskuratzeko baldintzak betetzen badituzte.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Behin babes neurria bukatutakoan, jatorrizko familiara itzuli ezin diren gazteak edo zaurgarritasun egoera bereziki larrian dauden gazteak.

–Aktiboki eta probetxuz parte hartzea ezarri diren zerbitzuetan, hartutako konpromisoekin bat.

–Eskumena duen administrazio unitateak aurrez txostena egitea.

f) Zerbitzua noiz irekirik: urte osoan.

g) Zerbitzuaren edukia:

–Hileroko prestazio ekonomikoaren zenbatekoa LGSaren %116,66koa izanen da. Baldin eta onuradunak prestazioaren zenbatekoa baino diru-sarrera handiagok baditu, ez zaio prestazio ekonomikoa emanen. Baldin eta onuradunak laneko diru-sarrerak baditu, zenbatekoari kenduko zaio hileko diru-sarreren %40. Baldin eta diru-sarreren beste iturri batzuk badaude, ezarritako zenbatekora iritsi arte osatuko da.

–Hezkuntza- eta gizarte-arreta, zeina bideratuta egonen baita laneko prestakuntzara, gizarte arlora eta harremanetarako gaitasunetara, onuradunaren beharrizanen arabera.

h) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hilabete bat.

i) Koordainketa: ez.

j) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

G20. Harrerako familiendako prestazio ekonomikoak.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: prestazio ekonomikoa, aldian behin jasotzeko edo behin.

c) Baliabidearen xedea eta definizioa: Prestazio ekonomiko bat da, harrerako familiek aurre egin ahal izan diezaieten harreran hartutako adingabearen gastu arruntei nahiz ezohikoei.

d) Onuradunak: harrerako familiak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Harrerako familia izatea (familia zabala zein kanpoko familia).

–Eskumena duen administrazio unitateak aurrez txostena egitea.

f) Zerbitzuaren edukia: Hileroko prestazioa:

–LGSaren %63,83 harreran hartutako adingabe bakoitzeko. Gehienez %50eko igoera aplikatzen ahalko zaio zenbateko horri adingabeak desgaitasun bat badu.

–Harrera anizkoitza bada, %25 gutxituko da prestazioa bigarren adingabearen kasuan, eta %50 hirugarren adingabetik aurrera.

Ezohiko prestazioak:

–Harreran hartutako adingabeendako tratamendu psikoterapeutikoak, entitate publikoak zuzenduak eta baimenduak.

–Beste zerbitzu publiko batzuek beren gain hartzen ez dituzten tratamenduak, medikuak agindutakoak harreran hartutako adingabearendako (odontologia, laguntza produktuak).

–Lan eta prestakuntzarako, 18 urteak bete eta harrerako familian bizitzen jarraitzen dutenentzat, betiere aipatu jardueran probetxua egonez gero. Zenbatekoa, zeina izanen baita aldizkako laguntza adinakoa, 21 urteak bete arte ordaintzen ahal da.

–Goi mailako ikasketetarako, 21 urteak bete eta harrerako familian bizitzen jarraitzen dutenentzat, betiere ikasketa horietan probetxua egonez gero. Zenbatekoa, zeina izanen baita aldizkako laguntza adinakoa, aukeratutako gradu ikasketek iraun bitartean ordaintzen ahal da. Bekak jasoz gero, ezarritako urteko laguntzari kenduko zaizkio.

–Onartzea Familia Harrerako taldeak jarraipen bat egitea, kasu bakoitzean ezarritako maiztasunarekin.

g) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hiru hilabete.

h) Koordainketa: ez.

i) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

G21. Urgentziazko familiako harrera egiteko prestazioak.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: aldian behin jasotzeko prestazio ekonomikoa.

c) Baliabidearen xedea eta definizioa: prestazio ekonomiko honen xedea da urgentziazko familiek aurre egin ahal izatea harrerak eragindako gastuei adingabea baloratzeko prozesuan zehar.

d) Onuradunak: harrerako familiak, beren jatorrizko familiarengandik bereizi behar dituzten adingabeak hartzen dituztenak babesgabetasun egoera baloratzen den bitartean.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Urgentziazko familien programan harrerako familia izatea.

–Eskumena duen administrazio unitateak aurrez txostena egitea.

g) Zerbitzuaren edukia: hau ordainduko da:

–Adingabe batekin: 25 euro egunean.

–Bi adingaberekin: 35 euro egunean.

–Hiru adingaberekin: 50 euro egunean.

–Prestazio ekonomikoa mantentzea harreran adingaberik ez dagoen dolu aldietan, gehienez ere bi hilabetez.

h) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hilabete bat.

i) Koordainketa: ez.

j) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

G22. Familian harrera espezializatua emateko prestazio ekonomikoak.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: prestazio ekonomikoa, aldian behin jasotzeko.

c) Baliabidearen xedea eta definizioa: prestazio ekonomiko honen xedea da familia espezializatuak konpentsatzea araudian eskatzen den dedikazio eta prestakuntzagatik, eta, horrez gain, adingabea harreran hartzeak sortutako gastuei aurre egin ahal izan diezaieten.

d) Onuradunak: harreran hartutako adingabeak indarreko araudian ezarritakoaren arabera.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Harreran hartutako adingabeak indarreko araudian ezarritakoaren arabera.

–Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzak aurrez txostena egitea.

f) Zerbitzuaren edukia: hau ordainduko da:

–1.500 euro prestakuntza eta dedikazio bereziarengatik.

–Adingabearen mantenu gastuetarako ezarritakoa: LGSaren %63,83 hilean.

g) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hilabetea.

h) Koordainketa: ez.

i) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

G23. Familiako harreran atseden emateko programetarako prestazio ekonomikoak.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: behin bakarrik hartzeko prestazio ekonomikoa.

c) Baliabidearen xedea eta definizioa: prestazio ekonomiko honen xedea da harrerako familiek aukera izan dezaten atseden hartzeko eremuak izateko harreran hartutako adingabeei dagokienez.

d) Onuradunak: harreran hartutako adingabeak, zeinak behar duten aldi baterako harrerako familiarengandik bereizita egon, familiaren bizikidetzan sortzen diren zailtasunak direla eta.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Familiako harreran hartutako adingabeak.

–Eskumena duen unitateak atseden hartzea beharrezkoa dela dioen txostena.

–Eskumena duen administrazio unitateak aurrez txostena egitea.

f) Zerbitzuaren edukia: prestazioa honako aldi hauetan sortutako gastuak estaltzeko izanen da:

–Asteburuak.

–Oporrak.

–Hileroko prestazioa, harrera-aldiaren iraupenari lotuta:

LGSaren %63,83 harreran hartutako adingabe bakoitzeko. Gehienez %50eko igoera aplikatzen ahalko zaio zenbateko horri adingabeak desgaitasun bat badu.

Harrera anizkoitza bada, %25 gutxituko da prestazioa bigarren adingabearen kasuan, eta %50 hirugarren adingabetik aurrera.

g) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hiru hilabete.

h) Koordainketa: ez.

i) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

G24. Adingabea bere familia-ingurunean gelditzeko laguntzak.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: prestazio ekonomikoa, behin bakarrik jasotzeko eta/edo aldian behin.

c) Baliabidearen xedea eta definizioa: aldian behingo prestazio ekonomikoa, dauden gizarte prestazio orokorren lagungarri, xede duena adingabeak beren familia ingurunetik bereiz daitezen eragoztea.

d) Onuradunak: arrisku egoeran dauden adingabeak dituzten familiak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Arrisku egoeran egotea.

–Laguntza ekonomikoa behar izatea familiaren baldintzak onuragarriak izan daitezen adingabea bere familiako testuinguruan gelditzeko.

–Eskumena duen administrazio unitateak aurrez txostena egitea.

f) Zerbitzuaren edukia: osorik finantzatuko da beharrezko gastua, baloratuta ea baden adingabearen babesgabetasun arriskuko egoera bat eta familiaren premia ekonomikoa (etxebizitzaren titulartasuna, lan egoera, osasun egoera, familiaren osaera eta gizarte- eta familia-sostengua).

g) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hiru hilabete.

h) Koordainketa: ez.

i) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

G25. Hezkuntza-egoitzetako egonaldietarako laguntzak

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: aldian behin jasotzeko prestazio ekonomikoa.

c) Baliabidearen xedea eta definizioa: prestazioaren helburua da babesgabetasuna arriskuko egoeran dauden adingabeen hezkuntza egoitzetako egonaldien kostua estaltzea; egonaldi horiek adingabeak beren familia ingurunetik bereiztea eragozteko dira.

d) Onuradunak: babesgabetasun arriskuko egoeran dauden seme-alaben familiak, baldin eta hezkuntzako egoitzetan sartzeaz baliatu badaitezke familia babesteko baliabide gisa.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Arrisku egoeran egotea.

–Ez izatea aski baliabide ekonomiko egoitzako egonaldia ordaintzeko.

–Eskumena duen administrazio unitateak aurrez txostena egitea.

f) Zerbitzuaren edukia: ikasturtean zehar, beharrezko gastua osorik finantzatzen ahalko da, baloratuta ea baden adingabearen babesgabetasun arriskuko egoera bat eta familiaren premia ekonomikoa.

g) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hiru hilabete.

h) Koordainketa: ez.

i) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

H.–Emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei laguntzea.

H1. Larrialdi-zentroaren zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: egoitzan artatzeko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: zerbitzu espezializatua, indarkeria egoeran dauden edo egon diren emakumeei, bai eta haiekin bizi diren eta ekonomikoki haien ardurapean dauden seme-alabei ere, aldi baterako harrera emateko, epe labur batez, haien segurtasun pertsonala bermatzeko. Orobat, krisi egoerari aterabidea emateko baliabide pertsonal eta sozialak eman beharko dituzte.

d) Onuradunak: indarreko araudian (gaur egun 14/2015 Foru Legea) jasotako indarkeria ekintzen ondorioak lehenengo pertsonan edo zuzenean pairatu dituzten emakumeak, bai eta emakume horien guraso-ahalaren, zaintzaren edo tutoretzaren pean dauden adingabeak ere, edo, kasua bada, biktima den emakumearekin bizi diren eta desgaitasuna edo mendekotasuna duten adin nagusiko pertsonak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Adinez nagusia izatea edo adingabe emantzipatua izatea.

–Berehalakoan ostatua behar izatea bere etxean bizi duen babesgabetasun egoeragatik.

f) Zerbitzua noiz irekirik: eguneko 24 orduetan, urteko egun guztietan.

g) Zerbitzuaren intentsitatea:

–Ostatu ematea.

–Mantenua: elikagaiz eta eguneroko garbiketako elementuz hornitzea.

–Harrera eta arreta integrala.

–Egonaldiaren iraupena: 7 egunera arte, hilabete luza daitekeena.

h) Onartzen ote den erabakitzeko epea: berehala.

i) Koordainketa: ez.

j) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

H2. Harrera etxeko zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: egoitzan artatzeko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: egonaldi ertainetarako ostatu segurua emateko zerbitzua, indarkeria egoerak pairatu dituzten emakumeak oneratzeko, indarkeriak eragindako arrisku egoerarengatik haiendako eta ardurapean dituzten adingabeendako babesgune bat behar dutenean. Arreta eta/edo errekuperazio tratamendu integrala eskaintzen du, alderdi psikologiko eta juridikoak eta gizarte- eta lan-alderdiak barnean hartzen dituena.

d) Onuradunak: Indarreko araudian (gaur egun 14/2015 Foru Legea) jasotako indarkeria ekintzen ondorioak lehenengo pertsonan edo zuzenean pairatu dituzten emakumeak, bai eta emakume horien guraso-ahalaren, zaintzaren edo tutoretzaren pean dauden adingabeak ere, edo, kasua bada, biktima den emakumearekin bizi diren eta desgaitasuna edo mendekotasuna duten adin nagusiko pertsonak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Adinez nagusia izatea edo adingabe emantzipatua izatea.

–Dagokion Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren txosten soziala, edo Larrialdietako Zentroko talde teknikoarena edo emakumeak artatzeko zerbitzu berariazkoena.

f) Zerbitzua noiz irekirik: eguneko 24 orduetan, urteko egun guztietan.

g) Zerbitzuaren intentsitatea:

–Ostatu ematea.

–Mantenua: elikagaiz eta eguneroko garbiketako elementuz hornitzea.

–Harrera eta akonpainamendua.

–Arreta integralerako plan indibidualizatua biktima bakoitzeko edo familia unitate bakoitzeko.

