44/2003 FORU DEKRETUA, MARTXOAREN 3KOA, OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUKO LANPOSTUEI DAGOZKIEN ORDAINSARI OSAGARRIAK ZEHAZTU ETA ESLEITZEN DITUENA .
BON N.º 39 - 31/03/2003
XEDAPEN IRAGANKORRAK
AZKEN XEDAPENAK
1. ERANSKINA. DESTINOKO ETA BERARIAZKO OSAGARRIEN ESLEIPENAREN ERANSKINA
2. ERANSKINA. ALDAGAIEN ORDAINSARITAULAK
3. ERANSKINA. DIRU ORDAINAK IRAKASLE ARITZEAGATIK
4. ERANSKINA. ZUZENDARITZEN ETA BURUTZEN DESTINOKO ETA BERARIAZKO OSAGARRIEN TAULA
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen araubide berariazkoa arautzen duen urriaren 20ko 11/1992 Foru Legeak oro har langile horientzako ordainsarien sistema arautzen du.
Foru Lege horretako aurreikuspenak erregelamenduzko garapena jasan dute hainbat Foru Dekreturen bidez. Horiek lanpostu jakin batzuen ordainsari osagarriak zehaztu eta, halaber, urte horietan zehar izandako gorakadak eguneratzen zituzten. Hainbeste arau eta haietan bildutako aurreko arauen hein bateko indargabetzeak egoteak nolabaiteko nahasmendua zekarren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko lanpostuen ordainsari osagarriak zehazterakoan.
Arauen arteko diferentzia horiek saihestearren, argitasun eta segurtasun juridikoak sustatu nahi baitira, indarra zuten arau horiek guztiak bakar batean bildu dira, testu bategin honen onespenaren bidez. Aipatu testuak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko lanpostuen ordainsari osagarriak arautzen ditu.
2002ko apirilaren 15ean izenpetu zen Administrazioaren eta CC.OO., U.G.T. eta CEMSATSE (azken hau lan kontratupeko langileei dagokie soilik) sindikatuen arteko Ituna, Nafarroako Administrazio Publikoetako langileen 2002. eta 2003. urteetarako lan baldintzei buruzkoa. Itun horretan, aldaketa batzuk egin dira orain arte aplikagarri izan den ordainsarien araubidean. Beraz, bidezko da langileen ordainsarien araubidea itunean hitzartutako baldintzei egokitzea.
Horrela bada, hauexek izanen dira sartu beharreko aldaketak: A maila edo taldeko langileek gauez edo jaiegunetan eginiko txandakako lanaren ordainak hartzen ahalko dituzte, baina bakarrik inguruabar horiek ohiko lanaldiaren barruan gertatzen direnean; espresuki gelditzen dira kanpo bertan edo lokalizaturik egin beharreko guardiak. Hori dela-eta, txandakako lanari norberaren mailako oinarrizko soldataren gainean ezarritako portzentajea aplikatuko zaio, eta gauez edo jaiegunetan egiten den lanari dagozkienak, berriz, B maila edo taldearentzat ezarritakoak izanen dira. Bestetik, gaueko lan ordu guztiak konpentsatuko dira hilabete bakoitzeko lehenengo 70etarako gaur egun ezarrritako kopuruekin, maila edo taldearen arabera. Halaber, igandez edo jaiegunez lan egiteagatik ezarritako ordainari 100eko 50a gehituko zaio 2002. urtean lan egiten den 34. jaiegunetik hasita eta 2003. urtean, 33.etik aurrera.
Talde jakin batzuentzako ordainsari osagarriei dagokienez, ondokoak ezarri dira: bi urtetan, lanpostuko osagarria % 5,68tik % 15,68ra igotzea, sistema informatikoetako ofizial teknikoentzat eta informatikako operadoreentzat; bi urtetan, % 8ko arrisku bereziko osagarria, gidari lanpostuentzat, betiere titularraren ohiko zeregina horixe baldin bada; bi urtetan, % 6,66ko lanpostuko osagarria, telefonistentzat; eta azkenik, bi urtetan, % 7ko lanpostuko osagarria, E mailako lanpostuentzat, baldin eta gaur egun horrelako osagarririk ez badute (2002. urtean % 3 eta 2003. urtean % 4 gehiago).
Nafarroako Kontseiluak, 2002ko abenduaren 10eko bilkuran, Foru Dekretu honen aldeko txostena eman du, edukia antolamendu juridikoari lotzen zaiola uste baitu.
Horiek horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak eta Osasun kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hiruko martxoaren hiruan egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,
DEKRETATU DUT:
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko lanpostuek, 1. eranskinean ageri baitira, hilabetero jasoko dute eranskin horren arabera destinoko osagarriaren indizeari dagozkion ordainsariak.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko lanpostuek, 1. eranskinean ageri baitira, hilabetero jasoko dute eranskin horren arabera osagarri berariazkoaren indizeari dagozkion ordainsariak.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileek, gauez lan egiten badute urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako baldintzei jarraikiz, 2. eranskineko diru ordaina jasoko dute beren lanpostuaren mailaren arabera.
1. Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileek igande eta jaiegunetako gaueko txandan lan egiteagatik, urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen 14. artikuluan ezarritako baldintzetan, 2. eranskineko diru ordaina jasoko dute igande edo jaiegunetan lan egindako ordu bakoitzeko.
2. Jaieguneko lanari dagokion diru konpentsazioa % 50ean gehituko da urte bakoitzean lanean aritutako 34. jaiegunetik aurrera. 2003 urtarrilaren 1etik aurrera, lanean aritutako 33. jaiegunetik aurrera ezarriko da gehikuntza hori.
Atal honetan aipatzen den lan egindako jaiegunen konputuari dagokionez, kontuan hartuko dira, bakarrik, gutxienez lanaldiaren erdia jaiegunean dutenak.
3. Igande edo jaiegunetan lanean aritzeagatik hartzen den diru konpentsazioa gaueko lanagatik hartzen den konpentsazioari metatuko zaio, horiek biak egun berean gertatuz gero.
4. Bertan edo lokalizaturik egin beharreko guardiak ez dira inola ere kontabilizatuko ordain hori jasotzeko ondorioetarako.
1. Txandaka aritzen diren langileek, hau da, hiruhileko baten lanegun guztien heren batetik gorakoetan lanorduak aldatuak dituztenek, euren mailako hasierako soldataren % 6 kobratuko dute 1. eranskineko osagarri berariazkoaz gain.
2. Txandaka lan egiten duten Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileei lanaldia erregulatzen duten arauetan agindutako ordu konpentsazioak ordainduko zaizkie.
Ondorio horietarako, lanalditzat langileen lanaldi arrunta baino ez da hartzen, erregelamendu bidez finkatutakoa. Halaber, espresuki baztertzen da urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen 15. artikuluaren arabera bertan edo lokalizaturik egiten guardiak.
1. Foru Dekretu honen 3., 4. eta 5. artikuluetan ezarritako diru ordainetan, baita erregelamendu bidez ordutan hartzen direnetan ere, bilduak daude lanpostu guztietan gerta daitezkeen gorabeherak eta berezitasunak oro; besteak beste, txandakako lanaldiak, txanden arteko informazio ematea, etab.
2. Lau astetik behin, bigarren igandean, txandaka lan egiten duten langileek festa izanen dute.
1. Lantokian bertan edo lokalizaturik egiten guardiak eginkizun beharrezkoa dira, osasun zerbitzuek ematen duten laguntza etengabea eta iraunkorra izateko beharraren ondorioa baitira. Osasun laguntzari atxikitako ezaugarria da osasun laguntza garrantzi handiko zerbitzu publikotzat hartzea.
Horiek horrela eta dauden giza baliabideak ahalik eta hobekien aprobetxatzearren, guardiak koordinatu eta osatzen ahalko dira hainbat zerbitzu eta zentroren artean, denak era berean atendituz eta, betiere, herritarren beharrek posible egiten badute.
Era berean, osasun laguntza iraunkorrak berekin ekartzen ahalko du bertan edo lokalizaturik egin beharreko guardiak Osasun Barrutiko zentro diferentetan egin beharra, nahiz eta organikoki beste bati atxikia egon.
2. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileek, bertan edo lokalizaturik egon beharreko guardiak egiten badituzte, 2. eranskineko ordainsariak jasoko dituzte beren lanpostuaren maila edo taldearen arabera eta esparruaren arabera.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren barnean larrialdi zerbitzua duten ospitaleetan guardiako burua den langileak diru kopuru gehigarri bat jasoko du eginkizun horrengatik, lantokian bertan egin beharreko guardia orduei edo lanaldi arruntari dagokien ordainsariaz gainera. Hori dela eta, lantokian bertan egin beharreko guardia ordu bakoitzerako aurreikusitako ordainsarien 100eko 50eko zenbatekoa ordainduko zaio guardiako buruaren eginkizunak betetzen dituen langileari, eginkizun horien ordu bakoitzeko.
3. Lantokian bertan edo lokalizaturik egon beharreko guardiak egin eta kobratzen badituzte, ezin izanen dute osagarririk jaso aparteko orduak egiteagatik, ez eta txandako, gauez edo jaiegunetan aritzeagatik ere.
7.bis artikulua. Guardien eta produktibitatearen araberako ordainsaria esleitzeko eta jasotzeko arauak .
Arau hauei jarraituz parte hartuko dute Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileek guardietan eta beteko dituzte produktibitate aldakorraren ordainsariarekin pagatzen diren premiak:
1. Lantoki bereko langileek lehentasuna izanen dute guardiak egiteko eta produktibitate-osagarriaren bidez ordaintzen diren ezohiko jarduerak egiteko. Baldin eta lantoki bateko premiei ezin bazaie erantzun bertan dauden profesionalekin edo langileak kontratatuz, orduan betetzen ahalko dituzte beste lantoki batzuetako langileek, eta, ahal dela, lantokiak mugakideak izanen dira.
2. Langileek ezin izanen dituzte guardiak egin beren lantokitik kanpo, baldin eta beren lantokian bete gabe badaude etengabeko arreta bermatzeko beharrezkoak direnak.
