(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

228/2007 FORU DEKRETUA, URRIAREN 8KOA, "URBASA ETA ANDIA" IZENEKO EUROPAR BATASUNAREN INTERESEKO LEKUA ZAINKETA BEREZIKO EREMUTZAT JO ETA HURA KUDEATZEKO PLANA ONESTEN DUENA.

BON N.º 139 - 07/11/2007



  EGINIKO ESKULIBURUA. ESKULIBURUA


  ESKULIBURUA. 20


  ESPEZIEEN %100 BABESTUAK ETA KUDEAKETARAKO ESKULIBURUA. 70


Zioen azalpena

"Urbasa eta Andia" izeneko gunea Atlantikoko eta Mediterraneoko isurialdeen arteko erdibidean dago, Altsasu, Ameskoabarren, Arakil, Bakaiku, Ziordia, Etxarri Aranatz, Ergoiena, Gesalatz, Uharte Arakil, Irañeta, Iturmendi, Olazti, Urdiain eta Deierriko mugapeetan eta Limitaciones, 104. fazeroa, Andia eta Urbasa mendietan. Habitat naturalak eta basa flora eta fauna dauzka, Nafarroako aniztasun biologikoaren ezaugarri direnak. Kasu batzuetan, berezko eremutik desagertzeko zorian daude edo haien berezko eremua txikia da, bai gutxitu delako, bai berez mugatua delako. Horregatik, eremu batzuk hautatu behar dira, non, kudeaketa aktiboko eta aurreneurrietako sistema eraginkor eta eragingarrien bidez epe luzerako habitat natural eta basa espezie horien iraupena bermatuko baita.

Habitat natural edo espezie batzuk Kontseiluak habitat naturalen eta basa fauna eta floraren iraupenari buruzko 1992ko maiatzaren 21ean eman 92/43/EEE Jarraibidean edo basa hegaztien iraupenari buruzko 79/409/EEE Jarraibidean sarturik daude. Alegia, balio handia dute ez bakarrik Foru Komunitatean, Europar Batasun osoan baizik. Bi jarraibideak Europar Batasunak naturaren iraupenaren arloan duen tresna bakarra dira. Horretarako, Lekuen sare ekologikoa sortu zen, Natura 2000 Sarea hain zuzen ere, non Europar Batasunarendako interesgarritzat jotzen diren habitat natural eta basa flora eta faunako espezie guztien ordezkariak lehengoratu edo egoki zaindu behar baitira.

92/43/EEE Jarraibidea abenduaren 7ko 1997/1995 Errege Dekretuaren bidez sartu zen Espainiako legerian.

Natura 2000 Sarea osatzeko, jarraibideak irizpide zientifiko batzuk eta egutegi bat ezarri zituen. 4. artikuluaren arabera, Europar Batasuneko estatuek Lekuen zerrenda bat proposatu behar dute Batzordeari eta adierazi toki bakoitzeko habitat naturalen motak eta Europar Batasunerandako interesagarriak diren espezieak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, Gobernuak 2000ko maiatzaren 15ean Erabakia hartuta, Zainketa Bereziko Eremutzat jotzen ahal diren Lekuen zerrenda behin behikoz onetsi zuen, Natura 2000 Europako sare ekologikoan sartu ahal izateko. Horien artean, "Urbasa eta Andia" izeneko ES2200021 gunea dago.

Europako Batzordeak, 2004ko abenduaren 7ko 2004/813/EE Erabakiaren bidez, Atlantikoko isurialdeko Europar Batasunaren Intereseko Lekuen zerrenda onetsi zuen eta 2000ko uztailaren 19ko 2006/613/EE Erabakiaren bidez, Mediterraneoko isurialdekoen zerrenda. "Urbasa eta Andia" izeneko Lekua bi zerrendetan ageri da. Europar Batasunaren Intereseko Lekua onetsirik, Europar Batasuneko estatuak ahalik eta lasterren jo behar du Zainketa Bereziko Eremutzat, gehienez ere sei urteko epean, mantendu edo lehengoratzeko behar diren zainketa neurriak hartuz, Europar Batasunaren Intereseko Lekuko habitat naturalek eta espezieen populazioek iraun ahal dezaten.

Urbasa eta Andiako gunerako Kudeaketa Plana Europar Batasuneko arautegiaren betebeharrekin bat prestatu da eta beraz 92/43/EEE Jarraibidean biltzen diren eta Lekuan dauden habitat eta taxonen eskakizun ekologikoei dagozkien ekintza, neurri eta jarraibideak biltzen ditu.

Horiek horrela, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2007ko urriaren 8ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Xedea.

Foru dekretu honen xedea hauxe da:

1. "Urbasa eta Andia" izeneko ES2200021 Europar Batasunaren Intereseko Lekua Zainketa Bereziko Eremutzat jotzea.

2. "Urbasa eta Andia" Zainketa Bereziko Eremuko Kudeaketa Plana onestea, foru agindu honetan ageri dena.

2. artikulua . "Urbasa eta Andia" Zainketa Bereziko Eremuko Kudeaketa Planeko mugak eta aplikazio eremua.

1. "Urbasa eta Andia" Zainketa Bereziko Eremua Foru Komunitatearen mendebaleko erdialdean dago, ipar-mendebaleko Nafarroa hezearen eta mendebaleko Erdialdearen artean. Honako hauek biltzen ditu: Urbasa, Andia, Ameskoetako Limitaciones mendia, 104. fazeroa barne (hori bereizirik baitago), Deierriko Zunbelzko finka eta Ameskoabarrengo Zudairiko eta Gesalazko lurrak hein batean eta Sakanan Ekaitik Ziordira. 27.858 hektareako eremua hartzen du.

Hona hemen haren mugak:

a) Mendebalean, Ameskoetako Limitaciones mendia, Urbasa mendia eta Ziordiko mugapeko herrilurren hegoaldea, Arabako probintziarekiko mugan.

b) Hegoaldean, Larragoatik Gesalazko Bidaurrera bitarteko udal eta kontzejuetako mugekin bat dator, Ameskoetako Limitaciones mendia, 104. fazeroa, Urbasa, Deierriko Zubeltz eta Andia. Salbuespen bakarrak, non Zainketa Bereziko Eremua mugape horien zatiak biltzen baititu, Zudairin (Ameskoabarrenean), Iturgoienen eta Argiñaon daude (azken bi horiek Gesalatzen daude).

c) Ekialdean, Goñerriko Amunarritz, Urdotz eta Goñiko kontzejuak, Ollarango Arteta, Senosiain eta Olloko kontzejuak, Arakilgo Ekai eta Zuhatzuko kontzejuak eta Andia.

d) Iparraldean, Urbasako eta Andiako iparraldeko mazeletako zuhaiztiak dira, Zuhatzuko kontzejutik ekialdetik Ziordiko udalerrira mendebaletik.

Zainketa Bereziko Eremuko muga ofizialak, foru dekretu honen bidez onetsi direnak, Kudeaketa Planeko mapetan ezarririk daude.

2. Foru dekretu honen bidez onetsiriko planeko kudeaketa jarraibide, jarduketa, arau eta xedapenak lehen aipatu diren mugekin bat aplikatzekoak dira lurralde horretan.

3. artikulua . "Urbasa eta Andia" Zainketa Bereziko Eremuko Kudeaketa Planaren jarraipena.

Urbasa eta Andiako Patronatua martxoaren 9ko 80/1998 Foru Dekretuaren bidez osatu zen. Horixe izanen da "Urbasa eta Andia" Zainketa Bereziko Eremuko Kudeaketa Planeko ahokularitzarako eta partaidetzarako tresna.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Bakarra.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria gaitzea.

Esku ematen zaio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari foru dekretu hau eta, bidezko bada, plana burutzeko kostu ekonomikoaren zenbatespenak Europar Batasunera igortzeko izapideei ekin diezaien, 92/43/EEE Jarraibideko 8. artikuluan aipatzen diren ondorioak izan ditzan.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.-Kudeaketa Planaren indarraldia.

Foru dekretu honen bidez onesten den Kudeaketa Planak 6 urteko indarraldia izanen du. Epe hori bukatzean berrikusiko da. Hala ere, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak uste baldin badu planean aurreikusirik ez zegoen gorabeheraren bat gertatu bada, gunearen balioen iraupenean eragina izan dezakeena, berrikusi edo aldatzen ahalko da.

Bigarrena.-Bestelako planekiko loturak.

"Urbasa eta Andia" Zainketa Bereziko Eremuaren plangintza eta kudeaketa eta Urbasa eta Andiako Parke Naturalarena elkarrekin bat etor dadin, Baliabide Naturalak Antolatzeko Plana eta Urbasa eta Andia Mendiak erabili eta kudeatzeko Plan Zuzentzailea aldatu eginen dira. Plan horiek uztailaren 1eko 267/1996 Foru Dekretuaren eta abenduaren 4ko 340/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren, hurrenez hurren. Aldaketa horiek ez dituzte inolaz ere ukituko Ameskoetako Limitaciones mendiko ordenantzak.

Foru dekretu honek onesten duen plana bat etorriko da aniztasun biologikoaren iraupenari buruz eman litezkeen maila goragoko planekin, alegia, Nafarroako Naturgune Babestuen Sarearen orotariko jarduketa ildoak finkatu dituzten horiekin.

Aitzitik, kudeaketa plan honetako zehaztapenak zuzenean aplikatzekoak dira eta esparruko toki entitateetako lurralde antolamenduko eta hirigintza planeamenduko tresnekin bat eginen dute, Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legeko 7. artikuluan xedaturikoarekin bat. Hori horrela, lurraldean eragina duten planak, kudeaketa plan honi aurka egiten badiote, horretara egokitu beharko dira, lehenbizikoz aldatu edo berritzearekin batera.

Zainketa Bereziko Eremuko lurzoru urbanizaezinaren sailkapen edo kategorizazioan egin asmo den edozein aldaketak, hirigintzari buruzko arautegiko legezko betebeharrez gain, Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiaren txostena beharko du, egin asmo diren aldaketak Lekuko kudeaketa planarekin bat datozela adierazten duena.

Hirugarrena.-Erregelamenduzko gaitasuna.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.

Laugarrena.-Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2007ko urriaren 8an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.

"URBASA ETA ANDIA" ZAINKETA BEREZIKO EREMUKO KUDEAKETA PLANA

I.-Planaren helburua.

Plan honen helburua kasuan-kasuan habitat naturalak, espezieak, prozeso ekologikoak eta osagai natural eta kulturalak, hurrengo atalean aipatzen direnak, mantendu edo lehengoratzeko neurri aktiboak eta aurreneurriak hartzea, iraun ahal dezaten.

Kudeaketa plan honen arabera hartzen diren neurrien lehentasuna guneko osotasun ekologikoa bermatu eta Nafarroako 2000 Natura Sareari batasuna ematea da. Zainketa Bereziko Eremua ukitzen ahal duen beste edozein plan, programa edo proiektuk bat etorri beharko du helburu horrekin.

Hala ere, plan honen bidez hartzen diren neurriek eta haren ondoriozkoek kontuan hartuko dituzte betebehar ekonomiko, sozial eta kulturalak eta ahal den ber saiatuko dira gaur egungo erabilera eta aprobetxamenduak gizartearen eskari berriei dagozkiekeenekin bat etorrarazten, hala nola, aisialdiari, ingurumeneko hezkuntzari eta ikerketari, gunea babesteko balioak galarazten dituzten aldaketak saihestuz.

II.-Aplikazio eremua eta eskualdekatzea.

"Urbasa eta Andia" Zainketa Bereziko Eremua Foru Komunitatearen mendebaleko erdialdean dago, ipar-mendebaleko Nafarroa hezearen eta mendebaleko Erdialdearen artean. Honako hauek biltzen ditu: Urbasa, Andia, Ameskoetako Limitaciones mendia, 104. fazeroa barne (hori bereizirik baitago), Deierriko Zunbelzko finka eta Ameskoabarrengo Zudairiko eta Gesalazko lurrak hein batean eta Sakanan Ekaitik Ziordira. 27.858 hektareako eremua hartzen du.

Mugak "Mugetako eta eskualdeetako mapak" izeneko XII. atalean agertzen dira.

