(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

247/1998 FORU DEKRETUA, ABUZTUAREN 17KOA, OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUKO OINARRIZKO OSASUN LAGUNTZAKO ETA ADIMEN OSASUNEKO ZUZENDARITZAKO ADIMEN OSASUNEKO ZUZENDARIORDETZARI ATXIKITAKO EGUNEKO ZERBITZUAK ETA ERREHABILITAZIO PSIKIATRIKORAKOAK BERREGITURATZEN DITUENA Nota de Vigencia

BON N.º 107 - 07/09/1998; corr. err., BON 2/12/1998



  XEDAPEN GEHIGARRIAK


  XEDAPEN INDARGABETZAILEA


  AZKEN XEDAPENAK


Atariko

Haur eta gazteen adimen osasuna atenditzea eta gaitz psikiko larriak lehenbailehen harrapatu, prebenitu eta larriagotu ez daitezen tratatzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak eskaintzen dituen prestaziorik garrantzitsuenetarikoak dira. Zerbitzu horiek osasun etxeetan, adimen osasuneko zentroetan eta beste osasun zentro eta zerbitzu batzuetan ematen dira, beti ere horien lana osatzeko dauden beste zentro eta programa arras espezializatuen laguntzarekin, hauena hain zuzen: Errehabilitazio Unitatea eta Adimen Osasuneko Eguneko Zerbitzuaren barruan dauden haur eta gazteendako programa funtzionalak eta eri kronikoen eguneko zentroenak. Abian jarri zirenetik hainbat urte iragan direlarik, programa horiek sendotu egin dira, eta, orain, eskaintzen dituzten zerbitzuak kuantitatiboki eta kualitatiboki hobetzeko aukera dago, Nafarroako herritarren beharrei egokitzeko. Horretarako, beharrezkoa da baliabideak berrantolatzea, zerbitzuen eskaintza finkatzea eta zuzendaritza berekia izanen duten unitateetan antolatzea.

Horrenbestez, Osasun kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abuztuaren hamazazpian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat etorriz,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua

1. Adimen Osasuneko laguntzako zentro eta zerbitzu hauek eratu dira:

a) Haur eta Gazteen Adimen Osasuneko Eguneko Ospitalea.

b) Adimen Osasuneko Errehabilitaziorako Klinika.

c) Adimen Osasuneko Eguneko Ospitalea.

2. Aipatu laguntzako zentro eta zerbitzu horiek Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako eta Adimen Osasuneko Zuzendaritzako Adimen Osasuneko Zuzendariordetzari atxiki zaizkio.

2. artikulua

1. Haur eta Gazteen Adimen Osasuneko Eguneko Ospitalea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko adimen osasunaren sare barruko erreferentziako zentroa izanen da, honako eginkizun hauek hartuko dituena:

a) Haur eta gaztetxoak atenditzea, Adimen Osasuneko Zentroei laguntza jardueretan lagunduz, noiz eta, ospitalizazio partzialeko tratamendua behar dutelako edo interbentzio klinikoen maiztasun edo izaeragatik, pazienteei zentro horietan behar bezalako laguntza anbulatorioa ematerik ez dagoenean.

b) Ikastetxeei eta gizarte ongizateko zentroei laguntzea, adimen osasuneko arazoak dituzten haur eta gaztetxoendako diren espezializazio handiko programak burutzeko.

2. Esleituriko eginkizun horiek aurrera eramateko, Haur eta Gazteen Adimen Osasuneko Eguneko Ospitalea honako arlo hauetan arituko da: pazienteak hartzea eta ebaluatzea, tratamendua (tratamendu anbulatorioko eta ospitalizazio partzialeko zerbitzuak barne direla) eta Adimen Osasuneko zentroekiko eta bestelako ikastetxe eta gizarte ongizateko zentroekiko koordinazioa.

3. Haur eta Gazteen Adimen Osasuneko Eguneko Ospitalearen barruan Psikiatria Atala eratu da. Atal horretako burua zentroko zuzendaria ere izanen da. Lanpostu horretako ordainsariei eta izendatzeko sistemari dagokienez, urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen Estamentu eta Espezialitateen Eranskineko sendagile espezialisten estamentuko atalburuei dagozkien berberak izanen dira.

Psikiatria Atala Osasun Mentaleko Haur eta Gazteen Eguneko Ospitaleko Zuzendaritza izatera pasatuko da. Ordainsariak, gainerako zuzendariekin egiten den bezala, egokitzat jotzen den mailaren arabera egokituko dira.