3. Langileek ezin izanen dute beren lantokitik kanpo ezohiko jarduerarik egin, baldin eta beren lantokian beharrezkoa bada ezohiko jarduerak egitea ohiko lanalditik kanpo eta hori ezin bada bete.
4. Aurreko apartatuetan ezarritakoaren ondorioetarako, honako hauek hartuko dira lantokitzat: osasun-eskualde oinarrizkoak, oinarrizko osasun-laguntzaren eta osasun mentalaren kasuan, eta zerbitzuak, laguntza espezializatuaren eremuan.
5. Guardiak edo ezohiko jarduerak modu ekitatiboan banatuko dira egin nahi dituzten profesional guztien artean.
6. Aldez aurretik egiten ahalko dira norbere lantokitik kanpo guardiak edo ezohiko jarduerak egiteko prest dauden profesionalak biltzen dituzten zerrendak, zeinak ordenatuko baitira ezohiko jardueren eta guardien ordu gutxien egin dituztenekin hasita, eta berdinketa gertatuz gero, lantokitik hurbilen daudenekin hasita, eta berdinketak badirau, antzinatasunaren arabera. Azken urtean egonaldia amaitu duten fakultatibo espezialistek lehentasuna izanen dute betetzen zailak diren lanpostuetan guardiak egiteko.
Norbere lantokitik kanpo guardiak edo ezohiko jarduerak egiteko prest daudela adierazten duten langileek lehentasunez onartu behar dituzte mugakide diren osasun-eskualde oinarrizkoetan betetzen zailak diren lanpostuak betetzeko eskaintzen zaizkienak.
7. Aurreko arauan ezarritakoaren araberako zerrendarik ez badago edo badagoenak bide ematen ez badu beharrezko guardia guztiak edo ezohiko jarduera guztiak betetzeko, zentroek gutxienez 48 ordu lehenago jakinaraziko dute zer guardia eta ezohiko jarduera ezin den bete bertako langileekin, beste lantoki batzuetako langileak, nahi badute, horretarako prest ager daitezen, salbu eta premiazko, bat-bateko eta justifikatutako kasuetan.
8. Zentroko zuzendaritzak edo zerbitzuko buruak gainbegiratuko du nola antolatzen diren guardiak eta nola egiten diren ezohiko jarduerak, egiaztatze aldera artikulu honetan ezarritako arauetara egokitzen direla. Guardiak eta ezohiko jarduerak egin nahi dituztenek uste badute banaketa ekitatiboa ez dela errespetatzen, horren berri ematen ahalko diote Profesionalen Zuzendaritzari.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileek 3. eranskinean finkatutako zenbatekoak jasoko dituzte, esparru publikoan prestakuntzako ikastaro edo mintegietan irakasle aritzeagatik, baldin eta eginkizun hori ez bada bere lanpostuari atxikitako berezko betekizun bat edo prestakuntza araututako programa baten zati ez bada, haren ordainketa Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak aurreikusi eta baimentzen baititu, prestakuntnza ikastaroa, programa edo jarduera onesteko unean.
Aipatu prestakuntza jarduerak, ikastaroak edo mintegiak aldizka edo oso maiz errepikatzen badira, jaso beharreko zenbatekoak 3. eranskinean ageri direnak izanen dira.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Gobernu Kontseiluak Talde Zuzendaritzak, Ataletako eta Administrazio eta Eritzaintza Unitateetako burutzak kokatuko ditu, 4. eranskinean aurreikusietatik, dagokien atalean.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Gobernu Kontseiluak kokatzen ez dituen bitartean, kontseiluburuari ahalmena emanen zaio behin-behinekoz egiteko.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako Toki Osasunaren zerbitzuko botikarien betekizunak bateragarriak izanen dira haien farmazia bulegoarekin eta oro har ezarritako lanaldiaren % 25 bete beharko dute. Beraz, dagokien ordainsariaren portzentaje hori jasoko dute.
Udaleko osasun arloko titularrek, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren funtzionario izatera pasatu ez badira, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzutik kobratuko dute soilik Osasun eta Kontsumo Ministerioak langile horientzako ekitaldi bakoitzean ezartzen dituen ordainsariak.
XEDAPEN IRAGANKORRAK
oinarrizko osasun laguntzako taldeetako mediku eta erizainen kapitazio osagarria berrikusi eta egokitzen ez den bitartean, langile horiek, kontzeptu hori dela-eta, 1992ko lehen seihilekoan lanpostuari ondoko aldagaiengatik jasotako ordainsarien batez bestekoa kobratzen segituko dute: produktibitate finkoa, zerbitzuak hartzen duen biztanle kopurua, herritarren artean 65 urte baino gehiagokoen eta adin pediatrikoko haurren portzentajea, zenbat Osasun Eskualde Oinarrizkotan ematen duten zerbitzua, eta bolada baterako bertaratzen direnei laguntza ematea.
Behin-behineko sistema hori aplikatzearen ondorioz jasotzen diren zenbatekoek ez dute eskubide eskuraturik sortuko, ez eta kapitazio osagarria behin betikoz ezarri ondoren gerta daitezkeen balorazio edo estimazioekiko ondoriorik ere.
oinarrizko osasun laguntzako taldeetako mediku eta erizainek dispertsio geografikoagatik jasotzen duten osagarria berrikusi eta egokitzen ez den bitartean, dispertsio geografikoko osagarri gisa xedapen honetan zehaztutako zenbatekoak segituko dute kobratzen.