Ezaugarri ekologikoak eta lurzoruaren erabilerak kontuan hartuz, unitate paisajistiko batzuk zehaztu dira. Kudeaketa Planeko mapetan zehazten dira haien mugak. Eremu bakoitzak gaitasun bat du kudeaketa plan honetan aipatzen diren erabilera arloko helburuak lortzeko. Proposatu diren helburu guztien artean oreka lortu eta Lekuaren kudeaketa errazteko, beharrezkoa da gunea egituratzea. Honelaxe eskualdekatu da:

Babes bereziko eremuak (Interes ekologikoko eremuak) (B): normalean txikiak diren enklabeak izaten dira, beren urritasunagatik, beren ordezkaritzagatik edo estetikagatik, beren garrantzia kulturalagatik edo basa faunak irauteko eta haren ziklo biologikoa garatzeko adierazgarriak izateagatik balio nabarmena edo salbuespenezkoa duten osagai natural edo kulturalak dauzkatenak, bereziki babestu, hazi, elikatu edo joan-etortzeko balio dutenak. Inguruko jarduerak zehatz-mehatz kontrolatu behar dira:

-Gailurrak eta haitzak, garrantzi paisajistikoa eta flora eta hegazti bereziak dituztenak (Harkaitzak) (B1)

-Putzuak eta hezeguneak, floraren eta faunaren aldetik interesa dutenak (Hezeguneak) (B2)

-Arantzadia (B3)

-Berezko eboluziorako oihan erreserbetako eremuak (B4).

-Fauna, flora, arkeologia, paleontologia edo etnografiaren aldetik interesgarriak diren puntuak, interes naturaleko haitzulo guztiak barne (B5).

Larreen eta oihanen kudeaketa iraunkorreko eremuak (Erabilera estentsiboko eremuak) (C): Gutxi aldatu diren sistema naturalak edo erdinaturalak biltzen dituzten eremuak dira, Lekua hautatzeko osagaien iraupena, haien osotasun ekologikoa eta ingurumen zerbitzuen hornidura bermatzeko ezinbestekoak. Horrez gain, herrien garapen sozioekonomikoa burutzen edo laguntzen duten produktu naturalen eta zerbitzuen fluxu iraunkorra ematen dute. Eremu hauexek dira:

-Oihanak kudeatzeko eremuak, zuhaitz mendiak dauzkatenak (C1). Zuhaiztia kudeatzeko eremua. Eremu horretan, soilgune txikiak sartu dira, baina horrek ez du esan nahi geroan landatuko direnik. Eremu horretan artzaintza zilegi da, landatu beharreko eremuetan izan ezik. Aisialdi estentsiboa ere bai, eremu askoren gaur egungo eskaria dela eta.

-Larreak kudeatzeko eremuak, larre hutsak eta zuhaitz-larreak dauzkatenak (C2). Eremu hauetan zuhaitzak urriak dira eta dehesa moduan sakabanaturik daude. Aisialdi estentsiboa ere bada, eremu askoren erabilera baita.

-Oihanak eta abereak kudeatzeko eremuak (C3). Aspaldiko soilguneak eta zuhaiztiak biltzen dituzte. Oihanak eta abereak batera kudeatuz zaindu nahi dira.

Eremu pubikoko eremuak (Erabilera intentsiboko eremuak) (D): erabilera publikoko azpiegiturak dituzten guneak, aisialdiari, ingurumeneko interpretazio eta hezkuntzari loturiko jarduerak bilduko dituztenak, bisitari asko eta maiz erakartzen dituztenak.

Kanpalekuaren ingurua, informazio zentroa, ibilbide paisajistikoen eta mendiko errepideen ingurua eta bisitariak joan eta bildu ohi direneko gainerako tokiak.

Lehengoratze ekologikorako eremuak (E): Balio ekologikoak, habitat naturalak eta espezieak begi bistan aldaturik edo endekaturik dauzkaten eremuak, non haien funtzionaltasuna berreskuratu, dauzkaten balioen iraupena bermatu eta kontserbazio egoera hobetzeko jarduketak proposatzen baitira.

Eremu horietan Labargako mazeletan hariztiak izan litezkeen lur guztiak daude, dauden hiru landaredi sailekin bat datozenak.

III.-Zaindu beharreko balio naturalak.

Urbasa eta Andiak naturgune bat osatzen dute, balio geologiko, biologiko, ekologiko, estetiko, paisajistiko, arkeologiko eta soziokultural batzuk dauzkana.

Ikuspuntu geologikotik, kareharrizko mendigune zabal bat osatzen dute, non klimak karst luze bat sortu baitu, akuifero handi-handi bat daukana, gertu dauden herrietako giza hornidurarendako interesagarria dena (Iruñerria barne). Horrez gain, aipatzekoa da lurzoru podsolikoen originaltasun edafologikoa.

Mendiek bertako osagai biogeografikoak biltzen dituzte, Atlantikoko eta Mediterraneoko erregioetako berezko biodibertsitatea ordezkatzen dutenak. Adibide nabarmenak eremuko berezko landare taxon batzuk dira: Scrophularia crithmifolia subsp. burundana, Genista eliasennenii, Dryopteris carthusiana, Arenaria vitoriana, Lathyrus vivantii eta Cochlearia aragonensis subsp. navarrana. Azken hiru espezieak Iberiako endemismoak dira, Nafarroan oso gutxitan agertzen direnak. Erregioan, "beren habitataren aldaketarekiko sentiberatzat" joak dira katalogoan. Leku berean honako hauek ere badira: Narcissus pseudonarcissus, ikuspuntu taxonomikotik konplexua den taldea, N. asturiensis, 92/43/EE Jarraibidearen II. eranskinean ageri dena, eta Hydrocotyle vulgaris eta Leucanthemum maximum, biak egoera ahulekotzat joak Nafarroako Mehatxupeko Espezieen Katalogoan.

Landare multzoen artetik pagadi azidofiloak (9120 EBko Kodea), oihan mota horri loturiko txilardiak (Cod. UE 4020 eta 4030 EBko kodeak), soilgunetako askotariko larreak (6170, 6210, 6220* eta 6230 EBko kodeak) eta harkaitzak (8130 eta 8210 EBko kodeak).

Fauna espezie nabarmenen artetik, oihanetako ornogabe batzuk aipatzen ahal dira, habitatei buruzko jarraibidearen II. eranskinean ageri direnak, hala nola, Rosalia alpina, Osmoderma eremita, Lismoniscus violaceus eta Lucanus cervus kolepoteroak, oihan helduei eta egurrari loturiko espezieak, eta Euphydryas aurinia eta Parnassius apollo lepidopteroak.

Hemengo karramarroa (Austropotamobius pallipes) Lekuko erreketan baizik ez da agertzen. Espezie hori ere aipatzen da habitatei buruzko jarraibidearen II. eranskinean. Katalogoan "iraungitzeko arriskuan" dagoen espezietzat jotzen da. Berreskuratze plana badu.

Anfibioendako aparteko tokia da, Nafarroako espezieen %80 biltzen baititu. Baldintza klimatiko bereziak direla-eta, espezie termofiloen eta atlantikoen topagunea eta espezie batzuen iparraldeko muga da. Haatik, Kantauri eta Pirinio aldeko narrasti batzuen populaziorik hegotarrenak daude hemen. Gradiente klimatikoak bide ematen dio askotariko anuro komunitate bati biotopo beretan emeki-emeki ugaltzeko. Hemen Triturus generoko Nafarroako hiru espezieak elkartzen dira. Gailurretako uhandreak, Triturus alpestris, bakarrik Kantauri aldean atzematen dena, Urbasa-Andian du ekialdeko muga. Lekua eremu garrantzitsua da Espainiako anfibio eta narrastiendako.

Hegazti taldean:

a) Ingurune irekiak:

Mendiko larre eta sasietako komunitate horren barruan aipatzekak dira antzandobia (Lanius collurio), pirripioa (Lullula arborea), landa-txirta (Anthus campestris) eta pitxartxar nabarra (Saxicola rubetra). Espezie horiek denak Nafarroako, Espainiako edo Europako katalogoetan sarturik daude. Andiamendiko soilguneek gaitasun handia dute eper grisarendako (Perdix perdix). Espezie hori bere eremu historikoan iraungi da. Oso noizean behin agertzen da Erronkaribargoienean eta Zaraitzugoienean bakarrik.

b) Oihanak:

Basoek sei pizido espezie biltzen dituzte: okil ertaina (Dendrocopos medius), okil beltza (Dryocopus martius), okil txikia (Dendrocopos minor), okil handia (Dendrocopos major), okil berdea (Picus viridis) eta lepitzulia (Jynx torquilla). Hortik aparte, badira oihaneko bi harrapari, aztorea (Accipiter gentilis) eta gabiraia (Accipiter nisus), gaueko harrapari bat, urubia (Strix aluco) eta beste espezie batzuk, oihana eta eremu irekiak konbinatzen dituzten beste espezie batzuk, hala nola miru gorria (Milvus milvus), buztangorri argia (Phoenicurus phoenicurus) eta zata arrunta (Caprimulgus europaeus).

c) Haitzak:

Urbasako eta Andiako haitzetan Nafarroako hiru sai espezieak bizi dira: ugatza (Gypaetus barbatus), sai zuria (Neophron percnopterus) eta sai arrea (Gyps fulvus). Ugatza "iraungitzeko arriskuan" dagoen espeziea da Katalogoaren arabera eta habitatei buruzko jarraibidearen II. eranskinean agertzen da. Katalogoko beste espezie batzuk ere badaude, haitzei lotuak, hala nola, belatz handia (Falco peregrinus), hontz handia (Bubo bubo), belatxinga mokogorria (Pyrrhocorax pyrrhocorax) eta belatxinga mokohori (P. graculus).

Kiropteroen taldea ezezeguna da eta mehatxupean bizi da. Aipu bakan batzuen arabera, gutxienez sei espezie izan litezke: ferra-saguzar handia (Rhinolophus ferrumequinum), ferra-saguzar txikia (Rhinolophus hipposideros), haitzuloko saguzarra (Miniopterus schreibersii), arratoi-belarri handia (Myotis myotis), oihaneko saguzarra (Barbastella barbastellus) eta saguzar arrunta (Pipistrellus pipistrellus). Lehenbiziko bost espezieak habitatei buruzko jarraibidearen II. eta IV. eranskinetan eta Katalogoan agertzen dira.

Ikuspuntu estetikotik, lurralde hau Nafarroa hezea hobekien ordezkatzen duen paisaietariko bat da, erdibidekoa, oihangitzak eta artzaintzak mendeetan barrena gehitu duten berezko edertasun handia duena. Horren ondorioz, sistema erdinatural berriak sortu dira, orekatuak eta harmoniatsuak. Ondare arkeologiko joria aspaldidanik gaur egun arte luzatu den artzaintzaren Lekukoa da. 53 haitzulo eta 140 leize baino gehiago inbentariatu dira (8310 EBko kodea).

Aurreko balioak kontuan hartuz, habitat batzuk, flora eta fauna espezie batzuk eta Lekuan dauden edo egon litezkeen prozesu ekologiko batzuk hautatu dira, lurraldearen adierazgarri diren balio natural guztiak ordezkatzen dituztenak. Habitat, espezie eta prozesu horiei "Giltzarriak" deritze. Izan ere, Lekuaren zainketa "aktiboa" oinarritzeko ardatz gisa erabiltzen baitira. Hori horrela, giltzarri guzti-guztietarako proposaturiko helburuetatik abiaturik, gaur egungo kontserbazio egoera baldintzatzen duten faktoreak aztertu ondoren, jarduketak, kudeaketako jarraibideak eta neurri legegileak proposatu dira, Leku osoaren balio naturalak mantendu eta hobetzeko bide ematen dutenak.