2.3 artikuluan Haur eta Gazteen Eguneko Ospitaleko zuzendariari buruz jasotako izendapenari, 3.4 artikuluan Errehabilitazioko Klinikako zuzendariari buruz jasotako izendapenari eta 4.3 artikuluan Eguneko Ospitaleko zuzendariari buruz jasotako izendapenari dagokienez, Osasun Sareari atxikitako A eta B mailetako langileek bete ahalko dituzte Nota de Vigencia.

3. artikulua

1. Adimen Osasuneko Errehabilitaziorako Klinika Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko adimen osasunaren sare barruko erreferentziako zentroa izanen da, adimen osasunaren arloko errehabilitazio programak garatzeko ardura izanen duena.

2. Adimen Osasuneko Errehabilitaziorako Klinikak bere gain hartuko ditu errehabilitaziorako tratamendu batzuk, noiz eta, ospitalizazio osoko edo partzialeko tratamendua behar dutelako edo interbentzio klinikoen maiztasun edo izaeragatik, adimen osasuneko zentroetan behar bezalako tratamendu anbulatorioa ematerik ez dagoenean.

3. Esleituriko eginkizunak aurrera eraman ahal izateko, Adimen Osasuneko Errehabilitaziorako Klinika honako arlo hauetan arituko da lanean: pazienteak hartu eta ebaluatzea, tratamendua (tratamendu anbulatorioko eta ospitalizazio osoko edo partzialeko zerbitzuak barne direla) eta Adimen Osasuneko zentroekiko eta bestelako ikastetxe eta gizarte ongizateko zentroekiko koordinazioa.

4. Adimen Osasuneko Errehabilitaziorako Klinikako Zuzendaritza eratu da, zentroko erantzukizun gorena izanen duena eta, zehazki, zentroko zuzendaritza eta kudeaketa lana bere gain hartzea eta zentroari atxikitako langileen buru izatea esleitu zaio. Adimen Osasuneko Errehabilitaziorako Klinikako zuzendaria Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izendatu eta kargutik kenduko du, unitate organiko horri atxikitako plantilako sendagile espezialista eta ez-espezialisten artetik. Adimen Osasuneko Errehabilitaziorako Klinikako zuzendariari aplikatu beharreko lansarien araubidea Oinarrizko Osasun Laguntzako edo/eta Adimen Osasuneko Sektoreko zuzendariari dagokion berbera izanen da (II. taldea).

2.3 artikuluan Haur eta Gazteen Eguneko Ospitaleko zuzendariari buruz jasotako izendapenari, 3.4 artikuluan Errehabilitazioko Klinikako zuzendariari buruz jasotako izendapenari eta 4.3 artikuluan Eguneko Ospitaleko zuzendariari buruz jasotako izendapenari dagokienez, Osasun Sareari atxikitako A eta B mailetako langileek bete ahalko dituzte Nota de Vigencia.

4. artikulua

1. Adimen Osasuneko Eguneko Ospitalea sektore arteko laguntza zentroa da, desoreka eta diagnostiko konplexu edo larriagoak dituzten pazienteak atenditzekoa, adimen osasuneko zentroetan atenditu ezin direnak hain zuzen, alde batera uzten direla errehabilitazio zerbitzuak eta haur eta gazteei zuzendurikoak.

2. Adimen Osasuneko Eguneko Ospitalea, esleitu zaizkion eginkizunak aurrera eramateko, honako arlo hauetan arituko da: pazienteak hartu eta ebaluatzea, tratamendu eta ospitalizazio partziala eta Adimen Osasuneko zentroekiko eta Ospitaleratze Psikiatrikoko Unitateekiko koordinazioa.

3. Adimen Osasuneko Eguneko Ospitaleko Zuzendaritza eratu da, zentroko erantzukizun gorena izanen duena eta, zehazki, zentroko zuzendaritza eta kudeaketa lana bere gain hartzea eta zentroari atxikitako langileen buru izatea esleitu zaio. Adimen Osasuneko Eguneko Ospitaleko zuzendaria Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izendatu eta kargutik kenduko du, unitate organiko horri atxikitako plantilako fakultatibo espezialista eta ez-espezialisten artetik. Adimen Osasuneko Errehabilitaziorako Klinikako zuzendariari aplikatu beharreko lansarien araubidea Oinarrizko Osasun Laguntzako edo/eta Adimen Osasuneko Sektoreko zuzendariari dagokion berbera izanen da (II. taldea).

2.3 artikuluan Haur eta Gazteen Eguneko Ospitaleko zuzendariari buruz jasotako izendapenari, 3.4 artikuluan Errehabilitazioko Klinikako zuzendariari buruz jasotako izendapenari eta 4.3 artikuluan Eguneko Ospitaleko zuzendariari buruz jasotako izendapenari dagokienez, Osasun Sareari atxikitako A eta B mailetako langileek bete ahalko dituzte Nota de Vigencia.