Dispertsio geografikoko osagarria lau motatakoa izan daiteke: G1, G2, G3 eta G4, eskualdearen sakabanaketa geografikoaren, hartu behar den herritarren kopuruaren eta zentroko mediku eta pediatra kopuruaren araberakoa.
Eskualde Oinarrizkoei dagokien dispertsio geografikoko osagarria honela kalkulatuko da:
G = (NM/NP) + (Y*Z)
Azalpena:
G = Sakabanaketa koefizientea.
NM = Ekonomia eta Ogasun kontseilariak urtarrilaren 18an emandako 38/1993 Foru Aginduari jarraikiz 100 biztanletik goragoko eskualde oinarrizkoko bizigune kopurua.
NP = Mediku eta pediatren kopurua.
Y = Batez besteko distantzia guneetatik herriburura.
Z = Zuzenketa faktorea, herriburuko biztanle kopuruari dagokionez:
_Bizigunea honelakoa bada = o “ 3.000 biztanle; Z = 0,50.
_Bizigunea honelakoa bada = “ 3.000 biztanle; Z = 0,30.
Bizigune bakarra bada edo sakabanaketa koefizientea 0,1etik beherakoa bada, eskualdea G1 motakoa izanen da.
Sakabanaketa koefizientea 0,1 eta 4 bitartekoa izanez gero, eskualdea G2 motakoa izanen da.
Sakabanaketa koefizientea 4 eta 7 bitartekoa izanez gero, eskualdea G3 motakoa izanen da.
Sakabanaketa koefizientea 7tik gorakoa izanez gero, eskualdea G4 motakoa izanen da.
Ondotik zehazten diren kopuruak hamabi hilabetetan ordainduko dira, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen araubide berariazkoa erregulatzen duen urriaren 20ko 11/1992 Foru Legean ezarritako modu eta irizpideekin bat.
G1: 678,12 euro/urtea.
G2: 1.469,04 euro/urtea.
G3: 2.188,32 euro/urtea.
G4: 2.938,32 euro/urtea.
Foru Dekretu honek xedatzen duenaren aurkako maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak indargabetzen dira; bereziki, honako hauek:
_106/1990 Foru Dekretua, maiatzaren 2koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioek txandaka, gauez eta jaiegunetan lan egiten dutenean hartu beharreko diru eta ordu konpentsazioak arautzen dituena.
_350/1992 Foru Dekretua, azaroaren 2koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko lanpostuei dagozkien ordainsari osagarriak zehaztu eta esleitzen dituena.
_219/1993 Foru Dekretua, uztailaren 19koa, azaroaren 2ko 350/1992 Foru Dekretua aldatzen duena. Haren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko lanpostuei zegozkien ordainsari osagarriak zehaztu eta esleitu ziren.
_14/1994 Foru Dekretua, urtarrilaren 24koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko lanpostu batzuei dagozkien ordainsari osagarriak zehaztu eta esleitzen dituena.
_21/1995 Foru Dekretua, urtarrilaren 30ekoa, urtarrilaren 24ko 14/1994 Foru Dekretua aldatzen duena. Haren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko lanpostu batzuei zegozkien ordainsari osagarriak zehaztu eta esleitu ziren.
_49/1997 Foru Dekretua, martxoaren 3koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko lanpostuei dagozkien ordainsari osagarriak zehaztu eta esleitzen dituena.
_11/1999 Foru Dekretua, urtarrilaren 18koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileek igande eta jaiegunetako gaueko txandan lan egiteagatik izanen duten diru konpentsazioa zehazten duena.
_151/1999 Foru Dekretua, maiatzaren 10ekoa, azaroaren 2ko 350/1992 eta urtarrilaren 30eko 21/1995 Foru Dekretuak aldatzen dituena. Haien bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko lanpostuei zegozkien ordainsari osagarriak zehaztu eta esleitu ziren.
_625/1999 Foru Dekretua, abenduaren 27koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako Psikologia Klinikoko psikologo espezialistek jaso beharreko ordainsariak zehaztu eta esleitzen dituena.
AZKEN XEDAPENAK
ahalmena ematen zaio Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari Foru Dekretu hau garatu eta betetzeko behar diren xedapenak agindu ditzan.
Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta ondorio ekonomikoak izanen ditu 2002ko urtarrilaren 1etik aurrera.
Horri dagokionez, Foru Dekretu honetako zenbatekoak 2002. urtekoak dira.
Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hiruan._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.