Hona hemen "Urbasa eta Andia" Zainketa Bereziko Eremua kudeatzeko "giltzarriak":

1. Habitat naturalak.

2. Larreak eta sasiak.

3. Haitzei loturiko habitatak.

4. Pagadiak.

5. Hariztiak.

6. Mehatxupeko flora.

7. Mehatxupeko intsektuak.

8. Hemengo karramarroa.

9. Anfibioak.

10. Ugatza.

11. Miru gorria.

12. Eper grisa.

13. Okil ertaina eta okil beltza.

14. Kiropteroak.

15. Sistema karstikoa.

16. Urbasa eta Aralar arteko loturak.

Kudeatzen laguntzeko tresna hauek ere zehaztu dira:

17. Aprobetxamenduak.

18. Erabilera publikoa.

19. Ondare kulturala.

20. Ikerketa.

IV.-Planaren azken helburuak.

Azken helburuak kudeaketak lortu behar dituen xede edo helmugak dira, ahalik eta lasterren aurreko atalean aipatzen diren giltzarri guztiendako kontserbazio egoera on bat ahalbidetzeko.

Gune honetako giltzarri bakoitzerako azken helburuak honako hauek dira:

1. Habitat naturalak.

Azken helburua:

Europar Batasunaren intereseko habitat bakoitzeko eta iraupenerako interesgarriak diren bestelako habitatetako eremua eta kontserbazio egoera gutxienez gaurko egoeran mantentzea.

2. Larreak eta sasiak.

Azken helburua:

Lekuko larre eta sasien gaur egungo eremuek irauteko bermeak ematea, abeltzaintzaren kudeaketa egokiaren bidez.

3. Haitzei loturiko habitatak.

Azken helburua:

Lekuko haitzei loturiko habitaten iraupena bermatzea.

4. Pagadiak.

Azken helburua:

Pagadietako berariazko eta egiturazko aniztasuna kontserbazio egoera on batean lortzea.

5. Hariztiak.

Azken helbura (2tik lehena):

Mazeletako hariztiak funtzionaltasunez lotzea, eremu eta egitura lotzaileak gehituz.

Azken helbura (2tik bigarrena):

Mazelako hariztien kalitate ekologikoa mantendu edo hobetzea, haien egiturazko eta berariazko aniztasuna sustatuz.

6. Mehatxupeko flora.

Azken helburua:

Flora espezie nabarmenen gaur egungo populazioak mantentzea (Cochlearia aragonensis subsp. navarrana, Arenaria vitoriana, Lathyrus vivantii, Hydrocotyle vulgaris, Leucanthemum maximum, Narcissus pseudonarcissus subsp. nobilis eta Narcissus asturiensis).

7. Mehatxupeko intsektuak.

Azken helburua:

Lekuko ornogabeen gaur egungo aniztasuna bermatu eta haien habitaten gaitasuna hobetzea.

8. Hemengo karramarroa.

Azken helburua:

Lekuan gutxienez hemengo karramarroen bi populazio bideragarri finkatzea.

9. Anfibioak.

Azken helburua:

Anfibio espezie nagusien populazio bideragarriak kontserbazio egoera on batean mantentzea.

10. Ugatza.

Azken helburua:

Lekuan ugatzen ugalketarako bi lurralde sendotzea eta horietariko batean behintzat ugalketaren arrakasta lortzea.

11. Miru gorria.

Azken helburua:

Ugalketarako gai den populazioaren iraupena bermatu eta miru gorriaren hilkortasunaren zuzeneko zergatikoak kentzea.

12. Eper grisa.

Azken helburua:

Lekuan eper grisen populazio bideragarria finkatzea.

13. Okil ertaina eta okil beltza.

Azken helburua:

Lekuan okil ertainen eta okil beltzen populazio bideragarriak finkatzea.

14. Kiropteroak.

Azken helburua:

Lekuko kiropteroen populazioak indartzea.

15. Sistema karstikoa.

Azken helbura (2tik lehena):

Urbasa eta Andiako lur azpiko uraren kalitatea mantentzea, arazorik gabe edan ahal dadin.

Azken helbura (2tik bigarrena):

Lekuko haitzulo eta leizeak behar bezala babestea.

16. Urbasa eta Aralar arteko loturak.

Azken helburua:

Sakanarekiko lotura ekologikoak bermatzea, Urbasa-Andia eta Aralarren artean zatituriko populazioen trukaketa genetikoa eta hedapena errazteko.

17. Aprobetxamenduak.

Azken helburua:

Lekuari loturiko baliabide naturalen aprobetxamendu irankorra bermatzea.

18. Erabilera publikoa.

Azken helburua:

Lekuari balio naturalen erabilera publikoa eta kontserbazioa bateratzea.

19. Ondare kulturala.

Azken helburua:

Lekuko ondare kulturala mantentzen laguntzea.

20. Ikerketa.

Azken helburua:

Kudeaketari aplikaturiko jakintza zientifikoa sustatzea.

V.-Planaren aplikazioaren ondorioz espero diren emaitzak.

Planaren azken helburuak edo helmugak indarraldian lor ez badaitez, arrazoi ekologiko, sozial edo ekonomikoengatik, indarraldi horretan haren aplikazioaren ondorioz espero diren emaitzak zehazten ahalko dira. Emaitza horiek bide eman behar dute proposatu diren azken helburuak lortzeko. Hona hemen, giltzarrien eta azken helburuen zenbakien arabera:

1. Habitat naturalak.

1.1. Helburu operatiboa: habitaten gaur egungo egoera zehaztasun handiagoz finkatzea (1:25.000).

1.2. Helburu operatiboa: habitaten eta haien kontserbazio egoeraren adierazleak eta kudeaketarako jarraibideak zehaztea.

2. Larreak eta sasiak.

2.1. Helburu operatiboa: larreak eta sasiak ustiatzeko eta abereak erabiltzeko eredu bat garatzea, haien iraupena eta zainketa ahalbidetzeko.

2.2. Helburu operatiboa: abereek neguan egoteak lurzoruen eta landarediaren iraupenean duen ondorioak baloratzea.

2.3. Helburu operatiboa: larre eta sasi komunitateen bilakaera tokiari eta denborari dagokienez aztertzea.

2.4. Helburu operatiboa: abereak ustiatzeko eredu iraunkorra sustatzea, bideragarria eta plan honek iraupenari dagokionez dituen helburuekin bat datorrena, abeltzaintza sektoreari laguntzak emanez.

3. Haitzei loturiko habitatak.

3.1. Helburu operatiboa: haitzei loturiko habitaten kontserbazio egoera on bat ezarri eta lortzea (8130 eta 8210 EBko kodeak).

4. Pagadiak.

4.1. Helburu operatiboa: pagadietako berariazko aniztasuna mantendu eta hobetzea.

4.2. Helburu operatiboa: oihanbide eta soilguneekiko ukipen eremuetan zuhaiztien ertzetako komunitateak finkatzea.

4.3. Helburu operatiboa: pagadietako egurraren gaur egungo bolumena gehitzea.

4.4. Helburu operatiboa: pagadien oihan-egitura dibertsifikatzea.

4.5. Helburu operatiboa: basoaren eta zuhaitz-larrearen gaur egungo eremuak, gutxienez, zaintzea.

4.6. Helburu operatiboa: oihan erreserben sare bat ezartzea, Lekuko oihan azpimota guztiak ordezkatzen dituena.

4.7. Helburu operatiboa: oihana kudeatzeko eredu bat ezartzea, Lekuko balio ekologikoekin bat datorrena.

5. Hariztiak.

5.1. Helburu operatiboa: hariztien eremua gehitzea, harizti mota guztiak (Quercus humilis, Q. faginea eta Q. robur) izan litezkeen lur zerrenda lehengoratzeko proiektuen bidez, larreen iraupenarekin bat datorren moduan (6210 EBko kodea).

5.2. Helburu operatiboa: gaur egungo Quercus faginea eta Q. rotundifolia zuhaiztiak zaintzea.

5.3. Helburu operatiboa: hariztien oihan-egitura dibertsifikatzea.

6. Mehatxupeko flora.

6.1. Helburu operatiboa: flora espezie nagusien populazioen habitaten betebeharrak eta gaur egungo egoera eta egoera ona zehaztea.

6.2. Helburu operatiboa: flora espezie nagusi guztiak dituzten Lekuak zaintzea, atzeman direnak.

7. Mehatxupeko intsektuak.

7.1. Helburu operatiboa: Lekuko oihan eta larreen erabilera egokiak garatzea, mehatxupeko ornogabeei on egiteko.

8. Hemengo karramarroa.

8.1. Helburu operatiboa: hemengo karramarroen gaur egungo populazioak indartzea, bizi litezkeen eremuetan haien kopurua gehituz.

8.2. Helburu operatiboa: Lekuan hemengo karramarroa lehengoratzeko eragina izan dezaketen mehatxuak (isilpeko ehiza eta askatzeak) gutxitzea.

9. Anfibioak.

9.1. Helburu operatiboa: Lekuko anfibio populazioak identifikatu eta karakterizatzea eta ugalketarako ezaugarriengatik eta populazioen garrantziagatik interes berezia duten Lekuak zehaztea.

9.2. Helburu operatiboa: Lekuko hezegune guztien kontserbazio egoera ebaluatzea.

9.3. Helburu operatiboa: iragazgaiztu, itxi, zapaldu, drainatu, lohiz bete edo kanpoko espezieak sartzeagatik putzuak lehengoratu eta horietan atzematen den eraginari aurrea hartzea.

9.4. Helburu operatiboa: Lekuko putzurik bakartuenen arteko loturak gehitzea.

9.5. Helburu operatiboa: Urbasa eta Andia zeharkatzen dituzten errepideek anfibio populazioetan izan dezaketen eragina zehaztu eta izan litezkeen puntu beltzak zuzentzea.

10. Ugatza.

10.1. Helburu operatiboa: ugatzari ugaltzea eta Lekuan kokatzea eragozten dioten faktore gutxigarriak ezagutzea.

10.2. Helburu operatiboa: ugaltze garaian berariazko ehiziak eta urte osoan abere hilak bermatzen dituen eskaintza trofikoa mantentzea.

10.3. Helburu operatiboa: Lekuko eta haren eraginaren mendeko eremuetako pozoiak eta produktu toxikoek ugatzagan izan dezaketen eragina ebaluatzea.

10.4. Helburu operatiboa: Urbasako eta Sakanako argindar hariek hegaztien iraupenean duten eragina saihestea.

10.5. Helburu operatiboa: gizakiaren eraginez ugalketaren porrotaren arriskuak saihestea.

11. Miru gorria.

11.1. Helburu operatiboa: Lekuaren eta haren eraginaren mendeko eremuaren zati nabarmen batean miru gorrien ugalketarako bikoteen kopurua kokatzea.

11.2. Helburu operatiboa: Lekuko eta haren eraginaren mendeko eremuetako produktu toxikoen eta isilpeko ehizak miru gorriagan izan dezaketen eragina ebaluatzea.

11.3. Helburu operatiboa: argindar hariek miru gorriaren iraupenean duten eragina saihestea.

11.4. Helburu operatiboa: paisajea dibertsifikatzen duten egiturak ezartzea, miru gorriaren lurreratze eremuetako gaitasun trofikoa handitzen dutenak.

12. Eper grisa.

12.1. Helburu operatiboa: Lekuak eta inguruko eremuak eper grisa hartzeko duten gaitasuna neurtu eta gaitasun hori mantendu edo handitzeko neurriak hartzea.

12.2. Helburu operatiboa: eper grisa Lekuan sartzea berriro.

13. Okil ertaina eta okil beltza.

13.1. Helburu operatiboa: okil ertainaren eta okil beltzaren prospekzioa Lekuan.

13.2. Helburu operatiboa: Lekuko zuhaiztietan zuhaitz zaharrak eta egurra handitzea, pizidoak hartzeko gaitasuna handitzeko.

13.3. Helburu operatiboa: hariztien arteko aldea gutxitu eta hariztien eremua handitzea eta okil ertaina finkatzen eta hedatzen laguntzeko.

14. Kiropteroak.

14.1. Helburu operatiboa: Lekuko saguzar espezieak eta darabiltzaten aterpeak identifikatzea.

14.2. Helburu operatiboa: kiropteroak hazi eta negua pasatzeko aterpeak eta elikatzeko habitatak hobetzea.

14.3. Helburu operatiboa: orotariko jendeari saguzarrez eta haien beharrez kontzientziatzen eta haien irudi ona ematen laguntzea.

