(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

225/2002 FORU DEKRETUA, AZAROAREN 4KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN ZERBITZUKO LANGILEEK TXANDAKA, GAUEZ ETA JAIEGUNETAN LAN EGITEN DUTENEAN HARTU BEHARREKO DIRU KONPENTSAZIOAK ARAUTZEN DITUENA Nota de Vigencia.

BON N.º 6 - 13/01/2003



  AZKEN XEDAPENAK


Atariko

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginak, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak onetsiak, 53. artikuluan ezartzen duenaren arabera, zerbitzu beharrengatik txandaka, gauez edo jaiegunetan lan egin behar duten funtzionarioek diru edo ordu konpentsazioa hartuko dute, erregelamendu bidez ezartzen diren arauek ezartzen dutenarekin bat.

Diru konpentsazio horiek zenbait foru dekreturen bidez arautu dira; azkena, 9/1999 Foru Dekretua, urtarrilaren 18koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileek txandaka, gauez eta jaiegunetan lan egiten dutenean hartu beharreko diru konpentsazioak zehazten dituena.

Gainera, urtarrilaren 14ko 12/2002 Foru Dekretuak, 2002. urterako E mailako soldata zehaztu eta bestelako lansariak ezartzen dituenak, lansari kontzeptu batzuen 2002rako zenbatekoak (eurotan) azaltzen ditu Eranskinean; horien balioa kopuru finkoen bidez ezartzen da gaur egun, eta horien artean daude gaueko eta jaiegunetako lanaren konpentsazioei dagozkienak.

2002ko apirilaren 15ean Administrazioak eta CC.OO, UGT eta CEMSATSE sindikatuek (azken honek lan-kontratudunak bakarrik) Akordioa sinatu zuten Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen 2002-2003rako lan baldintzei buruz. Akordio horretan azaltzen da, lansariei buruzko neurriez gainera, ehuneko 50 igoko dela igandean edo jaiegunean egindako lanaren konpentsazioa, 2002. urtean lanean aritutako 34. jaiegunetik aurrera eta 2003. urtean, berriz, 33.etik aurrera; adierazten du, halaber, gaueko lan ordu guztiak konpentsatuko direla hilabete bakoitzeko lehenengo 70etarako gaur egun ezarrritako kopuruekin, maila edo taldearen arabera, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko A maila edo taldeko langileei gaueko lanarengatik eman beharreko konpentsazioa B maila edo taldearentzat ezarritakoa izanen dela.

Lansariei buruzko neurri horiek arauen mailara igo behar direnez, onespen formala eman eta indarra har dezaten, eta komenigarria denez bereiztea diru konpentsazio horiei aplikatu beharreko araubide juridikoa eta urteroko bakoitzari dagokion horien zenbatekoa, Foru Dekretu hau eman da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileek txandaka, gauez eta jaiegunetan lan egiten dutenean hartu beharreko diru konpentsazioak arautzeko.

Nafarroako Kontseiluak, 2002ko urriaren 15eko bilkuran, Foru Dekretu honen aldeko txostena eman du, edukia ordenamendu juridikoari lotzen zaiola uste baitu.

Horiek horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko azaroaren lauan egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua.

Foru Dekretu hau aplikatuko zaie Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileei izan ezik, beren araudia izanen baitute.

2. artikulua.

Txandaka aritzen diren langileek, hau da, hiruhileko baten lanegun guztien heren batetik gorakoetan lanorduak aldatuak dituztenek, euren mailako hasierako soldataren ehuneko 6ko diru konpentsazioa izanen dute.

3. artikulua.

1. Jaiegunetan aritzen diren langileek mailaren araberako diru konpentsazioa hartuko dute, eta zenbatekoa arau bidez ezarriko da.

Ondorio horietarako, jaiegunetako lantzat joko da, bakarrik, igandeetan edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileentzat urtero onesten den lan egutegian jaiegun direnetan egindakoa.

2. Jaieguneko lanari dagokion diru konpentsazioa ehuneko 50ko gehituko da urte bakoitzean lanean aritutako 34. jaiegunetik aurrera. 2003 urtarrilaren 1etik aurrera, lanean aritutako 33. jaiegunetik aurrera ezarriko da gehikuntza hori.

Atal honetan aipatzen den lan egindako jaiegunen konputuari dagokionez, kontuan hartuko dira, bakarrik, lanaldiaren erdia gutxienez jaiegunean dutenak.

4. artikulua.

Gauez aritzen diren langileek, lanegun edo jaiegun izan, mailaren araberako diru konpentsazioa hartuko dute eta kopurua arau bidez ezarriko da.

Ondorio horietarako, gaueko lanaldia izanen da 22:00etatik biharamuneko 8:00ak arte egiten dena, izaera orokorrez ezarrita dagoen lanaldia egiten duten langileak izan ezik, horiek ez baitute inolaz ere konpentsazio hori hartuko.

5. artikulua.

Jaiegunetan lanean aritzeagatik hartzen den diru konpentsazioa gaueko lanagatik hartzen den konpentsazioari metatuko zaio, horiek biak egun berean gertatuz gero.

6. artikulua.