1. ERANSKINA. DESTINOKO ETA BERARIAZKO OSAGARRIEN ESLEIPENAREN ERANSKINA
OSASUN LANPOSTUAK
ZERBITZUBURUA, ERAB. DEDIK. A 20 68
ZERBITZUBURUA, ERAB. DEDIK. GABE A 20 23
ATALBURUA, ERAB. DEDIK. A 16 55
ATALBURUA, ERAB. DEDIK. GABE A 16 16
KLINIKABURUA, ERAB. DEDIK. A 16 55
KLINIKABURUA, ERAB. DEDIK. GABE A 16 16
SENDAGILE ALBOKOA, ERAB. DEDIK. A 8 46
SENDAGILE ALBOKOA, ERAB. DEDIK. GABE A 8 11
LZBKO MEDIKUA, ERAB. DEDIK. A 8 46
LZBKO MEDIKUA, ERAB. DEDIK. GABE A 8 11
LZAKO MEDIKUA, ERAB. DEDIK. A 8 46
LZAKO MEDIKUA, ERAB. DEDIK. GABE A 8 11
MEDIKU LAGUNTZAILEA, ERAB. DEDIK. A 8 46
MEDIKU LAGUNTZAILEA, ERAB. DEDIK. GABE A 8 11
BARRUTIKO SENDAGILE ESPEZIALISTA, ERAB. DEDIK. A 8 46
BARRUTIKO SENDAGILE ESPEZIALISTA, ERAB. DEDIK. GABE A 8 11
KUPOKO ETA ESKUALDEKO SENDAGILE ESPEZIALISTA SDH
BOTIKARIA A 0 45
BOTIKARI IKUSKATZAILEA A 6 45
TOKI OSASUN ZERBITZUKO BOTIKARIA A 0 11
BIOLOGO KLINIKOA A 8 45
BIOLOGOA A 0 35
PSIKOLOGO KLINIKOA A 0 45
PSIKOLOGOA A 0 35
PSIKOLOGIA KLINIKOKO PSIKOLOGO ESPEZIALISTA A 8 46
FISIKO KLINIKOA A 8 46
FISIKOA, ERAB. DEDIK. A 0 45
MEDIKUA, ERAB. DEDIK. A 0 45
MEDIKUA, ERAB. DEDIK. GABE A 0 11
PSIKIATRA, ERAB. DEDIK. A 8 46
PSIKIATRA, ERAB. DEDIK. GABE A 8 11
OOLTKO PEDIATRA, ERAB. DEDIK. A 0 45
OOLTKO PEDIATRA, ERAB. DEDIK. GABE A 0 11
OOLTKO MEDIKU PEDIATRA, ERAB. DEDIK. A 0 45
OOLTKO MEDIKU PEDIATRA, ERAB. DEDIK. GABE A 0 11
OOLTKO MEDIKUA, ERAB. DEDIK. A 0 45
OOLTKO MEDIKUA, ERAB. DEDIK. GABE A 0 11
MEDIKU IKUSKATZAILEA A 6 45
OSASUNEKO GOI MAILAKO TEKNIKARIA A 0 45
MEDIKUNTZAKO GOI MAILAKO TEKNIKARIA A 0 45
OSASUNEKO GOI MAILAKO TITULUDUNA, ERAB. DEDIK. A 0 45
OSASUNEKO GOI MAILAKO TITULUDUNA, BATERAEZINTASUNAREKIN A 0 35
EPIDEMIOLOGOA A 0 45
BOTIKARI ZERBITZUBURUA A 0 45
MEDIKU ZERBITZUBURUA A 0 45
GOI M. TITULUDUNA, PUNTU KRITIKOAK A 0 45
MIKROBIOLOGIAKO ATALBURUA A 0 45
GOI M. TITULUDUNAREN LAGUNTZAILEA A 0 45
ALBAITARI IKUSKATZAILEA A 0 45
OSASUN PUBLIKOKO IKUSKATZAILEA A 0 45
OSASUN PUBLIKOKO GOI M. TEKNIKARIA A 0 45
OSASUNEKO GOI M. TITULUDUNA A 0 45
EPIDEMIOLOGIAKO GOI M. TIT. A 0 45
KIMIKARIA A 0 45
PROGRAMETAKO MEDIKU ALBOKOA A 0 45
ODONTOLOGOA A 0 45
SANEAMENDU AGENTEA B 0 35
OLT/EDU B 0 22
OLT BISITATZAILEA B 4 22
PRAKTIKANTEA B 0 22
KUPOKO ETA ESKUALDEKO PRAKTIKANTEA SDH
ESKUALDEKO EMAGINA B 5 22
OLT EMAGINA B 5 22
FISIOTERAPEUTA B 0 22
OLT FISIOTERAPEUTA B 5 22
ESKUALDEKO FISIOTERAPEUTA B 5 22
PODOLOGOA B 0 22
LAN BIDEZKO TERAPEUTA B 0 22
ERDI MAILAKO TEKNIKARIA (OSASUN HEZITZAILEA) B 0 18
LOGOPEDA B 0 18
ETE C 0 18
LTE C 0 18
LTL C 0 18
APTE C 0 18
DTE C 0 18
HHTE C 0 18
MNTE C 0 18
ETTE C 0 18
ORTOPEDIAKO TEKNIKARIA C 0 18
HEZITZAILEA C 0 18
OSASUN HEZITZAILEA C 0 18
KLINIKAKO LAGUNTZAILEA D 0 18
KLINIKAKO LAGUNTZAILEA, EGINKIZUN TEKNIKODUNA D 3 18
ERIZAINTZAKO LAGUNTZAILEA D 0 18