15. Sistema karstikoa.

15.1. Helburu operatiboa: akuiferoak kutsatu edo endekatzen ahal dituen jarduera ororen kutsadura arriskua saihestea.

15.2. Helburu operatiboa: Lekuan balio naturala duten haitzulo eta leizeen egoerari buruzko ezagutza eguneratu eta handitzea.

15.3. Helburu operatiboa: haitzuloen erabilera arautzea, dauzkaten balio berezien iraupena bermatzen duena.

15.4. Helburu operatiboa: haitzuloetan atzeman den eragina saihestea, haien balio ekologikoa aldatzen ari dena.

16. Urbasa eta Aralar arteko loturak.

16.1. Helburu operatiboa: Sakanako autobiako eta errepideetako faunak pasatzeko dituen aukerak ebaluatu eta ornodunendako lur azpiko pasabide bat lehengoratzea.

16.2. Helburu operatiboa: habitat naturalen sakabanketa gutxitzea, haien azalera eta haien luzera lehengoratuz eta handituz.

17. Aprobetxamenduak.

17.1. Helburu operatiboa: aprobetxamenduak planifikatu eta arautzeko tresnak garatu eta aplikatzea, Lekuko balio naturalen iraupenarekin bat datozela bermatzeko.

18. Erabilera publikoa.

18.1. Helburu operatiboa: erabilera publikoa planifikatu eta arautzeko tresnak garatu eta aplikatzea, Lekuko balio naturalen iraupenarekin bat datozela bermatzeko.

19. Ondare kulturala.

19.1. Helburu operatiboa: Lekuan garatzen diren aprobetxamendu iraunkorrak ondare kulturalaren iraupenarekin bat etortzea.

20. Ikerketa.

20.1. Zientzilarien komunitatearekiko harremanak sortzea, Lekuan ikerketa aplikatua garatzeko.

VI.-Arautegia.

1. Orotariko arautegia.

Nafarroako Foru Komunitateko ingurumenari buruzko arautegiak ezartzen duen orotariko babes araubidea izanen da aplikatzekoa.

Urbasa eta Andiako Parke Naturalari dagokionez, berariazko arautegiari lotuko zaio.

Kudeaketa plan honetan aipatzen ez den edozein jarduketa, obra proiektu edo aprobetxamendu aldez aurretik ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren edo ingurumen ukipenetarako baimenaren mende jarri beharko da, ingurumena babesteko esku-hartzea arautzen duen xedatzen den bezala.

Ingurumen eraginaren adierazpenak eta, bidezko bada, ingurumen ukipenetarako baimenak bermatuko dute II. eranskinean aipatzen diren habitat naturalak eta bertako fauna ez direla ukitzen eta Zainketa Bereziko Eremuaren iraupenerako garrantzi berezia duten habitatak edo paisaiaren osagarriak ere ez.

Oihanetako lurzoruen gaineko edozein jarduketa berariazko arautegiak zuzenduko du.

2. Berariazko arautegia.

Abeltzaintza.

-Debeku dira kareztatzeak, ongarritzeak, luberritzeak eta berrereiteak, larreak eta sasiak kudeatzean (Urbasa eta Andiarako araua).

-Bazka-zuhaitzak (lizarrak) landatzean, landareak erabiliko dira hemengo, jatorrizko eremu berekoak.

-Putzu berriak eta gaur egungoak hobetzeko proiektu guztiek anfibioak zaintzeko neurriak bilduko dituzte, kasuan kasuko eskuliburuan xedaturikoarekin bat.

-Saitegien jarduna hegazti harrapariak animalia hilekin elikatzeko berariazko arautegiarekin bat etorriko da (Europar Batasunaren 2003/322/EE Erabakia edo hori ordezten duena).

Oihangintza.

-Lehengoko inbentarioetan interesgarritzat jo diren bigarren mailako zuhaiztiak salbuespenezko kasuetan bakarrik kentzen ahalko dira, ingurumenari buruzko adostasun txostenaren ondoren.

-Urbasan eta Andian auzoei ematen zaizkien zura eta egurra haien erabilera eta beharretarako bakar-bakarrik izanen dira. Behin ere ezin izanen dira saldu ez eta industrian erabili ere, ez eta haiekin espekulatu ere. Orotariko bolumenak ez du behin ere mendiaren gaitasuna gaindituko. (Urbasa eta Andiarako proposaturiko araua).

-Sarbide zailak dituzten tokietan (gailur eta troketan) egurra moztu eta ateratzeko baimenik ez ematea. (Urbasa eta Andiarako proposaturiko araua).

-Ale zaharrak mozteko baimenik ez ematea, inbentariatuak izan badira.

-8-10 zuhaitz heldu/hektarea gutxienez mantentzea, pagadien azken mozketan, ziklo biologikoa buka dezaten.

-Interes ekologikoko hariztiak mozteko baimenik ez ematea, inbentariatuak izan badira.

-Mendizaleen eta artzainen ibilbideak beste modu batean antolatzea, jarduera horiek mehatxupeko flora populazioen iraupena ukitzen badute edo ukitzen ahal badute.

-Salbuespen gisa bakarrik onartuko dira lur lantzeak, geofito populazioen gaineko eragina baloratu ondoren (Narcissus pseudonarcissus subsp. nobilis eta N. asturiensis).

-Arenaria vitoriana dagoen tokietan ibilgailuak pasa eta egurra metatzeko arauak ematea.

Oihanbideak

-Oihanbideak hobetu eta egokitzeko proiektu guztietan lortu nahi den helburuaren eta Lekua zaintzeko helburuen arteko bateragarritasuna aztertu eta baloratuko da.

-Ibilgailuak ezin izanen dira oihanbideetatik kanpo ibili eta horietan bakarrik abeltzaintzan edo oihangintzan, zaintzan eta espresuki baimenduriko jardueretan diharduten ibilgailuei emanen zaie ibiltzeko baimena.

(Urbasa, Andia eta Limitaciones mendietarako proposaturiko araua).

Akuiferoak

Orotariko arautegia:

-Urak kutsatzen dituzten zuzeneko edo zeharkako isurketak debeku dira (Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduko III. Tituluaren eranskineko I. zerrendan eta eranskin horretako II. zerrendan aipatzen diren gaiak eta Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduko IV. Tituluaren eranskinean aipatzen diren parametro karakteristikoen I. taulan ezartzen diren gehieneko mugak gainditzen dituzten gainerako parametro hidrokimikoak).

-Oro har, debeku dira hondakin solidoak, hondarrak edo gaiak metatzea, edonolakoak ere eta edonon bildurik ere, urak kutsatzen edo kutsatu ahal badituzte edo haien ingurua endekatzen edo endekatu ahal badute eta, bereziki, produktu kimikoak biltzea.

-Debeku da produktu erradiaktiboak bildu, garraiatu eta tratatzea.

-Salgai toxiko edo arriskugarriak garraiatzea debeku da, behar bezala baimenduak izan ezik.

-Urari loturiko ingurune fisiko edo biologikoan egiten diren ekintzak debeku dira, hura endekatzen edo endekatu ahal badute.

-Parkea kudeatzeko, ohiko aprobetxamenduek irauteko eta herriak hornitzeko behar diren kontzesioak izan ezik, Lekuan ez da beste ur hartzerik baimenduko.

-Zaindu eta lehengoratzeko ekintzak izan ezik, mendiko lur gaineko edo lur azpiko uren araubidea aldatzen ahal duen edozein lan debeku da, baita ur eta argindarraren aprobetxamenduak ezartzea ere.

-Edoezin kutsagarriren bidez uren kalitatea aldatzea debeku da.

-Iturburuetan, latsetan eta bestelako erreketan debeku da tresnak edo arropa ikuztea, garbikariak, lixibak edo bestelako edozein prestakin komertzial erabiltzen badira.

-Bere erabileragatik behar izanez gero, edozein eraikinek saneamendu egoki bat izanen du, ur sarera eta lurzorura kutsagarririk botatzea ezinduko duena.

Berariazko arautegia:

.Artetako akuiferoa.

-Artetako akuiferoa babesteko arautegia aplikatzekoa da, Ebroko Ur Konfederazioak onetsia. Horretan bestelako eragozpenak ezartzen dira, zehazturiko eremuaren arabera (ikusi akuiferoak babesteko eremuetako mapa). Ebroko Ur Konfederazioko lehendakariak onetsi zuen arautegi hori, 1997ko irailaren 24ko Ebazpenaren bidez.

.Errezuko akuiferoa.

-Errezuko akuiferoa babesteko arautegia onesten ez deino, mugaturiko eremuetan (ikusi akuiferoak babesteko mapa), Artetako akuiferoa, mugakidea dena, babesteko eremuetarako onetsi ziren eragozpen berak ezartzen dira.

.Urbasako akuiferoa.

-Unitatea babesteko perimetroa ezarri eta bidezko den arautegia onesten ez deino, mugaturiko eremuetan (ikusi akuiferoak babesteko mapa), Artetako eta Errezuko akuiferoak, mugakideak direnak, babesteko eremuetarako onetsi ziren eragozpen berak ezartzen dira.

Erabilera publikoa

-Urbasa, Andia eta Limitaciones mendietan, erabilera publikoko planak onesten ez direino, erabilera hori kasuan kasuko kudeaketarako dokumentuaren bidez arautuko da.

Bestelako erabilera eta aprobetxamenduak

-Urbasa eta Andia mendietako aprobetxamenduak Urbasa eta Andia Erabili eta Kudeatzeko Plan Zuzentzailearen bidez arautuko dira.

-Limitaciones mendiko aprobetxamenduak kasuan kasuko ordenantzen bidez arautuko dira.

-Aprobetxamendu orok bat etorri beharko du plan honen bidez lortu nahi diren helburuekin eta helburu horiek lortzeko proposatu diren neurriekin.

-Urbasa eta Andiako baliabide kulturak Urbasa eta Andia Erabili eta Kudeatzeko Plan Zuzentzaileak xedatzen duenaren arabera arautuko dira.

-Limitaciones mendiko baliabide kulturalak Limitaciones mendiko orotariko ordenantzek xedatzen dutenaren arabera arautuko dira.

Fauna

-Ustez pozoindurik hil diren animaliak atzemanez gero, Nafarroako Gobernuak animalia pozoituendako ezarri duen jarduketa protokoloari jarraituko zaio.

-Argindar hari berriek behar diren ezaugarriak izanen dituzte oro har faunarengan eta partikularzki harrapariengan duten eragina ahalik eta txikiena izan dadin.

-100 metroko segurtasun zerrenda bat eginen da, haitzen goiko ertzetik hasita, non umeak hazten ari diren egun kritikoetan animaliei eragozpenak dakarzkieten jarduerak debeku izanen baitira.

-Ehiza antolatzeko planen bidez, ugatzek umeak hazten dituzten eremuetan ehiza arautuko da, ehiza larriko uxaldiak gehienbat, eta hegazti migrariak ehizatzeko postu finkoen kokagunea ere bai, espeziearen iraupenari arriskurik ez eragin eta haien ugalketa garaia ez ukitzeko moduan.

-Oihanak Antolatzeko Planen bidez, ugatzak umatzen duen tokietan basolanak arautuko dira, ugalketa garaia ez ukitzeko moduan.

-Bordak eta bestelako eraikinak eraikitzeko eta leizeak eta haitzuloak ixteko proiektu guztiek saguzarrak zaintzeko neurriak bilduko dituzte, kasuan kasuko eskuliburuetan xedaturikoaren arabera.

-Edozein leize edo haitzulo itxi aitzin, prospekzio bat eginen da begiratzeko kiropterorik ba ote den.

VII.-Kudeaketarako jarraibide edo orientazioak.

Kudeaketarako jarraibide edo orientazio hauek gomendiotzat jo behar dira eta beraz aplikatu beharko dira, bestela komeni dela pentsatzeko arrazoirik ez bada.

Abeltzaintzaren kudeaketa

-Parke Naturalari buruzko arautegian xedaturikoa deusetan galarazi gabe, %50etik gorako maldetan larreak hobetzeko ez da belar-sastrakarik garbituko. Betiere, Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiak eremu ahuletan murrizketa handiagoa ezartzen ahalko du.