–Egonaldiaren iraupena: 6 hilabetera arte, 9 hilabetera arte luza daitekeena.

h) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hilabete bat.

l) Koordainketa: ez.

j) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

H3. Egoitza-pisuen zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: egoitzan artatzeko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: etxebizitza normalizatuan arreta integrala emateko baliabidea da, eta haren helburua da oneratzen hasi diren emakumeen beharrei laguntzea, etxebizitza, akonpainamendua eta arreta integrala emanez biziraun duten emakumeei gizarteratzeko eta autonomia osoa eskuratzeko prozesuan.

d) Onuradunak: indarreko araudian (gaur egun 14/2015 Foru Legea) jasotako indarkeria ekintzen ondorioak lehenengo pertsonan edo zuzenean pairatu dituzten emakumeak, bai eta emakume horien guraso-ahalaren, zaintzaren edo tutoretzaren pean dauden adingabeak ere, edo, kasua bada, biktima den emakumearekin bizi diren eta desgaitasuna edo mendekotasuna duten adin nagusiko pertsonak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Adinez nagusia izatea edo adingabe emantzipatua izatea.

–Harrera etxeko talde teknikoaren gizarte txostena, zeinetan zehazten baitu amaitu dela harrera etxeko egonaldia eta helburuak bete direla eta zeinetan ebaluatu baita egokia dela baliabide hau erabiltzea.

–Etxebizitzarik ez izatea eta gutxieneko diru-sarrera batzuk izatea.

–Baldin eta ez badu espainiar nazionalitatea, aurreko baldintzez gain, bizileku baimena eta lan baimena indarrean izatea.

f) Zerbitzua noiz irekirik: eguneko 24 orduetan, urteko egun guztietan.

g) Zerbitzuaren intentsitatea:

–Ostatu ematea.

–Harrera eta akonpainamendua.

–Arreta integralerako plan indibidualizatua biktima bakoitzeko edo familia unitate bakoitzeko.

h) Egonaldiaren iraupena: urte batera arte, sei hilabeteka luza daitekeena bigarren urtera arte.

i) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hilabete bat.

j) Koordainketa: ez.

k) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea da.

H4. Emakume-salerosketaren biktima izan direnentzako harrera zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: egoitzan artatzeko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: zerbitzu espezializatu eta espezifikoa da, aldi baterako harrera ematen diena giza salerosketaren biktima diren emakumeei eta, kasua bada, haiekin bizi diren seme-alabei, beren segurtasun pertsonala eta errekuperazioa bermatzeko. Arreta tratamendu integrala eskaintzen du, alderdi psikologiko eta juridikoak eta gizarte- eta lan-alderdiak barnean hartzen dituena.

d) Onuradunak: giza salerosketaren biktima diren emakumeak, bai eta emakume horien guraso-ahalaren, zaintzaren edo tutoretzaren pean dauden adingabeak ere, edo, kasua bada, biktima den emakumearekin bizi diren eta desgaitasuna edo mendekotasuna duten adin nagusiko pertsonak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Adinez nagusia izatea edo adingabe emantzipatua izatea.

–Ostatua eta/edo arreta behar izatea esplotazio sexualeko helburuekin egindako giza salerosketako egoerarengatik.

–Justifikazio txostena aitortzen duena giza salerosketako biktima dela esplotazio sexualerako helburuekin, eta ostatu eta/edo arreta espezifikoa behar izatea.

f) Zerbitzua noiz irekirik: eguneko 24 orduetan, urteko egun guztietan.

g) Zerbitzuaren intentsitatea:

–Ostatu ematea.

–Mantenua: elikagaiz eta eguneroko garbiketako elementuz hornitzea.

–Harrera eta akonpainamendua.

–Arreta integralerako plan indibidualizatua biktima bakoitzeko edo familia unitate bakoitzeko.

h) Egonaldiaren iraupena: urte bat arte, luza daitekeena beharrizanen arabera.

i) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hilabete bat.

j) Koordainketa: ez.

k) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

H5. Emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei arreta integrala emateko zerbitzu espezializatua. Emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei arreta integrala emateko taldeak (BAIT).

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: arreta anbulatorioko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: arreta integrala ematen zaie ingurune irekian emakumeen aurkako indarkeria egoeran dauden emakumeei edo hura pairatzeko arriskuan daudenei, eta haien ardurapean dauden pertsonei. Arreta tratamendu integrala eskaintzen du, alderdi psikologiko eta juridikoak eta gizarte- eta lan-alderdiak barnean hartzen dituena.

d) Onuradunak: indarreko araudian (gaur egun 14/2015 Foru Legea) jasotako indarkeria ekintzen ondorioak lehenengo pertsonan edo zuzenean pairatu dituzten emakumeak, bai eta emakume horien guraso-ahalaren, zaintzaren edo tutoretzaren pean dauden adingabeak ere, edo, kasua bada, biktima den emakumearekin bizi diren eta desgaitasuna edo mendekotasuna duten adin nagusiko pertsonak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Adinez nagusia izatea edo adingabe emantzipatua izatea.

–Indarkeria egoeran dauden emakumeak, edo egoera horretan egoteko arriskuan daudenak.

f) Zerbitzua noiz irekirik: lanegun guztietan, astelehenetik ostiralera.

g) Zerbitzuaren intentsitatea:

–Harrera eta lehenengo balorazioa.

–Informazioa, orientazioa eta diziplina arteko arreta: arlo soziala, psikologikoa eta juridikoa eta hezkuntza arloa.

–Arreta integraleko plan indibidualizatua, egoera bakoitzak dituen beharrizanetara egokitua.

h) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hilabete bat.

i) Koordainketa: ez.

j) Jarduketa eremua: Gizarte Zerbitzuen Alorra.

H6. Gizarte larrialdiko laguntzak.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: behin bakarrik hartzeko prestazio ekonomikoa.

c) Baliabidearen xedea: prestazio ekonomikoa, berehalakoan aurre egin ahal izateko arrisku pertsonal larriko egoerei.

d) Onuradunak: emakumeen aurkako indarkeriaren biktimak.

e) Eskuratzeko baldintzak: arrisku pertsonal larriko egoeran egotea eta baliabide ekonomikorik ez izatea oinarrizko beharrizan zehatzei aurre egiteko.

f) Zerbitzuaren intentsitatea: oinarrizko beharrizan hauei aurre egiteko beharrezko gastua, osorik: elikadura, garbiketa, osasuna, jantziak, ostatua eta garraioa.

g) Onartzen ote den erabakitzeko epea: berehalakoa.

Larrialdi egoera gertatzen denean, eta betiere emakumeak artatzeko zentroetako, harrera zentroetako, harrera etxeetako eta emakumeen aurkako indarkeriaren biktimentzako tutoretzapeko pisuetako profesional taldeek uste badute beharrezkoa dela, laguntza aukerak ematen eta ordaintzen ahal dira eta zentro horietan berean.

h) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

H7. Emakumeen aurkako indarkeriaren biktimendako laguntzak, baliabide ekonomiko aski ez dutela eta lana lortzeko zailtasun bereziak dituztela frogatzen dutenean.

a) Prestazio mota: bermatua.

b) Baliabide mota: behin bakarrik hartzeko prestazio ekonomikoa.

c) Baliabidearen xedea: prestazio ekonomikoa emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei errazteko bizirautea, erasotzailearengandik independizatzea eta baliabideak eta denbora izatea laneratzea eragozten duten arazoei aurre egin ahal izateko.

d) Onuradunak: emakumeen aurkako indarkeriaren biktimak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Nafarroan bizitzea.

–Erasotzailearekin ez bizitzea.

–LGSaren %75etik goitiko errentarik ez izatea.

–Zailtasun bereziak izatea lan bat lortzeko.

f) Zerbitzuaren intentsitatea:

–Gutxienez: langabeziagatiko laguntzarengatiko 6 hilabeteren zenbatekoa.

–Gehienez: langabeziagatiko laguntzarengatiko 24 hilabeteren zenbatekoa.

g) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hilabete 1.

h) Koordainketa: ez.

i) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

II. ERANSKINA. Bermatu gabeak Nota de Vigencia

II. ERANSKINA

A.–Lehen mailako arretaren arloa.

A1. Udalen etxeko laguntza zerbitzua, Autonomia pertsonala sustatu eta mendekotasunaren aitorpen ofiziala ez duten pertsonak artatzeko programan.

B.–Adineko pertsonen arretaren arloa.

B1. Adinekoak egunez artatzeko zerbitzua.

B2. Adinekoek gaueko egonaldia egiteko zerbitzua.

B3. Zentro psikogeriatrikoan gaueko egonaldia egiteko zerbitzua.

B4. Etxebizitza laguntzadunaren zerbitzua.

B5. Adinekoek egoitzan aldi baterako egonaldiak egiteko zerbitzua.

B6. Egoitza psikogeriatrikoan aldi baterako egonaldiak egiteko zerbitzua.

B7. Adinekoak egoitzan artatzeko zerbitzua.

B8. Egoitza psikogeriatrikoan artatzeko zerbitzua.

B9. Garraio egokitu eta lagunduaren zerbitzua.

B10. Autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasuna prebenitzeko zerbitzua.

B11. Jantokietarako prestazio ekonomikoak.

B12. Adinekoei laguntza produktuak erosteko prestazio ekonomikoa.

B13. Hirugarren adinekoendako gizarte ekimeneko entitateendako dirulaguntzak.

C.–Desgaitasuna duten pertsonen arretaren arloa.

C1. Desgaitasunen bat duten pertsonak egunez artatzeko zerbitzuak.

C2. Desgaitasuna dutenek gaueko egonaldia egiteko zerbitzua.

C3. Etxebizitza laguntzadunaren zerbitzua.

C4. Etxebizitza gainbegiratuko zerbitzua.

C5. Etxebizitza funtzional/tutoretzapekoaren zerbitzua.

C6. Desgaitasuna duten pertsonek eguneko zentroan aldi baterako egonaldiak eta eguneko egonaldiak egiteko zerbitzua.

C7. Desgaitasuna duten pertsonek egoitzan aldi baterako egonaldiak egiteko zerbitzua.

C8. Desgaitasunen bat duten pertsonak egoitzan artatzeko zerbitzua.

C9. Garraio egokitu eta lagunduaren zerbitzua.

C10. Desgaitasuna dutenak zentro okupazionalean artatzeko zerbitzua.

C11. Desgaitasuna dutenen autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasunari aurrea hartzeko zerbitzua.

C12. Desgaitasuna dutenek laguntzaile pertsonala izateko prestazio ekonomikoa.

C13. Desgaitasuna dutenendako prestazio ekonomikoa.

C14. Desgaitasuna dutenendako laguntza produktuak erosteko prestazio ekonomikoa.

C15. Garraiobideak egokitzeko prestazio ekonomikoa.

C16. Desgaitasuna duten pertsonen arloan aritzen diren gizarte zerbitzuen arloko entitateendako dirulaguntzak.

C17. Desgaitasuna duten pertsonei laguntza pertsonalak eta ostatatze bereziak emateko zerbitzuetarako prestazio ekonomikoa.

D.–Gaixotasun mental larria duten pertsonen arreta.

D1. Etxebizitza laguntzadunaren zerbitzua.

D2. Garraio egokitu eta lagunduaren zerbitzua.

D3. Gaixotasun mental larria dutenak zentro okupazionalean artatzeko zerbitzua.

E.–Gizarte-bazterketa egoeran edo horretarako arriskuan dauden pertsonen arretaren arloa.

E1. Gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonak zentro okupazionalean artatzeko zerbitzua.

E2. Enplegu sozial babestua.

E3. Enpresetan laneratzeko laguntza.

E4. Banakako lan-proiektuetarako laguntzak.

E5. Gizarteratzeko etxebizitzak erosketa bidez eskuratzeko laguntza.

E6. Gizarteratzeko etxebizitzak alokairu bidez eskuratzeko laguntza.

E7. Gizarte integrazioan aritzen diren irabazi-asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateendako dirulaguntzak.

E8. Toki entitateendako dirulaguntzak, programa okupazionalak aitzina eramateko.

F.–Adingabeen arretaren arloa.

F1. Aparteko laguntzak.

II. ERANSKINA

Bermatu gabeak

A.–Lehen mailako arretaren arloa.

A1. Udalen etxeko laguntza zerbitzua, Autonomia pertsonala sustatu eta mendekotasunaren aitorpen ofiziala ez duten pertsonak artatzeko programan.

a) Prestazio mota: bermatu gabea.

b) Baliabide mota: arreta anbulatorioko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: zerbitzu honek laguntza pertsonala, etxekoa, psiko-soziala eta teknikoa ematen du, beren buruaz baliatzeko arazoak dituzten pertsonek ahalik eta autonomia handiena izan dezaten, beren bizi kalitatea hobetu dadin eta aukera izan dezaten ohiko ingurunean gelditzeko.

d) Onuradunak: beren oinarrizko beharrizanak etxean asetzeko mugak dituzten pertsonak, mendekotasun mailarik aitortuta ez dutenak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Eguneroko bizitzako jarduerak egiteko arazoak izatea.

