(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

284/2000 FORU DEKRETUA, ABUZTUAREN 21EKOA, NAFARROAKO GIZARTE ETA OSASUN LAGUNTZAKO PLANAREN KOORDINATZAILEAREN POSTUA SORTZEN DUENA Nota de Vigencia-Nota de Vigencia.

BON N.º 112 - 15/09/2000



Atariko

Nafarroako Gobernuak, ekainaren 27an harturiko erabakiaren bidez, hasiera bateko onespena eman zion Nafarroako Gizarte eta Osasun Laguntzako Planari eta, horrekin batera, alegazio epe luze bat ireki zuen, eragile interesdunek ekarpenak aurkez zitzaten. Erabaki hartan, probaldi bat abian jartzeko agindua eman zitzaien Osasun Departamentuari eta Gizarte Ongizate Departamentuari, planaren erabateko aplikazioa egoki baloratzeko eta plana gauzatzeko kostu guztiak zehazteko, hala nola gizarte eta osasun laguntzaren benetako eskaera zenbatekoa den jakiteko.

Gauzak horrela, fase horretako beharrei heltzeko, Planean bilduriko aurreikuspenekin bat, justifikaturik dago postu hori aldez aurretik sortzea, horren ezaugarri-eginkizunak geroago finkatuko badira ere.

Horrenbestez, Osasun kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak bi milako abuztuaren hogeita batean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua Nota de Vigencia.

Gizarte eta Osasun Laguntzako Plana erabat garatu bitartean, Planaren koordinatzailearen postua sortzea. Koordinatzailea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako eta Adimen Osasuneko zuzendariaren menpean egonen da zuzenean eta zerbitzuburuaren maila izanen du.

Nafarroako Gizarte eta Osasun Laguntzako Planaren koordinatzaileari, lehenik eta behin, Planean ezarritako probaldia diseinatu, zuzendu eta ebaluatzea dagokio, baita Nafarroako Gobernuak onartu beharko duen plana behin betikoz prestatzea ere.

2. artikulua Nota de Vigencia.

Gizarte eta Osasun Laguntzako Planaren koordinatzailea izendatu eta kargutik kentzeko ahalmena Osasun kontseilariari dagokio, Osasun zuzendari nagusiak eta Gizarte Ongizatearen zuzendari nagusiak egin beharreko baterako proposamenari jarraikiz.

3. artikulua.

Foru Dekretu honetako 1. artikuluan adierazitakoaz gainera, Gizarte eta Osasun Laguntzako Planaren koordinatzaileak honako eginkizun hauek izanen ditu:

- Planaren arlo teknikoaren erantzukizuna bere gain hartzea eta Batzorde Teknikoak, Jarraipen Batzordeak, Osasun Zuzendaritza Nagusiak eta Gizarte Ongizatearen Zuzendaritza Nagusiak agintzen dizkioten lan edo/eta ekintzak burutzea.

- Planaren Batzorde Teknikoaren eta Jarraipen Batzordearen bileretan idazkari lana egitea.

- Adimen osasunaren sektoreko gizarte eta osasun laguntzako koordinazio-guneen bileretan buru izatea.

- Oinarrizko Osasun Eskualdeetako gizarte eta osasun laguntzako koordinazio-guneen funtzionamendua sustatu eta koordinatzea.

- Ospitaleetan alta-agiriak eman ondoren, behar den laguntza ematen jarraituko dela aseguratzea.

- Batzorde Teknikoaren eta sortzen diren azpibatzordeen eta lan taldeen funtzionamendua egokia eta zuzena dela aseguratzea.

- Plana behar bezala gauzatu eta garatzen dela aseguratzeko behar diren jarduketak egin eta gainbegiratzea.

- Plana garatzeko behar den informazioa eta aholku teknikoak ematea Administrazio Publikoei eta helburu hori lortzeko behar diren koordinazio eta lankidetza bideak irekitzea.

- Administrazioak garatzen dituen beste programa batzuen koordinazio lanetan parte hartzea, baldin eta, haien ezaugarriak ikusita, plan hori garatzeko lagungarriak baldin badira.

- Kasuak kudeatzeko eta ebaluatzeko baliabideak sortzen laguntzea.

4. artikulua Nota de Vigencia.

Foru Dekretu honetako 1. artikuluan ezarririko menpekotasuna deusetan galarazi gabe, 3. artikuluan aipatzen diren gizarte eta osasun laguntzako planaren koordinazio lanei dagokienez, koordinatzailea Osasun Departamentuko zuzendari nagusiari atxikita egonen da zuzenean, eta lan-jardunean haren eta Gizarte Ongizatearen zuzendari nagusiaren jarraibideei men egin beharko die, bien arteko koordinazioa bultzatzearren.

5. artikulua.

Gizarte eta osasun laguntzako planaren koordinatzaileak Nafarroako Gobernuak 1991ko urtarrilaren 17an hartutako Erabakian zehaztutako lansariak jasoko ditu, aurreko artikuluetan aurreikusitako dedikazioaren arabera. Izan ere, Erabaki hartan Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendaritza postuen lansariak finkatu ziren.

Azken Xedapena

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi milako abuztuaren hogeita batean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Osasun kontseilaria, Santiago Cervera Soto.

Iragarkiaren kodea: A0008230

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web