-Limitaciones eta Labargako mendietan larreak sortzeko izan litezkeen jarduketei dagokienez, kontuan hartuz ez dela ezagutzen gaur egungo larre eskaria (larreak antolatzeko kasuan kasuko planaren bidez zehaztuko dena) eta jarduketa horiek kalapita sortzen dutela (bereziki balio ekologiko handiko gune batean, habitat interesgarrien eremu handia hartzen baitu eta, akuiferoagatik, oso ahula baita), mota horretako jarduketak geroratu beharko dira, plan horien ondorioak ezagutu arte.

-Abereek zapaltzeagatik lurra modu xehean endekatuz gero, egoera hori zuzentzeko behar diren neurriak hartuko dira.

Oihangintzaren kudeaketa

-Basoetako bigarren mailako espezieak, hala nola, astigarra (Acer campestre), gorostia (Ilex aquifolium), hagina (Taxus baccata), ezkia (Tilia platyphyllos) eta lizarra (Fraxinus excelsior) eta haritzak eta frutarbolak errespetatu beharko dira eta ahaleginak eginen dira haiek mantentzeko. Espezie horiek espezie nagusia birsortzeko mozketak egin behar direneko azpitarteetan badaude, neurri guztiak hartuko dira bigarren mailako espezieek mendian iraun dezaten eta haien berezko birsortzea bermatzeko, haien behar ekologikoekin bat datozen jarduketen bidez.

-Astigar arrunta Urbasako espezie nagusitzat joko da.

-Zuhaiztien ertzetan oihanbideak badaude, gomendatzen da lehen lerroan dauden zuhaitz guztiak errespetatzea (gutxienez ere 10 metroko zerrenda batekin), baita oihanbide horien ondoko azpitartean birsortzen hastea bidezko denean ere. Zuhaitz hutsuneak bigarren mailako espezieekin lehengoratuko dira.

-Soilguneekiko ukipen eremuei dagokienez, soilguneekiko mugakideak diren azpitarteetan birsortzen ari baldin bada, itxitura bazterreko zuhaitz batzuk kanpoan eta soilguneak itxituraren barruan gelditzeko moduan eginen da, oihan egitura horiek erabat ez zatitzeko.

-Basolanak edo bestelako jarduerak egiten ari direla, pagaditik larrera pasatzen diren erdibideko eremuetan, oihana baino lehenagoko orlak ez dira ordeztuko. Posible denean, jarduketaren ondoren lehengoratuko dira.

-Mozketa bukatzean zaindu beharreko zuhaitzen artean, honako hauen mantentzea lehenetsiko da:

-Adartsuak, lepatuak, zaharrak edo malformatuak.

-Fauna espezieen aterpetako edo haztegitako balio dutenak.

-Landare espezie epifitoen erreserbatoki garrantzitsuak direnak.

-Denboran dirautenak.

-Zaindu beharreko zuhaitzen kokaera eta egiturari dagokionez, mozketa bukatzean ahaleginak eginen dira:

-Errespetatzen diren zuhaitzak adin eta tamaina batzuetakoak izateko, horrek eragin nabarmenik izan gabe kantoiko ekoizpenean.

-Zuhaitzak gutxi gorabehera berdin banatzeko.

-Interes ekologikoko zuhaitzen inguruan 30 metroko erradioan edozein oihan aprobetxamendutan kontu handiz ibiltzeko, ez eraisteko.

-Oihan erreserben proposamenean unadak kontuan hartuko dira, okil beltzak habiak egiten dituen eremuak biltzen dituztenak.

-Basoberritzeko proiektuetan, eremu bereko landare edo ezkurrak erabiliko dira.

-6210 EBko kodeko habitata daukatenak bere horretan uztea kontuan hartuko da, honen arabera:

-Berezko flora aberastasunaren eta habitat horrek lurzati bakoitzean duen kontserbazio egoeraren arabera.

-6210 EBko kodea duen habitataren eremua inguruko beste lurzati batean lehengoratzeko aukeraren arabera, habitat horren eremu osoari eusteko, baita harizti bihurtzen denean ere.

-Egurra herritarren artean udalerri edo kontzejuetan, pagoak eta hariztien kimutzearen eta pagadien bakantzeen ondoriozko egurra erabiliko dira, ez zuhaitz urtetsu edo handiena.

Dehesa itxurako multzoak

-Multzo mota hori ordezteko zuhaitzik ez egoteagatik mantentzen zaila den kasuetan, eremu txikiak kokatuko dira, landare berrien hazkundea sustatzeko. Kotatu beharreko gehieneko eremua 5000 m²-koa izanen da.

-Kotatu ondoren, denbora iraganik, espero zen erantzuna gertatzen ez bada, haritz gazteak landatuko dira (Quercus robur, Q. humilis edo Q. faginea), Lekuko barietateetakoak, eta kasuan kasuko landare sailaren araberakoak.

-Egin daitezkeen basolan bakarrak zuhaiztiko larreak hobetzeko izanen dira. Haien xedeak izanen dira dauden aleak (lepatuak) hobetzea edo sasiak garbitzea.

-Zuhaizti horietan ez da egurretarako zuhaitzik markatuko. Ale hilak eta zaharkituak ere zainduko dira.

Gainerako zuhaiztiak

-Egurra herritarren artean banatzen duten udalerri edo kontzejuetan gehienbat pagoak erabiliko dira. Haritzak badira ez da 35 cm baino gehiagoko diametroa duen haritz bakandurik erabiliko ez eta interes ekologikoko zuhaitzik ere.

-Pagoa eta haritza batera nagusi diren eremuetan, basolanen helburua haritza lehenestea izanen da, pagoaren kalterako.

-Haritzen azken mozketan 5 zuhaitz gordeko dira hektarea bakoitzean gutxieneko egitura bertikala eta epe luzerako egurraren hornidura eta hutsarteak bermatzeko.

-Pagaditik larrera pasatzen diren erdibideko eremuetan, oihana baino lehenagoko orlak zaintzea, ukitzen ahal dituen edozein jardueratan.

-Dauden bakanguneak ez dira landareztatuko, ingurumenari buruzko adostasun txostenik ez bada.

-Oihanetako bigarren mailako espezieak errespetatuko dira, eta haien iraupena bermatuko da. Espezie horiek espezie nagusia birsortzeko mozketak egin behar direneko azpitarteetan badaude, neurri guztiak hartuko dira bigarren mailako espezieek mendian iraun dezaten eta haien berezko birsortzea bermatzeko, haien behar ekologikoekin bat datozen jarduketen bidez.

Fauna

-Putzu berriak kokatzeko, gaur egungo putzu bakartuenetatik hurbil daudela hartuko da kontuan eta bertan gailurretako uhandrea egotea eta abereek erabiltzen ahal dituztela.

-Eskuarki, putzu berriak sortu eta daudenak hobetu eta iragazgaizteko lanetan buztinezko gaiak edo faunarendako hilgarriak ez direnak erabiliko dira, paisaian eraginik ez dutenak eta uretako flora eta faunaren iraupenarekin bat datozenak.

-Pertsonei haitzebakien goiko bazterretik pasatzeko erraztasunak ematen dizkieten ildo, ibilbide edo interes turistikoko puntuen instalazioa edo diseinua saihestuko da. Betiere, kasuan kasuko jarduketa aztertu beharko da.

-Ingurumen hezkuntzarako programen barruan gidatzen diren ibilbideetan eremu kaltegarriak kontuan hartuko dira, hala nola, harrapariek habiak egiten dituzteneko eta umatzen duteneko eremuen inguruak.

Akuiferoak

-Abereei bizkarroiak bainontzien bidez kentzeko metodoa baztertu eta behin betikoz dutxen bidezko sistema ezarriko da edo bestelako sistema bat, hondakinak eraginkortasunez kontrolatzeko bide ematen duena.

Erabilera publikoa

-Erabilera publikoko zerbitzuen kudeaketa hezkuntza, turismo eta jostetarako ekipamenduaren eta zerbitzu sektorearen sustapenean oinarrituko da, betiere Lekua adierazteko oinarri izan diren balioen zainketa eta hedapenarekin bat.

-Erabilera publikoak garapen iraunkorreko formula bat izan behar du eta jarduera hori naturgune batean garatzeko adibide bat ere bai. Jarduketek, ahal den ber, erabilera publikoko ekipamenduen eta jardueren errentagarritasun ekonomikoa erraztu behar dute eta, horrekin batera, gunean sortzen diren proposamen pribatuak integratu.

-Planta berriko instalaziorik ez sortzeko joera izanen da, daudenak aprobetxatu, berregituratuko eta indartuko baitira.

-Erabilera publikoko ekipamendu eta instalazioak beren ingurunera egokituko dira, bide sarearekiko eta herriguneekiko hurbiltasuna lehenetsiz. Mantentze kostuak gero eta txikiagoak izanen dira eta haien jardunean ahalik eta hondakin gutxien sortuko dira eta energia ahalik eta gutxien kontsumituko da.

-Erabilera publikoko jarduketek hezkuntzarako balioko dute eta erabiltzaileei jakinaraziko die baliabideak zaindu behar direla eta erronka horretan parte hartzea garrantzitsua dela.

-Lekuko bisatariek argibide zehatz eta eguneratuak izanen dituzte honetaz:

-Lekuko mugez eta eremuez.

-Naturgune babestuko balio natural eta kulturalez.

-Erabilera publikoko ekipamenduen kokaguneaz.

-Jendearendako orduez eta ekipamenduak erabiltzekoez.

-Erabilera publikorako arau eta gomendioez.

Ikerketa

-Kudeaketarako interesa duten kontuei buruzko ikerketa lanen garapena eragingarritasunez sustatuko da. Inguruneari buruzko kontuak ez ezik, gizarteari, ekonomiari, historiari eta kulturari buruzko kontuak ere hartuko dira aintzakotzat. Leku honetan honako hauek izanen dira lehentasunezko ikerketa ildoak:

-Oihana kudeatzekoak, zainketarako.

-Oihanetako faunaren berariazko habitat betebeharrak hobeki ezagutzekoak.

-Abereek eta hemengo arrazek paisaiaren iraupenean eta alhatzen diren habitaten aniztasunaren mantentzean duten eragina ezagutzekoak.

-Erabilera publikoko ondorio ekologikoak ebaluatzekoak.

-Ikerketaren emaitzak hedatuko dira, bai esparru zientifikoan, bai dibulgatiboan, gehienbat inguruko herritarren artean.

-Lekuan egiten diren ikerketen arteko koordinazioa eta ikertzaileen arteko informazio trukaketa bermatuko dira. Horretarako, Lekuko zuzendaritzak gunean egiten diren ikerketa guztien erregistro bat sortuko du.

-Lekuan ikerketak egin ahal izateko, bertako zuzendaritzaren baimen espresua beharko da.

-Ikerketek ez dute Lekua kudeatzeko helburuekin nahasi beharko. Horretarako, diseinatuko dira ikerketaren xede diren espezieengan eta sistema ekologikoetan eta bertan burutzen den abeltzaintzan eta oihangintzan eragin txikiena sortzeko irizpideari jarraituz.

-Mehatxupeko espezieei buruz egiten diren ikerketak bat etorriko dira berreskuratu edo zaintzeko kasuan kasuko planetan ezartzen diren helburu eta jarraibideekin.

VIII.-Jarduketa programa.

Plan honek indarra dueino, jarduketa programa hauek ezarriko dira:

1. programa: Kudeaketarako ezagutza zientifikoa hobetzea

1011 Lekuko habitat guztietako inbentarioa 1:25.000 eskalan egitea eta gaurko kontserbazio egoera ezartzea, zehaztu diren eta, ahal bada, neurtzen ahal diren irizpideei jarraituz.

1021 "Nafarroako habitatak interpretatu eta azaltzeko eskuliburua" prestatzea.

2021 Negua pasatzen duten abereek lurrean eta landaredian duten eragina neurtu eta ondorioak kudeaketa planaren lehen berrikuspenean sartzea.

2031 Aireko argazkien eta lur gaineko balorazioen bidez Andiako larren eta sasien arteko dinamika ebolutiboa ebaluatu eta ondorioak kudeaketa planaren lehen berrikuspenean sartzea.

