(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

57/2007 FORU DEKRETUA, ABUZTUAREN 20KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN OINARRIZKO EGITURA ORGANIKOA EZARTZEN DUENA Nota de Vigencia.

BON N.º 104 - 22/08/2007



Atariko

Nafarroako Gobernuko lehendakariak abuztuaren 16an emandako 12/2007 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura eta departamentu bakoitzaren eskumen-esparrua finkatu ziren. Hortaz, bidezkoa da departamentu bakoitzaren oinarrizko egitura organikoa ezartzea, gero gehiago garatu badaiteke ere.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 20.2 artikuluak xedatzen du departamentu bakoitzak zuzendaritza nagusi bat edo gehiago izanen dituela, baita idazkaritza tekniko nagusi ere, zuzen-zuzenean kontseilariaren menpe egonen dena. Aurreko lerroaldean xedatutakoa gorabehera, artikulu horretako 3. lerroaldeak adierazten du departamentu guztietan beste organo batzuk ere egoten ahalko direla kasuko kontseilari titularraren menpe. 25.2 artikuluak xedatzen du zerbitzuak zuzendaritza nagusi baten barrenean izan daitezkeela edo kontseilariaren menpe zuzenean.

Abenduaren 3ko 15/2004 Foru Lege horren 21.2 artikuluak adierazten du zuzendaritza nagusiak sortu, aldatu, bateratu edo kentzea, hala nola bakoitzak eskumenean izanen dituen arloak zehaztea, Nafarroako Gobernuari dagokiola, departamentu bakoitzeko kontseilari titularrak proposaturik.

Abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 100.2 artikuluak adierazten du erakunde autonomoak Nafarroako Foru Komunitateko departamentu bati edo zuzendaritza nagusi bati atxikita egonen direla.

Foru Komunitateko Administrazioaren departamentu guztiak ukituko dituen foru dekretu bat denez, haren proposamena egitea Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari dagokio, Nafarroako Gobernuko lehendakariak abuztuaren 16an emandako 12/2007 Foru Dekretuaren bidez departamentuen arteko koordinazio juridikoa eta administratiboa egiteko aitortu zaizkion eskumenekin bat.

Horiek horrela, departamentu bakoitzeko kontseilari titularrek egindako proposamenak aintzat harturik, Lendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2007ko abuztuaren 20an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua.

1. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak, bere titularraren goi-zuzendaritzapean, honako organo hauek izanen ditu bere oinarrizko egituran:

a) Lehendakaritzako Zuzendaritza Nagusia.

b) Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia.

c) Barne Zuzendaritza Nagusia.

d) Justizia Zuzendaritza Nagusia.

e) Modernizazioaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritza Nagusia.

f) Idazkaritza Tekniko Nagusia.

g) Nafarroako Administrazio Auzitegia.

2. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua (NAPI) izeneko erakunde autonomoa Lehendakaritza, Barne eta Justizia Departamentuari atxikita egonen da.

3. Nafarroako Larrialdietako Agentzia izeneko erakunde autonomoa Barne Zuzendaritza Nagusiari atxikita egonen da.

4. Modernizazioaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritza Nagusia Informazioaren Gizarterako Zuzendaritza Nagusiaren ondorengoa da eta, hortaz, hark zituen eskumenak hartuko ditu, salbu eta Informazioaren Gizartea eta Telekomunikazioak Sustatzeko Zerbitzuak informazioaren gizartea eta telekomunikazioak Nafarroako Foru Komunitatearen gizarte eta enpresa ehunean sustatzearen arlokoak, horiek Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko Enpresaren Zuzendaritza Nagusiaren esku utzi baitira.

2. artikulua . Ekonomia eta Ogasun Departamentua Nota de Vigencia.

1. Ekonomia eta Ogasun Departamentuak, bere titularraren goi-zuzendaritzapean, honako organo hauek izanen ditu bere oinarrizko egituran:

a) Politika eta Sustapen Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusia..

b) Aurrekontuen eta Kontu-hartzen Zuzendaritza Nagusia.

c) Ondare Zuzendaritza Nagusia.

d) Nazioarteko Garapeneko Zuzendaritza Nagusia.

e) Idazkaritza Tekniko Nagusia.

f) Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko-administratiboa.

2. Nafarroako Zerga Ogasuna izeneko erakunde autonomoa Ekonomia eta Ogasun Departamentuari atxikita egonen da.

3. Politika eta Sustapen Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak bere gain hartu ditu Politika Ekonomikoaren eta Garapenaren Zuzendaritza Nagusiak ekonomia eta estatistika arloetan zituen eskumenak.

4. Aurrekontuen eta Kontu-hartzearen Zuzendaritza Nagusiak bere gain hartu ditu Aurrekontuen eta Ondarearen Zuzendaritza Nagusiak aurrekontu, diruzaintza eta kontu-hartze arloetan zituen eskumenak.

5. Ondarearen Zuzendaritza Nagusia Aurrekontuen eta Ondarearen Zuzendaritza Nagusiaren ondorengoa da eta hark ondare arloan zituen eskumenak bere gain hartu ditu.

