(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

20/2008 FORU DEKRETUA, MARTXOAREN 17KOA, 2008KO EKITALDIRAKO NAFARROAKO AURREKONTU OROKORREI BURUZKO FORU LEGEAN XEDATUTAKOA BETEZ, NAFARROAKO ADMINISTRAZIO PUBLIKOETAKO FUNTZIONARIOEN E MAILAKO HASIERAKO SOLDATA, HALA NOLA ESKUBIDE PASIBOETAN ERAGINA DUTEN ORDAINKETA KONTZEPTUEN ZENBATEKOAK FINKATZEN DITUENA.

BON N.º 47 - 14/04/2008



Atariko

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 41. artikulua betetzeko eta 2008ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko urtarrilaren 24ko 1/2008 Foru Legearen 7. artikuluan aurreikusitako igoerarekin bat, beharrezkoa da E mailak 2008. urtean izanen duen hasierako soldata finkatzea.

Halaber, aipatu foru legearen 12.3 artikuluan, a) letran ezarritakoa betetzeko, eguneratu behar dira eskubide pasiboetan eragina duten ordainketa kontzeptuen zenbatekoak, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legeak babestu ez eta Nafarroako Foru Diputazioko Erretiro eta Pentsio Kutxan eta Nafarroako Udal Funtzionarioen Montepioetan sartutako funtzionarioei dagokienez.

Horiek horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2008ko martxoaren 17ko bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuko funtzionarioen E mailako hasierako soldata finkatzea.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuari loturiko funtzionarioen lansariak E mailako hasierako soldata oinarritzat hartuz finkatuko dira; 2008rako zenbatekoa urtean 13.243,30 eurokoa da.

2. artikulua . Eskubide pasiboetan eragina duten ordainketa kontzeptuen zenbatekoak finkatzea, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legeak babesten ez dituen funtzionarioei dagokienez.

Eskubide pasiboetan eragina duten ordainketa kontzeptuen zenbatekoak, 2008. urterako, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legeak babestu ez eta Nafarroako Foru Diputazioko Erretiro eta Pentsio Kutxan eta Nafarroako Udal Funtzionarioen Montepioetan sartutako funtzionarioei dagokienez, honako hauek izanen dira:

MAILA SOLDATA BIZITZA GAR. PLUSA

1 12.092,52 8.930,54

2 9.947,89 8.472,46

3 8.855,79 8.239,55

4 8.417,11 8.146,20

5 8.047,21 8.067,39

6 7.706,40 7.994,45

7 7.383,42 8.108,67

8 7.158,27 8.361,42

9 6.832,34 8.291,75

10 6.640,46 8.098,97

11 6.467,74 7.997,95

12 6.096,71 7.778,89

13 5.843,72 7.654,89

14 5.382,17 7.419,36

15 4.957,14 7.079,68

16 4.697,95 6.927,05

17 4.269,55 6.774,72

3. artikulua . Foru Diputazioaren 1981eko azaroaren 16ko Erabakiaren aplikazio esparruan sartutako osasun arloko udal langileen eskubide pasiboak kalkulatzeko, kontuan izan behar diren ordainketa kontzeptuak zehaztea.

2008rako, 1981eko azaroaren 16ko Erabakian ezarritako araubide juridikoari loturiko osasun arloko udal langileen eskubide pasiboak kalkulatzeko, kontuan izan behar diren ordainketa kontzeptuak ondoko hauek dira, ezertan galarazi gabe Nafarroako Osasun Eskualdeei buruzko azaroaren 13ko 22/1985 Foru Legeko Laugarren Xedapen Iragankorrean dauden kasuetarako aplikagarri gerta daitezkeen gainerako kontzeptuak:

a) Medikuak, farmazialariak eta albaitariak:

Soldata: 7.555,60 euro.

Fakultatiboaren lanpostua: 4.937,76 euro.

b) Osasun laguntzaile teknikoak:

Soldata: 4.366,84 euro.

Fakultatiboaren lanpostua: 3.950,51 euro.

c) Emaginak:

Soldata: 1.614,87 euro.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena. Foru dekretu hau garatu eta betearazteko ahalmena.

Ahalmena ematen zaio Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta ondorio ekonomikoek 2008ko urtarrilaren 1ean izanen dute hasiera.

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web