OSASUN LAGUNTZAILEA D 0 18
FARMAZIAKO LAGUNTZAILEA D 0 18
LABORATEGIKO LAGUNTZAILEA D 0 18
LAN BIDEZKO TERAPIAKO MONITOREA D 0 18
ORTOPEDIAKO LAGUNTZAILEA D 0 18
Z.G.A. D 0 18
Z.G.A. ARDURADUNA D 0 18
AUTOPSIETAKO Z.G.A. D 2 18
ZELADOREA E 0 29
ZELADOREA-BEGIRALEA E 0 29
TXANDAKO EDO PABILOIKO ZELADORE ARDURADUNA E 9 20
BIDEKO AMA BIRJINA OSPITALEKO ZELADORE ARDURADUNA E 9 20
ZELADOREA (BILTEGIA) E 0 29
ZELADOREA (AUTOPSIAK) E 3 29
ZELADOREA (EBAKUNTZA GELA) E 0 29
O.O.L.T.KO ZELADOREA E 0 29
OSASUN ESPARRUAZ KANPOKO LANPOSTUAK
GOI MAILAKO INGENIARIA, ERAB. DEDIK. A 0 45
GOI MAILAKO ARKITEKTOA, ERAB. DEDIK. A 0 45
GOI MAILAKO ARKITEKTOA, BATERAGARRIEZ. A 0 35
ARAUBIDE JURIDIKOKO A.P.T., BATERAGARRIEZ. A 0 35
NAF. OSP. LANG. KUD. BURUA A 7 45
ADMINISTRAZIOKO BURUA A 7 45
PROGRAMEN KOORD. GOI MAILAKO TEKNIKARIA A 0 45
GIZA BALIABIDEEN GOI. M. TEKNIKARIA A 0 35
ARAUBIDE EKONOMIKOKO A.P.T., BATERAGARRIEZ. A 0 35
OSASUN EKONOMILARIA A 0 35
ADMINISTRAZIOKO TEKNIKARIA A 0 35
UBARMIN KLINIKAKO LANGILEEN BURUA A 7 45
GOI MAILAKO TITULUDUNA, ERAB. DEDIK. A 0 45
GOI MAILAKO TITULUDUNA, BATERAGARRIEZ. A 0 35
GOI MAILAKO TEKNIKARIA, ERAB. DEDIK. A 0 45
GOI MAILAKO TEKNIKARIA, BATERAGARRIEZ. A 0 35
OSASUN KUDEAKETAKO TEKNIKARIA A 0 45
LIZARRAKO OSP. ADMINISTRATZAILEA A 7 45
ANALISTA/APLIKAZIOAK A 0 35
INFORMAZIO SIST. GOI M. TEKNIKARIA A 0 35
ENPRESA ZIENTZETAKO DIPLOMADUNA B 0 35
INGENIARI TEKNIKOA B 0 35
NAFARROAKO OSP. MANTENIM. BURUA B 7 45
O. PSIKIATRIKOKO Z.O. BURUA B 7 45
TUTERAKO OSP. MANTENIM. BURUA B 7 45
LIZARRAKO OSP. MANTENIM. BURUA B 7 45
ARKITEKTO TEKNIKOA B 0 35
GIZARTE LAGUNTZAILEA B 0 22
GIZARTE LANGILEA B 0 22
GIZARTE GRADUATUA B 0 35
LAN HARREMANETAKO DIPLOMATUA B 0 35
KUDEAKETA TEKNIKARIA B 0 35
ERDI MAILAKO TEKNIKARIA B 0 35
AGIRIZAINA-LIBURUZAINA B 0 35
NAF. OSP. KONTABILITATEKO BURUA B 7 30
NAF. OSP. DIRUZAINTZAKO BURUA B 7 30
O. PSIKIATRIKOKO LANGILEEN BURUA B 7 30
O. PSIKIATRIKOKO EKON. ETA KONTAB. KONTROLATZEKO B. B 7 30
NAFARROAKO OSPITALEKO FAKTURAZIO BURUA B 7 30
TUTERAKO OSP. HORNIKUNTZA ARLOKO BURUA B 7 30
NAFARROAKO OSP. HORNIKUNTZA ARLOKO BURUA B 7 30
TUTERAKO OSP. ADMINIS. ETA ARTX. BURUA B 7 30
NAFARROAKO OSP. ELIKADURA ARLOKO BURUA B 7 30
NAFARROAKO OSP. ADM. PERIFERIKOAREN BURUA B 7 30
TUTERAKO OSP. ZERBITZU OROKOR. BURUA B 7 30
LIZARRAKO. OSP. ADMINISTRAZIO UNITATEKO BURUA B 7 30
INFORMAZIO SISTEMETAKO ERDI MAILAKO TEKNIKARIA B 0 35
PROGRAMATZAILEA B 0 35
KAPILAUA B 0 12
OPTIKOA-OPTOMETRISTA B 0 35
UBARMIN KLINIKAKO MANTEN. ARDURADUNA B 0 45
UBARMIN KLINIKAKO ADMINISTRAZIO BURUA B 0 35
1. MAILAKO OFIZIALA (ELEKTRIK.) C 4 12
1. MAILAKO OFIZIALA (MEKAN.) C 4 12
1. MAILAKO OFIZIALA (ELEKTRON.) C 4 12
1. MAILAKO OFIZIALA C 4 12
OFIZIALA C 4 12
1. MAILAKO BEHARGINA C 4 12
UBARMIN KLINIKAKO MANTENIMENDU TALDEKO BURUA C 4 12