–Balorazioa eta esku-hartzeko proposamen teknikoa, oinarrizko gizarte zerbitzuko teknikariek egina.

–Etxeko Laguntza Zerbitzua arautzen duten udal ordenantzetan ezartzen direnak.

f) Zerbitzuaren intentsitatea:

Zerbitzuaren intentsitatea zehaztuko da teknikarien irizpidea aplikatuta arreta plan indibidualizatuaren arabera; horretarako, aurrez etxera bisita bat gutxienez eginen da. Zerbitzuaren gehienezko intentsitatea gehienez egunean 2 ordukoa izanen da.

Prestazio hau bateragarria da etxean jarraitzea ahalbidetzen duten prestazio guztiekin.

g) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hilabetea.

h) Koordainketa: bai.

i) Jarduketa eremua: oinarrizko eskualdea.

B.–Adineko pertsonen arretaren arloa.

B1. Adinekoak egunez artatzeko zerbitzuak.

a) Prestazio mota: bermatu gabea.

b) Baliabide mota: eguneko arreta zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: zerbitzu hau eguneko zentroan ematen da, eguneko landa zentro batean edo, bestela, egoitza batean eta egunezko egonaldian, eta xedea du egunez arreta ematea oinarrizko premia pertsonal eta terapeutikoetan eta errehabilitazio eta gizarte eta kultur arlokoetan, eta gisa hartara ohiko ingurunean gelditzea errazagoa egitea eta zaintzaileei laguntza ematea.

d) Onuradunak: mendekotasun mailarik aitortuta ez duten pertsonak, 65 urtetik goitikoak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Eskaera egin aurreko bi urteetan Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea

–Egokitasuna, administrazio unitate eskudunak egindako txosten teknikoaren arabera.

f) Zerbitzua noiz irekirik: urteko lanegun guztietan, astelehenetik ostiralera, arreta gutxienez ere 7 orduz emanen dela.

g) Zerbitzuaren intentsitatea: programaren hasierako fasean harrera eta lehen balorazioa eginen da, baita arreta plan indibidualizatua diseinatu ere. Honek laguntza arloko premiak, xedeak, egin beharreko jarduerak eta haien intentsitatea jorratu beharko ditu.

–Jantoki zerbitzua: egunero bi otordu.

–Eguneroko bizitzako jardueretan laguntzea eta gainbegiratzea: egunero.

–Zainketa asistentzialak: egunero.

–Arreta soziala: hilabetero.

–Arreta medikoa: jarraipenekoa, sei hilabetetik behin.

–Terapia okupazionala: astero.

–Gaitasun sozialak eta komunitateko inklusioa: astero.

–Aisia eta denbora libreko jarduerak: jarraipenekoak, astero.

–Familiendako laguntza: hilabetero.

h) Ebazteko epea: hiru hilabete.

i) Koordainketa: bai.

j) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

B2. Adinekoek gaueko egonaldia egiteko zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatu gabea.

b) Baliabide mota: gaueko arreta zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: zerbitzu hau egoitza batean ematen da eta xedea du gauaz arreta ematea oinarrizko premia pertsonaletan, eta gisa hartara ohiko ingurunean gelditzea errazagoa egitea eta zaintzaileei laguntza ematea.

d) Onuradunak: mendekotasun mailarik aitortuta ez duten pertsonak, 65 urtetik goitikoak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Eskaera egin aurreko bi urteetan Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea

–Egokitasuna, administrazio unitate eskudunak egindako txosten teknikoaren arabera.

f) Zerbitzua noiz irekirik: urteko lanegun guztietan, arreta gutxienez ere 10 orduz emanen dela.

g) Zerbitzuaren intentsitatea: programaren hasierako fasean harrera eta lehen balorazioa eginen da, baita arreta plan indibidualizatua diseinatu ere. Honek laguntza arloko premiak, xedeak, egin beharreko jarduerak eta haien intentsitatea jorratu beharko ditu.

–Gosari zerbitzua: egunero.

–Afari zerbitzua: egunero.

–Zainketa asistentzialak: egunero.

–Arreta soziala: hilabetero.

–Familiendako laguntza: hilabetero.

h) Ebazteko epea: hiru hilabete.

i) Koordainketa: bai.

j) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

B3. Zentro psikogeriatrikoan gaueko egonaldia egiteko zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatu gabea.

b) Baliabide mota: gaueko arreta zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: zerbitzu hau egoitza batean ematen da eta xedea du gauaz arreta ematea oinarrizko premia pertsonaletan, eta gisa hartara ohiko ingurunean gelditzea errazagoa egitea eta zaintzaileei laguntza ematea.

d) Onuradunak: 65 urtetik goitiko pertsonak edo gazteagoak, narriadura kognitiboa dutenak, mendekotasun mailarik aitortu gabe dutenak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Gaixotasun mentalekin edo/eta dementzia degeneratibo, baskular edo bestelakoekin lotutako defizit kognitiboak edo/eta portaera arazoak izatea.

–Eskaera egin aurreko bi urteetan Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea

–Departamentu arteko balorazio batzordearen egokitasun txostena (osasunaren eta gizarte zerbitzuen arloetan eskumena duten departamentuak).

f) Zerbitzua noiz irekirik: urteko lanegun guztietan, arreta gutxienez ere 10 orduz emanen dela.

g) Zerbitzuaren intentsitatea: programaren hasierako fasean harrera eta lehen balorazioa eginen da, baita arreta plan pertsonalizatua diseinatu ere. Honek laguntza arloko premiak, xedeak, egin beharreko jarduerak eta haien intentsitatea jorratu beharko ditu.

–Gosari zerbitzua: egunero.

–Afari zerbitzua: egunero.

–Zainketa asistentzialak: egunero.

–Arreta soziala: hilabetero.

–Familiendako laguntza: hilabetero.

–Osasun arreta: medikoa, psikiatrikoa, psikologikoa, erizaintzakoa, fisioterapia eta terapia okupazionala. Osasunaren arloan eskumena duen departamentuarekin itundutako zentroak izanez gero, osasunaren eta gizarte zerbitzuen arloetan eskumena duten departamentuek erabakiko dute intentsitatea.

h) Baliabidea zenbat denboraz: baliabidea jasoko da egokitasunaren balorazioak indarrean segitzen duen bitartean.

i) Ebazteko epea: hiru hilabete.

B4. Etxebizitza laguntzadunaren zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatu gabea.

b) Baliabide mota: egoitzan artatzeko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: zerbitzu hau ematen da etxebizitza autonomoetan, komunitarioetan, tutoretzapeko apartamentuetan eta/edo beste bizikidetza modu batzuetan, eta eskaintzen du arreta integrala beharrizan oinarrizkoak eta soziokulturalak asetzeko.

d) Onuradunak: mendekotasun mailarik aitortuta ez duten pertsonak edo mendekotasun moderatua dutenak, 65 urtetik goitikoak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Eskaera egin aurreko bi urteetan Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea

–Egokitasuna, administrazio unitate eskudunak egindako txosten teknikoaren arabera.

f) Zerbitzua noiz irekirik: egunak dituen 24 orduetan urteak dituen egun guztietan.

g) Zerbitzuaren intentsitatea: programaren hasierako fasean harrera eta lehen balorazioa eginen da, baita arreta plan indibidualizatua diseinatu ere. Honek laguntza arloko premiak, xedeak, egin beharreko jarduerak eta haien intentsitatea jorratu beharko ditu.

–Ostatu ematea.

–Eguneroko bizitzako jardueretan laguntzea eta gainbegiratzea.

–Laguntza eta gainbegiratzea etxeko lanetan.

–Arreta soziala: jarraipenekoa, lau hilabetetik behin.

h) Ebazteko epea: hiru hilabete.

i) Koordainketa: bai.

j) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

B5. Adinekoek egoitzan aldi baterako egonaldiak egiteko zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatu gabea.

b) Baliabide mota: egoitzan artatzeko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: zerbitzu hau egoitza batean ematen da eta xedea du denbora tarte mugatu batean osoko arreta ematea premia oinarrizko eta soziokulturaletan, eta gisa hartara ohiko ingurunean gelditzea errazagoa egitea eta zaintzaileei laguntza ematea. Zerbitzu honek erantzuna ematen die aldi baterako egoera desberdinei, hala zaintzaile nagusiari dagozkionean (gaixotasuna, ospitaleratzea, atsedena edo betebehar pertsonalak) nola erabiltzaileari dagozkionean.

d) Onuradunak: mendekotasun mailarik aitortuta ez duten pertsonak edo mendekotasun moderatua dutenak, 65 urtetik goitikoak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Eskaera egin aurreko bi urteetan Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea

–Egokitasuna, administrazio unitate eskudunak egindako txosten teknikoaren arabera.

f) Zerbitzua noiz irekirik: egunak dituen 24 orduetan egonaldiak irauten duen bitartean.

–Hamar egunetik hogeita hamarrera bitarte, zaintzaileari atseden emateko.

–Hiru hilabete bitarte, onuradunaren errekuperazioagatik eta/edo familiakidea ospitaleratzeagatik.

g) Zerbitzuaren intentsitatea: programaren hasierako fasean harrera eta lehen balorazioa eginen da, baita arreta plan indibidualizatua diseinatu ere. Honek laguntza arloko premiak, xedeak, egin beharreko jarduerak eta haien intentsitatea jorratu beharko ditu.

–Ostatu ematea.

–Mantenua: egunean bost otordu.

–Eguneroko bizitzako jardueretan laguntzea eta gainbegiratzea: egunero.

–Zainketa asistentzialak: egunero.

–Arreta soziala: hilabetero.

–Arreta medikoa: behin, egoitzan egon bitartean.

–Erizaintzako arreta: astero.

–Terapia okupazionala: astero.

–Gaitasun sozialak eta komunitateko inklusioa: astero.

–Aisia eta denbora libreko jarduerak: astero.

–Familiendako laguntza: hilabetero.

h) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hiru hilabete.

i) Koordainketa: bai.

j) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

B6. Egoitza psikogeriatrikoan aldi baterako egonaldiak egiteko zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatu gabea.

b) Baliabide mota: egoitzan artatzeko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: zerbitzu hau egoitza batean ematen da eta xedea du denbora tarte mugatu batean osoko arreta ematea premia oinarrizko, terapeutiko eta soziokulturaletan, eta gisa hartara ohiko ingurunean gelditzea errazagoa egitea eta zaintzaileei laguntza ematea. Zerbitzu honek erantzuna ematen die aldi baterako egoera desberdinei, hala zaintzaile nagusiari dagozkionean (gaixotasuna, ospitaleratzea, atsedena edo betebehar pertsonalak) nola erabiltzaileari dagozkionean.

d) Onuradunak: 65 urtetik goitiko pertsonak edo gazteagoak, narriadura kognitiboa dutenak, mendekotasun mailarik aitortu gabe dutenak edo mendekotasun moderatua dutenak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Eskaera egin aurreko bi urteetan Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea

–Gaixotasun mentalekin edo/eta dementzia degeneratibo, baskular edo bestelakoekin lotutako defizit kognitiboak edo/eta portaera arazoak izatea.

–Departamentu arteko balorazio batzordearen egokitasun txostena (Osasunaren eta gizarte zerbitzuen arloetan eskumena duten departamentuak).

f) Zerbitzua noiz irekirik: egunak dituen 24 orduetan egonaldiak irauten duen bitartean.

–Hamar egunetik hogeita hamarrera bitarte, zaintzaileari atseden emateko.

–Hiru hilabete bitarte, onuradunaren errekuperazioagatik eta/edo zaintzailea ospitaleratzeagatik.

g) Zerbitzuaren intentsitatea: programaren hasierako fasean harrera eta lehen balorazioa eginen da, baita arreta plan indibidualizatua diseinatu ere. Honek laguntza arloko premiak, xedeak, egin beharreko jarduerak eta haien intentsitatea jorratu beharko ditu.

–Ostatu ematea.

–Mantenua: egunean bost otordu.

–Eguneroko bizitzako jardueretan laguntzea eta gainbegiratzea: egunero.

–Zainketa asistentzialak: egunero.

–Arreta soziala: hilabetero.

–Terapia okupazionala: astero.

–Gaitasun sozialak eta komunitateko inklusioa: astero.

–Aisia eta denbora libreko jarduerak: astero.

–Familiendako laguntza: hilabetero.

