(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

10/1999 FORU DEKRETUA, URTARRILAREN 18KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOKO ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOETAKO LANPOSTU JAKIN BATZUEI ORDAINSARI OSAGARRIAK ESLEITZEN DIZKIENA

BON N.º 14 - 01/02/1999



  AZKEN XEDAPENAK


Atariko

1995eko abenduaren 1ean, hainbat negoziazioren ondotik, Administrazioaren eta sindikatuen arteko akordio bat sinatu zen, Administrazioaren modernizazioari eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen 1996-1999 eperako lan baldintzei buruz, eta Nafarroako Gobernuak onespena eman eta gero 1995eko abenduaren 25eko 158. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.

Lan baldintzen hobekuntzen artean, Akordioaren III. Tituluko 1. idazatian, aipatzen da Akordioak iraunen duen lau urteetan urratsez urrats eta proportzionalki ordainketa osagarrien homologazio bat ezarriko dela, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko lanpostuen eta Foru Administrazioaren gainerakoan eta haren erakunde autonomoetan izen eta eginkizun berdinak dituztenen artean, unitate organikoetako burutza eta zuzendaritzak sartu gabe.

Akordioaren idazati hori betetzeko asmoz, ekainaren 17ko 243/1996, otsailaren 24ko 38/1997 eta urtarrilaren 26ko 12/1998 Foru Dekretuen bidez lanpostu jakin batzuei 1996, 1997 eta 1998. urteetarako ordainsari osagarriak esleitu zitzaizkien, eta ezarri zen homologazio prozesu honetarako erabili behar den arautegia.

Akordioa betetzeko asmo berarekin, bidezko da 1999rako ordainsari osagarriak esleitzea.

Horiek horrela, Lehendakaritza eta Barne kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko urtarrilaren hemezortzian hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua

Lanpostuko osagarri bat esleitzen zaie, hemen zehazten den portzentaian, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostu hauei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzukoak sartzen ez direlarik:

A maila:

-Albaitaria, kimikaria: % 10.

C maila:

-L.L.T.: % 6.

-Administraria, administrari-ofiziala, antolaketako ofiziala, fotokonposizioko ofiziala, delineatzaile- ofiziala, informatika sistemetako teknikari-ofiziala, informatikako operatzailea, liburutegi arduraduna: % 5,68.

-Lehen mailako sukaldaria, "El Vergel" zaharretxeko sukaldeko burua: % 10.

D maila:

-Administrari laguntzailea: % 6,66.

E maila:

-Sukaldeko laguntzailea: % 10.

2. artikulua

Arrisku bereziko osagarri bat esleitzen zaie, hemen zehazten den portzentaian, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostu hauei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzukoak sartzen ez direlarik:

C maila:

-Lehen mailako ofiziala, lehen mailako hargin-ofiziala, mantenimenduko ofiziala, mantenimenduko burua, teknikari-ofizial elektrikaria, lehen mailako behargina: % 10.

D maila:

-2. mailako zurgin-behargina, 2. mailako pintore-behargina, bigarren mailako hargin-ofiziala, lanbide askotako arduraduna (mantenimendua, mantenimenduko laguntzailea: % 10.

3. artikulua

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako sukaldari lanpostuak (D maila) esleitua duen lanpostuaren osagarria % 22ra bitarte gehitzen da, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzukoak sartzen ez direlarik.

2. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikiriko sukaldari lanpostuari (D maila) aipatu gehikuntza aplikatzearren, 7 zenbakiko destinoko osagarria esleitzen zaio.

4. artikulua

Aurreko artikuluan aipatutako osagarrien esleipena, honako arau hauen arabera eginen da:

Lehenbizikoa

Portzentaiak, kasuan kasuko sailkapen mailako hasierako soldatari dagozkio.

Bigarrena

Osagarriak esleituko zaizkie zehaztutako izen horiek dituzten lanpostuei. Beraz, antzeko eginkizunak izan baina izen desberdineko lanpostuei eragiteko, aldez aurretik dagokien aldaketa tramitatu beharko da, eta, bidezkotzat jotzen bada, aldatu eginen dira, eta horiek horrela izanez gero, orduan izanen da bidezkoa osagarriaren esleipena, Foru Dekretu honetan zehaztutako ondorio ekonomikoekin.

Hirugarrena

Foru Dekretu honen arabera osagarriaren esleipena hartzen duten lanpostuen titularrek, atal edo bulego bateko edo haiekin parekatutako unitate bateko burutzaren batean ari badira, osagarri hori jasoko dute burutzari dagokionaz gainera. Era berean eginen da, eginkizun berariazkoetan aritzeagatik lanpostuko osagarri baten aldi baterako esleipena denean.

Laugarrena

Foru Dekretu honetan esleitzen diren lanpostuko eta arrisku bereziko osagarriak ez dira aplikatuko edo, jasotzen badira, ez dira aurrerantzean eskuratuko, titularra bestelako eginkizunetan ari baldin bada, eta ez lanpostuaren izenari dagozkionetan, hain zuzen ere aipatu osagarri horren esleipena ekarri dutenetan.

Bosgarrena

Inor jasotzen ari bada konpentsaziozko osagarria, esleitzen diren osagarriek hura zurgatu eginen dute.

Seigarrena

Aurreko artikuluan esleitutako arrisku bereziko osagarriak zurgatuko du lehendik plantila organikoan esleitutakoa, halakorik baldin bada eta lehengoa txikiagoa bada; bestela, lehendik dagoenak segituko du.

Zazpigarrena

Albaitari eta kimikari lanpostuei esleitutako osagarria ez zaie aplikatuko plantila organikoan dedikazio esklusiboko osagarria daukatenei.

Zortzigarrena

L.L.T.ko lanpostuari esleitutako osagarria ez zaie aplikatuko plantila organikoan osagarri horren portzentaia haundiagoa esleitua daukatenei.

Bederatzigarrena

"El Vergel" zaharretxeko sukaldeko buruari esleitutako lanpostuko osagarria, gaur egun plantila organikoan esleitua daukanari gehituko zaio.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa

Ahalmena ematen zaio Lehendakaritza eta Barne kontseilariari Foru Dekretu hau betetzeko eta aurrera eramateko behar diren xedapen guztiak dikta ditzan.

Bigarrena

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo egunean hartuko du indarra eta eragin ekonomikoa 1999ko urtarrilaren 1etik aitzinera sortuko du.

Hirugarrena

Urtarrilaren 26ko 11/1998 Foru Dekretua indarrik gabe gelditzen da, bai eta Foru Dekretu honen aurka doazen lerrun bereko nahiz beheragoko xedapen guztiak ere.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko urtarrilaren hemezortzian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Lehendakaritza eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A9900689

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web