6. Nazioarteko Garapeneko Zuzendaritza Nagusia Europako Aferen Zuzendaritza Nagusiaren ondorengoa da eta kanpo ekintzaren arloan eta Europaren eraikuntza prozesuan parte hartzearen arloan hark zituen eskumenak bere gain hartu ditu.

3. artikulua . Erakundeekiko Harremanetarako eta Eledunaren Departamentua.

Erakundeekiko Harremanetarako eta Eledunaren Departamentuak, bere titularraren goi-zuzendaritzapean, honako organo hauek izanen ditu bere oinarrizko egituran:

a) Komunikazio Zuzendaritza Nagusia-Nafarroako Gobernuaren Eledunaren Bulegoa.

b) Erakundeekiko Harremanetarako Zuzendaritza Nagusia.

c) Nafarroako Gobernuaren Madrilgo Ordezkaritza - Zuzendaritza Nagusia.

d) Immigraziorako Bulegoa.

e) Idazkaritza Tekniko Nagusia.

4. artikulua . Toki Administrazioko Departamentua.

Toki Administrazioko Departamentuak, bere titularraren goi-zuzendaritzapean, honako organo hauek izanen ditu bere oinarrizko egituran:

a) Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusia.

b) Idazkaritza Tekniko Nagusia.

c) Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzua Nota de Vigencia.

5. artikulua . Hezkuntza Departamentua Nota de Vigencia.

1. Hezkuntza Departamentuak, bere titularraren goi-zuzendaritzapean, honako organo hauek izanen ditu bere oinarrizko egituran:

a) Antolaketaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusia.

b) Ikuskapen eta Zerbitzuen Zuzendaritza Nagusia.

c) Lanbide Irakaskuntzaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusia.

d) Idazkaritza Tekniko Nagusia.

2. Antolaketaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusia Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren Zuzendaritza Nagusiaren ondorengoa da eta, hortaz, hark zituen eskumenak hartuko ditu, salbu eta Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak esleituak zituztenak, horiek Ikuskapen eta Zerbitzuen Zuzendaritza Nagusiari atxikita izanen baitira, eta orobat, Lanbide Heziketaren Zerbitzukoak izan ezik, zerbitzu hori Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiari atxikita izanen baita.

3. Ikuskapen eta Zerbitzuen Zuzendaritza Nagusiak Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren Zuzendaritza Nagusiko Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuaren eta Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren eskumenak hartuko ditu eta, horiez gainera, baita Giza Baliabideen Zerbitzuarenak ere.

4. Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusia Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiaren ondorengoa da eta, hortaz, hark zituen eskumenak hartuko ditu, baita Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren Zuzendaritza Nagusiko Labide Heziketaren Zerbitzuari zegozkionak ere.

5. Euskararen Nafar Institutua/Instituto Navarro del Vascuence erakunde autonomoa Hezkuntza Departamentuari atxiki zaio.

6. artikulua . Osasun Departamentua.

1. Osasun Departamentuak, bere titularraren goi-zuzendaritzapean, honako organo hauek izanen ditu bere oinarrizko egituran:

a) Osasun Zuzendaritza Nagusia.

b) Idazkaritza Tekniko Nagusia.

2. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua eta Nafarroako Lan Osasunaren Institutua izeneko erakunde autonomoak Osasun Departamentuari atxikita egonen dira.

3. Drogamenpekotasunaren aurkako Foru Plana Osasun Zuzendaritza Nagusiari atxikita izanen da.

7. artikulua . Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua.

1. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak, bere titularraren goi-zuzendaritzapean, honako organo hauek izanen ditu bere oinarrizko egituran:

a) Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusia.

b) Landa Garapenerako Zuzendaritza Nagusia.

c) Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusia.

d) Idazkaritza Tekniko Nagusia.

2. Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Zentroa (EVENA) izeneko erakunde autonomoa Landa Garapenerako Zuzendaritza Nagusiari atxikita egonen da.

3. Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusia Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren ondorengoa da eta, hortaz, hark zituen eskumenak hartuko ditu.

8. artikulua . Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentua Nota de Vigencia.

1. Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak, bere titularraren goi-zuzendaritzapean, honako organo hauek izanen ditu bere oinarrizko egituran:

a) Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusia.

b) Familiaren, Haurraren eta Kontsumoaren Zuzendaritza Nagusia.

c) Idazkaritza Tekniko Nagusia.

2. Familia, Kirol, Gazteria eta Gizarte Gaietako Departamentuari atxikiko zaizkio Nafarroako Kirolaren Institutua, Nafarroako Gazteriaren Institutua eta Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoak.

3. Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutua izeneko erakunde autonomoa Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiari atxikita egonen da.

4. Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusia Gizarte Ongizatearen Zuzendaritza Nagusiaren ondorengoa da eta, hortaz, hark zituen eskumenak hartu ditu, baita Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratzearen Zuzendariordetzak bere gain zituenak ere.

5. Familiaren, Haurraren eta Kontsumoaren Zuzendaritza Nagusia Familia Zuzendaritza Nagusiaren ondorengoa da eta, hortaz, hark zituen eskumenak hartuko ditu, baita Industria eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiko Kontsumo Zerbitzuari zegozkionak ere.

6. Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuak Gizarte Ongizatearen Zuzendaritza Nagusiko Plangitza eta Inbertsioko Zerbitzuko Inbertsio eta Obra Atalaren esparru materiala hartuko du bere gain.

7. Idazkaritza Tekniko Nagusiak Nafarroako Gizarte Ongizatearen Zuzendaritza Nagusiko Plangitza eta Inbertsioko Zerbitzuko Afera Ekonomikoen Atalaren esparru materiala hartuko du bere gain.

9. artikulua . Vianako Printzea ErakundeaKultura eta Turismo Departamentua.

Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuak, bere titularraren goi-zuzendaritzapean, honako organo hauek izanen ditu bere oinarrizko egituran:

a) Kultura Zuzendaritza Nagusia.

b) Turismo Zuzendaritza Nagusia.

c) Idazkaritza Tekniko Nagusia.

10. artikulua . Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentua.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak, bere titularraren goi-zuzendaritzapean, honako organo hauek izanen ditu bere oinarrizko egituran:

a) Herri Lan Zuzendaritza Nagusia.

b) Garraio Zuzendaritza Nagusia.

c) Idazkaritza Tekniko Nagusia.

11. artikulua . Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentua.

1. Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak, bere titularraren goi-zuzendaritzapean, honako organo hauek izanen ditu bere oinarrizko egituran:

a) Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Zuzendaritza Nagusia.

b) Idazkaritza Tekniko Nagusia.

2. Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Zuzendaritza Nagusia lehengo Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Zuzendaritza Nagusiaren ondorengoa da eta, hortaz, haren eskumenak hartuko ditu.

12. artikulua . Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentua.

1. Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuak, bere titularraren goi-zuzendaritzapean, honako organo hauek izanen ditu bere oinarrizko egituran:

a) Enpresaren Zuzendaritza Nagusia.

b) Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren Zuzendaritza Nagusia.

c) Idazkaritza Tekniko Nagusia.

2. Nafarroako Enplegu Zerbitzua izeneko erakunde autonomoa Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuari atxikita egonen da.

3. Enpresaren Zuzendaritza Nagusia Industria eta Berrikuntza Zuzendaritza Nagusiaren ondorengoa da eta hark zituen eskumenak hartuko ditu, salbu eta Kontsumo Zerbitzuari zegozkionak, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko Familiaren, Haurraren eta Kontsumoaren Zuzendaritza Nagusiari esleitu zaizkiolako; orobat, Informazioaren Gizarterako Zuzendaritza Nagusiko Informazioaren Gizartea eta Telekomunikazioak Sustatzeko Zerbitzuak informazioaren gizartea eta telekomunikazioak Nafarroako Foru Komunitatearen gizarte eta enpresa ehunean sustatzearen arloko eskumenak hartuko ditu.

4. Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren Zuzendaritza Nagusia Lan Zuzendaritza Nagusiaren ondorengoa da eta, hortaz, haren eskumenak hartuko ditu.

Xedapen Iragankor Bakarra. Zuzendaritza nagusi berrien eta izena aldatu zaienen titularrak.

1. Foru dekretu honen bidez izena aldatu duten edo lehengo zuzendaritza nagusien ondorengo diren zuzendaritza nagusietako titularrek organo horietako titularrak izaten segituko dute, jardunean, izen berria hartuta, harik eta kasuan kasuko zuzendaritza nagusiaren arduradun berriak izendatu arte.

2. Ekonomia eta Aurrekontu Politikaren Zuzendaritza Nagusiaren titularrak Aurrekontuen eta Ondarearen Zuzendaritza Nagusiko titularra izaten segituko du, jardunean eta, gainera, Politika Ekonomikoaren eta Garapenaren zuzendari nagusi ere izanen da, zuzendaritza nagusi horietako titularrak izendatu arte.

Xedapen Indargabetzaile Bakarra . Arau indargabetzea.

Indarrik gabe utzi dira foru dekretu honek ezarritakoari aurka egiten dioten maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak.

Azken Xedapenetan Lehena. Egituratik kendu diren organoak.

Ondoko zuzendaritza nagusi hauek kendu dira:

Ekonomi eta Aurrekontu Politikaren Zuzendaritza Nagusia.

Europako Aferen eta Plangintzaren Zuzendaritza Nagusia.

Informazioaren Gizarterako Zuzendaritza Nagusia.

Ingurumen Zuzendaritza Nagusia.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Zuzendaritza Nagusia.

Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren Zuzendaritza Nagusia.

Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusia.

Gizarte Ongizatearen Zuzendaritza Nagusia.

Familiaren Zuzendaritza Nagusia.

Industria eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusia.

Lan Zuzendaritza Nagusia.

Azken Xedapenetan Bigarrena. Gaikuntzak.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariari gaikuntza ematen zaie behar diren xedapen guztiak eman ditzaten foru dekretu honetan xedatutakoa garatu eta betetzeko, eta bidezkoak diren langileen eta baliabide ekonomiko eta materialen esleipena eta banaketa egiteko.

Azken Xedapenetan Hirugarrena. Indarraldia.

Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web