–Osasun arreta: medikoa, psikiatrikoa, psikologikoa, erizaintzakoa, fisioterapia eta terapia okupazionala. Osasunaren arloan eskumena duen departamentuarekin itundutako zentroak izanez gero, osasunaren eta gizarte zerbitzuen arloetan eskumena duten departamentuek erabakiko dute intentsitatea.

h) Ebazteko epea: hiru hilabete.

i) Baliabidea zenbat denboraz: baliabidea jasoko da egokitasunaren balorazioak indarrean segitzen duen bitartean.

j) Koordainketa: bai.

k) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

B7. Adinekoak egoitzan artatzeko zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatu gabea.

b) Baliabide mota: egoitzan artatzeko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: zerbitzu hau egoitza batean ematen da eta xedea du osoko arreta ematea premia oinarrizko eta soziokulturaletan.

d) Onuradunak: mendekotasun mailarik aitortuta ez duten pertsonak edo mendekotasun moderatua dutenak, 65 urtetik goitikoak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Eskaera egin aurreko bi urteetan Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea

–Egokitasuna, administrazio unitate eskudunak egindako txosten teknikoaren arabera.

f) Zerbitzua noiz irekirik: egunak dituen 24 orduetan urteak dituen egun guztietan.

g) Zerbitzuaren intentsitatea: programaren hasierako fasean harrera eta lehen balorazioa eginen da, baita arreta plan indibidualizatua diseinatu ere. Honek laguntza arloko premiak, xedeak, egin beharreko jarduerak eta haien intentsitatea jorratu beharko ditu.

–Ostatu ematea.

–Mantenua: egunean bost otordu.

–Eguneroko bizitzako jardueretan laguntzea eta gainbegiratzea: egunero.

–Zainketa asistentzialak: egunero.

–Arreta soziala: hilabetero.

–Arreta medikoa: jarraipenekoa, sei hilabetetik behin.

–Erizaintzako arreta: astero.

–Terapia okupazionala: astero.

–Gaitasun sozialak eta komunitateko inklusioa: astero.

–Aisia eta denbora libreko jarduerak: astero.

–Familiendako laguntza: hilabetero.

h) Ebazteko epea: hiru hilabete.

i) Koordainketa: bai.

j) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

B8. Egoitza psikogeriatrikoan artatzeko zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatu gabea.

b) Baliabide mota: egoitzan artatzeko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: zerbitzu hau egoitza batean ematen da eta xedea du osoko arreta ematea oinarrizko premietan, premia terapeutikoetan eta errehabilitazio eta gizarte eta kultur arlokoetan.

d) Onuradunak: 65 urtetik goitiko pertsonak edo gazteagoak, narriadura kognitiboa dutenak, mendekotasun mailarik aitortu gabe dutenak edo mendekotasun moderatua dutenak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Eskaera egin aurreko bi urteetan Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea

–Gaixotasun mentalekin edo/eta dementzia degeneratibo, baskular edo bestelakoekin lotutako defizit kognitiboak edo/eta portaera arazoak izatea.

–Departamentu arteko balorazio batzordearen egokitasun txostena (Osasunaren eta gizarte zerbitzuen arloetan eskumena duten departamentuak).

f) Zerbitzua noiz irekirik: egunak dituen 24 orduetan urteak dituen egun guztietan.

g) Zerbitzuaren intentsitatea: programaren hasierako fasean harrera eta lehen balorazioa eginen da, baita arreta plan indibidualizatua diseinatu ere. Honek laguntza arloko premiak, xedeak, egin beharreko jarduerak eta haien intentsitatea jorratu beharko ditu.

–Ostatu ematea.

–Mantenua: egunean bost otordu.

–Eguneroko bizitzako jardueretan laguntzea eta gainbegiratzea: egunero.

–Zainketa asistentzialak: egunero.

–Arreta soziala: hilabetero.

–Terapia okupazionala: astero.

–Gaitasun sozialak eta komunitateko inklusioa: astero.

–Aisia eta denbora libreko jarduerak: astero.

–Familiendako laguntza: hilabetero.

–Osasun arreta: medikoa, psikiatrikoa, psikologikoa, erizaintzakoa, fisioterapia eta terapia okupazionala. Osasunaren arloan eskumena duen departamentuarekin itundutako zentroak izanez gero, osasunaren eta gizarte zerbitzuen arloetan eskumena duten departamentuek erabakiko dute intentsitatea.

h) Baliabidea zenbat denboraz: baliabidea jasoko da egokitasunaren balorazioak indarrean segitzen duen bitartean.

i) Ebazteko epea: hiru hilabete.

j) Koordainketa: bai.

k) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

B9. Garraio egokitu eta lagunduaren zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatu gabea.

b) Baliabide mota: arreta anbulatorioko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: zerbitzu honek garraio egokitua eta/edo laguntza pertsonala eskaintzen du, autonomia sustatzeko eta mendekotasunari aitzintzeko programetara eta/edo eguneko zentroetara joan ahal izateko.

d) Onuradunak: 65 urtetik goitiko pertsonak, beren egoera fisikoa dela-eta ezin dutenak beste garraiobide bat erabili.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Eskaera egin aurreko bi urteetan Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea

–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak aitortua izatea garraiobide kolektiboa erabiltzeko zailtasun larria.

–Egokitasuna, administrazio unitate eskudunak egindako txosten teknikoaren arabera.

f) Zerbitzua noiz irekirik: urteak dituen lanegun guztietan.

g) Zerbitzuaren intentsitatea:

–Gutxieneko maiztasuna: garraio bat hamabostean behin.

–Gehieneko maiztasuna: egunean bi garraio.

h) Ebazteko epea: hiru hilabete.

i) Koordainketa: bai.

j) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

B10. Autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasunari aurrea hartzeko zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatu gabea.

b) Baliabide mota: arreta anbulatorioko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: autonomia pertsonala sustatzea, mendekotasuna prebenitzea eta zahartze aktiboa xede nagusitzat duten planak, programak edo jarduerak diseinatu, sustatu, zabaldu eta sostengatzea.

d) Onuradunak: 65 urtetik goitiko pertsonak edo gazteagoak, zerbitzua eskuratzeko baldintzak betetzen dituztenak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Eskaera egin aurreko bi urteetan Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea

–Erretiroko edo baliaezintasuneko pentsiodunak izatea: 60 urte beteak edukitzea.

–Alarguntasun pentsioduna izatea: 55 urte beteak izatea.

–Egokitasuna, administrazio unitate eskudunak egindako txosten teknikoaren arabera.

f) Zerbitzuaren intentsitatea:

–Zerbitzuan harrera izateko manera: hitzordua kasuan kasuko zentro edo erakundean.

–Jarraipena programan: hilero.

–Jarraipenaren ebaluazioa eta berriz ere programa amaitzean.

g) Koordainketa: bai.

h) Ebazteko epea: hiru hilabete.

i) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

B11. Jantokietarako prestazio ekonomikoak.

a) Prestazio mota: bermatu gabea.

b) Baliabide mota: aldizkako prestazio ekonomikoa.

c) Baliabidearen xedea: adinekoei dirulaguntzak ematea jantokietan menu orekatu bat jateko aukera izan dezaten, prezio onean.

d) Onuradunak: adinekoak eta haien senar-emazte edo bikotekide egonkorrak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Nafarroako Foru Komunitatean benetan eta jarraian bizi dela frogatzea

–Erretiroko edo baliaezintasuneko pentsiodunentzat, 60 urte izatea.

Alarguntasun pentsiodunentzat, 55 urte izatea.

–Autonomia funtzionala izatea jantokian beren kasa moldatzeko.

–Establezimenduetako elkarbizitzan gorabeherak sor ditzakeen portaera arazo larririk ez izatea.

f) Zerbitzuaren intentsitatea: prestazioen deialdian ezartzen dena.

g) Ebazteko epea: deialdian ezartzen dena, baina inoiz ere hiru hilabete baino gehiago.

h) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

B12. Laguntza-produktuak erosteko prestazio ekonomikoa.

a) Prestazio mota: bermatu gabea.

b) Baliabide mota: behin bakarrik hartzeko prestazio ekonomikoa.

c) Baliabidearen xedea: prestazio honen xedea da ahalbidetzea adineko pertsona geratu dadin ohiko bere ingurunean; horretarako, bere etxebizitzako irisgarritasuna eta mugikortasuna hobetuko da, bai eta beren egoera fisikoa eta osasun egoera ere.

d) Onuradunak: 65 urtetik goitiko pertsonak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Laguntza eskatu aurreko bi urteetan Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea

–Laguntzarik jaso ez izana kontzeptu berarengatik urte horretan.

–Egokitasuna, administrazio unitate eskudunak egindako txosten teknikoaren arabera.

f) Zerbitzuaren intentsitatea: kontzeptu horretarako ezarritako gehieneko mugaren %100era arte, ahalmen ekonomikoaren arabera.

g) Ebazteko epea: hilabete bat.

h) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

B13. Hirugarren adinekoendako gizarte ekimeneko entitateendako dirulaguntzak.

a) Prestazio mota: bermatu gabea.

b) Baliabide mota: urtero ematen den prestazio ekonomikoa.

c) Baliabidearen xedea: adineko pertsonen autonomia pertsonala bulkatzeko eta mendekotasuna prebenitzeko programak bulkatzea eta horretan jarduten diren entitateen elkartegintza sustatzea.

d) Onuradunak: adinekoen arloan esku hartzen duten irabazi-asmorik gabeko entitateak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Gizarte zerbitzuen arloan eskuduna den departamentuaren erregistroan izena emanda egotea, baita legez egokirtzen direnak ere.

–Adinekoen arloaren sustapenean lan egitea.

–Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritako baldintzak betetzea eta, behar izatera, urtero dagokion deialdian ezartzen direnak ere bai

f) Zerbitzuaren intentsitatea: aurkeztutako eskaeraren %100eraino, honako hauen arabera:

–Dirulaguntza eskaera eta aurkeztutako proiektua.

–Balorazio teknikoa eta ekonomikoa.

–Aurrekontuan eskura dagoen diru kopurua.

g) Ebazteko epea: deialdian ezartzen dena, baina inoiz ere hiru hilabete baino gehiago.

h) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

C.–Desgaitasuna duten pertsonen arretaren arloa.

C1. Desgaitasunen bat duten pertsonak egunez artatzeko zerbitzuak.

a) Prestazio mota: bermatu gabea.

b) Baliabide mota: eguneko arreta zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: zerbitzu hau eguneko zentroan ematen da edo, bestela, egoitza batean eta egunezko egonaldian, eta xedea du egunez arreta ematea oinarrizko premia pertsonaletan eta errehabilitazio eta gizarte eta kultur arlokoetan, eta gisa hartara ohiko ingurunean gelditzea errazagoa egitea eta zaintzaileei laguntza ematea.

d) Onuradunak: desgaitasun fisiko eta/edo intelektuala duten pertsonak eta/edo askotariko patologiak dituztenak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–%33ko edo hortik goitiko desgaitasun aitortua izatea.

–Eskaera egin aurreko bi urteetan Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea

–Egokitasuna, administrazio unitate eskudunak egindako txosten teknikoaren arabera.

f) Zerbitzua noiz irekirik: urteko lanegun guztietan, astelehenetik ostiralera, arreta gutxienez ere 7 orduz emanen dela.

g) Zerbitzuaren intentsitatea: programaren hasierako fasean harrera eta lehen balorazioa eginen da, baita arreta plan indibidualizatua diseinatu ere. Honek laguntza arloko premiak, xedeak, egin beharreko jarduerak eta haien intentsitatea jorratu beharko ditu.

–Jantoki zerbitzua: egunero bi otordu.

–Eguneroko bizitzako jardueretan laguntzea eta gainbegiratzea: egunero.

–Zainketa asistentzialak: egunero.

–Arreta soziala: hilabetero.

–Erizaintzako arreta: Astekaria.

–Arreta psikologikoa/psikopedagogikoa/neuropsikologikoa: jarraipenekoa, sei hilabetetik behin.

–Fisioterapia: astero desgaitasuna eta/edo askotariko desgaitasuna duten pertsonendako; jarraipenekoa, sei hilabetetik behin, desgaitasun intelektuala duten pertsonendako.

–Terapia okupazionala: astero.

–Logopedia: astero desgaitasuna eta/edo askotariko desgaitasuna duten pertsonendako.

–Gaitasun sozialak eta komunitateko inklusioa: astero.

–Aisia eta denbora libreko jarduerak: astero.

–Familiendako laguntza: hilabetero.

h) Baliabidea zenbat denboraz: Baliabidea jasoko da egokitasunaren balorazioak indarrean segitzen duen bitartean.

i) Ebazteko epea: hiru hilabete.

j) Koordainketa: bai.

k) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

C2. Desgaitasuna dutenek gaueko egonaldia egiteko zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatu gabea.

b) Baliabide mota: gaueko arreta zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: zerbitzu hau egoitza batean ematen da eta xedea du gauaz arreta ematea oinarrizko premia pertsonaletan, eta gisa hartara ohiko ingurunean gelditzea errazagoa egitea eta zaintzaileei laguntza ematea.

d) Onuradunak: desgaitasun fisiko eta/edo intelektuala duten pertsonak eta/edo askotariko patologiak dituztenak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–%33ko edo hortik goitiko desgaitasun aitortua izatea.