INDUSTRIA MAISUA C 4 12
MANTENIMENDUKO OPERADOREA C 4 12
NAFARROAKO OSPITALEKO BILTEGIKO ARDURADUNA C 7 20
LIBURUTEGIKO ARDURADUNA C 2 12
HORNIGAIEN KONTROLATZAILEA C 2 12
UBARMIN KLINIKAKO SUKALDEKO BURUA C 7 20
SUKALDARIA C 4 12
ADMINISTRARI-OFIZIALA C 2 12
ADMINISTRARIA C 2 12
INFORMATIKAKO OPERADOREA C 2 17 2002AN
22 2003AN
LH II (INFORMATIKA) C 2 12
SISTEMA INFORMATIKOETAKO OFIZIALA C 2 17 2002AN
22 2003AN
UBARMIN KLINIKAKO MANTENIMENDUKO ARDURADUNA C 7 20
UBARMIN KLINIKAKO TALDEKO ADM. BURUA C 2 12
NAFARROAKO OSPITALEKO ADMIN. ETA LANGIL. ARDURADUNA C 2 12
NAFARROAKO OSPITALEKO GARBIKETA ARDURADUNA C 2 12
ZERBITZU OROKORRETAKO OFIZIALA C 2 12
AISS-EKO GIDARI MEKANIKARIA D 3 12
2. MAILAKO OFIZIALA (ELEKTRIK.) D 3 12
2. MAILAKO OFIZIALA (MEKAN.) D 3 12
BEROGAILU-TEKNIKARIA D 3 12
2. MAILAKO OFIZIALA (ILEAPAINTZAILEA) D 3 12
ILEAPAINTZAILEA D 3 12
PINTOREA D 3 12
ITURGINA D 3 12
ZURGINA D 3 12
IGELTSEROA D 3 12
MAKINARIAKO MEKANIKARIA D 3 12
SOLDADOREA D 3 12
GALDARETAKO ARDURADUNA D 3 12
LANBIDE ANITZETAKO LANGILERIA (MANTENIMENDUA) D 3 12
ZERBITZU OROKORRETAKO LANGILERIA D 0 12
KOADRO SINOPTIKOAREN ZAINDARIA D 3 12
2. M. OFIZIALA (LOREZAINA) D 3 12
LOREZAINA D 3 12
JOSTUNA D 0 12
JANTZIGILEA D 0 12
2. MAILAKO BEHARGINA D 0 12
O. PSIKIATRIKOKO BILTEGIKO ARDURADUNA D 7 20
NAFARROAKO OSPITALEKO ZERBITZU OROKORRETAKO ARDURADUNA D 7 20
UBARMIN KLINIKAKO GIDARIA D 2 2002AN
3 2003AN 12
GIDARIA D 2 2002AN
3 2003AN 12
GOBERNANTA D 0 12
BIDEKO AMA BIRJINA OSPITALEKO GOBERNANTA D 7 20
MENPEKO LANGILEEN BURUA D 0 12
TELEFONISTA D 0 15,33 2002AN
18,66 2003AN
SUKALDEKO ARDURADUNA D 4 12
SUKALDEKO BURUA (LIZARRAKO OSPITALEA) D 7 20
SUKALDEKO MORROIA (D) D 4 12
SUKALDARIA (D) D 4 12
ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA D 2 12
BULEGOKO LAGUNTZAILEA D 2 12
EPIDEMIOLOGIAKO LAGUNTZAILEA D 2 12
O.O.L.T.-ETAKO LAGUNTZAILEA D 2 12
ATEZAINA D 0 12
UBARMIN KLINIKAKO IKUZTEGI/ARROPATEGIKO ARDURADUNA D 3 12
UBARMIN KLINIKAKO LANBIDE ANITZ. ARDURADUNA D 3 12
BIDEZAINA E 0 18 2002AN
3. MAILAKO BEHARGINA E 0 18 2002AN
4. MAILAKO BEHARGINA E 0 18 2002AN
SAKRISTAUA E 0 18 2002AN
BILTEGIKO LAGUNTZAILEA E 0 18 2002AN
PEOIA E 0 18 2002AN
ZERBITZU ANITZETAKO ENPLEGATUA E 0 18 2002AN
GAUEKO ZAINDARIA E 0 18 2002AN
PINTXEA E 0 18 2002AN
GARBITZAILEA E 0 18 2002AN
NAFARROAKO OSPITALEKO ZABOR. ARDURADUNA E 0 18 2002AN
ZERBITZARIA E 0 18 2002AN
ATEZAINA E 0 18 2002AN
MANDATARIA E 0 18 2002AN
MENPEKOA E 0 18 2002AN
LISATZAILEA E 0 18 2002AN
MOZTAILEA E 0 18 2002AN
IKUZLEA E 0 18 2002AN
KRISTAL-GARBITZAILEA E 0 18 2002AN
GARBITZAILEAK E 0 18 2002AN
ZORU GARBITZAILEA E 0 18 2002AN
Osasun arlokoak ez diren E mailako lanpostuen kasuan, jasoko duten osagarri berariazkoaren portzentajea % 22koa izanen da 2003ko urtarrilaren 1etik aurrera.