3011 Z8130 EBko kodea duten habitatek hartzen dituzten esparru eta eremuak zehatz-mehatz (E: 1.10.000) mugatzea eta mendizaleen eta artzainen ibilbideak antolatzeko jarraibideak ezartzea, jarduera horiek haitzei loturiko habitaten iraupena ukitzen badute edo ukitzen ahal badute.

4011 Bigarren espezieek osaturiko zuhaitz edo unadak karakterizatu eta baloratzea, oihanak antolatzeko planetako inbentario eskuragarriak osatzea eta Andia eta Gesalatz inbentariatzea.

4021 Soilgune eta oihanbideetako zuhaitzen bazterren eremua neurtu eta haien kontserbazio egoera baloratzea, haien osaeraren eta bertan dauden espezieen arabera.

4051 Zuhaitz-larreek eta basoak hartzen dituzten eremuen kontserbazio egoera atzeman, kartografiatu eta zehaztea, gaur egungo aleen egoera ezagutzeko.

4061 Lekuko oihanak antolatzeko planetan ezarririko oihan erreserbetako mapak, ezaugarriak eta flora inbentarioa prestatzea eta oihan erreserbatzat joak izateko egokiak izan litezkeen eremuen proposamen bat aurkeztea, orain daudenak osatuz eta baso azpimota guztien lagin bat bilduz.

5111 Quercus humilis, Q. faginea eta Q. robur espezieen balizko sailak espazioan kokatzea, 1:25.000 eskalan.

5311 Hariztien gaur egungo egoera ebaluatu eta haiek kudeatzeko jarraibideak ezartzea, non kontuan hartuko baitira haien tamaina, floraren osaera, egiturazko egoera, egurra, zuhaitz zaharrak, flora interesgarriak, bakanguneak, orlak eta bazterreko efektuak.

5313 Interes estetiko, kultural edo ekologiko handia duten haritz zaharrak inbentario ireki baten bidez erregistratzea.

6011 Flora espezie nagusien populazioak eta haien habitatak atzeman, kartografiatu eta zentsatzea.

6012 Narcissus pseudonarcissus multzoaren taxonomia berrikustea eta zer azpiespezie dauden begiratzea.

7011 Ornogabeen laginketak egitea, oihanetako mehatxupeko ornogabe espezie bakoitzarendako egoki den metodologia baten bidez, eta haien habitatak karakterizatzea.

8014 Ezagutzen diren eta sartu diren karramarro populazioen urte osoko jarraipena egitea, populazioari eta epidemiologiari dagokienez.

9011 Anfibio populazioen gaur egungo egoera ebaluatzen duen azterketa bat egitea, hezegune inbentariatuak haien kalitatearen arabera karakterizatzen dituena, ugalketarako biotopoak diren aldetik, eta haien populazioen garrantziaren arabera, kudeaketarako oinarriak zehazten dituena, eta hezeguneak aldian-aldian monitorizatzeko protokolo bat ezartzen duena.

9021 Lekuko eremu heze guztiak irizpide ekologikoen arabera inbentariatzea.

9035 Egiturazko ezaugarri diferenteak dituzten putzuetako uren kalitatea aztertzea.

9051 Urbasa zeharkatzen duen errepidean eta Lizarragakoan laginketak egitea, anfibioak zapaltzen ahal diren puntuak atzemateko.

10011 Ugatz heldu batzuk harrapatu, irrati bidez markatu eta jarraitzea.

10012 Lekuan ugatza monitorizatzen segitzea (neguko jarraipena, ale finkatuen ohiko jarraipena -urritik martxora- eta hasten ahal diren ugaltze prozesuen orpoz orpoko jarraipena -otsailetik uztailera-).

10022 Begiratzea Ergoieneko eta Ameskoako saitegira eramaten diren abere hilen maiztasuna eta mota eta ugatzek eta gainerako harrapariek nola erabiltzen dituzten.

10031 Sai arreen bikoteak urtean behin begiratzea, Berain menditik 10 km-ko erradioan.

10032 Abere hilengan atzematen diren produktu toxikoen erregistroa sortzea, pozoiak (nahita edo nahi gabe erabiliak) ikertzeko.

10041 Argindar hariak miatzea eta Urbasa eta Sakana zeharkatzen dituzten argindar harietan elektrokuzioagatik edo talkengatik hegaztiak hiltzeko arriskua baloratzea.

11011 Lekuaren zati adierazgarri batean eta haren eraginpeko eremuan miru gorrien bikote habigileen errolda egitea eta urtero haien jarraipena egitea.

11021 Miru gorrien atsedenlekuak, Lekuan eta haren eraginpeko eremuan daudenak, hilero prospektatzea, aurkitzen diren abere hilak atzeman eta aztertzeko.

11023 Miru gorrien aleei irrati bidez jarraitzea, Lekuan eta haren inguruan.

12011 Eper grisarendako dagoen habitataren eremua eta kalitatea baloratu eta haiek zaindu eta hobetzeko ekintzak ezartzen dituen azterlan bat egitea, bai Lekuan, bai haren inguruan (Lezaungo soilguneetan, Sarbil mendian, Goñerrin eta Ollaranen) eta epe grisaren habitata hobetu eta zaintzeko ekintzak, aurreko azterlanaren ondoriozkoak, burutzea.

13011 Lekuan laginketak egitea Lekuan okil ertainik eta okil beltzik dagoenetz ikusteko.

14011 Lekuko habitat nagusietan, putzuetan eta basoetan saguzarren errolda egitea.

14012 Bordak, etxolak, bestelako eraikinak eta zuhaitz helduak prospektatzea, ikusteko kiropteroek erabiltzen dituzten eta haien aterpe izateko izan dezaketen interesa.

14013 Espeleologoek egiaztaturik, saguzarren zantzuak atzeman diren leize eta haitzuloak aztertzea. Espeologoei fitxa estandar bat emanen zaie oharrak har ditzaten.

15021 Balio naturala (biologikoa edo geologikoa) duten leize eta haitzuloak inbentariatzea.

16011 Ornogabeen joan-etorriak eta puntu beltzak aztertzea Sakanako bide sarean.

20011 Ikerketa aplikaturako proiektuak garatzea, ikertzeko gaitasuna frogaturik daukaten entitate publiko edo pribatuekin elkarlanean.

2. programa: Flora, fauna eta habitaten erabilera

6021 Flora espezie nagusiak kudeatzeko eskuliburu bat idaztea, haien iraupena epe luzerako bermatzeko.

8011 Hemengo karramarroarendako iraupen test bat egitea, lehengoratze planen arabera hura biltzeko gaitasuna duten eremuetan.

8012 Lekuan ur biltegi bat kudeatzea, hemengo karramarroarendako balio duena.

8013 Ur biltegi egoki guztietan hemengo karramarroa berriro itzultzea, iraupen testa positiboa izan bada.

8021 Hemengo karramarroen populazioak urtero zaintzeko protokolo bat ezartzea, Ingurumenzaintzaren eta Foruzaingoaren bidez.

8022 Hemengo karramarroen mugimenduetarako protokolo bat ezartzea.

9033 Lekuan eta inguruko tokietan, putzuak prospektatzea, bertan ustez arrainak eta karramarroak sartu badira, horrelarik ba ote den ikusteko eta, bidezko bada, haiek kalitzeko.

9034 Larginburu eta Marmol putzuen egiturazko kontuak zuzentzea, ornogabeak hiltzen ari dira eta.

9041 Hezegunerik bakartuenen inguruan gutxienez hiru ur biltegi sortzea, Lekuko beste putzu batzuekin loturatako balio dutenak.

9052 Atzematen diren puntu beltzetan anfibioen hiltze tasa gutxitzeko neurriak hartzea (langak, lur azpiko pasabideak...).

10021 Ugatza Urbasan eta Andian elikatzen deneko puntuen ekarpenarekin eta jarraipenarekin segitzea, Ingurumenzaintzak ezarri eta egin duen programaren bidez.

10051 Parkeko haitzetan bizi diren harrapariek habiak egiteko darabiltzaten eremuak urtero ezarri eta mugatzea.

12021 Eper grisa berriro sartu eta haren jarraipena egiteko programa hertsi bat prestatu eta burutzea, jarduketa mota horretarako irizpide zientifikoetan eta UICN eskuliburuan oinarritua.

14024 Saguzarrendako aterpea diren 100 kaxa paratzea, zuhaitzetako unadetan.

16012 Sakanako korridorean ornogabeen pasabide ekologikoa hobetu eta haiek gutxiago zapaltzeko konponbide teknikoei buruz azterlan bat egin eta iragaiztasuna hobetzeko gutxienez lau proiektu burutzea.

16013 Aritzalko hariztian faunarendako pasabide goraturako proiektuaren bideragarritasun ekonomiko eta funtzionala aztertzea.

16021 Heskai naturalak lehengoratzeko proiektuak gutxienez 1009 metrotan urtean burutzea.

3. programa: erabilera eta aprobetxamenduen kudeaketa

iraunkorra.

2011 Egitezko kontrolerako protokolo bat ezartzea, abereen karga eta Lekuan ematen duten denbora urtero jakiteko bide ematen duena.

2012 Urbasa-Andiako larreak antolatzea (POP).

2041 Natura Sareko eremuetan dauden eta ingurumenaren aldetik eragozpenak dituzten eremuetarako orainerako PDR laguntza abian jartzea.

4022 Gutxienez 5.000 metroko ekotonoak hemengo hostozabal espeziekin (gereziondo, lizar, gurbeondo, ezki eta abarrekin) burutzea, toki batzuetan (zuhaiztien bazterretan, oihanbideen bazterretan).

4031 Egur izakinak eremuen arabera baloratzea, herritarrek zenbat zur eta egur erabiltzen ahal duten zehazteko, mendiko egur izakinekin bat.

4041 Interes estetiko, kultural edo ekologiko handia duten zuhaiz zaharrak inbentario ireki baten bidez erregistratzea.

4052 50 lepatu zaharretan inausketa berrezartzea, basoetatik gertu dagoen unada batean, eta 200 pago lehenbizikoz inaustea, 50 zuhaitz urtean.

4071 Lekuko mendietarako nazioarteko oihan ziurtagiriak lortzea mendiak garapen iraunkorraren arabera babesteko bide ematen dutenak; PEFC (Oihanak ziurtatzeko sistemak aitortzeko programak) eta FSC (Oihanetako Administrazio Kontseilua).

5112 Hariztia egon litekeen lurrean, lehengoratzen ahal diren lurzatiak zehaztu eta gutxienez 20 hektareako hariztiak basoberritzea.

5114 Haritzak egon litezkeen lurretan kokaturiko pagadiak, haritz aleak dauzkatenak, bilatu eta 20 Ha-tan basolanak egitea, haritzak bultzatu eta emeki-emeki pagoak kentzeko.

5211 Quercus faginea eta Q. rotundifolia espezieen gaur egungo zuhaiztiak eboluzio naturaleko eremutzat jotzea, oihana antolatzeko kasuan kasuko planean.

5312 10 hektareako dehesa itxurako hariztien eta mendi behereko 10 hektareako hariztien kudeaketa hastea, 5.3.1.1. neurrian aipatzen diren irizpideen arabera.

9031 Abereendako askak egitea, Lekuko putzu batean, putzuetako edo haien hustubideetako iturburu berarekin elikatzen direnak.

9032 Putzuak hobetu eta putzu berriak sortzeko eskuliburu bat idatzea, baldintzak hobetzeko abeltzaintzari, ekologiari eta paisaiari dagokienez.

14021 Bordak eraiki eta konpontzeko proiektuetan sartzeko diseinu eta egiturak ezartzen dituen eskuliburu bat idatzea, saguzarrei on egiten dietenak.

14022 Leizeak eta haitzuloak ixteko jarraibideak ezarri eta tipologiak proposatzen dituen eskuliburu bat idazteak, saguzarren sarrera errazten dutenak.

14023 Leize eta haitzuetan erabiltzen diren itxiturak berrikustea, kiropteroei sartu-ateratzen uzten dieten ikusteko, eta, beharrezkoa izanez gero, horretarako neurriak hartzea.

4. programa: Erabilera publikoa

14031 Saguzarrei buruz berariazko ekitaldi bat eta hezkuntza materialak prestatzea, jende guztiari irekia, eskola-umeei bereziki.