–Eskaera egin aurreko bi urteetan Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea

–Egokitasuna, administrazio unitate eskudunak egindako txosten teknikoaren arabera.

f) Zerbitzua noiz irekirik: urteko lanegun guztietan, arreta gutxienez ere 10 orduz emanen dela.

g) Zerbitzuaren intentsitatea: programaren hasierako fasean harrera eta lehen balorazioa eginen da, baita arreta plan indibidualizatua diseinatu ere. Honek laguntza arloko premiak, xedeak, egin beharreko jarduerak eta haien intentsitatea jorratu beharko ditu.

–Gosari zerbitzua: egunero.

–Afari zerbitzua: egunero.

–Zainketa asistentzialak: egunero.

–Arreta soziala: hilabetero.

–Familiendako laguntza: hilabetero.

h) Baliabidea zenbat denboraz: baliabidea jasoko da egokitasunaren balorazioak indarrean segitzen duen bitartean.

i) Ebazteko eta jakinarazteko epea: hiru hilabete.

j) Koordainketa: bai.

k) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

C3. Etxebizitza laguntzadunaren zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatu gabea.

b) Baliabide mota: egoitzan artatzeko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: zerbitzu hau komunitateko etxebizitza batean ematen da, eta bertan arreta integrala ematen zaie norberaren autonomia atxikitzeko edo hobetzeko oinarrizko premiei, baita erraztu ere inklusioa eta parte-hartze soziala.

d) Onuradunak: 18 urtetik goitiko pertsonak, desgaitasun fisiko edo intelektuala dutenak et/edo askotariko patologiak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Eskaera egin aurreko bi urteetan Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea

–%33ko edo hortik goitiko desgaitasun aitortua izatea.

–Jardueraren bat egiten ibiltzea ikastetxe, zentro edo unitate okupazional batean, enplegurako zentro berezi batean, edo ohiko enplegu baterako lan kontratu bat izatea, edo gaiaren gainean eskumena duen erakundeak egokitzat jotzen duen beste edozein jardueratan aritzea, edo sartzeko momentuan horretan hastea.

–Egokitasuna, administrazio unitate eskudunak egindako txosten teknikoaren arabera.

f) Zerbitzua noiz irekirik: egunak dituen 24 orduetan urteak dituen egun guztietan.

g) Zerbitzuaren intentsitatea: programaren hasierako fasean harrera eta lehen balorazioa eginen da, baita arreta plan indibidualizatua diseinatu ere. Honek laguntza arloko premiak, xedeak, egin beharreko jarduerak eta haien intentsitatea jorratu beharko ditu.

–Ostatu ematea.

–Eguneroko bizitzako jardueretan laguntzea eta gainbegiratzea: astero.

–Akonpainamendu soziala: astero.

–Gaitasun sozialak eta komunitatean integratzea: jarraipenekoak, hilabetean behin.

–Aisia eta denbora libreko jarduerak: jarraipenekoak, hilero.

–Familiendako laguntza: jarraipenekoa, lau hilabetetik behin.

h) Ebazteko epea: hiru hilabete.

i) Koordainketa: bai.

j) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

C4. Etxebizitza gainbegiratuko zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatu gabea.

b) Baliabide mota: egoitzan artatzeko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: zerbitzu hau komunitateko etxebizitza batean ematen da, eta bertan arreta integrala ematen zaie norberaren autonomia atxikitzeko edo hobetzeko oinarrizko premiei, baita erraztu ere inklusioa eta parte-hartze soziala.

d) Onuradunak: 18 urtetik goitiko pertsonak, desgaitasun fisiko edo intelektuala dutenak eta/edo askotariko patologiak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–%33ko edo hortik goitiko desgaitasun aitortua izatea.

–Eskaera egin aurreko bi urteetan Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea

–Jardueraren bat egiten ibiltzea ikastetxe, zentro edo unitate okupazional batean, enplegurako zentro berezi batean, edo ohiko enplegu baterako lan kontratu bat izatea, edo gaiaren gainean eskumena duen erakundeak egokitzat jotzen duen beste edozein jardueratan aritzea, edo sartzeko momentuan horretan hastea.

–Egokitasuna, administrazio unitate eskudunak egindako txosten teknikoaren arabera.

f) Zerbitzua noiz irekirik: egunak dituen 24 orduetan urteak dituen egun guztietan.

g) Zerbitzuaren intentsitatea: programaren hasierako fasean harrera eta lehen balorazioa eginen da, baita arreta plan indibidualizatua diseinatu ere. Honek laguntza arloko premiak, xedeak, egin beharreko jarduerak eta haien intentsitatea jorratu beharko ditu.

–Ostatu ematea.

–Mantenua: egunean hiru otordu.

–Eguneroko bizitzako jardueretan laguntzea eta gainbegiratzea: astero.

–Akonpainamendu soziala: astero.

–Arreta soziala: hilabetero.

–Arreta psikologikoa/psikopedagogikoa/neuropsikologikoa: jarraipenekoa, sei hilabetetik behin.

–Gaitasun sozialak eta komunitatean integratzea: jarraipenekoak, hilabetean behin.

–Aisia eta denbora libreko jarduerak: jarraipenekoak, hilero.

–Familientzako laguntza: lau hilez behin.

h) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hiru hilabete.

i) Koordainketa: bai.

j) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

C5. Etxebizitza funtzional/tutoretzapekoaren zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatu gabea.

b) Baliabide mota: egoitzan artatzeko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: zerbitzu hau komunitateko etxebizitza batean ematen da, eta bertan arreta integrala ematen zaie norberaren autonomia atxikitzeko edo hobetzeko oinarrizko premiei, baita erraztu ere inklusioa eta parte-hartze soziala.

d) Onuradunak: 18 urtetik beheitiko pertsonak, desgaitasun fisiko edo intelektuala dutenak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–%33ko edo hortik goitiko desgaitasun aitortua izatea.

–Ingurune normalizatu batean bere kasa ibiltzeko autonomia izatea.

–Tutoretza eta gainbegiratzea behar izatea eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko.

–Eskaera egin aitzineko urtean Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea.

–Jardueraren bat egiten ibiltzea ikastetxe, zentro edo unitate okupazional batean, enplegurako zentro berezi batean, edo ohiko enplegu baterako lan kontratu bat izatea, edo gaiaren gainean eskumena duen erakundeak egokitzat jotzen duen beste edozein jardueratan aritzea, edo sartzeko momentuan horretan hastea.

–Egokitasuna, administrazio unitate eskudunak egindako txosten teknikoaren arabera.

f) Zerbitzua noiz irekirik: egunak dituen 24 orduetan urteak dituen egun guztietan.

g) Zerbitzuaren intentsitatea: programaren hasierako fasean harrera eta lehen balorazioa eginen da, baita arreta plan indibidualizatua diseinatu ere. Honek laguntza arloko premiak, xedeak, egin beharreko jarduerak eta haien intentsitatea jorratu beharko ditu.

–Ostatu ematea.

–Mantenua: egunean hiru otordu.

–Eguneroko bizitzako jardueretan laguntzea eta gainbegiratzea: astero.

–Akonpainamendu soziala: astero.

–Arreta soziala: hilabetero.

–Arreta psikologiko/psikopedagogikoa: hilabetero.

–Gaitasun sozialak eta komunitateko inklusioa: astero.

–Aisia eta denbora libreko jarduerak: astero.

–Familiendako laguntza: hilabetero.

h) Ebazteko epea: hiru hilabete.

i) Koordainketa: bai.

j) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

C6. Desgaitasuna duten pertsonek eguneko zentroan aldi baterako egonaldiak eta eguneko egonaldiak egiteko zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatu gabea.

b) Baliabide mota: eguneko arreta zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: zerbitzu hau eguneko zentroan ematen da edo, bestela, egoitza batean eta egunezko egonaldian, eta xedea du egunez arreta ematea, denbora tarte mugatu batean, oinarrizko premietan eta errehabilitazio eta gizarte eta kultur arlokoetan, eta gisa hartara ohiko ingurunean gelditzea errazagoa egitea eta zaintzaileei laguntza ematea.

d) Onuradunak: desgaitasun fisiko eta/edo intelektuala duten pertsonak eta/edo askotariko patologiak dituztenak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Eskaera egin aurreko bi urteetan Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea

–%33ko edo hortik goitiko desgaitasun aitortua izatea.

–Egokitasuna, administrazio unitate eskudunak egindako txosten teknikoaren arabera.

f) Zerbitzua noiz irekirik: urteko lanegun guztietan, arreta gutxienez ere 7 orduz emanen dela.

–Hamabost egunetik hogeita hamarrera bitarte, zaintzaileari atseden emateko.

–Hiru hilabetera arte onuradunaren oporraldiko.

g) Zerbitzuaren intentsitatea: programaren hasierako fasean harrera eta lehen balorazioa eginen da, baita arreta plan indibidualizatua diseinatu ere. Honek laguntza arloko premiak, xedeak, egin beharreko jarduerak eta haien intentsitatea jorratu beharko ditu.

–Jantoki zerbitzua: egunean bi otordu, egoitzan egon bitartean.

–Eguneroko bizitzako jardueretan laguntzea eta gainbegiratzea: egunero.

–Zainketa asistentzialak: egunero.

–Arreta soziala: behin, egoitzan egon bitartean.

–Arreta psikologikoa/psikopedagogikoa: behin, egoitzan egon bitartean.

–Fisioterapia: astero desgaitasuna eta/edo askotariko desgaitasuna duten pertsonendako; behin, desgaitasun intelektuala duten pertsonendako.

–Terapia okupazionala: astero.

–Logopedia: astero desgaitasuna eta/edo askotariko desgaitasuna duten pertsonendako.

–Gaitasun sozialak eta komunitateko inklusioa: astero.

–Aisia eta denbora libreko jarduerak: astero.

–Familiendako laguntza: behin, egoitzan egon bitartean.

h) Ebazteko epea: hiru hilabete.

i) Koordainketa: bai.

j) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

C7. Desgaitasuna duten pertsonek egoitzan aldi baterako egonaldiak egiteko zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatu gabea.

b) Baliabide mota: egoitzan artatzeko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: zerbitzu hau egoitza batean ematen da eta xedea du denbora tarte mugatu batean osoko arreta ematea premia oinarrizkoetan eta errehabilitazio premietan eta premia soziokulturaletan, eta gisa hartara ohiko ingurunean gelditzea errazagoa egitea eta zaintzaileei laguntza ematea.

d) Onuradunak: 18 urtetik beheitiko pertsonak, desgaitasun fisiko edo intelektuala dutenak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–%33ko edo hortik goitiko desgaitasun aitortua izatea.

–Eskaera egin aurreko bi urteetan Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea

–Egokitasuna, administrazio unitate eskudunak egindako txosten teknikoaren arabera.

f) Zerbitzua noiz irekirik: egunak dituen 24 orduetan egonaldiak irauten duen bitartean.

Egun batetik hogeita hamarrera bitarte, zaintzaileari atseden emateko.

Hiru hilabete bitarte, pertsonaren errekuperazioagatik eta/edo zaintzailea ospitaleratzeagatik.

g) Zerbitzuaren intentsitatea: programaren hasierako fasean harrera eta lehen balorazioa eginen da, baita arreta plan indibidualizatua diseinatu ere. Honek laguntza arloko premiak, xedeak, egin beharreko jarduerak eta haien intentsitatea jorratu beharko ditu.

–Ostatu ematea.

–Mantenua: egunean bost otordu.

–Eguneroko bizitzako jardueretan laguntzea eta gainbegiratzea: egunero.

–Zainketa asistentzialak: egunero.

–Arreta soziala: behin, egoitzan egon bitartean, hamar egun baino gehiagoko egonaldietarako.

–Arreta medikoa: behin, egoitzan egon bitartean, hamar egun baino gehiagoko egonaldietarako.

–Erizaintzako arreta: behin, egoitzan egon bitartean.

–Arreta psikologikoa/psikopedagogikoa: behin, egoitzan egon bitartean, hamar egun baino gehiagoko egonaldietarako.

–Errehabilitazio eta fisioterapia: astero desgaitasuna eta/edo askotariko desgaitasuna duten pertsonendako; behin, egoitzan egon bitartean, hamar egun baino gehiagoko egonaldietarako, desgaitasun intelektuala duten pertsonendako.

–Terapia okupazionala: astero.

–Logopedia: astero desgaitasuna eta/edo askotariko desgaitasuna duten pertsonendako.

–Gaitasun sozialak eta komunitateko inklusioa: astero.