Aurreko artikuluetan ezarritako diru konpentsazioetan, baita erregelamendu bidez ordutan hartzen direnetan ere, bilduak daude lanpostu guztietan gerta daitezkeen gorabeherak eta berezitasunak oro; besteak beste, txandakako lanaldiak, txanden arteko informazio ematea, etab.

7. artikulua.

Aurreko artikuluetan xedatutakoak ukitzen dituen langileek eskubidea izanen dute urte bakoitzaren bukaeran, oporraldiko lansariak direla eta, gauez eta jaiegunetan lan egiteagatik aurreko urtean hartutakoaren batez bestekoa hartzeko.

8. artikulua.

Foru Dekretu honetan ageri diren diru konpentsazioak langile bakoitzaren ohiko lanaldian (arau bidez ezarritako urteko konputuaren barnean) egindako lanari soilik aplikatuko zaizkio.

9. artikulua Nota de Vigencia.

Gauez eta jaiegunetan lan egitearen konpentsazio ekonomikoa Nafarroako Larrialdietako Agentziako ofizial, ofizialorde, sarjentu, kabo eta suhiltzaile lanpostuetan aritzen diren langileentzat.

1 Foru dekretu honen aurreko artikuluetan ezarritakoa gorabehera, Nafarroako Larrialdietako Agentziako ofizial, ofizialorde, sarjentu, kabo eta suhiltzaile lanpostuetan aritzen diren langileek konpentsazio ekonomiko bat jasoko dute urtero, ondoko zenbatekoarekin, gauez eta jaiegunetan egiten duten lanagatik:

a) Suhiltzaileen ofiziala: 3.276 euro.

b) Suhiltzaileen ofizialordea: 3.552 euro.

c) Suhiltzaileen sarjentua: 4.188 euro.

d) Suhiltzaileen kaboa eta suhiltzailea: 4.068 euro.

2. Aurreko atalean zehazten den zenbatekoa hainbanatuko da hamabi hilabeteetako soldata arruntetan eta bigarren jardueraren egoeran mantenduko da (zerbitzu osagarriak).

3. Artikulu honetan sartutako langileak beharturik daude lana gauez eta jaiegunetan egitera, lan egutegian hala zehazturik dutenean eta, halaber, zerbitzuaren beharrak direla-eta zuzendaritzak hala eskatzen duenetan, betiere urteko lanaldiaren konputuaren barnean.

4. Zenbateko horrek orokorrean konpentsatzen du gauez eta jaiegunetan egiten den lana, langile horiek beren lanaldia betetzeko egin beharrekoa, eta ezin dute beste edozein zenbatekorik jaso kontzeptu horiengatik.

5. Artikulu honetan zehaztutako zenbatekoa ez da jasoko eritasun arruntaren edo lanez kanpoko istripuaren ondoriozko aldi baterako ezintasunetan, kontuan hartu gabe baja-agiririk dagoen ala ez. Ondorio horietarako, enplegatuak egoera horretan irauten duen adina lanegunen zenbatekoa kenduko da, zenbateko hori langile horren urteko lanaldiko orduekin zatituz, norberaren aferetarako baimen ordainduari dagozkionak kendu ondoren.

6. Foru dekretu honetan gauez eta jaiegunetan lan egiteagatik ezarritako konpentsazio ekonomikoei egiten zaizkien aldaketak, halakorik balego, aplikatuko zaizkio artikulu honetan zehaztutako zenbatekoari. Halaber, zenbateko hori aldatuko da funtsezko aldaketarik eginen balitz lanpostu horietan aritzen direnek gauez eta jaiegunetan egiten duten lanaren ordutegian.

Xedapen Gehigarria

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileek gauez eta jaiegunetan lan egiteagatik 2002. urtean hartu beharreko diru konpentsazioak honako hauek dira:

A 7,02 euro 10,53 euro

B 7,02 euro 10,53 euro

C 6,45 euro 9,68 euro

D 5,85 euro 8,78 euro

E 5,85 euro 8,78 euro

A 3,06 euro

B 3,06 euro

C 2,51 euro

D 2,18 euro

E 2,18 euro

Xedapen Indargabetzailea

Indarrik gabe gelditu dira Foru Dekretu honetan ezarritakoaren kontrakoak diren xedapen guztiak eta, zehazki, ondoko hauek:

_9/1999 Foru Dekretua, urtarrilaren 18koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileek txandaka, gauez eta jaiegunetan lan egiten dutenean hartu beharreko diru konpentsazioak arautzen dituena.

_Urtarrilaren 14ko 12/2002 Foru Dekretuan jaiegunetako eta gaueko lanaren konpentsazioari buruzkoak diren eranskinak. Foru Dekretu haren bidez, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Legean xedaturikoaren babesean, 2002. urterako E mailako soldata zehaztu eta bestelako lansariak ezarri ziren, bai Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko langileendako, bai hark kudeaturiko Bahituretxeetako pentsiodunendako.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.

Ahalmena ematen zaio Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari Foru Dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Bigarrena.

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta ondorio ekonomikoek 2002ko urtarrilaren 1ean izanen dute hasiera.

Iruñean, bi mila eta biko azaroaren lauan._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0212206

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web