5. artikulua

Egituratik kendu egin dira orain arte Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako eta Adimen Osasuneko Zuzendaritzako Adimen Osasuneko Zuzendariordetzari atxikita egon diren Adimen Osasuneko Eguneko Zerbitzua eta Errehabilitazio Psikiatrikoaren Unitatea.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehena

Haur eta Gazteen Adimen Osasuneko Eguneko Ospitaleari honako lanpostu hauek atxikiko zaizkio, egun Adimen Osasuneko Eguneko Zerbitzuari atxikita daudenak:

a) Psikologoen bi lanpostu, 61852 eta 66020 zenbakiak.

b) Psikiatra lanpostu bat, 66106 zenbakia.

c) OLT lanpostu bat, 66307 zenbakia:

d) Osasun laguntzaileen lanpostu bat, 61972 lanpostua.

Bigarrena

1. Adimen Osasuneko Errehabilitaziorako Klinikari atxiki zaizkio egun Errehabilitazio Psikiatrikoaren Unitateko plantila organikoan dauden langileak, 66302 zenbakia duen osasun arloko laguntzaile teknikoen lanpostua izan ezik, San Frantzisko Xabierkoa Ospitale Psikiatrikoko plantila organikoari atxikita geldituko baita.

2. Urtarrilaren 26ko 14/1998 Foru Dekretuaren 2. artikuluaren bidez, Oinarrizko Osasun Laguntzako eta Adimen Osasuneko Zuzendaritzan sortu ziren honako lanpostu hauek Adimen Osasuneko Errehabilitaziorako Klinikari atxiki zaizkio:

a) Psikologo lanpostu bat, 67438 zenbakia.

b) Lanaren bidezko terapeuta lanpostu bat, 67440 zenbakia.

c) Hezitzaile lanpostu bat, 67443 zenbakia.

3. Adimen Osasuneko Errehabilitaziorako Klinikari atxiki zaizkio egun Adimen Osasuneko Eguneko Zerbitzuari atxikita dauden lanpostu hauek:

a) Psikologo lanpostu bat, 62536 zenbakia.

b) Gizarte laguntzaile lanpostu bat, 62347 zenbakia.

c) Osasun laguntzaileen sei lanpostu, 61189, 61822, 61836, 61904, 62340 eta 62544 zenbakiak.

4. Adimen Osasuneko Errehabilitaziorako Klinikari atxiki zaio Farmazia eta Dietetika Atala, egun San Frantzisko Xabierkoa Ospitale Psikiatrikoari atxikita dagoena eta honako lanpostu hauek dituena:

a) Atalburu lanpostu bat, 62512 zenbakia.

b) OLT lanpostu bat, 62258 zenbakia.

c) Administrari lanpostu bat, 61889 zenbakia.

d) Osasun laguntzaileen hiru lanpostu, 61729, 62035 eta 62523 zenbakiak.

Adimen Osasuneko Errehabilitaziorako Klinikako Farmazia eta Dietetika Atalak farmazia gaien inguruko laguntza emanen du, bai Errehabilitaziorako Klinikan, bai Adimen Osasuneko Zuzendariordetzaren menpeko gainerako zentroetan. Halaber, Oinarrizko Osasun Laguntzako eta Adimen Osasuneko Zuzendaritzak Iruñeko Barrutian dituen zentroei farmazia gaien ingurukoetan lagunduko die.

Hirugarrena

Adimen Osasuneko Eguneko Ospitaleari atxiki zaizkio egun Adimen Osasuneko Eguneko Zerbitzuari atxikita dauden honako lanpostu hauek:

a) Psikologo lanpostu bat, 61133 zenbakia.

b) Mediku laguntzaileen lanpostu bat, 62511 zenbakia.

c) Gizarte laguntzaileen lanpostu bat, 61837 zenbakia.

d) Osasun arloko laguntzaile teknikoen bi lanpostu, 61288 eta 62233 zenbakiak.

e) Osasun laguntzaileen hiru lanpostu, 61291, 61393 eta 61883 zenbakiak.

f) Administrari lanpostu bat, 61346 zenbakia.

g) Kristal-garbitzaile lanpostu bat, 61479 lanpostua.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indarrik gabe utzi dira Foru Dekretu honek ezarritakoari aurka egiten dioten maila bereko edo baxuagoko xedapen guztiak.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena

Ahalmena ematen zaio Osasun kontseilariari Foru Dekretu hau garatzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

Bigarrena

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abuztuaren hamazazpian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Osasun kontseilaria, Santiago Cervera Soto.

Iragarkiaren kodea: A9808029

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web