–Aisia eta denbora libreko jarduerak: astero.

–Familiendako laguntza: behin, egoitzan egon bitartean.

h) Ebazteko epea: hiru hilabete.

i) Koordainketa: bai.

j) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

C8. Desgaitasunen bat duten pertsonak egoitzan artatzeko zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatu gabea.

b) Baliabide mota: egoitzan artatzeko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: zerbitzu hau egoitza batean ematen da eta xedea du osoko arreta ematea oinarrizko premietan, eta errehabilitazio eta gizarte eta kultur arlokoetan.

d) Onuradunak: 18 urtetik beheitiko pertsonak, desgaitasun fisiko edo intelektuala dutenak.

Salbuespenez, adingabeek ere eskuratzen ahalko dute zerbitzu hau, beharrezkoa bada bere premiak edo gizartean eta familian bizi duen egoera dela eta.

Zerbitzu honen egokitasuna arrazoitu egin beharko da, salbuespenez erabiltzen dela bermatzeko.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–%33ko edo hortik goitiko desgaitasun aitortua izatea.

–Eskaera egin aurreko bi urteetan Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea

–Egokitasuna, administrazio unitate eskudunak egindako txosten teknikoaren arabera.

f) Zerbitzua noiz irekirik: egunak dituen 24 orduetan urteak dituen egun guztietan.

g) Zerbitzuaren intentsitatea: programaren hasierako fasean harrera eta lehen balorazioa eginen da, baita arreta plan indibidualizatua diseinatu ere. Honek laguntza arloko premiak, xedeak, egin beharreko jarduerak eta haien intentsitatea jorratu beharko ditu.

–Ostatu ematea.

–Mantenua: egunean bost otordu.

–Eguneroko bizitzako jardueretan laguntzea eta gainbegiratzea: egunero.

–Zainketa asistentzialak: egunero.

–Arreta soziala: hilabetero.

–Arreta medikoa: jarraipenekoa, sei hilabetetik behin.

–Erizaintzako arreta: astero.

–Arreta psikologikoa/psikopedagogikoa/neuropsikologikoa: jarraipenekoa, sei hilabetetik behin.

–Fisioterapia: astero desgaitasuna eta/edo askotariko desgaitasuna duten pertsonendako; jarraipenekoa, sei hilabetetik behin, desgaitasun intelektuala duten pertsonendako.

–Terapia okupazionala: astero.

–Logopedia: astero desgaitasuna eta/edo askotariko desgaitasuna duten pertsonendako.

–Gaitasun sozialak eta komunitateko inklusioa: astero.

–Aisia eta denbora libreko jarduerak: astero.

–Familiendako laguntza: hilabetero.

h) Ebazteko eta jakinarazteko epea: hiru hilabete.

i) Koordainketa: bai.

j) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

C9. Garraio egokitu eta lagunduaren zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatu gabea.

b) Baliabide mota: arreta anbulatorioko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: zerbitzu honek garraio egokitua eta/edo laguntza pertsonala eskaintzen du, autonomia sustatzeko eta mendekotasuna prebenitzeko zerbitzu eta programetara joan ahal izateko.

d) Onuradunak: desgaitasuna duten pertsonak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Eskaera egin aurreko bi urteetan Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea

–Erakunde eskudunak aitortua izatea zailtasun larriak dituela garraiobide kolektiboa erabiltzeko.

–%33ko edo hortik goitiko desgaitasun aitortua izatea.

–Egokitasuna, bestelako garraiobideak erabiltzeko ahalaren edo ezinaren arabera, administrazio unitate eskudunak egindako txosten teknikoarekin bat.

f) Zerbitzua noiz irekirik: urteak dituen lanegun guztietan.

g) Zerbitzuaren intentsitatea:

–Gutxieneko maiztasuna: garraio bat hamabostean behin.

–Gehieneko maiztasuna: egunean bi garraio.

h) Ebazteko epea: hiru hilabete.

i) Koordainketa: bai.

j) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

C10. Zentro okupazionalaren zerbitzua desgaitasunen bat duten pertsonentzat.

a) Prestazio mota: bermatu gabea.

b) Baliabide mota: eguneroko arretako zerbitzua (egunekoa).

c) Baliabidearen xedea: zerbitzu hau establezimendu berariazko batean ematen da, jarduera okupazionaleko eta garapen pertsonal eta sozialeko programak eskaintzeko gaixotasun mental larria duten pertsonei, une horretan ezin baldin badute merkatuko lan jarduera batean sartu, ez enplegu zentro berezi batean ez ohiko enpresa batean.

d) Onuradunak: 18 urtetik beheitiko pertsonak, desgaitasun fisiko edo intelektuala dutenak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–%33ko edo hortik goitiko desgaitasun aitortua izatea.

–Laguntza eskaera egin aurreko urtean Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea.

–Egokitasuna, administrazio unitate eskudunak egindako txosten teknikoaren arabera.

f) Zerbitzua noiz irekirik: urtean hamaika hilabetez, urteko lanegun guztietan, astelehenetik ostiralera.

g) Zerbitzuaren intentsitatea:

–Garapen pertsonal eta sozialeko jarduerak: egunero.

–Jarduera okupazionalak: astero.

–Lanaren aurreko jarduerak: egunero.

–Arreta psikologikoa eta soziala: jarraipenekoa, sei hilabetetik behin.

h) Ebazteko epea: hiru hilabete.

i) Koordainketa: ez, zerbitzu osagarriak kenduta, hala nola garraioa eta jantokia.

j) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

C11. Desgaitasuna dutenen autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasunari aurrea hartzeko zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatu gabea.

b) Baliabide mota: arreta anbulatorioko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: autonomia pertsonala sustatzea eta mendekotasuna prebenitzea xede nagusitzat duten planak, programak edo jarduerak diseinatu, sustatu, zabaldu eta sostengatzea.

d) Onuradunak: desgaitasun fisiko eta/edo intelektuala duten pertsonak eta/edo askotariko desgaitasuna dutenak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Eskaera egin aurreko bi urteetan Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea

–%33ko edo hortik goitiko desgaitasun aitortua izatea.

–Egokitasuna, administrazio unitate eskudunak egindako txosten teknikoaren arabera.

f) Zerbitzuaren intentsitatea:

–Zerbitzuan harrera izateko manera: hitzordua kasuan kasuko zentro edo erakundean.

–Jarraipena programan: hilero.

–Jarraipenaren ebaluazioa eta berriz ere programa amaitzean.

g) Koordainketa: bai.

h) Ebazteko epea: hiru hilabete.

i) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

C12. Desgaitasuna dutenek laguntzaile pertsonala izateko prestazio ekonomikoa.

a) Prestazio mota: bermatu gabea.

b) Baliabide mota: aldian behin jasotzeko prestazio ekonomikoa.

c) Baliabidearen xedea: prestazio honen xedea da laguntza pertsonal bat kontratatzea zenbait orduz, onuradunak eskuragoak izan ditzan hezkuntza eta lana, baita bizi independenteagoa eguineroko bizitzaren jardueretan, helburua izanik haren autonomia bultzatzea.

d) Onuradunak: desgaitasuna duten pertsonak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–%65eko edo hortik goitiko desgaitasun aitortua izatea.

–Eskaera egin aurreko bi urteetan Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea.

–Bizi independente baterako proiektua aurkeztea, mendekotasuna duen pertsonari aukera emanen diona bizi independentea izateko eta komunitatean modu aktiboan eta ohikotasunez parte hartzeko, norberaren garapenean, hezkuntzan, lanean, eta gizarte eta komunitate harremanetan lagunduko duten jarduerak eginez.

–Egokitasuna, administrazio unitate eskudunak egindako txosten teknikoaren arabera.

f) Zerbitzuaren intentsitatea:

–Gehienez: 1.600 euro hilean.

–Gutxienez: 560 euro hilean.

g) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hiru hilabete.

h) Jarduketa esparrua: Nafarroako Foru Komunitatea.

C13. Desgaitasuna dutenendako prestazio ekonomikoa.

a) Prestazio mota: bermatu gabea.

b) Baliabide mota: aldizkako prestazio ekonomikoa.

c) Baliabidearen xedea: hilean behjin ematen den aldian behingo prestazio ekonomiko honek xedea du gutxieneko diru-sarrerak bermatzea %33tik %64ra bitarteko desgaitasun aitortua dutenei, diru-sarrera propiorik ez badute eta horiek baldin badira kotizazio gabeko baliaezintasuneko pentsioa baino txikiagoak, zentro okupazional batean sartzen direnean.

d) Onuradunak: %33 baino gehiagoko eta %65 baino txikiagoko desgaitasun maila aitortuta dutenak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Eskaera egin aurreko bi urtean Nafarroako Foru Komunitatean egiazki eta jarraian bizi izana frogatzea.

–Eskatzailearen azken hiruhilekoko bitarteko ekonomikoak kotizaziorik gabeko pentsiorako ezarritako zenbatekoa baino apalagoak izatea.

–Zentro okupazional batean egokitze pertsonal eta sozialerako programa batean egotea.

–Eskumena duen edozein administrazio publikotan aldez aurretik eskatu izana edozein motatako laguntza, pentsio, prestazio edo sorospen, baita mantenu eta/edo konpentsazioko pentsioak ezarri eta ordaintzeko legezko ekintzak egikaritu izana ere.

f) Zerbitzuaren intentsitatea: gehieneko zenbatekoa kotizaziorik gabeko balioezintasun pentsiorako ezarritakoa izanen da, 12 pagatan.

g) Kontzesioaren epea: bi hilabete.

h) Jarduketa esparrua: Nafarroako Foru Komunitatea.

C14. Desgaitasuna dutenendako laguntza produktuak erosteko prestazio ekonomikoa.

a) Prestazio mota: bermatu gabea.

b) Baliabide mota: behin bakarrik hartzeko prestazio ekonomikoa.

c) Baliabidearen xedea: desgaitasunak sortutako premiei erantzuteko prestazio ekonomikoa, norberaren autonomia eta irisgarritasuna bulkatzeko.

d) Onuradunak: desgaitasuna duten pertsonak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Laguntza eskatu aurreko bi urteetan Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea.

–%33ko edo hortik goitiko desgaitasun aitortua izatea.

–Laguntzako produktuetarako prestazioen deialdian lezartzen diren baldintzak betetzea.

f) Zerbitzuaren intentsitatea: prestazioen deialdian ezartzen dena.

g) Ebazteko epea: prestazioen deialdian ezartzen dena, baina inoiz ere hiru hilabete baino gehiago.

h) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

C15. Garraiobideak egokitzeko prestazio ekonomikoa.

a) Prestazio mota: bermatu gabea.

b) Baliabide mota: behin bakarrik hartzeko prestazio ekonomikoa.

c) Baliabidearen xedea: prestazio ekonomiko honek xedea du banakarendako garraiobide egokituez hornitzea, garraiobide kolektiboen irisgarritasuna bulkatzea eta toki entitateen garraio zerbitzu arruntean sarturiko taxi-ibilgailuen eskaintza sustatzea.

d) Onuradunak:

–Desgaitasuna eta mugikortasun murriztua duten pertsonak.

–Desgaitasunaren ondorioz ibilgailua egokitu behar duen pertsonak.

–Garraio kolektiborako ibilgailu egokituak dituzten enpresak.

–Taxi-ibilgailu irisgarriak dituzten taxilariak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

Pertsona fisikoek:

–%33ko edo hortik goitiko desgaitasun aitortua izatea.

–Prestaziorako eskaera egin aurreko urtean Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea.

–Prestazioen deialdian ezartzen diren gainerako baldintzak betetzea.

Entitateendako eta garraio publikorako:

–Sozietatearen egoitza eta jarduna Nafarroako Foru Komunitatean.

–Prestazioen deialdian ezartzen diren gainerako baldintzak betetzea.

f) Zerbitzuaren intentsitatea: deialdian ezarritakoa, horretarako aurrekontuan onartutako diru partidarekin bat.

g) Ebazteko epea: deialdian ezartzen dena, baina inoiz ere hiru hilabete baino gehiago.

h) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

C16. Desgaitasuna duten pertsonen arloan aritzen diren gizarte zerbitzuen arloko entitateendako dirulaguntzak.

a) Prestazio mota: bermatu gabea.

b) Baliabide mota: urtero ematen den prestazio ekonomikoa.

c) Baliabidearen xedea: desgaitasuna duten pertsonen autonomia bulkatzeko eta mendekotasuna prebenitzeko programak bulkatzea eta irabazi-asmorik gabeko erakundeetan elkartegintza sustatzea.

d) Onuradunak: desgaitasuna duten pertsonen arloan esku hartzen duten entitateak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Gizarte zerbitzuen arloan eskuduna den departamentuaren erregistroan izena emanda egotea, baita legez egokirtzen direnak ere.