15011 Lekua zeharkatzen duten errepideeetan seinaleak paratzea, sarreretan, salgai arriskugarriak, lehergaiak, gai sukoiak eta kutsagarriak debekatzeko panelen bidez.

15031 Ezagutzen diren haitzuloak erabilera motengatik ahulkortasunaren edo endekakortasunaren arabera sailkatzea eta sarbideari buruzko arauak ematea.

15032 Leize eta haitzulo batzuk hezkuntzarako egokitzea. Jendea sartzeko errazenak direnak eta zaindu beharreko balio berezirik ez daukatenak aukeratuko dira.

15041 Isurketen ondoriozko ukipenak atzeman direneko haitzulo guztiak garbitzea.

15042 Haitzulo eta leizeen balioei, hauskortasunari eta ahultasunari buruz informazio panelak paratzea.

18011 Urbasa-Andian eta Limitaciones mendian erabilera publikoa planifikatzea (PUP).

19011 Borda, etxola, putzu, itxitura eta hesi berriak eraikitzeko proiektu bat presatzea, ezaugarri arkitektoniko tradizionalik ukitu gabe.

19012 Ondasun kultural inbentariatuak zaindu, lehengoratu eta zaharberritzeko lanetarako, erabili beharreko eraikuntzako teknikak, osagai arkitektonikoak eta materialak, tipologia tradizionalarekin bat etor daitezen.

5. programa: Gizartearen partaidetza eta haren sostengua

5113 Lehengoratzen ahal diren lurzatien jabeei hariztiak landatzeko aukerak jakinaraztea.

16022 Partikularrei eta udalei heskaiak ezartzeko aukerak jakinaraztea.

IX.-Kudeaketa planaren finantzaketa.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak, bere aurrekontuen bidez, honako hauek finantzatuko ditu:

-Mantendu eta lehengoratzeko proiektuak burutzeko behar den zenbatekoa, guneko kontserbazio egoera ona bermatzen duena.

-Ekipamenduak eta kudeaketarako egitura mantentzeko behar den zenbatekoa.

-Erabilera eta jardueren murriztapenek behar dituzten ordainak eta ingurumenari buruzko borondatezko kontratuak pagatzeko behar diren kontusailak.

-Plana burutu eta haren helburuak lortzeko behar diren bestelako kontusailak.

Nafarroako Gobernuak ingurumena beren politika sektorialetan integratzeko egiten dituzten ekintzak ere laguntzen ahalko dute plana garatzen.

Partikularrek edo toki entitateek herrilurretako ondarea administratzeko sustatzen dituzten jarduketak, haien helburua plana garatzea bada eta ez dirua irabaztea, eta Lekuko kontserbazio egoera ona mantentzen laguntzen badute, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak finantzatzen ahalko ditu oso-osorik. Inguruko herriguneen garapen sozioekonomikoa sustatzeko, Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiaren mendeko beste edozein laguntzatan, posible denean, Zainketa Bereziko Eremuaren barruan proposatzen diren guneen zainketarekin bat datozenak lehenetsiko dira, alegia, gune horretatik edo beste edozein naturgunetatik kanpo proposatzen diren beste batzuen aldean laguntza portzentajea gehitzen dutenak.

X.-Murriztapenak.

Erabilerak eta jarduerak murriztearen ondoriozko ordainak Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legeko 28. artikuluan xedatu bezala pagatuko dira. Hala ere, bestelako ordainak ere hitzartzen ahalko dira, hala nola, laguntzak, dirulaguntzak, zerbitzuak edo bestelako sustapenak.

XI.-Jarraipena egiteko programa.

Jarraipena egiteko programa bat ezartzen da, plana ongi burutzen dela eta haren helburuak lortzen direla bermatzeko. Programa horrek gutxienez objektiboki egiaztatzen ahal den adierazle bat ezarri den helburu bakoitzean.

Lorturiko emaitzen arabera, espero ziren emaitzen aldean desbiderapen gertatu dela edo aurreikusten zen epean ezin lortu direla ikusten denean, kudeaketaren eragingarritasuna eta eraginkortasuna hobetzeko behar diren neurri guztiak hartzen ahalko dira planaren barruan.

JARRAIPEN PROGRAMA

10

Europar Batasunaren intereseko habitat bakoitzeko eta iraupenerako interesgarriak diren bestelako habitatetako eremua eta kontserbazio egoera gutxienez gaurko egoeran mantentzea.

Habitaten eremua eta kontserbazio egoera.

Inbentarioa, jarduketaren erregistroa, lurzati kontrolatuen jarraipena

Inbentarioa

Hasierakoa berdindu edo hobetzea

101

Habitaten gaur egungo egoera zehaztasun handiagoz finkatzea (1:25.000).

Eginiko inbentarioa

Inbentarioa

Ez dago maparik

Mapak

102

Habitaten eta haien kontserbazio egoeraren adierazleak eta kudeaketarako jarraibideak zehaztea.

EGINIKO ESKULIBURUA. ESKULIBURUA

EGINIKO ESKULIBURUA

Ez dago eskulibururik

ESKULIBURUA. 20

ESKULIBURUA

Lekuko larre eta sasien gaur egungo eremuek irauteko bermeak ematea, abeltzaintzaren kudeaketa egokiaren bidez.

POP garatua / sasi eta larre hektareak

GAVRNren txostena / Ortofotoa, 1:25000 inbentarioa

POP idatzi gabe / ?

POP / gaur egungo sasi eta larre hektareak

201

Larreak eta sasiak ustiatzeko eta abereak erabiltzeko eredu bat garatzea, haien iraupena eta zainketa ahalbidetzeko.

Eginiko POP

POP

POP idatzi gabe

POP

202

Abereek neguan egoteak lurzoruen eta landarediaren iraupenean eta negua pasatzen duten abereen osasunean duen ondorioak baloratzea.

Eginiko baloratzea

GAVRNren txostena

Ez dago agiririk

Agiria

203

Larre eta sasi komunitateen bilakaera tokiari eta denborari dagokienez aztertzea.

Eginiko azterketa

GAVRNren txostena

Ez dago ebaluaziorik

Ebaluazioa

204

Abereak ustiatzeko eredu iraunkorra sustatzea, eta plan honek iraupenari dagokionez dituen helburuekin bat datorrena abeltzaintza sektoreari laguntzak emanez.

Lekuan PDR laguntzak hartzen dituzten abeltzainen kopurua

Nekazaritzako datu basea

Gaur egungo laguntzak mantentzea

30

Lekuko haitzei loturiko habitaten iraupena bermatzea.

Haitzei loturiko habitaten eremua hektareatan / Eragin kopurua

Mapak / Lurzatien jarraipena eta jarduketen erregistroa

?

Hasiera adina hektarea / 0 eragin

301

Haitzei loturiko habitaten kontserbazio egoera on bat ezarri eta lortzea (8130 eta 8210 EBko kodeak).

Ha kopurua / Ukipen kopurua

Mapak / Lurzatien eta ukipenen jarraipena

Ez dago maparik/ Jarraipena ez da egin eta ukipenak ez dira ezagutzen

Mapak / Eginiko jarraipena eta bazterturiko ukipenak

40

Pagadien berariazko eta egiturazko aniztasuna handitzea

IDE= Berariazko eta egiturazko aniztasunaren indizea

Lurzatien ausazko laginketa estratifikatua

?

IDE gaurkoa bezalakoa edo handiagoa

401

Pagadietako berariazko aniztasuna mantendu eta hobetzea.

Pagadietan landaturiko hostozabalen hektareak / Bigarren mailako espezie errespetatuak dituzten hektarea moztuak

Erregistroa / Memoria

?

Hostozabalen bost hektarea gehiago / Mozturiko kantoiek %100ek bigarren mailako espezieak errespetatzen dituzte

402

Oihanbide eta soilguneekiko ukipen eremuetan zuhaiztien ertzetako komunitateak finkatzea.

Zuhaitz hilak/Ha

Laginketa

?

Egurraren ateratzearen %50 gutxitzea

403

Pagadietako egurraren gaur egungo bolumena gehitzea.

Interes ekologikoa duten zuhaitz kopurua/Ha / Ha zahartzerako

Inbentarioa, laginketa, POF

?

8-10 zuhaitz interesgarri/Ha. / 0,25-1 Ha zahartzerako 50etik

404

Pagadien oihan-egitura dibertsifikatzea.

Lepatuen aleak eta zuhaitz larreen hektareak

Mapak, erregistroa

?

Lepatuen aleen %100 eta zuhaitz larreen eremuaren %100 kontserbatuak

405

Basoaren eta zuhaitz-larrearen gaur egungo eremuak, gutxienez, zaintzea.

Erreserba bakoitzeko oihan azpimoten kopurua

Erreserben inbentarioa

?

Erreserbetako azpimoten %100

406

Oihan erreserben sare bat ezartzea, Lekuko oihan azpimota guztiak ordezkatzen dituena.

Sail kartografiatuen kopurua

Mapak

Ez dago maparik

Mapak

51

Mazelako hariztien arteko gaur egungo aldeak gutxitzea haien eremuak handituz.

Hariztien hektareak

Ortofotoa eta erregistroa

?

Hektarea gehiago hasieran baino

511

Hariztien eremua gehitzea, harizti mota guztiak (Quercus humilis, Q. faginea eta Q. robur) izan litezkeen lur zerrenda lehengoratzeko proiektuen bidez, larreen iraupenarekin bat datorren moduan (6210 EBko kodea).

Lehengoraturiko hariztien hektareak

Erregistroa

?

6 hektarea basoberritu eta 5 haritza sustatzeko basolanetarako

52

Mazelako hariztien kalitate ekologikoa mantendu edo hobetzea, haien egiturazko eta berariazko aniztasuna sustatuz.

IDE= Berariazko eta egiturazko aniztasunaren indizea

Lurzatien ausazko laginketa estratifikatua

?

IDE gaurkoa bezalakoa edo handiagoa

521

Hariztien oihan-egitura dibertsifikatzea.

Hariztien hektarea ebaluatuak/Hariztien hektarea kudeatuak/ Intereseko harizti kontserbatuen kopurua

Memoria/ Erregistroa

0/0/0

Hektareen %100 ebaluatuak/ 20 hektarea kudeatu/ Intereseko harizten %100 zainduak

60

Flora espezie nagusien gaur egungo populazioei eustea

Atzeman, kartografiatu eta aseguratu diren espezieen kopurua

Memoria, prospekzioak eta mapak

?

%100, atzeman, kartografiatu eta aseguratuak

601

Flora espezie nagusien populazioen habitaten eta gaur egungo egoeraren eta kontserbazio egoera onaren betebeharrak zehaztea.

Atzeman diren espezieen kopurua

Prospekzioetako txostena

?

%100, atzeman eta kartografiatuak

602

Flora espezie nagusi guztiak dituzten Lekuak zaintzea, atzeman direnak.

Populazio babestuen kopurua

Memoria

0 eta ez dago eskulibururik

ESPEZIEEN %100 BABESTUAK ETA KUDEAKETARAKO ESKULIBURUA. 70

ESPEZIEEN %100 BABESTUAK ETA KUDEAKETARAKO ESKULIBURUA

Lekuko ornogabeen gaur egungo aniztasuna bermatu eta haien habitaten gaitasuna hobetzea.

IDI (ornogabeen aniztasunaren indizea) / Hariztien eta pagadien hobekuntza ekologikoko helburuen adierazleak

Laginketak/ Hariztien eta pagadien hobekuntza ekologikoko helburuei loturiko iturriak

?

IDI gaurkoa bezalakoa edo handiagoa/ Hariztien eta pagadien hobekuntza ekologikoko helburuei loturiko arrakasta irizpideak

701

Lekuko oihan eta larreen erabilera egokiak garatzea, mehatxupeko ornogabeei on egiteko.

Atzematen diren espezie kopurua/ Aipatu diren helburuen arabera

Laginketak/ Aipatu diren helburuen arabera

? / Aipatu diren helburuen arabera

Eginiko inbentarioa/ Aipatu diren helburuen arabera

80

Lekuan hemengo karramarroen populazio bideragarriak finkatzea

Populazio finkatuen kopurua

Erroldak

?