2. ERANSKINA. ALDAGAIEN ORDAINSARI-TAULAK
OSPITALEAN BEREAN EGITEN DIREN GUARDIAK 17,75 10,64 8,51 6,81 6,81
OINARRIZKO OSASUN LAGUNTZAKO TALDEEK LANTOKIAN EGITEN DITUZTEN
GUARDIAK 15,98 10,64 8,51 6,81 6,81
LOKALIZATURIK EGON BEHAR DELA EGITEN DIREN OSPITALEKO GUARDIAK 8,87 5,32 4,26 3,41 3,41
LOKALIZATURIK EGON BEHAR DUTELA, OINARRIZKO OSASUN LAGUNTZAKO
TALDEEK EGITEN DITUZTEN GUARDIAK 7,99 5,32 4,26 3,41 3,41
JAIEGUNAK 7,02 7,02 6,45 5,85 5,85
JAIEGUNAK 2002KO 34.ETIK ETA 2003KO 33.ETIK AURRERA 10,53 10,53 9,68 8,78 8,78
GAUEKO LANALDIA 3,06 3,06 2,51 2,18 2,18
3. ERANSKINA. DIRU ORDAINAK IRAKASLE ARITZEAGATIK
_Noizbehinkako prestakuntza jarduerak:
Ohiko lanaldiaren barnean: 25,02 euro/ordua.
Ohiko lanalditik kanpo: 54,25 euro/ordua.
_Aldizkako prestakuntza jarduerak:
Ohiko lanaldiaren barnean: 8,36 euro/ordua.
Ohiko lanalditik kanpo: 18,10 euro/ordua.
4. ERANSKINA. ZUZENDARITZEN ETA BURUTZEN DESTINOKO ETA BERARIAZKO OSAGARRIEN TAULA
O.O.L.T.-EKO ZUZENDARIA I A 11 68
O.O.L.T.-EKO ZUZENDARIA II A 10 52
O.O.L.T.-EKO ZUZENDARIA III A 9 48
O.O.L.T.-EKO ZUZENDARIA I, ERAB. DEDIK. GABE A 11 23
O.O.L.T.-EKO ZUZENDARIA II, ERAB. DEDIK. GABE A 10 13
O.O.L.T.-EKO ZUZENDARIA III, ERAB. DEDIK. GABE A 9 11
O.O.L.T.-EKO ZUZENDARIA I B 11 68
O.O.L.T.-EKO ZUZENDARIA II B 10 52
O.O.L.T.-EKO ZUZENDARIA III B 9 48
I. ADMINISTRAZIO ATALBURUA A 14 55
II. ADMINISTRAZIO ATALBURUA A 13 55
III. ADMINISTRAZIO ATALBURUA A 12 55
I. ADMINISTRAZIO UNITATEBURUA A 9 45
II. ADMINISTRAZIO UNITATEBURUA A 8 45
III. ADMINISTRAZIO UNITATEBURUA A 7 45
I. ADMINISTRAZIO ATALBURUA B 14 50
II. ADMINISTRAZIO ATALBURUA B 13 50
III. ADMINISTRAZIO ATALBURUA B 12 50
I. ADMINISTRAZIO UNITATEBURUA B 9 30
II. ADMINISTRAZIO UNITATEBURUA B 8 30
III. ADMINISTRAZIO UNITATEBURUA B 7 30
ERIZAINTZAKO GUARDIETAKO BURUA B 9 30
ERIZAINTZAKO UNITATE BURUA I B 9 30
ERIZAINTZAKO UNITATE BURUA II B 8 30
ERIZAINTZAKO UNITATE BURUA III B 7 30
ERIZAINTZAKO ARLOKO BURUA B 11 45
I. ADMINISTRAZIO ATALBURUA C 14 28
II. ADMINISTRAZIO ATALBURUA C 13 28
III. ADMINISTRAZIO ATALBURUA C 12 28
I. ADMINISTRAZIO UNITATEBURUA C 9 20
II. ADMINISTRAZIO UNITATEBURUA A 8 20
III. ADMINISTRAZIO UNITATEBURUA C 7 20
I. ADMINISTRAZIO ATALBURUA D 14 28
II. ADMINISTRAZIO ATALBURUA D 13 28
III. ADMINISTRAZIO ATALBURUA D 12 28
I. ADMINISTRAZIO UNITATEBURUA D 9 20
II. ADMINISTRAZIO UNITATEBURUA D 8 20
III. ADMINISTRAZIO UNITATEBURUA D 7 20
ADMINISTRAZIO ATALBURUA E 14 28
ADMINISTRAZIO UNITATEBURUA E 9 20
Iragarkiaren kodea: A0302400