–Desgaitasunak dituzten pertsonen arloaren sustapenean lan egitea.

–Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritako baldintzak betetzea eta, behar izatera, urtero dagokion deialdian ezartzen direnak ere bai

f) Zerbitzuaren intentsitatea: aurkeztutako eskaeraren %100eraino, honako hauen arabera:

–Dirulaguntza eskaera eta aurkeztutako proiektua.

–Balorazio teknikoa eta ekonomikoa.

–Aurrekontuan eskura dagoen diru kopurua.

g) Ebazteko epea: deialdian ezartzen dena, baina inoiz ere hiru hilabete baino gehiago.

h) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

C17. Desgaitasuna duten pertsonei laguntza pertsonalak eta ostatatze bereziak emateko zerbitzuetarako prestazio ekonomikoa.

a) Prestazio mota: bermatu gabea.

b) Baliabide mota: prestazio ekonomikoa, aldian behin jasotzeko.

c) Baliabidearen xedea: bulkatzea eta sustatzea norberaren autonomiarako ibilbideak urratzea, prestazio ekonomiko bat emanez pisu batean, etxebizitza laguntzadun batean eta/edo etxebizitza komunitario batean ostatatzeko alokairua eta ibilbide horiei laguntzako laguntza pertsonalak ordaintzeko.

d) Onuradunak: desgaitasuna duten pertsonak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Laguntza eskatu aurreko bi urteetan Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea

–%33ko edo hortik goitiko desgaitasun aitortua izatea.

–Jardueraren bat egiten ibiltzea ikastetxe, zentro edo unitate okupazional batean, enplegurako zentro berezi batean, edo ohiko enplegu baterako lan kontratu bat izatea, edo gaiaren gainean eskumena duen erakundeak egokitzat jotzen duen beste edozein jardueratan aritzea, edo sartzeko momentuan horretan hastea.

–Egokitasuna, administrazio unitate eskudunak egindako txosten teknikoaren arabera.

f) Zerbitzuaren intentsitatea:

–Gehieneko zenbatekoa: 1.000 euro hilean.

g) Kontzesioaren epea: hiru hilabete.

h) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

D.–Gaixotasun mental larria duten pertsonen arreta.

D1. Etxebizitza laguntzadunaren zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatu gabea.

b) Baliabide mota: egoitzan artatzeko zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: zerbitzu hau komunitateko etxebizitza batean ematen da, eta bertan arreta integrala ematen zaie norberaren autonomia atxikitzeko edo hobetzeko oinarrizko premiei, baita erraztu ere inklusioa eta parte-hartze soziala.

d) Onuradunak: 18 urtetik goitiko pertsonak, gaixotasun mental larria dutenak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Eskaera egin aitzineko urtean Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea.

–Jardueraren bat egiten ibiltzea ikastetxe, zentro edo unitate okupazional batean, enplegurako zentro berezi batean, edo ohiko enplegu baterako lan kontratu bat izatea, edo administrazio unitate eskudunak egokitzat jotzen duen beste edozein jardueratan aritzea, edo sartzeko momentuan hastea.

–Egokitasunari buruzko txostena, kasuan kasuko Osasun Mentaleko Zentroak egina.

–Egokitasuna, administrazio unitate eskudunak egindako txosten teknikoaren arabera.

f) Zerbitzua noiz irekirik: egunak dituen 24 orduetan urteak dituen egun guztietan.

g) Zerbitzuaren intentsitatea: programaren hasierako fasean harrera eta lehen balorazioa eginen da, baita arreta plan indibidualizatua diseinatu ere. Honek laguntza arloko premiak, xedeak, egin beharreko jarduerak eta haien intentsitatea jorratu beharko ditu.

–Ostatu ematea.

–Mantenua: egunean hiru otordu.

–Eguneroko bizitzako jardueretan laguntzea eta gainbegiratzea: astero.

–Akonpainamendu soziala: astero.

–Gaitasun sozialak eta komunitatean integratzea: jarraipenekoak, hilabetean behin.

–Aisia eta denbora libreko jarduerak: jarraipenekoak, hilero.

–Familiendako laguntza: jarraipenekoa, lau hilabetetik behin.

h) Onartzen ote den erabakitzeko epea: hiru hilabete.

i) Koordainketa: bai.

j) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

D2. Garraio egokitu eta lagunduaren zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatu gabea.

b) Baliabide mota: arreta anbulatorioko zerbitzua.

c) Baliabidearen helburua: zerbitzu honek garraio egokitua eta/edo laguntza pertsonala eskaintzen du, autonomia sustatzeko eta mendekotasuna prebenitzeko zerbitzu eta programetara joan ahal izateko.

d) Onuradunak: 18 urtetik goitiko pertsonak, gaixotasun mental larria dutenak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Eskaera egin aurreko bi urteetan Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea

–kasuan kasuko Balorazio Atalak garraio kolektiboa erabiltzeko zailtasun larria aitortua izatea.

–Egokitasuna, bestelako garraiobideak erabiltzeko ahalaren edo ezinaren arabera, administrazio unitate eskudunak egindako txosten teknikoarekin bat.

f) Zerbitzua noiz irekirik: urteak dituen lanegun guztietan.

g) Zerbitzuaren intentsitatea:

–Gutxieneko maiztasuna: garraio bat hamabostean behin.

–Gehieneko maiztasuna: egunean bi garraio.

h) Ebazteko epea: hiru hilabete.

i) Koordainketa: bai.

j) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

D3. Gaixotasun mental larria dutenak zentro okupazionalean artatzeko zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatu gabea.

b) Baliabide mota: eguneko arreta zerbitzua.

c) Baliabidearen xedea: zerbitzu hau establezimendu berariazko batean ematen da, jarduera okupazionaleko eta garapen pertsonal eta sozialeko programak eskaintzeko gaixotasun mental larria duten pertsonei, une horretan ezin baldin badute merkatuko lan jarduera batean sartu, ez enplegu zentro berezi batean ez ohiko enpresa batean.

d) Onuradunak: 18 urtetik 65era bitarteko pertsonak, gaixotasun mental larria dutenak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Laguntza eskaera egin aurreko urtean Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea.

–Egokitasunari buruzko txostena, kasuan kasuko Osasun Mentaleko Zentroak egina.

f) Zerbitzua noiz irekirik: urtean hamaika hilabetez, urteko lanegun guztietan, astelehenetik ostiralera.

g) Zerbitzuaren intentsitatea:

–Garapen pertsonal eta sozialeko jarduerak: egunero.

–Jarduera okupazionalak: astero.

–Lanaren aurreko jarduerak: egunero.

–Arreta psikologikoa eta soziala: jarraipenekoa, sei hilabetetik behin.

h) Ebazteko epea: hiru hilabete.

i) Koordainketa: ez, zerbitzu osagarriak kenduta, hala nola garraioa eta jantokia.

j) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

E.–Gizarte-bazterketa egoeran edo horretarako arriskuan dauden pertsonen arretaren arloa.

E1. Gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonak zentro okupazionalean artatzeko zerbitzua.

a) Prestazio mota: bermatu gabea.

b) Baliabide mota: eguneroko arretako zerbitzua (egunekoa).

c) Baliabidearen xedea: zerbitzu hau establezimendu berariazko batean ematen da, terapia okupazionaleko zerbitzua eta lan aurreko eta gizarte arloko prestakuntza jarduerak eskaintzeko gizarte-bazterketan dauden pertsonei, gizarterako eta laneratzeko baliabide normalizatuetan sartzen ahal ez direnean.

d) Onuradunak: 18tik 65 urtera bitarteko adina duten pertsonak, gizarte-bazterketan daudenak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Arazo larriak izatea arlo hauetan: osasuna, hezkuntza, enplegua, lanbide heziketa eta/edo gizarte harremanak.

–Gizarteratzeko prozesu edo programa batean egotea.

–Eskaera egin aurreko bi urteetan Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea

f) Zerbitzua noiz irekirik: urteko lanegun guztietan, astelehenetik ostiralera.

g) Zerbitzuaren intentsitatea:

–Garapen pertsonal eta sozialeko jarduerak: egunero.

–Egokitze pertsonal eta soziala, banakako esku-hartze programarekin.

–Jarduera okupazionalak: egunero.

–Lanaren aurreko jarduerak: egunero.

h) Ebazteko epea: bi hilabete.

i) Koordainketa: ez.

j) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

E2. Enplegu sozial babestua.

a) Prestazio mota: bermatu gabea.

b) Baliabide mota: behin bakarrik hartzeko prestazio ekonomikoa.

c) Baliabidearen xedea: prestazio ekonomiko honek xedea du toki entitateek edo irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateek bultzatutako proiektuak (interes kolektibokoak eta irabazi asmorik gabeak) laguntzea, gizarte-bazterketa egoeran edo horren arriskuan dauden pertsonak aldi baterako kontratatzeko, haien xedea bada pertsona horiei bide ematea gizarteratzeko aukerak hobetzen dituzten ohitura eta trebetasunak ikas ditzaten.

d) Onuradunak: toki entitateak edo irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateak, proiektuak bultzatzen badituzte gizarte-bazterketa egoeran edo horren arriskuan dauden pertsonak eta enplegu bat eskuratzeko eta/edo atxikitzeko zailtasunak dituztenak kontratatzeko.

e) Eskuratzeko baldintzak:

Programaren erabiltzaileek bete beharrekoak:

–Gizarte-bazterketa egoeran edo horren arriskuan egotea.

–Lan egiteko adina izatea.

–Lanerako baimena.

Diruz lagunduko diren proiektuetarako:

–Kontratu normalizatuak, aldi baterakoak, gehienez ere hamabi hilabetekoak eta gutxieneko lanaldia 3 ordukoa dutenak.

–Komunitatearendako mesedegarriak diren lanak, enplegagarritasuna hobetzeko eta geroago lan normalizatuak eskuratzeko aukerak handitzeko bidea emanen dutenak.

Interes berezia emakumeen enplegua sustatzen duten ekintzetan.

Akonpainamendu soziala, laguntzako pertsonen eskutik.

Prestakuntza jarduerak, lanerako abileziak eta gizarte nahiz lan aurreko trebetasunak eskuratzeko.

Entitate sustatzaileendako:

–Irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateek egon behar dute dagokien erregistroan izena emanda.

f) Zerbitzuaren intentsitatea:

–Proiektuaren gutxieneko iraupena, sei hilabete; gutxienekoa, hamabi.

–Hona hemen diruz lagunduko diren kontzeptu eta zenbatekoak:

Lanpostu bakoitzeko, LGSaren %140, gehienez.

Sustapen jarduera osagarrietarako eta laguntzako langileak kontratatzeko, lanpostu bakoitzeko ematen den dirulaguntzaren %30, gehienez.

Prestakuntza jardueretarako, lanpostu bakoitzeko ematen den dirulaguntzaren zenbateko osoaren %15, gehienez.

g) Ebazteko epea: bi hilabete.

h) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

E3. Enpresetan laneratzeko laguntza.

a) Prestazio mota: bermatu gabea.

b) Baliabide mota: behin bakarrik hartzeko prestazio ekonomikoa.

c) Baliabidearen xedea: Prestazio ekonomiko honek xedea du gizarte-bazterketan dauden pertsonen kontratazio mugagabea nahiz aldi baterakoa laguntzea, haiek laneratzeko eta gizarteratzeko bidea emateko.

d) Onuradunak: enpresa publikoak, pribatuak edo toki entitateak, gizarte-bazterketan dauden pertsonak kontratatzen badituzte, laneratzeko ohiko sistemen bidez enplegu normalizatu bat eskuratzeko zailtasunak dituztenean.

e) Eskuratzeko baldintzak:

Erabiltzailearen aldetik:

–Gizarte-bazterketa egoeran edo horren arriskuan egotea.

–Lan egiteko adina izatea.

–Lanerako baimena.

–Aurreko 3 urtean, 18 hilabete baino gehiagoko denborak lanpostu batean aritu izana programak diruz lagundutako kontratuaren bidez.

Enpresaren aldetik:

–Helbidea Nafarroako Foru Komunitatean izatea.

–Lan eta merkataritza arloetako legeriak ezagutzen dituen modu juridikoetako edozeinetan eraturik egotea eta/edo toki entitatea izatea, betiere gizarte-bazterketan dauden pertsonak kontratatzen badituzte.

–Azken 6 hilabetean kontratuan agertzen den lanaldi berarekin edo handiagoarekin zeuden langile kopuru finkoen batezbesteko kopurua murriztu ez izana, ezta emandako dirulaguntza indarrean dagoen bitartean ere. Kontratuari eutsiko zaio diruz lagundutako denbora tartea bukatu arte.