“2 populazio finkatu

801

Hemengo karamarroen gaur egungo populazioak indartzea, bizi litezkeen eremuetan haien kopurua gehituz.

Populazio finkatuen kopurua

Laginketak

0 populazio finkatu

2 populazio finkatu

802

Lekuan hemengo karramarroa lehengoratzeko eragina izan dezaketen mehatxuak gutxitzea.

Protokoloa ezarria/ Aurkezturiko salaketen kopurua / Hedapenerako kanpaina

Memoria

0 protokolo/ ? salaketa/ 0 hedapen kanpaina

2 protokolo/ 0 salaketa/ 1 hedapen kanpaina

90

Lekuko anfibio espezie nagusien gaur egungo eta balizko habitaten kalitatea hobetzea eta gaur egungo populazioen mailari eustea

Atzeman eta karakterizatzen diren populazioen kopurua / Eginiko hobekuntzen kopurua

Erroldak eta ebaluazioa. Erregistroa eta memoria

?

Populazioen %100, identifikatu eta ebaluatuak/ Eraginak baztertuak

901

Lekuko anfibio populazioak identifikatu eta karakterizatzea eta ugalketarako ezaugarriengatik eta populazioen garrantziagatik interes berezia duten Lekuak zehaztea.

Identifikatu eta karakterizaturiko populazioen kopurua

Erroldak eta ebaluazioa.

?

%100, identifikatuak eta ebaluatuak

902

Lekuko hezegune guztien kontserbazio egoera ebaluatzea.

Azterturiko hezeguneen kopurua

GAVRNren txostena

0

%100 ebaluatuak

903

Itxi, zapaldu, drainatu, lohiz bete edo kanpoko espezieak sartzeagatik hondoraturiko putzuak lehengoratu eta horietan atzematen den eraginari aurrea hartzea.

Lehengoraturiko putzuen kopurua

GAVRNren txostena

0

Eraginen %100 zuzenduak

904

Lekuko putzurik bakartuenen arteko loturak gehitzea.

Putzu berrien kopurua

GAVRNren txostena

?

3 putzu berri

905

Urbasa eta Andia zeharkatzen dituzten errepideek anfibio populazioetan izan dezaketen eragina zehaztu eta izan litezkeen puntu beltzak zuzentzea.

Atzemandako puntu beltzen kopurua

GAVRNren txostena

?

Errepidearen eragina zehaztua

100

Lekuan ugatzen ugalketarako bi lurralde sendotzea eta horietariko batean behintzat ugalketaren arrakasta lortzea.

Okupaturiko lurraldeen kopurua

Erroldak

1 sendotua eta 1 aldi baterako

2 sendotuak eta 1 ugalketarako

1001

Finkaturiko aleei ugaltzea eragozten dieten faktore gutxigarriak identifikatzea.

Faktore gutxigarri identifikatuen kopurua

GAVRNren txostena

?

%100 identifikatuak

1002

Ugaltze garaian berariazko ehiziak eta urte osoan abere hilak bermatzen dituen eskaintza trofikoa mantentzea.

Hilabetero bilduriko abere hilen kopurua eta mota

GAVRNren txostena

?

Ugatzak saitegia erabiltzea

1003

Lekuko eta haren eraginaren mendeko eremuetako pozoiak eta produktu toxikoek ugatzagan izan dezaketen eragina ebaluatzea.

Pozoiengatik eginiko akten kopurua

Salaketen erregistroa

?

Ebaluazioa zehaztua

1004

Urbasako eta Sakanako argindar hariek hegaztien iraupenean duten eragina saihestea.

Berrikusiriko harien kopurua

Memoria

?

%100 seguruak

1005

Gizakiaren eraginez ugalketaren porrotaren arriskuak saihestea.

Atzeman diren eraginen kopurua/ Salaketa kopurua

GAVRNren txostena

?

0 eragin

110

Ugalketarako gai den populazioaren iraupena bermatu eta espeziearen hilkortasunaren zuzeneko zergatikoak kentzea.

Ugalketarako bikoteen dentsitatea/ Berez hil diren abere atzemanen kopurua

GAVRNren txostena

?

Ugalketarako bikoteen dentsitatea ezarria / 0 abere hil aparteko arrazoiengatik

1101

Lekuaren eta haren eraginaren mendeko eremuaren zati nabarmen batean miru gorrien ugalketarako bikoteen kopurua finkatzea.

Ugalketarako bikoteen dentsitatea

GAVRNren txostena

?

Ugalketarako bikoteen dentsitatea ezarria / 0 abere hil aparteko arrazoiengatik

1102

Lekuko eta haren eraginaren mendeko eremuetako produktu toxikoen eta isilpeko ehizak miru gorriagan izan dezaketen eragina ebaluatzea.

Markaturiko aleen kopurua/ Pozoindu edo tirokaturiko aleen kopurua

Memoria, atsedenlekuetako erroldak, GAVRNren txostena

?

Ebaluazioa egina

1103

Argindar hariek miru gorriaren iraupenean duten eragina saihestea.

Berrikusiriko harien kopurua

Memoria

0

%100 zuzenduak

1104

Paisai dibertsifikatzen duten egiturak ezartzea, miru gorriaren lurreratze eremuetako gaitasun trofikoa handitzen dutenak.

Aipatu diren helburuen arabera

Aipatu diren helburuen arabera

Aipatu diren helburuen arabera

Aipatu diren helburuen arabera

120

Lekuan eper grisen populazio bederagarria finkatzea.

Populazio birsartuen kopurua

Erroldak

0

1 populazio arrakastaz birsartua

1201

Lekuak eta inguruko eremuak eper grisa hartzeko duten gaitasuna neurtu eta gaitasun hori mantendu edo handitzeko neurriak hartzea.

Lurraldeko azterketa egina

Memoria

Ez dago azterketarik

Azterketa

1202

Eper grisa Lekuan sartzea berriro.

Arrakastaz birsarturiko populazioen kopurua

Laginketak

0

1 populazio birsartua

130

Lekuan okil ertainen eta okil beltzen populazio bideragarriak finkatzea.

prospekzio kopurua / Hariztien eta pagadien hobekuntza ekologikoko helburuen adierazleak

Erroldak eta hariztien eta pagadien hobekuntza ekologikoko helburuei loturiko iturriak

?

Egiaztatzea badenentz / Hariztien eta pagadien hobekuntza ekologikoko helburuei loturiko arrakasta irizpideak

1301

Okil ertainaren eta okil beltzaren prospekzioa Lekuan.

Errolda kopurua

Memoria

?

prospekzioa egina

1302

Lekuko zuhaiztietan zuhaitz zaharrak eta egurra handitzea, pizidoak hartzeko gaitasuna handitzeko.

Aipatu diren helburuen arabera

Aipatu diren helburuen arabera

Aipatu diren helburuen arabera

Aipatu diren helburuen arabera

1303

Hariztien arteko aldea gutxitzea okil ertaina finkatu eta hedatzen laguntzeko

Aipatu diren helburuen arabera

Aipatu diren helburuen arabera

Aipatu diren helburuen arabera

Aipatu diren helburuen arabera

140

Lekuko kiropteroen populazioak indartzea.

Ale eta espezie kopurua / Okupaturiko eremua

Prospekzioak

?

Populazioei eusten zaie / Gaur egungo espezien kopurua

1401

Lekuko saguzar espezieak eta darabiltzaten aterpeak identifikatzea.

Prospekzioen eta eginiko errolden kopurua

GAVRNren txostena

?

Zantzuak dituzten eremuen %100

1402

Kiropteroak hazi eta negua pasatzeko aterpeak eta elikatzeko habitatak hobetzea.

Jarduketa kopurua

Memoria

0

Atzematen direnen %100

1403

Orotariko jendeari saguzarrez eta haien beharrez kontzientziatzen eta haien irudi ona ematen laguntzea

Hartzaile kopurua

Memoria

0

Programan hautatzen diren hartzaileen %100ek kanpainan parte hartzen dute

151

Urbasa eta Andiako lur azpiko uraren kalitatea mantentzea, arazorik gabe edan ahal dadin.

Ura edateko parametroak aztertzea

Ebroko Konfederazioaren, Nafarroako Gobernuaren, Iruñerriko Mankomunitatearen azterketak

Gomendaturiko mailak

Gaurko mailei eustea

1511

Akuiferoak kutsatu edo endekatzen ahal dituen jarduera ororen kutsadura arriskua saihestea.

Salaketen edo hasitako espedienteen kopurua

Salaketen erregistroa

?

0

160

Sakanarekiko lotura ekologikoak bermatzea, Urbasa-Andia eta Aralarren artean zatituriko populazioen trukaketa genetikoa eta hedapena errazteko.

Lotzeko izan litezkeen berezko bideen kopurua/ Lotzeko balio duten heskaien metroak /IDA (hegaztien aniztasunaren indizea)

GAVRNren txostena/ Hegaztien laginketak

0 / ? / ?

Lehengoratu edo sortzeko balio duten lau berezko lotura/ Heskai lotzaileak 6000 metroan gehitzea/ IDA” hasierakoa

1601

Sakanako autobiako eta errepideetako faunek pasatzeko dituzten aukerak ebaluatu eta ornodunendako lur azpiko pasabide bat lehengoratzea.

Eginiko azterlanen kopurua/ Eginiko pasabideen kopurua

GAVRNren txostena

0

2 azterlan / 1 pasabide egina

1602

Habitat naturalen sakabanaketa gutxitzea, haien azalera eta haien luzera lehengoratuz eta handituz.

Tarte egokien kopurua / Metro lehengoratuak/ Hariztien hektareak (aipatu diren helburuen arabera)

Memoria

0/0/Aipatu diren helburuen arabera

3 tarte egoki / 6000 metro / 6 ha. (aipatu diren helburuen arabera)

170

Lekuari loturiko baliabide naturalen aprobetxamendu iraunkorra bermatzea.

Salaketa kopurua berezko eta orotariko arautegia ez betetzeagatik

Erregistroa

?

0 salaketa

1701

Aprobetxamenduak eta erabilerak planifikatu eta arautzeko tresnak garatu eta aplikatzea, Lekuko balio naturalen iraupenarekin bat datozela bermatzeko.

Salaketa kopurua ordenantzak ez betetzeagatik / Erabilera publikorako plana

Memoria

0/ Erabilera publikorako plana idatzi gabe

0 salketa / Erabilera publikorako plana

180

Lekuari balio naturalen erabilera publikoa eta kontserbazioa bateratzea.

PUP garatua

GAVRNren txostena

PUP idatzi gabe

PUP

1801

Erabilera publikoa planifikatu eta arautzeko tresnak garatu eta aplikatzea, Lekuko balio naturalen iraupenarekin bat datozela bermatzeko.

PUP egina / Bisitariak kontrolatzeko sistema eguneratua / Paraturiko informazio panelen kopurua

Memoria

Plana idatzi gabe / Bisitariak kontrolatzeko sistema eguneratu gabe / 0 informazio plan

Plana idatzia eta eskura / Bisitariak kontrolatzeko sistema eguneratua / 25 informazio panel kokatuak

190

Lekuko ondare kulturala mantentzen laguntzea.

Jarduketa iraunezin zuzenduen kopurua / Inbentarioa

Memoria

0 / Inbentarioa osatua

Atzematen diren jarduketen %100 zuzenduak / Inbentarioa egina

1901

Lekuan garatzen diren aprobetxamendu iraunkorrak ondare kulturalaren iraupenarekin bat etortzea.

Jarduketa iraunezin zuzenduen kopurua / Inbentarioa

Memoria

0 / Inbentarioa osatua

Atzematen diren jarduketen %100 zuzenduak / Inbentarioa egina

200

Kudeaketari aplikaturiko jakintza zientifikoa sustatzea.

Ikerketa aplikaturiko proiektu zehaztuen kopurua

Memoriak

0

3

2001

Zientzilarien komunitatearekiko harremanak sortzea, Lekuan ikerketa aplikatua garatzeko.

Izenpeturiko ikerketa hitzarmenak / Hasitako ikerlanak

Memoria

0/0

2/3

XII.-Mugatu eta eskualdekatzeko mapak

Iragarkiaren kodea: F0715720

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web