–Eskaera aurkeztea hogeita hamar egun balioduneko epean, kontratazioaren egunetik hasita.

f) Zerbitzuaren intentsitatea:

–Dirulaguntzaren zenbatekoa izanen da LGSaren %40 hamabi hilabete irauten duen lanaldi osoko kontratu bakoitzeko, eta kontratuan hitzartutako lanaldiaren eta denboraren hein berean gutxituko da zenbatekoa.

–Gehienez ere 24 hilabeterako dirulaguntza ematen ahalko da langile bakoitzeko.

g) Ebazteko epea: hiru hilabete.

h) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

E4. Banakako lan-proiektuetarako laguntzak.

a) Prestazio mota: bermatu gabea.

b) Baliabide mota: behin bakarrik hartzeko prestazio ekonomikoa.

c) Baliabidearen xedea: prestazio ekonomiko honek xedea du araubide autonomoko banakako lan proiektuen sorrera eta finkapena laguntzea, laneratzeko eta gizarteratzeko bidea emateko.

d) Onuradunak: gizarte-bazterketan dauden pertsonak, enplegu normalizatu bat eskuratzeko zailtasunak dituztenak, laneratzeko eta gizarteratzeko beren ibilbidean araubide autonomoko banakako lan proiektu bat bideragarria egiten duten gaitasun eta jarrera maila lortu badute.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Gizarte-bazterketa egoeran edo horren arriskuan egotea.

–Aurreikusitako lanbide jardueran aritzeko lanbide kualifikazioa izatea.

–Gutxienez, aurrekontuaren %30 finantzatzeko diru baliabideak izatea.

–Proiektuaren bideragarritasun teknikoari eta ekonomikoari buruzko azterketa izatea.

f) Zerbitzuaren intentsitatea: aurkeztutako aurrekontuaren %70erainoko dirulaguntza, eta gehienez ere urteko LGSaren %150, eta gutxienez ere %20, urteko LGSa halako bi edo gutxiago diren aurrekontuetarako, eta gutxienez ere %40, LGSa halako bi baino gehiago diren aurrekontuetarako.

g) Ebazteko epea: lau hilabete.

h) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

E5. Gizarteratzeko etxebizitzak erosketa bidez eskuratzeko laguntza.

a) Prestazio mota: bermatu gabea.

b) Baliabide mota: Behin bakarrik hartzeko prestazio ekonomikoa, banakako akonpainamendurako, etxebizitzara eta ingurunera egokitzeko prozesuan.

c) Baliabidearen xedea: prestazio ekonomiko honek xedea du gizarte-bazterketan dauden pertsonei bidea ematea etxebizitza erabili bat jabetzan eskuratzeko, gisa honetara aiseago eginen baitute kontu eta egonkortu; horretarako, osagarri bat emanen zaie etxebizitza arloan eskumena duen departamentuaren dirulaguntzei eta behar den akonpainamendua eskainiko da, horretarako diruz laguntzen diren gizarte ekimeneko entitateen eskutik, ingurunean gizarteratzeko.

d) Onuradunak: gizarte-bazterketan dauden familia unitateak, etxebizitza duinik ez dutenak eta, orokorrean, etxebizitza arloan eskumena duen departamentuaren sustapenetan sartzeko baldintzak betetzen ez dituztenak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

Erabiltzailearen aldetik:

–Gizarte-bazterketa egoeran edo horren arriskuan egotea.

–Etxebizitzaren arloan eskumena duen departamentuaren aldeko proposamena.

–Laguntza eskatu aurreko hiru urtean Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea

–Familiaren diru-sarrera ponderatuak OAEAP halako 1,7 baino txikiagoak izatea, baina 3.000,00 eurotik goitikoak.

–Nafarroako Gobernuaren edo toki entitateen gizarteratzeko programa edo jarduketetan parte hartzea.

–Gizarteratzeko akordio bat sinatzea hitzarmenari atxikitako gizarte ekimeneko erakundearekin.

–Etxebizitza babestuaren eskatzaileen zentsua arautzen duen Foru Dekretuaren II. kapituluaren 1. atalean etxebizitza babestua eskuratu ahal izateko ezarritako baldintzak betetzea.

Etxebizitzaren aldetik:

–Hamabost urte baino gehiago izatea.

–Bizigarritasun baldintzak betetzea.

–Gehienez ere 120 m²-ko azalera izatea eta prezioa urtero onesten den modulu ponderatugabea baino handiagoa ez izatea.

Entitate kudeatzailearen aldetik:

–Dagokion erregistroan inskribaturik egotea.

–Hiru urteko eskarmentua egiaztatzea esku-hartze sozialean egoera ahulean dauden kolektiboekin.

–Lankidetza hitzarmena sinatzea gizarte politikan eskumena duen departamentuarekin.

f) Zerbitzua noiz irekirik: urteko lanegun guztietan, astelehenetik ostiralera.

g) Zerbitzuaren intentsitatea: dirulaguntzak etxebizitza arloan eskumena duen departamentuaren dirulaguntzen osagarriak dira.

Laguntzaren onuradunari:

–Eskurapenaren prezioaren %10eraino, eskritura, erregistro, gainbalio eta gisako gastuetarako.

–Birgaitzearen prezioaren %10eraino, proiektuaren ordainsariak eta Udalaren obra lizentzia ordaintzeko.

Entitate laguntzailearen aldetik:

–Etxebizitza erosi aitzin akonpainamendu soziala emateagatik: gizarte langile baten 60 ordu.

–Etxebizitza erosi ondoko gizarteratze prozesuan hiru urtez akonpainamendu soziala emateagatik: gizarte langile baten 18 ordu, lehen urtean; 14 ordu, bigarrenean , eta 10 ordu, hirugarrenean.

–Birgaitzeko kudeaketetan akonpainamendua emateagatik: gizarte langile baten 5 ordu, etxebizitza bakoitzeko.

h) Ebazteko epea: bi hilabete.

i) Koordainketa: ez.

j) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

E6. Gizarteratzeko etxebizitzak alokairu bidez eskuratzeko laguntza.

a) Prestazio mota: bermatu gabea.

b) Baliabide mota: banakako akonpainamendua etxebizitza eskuratzean eta etxebizitzara nahiz ingurunera egokitzeko prozesuan.

c) Baliabidearen xedea: xedea du gizarte-bazterketan dauden pertsonei bidea ematea etxebizitza bat alokairuan eskuratzeko, gisa honetara aiseago eginen baitute kontu eta egonkortu; horretarako, ingurunean hobeki gizarteratzeko akonpainamendu soziala eskainiko da, horretarako diruz lagundutako gizarte ekimeneko entitateen eskutik.

d) Onuradunak: gizarte-bazterketan dauden familia unitateak, etxebizitza duinik ez dutenak eta, orokorrean, etxebizitza bat erosteko edo alokairu librean eskuratzeko baldintzak betetzen ez dituztenak, eta akonpainamendu soziala behar dutenak hura eskuratzeko eta bertan egokitzeko.

e) Eskuratzeko baldintzak:

Erabiltzailearen aldetik:

–Gizarte-bazterketa egoeran edo horren arriskuan egotea.

–Etxebizitzaren arloan eskumena duen departamentuaren aldeko proposamena.

–Laguntza eskatu aurreko hiru urtean Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea

–Familiaren diru-sarrera ponderatuak IPREM baino txikiagoak izatea.

–Nafarroako Gobernuaren edo toki entitateen gizarteratzeko programa edo jarduketetan parte hartzea.

–Gizarteratzeko akordio bat sinatzea hitzarmenari atxikitako gizarte ekimeneko erakundearekin.

–Etxebizitza babestuaren eskatzaileen zentsua arautzen duen Foru Dekretuaren II. kapituluaren 1. atalean etxebizitza babestua eskuratu ahal izateko ezarritako baldintzak betetzea.

Entitate kudeatzailearen aldetik:

–Dagokion erregistroan inskribaturik egotea.

–Hiru urteko eskarmentua egiaztatzea esku-hartze sozialean egoera ahulean dauden kolektiboekin.

–Lankidetza hitzarmena sinatzea gizarte gaietan eskumena duen departamentuarekin.

f) Zerbitzua noiz irekirik: urteko lanegun guztietan, astelehenetik ostiralera.

g) Zerbitzuaren intentsitatea:

Entitate laguntzailearen aldetik:

–Etxebizitza alokatu aitzineko akonpainamendu sozialagatik: gizarte langile baten 60 ordu.

–Gizarteratze prozesuan bost urtez akonpainamendu soziala emateagatik: gizarte langile baten 60 ordu, lehen urtean; 48 ordu, bigarrenean, eta 24 ordu, gainerako hiruetan.

h) Ebazteko epea: bi hilabete.

i) Koordainketa: ez.

j) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

E7. Gizarte inklusioan aritzen diren irabazi-asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateendako dirulaguntzak.

a) Prestazio mota: bermatu gabea.

b) Baliabide mota: behin bakarrik hartzeko prestazio ekonomikoa, zatika ordaintzen ahal dena.

c) Baliabidearen xedea: irabazi asmorik ez duten gizarte ekimeneko erakundeek inklusio sozialaren arloan eta gizarte-bazterketaren prebentzio eta tratamenduaren arloan egiten dituzten jarduketei laguntza ematea.

d) Onuradunak: irabazi asmorik ez duten gizarte ekimeneko erakundeak, deialdietan ezartzen diren baldintzak beterik, beren jarduera egiteko dirulaguntza eskatzen badute.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Dirulaguntza deialdiak ezartzen duen epean eskatzea.

–Deialdian ezarritako baldintzak betetzea.

f) Zerbitzuaren intentsitatea: dirulaguntzaren proposamenari buruz deialdietan eskuratutako balorazioaren arabera.

g) Ebazteko epea: bi hilabete.

h) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

E8. Toki entitateendako dirulaguntzak, programa okupazionalak aitzina eramateko.

a) Prestazio mota: bermatu gabea.

b) Baliabide mota: behin bakarrik hartzeko prestazio ekonomikoa, zatika ordaintzen ahal dena.

c) Baliabidearen xedea: prestazio ekonomiko honek xedea du laguntza ematea toki entitateek sustatzen dituzten interes kolektiboko proiektuei, gizarte-bazterketa larrian egonik tresna sozio-laboral normalizatuetan sartzen ahal ez diren pertsonendako programa okupazionalak abiarazteko.

d) Onuradunak: gizarte-bazterketa egoeran egonik enplegu bat eskuratzeko eta/edo atxikitzeko zailtasuna duten pertsonendako programa okupazionalak sustatzen dituzten toki entitateak, baldin eta deialdian ezarritako baldintzak betetzen badituzte eta dirulaguntza eskatzen badute jardueran aritzeko.

e) Eskuratzeko baldintzak:

Entitate eskatzailearendako:

–Dirulaguntza deialdiak ezartzen duen epean eskatzea.

–Deialdi bakoitzean ezarritako baldintzak betetzea.

–Gizarte-bazteketan dauden pertsonendako programa okupazionalak gauzatzeko lokal edo zentro egokiak izatea, behar bezala baimenduak.

Erabiltzaileen aldetik:

–Gizarte-bazterketa larrian egotea, une bakoitzean ezartzen den baremoaren arabera.

–Tresna sozio-laboral normalizatuak eskuratzeko zailtasunak izatea.

–Gizarteratzeko prozesu edo programa batean egotea.

f) Zerbitzua noiz irekirik: urteko lanegun guztietan, astelehenetik ostiralera.

g) Zerbitzuaren intentsitatea:

–Garapen pertsonal eta sozialeko jarduerak: egunero.

–Egokitze pertsonal eta soziala, banakako esku-hartze programarekin: hilero.

–Jarduera okupazionalak: egunero.

–Lanaren aurreko jarduerak: egunero.

h) Ebazteko epea: bi hilabete.

i) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

F.–Adingabeen arretaren arloa.

F1. Aparteko laguntzak.

a) Prestazio mota: bermatu gabea.

b) Baliabide mota: behin bakarrik jasotzeko prestazio ekonomikoa.

c) Baliabidearen xedea: adingabeei diruz laguntzea, aparteko gastu beharrezko eta salbuespenezkoetarako.

d) Onuradunak: babesgabetasunean dauden adingabeak.

e) Eskuratzeko baldintzak:

–Arrisku egoeran egotea.

–Gurasoen edo zaintzaileen ospitaleratze larria gertatzea, adingabea bere familiarengandik urrundu beharra ekartzen badu.

f) Zerbitzuaren intentsitatea: behar den gastu osoraino, familiaren premia ekonomikoa baloraturik (etxebizitzaren titulartasuna, lan egoera, osasun egoera, familiaren osaera eta gizarte- eta familia-sostenguak).

g) Ebazteko epea: 3 hilabete.

h) Jarduketa eremua: Nafarroako Foru Komunitatea.

Iragarkiaren kodea: F1904024

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web